Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

164. zk., 2012ko abuztuaren 23a, osteguna

N.º 164, jueves 23 de agosto de 2012


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
DEPARTAMENTO DE JUSTICIA Y ADMINISTRACIÓN PÚBLICA
3841
3841

159/2012 DEKRETUA, uztailaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoko aplikazio informatikoak irekitzea eta berrerabiltzea arautzen duena.

DECRETO 159/2012, de 24 de julio, por el que se regula la apertura y reutilización de las aplicaciones informáticas de la administración pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Azken urteetan, administrazio publikoak modernizazio-prozesu batean murgildu dira; horren baitan, erabateko kultura-aldaketa egin da, gobernu irekiaren printzipioak oinarri hartuta, hots: gardentasuna, irekitasuna eta lankidetza. Egungo egoera ekonomikoan, printzipio horiek are beharrezkoagoak bihurtu dira, erakunde publikoen osasun demokratikoa hobetzeaz gain, administrazioaren eraginkortasun-maila areagotzen laguntzen baitute.

En los últimos años las Administraciones Públicas se han visto inmersas en un proceso de modernización, en el que se incluye un radical cambio cultural basado en los principios de gobierno abierto: transparencia, apertura y colaboración. Con la actual situación económica estos principios se hacen, si cabe, más imprescindibles, al aportar, no sólo mejoras en la salud democrática de las instituciones públicas, sino que ayudan a aumentar el grado de eficiencia en la operativa administrativa.

Besteak beste, administrazio publikoen aplikazio informatikoak irekitzearen eremuan ezarri dira gobernu irekiaren printzipioak, beste batzuen eskura jartzeko administrazio publikoek beren kabuz edo beste batzuen bitartez garatzen dituzten aplikazio informatikoak.

Uno de los ámbitos en los que han sido utilizados los principios del gobierno abierto se refiere a la apertura de las aplicaciones informáticas propiedad de las Administraciones Públicas, en el sentido de poner a disposición de otros las aplicaciones informáticas desarrolladas, por sí o por medio de terceros, por las Administraciones Públicas.

Horrekin lortzen den berrerabilpenak iturburu-kodearen garapen-, mantentze- eta bilakaera-kostuetan nabarmen aurreztea ahalbidetzen du. Baina, batez ere, ezagupenean eta berrikuntzan oinarritutako ekonomiaren garapena sustatzen du eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien enpresa-ekosistema garatzen laguntzen du; izan ere, horren lehiakortasuna hobetzen da zerbitzu publikoak hobetzeko helburu bakarra lortzera bideratutako sektore pribatuaren eta sektore publikoaren arteko lankidetzaren bidez (kontuan hartu behar da zerbitzu publikoen kalitatea informazioaren teknologien erabilera masiboan oinarritzen dela kasu gehienetan).

La reutilización que con ello se logra permite una claro ahorro de costes en el desarrollo, mantenimiento y evolución del código fuente. Pero principalmente, fomenta el desarrollo de una economía basada en el conocimiento y la innovación, y coadyuva al desarrollo de un ecosistema empresarial de las Tecnologías de la Información y de las Comunicaciones, al mejorar la competitividad del mismo a través del fomento de la cooperación entre el sector privado y el sector público con el único objeto de mejorar los servicios públicos, cuya calidad se basa, en la mayoría de los casos, en el uso masivo de las tecnologías de la información.

Aplikazio informatikoak irekitzea eta berrerabiltzea Europar Batasunaren agendan sartu da, partekatzea, berrerabiltzea eta lankidetzan aritzea nozioa oinarri hartuta. Espainian, administrazio elektronikoaren garapen-esparruan erabili da nozio hori. Hala, Herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legeko 45. artikuluak xedatzen du administrazio publikoek beste edozein administrazioren eskura jar ditzaketela aplikazio informatiko hauek, hitzarmena egin beharrik gabe eta ordainik hartu gabe: jabetza intelektualerako eskubideen titulartzat haiek dituztenak. Bestalde, 46. artikuluak xedatzen du administrazio publikoek direktorioak izan behar dituztela, nahi duenak aplikazioak nahi duenean berrerabiltzeko, Administrazio elektronikoaren esparruan elkarreragingarritasunerako Espainiako eskema arautzen duen urtarrilaren 8ko 4/2010 Errege Dekretuarekin bat.

La apertura y reutilización de las aplicaciones informáticas se ha incluido en la agenda de la Unión Europea en relación con la noción de compartir, reutilizar y colaborar. Y en España, se ha utilizado esta noción en el marco del desarrollo de la administración electrónica. Así, la Ley 11/2007, de 22 de junio, de acceso electrónico de los ciudadanos a los servicios públicos contempla en su artículo 45 que las Administraciones Públicas podrán poner a disposición de cualquier administración sin contraprestación y sin necesidad de convenio aquellas aplicaciones informáticas de las cuales ostenten los derechos de propiedad intelectual. Asimismo, en su artículo 46 establece que las Administraciones Públicas mantendrán directorios para la libre reutilización de aplicaciones de acuerdo con lo que establezca el Real Decreto 4/2010, de 8 de enero, por el que se regula el Esquema Nacional de Interoperabilidad en el ámbito de la Administración Electrónica.

Elkarreragingarritasunerako Espainiako eskemaren xedea da beharrezko baldintzak sortzea administrazio publikoek erabiltzen dituzten sistemen eta aplikazioen elkarreragingarritasun teknikoa, semantikoa eta antolakuntzakoa bermatzeko; horiei esker, zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoen bidez gauzatuko dituzte eskubideak eta beteko dituzte obligazioak, eta horrez gain, onuragarria izango da eraginkortasunari eta efizientziari dagokienez.

