Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

126. zk., 2012ko ekainaren 28a, osteguna

N.º 126, jueves 28 de junio de 2012


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA
PRESIDENCIA DEL GOBIERNO
2954
2954

12/2012 Legea, ekainaren 21ekoa, Kiroleko Dopinaren aurkakoa.

LEY 12/2012, de 21 de junio, contra el Dopaje en el Deporte.

Eusko Legebiltzarrak 12/2012 Legea, ekainaren 21ekoa, Kiroleko Dopinaren aurkakoa onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

Se hace saber a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi que el parlamento vasco ha aprobado la siguiente Ley 12/2012, de 21 de junio, contra el Dopaje en el Deporte.

ZIOEN AZALPENA
EXPOSICIÓN DE MOTIVOS

Euskal Autonomia Erkidegoak, Autonomia Estatutuko 10.36 artikuluaren arabera, eskumen esklusiboa du kirolaren arloan. Eskumen horren babesean, Soin Kulturaren eta Kirolaren otsailaren 19ko 5/1988 Legea onartu zuen Eusko Legebiltzarrak, baina ez zuen dopinaren alorra arautu. Kirolaren maila guztietan aldaketa-prozesu handia gertatzen ari zenez, lege hori indarrean dagoen Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legeak ordezkatu zuen, eta horretan bai, dopinaren alorra arautu zen.

La Comunidad Autónoma del País Vasco tiene, a tenor del artículo 10.36 del Estatuto de Autonomía, la competencia exclusiva en materia deportiva. Al amparo de dicha competencia, el Parlamento aprobó la Ley 5/1988, de 19 de febrero, de la Cultura Física y del Deporte, texto legal que no reguló el dopaje. El acelerado proceso de transformaciones que estaba experimentando el deporte condujo a la sustitución de la misma por la vigente Ley 14/1998, de 11 de junio, del Deporte del País Vasco, que sí regula el ámbito del dopaje.

14/1998 Legean VII. tituluko V. kapitulu osoa dopinaren gaiari buruzkoa da. Baina kapitulu horretan arautzen denaz gain, gainontzeko artikuluetan ere arazo horri buruzko zenbait xedapen biltzen dira. Dena den, nahiz eta lege hori lehen urrats garrantzitsua izan Euskadin dopinaren gaitzari aurre egiteko araudi propioa izateko, onartu zenetik igaro den denborak agerian utzi du arazo berriak sortu direla eta aldaketa handiak izan direla antolaketa-moduetan eta erakundeetan, bai estatuan nahiz nazioartean.

Esta Ley 14/1998 destina completamente el Capítulo V, del Título VII, al dopaje. Además de dicho Capítulo, a lo largo del resto del articulado se contienen diversas previsiones sobre tal problemática. Aunque dicha Ley supuso un primer e importante paso para dotar al País Vasco de una regulación propia para combatir la lacra del dopaje, el tiempo transcurrido desde la aprobación ha puesto de manifiesto nuevas problemáticas e importantes transformaciones organizativas y normativas en el ámbito estatal e internacional.

Batetik, kirol-ekitaldiak tradizionalki kirol-federazioek antolatzen zituzten arren, gaur egun merkatuaren joeren menpe jarri dira nabarmen ekitaldiok, eta federazioak ez diren beste erakunde batzuek antolatzen dituzte; bada, dopinaren aurkako borroka arautzen zuen araudia ez zegoen erakunde horiei begira zehazturik.

Por un lado, los eventos deportivos, estructurados tradicionalmente en torno a las federaciones deportivas, se han mercantilizado notablemente y están siendo organizados por entidades, ajenas a la organización federativa, para quienes no estaba prevista la normativa reguladora de la lucha contra el dopaje.

Bestetik, nahiz eta era batera zein bestera dopatzea beti izan den kiroleko etikaren oinarrizko printzipioak urratzeko modua, gaur egun dopina ez da, besterik gabe, kirolaren arloko engainu larria, baizik eta praktika arriskutsu antolatuen multzoa, oso arriskutsuak izan daitezkeenak osasun publikoarentzat, bereziki kirolarien bizitzarentzat. Dopina kirolaren arloko etikaren eta kirolari jakin baten osasunaren esparrua gainditu eta osasun publikoko benetako arazo bihurtu da. Dopina ez da kirolari jakin batzuen noizean behingo egintzen erakusgarri; horren atzean, interes ekonomiko handiak dituzten talde antolatuak daude.

Por otra parte, aunque las diferentes prácticas de dopaje han constituido siempre una vulneración de los principios fundamentales de la ética deportiva, en la actualidad el fenómeno del dopaje ya no es sólo un grave engaño deportivo; se ha convertido en un conjunto de prácticas peligrosas organizadas que pueden ser muy peligrosas para la salud pública, especialmente para la vida de los deportistas. El dopaje ha sobrepasado el marco exclusivo de la ética deportiva y de la salud individual de un deportista para convertirse en un auténtico problema de salud pública. El dopaje no es la expresión de prácticas aisladas e individuales de las y los deportistas sino que responde a tramas organizadas con fuertes intereses económicos.

Gainera, dopinaren aurkako esparru juridikoak ere aldaketa sakonak bizi izan ditu. 14/1998 Legea onartu eta urtebetera, Lausanan (Suitzan) Kiroleko Dopinari buruzko Munduko Konferentzia izan zen, eta bertan garbi utzi zuten aginte publikoen eta kirol-erakundeen arteko elkarlanean sakondu beharra zegoela. Konferentzia horrek norabide-aldaketa ekarri zuen kiroleko dopinaren arazoari heltzeko moduan, eta azpimarragarriena nazioarteko erakunde independente bat sortu beharra erakustea izan zen, dopinari aurre egiteko arau komunak jarri eta kirol-erakundeen nahiz aginte publikoen ahaleginak koordina zitzan. Urte horretan bertan, Dopinaren aurkako Mundu Agentzia eratzea erabaki zen. Haren egituran eta finantziazioan modu orekatuan parte hartzen dute Nazioarteko Batzorde Olinpiarrak eta herrialde askotako gobernuek, gero eta kezkatuago baitaude dopinak izan duen gorakadaz eta dopina goi-mailako kirol-lehiaketen eremuaz haratago azkar zabaldu izanaz.

El marco jurídico de la lucha contra el dopaje también ha experimentando profundas reformas. Un año después de la aprobación de la Ley 14/1998 se celebró en Lausana, Suiza, la Conferencia Mundial sobre el Dopaje en el Deporte, que puso de manifiesto la necesidad de profundizar en la colaboración entre poderes públicos y organizaciones deportivas. Tal conferencia supuso un cambio de rumbo en la forma de abordar el problema del dopaje en el deporte, poniendo el acento en la necesidad de crear un organismo internacional independiente que estableciera normas comunes para combatir el dopaje y coordinara los esfuerzos de las organizaciones deportivas y de los poderes públicos. Ese mismo año se acordó constituir la Agencia Mundial Antidopaje, en cuya estructura y financiación participan de forma equitativa el Comité Olímpico Internacional y los gobiernos de un gran número de países, preocupados cada vez más por el auge del dopaje y su rápida expansión más allá del ámbito de la alta competición deportiva.

2003. urtean, Dopinaren aurkako Mundu Agentziak (Suitzako zuzenbidearen mendeko fundazio pribatua da) Dopinaren aurkako Mundu Kodea idatzi zuen, eta kode horren osagarri diren nazioarteko estandarrak ere zehaztu zituen. Testu horiek nazioarteko kirol-mugimenduak derrigor bete beharreko arau eta jarraibideen multzoa dira, eta horrekin batera, baita beharrezko erreferentzia ere dopinaren aurkako borrokan esku hartzen ari diren erakunde publikoentzat ere. Dopinaren aurkako Mundu Agentziaren ekimen horien ondorioz, Unescok, 2005eko urriaren 19an izandako bileran, Kiroleko Dopinaren Aurkako Nazioarteko Konbentzioa onartu zuen. Espainiak ere berretsi duen konbentzio hori (2007ko otsailaren 16ko Estatuaren Buletin Ofiziala) gure ordenamendu juridikoaren zati bat da, Konstituzioaren 96. artikuluan xedatutakoaren arabera. Testu horiek guztiek gobernuei dopinari aurre egiteko gakoa diren gaien inguruan harmonizazioa ekarriko duten arauak idazteko eskatzen diete. Esandakoa dela eta, eskuartean dugun lege honen bidez, dopinaren aurkako euskal araudia mundu mailako kodeak dituen printzipioekin harmonizatu nahi da, kiroleko dopinaren aurkako borrokan eraginkortasun handiagoa lortzeaz gainera. Izan diren aldaketa sakon horien beste erakusgarri bat Espainiako Legebiltzarrak Osasuna Babesteko eta Kiroleko Dopinaren Aurkako azaroaren 21eko 7/2006 Lege Organikoa onartu izana da. Jasotzen dituen aginduetako batzuk organikoak dira, eta beste batzuk onartzeko arrazoia Estatuak kiroleko dopinarekin zerikusia duten gaietan dituen eskumenak izan dira.

En 2003, la Agencia Mundial Antidopaje, fundación privada sometida al derecho suizo, elaboró el Código Mundial Antidopaje y los estándares internacionales que lo complementan. Tales textos constituyen un conjunto de reglas y directrices de obligado cumplimiento para el movimiento deportivo internacional y de necesaria referencia para las instituciones públicas implicadas en la lucha contra el dopaje. Estas iniciativas de la Agencia Mundial Antidopaje condujeron a la aprobación, por la Unesco, en su sesión de 19 de octubre de 2005, de la Convención Internacional contra el Dopaje en el Deporte. Dicha convención, que ha sido ratificada por España y publicada en el Boletín Oficial del Estado el 16 de febrero de 2007, forma parte de nuestro ordenamiento interno, conforme a lo dispuesto en el artículo 96 de la Constitución. Tales textos exigen a los gobiernos la elaboración de normas que conduzcan a una armonización sobre aspectos clave para combatir el dopaje. Por ello, con la presente Ley se trata, también, de armonizar la normativa vasca de lucha contra el dopaje con los principios que aquel código proclama y de alcanzar mayor eficacia a la hora de combatir el dopaje en el deporte. Otra etapa de este proceso de profundos cambios ha venido protagonizada por la aprobación, por el Parlamento español, de la Ley Orgánica 7/2006, de 21 de noviembre, de protección de la salud y de lucha contra el dopaje en el deporte. Parte de sus preceptos tienen naturaleza orgánica y otros han sido aprobados sobre la base de las competencias que el Estado ostenta en materias relacionadas con el dopaje.

Esandako guztiagatik, lege honetan jasotako araudiak oinarri izan dituen printzipioak hain zuzen ere kiroleko dopinaren aurkako borrokan estatuan eta nazioartean aurreratuen dauden erakundeek onartutakoak dira. Lehiaketa-kirolaren egitura piramidala denez, eta kirol-lehiaketek elkarren artean lotura dutenez lurralde-eremuetan eta -mailetan, esparru juridiko komuna behar da kiroleko dopinaren aurkako borrokan aritzeko. Euskadin izaten diren nazioarteko zein estatuko kirol-lehiaketa batzuetan leku askotatik etorritako kirolari, talde eta federazioek hartzen dute parte, eta horrek gutxieneko kontu batzuetan behintzat harmonizatua izango den araua edukitzea eskatzen du.

Por todo lo anterior, la normativa que se contiene en la presente Ley se basa en los principios comúnmente aceptados por los organismos internacionales y nacionales más avanzados en la lucha de contra el dopaje en el deporte. La estructura piramidal del deporte de competición y la interrelación de las competiciones deportivas en sus distintos ámbitos y niveles territoriales exige un marco jurídico común en la lucha contra el dopaje en el deporte. En el País Vasco se celebran competiciones deportivas internacionales y estatales con participación de deportistas, clubes y federaciones de diversa procedencia y ello precisa una normativa mínimamente armonizada.

Horren ondorioz, nahiz eta 14/1998 Legeak erregimen berritzailea ekarri garai hartan, gaur egun berrikuntza eta eguneratzeak behar ditu dopinari aurre egin ahal izateko; izan ere, kirolaren eta kirolari buruz zabaldu diren baloreen eta oinarrien antinomiaren sinbolo dugu dopina, bereziki Euskadiko Kirolari buruzko 14/1998 Legearen 2.1 artikuluan esaten denaren antinomia, hauxe baitio artikulu horrek: «interes publikoa duen gizarte-jarduera da kirola, pertsonen heziketan eta garapen integralean laguntzen duena; halaber, bizi-kalitatea eta norberaren nahiz gizartearen ongizatea hobetzen laguntzen du».

Por tanto, el régimen novedoso que fue introducido en el País Vasco por la Ley 14/1998, aparece hoy día necesitado de reformas y actualizaciones para combatir un fenómeno, el dopaje, que simboliza la antinomia del deporte y de los valores y fundamentos que siempre se han predicado del mismo, muy particularmente en el artículo 2.1 de la Ley 14/1998, el cual dispone que «el deporte constituye una actividad social de interés público que contribuye a la formación y al desarrollo integral de las personas, a la mejora de su calidad de vida y al bienestar individual y social».

Eskumenei dagokienez, komeni da gogora ekartzea gorago aipaturiko 14/1998 Legearen 4. artikuluan xedaturik geratu zela Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde komunen eskumena izango zela ondorengo eskumena gauzatzea: «dopinari aurrea hartzea, kontrolatzea eta zigortzea».

Desde el punto de vista competencial, conviene recordar que el artículo 4 de la citada Ley 14/1998 ya dispuso que corresponde a las instituciones comunes de la Comunidad Autónoma del País Vasco el ejercicio de la siguiente competencia, consistente en la «regulación de la prevención, control y represión del dopaje».

Legeak nabarmen gogortu du dopinaren aurka borrokan egiteko lege-esparrua, baina gogortze hori kirolarien eta prozesuan esku hartzen duten gainerako pertsonen oinarrizko eskubide eta askatasunak errespetatu beharraz bateratzen saiatu da. Testuak oinarrizko ideia bat du abiaburu: dopinaren aurkako borroka ezin da edozein modutan eraman aurrera, eta kontu handiz zaindu behar dira dopinaren aurkako kontroletan parte hartzen duten kirolarien eskubideak, baina kontrolon eraginkortasuna inondik ere gutxitu gabe. Eraginkortasun hori lortzeko, kirolariek dituzten eskubide batzuk orekatu egin beharko dira, dopinaren aurkako borrokan lortu nahi diren bidezko helburuekin proportzionalki jardun ahal izateko (Europako Erkidegoetako Justizia Auzitegiaren 2006ko uztailaren 18ko epaia, David Mecaren eta beste batzuen kasua Europako Erkidegoen Batzordearen aurka).

En la Ley se produce un endurecimiento notable del marco legal de la lucha contra el dopaje, endurecimiento que se ha tratado de cohonestar con el respeto a los derechos y libertades fundamentales de las y los deportistas y demás personas intervinientes. El texto parte de una idea básica: la lucha contra el dopaje no puede llevarse a cabo de cualquier modo y se debe ser exquisito con todos los derechos de las y los deportistas implicados en los controles antidopaje, sin merma alguna de la eficacia de éstos. Para alcanzar tal eficacia, algunos derechos de las y los deportistas deben ser ponderados de modo proporcional a los fines legítimos que se consigan en materia de lucha contra el dopaje (Sentencia del Tribunal de Justicia de las Comunidades Europeas de 18 de julio de 2006, caso David Meca y otros contra Comisión de las Comunidades Europeas).

Lege berri honekin, bestalde, federazioenak ez diren kirol-jardueretako dopina kontrolatu eta zigortzeko erregimena ezartzen da. Gaur egungo legerian federatutako kirolari buruz egiten diren aurreikuspenak beste kirol-jarduera batzuetara ere hedatu dira, horiek ere babestu beharra dagoela ikusten baita, hain zorrotza ez den araubide batez baldin bada ere. Gai horretan, legeak 14/1998 Legearekin hasitako bideari jarraitzen dio, orduan ere aurreikusi baitzen zehapen-erregimena federazioen esparrutik kanporako ere, eta 7/2006 Lege Organikoak zabaldutako ildoan ere badoa, lehiaketetakoa ez den kirol-jardueretan ere zehapenak jarri ahal izatea aurreikusten baitu. Horren inguruan, legeak berariaz aipatzen ditu zenbait debeku, kirolean galarazita dauden substantzia eta metodoak banatzen edo merkaturatzen dituzten kirol-zentroei begira.

Con esta nueva Ley se aplica también el régimen de control y represión contra el dopaje a las actividades deportivas no federadas. Se amplían las actuales previsiones legales sobre el deporte federado a otras realidades deportivas que también son merecedoras de protección, aunque con un régimen menos estricto. En este aspecto la Ley sigue el camino iniciado con la Ley 14/1998, que ya contemplaba un régimen sancionador fuera del ámbito de las federaciones, y también sigue la estela marcada por la Ley Orgánica 7/2006 que contempla medidas sancionadoras en el ámbito de la actividad deportiva no competitiva. En esta línea, la Ley incorpora prohibiciones expresas con relación a los centros deportivos donde se distribuyen o comercializan sustancias y métodos prohibidos en el deporte.

Dopina kontrolatzearen arloan, kontrolak egiteko beste modu batzuk berariaz jasotzen ahalegindu da legea. Dopinarekin inolako tolerantziarik izan nahi ez badugu, ez da nahikoa, besterik gabe, laginak hartu eta analisiak egitea. Beharrezkoa da iruzur egiteko beste bide batzuk ere kontrolatzea, hala nola erabilera terapeutikoko baimenak. Hori dela eta, legeak ez du mugatzen dopinaren aurkako kontrola laginak hartzera, eta gainera, hartuko diren laginak ez dira kirolarien gernuarenak bakarrik izango; legeak beste lagin mota batzuk hartzeko atea zabalik uzten du, eta ez du inolako biderik inposatzen. Zientziaren eta teknologiaren arloko ikerketa eta aurrerapenen emaitzak izango dira unean-unean kontrol modurik egokiena zein den zehaztuko dutenak. Legeak aurrerapen horiek mugatu ordez, ikuspegi irekia du, eta aurrerapen horiei euskarri juridikoa eskaini nahi die.

En materia de control de dopaje la Ley hace un esfuerzo por contemplar de forma expresa otras modalidades de control. La tolerancia cero con el dopaje no es compatible con un control de dopaje ceñido exclusivamente a las tomas de muestras y análisis. Es necesario controlar otras vías de fraude como el control de las autorizaciones de uso terapéutico. Por ello, la Ley no restringe los controles antidopaje a las tomas de muestras y, además, las tomas de muestras no se reducen a la orina de las y los deportistas sino que el texto legal abre los controles a otros tipos de muestras, sin imponer vía alguna. Tendrá que ser la evolución de las investigaciones científicas y los resultados de los avances tecnológicos quienes marquen en cada momento la vía más adecuada de control. La Ley, lejos de frenar tales avances, trata de ser abierta y dar cobertura jurídica a tales avances.

Bereziki aipatzekoa da testu berriak osasun-kontrolak deitutakoei emandako garrantzia. Legean, kontzeptu horrek jarduera-multzo hau hartzen du bere baitan: kirol-jarduerak osasunari eragin diezazkiokeen ondorioak hobetzeko, kontrolatzeko eta prebenitzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak, kirol-federazioek eta gainerako kirol-erakundeek egokitzat hartzen dituzten jarduerak, bai eta dopinaren eta osasunaren alorrean legeak ezarritako betebeharrak kirolariek bete ditzaten kontrolatzeko jarduerak ere.

Mención especial requiere el tratamiento que el nuevo texto otorga a los denominados controles de salud. Se incluyen bajo ese concepto el conjunto de actuaciones que la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco, las federaciones y demás entidades deportivas consideren oportunas para mejorar, controlar y prevenir los efectos contrarios a la salud que pueda producir la actividad deportiva así como a controlar el cumplimiento por las y los deportistas de las obligaciones previstas en la Ley en materia de dopaje y salud.

Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak zehaztuko du, lege hau erregelamendu bidez garatzeko arauek ezarritako moduan, zein kasutan izango den egokia kirolari bati lizentzia kentzea osasuna dela eta. Osasun-kontrol horiek ez dira sartzen lan-harremanen esparruaren barruan. Lege honek kirol-erakunde orori ematen dio eskumena osasun-kontrolak egiteko erakundeko kirolariei, lan-harremana izan edo ez izan. Atzerapauso nabarmena izango litzateke federazioei eta gainontzeko kirol-erakundeei beren kirolariei osasun-kontrolak egiteko aukera ukatzea, lan-harremanik ez egotea arrazoitzat hartuta.

Asimismo, la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco determinará, en los términos que establezcan las normas de desarrollo reglamentario de esta Ley, aquellos supuestos en los que proceda la suspensión de la licencia a deportistas por razones de salud. Tales controles de salud no se insertan en el marco de las relaciones laborales. En el presente texto se ha optado por facultar a cualesquiera entidades deportivas a realizar controles de salud a sus deportistas, con independencia de que tengan una relación laboral. Sería un franco retroceso negar a las federaciones y demás entidades deportivas la facultad de realizar controles de salud sobre sus deportistas por el mero hecho de no existir una relación laboral.

Lege-testuan berariaz aipatzen da zenbait kirol-elkarte, kirolari eta pertsona fisiko eta juridiko batzuek debekaturik izango dutela laguntza publikoak jasotzea dopinarekin zerikusia duten egoera batzuetan. Erretorika hutsa izango litzateke dopinaren aurkako kontrol- eta zigor-erregimena gogortzen saiatzea, eta aldi berean aginte publikoei aukera ematea dopinaren aurkako araudia urratu duten pertsona eta erakundeei ekonomikoki laguntzeko.

En el texto legal se incorpora una mención expresa a la prohibición de patrocinio público a clubes, deportistas y demás personas físicas o jurídicas en determinadas circunstancias relacionadas con el dopaje. Resultaría pura retórica que se trate de endurecer el régimen de control y represión del dopaje si se permite a los poderes públicos ayudar económicamente a personas y entidades que infringen la normativa antidopaje.

14/1998 Legean arau-hausteen eta zehapenen tipifikazioa oso mugatua zen, eta lege berri hau baliatu da sortu diren premia berriei erantzun eta nazioarteko araudiak dioenera egokitzeko. 14/1998 Legean aipatzen ziren zehapenak ez zetozen bat Dopinaren aurkako Mundu Kodean esaten zenarekin, eta hori dela eta, egokitzeko ahalegina egin da orain; dena den, esan beharrekoa da oraingo erregimenak 7/2006 Lege Organikoa hartu duela erreferentziatzat.

La tipificación de las infracciones y sanciones de la Ley 14/1998 era muy limitada y se ha aprovechado esta Ley para ajustarla a las necesidades que han ido surgiendo y a la normativa internacional. Las sanciones existentes en dicha Ley no se acomodaban a lo establecido en el Código Mundial Antidopaje y se ha realizado un esfuerzo de adaptación, debiéndose significar que tal régimen está inspirado en la vigente Ley Orgánica 7/2006.

Erabilera terapeutikoko baimenen bidez gertatzen ari diren iruzur garrantzitsuei aurre egiten saiatu da legea; izan ere, gero eta garbiago ikusten da dopinari bide emateko aukera bihurtzen ari dela erabilera terapeutikoa. Kirolariek, beste edozein pertsonak bezala, gaixotu eta lesioak izan ditzakete, eta horiek sendatzeko tratamendu medikoa behar izango dute. Hori hala izanik, legeak zenbait kasutan erabilera terapeutikoko baimenak emateko aukera aitortzen du. Baina hori egitearekin batera, kirol-baja izenekoa ere zehazten du, eta egoera horren bidez, kirolariak erabateko askatasuna izango du tratamendu terapeutikoa jasotzeko, beste edozein pertsonak egiten duen gisan, baina tarte horretan ezin izango du lehiatu.

La Ley trata de dar respuesta al importante fraude existente en materia de autorizaciones de uso terapéutico que, como se viene reconociendo abiertamente, se ha convertido en una puerta abierta al dopaje. Los deportistas, como cualquier persona, pueden padecer enfermedades o lesiones que precisan tratamiento médico. La posibilidad de solicitar una autorización de uso terapéutico se reconoce en la Ley en determinadas circunstancias. Junto a esta vía se instaura la figura de la baja deportiva, nueva figura que permite a la o el deportista un tratamiento terapéutico totalmente libre, como a cualquier otra persona, pero sin posibilidad de competir.

Legeak berariaz jasotzen du dopinaren aurka borroka egiteko oinarrizko beste tresna bat: beste erakunde publiko edo pribatu batzuek jarritako zehapenak aintzat hartzea. Hau da, beste herrialde edo autonomia-erkidego batean edo beste kirol-motaren batean zigorra jaso badu kirolari batek, ezin izango du Euskadin lehian aritu zehapena indarrean den artean, zehapen hori dena delakoa izanik ere.

La Ley incorpora de forma expresa un instrumento fundamental en la batalla contra el dopaje: el reconocimiento mutuo de sanciones impuestas por otras instancias públicas o privadas. Una o un deportista sancionado por dopaje en otro país, comunidad autónoma o modalidad deportiva no puede competir en el País Vasco mientras esté vigente la sanción, cualquiera que sea su naturaleza.

Lege honetan, dopinaren aurkako borroka modu integralean ulertu da. Dopinaren praktika arautzeaz gainera, bereziki jasotzen ditu legearen artikuluetan kirolarien errendimendua handitzeko erabiltzen diren substantzia eta metodoek osasunean eduki ditzaketen ondorioei buruz entitate profesionalei eta kirolariei eman beharreko ikerketa, sentsibilizazioa, prestakuntza eta informazioa. Hori dela eta, legeak prebentzioaren arloan zenbait neurri hartu beharko direla zehazten du. Neurri horien artean ikerketa-lanak sartzen dira, eta ikerketaren arloko programa horiek aurrera eramateko modua izateko, legean informazioa emateko bide batzuk zehazten dira, hain zuzen ere eragile publiko eta pribatuei ikerketako programak aurrera eramatean erabiltzeko modukoak izan daitezkeen datuak helarazteko. Halaber, legeak berariaz ezarri du formazio– eta informazio-programak egitea, batik bat, klub, federazio, ikastetxe, kirolari, teknikari, zuzendari eta gainerako kirol-eragileei zuzenduak; horien helburua dopinak kirolaren arloan tradizionalki landu diren balioak arriskuan ez jartzea da, eta osasunari kalte larriak eragiten dizkioten eta debekatuta dauden substantziez eta metodoez ez baliatzea kirolariak. Merezi du bereziki adieraztea lehiaketa ofizialetakoa ez den errendimenduko kirolaren eremuan dopinaren aurkako borrokan sentsibilizatzeko berariazko programak aurreikusi direla; hauetaz ari gara: atletismoko proba herrikoiak, bizikleta-lasterketak, gimnasioak eta abar.

La lucha contra el dopaje se concibe en esta Ley de forma integral. Además de regular la práctica del dopaje, contempla en su articulado, de forma especial, la investigación, sensibilización, formación e información de las entidades profesionales y personas deportistas sobre los efectos que las diferentes sustancias y métodos utilizados para mejorar el rendimiento deportivo pueden tener sobre la salud. Por ello, la ley contempla la obligación de adoptar diversas medidas de prevención. Entre las mismas se incluyen acciones de investigación y, con el objetivo de hacer efectiva dichos programas de investigación científica, la ley contempla mecanismos de información poniendo a disposición de los diversos agentes públicos y privados aquellos datos que puedan ser utilizados en el desarrollo de aquellos programas. Asimismo, se incluye expresamente la realización de programas de formación e información dirigidos fundamentalmente a clubes, federaciones, centros escolares, deportistas, técnicos y técnicas, dirigentes y demás agentes deportivos a fin de evitar que los valores tradicionalmente trabajados en el ámbito del deporte sean amenazados por el dopaje y con el objetivo de impedir que las y los deportistas recurran a sustancias y métodos prohibidos en grave perjuicio de su salud. Especial mención se debe hacer a la previsión de programas específicos de sensibilización en la lucha contra el dopaje en el campo del deporte que no es de competiciones oficiales de rendimiento: pruebas atléticas populares, carreras cicloturistas, gimnasios, etcétera.

Atal berezia behar du dopinaren alorreko datu pertsonalen babesarekin zerikusia duen orok. Legeak bere baitan hartu dituen zenbait xedapenek, kirolarien eta beste pertsona batzuen eskubideei dagokienez, badu eraginik datu pertsonalen babesean, nahiz eta ez duten arautzen. Egoera jakin batzuetan, zenbait informazio agintari eskudunei jakinarazteko betebeharrak ezartzen dira; beste egoera batzuetan, berriz, datu horien tratamendua arautzen da, eta abar. Horregatik, lege hau egiterakoan honako hauek hartu dira kontuan: Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa; abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, datu pertsonalen babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamendua onartzen duena; eta otsailaren 25eko 2/2004 Legea, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoa.

Capítulo especial precisa todo lo relativo a la protección de datos de carácter personal en materia de dopaje. La ley incluye disposiciones que inciden, aunque no regulan, en el derecho de deportistas y de otras personas a la protección de sus datos de carácter personal. En algunos supuestos se contemplan deberes de comunicación de determinadas informaciones a las autoridades competentes, en otros supuestos se contempla el tratamiento de dichos datos, etcétera. Por dicha razón, se ha tenido en consideración la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, el Real Decreto 1720/2007, de 21 de diciembre, por el que se aprueba el Reglamento de desarrollo de la Ley Orgánica 15/1999, así como la Ley 2/2004, de 25 de febrero, de Ficheros de Datos de Carácter Personal de Titularidad Pública y de Creación de la Agencia Vasca de Protección de Datos.

Lege honetan, dopin– eta osasun-kontrolekin zerikusia duten datuak (analisien emaitzak, azterketa medikoen emaitzak, osasun-kontrolen emaitzak, erabilera terapeutikoko baimenen eskaerak eta baimenak, eta abar) osasunari buruzko datu pertsonaltzat hartzen dira, eta horregatik behar dute babes berezia.

La ley parte de la consideración que los datos relacionados con los controles de dopaje y de salud (resultados de los análisis, resultados de los reconocimientos médicos, resultados de los controles de salud, solicitudes y concesiones de autorizaciones de uso terapéutico, etcétera) son datos de carácter personal relativos a la salud y, por dicha razón, merecedores de una especial protección.

Azkenik, legeak, kontuan izanik kirol-espirituaren aurkako egintzak saihestu nahi dituela eta kirolariaren osasuna babestea duela helburu, edozein dela beraren federazio-mota, araudi berezia ezarri du federatu gabeko kirol lehiaketetan parte hartzen duten kirolarientzat, esaterako, eskola-lizentzia, unibertsitate-lizentzia, edo lizentziaren baliokidea den inskripzioa dutenentzat. Ezinbestekoa da antolatutako kirol-jardueretan parte hartzen duten kirolari guztien osasuna zaintzea, alde batera utzita lizentzia duten edo ez. Legearen asmoa ez da dopin-kontrolak orokorrean aplikatzea kirola egiten duen edonori, eta, horregatik, ahalmena ematen dio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zerrenda bat presta dezan, beren mendeko kirolariei dopin-kontrolak egitea zilegi izango den federatu gabeko kirol lehiaketekin. Horren bitartez kontrol horren proportzionaltasuna zaindu nahi izan da, hau da, beren ezaugarri bereziengatik benetan kontrolatzekoak diren lehiaketetan baino ez egitea dopin-kontrola.

