Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

143. zk., 2012ko uztailaren 23a, astelehena

N.º 143, lunes 23 de julio de 2012


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
DEPARTAMENTO DE VIVIENDA, OBRAS PÚBLICAS Y TRANSPORTES
3380
3380

123/2012 DEKRETUA, uztailaren 3koa, hirigintzako estandarrei buruzkoa.

DECRETO 123/2012, de 3 de julio, de estándares urbanísticos.

Ekainaren 30eko 2/2006 Legeak, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoak, xedatutako «hirigintzako estandarrak» berariaz helburu hartuta, aipatu legea garatzen du dekretu honek, eta dagozkion doikuntzak eta mekanismoak eransten dizkio, gai horretan antzemandako benetako premiei erantzuteko.

Específicamente dedicado a los «estándares urbanísticos» derivados de la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo, el presente Decreto atiende al desarrollo de la mencionada normal legal, con la introducción de los ajustes y mecanismos precisos para dar respuesta a las necesidades reales detectadas en relación a los mismos.

Besteak beste, gutxieneko parametroei dagokienez, area, sektore, egikaritze-unitate eta «zuzkidura-jarduketa» bakoitzaren hirigintzako ezaugarriek nahitaez dakarte estandarrak banantzea edo bereiztea, jarduketa hori hiri-lurzoru finkatugabean edota lurzoru urbanizagarrian egitearen arabera. Horrenbestez gainditzen dira lurzoru-mota desberdinen orain arteko parekatzeak behin eta berriz eragin dituen arazoak.

Entre éstas, y en lo que se refiere a estos parámetros mínimos, las características urbanísticas de las áreas, sectores, unidades de ejecución y «actuaciones de dotación», imponen la disociación o diferenciación de los estándares según se actúe en suelos urbanos no consolidados o en suelos urbanizables, superando, con ello, los reiterados inconvenientes observados por la equiparación hasta esta fecha, de estas diferentes clases de suelo.

Halaber, «hirigintzako estandarrei» dagozkien arauak zehazteaz gain, kontzeptualizazio– eta interpretazio-ahalegina egiten du dekretuak, garrantzi handiko ondorio praktikoak dituzten adierazpide legalak definitzeko. Besteak beste, «zuzkidura-jarduketa» ulertzeko definizioaz ari gara, edo estandar jakin batzuk ezartzeaz, «lehendik gauzatutako hirigintza-eraikigarritasuna» erreferentziatzat hartuta, legean behin eta berriz ageri baita adierazpide hori, bai eta «hirigintza-antolamenduak lehendik esleitutako eraikigarritasuna» ere.

Asimismo, y junto con la mayor precisión de toda la regulación concerniente a los «estándares urbanísticos», el Decreto realiza un esfuerzo conceptual e interpretativo en la definición, de expresiones legales de enorme trascendencia práctica. Nos referimos, entre otros, a la propia definición de lo que ha de entenderse como «actuación de dotación» o al significado de la expresión reiteradamente contenida en el texto legal y que refiere el establecimiento de determinados estándares por relación a la «edificabilidad previamente materializada» o, incluso a la «edificabilidad previamente atribuida por la ordenación urbanística».

Sarrerako kapituluan arauketaren objektua mugatu ostean eta aipatu kontzeptu-definizioak eman ondoren, dekretuak zehazten du nola kuantifikatu behar diren 2/2006 Legean lurzoru-mota desberdinetarako ezarritako gutxieneko eta gehienezko eraikigarritasun-estandarrak. Legez xedatutako kasuetan hirigintza-eraikigarritasunak gehitzeko eta/edo murrizteko aukerak artikulu bakar batean jasota daude, eta aipatu legean aurreikusitako baimena emateko modu berbera jarraitu behar dute.

Tras su capítulo introductorio en el que se delimita el objeto de regulación y las mencionadas definiciones conceptuales, el Decreto se adentra en el modo de cuantificación de los estándares de edificabilidad máxima y mínima establecidas, para las distintas clases de suelo, por la Ley 2/2006. Las posibilidades de reconocer incrementos y/o disminuciones en las edificabilidades urbanísticas, en los supuestos legalmente contemplados, se recogen en un mismo artículo y bajo el mismo modo de autorización previsto ya en el citado texto legal,

Adierazitako ildoen bidetik, prozedurazko alderdiak ardatz hartzea ahal den neurrian saihestuta, dekretu honen helburua da legea betetzea eta garatzea, eta legezko estandarretarako erabili beharreko azalerak zehaztea, sistema orokorren sareari dagozkionak eta tokiko sistemen sareari dagozkionak behar bezala bereizita.

Siguiendo similares pautas a las ya avanzadas, este Decreto, apartándose en lo posible de centrar su cometido en los aspectos procedimentales, se ocupa en el cumplimiento y desarrollo de la legalidad en cuanto a la fijación de las superficies destinadas a los estándares legales, con la debida separación, además, entre los propios de la red de sistemas generales y los de la red de sistemas locales.

Lehenengoei buruz (sistema orokorren sarea) adierazten da «egitura-antolamenduak» derrigorrez bete behar duela ohikoa den bost metro karratuko azalera biztanle bakoitzeko edo bizitegitarako eraikitako hogeita bost metro karratuko. Azalera horiek espazio libreak uzteko eta hiri-parkeak egiteko erabiliko dira. Halaber, artikulu berean sartzen da «zuzkidura-bizitokien» bete beharreko estandarra. Bide batez, sistema orokor horietarako erabiliko diren azalerak handitzeko aukera ematen du, eta argitzen du eta iradokitzen du, gainera, «espazio libreak eta hiri-parkeak» zatitzeko edo xehatzeko aukera dagoela, horretarako arrazoiak adieraziz gero, lorategi-eremuak, kirol-eremuak eta erabilera eta/edo zerbitzu publikorako gainerako espazioak egiteko, hori guztia zuzkidura horien ikuspegi zabal eta modernoa duen udal-plangintzaren asmo argia oinarri hartuta.

En cuanto a los primeros (red de sistemas generales) se recoge la obligación de la «ordenación estructural» de contemplar los ya clásicos cinco metros cuadrados de superficie por habitante o por cada veinticinco metros cuadrados construidos de uso residencial, con destino a espacios libres y parques urbanos, incorporándose también en el mismo precepto, el estándar debido a los «alojamientos dotacionales». Se ofrece así mismo, la posibilidad de aumento de las superficies destinadas a estos sistemas generales, aclarando y sugiriendo además, que los mencionados usos de «espacios libres y parques urbanos» pueden descomponerse o pormenorizarse, motivadamente y entre otros, en usos tales como áreas ajardinadas, deportivas y demás espacios asimilables al uso y/o servicio público, todo ello con la clara intencionalidad de una planificación municipal de amplia y moderna visión sobre estas dotaciones.

Tokiko sistemen sarerako gorde beharreko lursailetan, gai horri buruz beste autonomia-erkidego batzuetan egindako araudiak aztertu ostean, «hiri-lurzoru finkatugabean» egingo diren jarduketei eskatu beharreko estandarrak zehazten dira, bai jarduketa integratuaren bidez gauzatuko direnak, bai lehendik gauzatutako hirigintza-eraikigarritasuna handitzearen ondorioz zuzkidura-jarduketen bidez egingo direnak kontuan hartuta. Bizitegitarako lurzoruetan, parkeek, lorategiek, oinezkoentzako espazioek eta plazek hartu beharko dute, gutxienez, arearen edo jarduketaren ehuneko hamabost. Gainera, 0,35 aparkaleku-plaza gehitu beharko dira, gutxienez, lur-arrasetik gorako 25 metro karratuko sabai-azalerako, jabetza pribatuko lursailetan zuzkidura publikoetarako ez diren azalerak kontuan hartuta, bizitegitarako nahiz hirugarren sektorerako izanda ere. Halaber, legeak xedatutako estandarraren arabera, zuhaitz bat landatu edo iraunarazi beharko da, zehaztutako parametroei jarraiki. Halere, ekainaren 20ko 2/2008 Legegintzako Errege Dekretuan higiezinen guneei buruz adierazitako xedapenen haritik, berrikuntza adierazgarriena da Udal Administrazioak bi aukera dituela tokiko zuzkidura publikoei dagokienez (argi eta garbi justifikatu eta arrazoituz gero): bost metro karratu lurzoru hartzea hogeita bost metro karratuko sabai-azalerako, edo alternatiba berriari heltzea, hau da, bost metro karratu sabai hartzea hogeita bost metro karratuko sabai-azalerako.

En las reservas de terrenos con destino a la red de sistemas locales, como ya se ha adelantado, y tras el estudio de otras regulaciones autonómicas sobre el particular, se fijan los estándares exigibles a las actuaciones en el «suelo urbano no consolidado» ya se realicen a través de actuaciones integradas o de actuaciones de dotación por incremento de la edificabilidad urbanística respecto de la previamente materializada. En los suelos residenciales, los parques, jardines, espacios peatonales y plazas habrán de ocupar, como mínimo el equivalente al quince por ciento de la superficie total del área o actuación; añadiendo, como mínimo, 0,35 plazas de aparcamiento por cada 25 metros cuadrados de superficie de techo sobre rasante destinada a usos distintos de los de las dotaciones públicas en parcelas de titularidad privada, ya sean de uso residencial o de terciario, así como el estándar también derivado del texto legal y debido a la plantación o conservación de un árbol en los parámetros que también se especifican. No obstante, y enlazando con las previsiones sobre el complejo inmobiliario previstas en el Real Decreto Legislativo 2/2008, de 20 de junio, hallamos como novedad más significativa, la posibilidad de que la Administración Municipal (de manera obviamente justificada y motivada) opte, en cuanto a las dotaciones públicas locales, entre la recepción de cinco metros cuadrados de suelo por cada veinticinco metros cuadrados de techo, o, la novedosa alternativa de cinco metros cuadrados de techo para cada veinticinco metros cuadrados de superficie de techo.

Bestalde, nagusiki bizitegitarako ez diren eremuetan, bai eta hiri-lurzoru finkatugabeetan ere, lurzoruaren ehuneko sei erabili beharko da, gutxienez, berdegunetarako eta espazio publikotarako. Azalera horren erdia erabili ahal izango da, gehienez ere, aparkaleku publikoak egiteko, hirugarren sektorerako erabiliko diren lurzoruetarako derrigorrezko estandarren kalterik gabe (0,35 aparkaleku-plaza, lur-arrasetik gorako 25 metro karratuko sabai-azalerako, jabetza pribatuko lursailetan zuzkidura publikoetarako ez diren azalerak kontuan hartuta. Halaber, landareetarako, lehengo estandarrari eusten zaio: zuhaitz bat, aipatu eremuetan gehitutako ehun metro eraikiko.

Por su parte, en los ámbitos de uso predominante distinto del residencial, también dentro de este suelo urbano no consolidado, será un seis por ciento, como mínimo, el porcentaje de suelo con destino a zonas verdes y espacios públicos, pudiendo destinarse a aparcamientos públicos, hasta la mitad de esta superficie sin perjuicio, para el caso de los suelos de uso terciario, del obligado estándar de 0,35 plazas de aparcamiento por cada 25 metros cuadrados de superficie de techo sobre rasante destinada a usos distintos de los de las dotaciones públicas en parcelas de titularidad privada. Igualmente, para vegetación, se mantiene el estándar de un árbol por cada incremento de cien metros construidos que se produzca en los citados ámbitos.

Berritzailea da, halaber, aipatu zuzkidura-azaleren azpian aparkaleku publikoak eta zerbitzu publikorako beste azpiegitura batzuk jartzeko aukera esplizituki aitortzea, praktikan jabetza publikoko zorupean halako asko gauzatu badira ere.

Se innova también, con el reconocimiento explícito de la posibilidad de establecimiento de aparcamientos públicos y otras infraestructuras de servicio público, bajo las superficies dotacionales referidas por más que la experiencia ha producido ya muchas de estas afectaciones en el subsuelo de dominio público.

Hain zuzen ere, hiri-lurzoru finkatugabe horiei dagokienez, jarduketa integratuan eta/edo eraikigarritasuna gehitzeagatik eragindako zuzkidura-jarduketan, araudi honek, lurzoru-mota horretan ere berariazko estandarrak ezartzearekin batera, adierazitakoa oinarri hartuta, nolabaiteko jarraipena ematen dio aurreko hirigintza-araudien tradizio luzeari, jarduketa askotan xedapenak betetzeko dauden zailtasunak, bai eta ezintasun fisikoa ere, aitorturik. Horregatik, xedapenak betetzeko beste modu batzuk ematen ditu, sistema orokorrei dagozkien erreserbak nahiz tokiko sistemei dagozkienak barne hartuta, hiri-lurzoru finkatugaberako. Udal-plangintzaren aldeko apustu erabakigarria egiten du; eta, halaber, jarduketetan zuzenean edo lagapenen bidez bete ezin diren azaleren balio ekonomikoa dela-eta, Udal Lurzoru Ondarea diru-sarrera horiek jasoko dituen mekanismo bihurtzearen aldeko apustua egiten du. Horrenbestez, diru-sarrera horiek berariaz lotuko zaizkio helburu berari eta/edo zuzkidura publikoak berritzeko eta hobetzeko erabiliko dira, eta horretarako behar diren lursailak erosiko dira aldi berean, bost urteko epean, gehienez jota.

Precisamente, en lo que se refiere a estos suelos urbanos no consolidados, en actuación integrada y/o en actuación dotacional por incremento de la edificabilidad, este reglamento, a la par que impone según lo expuesto, estándares específicos también en esta clase de suelo, retoma, en cierto modo, una ya larga tradición de regulaciones urbanísticas precedentes, reconocedoras de la dificultad o incluso imposibilidad física de su cumplimiento en el seno mismo de muchas de las actuaciones. Arbitra, por ello, otros modos de cumplimiento abarcando tanto a las reservas propias de los sistemas generales como a la de los sistemas locales para el suelo urbano no consolidado. Apuesta decisivamente por el planeamiento municipal así como porque el Patrimonio Municipal del Suelo se convierta en un mecanismo que reciba los ingresos financieros debidos al valor económico de las superficies que no pudieren cumplirse de manera directa en o por cesión de las mismas actuaciones de modo que los mismos, se vinculen expresamente a la misma finalidad y/o a la renovación y mejora de dotaciones públicas existentes, dando lugar a la adquisición simultánea de los terrenos precisos con un límite temporal máximo de cinco años.

Bestalde, ez aurrekaririk, ez pareko ezagunik ez duen beste mekanismo bat ere abian jartzen du, hura ere hiri-lurzoru finkatugabeari buruzkoa. Mekanismo horren bidez, hirigintza-plangintzak, zenbait egoeratan xedapenak betetzea ezinezkoa dela aurreikusita, bai eta lurzoru– eta/edo eraikuntza-unitate txiki sakabanatuak eragozteko ere, sistema orokorren eta/edo tokiko sistemen zuzkidura-espazioak kalifikatzen ditu, espazio horiek tamaina egokiko ekipamendutan bilduta edo gehituta. Horrenbestez, ekipamendu horiek zerbitzu hobea ematen diote inguruan dagoen eta finantziazio-iturri den hiri-inguruneari. Helburu horiek aintzat hartuta, Udal Administrazioak aldez aurretik eskuratutako lurzoru publikoak jartzera ere bultzatzen du, hurbiltasuna eta zerbitzua irizpidetzat hartzen badituzte eta zuzkidura-estandarrei erreparatzen badiete, jakina.