El Esquema Nacional de Interoperabilidad, tiene como finalidad la creación de las condiciones necesarias para garantizar el adecuado nivel de interoperabilidad técnica, semántica y organizativa de los sistemas y aplicaciones empleados por las Administraciones Públicas, que permitan el ejercicio de derechos y el cumplimiento de deberes a través del acceso electrónico a los servicios públicos, a la vez que redunda en beneficio de la eficacia y la eficiencia.

4/2010 Errege Dekretuak, 16. artikuluan, aplikazio informatiko berrerabilgarriei eta iturburu-kode irekia edo iturburu irekiak dituztenei aplika dakizkiekeen lizentziamendu-baldintzak xedatzen ditu. 17. artikuluan ere, beste zenbait baldintza garatzen ditu. Batetik, aplikazio informatikoen direktorioak beste administrazio publikoetako tresna baliokideekin lotuko dira, modu librean berrerabili ahal izateko. Bestetik, aintzat hartu beharko dira zer konponbide izan daitezkeen, sistema edo zerbitzu berrien premiak eta jada ezarrita dauden sistemen hobekuntzak eta eguneratzeak guztiz edo partzialki betetzeko edo egiteko. Azkenik, aplikazio informatikoen iturburu-kodea aipatutako direktorioetan argitaratu beharko da, eraginkortasun eta efizientzia hobea lortze aldera, partekatze-, berrerabiltze- eta lankidetza-jarduerak bultzatzeko.

El citado Real Decreto 4/2010 establece, en su artículo 16, las condiciones de licenciamiento aplicables a las aplicaciones informáticas reutilizables y que se declaren como de código fuente abierto o de fuentes abiertas. Por otra parte, en su artículo 17, desarrolla ciertas condiciones aplicables tanto a los directorios de aplicaciones informáticas para su libre reutilización en cuanto a su enlace con instrumentos equivalentes de otras Administraciones Públicas, como al deber de tener en cuenta las soluciones disponibles en los mismos que puedan satisfacer total o parcialmente las necesidades de nuevos sistemas o servicios, la mejora y actualización de los ya implantados, así como en cuanto a la publicación del código fuente de las aplicaciones informáticas en los citados directorios con el fin de favorecer las actuaciones de compartir, reutilizar y colaborar en beneficio de una mejor eficacia y eficiencia.

Ildo beretik doa Justizia Administrazioan informazio- eta komunikazio-teknologien erabilera arautzen duen uztailaren 5eko 18/2011 Legea ere; hain zuzen, legearen 55. artikuluak xedatzen du justizia-administrazioek beste edozein erakunde judizialen edo administrazio publikoren eskura jar ditzaketela aplikazio informatiko hauek, hitzarmena egin beharrik gabe eta ordainik hartu gabe: jabetza intelektualerako eskubideen titulartzat hura dutenak. Horrez gain, aplikazio informatiko horiek iturburu irekikotzat izendatu ahal izango dira, 4/2010 Errege Dekretuaren 16. artikuluan definitutakoaren antzera, izendapen horren ondorioz Justizia Administrazioaren funtzionamenduan gardentasun handiagoa lortzen bada. Halaber, 55. artikuluan xedatzen denez, Justizia Administraziorako konponbideak garatzeko bidean, egungo sistemak, zerbitzuak, azpiegiturak eta aplikazio informatikoak berrerabiltzea sustatuko da, betiere elkarreragingarritasun- eta segurtasun-baldintza teknologikoek horretarako aukera ematen badute. Bestalde, 56. artikuluak xedatzen duenez, justizia-administrazioek aplikazio informatikoen direktorioak eguneratuta izango dituzte modu librean berrerabiltzeko, 4/2010 Errege Dekretuaren 17. artikuluak xedatzen duen antzera.

El mismo camino es el seguido por la Ley 18/2011, de 5 de julio, reguladora del uso de las tecnologías de la información y la comunicación en la Administración de Justicia que contempla, en su artículo 55, que las Administraciones de Justicia podrán poner a disposición de cualquier institución judicial o cualquier Administración Pública sin contraprestación y sin necesidad de convenio aquellas aplicaciones informáticas de las cuales ostenten los derechos de propiedad intelectual. Así como que las citadas aplicaciones informáticas podrán ser declaradas como de fuentes abiertas, de forma similar a como se define en el citado artículo 16 del Real Decreto 4/2010, cuando de ello se derive una mayor transparencia en el funcionamiento de la Administración de Justicia. Añadiendo también que en el desarrollo de las soluciones para la Administración de Justicia se fomentará la reutilización de los sistemas, servicios, infraestructuras y aplicaciones informáticas existentes, siempre que los requisitos tecnológicos de interoperabilidad y seguridad así lo permitan. Asimismo, en su artículo 56 también establece que las Administraciones de Justicia mantendrán directorios actualizados de aplicaciones informáticas para su libre reutilización, de forma similar a como lo hace el citado artículo 17 del Real Decreto 4/2010.

Dekretu honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak modernizazio-prozesu horretan sakonduko du, eta irekitasunaren printzipio nagusia ezarriko du, bai administrazio elektronikoaren esparruan bai administrazio horren jabetzako edozein aplikazio informatikoren esparruan. Halaber, euskal administrazioak areagotu egingo du baliabide publikoak modu arrazionalean erabiltzeko hartutako erabakia, jada erabilgarri dagoena baliatzera behartuko baitu bere burua, helburu hauek lortzeko: kostuak murriztea eta baliabide horiek kudeaketa publikoari benetako balio erantsia ematen dioten prozesuetan erabili ahal izatea.

Con este Decreto la administración pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, ahonda en este proceso de modernización, estableciendo el principio general de apertura, no sólo en el marco de la administración electrónica, sino de cualquier aplicación informática propiedad de esta. Y profundiza en su determinación por el uso racional de los recursos públicos al obligarse a reutilizar lo ya existente, con el objetivo de reducir los costes asociados y de que dichos recursos puedan utilizarse en procesos que aporten verdadero valor añadido a la gestión pública.

