Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

132. zk., 2012ko uztailaren 6a, ostirala

N.º 132, viernes 6 de julio de 2012


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA
PRESIDENCIA DEL GOBIERNO
3067
3067

14/2012 LEGEA, ekainaren 28koa, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoa.

LEY 14/2012, de 28 de junio, de no discriminación por motivos de identidad de género y de reconocimiento de los derechos de las personas transexuales.

Eusko Legebiltzarrak 14/2012 Legea, ekainaren 28koa, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoa onartu duela jakinarazten zaie euskadiko herritar guztiei.

Se hace saber a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi que el Parlamento Vasco ha aprobado la Ley 14/2012, de 28 de junio, de no discriminación por motivos de identidad de género y de reconocimiento de los derechos de las personas transexuales.

ZIOEN AZALPENA
I
EXPOSICIÓN DE MOTIVOS
I

Transexualitatea ez da gaur egungo kontua. Aspalditik dator eta hainbat kulturatan agertzen da. Transexual hitza 1940. urtean hasi zen erabiltzen sexuari dagokion disoziazio bat bizi duten pertsonak izendatzeko; disoziazio hori jaiotzean duten sexua eta haiek sentitzen dutena bat ez izatean datza.

La transexualidad no es un fenómeno actual. Existe desde muy antiguo y en diferentes culturas. El término transexual empieza a utilizarse en 1940, para denominar a las personas que sufren una disociación entre el sexo con el que nacen y el sexo al que sienten pertenecer.

1980. urtetik, transexualitatea buru-nahasmendu gisa dago sailkatuta. Gaur egun ere, buruko gaitzei buruzko nazioarteko bi eskuliburutan (DSM-IV-R eta CIE-10, hain zuzen ere, hurrenez hurren APA American Psychiatric Association-ek eta OME Osasunaren Mundu Erakundeak eginak) horren berri ematen da, eta, bertan, «identitate sexualaren nahasmendutzat» nahiz «genero-identitatearen nahasmendutzat» jotzen da. Sailkapen horren ondorioz, diagnostiko mediko bat erantsi zaio sexu biologikoaren eta gizartean esleitutako generoaren arteko disoziazioari: genero-disforia.

Desde 1980, la transexualidad está catalogada como un trastorno mental. Aún hoy en día los manuales internacionales de enfermedades mentales DSM-IV-R y CIE-10, elaborados por la American Psychiatric Association (APA) y por la Organización Mundial de la Salud (OMS), respectivamente, la recogen y califican como «trastorno de la identidad sexual» o «desorden de la identidad de género». Como consecuencia de tal catalogación, existe un diagnóstico médico adosado a la disociación entre el sexo biológico y el género socialmente atribuido: disforia de género.

Gaixotasunen diagnostikoari buruzko nazioarteko sailkapen nagusiek genero-disforia nahaste edo gaixotasun mentalen barruan sartzen badute ere, gero eta gehiago dira etiketa patologiko horiek ezabatu beharra dagoelako iritzi sendoa duten izen handiko ikertzaile eta adituak, Eusko Legebiltzarrak 2010eko irailaren 30ean hartutako erabakiaren ildotik, non eskatzen baitzen abiaraz zitezela hainbat ekintza, Osasunaren Mundu Erakundean, transexualitatea gaixotasun mentalen sailkapenetik erretiratzeko. Nahita ez bada ere, gauza jakina da etiketatze horien ondorioz ugari direla transexualen oinarrizko eskubideen urraketak (eraso fisiko eta psikikoak, bazterkeria, bakardadea, isolamendua...).

Pese a que las principales clasificaciones diagnósticas internacionales de enfermedades incluyen la disforia de género como un trastorno o enfermedad mental, es cada vez mayor el número de personas expertas e investigadoras de prestigio que considera seriamente la retirada de este tipo de etiquetados patológicos, en línea con el acuerdo del Parlamento Vasco del 30 de septiembre de 2010, en el que se instaban acciones ante la Organización Mundial de la Salud para la retirada de la clasificación de la transexualidad como enfermedad mental. Aunque no se pretenda, se constata que dan lugar a numerosas violaciones de los derechos básicos de las personas transexuales (agresiones físicas y psíquicas, exclusión, soledad, aislamiento...).

Egiaz, transexualek ez dute laguntza eskatzen patologia edo nahasteren bat dutelako, baizik eta oinarrizkoenak diren eskubideak askatasunez garatzeko orduan oztopoak izaten dituztelako gizartean, eta zailtasun horiek haien bizitzak minez eta larritasunez betetzen dituztelako. Ondorioz, abiarazteko premisak, nahitaez, honako hau jaso behar du: jaiotzean ageri diren kanpoko organo genitalek erakusten duten irudi hutsetik harago doa pertsona baten sexua. Beraz, transexualitateak lotura du sexuaren kontzeptu ez erabat biologiko batekin –hala erabaki zuen aho batez Giza Eskubideen Europako Auzitegiak 2002ko bi epai garrantzitsutan–, baizik eta, batez ere, kontzeptu psikosozial batekin; izan ere, aitortzen da pertsonon izaera egituratzen duten ezaugarri psikologikoak gailentzen direla azkenean pertsonengan, eta horiek direla giza borondateari nagusitasuna ematen diotenak, edozein kontu fisikoren gainetik.

En realidad, las personas transexuales no demandan que se les atienda porque sufren una patología o un trastorno, sino por los obstáculos sociales que encuentran en el libre desarrollo de sus derechos más fundamentales y por el dolor y la angustia con que tales dificultades llenan sus vidas. De ahí que deba partirse, necesariamente, de la premisa de que la configuración del sexo de una persona va más allá de la simple apreciación visual de sus órganos genitales externos, presentes en el momento del nacimiento. Habremos de adoptar como guía, por tanto, un concepto no puramente biológico del sexo –como ya estableció el Tribunal Europeo de Derechos Humanos, tras una decisión adoptada por unanimidad, en dos importantes sentencias de 2002–, sino, sobre todo, psicosocial; reconociendo que imperan en la persona las características psicológicas que configuran su forma de ser y otorgando soberanía a la voluntad humana sobre cualquier otra consideración física.

Horrekin lotuta, ezin da inondik ere alde batera utzi orientazio sexualari edo genero-nortasunari buruzko giza eskubideen nazioarteko legeria aplikatzearen gaineko Yogyakartako printzipioetan aipatzen dena –printzipio horiek 2007ko martxoaren 26an aurkeztu ziren, Genevan (Suitza) egin zen Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideen Kontseiluaren laugarren bilkuraren barruan, Legelarien Nazioarteko Batzordeak eta Giza Eskubideen Nazioarteko Zerbitzuak proposatuta–: «Kontrakoa dioen edozein sailkapen dena delakoa izanik ere, pertsona baten sexu-joera eta genero-identitatea ez dira, berez, medikuek aztertu beharreko egoerak eta, beraz, ezin izango dira ez tratatu, ez sendatu, ez eta ezabatu ere». Ildo horretatik, Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordeak, 2011ko uztailean, pertsonek beren joera sexualagatik edo genero-identitateagatik jasaten duten bereizkeria geldiaraztearen aldeko ebazpena onartu zuen. Nazio Batuen ebazpenak azterlan bat egiteko eskatu zion Navi Pillay andreari, Nazio Batuen Erakundeak Giza Eskubideen arlorako duen goi-komisarioari, «informazioa jaso zezan sexu-joeragatik eta genero-identitateagatik pertsonen aurkako bereizkeria eragiten zuten lege eta praktikei nahiz indarkeria-egintzei buruz».

En este sentido, resulta ineludible lo expuesto por los Principios de Yogyakarta, sobre la aplicación de la legislación internacional de derechos humanos en relación con la orientación sexual y la identidad de género, presentados el 26 de marzo de 2007 a propuesta de la Comisión Internacional de Juristas y el Servicio Internacional para los Derechos Humanos, en el marco de la Cuarta Sesión del Consejo de Derechos Humanos de la ONU en Ginebra (Suiza): «Con independencia de cualquier clasificación que afirme lo contrario, la orientación sexual y la identidad de género de una persona no son, en sí mismas, condiciones médicas y no deberán ser tratadas, curadas o suprimidas». En esta línea, justamente, el Consejo de Derechos Humanos de Naciones Unidas adoptó, en julio de 2011, la resolución que aboga por poner freno a la discriminación de los seres humanos por su orientación sexual o identidad de género. La resolución pide a la Alta Comisionada de la ONU para Derechos Humanos (ACNUDH), Navi Pillay, un estudio «a fin de documentar las leyes y prácticas discriminatorias y los actos de violencia cometidos contra personas por su orientación sexual y su identidad de género».