Por otra parte, se habilita otro mecanismo sin precedente ni parangón conocido, también referido al suelo urbano no consolidado, y que consiste en la posibilidad de que el planeamiento urbanístico, en previsión de situaciones de imposibilidad de cumplimiento, e incluso, en la evitación de la dispersión de pequeñas unidades de suelo y/o edificación califique espacios dotacionales de sistemas generales y/o locales con la agrupación o agregación de los mismos en equipamientos de óptimo dimensionamiento y mejor servicio al entorno urbano en el que se hallaren y por cuenta del cual se financiaren. Con estas finalidades, se anima incluso a la aportación de suelos públicos previamente obtenidos por la Administración Municipal cuando atiendan, naturalmente, a los criterios de proximidad y servicio debido a los estándares dotacionales.

Ondoren, lurzoru urbanizagarriari dagozkion zuzkidura-estandarren garapena aintzat hartzen da. Legeari jarraiki, ezin dira lekualdatu, eta zenbatekoak ere ezin dira aldatu; beraz, 2/2006 Legea errepikatzen da hitzez hitz, berdeguneen, espazio libreen, ekipamendu pribatuen eta beste batzuen kalifikazioak banatzeko erabilerak bertsuak edo antzekoak izanik. Horretarako, udal-plangintzaren konplizitatea bilatzen da, plangintza hori zurruntasunak alde batera utzita egiteko, ekipamendu modernoak sortzeko, udalerriko sektore edo koadrante bakoitzaren benetako premiei egokituak.

A renglón seguido, se toma en consideración el desarrollo de los estándares dotacionales propios del suelo urbanizable, que, con arreglo al texto legal, no permiten traslado ni alteración alguna en su cuantía por lo que se reproduce el tenor literal de la Ley 2/2006, con parecido o similar desarrollo de los usos en los que cabe descomponer las calificaciones de zonas verdes, espacios libres, equipamientos privados y otros, lo que se realiza nuevamente buscando la ineludible complicidad del planeamiento municipal y su elaboración al margen de rigideces y con una amplitud de miras que permita unos equipamientos más modernos y más adaptados a las necesidades reales de cada sector o cuadrante del municipio.

Araudi honen laugarren kapitulua babes publikoko etxebizitzen estandarrei buruzkoa da. 2/2006 Legea hitzez hitz jasotzetik abiatu eta aukera berri bat ematen du: bizitegitarako hirigintza-eraikigarritasunaren banaketa espaziala gauzatzea, oro har, areako edo sektoreko bizitegitarako hirigintza-eraikigarritasunean, horretarako frakzio, berariazko erregistroko finka eta/edo atalondo esklusibo batean jartzeko premiarik gabe. Helburua da gizarte-kohesioa sustatzea, 2/2006 Legeak ere behin eta berriz adierazi bezala. Horrenbestez, etxebizitza eta/edo lokal babestuak eta babesik gabeak nahastearen aldeko apustua egiten da; bideragarria da alderdi teknikoei, gizarteari eta finantzei erreparatuta, eta gizartean ondorio positiboak eragingo dituela uste da.

El cuarto capítulo de este reglamento aborda los estándares de vivienda de protección pública, recogiendo los mismos desde el tenor literal de la Ley 2/2006, y abriendo la posibilidad de que la distribución espacial de la edificabilidad urbanística residencial destinada a la misma, pueda materializarse en el conjunto de la edificabilidad urbanística residencial del área o sector sin que haya de ubicarse en una fracción, finca registral específica y/o portal exclusivo para ello. Se trata de fomentar la cohesión social como objetivo reiteradamente expuesto también en el texto legal 2/2006, apostando por la mezcla de viviendas y/o locales protegidos y no protegidos, que se considera técnica, social y financieramente viable, y que se estima redundará de manera positiva en nuestra Sociedad.

Jarraian, kapitulu berean, babes publikoko etxebizitzen estandar horiek betetzeko modua zehazteko ahalegin handia egiten du dekretuak, batez ere, behartuta ez dauden udalerrien eta «salbuetsitako egikaritze-unitateen» kasuan. Azken horiek salbuespenari «uko» egin diezaiokete borondatez, eta araubide orokorrak xedatutakoa bete, horren ondorioz ateratako etxebizitzak etxebizitza tasatuen legezko araubidean sartzeko premiarik gabe.

Seguidamente, y en el mismo capítulo, el Decreto hace un notable esfuerzo en la precisión del modo de cumplimiento de estos estándares de vivienda de protección pública, y, sobre todo, en el caso de los municipios no obligados y las «unidades de ejecución exentas» las últimas de las cuales van a poder «renunciar» voluntariamente a esta exención, cumpliendo conforme al régimen general y sin necesidad, por ello, de destinar las viviendas resultantes al régimen legal de las viviendas tasadas.

Bestalde, babestutako etxebizitzen eraikigarritasuna transferitzeko prozesuak zehazten ditu eta haientzako muga jartzen du: bizitegitarako hirigintza-eraikigarritasunaren gehikuntzaren ehuneko hogeita bost, gehienez ere, lurzoru urbanizagarrian (ehuneko berrogeita hamar dentsitate txikiko lurzoru urbanizagarrian). Berriz ere, deskribatutako ereduari jarraiki, udal-plangintzaren eta esku-hartzearen aldeko apustu sendoa egiten du dekretuak, eta Udal Lurzoru Ondarea ezartzen du, transferentziak (eta beharrezko konpentsazioak, eraikigarritasunean edo diru-sarreretan) har ditzaken erakunde gisa, aldez aurretik edo aldi berean beteko direla bermatzea beharrezkoa izanez gero. Gainera, hiriak eta herriak berroneratzeko eta biziberritzeko eremuetan, transferentzia horretarako baimena eman daiteke, konpentsazioa murriztuta edo konpentsaziorik gabe, sustapen-ekintza gisa, hirien eta herrien berroneratzearen garrantziaren adierazle.

Por otra parte, se procede igualmente a la precisión de los procesos de transferencia de edificabilidad residencial protegida, limitando la misma a un máximo equivalente al veinticinco por ciento del incremento de la edificabilidad urbanística de uso residencial en el suelo urbanizable (cincuenta por ciento en los suelos urbanizables de baja densidad). Nuevamente, y siguiendo el modelo ya descrito, el Decreto realiza una decidida apuesta por el planeamiento y la intervención municipal, instituyendo al Patrimonio Municipal del Suelo como posible receptor de las transferencias (y compensación precisa ya en edificabilidad o en ingresos financieros) cuando ello sea preciso para la garantía de su cumplimiento previo o simultáneo. En las áreas de regeneración o renovación urbana, además, podrá autorizarse la transferencia con reducción o sin necesidad de tal compensación en una acción de fomento que quiere resaltar la importancia que se le otorga a la regeneración urbana.

Transferentzia horietarako baimena lortzeko ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen irizpenera aurkeztutako planeamendu-proiektuak argi eta garbi barneratzea eta adieraztea aldatutako planeamenduaren ondorio izango diren babestutako bizitegien estandarrak betetzearen emaitza, bai eta transferentziak betetzeko proposatutako modua eta lekua ere. Horren xedea da unean uneko baimenak eta haien iturri diren transferentziak (eta, horrenbestez, haien jarraipena) planeamendu-dokumentuan agertzea.

Y, en cuanto a la autorización de estas transferencias, resultará necesario que el proyecto de planeamiento que se someta a la consideración de la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco interiorice y exprese de manera clara el resultado del cumplimiento de los estándares residenciales protegidos debidos al planeamiento que se altera, así como el modo y lugar en que proponga el cumplimiento de las transferencias. Con ello, se pretende lograr que las autorizaciones puntuales y las trasferencias a que se deben tengan su reflejo (y con ello su seguimiento) en el documento de planeamiento.

Bosgarren kapituluak zuzkidura-bizitokien estandarra arautzen du. Bizitegi horiek deskribatzen ditu, erdeinatutako kolektibo eta/edo pertsonen aldi baterako premiei erantzuteko bizitegi gisa. Bizitegi horiek erkidegoaren ekipamendutarako edo udal-zuzkiduratarako lurzoru eta eraikinen gainean edo haien zati batean jar daitezke. Bi kasuetan, jabetza publikoko lurzoruak izango dira, eta estandar finko baten araberakoak (metro eta erditik bi metro eta erdira bitarteko lurzorua, bizitegitarako gehitutako ehun metroko, lehendik gauzatuta dagoena erreferentziatzat hartuta) hogei mila biztanletik gorako udalerrietan. Gainerako udalerrietan finkatzeko aukera dago, ekainaren 30eko 2/2006 Legeak, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoak, xedatutako gehienezko muga kontuan hartuta. Puntu horretan behar den malgutasun-apurrak bultzatzen du legean ere planteatutako bide bat kontuan hartzera: lehendik dauden zuzkidura-ekipamenduen erreserbak nahikoak direla justifikatzea, eta «multzokatzearen» edo gehitzearen bidez betetzea, hiri-lurzoru finkatugabean sistema orokorren eta tokiko sistemen zuzkidura-lurzoruetarako xedatuta dagoen moduan.

El capítulo quinto se dedica a la regulación del estándar de alojamiento dotacional, ofreciendo una descripción del mismo a partir de su destino residencial para la resolución de necesidades transitorias de colectivos y/o personas desfavorecidas. Los mismos podrán situarse sobre suelos y edificaciones o partes de éstas, destinadas a equipamientos comunitarios o dotaciones municipales, en ambos casos, de titularidad pública, obedeciendo a un estándar fijo (entre un metro y medio y dos metros y medio cuadrados de suelo por cada cien metros de incremento residencial sobre la previamente materializada) para municipios de más de veinte mil habitantes, con la posibilidad, para el resto de municipios, de su fijación también con el citado límite máximo debido a la norma legal 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo. La necesaria dosis de flexibilidad en este punto, lleva a recoger la posibilidad, ya planteada también en el texto legal, de justificar la suficiencia de reservas de equipamientos dotacionales preexistentes, así como su cumplimiento también por «agrupación» o agregación tal y como se establece para los suelos dotacionales de sistemas generales y locales en el suelo urbano no consolidado.

Seigarren kapituluan hirigintza-antolamendua aldatzean hirigintzako estandarrei zor zaien errespetua arautzen da. Erabateko berrikuspena eta berrikuspen partziala egiteko espedienteak bereizten dira, bai eta egitura-antolamendua eta antolamendu xehatua ere, lehengo estandarrei eusteko premia arau orokortzat hartuta. Salbuespen gisa ezartzen da murriztutako edo ordezkatutako estandarra erabiltzeko eskumena duen Administrazio sektorialak aldaketa-proposamenaren aldeko txostena egin behar duela. Plan-aldaketak egitean, estandarren ondorioz gorde beharreko zuzkidura-lursailak erabiltzen baldin badira babes publikoko etxebizitzak egiteko edo irabaziak sortzen dituzten beste erabilera batzuetarako, eraikigarritasuna handitzeagatik aplikatu beharreko legezko estandarrak bete behar dira. Halaber, dekretuak argi eta garbi adierazten du eraldatu gabeko lursail urbanizaezinak edo urbanizagarriak hiri-lurzoru gisa birsailkatzeko ezinbestekoa dela lurzoru urbanizagarriari dagozkion babestutako bizitegien estandarrak betetzea.

En el sexto capítulo se regula el respeto de los estándares urbanísticos cuando se procede a la alteración de la ordenación urbanística. Se distinguen al efecto los expedientes de revisión total y parcial así como la modificación puntual de la ordenación estructural e incluso de la pormenorizada bajo el punto de vista, como regla general, de la necesidad del mantenimiento de los estándares precedentes. Se establece como salvedad que la propuesta de modificación sea favorablemente informada por la Administración sectorial a la que competa el uso de estándar que se reduce o sustituye. Cuando las modificaciones de los planes opten por destinar las parcelas dotacionales debidas a los estándares, a viviendas de protección pública u otros usos lucrativos habrán de cumplir con los estándares legales que resulten aplicables por causa del incremento de edificabilidad. Del mismo modo, el Decreto precisa con claridad, que los casos de reclasificación de terrenos no urbanizables o urbanizables no transformados, a urbanos, se verán obligados a cumplir con los estándares residenciales protegidos propios del suelo urbanizable.

Lehenengo xedapen gehigarria 2/2006 Legearen bigarren xedapen iragankorraren mende dago, eta plangintzan ezarritako eraikigarritasunak aipatu legearen xedapenetara egokitzeko modua bilatzea du helburu.

La disposición adicional primera es tributaria de la disposición transitoria segunda de la Ley 2/2006 manteniendo el modo de adaptación de las edificabilidades previstas en el planeamiento a las determinaciones de la citada norma legal.

Bigarren xedapen gehigarriak eskoletarako ekipamendu publikorako lurzoruaren erreserba arautzen du; izan ere, oinarrizko zerbitzu horren premia etengabea da, eta hezkuntzari eta Euskal Eskola Publikoaren zerbitzuari aplikatu beharreko arauen eta zerbitzuen eskakizun berrien araberako erantzuna eman behar zaio.

La Disposición Adicional Segunda regula la Reserva de suelo para equipamiento público escolar, al ser esta necesidad de servicio básico una constante que precisa ser atendida en base a los nuevos requerimientos normativos y de servicio aplicables a la educación y el servicio de la Escuela Pública Vasca.

Araubide iragankorrak, berriz, xedatzen du dekretu honen 6. artikuluan ezarritako tokiko zuzkiduren estandarrak (hiri-lurzoru finkatugabean eraikigarritasun haztatua gehitzean eta jarduketa integratuen bidez kudeatu beharreko hiri-lurzoru finkatugabean) arauari egokitu behar zaizkiola, antolamendu xehatuaren bidez. Halere, estandarrak Udal Lurzoru Ondarearen bidez betetzea ezarriz gero, lurzoruak eta ekipamenduak multzokatuta, dekretu honen zortzigarren artikuluan xedatutakoaren arabera, aldez aurretik aldatu beharko da egitura-antolamendua, multzokatze horiek kontuan hartuta.

El régimen transitorio, por su parte, establece que los estándares de dotaciones locales previstos en el artículo 6 de este Decreto, para su el suelo urbano no consolidado por incremento de la edificabilidad ponderada así como al urbano no consolidado que haya de gestionarse mediante actuaciones integradas, se adaptarán a esta norma a través de la modificación de la ordenación pormenorizada. No obstante, en el caso de que se prevea el cumplimiento de los estándares a través del Patrimonio Municipal del Suelo con la agrupación de suelos y equipamientos, tal y como se prevé en el artículo ocho de este Decreto, para ello resultará imprescindible la previa alteración de la ordenación estructural que contemple las citadas agrupaciones.

Bestalde, badaude egitura-antolamenduak eta antolamendu xehatuak gauzatzeko planak, ekainaren 30eko 17/1994 Legeak, orain indargabetuta dagoenak, ezarritako babestutako etxebizitzen estandarren araberakoak, 2/2006 Legeak xedatutakoari oraindik egokitu gabeak. Horren jakitun, dekretu honen xedapen iragankorretan zehazten da babestutako etxebizitzen estandarrak nola aplikatu behar diren; gainera, urtebeteko epean, gehitutako eraikigarritasuna neurtuko da aldatu beharreko hirigintza-antolamenduak xedatutakoaren arabera. Halaber, eransten da 17/1994 Legearen arabera eratutako antolamendu xehatuaren aldaketek, babestutako etxebizitzen estandarra kalkulatzean, bizitegi-eraikigarritasuna hartuko dutela erreferentziatzat, eta ez etxebizitzen kopurua. Horrenbestez, 2/2006 Legearen aurreko lege-araubideak sortzen zituen zalantzak argitu eta azken araudi horretan xedatutako zenbaketa-modua berresten da.