Hala, dekretu honek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko aplikazio informatikoak irekitzeko edo jendearen eskura jartzeko nahiz berrerabiltzeko baldintzak zehazten ditu; aplikazio horiek iturburu irekiko aplikazio informatikotzat hartuko dira. Zehazki, jarraibide komunak ezarri dira aplikazio informatikoen edozein iturburu-kode eskuratzeko, garatzeko, mantentzeko, konfiguratzeko eta aldatzeko nahiz horiek irekitzeko aplika daitezkeen erabilera-baldintzetan.

Así, el Decreto determina las condiciones aplicables a la apertura o puesta a disposición pública y la reutilización de las aplicaciones informáticas de la administración pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, que serán consideradas como aplicaciones informáticas de fuentes abiertas. En particular, se establecen pautas comunes sobre los términos y condiciones de uso aplicables tanto en la adquisición, desarrollo, mantenimiento, configuración y evolución de cualquier código fuente de las aplicaciones informáticas, como para su apertura.

Dekretu honetan zehaztu diren jarraibide guztiak Eusko Jaurlaritzak ezarri ohi dituen beste neurri batzuen osagarriak dira, helburu hauek lortzeko: batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko partaideek aplikazio informatikoak eskuratzeko edo horien garapena, mantentze-zerbitzua eta bilakaera kontratatzeko erabiltzen dituzten baliabideen eraginkortasuna handitzea, eta bestetik, aplikazio informatikoen kalitatea eta aplikazio horien prestazioen eraginkortasuna bermatzen duten jarduera egokiak sustatzea, bai produktuen artean, bai aplikazio informatikoak garatzen eta merkaturatzen jarduten duten sektoreko enpresen artean.

Todas las pautas establecidas en este Decreto son medidas complementarias a otras que habitualmente establece el Gobierno Vasco para incrementar tanto la eficiencia de los recursos que los integrantes de la administración pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi destinan a la adquisición o a la contratación del desarrollo, mantenimiento y evolución de aplicaciones informáticas, como para fomentar las buenas prácticas que garanticen el aseguramiento de su calidad y la eficiencia de sus prestaciones, tanto entre productos como entre los procesos de las empresas del sector que se dedican al desarrollo y la comercialización de aplicaciones informáticas.

Ondorioz, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko uztailaren 24an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Justicia y Administración Pública, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el 24 de julio de 2012,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

1.– Dekretu honen helburua da bere aplikazio-eremuan sartuta dauden erakundeetako edozeinen aplikazio informatiko guztiak irekitzeko edo jendearen eskura jartzeko baldintzak ezartzea, berrerabili ahal izateko.

1.– El presente Decreto tiene por objeto establecer las condiciones de apertura o puesta a disposición pública, para su reutilización, de todas las aplicaciones informáticas propiedad de cualquiera de las entidades incluidas en su ámbito de aplicación.

2.– Era berean, dekretu honen helburua da aplikazio informatikoen bizitza-zikloan zehar aplikazio horiek eskuratu, garatu edo mantendu ahal izateko zein baldintza bete behar diren ezartzea aplikazio horien berrerabilpena baimentzen duten erakundeek. Aipatutako jarduerak norberaren bitartekoekin nahiz kontratazio bidez gauzatzen dituztenek bete beharko dituzte baldintza horiek.

2.– Asimismo, es objeto de este Decreto el establecimiento de las condiciones previas a la adquisición, desarrollo o mantenimiento a lo largo de todo el ciclo de vida de las aplicaciones informáticas por las referidas entidades, que permitan la reutilización de las citadas aplicaciones informáticas, tanto si estas actividades se llevan a cabo por medios propios o por la contratación correspondiente.

3.– Dekretuaren aplikazio-eremuan sartuta dagoen erakundeetako edozeinek aplikazio informatiko baten iturburu-kodearen zati bat gutxienez eskuratu edo garatu badu –bere bizitza-zikloan zehar izandako aldaketek eragindakoak barne–, aplikazio hori dekretu honen eraginpean geratuko da.

3.– Las aplicaciones informáticas afectadas son aquellas en las que al menos una parte de su código fuente haya sido adquirida o desarrollada, incluyendo la resultante de las modificaciones que pudieran producirse a lo largo de todo su ciclo de vida, por cualquiera de las entidades incluidas en el ámbito de aplicación del Decreto.

4.– Aipatutako erakundeetako edozeinek aipatutako aplikazio informatikoen zein zatiren jabetza intelektualaren eskubideak dituen, zati horiek geratuko dira dekretu honek ezarritakoaren eraginpean.

4.– Sólo se hallarán afectadas por lo dispuesto en el presente Decreto aquellas partes de las citadas aplicaciones informáticas cuyos derechos de propiedad intelectual sean ostentados por cualquiera de las citadas entidades.

2. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Artículo 2.– Ámbito de aplicación.

Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari, erakunde autonomoei eta administrazio instituzionala osatzen duten zuzenbide pribatuko ente publikoei aplikatuko zaie.

El presente Decreto será de aplicación a la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi, a los Organismos Autónomos y Entes Públicos de Derecho Privado integrantes de su Administración Institucional.

3. artikulua.– Printzipio orokorrak.

Artículo 3.– Principios generales.

Dekretu honen aplikazio-eremuan sartutako erakundeek honako printzipio orokor hauek bete behar dituzte:

Las entidades incluidas en el ámbito de aplicación de este Decreto se ajustarán a los siguientes principios generales:

1.– Erantzukizun-printzipioa, derrigorrean erabili beharko baitituzte dagoeneko garatuta dauden aplikazioak, estali nahi diren premiak bete ditzaketen neurrian.

1.– Principio de Responsabilidad, al obligarse a la reutilización de las aplicaciones informáticas ya desarrolladas, en la medida en que estas puedan satisfacer los requisitos que se pretenden cubrir.

