Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

150. zk., 2012ko abuztuaren 2a, osteguna

N.º 150, jueves 2 de agosto de 2012


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y ASUNTOS SOCIALES
3569
3569

155/2012 DEKRETUA, uztailaren 24koa, gizarte-zerbitzuen erregistroei buruzkoa.

DECRETO 155/2012, de 24 de julio, de Registros de Servicios Sociales.

Gizarte-zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 legearen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan gizarte-zerbitzuen prestazioak eta zerbitzuak jasotzeko eskubidea sustatu eta bermatzea, eta, horretarako, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema unibertsal bat arautu eta antolatzea.

La Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales, tiene por objeto promover y garantizar en el ámbito de la Comunidad Autónoma de Euskadi el derecho a las prestaciones y servicios de servicios sociales mediante la regulación y ordenación de un Sistema Vasco de Servicios Sociales de carácter universal.

Lege horrek indargabetu egin ditu gizarte-zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legea eta lege honetan ezarritakoaren kontra doazen maila bereko edo txikiagoko arau guztiak.

La citada Ley ha venido a derogar la Ley 5/1996, de 18 de octubre, de Servicios Sociales, y todas las normas de igual o inferior rango en lo que se le opongan.

5/1996 Legeak, urriaren 18koak, gizarte-zerbitzuei buruzkoak, Eusko Jaurlaritzari eman zion, gizarte-zerbitzuen arloko arau-ahalmenaz gainera, Gizarte Zerbitzuen Erregistro Orokorra sortzeko eta mantentzeko ahalmena, eta foru-aldundiei, berriz, Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroa sortzeko eta mantentzeko ahalmena.

La Ley 5/1996, de 18 de octubre, de Servicios Sociales, atribuyó al Gobierno Vasco, además de la potestad reglamentaria en materia de servicios sociales, la creación y mantenimiento del Registro General de Servicios Sociales, y a las diputaciones forales, la creación y mantenimiento del Registro Foral de Servicios Sociales.

Gizarte-zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legeak aurreikusi zuen erregelamendu bidez zehaztuko zela gizarte-zerbitzuen erregistroen araubidea, eta martxoaren 10eko 40/1998 Dekretuaren bidez egin zen hori; hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzen ditu horrek.

El desarrollo reglamentario del régimen de los registros de servicios sociales previsto en la Ley 5/1996, de 18 de octubre, de Servicios Sociales se llevó a cabo por el Decreto 40/1998, de 10 de marzo, por el que se regula la autorización, registro, homologación e inspección de los servicios sociales de la Comunidad Autónoma.

Gizarte-zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legea indarrean sartu zenez, eta gizarte-zerbitzuen erregistroen funtzionamenduaren esparruan izandako esperientzia kontuan hartuta, erregistro horien araubidea egokitzea komeni da.

La entrada en vigor de la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales y la experiencia en el funcionamiento de los registros de servicios sociales aconsejan proceder a realizar las adecuaciones necesarias en el régimen de dichos registros.

Honako arau hauek zehazten dute nola banantzen diren eskumenak erakunde komunen eta lurralde historikoetako foru-organoen artean: 27/1983 Legeak, azaroaren 25ekoak, autonomia-erkidegoko erakunde komunen eta bertako lurralde historikoetako foru-organoen arteko harremanak arautzen dituenak, eta 12/2008 Legeak, abenduaren 5ekoak, gizarte-zerbitzuei buruzkoak. Horiei jarraiki, Eusko Jaurlaritzari dagokio gizarte-zerbitzuen arloko erregelamendu-ahalmena, eta, zehazki, hari dagokio gizarte-zerbitzuen arloko arauak ematea, eta, beraz, erregistroa arautzea. Aldiz, lurralde historikoetako foru-organoei dagokie haien zerbitzuak antolatzeko arauak emateko ahalmena, gizarte-zerbitzuen arloan, eta Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroa arautzeko eta mantentzeko ahalmena. Hori horrela, lurralde historikoetako foru-organoek gizarte-zerbitzuen haien foru-erregistroak arautu ahal izango dituzte, Eusko Jaurlaritzak erregistroentzat ezarriko duen araudiaren osagarri modura.

Del régimen de distribución de competencias entre las instituciones comunes y los órganos forales de los territorios históricos en el ámbito de los servicios sociales determinado por la Ley 27/1983, de 25 de noviembre, de Relaciones entre las Instituciones Comunes de la comunidad Autónoma y los Órganos Forales de sus Territorios Históricos, y por la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales, resulta que el Gobierno Vasco tiene atribuida la potestad reglamentaria en materia de servicios sociales, en particular, para la ordenación de los servicios sociales, regulando el registro, y que los órganos forales de los territorios históricos tienen atribuida en el ámbito de sus respectivos territorios la potestad reglamentaria para la organización de sus propios servicios en materia de servicios sociales y la regulación y mantenimiento del Registro Foral de Servicios Sociales. Así pues, los órganos forales de los territorios históricos podrán efectuar una regulación de sus respectivos registros forales de servicios sociales de carácter complementario de la regulación de los registros que establezca el Gobierno Vasco.

Gizarte-zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen III. tituluko IV. kapituluan xedatutako esparru berrian, Dekretu honen bidez eguneratzen eta sistematizatzen da gizarte-zerbitzuen erregistroen araudi espezifikoa, eta guztiz berria den xedapen bat ezartzen da lehen aipatutako 40/1998 Dekretu horri dagokionez.

En el nuevo marco del Capítulo IV del Título III de la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales, mediante el presente Decreto se actualiza y sistematiza la regulación específica de los registros de servicios sociales con el dictado de una disposición enteramente nueva respecto al antecitado Decreto 40/1998.

Horri jarraiki, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren adostasunarekin, eta Gobernu Kontseiluak 2012ko uztailaren 24an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Empleo y Asuntos Sociales, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 24 de julio de 2012,

XEDATU DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Dekretu honen xedea da gizarte-zerbitzuetako erregistroen egitura, antolaketa eta erregistro-prozedura arautzea.

El presente Decreto tiene por objeto la regulación de la estructura, organización y procedimiento registral de los registros de servicios sociales.

2. artikulua.– Gizarte-zerbitzuen erregistroen eremua.

Artículo 2.– Ámbito de los registros de servicios sociales.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten duten gizarte-zerbitzuetako erakunde publiko eta pribatu guztiak, eta horien mendeko zerbitzu eta zentro guztiak, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemakoak izan edo ez, erregistratu egin beharko dira.

1.– Todas las entidades públicas y privadas de servicios sociales y todos los servicios y centros dependientes de las mismas, que actúen en el territorio de la Comunidad Autónoma de Euskadi, formen parte o no del Sistema Vasco de Servicios Sociales, deberán ser objeto de registro.

2.– Horretarako, honako kontzeptu hauek zehaztuko ditugu:

2.– A estos efectos, se adopta la siguiente delimitación conceptual:

a) Ulertzen da gizarte-zerbitzuetako erakundea dela legez eratuta dagoen pertsona fisiko edo juridiko oro, izaera publiko edo pribatukoa, irabazi-asmoduna edo irabazi-asmorik gabekoa, gizarte-zerbitzuetako zerbitzu edo zentro baten edo batzuen titular dena; bai eta, horrelakorik izan gabe, oro har, informazioa ematera edo kideen elkarrekiko laguntzara bideratutako jarduerak soilik gauzatzen dituena ere.

a) Se entiende por entidad de servicios sociales toda persona física o jurídica legalmente constituida, de naturaleza pública o privada, con o sin ánimo de lucro, que sea titular de uno o varios servicios o centros de servicios sociales así como aquella que careciendo de los mismos realice actividades orientadas exclusivamente a la prestación de información con carácter general o al apoyo mutuo de sus integrantes.

b) Gizarte-zerbitzuetako zerbitzutzat jotzen dira honako hauek: teknikoki eta funtzionalki antolatutako jarduerak, orokorrak edo espezializatuak, gizarte-zerbitzuetako erakunde batek erregulartasunez eta etengabe ematen dituenak. Ez daukate derrigorrez zentro batean emandakoak izan beharrik.

b) Se entiende por servicio de servicios sociales toda actividad organizada técnica y funcionalmente, de carácter general o especializado, prestada, con carácter regular y permanente, por una entidad de servicios sociales, sin que dicha prestación deba ofrecerse necesariamente en un centro.

c) Gizarte-zerbitzuetako zentrotzat jotzen dira honako hauek: unitate organiko eta funtzional gisa eratutako higiezinak edo higiezinen zatiak, kokapen autonomoa eta identifikagarria dutenak, gizarte-zerbitzuetako zerbitzuak eskaintzen edo antolatzen badira horietan.

c) Se entiende por centro de servicios sociales todo inmueble o parte de inmueble constituido como unidad orgánica y funcional, con ubicación autónoma e identificable, en la que se ofrecen o desde la que se articulan prestaciones de servicios sociales.