Por otra parte, y consciente de la existencia de planes de ordenación estructural y pormenorizada, ajustados a los estándares de vivienda protegida de la ya derogada Ley 17/1994, de 30 de junio y, por ello, no adaptados aún a la Ley 2/2006, las disposiciones transitorias de este Decreto, contemplan el modo de aplicación de los estándares de vivienda protegida por los mismos, abriendo un plazo de un año dentro del cual el incremento de edificabilidad se medirá en atención al atribuido por la ordenación urbanística de cuya modificación se trata. Asimismo, se apostilla también que las alteraciones de la ordenación pormenorizada debida a la mencionada Ley 17/1994, considerarán o computarán el estándar de vivienda protegida sobre la edificabilidad residencial y no sobre el número de viviendas, despejando las dudas suscitadas con el régimen legal anterior a la Ley 2/2006 y confirmando el modo de cómputo establecido en esta última regulación.

Amaitzeko, xedapen indargabetzaileak, araudi berriaren aurka edo kontraesanean dauden arau guztiak, oro har, indargabetzeaz gain, berariaz aipatzen ditu aurreko ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuko artikulu indargabetuak.

La disposición derogatoria, por último, además de proceder a la genérica derogación de todas las normas reglamentarias que se opongan o que contradigan al nuevo reglamento, concreta los artículos expresamente derogados del precedente Decreto 105/2008, de 3 de junio.

Hori guztia dela eta, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioko sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari entzun ondoren, eta Gobernu Kontseiluak 2012ko uztailaren 3an eginiko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hau

En su virtud, a propuesta del Consejero de Vivienda, Transportes y Obras Públicas, oída la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su reunión celebrada el día 3 de julio de 2012,

XEDATZEN DUT:
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
DISPONGO:
CAPÍTULO I
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

1.– Dekretu honen xedea da ekainaren 30eko 2/2006 Legea garatzea, bertan xedatutako hirigintzako estandar hauek arautzeari dagokionez:

1.– El presente Decreto tiene por objeto el desarrollo de la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo, en lo concerniente a la regulación de los estándares urbanísticos legalmente previstos en la misma y que se concretan en los siguientes:

● Hirigintza-eraikigarritasunaren mugak.

● Límites a la edificabilidad urbanística.

● Zuzkidura-estandarrak.

● Estándares dotacionales.

● Babes publikoko etxebizitzen estandarra.

● Estándar de viviendas de protección pública.

● Zuzkidura-bizitokien estandarra.

● Estándar de alojamientos dotacionales.

2.– Aipatutako ondorioetarako, hirigintzako estandartzat ulertuko da zuzkidurei, ekipamenduei, eraikigarritasun-mugei, eraikigarritasun babestuari edo zuzkidura-bizitokiei buruzko legezko xedapena, hirigintza-plangintzarako loteslea eta murriztezina dena. Legezko estandarra plangintzan ezarri ostean, ezingo da inolaz ere murriztu, lekualdatzen edo konpentsatzen ez bada, hirigintzako araudian xedatutakoaren arabera.

2.– A los citados efectos, se entenderá por estándar urbanístico la determinación legal o reglamentaria que referida a las dotaciones, equipamientos, límites de edificabilidad, edificabilidad protegida o alojamientos dotacionales, resulta vinculante e irreductible para el planeamiento urbanístico. El estándar legal una vez fijado en el plan no podrá ser objeto de minoración alguna salvo su traslado o compensación en los términos previstos en la legislación urbanística.

2. artikulua.– Kontzeptuak.

Artículo 2.– Conceptos.

Dekretu honetan xedatutako ondorioetarako, bai eta ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuan, 2/2006 Legea garatzen duten premiazko neurriei buruzkoan, xedatutako ondorioetarako definitutako kontzeptuak:

A los efectos previstos en este Decreto, así como en el Decreto 105/2008, de 3 de junio, de medidas urgentes dictadas en desarrollo de la Ley 2/2006, se definen los siguientes conceptos:

? Sistema orokorren sareko zuzkidura publikoen gutxieneko estandarrak: espazio libretarako, hiri-parketarako, eta, halakorik balego, zuzkidura-bizitokitarako eta/edo babestutako etxebizitzen sustapenerako xedatutako lurzoru-azalerak dira.

● Estándares mínimos de dotaciones públicas de la red de sistemas generales: son los establecidos como superficies de suelo de espacios libres, parques urbanos y en su caso, para alojamientos dotacionales y/o para la promoción pública de vivienda protegida.

● Tokiko sistemen sareko zuzkidura publikoen gutxieneko estandarrak: berdegunetarako, espazio libretarako eta tokiko ekipamendu publikotarako xedatutako lurzoru-azalerak dira. Izan daitezke azalera eraikiak, ekipamendu pribatuak, aparkaleku-plaza publiko nahiz pribatuak edota landarediak.

● Estándares mínimos de dotaciones públicas de la red de sistemas locales: Son los establecidos como superficies de suelo para zonas verdes, espacios libres, equipamientos públicos locales, en cuyo caso podrán ser superficies construidas, equipamientos privados, plazas de aparcamiento, públicas y privadas, y vegetación.

● Lehendik gauzatutako hirigintza-eraikigarritasuna. Egoera hauetako batean dauden eraikinei esleitutako hirigintza-eraikigarritasuna:

● Edificabilidad previamente materializada: se entenderá por tal la edificabilidad urbanística atribuida a las construcciones que se hallen en alguno de los siguientes supuestos:

a) Zegokion lizentziaren arabera eraikia, eraikitzeko garaian aplikatu behar zitzaion hirigintza-antolamenduari jarraiki; eta, horrez gain, aurri-egoeran ez egotea.

a) Haber sido construida con arreglo a la pertinente licencia por ser de conformidad con la ordenación urbanística que le hubiere resultado de aplicación en el momento de su edificación no hallándose, además, incursa en estado ruinoso.

b) Hirigintzako legezkotasuna berrezartzeko neurriak, eraikina botatzea lekarketenak, jada egoki ez izatea.

b) Edificación respecto de la que ya no proceda dictar medidas de restablecimiento de la legalidad urbanística que impliquen su demolición.

● Hirigintza-antolamenduak lehendik esleitutako eraikigarritasuna: aurreko hirigintza-antolamenduak antolamendu- edo kudeaketa-eremu jakin baterako ezarritako eraikigarritasuna da.

● Edificabilidad previamente atribuida por la ordenación urbanística: es la edificabilidad urbanística prevista para un ámbito de ordenación o de gestión, en la ordenación urbanística precedente.

● Zuzkidura-jarduketa: 2/2006 Legearen 137. artikuluan ezarria; hiri-lursail edo hiri-orube batean gertatzen den jarduketa da, planeamendu berriak eraikigarritasun haztatuaren hazkundea esleitzen badio, lehendik gauzatuta dagoena erreferentziatzat hartuta. Horrenbestez, zuzkidura publikoak gehitu behar dira, eraikigarritasuna gehitutako proportzioan.

● Actuación de dotación: prevista en el artículo 137 de la Ley 2/2006, es la actuación que se produce en parcela o solar urbano al que el nuevo planeamiento otorga un incremento de su edificabilidad ponderada respecto de la previamente materializada lo que precisará incrementar las dotaciones públicas en proporción al citado aumento de edificabilidad.

II. KAPITULUA
HIRIGINTZA-ERAIKIGARRITASUNAREN MUGAK
CAPÍTULO II
LÍMITES A LA EDIFICABILIDAD URBANÍSTICA

3. artikulua.– Gehienezko eta gutxieneko eraikigarritasun-estandarrak betetzea.

Artículo 3.– Cumplimiento de los estándares de edificabilidad máxima y mínima.

1.– 2/2006 Legearen 77. artikuluan ezarritako gehienezko eta gutxieneko bizitegitarako eraikigarritasun-estandarrak betetzeko, antolamenduak gaitutako bizitegitarako hirigintza-eraikigarritasunaren eta areako edo sektoreko azaleraren artean xedatutako erlazioa kalkulatuko da. Azalera hori kalkulatzean, sistema orokorren sareko zuzkidura publikotarako lurzoruaren azalera kenduko zaio, eta hirigintza-planeamenduak edo eraikuntza-ordenantzek ezarri ahal izango dute zer azalera ez diren zenbatuko edota zer azalera zenbatuko diren proportzio txikiagoan, erabilera urriagoa dutela aintzat hartuta (esate baterako, eskailera-begiak eta igogailuak, fatxadako hegal irekiak, eta eraikineko erabilera komuneko azalerak, irisgarritasuna bermatzeko beharrezkoak).

1.– El cumplimiento de los estándares de edificabilidad residencial máximos y mínimos establecidos en el artículo 77 de la Ley 2/2006 se realizará calculando la relación prevista entre la edificabilidad urbanística residencial atribuida por la ordenación y la superficie del área o sector. En el cómputo de dicha superficie se restará la superficie de suelo destinado a dotaciones públicas de la red de sistemas generales, y el planeamiento urbanístico o las ordenanzas de edificación, podrán establecer las superficies construidas que, como los huecos de escalera y ascensor, vuelos abiertos de fachada o aquellas superficies de uso común de la edificación necesarias para garantizar la accesibilidad, no computen o lo hagan en un porcentaje inferior en atención a su menor grado de uso.

2.– Nagusiki industria-erabilera, hirugarren sektorerako erabilera edo jarduera ekonomikotarako erabilera duten area edo sektoreen kasuan, lursail pribatiboek duten azaleraren baturaren eta arearen edo sektorearen guztizko azaleraren arteko erlazioaren bidez egiaztatu ahal izango da 77.5 artikuluan ezarritako estandarra betetzen dela.

2.– En el supuesto de áreas o sectores con uso predominantemente industrial, terciario o de actividades económicas, el cumplimiento del estándar previsto en el artículo 77.5 de la Ley 2/2006 podrá ser acreditado mediante la relación existente entre la suma de la superficie de las parcelas privativas respecto a la superficie total del área o del sector.

3.– Artikulu honetako lehenengo eta bigarren paragrafoetan zehaztutako kasuetan, azalerak kalkulatzeko ken daitezke area edo sektorean egon arren sektoreko arautegiaren ondorioz eraikigarriak ez diren lurzoru-azalerak.

3.– En los supuestos previstos en los dos párrafos anteriores de este artículo, para el cálculo de las superficies se podrán deducir las superficies de suelo incluidas en el área o sector y que no puedan ser objeto de edificación por aplicación de la normativa sectorial.

4. artikulua.– Eraikigarritasun-estandarretan aldaketak baimentzea.

Artículo 4.– Autorización de variaciones en los estándares de edificabilidad.

Gobernu Kontseiluak, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak aldeko txostena egin ostean, honako aldaketa hauetarako baimena eman ahal izango du, gehienezko edo gutxieneko eraikigarritasunetan:

El Consejo de Gobierno, previo dictamen favorable de la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco podrá autorizar, las siguientes variaciones en las edificabilidades máximas o mínimas:

a) 2/2006 Legearen 77. artikuluaren 2. eta 3. ataletan aurreikusitako gehienezko hirigintza-eraikigarritasunaren gehikuntza hiri-lurzoru finkatugabetan hiria edo herria eraberritzeko berrikuntzetan, bai eta nagusiki bizitegitarako erabiltzeko lurzoru urbanizagarrietako sektoretan.

a) El incremento de la edificabilidad urbanística máxima prevista en los apartados 2 y 3 del artículo 77 de la Ley 2/2006 para los suelos urbanos no consolidados en operaciones de reforma o renovación urbana, y sectores de suelo urbanizable con uso predominante residencial.

b) 2/2006 Legearen 77.4 artikuluan aurreikusitako gutxieneko hirigintza-eraikigarritasunaren murrizketa edo gutxiagotzea jarduketa integratuen bidez gauzatutako hiri-lurzoru finkatugabeko areatan, eta nagusiki bizitegitarako erabiltzeko lurzoru urbanizagarrietako sektore bakoitzean, bai eta % 15eko edo gehiagoko batez besteko malda duten azaleretako hirigintza-garapenetan, eta babestutako etxebizitzatarako lurzorurik gordetzera behartuta ez dauden udalerrietan.

b) La reducción o disminución de la edificabilidad urbanística mínima prevista en el artículo 77.4 de la Ley 2/2006 en áreas de suelo urbano no consolidado cuya ejecución se realice mediante actuaciones integradas, y en cada uno de los sectores de suelo urbanizable con uso predominantemente residencial, así como en desarrollos urbanísticos en superficies con pendiente media igual o superior al 15%, y en los municipios no obligados a realizar reserva de suelo para vivienda protegida.

c) 2/2006 Legearen 77.6 artikuluan aurreikusitako gutxieneko hirigintza-eraikigarritasunaren murrizketa, % 20koa gehienez ere, Arabako Lurralde Historikoko eta Urduñako udal-barrutiko biztanle-gunetan, baldin eta gune horietan udaletxerik ez badago.

c) La disminución hasta una cuantía máxima del 20% de la edificabilidad urbanística mínima prevista en el artículo 77.6 de la Ley 2/2006 en núcleos de población del Territorio Histórico de Álava y término municipal de Orduña distintos de aquéllos en que se ubique la Casa Consistorial.

d) Artikulu honetako c atalean ezarritako murrizketa-aukera hori indarrean egongo da babestutako etxebizitzatarako erreserbak egitera legez behartuta dauden udalerrien gune nagusia baino biztanle gutxiagoko gunetarako (gune nagusitzat joko da udaletxea dagoen hirigunea edo herrigunea), baldin eta gune txikiago horrek bi mila biztanle baino gutxiago baditu.

d) Esta misma posibilidad de disminución prevista en el apartado c) de este artículo, regirá en los municipios legalmente obligados a establecer reservas de vivienda protegida, para aquellos núcleos urbanos de menos número de habitantes que el núcleo principal, entendiendo por tal aquél en que tenga su sede el ayuntamiento, cuando el citado núcleo menor además no alcance los dos mil habitantes.

III. KAPITULUA
ZUZKIDURA-ESTANDARRAK
CAPÍTULO III
ESTÁNDARES DOTACIONALES

5. artikulua.– Sistema orokorren sareko zuzkidura publikotarako lursail-erreserbarako gutxieneko estandarrak.

Artículo 5.– Estándares mínimos para reserva de terrenos destinados a dotaciones públicas de la red de sistemas generales.

1.– Sistema orokorren zuzkidura-sarearen barnean, egitura-antolamenduak honako estandar hauek kontuan hartu beharko ditu gutxienez, udal-barrutirako oro har, ekainaren 30eko 2/2006 Legeak, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoak, 54. artikuluan ezarritako gainerako elementuen kalterik gabe:

1.– Dentro de la red dotacional de sistemas generales, y sin perjuicio de los demás elementos previstos en el artículo 54 de la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo, la ordenación estructural deberá contemplar, como mínimo y para el conjunto del término municipal, los siguientes estándares:

a) 5 metro karratuko azalera biztanle bakoitzeko edo bizitegitarako eraikitako 25 metro karratuko, espazio libretarako eta hiri-parketarako (bi kasuetan, jabetza publikokoak). Eremu horien barnean hainbat erabilera gauza daitezke: lorategi-eremuak, haurrentzako jolastokiak, aire zabaleko kirol-esparruak, berdegune bereziak (baratze kolektiboak, mintegiak, parke linealak) eta antzeko beste espazio batzuk, erabilera eta/edo zerbitzu publikoa helburu dutenak.

a) 5 metros cuadrados de superficie por habitante o por cada 25 m2 construidos de uso residencial, con destino a espacios libres y parques urbanos, en ambos casos, de titularidad pública. Dentro de los mismos, podrán establecerse usos como los de áreas ajardinadas, de juegos infantiles, de deportes al aire libre, zonas verdes especiales como huertas colectivas, viveros, parques lineales y otros espacios asimilables de uso y/o servicio público.

b) Gainera, 20.000 biztanle edo gehiagoko udalerrietan, 1,5 metro karratutik 2,5 metro karratura bitarteko lurzoru-azalera gorde behar da zuzkidura-bizitokitarako, bizitegitarako gehitutako 100 m2 eraikiko, edota, zehaztu gabe egonez gero, planeamenduan aurreikusitako etxebizitza berri bakoitzeko. Bizitoki horien kokapena hirigintza-antolamendu xehatuan zehaztuko da.

b) Además en los municipios con población igual o superior a 20.000 habitantes, entre 1,5 y 2,5 metros cuadrados de suelo con destino a alojamientos dotacionales, por cada incremento de 100 m2 construidos de uso residencial o, en defecto de su determinación, por cada nueva vivienda prevista en el planeamiento. La localización de estos alojamientos se realizará por la ordenación urbanística pormenorizada.