Egia esanda, azken urteotan aurrerapausoak eman dira transexualitatea despatologizatzeko eskariaren bidetik. Bi mailatan eman dira aurrerapauso horiek. Batetik, gaixotasunen eskuliburuetan nahasmendu gisa agertu ez dadin saiatu dira. Bestetik, tratamendu medikoren bat behar dutenean, transexualak dena delako tratamenduan protagonista eta subjektu aktibo bihurtu dira, eta gaitasuna eta legitimitatea aitortu zaizkie beren erabakiak hartzeko orduan, autonomiaz eta beren gorputzekiko erantzukizunaz.

Ciertamente, en los últimos años se han producido avances en la reivindicación de la despatologización de la transexualidad. En una doble vertiente. De una parte, se ha buscado la desclasificación del trastorno de los manuales de enfermedades. De otra, se ha solicitado que las personas transexuales sean reconocidas como protagonistas y sujetos activos en los tratamientos médicos que puedan requerir, ostentando capacidad y legitimidad para decidir por sí mismas, con autonomía y responsabilidad sobre sus propios cuerpos.

Eskakizun horiekin batera, genero-identitateari dagokionez, azken urteotan ikuspegi soziojuridiko berritzaile bat ere agertu da, eta horren bidez, oinarrizko giza eskubidetzat hartu da pertsona bakoitzak bere generoa zein den askatasunez adieraztea. Ikuspegi hori nazioarteko hainbat agiri eta txostenetan jaso da, eta haien artean nabarmentzekoak dira Yogyakartako printzipioak, lehen ere aipatuak, eta «Giza eskubideak eta genero-identitatea» txostena, Thomas Hammarberg Europako Kontseiluko Giza Eskubideen komisarioak idatzia, eta 2009ko uztailean argitaratua. Testu horietan adierazten da identitate transexualak gaixotasun mental edo organikotzat hartzen jarraitzeak pertsonen giza eskubideen urraketa dakarrela.

Junto a estas reivindicaciones, y en relación con la identidad de género, en los últimos años ha emergido, asimismo, una novedosa perspectiva socio-jurídica que reconoce la libre expresión del género de las personas como un derecho humano fundamental. Este prisma se ha materializado en diversos documentos e informes de ámbito internacional, de entre los que destacan los aludidos Principios de Yogyakarta y el informe «Derechos Humanos e Identidad de Género» de Thomas Hammarberg, comisario de Derechos Humanos del Consejo de Europa, publicado en julio de 2009. En dichos escritos se afirma que seguir considerando las identidades transexuales como enfermedades mentales u orgánicas supone una vulneración de los derechos humanos de las personas.

II
II

Testuingurua hori izanik, ezin da ukatu Espainiako Estatuan ere joera garbia egon dela transexualitatea patologien sailkapenetatik ateratzeko. Horren erakusle, hasteko, Konstituzioaren 149.1.8) artikuluak Estatuari erregistro eta agiri publikoak antolatzeko eskumen esklusiboak ematen dizkionez, Diputatuen Kongresuak, 2007ko martxoaren 15ean, Pertsonen Sexuaren Aipamena Erregistro Zibilean Zuzentzea Arautzen duen martxoaren 15eko 3/2007 Legea onetsi zuen. Arau horren asmoa, dena den, hein batean mugatua zen: Erregistro Zibilean sexuaz egiten den aipamena aldatu ahal izateko baldintzak arautu nahi zituen, erregistro horretan esaten dena ez badator bat eskaera egin duen pertsonak sentitzen duen genero-identitatearekin. Horrekin batera, hala nahi duen pertsonak bere izena aldatzeko aukera ere baduela jasotzen du legeak, izen hori ez dadin izan nahasgarria eskatzen den sexu-aukerarekiko. 2007. urteko Estatuko araudi murritz hori zabalago egiteko asmoz idatzi da, hain zuzen ere, lege-proiektu hau, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi den edozein transexuali aplikatu ahal izateko.

En este contexto, resulta innegable que en el Estado español se ha experimentado también una clara tendencia en pro de posicionamientos que propugnan la despatologización de la transexualidad. Así, con carácter previo, en uso de las competencias exclusivas que sobre ordenación de los registros e instrumentos públicos le atribuye el artículo 149.1.8 de la Constitución Española, el 15 de marzo de 2007 el Congreso de los Diputados dio luz verde a la Ley 3/2007, de 15 de marzo, reguladora de la rectificación registral de la mención relativa al sexo de las personas. Esta norma nació, no obstante, con una pretensión parcial: la de regular los requisitos necesarios para acceder al cambio de la inscripción relativa al sexo de la persona en el Registro Civil, cuando dicha inscripción no se corresponde con la identidad de género sentida por la persona solicitante. El texto legal contempla, asimismo, el cambio de nombre propio de la persona interesada, para que aquel no resulte discordante con el sexo reclamado. Al objeto de ampliar la limitada regulación estatal de 2007 se elabora precisamente el presente texto normativo, aplicable a toda persona transexual residente en la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak, bere 9.2 artikuluan, euskal botere publikoei agintzen die herritarren oinarrizko eskubide eta betebeharren erabilera egokia zaintzea eta bermatzea, bai eta gizakien eta gizataldeen askatasuna eta berdintasuna zinezko eta benetako izan daitezen baldintzak eragitera eta oztopoak desagerraraztera zuzendutako neurri oro hartzea ere, Euskal Herriko politika-, ekonomia-, kultura- eta gizarte-arloetako bizitzan herritar guztien partaidetza bideratuz.

La Ley Orgánica 3/1979, de 18 de diciembre, del Estatuto de Autonomía del País Vasco, establece en su artículo 9.2 que los poderes públicos vascos deben velar y garantizar el adecuado ejercicio de los derechos y deberes fundamentales de la ciudadanía, así como adoptar las medidas necesarias para promover las condiciones y remover los obstáculos para que la libertad y la igualdad del individuo y de los grupos en que se integra sean efectivas y reales, facilitando la participación de toda la ciudadanía en la vida política, económica, cultural y social del País Vasco.

Euskal Autonomia Erkidegoak transexualei eragiten dien hainbat arlotan ditu eskumenak, Autonomia Estatutuaren I. tituluan ikus daitekeenez, eta horien artean daude, esate baterako, adingabeen babes-kuradoretzako erakunde eta etxeen antolaketa, araubidea eta jarduera (10.14 artikulua), Erkidegoaren barruko osasun-arloa (18.1 artikulua) eta, bereziki, gizarte-laguntza (10.12 artikulua). Ondorioz, Zuzenbide positiboan, esplizituki aipatu behar da diskriminaziorik ezaren printzipioa aplikagarri zaiola giza nortasunaren garapen askeari eta, zehazki, genero-identitateari, horrela Autonomia Erkidegoko ordenamendu juridikoa interpretatu eta aplikatzeko orduan inork ez dezan bereizkeriarik jasan transexuala izateagatik.

Esta Comunidad Autónoma ostenta competencias, recogidas en el Título I de su Estatuto de Autonomía, en diversas materias que afectan a la situación de las personas transexuales, tales como la organización, régimen y funcionamiento de las instituciones y establecimientos de protección y tutela de menores (artículo 10.14); sanidad interior (artículo 18.1), y, especialmente, asistencia social (artículo 10.12). Es necesario, por tanto, hacer mención explícita, en el Derecho positivo, a la aplicación del principio de no discriminación al libre desarrollo de la personalidad humana y, en concreto, a su identidad de género, para que en la interpretación y aplicación del ordenamiento jurídico de la Comunidad Autónoma de Euskadi nadie pueda ser discriminado por su condición de transexual.

Lege honek helburu du transexualei, transexual izateagatik edo izate horrek sortzen dien egoera pertsonal zein sozialagatik, legedian oraindik ere eragiten zaizkien bereizketa mota guztiak gainditzera bidean laguntzea eta aurreratzea, eta, horrekin batera, Konstituzioan aipatzen diren zenbait printzipioren arau-garapena hobetzea, alegia, diskriminaziorik eza, nortasunaren garapen askea eta pertsonaren, familiaren eta taldearen babes sozial, ekonomiko eta juridikoa jasotzen dituzten printzipioen arau-garapena hobetzea, horretarako aplikatzekoa den araudia gizarteak bizi duen garai historiakoari egokituz.

La presente Ley pretende contribuir y avanzar hacia la superación de todas las discriminaciones que, por razón de la condición o circunstancia personal o social de las personas transexuales, perduran en la legislación, y perfeccionar el desarrollo normativo de los principios constitucionales de no discriminación, libre desarrollo de la personalidad y protección social, económica y jurídica de la persona, la familia y el grupo, adecuando la normativa aplicable a la realidad social del momento histórico que vivimos.