2.– Berrikuntza irekiaren printzipioa, barne-ezagutza eta kanpo-ezagutza bateratzen baititu zerbitzu publikoen etengabeko hobekuntza eragiten duten proiektu teknologikoak garatzeko.

2.– Principio de Innovación Abierta, al combinar el conocimiento interno con el conocimiento externo con el objeto de desarrollar proyectos tecnológicos que permitan una mejora continua en los servicios públicos.

3.– Administrazio publikoen arteko lankidetza-printzipioa; lankidetza horri esker, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak gainerako administrazio publikoen eskura jarriko ditu garatu ditzakeen aplikazio informatikoak, modu librean, publikoki eta doan.

3.– Principio de Cooperación entre las Administraciones Públicas, de forma que la administración pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi pondrá a disposición de forma libre, pública y gratuita al resto de la Administraciones Públicas las aplicaciones informáticas que pudiera desarrollar.

4.– Sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza eraginkorraren printzipioa; horrela, Dekretuarekin lotutako sektore ekonomikoaren garapena bultzatuko da, ezagutza partekatua oinarri hartuta.

4.– Principio de Colaboración Eficiente entre el sector público y el privado en aras al desarrollo del sector económico vinculado con el Decreto, basado en el conocimiento compartido.

5.– Neutraltasun teknologikoaren printzipioa eta informazio-teknologien eta komunikazioen aurrerapenera moldatzeko gaitasunaren printzipioa. Horrela, 2. artikuluan deskribatutako erakundeek bermatuta izango dute alternatiba teknologikoak aukeratzeko askatasuna, bai eta aurrerapen teknologikoak merkatu librean garatzeko eta ezartzeko askatasuna ere. Ondorio horietarako, aipatutako erakundeek estandar irekiak soilik erabiliko dituzte.

5.– Principio de Neutralidad Tecnológica y de Adaptabilidad al Progreso de las Tecnologías de la Información y de las Comunicaciones garantizando la independencia en la elección de las alternativas tecnológicas por las entidades descritas en el artículo 2, así como la libertad de desarrollar e implantar los avances tecnológicos en un ámbito de libre mercado. A estos efectos las citadas entidades utilizarán exclusivamente estándares abiertos.

6.– Gardentasun-printzipioa; izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren jabetzako aplikazio informatikoen iturburu-kodeak irekiko dituzte, bai eta aplikazio horiek eraikitzeko jarraitu den plangintza eta horien deskribapen osoa zabaldu ere.

6.– Principio de Transparencia, al abrir los códigos fuentes de las aplicaciones informáticas propiedad de la administración pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, así como la planificación en la construcción de las mismas y su descripción completa.

4. artikulua.– Iturburu Irekiko Aplikazio Informatikoen Direktorioa.

Artículo 4.– Directorio de Aplicaciones Informáticas de Fuentes Abiertas.

1.– Aplikazio informatikoen berrerabilpena bultzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Iturburu Irekiko Aplikazio Informatikoen Direktorioa sortu da; direktorioaren erabilera librea, publikoa eta doakoa izango da Internet bidez. Direktorio hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen agerpenaz arduratzen den organo eskumendunak kudatuko du.

1.– A fin de facilitar la reutilización de las aplicaciones informáticas, se crea el Directorio de Aplicaciones Informáticas de Fuentes Abiertas de la administración pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, que será de acceso libre, público y gratuito a través de internet. Dicho directorio será gestionado por la dirección competente en materia de presencia de la Administración Pública de la Comunidad de Euskadi en Internet.

2.– Direktorio hau Estatuko Administrazio Orokorraren Teknologia Transferitzeko Zentroak duen aplikazio informatikoen direktorioarekin lotuko da, modu librean berrerabiltzeko, bai eta antzeko helburua duen beste edozein direktoriorekin ere, Interneten zer agerpen duen jakin eta gero.

2.– Este Directorio se enlazará con el Directorio de aplicaciones informáticas para su libre reutilización, que mantiene el Centro de Transferencia de Tecnología de la Administración General del Estado y con cualquier otro Directorio de propósito similar una vez que se tenga conocimiento de su existencia en Internet.

5. artikulua.– Aplikazio informatikoak berrerabiltzeko aukera ematen duten baldintzak.

Artículo 5.– Condiciones que posibilitan la Reutilización de las Aplicaciones Informáticas.

1.– Dekretu honen aplikazio-eremuan sartzen diren erakundeek, aplikazio informatiko bat haren bizitza osorako eskuratu, garatu edo mantendu aurretik, Euskal Autonomia Erkidegoko Adminis­trazio Publikoaren Iturburu Irekiko Aplikazio Informatikoen Direktorioa kontsultatuko dute, bai jarduera horiek norberaren bitartekoekin egiten direnean, bai kontratazio bidez gauzatzen direnean. Kontsultaren xedea da, berrerabili ahal izateko, eskura zer konponbide dauden aurkitzea, sistema edo zerbitzu berrien premiak eta jada ezarrita dauden sistemen hobekuntzak edo eguneratzeak guztiz edo partzialki betetzeko edo egiteko balio dutenak, betiere elkarreragingarritasun- eta segurtasun-baldintza teknologikoek horretarako aukera ematen badute.

1.– Las entidades incluidas en el ámbito de aplicación de este Decreto consultarán el Directorio de Aplicaciones Informáticas de Fuentes Abiertas de la administración pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi con carácter previo a la adquisición, al desarrollo o al mantenimiento a lo largo de todo el ciclo de vida de una aplicación informática, tanto si se realiza con medios propios o por la contratación de los servicios correspondientes. La finalidad de la consulta es hallar soluciones disponibles para su reutilización, que puedan satisfacer total o parcialmente las necesidades, mejoras o actualizaciones que se pretenden cubrir, y siempre que los requisitos tecnológicos de interoperabilidad y seguridad así lo permitan.