2.– Sistema orokorren zuzkidura-sarearen barnean, egitura-antolamenduak handi ditzake dekretu honek ezarritako gutxienekoak, eta babes publikoko etxebizitzen sustapenari lotutako beste gutxieneko batzuk ezar ditzake (lehentasunez, alokatzeko etxebizitzak eta Udalaren jabetzakoak).

2.– Dentro de la red dotacional de sistemas generales la ordenación estructural podrá aumentar los mínimos previstos en el presente Decreto, así como establecer otros vinculados a la promoción de vivienda de protección pública preferentemente de alquiler y de titularidad municipal.

3.– Egitura-antolamenduaren aldaketa puntualean zehaztuko, kokatuko eta kalifikatuko dira, zehatz-mehatz, artikulu honetan adierazitako estandarrak betetzeko behar diren lursail-azalerak, eta, aipatu aldaketaren kontura zuzenean ezin badira lortu, eta dekretu honen 20.4 artikuluan aurreikusitako soberakinekin ezin badira konpondu, erosketa egiteko kalkulatutako zenbatekoa finantzatuko da, haren ondorioz sortutako jarduketaren edo jarduketen kontura.

3.– En las modificaciones puntuales de la ordenación estructural, se concretarán, ubicarán y calificarán con exactitud, las superficies de terreno precisas para el cumplimiento de los estándares contemplados en el presente artículo y, cuando no pudieren obtenerse de manera directa por cuenta de la citada modificación ni pudieren resolverse con los excesos existentes en los términos previstos en el artículo 20.4 de este Decreto, el importe estimado para su adquisición se financiará con cargo a la actuación o actuaciones derivadas de la misma.

4.– Azken kasu horretan, aldaketa puntualak zehatz-mehatz identifikatuko ditu jarduketa zordunak, bai eta haietako bakoitzaren proportzioa ere, finantza-partaidetzari dagokionez, eta Udal Administrazioak aldez aurretik eskuratuko ditu azalera horiek, edota dagozkien hirigintza-jarduketak gauzatzearekin batera. Hala egin ezin bada, ordainetan jasotako zenbatekoa Udal Lurzoru Ondareko dagokion kontu eta programan sartuko da, epemugarik gabe lotuta aipatu xedeari eta/edo lehendik dauden zuzkiduren hobekuntzari. Dena dela, erosteko eta zerbitzuan jartzeko obligazioa bete behar du bost urte igaro baino lehen, diru-sarrera jasotako egunetik kontatzen hasita.

4.– En este último supuesto, la modificación puntual identificará con precisión las actuaciones deudoras así como la proporción de cada una de ellas en cuanto a su participación financiera, y la obtención de las mencionadas superficies se llevará a efecto por parte de la Administración Municipal, de forma anticipada o simultánea a la ejecución de las actuaciones urbanísticas en las que traen causa. Si ello no resultare posible, el importe económico percibido para su obtención se integrará en la cuenta y programa correspondiente del Patrimonio Municipal del Suelo, vinculado por tiempo indefinido a la citada finalidad o a la de actualización y/o mejora de las dotaciones existentes, si bien con la obligación de su adquisición y puesta en servicio en un plazo en ningún caso superior al de cinco años desde que se hubiere recibido el ingreso.

5.– Artikulu honetako 4. atalean aurreikusitako zenbatekoa izango da dagokion egikaritze-unitateko edo jarduketa-eremuko lurzoruaren balioaren araberakoa, eta diru-sarrera egin beharko da lizentzia emateko unean edo birpartzelatze-proiektua nahiz haren pareko izapidea behin betiko onesteko unean.

5.– El importe económico previsto en el apartado anterior de este artículo, será proporcional al valor del suelo urbanizado de la propia unidad de ejecución o ámbito de actuación que hace precisa su obtención, y habrá de ingresarse en el momento en que se proceda a la concesión de la licencia, o a la aprobación definitiva, en su caso, del proyecto de reparcelación o trámite equiparable.

6. artikulua.– Tokiko sistemen sareko zuzkiduratarako eta ekipamendutarako lursail-erreserbarako gutxieneko estandarrak hiri-lurzoru finkatugabean, bai jarduketa integratuetan, bai eraikigarritasuna handitzeagatiko zuzkiduretan.

Artículo 6.– Estándares mínimos para reserva de terrenos destinado a dotaciones y equipamientos de la red de sistemas locales en suelo urbano no consolidado de actuaciones integradas y de dotación por incremento de edificabilidad.

1.– Nagusiki bizitegitarako erabiltzeko hiri-lurzoru finkatugabean –bai eraikigarritasun haztatua handitu delako, bai hiri-lurzoru finkatugabea delako, bizitegitarako erabiltzeko hiri-lurzoru finkatugabea barne hartuta– estandar hauek ezarri beharko ditu hirigintza-planeamenduak, gutxieneko gisa:

1.– En el suelo urbano no consolidado de uso predominantemente residencial incluyendo el urbano no consolidado residencial por incremento de la edificabilidad ponderada o por tratarse de suelo urbano no consolidado, el planeamiento urbanístico habrá de establecer, con el carácter de mínimos, los siguientes estándares:

a) Berdegunetarako eta espazio libretarako (parkeak, lorategiak, oinezkoentzako espazioak eta plazak): arearen edo zuzkidura-jarduketaren guztizko azaleraren % 15 gutxienez, sistema orokorrak alde batera utzita. Salbuespen gisa, berdeguneen eta espazio libreen azalera horretan, gainaldeko aparkaleku-plaza publikoak jartzeko aukera izango da, arearen edo zuzkidura-jarduketaren guztizko azaleraren % 1,5eko azalera hartuta, gehienez ere, sistema orokorrak zenbatu gabe.

a) Para zonas verdes y espacios libres, tales como parques, jardines, espacios peatonales y plazas: mínimo 15% de la superficie total del área o actuación de dotación, excluidos los sistemas generales. Excepcionalmente, en la citada superficie de zonas verdes y espacios libres, podrá incluirse un número de plazas públicas de aparcamiento en superficie ocupando una extensión máxima equivalente al 1,5% de la superficie total del área o actuación de dotación excluidos, igualmente los sistemas generales.

b) Tokiko beste zuzkidura publikoetarako, Udal Administrazioak aukera hauen artean erabakiko du, arrazoiak adierazita:

b) Para otras dotaciones públicas locales, la administración municipal decidirá motivadamente entre las siguientes alternativas:

1) 5 metro karratu lurzoru, hirigintza-eraikigarritasunaren lur-arrasetik gorako 25 metro karratuko sabai-azalerako.

1) 5 metros cuadrados de suelo por cada 25 metros cuadrados de superficie de techo sobre rasante de edificabilidad urbanística.

2) 5 metro karratuko sabai-azalera, hirigintza-eraikigarritasunaren lur-arrasetik gorako 25 metro karratuko sabai-azalerako, eraikuntzako eta hirigintzako kosturik gabe. Azalera horiek ez dira kontuan hartuko hirigintza-eraikigarritasunaren kalkuluan, eta eraikuntza-unitate edo gela gisa entregatuko dira; areto horiek ez dira beste inorenak izango, eta funtzionalki independenteak, itxiak, erabilgarriak eta baliagarriak izango dira. Horretarako, dagokion birpartzelatze-proiektuak esleipen hori gauzatuko du, bai eta eraikuntzaren karga ere, ondoriozko lursailaren edo lursailen gain, betiere karga erreal izanik, eta hala inskribatuko da dagokion jabetza-erregistroan.

2) 5 metros cuadrados de techo por cada 25 metros cuadrados de superficie de techo sobre rasante de edificabilidad urbanística, totalmente libre de costes de edificación y de urbanización, que no computará como tal edificabilidad urbanística y que se entregarán en una unidad edificatoria o estancia construida, de carácter privativo, funcionalmente independiente, cerrada, útil y aprovechable. A tal efecto, el proyecto de reparcelación correspondiente realizará y formalizará está adjudicación así como la carga de la edificación, sobre la parcela o parcelas de resultado que procedan y que tendrá, en todo caso, naturaleza de carga real inscrita como tal en el Registro de la Propiedad correspondiente.

c) Ibilgailuen aparkalekutarako: 0,35 aparkaleku-plaza, bizitegitarako erabiltzeko lur-arrasetik gorako 25 metro karratuko sabai-azalerako, jabetza pribatuko lursailetan.

c) Para aparcamiento de vehículos: 0,35 plazas de aparcamiento por cada 25 metros cuadrados de superficie de techo sobre rasante de uso residencial, en parcelas de titularidad privada.

d) Landaretarako: bizitegitarako lurzoruan, zuhaitz bat landatu edo iraunarazi beharko da etxebizitza berri bakoitzeko edo ehun metroko eraikuntzako.

d) Para vegetación: plantación o conservación de un árbol por cada nueva vivienda en suelo de uso residencial o por cada cien metros de construcción.

2.– Hiri-lurzoru finkatugabean, aurreko atalean aurreikusi diren eta nagusiki bizitegitarako ez diren bi kategorietan, hirigintza-plangintzak honako estandar hauek ezarriko ditu, gutxienez:

2.– En el suelo urbano no consolidado, en las dos categorías previstas en el apartado anterior, en las que el uso predominante sea distinto del residencial, el planeamiento urbanístico establecerá, como mínimo, los siguientes estándares:

a) Berdegunetarako eta espazio libretarako gordetako lurzorua, arearen edo zuzkidura-jarduketaren guztizko azaleraren % 6koa. Lurzoru horren erdia aparkaleku publikotarako erabili ahal izango da.

a) Una reserva de suelo para zonas verdes y espacios libres equivalente al 6% de la superficie total del área o actuación de dotación pudiendo destinarse la mitad de ella a aparcamientos públicos.

b) Nagusiki hirugarren sektorerako erabiliko diren lurzoruetan, 0,35 aparkaleku-plaza gorde beharko dira, gutxienez, lur-arrasetik gorako 25 metro karratuko sabai-azalerako, jabetza pribatuko lursailetan zuzkidura publikoetarako ez diren azalerak kontuan hartuta.

b) Cuando el uso predominante sea el terciario, se reservarán, como mínimo, 0,35 plazas de aparcamiento por cada 25 metros cuadrados de superficie de techo sobre rasante destinada a usos distintos de los de las dotaciones públicas, en parcelas de titularidad privada.

c) Landaretarako, zuhaitz bat landatu edo iraunarazi beharko da gehitutako ehun metro eraikiko.

c) Para vegetación, habrá de preverse la plantación o conservación de un árbol y por cada incremento de 100 metros cuadrados de construcción.

3.– Hiri-lurzoru finkatugabean, bai jarduketa integratuan edo integratuetan, bai zuzkidura-jarduketetan, zuzkiduren estandarrak kalkulatuko dira gehitutako eraikigarritasunaren arabera, lehendik gauzatuta dagoena erreferentziatzat hartuta.

3.– Los estándares de dotaciones locales en suelo urbano no consolidado tanto en actuación o actuaciones integradas como de dotación, se calcularán sobre el incremento de la edificabilidad urbanística respecto de la previamente materializada.

4.– Artikulu honetako lehenengo ataleko 1.a) eta 1.b.1) puntuetan aurreikusitako estandarrari dagokionez, kontuan hartu ahal izango dira hirigintza-plangintzak zorupean aparkaleku publikoak, zerbitzu publikoko azpiegiturak (bide-sareak, trenbide-sareak...) eta antzeko beste erabilera publiko batzuk jartzeko xedatutako zuzkidura publikoko azalerak. Kasu horretan, aipatu aparkalekuek eta azpiegiturek izaera demaniala izango dute betiko.

4.– Podrán ser computables a los efectos del estándar previsto en los puntos 1.a) y 1.b.1) del apartado primero de este artículo, las superficies dotacionales públicas en que el planeamiento urbanístico establezca en su subsuelo usos de aparcamiento público, infraestructuras de servicio público como redes viarias y ferroviarias, y otras asimilables de dominio público. En tal caso, el citado aparcamiento así como las mencionadas infraestructuras mantendrán permanentemente su carácter demanial.

5.– Halaber, planeamenduan justifikatuz gero, jabetza publikoko eraikuntzen estalkiak zenbatu ahal izango dira tokiko zuzkiduren estandar gisa, gainean ibiltzeko modukoak izanez gero, baldin eta erabilera eta sarbide publikokoak badira, eta, horrenbestez, legezko estandarraren berezko helburua betetzen badute.

5.– Asimismo, justificadamente por el planeamiento, podrán computar como superficies de suelo debidas a los estándares de dotaciones locales, las cubiertas transitables de las edificaciones de titularidad pública siempre que las mismas puedan ser de uso y acceso públicos cumpliendo con ello la finalidad propia del estándar legal.

7. artikulua.– Hiri-lurzoru finkatugabean tokiko sistemen sareko zuzkiduratarako eta ekipamendutarako estandarrak betetzeko ezintasun osoa edo partziala.

Artículo 7.– Imposibilidad de cumplimiento total o parcial de los estándares de dotaciones y equipamientos de la red de sistemas locales en suelo urbano no consolidado.

1.– Hiri-lurzoru fingatugabean, arearen, zuzkidura-jarduketaren edo egikaritze-unitatearen tamainak, okupazio-mailak edo hirigintza-ezaugarriek galarazten edo eragozten badute aurreko artikuluan ezarritako estandarrak betetzea, egiturazko hirigintza-antolamenduak edo antolamendu xehatuak ezar dezake estandar horiek lekualdatzea edo konpentsatzea, horretarako arrazoiak azalduta.

1.– En el suelo urbano no consolidado, cuando la dimensión o grado de ocupación o características urbanísticas del área, de la actuación de dotación o de la unidad de ejecución no permita o dificulte gravemente el exacto cumplimiento de los estándares previstos en el artículo anterior, la ordenación urbanística estructural o pormenorizada, podrá establecer motivadamente su traslado o compensación.

2.– Tokiko sistemen estandarrak lekualdatzearen ondorioz estandar horiek betetzeko behar diren lurzoruak egongo dira dagozkien jarduketetatik ahalik eta gertuen, eta lurzoru horiek eskuratu eta Udal Administrazioari doan eman beharko zaizkio.

2.– La ubicación de los suelos precisos para el cumplimiento, por traslado, de los estándares de sistemas locales, se fijará en el lugar más próximo posible a las actuaciones a las que las mismas se deben, y que tendrán la obligación de su obtención y cesión gratuita a la Administración Municipal.