3. artikulua.– Gizarte Zerbitzuen Erregistro Orokorra.

Artículo 3.– Registro General de Servicios Sociales.

1.– Gizarte Zerbitzuen Erregistro Orokorrean inskribatuko dira gobernuaren ekintza zuzenarekin lotutako erakunde, zerbitzu eta zentro guztiak. Zerbitzuen edo zentroen titular ez diren gizarte-zerbitzuetako erakundeak, dekretu honen 2.2.a) artikuluan aipatzen direnak, horien jarduera Eusko Jaurlaritzaren ekintza zuzenarekin lotuta badago, Gizarte Zerbitzuen Erregistro Orokorrean inskribatu ahal izango dira hala eskatzen badute; horrez gainera, gizarte-zerbitzuen foru-erregistroan edo -erregistroetan ere inskribatu ahal izango dira dagokion erregistroaren lurralde-esparruan Eusko Jaurlaritzaren ekintza zuzenarekin lotuta ez dauden jarduerak gauzatzeagatik.

1.– En el Registro General de Servicios Sociales se inscribirán todas las entidades, servicios y centros vinculados a la acción directa del Gobierno. Las entidades de servicios sociales no titulares de servicios o centros a que se refiere el artículo 2.2.a) del presente Decreto, cuya actividad esté vinculada a la acción directa del Gobierno Vasco que así lo soliciten se inscribirán en el Registro General de Servicios Sociales, sin perjuicio de su inscripción en el registro o registros forales de servicios sociales por el desarrollo de actividades no vinculadas a la acción directa del Gobierno Vasco en el ámbito territorial del correspondiente registro o registros.

Horrez gain, Gizarte Zerbitzuen Erregistro Orokorrak foru-erregistroek egiten dituzten inskripzioen idazketa eta eransketa bilduko du, informazio-ondorioetarako; horretarako, foru-erregistroek gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren sailari igorri beharko dizkiote inskripzioak.

El Registro General de Servicios Sociales incluirá, además, la anotación y agregación, a efectos informativos, de las inscripciones que realicen los registros forales y que éstos deberán remitir al departamento del Gobierno Vasco competente en materia de servicios sociales.

2.– Gizarte Zerbitzuen Erregistro Orokorra gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren sailari atxikita dago.

2.– El Registro General de Servicios Sociales se adscribe al departamento del Gobierno Vasco competente en materia de servicios sociales.

4. artikulua.– Gizarte-zerbitzuen foru-erregistroak.

Artículo 4.– Registros forales de servicios sociales.

Gizarte-zerbitzuen foru-erregistroetan inskribatuko dira dagokion foru-aldundiaren titulartasuneko erakunde, zerbitzu eta zentro guztiak, bai eta haren titulartasunekoak ez diren beste batzuk ere, titulartasun publikokoak edo pribatukoak, haren eskumeneko lurralde-eremuan jarduten dutenak. Gizarte-zerbitzuen foru-erregistroetan inskribatu ahal izango dira, baita ere, haien titulartasuneko zerbitzurik edo zentrorik ez duten erakundeak, dagokion erregistroko edo erregistroetako lurralde-esparruan jarduten dutenak.

En los registros forales de servicios sociales se inscribirán todas las entidades, servicios y centros de titularidad de la correspondiente diputación foral, así como aquellos otros de titularidad pública o privada que actúen dentro de su ámbito territorial de competencia. Podrán inscribirse en los registros forales de servicios sociales entidades de servicios sociales que sin ser titulares de servicios o centros actúen dentro del ámbito territorial del correspondiente registro o registros.

5. artikulua.– Gizarte-zerbitzuetako erregistroen izaera eta eginkizunak.

Artículo 5.– Naturaleza y funciones de los registros de servicios sociales.

1.– Erregistroak tresna publikoak izango dira, eta, haietara irispidea izateko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legean, azaroaren 26koan, ezarritako zehaztasun eta baldintzak bete beharko dira.

1.– Los registros se configuran como instrumentos de naturaleza pública, y el acceso a los mismos deberá ejercerse en los términos y condiciones establecidos por la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

2.– Datuen ezaupidea eta publizitatea ziurtatzeko tresnak dira, eta, hala direnez, honako eginkizun hauek bete beharko dituzte:

2.– Los registros son instrumentos de conocimiento y publicidad y, en calidad de tal, tienen las siguientes funciones:

a) Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuen arloan jarduten duten erakunde, zerbitzu eta zentroak zeintzuk diren jakiteko modua ematea, eta, orobat, hala badagokio, horiek Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioekin zer harreman duten jakiteko modua; horretarako, 12/2008 Legean, abenduaren 5ekoan, gizarte-zerbitzuei buruzkoan, arautzen diren itun-araubidearen barruan sartzen diren itunen datuak idatziko dira bertan, bai eta Prestazioen eta Zerbitzuen Katalogoan sartzen diren zerbitzuen kudeaketarako hitzarmenak eta kontratuak ere.

a) Proporcionar un conocimiento exacto de las entidades, servicios y centros que actúan en el ámbito de los servicios sociales dentro de la Comunidad Autónoma del País Vasco, así como, en su caso, de su relación con las administraciones públicas vascas, mediante la anotación tanto de los conciertos que se enmarquen en el régimen de conciertos regulado en la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales como de los convenios y los contratos para la gestión de servicios incluidos en el Catálogo de Prestaciones y Servicios.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan jarduten duten gizarte-zerbitzuen publizitaterako tresna izatea.

b) Ser instrumento de publicidad de los servicios sociales que actúan en el ámbito territorial de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

3.– Gizarte Zerbitzuei buruzko Euskal Informazio Sistema antolatzeko tresna dira gizarte-zerbitzuen erregistroak.

3.– Los registros de servicios sociales constituyen un instrumento de articulación del Sistema Vasco de Información sobre Servicios Sociales.

6.artikulua.– Publizitatea.

Artículo 6.– Publicidad.

1.– Gizarte-zerbitzuen erregistroak publikoak dira; egindako idazpenetan eta dagokion protokoloa osatzen duten dokumentuetan jasotako datuak, erregistro-orrietako edukiarekin lotura zuzena eta berehalakoa dutenak, eskuratzeko eskubidea izango da. Hala eta guztiz ere, erregistroen publizitatea ez da heltzen gordetako dokumentazioan jasotako sexuari, helbideari, nortasun-agiri nazionalari edo atzerritar-txartelari edo izaera pertsonaleko beste datu batzuei buruzko datuetara; horien titularrez gainera, legezko interes zuzena egiaztatzen duten hirugarren pertsonek eskuratu ahal izango dituzte horiek.

1.– Los registros de servicios sociales son públicos, con derecho al acceso a los datos contenidos en los asientos realizados y en los documentos integrantes del correspondiente protocolo que guarden relación directa e inmediata con el contenido de las hojas registrales. No obstante, la publicidad de los registros no alcanza a los datos referidos al sexo, domicilio, documento nacional de identidad o tarjeta de extranjería u otros datos de carácter personal que consten en la documentación depositada, a los cuales podrán acceder además de sus titulares, personas terceras que acrediten un interés legítimo y directo.

2.– Gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duten administrazio-agintariek gizarte-zerbitzuen erregistroetan jasotako edozein daturi buruzko informazioa eskuratu ahal izango dute haien eskumenak betetzeko, baita haien titulartasunekoak ez diren erregistroetan ere.

2.– Las autoridades administrativas competentes en materia de servicios sociales pueden obtener para el ejercicio de sus competencias información sobre cualquiera de los datos obrantes en los registros de servicios sociales que no son de su titularidad.