2.– Guztiz edo partzialki berrerabiltzeko aukerarik ez badago, egoera hori azaltzen duen memoria bat argitaratu beharko da Iturburu Irekiko Aplikazio Informatikoen Direktorioan; bertan, aplikazio informatiko baten iturburu-kodea garatzeko edo mantentzeko premia arrazoituko da, bai jarduera horiek norberaren bitartekoekin egiten direnean bai kontratazio bidez gauzatzen direnean. Memoria horretan, halaber, informazio hau azaltzen duten eranskinak sartuko dira:

2.– En caso de no existir una solución disponible para su reutilización total o parcial, se deberá publicar en el Directorio de Aplicaciones Informáticas de Fuentes Abiertas, una memoria explicativa de esta circunstancia, en la que se motivará la necesidad de proceder al desarrollo o al mantenimiento del código fuente de una aplicación informática, tanto si se realiza con medios propios o por la contratación de los servicios correspondientes. Esta memoria incluirá además los correspondientes anexos con la siguiente información:

a) Aplikazio informatiko berriaren deskribapen praktikoa.

a) Una descripción funcional de la nueva aplicación informática.

b) Sortuko den iturburu-kodearen egitura edo arkitektura modularraren deskribapena. Sortutako aplikazio informatiko berria beste aplikazio baten parte bada, azken horren arkitektura modularra ere azalduko da.

b) Una descripción de la composición o arquitectura modular del código fuente resultante. En caso de que la nueva aplicación informática formara parte de otra, se incluirá además la arquitectura modular de ésta última.

c) Aplikazioaren berrerabilera errazteko hartutako neurrien deskribapena; besteak beste, garapen edo mantentze-zerbitzu horren ondorioz eragindako moduluen edo osagaien emaitza partzial edo mugarri bakoitza jendearen esku zer datatan jartzea aurreikusten den azaltzeko plangintza zehaztuko da. Hain zuzen ere, sei hilabetetik beherako kadentzia izango da. Horrez gain, planifikatutako mugarri bakoitzaren ezaugarri funtzionalak, arkitektonikoak eta teknologikoak deskribatuko dira, bai eta bakoitzaren balioespen ekonomikoa ere.

c) Una descripción de las medidas tomadas para facilitar su reutilización, entre las que constará la planificación detallada de las fechas en las que se prevé poner a disposición cada uno de los resultados parciales o hitos de los módulos o componentes afectados por dicho desarrollo o mantenimiento, cuya cadencia ha de ser inferior a seis meses. También se incluirá la descripción de las características funcionales, arquitectónicas y tecnológicas de cada uno de los hitos planificados, así como la valoración económica asociada a cada uno de ellos.

d) Hala dagokionean, kontratazio horrek hirugarrenen jabetzakoak diren produktuekiko mendekotasunen bat izatea azaltzen duten arrazoiak. Horrelakoetan, produktu horien guztien erreferentzia, egokitzapena eta abiapuntua zehaztuko dira, bai eta osagai bakoitzari eta dokumentazioari dagozkien lizentziak ere. Halaber, kontratazioaren zenbateko guztian zer eragin duen adieraziko da; horrez gain, mendekotasun horiek aldi baterako edo betiko diren eta mendekotasun hori baliogabetzea aurreikusi den zehaztuko da. Azken kasu horretan, noiz baliogabetzea aurreikusten den eta mendekotasun bakoitzaren baliogabetzeak, guztira, zer kostu duen adieraziko da.

d) En su caso, las razones por las que dicha contratación conlleva alguna dependencia de productos propiedad de terceros. En este caso, se detallará la referencia de todos ellos, su versionado y origen, así como las licencias aplicables a cada uno de sus componentes y a su documentación asociada. Así como la influencia que comporta en el coste total de su contratación, haciéndose constar si tales dependencias son de carácter temporal o permanente y si está prevista su eliminación. Caso, este último, en el que se indicará la fecha prevista y el coste total asociado a esta tarea para cada una de las citadas dependencias.

Aplikazio informatiko baten iturburu-kodearen garapena edo mantentze-lana dagozkion zerbi­tzuak kontratatuz egiten bada, eta kontratazio-prozesuaren ondorioz, hirugarrenen jabetzakoak diren produktuen ahalmena, edukia, plangintza edo mendekotasunak aldatzen badira, atal honetan deskribatutako informazioa behar bezala eguneratu beharko da, kontratazio hori gauzatu aurretik. Gainera, aldaketa horiek arrazoitzen dituen memoria bat erantsi beharko da.

En caso de que el citado desarrollo o mantenimiento del código fuente de una aplicación informática se realice por medio de la contratación de los servicios correspondientes y, si como resultado del proceso de su contratación, se viera modificado el alcance, contenido, planificación o las mencionadas dependencias de productos propiedad de terceros, la información descrita en este apartado deberá actualizarse convenientemente antes de que comience la ejecución de la citada contratación. Añadiéndose además una breve memoria que justifique dichos cambios.

3.– Dekretu honen aplikazio-eremuan sartutako erakundeek uste badute behar beste arrazoiak daudela, segurtasunarekin edo aplikazio informatikoaren osagairen bat sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-iturri izan den edo izan daitekeen ustearekin lotura dutenak, murrizteko erabakia arrazoitzeko memoria labur bat idatzi beharko dute Iturburu Irekiko Aplikazio Informatikoen Direktorioan, ez besterik. Memoria horretan, murrizketa horren arrazoiak azaltzeaz gain, aplikazio informatiko horrekin lortu nahi den funtzionaltasunaren deskribapen labur bat eta artikulu honetako 2.d) atalean azaldutako informazio guztiari buruzko eranskinak gehituko dira. Artikulu honetako 2.b) eta 2.c) ataletan jasotako informazioari dagokionez, murrizketa eragin duen kausarekin talka egiten ez duen informazioa soilik argitaratuko da. Murrizketa hori aldi baterako izango da, eta edozein unetan berrikusi ahal izango da. Beraz, 2. artikuluan aipatutako erakunderen batek murrizketa horiek baliogabetzea erabakitzen badu, informazioa eguneratuko du artikulu honen edukiaren arabera.