3.– Lurzoru horiek eskuratzea eta Udal Administrazioari ematea ezinezkoa izanez gero, azalera horiei dagokien balio ekonomikoa kalkulatu eta diru-sarrera egingo da, dekretu honen 5. artikuluan xedatu bezala, Udal Lurzoru Ondareko berariazko kontu eta programan, eta epemugarik gabe lotuta geratuko da aipatu xedeari eta/edo lehendik dauden zuzkiduren hobekuntzari. Dena dela, Udal Administrazioak erosi edo konpentsatu beharko du, bost urte igaro baino lehen.

3.– Cuando tal adquisición y cesión no resulten posibles, el importe económico correspondiente a las citadas superficies, se calculará e ingresará del mismo modo previsto en el artículo 5 de este Decreto, en cuenta y programa específico del Patrimonio Municipal del Suelo, como fondo indefinidamente vinculado a tal finalidad, y/o a la de la renovación y mejora de las dotaciones existentes. La Administración Municipal deberá proceder a su adquisición o compensación en el plazo máximo de cinco años.

8. artikulua.– Hiri-lurzoruan sistema orokorren eta tokiko sistemen zuzkidura-estandarrak betetzea tamaina egokiekin eta eremu homogeneo zabalago baten zerbitzura.

Artículo 8.– Cumplimiento de los estándares dotacionales de sistemas generales y locales en suelo urbano con dimensiones adecuadas y al servicio de un área homogénea más amplia.

1.– Aurreko atalean ezarritakoa gorabehera, egitura-antolamenduak, eta, hala badagokio, antolamendu xehatuak, zuzkiduratarako edo ekipamendutarako azalera eraikiak aurreikusteko, kalifikatzeko eta multzokatzeko gaitasuna izango du hiri-lurzoru finkatu nahiz finkatugabeko areatan, eta honela lortuko dira:

1.– Con independencia de lo previsto en el artículo anterior, la ordenación estructural y, en su caso la pormenorizada podrá prever, calificar y agrupar suelos y superficies construidas dotacionales o de equipamiento en áreas de suelo urbano consolidado o no consolidado, cuya obtención se realizará:

a) Dagozkien egikaritze-unitateak eta/edo zuzkidura-jarduketak doan laga dituztelako.

a) Por cesión gratuita de las unidades de ejecución y/o actuaciones de dotación a que los mismos se deban.

b) Subsidiarioki, Udal Administrazioak eman dituelako, proportzionalki, aipatu eremuetako bakoitzean aurreikusitako egikaritze-unitateen edo zuzkidura-jarduketen kontura.

b) Subsidiariamente, por la Administración Municipal, proporcionalmente, con cargo a las unidades de ejecución o actuaciones de dotación previstas dentro de cada una de las citadas áreas.

2.– Zuzkiduratarako edo ekipamendutarako multzo horiek izan daitezke, bai sistema orokorren zuzkidura-sareari dagozkionak, bai tokiko sareari dagozkionak, eta haien helburua izango da hiri-egiturak birkualifikatzea edo onera ekartzea, eta zuzkidura-espazio horiei tamaina egokia ematea, dagozkien unitateei edo zuzkidura-jarduketei zerbitzu emateko, eta haiengandik gertu egon behar dute nahitaez. Horretarako, egitura-antolamenduak zehaztuko du aipatu unitate edo jarduketa horietako bakoitzari dagokion zuzkiduretarako lurzoruaren proportzioa.

2.– Las citadas agrupaciones dotacionales y/o de equipamiento, podrán deberse tanto a la red dotacional de sistemas generales como a la de sistemas locales, y tendrán por objeto la recualificación o regeneración urbanística de los tejidos urbanos, así como el dimensionamiento óptimo de los citados espacios dotacionales y de equipamiento para el servicio de las unidades o actuaciones de dotación correspondientes, que deberán hallarse necesariamente en su proximidad. A efectos de su obtención y contribución la ordenación estructural preverá la proporción de suelo dotacional que corresponde a cada una de las citadas unidades o actuaciones.

3.– Udal Lurzoru Ondarea dagokion udalaren tresna juridiko eta finantzarioa izango da beharrezko lurzoruak programatzeko, eta, behar izanez gero, erosteko, artikulu honetako lehengo eta bigarren ataletan xedatutakoaren arabera.

3.– Será el Patrimonio Municipal del Suelo el instrumento jurídico y financiero a disposición del ayuntamiento correspondiente, al objeto de la programación y adquisición, en su caso, de los suelos precisos, con arreglo a lo previsto en los apartados anteriores de este artículo.

4.– Zuzkiduratarako doan laga beharreko lurzoru eta/edo azalera eraiki horiek eskuratuko dira egikaritze-unitateak eta/edo zuzkidura-jarduketak kudeatu aurretik, edo kudeatzearekin batera. Halere, Udal Administrazioak erosi behar baditu, aipatu unitateen edo zuzkidura-jarduketen kontura, erosketa hori egin beharko da bost urteko epean, gehienez jota, dagokion diru-sarrera udaleko diru-kutxara iritsi dela egiaztatutako egunetik kontatzen hasita. Egiaztapen hori dekretu honen 5. artikuluan xedatutakoaren arabera egingo da.

4.– La obtención de estos suelos y/o superficies construidas dotacionales será previa o simultánea a la gestión de las unidades de ejecución y/o actuaciones de dotación que hayan de proceder a su cesión gratuita. No obstante, cuando su adquisición hubiera de llevarse a cabo por parte de la Administración Municipal con cargo a las citadas unidades o actuaciones de dotación, la mencionada adquisición deberá producirse en el plazo máximo de cinco años desde que se hubiere verificado el correspondiente ingreso económico en las arcas públicas lo que se verificará en el modo previsto en el artículo 5 de este Decreto.

5.– Udalak helburu horretarako lot edo kalifika ditzake bere lursailak eta/edo bere jabegoko azalera eraikiak. Kasu horretan erosteko obligazioa betetzat joko da azalerak berdinak izanez gero eta artikulu honetan eta dagozkion xedapenetan aurreikusitakoaren araberakoak izanez gero. Helburu horretarako lotutako lursailak eta/edo azalera eraikiak txikiagoak izanez gero jatorrizkoak baino, Udal Administrazioak diferentzia hori erosi beharko du, artikulu honetan xedatutako baldintzetan eta epean.

5.– El ayuntamiento podrá vincular o calificar terrenos propios y/o superficies construidas de su titularidad, para tal finalidad en cuyo supuesto se entenderá cumplida su obligación de adquisición cuando las superficies resultaren iguales y se adecuaren a las previsiones del presente artículo y disposiciones concordantes del mismo. Si la extensión superficial de los terrenos y/o superficies construidas vinculadas al efecto fuere inferior a la que es objeto del traslado, la administración municipal seguirá obligada a la adquisición del resto en las condiciones y plazo establecidos en este artículo.

9. artikulua.– Tokiko zuzkiduren estandarrak lurzoru urbanizagarrian.

Artículo 9.– Estándares de dotaciones locales en suelo urbanizable.

1.– Nagusiki bizitegitarako diren sektoretako lurzoru urbanizagarrian, antolamendu xehatuak lursail-erreserba hauek ezarri beharko ditu, gutxienez:

1.– En sectores de suelo urbanizable cuyo uso predominante sea el residencial, la ordenación pormenorizada deberá establecer, con el carácter de mínimas, las siguientes reservas de terreno:

a) Tokiko sistemen sareko zuzkidura publikotarako: 10 metro karratu lurzoru, lur-arrasetik gorako 25 metro karratuko sabai-azalerako, zuzkidura publikotarako ez diren azalerak kontuan hartuta. Berdegunetarako eta espazio libretarako gordetako azalera ez da inolaz ere izango sektorearen guztizko azaleraren % 15 baino txikiagoa, azalera horretan zenbatu gabe sektorean sartuta dauden sistema orokorrak.

a) Para dotaciones públicas de la red de sistemas locales: 10 metros cuadrados de suelo por cada 25 metros cuadrados de superficie de techo sobre rasante destinada a usos distintos de los de las dotaciones públicas. La superficie de la reserva destinada a zonas verdes y espacios libres no será, en ningún caso, inferior al 15% de la superficie total del sector, sin computar en dicha superficie los sistemas generales incluidos en el sector.

Berdegune eta espazio libre horien barnean hainbat erabilera gauza daitezke: hiri-parkeak, lorategiak, plazak, lorategi-eremuak, oinezkoentzako ibilbideak, haur-jolasak, aire zabaleko kirol-esparruak, berdegune bereziak (baratze kolektiboak, mintegiak eta antzekoak), babestutako berdeguneak (zuhaiztiak eta zuhaixka-erako landareak dauden tokiak), parke linealak eta antolamendu xehatuan ezarritako beste erabilera batzuk.

Las mencionadas zonas verdes y espacios libres podrán comprender parques urbanos, jardines, plazas, áreas ajardinadas, itinerarios peatonales, juegos infantiles, áreas deportivas al aire libre, zonas verdes especiales como huertas, viveros y similares, zonas verdes de protección como espacios arbolados y de vegetación arbustiva, parques lineales y otras que la ordenación pormenorizada establezca.

b) Ibilgailuen aparkalekutarako: 0,35 aparkaleku-plaza, lur-arrasetik gorako 25 metro karratuko sabai-azalerako, jabetza pribatuko lursailetan zuzkidura publikotarako ez diren azalerak kontuan hartuta; eta 0,15 aparkaleku-plaza, 25 metro karratuko sabai-azalerako, berdin zenbatuta, zuzkidura publikotarako lursailetan, eta, ondorioz, sarbide publiko eta librea dutenak.

b) Para aparcamiento de vehículos: 0,35 plazas por cada 25 metros cuadrados de superficie de techo sobre rasante destinada a usos distintos de los de las dotaciones públicas en parcelas de titularidad privada, y 0,15 plazas por cada 25 metros cuadrados de superficie de techo, computado de igual modo, en terrenos destinados a dotaciones públicas y, por ello, de acceso público y libre.

c) Tokiko sistemen sareko ekipamendu pribatutarako, metro karratu bat sabai-azalera, lur-arrasetik gorako 25 metro karratuko sabai-azalerako, zuzkidura publikoetarako ez diren azalerak kontuan hartuta.

c) Para equipamientos privados de la red de sistemas locales 1 metro cuadrado de superficie de techo dentro de cada 25 metros cuadrados de superficie de techo sobre rasante destinado a usos distintos de los de las dotaciones públicas.

Ekipamendu horiek izan daitezke, besteak beste:

Estos equipamientos privados podrán ser, entre otros, los siguientes:

a) Komertzialak.

a) Comerciales.

b) Erlijiosoak.

b) Religiosos.

c) Kulturalak.

c) Culturales.

d) Hezkuntzakoak.

d) Educativos.

e) Kiroletakoak.

e) Deportivos.

f) Osasunekoak.

f) Sanitarios.

g) Garraioetakoak.

g) De transporte.

Ekipamendu pribatu horiei dagokien estandarra bete daiteke, halaber, azalera horiek ekipamendu publikotarako gordeta.

El estándar correspondiente a los citados equipamientos privados podrá ser cumplido también destinando su superficie a equipamientos públicos.

2.– Landaretarako: zuhaitz bat landatu edo iraunarazi beharko da bizitegitarako lurzoruko etxebizitza berri bakoitzeko eta industriarako edo hirugarren sektorerako lurzoruko 100 metroko eraikuntza-gehikuntzako, hirigintza-eraikigarritasunaren gehikuntza xede duen eremuan.

2.– Para vegetación: plantación o conservación de 1 árbol por cada nueva vivienda en suelo de uso residencial y por cada incremento de 100 metros cuadrados de construcción en suelo industrial o terciario dentro del correspondiente ámbito objeto de incremento de edificabilidad urbanística.

3.– Nagusiki industriarako edo hirugarren sektorerako lurzoru urbanizagarrien sektoretako antolamendu xehatuak ezarri behar ditu tokiko sistemen sarerako zuzkidura publikotarako gutxienez gorde beharreko lursailak, sektore guztiaren % 12 edo gehiago har dezaketenak, sistema orokorren sareko zuzkidura publikotarako lursailak kenduta, eta erreserba horren erdia berdegunetarako izango da.

3.– La ordenación pormenorizada de sectores de suelo urbanizable cuyo uso predominante sea el industrial o el terciario deberá establecer, con el carácter de mínima, una reserva de terrenos para dotaciones públicas de la red de sistemas locales en cuantía no inferior al 12% de la superficie total del sector, deducidos los terrenos destinados a dotaciones públicas de la red de sistemas generales, destinándose la mitad de dicha reserva a zonas verdes.

Berdegunetarako zati horren barruan zenbait erabilera gauza daitezke: lorategiak, lorategi-eremuak, oinezkoentzako ibilbideak, urmaelak, aire zabaleko kirol-esparruak, berdegune bereziak (baratzeak, mintegiak eta antzekoak), babestutako berdeguneak (zuhaiztiak eta zuhaixka-erako landareak dauden tokiak), parke linealak eta antolamendu xehatuan justifikatutako eta ezarritako beste erabilera batzuk, bereziki aintzat hartuta sektoreko ekoizpen-erabilera eta adierazitako legezko estandarra betetzea. Beste erdia ekipamendu kolektibotarako erabiliko da, aparkalekutarako eta antzeko erabileratarako, alegia.

Dentro de la mitad destinada a zonas verdes, podrán desarrollarse usos tales como jardines, áreas ajardinadas, itinerarios peatonales, estanques, áreas deportivas al aire libre, zonas verdes especiales como huertas, viveros y similares, zonas verdes de protección como espacios arbolados y de vegetación arbustiva, parques lineales y otras que la ordenación pormenorizada establezca justificadamente, con especial consideración al uso productivo del sector y al cumplimiento de la finalidad del citado estándar legal. La mitad restante, podrá comprender usos de equipamiento colectivo u otros como el de aparcamiento y similares.

4.– Ekainaren 30eko 2/2006 Legeak, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoak, 79.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, debekatuta dago artikulu honetan zehaztutako estandarretatik salbuestea, estandar horiek gutxitzea edota beste sektore edo jarduketa-eremu batera transferitzea.

4.– De conformidad con lo previsto en el artículo 79.5 de la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo, queda prohibida toda dispensa, minoración o transferencia a otro sector o ámbito de actuación de los estándares previstos en este artículo.

5.– Antolamendu xehatuak erabilera zehatzetarako banatuko ditu artikulu honetan adierazitako zuzkidura publikotarako eta ekipamendu pribatutarako erreserbak, horretarako arrazoiak azalduta, eta alderdi hauek aintzat hartuta:

5.– La distribución por usos concretos de las reservas para dotaciones públicas y equipamientos privados a que se refiere el presente artículo así como su concreta ubicación, se realizará motivadamente por la ordenación pormenorizada atendiendo a:

a) Lehendik dauden zuzkidura eta ekipamenduak, eta indarrean dagoen plangintzan aurreikusita daudenak.

a) Las dotaciones y equipamientos ya existentes o previstos en el planeamiento vigente.

b) Zuzkidura eta/edo ekipamendu batzuei buruz zenbatetsitako premiak.

b) Las necesidades estimadas de determinadas dotaciones y/o equipamientos.

c) Sektore-administrazioen plangintza, haien eskumeneko zuzkidurak ezartzeari buruzkoa.

c) La planificación de las administraciones sectoriales respecto a la implantación de dotaciones de su competencia.

IV. KAPITULUA
BABES PUBLIKOKO ETXEBIZITZEN ESTANDARRAK
CAPÍTULO IV
ESTÁNDARES DE VIVIENDA DE PROTECCIÓN PÚBLICA

10. artikulua.– Gutxieneko estandarrak eta kopuruak babes publikoko araubideren bati atxikitako etxebizitzei dagokienez.