3.– Datu-pertsonalak babesteko araudian xedatutako baldintzetara egokituko da Publizitatea.

3.– La publicidad se ajustará a los requisitos establecidos en la normativa de protección de datos de carácter personal.

7. artikulua.– Erregistro-publizitaterako bideak.

Artículo 7.– Medios de publicidad registral.

1.– Gizarte-zerbitzuetako erregistroetako publizitatea idazpenen edukiaren ziurtagirien bidez, jakinarazpen-ohar soilez edo erregistroko agirien kopia konpultsatuen bidez egingo da, eskatzaileak eskatzen duenaren arabera.

1.– La publicidad de los registros de servicios sociales se llevará a cabo mediante certificaciones del contenido de los asientos, por nota simple informativa o por copia compulsada de los documentos obrantes en el registro, según lo solicite la persona peticionaria.

2.– Idatziz edo elektronikoki eskatu beharko da informazioa, eta interesdunak dakizkien eta eskatutako datuak bilatzen lagunduko duten datu guztiak eman beharko ditu. Emandako informazioa nahikoa ez bada, erregistroak bertan behera utzi ahal izango du informazioa emateko prozedura, eta hala jakinaraziko dio pertsona interesdunari.

2.– Las peticiones de información deberán efectuarse por escrito o electrónicamente, aportándose cuantas circunstancias sean conocidas a fin de facilitar la búsqueda de los datos solicitados. Si los elementos proporcionados fueren insuficientes, el registro podrá suspender la expedición, notificándolo así a la persona interesada.

3.– Egiaztagiriak soilik joko dira dokumentu publikotzat. Egiaztagiria izango da gizarte-zerbitzuen erregistroetako idazpenak egiaztatzeko modu eraginkor bakarra.

3.– Sólo las certificaciones tendrán la consideración de documento público. La certificación será el único medio que acreditará fehacientemente el contenido de los asientos de los registros sociales.

4.– Dagokion erregistroko arduradunak eskabidea egin eta hamar eguneko epean eman beharko ditu erregistro-idazpenen egiaztagiriak edo jakinarazpen-ohar soilak edo artxibatutako edo gordetako dokumentuen kopia konpultsatuak.

4.– La certificación y la nota simple informativa de los asientos del registro, o la copia compulsada de los documentos archivados o depositados, se expedirán por la persona encargada del correspondiente registro en el plazo de diez días desde su solicitud.

8. artikulua.– Erregistroaren egitura.

Artículo 8.– Estructura registral.

1.– Hiru ataletan banatuko dira Gizarte Zerbitzuen Erregistro Orokorra eta gizarte-zerbitzuen foru-erregistroak:

1.– El Registro General de Servicios Sociales y los registros forales de servicios sociales se estructurarán en tres secciones diferenciadas:

a) Erakundeen atala.

a) Sección de entidades.

b) Zerbitzuen eta zentroen atala.

b) Sección de servicios y centros.

c) Zehapenen atala.

c) Sección de sanciones.

2.– Erakundeen atalean inskribatu beharko dira erregistroaren esparruan jarduten duten gizarte-zerbitzuetako erakunde publiko eta pribatu guztiak, eta haien identifikazioa eta ezaugarriak jaso beharko dira.

2.– En la sección de entidades deberán inscribirse todas aquellas entidades de servicios sociales públicas y privadas que actúen en el ámbito del Registro haciendo constar su identificación y características.

3.– Zerbitzuen eta zentroen atalean inskribatu beharko dira erregistroaren esparruan jarduten duten zerbitzu eta zentro publiko eta pribatu guztiak.

3.– En la sección de servicios y centros deberán inscribirse todos los servicios y centros, públicos y privados, que actúen en el ámbito del Registro.

Zerbitzuaren edo zentroaren identifikazioa eta ezaugarriak jaso beharko dira, bai eta zer erakunderen mende dagoen adierazi ere.

En la inscripción constará la identificación y características del servicio o centro y la identificación de la entidad de la que depende.

4.– Zehapenen atalean inskribatuko dira era guztietako arau-hausteak direla eta administrazio eskumendunak hartutako ebazpen irmoak.

4.– En la sección de sanciones se anotarán las resoluciones firmes que por las diversas clases de infracciones hayan sido adoptadas por la Administración competente.

9. artikulua.– Erregistroaren antolamendua.

Artículo 9.– Organización registral.

1.– Hiru erregistro-liburu egongo dira, hau da, liburu bana erregistroaren egiturako atal bakoitzeko:

1.– Los Libros de Registro serán tres, correspondientes a cada una de las secciones de la estructura registral:

a) Erakundeen erregistro-liburuan bilduko da inskribatutako erakundeei buruzko informazioa; publikoak eta pribatuak bereiziko dira, eta, azken horien artean, irabazi-asmoa dutenak eta irabazi-asmorik ez dutenak.

a) El Libro de Registro de Entidades recogerá la información relativa a las entidades inscritas, diferenciando las públicas de las privadas, y dentro de éstas las que tienen ánimo de lucro de las que no persiguen fines lucrativos.

b) Zerbitzuen eta zentroen erregistro-liburuan jasoko da inskribatutako zerbitzuei eta zentroei buruzko informazioa; lehen mailako arretakoak eta bigarren mailakoak bereiziko dira. Zerbitzu edo zentro bat inskribatzerakoan, zer erakunde den horren titular adierazi beharko da.

b) El Libro de Registro de Servicios y Centros recogerá la información relativa a los servicios y centros inscritos, diferenciando entre los de atención primaria y los de atención secundaria. En cada inscripción correspondiente a un servicio o centro, constará la entidad que sea titular del mismo.

c) Zehapenen erregistro-liburuan bilduko da inskribatutako erakundeei ezarritako edozein motatako zehapenei buruzko informazioa.

c) El Libro de Registro de Sanciones recogerá la información relativa a los diferentes tipos de sanciones impuestas a las entidades inscritas.

2.– Gizarte Zerbitzuen Erregistro Orokorrak eta foru-erregistroek fitxategi batean gordeko dituzte erregistro-idazpenen oinarri diren edukiari buruzko agiriak, bai eta dokumentazio osagarria ere, baimena emateko eskumena duen administrazioak ziurtatua.

2.– Los registros General y forales de servicios sociales conservarán en un archivo los documentos sobre cuyo contenido se basan los asientos registrales, así como la documentación complementaria verificada por la Administración competente para la autorización.

3.– Erregistroak behar bezala kudeatzeko komenigarri irizten diren liburu eta fitxategi osagarriak eraman ahal izango dira.

3.– Podrán llevarse los libros y ficheros auxiliares que se juzgue conveniente para la adecuada gestión de los registros.

10. artikulua.– Erregistro-idazpenen motak.

Artículo 10.– Tipos de asientos registrales.

1.– Honako idazpen-mota hauek jasoko dituzte erregistro-liburuek:

1.– Los Libros de Registro contendrán los siguientes tipos de asiento:

a) Inskripzioak.

a) Inscripciones.

b) Oharrak.

b) Anotaciones.

c) Ezeztapenak.

c) Cancelaciones.

d) Marjinako oharrak.

d) Notas marginales.

2.– Erakunde, zerbitzu edo zentro bat lehen aldiz erregistroan sartzen denean sortzen den inskripzioak eratzen du idazpena, eta, une horretan, honako hau egiten da:

2.– Las inscripciones constituyen el asiento por el que una entidad, servicio o centro accede por primera vez al Registro, procediéndose en ese momento a:

a) Erregistro-zenbaki bat ematen zaio;

a) La asignación de un número registral;

b) erregistroko dagokion atalera atxikitzen da; eta

b) la adscripción a la sección del registro que corresponda; y

c) zerbitzu edo zentro bat bada, Gizarte Zerbitzuetako Euskal Sistemaren Prestazioen eta Zerbitzuen Katalogoari jarraiki sailkatzen da.

c) la clasificación conforme al Catálogo de Prestaciones y Servicios del Sistema Vasco de Servicios Sociales que corresponda, en el caso de tratarse de un servicio o centro.