3.– Cuando las entidades incluidas en el ámbito de aplicación de este Decreto, entiendan que existen causas, suficientemente motivadas y relacionadas con la seguridad o con que el hecho de que alguno de los componentes de una aplicación informática haya pasado o pueda pasar a formar parte de una colaboración entre el sector público y el privado, sólo deberá publicar en el Directorio de Aplicaciones Informáticas de Fuentes Abiertas una memoria sucinta. Esta memoria contendrá, además de las razones para aplicar esta restricción, los anexos correspondientes a una breve descripción de la funcionalidad que se pretenda conseguir con la referida aplicación informática y a toda la información incluida en el apartado 2.d) de este mismo artículo. En cuanto a la información recogida en los apartados 2.b) y 2.c) de este artículo, únicamente se publicará aquella que no entre en conflicto con la causa que originó la restricción. Esta restricción tienen carácter temporal y podrá ser revisada en cualquier momento. De este modo, si una de las entidades enumeradas en el artículo 2 decide levantar las referidas restricciones procederá a la actualización de la información conforme a lo contenido en este artículo.

6. artikulua.– Aplikazio informatiko baten jabetza intelektualaren eskubideak eskuratzea.

Artículo 6.– Adquisición de los derechos de propiedad intelectual de una Aplicación Informática.

1.– Dekretu honen xedea da aplikazio informatikoak irekitzeko edo jendearen esku jartzeko baldintzak ezartzea, gero berrerabili ahal izateko; beraz, irekitze-prozesu hori bermatzeko, bertan argitaratzen diren kontratu-pleguetan edo -klausuletan erakunde kontratatzaileak kontratuaren xede diren aplikazio informatikoen jabetza intelektualaren eskubideak eskuratzea jasoko da.

1.– A fin de garantizar el proceso de apertura o puesta a disposición pública y el de reutilización de las aplicaciones informáticas objeto del presente Decreto, los pliegos o cláusulas contractuales que se publiquen contemplarán la adquisición por el ente contratante de los derechos de propiedad intelectual de las aplicaciones informáticas objeto del contrato.

2.– Ondorio horietarako, informazio- eta telekomunikazio-sistemetan eskumena duen zuzendaritzak kontratazio horietan sartu beharreko klausula-eredua egingo du. Eredu hori modu orokorrean aplikatuko da, Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Kontratazioko Aholku Batzordeak aurretiko txostena egin eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren.

2.– A tales efectos, la Dirección competente en materia de sistemas de información y de telecomunicaciones elaborará la cláusula-tipo a incluir en tales contrataciones, la cual será de general aplicación tras su aprobación por el Consejo de Gobierno y previo informe de la Junta Asesora de la Contratación Administrativa de la Comunidad Autónoma de Euskadi, y su posterior publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

7. artikulua.– Aplikazio informatikoak irekitzea.

Artículo 7.– Apertura de las Aplicaciones Informáticas.

1.– 2. artikuluan deskribatutako erakundeek jendearen eskura jarriko dituzte 4. artikuluan deskribatutako direktorioan aplikazio informatiko bakoitzaren iturburuak jasotzen dituzten dokumentuak, 5. artikuluko 2.c) atalean aipatutako plangintzaren arabera, dagozkien mugarrietan haiek eskuratu ahala. Horretarako, mugarri bakoitzari buruzko dokumentuak argitaratuko dira, eta bertan, dagokion aplikazioaren iturburuen zati bat, bederen, sartzen bada, zer lizentzia behar dituzten adieraziko da, iturburuen dokumentazioarekin batera. Horrez gain, mugarri bat lortu ondoren, mugarri hori dagokion aplikazioaren ahalmena, edukia, plangintza edo hirugarrenen jabetzakoak diren produktuekiko mendekotasunak, aurrez argitaratu direnak, aldatzen badira, 5. artikuluan aipatutako informazio hori guztia behar bezala eguneratu beharko da, eta aldaketa horiek arrazoitzen dituen memoria labur bat erantsi beharko da.

1.– Las entidades descritas en el artículo 2 pondrán a disposición pública en el Directorio descrito en el artículo 4, los documentos que contengan las fuentes de cada aplicación informática a medida de que se vayan disponiendo de ellas en los correspondientes hitos, de acuerdo con la planificación mencionada en el apartado 2.c) del artículo 5. Para ello se publicará la documentación asociada a cada hito y, si éste incluye al menos una parte de las fuentes de la aplicación en cuestión, entonces se incluirá, junto a la documentación de éstas, la referencia a las licencias de las que dependan. Además, en caso de que una vez alcanzado un hito se hubiera variado el alcance, contenido, planificación o las mencionadas dependencias de productos propiedad de terceros con respecto a la publicada previamente acerca de la aplicación a la que pertenece dicho hito, entonces también deberá actualizarse convenientemente toda la información mencionada en el artículo 5 sobre ésta, añadiéndose una breve memoria que justifique dichos cambios.

2.– Aplikazio informatikoen iturburuak irekitzerakoan edo jendearen eskura jartzerakoan, Direktorioan argitaratzen diren aplikazio informatikoak iturburu irekiko aplikaziotzat hartzen direla bermatzen duten lizentziak erabiliko dira. Lizentzia horiei esker, aplikazio informatikoekin hau egin daiteke:

2.– A la hora de abrir o poner a disposición pública las fuentes de las aplicaciones informáticas, se utilizarán aquellas licencias que aseguren que las aplicaciones informáticas que se publiquen en el Directorio puedan considerarse como aplicaciones informáticas de fuentes abiertas. Estas licencias son aquellas que permiten que las aplicaciones Informáticas:

a) gauzatu, edozein helburu lortzeko.

a) puedan ejecutarse para cualquier propósito.

b) horien iturburu-kodea zein den jakin.

b) permitan conocer su código fuente.

c) aldatu edo hobetu.

c) puedan modificarse o mejorarse.

d) edozein administrazio publikori, pertsona fisikori edo juridikori birbanatu, aldaketekin edo aldaketarik gabe, betiere lizentzia-hartzaileak jatorrizko aplikazio informatikoa edo horren aldaketaren bat oinarri hartuta sor dezakeen aplikazio informatikoak aipatu berri diren lau puntu horiek bete ahal izatea bermatzen badu.

d) puedan redistribuirse a cualquier Administración Pública, persona física o jurídica con o sin cambios siempre que la aplicación informática que pudiera crear el licenciatario sobre la base de la aplicación informática original o de alguna de sus modificaciones mantenga estas mismas cuatro garantías.