Por último, la Ley, pretendiendo ser consecuente con el fin de impedir actos contrarios al espíritu deportivo, y con el fin, asimismo, de proteger la salud de las y los deportistas, con independencia de su condición federada, establece un régimen especial para las y los deportistas que participan en competiciones deportivas no federadas, tales como los deportistas con licencia escolar, con licencia universitaria o mediante inscripción equivalente a licencia. Resulta necesario proteger la salud de las y los deportistas que participan en competiciones organizadas, haciendo abstracción de la posesión de licencia federada. La Ley no pretende extender la realización de controles de dopaje generalizados sobre toda la población que practica deporte y por ello habilita a la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco a aprobar y publicar una relación de las competiciones deportivas no federadas que podrán ser objeto de la realización de controles de dopaje a sus deportistas. Se ha pretendido con ello ponderar la proporcionalidad de dicho control y limitar el mismo a aquellas competiciones deportivas que, por sus singulares características, deban ser susceptibles de control.

Azken batean, legea idazteko arrazoi nagusia 14/1998 Legean dopinaren arloan jasotzen diren xedapenak gaur egungo egoerara egokitu beharra izan da, nabarmena delako premia hori; eta Euskadik asmo handiko esparru juridikoa izatea ere lortu nahi du, gure kiroletik dopinaren gaitz larria eraginkortasunez erauzten saiatzeko.

En definitiva, la Ley surge de una necesidad evidente de adaptar las disposiciones establecidas a lo largo de la Ley 14/1998 en materia de dopaje a la nueva realidad y pretende dotar al País Vasco de un marco jurídico ambicioso dirigido a erradicar de forma eficaz tal lacra del dopaje en nuestro deporte.

I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
XEDAPEN OROKORRAK
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Dopatzea: kontzeptua eta ezarpen-eremua.

Artículo 1.– Concepto de dopaje y ámbito de aplicación.

1.– Lege honetan arautzen direnetarako, ondorengoa izango da dopatzea: kirolariaren errendimendua artifizialki handitzeko, debekatuta dauden substantziak hartzea edo debekatutako metodoak erabiltzea; hori guztia kirol-arauen aurkakoa izango da.

1.– A los efectos de esta Ley, el dopaje consiste en el consumo por el o la deportista de sustancias prohibidas o la utilización de métodos prohibidos para aumentar artificialmente su rendimiento deportivo, representando ello un acto contrario a las reglas deportivas.

2.– Animaliek parte hartzen duten kirol-lehiaketei dagokienez, dopatzetzat hartuko da animaliei debekatutako substantziak ematea edo haiekin debekatutako metodoak erabiltzea haien kirol-errendimendua artifizialki handitzeko; hori guztia kirol-arauen aurkakoa izango da.

2.– Respecto a las competiciones deportivas en las que participen animales, el dopaje consiste en la administración a los animales de sustancias prohibidas o de métodos prohibidos para aumentar artificialmente su rendimiento deportivo, representando todo ello un acto contrario a las reglas deportivas.

3.– Zehapenen arloan izango dituen ondorioengatik, dopatzea izango da, era berean, lege honetan eta ezartzekoa den gainontzeko araudian dopinaren aurka zehaztutako araudia ez betetzea edozein pertsona fisiko edo juridikok, araudia bete beharra badu.

3.– A los efectos sancionadores, también se considera como dopaje el conjunto de infracciones de la normativa antidopaje contenida en la presente Ley y en el resto de la normativa aplicable en materia de dopaje por parte de cualesquiera personas físicas o jurídicas que estén sujetas a la misma.

4.– Legearen eremu material orokorra Euskal Autonomia Erkidegoan garatutako kirol-jarduerek osatzen dute, federatua izan edo ez izan. Aurrekoa hala izanik ere, ez zaie legeak dioena ezarriko estatuko lehiaketa ofizialei eta nazioarteko kirol-lehiaketei, azken horiek nazioarteko kirol-federazioek edo kasuan kasuko erakunde olinpikoak edo paraolinpikoak antolatzen dituenean.

4.– El ámbito material general de la presente Ley está constituido por las competiciones deportivas, federadas o no, que se desarrollen en el País Vasco. No obstante lo anterior, quedan excluidas de la aplicación de la Ley las competiciones deportivas oficiales de ámbito estatal y las competiciones deportivas internacionales organizadas por las federaciones deportivas internacionales o el organismo olímpico o paralímpico correspondiente.

5.– Legearen aplikazio-eremu subjektibo orokorrak euskal federazio-lizentzia duten kirolari guztiak hartzen ditu bere baitan, unibertsitatekoa zein eskolakoa izan, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoan antolatzen diren kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko baimena ematen duen federazio-lizentzia dutenak, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoan lehiatzen diren kirolari guztiak ere. Era berean, kirola Euskadin egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiei ere ezarriko zaie legea, nahiz eta kirol-jarduera hori aldi batez baino egin ez, eta baita kirol-jardueretan parte hartzen duten animalien jabeei ere. Aplikazio-eremu subjektiboa esandakoa izanik ere, kirolari horiek estatuko edo nazioarteko kirol-jardueretan parte hartzen dutenean edo eremu horretako lizentziak ere izateagatik, estatuko eta nazioarteko xedapenak bete beharko dituzte.

5.– El ámbito subjetivo general de aplicación de esta Ley se extiende a las y los deportistas con licencia federativa, universitaria o escolar vasca que habilite para participar en competiciones deportivas oficiales del País Vasco así como a todos aquellos y aquellas deportistas que compitan en el País Vasco. De igual forma, la Ley también será de aplicación a cualesquiera otras personas físicas o jurídicas que desarrollen su actividad en el País Vasco, aunque sea temporalmente, así como a aquellos propietarios de animales que participen en actividades deportivas. Dicho ámbito subjetivo se entiende sin perjuicio de la aplicación de disposiciones estatales e internacionales a los citados deportistas con ocasión de su participación en actividades deportivas de ámbito estatal o internacional o por razón de poseer también licencias de dicho ámbito.

6.– Lege honetan esaten direnetarako, kirolaritzat hartuko da legearen beraren mende dauden kirol-lehiaketetan parte hartzen duen pertsona oro, parte hartze hori federazio-lizentzia bidez egiten bada, unibertsitatekoa zein eskolakoa zein lege honen ondorioetarako kirol-lizentziaren balioa duen inskripzio-titulua izan.

6.– A los efectos de la presente Ley, se consideran deportistas todas aquellas personas que participen en las competiciones deportivas sujetas a la misma mediante licencia federada, universitaria o escolar o mediante título de inscripción que, a efectos de esta Ley, también tendrá la consideración de licencia deportiva.

2. artikulua.– Printzipio orokorrak.

Artículo 2.– Principios generales.

Euskal Autonomia Erkidegoan kirolak ondorengo oinarrizko printzipioak bete beharko ditu, dopinaren aurkako borrokaz ari garela:

El deporte se regirá en la Comunidad Autónoma del País Vasco por los siguientes principios fundamentales en el campo de la lucha contra el dopaje:

a) Dopina kiroleko etikaren eta olinpismoaren baloreen aurkakoa da.

a) El dopaje es contrario a los valores de la ética deportiva y del olimpismo.

b) Dopinak kalte larria eragin diezaieke kirolariei eta kiroletako animaliei.

b) El dopaje puede atentar gravemente a la salud de las y los deportistas o, en su caso, de los animales.

c) Dopina modu guztietan da baztertzekoa, eta beraz, debekaturik egongo da eskumena duen organoak onartutako zerrendan galarazitakoak direla esaten den substantziak edo metodoak gomendatzea, proposatzea, baimentzea, uztea, eskura jartzea, saltzea, horiez hornitzea, kontsumitzea edo erabiltzea, betiere hori guztia baimenik ez duten pertsonek egiten badute edo kasuan kasuko araudian jarritako bideak, helburuak nahiz baldintzak bete gabe egiten bada.

c) El dopaje es rechazable en todas sus formas, de modo que está prohibido recomendar, proponer, autorizar, permitir, facilitar, vender, suministrar, consumir o utilizar sustancias y métodos que figuren prohibidos en la lista que apruebe el organismo competente siempre que dichas acciones se realicen por personas no autorizadas para ello o fuera de los cauces, objetivos o condiciones establecidas por la normativa correspondiente.

d) Kirolariek, lehiaketetan ari direla nahiz horietatik kanpora, dopinaren aurkako kontrolak egin beharko dituzte hala eskatzen dietenean eskumena duten agintariek, eta beste horrenbeste gertatuko da azterketa, egiaztatze eta ikerketa osagarriekin ere.

d) Las y los deportistas tienen la obligación de someterse, dentro o fuera de competiciones, al control de dopaje al que se les requiera por las autoridades competentes y a los exámenes, revisiones, comprobaciones o investigaciones complementarias.

e) Kiroletik dopina erauztea kirol-antolakunde guztien oinarrizko helburuetako bat izango da.

e) La erradicación del dopaje en el deporte debe ser un objetivo fundamental de todas las organizaciones deportivas.

f) Informazioa, prestakuntza eta ikerketa ezinbesteko lantresnak dira dopina desagerrarazteko.

f) La formación, la información y la investigación son instrumentos indispensables para la erradicación del dopaje.

g) Kiroleko dopinaren prebentzioak eskolan, unibertsitatean eta kirol federatuan jarduteko tresna izan behar du.

g) La prevención del dopaje en el deporte debe constituir un instrumento de actuación en los ámbitos escolar, universitario y federado.

h) Estatuarekin eta nazioartearekin dopinaren aurka lankidetza eta koordinazio administratibo egokia izatea lagungarri gertatuko da dopinak kirolean dituen ondorioak neutralizatzeko.

h) La correcta colaboración y coordinación administrativa con los ámbitos estatal e internacional de lucha contra el dopaje favorecerá la neutralización de sus efectos en el deporte.

3. artikulua.– Kirolarien erantzukizuna.

Artículo 3.– Responsabilidades de las y los deportistas.

Kirolariek ondorengo erantzukizunak hartu beharko dituzte beren gain dopinaren aurkako borrokan:

Las y los deportistas deberán asumir las siguientes responsabilidades en el campo de la lucha contra el dopaje:

a) Dopinaren esparruan ezartzekoak diren baldintza eta akordioen berri izatea, eta horien ondoriozko neurri guztiak betetzea.

a) Conocer las disposiciones y acuerdos aplicables en el campo del dopaje y someterse a todas las medidas derivadas de los mismos.

b) Hala eskatzen zaienetan, laginak ematera eta gainontzeko kontroletara joatea eta, era berean, eskatzen zaien informazio guztia ematea.

b) Presentarse a las tomas de muestras y demás controles en que sean requeridos y, asimismo, proporcionar toda la información que le sea solicitada.

c) Irensten duten edo erabiltzen duten guztiaren erantzule izatea.

c) Ser responsables de todo lo que ingieran o utilicen.

d) Medikuntza-alorreko langileei jakinaraztea kirolaria izateagatik ezin duela kirol-alorreko legerian debekatuta dagoen substantziarik hartu edo metodorik erabili, eta ziurtatzea, ahal duen neurrian, agindu dioten tratamendu terapeutikoak ez dituela dopinaren aurkako arauak urratzen.

d) Informar al personal médico de su condición de deportista y de su obligación de no consumir o utilizar sustancias o métodos prohibidos en la reglamentación deportiva y asegurarse, en la medida de sus posibilidades, de que el tratamiento terapéutico prescrito no viola las normas antidopaje.

e) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan eta eskumena duten beste erakundeetan dopinaren inguruko arau-hausteak salatzea, halakoren baten berri izaten badute.

e) Denunciar ante la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco y ante aquellas instituciones competentes de cualquier violación de las normas antidopaje de la que tengan conocimiento.

f) Dopinaren aurkako informazio-, prestakuntza- eta ikerketa-programetan parte hartzea.

f) Colaborar en los programas de formación, información e investigación en materia antidopaje.

g) Dopina kontrolatzeko onartuko diren dokumentuak izenpetzea, kirol-lehiaketetan parte hartu ahal izateko.

g) Suscribir los documentos que se aprueben en el campo del control del dopaje para la participación en competiciones deportivas.

h) Eskolan, unibertsitatean eta kirol federatuan dopina prebenitzeko programetan lankidetzan aritzea.

h) Colaborar en los programas de prevención del dopaje en los ámbitos escolar, universitario y federado.

4. artikulua.– Kirolarien laguntzaileen eta kirol-lehiaketetan parte hartzen duten animalien laguntzaileen inguruneko pertsonen erantzukizunak.

Artículo 4.– Responsabilidades del personal del entorno de las y los deportistas y de los animales que participan en competiciones deportivas.

1.– Kirolarien laguntzaileen eta kirol-lehiaketetan parte hartzen duten animalien laguntzaileen inguruneko pertsonek ondorengo erantzukizunak hartu beharko dituzte beren gain dopinaren aurkako borrokan:

1.– El personal del entorno de las y los deportistas y de los animales que participan en competiciones deportivas deberá asumir las siguientes responsabilidades en el campo de la lucha contra el dopaje:

a) Dopinaren esparruan ezartzekoak diren baldintza eta akordioen berri izatea, eta horien ondoriozko neurri guztiak betetzea.

a) Conocer las disposiciones y acuerdos aplicables en el campo del dopaje y someterse a todas las medidas derivadas de los mismos.

b) Beren kirolariek eta animaliek dopinarekin zerikusirik ote duten jakiteko kontroletan lankidetza eskaintzea, eta eskatzen zaien informazio guztia ematea.

b) Cooperar en los procesos de control de dopaje sobre sus deportistas y animales, así como proporcionar toda la información que le sea solicitada.

c) Txiki-txikiekin hasita, eragin positiboa izatea kirolaren inguruko balore eta jarreretan, dopinaren aurrean izan beharreko jarreraz ari garela.

c) Ejercer una influencia positiva sobre los valores y conductas en torno al dopaje, desde las edades más tempranas.

d) Kirolariei prestakuntza eta aholkuak eskaintzea, dopinaren aurkako neurri eta arauei buruz.

d) Instruir y aconsejar a sus deportistas en materia de medidas y reglas antidopaje.

e) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoan eta eskumena duten beste erakundeetan dopinaren inguruko arau-hausteak salatzea, halakoren baten berri izaten badute.

e) Denunciar ante la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco y ante aquellas instituciones competentes de cualquier violación de las normas antidopaje de la que tengan conocimiento.

f) Dopinaren aurkako informazio-, prestakuntza- eta ikerketa-programetan parte hartzea.

f) Colaborar en los programas de formación, información e investigación en materia antidopaje.

g) Dopina kontrolatzeko onartuko diren dokumentuak izenpetzea, kirol-lehiaketetan parte hartu ahal izateko.

g) Suscribir los documentos que se aprueben en el campo de control del dopaje para la participación en competiciones deportivas.

h) Eskolan, unibertsitatean eta kirol federatuan dopina prebenitzeko programetan lankidetzan aritzea.

h) Colaborar en los programas de prevención del dopaje en los ámbitos escolar, universitario y federado.

i) Animaliek irensten edo erabiltzen duten guztiaren erantzuleak izatea.

i) Ser responsables de todo lo que ingieran o utilicen los animales.

2.– Lege honen ondorioetarako, hona zer hartuko den kirolarien laguntzaileen eta kirol-lehiaketetan parte hartzen duten animalien laguntzaileen inguruneko pertsonatzat: kirol-lehiaketetan parte hartzen duten edo horretarako prestatzen ari diren kirolari edo animaliei arreta eman edo laguntzen dieten entrenatzaile, instruktore, zuzendaritza-kide, kirol-zuzendari, agente, taldeko kide, pertsonal mediko, albaitari edo paramediku, animalien jabe edo pertsona oro.

2.– A los efectos de esta Ley se considerarán personas del entorno del deportista o animal que participa en competiciones deportivas, cualquier entrenador o entrenadora, instructor o instructora, directivo o directiva, director o directora deportivo, agente, personal del equipo, personal médico, veterinario o paramédico, propietario o propietaria de animales o personal que trate o auxilie a deportistas o animales que participen en competiciones deportivas o se preparen para ellas.

5. artikulua.– Aginte publikoen erantzukizunak.

Artículo 5.– Responsabilidades de los poderes públicos.

Euskadiko aginte publikoek ondorengo erantzukizunak hartu beharko dituzte beren gain dopinaren aurkako borrokan:

Los poderes públicos del País Vasco deberán asumir las siguientes responsabilidades en el campo de la lucha contra el dopaje:

a) Dopinaren aurka hartuko diren neurri eta arau guztiak indarrean den araudiaren araberakoak direla ziurtatzea.

a) Asegurarse de que todas las medidas y normas antidopaje que se adopten sean conformes con la normativa vigente.

b) Kirol-taldeei eskatzea gaiaren inguruan emandako arau eta hartutako erabaki guztiak zorrotz bete ditzatela.

b) Exigir a las organizaciones deportivas el cumplimiento estricto de las normas y acuerdos adoptados en la materia.

c) Dituzten aukeren eta eskumenen barruan, dopinaren kontrako programak finantziatzen laguntzea.

c) Contribuir, en la medida de sus posibilidades y competencias, al sostenimiento financiero de los diferentes programas antidopaje.

d) Adin txikiko kirolariak babesteko neurriak hartzea, dopinaren arriskua dela eta.

d) Adoptar medidas de protección de deportistas menores ante el riesgo del dopaje.

e) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoan eta eskumena duten beste erakundeetan dopinaren inguruko arau-hausteak salatzea, halakoren baten berri izaten badute.

e) Denunciar ante la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco y aquellas instituciones competentes cualquier violación de las normas antidopaje de la que tengan conocimiento.

f) Edozein kirol-erakunde edo kirolariri dirulaguntzarik edo bestelako laguntzarik ez ematea, dopinaren aurkako araudia urratzeagatik zigorturik badaude edo kasuan kasuko kontrolak egiteari uko egin baldin badiote.

f) Negar cualquier subvención o ayuda a cualesquiera entidades deportivas o deportistas que hayan sido sancionados por infringir la normativa antidopaje o que rehúsen someterse a los controles correspondientes.

g) Eskolan, unibertsitatean eta kirol federatuan dopinaren prebentziorako kanpainak aurrera eramatea.

g) Desarrollar campañas de prevención del dopaje en los ámbitos escolar, universitario y federado.

6. artikulua.– Kirol-erakundeen erantzukizunak.

Artículo 6.– Responsabilidades de las entidades deportivas.

1.– Euskadiko kirol-erakundeek ondorengo erantzukizunak hartu beharko dituzte beren gain dopinaren aurkako borrokan:

1.– Las entidades deportivas del País Vasco deberán asumir las siguientes responsabilidades en el campo de la lucha contra el dopaje:

a) Dopinaren aurka hartuko diren neurri eta arau guztiak indarrean den araudiaren araberakoak direla ziurtatzea.

a) Asegurarse de que todas las medidas y normas antidopaje que se adopten sean conformes con la normativa vigente.

b) Dituzten aukeren eta eskumenen barruan, dopinaren kontrako programak finantziatzen laguntzea.

b) Contribuir, en la medida de sus posibilidades y competencias, al sostenimiento financiero de los diferentes programas antidopaje.

c) Edozein kirol-elkarte edo kirolariri dirulaguntzarik edo bestelako laguntzarik ez ematea, dopinaren aurkako araudia urratzen badute edo kasuan kasuko kontrolak egiteari uko egin baldin badiote.

c) Negar cualquier subvención o ayuda a cualesquiera entidades deportivas o deportistas que hayan sido sancionados por infringir la normativa antidopaje o que rehúsen someterse a los controles correspondientes.

d) Dopinaren arriskua dela eta, adin txikiko kirolariak babesteko neurriak hartzea familiekin eta ikastetxeekin elkarlanean.

d) Adoptar medidas de protección de deportistas menores ante el riesgo del dopaje, en colaboración con las familias y los centros escolares.

e) Dopinaren aurkako kasuan kasuko erregelamendua onartzea, lege honetan eta legea garatuko duten xedapenetan esaten denarekin bat.

e) Aprobar la reglamentación antidopaje correspondiente con arreglo a las normas contenidas en esta Ley y en las disposiciones que desarrollen la misma.

f) Lehiaketan eta lehiaketatik kanpora kontrol egokiak egitea.

f) Realizar los adecuados controles dentro y fuera de competición.

g) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan eta eskumena duten beste erakundeetan dopinaren inguruko arau-hausteak salatzea, halakoren baten berri izaten badute.

g) Denunciar ante la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco y ante aquellas instituciones competentes la violación de las normas antidopaje que conozcan.

h) Dopinaren aurkako informazio-, prestakuntza- eta ikerketa-programak garatzea edo horietan lankidetza eskaintzea.

h) Desarrollar programas de formación, información e investigación en materia antidopaje o colaborar con los mismos.

i) Dopinaren aurkako kontroletan behatzaile independenteek parte hartzea baimentzea.

i) Autorizar la participación de observadores y observadoras independientes en materia de control de dopaje.

j) Baldintza egokiak dituzten guneak prestatzea dopinaren aurkako kontrolak egin ahal izateko, betiere kirolarien eta, hala bada, animalien beharretara egokituak.

j) Habilitar áreas en adecuadas condiciones para la realización de controles de dopaje, adaptadas a las necesidades de mujeres y hombres deportistas y en su caso para animales.

k) Dopina kontrolatzeko prozesuetan egiten diren analisien emaitzen isilpekotasuna gordetzea.

k) Guardar la confidencialidad de los resultados de los análisis de los procesos de control de dopaje.

l) Dopinaren aurka beharrezkoak diren organoak sortzea, lege honetan esaten direnak betetzeko.

l) Dotarse de los órganos antidopaje que resulten necesarios para el cumplimiento de la presente Ley.

m) Erabilera terapeutikoko baimenak eta horren ondoriozko kirol-bajak nola eman diren eta nola betetzen diren egiaztatzea.

m) Comprobar la concesión y aplicación de las autorizaciones de uso terapéutico y de las bajas deportivas.

n) Dopina dela eta zehapenak indarrean dituzten kirolariei kirol-ekitaldietan parte hartzea galaraztea.

n) Impedir la participación de deportistas con sanciones vigentes en materia de dopaje.

ñ) Administrazio publikoekin lankidetzan aritzea dopinaren prebentziorako antolatzen diren kanpainak aurrera eramaten.

ñ) Colaborar con las administraciones públicas en el desarrollo de las campañas de prevención del dopaje que se programen.

2.– Euskadiko kirol-federazioek eta lurraldeetakoek, dopinaren arloan dituzten administrazio arloko eginkizun publikoak betetzeko, dopinaren aurkako programa, xedapen eta organoak izan beharko dituzte zehazturik, betiere bakoitzaren ahalbideen arabera. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoari laguntza tekniko eta ekonomikoa eskatzeko aukera izango dute.

2.– Las federaciones deportivas vascas y territoriales y otras entidades deportivas deberán disponer, en la medida de sus posibilidades, en el ejercicio de las funciones públicas de carácter administrativo en materia de dopaje, de los correspondientes programas, disposiciones y órganos antidopaje. Para ello podrán contar con la asistencia técnica y económica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Animalien dopina dela eta, dagozkien kirol-federazioen programak eta xedapenak koordinatu beharko dira animalien ongizatea eta babesa zaindu behar duten agintari eskudunek egiten dituzten kontrolekin. Animalien ongizatea eta babesa zaintzeko izaera ofizialaz egiten diren kontrol horiek baliagarriak izan ahal izango dira kirol arloan ere, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak hala ezartzen badu.

En el caso del dopaje de animales, los programas y disposiciones de las federaciones deportivas correspondientes deberán estar coordinados con los controles realizados en dicha materia por las autoridades competentes en materia de bienestar y protección animal. Dichos controles realizados con carácter oficial desde el ámbito de la protección y bienestar de los animales podrán tener validez para el ámbito deportivo si así lo determinase la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

3.– Euskadiko edo lurralde bateko kirol-federazio batek edo beste kirol-erakunde batek ez badu bere gain hartzen dopinaren arloan duen eginkizun publikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak esku hartuko du, lege honen 10. artikuluan esaten den moduan.

3.– En el supuesto de que una federación deportiva vasca o territorial u otras entidades deportivas no asuman el ejercicio de la función pública en materia de dopaje deberá intervenir la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco en los términos previstos en el artículo 10 de esta Ley.

7. artikulua.– Kirol-ekitaldiak antolatzen dituzten pertsona eta erakundeen erantzukizuna.

Artículo 7.– Responsabilidad de las personas y entidades organizadoras de eventos deportivos.

Kirol-ekitaldiak antolatzen dituzten pertsona eta erakundeek ondorengo erantzukizunak hartu beharko dituzte beren gain dopinaren aurkako borrokan:

Las personas y entidades organizadoras de eventos deportivos del País Vasco deberán asumir las siguientes responsabilidades en el campo de la lucha contra el dopaje:

a) Dopinaren aurka hartuko diren neurri eta arau guztiak indarrean den araudiaren araberakoak direla ziurtatzea.

a) Asegurarse de que todas las medidas y normas antidopaje que se adopten sean conformes con la normativa vigente.

b) Kirol-taldeei eskatzea gaiaren inguruan emandako arau eta hartutako erabaki guztiak zorrotz bete ditzatela.

b) Exigir a las organizaciones deportivas el cumplimiento estricto de las normas y acuerdos adoptados en la materia.

c) Dituzten aukeren eta eskumenen barruan, dopinaren kontrako programak finantziatzen laguntzea.

c) Contribuir, en la medida de sus posibilidades y competencias, al sostenimiento financiero de los diferentes programas antidopaje.

d) Dopinaren arriskua dela eta, adin txikiko kirolariak babesteko neurriak hartzea, dibulgazio-kanpaina puntualak bideratuz lehiaketek irauten duten bitartean.

d) Adoptar medidas de protección de deportistas menores ante el riesgo del dopaje, propiciando campañas divulgativas puntuales durante el desarrollo de las competiciones.

e) Dopinaren aurkako kasuan kasuko erregelamendua onartzea, lege honetan eta legea garatuko duten xedapenetan esaten denarekin bat.

e) Aprobar la reglamentación antidopaje correspondiente con arreglo a las normas contenidas en esta Ley y en las disposiciones que desarrollen el mismo.

f) Dopinaren aurkako kontrol egokiak egitea.

f) Realizar los adecuados controles de dopaje.

g) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoan dopinaren inguruko arau-hausteak salatzea, halakoren baten berri izaten badute.

g) Denunciar ante la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco la violación de las normas antidopaje sobre la que tengan conocimiento.

h) Dopinaren aurkako informazio-, prestakuntza- eta ikerketa-programak garatzea edo horietan lankidetza eskaintzea.

h) Desarrollar, o en su caso colaborar en, programas de formación, información e investigación en materia antidopaje.

i) Dopinaren aurkako kontroletan behatzaile independenteek parte hartzea baimentzea, antolatzen dituzten ekitaldietan.

i) Autorizar, en sus eventos, la participación de observadores y observadoras independientes en materia de control de dopaje.

j) Dopina kontrolatzeko prozesuetan egiten diren analisien emaitzen isilpekotasuna gordetzea.

j) Guardar la confidencialidad de los resultados de los análisis de los procesos de control de dopaje.

k) Dopina dela eta zehapenak indarrean dituzten kirolariei kirol-ekitaldietan parte hartzea galaraztea.

k) Impedir la participación de deportistas con sanciones vigentes en materia de dopaje.

l) Baldintza egokiak dituzten guneak prestatzea dopinaren aurkako kontrolak egin ahal izateko, betiere kirolarien eta, hala bada, animalien beharretara egokituak.

l) Habilitar áreas en adecuadas condiciones para la realización de controles de dopaje adaptadas a las necesidades de mujeres y hombres deportistas y en su caso para animales.

m) Dopinaren aurka beharrezkoak diren organo eta erregelamenduak sortzea, lege honetan esaten direnak betetzeko.

m) Dotarse de los órganos antidopaje que resulten necesarios para el cumplimiento de la presente Ley.

n) Erabilera terapeutikoko baimenak eta horren ondoriozko kirol-bajak nola eman diren eta nola betetzen diren egiaztatzea.

n) Comprobar la concesión y aplicación de las autorizaciones de uso terapéutico y de las bajas deportivas.

8. artikulua.– Kirolarien eskubideak.

Artículo 8.– Derechos de las y los deportistas.

Dopinaren aurkako kontrola egin beharko duten kirolariek ondorengo eskubideak izango dituzte, beste batzuen artean:

Las y los deportistas que vayan a ser sometidos a un control de dopaje ostentan, entre otros, los siguientes derechos:

a) Haiei buruzko datu pertsonalak babestuta egoteko eskubidea, indarrean den ordenamendu juridikoaren arabera.

a) A que sus datos de carácter personal sean protegidos con arreglo al ordenamiento jurídico vigente.

b) Dopinaren aurkako kontrola egitean, konfiantzazko pertsona batek laguntzeko eskubidea, betiere kontrol-gunean edo inguruan baldin badago, eta gastuak kirolariaren kontura direla.

b) A ser asistidos y asistidas, a su costa, en el control antidopaje por la persona de su confianza que se halle presente o disponible en la zona de dicho control.

c) Legearen 13.6 artikuluaren arabera kirolariek dituzten bermeen eta dopinaren aurkako kontrolen berri jasotzeko eskubidea.

c) A ser informados de los controles del dopaje y de las garantías que les asisten en los mismos según el artículo 13.6 de la Ley.

d) Ustez dopatu izanaren jakinarazpena jasotzen badu, alegazioak aurkeztekoa.

d) A presentar alegaciones ante una notificación de presunto dopaje.

e) Dopinaren aurkako kontrola kirolariaren erabateko duintasuna eta intimitatea urratu gabe egitekoa.

e) A realizar el control antidopaje con pleno respeto a su dignidad o intimidad.

f) Dopinaren aurkako kontrola ez grabatzeko edo kontrolaren argazkirik ez ateratzeko eskubidea.

f) A que no se les grabe o fotografíe en el momento de la realización del control antidopaje.

g) Lehenengo analisi baten emaitza positiboa edo kirolariaren aurkakoa bada, kontraanalisia egin dadila eskatzeko eskubidea.

g) A exigir la realización de un contraanálisis en el supuesto de que el primer análisis dé un resultado analítico positivo o adverso.

h) Dopinaren kontrako prozesua eta lege honek ezarritako preskripzio-epeak amaitu ostean, hartu diren odol–, gernu– edo bestelako laginak desegin daitezela eskatzeko eskubidea. Lagin horiek ikerketak egiteko erabili behar badira, identitatea gordeko da, hots, laginok ezingo zaizkio inongo kirolariri esleitu eta ikerketa biomedikoaren alorrean indarrean den araudia beteko da.

h) A exigir la destrucción de las muestras de sangre, orina o cualesquiera muestras que le hayan sido tomadas u obtenidas, una vez transcurrido el plazo de prescripción previsto en esta Ley. La utilización de las muestras para fines de investigación se realizará previa ocultación de la identidad de manera que no pueda asociarse a ningún deportista en particular y de conformidad con lo establecido en la normativa vigente sobre investigación biomédica.

i) Kirol-erakundeei emaitzak isilpean gordetzeko eskatzeko eskubidea, lege honek ezarritako eran, eta analisien emaitzen berri jasotzeko lehentasuna izatekoa.

i) A exigir de los organismos deportivos la confidencialidad de los resultados en los términos previstos en esta Ley y a ser informados por dichos organismos con carácter preferente de cualquier resultado de los análisis.

j) Erabilera terapeutikoko baimenak eskuratzeko eskubidea, kirolean debekatuta dauden substantzia eta metodoen zerrendak jasotzen duen debekaturiko substantzia eta metodo bat erabili ahal izateko, lege hau garatzen duen araudian ezartzen diren baldintzak betez gero.

j) A obtener las correspondientes autorizaciones de uso terapéutico para que usen una sustancia prohibida o un método prohibido contenido en la lista de sustancias y métodos prohibidos cuando cumplan los requisitos establecidos en la normativa de desarrollo de la presente Ley.