3.– Oharretan jarraikako moduan jasotzen dira honako hauek, beste erregistro-zenbaki bat eman beharrik gabe:

3.– Las anotaciones hacen constar de modo sucesivo, sin implicar la asignación de un nuevo número registral:

a) Inskripzioa egin ondorengo egitateak, baimendu egin beharrekoak edo komunikazio-araubidearen mende jarri beharrekoak.

a) Hechos posteriores a la inscripción que deben bien ser autorizados, bien ser sometidos a régimen de comunicación.

b) Erakundeen, zerbitzuen edo zentroen homologazioa.

b) La homologación de las entidades, servicios o centros.

c) Dagokion herri-administrazioarekin itunak, hitzarmenak edo kontratuak izenpetu izatea.

c) La suscripción de conciertos, convenios o contratos con la Administración Pública de que se trate.

d) Zehapena ezartzeko emandako ebazpen irmoak.

d) Las resoluciones firmes de imposición de sanción que se hayan adoptado.

4.– Inskripzio bat ezeztatu egiten bada, eraginik gabe utziko da, eta, beraz, erregistro-zenbakia galduko du; ohar bat ere ezezta daiteke.

4.– Las cancelaciones tienen por objeto dejar sin efecto una inscripción conllevando la pérdida del correspondiente número registral, o dejar sin efecto una anotación.

5.– Marjinako oharren bidez, erregistroan jasotako informazioa osatzen da. Bi motatakoak izan daitezke:

5.– Las notas marginales tienen por objeto completar la información que obra en el Registro. Pueden ser de dos tipos:

a) Informaziozko marjinako oharrak, interes orokorreko datu berriak biltzen dituztenak.

a) Las notas marginales informativas aportan datos nuevos de interés general.

b) Erreferentziazko marjinako oharrak, erregistroko hiru atalei edo atal bereko idazpenei koordinazioa eta batasuna emateko xedea dutenak; horretarako, dagozkien datuetara igorriko gaituzte.

b) Las notas marginales de referencia tienen por finalidad dotar a las tres secciones del Registro o a los diferentes asientos de una misma sección, del mayor grado de coordinación y unidad, estableciendo las remisiones que correspondan.

11. artikulua.– Idazpenen xedea.

Artículo 11.– Objeto de los asientos.

1.– Dagokion erregistroan idatziko dira honako hauek:

1.– Serán objeto de asiento en el correspondiente Registro:

a) Gizarte-zerbitzuetako erakundeak, publikoak zein pribatuak.

a) Las entidades de servicios sociales, tanto públicas como privadas.

b) Titulartasun publikoko gizarte-zerbitzuetako zerbitzuak edo zentroak sortu izana.

b) La creación de servicios o centros de servicios sociales de titularidad pública.

c) Gizarte-zerbitzuetako zerbitzuei eta zentroei dagozkien baimenak.

c) Autorizaciones concernientes a servicios y centros de servicios sociales.

d) Titulartasun pribatuko gizarte-zerbitzuetako zerbitzuak edo zentroak homologatu izana.

d) La homologación de servicios y centros de servicios sociales de titularidad privada.

e) Honakoak jakinarazteko komunikazioak:

e) Las comunicaciones relativas al:

1.– Gizarte-zerbitzuetako zerbitzu edo zentro baten titulartasuna aldatu izana.

1.º Cambio de titularidad de un servicio o centro de servicios sociales.

2.– Gizarte-zerbitzuetako zerbitzu edo zentro batek zerbitzua eten izana edo itxi izana.

2.º Cese de un servicio o de cierre de un centro de servicios sociales.

f) Gizarte Zerbitzuetako Euskal Sistemaren Prestazioen eta Zerbitzuen Katalogoan jasotako zerbitzuak emateko, euskal herri-administrazioekin izenpetutako itunak, hitzarmenak eta kontratuak.

f) Conciertos, convenios y contratos suscritos con administraciones públicas vascas para la provisión de servicios incluidos en el Catálogo de Prestaciones y Servicios del Sistema Vasco de Servicios Sociales.

g) 12/2008 Legean, abenduaren 5ekoan, gizarte-zerbitzuei buruzkoan, jasotako arau-hausteek eragindako zehapen irmoak.

g) Sanciones firmes por infracciones contempladas en la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales.

12. artikulua.– Idazpenak hedatzea.

Artículo 12.– Extensión de los asientos.

1.– Makinaz edo prozedura informatikoen bidez emango dira idazpenak, eta, edonola ere, erregistrotik ezabatu ezin direla bermatu beharko da.

1.– Los asientos se extenderán a máquina o por procedimientos informáticos, debiendo quedar asegurado, en todo caso, el carácter indeleble del Registro.

2.– Dekretu honen eranskinean adierazten da zer datu jasoko diren mota bakoitzeko idazpenetan.

2.– Los datos que constarán en las distintas clases de asientos se determinan en el Anexo del presente Decreto.

3.– Erakundeen eta zerbitzuen eta zentroen inskripzio-idazpenetan, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailburuaren agindu bidez ezarritako sailkapenak eta kodifikazioak erabiliko dira, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazioen eta Zerbitzuen Karterari jarraiki.

3.– En los asientos de inscripción de las entidades y de los servicios y centros se utilizarán las clasificaciones y codificaciones que se establezcan por Orden del Consejero o Consejera del Gobierno Vasco competente en materia de servicios sociales conforme a la Cartera de Prestaciones y Servicios del Sistema Vasco de Servicios Sociales.

4.– Erregistro-idazpenetan hizkuntza ofizialak erabiltzeari dagokionez, 10/1982 Legearen, azaroaren 24koaren, euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoaren, 7. artikuluan xedatutakoa beteko da.

4.– El uso de las lenguas oficiales en los asientos registrales se ajustará a lo prevenido por el artículo 7 del la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, Básica de Normalización del Uso del Euskera.

5.– Idazpenak bata bestearen jarraian egingo dira, eta, marra edo tartekatutako gidoien bidez, baliorik gabe utziko dira guztiz idatzi ez diren lerroetako espazio hutsak.

5.– Los asientos se practicarán a continuación unos de otros, inutilizando los espacios en blanco de las líneas que no fueran escritas por entero, mediante una raya o con guiones intercalados.

13. artikulua.– Erregistro-zenbakia.

Artículo 13.– Número registral.

1.– Erregistro-zenbaki bat emango zaio gizarte-zerbitzuen erregistro batean inskribatzen den erakunde, zerbitzu edo zentro bakoitzari, eta zenbaki hori ez da aldatuko gerora egingo diren idazpenetan.

1.– A cada entidad, servicio o centro que se inscriba en un registro de servicios sociales se le asignará un número registral, que permanecerá invariable en los sucesivos asientos que se practiquen.

2.– Inskripzio bat ezeztatu dela eta, erregistro-zenbaki bat libre geratzen bada ere, ez zaio beste erakunde, zerbitzu edo zentro bati emango; ezeztatutako inskripzioari lotuta geratuko da.

2.– Cuando se libere un número registral como resultado de la cancelación de una inscripción, dicho número no se asignará a otra entidad, servicio o centro, sino que permanecerá asociado a la inscripción cancelada.

14. artikulua.– Akatsak zuzentzea.

Artículo 14.– Rectificación de errores.

Egindako idazpenetan aurkitzen diren akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak zuzendu egingo dira, ofizioz edo pertsona interesdunak eskatuta. Aldiz, inskriba daitezkeen egitateetatik edo horien dokumentaziotik sortutako akatsak dagokion administrazio-ebazpena eman ostean zuzendu ahal izango dira.

Los errores materiales, de hecho o aritméticos, que se detecten en el contenido de los asientos practicados serán rectificados, de oficio o a instancia de las personas interesadas. En cambio, los errores que se deriven de los propios actos inscribibles o de su documentación podrán rectificarse una vez se dicte la correspondiente resolución administrativa.

15. artikulua.– Ofiziozko eta alderdi batek eskatuta egindako inskripzioak eta oharrak.

Artículo 15.– Inscripciones y anotaciones de oficio y a instancia de parte.

1.– Erakundeak, zerbitzuak eta zentroak eta horiei eragiten dieten egitateen oharrak ofizioz edo alderdi interesdunak eskatuta inskribatuko dira erregistroan. Gizarte-zerbitzuen esparruan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak emango du Gizarte Zerbitzuen Erregistro Orokorrean inskripzioak egiteko eredu arautua, eta foru-aldundietako organo eskumendunek, berriz, gizarte-zerbitzuen foru-erregistroetan inskripzioak egitekoa.