3.– Direktorioan argitaratutako iturburu irekiko aplikazio informatikoen nahiz aplikazio horiek prozesatuko dituzten datuen estandarrek eta formatuek urtarrilaren 8ko 4/2010 Errege Dekretuak, Administrazio elektronikoaren esparruan elkarreragingarritasunerako Espainiako eskema arautzen duenak, 11. artikuluan estandarrei buruz xedatutakoa bete beharko dute, edo bestela, dekretu hori ordezkatzen duen beste arau batek xedatutakoa. Hala, erabili beharreko aplikazio informatikoen eta datuen araberakoak izango dira, eta horrenbestez, formatu bakoitza zertarako definitu den, hari emango zaio lehentasuna. Beraz, ez dira inoiz erabiliko formatu pribatiboak edo itxiak, edota, estandar irekitzat argitaratu ez direnez, neutraltasun teknologikoa bermatzen ez dutenak.

3.– Los estándares y formatos de las aplicaciones informáticas de fuentes abiertas publicadas en el mencionado Directorio, así como los de los datos que éstas procesan, atenderán exclusivamente a lo previsto sobre estándares en el artículo 11 del Real Decreto 4/2010, de 8 de enero, por el que se regula el Esquema Nacional de Interoperabilidad en el ámbito de la Administración Electrónica, o norma que lo sustituya, de manera que sean conformes a la naturaleza de las aplicaciones informáticas y datos a tratar, primando la finalidad para la cual fue definido cada formato y evitando siempre el uso de formatos privativos o cerrados, o que no hayan sido publicados como estándares abiertos y que, por tanto, no garanticen la neutralidad tecnológica.

4.– Dekretu honen aplikazio-eremuan lizentzia-emailetzat sailkatutako erakundeek dekretu honen xede diren aplikazio informatikoak edozein administrazio publikoren edo edozein pertsona fisiko edo juridikoren eskura jarri ditzaten, hitzarmena egin beharrik gabe eta ordainik hartu gabe, honako obligazio hauek bete beharko dira lizentziamendu-baldintzetan:

4.– A fin de que las entidades incluidas en el ámbito de aplicación de este Decreto, como licenciantes, puedan poner a disposición, sin contraprestación y sin necesidad de convenio, de cualquier Administración Pública o de cualquier persona física o jurídica, las aplicaciones informáticas objeto de este Decreto, se deberán cumplir las siguientes obligaciones en las condiciones de su licenciamiento:

a) lizentzien helburu bakarra aplikazio informatikoak eta horiei dagozkien dokumentuak ustiatzea eta berrerabiltzea izatea.

a) que el fin perseguido por las licencias sea, exclusivamente, el aprovechamiento y la reutilización de las aplicaciones informáticas y de su documentación asociada.

b) lizentziek aukerarik ez ematea hirugarren bat aplikazio informatiko horretaz eta aplikazio horri dagozkion dokumentuez modu esklusiboan jabetzeko.

b) que las licencias no puedan permitir que ningún tercero se apropie en exclusiva de la aplicación informática y de su documentación asociada.

c) lizentzietan argi jasotzea lizentzia-emaileak ez duela erantzukizunik izango lizentzia-hartzaileak aplikazioa gaizki erabiliz gero.

c) que las licencias contemplen la exención de responsabilidad del licenciante por el posible mal uso que de ella realice el licenciatario.

d) lizentzia-emaileak ez izatea obligaziorik lizentzia-hartzaileari asistentzia teknikoa emateko edo lizentziaren xede den aplikazio informatikoaren nahiz haren dokumentuen mantentze-lanak egiteko.

d) que el licenciante no tenga obligación de prestar al licenciatario asistencia técnica o mantenimiento de la aplicación informática ni de la documentación asociada, objeto de la licencia.

e) lizentzia-emaileak lizentzia-hartzaileari kalte-ordainik eman beharrik ez izatea, aplikazio informatikoan edo hari dagozkion dokumentuetan akatsen bat izanez gero.

e) que el licenciante no compense al licenciatario de ninguna manera en caso de errores en la aplicación informática o de su documentación asociada.

8. artikulua.– Aplikazio informatikoak irekitzeari dagozkion murrizketak.

Artículo 8.– Restricciones a la apertura de las Aplicaciones Informáticas.

1.– 2. artikuluan aipatutako erakunderen batek uste badu behar besteko arrazoiak daudela, segurtasunarekin edo aplikazio informatikoaren osagairen bat sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-iturri izan den edo izan daitekeen ustearekin lotura dutenak, aurreko artikuluan aurreikusitako aplikazio informatikoaren iturburu-koderen bat ez argitaratzea erabaki dezake. Horrelakoetan, aplikatu diren murrizketak arrazoitzeko memoria argitaratu beharko da Iturburu Irekiko Aplikazioen Direktorioan; memoria horretan, 5. artikuluan deskribatutako memoriaren bertsio eguneratuan zer eragin izan duen azalduko da.