III
III

Lege honen asmoa transexualitatearen izaera zehaztea da, zalantzan jarri gabe, agerikoa denez, Estatuak eskumen esklusiboa duela, Erregistro Zibilaren arloan, sexuari dagokion erregistroko marka eta horrekin batera doan izena aldatzeko bete behar diren baldintzak arautzeko. Dena den, lege honek ez du zehazten zein baldintza bete behar dituen transexual batek erregistroan izena aldatzeko; transexuala nor den zehazten du, eta baita hori nola egiaztatzen den ere, hain zuzen ere lege honetan jasotzen diren eskubideak benetakoak izan daitezen Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenen eremuan.

Esta Ley pretende, pues, definir la condición de transexualidad, sin cuestionar, obviamente, la exclusiva competencia estatal para la regulación, en el ámbito del Registro Civil, de los requisitos necesarios para el cambio de la marca registral del sexo y del nombre que la acompaña. En todo caso, esta Ley no define cuáles son los presupuestos para el cambio registral del nombre de la persona transexual, sino que delimita dicha condición de transexual y las formas de acreditar tal circunstancia, para que los derechos que en esta Ley se establecen sean efectivos en el ámbito competencial propio de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Hori dela eta, urrats garrantzitsua da, baina ez nahikoa, Diputatuen Kongresuak Pertsonen Sexuaren Aipamena Erregistro Zibilean Zuzentzea Arautzen duen martxoaren 15eko 3/2007 Legea onetsi izana, lege horrek bide eman duelako transexualek Erregistro Zibilean dituzten sexua eta izen berezia aldatu ahal izan ditzaten, era horretara errazagoa izan dadin pertsona horien izenean dauden administrazio-agiri guztiak beren egiazko genero-identitatera egokitzea. Horiek horrela izanik ere, transexualitateari modu integralean erantzuteko orduan garrantzi handikoak diren arlo batzuk ez ditu arautu aipatu legeak.

Por ello resulta un paso importante, pero insuficiente, la aprobación en el Congreso de los Diputados de la Ley 3/2007, de 15 de marzo, reguladora de la rectificación registral de la mención relativa al sexo de las personas, que, si bien ha permitido que las personas transexuales puedan cambiar su asignación registral del sexo y del nombre propio en el Registro Civil, facilitando así el proceso de adaptación de toda la documentación administrativa a su verdadera identidad de género, no entra a regular aspectos de suma importancia en el tratamiento integral de la transexualidad.

Izan ere, transexualen egoera oso konplexua da eta arreta integrala eskatzen du, erregistroetako aldaketez harago doan arreta: genero-identitatea, nortasunaren eskubideen zati den aldetik, pertsonaren duintasunerako eskubidearekin lotzen da, Espainiako Konstituzio Auzitegiak, apirilaren 11ko 53/1985 epaiaren bidez, duintasunaz egin zuen definizio honen arabera: «Pertsonari datxekion balio espiritual eta morala, bereziki adierazten dena norberaren bizitzaren autodeterminazio kontziente eta arduratsuan, eta besteen aldetiko errespetu-nahia dakarrena», eta, halaber, nortasunaren garapen askeari buruzko eskubideekin eta osasunerako, integritate psikofisikorako, intimitaterako eta norberaren irudirako eskubideekin ere lotzen da. Puntu honetan, aipamen berezia merezi dute transexual etorkinen babesgabetasun-egoera larriek eta haien bizi-baldintza zailek, izan ere, berariaz 3/2007 Legetik kanpo geratzen direnez, diskriminazio bikoitza pairatzen jarraituko dute, ez baitute erregistroko sexu-aipamena aldatzeko aukerarik.

La complejidad de la situación de las personas transexuales requiere una atención integral que va más allá del ámbito meramente registral: la identidad de género, como parte integrante de los derechos de la personalidad, entronca con el derecho a la dignidad de la persona –entendida esta, según definición del Tribunal Constitucional español en su sentencia número 53/1985, de 11 de abril, como «un valor espiritual y moral inherente a la persona, que se manifiesta singularmente en la autodeterminación consciente y responsable de la propia vida y que lleva consigo la pretensión al respeto por parte de los demás»–, así como con los derechos al libre desarrollo de la personalidad, a la salud, a la integridad psicofísica, a la intimidad y a la propia imagen, entre otros. Especial mención merece en este punto la grave situación de desprotección y las difíciles condiciones de vida de las personas transexuales inmigradas, que, quedando expresamente fuera de la Ley 3/2007, seguirán sufriendo una doble discriminación al no poder acceder a la rectificación registral de la mención relativa al sexo.

Pertsona guztiek ez dute berdin bizi beren transexualitatea. Horregatik, transexualen kolektiboan egiten den esku-hartzea ezin da homogeneoa izan, eta, modu berean, era horretako esku-hartzeak ezin dira beste talde batzuetara ere eraman. Alde horretatik, lege honek kontuan hartzen du aniztasun hori, eta aitortzen du beharrezkoa dela irizpide mediko, sozial eta psikologiko indibidualizatuak eta pertsona bakoitzari egokituak ezartzea, transexualaren genero-identitatea erabat errespetatuz. Horrenbestez, legeak, lehenik eta behin, pertsona batek legezko sexua ondorio guztietarako aldatzeko duen borondatea aitortu ez ezik, orobat aitortu behar du transexualek badutela barru-barruko beharrizana, askatasunez hala adierazten denean, tratu mediko egokia jasotzeko eta bere sentitzen duten sexura fisikoki ahalik eta gehien gerturatzeko. Horrekin lotuta, transexualen osasunari arreta integrala emateak berekin dakar psikologia kliniko kolegiatuak, medikuntzak eta sexologiak zehazten dituzten prozedurak aintzat hartzea, transexualek egoki ahal izan diezazkioten, kasu bakoitzaren arabera, lehen eta bigarren mailako sexu-karaktereak beren genero-identitateari, betiere kontuan hartuta transexualen artean askotariko jokamolde eta erantzunak izaten direla.

No todas las personas viven su transexualidad de la misma forma. Por lo tanto, el de las personas transexuales no es un colectivo en el que se deba intervenir de una forma homogénea, como tampoco debería realizarse con ningún otro colectivo. En este sentido, esta Ley es sensible a esa diversidad, y reconoce la necesidad de establecer unos criterios médicos, sociales y psicológicos individualizados y centrados en cada persona, con pleno respeto a la identidad de género de la persona transexual. Consecuentemente, la ley no sólo debe reconocer la voluntad de la persona a cambiar el sexo legal por el que es conocida, a todos los efectos, sino también la necesidad íntima de las personas transexuales, cuando así se expresa libremente, de recibir el tratamiento médico adecuado que les aproxime, en lo físico, lo máximo posible al sexo sentido. En este sentido, la atención integral a la salud de las personas transexuales incluye todo un conjunto de procedimientos definidos desde la psicología clínica colegiada, la medicina y la sexología para que la persona transexual pueda adecuar los caracteres sexuales secundarios y primarios, según cada caso, a su identidad de género, partiendo de la base de que existe una diversidad de comportamientos y respuestas entre las propias personas transexuales.

Eman beharreko arretaren muina eta oinarria ez da, besterik gabe, sexua berriro esleitzeko kirurgia; izan ere, kasu batzuetan halako kirurgia ez da berresleipen orokorraren zati garrantzitsuena. Horregatik, arreta beste arlo batzuetan ere ipini behar da, esate baterako, autolaguntzako mekanismoak lantzean, gizarte- eta familia-ingurunearen gaitzespenari eta gizarte- edota lan-bazterketari aurre egiteko; ordezko hormona-terapietan, sexu biologikoa norberaren genero-identitatera egokitzeko; ebakuntza plastiko-kirurgikoetan, batzuetan beharrezkoak izan baitaitezke pertsonaren identifikazioan nabarmentzen diren ezaugarri morfologikoak (hala nola gorputz-enborra edo zintzur-sagarra) aldatzeko, eta, halaber, beste faktore batzuekin, esaterako, ahotsaren tonuarekin eta modulazioarekin, edota aurpegiko ilearekin, zerikusia duten prestazio osagarri batzuetan ere eman behar da arreta.

La atención a prestar no se centra ni consiste únicamente en una cirugía de reasignación de sexo, que en parte de los casos ni siquiera constituye la parte esencial del proceso global de reasignación. Debe incidir, también, en la confección de mecanismos de autoapoyo para afrontar el rechazo del entorno social y familiar o la discriminación sociolaboral; en las terapias hormonales sustitutivas para adecuar el sexo biológico a la propia identidad de género; en las intervenciones plástico-quirúrgicas necesarias, en algunos casos, sobre caracteres morfológicos de relevancia en la identificación de la persona (como el torso o la nuez, por citar algunos); y, asimismo, en la prestaciones complementarias referidas a factores como el tono y la modulación de la voz, o el vello facial, entre otros.