1.– La inscripción en el Registro de las entidades, servicios y centros y las anotaciones de actos que les afecten se realizará de oficio o a instancia de parte interesada conforme al modelo normalizado que se establezca para el Registro General de Servicios Sociales por el Departamento del Gobierno Vasco competente en materia de servicios sociales y por los órganos competentes de las diputaciones forales para los registros forales de Servicios Sociales.

2.– Ofizioz idatziko dira titulartasun publikokoak diren zentroen eta zerbitzuen inskripzioa eta oharrak, bai eta titulartasun pribatukoenak, aurrez funtzionatzeko administrazio-baimena eskuratu badute, eta horien titular diren erakundeenak ere.

2.– Se procederá de oficio a las inscripciones y anotaciones de oficio de todos los centros y servicios de titularidad pública, y de los de titularidad privada que previamente hayan obtenido la autorización administrativa de funcionamiento, así como de las entidades titulares de los mismos.

3.– Gizarte-zerbitzuetako erakunde pribatuei dagokienez, zerbitzuen edo zentroen titular ez badira (dekretu honen 2.2.a) artikuluan aipatzen dira horiek), interesdunak eskatuta egingo da inskripzioa, eta, horretarako, titularrak edo legezko ordezkariak eskaera egin beharko du aldez aurretik.

3.– La inscripción de entidades privadas de servicios sociales que no sean titulares de centros o servicios a las que se refiere el artículo 2.2.a) del presente Decreto se realizará a instancia de parte interesada, previa solicitud de la persona titular o representante legal.

16. artikulua.– Alderdi interesdunak eskatuta inskribatzeko izapideak.

Artículo 16.– Tramitación para la inscripción a instancia de parte interesada.

1.– Dekretu honen 15. artikuluaren 3. paragrafoan aipatzen diren erakundeak, zerbitzuak eta zentroak inskribatzeko, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du horien titularrak edo legezko ordezkariak:

1.– Para la inscripción de las entidades, servicios y centros a los que se refiere el párrafo 3 del artículo 15 del presente Decreto su titular o representante legal deberá presentar la siguiente documentación:

a) Inskripzio-eskaera, eredu normalizatuan, behar bezala beteta, eta legezko ordezkariak edo titular den pertsonak izenpetuta erakundea pertsona fisikoa bada.

a) Solicitud de inscripción en modelo normalizado debidamente cumplimentada suscrita por su representante legal o por la persona titular cuando la entidad es una persona física.

Pertsona juridikoei dagokienez, erakunde horrek dagokion erregistro publikoan duen erregistro-zenbakia adierazi beharko da.

La solicitud indicará, en el caso de las personas jurídicas, el número de inscripción registral con el que conste inscrita la entidad en el correspondiente registro público.

Eskabideetan adierazi ahalko da pertsona eskatzaileak berariazko baimena ematen duela gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako organoak eta foru-aldundiek dokumentazioaren zati bat eskuratzeko edo egiaztatzeko, herri-administrazioak informazioa egiaztatzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko dituen ahalmenen kaltetan izan gabe.

Las solicitudes incluirán la posibilidad de que la persona solicitante consienta expresamente que parte de la documentación sea obtenida o verificada por el órgano competente en materia de servicios sociales del Gobierno Vasco y las diputaciones forales, sin perjuicio de las facultades de comprobación, control e inspección que tiene atribuidas la Administración Pública.

b) Eskaera izenpetzen duen pertsona legezko ordezkaria dela egiaztatzen duen agiria.

b) Acreditación de la representación legal de quien suscribe la solicitud.

c) Erakundea sortzeko aktaren edo akordioaren kopia, estatutuena eta dagokion erregistroan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiriarena.

c) Copia del acta o acuerdo de creación de la entidad, de sus estatutos, y del certificado de inscripción en el Registro correspondiente a su naturaleza.

d) Inskribatu beharreko erakundea pertsona fisikoa bada, nortasun-agiri nazionalaren edo atzerritar-txartelaren kopia. Pertsona fisikoak bide elektronikotik aurkeztu badu eskaria onartutako ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatuta, ez du dokumentazio hori aurkeztu beharrik izango.

d) Copia del documento nacional de identidad o de la tarjeta de extranjería, cuando la entidad a inscribir es una persona física. Si la persona física ha presentado la solicitud en canal electrónico, identificándose con un Certificado electrónico reconocido, no deberá aportar esta documentación.

e) Jardueren memoria.

e) Memoria de actividades.

2.– Inskribatu beharreko erakundea Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren mendeko erregistro publiko batean inskribatuta badago, ez da b), c) eta d) paragrafoetan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharrik izango. Horrela bada, erakundea gizarte-zerbitzuen dagokion erregistroan inskribatzeko eskumena duen administrazioak bilduko du dagokion informazioa Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren mendeko erregistrotik; erakundea indarrean eta egoera erregularrean dagoela egiaztatu eta horren legezko ordezkaria nor den adieraziko du informazio horrek.

2.– No será preciso presentar la documentación a que se refieren los apartados b), c) y d) del párrafo anterior cuando la entidad a inscribir conste inscrita en un registro público dependiente de la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi. En dicho caso, la Administración competente para la inscripción de la entidad en el correspondiente Registro de servicios sociales recabará del registro público dependiente de la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi en que la entidad esté inscrita la información pertinente acreditativa de la vigencia y regularidad de la entidad así como de la identidad de su representante legal.

3.– Administrazio eskumendunak aurkeztutako dokumentazioa aztertuko du, eta aurkeztu den eskaeran akatsen bat edo zehaztasun eza dagoela edo eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumenturen bat falta dela ikusten badu, pertsona eskatzaileari jakinaraziko dio, eta hamar eguneko epea emango dio akats hori zuzen dezan edo derrigorrezko dokumentuak aurkez ditzan. Halaber, hala egin ezean ebazpen bidez bere eskaera atzera egintzat hartuko dela adieraziko dio. Ebazpen hori Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan aurreikusitako baldintzei jarraiki eman beharko da.

3.– La Administración competente verificará la documentación presentada y, si advirtiera en la solicitud presentada algún defecto o inexactitud o la ausencia de algún documento de los que deban acompañar a la misma, requerirá a la persona interesada para que en un plazo de 10 días subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos omitidos, con la indicación de que si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida de su solicitud, previa resolución que deberá ser dictada en los términos previstos en el artículo 42 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

4.– Administrazio eskumendunak hiru hilabeteko epea izango du, eskabidea aurkezten den egunetik zenbatzen hasita, erakundea inskribatzeko eskaria onartzen edo ukatzen duen ebazpena emateko; epe horretan ez bada espresuki ezer adierazten, onartutzat joko da eskaria.

4.– La resolución de la Administración competente, concediendo o denegando la inscripción, recaerá dentro del plazo de tres meses, a contar desde el día de la presentación de la solicitud, debiéndose entender estimada en caso de no haberse producido de forma expresa dentro de dicho plazo.

Administrazio-bidetik errekurtsoa jarri ahal izango da ebazpen horren kontra, indarrean dagoen legediak horretarako ezarritako baldintza eta epeetan.

Esta resolución será recurrible en vía administrativa, en los términos y plazos establecidos en la legislación vigente.

17. artikulua.– Ezeztatzeko arrazoiak.

Artículo 17.– Causas de cancelación.

Honako arrazoi hauengatik ezeztatuko dira inskripzioak:

Las inscripciones se cancelarán por los siguientes motivos:

a) Erakunde titularraren nortasun juridikoa iraungi edo galdu delako, edo, pertsona fisikoa bada, hil izanagatik edo ezintasuna aitortu izanagatik.

a) Extinción o pérdida de la personalidad jurídica de la entidad titular, o fallecimiento o declaración de incapacidad cuando se trate de una persona física.

b) Zerbitzuak edo zentroak badira, funtzionatzeko baimena ezeztatu dietelako edo iraungi zaielako.

b) Revocación o caducidad de la autorización de funcionamiento, en el caso de los servicios o centros.

c) Zentroa behin betiko itxi delako edo inskripzioaren xede zen zerbitzua behin betiko eten delako.

c) Cierre definitivo del centro o cese definitivo del servicio que han sido objeto de inscripción.

18. artikulua.– Ezeztatzeko prozedura.

