Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

104. zk., 2012ko maiatzaren 29a, asteartea

N.º 104, martes 29 de mayo de 2012


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, UNIVERSIDADES E INVESTIGACIÓN
2376
2376

73/2012 DEKRETUA, maiatzaren 15ekoa, atzerriko hizkuntzen titulu eta ziurtagiriei buruzkoa Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikastetxe publiko eta pribatuetan irakasgaiak edo irakats- arloak atzerriko hizkuntzetan emateko hizkuntza- gaitasunaren betekizunak ezartzen dituena.

DECRETO 73/2012, de 15 de mayo, por el que se establecen los requisitos de competencia lingüística para impartir áreas o materias en lenguas extranjeras en la enseñanza no universitaria de la Comunidad Autónoma del País Vasco y se reconocen títulos y certificados.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak 2. artikuluan xedatutakoaren arabera, hezkuntzaren helburuetako bat da komunikatzeko gaitasuna lortzea hizkuntza ofizialean, koofizialean eta atzerriko hizkuntza batean edo gehiagotan. Bestalde, abenduaren 7ko 1513/2006 Errege Dekretuak, Lehen Hezkuntzako gutxieneko irakaskuntza ezartzen duenak, batetik, eta abenduaren 29ko 1631/2006 Errege Dekretuak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gutxieneko irakaskuntza ezartzen duenak, bestetik, oinarrizko gaitasunei buruzko I. eranskinean sartu dute hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna. Gaitasun horren barruan hainbat formalizazio-maila daude, baina atzerriko hizkuntzen arloan, hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna izateak esan nahi du gutxienez atzerriko hizkuntza batean komunikatzeko gai izatea, gizarte-harremanak aberasteko eta askotariko testuinguruetan moldatzen jakiteko, bai eta informatzeko eta ikasteko era gehiago eta askotarikoetarako sarbidea izateko ere.

La Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación, establece, en su artículo 2, que uno de los fines de la educación es conseguir la capacitación para la comunicación en la lengua oficial y cooficial y en una o más lenguas extranjeras. Por su parte, tanto el Real Decreto 1513/2006, de 7 de diciembre, por el que se establecen las enseñanzas mínimas de la Educación Primaria como el Real Decreto 1631/2006, de 29 de diciembre, por el que se establecen las enseñanzas mínimas correspondientes a la Educación Secundaria Obligatoria, introducen en el anexo I dedicado a las competencias básicas la competencia en comunicación lingüística. Con distinto nivel de formalización, esta competencia significa en el caso de las lenguas extranjeras, poder comunicarse en al menos una de ellas, para enriquecer las relaciones sociales y desenvolverse en diferentes contextos así como para acceder a más y diversas formas de información y aprendizaje.

Era berean, azaroaren 8ko 1834/2008 Errege Dekretuak derrigorrezko bigarren hezkuntzan, batxilergoan, lanbide-heziketan eta erregimen bereziko irakaskuntzetan irakasteko prestakuntza-betekizunak ezarri zituen, eta bigarren hezkuntzako irakasleen kidegoen espezialitateak zehaztu zituen. Errege dekretu horrek, gainera, bosgarren xedapen gehigarrian, hezkuntza-administrazioak ahaldundu zituen, irakaskuntza hirueleduna edo eleanitza barnean duen hezkuntza-proiektuak dituzten ikastetxe publikoetan edo pribatuetan, atzerriko hizkuntzan hizkuntza hori irakasteko irakasgaia ez diren beste irakasgaiak edo irakats-arloak emateko irakasleei eskatuko zaizkien prestakuntza-betekizun gehigarriak arau zitzaten. Betekizun horien artean sartu behar da atzerriko hizkuntza menderatzen dutela frogatu beharra (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B2 maila izan behar dute, gutxienez).

Posteriormente, el Real Decreto 1834/2008, de 8 de noviembre, por el que se definen las condiciones de formación para el ejercicio de la docencia en la educación secundaria obligatoria, el bachillerato, la formación profesional y las enseñanzas de régimen especial y se establecen las especialidades de los cuerpos docentes de enseñanza secundaria, en su disposición adicional quinta, facultó a las Administraciones educativas para regular los requisitos de formación añadidos que se exigirán al profesorado para impartir en una lengua extranjera, un área o materia distinta a la de dicha lengua, en centros públicos o privados cuyos proyectos educativos comporten un régimen de enseñanza trilingüe o plurilingüe. Entre estos requisitos debe incluirse la acreditación del dominio de la lengua extranjera equivalente del nivel B2 del Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas.

Era berean, azaroaren 4ko 1594/2011 Errege Dekretuko hirugarren xedapen gehigarria Lehen Hezkuntzan Atzerriko Hizkuntzan ematen diren ikasketei buruzkoa da, eta hezkuntza-administrazioei eskumenak ematen dizkie arautzeko zein baldintza gehiago eskatu behar zaien Maisu-maistren Kidego irakasle funtzionarioei atzerriko hizkuntzako irakasgaia barik arlo bateko klaseak atzerriko hizkuntzan emateko (1594/2011 Errege Dekretua), azaroaren 4koa, Maisu-maistren Kidegoko irakaskuntzako espezialitateak ezartzen dituena Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan –otsailaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, Hezkuntzari buruzkoak, arautzen dituenetan– lan egiten duten irakasleentzat.