Botere publikoek erreparoak izan dituzte sexua berriro esleitzeko prozesu konplexuari arreta integrala emateko orduan, eta, dudarik gabe, horrek areagotu egin ditu arretaren diziplinartekotasuna eta berezko zailtasunen zerrenda. Hogeita bost urte baino ez dira igaro transexualentzako genitalen ebakuntzak Zigor Kodean despenalizatu zirenetik. Hori dela eta, beharrezkoa da transexualitatearen arloko ikerketa zientifikoa sustatzea eta arlo klinikoan etengabeko eguneratzea bultzatzea, transexualitatearekin zerikusia duten tratamenduetako aurrerapen zientifiko eta teknologikoei dagokienez. Gai honen inguruan, gogora ekarri beharra dago Europako Legebiltzarraren 1989ko irailaren 12ko ebazpena, transexualen diskriminazioari buruzkoa; ebazpen horretan, pertsona bakoitzak aitorturik dauka gizaki gisa duen identitatearen zehaztasunak ezartzeko eskubidea, baina horrekin batera, estatuei zenbait neurri hartzeko eskatzen zaie, eskubide hori garatu ahal izateko. Neurri horien artean, hauek dira aipagarrienak: sexua aldatzeko tratamenduak kasuan kasuko osasun-sistema nazionalean sartzea, gizarte-laguntzak ematea sexu-egokitzapena dela-eta lana edo etxebizitza galdu duten transexualei, kontsultategiak jartzea transexualentzat, autolaguntzarako erakundeei laguntza finantzarioa ematea, neurri bereziak hartzea transexualek lana izan dezaten sustatzeko, eta jaiotza-agirian eta nortasun-agirian izena aldatzeko eta sexu-marka inskribatzeko eskubidea onartzea.

La reticencia de los poderes públicos a hacerse cargo de la atención integral del complejo proceso de reasignación de sexo ha incrementado, sin duda, su carácter multidisciplinar y el elenco de dificultades intrínsecas. Solo han transcurrido veinticinco años desde que fueron despenalizadas en el Código Penal las cirugías de genitales para las personas transexuales, y este dato hace especialmente necesaria la promoción de la investigación científica en el área de la transexualidad y la constante puesta al día, en el ámbito clínico, de los avances científicos y tecnológicos en los diversos tratamientos asociados a esta. Conviene recordar, en este sentido, que la Resolución del Parlamento Europeo de 12 de septiembre de 1989, sobre la discriminación de las personas transexuales, no solo reconoce el derecho de cada persona a establecer los detalles de su identidad como ser humano, sino que insta a los estados miembros a establecer una serie de medidas para favorecer su desarrollo. Entre ellas cabe destacar las siguientes: la inclusión del tratamiento de cambio de sexo en el sistema nacional de salud, la concesión de prestaciones sociales a las personas transexuales que hayan perdido su trabajo o su vivienda por razón de su adaptación sexual, la creación de consultorios para transexuales, la protección financiera a las organizaciones de autoayuda, la adopción de medidas especiales para favorecer el trabajo de las personas transexuales, y el derecho al cambio de nombre y de inscripción de la marca del sexo en la partida de nacimiento y documento de identidad.

Horrenbestez, lege honen xedea da, alde batetik, kolektibo honen berezitasunei erantzutea, eta, bestetik, berezitasun horiek kontuan hartuta, erantzutea transexualek duten berdintasun-beharrari beren eskubide mediko eta sozialak ziurtatzerakoan. Era berean, intersexualitate-maila handiago edo txikiagoa duten pertsonen eskubideei ere erantzun nahi zaie. Eta, horrez gain, Espainiako Konstituzioaren 9.2 artikuluaren espiritua ere jasotzen du. Izan ere, artikulu horretan xedatutakoaren arabera, «botere publikoei dagokie inguruabar zehatzak sustatzea, gizabanakoaren eta berak osatzen dituen taldeen askatasuna eta berdintasuna benetakoak eta eragingarriak izan daitezen; oztopoak kentzea, horiek haien osotasuna eragotzi edo zailtzen badute; eta herritar guztien parte-hartzea erraztea, bai bizitza politikoan, baita ekonomia-, kultura- eta gizarte-bizitzan ere». Hori dela eta, oraingo arau autonomiko honek izaera integrala izan nahi du, bere xedea delako, hain zuzen, transexualek Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako herritarrek dituzten bizi-baldintzak berdinak izatea. Horretarako, medikuntzaren arloko neurriez gainera, lan-arloko ekintza positiboa ere aurreikusi behar da, jada eratuta dauden sinergiez baliatuta. Halaber, hezkuntzaren arloan eta funtzionarioen esparruan aintzat hartu behar da lege honetan aldarrikatzen den aniztasuna.

Esta Ley pretende, por tanto, atender a las especificidades de este colectivo, dando respuesta, desde esa singularidad, al sentido de la igualdad que asiste a las personas transexuales a la hora de asegurar sus derechos médicos y sociales, así como los derechos de aquellas personas diagnosticadas con distintos grados de intersexualidad. Recoge, además, el espíritu del artículo 9.2 de la Constitución Española, al disponer que «corresponde a los poderes públicos promover las condiciones para que la libertad y la igualdad del individuo y de los grupos en que se integra sean reales y efectivas; remover los obstáculos que impidan o dificulten su plenitud y facilitar la participación de toda la ciudadanía en la vida política, económica, cultural y social». Por ello, esta norma autonómica pretende ser integral, precisamente porque su objetivo radica en que el colectivo de personas transexuales tenga unas condiciones de vida iguales a las del resto de la ciudadanía vasca. Para ello son necesarias no solo medidas de ámbito médico, sino también previsiones de acción positiva en el ámbito laboral, aprovechando las sinergias ya existentes. Y que, asimismo, el espacio educativo y el funcionarial sean sensibles a la diversidad que se invoca en esta Ley.

IV
IV

Legeak egitura hau du: zioen azalpena, bost kapitulu, bi xedapen gehigarri eta bi azken xedapen. Lehenengo kapituluan, xedapen orokor batzuk jasotzen dira, eta, horietan, legearen xedea eman, ezarpen-eremua zehaztu eta transexual izatea zer den definitzen da.

La Ley se divide en una exposición de motivos, cinco capítulos, dos disposiciones adicionales y dos finales. El Capítulo I contiene una serie de disposiciones de carácter general en las que se recogen el objeto de la Ley, su ámbito de aplicación y la definición de la condición de transexual.

Bigarren kapituluan, transexualitatearen arloko politika publikoaren oinarriak jartzen dira. Horretarako, hartu eta garatu beharreko zenbait neurri aipatzen dira, genero-identitateagatik bereizkeria eragiten duten jarrerei aurre egiteko; transexual, senitarteko eta gertuko lagunentzako informazio–, orientazio– eta aholkularitza-zerbitzu bat jarri da; eta amaitzeko, sexua berriro esleitzeko prozesuak irauten duen bitartean, administrazio-agiri egokiak izateko aukera jasotzen da, transexualek integrazio hobea izan dezaten eta sufrimendua edo diskriminazioa eragiten dien egoerarik gerta ez dadin.

En el Capítulo II se establecen las bases para una política pública en materia de transexualidad. Se contempla al efecto un conjunto de medidas a adoptar y desarrollar en contra de actitudes discriminatorias por razón de identidad de género; se establece un servicio de información, orientación y asesoramiento a las personas transexuales, sus familiares y personas allegadas, y, por último, se recoge la posibilidad de que las personas transexuales cuenten con documentación administrativa mientras dure el proceso de reasignación de sexo, al objeto de propiciarles una mejor integración social, evitando situaciones de sufrimiento o discriminación.

Hirugarren kapituluan, transexualek osasun-arloan izango dituzten eskubideen berri jasotzen da. Erregelamenduz arautuko da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan transexualitatearen arloko erreferentziako unitate bat izatea. Osasun-arretako, erizaintzako eta arreta psikologiko, psikoterapeutiko eta sexologikoko profesionalek osatuko dute unitate hori. Era berean, transexualen arretarako gida kliniko bat sortzea aipatzen da, gaiarekin zerikusia duten arloetako profesionalen arteko adostasun nahikoa lortzeko. Amaitzeko, berariaz aipatzen dira adingabe transexualek dituzten eskubideak, eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren bidez estatistikak egin beharko direla esaten da, egiten diren tratamenduen emaitzen berri jasotzeko.