9. artikulua.– Kirolariei eta erakundeei babesa ematea.

Artículo 9.– Patrocinio de deportistas y entidades.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek eta beren baitako zuzenbide publiko edo pribatuko bestelako erakundeek nahiz administrazioen parte hartzea duten gainerako erakundeek ezin izango diete babesik ez diru-laguntzarik eman kirol-erakundeei, baldin eta kirol-erakunde horiek zehapenen bat jaso badute dopinaren aurkako araudia urratzeagatik, edo dopin-kontrolak egiterakoan lankidetza eskaintzeari uko egin badiote. Debeku horrek bere horretan jarraituko du zehapena indarrean den artean edo lankidetza eskaintzeari uko egiten zaion artean.

1.– Las administraciones públicas del País Vasco y sus entidades instrumentales de derecho público o privado, o entidades participadas por aquellas, no podrán patrocinar ni subvencionar a entidades deportivas que hayan sido sancionadas por infringir la normativa antidopaje o por haberse negado a colaborar en los controles correspondientes. Tal prohibición subsistirá mientras dure la sanción o subsista la falta de colaboración.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek eta beren baitako zuzenbide publiko edo pribatuko bestelako erakundeek nahiz administrazioen parte hartzea duten gainerako erakundeek ezin izango diete babesik ez diru-laguntzarik eman dena delako kirolariei, baldin eta kirolari horiek zehapenen bat jaso badute dopinagatik, edo dopin-kontrolak egiterakoan lankidetza eskaintzeari uko egin badiote. Debeku horrek bere horretan jarraituko du, zehapena indarrean den artean edo lankidetza eskaintzeari uko egiten zaion artean.

2.– Las administraciones públicas del País Vasco y sus entidades instrumentales de derecho público o privado, o entidades participadas por aquellas, no podrán patrocinar ni subvencionar a deportistas que se encuentren sancionados y sancionadas por acciones de dopaje o a deportistas que hayan sido sancionados o sancionadas por haberse negado a colaborar en los correspondientes controles de dopaje. Tal prohibición subsistirá mientras dure la sanción o subsista la falta de colaboración.

3.– Babesa edo diru-laguntzak emateko harremanik indarrean baldin badago, zehapenak ahalmena emango die administrazioei bertan behera uzteko babes edo diru-laguntzok, eta ez dute oraindik ordaintzeke dauden kopuruak ordaindu beharrik izango. Dopinaren berri izan arte emandako kopuruak itzultzeko betebeharrari dagokionez, diru-laguntzak arautzen dituzten arauetan zehaztutako baldintzek eta prozedurek diotena bete beharko da.

3.– En el supuesto de que se encuentre vigente una relación de patrocinio o subvencional, la sanción facultará a las administraciones para resolver dicha relación jurídica, quedando exoneradas de abonar aquellas cantidades que resultaren pendientes de pago. El deber de reintegro se sujetará a los requisitos y procedimientos establecidos en las correspondientes normas reguladoras de las subvenciones.

10. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren eskumenak.

Artículo 10.– Competencias de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

1.– Hauek dira dopinaren aurka Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak izango dituen eskumenak:

1.– La Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco tendrá las siguientes competencias en la lucha contra el dopaje:

a) Dopatzeari buruzko legeria betetzen dela zaintzea.

a) Velar por el cumplimiento de la legislación sobre dopaje.

b) Dopinaren arloan egindako eskaera, kontsulta, salaketa eta erreklamazioei erantzutea.

b) Atender las peticiones, consultas, denuncias y reclamaciones formuladas en materia de dopaje.

c) Dopinaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokienez, pertsonei informazioa ematea.

c) Proporcionar información a las personas acerca de sus derechos y obligaciones en materia de dopaje.

d) Eskumena duten organismoei, haien antolaketa, araudia edo jarduera dopinaren arloko legeriara egokitzeko eskatzea, eta, hala badagokio, deuseztapena edo aldaketa agintzea, baldin eta legeria horretara egokitzen ez badira.

d) Requerir a los organismos competentes la adopción de las medidas necesarias para la adecuación de su organización, normativa o actividad a la legislación en materia de dopaje y, en su caso, ordenar la cesación o modificación cuando no se ajusten a dicha legislación.

e) Zehatzeko ahala erabiltzea eta, era berean, dagozkion kautela-neurriak hartzea.

e) Ejercer la potestad sancionadora, así como adoptar las medidas cautelares que procedan.

f) Kirola ikuskatzeko funtzioak betetzea, eta eginkizun hori betetzeko behar duen informazio guztia biltzea. Horretarako, edozein argibide eskatu ahalko die kirolariei eta haien inguruneko pertsonei, bai eta agiriak eta datuak erakusteko edo bidaltzeko ere, eta dokumentazio hori gordeta dagoen tokian bertan aztertu ahal izango du, eta, halaber, taldeak eta lokalak ikuskatu ahal izango ditu, betiere indarreko legediak ezarritako eran.

f) Realizar las funciones de inspección deportiva, recabando cuanta información precise para el cumplimiento de su cometido. A tal efecto, podrá solicitar cualesquiera aclaraciones a deportistas y personas de su entorno, la exhibición o el envío de documentos y datos y examinarlos en el lugar en que se encuentren depositados, así como inspeccionar equipos y locales en los términos que permita la legislación vigente.

g) Dopin-kontrolen urteko programa bat egitea eta, hala badagokio, programa hori gauzatzea, finantzatzea eta zaintzea. Programa horren barruan, lehiaketan bertan eta lehiaketatik kanpo Agentziak berak eskatuta egindako kontrolak sartuko dira. Nolanahi ere, horiek gorabehera, Euskal Autonomia Erkidegoko beste erakunde batzuek Euskadin beste kontrol batzuk egin ahal izango dituzte.

g) Elaborar y, en su caso, llevar a cabo, financiar y vigilar, un programa anual de controles de dopaje que incluya controles dentro y fuera de competición, realizados a su instancia, sin perjuicio de los que pudiesen ser realizados en Euskadi por otras entidades de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

h) Dopinaren aurka modu eraginkorrean borroka egiteko beharrezko duen laguntza eta informazio guztia eskatzea dagokien organoei.

h) Recabar de los órganos correspondientes cuanta ayuda e información estime necesaria para una eficaz lucha contra el dopaje.

i) Urtero-urtero txosten bat egitea eta Eusko Legebiltzarrera bidaltzea.

i) Redactar una memoria anual y remitirla al Parlamento Vasco.

j) Dopinik gabeko kirolaren aldeko zabalkunde, prestakuntza eta sentsibilizazio jarduerak egitea; debekatuta dauden substantzien eta metodoen erabilerari buruzko informazioa eta horien kontrol-modalitateei buruzkoa jakinaraztea; dopinaren arrazoiei eta ondorioei buruzko txostenak eta azterketak egitea; prebentzio-ekintzak bultzatzea eta sustatzea. Eginkizun horiek betetzean, genero-ikuspegia integratu beharko du, dopinari eta dopinak gizon eta emakume kirolariengan dituen ondorio zehatzei buruzko ikerketa sustatzeko eta horren berri emateko.

j) Realizar actividades divulgativas, formativas y de sensibilización por un deporte libre de dopaje; divulgar información relativa al uso de sustancias y métodos prohibidos y sus modalidades de control; hacer informes y estudios sobre las causas y efectos del dopaje; promover e impulsar acciones de prevención. En el desarrollo de estas funciones, se deberá integrar la perspectiva de género para fomentar y divulgar la investigación sobre el dopaje y sus efectos concretos en los hombres y en las mujeres deportistas.

k) Dopin-kontrolak zein lehiaketa eta probatan egin daitezkeen zehaztea.

k) Determinar las competiciones y las pruebas deportivas susceptibles de sometimiento a controles antidopaje.

l) Kontrola egiten zaien kirolarien errugabetasun-presuntzioa babestea.

l) Velar por la protección de la presunción de inocencia de las y los deportistas sometidos a control.

m) Euskadiko kirol-federazioei eta lurraldeetakoei diziplina-espedienteak irekitzeko eskatzea, eta, hala badagokio, dagozkion errekurtsoak jartzea federazio horien diziplina-ebazpenen aurka.

m) Instar a las federaciones deportivas vascas y territoriales a abrir expedientes disciplinarios y, si procede, interponer los correspondientes recursos contra las resoluciones disciplinarias de estas federaciones.

n) Diziplina-espedienteak izapidetu eta ebaztea, baldin eta kirol-federazioek ez badituzte espediente horiek epearen barruan ebatzi.

n) Tramitar y resolver los expedientes disciplinarios cuando las federaciones deportivas no hayan resuelto en plazo los mismos.

ñ) Dopin-kontrolak egiteko kirolariak aurkitzeko moduan egoteari dagokionez, behar diren xedapen eta formularioak onartzea.

ñ) Aprobar las disposiciones y formularios necesarios en materia de localización de deportistas para la realización de controles de dopaje.

o) Eusko Jaurlaritzak izapidetutako arau-egitasmoei –dopinaren aurkako borrokari eragiten dietenei– buruzko nahitaezko txostena ematea, baita beste erakunde batzuen arau-ekimenei buruzko txostena ematea ere, erakunde horiek eskatzen diotenean.

o) Emitir informe preceptivo respecto a aquellos proyectos normativos que sean tramitados por el Gobierno Vasco y afecten a la lucha contra el dopaje, así como emitir informe respecto a iniciativas normativas de otras instituciones cuándo sea requerida por éstas.

p) Parte hartzea dopinaren aurkako borrokarekin zuzenean loturiko bileretan, foroetan eta erakundeetan, estatu barrukoetan zein nazioartekoetan.

p) Participar en reuniones, foros e instituciones estatales e internacionales, relacionadas directamente con la lucha contra el dopaje.

q) Dopinaren aurkako beste administrazio batzuekin eta kirol-erakundeekin lankidetzan aritzea, erabilera terapeutikoko baimenei buruzko informazioari eta dokumentazioari dagokienean, bai eta, orokorrean, beste edozein eremutan ere, kiroleko dopinaren aurka eraginkortasunez borrokatzeko beharrezkoa denean.

q) Colaborar con otras administraciones y entidades deportivas en lo relativo a la información y documentación sobre las autorizaciones de uso terapéutico y en cualesquiera otros ámbitos cuando sea necesario para una eficaz lucha contra el dopaje en el deporte.

r) Segurtasun indar eta kidegoekin behar diren lankidetza-harremanak izatea, kiroleko dopinaren aurka borrokatzeko.

r) Llevar a cabo las relaciones de colaboración que resulten precisas con las fuerzas y cuerpos de seguridad en la lucha contra el dopaje en el deporte.

s) Dopinaren arloan, ikerketa zientifiko eta teknikoa bultzatzea, baita garapena eta berrikuntza ere, proiektu zehatzak bultzatuz, bai zuzenean edo bai unibertsitateekin lankidetzan, ikerketako erakunde publikoekin lankidetzan eta ikerketa, garapena edo berrikuntza bultzatzen duten beste erakunde batzuekin lankidetzan.

s) Promover la investigación científica y técnica, el desarrollo y la innovación en materia de dopaje, impulsando proyectos específicos, directamente o en colaboración con universidades, organismos públicos de investigación y cualesquiera otras instituciones que promuevan la investigación, desarrollo o innovación.

t) Administrazioak berak antolatutako dopin-kontroletan edo, dagozkion hitzarmenen bidez, beste erakunde batzuek egindakoetan, laginak jaso eta garraiatzea.

t) Realizar la recogida y transporte de las muestras en los controles de dopaje que organice la propia Administración o en los controles realizados por terceras entidades cuando así esté previsto en los correspondientes convenios.

u) Dopin-kontroletan laginak hartzeko langileen prestakuntza bultzatzea, gerora, zeregin horretarako gaitzeko langile horiek. Era berean, aintzat hartuko da genero-ikuspegia, laginak hartzeko taldean kirolariaren sexu bereko pertsona bat izan dadin, legeetan jasotzen denez.

u) Promover la formación de personal para la recogida de muestras en los controles de dopaje en orden a su posterior habilitación, fomentando una participación equilibrada de mujeres y hombres que asegure el cumplimiento de las previsiones legales sobre la presencia de una persona del equipo de recogida que sea del mismo sexo que el o la deportista.

v) Erabilera terapeutikoko baimenak ematea edo ukatzea, Erabilera Terapeutikoko Baimenen Euskal Batzordearen (COVAUT) bidez.

v) Conceder o denegar las autorizaciones de uso terapéutico a través del Comité Vasco de Autorizaciones de Uso Terapéutico (COVAUT).

w) Aipaturiko administrazioaren eskumenekoak izanik, dopinaren aurkako borrokaren arloetakoak diren gainontzeko eginkizunak, baldin eta berariaz beste organo edo erakunde batzuei esleituta ez badaude, baita beste lege eta araudi batzuen bidez esleitutako eginkizunak ere.

w) Cuantas otras que, siendo competencia de la citada administración, se refieran a la lucha contra el dopaje y no estén expresamente atribuidas a otros órganos o entidades, así como aquellas funciones que le sean atribuidas por otras leyes y reglamentos.

x) Euskal Autonomia Erkidegoko Mendetasunen Planean sartzea kiroleko dopinaren aurkako borrokari buruzko kapitulu bat.

x) Incluir en el Plan de Adicciones de la Comunidad Autónoma del País Vasco un Capítulo relativo a la lucha contra el dopaje en el deporte.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak beharrezkoak diren administrazio-egiturak sortuko ditu, aurreko idatz-zatian xedatutakoa betetzeko.

2.– La Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco se dotará de las estructuras administrativas necesarias para el cumplimiento de lo dispuesto en el apartado anterior.

Aurreko paragrafoko f) letrako ikuskaritza burutu behar duten langileak aginte publikotzat joko dira lan horretan ari direla; eta beren zereginak betetzen dihardutenean jakiten dutena isilpean gorde beharko dute derrigor, baita lan hori utzi eta gero ere. Haien aktak egiazkotzat hartuko dira.

El personal que ejerza la inspección a que se refiere la letra f) del apartado anterior tendrá la consideración de autoridad pública en el desempeño de sus cometidos, y estará obligado a guardar secreto sobre las informaciones que conozcan en el ejercicio de sus funciones, incluso después de haber cesado en las mismas. Sus actas se presumen veraces.

11. artikulua.– Aholku Batzordea eta Erabilera Terapeutikoko Baimenen Euskal Batzordea (COVAUT)

Artículo 11.– Consejo Consultivo y Comité Vasco de Autorizaciones de Uso Terapéutico (COVAUT).

1.– Aholku Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

1.– El Consejo Consultivo está compuesto por los siguientes miembros:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren lau ordezkari. Kirol arloan eskumena duen sailburuak izendatuko ditu, eta kirolarekin, osasunarekin, segurtasunarekin eta animalien babesarekin lotutako sailetakoak izango dira.

a) Cuatro representantes de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco, que serán designados por la consejera o consejero competente en materia de deporte, procedentes de áreas departamentales relacionadas con el deporte, la sanidad, la seguridad y la protección de animales.

b) Lurralde historikoen ordezkari bana; lurralde historikoek proposatuta, kirol arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailburuak izendatuko ditu.

b) Una persona en representación de cada uno de los territorios históricos designada por la consejera o consejero competente en materia de deporte a propuesta de éstos.

c) Kirol-federazioak ordezkatuko dituen pertsona bat; Euskal Kirol Federazioen Batasunak proposatuta, kirol arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailburuak izendatuko du.

c) Una persona en representación de las federaciones deportivas que se designará por la consejera o consejero competente en materia de deporte a propuesta de la Unión de Federaciones Deportivas Vascas.

d) Kiroleko medikuntzan aditua den pertsona bat, farmazian aditua den pertsona bat, albaitaritzan aditua den bat, jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietan aditua den bat eta kiroleko zuzenbidean aditua den bat, kirol arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailburuak izendaturikoak.

d) Una persona experta en medicina en el ámbito del deporte, una experta en farmacia, una experta en veterinaria, una experta en ciencias de la actividad física y del deporte y una experta en derecho del deporte designadas por la consejera o consejero competente en materia de deportes, a propuesta de las organizaciones profesionales interesadas.

e) Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko pertsona bat, drogen, gai sorgorgarrien eta dopin-produktuen trafikoan aditua.

e) Una persona del Departamento de Interior del Gobierno Vasco experta en tráfico de drogas, sustancias estupefacientes y productos de dopaje.

2.– Erabilera Terapeutikoko Baimenen Euskal Batzordeak (COVAUT) autonomia funtzional osoz beteko ditu bere eskumenak. Batzordeko kideak Eusko Jaurlaritzan kirolaren alorreko eskumena duen zuzendariak izendatuko ditu, 2005eko azaroaren 18ko Kiroleko Dopajearen aurkako Nazioarteko Hitzarmenaren II. eranskinean batzordekideak izendatzeari buruz ezartzen dituen jarraibideen arabera.

2.– El Comité Vasco de Autorizaciones de Uso Terapéutico (COVAUT) actuará con plena autonomía funcional en el desempeño de sus atribuciones. Sus miembros serán designados por el director o directora del Gobierno Vasco competente en materia de deportes con arreglo a las directrices que establece el anexo II de la Convención Internacional contra el Dopaje en el Deporte de 18 de noviembre de 2005 en materia de composición y cualificación de sus miembros.

3.– Aholku Kontseiluko kideei edo COVAUTeko kideei ez zaie ordainsaririk emango. Dena dela, kideei eta parte hartzaileei gastu eta dietak bai, ordainduko zaizkie, zerbitzua dela-eta sor daitezkeen kalte-ordainak arautzen dituen Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren araudian ezarritakoaren arabera.

3.– La pertenencia al Consejo Consultivo y al COVAUT no dará lugar a retribución alguna, pero las y los miembros y participantes en los mismos tendrán derecho al abono de los gastos y dietas en los términos establecidos en la normativa de la Administración General de la Comunidad Autónoma reguladora de las indemnizaciones por razón de servicio.

4.– Aholku Batzordean eta COVAUT batzordean, ahal dela, emakumeen eta gizonen presentziaren arteko oreka gordeko da.

4.– La composición del Consejo Consultivo y del COVAUT tratará de atender el principio de presencia equilibrada de mujeres y hombres.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
DOPIN-KONTROLAK
CONTROLES DE DOPAJE

12. artikulua.– Dopin-kontrolak egiteko betebeharra duten kirolariak.

Artículo 12.– Deportistas con obligación de someterse a control de dopaje.

1.– Lege honen aplikazio-eremu subjektiboan sartutako kirolariek nahitaez egin beharko dituzte, lehiaketan eta lehiaketetatik kanpora, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak eta lege honen bidez gaitutako erakunde publiko eta pribatuek erabakitako kontrolak. Horrez gain, kirolari horiek estatuko eta nazioarteko xedapenetan ezarritako kontrolak egiteko betebeharra izango dute.

1.– Las y los deportistas incluidos en el ámbito subjetivo de aplicación de la presente Ley tendrán obligación de someterse a los controles en competición y fuera de competición que determine la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco y los demás organismos públicos y privados habilitados mediante la presente Ley. Lo anterior se entiende sin perjuicio de la obligación de tales deportistas a someterse a los controles previstos en las disposiciones estatales e internacionales.

2.– Lehiaketatik kanpoko kontrolak ustekabean edo aldez aurretik noiz egingo diren jakinarazita egin daitezke. Lehenengo kasuan, hau da, ustekabean egingo diren kontrolen kasuan, betebeharra kontrolak egiteari dagokio, eta, bigarren kasuan, berriz, betebeharra agertzeari eta kontrolak egiteari dagokie.

2.– Los controles fuera de competición pueden realizarse por sorpresa o previa citación. En el primer supuesto, la obligación a que se refiere este artículo alcanza al sometimiento de los mismos y, en el segundo, a la obligación de comparecer y al sometimiento a los mismos.

3.– Lehiaketan eta lehiaketatik kanpoko kontrolen baldintzak erregelamendu bidez zehaztuko dira, eta ahalegina egingo da behar bezala kontuan hartzeko bai kirolarien eskubideak eta bai kontrolak eraginkortasunez egiteko beharrizanak.

3.– Los términos de los controles en competición y fuera de competición se determinarán reglamentariamente, procurando una adecuada ponderación de los derechos de las y los deportistas y las necesidades materiales para una efectiva realización de los mismos.

4.– Kontrolak egiteko betebeharra dopinaren alorreko arau-hauste bat egitearren kirol-lizentzia etenda dutenei ere badagokie zehapena betetzen ari diren bitartean, eta, edonola ere, kirol-lizentzia berriro gaitu aurretik kontrola egin beharko dute beti.

4.– La obligación de someterse a los controles alcanza, igualmente, a las y los deportistas que hayan sido suspendidos en su licencia deportiva por haber incurrido en una infracción de dopaje mientras se encuentren cumpliendo la sanción y, en todo caso, con carácter previo a la rehabilitación de la licencia deportiva.

5.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak kirolari hauek ere derrigortu ahal izango ditu dopin-kontrolak egitera: lizentzia izan baina ezarritako epean berritu ez dutenak, baldin eta arrazoiz susmatzen bada kirolari horiek ez dutela kirola utzi eta lehiaketatik kanpoko kontrolak saihesteko asmoz ari direla, harik eta lizentzia berritu arte.

5.– La Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco podrá extender la obligación de someterse a los controles de dopaje a aquellas y aquellos deportistas que, teniendo licencia y no habiéndola renovado en el plazo establecido, exista presunción razonable de que no han abandonado la práctica deportiva y puedan estar tratando de eludir la realización de controles de dopaje fuera de competición hasta la renovación de la misma.

6.– Lehen paragrafoan adierazitako kontrolak egin eta ahalik eta eraginkorrenak izan daitezen, kirolariek, taldeek, entrenatzaileek, zuzendariek eta kirolariak inguruan dituen gainerako pertsonek kirolariak non egon ohi diren jakiteko datuak eman behar dituzte –erregelamendu bidez ezarritako eran–, dopin-kontrolak egin ahal izateko.

6.– Para la realización y la mayor eficacia posible de los controles a que se refiere el apartado primero, deportistas, equipos, entrenadores y entrenadoras, personal directivo y demás personas del entorno de la o el deportista deberán facilitar, en los términos que reglamentariamente se establezca, los datos que permitan la localización habitual de las y los deportistas, de forma que se puedan realizar, materialmente, los controles de dopaje.

7.– Kirolariek, beren entrenatzaileek, medikuek eta gainerako osasun-langileek, bai eta kirol-klubetako eta kirol-erakundeetako zuzendariek ere, dopin-kontrolak egiterakoan adierazi egin behar dute zer tratamendu terapeutiko egiten ari diren kirolariak, nor diren horien erantzule eta tratamenduak zer hartzen duen bere baitan, baldin eta kirolariek berariaz adierazten ez badute ez dutela baimena ematen horren berri emateko. Era berean, eskatzen zaienean, gaitzak eta gaitzen tratamendua egiaztatzeko ere eman beharko dute informazioa.

7.– Las y los deportistas, sus entrenadores y entrenadoras, médicos, médicas y demás personal sanitario, así como el personal directivo de clubes y organizaciones deportivas y demás personas del entorno de la o el deportista indicarán, en el momento de realización de los controles de dopaje, los tratamientos terapéuticos a que estén sometidos o sometidas las y los deportistas, responsables de los mismos y el alcance del tratamiento, salvo que las y los deportistas negaren expresamente la autorización para tal indicación. Asimismo, dicha obligación de información se extiende, cuando así se les requiera, a la verificación de las dolencias y de su tratamiento.

8.– Kirolariaren osasun-txartelean kontrola egiteko hitzorduak, egindako kontrolak eta kontrolen emaitzak jasoko dira, txartelaren araudian jasotako eran, lege honen erregelamenduzko garapenean adierazitako moduan.

8.– Los controles para los que hayan sido citados, los controles realizados y los resultados de los mismos se incluirán en la tarjeta de salud de deportista, en los términos de la regulación de la misma contenidos en el desarrollo reglamentario de esta Ley.

9.– Kontrola egin ahal izango zaie estatuko edo nazioarteko lizentzia duten kirolariei, Euskal Autonomia Erkidegoan egindako lehiaketa edo kirol-jardueretan parte hartzen badute edo, nahiz eta aldi baterako izan, bertan bizi badira. Kontrol horietatik etor litezkeen zehapen- edo diziplina-espedienteak lege honen arabera eskumena duen erakundeak izapidetuko ditu. Era berean, lehiaketatik kanpora kontrolak egin ahal izango dizkiete Euskal Autonomia Erkidegoan entrenatzen ari direnean, eskumena duen nazioarteko erakundeak edo federazioak eskatuta.

9.– Podrán ser sometidos y sometidas a control deportistas con licencia estatal o internacional que participen en competiciones o actividades deportivas que se celebren en territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco, o que residan, aunque temporalmente, en ésta. La tramitación de los expedientes administrativos sancionadores o disciplinarios que pudieran derivarse de los mismos se tramitará por el organismo que resulte competente con arreglo a la Ley. Asimismo, podrán ser sometidos y sometidas a controles fuera de competición cuando se encuentren entrenando en el País Vasco, a instancia de la federación u organismo internacional competente.

Dena dela, Euskal Autonomia Erkidegoan egindako dopin-kontroletako analisien emaitzak dagozkion kirol-erakundeetara –eskumena izan dezaketenetara– bidaliko dira.

En cualquier caso, los resultados analíticos definitivos de los controles de dopaje efectuados en el País Vasco serán trasladados a los organismos deportivos correspondientes que puedan resultar competentes.

13. artikulua.– Kontrolen bermeak eta legezko ondorioak.

Artículo 13.– De las garantías en los controles y de los efectos legales de los mismos.

1.– Laginak hartzeko mediku batek egingo ditu, osasun-langileek lagunduta, aurreko artikuluan aipatutako kontrolak, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak zeregin horretarako gaitutako langileen ardurapean.

1.– Los controles a que se refiere el artículo anterior se realizarán por un médico auxiliado de personal sanitario de recogida de muestras siempre bajo la responsabilidad del personal habilitado por la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco para el desempeño de esta función.

2.– Dopinaren aurkako nazioarteko araudiarekin eta, batez ere, Dopinaren aurkako Mundu Kodearekin eta hori garatzeko arauekin bat etorriz, lehiaketatik kanpoko dopin-kontrolak eta osasun-kontrolak ezin izango dira erregelamendu bidez ezarritako ordutegi-tarte jakin batean egin, eta tarte horretan sartuko dira betiere gaueko atsedenerako erabiltzen ohi diren orduak. Ordu horietan ezin izango da dopin-kontrolik egin Euskal Autonomia Erkidegoan, eta berdin dio kontrol hori agintari administratiboak, kirol-federazioak edo estatuko edo nazioarteko erakundeak agindutakoa izan.

2.– De conformidad con la normativa internacional antidopaje y, en especial, el Código Mundial Antidopaje y sus normas de desarrollo, los controles de dopaje fuera de competición y los controles de salud no podrán realizarse durante una franja horaria, que se determinará reglamentariamente y que comprenderá, en todo caso, las horas habitualmente destinadas al descanso nocturno. Durante esas horas no podrá realizarse en el País Vasco ningún control de dopaje, con independencia de que éste haya sido ordenado por una autoridad administrativa, federación deportiva u organismo estatal o internacional.

3.– Era berean, kirolari berari ezin izango zaio dopin-kontrol bat baino gehiago eginarazi proba batean. Ez da kontrol beretzat hartuko kirolariei eskatutako lagin-motak desberdinak badira. Erregelamenduz arautuko da eskubide horren norainokoa.

3.– Tampoco podrá obligarse a una o un deportista a pasar más de un control de dopaje en una misma prueba. No se considerará que se trata del mismo control cuando los tipos de muestras solicitadas a las y los deportistas sean diferentes. Reglamentariamente se regulará el alcance de este derecho.

4.– Gaueko atsedenaren barruan sartzen den ordutegi-tartean edo aurreko paragrafoan adierazitakoaren babesean dopin-kontrolak egiteari uko egiteak ez du inolako erantzukizunik eragingo.

4.– La negativa a ser sometido a controles de dopaje durante la franja horaria destinada al descanso nocturno o al amparo del derecho establecido en el párrafo anterior no producirá responsabilidad alguna.

5.– Euskal Autonomia Erkidegoan egindako dopin-kontrolak ordutegi-muga horiek errespetatuz egingo direla zainduko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak, eta berdin dio kontrol horiek nork agintzen dituen.

5.– La Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco velará para que los controles de dopaje en el País Vasco se realicen siempre, con independencia de quién los ordene, respetando estas limitaciones horarias.

6.– Kontrola egingo zaiela jakinarazten zaienean esango zaie kirolariei, eta, hala badagokio, lagina hartu baino lehen, kontrol hori dela-eta zein eskubide eta betebehar dituzten, eta prozeduraren funtsezko izapideen eta horien ondorio nagusien berri ere emango zaie, bai eta lege honek datuen tratamenduari eta datuak emateari buruz zer xedatzen duen. Horrez gain, jakinaraziko zaie, datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko edo datuen aurka egiteko eskubideak erabiltzeko aukera dutela. Azken horiek datu pertsonalen babeserako indarrean dagoen legerian ezarrita daude.

6.– Las y los deportistas serán informados en el momento de recibir la notificación de control y, en su caso, al iniciarse la recogida de la muestra, de los derechos y obligaciones que les asisten en relación con el citado control, de los trámites esenciales del procedimiento y de sus principales consecuencias, así como del tratamiento y cesión de los datos previstos en la presente Ley, además de la posibilidad de ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, establecidos en la legislación vigente en materia de protección de datos de carácter personal.

7.– Dituzten eskubideen artean kontrola ez egiteko eskubidea dago, artikulu honetan xedatutakoaren eta lege honen 23.1.c) artikuluan ezarritakoaren kalterik gabe.

7.– Entre los citados derechos que les asisten se incluirá el derecho a no someterse a la prueba, sin perjuicio de lo dispuesto en este artículo y de lo establecido en el artículo 23.1.c) de esta Ley.

8.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak informazio-eredu normalizatu bat ezarriko du euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, kontrolak jakinarazteko, dopin-kontroletan laginak hartzeko eta hartutako laginak dagokion laborategira bidaltzeko.

8.– La Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco establecerá un modelo normalizado de información en euskera, castellano e inglés para la notificación de los controles, para la recogida de las muestras en la realización de los controles de dopaje y para la remisión de las muestras recogidas al correspondiente laboratorio.

9.– Dopin arloko diziplina- edo zehapen-prozeduren ondorioetarako, bidezko arrazoirik gabe dopin-kontrolak egiteari uko egitea edo dopinaren aurkako erakundeek egindako informazio-eskaerei ez erantzutea, behar bezala dokumentatu ondoren, behar adinako froga izango da kirolariaren jokabidea zehatzeko. Kontrola ez egiteko bidezko arrazoitzat hartuko da kontrola egitera bertaratu ezin izatea egiaztatutako lesio baten ondorioz edo kontrola egiteak kirolariaren osasuna arriskuan jartzen duela egiaztatzen denean.

9.– A los efectos de los procedimientos disciplinarios o sancionadores en materia de dopaje, la negativa sin justa causa a someterse a los controles o la negativa a responder a los requerimientos de información por parte de la organización antidopaje, una vez documentada, constituirá prueba suficiente para sancionar la conducta de la o el deportista. Se entiende por justa causa para no someterse a un control la imposibilidad de acudir, como consecuencia de lesión acreditada o cuando se acredite que la realización del control ponga en riesgo la salud de la o el deportista.