Artículo 18.– Procedimiento de cancelación.

1.– Ofizioz edo alderdi interesdunak eskatuta ezeztatuko dira erregistroko inskripzioak. Edonola ere, ezeztatzeko ebazpenaren berri emango zaio erakundearen titular den pertsonari edo legezko ordezkariari, eta ezeztapena ematen den egunean bertan izango ditu ondorioak.

1.– La cancelación registral de las inscripciones se realizará de oficio o a instancia de parte interesada. En ambos casos la resolución de cancelación será notificada a la persona titular o representante legal de la entidad, y producirá efectos desde la fecha en que se dicte.

2.– Erregistroko inskripzioak ofizioz ezeztatuko dira honako egoera hauetan:

2.– Se procederá de oficio a la cancelación registral de las inscripciones:

a) Baimendutako zentroak edo zerbitzuak dituzten erakundeei dagokienez, administrazio-baimena ezeztatu edo iraungi bazaie.

a) En el supuesto de que se trate de entidades cuyos centros o servicios hayan sido autorizados, cuando se haya producido la revocación o la caducidad de la autorización administrativa.

b) Gizarte-zerbitzuetako erakunde pribatuei dagokienez, zerbitzuen edo zentroen titular ez badira (dekretu honen 2.2.a) artikuluan aipatzen dira horiek), 17. artikuluaren a) idatz-zatian adierazitako arrazoia gertatzen bada.

b) En el supuesto de que se trate de entidades privadas de servicios sociales que no sean titulares de servicios o centros a las que se refiere el artículo 2.2.a) del presente Decreto, cuando se produzca la causa prevista en el apartado a) del artículo 17.

3.– Erregistroko inskripzioak alderdi interesdunak eskatuta ezeztatzeko, erakundearen titular edo legezko ordezkari den pertsonak eskari bat aurkeztu beharko du aurrez.

3.– La cancelación registral de las inscripciones a instancia de parte interesada se realizará previa solicitud de la persona titular o representante legal de la entidad.

19. artikulua.– Izapide elektronikoak.

Artículo 19.– Tramitación electrónica.

Pertsona interesdunek bitarteko elektronikoen bidez eskatu, kontsultatu eta egin ahal izango dituzte publizitateko, inskribatzeko eta ezeztatzeko izapideak. Egoitza elektronikoan azalduko da nola izapidetu behar diren eskabideak, bertatik bertara zein bide elektronikotik.

Las personas interesadas podrán solicitar, consultar y realizar los trámites de publicidad, inscripción y cancelación utilizando medios electrónicos. Las especificaciones sobre cómo tramitar las solicitudes, tanto por canal presencial como electrónico, estarán disponibles en sede electrónica.

20. artikulua.– Datuak eguneratzea.

Artículo 20.– Actualización de datos.

1.– Gizarte-zerbitzuen erregistroetan inskribatutako erakundeek urtez urte eguneratu beharko dituzte haien datuak eta haien titulartasuneko zerbitzuei eta zentroei dagozkienak; bereziki aipatu beharko dituzte, hala balegokio, Prestazioen eta Zerbitzuen Katalogoko zerbitzuak emateko Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioekin adostutako itunak, kontratuak eta hitzarmenak, erregistroa etengabe eguneratzen dela bermatzearren eta, hala, Gizarte Zerbitzuei buruzko Informazioko Euskal Sisteman dauden datuak eguneratzearren.

1.– Las entidades inscritas en los registros de servicios sociales deberán actualizar anualmente sus propios datos y los relativos a los servicios y centros de su titularidad, con especial mención, en su caso, de los conciertos, de los contratos y de los convenios establecidos con las administraciones públicas vascas para la prestación de servicios del Catálogo de Prestaciones y Servicios, a efectos de garantizar la permanente actualización del registro y la consecuente actualización de los datos contenidos en el Sistema Vasco de Información sobre Servicios Sociales.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak Gizarte Zerbitzuen Erregistro Orokorrean inskribatutako erakundeekin adostutako itun, kontratu eta hitzarmenen berri emango dio erregistro horri. Lurralde historikoetako foru-aldundiek eta udalek gizarte-zerbitzuen dagokion foru-erregistroan inskribatutako erakundeekin adostutako itun, kontratu eta hitzarmenen berri emango diote erregistro horri.

2.– La Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi comunicará al Registro General de Servicios Sociales los conciertos, contratos y convenios establecidos con las entidades inscritas en dicho registro. Las diputaciones forales de los territorios históricos y los ayuntamientos comunicarán al correspondiente registro foral de servicios sociales los conciertos, contratos y convenios establecidos con las entidades inscritas en el citado registro.

XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL

Behar diren neurriak hartuko dira gizarte-zerbitzuen erregistroak digitalizatzeko, administrazio-prozeduretan bitarteko elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiltzeari buruzko araudian xedatutakoari jarraiki.

Se adoptarán las medidas precisas para la digitalización de los registros de servicios sociales de conformidad con lo dispuesto por la normativa reguladora de la utilización de medios electrónicos, informáticos y telemáticos en los procedimientos administrativos.

Gizarte-zerbitzuen erregistroen titular diren administrazioek beharrezko neurriak hartuko dituzte haien erregistroetako informazio-sistemen elkarreragingarritasuna bermatzeko.

Las administraciones titulares de los distintos registros de servicios sociales adoptarán las medidas necesarias para garantizar la interoperabilidad de los sistemas de información de sus respectivos registros.

XEDAPEN IRAGANKORRAK
DISPOSICIONES TRANSITORIAS

Lehenengoa.– Behin-behineko inskripzioa.

Primera.– Inscripción provisional.

1.– Zerbitzu edo zentro jakin batek, dekretu hau indarrean jartzen denerako, ez baditu betetzen zerbitzu- edo zentro-mota bakoitzarentzat ezartzen diren baldintza materialak, funtzionalak eta langileriari dagozkionak, behin-behineko inskripzioa egingo zaio.

1.– Los servicios y centros de naturaleza pública o privada para los cuales, a la entrada en vigor de este decreto no se hayan regulado los requisitos materiales, funcionales y de personal exigibles en función del tipo de servicio o centro serán objeto de una inscripción de carácter provisional.

2.– Behin-behineko inskripzioak alderdi interesdunak eskatuta egingo dira, eta, horretarako, erakundearen titular edo legezko ordezkari den pertsonak eskari bat aurkeztu beharko du aurrez.

2.– Las inscripciones de carácter provisional se realizarán a instancia de parte interesada, previa solicitud de la persona titular o representante legal.

3.– Behin-behineko inskripzioa behin betiko bihurtuko da hiru hilabeteko epean, baldintza materialak, funtzionalak eta langileriari dagozkionak ezartzen dituen araua indarrean sartzen den egunetik hasita, edo, hala badagokio, aipatutako arauan ezartzen den epe iragankorra amaitzen den egunetik hasita, betiere, aipatutako baldintza horiek bete badira, eta, zerbitzu eta zentro pribatuei dagokienez, dagokion baimena eskuratu badute. Behin-behineko inskripzioan emandako erregistro-zenbakia mantenduko da.

3.– La inscripción provisional se elevará a definitiva, manteniendo el número registral inicialmente asignado, en un plazo de 3 meses desde la entrada en vigor de la norma reguladora de los requisitos materiales, funcionales y de personal exigibles o desde el final del plazo transitorio que en la referida norma se establezca en su caso, siempre y cuando hayan cumplido los referidos requisitos y, en el caso de los servicios y centros de naturaleza privada, hayan obtenido la pertinente autorización.

4.– Behin-behineko inskripzioak ofizioz ezeztatuko dira honako arrazoi hauengatik:

4.– Las inscripciones provisionales se cancelarán de oficio por los siguientes motivos:

a) Zentroa behin betiko itxi delako edo zerbitzua behin betiko eten delako.

a) Cierre definitivo del centro o cese definitivo del servicio.

b) Zerbitzuek eta zentroek ez dutelako dagokion baimena eskuratu hiru hilabeteko epean baldintza materialak, funtzionalak eta langileriari dagozkionak ezartzen dituen araua indarrean sartzen den egunetik hasita, edo, hala badagokio, aipatutako arauan ezartzen den epe iragankorra amaitzen denerako.

b) No obtención de la pertinente autorización por los servicios y centros al término del plazo de tres meses desde la entrada en vigor de la norma reguladora de los requisitos materiales, funcionales y de personal, o al término del plazo transitorio en su caso establecido en dicha norma.