En el Capítulo III se contemplan los derechos de las personas transexuales en el ámbito sanitario. Asimismo, se prevé la regulación reglamentaria de una unidad de referencia en materia de transexualidad dentro de Osakidetza-Servicio Vasco de Salud, integrada por personal profesional de la atención médica, de enfermería, psicológica, psicoterapéutica y sexológica. También se recoge la creación reglamentaria de una guía clínica para la atención de las personas transexuales, con el objetivo de articular el suficiente consenso profesional en los campos afectados. Por último, se hace una mención expresa a los derechos de las personas transexuales menores de edad y se establece la obligación de creación de estadísticas a través de Osakidetza-Servicio Vasco de Salud, sobre los resultados de los diferentes tratamientos.

Laugarren kapituluan, irizpide orokor bat ezartzen da, eta, horren arabera, Euskadiko herri-administrazioek, haiei atxikitako erakunde publikoek eta haien mendeko erakundeek ziurtatuko dute ez dela bereizkeriarik egingo genero-identitatea dela-eta, eta horren inguruan, ekintza positiboko plan eta neurri egokiak prestatu eta aplikatuko dituzte, transexualen kontratazioa eta enplegua sustatzeko.

El Capítulo IV fija un criterio general en virtud del cual las administraciones públicas vascas, los organismos públicos a ellas adscritos y las entidades de ellas dependientes se asegurarán de no discriminar por motivos de identidad de género, y, en ese sentido, elaborarán y aplicarán planes y medidas de acción positiva adecuadas para favorecer la contratación y el empleo de personas transexuales.

Bosgarren kapituluan, hezkuntzaren arloan transexualitatearen eta transexualen inguruan egin beharreko hainbat ekimen jasotzen dira.

El Capítulo V establece un conjunto de actuaciones en materia de transexualidad y respecto a las personas transexuales en el ámbito educativo.

I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
CAPÍTULO I
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Lege honen xedea da transexualei bermatzea Euskadiko herri-administrazioetatik arreta integrala eta beren beharrizan mediko, psikologiko, juridiko eta bestelakoetara egokitua jasotzeko eskubidea, gainerako herritarrek jasotzen duten moduan. Gainera, babesa ematea beren askatasuna erabil dezaten, oro har, bizitza sozialeko eremuetan eta, bereziki, zerbitzu publikoetan.

El objeto de la presente Ley es garantizar el derecho de las personas transexuales a recibir de las administraciones públicas vascas una atención integral y adecuada a sus necesidades médicas, psicológicas, jurídicas y de otra índole, en igualdad de condiciones con el resto de la ciudadanía. Además, proteger, en general, el ejercicio de su libertad en los diferentes ámbitos de la vida social y, en particular, en los distintos servicios públicos.

2. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Artículo 2.– Ámbito de aplicación.

Lege hau Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan benetan bizi diren eta, hurrengo artikuluan xedatutakoaren arabera, transexualak diren guztiei aplikatuko zaie.

Esta Ley será de aplicación a todas las personas con residencia efectiva en cualquiera de los municipios de la Comunidad Autónoma de Euskadi, que tengan la condición de transexuales de conformidad con lo dispuesto en el artículo siguiente.

3. artikulua.– Transexualak.

Artículo 3.– Personas transexuales.

Lege honen ondorioetarako, transexual izango da Erregistro Zibileko sexu-aipamena zuzendu duena edo zuzentzen ari dena, Pertsonen Sexuaren Aipamena Erregistro Zibilean Zuzentzea Arautzen duen martxoaren 15eko 3/2007 Legean xedatutakoaren arabera, eta mediku edo psikologo elkargokideen txostenaren bidez jarraian aipatzen diren alderdiak egiaztatzen dituena ere:

A los efectos de esta Ley, se entenderá que es transexual tanto la persona que haya procedido o esté procediendo a la rectificación de la mención del sexo en el Registro Civil, de conformidad con lo dispuesto en la Ley 3/2007, de 15 de marzo, reguladora de la rectificación registral de la mención relativa al sexo de las personas, como la persona que acredite, mediante informe de personal médico o psicólogo colegiado, los siguientes extremos:

a) Ez duela nortasun-nahasmendurik, adierazten duen eta aitortzea nahi duen genero-identitatearen inguruko okerrik izatera eragiten dionik, eta horren aurrean erakusten duen borondatea sendoa, zalantzarik gabekoa eta iraunkorra dela.

a) Que carece de trastornos de personalidad que la induzcan a error en cuanto a la identidad de género que manifiesta y pretende le sea reconocida, mostrando una voluntad estable, indubitada y permanente al respecto.

b) Ez datozela bat sexu biologikoa eta bere sentitzen duen genero-identitatea, eta disonantzia horrek modu egonkorrean eta iraunkorrean bizi duela gutxienez sei hilabetean.

b) Que presenta una disonancia, igualmente estable y persistente, durante al menos seis meses, entre el sexo biológico y la identidad de género sentida como propia.

II. KAPITULUA
TRANSEXUALITATEAREN INGURUKO POLITIKA PUBLIKORAKO OINARRIAK
CAPÍTULO II
BASES PARA UNA POLÍTICA PÚBLICA EN MATERIA DE TRANSEXUALIDAD

4. artikulua.– Euskadiko herri-administrazioen trataera.

Artículo 4.– Tratamiento de las administraciones públicas vascas.

Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioek beren jardunean eta kasu guztietan aintzat hartuko dute pertsonei zor zaien tratua genero-identitatearen araberakoa izango dela eta genero-identitate hori egokitzen zaiola bakoitzak bere sentitzen duen sexuari.

Las administraciones públicas vascas, en todos y cada uno de los casos en los que participen, obrarán teniendo en cuenta que las personas deben ser tratadas de acuerdo con su identidad de género, la que se corresponde con el sexo al que sienten pertenecer.

5. artikulua.– Transfobiaren aurkako neurriak.

Artículo 5.– Medidas contra la transfobia.

Euskadiko herri-administrazioek, transexualen elkarteekin lehentasunezko lankidetzan eta, hala badagokio, genero-identitatearen arloan jarduten duten erakundeekin:

Las administraciones públicas vascas, en colaboración preferente con las asociaciones de personas transexuales y en su caso con las organizaciones que trabajan en el ámbito de la identidad de género:

a) Sistematikoki, politika proaktiboa diseinatu, ezarri eta ebaluatuko dute, transexualek behar dituzten laguntzei dagokienez. Politika horrek bideragarria izateko beharrezko tresna eta egiturak izango ditu, eta transbertsala izango da.

a) Diseñarán, implementarán y evaluarán, sistemáticamente, una política proactiva en relación con los apoyos necesitados por las personas transexuales. Dicha política estará dotada de los instrumentos y estructuras necesarias para hacerla viable y ostentará carácter transversal.

b) Trebatzeko, sentsibilizatzeko eta bestelako programak garatu eta ezarriko dituzte, genero-identitatearen ondorioz sortzen diren diskriminazio-jarrerei, aurreiritziei eta estereotipo nagusiei aurre egiteko, era horretara lagunduz pertsonek elkar ezagut dezaten, elkarrekin harremana izan dezaten eta euren burua onets dezaten eta era berean sustatuz autoestimua eta duintasuna.

b) Desarrollarán e implementarán programas de capacitación, sensibilización u otros dirigidos a contrarrestar las actitudes discriminatorias, los prejuicios y los estereotipos dominantes por motivos de identidad de género, contribuyendo de esta manera a que las personas puedan descubrirse, relacionarse y valorarse positivamente, y fomentando la autoestima y la dignidad.

c) Sentsibilizazio-kanpainak abiaraziko dituzte herritar guztientzat, genero-identitatearekin loturiko indarkeriaren azpian dauden aurreiritziak desagerrarazteko eta transexualen genero-identitatea errespeta dadin sustatzeko.

c) Emprenderán campañas de sensibilización, dirigidas al público en general, a fin de combatir los prejuicios subyacentes a la violencia relacionada con la identidad de género y para promover el respeto de la identidad de género de las personas transexuales.

d) Trebatze- eta sentsibilizazio-programak abiaraziko dituzte generoagatik diskriminaziorik ez izateko printzipioaren inguruan, Euskadiko administrazio, organismo, sozietate eta erakunde publikoetako funtzionarioei, lan-kontratudun langileei, estatutupekoei eta pertsonal sanitarioari zuzenduak.

d) Emprenderán programas de capacitación y sensibilización sobre el principio de no discriminación por razón de género, dirigidos a todo el personal funcionario, laboral, estatutario y sanitario de las administraciones y de los organismos, sociedades y entes públicos vascos.

e) Ziurtatuko dute titulartasun publikoko nahiz pribatuko hedabideen ekoizpena eta antolamendua pluralista eta ez baztertzailea izango dela, genero-identitatearekin zerikusia duten gaiei dagokienez.

e) Asegurarán que tanto la producción como la organización de los medios de comunicación de titularidad pública o privada sea pluralista y no discriminatoria en materia de identidad de género.

f) Transexualen eskubideak sustatu eta babesten dituzten elkarte, talde eta erakundeen aitortza eta kreditatzea babestuko dute.

f) Apoyarán el reconocimiento y la acreditación de asociaciones, colectivos y organizaciones que promueven y protegen los derechos de las personas transexuales.

g) Euskadiko unibertsitateetako esparru akademiko guztietan transexualitateari buruzko prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa jasotzea eta sustatzea bultzatuko dute, eta lankidetza-hitzarmenak egingo dituzte honako xede hauekin:

g) Promoverán que las universidades vascas incluyan y fomenten, en todos los ámbitos académicos, la formación, la docencia y la investigación en materia de transexualidad, estableciendo convenios de colaboración para:

– Ikerketa eta sakontze teorikoa sustatzea, transexualen genero-identitatea ukatzen duten teoriak eta ideologiak zabal daitezen saihesteko.