Ezintasun hori zuzenbidearen arabera ezarritako edozein bitartekoren bidez egiaztatu eta ziurtatu beharko du laginak hartzeko taldeko arduradunak.

Dicha imposibilidad deberá ser verificada y acreditada por cualquier medio establecido en derecho por la persona responsable del equipo de recogida de muestras.

10.– Aurreko paragrafoan adierazitako ezintasuna egiaztatzeko agiriari Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitako egiazkotasun-presuntzioa aitortuko zaio.

10.– El documento que acredite la negativa a que se refiere el apartado anterior gozará de la presunción de veracidad prevista en la normativa vigente en materia de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

14. artikulua.– Betebehar osagarriak eta erabilera terapeutikoko baimenak.

Artículo 14.– Obligaciones accesorias y autorizaciones de uso terapéutico.

1.– Erregelamendu bidez zehaztuko diren klubek eta gainontzeko kirol-erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak behar bezala erregistratutako liburu bat izan eta bete beharko dute nahitaez. Liburu horren osotasuna bermatuko da, eta bertan kirolariei beren zuzendaritzapean agindu dizkieten tratamendu terapeutikoak jaso beharko dituzte, baldin eta kirolariek inskripzio hori egitea onartzen badute. Liburu hori osasun-agiritzat hartuko da datuen zaintza eta babesaren ondorioetarako.

1.– Los clubes y demás entidades deportivas que se determinarán reglamentariamente están obligados a llevar un libro, debidamente registrado en la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco y del que exista garantía de su integridad, en el que harán constar los tratamientos terapéuticos que se hayan prescrito a las y los deportistas bajo su dirección, siempre que éstos y éstas autoricen dicha inscripción. Dicho libro tendrá la consideración de documento sanitario a los efectos de custodia y protección de datos.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak osatu edo ordeztu egin ahal izango du erregistro-liburu hori datu-baseen prozedura zentralizatuen bidez, informazioaren teknologia berriak eta identifikazio elektronikoa erabiliz; esate baterako, sinadura elektronikoaren eta historia elektroniko bakar eta zentralizatuko sistemen bidez.

2.– La Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco podrá complementar o sustituir el libro registro por procedimientos centralizados de bases de datos con utilización de las nuevas tecnologías de la información e identificación electrónica, como la firma digital y los sistemas de historia electrónica única y centralizada.

3.– Kirolariek, liburuan inskripzioa egiten den momentuan, idazpenaren kopia bat eman diezaioten eska dezakete. Bertan, behar bezala identifikatuta azaldu beharko da osasun-tratamendua agindu edo egin duen medikua edo osasun arloko profesionala; osasun-arretaren arduradun den profesionalaren sinadura eta, hala badagokio, zigilua jasoko dira.

3.– Las y los deportistas tendrán derecho a solicitar, en el momento de su inscripción en el libro, que se les entregue una copia del asiento en el que conste debidamente identificado el facultativo, facultativa o profesional sanitario que, bajo su dirección, ha prescrito o realizado el tratamiento médico o sanitario, debiendo constar la firma y sello, en su caso, de la o el profesional responsable de la atención sanitaria.

4.– Liburuan, osasun-jarduera bakoitza kirolariaren sinadurarekin berretsi beharko da, jarduera hori egin dela eta liburuan idazpena egitea baimendu duela berresteko.

4.– En el libro cada actuación sanitaria deberá ser refrendada por la firma de la o el deportista como garantía de que se ha realizado dicha actuación y ha autorizado el asiento en dicho libro.

5.– Dopatze gisa har daitekeen edozein tratamendu terapeutikotan, nahiz eta tratamenduak behar den baimena izan, erregelamendu bidez arautuko den baimen informatuko prozedura bete beharko da, eta erregistro-liburuan horren kopia bat gordeko da.

5.– Cualquier tratamiento terapéutico que se pueda considerar dopaje, incluso aunque cuente con la debida autorización, deberá seguir un procedimiento de consentimiento informado que se regulará reglamentariamente y del que se guardará una copia en el libro registro.

6.– Erregistratzeko betebehar horrek Euskadiko kirol-federazioei eta lurraldeetakoei ere eragiten die, kirolariak, kirol-selekzioetan, haien ardurapean daudenean.

6.– Esta obligación de registro alcanza a las federaciones deportivas vascas y territoriales cuando las y los deportistas se encuentren bajo su responsabilidad en el marco de las selecciones deportivas.

7.– Banakako kiroletan, betebehar hori kirolariena edo dagokion federazioarena izango da, aurreko paragrafoan adierazitako moduan.

7.– En los deportes individuales, esta obligación recaerá sobre la o el deportista o sobre la correspondiente federación en la forma que se indica en el apartado anterior.

8.– Beste autonomia-erkidego bateko, estatuko edo nazioarteko erakunde batek Euskal Autonomia Erkidegoan lehiatu nahi den kirolari bati erabilera terapeutikoko baimen bat eman badio, edo glukokortikosteroideak edo parekoak erabiltzen direlako adierazpenik badago, kirolariak, edo horretarako izendatzen denak, horren berri eman beharko du dopin-kontrola eginez gero.

8.– En caso de que se haya expedido una autorización de uso terapéutico por parte de un organismo de otra Comunidad Autónoma, estatal o internacional a una o un deportista que desee competir en el País Vasco, o exista una declaración de uso de glucocorticosteroides u otras sustancias con régimen análogo, la o el deportista, o la persona que se designe para ello, deberá informar de ello en el control de dopaje que, en su caso, se le realice.

9.– Dopinaren aurkako organoek eta diziplina- edo zehapen-organoek ezingo dituzte erabilera terapeutikoko baimenak edo adierazitako baimenak baliozkotzat hartu, horiek ez badaude behar bezala erregistratuta Erabilera Terapeutikoko Baimenen Euskal Batzordean. Era berean, baimenak edo adierazpenak ez dira baliozkotzat hartuko erregistratuta egon eta iruzur eginez lortu badira, edo dosien baldintzak, emateko moduak edo tratamendu-epea ez badira betetzen.

9.– Los órganos antidopaje y los órganos disciplinarios o sancionadores del País Vasco no podrán considerar válidas las autorizaciones de uso terapéutico o las declaraciones citadas en el apartado anterior que no se encuentren debidamente registradas en el Comité Vasco de Autorizaciones de Uso Terapéutico. Tampoco podrán considerar válidas aquellas autorizaciones o declaraciones que, debidamente registradas, se hayan obtenido fraudulentamente o se hayan aplicado a las y los deportistas incumpliendo sus condiciones en lo relativo a las dosis, vías de administración o plazo de tratamiento.

10.– Kirol-erakundeek, beren araudietan, mugatu egin ahal izango dute, lehiatuko diren taldeetan, erabilera terapeutikoko baimenak edo glukokortikosteroideak edo parekoak erabiltzen dituztelako adierazpenak dauzkaten kirolarien kopurua.

10.– Las entidades deportivas podrán limitar en sus reglamentos el número máximo de deportistas con autorizaciones de uso terapéutico o declaraciones de uso de glucocorticosteroides u otras sustancias con régimen análogo que pueden alinearse en los correspondientes equipos.

11.– Erabilera Terapeutikoko Baimenen Euskal Batzordeak (COVAUT) berrikusiko du erabilera terapeutikoko baimenak edo adierazpenak behar bezala lortu edo aplikatzen diren.

11.– La revisión de la correcta obtención o aplicación de las autorizaciones de uso terapéutico o declaraciones deberá ser realizada por el Comité Vasco de Autorizaciones de Uso Terapéutico (COVAUT).

12.– Aurreko paragrafoetan aipatutako datu pertsonalak tratatzeko eta lagatzeko, oso-osorik bete behar dira datu pertsonalak babestearen alorrean indarrean dagoen legedian ezarrita dauden xedapenak.

12.– El tratamiento y cesión de los datos de carácter personal a que se refieren los apartados anteriores se ajustará, íntegramente, a las disposiciones establecidas en la legislación vigente en materia de protección de datos de carácter personal.

13.– Erabilera terapeutikoko baimenak emateko edo ukatzeko erabakiaren aurkako inpugnazioa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzan kirolaren alorreko eskumena duen organoari.

13.– La concesión o denegación de autorizaciones de uso terapéutico podrá ser impugnada ante el órgano del Gobierno Vasco competente en materia deportiva.

14.– Kirolari bati egindako dopin-kontroleko analisiaren emaitza positiboa bada edo aurkako txostena badu, baina erabilera terapeutikoko baimena badu –eta baimena balioduna bada, indarrean badago eta analisien emaitzei dagokienez egokia bada– edo kirolariak behar den erabilera-adierazpena badu, dagokion diziplina- edo zehapen-erakundeak, isilpeko eginbidearen bidez, emaitza negatibotzat hartuko du, eta ez da beharrezkoa izango jardunak bidaltzea diziplina- edo zehapen-organoetara.

14.– En el supuesto de que el resultado analítico de un control de dopaje de una o un deportista arroje un positivo o informe adverso, pero exista una autorización de uso terapéutico válida, vigente y adecuada a los resultados analíticos, o la declaración de uso correspondiente, se considerará por el órgano disciplinario o sancionador correspondiente a través de la correspondiente instrucción reservada que el resultado es negativo, no resultando necesaria la remisión de actuaciones a los órganos disciplinarios o sancionadores.

15.– Erabilera terapeutikoko baimenen eskabideak eta glukokortikosteroideak edo parekoak erabiltzen dituztelako adierazpenak aurkeztu behar dituzten kirolariek eta gainontzeko pertsonek, kirol-ekitaldien aurretik, jakinarazi egin behar dute tratamenduren bat jarraitzen ari direla, nahiz eta eskabideak eta adierazpenak gerora aurkeztu.

15.– Las y los deportistas y demás personas obligadas a presentar las solicitudes de autorizaciones de uso terapéutico, declaraciones de uso de glucocorticosteroides y análogas deben comunicar previamente a la celebración de los eventos que se han sometido a algún tratamiento, aunque presenten posteriormente las solicitudes y declaraciones correspondientes.

16.– Lizentziarik gabe Euskadin bizi, entrenatu edo lehiatzen diren kirolariek ez dituzte bete beharko lizentzia duten kirolarientzat lege honetan ezarritako betebehar dokumentalak.

16.– Las y los deportistas sin licencia que residan, entrenen o compitan en el País Vasco no tendrán que cumplir las obligaciones documentales e informativas previstas en esta ley para los deportistas con licencia.

15. artikulua.– Kirol-bajak.

Artículo 15.– Bajas deportivas.

1.– Euskadiko kirol-federazioek eta lurraldeetakoek, baita lege hau aplikatzekoa zaien gainontzeko kirol-erakundeek ere, beren araudietan kirol-bajaren egoera aurreikusi ahal izango dute. Egoera horretan, kirolariek edozein lesio edo gaixotasun tratatzeko egokitzat jotzen den edozein tratamendu hartu ahal izango dute askatasun osoz, nahiz eta eragotzita izango duten era guztietako kirol-lehiaketetan parte hartzea.

1.– Las federaciones deportivas territoriales y vascas, así como las demás entidades deportivas a las que resulte aplicable esta Ley, podrán contemplar en sus reglamentos la situación de baja deportiva. En esta situación las y los deportistas pueden recibir libremente el tratamiento terapéutico que se considere adecuado para tratar cualquier lesión o enfermedad, aunque estarán inhabilitados e inhabilitadas para participar en competiciones deportivas de todo tipo.

2.– Ustekabean egindako dopin-kontroletako zehapenak saihesteko asmoz, kirol-bajaren egoera dopinaren aurkako dagokion batzordeak eman beharko du eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoan jaso beharko da. Kirol-bajan dagoen bitartean, kirolaria ezin izango da lehiatu dagokion kirol-erakundeko dopinaren aurkako batzordeak zehaztutako epean, kirolariak ez dezan, iruzur eginez, kasuan kasuko tratamendua bere errendimendua hobetzeko erabili.

2.– Al objeto de evitar sanciones en los supuestos de realización de controles de dopaje por sorpresa, la situación de baja deportiva deberá ser concedida por el correspondiente comité antidopaje y registrada en la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Durante la situación de baja deportiva la o el deportista no podrá competir durante el plazo que determine el comité antidopaje de la correspondiente organización deportiva, al objeto de evitar que dicho tratamiento pueda ser utilizado fraudulentamente para mejorar el rendimiento.

3.– Kirol-erakundeetako dopinaren aurkako batzordeek eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak kirol-bajak eta kirol-altak emateko araubidea berrikusi ahal izango dute.

3.– Los comités antidopaje de las respectivas organizaciones deportivas y la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco podrán revisar el régimen de concesión de las bajas y altas deportivas.

4.– Altak eta bajak kirolariaren osasun-txartelean jasoko dira, halakorik badauka.

4.– Las altas y bajas se incorporarán a la tarjeta de salud de deportista que, en su caso, disponga.

5.– Diziplina- eta zehapen-organoek ezingo dituzte kirol-bajak baliozkotzat hartu, baldin eta ez badaude behar bezala erregistratuta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoan. Era berean, ezingo dituzte baliozkotzat hartu, behar bezala erregistratuta egon arren, iruzur eginez lortu badira.

5.– Los órganos disciplinarios y sancionadores no podrán considerar válidas las bajas deportivas que no se encuentren debidamente registradas en la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Tampoco podrán considerar válidas aquellas bajas, debidamente registradas, que se hayan obtenido fraudulentamente.

6.– Aurreko paragrafoetan aipatutako datu pertsonalak tratatzeko eta lagatzeko, oso-osorik bete behar dira datu pertsonalak babestearen alorrean indarrean dagoen legedian ezarritako xedapenak, eta, era berean, kontuan izan behar da dopin- eta osasun-kontroletan, osasun-azterketetan, erabilera terapeutikoko baimenetarako prozeduretan eta kirol-bajen baimenetarako prozeduretan lortutako datuek goi mailako segurtasun neurriak behar dituztela.

6.– El tratamiento y cesión de los datos de carácter personal a que se refieren los apartados anteriores se ajustará, íntegramente, a las disposiciones establecidas en la legislación vigente en materia de protección de datos de carácter personal, teniendo en consideración que los datos de las y los deportistas obtenidos en los controles de dopaje y de salud, en los reconocimientos médicos, en los procedimientos de las autorizaciones de uso terapéutico y de las bajas deportivas requieren medidas de seguridad de nivel alto.

7.– Dopinaren aurkako batzordeek kirol-alten eta kirol-bajen arloan hartutako erabakien aurkako inpugnazioa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoari. Ebazpen horiekin amaituko da administrazio-bidea.

7.– Las decisiones de los comités antidopaje en materia de altas y bajas deportivas podrán ser impugnadas ante la Administración Pública de la Comunidad Autónoma Vasca. Estas resoluciones agotarán la vía administrativa.

8.– Dopin-kontrol baten analisiaren emaitza kirolariaren kontrakoa bada, baina kirolariak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean behar bezala erregistratutako kirol-baja badu, emaitza negatibotzat hartuko du dopinaren aurkako batzordeak eta ez da diziplina- edo zehapen-espedientea irekiko. Ez da espedienterik irekiko, halaber, kirol-baja hori behar bezala erregistratuta egonik, kirolariak ez badu dopin-kontrola egiten.

8.– En el supuesto de que el resultado de un control de dopaje arroje un resultado analítico adverso, pero exista una baja deportiva debidamente registrada en la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco, se considerará por el comité antidopaje que el resultado es negativo y no se incoará el correspondiente expediente disciplinario o sancionador. Tampoco se incoará dicho expediente en el supuesto de que, existiendo la citada baja deportiva debidamente registrada, el o la deportista no realice el control de dopaje.

16. artikulua.– Dopin-kontrolak eta osasun-kontrolak.

Artículo 16.– Controles de dopaje y controles de salud.

1.– Lege honen ondorioetarako, dopin-kontroltzat hartuko dira dopina eragiteko moduko debekatutako substantziarik dagoen egiaztatzeko edo arauz kanpoko metodorik erabili den egiaztatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak gaitutako erakunde eta pertsonek egindako jarduerak. Prozedura estandarren bidez hautematen dira halakoak, eta, horretarako, lagin bat ateratzen da. Dopin-kontroltzat hartuko dira, era berean, dopatzearen aurkako araudia bete den egiaztatzeko, eskumena duten dopinaren aurkako organoek egindako jarduera guztiak.

1.– A los efectos de esta Ley, se entienden como controles de dopaje el conjunto de actividades realizadas por entidades y personas habilitadas por la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco cuya finalidad es averiguar la presencia o no de alguna sustancia prohibida susceptible de producir dopaje o de la utilización de un método no reglamentario, detectados mediante procedimientos estandarizados en una muestra extraída a tal efecto. También se considerarán controles de dopaje todas aquellas actuaciones desarrolladas por los órganos antidopaje competentes para verificar el incumplimiento de la normativa antidopaje.

2.– Dena dela, dopin-kontrolen esparruan sartzen dira honako hauek: kontrolak berme guztiekin egiteko behar den plangintza, kontrolak zein kirolariri eta nola egingo zaizkion aukeratzea, laginak hartu eta erabiltzea, baita laborategiko analisiak eta lortutako emaitzak kudeatu eta gordetzea ere.

2.– En todo caso, quedan incluidos en el ámbito de los controles de dopaje la planificación necesaria para su realización con garantías, la selección de deportistas a quienes efectuar los controles y bajo qué modalidad, la recogida y manipulación de muestras, los análisis de laboratorio, así como la gestión y custodia de los resultados obtenidos.

3.– Aurreko paragrafoan adierazitako laginak aire, gernu, odol edo beste edozein fluidotatik hartutakoak edo lagin txikiak izango dira, erregelamendu bidez zehaztutako moduan. Bertan adieraziko da nola baliozkotzen diren, ondorio hauetarako, analisien prozedurak.

3.– Las muestras a que se refiere el párrafo anterior serán de aire, orina, sangre o cualquier otro fluido o muestra de carácter menor, en la forma que se determine reglamentariamente. Esta determinación incluirá la forma en que se validan, a estos efectos, los procedimientos analíticos.

4.– Lege honen ondorioetarako, osasun-kontrol kontzeptuak jarduera-multzo hau hartzen du bere baitan: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak, kirol-federazioek eta gainerako kirol-erakundeek, kirol-jarduerak beren kirolarien osasunari eragin diezazkiokeen kontrako ondorioak hobetzeko, kontrolatzeko eta prebenitzeko, egokitzat hartzen dituzten jarduerak, bai eta dopinaren eta osasunaren alorreko legetik eratorritako betebeharrak kirolariek bete ditzaten kontrolatzeko jarduerak ere. Osasun-kontroletako analisien emaitzek ez dute diziplina- edo administrazio-zehapenik ekarriko. Hala ere, kontrol horien ondorioz, kirol-erakunde horietan ezarritako kirol eta lan arloko neurriak ezarri ahal izango zaizkie kirolariei, eta dopin-kontrolen plangintza egiteko balio ahal izango dute.

4.– A los efectos de esta Ley, se entiende por controles de salud el conjunto de actuaciones que la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco, las federaciones y demás entidades deportivas consideren oportunas para mejorar, controlar y prevenir los efectos contrarios a la salud que pueda producir la actividad deportiva en sus miembros así como para controlar el cumplimiento por las y los deportistas de las obligaciones derivadas de la Ley en materia de dopaje y salud. Los resultados analíticos de los controles de salud no conllevarán sanciones disciplinarias o administrativas, aunque si podrán llevar aparejadas medidas de carácter deportivo o laboral establecidas por dichas entidades deportivas y podrán servir para la planificación de los controles de dopaje.

5.– Osasun-kontrol horiek ez dute zerikusirik kirolariek beren borondatez egin ditzaketen azterketa medikoekin, osasuna zaintzeko lan-arloko legediaren babesean egindakoekin.

5.– Tales controles de salud son independientes de los reconocimientos médicos que puedan realizar voluntariamente las y los deportistas profesionales al amparo de la legislación laboral para la protección de su salud.

6.– Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak zehaztu egingo du, lege honen erregelamenduzko garapenaren arauek ezarritako eran, zein kasutan den egokia kirolari bati lizentzia kentzea osasuna dela eta.

6.– Asimismo, la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco determinará, en los términos que establezcan las normas de desarrollo reglamentario de esta Ley, aquellos supuestos en los que proceda la suspensión de licencia a una o un deportista por razones de salud.

7.– Erregelamenduz zehaztuko dira kirolarien osasuna babesteko jarduerek izan behar dituzten baldintzak eta ezaugarriak.

7.– Las condiciones y características que han de revestir las actuaciones de protección de la salud a las y los deportistas se determinarán reglamentariamente.

17. artikulua.– Kontrolen plangintza eta kudeaketa.

Artículo 17.– Planificación y gestión de los controles.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak, aurreko artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, lege honetan aipatutako erakundeek egin behar dituzten dopin-kontrolak, osasun-kontrolak eta osasunaren babesaren arloan egin beharreko gainontzeko jarduerak zehaztuko ditu.

1.– La Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco determinará, de conformidad con lo indicado en el artículo anterior, los controles de dopaje, los controles de salud y demás actuaciones en materia de protección de la salud que deben ser realizados por las entidades a que se refiere esta Ley.

2.– Aurrekoa gorabehera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak, dagokion kirolaren ezaugarrien arabera eta, ezaugarri horiek aintzat hartuta, ezarritako plangintzaren arabera, lehiaketaren barruan eta lehiaketatik kanpora egin ahal izango dizkie kontrolak kirolariei, batez ere, euskal kirol-selekzioetan parte hartzen dutenean edo parte hartzekotan direnean. Kontrol horiek osagarritzat hartuko dira kirol-federazioek edo beste kirol-erakunde batzuek ezar ditzaketenei dagokienez.

2.– Sin perjuicio de lo anterior, la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco, en función de las características del respectivo deporte y de la planificación que al respecto se establezca, podrá someter a las y los deportistas a controles dentro y fuera de competición, especialmente cuando integren o vayan a integrar las selecciones deportivas vascas. Estos controles tienen la consideración de adicionales respecto de los que puedan establecer las federaciones deportivas u otras entidades deportivas.

3.– Kontrolak eta ondorengo faseetako datu-kudeaketak pertsonen funtsezko eskubideak, datu pertsonalen babesa eta jarduera horiek egiteko praktikarik onenak erabat errespetatuz egingo dira.

3.– La realización de los controles y gestión de los datos en fases posteriores se llevarán a cabo con pleno respeto a los derechos fundamentales de la persona, a la protección de sus datos personales y a las mejores prácticas para la realización de dichas actividades.

18. artikulua.– Kontrolak egiteko eskumena.

Artículo 18.– Competencia para la realización de los controles.

1.– Orokorrean, eta lege honetan adierazitako beste erakunde batzuen eskumenen kalterik gabe, Euskadiko kirol-federazioei eta lurraldeetakoei dagokie behar diren jarduerak egitea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak zehaztutako lehiaketa federatuetako kontrolak egiteko.

1.– Con carácter general y sin perjuicio de las competencias de otras entidades previstas en esta Ley, corresponde a las federaciones deportivas vascas y territoriales la realización de las actuaciones necesarias para llevar a cabo los controles respecto a las competiciones federadas que determine la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Behar besteko baliabiderik ez dagoenean edo federazioaren beraren egiturak hala justifikatzen duenean, eginkizun hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak beteko du.

2.– Cuando la insuficiencia de medios o la estructura de la propia federación así lo justifique, dicha función será realizada por la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

3.– Kirolariei lege honen aplikazio-eremuan egindako dopin-kontroletan, laginen analisiak Dopinaren aurkako Mundu Agentziaren nazioarteko egiaztapena duten laborategietan egin beharko dira.

3.– En los controles de dopaje realizados a las y los deportistas en el ámbito de aplicación de la presente Ley, los análisis de las tomas de muestras deberán llevarse a cabo en laboratorios con acreditación internacional de la Agencia Mundial Antidopaje.

4.– Dopinaren aurkako Mundu Kodean ezarritako irizpideekin bat etorriz, kirol-lehiaketa bakoitzean erakunde bakarra arduratuko da dopin-kontrolaz.

4.– De acuerdo con los criterios establecidos en el Código Mundial Antidopaje, en cada competición deportiva sólo debe existir una organización responsable del control de dopaje.

5.– Nazioarteko lehiaketetan parte hartzeko asmoz Euskal Autonomia Erkidegoan dauden kirolariei lehiaketatik kanpoko kontrolak egiteko, lehentasuna izango dute nazioarteko kirol-erakundeek.

5.– Para la realización de controles fuera de competición a deportistas que se encuentran en el País Vasco para participar en competiciones internacionales, tendrán preferencia para la realización de aquellos controles las organizaciones deportivas internacionales.

6.– Estatu mailako lehiaketa ofizialetan parte hartzeko asmoz Euskal Autonomia Erkidegoan dauden kirolariei lehiaketatik kanpoko kontrolak egiteko, lehentasuna izango dute estatu mailako erakundeek.

6.– Para la realización de controles fuera de competición a deportistas que se encuentran en el País Vasco para participar en competiciones oficiales de ámbito estatal, tendrán preferencia para la realización de aquellos controles las organizaciones de ámbito estatal.

19. artikulua.– Kirolean debekatuta dauden substantzia eta metodoen zerrendaren publizitatea.

Artículo 19.– Publicidad de la lista de sustancias y métodos prohibidos en el deporte.

1.– Nazioarteko erakundeek onartutako xedapenen esparruan, Eusko Jaurlaritzak kirolean debekatuta dauden substantzien eta metodoen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko eskatuko du. Gainera, zerrendan aldaketak egiten diren guztietan, berriro argitaratuko da zerrenda.

1.– En el marco de las disposiciones aprobadas por las organizaciones internacionales, el Gobierno Vasco ordenará la publicación en el Boletín Oficial del País Vasco de la lista de sustancias y métodos prohibidos en el deporte. Esta publicación se producirá, además, en cada ocasión en que se introduzcan cambios en la misma.

2.– Eusko Jaurlaritzak debekatuta dauden substantzien eta metodoen zerrendari buruz informatzeko eta kontsultak egiteko beste modu batzuk ezarriko ditu. Horretarako, erakundeen eta kirolarekin zerikusia duten organoen orri digitaletan erantsiko du zerrenda, eta, horrezaz gain, zerrendaren berri emateko, hedatzeko eta eskura izateko bestelako moduak eta bitartekoak ere ezarriko ditu.

2.– El Gobierno Vasco establecerá formas adicionales de información y de consulta de la lista de sustancias y métodos prohibidos mediante su inserción en páginas digitales de instituciones y de entidades relacionadas con el deporte, así como por cualquier otro medio y soporte que faciliten el conocimiento, la difusión y la accesibilidad de la misma.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
DOPINARI BURUZKO DIZIPLINAREN ETA ADMINISTRAZIO-ZEHAPENAREN ARAUBIDEA
RÉGIMEN DISCIPLINARIO Y ADMINISTRATIVO SANCIONADOR DEL DOPAJE

20. artikulua.– Diziplina-araubidearen aplikazio-eremua.

Artículo 20.– Ámbito de aplicación del régimen disciplinario.

1.– Lege honetan dopinari buruz jasotzen den arau-hausteen eta zehapenen araubidea aplikatuko zaie Euskal Autonomia Erkidegoko 14/1998 Legearen 46. artikuluan exijitzen diren lizentziak direla-eta lotura berezia duten pertsonei, bai eta, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izanik, lege honen peko kirol-jarduerak gauzatzen dituzten kirol-erakundeekin edo lege honen pean beren borondatez jartzen diren gainerako kirol-erakundeekin lotura bereziko harremanak dituzten pertsonei.

1.– El régimen de infracciones y sanciones por dopaje contenido en esta Ley resulta de aplicación a todas aquellas personas sujetas a relaciones de especial sujeción a través de las licencias exigidas en el artículo 46 de la Ley 14/1998, del País Vasco, y a todas aquellas personas sujetas a relaciones de especial sujeción con las demás entidades deportivas que, domiciliadas en el País Vasco, desarrollen actividades deportivas sujetas a la presente Ley o se sujeten voluntariamente a la misma.

2.– Estatuko kirol-lehiaketa ofizialetan dopina dela-eta egindako arau-hausteak estatuko diziplina-arauen pean egongo dira.

2.– Las infracciones cometidas en materia de dopaje con ocasión de competiciones deportivas oficiales de ámbito estatal se regirán por las normas disciplinarias de ámbito estatal.

3.– Nazioarteko kirol-lehiaketetan dopina dela-eta egindako arau-hausteak nazioarteko diziplina-arauen pean egongo dira.

3.– Las infracciones cometidas en materia de dopaje con ocasión de competiciones deportivas de ámbito internacional se regirán por las normas disciplinarias de ámbito internacional.

4.– Animalien babesaren arloko kontrolei dagokienez, dopina dela-eta egindako arau-hausteak gai horri buruzko arauen pean egongo dira, diziplina-erregimen honetan arautzen diren kirol-arloko ondorioen kalterik gabe.

4.– Las infracciones cometidas en materia de dopaje, con ocasión de controles en el ámbito de protección de los animales, se regirán por las normas sobre la materia, sin perjuicio de sus consecuencias en el ámbito deportivo reguladas en el presente régimen disciplinario.

21. artikulua.– Administrazio-zehapenen araubidearen aplikazio-eremua.

Artículo 21.– Ámbito de aplicación del régimen administrativo sancionador.

1.– Lege honetan dopinari buruz jasotzen den arau-hausteen eta zehapenen araubidea aplikatuko zaie, bidezko den heinean, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan gertatzen diren egiteei edo ez-egiteei, edozein kirol-lehiaketatan gertatzen direla ere, dela kirol-lehiaketa autonomia-erkidegoaren eremukoa, dela estatuaren eremukoa edo nazioartekoa, nazioarteko kirol-federazioek edo nazioarteko erakunde olinpikoek edo olinpiada berezietakoek antolatua. Ez da beharko lotura bereziko harremanik egon dadin, eta egiteak edo ez-egiteak lehiaz kanpoko kirol-jardueretan ere gauza daitezke.

1.– El régimen de infracciones y sanciones por dopaje contenido en esta Ley será aplicable, en lo que resulte procedente, a las acciones u omisiones que tengan lugar en el ámbito territorial de la Comunidad Autónoma y con independencia de que se produzcan con ocasión de competiciones deportivas de ámbito autonómico, estatal o internacional organizadas por las federaciones deportivas internacionales o por las organizaciones olímpicas o paralímpicas internacionales. No será precisa la existencia de relaciones de especial sujeción, y las acciones u omisiones también pueden materializarse en actividades deportivas de carácter no competitivo.

2.– Aurreko paragrafoan xedatutakoa lege honen 32. artikuluan xedatutakoaren kalterik gabe ulertzen da.

2.– Lo dispuesto en el apartado anterior se entiende sin perjuicio de lo establecido en el artículo 32 de esta Ley.

22. artikulua.– Kirolariaren eta haren inguruaren erantzukizuna.

Artículo 22.– Responsabilidad de deportistas y de su entorno.

1.– Kirolariek ardura hartu beharko dute beren gorputz-organismoan gai debekaturik sar ez dadin, eta gorputzean horrelako gairen bat atzematen zaienean, berena izango da erantzukizuna, beti. Erantzukizunaren helmena, kapitulu honetan ezarritako diziplinako eta administrazio-zehapeneko araubidean ezarritakoa izango da.