Artículo 10.– Estándares y cuantías mínimas de viviendas sometidas a algún régimen de protección pública.

1.– Udalaren hirigintza-plangintzak erabakiko du babes publikoko araubideren bati atxikitako etxebizitzak egiteko kalifikatutako lursailen erreserba. Erreserba horrek, gutxienez, ondorengo paragrafoetan zehazturik datozen estandarrak eta zenbatekoak jasoko ditu.

1.– El planeamiento urbanístico municipal determinará la reserva de terrenos calificados con destino a viviendas sometidas a algún régimen de protección pública, que, como mínimo, atenderá a los estándares y cuantías que se señalan en los apartados siguientes.

2.– Erabilera nagusia bizitegitarako duen eta jarduketa integratuen bitartez egikaritzea aurreikusten den hiri-lurzoru finkatuko areatan, plan orokorren eta, hala badagokio, plan berezien hirigintza-antolamenduak kalifikatu beharko du lursailen zati bat, babes publikoko araubideren bati atxikitako etxebizitzak eraikitzeko. Area bakoitzean, bizitegitarako ezartzen den hirigintza-eraikigarritasunaren gehikuntzaren (lehendik gauzatutakoaren aldean) % 40 gauzatzeko bezainbestekoak izango dira lursail horiek, gutxienez. Bizitegitarako hirigintza-eraikigarritasun horretatik, % 20 gutxienez, araubide orokorreko eta bereziko babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko izango da, eta % 40 arteko gainerakoa, araubide tasatuko babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko. Araubide tasatuko babes ofizialeko etxebizitzatarako onartutako hirigintza-eraikigarritasuna ordezkatu ahal izango da udal-etxebizitza tasatuen bidez, ekainaren 30eko 2/2006 Legeak, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoak, zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

2.– En aquellas áreas de suelo urbano no consolidado cuya ejecución se prevea mediante actuaciones integradas de uso predominantemente residencial, la ordenación urbanística de los planes generales y, en su caso, de los planes especiales deberá calificar con destino a viviendas sometidas a algún régimen de protección pública los terrenos precisos para materializar como mínimo el 40% del incremento de la edificabilidad urbanística de uso residencial, respecto de la previamente materializada, que se establezca en cada área. Este porcentaje se desglosa en un mínimo del 20% de la edificabilidad urbanística de uso residencial para la construcción de viviendas de protección oficial de régimen general y especial, y el restante porcentaje hasta alcanzar el 40% con destino a viviendas de protección oficial de régimen tasado. La edificabilidad urbanística admitida para las viviendas de protección oficial de régimen tasado podrá ser sustituida por viviendas tasadas municipales en los términos establecidos en la disposición adicional octava de la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo.

3.– Lehentasunezko erabilera bizitegitarako duen lurzoru urbanizagarriko sektore bakoitzean, plan orokorren, sektorizatze-planen eta, halakorik baldin badago, plan partzialen hirigintza-antolamenduak lursailen zati bat kalifikatu beharko du, babes publikoko araubideren bati atxikitako etxebizitzak eraikitzeko. Sektore bakoitzean, lehendik gauzatutakoaren aldean, bizitegitarako ezartzen den hirigintza-eraikigarritasunaren gehikuntzaren % 75 gauzatzeko bezainbestekoak izango dira lursail horiek, gutxienez. Bizitegitarako hirigintza-eraikigarritasun horretatik, % 55, gutxienez, araubide orokorreko eta bereziko babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko izango da, eta % 75 arteko gainerakoa, araubide tasatuko babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko. Araubide tasatuko babes ofizialeko etxebizitzatarako onartutako hirigintza-eraikigarritasuna ordezkatu ahal izango da udal-etxebizitza tasatuen bidez, ekainaren 30eko 2/2006 Legeak, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoak, zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

3.– En cada sector de suelo urbanizable de uso preferentemente residencial, la ordenación urbanística de los planes generales, de los planes de sectorización y, en su caso, de los planes parciales deberá calificar con destino a viviendas sometidas a algún régimen de protección pública los terrenos precisos para materializar como mínimo el 75% del incremento de la edificabilidad urbanística de uso residencial, respecto de la previamente materializada, que se establezca en cada sector. Este porcentaje se desglosa en un mínimo del 55% de la edificabilidad urbanística de uso residencial para la construcción de viviendas de protección oficial de régimen general y especial, y el restante porcentaje hasta el 75%, con destino a viviendas de protección oficial de régimen tasado. La edificabilidad urbanística admitida para las viviendas de protección oficial de régimen tasado podrá ser sustituida por viviendas tasadas municipales en los términos establecidos en la disposición adicional octava de la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo.

4.– Artikulu honetako aurreko paragrafoetan azaldutako babes publikoko etxebizitzatarako ezarritako bizitegitarako hirigintza-eraikigarritasunaren banaketa espaziala gauzatu ahal izango da area, sektore edo egikaritze-unitate bakoitzerako ezarritako hirigintza-eraikigarritasunean oro har. Horrenbestez, eraikuntza-unitate kolektiboetan erabilera ezberdinak nahastuta, kohesio soziala bultzatu nahi da.

4.– La distribución espacial de la edificabilidad urbanística residencial destinada a las viviendas de protección pública a que se refieren los párrafos anteriores de este artículo, podrá materializarse en el conjunto de la edificabilidad urbanística residencial protegida que resulte en cada área, sector o unidad de ejecución de forma que se contribuya a la cohesión social con la mezcla de usos y/o tipologías diferentes en las unidades edificatorias colectivas resultantes.

11. artikulua.– Babes publikoko etxebizitzen estandarrak betetzeko modua.

Artículo 11.– Modo de cumplimiento de los estándares de vivienda de protección pública.

1.– Sektore, area edo egikaritze-unitate bakoitzak bere kabuz beteko du babes publikoko araubideren bati atxikitako etxebizitzen gutxieneko hirigintza-eraikigarritasuna, plangintza orokorraren berrikuspenak ezartzen ez badu lege honetan finkatutako estandarrak beste modu batera betetzeko, bai hiri-lurzoru finkatugabeak eta urbanizagarriak batera osatutako multzoan, bai bi lurzoru-mota horien artean, bai sektore, area edo egikaritze-unitate desberdinen artean. Azken kasu horretan, Eusko Jaurlaritzako etxebizitza-alorreko eskumena duen sailak baimena eman beharko dio plangintzan hautatutako aukerari, erreserbak modu orekatuan kalifikatzea bermatzeko, eta, hartara, bereizketa sozioespazialaren arriskua saihesteko.

1.– El cumplimiento de la edificabilidad urbanística mínima de viviendas sometidas a algún régimen de protección pública se realizará individualmente por cada sector, área o unidad de ejecución, salvo que el planeamiento general establezca en su revisión las determinaciones para cumplir de forma diferente los estándares fijados en esta ley, bien en el conjunto del suelo urbano no consolidado y urbanizable o bien entre ambas clases de suelo, o entre distintos sectores, áreas o unidades de ejecución. En este último supuesto será necesario que el departamento competente en materia de vivienda del Gobierno Vasco autorice la opción elegida en el planeamiento para garantizar una calificación equilibrada de las reservas que evite los riesgos de la segregación socio espacial.

2.– Babes publikoko araubideari lotutako etxebizitzen estandarra aplikatuko da, plangintzan xedatutako bizitegitarako sabai-azaleraren metro karratuen arabera.

2.– El estándar de viviendas sometidas a régimen de protección pública se aplicará en base a los metros cuadrados de techo de uso residencial que se prevean por el planeamiento.

3.– Bizitegitarako hirigintza-eraikigarritasuna handitu delako estandar hori aplikatu behar denean, kalkulua egiteko kontuan hartuko da antolamendu berrian esleitutakoaren eta lehendik gauzatutakoaren arteko desberdintasuna, azken horretan barne hartuta, ondorio horietarako soilik, eraikitzen ari diren eta behin-behineko kalifikazioa duten etxebizitzak, halakorik balego.

3.– Cuando dicho estándar deba ser aplicado por existir incrementos de la edificabilidad urbanística residencial el citado incremento se calculará por la diferencia entre la atribuida por la nueva ordenación y la previamente materializada, incluyendo en esta y a estos exclusivos efectos, la vivienda en construcción que dispusiere de calificación provisional concedida.

4.– Aurrekoa gorabehera, ekainaren 30eko 17/1994 Legeak, etxebizitzaren arloko presako neurriak eta hirigintza-plangintzako zein kudeaketako tresnak izapidetzeko neurriak zehazten dituenak, xedatutakoaren arabera egokitutako planen egitura-antolamenduaren aldaketetan hirigintza-eraikigarritasuna handitzea proposatzen bada, 2/2206 Legean ezarritako babestutako etxebizitzen eraikigarritasun-estandarrak aplikatuko dira, aipatutako gehikuntzari dagokionez soilik, eta gehikuntza hori kalkulatuko da hirigintza-antolamenduak lehendik esleitutakoarekiko. Gainera, eraikigarritasuna erreferentziatzat hartuta zenbatuko da gehikuntza hori, etxebizitzen kopuruari erreparatu gabe.

4.– No obstante lo anterior, en las modificaciones de la ordenación estructural de planes adaptados a la Ley 17/1994, de 30 de junio, de Medidas Urgentes en Materia de Vivienda y de Tramitación de los Instrumentos de Planeamiento y Gestión Urbanística, en las que se proponga incrementar la edificabilidad residencial, se aplicarán los estándares de edificabilidad residencial protegida previstos en la Ley 2/2006 exclusivamente en cuanto al mencionado incremento que se calculará respecto del previamente atribuido por la ordenación urbanística. Este incremento se computará, además, sobre la edificabilidad y no sobre el número de viviendas en que se cifre el mismo.

12. artikulua.– Behartuta ez dauden udalerrietan betetzeko modua.

Artículo 12.– Cumplimiento en municipios no obligados.

1.– Ekainaren 30eko 2/2006 Legeak, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoak, xedatutakoaren arabera, udalerri batzuk ez daude behartuta babestutako etxebizitzatarako lurzoru-erreserbak aplikatzera. Udalerri horiek, nagusiki bizitegitarako diren antolamendu-eremutan, babes publikoko etxebizitzatarako erabili beharko dute, 27.4 artikuluan xedatutakoari jarraiki, eskuratutako lursailei esleitutako bizitegitarako hirigintza-eraikigarritasuna.

1.– Los municipios no obligados a aplicar las reservas de suelo para viviendas protegidas según lo dispuesto por la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo, en ámbitos de ordenación de uso predominante residencial deberán destinar a vivienda de protección pública la edificabilidad urbanística residencial atribuida a los terrenos obtenidos por aplicación de lo dispuesto en su artículo 27.4.

2.– Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, dagokion barrutiaren birpartzelatzearen ondorioz, Udal Administrazioak, gutxienez, orube edo lursail eraikigarri baten jabetza osoa eskuratzen ez duenean, 2/2006 Legearen 27. artikuluan aurreikusitako eraikigarritasunaren lagapen osoa edo haren zati bat dirutan ordaindu ahal izango da, dagokion balioaren arabera, eta diru hori Udal Lurzoru Ondareari atxiki beharko zaio.

2.– No obstante lo dispuesto en el párrafo anterior, cuando la reparcelación en el ámbito correspondiente no dé lugar a derecho en pleno dominio a favor de la Administración Local de, al menos, un solar o parcela edificable, parte o toda la cesión de edificabilidad urbanística prevista en el artículo 27 de la Ley 2/2006 podrá sustituirse por el abono en metálico de su valor, importe que en todo caso quedará adscrito al patrimonio municipal de suelo.

3.– Halaber, betetze hori egiaztatzeko, hirigintza-eraikigarritasuna beste antolamendu-eremu batzuetara transferitu ahal izango da, etxebizitzaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak horretarako baimena eman ondoren, dekretu honetan jasotako eraikigarritasunen transferentziari buruzko xedapenen arabera.

3.– Igualmente, dicho cumplimiento podrá ser acreditado mediante transferencias de dicha edificabilidad urbanística a otros ámbitos de ordenación previa autorización del departamento competente en materia de vivienda del Gobierno Vasco, según lo dispuesto en las disposiciones sobre transferencia de edificabilidad contenidas en el presente Decreto.

13. artikulua.– Babes publikoko araubideren bateko etxebizitzatarako lurzorua gordetzeko betebeharraz salbuetsitako egikaritze-unitateak.

Artículo 13.– Unidades de ejecución exentas de la obligación de reserva de suelo para viviendas sometidas a algún régimen de protección pública.

1.– Ekainaren 30eko 2/2006 Legeak, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoak, 80.5 artikuluan xedatutako ondorioetarako, babes publikoko araubideren bateko etxebizitzatarako lurzorua gordetzeko betebeharraz salbuetsita geratuko dira nagusiki bizitegitarako erabiltzeko egikaritze-unitate bat edo gehiago barne hartzen dituzten hiri-lurzoruko jarduketa integratuak, 20 etxebizitza edo gutxiago izanez gero, edota 2.000 m2-ko edo gutxiagoko sabai-azalera izanez gero.

1.– A efectos de lo dispuesto en el artículo 80.5 de la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo, podrán considerarse exentas de la obligación de reserva de suelo para viviendas sometidas a algún régimen de protección pública, las actuaciones integradas en suelo urbano, que comprendan una o varias unidades de ejecución de uso predominante residencial en las que se prevea un número de viviendas menor o igual a 20 viviendas o a 2.000 m2 de techo.

2.– Egikaritze-unitate horretan edo horietan egindako etxebizitza guztiak udal-araubide tasatuko etxebizitzatarako izan behar dute. Haien araubide juridiko eta ekonomikoa arautzeko udal-ordenantzarik eman ez bada, araubide tasatuko babes ofizialeko etxebizitzei buruzko araudi autonomikoa aplikatu beharko da.

2.– La totalidad de las viviendas resultantes de la o las citadas unidades de ejecución se deberá destinar a viviendas de régimen tasado municipal. En el caso de que no haya sido promulgada la correspondiente ordenanza municipal reguladora de su régimen jurídico y económico, se deberá aplicar la normativa autonómica relativa a las viviendas de protección oficial de régimen tasado.

3.– Halere, artikulu honetan xedatutako salbuespenaren onuradun diren pertsona edo entitate publiko zein pribatuek borondatez uko egin diezaiokete salbuespen horri. Horretarako, idatzizko adierazpena aurkeztu behar dute udalaren aurrean, tituludun direla egiaztatuta. Tituludun bati baino gehiagori dagozkien jabetzak izanez gero, uko egiteko ezinbestekoa izango da eremuko lurzoru-azaleraren jabetzaren erdia baino gehiago ordezkatzen dutenen arteko akordioa.

3.– No obstante, las personas o entidades, públicas o privadas, beneficiarias de la exención contemplada en el presente artículo, podrán renunciar voluntariamente a la misma, siempre que lo realicen por escrito ante el ayuntamiento acreditando sus titularidades. En caso de que se trate de propiedades que correspondan a diversos titulares, la renuncia exigirá el acuerdo de los que representen a más de la mitad de la propiedad de la superficie de suelo del ámbito.

4.– Aurreko paragrafoan aurreikusitako uko egitea gauzatuz gero, unitate horrek bete beharko ditu edo unitate horiek bete beharko dituzte babestutako etxebizitzen legezko estandar guztiak, salbuetsita ez daudenek bezala, hirigintzako araudian aurreikusitako babestutako eraikigarritasuna transferitzeko aukerak barne hartuta.