1.– Cuando una de las entidades citadas en el artículo 2 entienda que existen causas, suficientemente motivadas y relacionadas con la seguridad o relacionadas con el hecho de que alguno de los componentes de una aplicación informática haya pasado o pueda pasar a formar parte de una colaboración entre el sector público y el privado, podrá restringir la publicación de alguno de los códigos fuente de la aplicación informática, prevista en el artículo anterior. En este caso, se publicará en el Directorio de Aplicaciones de Fuentes Abiertas una memoria justificativa de las restricciones aplicadas, en la que se incluirá una referencia a su impacto en la correspondiente versión actualizada de la memoria descrita en el artículo 5.

2.– Murrizketa horiek aldi baterako izango dira, eta edozein unetan berrikusi ahal izango dira. Beraz, 2. artikuluan aipatutako erakunderen batek murrizketa horiek kentzea erabakitzen badu, informazioa eguneratuko du, aurreko artikuluan zehaztutakoaren arabera.

2.– Estas restricciones tienen carácter temporal y podrán ser revisadas en cualquier momento. De este modo, si una de las entidades enumeradas en el artículo 2 decide levantar las referidas restricciones procederá a la actualización de la información conforme a lo contenido en el artículo anterior.

9. artikulua.– Iturburu Irekiko Aplikazio Informatikoen Direktorioko informazioaren azterketa eta ustiapena.

Artículo 9.– Análisis y explotación de la información del Directorio de Aplicaciones Informáticas de Fuentes Abiertas.

1.– Informatika- eta telekomunikazio-gaietan eskumena duen zuzendaritzak zehaztuko ditu dekretu honen xede diren aplikazio informatikoak irekitzeak eta berrerabiltzeak eragindako ondorioen jarraipena eta ebaluazioa egiteko adierazleak.

1.– La Dirección competente en materia de informática y telecomunicaciones definirá los indicadores que permitirán hacer el seguimiento y la evaluación de los efectos causados por la apertura y reutilización de las aplicaciones informáticas objeto del presente Decreto.

2.– Era berean, zuzendaritzak otsailaren 18ko 35/1997 Dekretuan, 10. artikuluan, edo hori ordezkatzen duen beste arau batean, deskribatutako Informatika eta Telematika Errekurtsoen Zentsuan sartuko du dekretu honetako 4. artikuluan deskribatutako Direktorioan argitara emandako aplikazio informatikoen iturburuei buruzko informazio eguneratua, eta horrez gain, urtero, memoria bat argitaratuko du bertan. Memoria horretan, aurreko atalean aipatutako adierazleak aztertu eta direktorio horretako informazioa ustiatuko da.

2.– Asimismo, dicha Dirección incorporará al censo de Recursos Informáticos y Telemáticos, descrito en el artículo 10 del Decreto 35/1997, de 18 de febrero, o norma que lo sustituya la información actualizada acerca de las fuentes de las aplicaciones informáticas publicadas en el Directorio descrito en el artículo 4, y anualmente publicará en él una memoria en la que se realice el análisis de los indicadores citados en el apartado anterior y la explotación de la información contenida en dicho Directorio.

XEDAPEN GEHIGARRIAK
DISPOSICIONES ADICIONALES

Lehenengoa.– Dekretu honetan adierazitako lizentziamendu-baldintzak bete daitezen, 2. artikuluan aipatutako erakundeek honako lizentzia hau erabiliko dute, gehienetan, iturburu irekiko aplikazio informatikoetarako: Europako Batzordeak onartutako Europar Batasunaren Lizentzia Publikoa (EUPL), 1.1 bertsioa edo ondorengoak. Dena den, aipaturiko lizentziamendu-baldintzak jasotzen dituzten beste lizentzia batzuk ere erabili ahal izango dira. Bestalde, aplikazio informatikoei dagozkien dokumentuetarako, Creative Commons-Attribution-ShareAlike lizentzia (CC-By-SA) erabiliko dute, batez ere, 3.0 bertsioa edo ondorengoak.

Primera.– Con el fin de que se den las condiciones de licenciamiento expresadas en el presente Decreto, las entidades citadas en el artículo 2 utilizarán para las aplicaciones informáticas de fuentes abiertas preferentemente la licencia pública de la Unión Europea aprobada por la Comisión Europea, conocida por las siglas EUPL, versión 1.1 o posteriores, lo que no impedirá que se utilicen otras licencias que contemplen las antedichas condiciones de licenciamiento. Mientras que para la documentación asociada utilizarán preferentemente la licencia Creative Commons-Atribución-CompartirIgual, conocida por las siglas CC-By-SA, versión 3.0 o posteriores.

Bigarrena.– Dekretu hau indarrean sartzen denetik, hiru hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek sektore publikoaren parte diren sozietate publikoetan, fundazioetan eta partzuergoetan dituzten ordezkariek, azaroaren 11ko 1/1997 Dekretuaren 7. artikuluaren arabera, dagozkien erabakiak sustatu eta onartuko dituzte, dekretu honetako edukia erakunde horietan jarduera-irizpide propiotzat har dezaten. Horrez gain, martxoaren 1eko 6/2012 Legean aipatzen diren partaidetza publikoko erakundeetan, aipatutako ordezkariek antzeko erabakiak onartzea sustatuko dute.

Segunda.– En el plazo de tres meses, contados desde la fecha de entrada en vigor del presente Decreto, los representantes de la administración pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi en las sociedades públicas, fundaciones y consorcios que forman parte del sector público, según el artículo 7 del Decreto 1/997, de 11 de noviembre, promoverán y aprobarán los acuerdos pertinentes para que el contenido de este Decreto sea adoptado como criterio propio de actuación en todas y cada una de aquellas. Así mismo, en las entidades participadas a las que se refiere la Ley 6/2012, de 1 de marzo, los mencionados representantes promoverán la aprobación de acuerdos similares.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor al día siguiente de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko uztailaren 24an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 24 de julio de 2012.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala

El Lehendakari,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

La Consejera de Justicia y Administración Pública,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Análisis documental

Euskadi, bien común