1.– Las y los deportistas se asegurarán que ninguna sustancia prohibida se introduzca en su organismo, siendo responsables en cualquier caso cuando se produzca la detección de su presencia en el mismo. El alcance de la responsabilidad será el determinado en el régimen disciplinario y administrativo sancionador que se establece en el presente Capítulo.

2.– Kirolariak erantzukizunik duenez erabakitzeko, Dopinaren aurkako Mundu Kodean ezarritako irizpideei jarraituko zaie.

2.– Para determinar la responsabilidad de la o el deportista se seguirán los criterios establecidos en el Código Mundial Antidopaje.

3.– Artikulu honetako lehenbiziko paragrafoan ezarritako betebeharra bete gabe utziz gero, erantzukizuna exijitu ahal izango da, eta administrazio-neurriak ezarriko dira, diziplina- eta zehapen-neurriak, Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenetan, aplikatzekoa den estatuko legerian eta lege honetako artikuluetan aurreikusitako irismenarekin.

3.– El incumplimiento de la obligación establecida en el apartado primero de este artículo dará lugar a la exigencia de responsabilidades y a la adopción de las correspondientes medidas disciplinarias y sancionadoras de carácter administrativo, de conformidad y con el alcance previsto en los convenios internacionales ratificados por España, en la legislación estatal aplicable y en los artículos de esta Ley.

4.– Kirolariek, haien entrenatzaileek, zuzendaritzako langileek, kirolaria atxikita dagoen kirol-erakundeek eta kirolarien inguruko gainerako pertsonek kirolariak ohikotasunez lokalizatzeari buruz ezarritako betebeharrak ez betetzeaz erantzungo dute.

4.– Las y los deportistas, sus entrenadores y entrenadoras, el personal directivo, así como las entidades deportivas a las que esté adscrito la o el deportista y restantes personas del entorno del deportista, responderán del incumplimiento de las obligaciones impuestas en materia de localización habitual de deportistas.

5.– Kirolariek, haien entrenatzaileek, medikuek, osasungintzako langileek edo zuzendaritzako kideek eta kirol-erakundeek eta kirolarien inguruko gainerako pertsonek erantzukizuna izango dute organo eskudunei kirolariaren gaixotasunei buruzko informazioa, tratamendu terapeutikoei buruzkoa eta tratamenduaren helmen eta erantzuleari buruzkoa emateko betebeharra arautzen duten xedapenak ez betetzeagatik, baldin eta kirolariak datu horiek erabiltzeko baimena eman badu.

5.– Las y los deportistas, sus entrenadores y entrenadoras, médicos, médicas o personal sanitario y directivo, dirigentes, así como las entidades deportivas, y restantes personas del entorno de deportistas responderán por el incumplimiento de las disposiciones que regulan la obligación de facilitar a los órganos competentes información sobre las enfermedades de la o el deportista, tratamientos terapéuticos a que esté sometido, alcance y responsable del tratamiento, cuando aquél o aquélla haya autorizado la utilización de tales datos.

6.– Era berean, erabilera terapeutikorako baimenak eskuratzeko ezarritako betekizunak ez betetzeagatik edo hausteagatik ere izango dute erantzukizuna, bai eta indarrean dagoen araudian glukokortikosteroideak edo beste gai batzuk erabili izanari buruzko adierazpenak egiteko ezarritako betebeharrak ez betetzeagatik edo hausteagatik ere.

6.– De igual forma, responderán por el incumplimiento o infracción de los requisitos establecidos para la obtención de las autorizaciones de uso terapéutico o para la formulación de las declaraciones de uso de glucorticosteroides o de otras sustancias previstas en la normativa vigente.

23. artikulua.– Arau-hausteen tipifikazioa.

Artículo 23.– Tipificación de infracciones.

1.– Lege honen ondorioetarako, oso arau-hauste larritzat joko dira:

1.– A los efectos de la presente Ley, se consideran infracciones muy graves:

a) Lege honetako 22.1 artikuluak aipatzen dituen betebeharrak ez betetzea, eta, horren ondorioz, debekatutako gai bat hautematea, edo haren metabolitoak edo markatzaileak, kirolari baten gorputz-laginetan.

a) El incumplimiento de las obligaciones a que hace referencia el artículo 22.1 de esta Ley, que dé lugar a la detección de la presencia de una sustancia prohibida, o de sus metabolitos o marcadores, en las muestras físicas de una o un deportista.

b) Kirolean baimentzen ez diren edo debekaturik dauden gaiak eta metodoak erabili edo kontsumitzea.

b) La utilización, uso o consumo de sustancias o métodos prohibidos o no autorizados en el deporte.

c) Organo edo pertsona eskudunek hala eskatzen dutenean, lehiaketa barruan edo kanpoan dopin-kontrolak egiteari uko egitea edo aurka egitea, bidezko arrazoirik gabe. Era berean, organo edo pertsona eskudunek laginak biltzeko egindako eskakizunak, edo dopinaren kontrol- eta zigortze-prozeduretan beste edozein jarduera gauzatzeko egindako eskakizunak eragoztea, eskakizun horiei kasurik ez egitea, edo bidegabeki atzeratzea, edo ezkutaketan aritzea; orobat, eskakizun horiek betetzea galarazteko edo nahastea eragiteko gainerako jokabideak edo eskakizun horiek betetzen uzten ez duten gainerako jokabideak, egitezkoak edo ez-egitezkoak.

c) La resistencia o negativa, sin justa causa, a someterse a los controles de dopaje, dentro y fuera de la competición, cuando sean exigidos o requeridos por los órganos o personas competentes; así como la obstrucción, no atención, dilación indebida, ocultación y demás conductas que, por acción u omisión, impidan, perturben o no permitan atender los requerimientos formulados por órganos o personas competentes para la recogida de muestras o para la realización de cualesquiera otras actuaciones en los procedimientos de control y represión del dopaje.

d) Lege honen 22.4 artikuluak aipatzen dituen betebeharrak ez betetzea behin eta berriro, eta kontrolak lehiaketaz kanpo egiteko kirolariak lokalizatzeari eta eskuragarri egoteari buruz ezarritako betekizunak ez betetzea behin eta berriro.

d) El incumplimiento reiterado de las obligaciones a que hace referencia el artículo 22.4 de esta Ley y de los requisitos relativos a la localización y disponibilidad de las y los deportistas para la realización de controles fuera de competición.

e) Tratamendu terapeutikoei eta erabilera terapeutikorako baimenei buruzko informazioari dagozkion betebeharrak, lege honetako 22. artikuluko 5 eta 6 paragrafoek aipatzen dituztenak, bai eta 14.1 artikuluak aipatzen tratamendu terapeutikoak inskribatzeko baimena ezeztea ere, ez betetzea, eta lege honetako 48. artikuluan xedatutakoa urratzea.

e) El incumplimiento de las obligaciones relativas a la información sobre tratamientos terapéuticos y obtención de autorizaciones para el uso terapéutico a que hacen referencia los apartados 5 y 6 del artículo 22 de esta Ley, así como la negativa de la autorización para la inscripción de tales tratamientos terapéuticos referida en el artículo 14.1 y la vulneración de lo dispuesto en el artículo 48 de la presente Ley.

f) Dopinaren kontrol- eta zigortze-prozeduretako edozein osagai aldatu, faltsifikatu edo manipulatzea.

f) La alteración, falsificación o manipulación de cualquier elemento de los procedimientos de control y de represión del dopaje.

g) Kirolean onartzen ez diren edo debekaturik dauden gaiak edukitzea edo metodoak erabiltzea, horiek emateko edo agintzeko erabilera terapeutikoko baimenik ez dagoenean; orobat gaien, tresnen edo metodoen bolumena edo kantitatea helburu terapeutikoekin emateko edo aplikatzeko gehiegizkoa edo neurririk gabea izatea, arrazoirik gabe.

g) La posesión de sustancias o la utilización de métodos prohibidos o no autorizados en el deporte, cuando se carezca de una autorización de uso terapéutico para su administración o dispensación, o cuando el volumen o cantidad de las sustancias, útiles o métodos sea injustificadamente elevado o desproporcionado para su administración o aplicación con fines terapéuticos.

h) Kirolean debekaturik dauden edo arauzkoak ez diren gaiak eman, banatu, eskaini edo bideratzea kirolariei, edo horiez hornitzea kirolariak; orobat, kirolean onarturik ez dauden edo debekaturik dauden metodoak erabiltzea.

h) La administración, dispensa, ofrecimiento, facilitación o suministro a deportistas de sustancias o la utilización de métodos no reglamentarios o prohibidos en la práctica deportiva.

i) Gai edo metodo debekatuak edo arauz kanpokoak erabiltzeko baldintzak sustatzea, bultzatzea, laguntzea, akuilatzea edo erraztea; edo kirolariak dopinaren kontrolerako arauek baimentzen ez dituzten produktuak erabiltzera edo jokabideak izatera bultzatzen dituen beste edozein jarduera; edo kirolarien esku kirolean onartzen ez diren edo debekaturik dauden gaiak edo metodoak jartzeko xedea duen beste edozein jarduera.

i) La promoción, incitación, contribución, instigación o facilitación de las condiciones para la utilización de sustancias o métodos prohibidos o no reglamentarios, o cualquier otra actividad que aliente a las y los deportistas a que utilicen productos o realicen conductas no permitidas por las normas de control de dopaje o que tenga por objeto poner a disposición de los deportistas sustancias o métodos prohibidos o no autorizados en el deporte.

j) Arauzkoak ez diren metodoak abian jartzen laguntzea edo parte hartzea, egitez edo ez-egitez, edo dopinaren kontrako araudia urratzen duen beste edozein jokabide, egitezko edo ez-egitezko.

j) La colaboración o participación, por acción u omisión, en la puesta en práctica de los métodos no reglamentarios o en cualesquiera otras conductas que vulneren la normativa contra el dopaje.

k) Debekatu egiten da kirolean debekatuta dauden substantzia eta metodoak kirol-zentroetan biltegiratzea, merkaturatzea edo banatzea, edozein dela modua. Halaber, debekatu egiten da aurreko paragrafoan adierazitako produktuak kirol-zentroetan kontsumi daitezen sustatzea.

k) El depósito, comercialización o distribución, bajo cualquier modalidad, en centros deportivos, de sustancias y métodos prohibidos en el deporte. Igualmente, se prohíbe incitar al consumo de sustancias y productos en los citados centros deportivos.

l) Kirol-baja iruzur bidez eskuratzea eta erabiltzea, eta baja hori lortzeko, baldintzak ez betetzea edo, hala badagokio, urratzea.

l) La obtención y uso de modo fraudulento de la baja deportiva y el incumplimiento o infracción de los requisitos establecidos, en su caso, para obtenerla y usarla.

2.– Arau-hauste larriak izango dira:

2.– Se consideran infracciones graves:

a) Legearen 22.4 artikuluak aipatzen dituen betebeharrak ez betetzea, eta lehiaketaz kanpoko kontrolak egiteko kirolariak lokalizatzeari eta eskuragarri egoteari buruzko betekizunak urratzea, non eta ez diren behin eta berriro egiten, zeren eta, kasu horretan, arau-hauste oso larritzat joko baitira.

a) El incumplimiento de las obligaciones a que hace referencia el artículo 22.4 de esta Ley y la vulneración de los requisitos relativos a la localización y disponibilidad de deportistas para la realización de controles fuera de competición, salvo que se cometan de forma reiterada, en cuyo caso se considerarán infracciones muy graves.

b) Aurreko paragrafoko a), b), e) eta g) idatz-zatietan deskribatutako jokabideak, dagokion arau juridikoan larritasun txikikotzat jotako gaiak edo metodoak dituztenean helburutzat, gai edo metodo horiei eragiten dietenean edo horiei buruzkoak direnean, non eta ez diren behin eta berriro gauzatzen, zeren eta, kasu horretan, arau-hauste oso larritzat joko baitira.

b) Las conductas descritas en las letras a), b), e) y g) del apartado anterior, cuando afecten, versen o tengan por objeto sustancias o métodos identificados en el correspondiente instrumento jurídico como de menor gravedad, salvo que se cometan de forma reiterada, en cuyo caso se considerarán infracciones muy graves.

c) Osasun-jardueren gauzatze materiala federazio-lizentzia edo gaikuntza baliokidea etenik duten pertsonei edo erakundeei kontratatzea, esleitzea, izendatzea edo gomendio ematea, jarduera horiek gauzatzeko federazio-lizentzia edo gaikuntza baliokidea izatea exijitu ahal denean; orobat, jarduera horiek dagokion federazio-lizentzia edo gaikuntza baliokidea eduki gabe gauzatzea, edo eskuratutako lizentzia edo gaikuntza hori etenda izanik.

c) La contratación, adjudicación, asignación o encomienda de la realización material de actividades sanitarias a personas o entidades que carezcan o tengan suspendida la licencia federativa o la habilitación equivalente, cuando este requisito resulte exigible para la realización de tales actividades; así como la realización material de las referidas actividades sin disponer de licencia federativa o habilitación equivalente o estando suspendida la que se hubiere obtenido.

d) Lege honek aurreikusitako beharrezko liburuak ez kudeatzea.

d) La no llevanza de los libros obligatorios previstos en esta Ley.

3.– Aurreko paragrafoetan deskribatzen diren arau-hausteak animaliek kirol-lehiaketetan parte hartzen duten kasuetan ere aplikatuko dira, dagozkion egokitze logikoekin.

3.– Las infracciones descritas en los apartados anteriores también se entenderán referidas, con las lógicas adaptaciones, a los supuestos de participación de animales en competiciones deportivas.

24. artikulua.– Kirolariei ezartzekoak diren zehapenak.

Artículo 24.– Sanciones a deportistas.

1.– 23. artikuluaren lehenbiziko paragrafoko a), b), c), d), e), f), g), j) eta l) idatz-zatietan aurreikusitako arau-hauste oso larriak eginez gero, lizentzia bi urtetik lau urte arteko aldi batez eteteko edo kentzeko zehapenak ezarriko dira, eta, hala balegokio, 3.001 eurotik 12.000 euro arteko isuna. Jokabide horiek bigarren aldiz gauzatuz gero, zehapena izango da federazio-lizentzia betirako kentzea, eta, hala balegokio, dagokion diru-zehapena, lege honetako 28. artikuluaren hirugarren paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz.

1.– Por la comisión de las infracciones muy graves previstas en las letras a), b), c), d), e), f), g), j) y l) del apartado primero del artículo 23, se impondrán las sanciones de suspensión, privación o imposibilidad de obtención de licencia por un período de dos a cuatro años y, en su caso, multa de 3.001 a 12.000 euros. Cuando se cometan por segunda vez las referidas conductas, la sanción consistirá en la privación o imposibilidad de obtención de licencia federativa a perpetuidad y, en su caso, la correspondiente sanción pecuniaria, de acuerdo con lo dispuesto en el apartado tercero del artículo 28 de la presente Ley.

2.– 23. artikuluaren lehenbiziko paragrafoko h) eta i) idatz-zatietan aurreikusitako arau-hauste oso larriak eginez gero, lizentzia lau urtetik sei urtera arteko aldi batez eten edo kentzeko zehapenak ezarriko dira, eta, hala balegokio, 3.001 eurotik 12.000 euro arteko isuna. Bigarren arau-haustea eginez gero, zehapena izango da federazio-lizentzia betirako kentzea, eta, hala balegokio, dagokion diru-zehapena, lege honetako 28. artikuluaren hirugarren paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz.

2.– Por la comisión de las infracciones muy graves previstas en las letras h) e i) del apartado primero del artículo 23 se impondrán las sanciones de suspensión, privación o imposibilidad de obtención de licencia federativa por un período de cuatro a seis años y, en su caso, multa de 3.001 a 12.000 euros. Cuando se cometa una segunda infracción, la sanción consistirá en la privación o imposibilidad de obtención de licencia federativa a perpetuidad y, en su caso, la correspondiente sanción pecuniaria, de acuerdo con lo dispuesto en el apartado tercero del artículo 28 de la presente Ley.

3.– Lege honetako 23. artikuluaren bigarren paragrafoan aurreikusitako arau-hauste larriak egiteagatik, federazio-lizentzia hiru hilabetetik bi urtera arteko aldi batez kendu edo etengo da, eta, hala balegokio, 1.500 eurotik 3.000 euro arteko isuna ezarriko da. Lehen aipatutako legez kontrako ekintza horiek bigarren aldiz eginez gero, jokabidea arau-hauste oso larritzat joko da eta federazio-lizentzia kendu edo eten egingo da bi urtetik lau urtera arteko epe batez, eta, hala balegokio, 3.001 eurotik 12.000 euro arteko isuna ezarriko da. Hirugarren arau-haustea eginez gero, zehapena izango da federazio-lizentzia betirako kentzea, eta, hala balegokio, dagokion diru-zehapena, lege honetako 28. artikuluaren hirugarren paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz.

3.– Por la comisión de las infracciones graves previstas en el apartado segundo del artículo 23 de esta Ley, se impondrá la sanción de suspensión, privación o imposibilidad de obtención de licencia federativa por un período de tres meses a dos años y, en su caso, multa de 1.500 a 3.000 euros. Cuando se incurra por segunda vez en alguno de los ilícitos antes referidos, la conducta será calificada como infracción muy grave y dará lugar a la aplicación de las sanciones de suspensión, privación o imposibilidad de obtención de licencia federativa por un periodo de dos a cuatro años y, en su caso, multa de 3.001 a 12.000 euros. Si se cometiere una tercera infracción, la sanción consistirá en la privación o imposibilidad de obtención de licencia federativa a perpetuidad y, en su caso, la correspondiente sanción pecuniaria, de acuerdo con lo dispuesto en el apartado tercero del artículo 28 de la presente Ley.

4.– Baldin eta kirolariak, erabilera terapeutikoko baimena edukitzeko behar bezalako mediku-justifikazioa izanik, ez badu eskatu, edo aurretik zuen baimenaren indarraldia iraungi egin bada, lehendabiziko aldian ohartarazpena ezarriko zaio, baldin eta kontrolean analisiaren emaitza aurkakoa bada. Kirolari berak bigarren aldiz egiten badu arau-hauste bera, arau-hauste larriari dagokion zehapena ezarriko zaio, guztien artean txikiena. Zehapen horrez gain, klubak ere jaso dezake diru-zehapena, halako ez-egiteetan izandako arduragabekeriagatik.

4.– En los supuestos en los que la o el deportista, teniendo justificación médica suficiente para disponer de una autorización de uso terapéutico, no la haya solicitado, o haya caducado la vigencia de la anteriormente obtenida, se le impondrá la primera vez una amonestación, en el supuesto de que el control arroje un resultado analítico adverso. En el supuesto de que vuelva a cometer tal infracción por segunda vez, se le impondrá una sanción por infracción grave en su grado mínimo. Lo anterior se entiende sin perjuicio de la sanción económica que se pueda imponer al club por su falta de diligencia en tales omisiones.

5.– Aurreko paragrafoetan adierazitako zehapenen ondorioz, ezinezkoa izango da Euskadiko instalazio publikoetako inolako lehiaketatan parte hartzea, lizentziaren etenaldiak, kentzeak edo eskuratzeko ezintasunak irauten duen bitartean.

5.– Las sanciones previstas en los apartados anteriores llevarán asimismo aparejada la imposibilidad de participar en cualquier tipo de competición en instalaciones públicas del País Vasco durante el tiempo en que dure la suspensión, privación o imposibilidad de obtención de la licencia.

25. artikulua.– Klubei eta kirol-taldeei ezartzekoak diren zehapenak.

Artículo 25.– Sanciones a los clubes y equipos deportivos.

1.– Lege honetako 23. artikuluaren lehenbiziko paragrafoan aurreikusitako arau-hauste oso larriak egiteagatik isuna ezarriko da, 6.001 eurotik 24.000 euro artekoa, eta, hala balegokio, puntuak edo posizioak galtzea sailkapenean edo mailaz edo kategoriaz jaistea. Jokabide horietan adingabea sartuz gero, edo behin eta berriro eroriz gero, isuna osagarria baino ez da izango, eta 24.001 eurotik 50.000 euro arteko isuna ezarriko da.

1.– Por la comisión de las infracciones muy graves previstas en el apartado primero del artículo 23 de esta Ley, se impondrán las sanciones de multa de 6.001 a 24.000 euros y, en su caso, pérdida de puntos o puestos en la clasificación o descenso de categoría o división. Cuando en las referidas conductas involucren a una o un menor de edad, o en caso de reincidencia, la sanción pecuniaria únicamente podrá tener carácter accesorio y se sancionará con multa de 24.001 a 50.000 euros.

2.– Lege honetako 23. artikuluaren bigarren paragrafoan aurreikusitako arau-hauste larriak egiteagatik, 1.500 eurotik 6.000 euro arteko isuna ezarriko da. Legez kontrako jokabide horietan bigarren aldiz eroriz gero, jokabidea arau-hauste oso larritzat joko da, eta 6.001 eurotik 24.000 euro arteko isuna ezarriko da, eta, hala balegokio, puntuak edo posizioak galtzea sailkapenean edo kategoriaz edo mailaz jaistea. Arau-haustea hirugarren aldiz eginez gero, diru-zehapena osagarria baino ez da izango, eta 24.001 eurotik 50.000 euro arteko isuna ezarriko da.

2.– Por la comisión de las infracciones graves contempladas en el apartado segundo del artículo 23 de esta Ley, se impondrá la sanción de multa de 1.500 a 6.000 euros. Cuando se incurra por segunda vez en alguno de los ilícitos antes referidos, la conducta será calificada como infracción muy grave y dará lugar a la aplicación de las sanciones de multa de 6.001 a 24.000 euros y, en su caso, pérdida de puntos o puestos en la clasificación o descenso de categoría o división. Si se cometiere una tercera infracción, la sanción pecuniaria únicamente podrá tener carácter accesorio y se sancionará con multa de 24.001 a 50.000 euros.

26. artikulua.– Teknikariei, epaileei, arbitroei eta kirol-lizentziadun gainerako pertsonei, zuzendaritzako langileei, zuzendariei edo kirol-federazioetako langileei, liga profesionaletako langileei, kirol-lehiaketa ofizialak antolatzen dituzten erakundeei eta kirol-klubei edo –taldeei ezartzekoak diren isunak.

Artículo 26.– Sanciones a técnicos, técnicas, jueces, juezas, árbitros, árbitras y demás personas con licencia deportiva, personal directivo, dirigentes o personal de federaciones deportivas, de ligas profesionales, de entidades organizadoras de competiciones deportivas de carácter oficial o no oficial, clubes o equipos deportivos.

1.– Lege honetako 23. artikuluaren lehenbiziko paragrafoko b), c), d), e), f), g), j) eta l) idatz-zatietan aurreikusitako arau-hauste oso larriak egiteagatik, kirol-karguak betetzeko aldi baterako desgaitzea, kirol-lizentzia edo gaikuntza baliokidea bi urtetik lau urterako aldi batez kentzea edo etetea, eta, hala balegokio, 3.001 eurotik 12.000 euro arteko isuna ezarriko dira. Jokabide horietan adingabea sartuz gero, edo jokabide horiek bigarren aldiz gauzatzen direnean, kirol-karguak betetzeko desgaitzea izango da zehapena, edo kirol-lizentzia edo gaikuntza baliokidea betirako kentzea edo etetea, eta, hala balegokio, diru-zehapena, lege honetako 28. artikuluaren hirugarren paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz.

1.– Por la comisión de las infracciones muy graves previstas en las letras b), c), d), e), f), g), j) y l) del apartado primero del artículo 23 de esta Ley, se impondrán las sanciones de inhabilitación temporal para el desempeño de cargos deportivos o privación o suspensión de licencia deportiva o habilitación equivalente durante un período de dos a cuatro años y, en su caso, multa de 3.001 a 12.000 euros. Cuando en las referidas conductas esté involucrado o involucrada una o un menor de edad, o cuando se cometan por segunda vez, la sanción consistirá en la inhabilitación para el desempeño de cargos deportivos o privación o suspensión de licencia deportiva o habilitación equivalente a perpetuidad y, en su caso, la correspondiente sanción pecuniaria, de acuerdo con lo dispuesto en el apartado tercero del artículo 28 de la presente Ley.

2.– Lege honetako 23. artikuluaren lehenbiziko paragrafoko h) eta i) idatz-zatietan aurreikusitako arau-hauste oso larriak egiteagatik, kirol-karguak betetzeko aldi baterako desgaitzea, kirol-lizentzia edo gaikuntza baliokidea lau urtetik sei urterako aldi batez kentzea edo etetea, eta, hala balegokio, 3.001 eurotik 12.000 euro arteko isuna ezarriko dira. Jokabide horietan adingabea sartuz gero, edo jokabide horiek bigarren aldiz gauzatzen direnean, kirol-karguak betetzeko desgaitzea izango da zehapena, edo kirol-lizentzia edo gaikuntza baliokidea betirako kentzea edo etetea, eta, hala balegokio, diru-zehapena, lege honetako 28. artikuluaren hirugarren paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz.

2.– Por la comisión de las infracciones muy graves previstas en las letras h) e i) del apartado primero del artículo 23 de esta Ley, se impondrán las sanciones de inhabilitación para el desempeño de cargos deportivos o privación o suspensión de licencia deportiva o habilitación equivalente durante un período de cuatro a seis años y, en su caso, multa de 3.001 a 12.000 euros. Cuando en las referidas conductas se involucre una o un menor de edad, o cuando se cometan por segunda vez, la sanción consistirá en la inhabilitación para el desempeño de cargos deportivos o privación o suspensión de licencia deportiva o habilitación equivalente a perpetuidad y, en su caso, la correspondiente sanción pecuniaria, de acuerdo con lo dispuesto en el apartado tercero del artículo 28 de la presente Ley.

3.– Lege honetako 23. artikuluaren bigarren paragrafoan aurreikusitako arau-hauste larriak egiteagatik, federazio-lizentzia hiru hilabetetik bi urtera arteko epe batez kendu edo etengo da, eta, hala balegokio, 1.500 eurotik 3.000 euro arteko isuna ezarriko da. Legez kontrako ekintza horiek bigarren aldiz eginez gero, jokabidea arau-hauste oso larritzat joko da eta kirol-karguak betetzeko desgaitzea ezarriko da zehapena, edo kirol-lizentzia edo gaikuntza baliokidea bi urtetik lau urtera arteko aldi batez kentzea edo etetea, eta, hala balegokio, 3.001 eurotik 12.000 euro arteko isuna. Hirugarren arau-haustea eginez gero, zehapena izango da kirol-karguak betetzeko desgaitzea edo kirol-lizentzia edo gaikuntza baliokidea betirako kentzea edo etetea, eta, hala balegokio, dagokion diru-zehapena, lege honetako 28. artikuluaren hirugarren paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz.

3.– Por la comisión de las infracciones graves contempladas en el apartado segundo del artículo 23, se impondrá la sanción de suspensión o privación de licencia federativa por un período de tres meses a dos años y, en su caso, multa de 1.500 a 3.000 euros. Cuando se incurra por segunda vez en alguno de los ilícitos antes referidos, la conducta será calificada como infracción muy grave y dará lugar a la aplicación de las sanciones de inhabilitación para el desempeño de cargos deportivos o privación o suspensión de licencia deportiva o habilitación equivalente por un período de dos a cuatro años y, en su caso, multa de 3.001 a 12.000 euros. Si se cometiere una tercera infracción, la sanción consistirá en la inhabilitación para el desempeño de cargos deportivos o privación o suspensión de licencia deportiva o habilitación equivalente a perpetuidad y, en su caso, la correspondiente sanción pecuniaria, de acuerdo con lo dispuesto en el apartado tercero del artículo 28 de la presente Ley.

4.– Atal honetan arau-haustetzat tipifikatutako jokabideak baimenik edo gaikuntza baliokiderik gabe gauzatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek, zerbitzuak ematen dituztenean edo kirol-federazioen kontura edo haien eskuordetzez lehiaketa ofizialak antolatzen dituzten erakundeen kontura jarduten dutenean, ofizialak izan zein ez izan, edo erakunde horien barruan integratutako pertsonek edo erakundeek ezingo dute kirol-lizentziarik edo gaikuntza baliokiderik eskuratu, ez kirol-lizentziari dagozkion eskubideak baliatu kirol-karguak betetzeko desgaitze-zigorrek irauten duten bezalako aldi batez, edo kirol-lizentziak edo gaikuntza baliokideak kentzeko edo eteteko zigorrek irauten duten bezalako aldi batez.

4.– Las personas físicas o jurídicas que realicen las conductas tipificadas como infracciones en el presente Capítulo, sin disponer de licencia o de habilitación equivalente, pero prestando servicios o actuando por cuenta de federaciones deportivas o entidades organizadoras de competiciones deportivas por delegación de las anteriores, sean oficiales o no, o las personas o entidades integradas dentro de dichas organizaciones, no podrán obtener licencia deportiva o habilitación equivalente, ni ejercer los derechos derivados de la licencia deportiva por un período equivalente a la duración de las sanciones de inhabilitación para el desempeño de cargos deportivos, privación o suspensión de licencia deportiva o habilitación equivalente.

Kirol-federazioek eta kirol-lehiaketak antolatzen dituzten erakundeek, ofizialak izan zein ez izan, egokitu egingo dute beren araudia lege honetako aurreikuspenak sartzeko; aurreikuspen horiek bateragarriak izango dira kasu bakoitzean dagokiokeen erantzukizun zibilarekin eta lege honetan xedatutakoaren ondorioz exijitu ahal diren erantzukizunengatik dagokiokeen kontu ematearekin.

Las federaciones deportivas y entidades organizadoras de competiciones deportivas, sean oficiales o no, adaptarán su normativa para incluir estas previsiones, que serán compatibles con la responsabilidad civil que en cada caso proceda y con la depuración de cualesquiera otras responsabilidades que resulten exigibles en virtud de lo dispuesto por esta Ley.

5.– Artikulu honetan aurreikusitako zehapenak kirol-lehiaketetan parte hartzen duten animalien jabe diren pertsonei eta animalia horiek dauzkaten pertsonei ere aplikatu ahal zaizkie, bai eta dagokion arau-haustea egiten parte hartzen duten pertsona guztiei ere.

5.– Las sanciones previstas en este artículo serán aplicables a las personas propietarias y poseedores de animales que participen en pruebas deportivas y a todas aquellas que sean participes en la comisión de la correspondiente infracción.

27. artikulua.– Klubetako edo taldeetako medikuei eta gainerako osasun-langileei ezartzekoak diren zehapenak.

Artículo 27.– Sanciones a médicos, médicas y demás personal sanitario de clubes o equipos

1.– Talde-medikuei eta kirol-lizentziarekin edo gaikuntza baliokidearekin osasun-eginkizunak betetzen dituzten langileei, lege honetako 23. artikuluko lehenbiziko paragrafoko c), e), f), g), h), i), j), k) eta l) hizkietan aurreikusitako jokabideak gauzatzen badituzte, zehapena ezarriko zaie, lizentzia bi urtetik lau urterako aldi batez kenduz edo etenez eta 6.001 eurotik 24.000 euro arteko diru-isuna ezarriz. Jokabide horietan adingabea sartuz gero, edo jokabide horiek bigarren aldiz gauzatuz gero, zehapena izango da federazio-lizentzia betirako kentzea, eta, hala balegokio, dagokion isuna, lege honetako 28. artikuluko hirugarren paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz.

1.– Los médicos y médicas de equipo y demás personal que realicen funciones sanitarias bajo licencia deportiva o habilitación equivalente y que incurran en alguna de las conductas previstas en las letras c), e), f), g), h), i), j), k) y l) del apartado primero del artículo 23 de esta ley, serán sancionados y sancionadas con privación o suspensión de licencia durante un período de dos a cuatro años y multa económica de 6.001 a 24.000 euros. Cuando en las referidas conductas se involucre una o un menor de edad, o cuando se cometan por segunda vez, la sanción consistirá en la privación de licencia federativa a perpetuidad y, en su caso, la correspondiente sanción pecuniaria, de acuerdo con lo dispuesto en el apartado tercero del artículo 28 de la presente Ley.