4.– En el supuesto del ejercicio de la renuncia prevista en el apartado anterior, la unidad o unidades respecto de las que se produzca, cumplirán los estándares legales de vivienda protegida del mismo modo que las no exentas, incluyendo las posibilidades de transferencia de edificabilidad protegida previstas en la normativa urbanística.

14. artikulua.– Legezko gutxieneko baldintzak babestutako etxebizitzen eraikigarritasuna transferitzeko eta osorik betetzeko.

Artículo 14.– Condiciones legales mínimas para la autorización de transferencias de edificabilidad residencial protegida así como de su cumplimiento global.

1.– 2/2006 Legearen 80. artikuluan xedatutakoaren arabera, babes publikoko etxebizitzen estandarrak bete behar direnean, honako modu hauetan egin daiteke:

1.– En los términos previstos en el artículo 80 de la Ley 2/2006, y cuando proceda conforme al mismo, el cumplimiento de los estándares de viviendas de protección pública podrá realizarse a través de los siguientes modos:

● Transferentzia bidez, aldaketa puntualen edo egitura-antolamenduaren berrikuspen partzialen espedientetan.

● Por transferencia en el caso de los expedientes de modificación puntual o de revisión parcial de la ordenación estructural.

● Osorik betetzearen bidez, egitura-antolamenduen berrikuspen integralerako espedientetan.

● Por cumplimiento global en los expedientes de revisión integral de la ordenación estructural.

2.– Babes publikoko araubideren bati lotuta dauden etxebizitzak, osorik bete izana edo transferentzia egin izana egiaztatzeko baliatu direnak, eta plangintza orokorreko dokumentuaren indarraldian gauzatu ez direnak, kontuan hartu behar dira, plangintza orokor horren berrikuspen-espedienteak bete behar dituen legezko estandarrei gehitzeko.

2.– Las viviendas sometidas a algún régimen de protección pública que hubieran servido para acreditar el cumplimiento global o la transferencia y que no hubieran sido efectivamente ejecutadas durante la vigencia del documento de planeamiento general, deberán ser tenidas en cuenta para ser adicionadas a los estándares legales que deban ser cumplidos por el expediente de revisión integral del citado planeamiento general.

3.– Egitura-antolamenduaren berrikuspen partzialetan eta aldaketa puntualetan, transferitzeko gehienezko muga ezartzen da lurzoru urbanizagarrian: sektore bakoitzeko bizitegitarako hirigintza-eraikigarritasunaren gehikuntzaren ehuneko hogeita bost. Halere, lurzoruaren metro karratu bakoitzeko 0,4 metro karratuko edo gutxiagoko sabai-azalera duten sektore urbanizagarrietan (sistema orokorretarako lurzorua kontatu gabe) bizitegitarako hirigintza-eraikigarritasunaren gehikuntzaren ehuneko berrogeita hamar transferitzeko baimena eman daiteke, gehienez.

3.– En las revisiones parciales y en las modificaciones puntuales de la ordenación estructural, se establece para el suelo urbanizable un límite máximo para la transferencia, equivalente al veinticinco por ciento del incremento de la edificabilidad urbanística de uso residencial de cada sector. No obstante en los sectores urbanizables de densidad igual o inferior a 0,4 metros cuadrados de techo por metro cuadrado de suelo, sin computar al efecto el suelo destinado a sistemas generales, podrá autorizarse la transferencia, como máximo, del equivalente al cincuenta por ciento del incremento de la edificabilidad urbanística residencial.

4.– Egitura-antolamenduaren aldaketa puntualetan, transferentzia hori egiteko bermatu behar da aldez aurretik edo aldi berean gauzatuko dela transferitutako estandarra, eta, bestela, Udal Administrazioak onetsi behar du –interesdunek eskatuta– Udal Lurzoru Ondarean sartzea; horrenbestez, dagokion konpentsazioa jasoko du, osorik edo partzialki salbuetsitako eremuko eraikigarritasunaren zati bat eskuratuta, edo dagokion balio ekonomikoa jasoko du, dekretu honen 5. artikuluan xedatutakoaren arabera.

4.– En las modificaciones puntuales de la ordenación estructural, la citada transferencia exigirá que se garantice la ejecución previa o simultánea del estándar objeto de la misma, o, en su defecto, que la Administración Municipal a instancia de los interesados, apruebe su incorporación al Patrimonio Municipal del Suelo, para su cumplimiento, recibiendo al efecto la pertinente compensación a su favor con la participación en edificabilidad en el ámbito total o parcialmente exonerado o con su equivalente económico en el modo previsto en el artículo 5 de este Decreto.

5.– Hiriak eta herriak berroneratzeko eta biziberritzeko eremuetan, dagokion udalaren eskariz eta eragindakoek eskatuta, etxebizitza-alorreko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako organoak baimena eman dezake eraikigarritasun babestua Udal Lurzoru Ondarera transferitzeko. Horretarako, artikulu honetan ezarritako baldintzak betetzea eskatuko du, eta aipatu transferentziarekin batera egin beharreko konpentsazioaren zenbatekoa salbuets edo murritz dezake.

5.– En las áreas de regeneración o renovación urbana, a instancia del ayuntamiento correspondiente y a petición de los afectados, el órgano competente en materia de vivienda del Gobierno Vasco podrá autorizar la transferencia de la edificabilidad protegida al Patrimonio Municipal del Suelo, con la exigencia del cumplimiento de las condiciones previstas en este artículo y con la salvedad de que podrá eximir o reducir la cuantía de la compensación que hubiere de acompañar a la mencionada transferencia.

15. artikulua.– Transferentziak egiteko edo babestutako etxebizitzen eraikigarritasuna osorik betetzeko baimena ematea.

Artículo 15.– Autorización de las transferencias o del cumplimiento global de la edificabilidad residencial protegida.

1.– Etxebizitza-alorreko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako organoak baimena eman dezake babestutako etxebizitzen eraikigarritasuna transferitzeko edo babestutako etxebizitzen estandarrak osorik betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak transferentziaren edo osorik betetzearen alde behin-behinean onetsitako egitura-antolamenduaren proiektuari buruzko irizpena emateko ekitaldiaren ostean.

1.– La autorización de la transferencia o transferencias de edificabilidad residencial protegida, o del cumplimiento global de los estándares de vivienda protegida, por parte del órgano competente en materia de vivienda del Gobierno Vasco, podrá ser otorgada por el mismo con posterioridad al acto por el que la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco dictamine el proyecto de ordenación estructural provisionalmente aprobado en el que se propugne la transferencia o el cumplimiento global.

2.– Helburu horretarako, behin-behinean onetsitako egitura-antolamenduaren dokumentuak berariaz adierazi behar ditu aurreikusitako transferentziak, bai eta transferentzia horiek betetzeko modua eta lekua ere. Hori guztia adierazi behar da eragindako area edo sektoreen hirigintza-fitxetan edota berariazko arauetan, eta behin betiko dokumentuan ere hala jasota geratuko da, aldaketarik egin gabe.

2.– A tal objeto, el documento de ordenación estructural provisionalmente aprobado contendrá, en las fichas urbanísticas o normas particulares de las áreas o sectores afectados, la expresa indicación de las transferencias previstas y el modo y emplazamiento en que habrán de cumplirse todo lo cual se mantendrá inalterable en el documento definitivo.

3.– Dekretu honen 14.2 artikuluan xedatutako ondorioetarako, egitura-antolamendua berrikusteko dokumentuak, babestutako etxebizitzen eraikigarritasuna transferitzeko baimena eskatzea helburu badu, atxikita eramango du eraikigarritasun horri buruz lehendik egindako berrikuspen– edo aldaketa-espedientetan baimendutako transferentziak zehatz-mehatz nola bete diren adierazten duen likidazio-txostena.

3.– A los efectos previstos en el artículo 14.2 de este Decreto, el documento de revisión de la ordenación estructural en el que se pretenda la autorización de la transferencia de edificabilidad residencial protegida, incorporará un informe-liquidación detallado del cumplimiento de las transferencias de tal edificabilidad, autorizadas en expedientes de revisión o modificación precedentes.

V. KAPITULUA
ZUZKIDURA-BIZITOKIEN ESTANDARRA
CAPÍTULO V
ESTÁNDAR DE ALOJAMIENTO DOTACIONAL

16. artikulua.– Zuzkidura-bizitokiaren definizioa.

Artículo 16.– Definición de alojamiento dotacional.

1.– Araudi honen ondorioetarako, zuzkidura-bizitokitzat hartuko da bizitzeko egokia den bizitegi-eraikuntza, ekipamendu publiko edo zuzkidura publiko gisa eratua, aldi baterako etxebizitza-beharrei nahiz premia handian dauden kolektibo edo pertsonen beharrei erantzuteko, errenta edo kanon baten truke.

1.– A los efectos del presente reglamento, se entenderá por alojamiento dotacional, la edificación residencial apta para ser habitada, que se configura como equipamiento público o dotación pública, destinada a resolver necesidades de habitación, tanto transitorias como de colectivos o personas especialmente necesitadas, mediante abono de renta o canon.

2.– Zuzkidura-bizitokiak erkidegoaren ekipamendutarako edo udal-zuzkiduretarako jabetza publikoko lurzoru eta eraikinen gainean edo haien zati batean jar daitezke, eta etxebizitza bat legez eskuratzeko arazoak dituzten pertsonentzat izango dira.

2.– Los alojamientos dotacionales podrán situarse sobre suelos y edificaciones, o partes de éstas, destinadas a equipamientos comunitarios o dotaciones del municipio, de titularidad pública, y tendrán como destinatarias a las personas con dificultades de acceso a la ocupación legal de una vivienda.

17. artikulua.– Zuzkidura-bizitokitarako lurzoruaren legezko estandarra.

Artículo 17.– Estándar legal de suelo para alojamientos dotacionales.

1.– Sistema orokorraren kalifikazioarekin, hogei mila biztanle edo gehiagoko udalerrietan, nagusiki bizitegitarako diren antolamendu-eremuetan, egitura-antolamenduak zuzkidura-bizitokitarako kalifikatu beharko du 1,5 metro karratutik 2,5 metro karratura bitarteko lurzoru-azalera, bizitegitarako gehitutako 100 metro karratu eraikiko, edota, zehaztu gabe egonez gero, aurreikusitako etxebizitza berri bakoitzeko. Gehikuntza hori kalkulatzeko lehendik gauzatutako eraikigarritasuna hartuko da oinarri.

1.– Con la calificación de sistema general, en municipios con población igual o superior a veinte mil habitantes, en los ámbitos de ordenación de uso predominantemente residencial, la ordenación estructural habrá de calificar, con destino a alojamientos dotacionales, una superficie de suelo no inferior a 1,5 metros cuadrados ni superior a 2,5 metros cuadrados, por cada incremento de 100 metros cuadrados de techo de uso residencial o, en defecto de su determinación, por cada nueva vivienda prevista. Este incremento se calculará sobre la edificabilidad previamente materializada.

2.– Gainerako udalerrietan, egitura-antolamenduak ezar dezake zuzkidura-bizitokitarako lurzoruen aipatu estandarra, aurreko paragrafoan xedatutako gehienezko muga kontuan hartuta, lorpena dagokien area edo sektoreei loturik, haietan sartuta edota haiei atxikita.

2.– En el resto de los municipios, la ordenación estructural podrá fijar, igualmente, el mencionado estándar de suelo con destino a alojamientos dotacionales con el límite máximo previsto en el párrafo anterior, vinculando su obtención a las áreas o sectores correspondientes ya sea por inclusión o por adscripción a los mismos.

3.– Artikulu honetako 1. eta 2. ataletan ezarritako estandarretarako lurzoruak zenbatzeari dagozkionez, mugak ez dira aplikatuko jabetza publikoko lursail edo orubeei, eta dagokion Udal Administrazioak libreki hartuko du zuzkidura-bizitokitarako osorik edo partzialki kalifikatzeko erabakia.

3.– Los límites en cuanto a la cuantificación de suelo con destino a los estándares previstos en los apartados anteriores de este artículo, no resultarán de aplicación a las parcelas o terrenos de titularidad pública que, a libre decisión de la administración municipal correspondiente, podrán calificarse total o parcialmente para uso de alojamiento dotacional.

4.– Zuzkidura publikoak direnez, zuzkidura-bizitokiei ez zaizkie aplikatuko eraikigarritasun-mugak, ez eta hirigintzako araudien arabera gorde beharreko lur-sailen eta babespeko etxebizitzen gutxieneko estandarrak. Halere, dagokien araudi teknikoa betetzeko garaian, bizitzeko erabiliko direla joko da.

4.– En atención a su propia naturaleza dotacional pública, a los alojamientos dotacionales no les serán de aplicación ni los límites de edificabilidad ni los estándares mínimos de reserva de terrenos y de vivienda protegida previstos en la legislación urbanística, aun cuando tendrán la condición de uso residencial al objeto de la aplicación a los mismos de la normativa técnica correspondiente.

18. artikulua.– Zuzkidura-bizitokien estandarra zenbatzea eta betetzea.

Artículo 18.– Cómputo y cumplimiento del estándar de alojamientos dotacionales.

1.– Aurreko artikuluan deskribatutako lurzoru-kalifikazioaren betebeharra ezarriko da urbanizazio-karga guztiez libre egongo den lursailaren gainean, lursailaren barneko urbanizazioa salbuespen bakarra izanik.

1.– La obligación de calificación de suelo descrita en el artículo anterior se realizará sobre parcela libre de toda carga de urbanización con la única excepción de la urbanización interior a la parcela.

2.– Estandarra betetzeko, bide hauetako bat har daiteke:

2.– El cumplimiento del estándar puede realizarse de alguna de las siguientes maneras:

a) Banaka, eremu bakoitzean edo lurzoru-mota bakoitzaren barruan.

a) Individualmente en cada ámbito o bien dentro de cada clase de suelo.

b) Udalerrian, oro har, egitura-antolamenduak horretarako adierazitakoari jarraiki, dekretu honen 8. artikuluan aurreikusitako multzokatzeko aukera barne hartuta.

b) Globalmente en el municipio, de acuerdo a lo que señale a tal efecto la ordenación estructural incluyendo la posibilidad de su agrupación prevista en el artículo 8 de este Decreto.

3.– Halere, bizitegitarako eraikigarritasunaren gehikuntza dakarten egitura-antolamenduaren berrikuspenek eta/edo aldaketek memorian justifika dezakete berrikusten eta/edo aldatzen duten planeamenduan lehendik zeuden zuzkidura-bizitokien erreserbak nahikoak direla, eta horretarako baimena eman ahal izango du etxebizitza-alorreko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako organoak, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak derrigorrezko txostena egin ostean.

3.– No obstante, las revisiones y/o modificaciones de la ordenación estructural, con incremento de la edificabilidad residencial, podrán justificar, en la memoria, la suficiencia de las reservas de alojamientos dotacionales preexistentes en el planeamiento que revisan y/o modifican, lo que podrá autorizarse por el órgano competente en materia de vivienda del Gobierno Vasco posteriormente el acto de emisión del informe preceptivo de la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco.

VI. KAPITULUA
ESTANDARRAK HIRIGINTZA-ANTOLAMENDUAREN ALDAKETAN
CAPÍTULO VI
LOS ESTÁNDARES EN LA ALTERACIÓN DE LA ORDENACIÓN URBANÍSTICA

19. artikulua.– Egitura-antolamenduaren eta hirigintzako estandarren berrikuspen osoa edo partziala.

Artículo 19.– Revisión total o parcial de la ordenación estructural y los estándares urbanísticos.