Bigarrena.– Lehenagotik hasitako espedienteak.

Segunda.– Expedientes iniciados con anterioridad.

Dekretu hau indarren sartu baino lehenagotik hasitako espedienteak honako honi jarraiki izapidetuko eta ebatziko dira: 40/1998 Dekretuaren, martxoaren 10ekoaren, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzen dituenaren, III. tituluari jarraiki.

Los expedientes iniciados antes de la entrada en vigor de este Decreto se tramitarán y resolverán con arreglo a lo dispuesto en el Título III del Decreto 40/1998, de 10 de marzo, por el que se regula la autorización, registro, homologación e inspección de los servicios sociales de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Indargabetuta geratzen da 40/1998 Dekretuaren, martxoaren 10ekoaren, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzen dituenaren, III. titulua, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen erregistroak aipatzen dituena, bai eta dekretu honekin kontraesanean dauden edo horren kontra dauden xedapen guztiak ere, maila berekoak edo baxuagokoa direnak.

Queda derogado el Título III del Decreto 40/1998, de 10 de marzo, por el que se regula la autorización, registro, homologación e inspección de los servicios sociales de la Comunidad Autónoma del País Vasco, en lo que hace referencia a los registros de servicios sociales de la Comunidad Autónoma del País Vasco, así como todas aquellas disposiciones de igual o inferior rango que en esta materia contradigan o se opongan al presente Decreto.

AMAIERAKO XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta zortzi hilabetera jarriko da indarrean dekretu hau.

El presente Decreto entrará en vigor a los ocho meses de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko uztailaren 24an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

UZTAILAREN 24KO 155/2012 DEKRETUAREN ERANSKINA
ERREGISTRO-IDAZPENETAKO DATUAK

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 24 de julio de 2012.

El Lehendakari,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

La Consejera de Empleo y Asuntos Sociales,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

ANEXO AL DECRETO 155/2012, DE 24 DE JULIO
DATOS DE LOS ASIENTOS REGISTRALES

A) Erakundeak inskribatzeko:

A) Inscripción de entidades

– Izena.

– Denominación.

– Erregistro-zk.

– N.º registro.

– Inskripzioaren data.

– Fecha de inscripción.

– Inskribatzea onartzen duen ebazpena aipatu behar da laburki.

– Referencia sucinta a la Resolución que determina la inscripción.

– Sexua (pertsona fisikoa bada).

– Sexo (en el supuesto de tratarse de una persona física).

– Araubide juridikoa (izaera publikoa/pribatua eta forma juridikoa).

– Régimen jurídico (naturaleza pública/privada y forma jurídica).

– Identifikazio fiskaleko zenbakia.

– Número de identificación fiscal.

– Kontratuko datuak (posta-helbidea; telefonoa; faxa; helbide elektronikoa; web-orria).

– Datos de contacto (dirección postal, teléfono; fax; correo electrónico; página Web).

– Pertsona juridikoa bada, erregistro-datuak.

– En el caso de personas jurídicas, datos registrales.

B) Zerbitzuak eta zentroak inskribatzeko:

B) Inscripción de servicios y centros

– Izena.

– Denominación.

– Zerbitzuaren edo zentroaren erregistro-zk.

– N.º de registro del servicio o centro.

– Izaera (zerbitzua/zentroa).

– Especificación de su carácter (servicio/centro).

– Inskripzioaren data.

– Fecha de inscripción.

– Inskribatzea onartzen duen ebazpena aipatu behar da laburki.

– Referencia sucinta a la Resolución que determina la inscripción.

– Behin betikoa (zerbitzu edo zentro bakoitzarentzat ezarritako baldintza materialak, funtzionalak eta langileriari dagozkionak betetzen baditu zerbitzuak edo zentroak) edo behin-behinekoa (aipatutako baldintza horiek betetzen ez baditu) den zehaztu behar da.

– Indicación del carácter definitivo (en el caso de que el servicio o centro cuente con regulación de los requisitos, materiales, funcionales y de personal exigibles en función del tipo de servicio o centro) o provisional (en el caso de que no se hayan regulado los requisitos antes referidos).

– Zerbitzua edo zentroa sortzen duen ebazpena aipatu behar da (titulartasun publikoko zerbitzuak edo zentroak badira).

– Referencia a la Resolución de creación del servicio o centro (en el caso de servicios o centros de titularidad pública).

– Zerbitzuaren edo zentroaren titular den erakundearen izena eta horrek gizarte-zerbitzuen dagokion erregistroan duen erregistro-zenbakia.

– Nombre y Nº registral de la entidad titular del servicio o centro en el correspondiente Registro de Servicios Sociales.

– Zerbitzuaren edo zentroaren helbidea.

– Domicilio del servicio o centro.

– Kontratuko datuak (posta-helbidea; telefonoa; faxa; helbide elektronikoa; web-orria).

– Datos de contacto (dirección postal, teléfono; fax; correo electrónico; página web).

– Zerbitzuaren edo zentroaren arduraduna: izena, sexua eta nortasun-agiri nazionala.

– Responsable del servicio o centro: nombre, sexo y documento nacional de identidad.

– Zerbitzuaren edo zentroaren ezaugarriak.

– Características del servicio o centro.

– Zerbitzu- edo zentro-mota (hala badagokio, lehen mailako arretakoa edo bigarren mailakoa, eta zerbitzu- edo zentro-mota Gizarte Zerbitzuetako Euskal Sistemaren Prestazioen eta Zerbitzuen Katalogoari jarraiki).

– Tipo de servicio o centro (en su caso, de atención primaria o de atención secundaria, y tipo de servicio o centro según el Catálogo de Prestaciones y Servicios del Sistema Vasco de Servicios Sociales):

– Jardueraren xede den kolektiboa.

– Colectivo al que se dirige su actividad.

– Edukiera: plaza-kopurua, hala badagokio.

– Capacidad: número de plazas, en su caso.

C) Zentroaren edo zerbitzuaren eginkizunak eta xedeak aldatzea baimentzeko.

C) Autorización de modificación de las funciones y objetivos del centro o servicio

– Izena.

– Denominación.

– Zerbitzuaren edo zentroaren erregistro-zk.

– N.º de registro del servicio o centro.

– Idazte-data.

– Fecha de la anotación.

– Zentroaren edo zerbitzuaren eginkizunak eta xedeak aldatzeko baimena ematen duen ebazpena aipatu behar da laburki.

– Referencia sucinta a la Resolución por la que se autoriza la modificación de las funciones y objetivos del centro o servicio.

– Zerbitzu- edo zentro-mota (hala badagokio, Gizarte Zerbitzuetako Euskal Sistemaren Prestazioen eta Zerbitzuen Katalogoaren araberako sailkapena).

– Tipo de servicio o centro (en su caso, clasificación según el Catálogo de Prestaciones y Servicios del Sistema Vasco de Servicios Sociales).

– Jardueraren xede den kolektiboa.

– Colectivo al que se dirige su actividad.

– Edukiera: plaza-kopurua, hala badagokio.

– Capacidad: número de plazas, en su caso.

D) Zerbitzu edo zentro baten kokapena aldatzea baimentzeko:

D) Autorización de traslado de ubicación de un servicio o centro.

– Izena.

– Denominación.

– Zerbitzuaren edo zentroaren erregistro-zk.

– N.º de registro del servicio o centro.

– Idazte-data.

– Fecha de la anotación.

– Zentroaren edo zerbitzuaren kokapena aldatzeko baimena ematen duen ebazpena aipatu behar da laburki.

– Referencia sucinta a la Resolución por la que se autoriza el traslado de ubicación del servicio o centro.

E) Zentroetan funtsezko aldaketak egitea baimentzeko (higiezinen egituran aldaketak egitea, handitzea edo berritzea).

E) Autorización de modificaciones sustanciales en centros (introducción de cambios en la estructura, ampliación o reforma de inmuebles).

– Izena.

– Denominación.

– Zerbitzuaren edo zentroaren erregistro-zk.

– N.º de registro del servicio o centro.

– Idazte-data.

– Fecha de la anotación.