2.– Talde-medikuei eta kirol-lizentziarekin edo gaikuntza baliokidearekin osasun-eginkizunak betetzen dituzten gainerako langileei, lege honetako 23. artikuluko lehenbiziko paragrafoko h) eta i) idatz-zatietan aurreikusitako jokabideren bat gauzatzen badute, zehapena ezarriko zaie, federazio-lizentzia lau urtetik sei urte arteko aldi batez kenduz edo etenez eta 3.001 eurotik 12.000 euro arteko isuna ezarriz.

2.– Los médicos y médicas de equipo y demás personal que realice funciones sanitarias bajo licencia deportiva o habilitación equivalente y que incurran en alguna de las conductas previstas en las letras h) e i) del apartado primero del artículo 23 de esta Ley, serán sancionados y sancionadas con privación o suspensión de licencia federativa durante un período de cuatro a seis años y multa económica de 3.001 a 12.000 euros.

Jokabide horietan adingabea sartuz gero, edo jokabide horiek bigarren aldiz gauzatuz gero, zehapena izango da federazio-lizentzia betirako kentzea, eta, hala balegokio, dagokion isuna, lege honetako 28. artikuluko hirugarren paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz.

Cuando en las referidas conductas se involucre una o un menor de edad, o cuando se cometan por segunda vez, la sanción consistirá en la privación de licencia federativa a perpetuidad y, en su caso, la correspondiente sanción pecuniaria, de acuerdo con lo dispuesto en el apartado tercero del artículo 28 de la presente Ley.

3.– Talde-medikuei eta kirol-lizentziarekin edo gaikuntza baliokidearekin osasun-eginkizunak betetzen dituzten gainerako langileei, lege honetako 23. artikuluko bigarren paragrafoan arau-hauste larritzat tipifikatutako jokabideak gauzatzen badituzte, zehapena ezarriko zaie, federazio-lizentzia hiru hilabetetik bi urte arteko aldi batez kenduz edo etenez eta, hala balegokio, 1.500 eurotik 3.000 euro arteko isuna ezarriz. Lehen aipatutako legez kontrako ekintza horiek bigarren aldiz eginez gero, jokabidea arau-hauste oso larritzat joko da eta federazio-lizentzia kendu edo eten egingo da bi urtetik lau urtera arteko aldi batez, eta, hala balegokio, 3.001 eurotik 12.000 euro arteko isuna ezarriko da. Hirugarren arau-haustea eginez gero, zehapena izango da federazio-lizentzia betirako kentzea, eta, hala balegokio, dagokion isuna, lege honetako 28. artikuluaren hirugarren paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz.

3.– Los médicos y médicas de equipo y demás personal que realice funciones sanitarias bajo licencia deportiva o habilitación equivalente, y que incurran en las conductas tipificadas como infracciones graves por el apartado segundo del artículo 23 serán sancionados y sancionadas con privación o suspensión de licencia federativa por un período de tres meses a dos años y, en su caso, multa de 1.500 a 3.000 euros. Cuando se incurra por segunda vez en alguno de los ilícitos antes referidos, la conducta será calificada como infracción muy grave y dará lugar a la aplicación de las sanciones de suspensión o privación de licencia federativa por un período de dos a cuatro años y, en su caso, multa de 3.001 a 12.000 euros. Si se cometiere una tercera infracción, la sanción consistirá en la privación de licencia federativa a perpetuidad y, en su caso, la correspondiente sanción pecuniaria, de acuerdo con lo dispuesto en el apartado tercero del artículo 28 de la presente Ley.

4.– Osasun-eginkizunak betetzen dituzten langileek atal honetan arau-haustetzat tipifikatutako jokabideak gauzatzen dituztenean federazio-lizentzia edo gaikuntza baliokiderik gabe, eta kirol-federazioen, liga profesionalen edo kirol-lehiaketa ofizialak antolatzen dituzten erakundeen kontura jarduten direnean edo zerbitzuak ematen dituztenean edo erakunde horietan atxikitako pertsonen edo erakundeen kontura jarduten direnean edo zerbitzuak ematen dituztenean, ezingo dute kirol-lizentziarik edo osasun-eginkizunetarako gaikuntzarik lortu, ez eta kirol-lizentziari dagozkion eskubideak baliatu, kirol-lizentzia edo gaikuntza baliokidea kentzeko edo eteteko zehapenak irauten duen besteko epe batez. Kirol-federazioek eta kirol-lehiaketak antolatzen dituzten erakundeek egokitu egingo dute beren araudia lege honetako aurreikuspenak sartzeko; aurreikuspen horiek bateragarriak izango dira kasu bakoitzean dagokiokeen erantzukizun zibilarekin eta atal honetan xedatutakoaren ondorioz exijitu ahal diren erantzukizunengatik dagokiokeen kontu ematearekin.

4.– Cuando el personal que realice funciones sanitarias incurra en conductas tipificadas como infracciones en el presente Capítulo, sin disponer de licencia federativa o de habilitación equivalente, pero preste servicios o actúe por cuenta de federaciones deportivas, ligas profesionales o entidades organizadoras de competiciones deportivas o de personas o entidades integradas dentro de dichas organizaciones, no podrán obtener licencia deportiva o habilitación que faculte para realizar funciones sanitarias, ni ejercer los derechos derivados de la licencia deportiva por un período equivalente a la duración de las sanciones de privación o suspensión de licencia deportiva o habilitación equivalente. Las federaciones deportivas y entidades organizadoras de competiciones deportivas de carácter oficial, adaptarán su normativa para incluir estas previsiones, que serán compatibles con la responsabilidad civil que en cada caso proceda y con la depuración de las responsabilidades que resulten exigibles en virtud de lo dispuesto el presente Capítulo.

5.– Aurreko paragrafoan xedatutakoaren kalterik gabe eta atal honetan tipifikatutako jokabideengatik dagozkiokeen erantzukizunen kalterik gabe, diziplina-organoek dagozkien lanbide-elkargoei jakinaraziko dizkiete osasun-eginkizunak betetzen dituzten langileek gauzatutako egintzak.

5.– Sin perjuicio de lo dispuesto en el apartado anterior y de las responsabilidades que proceda exigir por las conductas tipificadas en el presente Capítulo, los órganos disciplinarios comunicarán a los correspondientes colegios profesionales los actos realizados por el personal que realice funciones sanitarias.

6.– Artikulu honetan aurreikusitako zehapenak albaitariei ere aplikatuko zaizkie, animaliek parte hartzen duten kirol-probak direla-eta, baldin eta zehapenok aplikatzekoak badira.

6.– Las sanciones previstas en este artículo serán aplicables a las y los veterinarios con relación a las pruebas deportivas con participación de animales en lo que resulte de aplicación.

28. artikulua.– Dopina dela-eta zehapenak ezartzeko irizpideak.

Artículo 28.– Criterios para la imposición de sanciones en materia de dopaje.

1.– Kirolari batek lehenbiziko aldiz egiten duenean arau honetan aurreikusitako arau-hausteetako bat, dagokion artikuluan ezarritako zehapenak ezarriko zaizkio, proportzionalitate-irizpidearen arabera, baina betiere egoeraren inguruabarrak kontuan hartuz.

1.– Cuando una o un deportista incurra por primera vez en una de las infracciones previstas en esta norma se le impondrá, aplicando el principio de proporcionalidad, las sanciones establecidas en el artículo correspondiente apreciando las circunstancias concurrentes.

Egoeraren inguruabarrak kontuan hartzeko eta zehapena graduatzeko, Dopinaren kontrako Mundu Kodean ezarritako irizpideak erabiliko dira beti.

Para la apreciación de las circunstancias concurrentes y la graduación de la sanción se utilizarán, en todo caso, los criterios establecidos en el Código Mundial Antidopaje.

2.– Horrez gain, lege honetako 35. artikuluan xedatutakoaren kalterik gabe, zehapenak graduatuko dira proportzionalitate-irizpideari eta kasu bakoitzean ageri diren inguruabarrei jarraituz, batez ere asmorik izan den, jakinaren gainean egin den, eginkizunen erantzukizunaren maila nolakoa den eta zer kalte mota eragin diren begiratuz, bai eta erantzukizuna modulatzeko balio dezaketen gainerakoei begiratuz.

2.– Adicionalmente, y sin perjuicio de lo dispuesto en el artículo 35 de esta ley, la graduación de las sanciones se hará atendiendo al criterio de proporcionalidad y de las circunstancias que concurran en cada caso, específicamente las que se refieren a la existencia de intencionalidad, conocimiento, grado de responsabilidad de sus funciones y naturaleza de los perjuicios causados, así como las demás que puedan servir para la modulación de la responsabilidad.

3.– Bigarren arau-hauste oso larria eginez gero, zehapena izango da lizentzia edo gaikuntza baliokidea betirako kentzea, federazioan karguak betetzeko betiko desgaitzea edo lizentzia betirako kentzea, eta, hala balegokio, dagokion isuna ezartzea, gehienezko zenbatekoan.

3.– En caso de una segunda infracción muy grave, la sanción consistirá en la privación con carácter definitivo de licencia o habilitación equivalente, en la inhabilitación definitiva para el desempeño de cargos federativos o privación de licencia con carácter definitivo y, en su caso, la imposición de la correspondiente sanción pecuniaria en su cuantía máxima.

29. artikulua.– Isunak ezartzea.

Artículo 29.– Imposición de sanciones pecuniarias.

1.– Pertsonari zehapen gisa ezartzen zaizkion isunak, kirolarien kasuan, diru-sarrerak izaten dituztenean baino ezingo dira ezarri, betiere diru-sarrera horiek kirol-jarduerarekin zerikusia badute.

1.– Las sanciones personales de multa, en los casos de deportistas, solo podrán imponerse cuando éstos obtengan ingresos, que estén asociados a la actividad deportiva desarrollada.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak ezarritako isunak ordaindu ezean, nahitaez ordainaraziko dira, aplikatzekoa den administrazio-legerian ezarritako moduan.

2.– Las multas impuestas por la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco serán ejecutadas, en caso de impago, de forma forzosa según los términos establecidos en la legislación administrativa aplicable.

3.– Aurreko paragrafoan aurreikusitako prozeduraren bidez bildutako isunen emaitza zuzenbide publikoko diru-sarrera izango da, eta 10. artikuluan adierazitako ikerketa-helburuetarako baliatuko da. Hala, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak jarduera horretarako behar diren kredituak sortu ahal izango ditu, eta kreditu horiek lege honetan ezarritakoari jarraituz gauzatuko dira.

3.– El producto de las multas recaudado por el procedimiento previsto en el apartado anterior constituye un ingreso de derecho público que se afecta al cumplimiento de los fines de investigación indicados en el artículo 10 y que permitirán generar a la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco los créditos necesarios para el desarrollo de dicha actividad, cuya realización material se llevará a cabo de conformidad con lo establecido en esta Ley.

30. artikulua.– Arau-haustearen ondorio gehigarriak eta emaitzak aldaraztea.

Artículo 30.– Consecuencias accesorias de la infracción y alteración de resultados.

1.– Banakako kirol-jardueretan, atal honetan aurreikusitako arau-hausteak eginez gero, kirolariari kendu egingo zaizkio dena delako kirol-lehiaketako sariak edo dominak, baliogabetu egingo zaizkio emaitzak eta erabateko deskalifikazioa ezarriko zaio dena delako lehiaketa edo proba horretan, edo dena delako lehiaketa edo proba hori sartuta dagoen txapelketetan.

1.– En los deportes individuales, la comisión de infracciones previstas en el presente Capítulo implicará la retirada de premios o medallas, la anulación de los resultados individuales y la descalificación absoluta de la o el deportista en la prueba o competición en cuestión, en los campeonatos de los que forme parte o a los que esté vinculada la prueba o competición.

2.– Diziplina-organoek aurreko edo ondoko egunetan egindako proba, lehiaketa edo txapelketei, handik geroago egindakoei edo kirolariaren laginak hartu diren egunean edo arau-haustea egin den egunean egin direnei ere aplikatu ahal izango dizkiete neurri horiek.

2.– Los órganos disciplinarios podrán extender estas medidas a las pruebas, competiciones o campeonatos que se hubieran celebrado con posterioridad, en fechas adyacentes o coincidiendo con la toma de muestras a la o al deportista o con la comisión de la infracción.

3.– Talde-kiroletan, lege honetako 26. artikuluan xedatutakoaren ondorioz dagozkiokeen zehapenak gorabehera, diziplina-organoek adierazi beharko dute ea beren iritziz egokia ote den partiden, proben, lehiaketen edo txapelketen emaitza aldatzea. Horretarako, egoeraren inguruabarrak haztatuko dituzte, eta orobat, dopina dela-eta atal honetan tipifikatutako arau-hausteak egin dituztenek partidaren, probaren edo lehiaketaren emaitzan izandako parte hartzea erabakiorra izan ote den, eta zer parte hartze izan duten adingabeek jokabide horietan.

3.– En los deportes de equipo, y con independencia de las sanciones que puedan corresponder en virtud de lo dispuesto por el artículo 26 de la presente Ley, los órganos disciplinarios deberán pronunciarse sobre la procedencia de alterar, en su caso, el resultado de los encuentros, pruebas, competiciones o campeonatos. Para ello ponderarán las circunstancias concurrentes y, en todo caso, la participación decisiva en el resultado del encuentro, prueba o competición de quienes hayan cometido infracciones en materia de dopaje tipificadas en la presente Sección y la implicación de menores de edad en las referidas conductas.

4.– Arau-haustearen izaera dela-eta posible denean, ezarritako zehapenekin batera, kirolean dopina eragin duten edo eragin dezaketen gai eta tresna guztiak konfiskatu egingo dira. Zehapena ezartzeko ebazpena dela-eta behin betiko konfiskatu diren gaiak eta tresnak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoari esleituko zaizkio harik eta, erregelamendu bidez, haien behin betiko norakoa ezartzen den arte. Nolanahi ere, hori guztia lege honetako 40. artikuluan kautelazko neurri gisa ezartzekoa den konfiskazioari buruz xedatutakoaren kalterik gabe izango da.

4.– Cuando por la naturaleza de la infracción sea posible, toda sanción que se impusiere llevará consigo el comiso de las sustancias y útiles que hayan producido o sean susceptibles de producir dopaje en el deporte. Las sustancias y útiles que hayan sido definitivamente decomisados por resolución sancionadora serán adjudicados a la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco, hasta que, reglamentariamente, se determine el destino final de los mismos, todo ello, sin perjuicio de lo dispuesto en el artículo 40 de la presente Ley para el decomiso como medida cautelar.

31. artikulua.– Zehapenen eraginkortasuna eta kirol-lizentzia eskuratzeko gaitasuna galtzea

Artículo 31.– Eficacia de las sanciones y pérdida de la capacidad para obtener licencia deportiva.

1.– Kiroleko dopina dela-eta zehapenak ezarri izana Euskadin indarrean dagoen kirol-araudiaren babesean emandako kirol-lizentziari dagozkion eskubideak lortzeko edo baliatzeko ezintasun-kasuetako bat izango da, eta, bereziki, kirol-lehiaketetan parte hartzeko ezintasun-kasuetako bat.

1.– La imposición de sanciones relacionadas con el dopaje en el deporte constituye un supuesto de imposibilidad para obtener o ejercer los derechos derivados de las licencias deportivas emitidas al amparo de la normativa vigente en materia del deporte del País Vasco, y, especialmente, para participar en competiciones deportivas.

2.– Zehapena lege honetan aurreikusitakoez besteko organo batek ezarri duenean, zehapen horren eta lege honen arabera dagokionaren arteko bateraezintasuna adierazteko eskatu ahal izango diote zehatuek Kirol Justiziako Euskal Batzordeari, zehatzeko ahal publikoari dagozkion printzipioei dagokienean. Aurreko hori ulertu behar da kirol arloko beste erakunde eskudun batzuek egin dezaketen bateraezintasun-adierazpenaren kalterik gabe.

2.– Cuando la sanción haya sido impuesta por un órgano diferente de los previstos en la presente Ley, los afectados y afectadas podrán instar del Comité Vasco de Justicia Deportiva la declaración de incompatibilidad de la sanción impuesta con la de la presente Ley, en lo que se refiere a los principios que informan la potestad sancionadora pública. Lo anterior se entiende sin perjuicio de la declaración de incompatibilidad que pueda realizarse por otras instancias competentes en la materia.

3.– Erreklamazio hori egiteko prozedura erregelamendu bidez ezarriko da.

3.– El procedimiento a seguir para efectuar esta reclamación se establecerá reglamentariamente.

4.– Dopina dela-eta zehapena ezarri zaien kirolariek lizentzia berria eskuratzeko edo kirol-jarduera berriz hasteko aldez aurreko kontrola igaro beharko dute, lege honetako 12.4 artikuluan xedatutakoaren kalterik gabe.

4.– Las y los deportistas que hayan sido sancionados en materia de dopaje deberán someterse a un control previo para la obtención de una nueva licencia o la reanudación de la actividad deportiva, sin perjuicio de lo dispuesto en el artículo 12.4 de la presente Ley.

5.– Beste erakunde batzuek dopina dela-eta ezarritako zehapenak elkarri onartzeko printzipio orokorra aplikatuko dute Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan kirol-jarduerak antolatzen dituzten erakundeek. Kirolariren bati dopinagatiko zehapena ezarriz gero eta zehapena indarrean egonez gero, edozein dela zehapen-mota, debekatu egingo zaio Euskal Autonomia Erkidegoan garatuko diren kirol-jardueretan parte hartzea.

5.– Las entidades que organicen actividades deportivas en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco aplicarán el principio general de reconocimiento mutuo de las sanciones por dopaje impuestas por otras organizaciones. Si una o un deportista tiene una sanción vigente por dopaje, con independencia de cuál sea el tipo de sanción, deberá impedirse su participación en las actividades deportivas a desarrollar en el País Vasco.

6.– Gainera, desgaikuntza ezarriz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-administrazioek ezingo diote goi-mailako kirolariaren edo etorkizun handiko kirolariaren izaera aitortu kirolariari, edo lehendik zeukanari izaera horretan eutsi.

6.– La inhabilitación impedirá, asimismo, que las administraciones deportivas del País Vasco reconozcan o mantengan a las y los deportistas en su condición de deportista de alto nivel o deportista promesa.

32. artikulua.– Non bis in idem printzipioaren aplikazioa.

Artículo 32.– Aplicación del principio non bis in ídem.

1.– Hortaz, diziplina-organoak, delitu-zantzuak hautematen baditu, eten egingo du prozedura-izapidea. Halakorik gertatuz gero, gertakarien berri emango dio berehala Ministerio Fiskalari.

1.– El órgano disciplinario o sancionador suspenderá la tramitación del procedimiento cuando se adviertan indicios de delito. En tal caso, deberá dar conocimiento de los hechos de manera inmediata al Ministerio Fiscal.

2.– Diziplina-organoak edo zehapen-organoak, halaber, eten egingo du prozedura-izapidea, baldin eta lehen aipatutako hiru ezaugarriak gertatu eta gertakari horiek bide penaletik zigortzen ari direlako berri badu, eta, hala badagokio, berriro ekingo dio prozedurari gerora.

2.– Asimismo, el órgano disciplinario o sancionador suspenderá la tramitación del procedimiento cuando, concurriendo la triple identidad antes referida, tenga noticia de que los mismos hechos están siendo perseguidos en vía penal, sin perjuicio de su posterior reanudación si procediese.

3.– Instruktoreak jakiten badu gertaera berberen ondorioz beste zehazpen-prozeduraren bat bideratzen ari dela, jakinaren gainean jarriko du berehala organo zehatzailea, eta organo hori, prozedura eten gabe, harremanetan jarriko da erreferentziako prozedura ebazteko eskumena duen organoarekin, koordinatu ahal izateko eta, hartara, behar diren aginduak eman ahal izateko.

3.– Cuando el instructor o instructora tenga conocimiento de que se está siguiendo otro procedimiento sancionador por los mismos hechos, lo notificará al órgano sancionador de manera inmediata, el cual, sin paralizar el procedimiento, se pondrá en contacto con el órgano competente para resolver el procedimiento de referencia a fin de coordinarse para la eficaz aplicación de los preceptos pertinentes.

Gertaera beraren gainean administrazio-zehapena jarriko da soilik oinarri juridikoak bat ez datozenean.

Sólo podrá recaer sanción administrativa y disciplinaria sobre el mismo hecho cuando no hubiere identidad de fundamento jurídico.

33. artikulua.– Erantzukizuna azkentzeko kausak.

Artículo 33.– Causas de extinción de la responsabilidad.

Honako hauek dira diziplina-erantzukizuna guztiz edo partez –zer dagokion kasu bakoitzean– azkentzeko kausak:

Las causas de extinción total o parcial, según proceda, de la responsabilidad son las siguientes:

a) Zehapena betetzea. Lege hau garatzeko arauak eta kirol-federazio eta –erakundeek eman ahal dituztenek ezingo dute izan inolako ondorio gehigarririk zehapena ezarria eta betea duten kirolarientzat.

a) Cumplimiento de la sanción. Las normas de desarrollo de la presente Ley y las que puedan dictar las federaciones y entidades deportivas no podrán prever efecto adicional de ningún tipo para las y los deportistas que hayan cumplido su sanción.

b) Arau-haustea preskribatzea. Arau-haustea preskribatzeko baldintzak hurrengo artikuluan daude ezarrita.

b) Prescripción de la infracción. Los términos de la prescripción de la infracción son los previstos en el artículo siguiente.

c) Dopina eragiteagatik kirolean debekaturik dauden gaiak edo metodoak ematen edo hornitzen dituzten pertsonak edo talde antolatuak, edo gai edo metodo horiek baliatzeko modua ematen dutenak atzematen, bilatzen eta organismo eskudunen esku uzten laguntzea. Kasu horretan azkentzea partez gertatuko da.

c) Colaboración en la detección, localización y puesta a disposición de los organismos competentes de las personas o los grupos organizados que suministren, faciliten o proporcionen el uso de sustancias o la utilización de métodos prohibidos en el deporte por ser causantes de dopaje. En este caso la extinción será parcial.

d) Erruztatuaren edo zehatuaren heriotza.

d) Fallecimiento de la persona inculpada o sancionada.

e) Pertsona juridiko erruztatua edo zehatua azkentzea.

e) Extinción de la persona jurídica inculpada o sancionada.

f) Zehapena preskribatzea.

f) Prescripción de la sanción.

g) Zehapena barkatzea.

g) Condonación de la sanción.

34. artikulua.– Arau-hausteak eta zehapenak preskribatzea.

Artículo 34.– Prescripción de las infracciones y las sanciones.

1.– Arau-hauste oso larriak hiru urteren buruan preskribatuko dira, eta larriak bi urteren buruan. Falta oso larriengatik ezarritako zehapenak hiru urteren buruan preskribatuko dira, eta falta larriengatik ezarritakoak bi urteren buruan.

1.– Las infracciones muy graves prescribirán a los tres años y las graves a los dos años. Las sanciones impuestas por faltas muy graves prescribirán a los tres años y las impuestas por faltas graves a los dos años.

2.– Baldin eta, pertsona edo erakunde interesdunaren jakinaren gainean, diziplina- edo zehapen-prozedurari ekiten bazaio, eten egingo da arau-hausteen preskripzioa; nolanahi ere, zehapen-espedientea, erantzuleari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, hilabete baino luzaroago geldirik egoten bada, preskripzio-epea zenbatzen jarraituko da. Aurreko hori gorabehera, preskripzioaren etendurak bere horretan jarraituko du, lege honen 32. artikuluan aurreikusitako kausaren batengatik eten bada; nolanahi ere, preskripzio-epea zenbatzen jarraituko da, legez prozedurari berrekin ahal zaionetik hilabete igaro denean.

2.– Interrumpirá la prescripción de las infracciones la iniciación, con conocimiento de la persona o entidad interesada, del procedimiento disciplinario o sancionador, reanudándose el plazo de prescripción si el expediente estuviera paralizado más de un mes por causa no imputable a la o el presunto responsable. No obstante lo anterior, se mantendrá la interrupción de la prescripción en caso de suspensión del procedimiento por alguna de las causas previstas en el artículo 32 de la presente Ley, reanudándose su cómputo cuando haya transcurrido un mes desde que legalmente pueda retomarse el procedimiento.

3.– Era berean, lagundu izanagatik zehapenaren azkentzea eragiten duen prozedura hasten bada, zehapenen preskripzio-epea eten egingo da; nolanahi ere, epea zenbatzen jarraituko da prozedura azkentzerik gabe amaitu eta ebatzi denetik hilabete igaro denean.

3.– Asimismo, interrumpirá el plazo de prescripción de las sanciones la iniciación de procedimiento conducente a la extinción de la sanción por colaboración, reanudándose cuando, terminado éste sin concesión, haya transcurrido un mes desde su resolución.

35. artikulua.– Dopina atzematen laguntzea.

Artículo 35.– Colaboración en la detección.

1.– Baldin eta kirolariak agintari eskudunen aurrean salatzen baditu pertsona eta erakunde egileak eta laguntzaileak, eta administrazio eskudunari laguntzen badio haien kontrako prozeduran edo prozesuan lekukotza emanez edo funtsezko datuak emanez, salbuetsirik geratuko da, partez, administrazio-erantzukizunetik, eta, hala balegokio, ez du diziplina- edo zehapen-prozedurarik igaro beharko. Xedapen hau aplikatzeko, salaketak, eta, hala balegokio, salaketarekin batera aurkezten diren frogek, diziplina- edo zehapen-prozedura hasten uzteko besteko garrantzia izan behar dute, edo, hala balegokio, prozesu judiziala hasten uzteko bestekoa.

1.– La o el deportista podrá quedar exonerado parcialmente de responsabilidad administrativa y, en su caso, no se someterá a procedimiento disciplinario o sancionador si denuncia ante las autoridades competentes a las personas o entidades autoras o cooperadoras y coopera y colabora con la administración competente, proporcionando datos esenciales o testificando, en su caso, en el procedimiento o proceso correspondiente contra aquéllas. Para la aplicación de esta previsión, la denuncia y, en su caso, las pruebas que se acompañen, deberán tener entidad suficiente para permitir la incoación de procedimiento disciplinario o sancionador o, en su caso, la iniciación del correspondiente proceso judicial.

2.– Aurreko paragrafoan aurreikusitako salbuespen hori, eta lege honetako 33. artikuluko c) hizkian aipatzen den erantzukizunaren azkentze erabatekoa edo partezkoa, honen arabera izango dira: salaketaren eta emandako laguntzaren zer-nolakoa, eta laguntza horrek dopinaren kontrako borrokan zer-nolako eraginkortasuna eta ahalmen juridikoa duen. Ezarritako zehapenetatik salbuestea ba ote dagokion ebazteko eskumena diziplina- edo zehazpen-organoari dagokio, eta ezarritako zehapenen erabateko edo partezko azkentzerik ba ote dagokion ebaztekoa, hasieran zehapena ezarri zuen organoari. Salaketaren ondoriozko zehapen-prozedura edo, hala balegokio, prozesu judiziala hasi baino lehen, ezingo da salbuespenik edo azkentzerik eman, eta, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren txostena beharko da, non eta ez den agentzia hori bera organo eskuduna.

2.– La exoneración prevista en el apartado anterior y la extinción total o parcial de la responsabilidad referida en la letra c) del artículo 33 de la presente Ley, será proporcionada a los términos de la denuncia y la colaboración, su eficacia y solvencia jurídica para la lucha contra el dopaje. La competencia para apreciar la exoneración y la extinción total o parcial de las sanciones impuestas corresponderá, respectivamente, al órgano disciplinario o sancionador o al que adoptó la sanción en origen. No podrá concederse antes de la incoación del procedimiento o, en su caso, la iniciación del correspondiente proceso judicial, que se deriven de su denuncia y, en todo caso, requerirá informe de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco, salvo que éste fuera el órgano competente.

3.– Kontuan hartuz kasuan ageri diren inguruabarrak, eta, bereziki, kirolariak aurrekaririk izan ezean, diziplina-organoak, salbuespenaren edo partezko azkentzearen kasuan, eten egin dezake zehapenaren betearazpena, betiere dopinaren arloan ezarritako lehenbizikoa baldin bada. Neurri hori onartzerakoan, aurreko paragrafoan aurreikusitako irizpideak aplikatuko dira. Baldin eta kirolariari, aurrerago, dopinaren alorreko beste diziplina-prozedura bat ezartzen bazaio lege hau urratzeagatik, etendura berez ezeztatuko da.

3.– Atendidas las circunstancias concurrentes en el caso, especialmente la ausencia de antecedentes de la o el deportista, el órgano disciplinario podrá, en los supuestos de exoneración y extinción parcial, suspender la ejecución de la sanción siempre que la misma constituya la primera sanción en materia de dopaje. En la adopción de esta medida, serán de aplicación los criterios previstos en el apartado anterior. La suspensión acordada quedará automáticamente revocada si la o el deportista fuese sometido a un procedimiento disciplinario posterior en materia de dopaje.

36. artikulua.– Administrazio-zehapenen arloko eskumena.

Artículo 36.– Competencia en materia sancionadora de carácter administrativo.

1.– Dopina zigortzearen arloan administrazio-zehapenak ezartzeko ahala erabiltzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoari dagokio.

1.– El ejercicio de la potestad sancionadora de carácter administrativo en materia de represión del dopaje corresponderá a la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Aurreko hori gorabehera, beste administrazio-organo batzuek ez dute galduko animaliek parte hartzen duten kirol-lehiaketetan dopinaren kontra jazartzeko dagokien eskumena, ezta beste organo batzuek ere Herritarren Segurtasunaren Babeserako otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoak xedatutakoaren ondorioz dagokiena.

2.– Lo anterior se entiende sin perjuicio de las competencias de otros órganos administrativos en materia de represión de dopaje en animales que participan en competiciones deportivas y de las competencias de otros órganos en virtud de lo dispuesto en la Ley Orgánica 1/1992, de 21 de febrero, de Protección de la Seguridad Ciudadana.

37. artikulua.– Diziplina-prozeduren alorreko eskumena.

Artículo 37.– Competencia en materia de procedimientos disciplinarios.

1.– Dopinaren alorreko diziplinazko ahala Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-federazioei dagokie, bai eta, erkidego horretan egiten diren kirol-lehiaketetan izaten den parte-hartzea dela-eta lotura bereziko harremana dagoen gainerako erakundeei ere.

1.– La potestad disciplinaria en materia de dopaje corresponde a las federaciones deportivas del País Vasco y a las demás entidades en las que exista una relación de sujeción especial con ocasión de la participación de competiciones deportivas celebradas en el País Vasco.

2.– Diziplina-espedienteak izapidetzea eta ebaztea, hasiera batean, arestian aipatutako erakundeetako diziplina-organoei dagokie, haien estatutu eta erregelamenduetan aurreikusitako baldintzetan.

2.– La instrucción y resolución de los expedientes disciplinarios corresponde, inicialmente, a los órganos disciplinarios de las entidades antes citadas en los términos previstos en sus estatutos y reglamentos.

3.– Espedienteak, betiere, bi hileko gehienezko epean ebatzi beharko dituzte kirol-federazioetako diziplina-organoek. Laborategiak diziplina-organoari lortutako azken emaitzari buruz ematen dion jakinarazpen fede-emailetik kontatuko da epe hori.