– Impulsar la investigación y la profundización teórica, evitando la difusión de teorías e ideologías que niegan la identidad de género de las personas transexuales.

– Transexualen errealitateari buruzko azterlan soziologikoak eta hainbat arlotakoak prestatzea.

– Elaborar estudios sociológicos y de otra índole sobre la realidad de las personas transexuales.

– Transexualen prestakuntzarako eta enplegurako planak egiteko orientabidea eta laguntza ematea.

– Orientar y ayudar en los planes de formación y de empleo de las personas transexuales.

– Prestakuntza-planak egitea osasun-arloko eta transexualitatearekin harremana duten beste ezagutza-arlo batzuetako profesionalentzat.

– Elaborar planes de formación para profesionales sanitarios y de otras ramas del conocimiento que entran en contacto con la transexualidad.

h) Gizartean parte hartzea eta jolas- eta kirol-arloan gehiago integratzea bultzatuko dute.

h) Promoverán la participación social y una mayor integración en el ámbito lúdico y deportivo.

6. artikulua.– Aholkularitza- eta laguntza-zerbitzua transexualentzat, familientzat eta hurbilekoentzat.

Artículo 6.– Servicios de asesoramiento y apoyo a las personas transexuales, sus familiares y personas allegadas.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan, transexualek honako zerbitzu hauek izango dituzte:

1.– En la Comunidad Autónoma de Euskadi las personas transexuales tendrán acceso a servicios:

a) informazioa, orientazioa eta aholkularitza ematekoak, bai eta lege-zerbitzua ere, transexualei, haien familiei eta hurbilekoei, transexual izateari lotutako berariazko babes-beharren inguruan.

a) de información, orientación y asesoramiento, incluido el legal, a las personas transexuales, así como a sus familiares y personas allegadas, en relación con necesidades de apoyo específicamente ligadas a su condición transexual.

b) kolektibo honen eskubideak defendatzeko eta gizartearen, kulturaren, lanaren eta hezkuntzaren esparruan jasaten duen diskriminazioari aurre egin dakion sustatzekoak.

b) de promoción de la defensa de los derechos de este colectivo y de lucha contra la discriminación que este padece en el ámbito social, cultural, laboral y educativo.

2.– Erantzukizun publikoko zerbitzuen kudeaketari buruzko araudiaren esparruan, transexualen elkarteen lehentasunezko parte-hartzea sustatuko da zerbitzu horien kudeaketan, eta, hala badagokio, genero-identitatearen arloan jarduten duten erakundeena. Gizon eta emakume transexualek zerbitzu horien kudeaketan parte-hartze orekatua izatea sustatuko da.

2.– En el marco de la normativa relacionada con la gestión de servicios de responsabilidad pública, se promoverá en esta gestión la participación preferente de las asociaciones de personas transexuales, y en su caso de las organizaciones que trabajan en el ámbito de la identidad de género. En dicha gestión se promoverá asimismo una participación equilibrada de hombres y mujeres transexuales.

3.– Emakume sentitzen den pertsona orok, baldin eta hori hala dela hirugarren artikuluan xedatutakoaren arabera egiaztatzen badu, eta indarkeria matxistaren biktima bada, laguntzako baliabideetara jo ahal izango du, baldintza berdinetan.

3.– Toda persona cuya identidad de género sentida sea la de mujer, acredite tal condición de conformidad con lo dispuesto en el artículo tercero y sea víctima de la violencia machista, tendrá acceso, en condiciones de igualdad, a los recursos asistenciales existentes.

4.– Artikulu honetan aipatzen diren zerbitzuek pertsona intersexualei ere emango diete arreta espezifikoa.

4.– Los servicios referidos en el presente artículo atenderán también de forma específica a las personas intersexuales.

7. artikulua.– Administrazio-agiriak.

Artículo 7.– Documentación administrativa.

1.– Erregelamenduz ezarriko da transexualek, sexua berriro esleitzeko prozesuak irauten duen bitartean, administrazio-agiri egokiak eskuratu ahal izatea, prozesu horretan integrazio hobea izan dezaten eta sufrimenduko edo diskriminazioko egoerak saihets ditzaten.

1.– Se establecerá reglamentariamente la posibilidad de que las personas transexuales cuenten, mientras dure el proceso de reasignación de sexo, con documentación administrativa adecuada, al objeto de favorecer una mejor integración durante dicho proceso, evitando situaciones de sufrimiento o discriminación.

Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren etorkin transexualei dagokienez, aurreko lerrokadan aipatzen diren administrazio-agiriak indarrekotzat joko dira jatorriko herrialdeko erregistroan aldaketa egiteko aukera izaten duten arte.

Para las personas transexuales inmigradas con residencia en la Comunidad Autónoma de Euskadi, la documentación administrativa referida en el párrafo anterior se entenderá vigente hasta el momento en que puedan proceder al cambio registral en el país de origen.

2.– Aurreko paragrafoan aipatutako agiriak ematen direnean, eta, zehazki, transexualak bere sentitzen duen sexua islatzen duen nortasun-agiri nazionala ematen denean, Administrazioaren artxibo, datu-base eta gainerako fitxategietatik pertsonaren lehengo identifikazioa edo transexuala dela adierazten duen edozein datu desagerrarazteko beharrezko administrazio-tresnak baliatuko dituzte, era koordinatuan, Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek, toki-administrazioek eta Euskal Autonomia Erkidegoko beste edozein erakunde publikok; ezabatuko ez diren erreferentzia bakarrak izango dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak arreta ematen dion pertsona horren historial medikorako beharrezkoak direnak.

2.– Como consecuencia de la expedición de la documentación citada en el apartado anterior, y en todo caso a partir de la expedición del documento nacional de identidad que refleje el sexo sentido por la persona transexual, el Gobierno Vasco, las diputaciones forales, las administraciones locales y cualesquiera otros entes públicos propios de la Comunidad Autónoma de Euskadi habilitarán los mecanismos administrativos oportunos y coordinados para eliminar de los archivos, bases de datos y demás ficheros pertenecientes a la Administración toda referencia a la identificación anterior de la persona o a cualquier dato que haga conocer su realidad transexual, con excepción de las referencias necesarias en el historial médico confidencial de la persona a cargo de Osakidetza-Servicio Vasco de Salud.

III. KAPITULUA
TRANSEXUALEN OSASUN ARLOKO ARRETA
CAPÍTULO III
ATENCIÓN SANITARIA DE LAS PERSONAS TRANSEXUALES

8. artikulua.– Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren bitartez emandako laguntza.

Artículo 8.– Asistencia a través de Osakidetza-Servicio Vasco de Salud.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak, osasun publikoaren doako prestazioen esparruan, diagnostikoak, hormona-tratamenduak eta interbentzio plastiko-kirurgikoak egingo ditu, bai eta, lege hau garatzeko, gorputz-garapena pertsonak bere sentitzen duen generoaren aurka joateagatik sortzen diren arazoak konpontzeko ezartzen diren tratamenduak ere.

1.– Osakidetza-Servicio Vasco de Salud proporcionará, en el marco de las prestaciones gratuitas de la sanidad pública, los diagnósticos, los tratamientos hormonales y las intervenciones plástico-quirúrgicas, así como aquellos tratamientos que, en desarrollo de esta ley, se determinen para dar solución a los problemas derivados de un desarrollo corporal que se ha producido en contra del correspondiente al género sentido por la persona.

2.– Erregelamendu bidez arautuko da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan transexualitatearen arloko erreferentziako unitate bat, ezartzen diren osasun-arretako zein erizaintzako profesionalez eta orobat psikologia, psikoterapia eta sexologiaren arloetako profesionalez osatua. Erreferentziako unitateak definituko du transexualak jarraitu beharreko prozesua, eta horretarako aintzat hartuko ditu haren inguruabar pertsonalak, osasun-egoera eta, agerpen biologikoan, bere sentitzen duen sexuaren araberako aldaketa egiteko nahiak.