1.– Egitura-antolamendua osorik edo partzialki berrikusteko espedienteek bete beharko dituzte dekretu honetan ezarritako sistema orokorren zuzkidura-sareari dagozkion hirigintzako estandarrak, bertan jasotako xedapenen arabera.

1.– Los expedientes de revisión total y parcial de la ordenación estructural, cumplirán los estándares urbanísticos propios de la red dotacional de sistemas generales previstos en el presente Decreto y de acuerdo con las disposiciones contenidas en el mismo.

2.– Aurrekoaren kalterik gabe, berrikuspen osoak nahiz partzialak egiteko espedienteek bermatu behar dituzte, gutxienez, honako helburu hauek:

2.– Sin perjuicio de lo anterior, los expedientes de revisión, ya sea total o parcial, deberán asegurar, como mínimo, los siguientes objetivos:

a) Hiri-espazioen eta espazio urbanizagarrien kalitatea hobetzeko baliagarri izatea, zuzkidura-sare publiko eta pribatuei dagokienez.

a) Que con la misma se mejora la calidad de los espacios urbanos y urbanizables en cuanto a las redes dotacionales públicas y privadas.

b) Indarraldian babes publikoko etxebizitza eta zuzkidura-bizitoki nahikoa izatea, aurreikusitako eskariaren arabera.

b) Que se dispone o se dispondrá durante su vigencia, de las viviendas de protección pública y alojamientos dotacionales necesarios conforme a la demanda prevista para los mismos.

c) Ezarritako hirigintzako estandarrak betetzeko modukoak eta indarrean dauden hirigintzako xedapenen arabera lor daitezkeenak izatea.

c) Que los estándares urbanísticos contemplados en la misma resultan realizables y pueden obtenerse conforme a las disposiciones urbanísticas en vigor.

d) Udal Lurzoru Ondarea errealitate juridiko eta praktikoa izatea, legeek eta arauek ezarritako eginbeharrak betetzeko.

d) Que el Patrimonio Municipal del Suelo constituye una realidad jurídica y práctica en el cumplimiento efectivo de sus obligaciones legales y reglamentarias.

20. artikulua.– Egitura-antolamenduaren aldaketa puntuala eta hirigintzako estandarrak betetzea.

Artículo 20.– La modificación puntual de la ordenación estructural y el cumplimiento de los estándares urbanísticos.

1.– Aldaketa puntualaz baliatuta, planeamendua gauzatzean hiri-lurzoru gisa sailkatutako lursailek bete beharko dituzte lurzoru urbanizagarriei dagozkien estandarrak, gehienezko eta gutxieneko hirigintza-eraikigarritasunei eta tokiko sistemen sarerako zuzkidura publikotarako eta babes publikoko etxebizitzatarako lursail-azaleren erreserbei dagokienez, 2/2006 Legean eta dekretu honetan aurreikusitako aldaketen eta modulazioen kalterik gabe.

1.– Los terrenos que, mediante la figura de la modificación puntual, se reclasifiquen a urbanos por ejecución del planeamiento vendrán obligados a mantener los estándares propios del suelo urbanizable en cuanto a edificabilidades urbanísticas mínimas y máximas, superficies de reserva de terrenos para dotaciones públicas de la red de sistemas locales así como para vivienda de protección pública, todo ello sin perjuicio de las variaciones o modulaciones previstas para los mismos en la Ley 2/2006 y en el presente Decreto.

2.– Hirigintza-antolamendurako plangintzen aldaketetan, lehendik zuzkidura publikotarako xedatutako lursail eta orube guztiei lehengo erabilera berdina eman behar zaie, non eta erabilera horren premiarik ez dagoela justifikatzen ez den, erabileraren araberako alorrean eskumena duen administrazioaren aldez aurreko txostenaren bidez.

2.– Las modificaciones de los planes de ordenación urbanística mantendrán el uso dotacional público de las parcelas y solares cuyo destino precedente haya sido ya este, salvo que, previo informe de la administración competente por razón de la materia, para la implantación del uso de que se trate, se justifique la innecesariedad del destino del suelo al referido destino precedente.

3.– Artikulu honetako bigarren atalean adierazitako aldaketetan erabakitzen bada, behar bezala arrazoituta, aipatu zuzkidura-lursailak babes publikoko etxebizitzatarako edo irabaziak sortzen dituzten beste erabilera batzuetarako erabiltzea, eraikigarritasuna handitzen dutela ulertuko da, eta gehikuntza horri aplikatuko eta eskatuko zaizkio dagozkion sistema orokorren eta tokiko sistemen legezko estandarrak.

3.– Cuando la o las modificaciones señaladas en el apartado anterior de este artículo opten, motivadamente, por destinar las referidas parcelas dotacionales, a vivienda de protección pública o a otros usos urbanísticos de carácter lucrativo, se considerará que producen un incremento de edificabilidad al que le resultarán aplicables y exigibles los estándares legales de sistemas generales y locales correspondientes.

4.– Halaber, egitura-antolamenduaren aldaketak egokitu behar badu berdeguneen eta espazio libreen sistema orokorrerako zuzkidura, aldaketa horretan proposatutako hirigintza-eraikigarritasunaren gehikuntzaren arabera, ekainaren 30eko 2/2006 Legeak, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoak, 105.3 artikuluan xedatutakoari jarraiki, kontuan hartu eta zenbatu ahal izango ditu plangintza orokorrean jasotako soberakinak, zuzkidura horietarako legez eska daitezkeen gutxienekoak erreferentziatzat hartuta. Horretarako, plangintza orokorrak aurreikusi behar du soberakin horientzako kokagune egokia, bai eta kudeatzeko eta lortzeko modu zehatza ere. Gainera, aipatu aldaketak berariaz justifikatu behar du egindako zenbaketa.

4.– Asimismo, cuando la modificación de la ordenación estructural haya de adecuar la dotación de sistema general de zonas verdes y espacios libres al incremento de edificabilidad urbanística propuesta en la misma, de conformidad con lo prevenido en el artículo 105.3 de la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo, podrá considerar y computar, al efecto, los excesos contemplados en el planeamiento general respecto de los mínimos legales exigidos para tales dotaciones. Para ello, será preciso que el planeamiento general prevea una localización adecuada y un modo preciso de gestión y obtención de los mencionados excesos, y la referida modificación deberá justificar de manera expresa el citado cómputo.

21. artikulua.– Lursailak hiri-lurzoru gisa birsailkatzean babes publikoko etxebizitzen estandarrak betetzea.

Artículo 21.– Cumplimiento de los estándares de vivienda de protección pública en reclasificaciones de terrenos a suelo urbano.

Hirigintza-plangintzaren aldaketek, edozein bitarteko erabilita ere, lursail batzuk nagusiki bizitegitarako hiri-lurzoru gisa birsailkatzen baldin badituzte, honako arau hauek bete beharko dituzte:

Las alteraciones de planeamiento urbanístico, cualquiera que fuera su forma de instrumentación, que tengan por objeto la reclasificación de terrenos a la clase de urbanos con uso predominante residencial deberán respetar las siguientes reglas:

a) Lurzoru urbanizaezin gisa sailkatuta zeuden lursailak hiri-lurzoru gisa birsailkatuz gero, nahitaez bete beharko dituzte lurzoru urbanizagarriei dagozkien babes publikoko etxebizitzen estandarrak.

a) Los terrenos clasificados como no urbanizables que pasen a reclasificarse como suelos urbanos cumplirán, en todo caso, los estándares de vivienda de protección pública correspondientes al suelo urbanizable.

b) Lurzoru urbanizagarri gisa sailkatutako eta plangintza gauzatzean hirigintzako aldaketarik egin gabeko lursailek berdin-berdin bete beharko dituzte lurzoru urbanizagarriei dagozkien babes publikoko etxebizitzen estandarrak.

b) Los terrenos clasificados como suelo urbanizable que no hayan sido transformados urbanísticamente en ejecución del planeamiento, cumplirán igualmente los estándares de vivienda de protección pública correspondientes al suelo urbanizable.

XEDAPEN GEHIGARRIAK
DISPOSICIONES ADICIONALES

Lehenengoa.– Plangintzan aurreikusitako eraikigarritasunak egokitzeko modua.

Primera.– Modo de adaptación de las edificabilidades previstas en el planeamiento.

1.– Ekainaren 30eko 2/2006 Legeak, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoak, bigarren xedapen iragankorrean ezarritakoa betetzeko, hirigintza-eraikigarritasunaren gehienezko eta gutxieneko mugak automatikoki aplikatzeari dagokionez, egiturazko hirigintza-antolamendua egokitzeko dokumentuak honako jokabide hauetako bat hartzeko aukera izango du, lurralde-antolamenduan eta hirigintzako legedian xedatutakoari jarraiki:

1.– A efectos de dar cumplimiento a lo dispuesto en la disposición transitoria segunda de la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo, respecto al carácter automático de la aplicabilidad de los límites máximos y mínimos de la edificabilidad urbanística, el documento de adaptación de la ordenación urbanística estructural, siguiendo para ello las determinaciones de la ordenación territorial y de la legislación urbanística, podrá proceder de alguno de los modos siguientes:

a) Hirigintza-eraikigarritasuna handitzeko edo murrizteko agindua ematea.

a) Ordenando el incremento o la reducción de la edificabilidad urbanística.

b) Antolamendu-eremuaren azalera murriztea edo handitzea.

b) Reduciendo o ampliando la superficie del ámbito de ordenación.

c) Lorpena helburu hartuta, eremuaren barneko edo eremuari atxikitako sistema orokorretarako lurzoruen azalera murriztea.

c) Reduciendo la extensión de los suelos destinados a sistemas generales previstos dentro del ámbito o adscritos al mismo al objeto de su obtención.

2.– Egokitzapen hori bi modutan egin daiteke:

2.– Esta adaptación podrá realizarse de dos maneras:

a) Automatikoki. Egitura-antolamenduaren plangintzarako dokumentu berri bat idazteko eta izapidetzeko premiarik gabe. Hautatutako konponbidea justifikatu behar da antolamendu xehatuaren dokumentuan.

a) Automática. Sin necesidad de redactar y tramitar un nuevo documento de planeamiento de ordenación estructural y siendo precisa la justificación de la solución adoptada en el documento de ordenación pormenorizada.

b) Egokitzapen-dokumentuaren bidez. Egitura-antolamendurako dokumentu bat, udalerri osoan edo zati batean eragina izango duena, idatzi eta izapidetu behar da.

b) Documento de adaptación. A través de la redacción y tramitación de un documento de ordenación estructural que puede afectar bien a la totalidad bien a parte del municipio.

Bigarrena.– Eskoletarako ekipamendu publikorako lurzorua gordetzea.

Segunda.– Reserva de suelo para equipamiento público escolar.

1.– Sistema orokorretarako zuzkidura-sarearen barnean, udal-administrazioek aurreikusiko dute, plangintza orokorraren bidez, Euskal Eskola Publikoaren eskolarako ekipamendu publikorako beharrezkoa izango den lurzoru-erreserba. Kontuan hartu beharko dituzte Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan izango diren premiak, eskola-maparen eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren planen arabera.

1.– Dentro de la red dotacional de sistemas generales, las Administraciones Municipales preverán, a través del planeamiento general, la reserva necesaria de suelo para equipamiento público escolar de la Escuela Pública Vasca, necesario tanto para enseñanza infantil y primaria como para la enseñanza secundaria obligatoria y bachillerato conforme al mapa escolar y los planes del Departamento de Educación, Universidades e Investigación del Gobierno Vasco.

2.– Eskoletarako edo hezkuntzarako erreserba horrek bete beharreko premiak antolatzen dituen lurraldearen arloko planik ez baldin badago, lau mila eta bostehun metro karratuko lursaila gordeko da Haur eta Lehen Hezkuntzarako, eta beste hainbesteko azalera gordeko da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako eta Batxilergorako, eskola-barrutia erreferentziatzat hartuta.

2.– En defecto de plan territorial sectorial que ordene las necesidades de esta reserva escolar o educativa, la misma se estimará en una parcela de cuatro mil quinientos metros cuadrados de suelo para la enseñanza infantil y primaria y otra parcela de la misma superficie para la enseñanza secundaria obligatoria y bachiller tomándose por referencia la circunscripción escolar.

XEDAPEN IRAGANKORRAK
DISPOSICIONES TRANSITORIAS

Lehenengoa.– Hiri-lurzoru finkatugabeari tokiko zuzkiduren estandarrak aplikatzea.

Primera.– Aplicación de estándares de dotaciones locales al suelo urbano no consolidado.

Dekretu honen 6. artikuluan xedatutakoari jarraiki, hiri-lurzoru finkatugabean eraikigarritasun haztatua gehitzean eta jarduketa integratuen bidez kudeatu beharreko hiri-lurzoru finkatugabean tokiko zuzkiduren estandarrak arauari egokitu behar zaizkio, antolamendu xehatuaren aldaketaren bidez.

Los estándares de dotaciones locales previstos en el artículo 6 de este Decreto, para su el suelo urbano no consolidado por incremento de la edificabilidad ponderada así como al urbano no consolidado que haya de gestionarse mediante actuaciones integradas, se adaptarán a esta norma a través de la modificación de la ordenación pormenorizada.

Bigarrena.– Zuzkidura-estandarrak Udal Lurzoru Ondarearen bidez betetzeko araubide iragankorra.

Segunda.– Régimen transitorio de cumplimiento de los estándares dotacionales a través del Patrimonio Municipal del Suelo.

Dekretu honen 5. artikuluan eta hari lotutakoetan sistema orokorretarako zuzkiduren eta ekipamenduen estandarrak betetzeari buruz xedatutako arauak, bai eta 8. artikuluan eta hari lotutakoetan sistema orokorretarako nahiz tokiko sistemetarako zuzkidura-estandarrei buruz xedatutakoak, aurreikusitako zuzkidura-multzoen bidez aplikatzeko, aurrez berrikusi behar da egokitzapena egiteko oinarri hartuko den egitura-antolamendua.

La aplicación de las normas previstas en el artículo 5 y concordantes de este Decreto en relación al cumplimiento de los estándares de dotaciones y equipamientos de la red de sistemas generales a través del Patrimonio Municipal del Suelo, así como las establecidas en el artículo 8 y concordantes en relación tanto a los estándares dotaciones de sistemas generales como locales a través de las agrupaciones dotacionales que se prevén al efecto, precisarán de la previa revisión o modificación de la ordenación estructural que les sirva de adecuación.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Dekretu honetan xedatutakoaren aurka edo kontraesanean dauden arauzko xedapen guztiak indargabetuta geratzen dira; bereziki, ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuak, Euskadiko lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2/2006 Legea garatzen duten premiazko neurriei buruzkoak, 2., 3., 11. (2. paragrafoa), 15., 16., 17., 18., 19., 20., 21., 22., 24., 25., 26., 27., 28., 35., 36. eta 41. artikuluetan eta bigarren eta laugarren xedapen iragankorretan adierazitakoak indargabetuta geratzen dira.

Quedan derogadas todas las disposiciones reglamentarias que se opongan o contradigan a lo previsto en el presente Decreto y, en particular, los artículos 2, 3, 11 párrafo 2, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 21, 22, 24, 25, 26, 27, 28, 35, 36 y 41, así como la disposiciones transitorias segunda y cuarta, todos ellos del Decreto 105/2008, de 3 de junio, de medidas urgentes en desarrollo de la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL.– Entrada en vigor.

Dekretu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko uztailaren 3an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 3 de julio de 2012.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala

El Lehendakari,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

El Consejero de Vivienda, Obras Públicas y Transportes,

ignacio maría ARRIOLA LÓPEZ.


Análisis documental

Euskadi, bien común