3.– Los expedientes deberán ser resueltos por los órganos disciplinarios de las federaciones deportivas y demás entidades con las que exista una relación de sujeción especial en un plazo máximo de dos meses, a contar desde la comunicación fehaciente del último resultado obtenido por el laboratorio al órgano disciplinario.

Dena dela, epe hori espedientea ebatzi gabe igarotzen bada, espediente hori edozein izapidetan egonda ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak hartuko du bere gain eskumena, eta hark jarraituko ditu aurreikusitako izapideak, espedientea amaitu eta ebatzi arte. Aurrekoa gorabehera eta espediente jakin batean agertzen diren inguruabarrak direla eta, aurreko paragrafoan aipatzen den epea luzatu ahal izango du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak, baldin eta epea iraungi aurretik inork berariaz eskatzen badu.

Transcurrido dicho plazo sin que el expediente haya sido resuelto, cualquiera que sea el trámite en el que se encuentre, la competencia será asumida por la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco, que continuará los trámites previstos hasta su finalización y resolución. No obstante lo anterior y en razón de las circunstancias concurrentes en un expediente concreto, Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco podrá prorrogar en un mes el periodo al que se refiere el apartado anterior, siempre que medie petición expresa anterior a la caducidad del plazo.

4.– Lege honetako aginduak ez betetzea dela-eta egin beharreko eta kirol-federazioetako eta antzeko eginkizunak dituzten erakundeetako zuzendari-karguei eragiten dieten diziplina-espedienteak izapidetzea eta ebaztea, berriz, Kirol Justiziako Euskal Batzordeari egokituko zaio administrazio-auzialdi bakarrean. Prozedura hori bideratuko da kirol-arloan Euskadin indarrean dagoen ordenamendu juridikoan ezarritako arauen arabera eta garapeneko araudiaren arabera.

4.– La instrucción y resolución de los expedientes disciplinarios que, por incumplimiento de las prescripciones de la presente Ley, proceda llevar a cabo y que afecten al personal directivo de las federaciones deportivas y entidades con funciones análogas, corresponderá en única instancia administrativa al Comité Vasco de Justicia Deportiva. El procedimiento se sustanciará conforme a las normas establecidas en el ordenamiento jurídico vigente en materia de deporte del País Vasco, y su normativa de desarrollo.

5.– Dopinaren alorreko diziplina-prozedura, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren esku-hartze fasea barne dela, gehienez ere sei hileko epean amaitu beharko da, prozedurari hasiera emateko erabakia hartzen denetik kontatzen hasita. Dopinaren alorreko diziplina-prozedura ebazpen bidez edo iraungipenez bukatuko da. Artikulu honen lehenengo paragrafoan ezarritako epemuga igaro eta ebazpen adierazirik jakinarazi ez bada, prozedura iraungita geratuko da.

5.– El procedimiento disciplinario en materia de dopaje, incluida la fase de intervención de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco, deberá concluir en el plazo máximo de seis meses a contar desde la adopción del acuerdo de incoación del procedimiento. El vencimiento del plazo establecido en este apartado, sin que se haya notificado resolución expresa, producirá la caducidad del procedimiento.

38. artikulua.– Diziplina-prozedura.

Artículo 38.– Procedimiento disciplinario.

1.– Kasuan kasuko kirol-erakundeko diziplina-organoak ebazpena eman ondoren jarriko da abian diziplina-prozedura. Horretarako, laborategiak emandako analisien emaitzak jaso behar ditu diziplina-organoak eta kasuan kasuko isilpeko eginbidea amaitu. Eginbide hori aurretiaz egiten da, jakiteko ea espedientea irekitzea justifikatzen duten egoerak badiren eta azken ebazpena eman ahal izateko, eta, hala, diziplina-espedienteari hasiera emateko, edo, hala badagokio, jarduketak artxibatzeko.

1.– El procedimiento disciplinario se iniciará por resolución del órgano disciplinario de la correspondiente entidad deportiva, tras la correspondiente acta de inspección o tras recibir los resultados de los análisis del laboratorio y tras realizar la correspondiente instrucción reservada con objeto de determinar con carácter preliminar si concurren circunstancias que justifiquen la incoación y para dictar la resolución en que se decida la incoación del expediente disciplinario o, en su caso, el archivo de actuaciones.

2.– Laborategiek beharrezko neurriak hartuko dituzte, jakinarazpen hori kirolariaren anonimotasuna eta identitate-erreserba gordetzea ahalbidetzen duten baldintzetan egin dadin.

2.– Los laboratorios adoptarán las medidas necesarias para que esta comunicación se realice en condiciones que permitan mantener el anonimato y la reserva de la identidad de la o el deportista.

3.– Behin lege honetan aurreikusitako preskripzio-epea betetzen denean edo kasuan kasuko zehapen-prozeduran, diziplina-prozeduran edo auzi kriminalean ebazpen irmoa ematen denean, dopatzea kontrolatzeko laborategiek ezingo dute gorde pertsona identifikagarri bati lotutako laginik. Laginak suntsitu egin beharko dira, salbu eta ikerketarako erabili behar badira, orduan disoziatuta gordeko baitira, baina betiere kirolariak espresuki bere oniritzia eman badu.

3.– Una vez cumplido el plazo de prescripción previsto en esta ley o cuando hubiera recaído resolución firme en el correspondiente procedimiento sancionador, disciplinario o causa penal, los laboratorios de control del dopaje no podrán mantener muestras vinculadas a una persona identificable. Las muestras deben ser destruidas y sólo podrán conservarse disociadas para fines de investigación si el deportista expresa su consentimiento.

4.– Diziplina-prozedura ofizioz hasten eta izapidetzen da, izapide guztietan. Aurrekoa gorabehera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren aurrean salatu ahal izango dira ustezko dopin-jokabide edo -jarduerak egin izanari buruzko egiazkotasun-zantzuak ematen dituzten egiteak. Administrazioak salaketa onartuz gero, eragindako kirolariei kontrolak egitea agindu ahal izango du agentzia horrek, kasuan kasuko diziplina-espedientea hasi aurreko neurri moduan.

4.– El procedimiento disciplinario se incoa e instruye de oficio en todos sus trámites. No obstante lo anterior, podrán denunciarse ante la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco aquellos hechos que proporcionen indicios de veracidad sobre la comisión de presuntas conductas o prácticas de dopaje. Admitida la denuncia por la Administración, ésta podrá ordenar la realización de controles a los deportistas afectados, con carácter de medida previa a la incoación del correspondiente expediente disciplinario.

5.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak prozedura bat ezarriko du salatzailearen identitatea isilpean gordetzeko, diziplina-prozeduretan eta prozedura horien aldez aurreko jarduketetan esku hartzen dutenen aurrean. Kasu bakoitzean bidezko diren aldez aurreko jarduketak amaitzen direnean, espedientea diziplina-organo eskudunari helaraziko zaio, zehapen-prozedurari hasiera eman diezaion.

5.– La Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco establecerá un procedimiento para mantener en secreto la identidad de la o el denunciante frente a quienes intervengan en los procedimientos disciplinarios y en las actuaciones previas a los mismos. Concluidas las actuaciones previas que, en cada caso, sean pertinentes, se dará traslado del expediente al órgano disciplinario competente para la incoación del procedimiento sancionador.

6.– Dopinaren alorreko prozedurak federazioen barruan bideratuko dira, auzialdi bakarrean, bakoitzaren estatutuetan izendatzen den dopin alorreko diziplina-organo eskudunaren aurrean, eta haien barruan ezingo da inolako errekurtsorik jarri, ez errekurtso arruntik ez berraztertze-errekurtsorik. Prozedura horiek lehentasunezkoak izango dira, lege honetan ezartzen diren epeak betetze aldera.

6.– Los procedimientos en materia de dopaje se sustanciarán en sede federativa y demás entidades con las que exista una relación de sujeción especial, en única instancia, ante el órgano disciplinario competente en materia de dopaje que se designe en sus estatutos, sin que puedan ser objeto de recurso alguno dentro de las mismas, ya sea éste ordinario o potestativo. Su tramitación tendrá carácter de preferente, a fin de cumplir los plazos establecidos en esta Ley.

7.– Diziplina-organo eskudunek ezartzen dituzten zehapenak berehala betearazi beharrekoak dira; salbu eta, organo jurisdikzionalak, balizko ezespen-kasu baterako ebazpenaren eraginkortasuna segurtatzera bideratutako bermeak hartu ondoren, zehapen horiek etetea erabakitzen duen.

7.– Las sanciones impuestas por los órganos disciplinarios competentes son inmediatamente ejecutivas salvo que el órgano disciplinario o jurisdiccional, previa adopción de las garantías conducentes al aseguramiento de la eficacia de la resolución para el caso de una eventual desestimación, acuerde su suspensión.

8.– Prozedurari hasiera emateko erabakia eta prozedura amaitzeko ebazpena, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoari jakinarazi beharko zaizkio.

8.– La incoación del procedimiento y la resolución que ponga fin al mismo deberá ser objeto de comunicación a la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

9.– Aurreko prozedurazko arau horiek zehazpeneko administrazio-prozedurari ere aplikatuko zaizkio, prozeduraren izatasunarekin eta berezko ezaugarriekin bateraezin ez diren gai guztietan.

9.– Las normas procedimentales anteriores se aplicarán también al procedimiento administrativo sancionador en todo aquello que no sea incompatible con su naturaleza y características propias.

39. artikulua.– Ikuskapen-ahala.

Artículo 39.– Potestad de inspección.

1.– Estatuko beste organo administratibo eta judizial batzuen eskumena alde batera utzita, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak ikuskatu ahal izango ditu, betiere pertsonaren oinarrizko eskubideak gordeta, dopin-kontrol batean positibo emateko gai diren produktu eta substantziak gordetzea eta biltzea ahalbidetzen duten botika-ontzi, kirol-poltsa, aldagela-armairu, autobus eta gainerako guneak, bai eta metodo debekatuak aplikatzera bideratzen diren tresnak ere.

1.– Sin perjuicio de las competencias de otros órganos administrativos y judiciales del Estado, la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco podrá inspeccionar, con pleno respeto a los derechos fundamentales de la persona, los botiquines, bolsas de deportes, taquillas, autobuses y demás espacios que permitan guardar o albergar los productos y sustancias susceptibles de dar positivo en un control de dopaje así como instrumentos destinados a la aplicación de métodos prohibidos.

2.– Administrazioak zehatzeko ahala erabili ahal izateko, kontuan izango dira substantzia mota, unitate-kopurua eta justifikazio terapeutikoa, bai eta bakoitzaren lanbide-jardunari zuzenean lotutako gainerako gaiak ere.

2.– A los efectos del ejercicio de la potestad sancionadora por la Administración, se tendrá en cuenta el tipo de sustancias, el número de unidades, la justificación terapéutica, así como el resto de cuestiones directamente vinculadas a su ejercicio profesional.

3.– Erregelamenduz ezarriko da botika-ontzien eduki onargarria, eta, berariaz, edozein larrialdi medikoren ondorio diren gertaerei erantzuteko beharrezko diren sendagai eta osasun-produktuak.

3.– Se establecerá reglamentariamente el contenido admisible de los botiquines y, específicamente, aquellos medicamentos y productos sanitarios que resultan necesarios para atender las contingencias derivadas de cualquier urgencia médica.

40. artikulua.– Konfiskatzea.

Artículo 40.– Decomiso.

Kirolean dopina eragiteko gai diren substantzia eta produktuak eta xede horretarako erabiltzen diren tresna eta lanabesak konfiskatu ahal izango dituzte kasuan kasuko zehapen-prozedurak hasten dituzten administrazio-agintariek, prozedura horien barruko kautelazko neurri moduan edo zehapen-prozedura horien aurreko neurri moduan. Bigarren kasu horretan, instrukzio-organoak berretsi egin behar du neurri hori, espedientea izapidetzerakoan.

Las sustancias y productos susceptibles de producir dopaje en el deporte y los instrumentos o útiles empleados a tal fin podrán ser objeto de decomiso por las autoridades administrativas que inicien los correspondientes procedimientos sancionadores, como medida cautelar dentro de los mismos o como medida previa a dichos procedimientos sancionadores. En este segundo supuesto, el órgano instructor deberá ratificar esta medida en el curso de la tramitación del expediente.

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
PREBENTZIO-NEURRIAK
MEDIDAS DE PREVENCIÓN

41. artikulua.– Prebentzio-neurriak.

Artículo 41.– Medidas de prevención.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan, dopinaren aurkako borroka eraginkorra bermatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak, gaian inplikazioa duten beste organo batzuen laguntzarekin, prebentzio-neurri batzuk hartuko eta sustatuko ditu, besteak beste:

1.– Para garantizar una lucha eficaz contra el dopaje en el País Vasco, la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco adoptará y promoverá medidas de prevención que comprenderán:

a) Informazioko eta prestakuntzako programak kirol federatuaren, eskola-kirolaren eta unibertsitate-kirolaren eta beste kirol-adierazpen ez-iraunkor batzuen esparruan.

a) Programas de formación e información en el ámbito del deporte federado, escolar y universitario y de otras manifestaciones deportivas de carácter no competitivo.

b) Dopin-substantzia eta –metodoek giza organismoan dituzten eraginen gaineko ikerketa-programak.

b) Programas de investigación sobre los efectos de las sustancias y métodos dopantes en el organismo humano.

c) Dopin-substantzia eta –metodoak hautemateko sistema eraginkorren gaineko ikerketa-programak.

c) Programas de investigación sobre los sistemas eficaces de detección de las sustancias y métodos dopantes.

d) Dopinaren gaineko ikerketa-programak, hainbat ikuspegitatik: soziologikoak, etikoak, kirolekoak, medikoak, generokoak eta beste zernahi antzeko.

d) Programas de investigación sobre el dopaje desde diferentes perspectivas: sociológicas, éticas, deportivas, médicas, de género y cualesquiera otras análogas.

2.– Informazioko eta heziketako programa horiek, batik bat, klub, federazio, kirol-zentro, ikastetxe, kirolari, teknikari, pertsonal mediku, hezitzaile, zuzendari-kargu eta gainerako kirol-eragileei zuzenduta egongo dira. Izan ere, programa horien helburua da dopinak kirolaren balioak –hala nola aukeren berdintasuna, begirunea eta elkarlana–, kirol-jardunera eramandako etika edo errendimendu osasuntsua dopina dela-eta arriskuan ez jartzea, eta osasunari kalte larriak eragiten dizkioten eta debekatuta dauden substantzia eta metodoez ez baliatzea kirolariak. Programa horiek informazio etengabekoa eta eguneratua bermatu behar dute, gai hauei buruz:

2.– Los programas de formación e información irán dirigidos fundamentalmente a los clubes, federaciones, centros deportivos, centros escolares, deportistas, técnicos, técnicas, personal médico, educadores, educadoras, dirigentes y demás agentes deportivos, a fin de evitar que los valores del deporte como la igualdad de oportunidades, respeto y colaboración, la ética llevada a la práctica deportiva o el rendimiento saludable, sean amenazados por el dopaje y de impedir que las y los deportistas recurran a sustancias y métodos prohibidos en grave perjuicio de su salud. Dichos programas deberán garantizar una formación e información permanente y actualizada sobre:

a) Debekatuta dauden substantzia eta metodoak.

a) Lista de sustancias y métodos prohibidos.

b) Dopin-kontroleko prozedurak.

b) Procedimientos de control antidopaje.

c) Prozeduretan esku hartzen duten kirolarien, kluben eta beste zernahi pertsonaren eskubide eta betebeharrak.

c) Derechos y deberes de deportistas, clubes y cualesquiera otras personas que intervienen en los procedimientos.

d) Debekatuta dauden substantzia eta metodoek giza organismoan dituzten eragin kaltegarriak.

d) Efectos nocivos de las sustancias y métodos prohibidos en el organismo humano.

3.– Programa horietan arreta berezia eskainiko zaio baldintza fisiko gogorreko kirol-proba herrikoien munduari, bai eta gimnasio eta gainerako kirol-zentroetako erabiltzaileei ere.

3.– Dentro de dichos programas de formación e información se prestará especial atención al mundo de las pruebas populares de gran exigencia física y a los usuarios y usuarias de los centros deportivos.

4.– Kirol Medikuntzaren Euskal Zentroak lagundu egingo dio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoari, laguntza teknikoa eskatzen duten eginkizun guztietan.

4.– El Centro Vasco de Medicina del Deporte auxiliará a la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco en todas aquellas funciones que requieran su asistencia técnica.

5.– Foru-aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoarekin elkarlanean jardungo dute, haien kirol arloko eskumenei lotuta dauden prestakuntzako eta informazioko programetan.

5.– Las diputaciones forales colaborarán con la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco en los programas de formación e información que se encuentren vinculados a sus competencias en materia deportiva.

42. artikulua.– Kiroleko dopinari buruzko informazio-sistema.

Artículo 42.– Sistema de información sobre el dopaje en el deporte.

1.-Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak kirolaren eremuko dopinari buruzko informazio-sistema bat ezarriko du. Sistemak kontuan izango du sexuaren aldagaia kirol-biztanleari buruzko datuak jaso eta ustiatzean, kirolarien igurikimen eta iritzien azterketa berezituak egingo ditu eta genero-adierazleak sartuko ditu.

1.– La Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco establecerá un sistema de información acerca del dopaje en el ámbito del deporte. Este sistema incluirá la variable de sexo en la recogida y explotación de los datos relativos a la población deportiva, la realización de análisis diferenciados de las expectativas y opiniones de los deportistas, e introducirá indicadores de género.

2.– Informazio-sistemaren helburua honako talde hauen beharrei erantzutea izango da, kasu bakoitzean adierazten den helburuarekin:

2.– El objetivo general del sistema de información será responder a las necesidades de los siguientes colectivos, con la finalidad que en cada caso se indica:

a) Kirol-agintariak. Informazioak ekimenen garapenari eta erabaki-hartzeari lagunduko dio, eta botere publikoak eta kirol-sistemak dopinik gabeko kirolaren alde egiten ari diren ekintza bateratua bizitzen ari den bilakaerari buruzko informazio eguneratua eta alderatua eskaintzea ahalbidetuko du.

a) Autoridades deportivas: la información favorecerá el desarrollo de iniciativas y la toma de decisiones, proporcionándoles información actualizada y comparada de la evolución que experimenta la acción concertada de los poderes públicos y del sistema deportivo a favor de un deporte limpio de dopaje.

b) Profesionalak. Informazioa haien ezagutza eta gaitasunak hobetzera zuzenduko da. Besteak beste, direktorioak, memoriak, azterlanen emaitzak, sendagai, osasun-produktu eta teknologien ebaluazioak, jardunbide egokien azterketak, gida klinikoak, gomendioak eta iradokizunak biltzea jasoko dira.

b) Profesionales: la información irá dirigida a mejorar sus conocimientos y aptitudes. Incluirá directorios, memorias, resultados de estudios, evaluaciones de medicamentos, productos sanitarios y tecnologías, análisis de buenas prácticas, guías clínicas, recomendaciones y recogida de sugerencias.

c) Kirolariak, entrenatzaileak, zuzendaritzako kideak eta kirol-klubak. Informazioak haien eskubide eta betebeharrei buruzko argibideak eta dopinak osasunerako dauzkan arrisku larriak jasoko ditu; bizi-estiloei buruzko erabaki-hartzea, jardunbide osasungarriak eta osasun-zerbitzuen erabilera erraztuko ditu, eta, gainera, aipatutako alderdi horien gaineko iradokizunak egiteko aukera eskainiko du.

c) Deportistas, entrenadores, directivos y clubes deportivos: la información contendrá información sobre sus derechos y deberes y los graves riesgos para la salud que el dopaje comporta, facilitará la toma de decisiones sobre estilos de vida, prácticas saludables y utilización de los servicios sanitarios, además de ofrecer la posibilidad de formular sugerencias acerca de los aspectos mencionados.

3.– Informazio-sistemak honako hauek ezagutzeko aukera emango du: dopina eragiteko gai diren substantziak eta kiroleko metodo debekatuak, abian jarritako diziplina- edo zehapen-espedienteetako datuak eta ezarritako zehapenak, hauteman diren substantziak adierazita, eta laborategietan egindako analisiak. Oinarrizko datu moduan, honako hauei buruzkoak txertatuko ditu: kirol-biztanleria, giza baliabideak eta baliabide materialak, egindako jarduerak, farmazia eta osasun-produktuak, finantzaketa eta lortutako emaitzak, bai eta kirolarien igurikimen eta iritziak ere, eta hori guztia kiroleko dopinaren aurkako borrokari buruzko ikuspegi osoko batetik.

3.– El sistema de información permitirá conocer las sustancias susceptibles de producir dopaje y los métodos prohibidos en el deporte, los datos de los expedientes disciplinarios o sancionadores incoados y las sanciones impuestas, con indicación de las sustancias detectadas, los análisis realizados en los distintos laboratorios e incorporará, como datos básicos, los relativos a población deportiva, recursos humanos y materiales, actividad desarrollada, farmacia y productos sanitarios, financiación y resultados obtenidos, así como las expectativas y opinión de las y los deportistas, todo ello desde una concepción integral de la lucha contra el dopaje en el deporte.

4.– Era berean, kirolarien osasuna babesteko egiten diren kontrolak eta gainerako probak ezagutzeko aukera emango du.

4.– Asimismo, permitirá conocer los controles y demás pruebas realizadas al amparo de la protección de la salud de la o el deportista.

5.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak, Datuak Babesteko Euskal Agentziak adierazitakoa entzunda, eginkizun hauek beteko ditu: datuen definizioa eta normalizazioa ezarri, adierazleak hautatu, eta informazioa osatzeko beharrezkoak diren baldintza teknikoak ezarri. Sortutako informazioa ahalik eta fidagarriena izatea da horren guztiaren helburua.

5.– La Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco, oída la Agencia Vasca de Protección de Datos, establecerá la definición y normalización de datos, la selección de indicadores y los requerimientos técnicos necesarios para la integración de la información, con el fin de lograr la máxima fiabilidad de la información que se produzca.

6.– Informazio-sistema bere erabiltzaileen eskueran egongo da, hau da, kirol eta osasun alorreko administrazio publikoak, kiroleko eta osasuneko kudeatzaile eta profesionalak, bai eta herritarrak berak ere, betiere datuen babesaren arloan indarrean dauden xedapenek ahalbidetzen dituzten eskuratze– eta zabaltze-baldintzetan.

6.– El sistema de información estará a disposición de sus usuarios, que serán las administraciones públicas deportivas y sanitarias, las y los gestores y profesionales del deporte y de la sanidad, así como la propia ciudadanía, en los términos de acceso y de difusión que permitan las disposiciones vigentes en materia de protección de datos.

7.– Abian jarritako diziplina- eta zehapen-espedienteetako datuak –laborategietan hautemandako substantziei eta egindako analisiei buruzkoak– espediente horiekin zerikusia duten organo eskudunen esku egongo dira, eta soilik haientzat izango dira eskuragarri. Beste antolakunde, pertsona edo erakunde batzuek datu horiek eskuratu nahi izanez gero, espedientean parte hartzen duten guzti-guztien datu pertsonalak disasoziatu behar dira beti aurretik.

7.– El acceso a los datos de los expedientes disciplinarios y sancionadores incoados, relativos a las sustancias detectadas y a los análisis realizados en los distintos laboratorios, quedará siempre limitado a los órganos competentes en relación con dichos expedientes. El acceso por otras organizaciones, personas o entidades a dichos datos deberá ir siempre precedido de la disociación de los datos de carácter personal para cuantos intervengan en el expediente.

8.– Kasuan kasuko erakunde publikoek eta pribatuek behar adina datu emango dituzte informazio-sistema horretarako, sistema mantendu eta garatu ahal izateko. Aldi berean, administrazio publikoek eskubidea izango dute informazio-sistema osatzen duten datuak eskuratzeko eta edukitzeko; baina, betiere, beren eskumenekoak diren eginkizunetarako behar duten neurrian bakar-bakarrik.

8.– Las entidades públicas y privadas correspondientes aportarán a este sistema de información los datos necesarios para su mantenimiento y desarrollo. Del mismo modo, las distintas administraciones públicas tienen derecho de acceder y disponer de los datos que formen parte del sistema de información y en la medida en que, estrictamente, lo precisen para el ejercicio de sus competencias.

9.– Datuen tratamendua eta datuak uztea, informazio-sistemarako beharrezko datu pertsonalak barne direla, datu pertsonalak babesteko alorrean aplikagarri den legediari atxikita egongo dira.

9.– El tratamiento y la cesión de datos, incluidos aquellos de carácter personal necesarios para el sistema de información, estarán sujetos a la legislación aplicable en materia de protección de datos de carácter personal.

43. artikulua.– Dopina eragiteko gai diren produktuen kontrola.

Artículo 43.– Control de los productos susceptibles de producir dopaje.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak sendagaien, osasun-produktuen eta elikagai-segurtasunaren alorreko erakunde eskudunei eskatu ahal izango die kirolaren eremuan dopina eragiteko gai diren produktuen ekoizpen-zikloa eta banatze- eta merkaturatze-zikloak ezagutzeko beharrezko neurriak har ditzaten, kontuan hartuz, batik bat, beren berezko inguruabarrengatik eta osasun publikoan izan dezaketen eraginagatik, jarraipen eta kontrol berezia izan behar dutenak.

La Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco podrá solicitar a los organismos competentes en materia de medicamentos, productos sanitarios y seguridad alimentaría que se adopten las medidas necesarias para conocer el ciclo productivo y de dispensación y comercialización de aquellos productos susceptibles de producir dopaje en el ámbito del deporte, considerando que, por sus circunstancias intrínsecas y su potencial afección a la salud pública, deban ser objeto de un especial seguimiento y control.

44. artikulua.– Nutrizio-produktuak.

Artículo 44.– Productos nutricionales.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak sendagaiak izan gabe dopinaren eremuan emaitza positiboa edo aurkakoa eragin dezaketen nutrizio-produktuei buruzko informazioko eta publizitateko mekanismo berariazkoak ezarraraziko ditu.

La Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco establecerá la implantación de mecanismos de información y de publicidad específicos de los productos nutricionales que, sin ser medicamentos, puedan producir en el ámbito del dopaje un resultado positivo o adverso.

45. artikulua.– Kirolariaren osasun-txartela.

Artículo 45.– Tarjeta de salud de deportista.

1.– Kirolariaren osasun-txartela dokumentu publiko bat da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak federazio- eta unibertsitate-lizentzia duten kirolariei eta erregelamenduz zehaztuko diren beste kirolari-kolektibo batzuei ere emango diena.

1.– La tarjeta de salud de deportista es un documento público que expedirá la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco a deportistas con las licencias federativas y universitarias y a aquellos otros colectivos de deportistas que se determinen reglamentariamente.

2.– Osasun-txartel horren helburu nagusia da kirolariak eta hura artatzeaz arduratzen den osasun arloko langileak ahalik eta informazio kliniko onena izatea, gaitz edo gaixotasunen bat izanez gero, zer tratamendu den egokiena erabakitzeko.

2.– La tarjeta de salud tiene como finalidad principal que la o el deportista y el personal sanitario que le atiende dispongan de la mejor información clínica posible en el momento de decidir el tratamiento aplicable ante una dolencia o enfermedad.

3.– Osasun-txartelak honako hauei guztiei buruzko informazioa jasoko du: azterketa medikoak, osasun– eta dopin-kontrolak –kasuan kasuko lizentzia eskuratzen duen unetik kirolariari egiten zaizkionak–, haien emaitzak eta medikuak hartzen dituen erabakiak, hain zuzen ere, kirolariaren osasun-laguntza egokia izan dadin kontuan hartu beharrekoak. Eta baita, horrez gain, kirolariak eskuratutako erabilera terapeutikoko baimenei buruzko datuak, eta kirolariaren lan-bajei eta/edo kirol-bajei buruzkoak. Erregelamenduz zehaztuko da informazio horren norainokoa eta dagokion dokumentazioa igortzeko modua.

3.– La tarjeta de salud contendrá la información referida al conjunto de reconocimientos médicos, controles de salud y de dopaje, realizados a la o el deportista desde la obtención de la correspondiente licencia, el resultado de los mismos y las determinaciones médicas a tener en cuenta para una adecuada atención sanitaria del mismo. Asimismo, incluirá los datos de las autorizaciones de uso terapéutico concedidas y de las bajas laborales y/o deportivas que haya tenido el deportista. Se determinará reglamentariamente el alcance de esta información y la forma de transmisión de la documentación correspondiente.

4.– Osasun-txartelak bere baitan dituen datuak, hasiera batean, txartelaren titular den kirolariak soilik erabil ditzake, eta, haren baimena edukiz gero, artatu duten osasun arloko langileek.

4.– Los datos contenidos en la tarjeta de salud sólo podrán ser utilizados, por los deportistas titulares de la tarjeta y, con su consentimiento, por el personal sanitario que le atienda.

5.– Dopin-kontrolaren alorrean, ez da zilegi kirolariaren osasun-txarteleko datuak eskuratzea, haren baimenik gabe.

5.– En materia de control de dopaje no cabe el acceso a los datos de la tarjeta de salud de deportista sin su consentimiento.

6.– Osasun-txartelak bere baitan dituen datuak honako hauek emandakoak izango dira: kirolariak berak, artatu duten osasun-alorreko langileek, diziplina-organo eskudunek eta kasuan kasuko lizentzia eman dioten taldeek.

6.– Los datos que contiene la tarjeta de salud serán suministrados por la o el deportista, por el personal sanitario que le atienda, por los órganos disciplinarios competentes y, en su caso, por el equipo por el que tenga suscrita la licencia correspondiente.

7.– Kirolariaren osasun-txartela euskarri fisiko bakar batean egon daiteke, beste txartel edo zerbitzu batzuk eskuratzeko aukera emango duena, baldin eta segurtasun-neurriek kirolariaren osasun-txartelean dauden datuak hirugarren batzuek ikustea eragozten badute. Euskarri fisiko horrek kirolariaren osasun-txartelari dagokion datu-basera sartzeko giltza moduan funtzionatuko du, baina ez ditu bilduko kirolariaren osasunari buruzko datuak.

7.– La tarjeta de salud de deportista podrá estar en un mismo soporte físico que permita el acceso a otras tarjetas o servicios siempre que las medidas de seguridad impidan a terceras personas o entidades el acceso indebido a los datos que obren en la tarjeta de salud de deportista. Aquel soporte físico funcionará como llave de acceso a la base de datos inherente a la tarjeta de salud de deportista pero no contendrá datos de salud de la o el deportista.

8.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak ezarriko du datuak biltzeko eta trukatzeko euskarri digitala, eta haren mantentze-lanez ere arduratuko da, segurtasun-bermeak ziurtatuta izango dituela. Horrez gain, euskarri digitala lege honetako xedapenetan ezarritakoa beteta erabiltzen dela ere ziurtatuko du.

8.– La Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco establecerá y será responsable del mantenimiento, con las debidas garantías de seguridad, del soporte digital que posibilite la recogida e intercambio de datos, así como de que su utilización sea conforme a las previsiones de esta Ley.

9.– Datu pertsonalen babeserako oinarrizko eskubidea arautzen duen araudiak zehazten dituen kasuetan eta baldintzetan soilik utzi ahal izango dira kirolariaren osasun-txartelari dagokion datu-basea osatzen duten datuak.

9.– La cesión de los datos que forman parte de la base de datos inherente a la tarjeta sólo podrá realizarse en los supuestos y condiciones que determine la normativa que regula el derecho fundamental a la protección de los datos personales.