– Funtsezko aldaketak egiteko baimena ematen duen ebazpena aipatu behar da laburki.

– Referencia sucinta a la Resolución por la que se autorizan las modificaciones sustanciales.

– Edukiera: plaza-kopurua, hala badagokio.

– Capacidad: número de plazas, en su caso.

F) Titularrez aldatzen dela jakinarazteko.

F) Comunicación de cambio de titularidad.

– Izena.

– Denominación.

– Zerbitzuaren edo zentroaren erregistro-zk.

– N.º de registro del servicio o centro.

– Idazte-data.

– Fecha de la anotación.

– Zerbitzuaren edo zentroaren titular izango den erakundearen izena eta horrek gizarte-zerbitzuen dagokion erregistroan duen erregistro-zenbakia.

– Nombre y n.º registral de la nueva entidad titular del servicio o centro en el correspondiente Registro de Servicios Sociales.

G) Zerbitzuak edo zentroak homologatzeko.

G) Homologación de servicios o centros.

– Izena.

– Denominación.

– Zerbitzuaren edo zentroaren erregistro-zk.

– N.º de registro del servicio o centro.

– Idazte-data.

– Fecha de la anotación.

– Homologatzeko ebazpena aipatu behar da laburki.

– Referencia sucinta a la Resolución de homologación.

– Homologazioaren indarraldiaren amaiera.

– Fin de periodo de vigencia de la homologación.

H) Zerbitzu edo zentro batek homologazioa galdu badu:

H) Pérdida de la homologación de servicios o centros.

– Izena.

– Denominación.

– Zerbitzuaren edo zentroaren erregistro-zk.

– N.º de registro del servicio o centro.

– Idazte-data.

– Fecha de la anotación.

– Homologazioa galdu duela ezartzen duen ebazpena aipatu behar da laburki.

– Referencia sucinta a la Resolución que declara la pérdida de la homologación.

– Homologazioa galtzeak ondorioak zer egunetan izango dituen adierazi behar da.

– Fecha de efectos de la pérdida de la homologación.

I) Zerbitzu edo zentro baten homologazioa berritzeko:

I) Renovación de la homologación de servicios o centros.

– Izena.

– Denominación.

– Zerbitzuaren edo zentroaren erregistro-zk.

– N.º de registro del servicio o centro.

– Idazte-data.

– Fecha de la anotación.

– Homologazioa berritzeko ebazpena aipatu behar da laburki.

– Referencia sucinta a la Resolución de renovación de la homologación.

– Homologazioaren indarraldiaren amaiera.

– Fin de periodo de vigencia de la homologación.

J) Administrazioarekiko kontratuak:

J) Contratos con la administración.

– Izena.

– Denominación.

– Erakundearen erregistro-zk.

– N.º de registro de la entidad.

– Idazte-data.

– Fecha de la anotación.

– Kontratua esleitzen dela xedatzen duen ebazpena aipatu behar da laburki.

– Referencia sucinta a la Resolución por la que se acuerda la adjudicación del contrato.

– Kontratua izenpetu zeneko data.

– Fecha de formalización del contrato.

– Kontratuaren iraupena.

– Duración del contrato.

– Edukia.

– Contenido.

– Kontratua luzatzen bada: luzapena ezartzen duen ebazpena aipatu behar da laburki.

– En el caso de prórroga del contrato: referencia sucinta a la Resolución de prórroga.

– Kontratua luzatzen bada: luzapena amaitzen deneko data.

– En el caso de prórroga del contrato: fecha de término del periodo de prórroga.

– Kontratua aldatzen bada: aldaketa xedatzen duen ebazpena aipatu behar da laburki.

– En el caso de modificación del contrato: referencia sucinta a la Resolución de modificación.

– Kontratua suntsiarazten bada: kontratua suntsiarazten duen ebazpena aipatu behar da laburki.

– En el caso de resolución del contrato: referencia sucinta a la Resolución por la que se resuelve el contrato.

K) Administrazioarekiko itunak:

K) Conciertos con la administración.

– Erakundearen izena.

– Denominación de la entidad.

– Erakundearen erregistro-zk.

– N.º de registro de la entidad.

– Idazte-data.

– Fecha de la anotación.

– Ituna izenpetzeko akordioa jasotzen duen ebazpena aipatu behar da laburki.

– Referencia sucinta a la Resolución por la que se acuerda la suscripción del concierto.

– Izenpetutako kontratua/programa aipatu behar da laburki.

– Referencia sucinta al contrato-programa formalizado.

– Itunaren indarraldiari dagokion hasierako eta amaierako data.

– Fecha de inicio y de término del periodo de vigencia del concierto.

– Edukia.

– Contenido.

– Ituna luzatzen bada: luzapena ezartzen duen ebazpena aipatu behar da laburki.

– En el caso de prórroga del concierto: referencia sucinta a la Resolución de prórroga.

– Ituna luzatzen bada: luzapena amaitzen deneko data.

– En el caso de prórroga del concierto: fecha de término del periodo de prórroga.

– Ituna aldatzen bada: aldaketa xedatzen duen ebazpena aipatu behar da laburki.

– En el caso de modificación del concierto: referencia sucinta a la Resolución de modificación.

– Ituna suntsiarazten bada: ituna suntsiarazten duen ebazpena aipatu behar da laburki.

– En el caso de resolución del concierto: referencia sucinta a la Resolución por la que se resuelve el concierto.

L) Administrazioarekiko hitzarmenak:

L) Convenios con la administración.

– Erakundearen izena.

– Denominación de la entidad.

– Erakundearen erregistro-zk.

– N.º de registro de la entidad.

– Idazte-data.

– Fecha de la anotación.

– Hitzarmena adosten dela xedatzen duen ebazpena aipatu behar da laburki.

– Referencia sucinta a la Resolución por la que se acuerda la formalización del convenio.

– Hitzarmena zer kontraturen/programaren bidez gauzatzen den aipatu behar da laburki.

– Referencia sucinta al contrato-programa a través del cual se formaliza el convenio.

– Hitzarmenaren indarraldiari dagokion hasierako eta amaierako data.

– Fecha de inicio y de término del periodo de vigencia del convenio.

– Edukia.

– Contenido.

– Hitzarmena luzatzen bada: luzapena ezartzen duen ebazpena aipatu behar da laburki.

– En el caso de prórroga del convenio: referencia sucinta a la Resolución de prórroga.

– Hitzarmena luzatzen bada: luzapena amaitzen deneko data.

– En el caso de prórroga del convenio: fecha de término del periodo de prórroga.

– Hitzarmena aldatzen bada: aldaketa xedatzen duen ebazpena aipatu behar da laburki.

– En el caso de modificación del convenio: referencia sucinta a la Resolución de modificación.

– Hitzarmena suntsiarazten bada: hitzarmena suntsiarazten duen ebazpena aipatu behar da laburki.

– En el caso de resolución del convenio: referencia sucinta a la Resolución por la que se resuelve el convenio.

M) Inskripzioak ezeztatzeko:

M) Cancelación de inscripciones.

– Izena.

– Denominación.

– Erakundearen edo zerbitzuaren edo zentroaren erregistro-zk.

– N.º de registro de la entidad o del servicio o centro.

– Inskripzioa ezeztatzen duen ebazpena aipatu behar da laburki.

– Referencia sucinta a la Resolución de cancelación de la inscripción.

– Ezeztatzea idatzi zeneko data.

– Fecha del asiento de cancelación.

– Ezeztatzeko arrazoia.

– Causa de la cancelación.

N) Zehapenak:

N) Sanciones.

– Erakundearen izena.

– Denominación de la entidad.

– Erakundearen erregistro-zk.

– N.º de registro de la entidad.

– Zehapena idatzi zeneko data.

– Fecha de la anotación de la sanción.

– Zehapena ezartzen duen ebazpena aipatu behar da laburki.

– Referencia sucinta a la Resolución de imposición de la sanción.

– Egindako arau-haustea.

– Infracción cometida.

– Ezarritako zehapena.

– Sanción impuesta.

– Arau-hauste oso larriagatiko zehapena dagokion lurralde historikoko aldizkari ofizialean edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zeneko data.

– Fecha de publicación de la sanción por infracción muy grave en el diario oficial del territorio histórico que corresponda o en el Boletín Oficial del País Vasco.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común