2.– Se regulará reglamentariamente una unidad de referencia en materia de transexualidad dentro de Osakidetza-Servicio Vasco de Salud, integrada por el personal profesional de la atención médica y de enfermería y de la atención psicológica, psicoterapéutica y sexológica que se determine. La unidad de referencia será la que defina el proceso a seguir por la persona transexual, conforme a sus circunstancias personales, a su estado de salud y a sus deseos de cambio en la manifestación biológica acorde con el sexo sentido como propio.

9. artikulua.– Gida klinikoa.

Artículo 9.– Guía clínica.

1.– Erregelamendu bidez ezarriko da transexualen arretarako gida kliniko bat, xede izango duena profesionalen arteko adostasun nahikoa lortzea psikologiaren, medikuntzaren, kirurgiaren eta sexologiaren arloan. Gida hori lehentasunezko lankidetzan egingo da transexualen elkarteekin eta, hala badagokio, genero-identitatearen arloan jarduten duten erakundeekin, eta arlo horretako nazioarteko laguntza-irizpide objektibo eta estandarrak bildu beharko ditu; gainera, jarduera mota bakoitzerako profesionalen beharrezko prestakuntza zehaztuko du eta deribazio-bide egokienak ezarriko. Gidan jasoko da, halaber, pertsonak bere tratamenduaren inguruko erabakietan parte har dezan jarraitu beharreko prozedura.

1.– Se establecerá, reglamentariamente, una guía clínica para la atención de las personas transexuales, con el objetivo de articular el suficiente consenso profesional en los campos de la psicología, la medicina, la cirugía y la sexología. Esta guía, que se elaborará en colaboración preferente con las asociaciones de personas transexuales y en su caso con las organizaciones que trabajan en el ámbito de la identidad de género, deberá contener los criterios objetivos y estándares asistenciales internacionales en la materia; especificar la cualificación necesaria del personal profesional para cada tipo de actuación, y determinar los circuitos de derivación más adecuados. La guía recogerá, asimismo, el procedimiento de participación de la persona afectada en la toma de decisiones referidas a su tratamiento.

2.– Arreta psikologikoaren eta psikoterapeutikoaren arloan, aplikatzekoa izango den gida klinikoak sustatu beharko du transexualak lor dezan behar besteko osotasun emozionala bere egin duen generoaren rolean bizitzeko, gorputz-tratamenduak ematen dizkion aukeren eta mugen balorazio errealista eginda, eta, aldi berean, erraztasunak eman dakizkion gizarte- eta familia-egokitzapenerako prozesuan, izan lezakeen gizarte-gaitzespenari edo diskriminazioari aurre egiteko baliabideak emanez.

2.– En materia de atención psicológica y psicoterapéutica, la guía clínica a aplicar deberá promover que la persona transexual consiga la entereza emocional necesaria para vivir en el rol del género asumido, con una valoración realista de las posibilidades y limitaciones que le ofrece el tratamiento corporal, al tiempo que se le facilite el proceso de adaptación social y familiar, dotándole de recursos para hacer frente a posibles situaciones de rechazo social o discriminación.

3.– Aipatutako gida klinikoak honako ildo hauek jaso beharko ditu gutxienez:

3.– La referida guía clínica deberá contener como mínimo las siguientes pautas:

a) Transexualei aitortuko zaie eskubidea dutela beren berariazko beharrizan eta helburuetarako egokienak diren tratamenduak jasotzeko, bai eta beren garapen pertsonala erraztuko duen osasun-arloko arreta integrala jasotzeko ere.

a) Se reconocerá el derecho de la persona transexual a acceder a los tratamientos más acordes a sus necesidades y aspiraciones específicas, recibiendo una adecuada atención integral de salud que facilite el camino de su desarrollo personal.

b) Transexualek bermatuta izango dute eragiten dieten tratamenduen formulazioan parte hartzeko eskubidea, betiere haien autonomia aitortzetik abiatuta, genero-identitateagatiko diskriminaziorik gabe eta errespetu osoz.

b) Se garantizará el derecho de la persona transexual a participar en la formulación de los tratamientos que le afecten, desde el reconocimiento de su autonomía, sin discriminación basada en su identidad de género y con pleno respeto por la misma.

c) Bermatuko da hormona-terapiak, interbentzio plastiko-kirurgikoak eta gainerako prozedura osagarriak momentu egokian emango direla, eta profesionalen eta zerbitzu horiek eskatzen dituztenen artean adostuko direla.

c) Se garantizará que las terapias hormonales, las intervenciones plástico-quirúrgicas y los demás procedimientos complementarios sean procurados en el momento oportuno, y acordados, de forma mutua, entre los profesionales y las personas que los demandan.

4.– Hormona-tratamendua edo tratamendu plastiko-kirurgikoak aldez aurretik egin izana ezin izango da baldintza gisa jarri bestelako tratamendu osagarriak jasotzeko.

4.– No se podrá condicionar el derecho a recibir otros tratamientos complementarios a la realización previa del tratamiento hormonal o de los tratamientos plástico-quirúrgicos.

10. artikulua.– Transexualen eskubideak.

Artículo 10.– Derechos de las personas transexuales.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 10. artikuluan jasotako eskubideen titularrak dira transexualak. Bereziki, ondoko eskubide hauek dituzte ospitale eta erietxe publiko zein pribatuetan:

Las personas transexuales son titulares de los derechos recogidos en el artículo 10 de la Ley 8/1997, de 26 de junio, de Ordenación Sanitaria de Euskadi. En particular tienen derecho, en hospitales y centros sanitarios, públicos o privados:

a) Bere sentitzen duten sexuari dagokion genero-identitatearen araberako tratua jasotzea; identitate horri dagozkion geletan edo zentroetan ingresatuak izatea, sexuaren araberako areto desberdinak badaude, eta, azken batean, beren genero-identitateari dagokion tratua jasotzea.

a) A ser tratadas conforme a su identidad de género con relación al sexo sentido como propio, a ser ingresadas en salas o centros correspondientes a dicha identidad cuando existan diferentes dependencias por razón de sexo, y, en definitiva, a recibir el trato que corresponde a su verdadera identidad de género.

b) Esperientzia nahikoa duten profesionalen arreta jasotzea, nola tratamenduari dagokioen espezialitate zehatzean hala transexualitatearen arloan oro har.

b) A ser atendidas por personal profesional con experiencia suficiente, tanto en la especialidad concreta en que se enmarque el tratamiento como en el ámbito de la transexualidad en general.

c) Eragiten dieten tratamenduen inguruan informazioa jasotzea eta kontsultatuak izatea.

c) A ser informadas y consultadas de los tratamientos que les afecten.

d) Zalantzarik badute, bigarren iritzi bat eskatzea beste mediku bati, tratamendua edo interbentzio kirurgikoa egin aurretik.

d) A solicitar, en caso de duda, una segunda opinión a otro miembro del personal médico, antes de acceder a tratamientos o intervenciones quirúrgicas.

11. artikulua.– Adingabe transexualen arreta.

Artículo 11.– Atención de menores transexuales.

Transexual adingabeek erabateko eskubidea dute beren transexualitateari buruzko diagnostiko eta tratamendu mediko egokia jasotzeko, bereziki hormonen bidezko terapia. Adingabeei eman beharreko osasun-arretan aintzat hartuko da, adingabeak diren aldetik, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legeak ezartzen duena, eta halaber, pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituen 2002ko azaroaren 14ko 41/2002 Oinarrizko Legean ezarritakoa.

Las personas transexuales menores de edad tienen pleno derecho a recibir el oportuno diagnóstico y tratamiento médico relativo a su transexualidad, especialmente la terapia hormonal. La atención sanitaria que se les preste, en tanto que menores, se hará de acuerdo con lo dispuesto en la Ley 3/2005, de 18 de febrero, de atención y protección a la infancia y la adolescencia, y en la Ley 41/2002, de 14 de noviembre, básica reguladora de la autonomía del paciente y de los derechos y obligaciones en materia de información y documentación clínica.

12. artikulua.– Estatistikak eta datuen tratamendua.

Artículo 12.– Estadísticas y tratamiento de datos.

1.– Transexualen osasun-arloko arretaren jarraipenean sartuko da, halaber, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak estatistikak sortzea egiten diren tratamendu, terapia eta ebakuntzen emaitzei buruz. Estatistika horietan zehaztuko dira erabilitako teknikak, izandako arazoak eta erreklamazioak, bai eta laguntzaren kalitatearen balorazioa ere.