10.– Osasun-txartela egiteko eta erabili ahal izateko sistemari goi-mailako segurtasun-neurriak ezarriko zaizkio, datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoak, hain zuzen ere.

10.– Será de aplicación al sistema que confeccione y permita la utilización de la tarjeta de salud las medidas de seguridad de nivel alto establecidas en la normativa vigente sobre protección de datos de carácter personal.

V. KAPITULUA
CAPÍTULO V
DOPINARI BURUZKO DATUEN ARAUBIDEA
RÉGIMEN DE LOS DATOS RELATIVOS AL DOPAJE

46. artikulua.– Datuen konfidentzialtasuna.

Artículo 46.– Confidencialidad de los datos.

1.– Dopin-kontrolak egingo dituzten langileek, bai eta kirol-erakundeetako organoetako kideek eta langileek ere, beren lanagatik jakiten dituzten gaien inguruko konfidentzialtasuna errespetatu behar dute, eta gai horiek isilean gorde.

1.– El personal que desempeñe las funciones de control del dopaje, así como las y los miembros de los órganos de entidades deportivas y su personal, deberán guardar la confidencialidad y el secreto respecto de los asuntos que conozca por razón de su trabajo.

2.– Beren zereginetan lortutako datuak, txostenak edo aurrekariak bakar-bakarrik dopin-kontrolak egiteko erabili ahal izango dira, eta, beharrezko izanez gero, bai eta diziplinazko, administrazioko edo delituzko arau-hausteak izan daitezkeen egintzak salatzeko ere. Langile horiei, salaketarik izanez gero, datu, txosten edo aurrekari horiek uzteko baimena ematen zaie, datu pertsonalak babestearen alorrean indarrean dagoen arautegiarekin bat.

2.– Los datos, informes o antecedentes obtenidos en el desarrollo de sus funciones sólo podrán utilizarse para los fines de control del dopaje y, en su caso, para la denuncia de hechos que puedan ser constitutivos de infracción disciplinaria, administrativa o de delito. Dicho personal queda autorizado para la cesión de dichos datos, informes o antecedentes en caso de denuncia de conformidad con lo dispuesto en la normativa vigente en materia de protección de datos de carácter personal.

3.– Erregelamendu bidez arautuko da kirolariak bere lizentzia eskuratzeko unean datuak uztea aurretiaz baimentzeko sistema.

3.– Reglamentariamente se regulará el sistema de autorización previa del deportista a la cesión de datos en el momento de obtener su licencia.

47 artikulua.– Datuak uzteko baimena ematea.

Artículo 47.– Autorización de cesión de datos.

Dopin-kontroletako datuak eta fitxategiak utzi ahal izango zaizkie, datuen babeserako indarrean dagoen legedian xedatzen den moduan, kirolaren alorrean dopinaren aurkako borrokan parte hartzen duten erakunde publiko eta pribatuei, legez lotesleak diren nazioarteko konpromisoek xedatzen dutenaren esparruan.

Los datos y ficheros relativos a los controles de dopaje podrán ser cedidos, en los términos previstos en la legislación vigente en materia de protección de datos, a los organismos públicos o privados que participen en la lucha contra el dopaje en el ámbito deportivo, en el marco de lo que dispongan los compromisos internacionales legalmente vinculantes.

48 artikulua.– Kirolean dopina eragiteko gai diren produktu eta metodoei buruzko datuak aitortzeko betebeharra.

Artículo 48.– Obligación de declaración de datos relativos a los productos y métodos susceptibles de producir dopaje en el deporte.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren lehiaketetan parte hartzen duten taldeak behartuta daude erregistro-liburu bat eramatera, erregelamenduz zehaztuko diren baldintzetan. Liburu horretan modu frogagarrian jaso behar da zer produktu hartzeko eman edo agindu zaien kirolariei, zer metodo debekatu erabili den, zer medikuk agindu edo baimendu duen hori, eta noiz eta nola egin den agindu hori.

1.– Los equipos que participen en competiciones que se celebren en el País Vasco e incluidas en el ámbito material de esta Ley, están obligados a llevar un libro registro, en los términos que reglamentariamente se determine, en el que quede constancia fehaciente de los productos que se han dispensado o recetado a las y los deportistas, los métodos prohibidos utilizados, el médico que ordena u autoriza dicha utilización, periodo y forma de prescripción.

2.– Atzerriko kirolari, talde, kirol-talde eta haien ordezkari diren zuzendari-karguak ere behartuta daude, Euskal Autonomia Erkidegoan kirol-jarduera batean parte hartzera sartzen direnean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak ezartzen dituen inprimakiak, behar den bezala beteta, agentzia horretara bidaltzera. Inprimaki horietan identifikatuko dira erabiltzeko garraiatzen dituzten produktuak, debekatutako metodoak aplikatzea ahalbidetzen duten tresnak, produktu horien unitateak eta emateaz arduratzen den medikua. Eginbehar hori, era berean, betetzat joko da, baldin eta egiaztatzen bada inprimakiak bidali beharra Dopinaren Aurkako Estatuko Agentziara bidalita bete zela.

2.– Las y los deportistas, equipos deportivos y las y los directivos extranjeros que los representen están obligados, cuando entren en el País Vasco para participar en una actividad deportiva, a remitir a la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco, debidamente cumplimentados, los formularios que la misma establezca, en los que se identifiquen los productos que transportan para su uso, los instrumentos que permiten la aplicación de métodos prohibidos, las unidades de los mismos y el médico responsable de su administración. También se entenderá cumplida la citada obligación si se ha acredita que la remisión de los formularios se cumplió con la Agencia Estatal Antidopaje.

VI. KAPITULUA
CAPÍTULO VI
NAZIOARTEKO KIROL-FEDERAZIOAK ETA NAZIOARTEKO EREMUAN KIROL-JARDUERA ARAUTZEN DUTEN GAINERAKO ERAKUNDEAK
FEDERACIONES DEPORTIVAS INTERNACIONALES Y DEMÁS ENTIDADES QUE RIGEN, EN EL ÁMBITO INTERNACIONAL, LA ACTIVIDAD DEPORTIVA

49. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren nazioarteko lehiaketetan egin beharreko dopin-kontrolak.

Artículo 49.– Controles de dopaje a realizar en competiciones internacionales que se celebren en Euskadi.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren nazioarteko lehiaketetan, dopin-kontrolak antolatzeko eta egiteko ardura Nazioarteko Batzorde Olinpiarrari dagokio, bai eta, hurrenez hurren, lehiaketa horiek antolatzen dituzten kirol-federazio eta nazioarteko erakundeei ere, edo, antolaketa hori beste federazio edo erakunde batzuen eskuetan uzten denean, federazio edo erakunde haiei.

1.– La responsabilidad de la ordenación y realización de controles de dopaje en las competiciones internacionales celebradas en Euskadi corresponde al Comité Olímpico Internacional o a las federaciones deportivas o instituciones internacionales que, respectivamente, las organicen o a aquellas federaciones o entidades en las que éstas deleguen la citada organización.

2.– Era berean, diziplinazko ahala erabiltzea dagokie, lege honen 31.2 artikuluan aurreikusitakoa alde batera utzita, nazioarteko erakunde horiek ezar ditzaketen zehapenen eraginkortasunaren inguruan.

2.– Asimismo, les corresponde el ejercicio de la potestad disciplinaria, sin perjuicio de lo previsto en el artículo 31.2 de la presente Ley, en relación con la eficacia de las sanciones que los citados organismos internacionales puedan imponer.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren nazioarteko lehiaketetan egiaz dopin-kontrolak egin aurretik, dena dela, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoari jakinarazi beharko zaio.

3.– La realización efectiva de controles de dopaje en competiciones internacionales celebradas en Euskadi requerirá una comunicación previa a la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

50. artikulua.– Lehiaketaz kanpoko kontrolak Euskal Autonomia Erkidegoan lehiatzen diren espainiar edo atzerritar kirolariei.

Artículo 50.– Controles de dopaje fuera de competición a deportistas nacionales o extranjeros que compitan en Euskadi.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak, dopinaren aurkako beste antolakunde batzuek izan ditzaketen eskumenei kalterik egin gabe, Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzen, entrenatzen edo lehiatzen ari diren espainiar edo atzerritar kirolariei lehiaketaz kanpoko kontrolak egitea agindu dezake.

1.– La Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco podrá ordenar, sin menoscabo de las competencias que puedan tener otras organizaciones antidopaje, la realización de controles fuera de competición a deportistas nacionales o extranjeros que compitan en Euskadi.

2.– Emaitza analitikoak, bidezko ondorioetarako, kasuan kasuko nazioarteko kirol-federazioari, Dopinaren aurkako Mundu Agentziari eta eskudunak diren dopinaren aurkako antolakundeei jakinaraziko zaizkie.

2.– A los efectos oportunos, los resultados analíticos serán comunicados a la respectiva federación deportiva internacional, a la Agencia Mundial Antidopaje y a aquellas organizaciones antidopaje que también resulten competentes.

51. artikulua.– Nazioarteko erakundeek kirolari lizentziadunei Euskal Autonomia Erkidegoan lehiaketaz kanpo egiten dizkieten dopin-kontrolak.

Artículo 51.– Controles de dopaje fuera de competición, realizados en Euskadi a deportistas con licencia por parte de organizaciones internacionales.

1.– Kontrol horiek egin aurretik, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoari eta Dopinaren Aurkako Estatuko Agentziari jakinarazi beharko zaizkie horrelako kontrolak egiteko proposamena eta kontrolak egiteko baldintza materialak. Dena dela, lege honetan ezarritako baldintzak betetzen badira baino ezingo dira egin kontrol horiek.

1.– La realización de estos controles exige que, con carácter previo, se notifique a la Administración Publica de la Comunidad Autónoma del País Vasco y a la Agencia Estatal Antidopaje la propuesta de realización de los mismos y las condiciones materiales de su realización. Sólo podrán llevarse a cabo estos controles si cumplen los requisitos establecidos en esta Ley.

2.– Nazioarteko kirol-erakundeek eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak akordioak eta lankidetza-hitzarmenak izenpetu ahal izango dituzte, azken horrek egin ditzan benetan erakunde horiek Euskal Autonomia Erkidegoan egin behar dituzten dopin-kontrolak.

2.– Las organizaciones deportivas internacionales y la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco podrán suscribir acuerdos y convenios de colaboración, para que sea ésta última quien realice, materialmente, los controles de dopaje que aquéllas tengan que llevar a cabo en Euskadi.

52. artikulua.– Nazioarteko erakundeek kirolarie eta gainerako lizentziadunei ezarritako zehapenek Euskadin izango dituzten eraginak.

Artículo 52.– Efectos en Euskadi de las sanciones impuestas por las organizaciones internacionales a deportistas y demás personas con licencia.

Nazioarteko erakundeek kirolariei eta gainerako lizentziadunei ezartzen dizkieten zehapenak Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatuko dira, eta erkidego horretan egiten diren lehiaketetan parte hartzeko gaikuntza kentzea ekarriko dute, salbu eta Kirol Justiziako Euskal Batzordeak, pertsona zehatuak eskatuta, zehapena ordenamendu juridikoaren aurkakoa dela aitortzen duen. Aurreko hori beste erakunde eskudun batzuek zehapenak berrikusteko izan ditzaketen eskumenei kalterik egin gabe ulertu behar da.

Las sanciones impuestas por organizaciones internacionales a deportistas y demás personas con licencia se aplicarán en Euskadi y conllevarán la inhabilitación para participar en competiciones en Euskadi, salvo que el Comité Vasco de Justicia Deportiva, a instancia de la persona sancionada, declare la sanción como contraria al ordenamiento jurídico. Lo anterior se entiende sin perjuicio de las competencias para revisión de sanciones que puedan ostentar otras instancias competentes en la materia.

XEDAPEN GEHIGARRIAK
DISPOSICIONES ADICIONALES

Lehenengoa.– 1.– Gobernuari ahalmena ematen zaio behar adina xedapen emateko, eta, haien bidez, lege honetan jasotako xedapenak egokitzeko edo aplikatzeko, hain zuzen ere, kirol-lehiaketetan parte hartzen duten animalietan dopina prebenitzeko, kontrolatzeko eta zigortzeko eremu espezifikoan. Xedapen horiek, gutxienez, honako berezitasun hauek jaso beharko dituzte:

Primera.– 1.– Se habilita al Gobierno Vasco para dictar las disposiciones que fueran necesarias en la adaptación o aplicación de las previsiones recogidas en la presente Ley al ámbito específico de la prevención, control y represión del dopaje en animales que participen en competiciones deportivas. Dichas disposiciones deberán contemplar, como mínimo, las siguientes particularidades:

a) Animalientzat debekatuta dauden substantzia eta metodoen zerrenda espezifikoa onartzeko irizpideak. Kirol-agintariek egindako zerrendak eta animalien osasunaren alorrean eskumena duten agintariek onartutako zerrendak ez dute zertan, halabeharrez, bat etorri.

a) Criterios de aprobación de una lista específica de sustancias y métodos prohibidos para los animales. La lista emanada de las autoridades deportivas no deberá coincidir necesariamente con la lista aprobada por las autoridades competentes en materia de salud animal.

b) Laginen analisia egin behar duten laborategiei buruzko baldintza orokorrak.

b) Requisitos generales de los laboratorios que deben proceder al análisis de las muestras.

c) Dopin– eta osasun-kontrol motak eta haiek egiteko prozedura.

c) Tipos de control de dopaje y de salud y el procedimiento para llevarlos a cabo.

d) Erabilera terapeutikoko baimenen araubidea, eta, behar izanez gero, erabilera-adierazpenak.

d) Régimen de autorizaciones de uso terapéutico y, en su caso, declaraciones de uso.

e) Kontroletan esku hartu behar duten albaitariak eta gainerako langileak gaitzeko araubidea.

e) Régimen de habilitación de veterinarios y veterinarias y demás personal que deba intervenir en los controles.

2.– Animalien dopin– eta osasun-kontroleko prozesuetan egiten diren analisien emaitzak, hau da, kirol-araudiaren eta animaliak babesteko araudiaren babesean egiten direnak, bi arloetako organo eskudunen artean komunikatu beharko dira, erregelamenduz ezartzen diren baldintzetan.

2.– Los resultados de los análisis realizados en los procesos de control de dopaje y de salud de los animales al amparo de la normativa deportiva y al amparo de la normativa de protección de animales deberán ser comunicados entre los órganos competentes en ambas materias en los términos que se fijen reglamentariamente.

3.– Kirolen eta animalia-osasunaren alorreko Eusko Jaurlaritzako sail eskudunek, bai eta animalien babesaren alorrean eskudun diren lurralde historikoetako foru-organoek ere, aurreko paragrafoetan aurreikusitako erregelamenduzko arauen arabera, bidezko koordinazioko eta lankidetzako mekanismoak ezarriko dituzte, kirol-lehiaketetan parte hartzen duten animalien dopin– eta osasun-kontroletan beharrezko eraginkortasuna lortzeko.

3.– Los departamentos del Gobierno Vasco competentes en materia de deportes y de sanidad animal, así como los órganos forales de los territorios históricos competentes en materia de protección de animales, implantarán, de acuerdo con las normas reglamentarias previstas en los apartados anteriores, los mecanismos de coordinación y colaboración pertinentes para alcanzar la necesaria eficacia en el control de dopaje y de salud a animales que participen en competiciones deportivas.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoak, Estatuarekin batera, formula batzuk ezarri ahal izango ditu –lankidetzarako kasuan kasuko bitartekoen bidez–, elkarren artean informazioa trukatuko duen sistema bat ezartzeko, kirolariaren osasun –txartela emateko, onartzeko edo egiteko, eta kontroletan parte hartuko duten albaitariak eta gainerako langileak gaitzeko.

Segunda.– La Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco podrá establecer con el Estado, a través de los correspondientes instrumentos de colaboración, fórmulas para la implantación de un sistema de mutua información y para la expedición, reconocimiento o realización de la tarjeta de salud de deportista y para la habilitación de los médicos y médicas, veterinarios y veterinarias y demás personal que deba intervenir en los controles.

Hirugarrena.– 1.– Kirol-jardueraren eremuan dopina eragiteko gai diren substantzia eta produktuak eskaintzen, laguntzen, hartzeko agintzen edo ematen duten osasun-profesionalak eta beste zernahi profesional, bai eta metodo arauz kanpokoak edo debekatuak erabiltzea errazten dutenak ere, kasuan kasuko jarduera-arauetan eta lege honetan aurreikusitako arauetan zehazten diren formalitateak bete gabe, diziplinazko erantzukizunean eroriko dira. Arestian azaldu diren jokabideak arau-hauste oso larritzat joko dira, eta beren elkargo profesionalen kasuan kasuko arauen arabera zehatuko dira.

Tercera.– 1.– Las y los profesionales sanitarios y cualesquiera profesionales que faciliten, colaboren, prescriban o dispensen sustancias y productos susceptibles de producir dopaje en el ámbito de la actividad deportiva, o propicien la utilización de métodos no reglamentarios o prohibidos en el deporte, sin cumplir con las formalidades prescritas en sus respectivas normas de actuación y en las previstas en esta Ley, incurrirán en responsabilidad disciplinaria. Las conductas descritas anteriormente serán constitutivas de infracción muy grave y serán sancionadas de acuerdo con las respectivas normas de sus colegios profesionales.

2.– Aurreko paragrafoan xedatutakoa betetze aldera, lege honek eragiten dien Euskal Autonomia Erkidegoko elkargo profesionalek beren estatutuak eta erregelamenduak aldatu beharko dituzte, xedapen honetan ezarritako erantzukizunak berariaz tipifikatzeko. Moldaketa hori, gehienez ere, urtebeteko epean egin beharko da, lege hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

2.– A los efectos de dar cumplimiento a lo previsto en el apartado anterior, los colegios profesionales del País Vasco que resulten afectados por la presente Ley deberán modificar sus estatutos y reglamentos para tipificar, expresamente, las responsabilidades previstas en la presente disposición. Esta adaptación deberá realizarse en el plazo máximo de un año a contar desde el día siguiente a la publicación de la presente Ley.

Laugarrena.– Lege hau indarrean sartzen denetik aurrera, kirolariaren osasun-kartilari egiten zaizkion aipamen guztiak kirolariaren osasun-txartelari egindakotzat ulertuko dira.

Cuarta.– A partir de la entrada en vigor de la presente Ley todas las referencias a la cartilla sanitaria de deportista se entenderán realizadas a la tarjeta de salud de deportista.

Bosgarrena.– 1.– Federazio– eta unibertsitate-lizentziak euskarri elektronikoetan txertatu ahal izango dira, kirolariaren osasun-txartela edukitzeko ere aukera ematen dutenetan. Hala ere, norberaren banakotasunari eutsiko dio txartelak eta behar beste segurtasun-neurri izango ditu, kirolariaren osasun-txartel horri dagozkion datuak nolanahi eskura ez daitezen.

Quinta.– 1.– Las licencias federativas y universitarias podrán ir incorporadas en soportes electrónicos que permitan el acceso a la tarjeta de salud de deportista, aunque mantendrán en todo caso una individualidad propia, y dispondrán de las medidas de seguridad necesarias para impedir un acceso indebido a los datos propios de dicha tarjeta de salud de deportista.

2.– Aipatutako txartel elektroniko horietan erantsitako federazio-lizentziak salbuetsita daude zenbait datu ematetik –kanpoko formatu fisikoan–, hain zuzen ere, kirol-federazioei buruzko urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eskatzen diren datuak ematetik. Hori hala izanik ere, federatuta dauden kirolariak informatu egin behar dira, beste bide batzuetatik, besteak beste, lizentziei gehitutako aseguruei buruz, ordaindutako kuotaren xehetasunez, eta aplikagarri diren erregelamendu-xedapenetan ezarritako gainerako apartekoez.

2.– Las licencias federativas que estén incorporadas a las tarjetas electrónicas citadas estarán dispensadas de ofrecer, en su formato físico externo, los datos exigidos en el Decreto 16/2006, de 31 de enero, de federaciones deportivas. Lo anterior se entiende sin perjuicio del deber de informar por otras vías a los federados y federadas sobre los seguros incorporados a las licencias, el desglose de las cuotas abonadas y demás extremos contemplados en las disposiciones reglamentarias aplicables.

Seigarrena.– Baldintza fisiko gogorreko kirol-probak –Eusko Jaurlaritzan kirolaren alorreko eskumena duen sailaren agindu bidez erabakiko dira zein diren halakoak– antolatzen dituztenek parte hartzeko gaitasun fisikoa egiaztatzea eskatu beharko diete parte-hartzaileei. Kasuan kasuko azterketa medikoaren ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da gaitasuna, eta erregelamenduz zehaztuko dira baldintzak.

Sexta.– Las y los organizadores de aquellas competiciones deportivas de gran exigencia física que se determinen mediante orden por el departamento competente del Gobierno Vasco en materia de deporte, deberán exigir a las y los participantes la acreditación de la aptitud física mediante la certificación del correspondiente reconocimiento médico en los términos que se determinen reglamentariamente.

Zazpigarrena.– 1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak aginduko du kirolariei dopin-kontrolak egitekoak diren federatu gabeko kirol-lehiaketen zerrenda bat argitaratzeko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Séptima.– 1.– La Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco ordenará la publicación en el Boletín Oficial del País Vasco de la lista de las competiciones deportivas no federadas que podrán ser objeto de la realización de controles de dopaje a sus deportistas.

2.– Kirol-proba horietan parte hartu eta lizentziarik ez dutenek ere dopin-kontrolak egin beharko dituzte; nahiz eta haiek ez dituzten bete beharko lege honetan kirolari lizentziadunentzat ezarritako betebeharrak, dokumentu– eta informazio-betebeharrak, hain zuzen ere. Lege hau erregelamendu bidez garatzean ezarriko da lizentziarik gabeko parte-hartzaile horientzako kontroleko araubide berezia. Horretarako, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

2.– Las y los participantes en dichas competiciones deportivas podrán ser sometidos o sometidas a controles de dopaje aunque en este caso no tendrán que cumplir las obligaciones documentales e informativas previstas en esta Ley para las y los deportistas con licencia federada. El desarrollo reglamentario de la presente Ley establecerá el régimen especial de control de dichos participantes sin licencia federada con arreglo a los siguientes criterios:

a) Parte-hartzaileek ez dute izango erabilera terapeutikoko baimenik eskatzeko betebeharrik, ez eta glukokortikosteroide-erabilerako eta adierazpen horri lotutako gainerako substantzien adierazpenik aurkeztu beharrik ere.

a) Las y los participantes no tendrán la obligación de solicitar autorizaciones de uso terapéutico ni de formular declaraciones de uso de glucocorticosteroides y demás sustancias sujetas a tal declaración.

b) Parte-hartzaileek medikuntza alorreko langileei jakinaraziko diete kirolariak direla eta ezin dutela kirol alorreko legedian debekatuta dagoen substantziarik hartu edo metodorik erabili, eta ziurtatu egin beharko dute, ahal duten neurrian, agindu dieten tratamendu terapeutikoak ez dituela dopinaren aurkako arauak urratzen.

b) Las y los participantes deberán informar al personal médico de su condición de deportista y de su obligación de no consumir o utilizar sustancias o métodos prohibidos en la reglamentación deportiva y asegurarse, en la medida de sus posibilidades, de que el tratamiento terapéutico prescrito no viola las normas antidopaje.

c) Parte-hartzaileek, dopin-kontrola egitean, adierazi egin behar dute zer tratamendu mediko duten, zein diren tratamendu horien arduradurak, bai eta haien eragina zein den ere.

c) Las y los participantes deberán indicar, en el momento de realizar el control, los tratamientos médicos a que estén sometidos o sometidas, responsables de los mismos y el alcance del tratamiento.

d) Parte-hartzaileei, beren osasuna babeste aldera, kirol-proba horietan parte hartzea eragotzi dakieke, lege hau erregelamendu bidez garatzean ezarriko diren baldintzetan. Era berean, parte hartu duten probetatik deskalifikatu ahal izango dira eta proba horietan eskuratutako kirol-eskubideak eta eskubide ekonomikoak gal ditzakete.

d) Las y los citados participantes podrán ser inhabilitados e inhabilitadas para participar en pruebas deportivas por razones de protección de su salud en los términos que establezcan las normas de desarrollo reglamentario de esta Ley. Asimismo, podrán ser descalificados o descalificadas de las pruebas en las que hubiesen participado con pérdida de los derechos deportivos y económicos derivados de las mismas.

e) Kirolari horiei ez zaie aplikatuko lege honetan ezarritako arau-hauste eta zehapen araubidea.

e) A los citados deportistas no se les aplicará el régimen de infracciones y sanciones previstas en la presente Ley.

3.– Aipaturiko lehiaketa horien erregelamenduetan espresuki adieraziko da kiroleko dopina arau-hauste larria edo oso larria dela.

3.– Los reglamentos de los citados campeonatos contemplarán expresamente el dopaje en el deporte como infracción muy grave o grave.

4.– Araudi berezia modu subsidiarioan aplikatuko da, soil-soilik antolatzaileek beren borondatez eta beren erregelamenduen bidez uko egin badiote lege honetan kirol federatuarentzat aurreikusitako araubide orokorrari.

4.– La aplicación del régimen especial sólo procederá subsidiariamente en el supuesto de que los organizadores no se hayan sometido de forma voluntaria, a través de sus reglamentos, al régimen general previsto en la Ley para el deporte federado.

Zortzigarrena.– Sei hilabeteko epea ezartzen da, lege hau argitaratzen denetik kontatzen hasita, legean barna aipatzen diren erregelamenduzko xedapenak onesteko.

Octava.– Se establece un plazo de seis meses desde la publicación de la presente Ley para aprobar las disposiciones de carácter reglamentario a las que se hace mención a lo largo de la misma.

XEDAPEN IRAGANKORRAK
DISPOSICIONES TRANSITORIAS

Lehenengoa.– Lege hau indarrean sartu aurretik hasitako zehazpen-prozedurak, diziplina bidekoak zein administrazio bidekoak, izapideak hasi zirenean aplikagarri zen arauei jarraituz izapidetzen jarraituko dira, salbu eta interesdunentzat aldeko izan litezkeen ondorioei dagokienez.

Primera.– Los procedimientos sancionadores, tanto en vía disciplinaria como en vía administrativa, incoados con anterioridad a la vigencia de esta Ley se seguirán tramitando conforme a la normativa aplicable al momento de la iniciación, salvo por lo que se refiere a los efectos que pudieran ser favorables a las y los interesados.

Bigarrena.– Harik eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak lege honetan ezarritako gaikuntzak ematen dituen arte, dopin-kontroletarako laginen bilketa-taldeetan gaitutako pertsona moduan jardun ahal izango dute apirilaren 17ko 641/2009 Errege Dekretuan, edo hura aldatzeko edo ordezteko legean, aurreikusitako gaikuntza dutela egiaztatzen duten guztiek. Errege Dekretu horrek dopatzea kontrolatzeko prozesuak eta baimendutako analisi-laborategiak arautzen ditu, bai eta eta kirolean dopatzea prebenitzeko eta osasuna babesteko neurri osagarriak ere.

Segunda.– Mientras la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco no conceda las habilitaciones previstas en la presente Ley podrán actuar como personas habilitadas en los equipos de recogida de muestras para los controles de dopaje quienes acrediten disponer de las habilitaciones previstas en el Real Decreto 641/2009, de 17 de abril, por la que se regulan los procesos de control de dopaje y los laboratorios de análisis autorizados, y por el que se establecen medidas complementarias de prevención del dopaje y de protección de la salud en el deporte, o disposición que lo modifique o sustituya.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

1.– Indargabetuta geratzen dira Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legearen honako agindu hauek:

1.– Quedan derogados los siguientes preceptos de la Ley 14/1998, de 11 de junio, del Deporte del País Vasco:

– 81. artikuluko e) letra.
– La letra e) del artículo 81.
– VII. tituluko V. kapitulua.
– El Capítulo V del Título VII.
– 109. artikuluko ñ) letra
– La letra ñ) del artículo 109.
– 127. artikuluko h) letra
– La letra h) del artículo 127.

2.– Indargabetu egiten dira, halaber, lege honetan ezarritakoekin bat ez datozen maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

2.– Quedan derogadas, asimismo, todas aquellas disposiciones de igual o inferior rango que contradigan lo dispuesto en esta Ley.

AZKEN XEDAPENAK
DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legearen 4.2.v) artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geratuko da:

Primera.– Se modifica el artículo 4.2. v) de la Ley 14/1998, de 11 de junio, del Deporte del País Vasco, que quedará redactado en los siguientes términos:

«Kirolariaren osasun-txartela arautzea».

«La regulación de la tarjeta de salud de deportista».

Bigarrena.– Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legearen 83. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geratuko da:

Segunda.– Se modifica el artículo 83 de la Ley 14/1998, de 11 de junio, del Deporte del País Vasco, que quedará redactado en los siguientes términos:

«1.– Kirolaren alorrean Eusko Jaurlaritzan eskumena duen sailak arautuko du kirolariek, haien gaitasun fisikoa kontrolatze aldera, nahitaez egin beharreko azterketa medikoaren jardunaren baldintzak eta betebeharra. Horrelako azterketa medikoak ezinbestekoak dira, federazio-, eskola- eta unibertsitate-lizentziak emateko, eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak baldintza fisiko gogorreko jardueratzat hartzen dituen probetan parte hartzeko.

«1.– El departamento del Gobierno Vasco competente en materia deportiva regulará la exigencia y el cumplimiento de la práctica de reconocimientos médicos obligatorios de las y los deportistas al objeto de controlar su aptitud física. Tales reconocimientos serán preceptivos para el otorgamiento de licencias federativas, escolares y universitarias y para la participación en aquellas actividades de gran exigencia física que determine el departamento del Gobierno Vasco competente en materia de deportes.

2.– Azterketa medikoetako datuak eta kirolarien osasunarekin zerikusia duten beste informazio batzuk kirolariaren osasun –txartelean erantsiko dira, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan».

2.– Los datos de los reconocimientos médicos así como otras informaciones relacionadas con la salud de deportistas serán incorporados a la tarjeta de salud de deportista en los términos que se establezcan reglamentariamente».

Hirugarrena.– Eusko Jaurlaritzari ahalmena ematen zaio lege honetan zehapenen kopuruari eta zehapen horiek aplikatzeko arauei buruz ezarritako zehapen- eta diziplina-araubidea nazioarteko erakundeek ezarritako arauetara eta, behar izanez gero, aplikagarri gertatzen den estatuko legedira egokitzeko.

Tercera.– Se habilita al Gobierno Vasco para adaptar el régimen sancionador y disciplinario previsto en esta Ley en lo referente a la cuantía de las sanciones y reglas de aplicación de las mismas a las normas emanadas por los organismos internacionales y a la legislación estatal que, en su caso, resulte aplicable.

Laugarrena.– Kirol-federazioek eta lege hau aplikatzekoa zaion kirol-antolakunde orok beren estatutu eta erregelamenduak egokituko dituzte urtebeteko epean, legea argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Cuarta.– Las federaciones deportivas y cualesquiera organizaciones deportivas a las que resulte de aplicación la presente Ley procederán, en el plazo de un año, a contar desde el día siguiente al de la publicación de la Ley, a la adaptación de sus estatutos y reglamentos.

Bosgarrena.– Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru hilabetera jarriko da indarrean lege hau.

Quinta.– La presente Ley entrará en vigor a los tres meses de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Por consiguiente, ordeno a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi, particulares y autoridades, que la guarden y hagan guardarla.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 25a.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.


Azterketa dokumentala

Vitoria-Gasteiz, a 25 de junio de 2012.

El Lehendakari,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.


Análisis documental

Euskadi, bien común