1.– El seguimiento de la atención sanitaria de las personas transexuales incluirá la creación de estadísticas a través de Osakidetza-Servicio Vasco de Salud sobre los resultados de los diferentes tratamientos, terapias e intervenciones que se lleven a cabo, con detalle de las técnicas empleadas y las complicaciones y reclamaciones surgidas, así como de la evaluación de la calidad asistencial.

2.– Artikulu honen 1. paragrafoan aurreikusitako estatistikak egiteko, Osabide Global fitxategia erabiliko da. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua da fitxategi horren titularra, eta Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa aplikatuko du.

2.– Para la elaboración de las estadísticas previstas en el apartado 1 de este artículo se utilizará el fichero Osabide Global, del que es titular Osakidetza-Servicio Vasco de Salud, en los términos previstos en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal.

13. artikulua.– Profesionalen prestakuntza.

Artículo 13.– Formación de profesionales.

Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Administrazioak neurri egokiak ezarriko ditu, dagozkion profesionalen elkarteekin, unibertsitateekin, transexualen elkarteekin eta, hala badagokio, genero-identitatearen arloan jarduten duten elkarteekin elkarlanean, profesionalei transexualitateaz eta emakume eta gizonen arteko berdintasunaz berariazko prestakuntza jasotzeko duten eskubidea bermatzeko, eta, orobat, transexualei arlo horretan esperientzia nahikoa eta egiaztatua duten profesionalen arreta jasotzeko duten eskubidea bermatzeko.

La Administración sanitaria de la Comunidad Autónoma de Euskadi establecerá las medidas adecuadas, en estrecha colaboración con las sociedades profesionales correspondientes, con las universidades existentes y con las asociaciones de las personas transexuales, y en su caso con las organizaciones que trabajan en el ámbito de la identidad de género, para asegurar el derecho del personal profesional a recibir formación específica en materia de transexualidad y de igualdad de mujeres y hombres, así como el derecho de las personas transexuales a ser atendidas por personal profesional con experiencia suficiente y demostrada en la materia.

IV. KAPITULUA
LAN ESPARRUAN EZ DISKRIMINATZEA
CAPÍTULO IV
DE LA NO DISCRIMINACIÓN EN EL ÁMBITO LABORAL

14. artikulua.– Lan-esparruan ez diskriminatzeko printzipioa.

Artículo 14.– Principio de no discriminación en el ámbito laboral.

Euskadiko herri-administrazioek, haiei atxikitako erakunde publikoek eta haien mendeko erakundeek ziurtatuko dute langileen kontratazioan eta sustapen-politiketan ez dela diskriminaziorik egingo genero-identitatea dela-eta.

Las administraciones públicas vascas, los organismos públicos a ellas adscritas y las entidades de ellas dependientes se asegurarán, en la contratación de personal y en las políticas de promoción, de no discriminar por motivos de identidad de género.

15. artikulua.– Ekintza positiboko neurriak enpleguaren arloan.

Artículo 15.– Medidas de acción positiva en el empleo.

Euskadiko herri-administrazioek ekintza positiboko plan eta neurri egokiak prestatu eta aplikatuko dituzte, jada indarrean dauden enplegu-baliabideak erabilita, transexualen kontratazioa eta enplegua sustatzeko.

Las administraciones públicas vascas elaborarán y aplicarán planes y medidas de acción positiva adecuadas, dentro de los mecanismos de empleabilidad ya existentes, para favorecer la contratación y el empleo de personas transexuales.

V. KAPITULUA
TRANSEXUALITATEAREN TRATAMENDUA HEZKUNTZA SISTEMAN
CAPÍTULO V
TRATAMIENTO DE LA TRANSEXUALIDAD EN EL SISTEMA EDUCATIVO

16. artikulua.– Transexualitatearen tratamendua oinarrizko hezkuntzan.

Artículo 16.– Tratamiento de la transexualidad en la educación básica.

Euskadiko Administrazio publikoak bermatuko du hezkuntzako metodo, curriculum eta baliabideek genero-identitateen dibertsitatea ulertu eta errespetatzen laguntzen dutela, ikasleen eta gurasoen eta senitartekoen behar bereziak kontuan izanda.

La Administración pública vasca asegurará que los métodos, currículos y recursos educativos sirvan para aumentar la comprensión y el respeto a la diversidad de identidades de género, incluyendo las necesidades particulares del alumnado y las de sus progenitores y familiares en este sentido.

17. artikulua.– Transexualitatearen arloko jarduerak.

Artículo 17.– Actuaciones en materia de transexualidad.

Euskadiko Hezkuntza Administrazioak, transexualen elkarteekin lehentasunezko lankidetzan eta, hala badagokio, genero-identitatearen arloan jarduten duten erakundeekin:

La Administración educativa vasca, en colaboración preferente con las asociaciones de personas transexuales, y en su caso con las organizaciones que trabajan en el ámbito de la identidad de género:

a) Trebatze– eta sentsibilizazio-programetan sartuko ditu, giza eskubideen gaineko nazioarteko arauei eta berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioei buruzkoekin batera, genero-identitatearen gaineko programak, hezkuntza publikoko maila guztietako ikasle eta irakasleentzat.

a) Incluirá, dentro de los programas de capacitación y sensibilización respecto a las normas internacionales de derechos humanos y a los principios de igualdad y no discriminación, también los concernientes a la identidad de género, dirigidos al personal docente y al alumnado, en todos los niveles de la educación pública.

b) Neurri egoki eta beharrezko guztiak hartuko ditu, hezkuntza- eta trebakuntza-programak barne direla, genero-identitatean oinarritutako edozein diskriminazio desagerrarazteko.

b) Adoptará todas las medidas oportunas y apropiadas, incluyendo programas de educación y capacitación, para alcanzar la eliminación de cualquier discriminación basada en la identidad de género.

18. artikulua.– Transexualei buruzko jarduerak.

Artículo 18.– Actuaciones respecto a las personas transexuales.

Euskadiko Hezkuntza Administrazioak bermatuko du, beharrezko diren neurriak hartuta, babes egokia emango diela ikasle, langile eta irakasle transexualei diskriminazio, gizarte-bazterketa eta indarkeria ororen aurka, bai eta jazarpenaren eta erasoen aurka ere, eskolaren eremuan.

La Administración educativa vasca garantizará, adoptando todas aquellas medidas que sean necesarias, una protección adecuada a estudiantes, personal y docentes transexuales contra todas las formas de discriminación, exclusión social y violencia por motivos de identidad de género, incluyendo el acoso y el hostigamiento, dentro del ámbito escolar.

XEDAPEN GEHIGARRIAK
DISPOSICIONES ADICIONALES

Lehenengoa.– Gida klinikoa.

Primera.– Guía clínica.

Gehienez ere sei hilabeteko epean, adituen batzorde bat jarriko da abian, eta, transexualen elkarteekin eta, hala badagokio, genero-identitatearen arloan jarduten duten erakundeekin lankidetzan, transexualen arretarako gida klinikoa prestatuko du, lege honen 9.1 artikuluak xedatzen duen moduan.

En el plazo máximo de seis meses se pondrá en funcionamiento una comisión de expertas y expertos que, en colaboración con las asociaciones de personas transexuales y en su caso con las organizaciones que trabajan en el ámbito de la identidad de género, configurarán la guía clínica para la atención de las personas transexuales, tal y como dispone el artículo 9.1 de esta Ley.

Bigarrena.– Erreferentziako unitatea.

Segunda.– Unidad de referencia.

Lege hau indarrean sartu eta gehienez ere sei hilabeteko epean jarriko da abian, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan, transexualitatearen arloko erreferentziako unitatea, lege honen 8.2 artikuluan ezarritakoari jarraiki.

En el plazo máximo de seis meses desde la entrada en vigor de esta Ley se pondrá en funcionamiento la unidad de referencia en materia de transexualidad dentro de Osakidetza-Servicio Vasco de Salud, tal y como lo determina el artículo 8.2 de esta Ley.

AZKEN XEDAPENAK
DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Erregelamendu bidezko garapena.

Primera.– Desarrollo reglamentario.

Eusko Jaurlaritzari ahalmena ematen zaio lege hau aplikatu eta garatzeak eskatzen dituen erregelamendu-mailako xedapen guztiak eman ditzan.

Se habilita al Gobierno Vasco para dictar cuantas disposiciones reglamentarias exijan la aplicación y desarrollo de esta Ley.

Bigarrena.– Indarrean sartzea.

Segunda.– Entrada en vigor.

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hiru hilabetera sartuko da indarrean.

Esta Ley entrará en vigor a los tres meses de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Por consiguiente, ordeno a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi, particulares y autoridades, que la guarden y hagan guardarla.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 2a.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.


Azterketa dokumentala

Vitoria-Gasteiz, a 2 de julio de 2012.

El Lehendakari,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.


Análisis documental

Euskadi, bien común