A su vez, el Real Decreto 1594/2011, de 4 de noviembre, por el que se establecen las especialidades docentes del Cuerpo de Maestros que desempeñen sus funciones en las etapas de Educación Infantil y de Educación Primaria reguladas en la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo de 2006, de Educación, contempla la disposición adicional tercera acerca de las enseñanzas en lengua extranjera en la Educación Primaria y faculta a las Administraciones educativas para regular los requisitos de formación añadidos que se exigirán al personal funcionario del Cuerpo de Maestros para impartir en una lengua extranjera, un área distinta a la de dicha lengua.

Martxoaren 30eko 97/2010 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortzeari eta ezartzeari buruzko Dekretua aldatzen duenean, proposatu da aurrera egitea, elebitasunetik abiatuz, ikasle eleaniztunak lortzeko helburua bete dadin. Horretarako, ikastetxeek atzerriko hizkuntzen ikaskuntza eta erabilera indartzeko neurriak ezarri behar dituzte, eta ikasleek bi hizkuntza ofizialetarako ezarritako gaitasun-maila izango dutela bermatu behar dute. Hori lortze aldera, zenbait eduki edo irakasgai atzerriko hizkuntzetan eman ditzakete, ezarriko diren baldintzak betez.

El Decreto 97/2010, de 30 de marzo, de modificación del Decreto por el que se establece el currículo de la Educación Básica y se implanta en la Comunidad Autónoma del País Vasco, se propone avanzar hacia el objetivo de conseguir, desde el bilingüismo, alumnos y alumnas plurilingües, para lo cual los centros deben implantar medidas de refuerzo del aprendizaje y utilización de lenguas extranjeras, garantizando los niveles de competencia previstos para las dos lenguas oficiales. Para ello pueden incluir la impartición de algunos contenidos o materias en dichas lenguas extranjeras en las condiciones que se determinen.

Otsailaren 3ko 23/2009 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko curriculuma sortzen eta ezartzen duenak, xedatutakoaren arabera, etapa horretako helburuetako bat da bi hizkuntza ofizialetan eta gutxienez atzerriko hizkuntza batean komunikatzeko gaitasuna zabaltzea eta finkatzea; alegia, ezagutza, hizkuntzak erabiltzeko prozedurak eta helduen berezko gizarte-esparruetan behar bezala parte hartzeko beharrezko jokabideak hobetzea.

El Decreto 23/2009, de 3 de febrero, por el que se establece el currículo de Bachillerato y se implanta en la Comunidad Autónoma del País Vasco, determina que uno de los objetivos de esta etapa es la ampliación y consolidación de la competencia comunicativa en las dos lenguas oficiales y en, al menos, una lengua extranjera, es decir, el desarrollo de los conocimientos, de los procedimientos de uso y de las actitudes necesarias para participar satisfactoriamente en ámbitos sociales propios de un ciudadano adulto.

Gaur egun, ezagutzaren Europako gizartean murgilduta gaude, eta gizarte horretan, gure erkidegoko hezkuntza-sistema berritzeko eta egokitzeko beharra ikusi dugu, laster agertuko zaizkigun mugikortasun- eta komunikazio-erronkei erantzun ahal izateko. Beraz, hezkuntza-administrazioak jakin badaki erantzukizuna duela berak ere, gutxienez atzerriko hizkuntza batean (ingelesez, bereziki) komunikatzeko gaitasuna lortu eta zabal dadin sustatzean. Mugikortasuna gero eta handiagoa den mundu globalizatu honetan, hezkuntzaren ez-ezik gizarte osoaren helburu estrategikoetako batek eleaniztasuna izan behar du, hots, hainbat hizkuntzatan elkarrekin komunikatzeko gaitasuna, zenbait mailatan, ikasleen oraingo zein etorkizuneko akademia- eta lanbide-beharren eta norberaren beharren arabera.

La sociedad europea del conocimiento en la que nos desenvolvemos plantea la necesidad de la modernización y adecuación del sistema educativo de nuestra comunidad, con el objetivo de responder a los retos de movilidad y de comunicación que se avecinan. La administración educativa es consciente pues de su responsabilidad en el fomento de la adquisición y desarrollo de la competencia comunicativa en al menos una lengua extranjera, especialmente en inglés. En un mundo globalizado y con movilidad creciente, uno de los objetivos estratégicos, no sólo de la educación sino también del conjunto de la sociedad, debe ser el plurilingüismo, la habilidad de comunicarse en diversas lenguas, a diversos niveles, según las necesidades personales, académicas y profesionales, presentes o futuras, del alumnado.

Ikastetxe publiko eta pribatu askok irakats-arlo edo irakasgai bat edo gehiago atzerriko hizkuntzan ematea barnean duten programetan parte hartu dute. Gainera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak dei egin die ikastetxeei zenbait irakats-arlo edo irakasgai atzerriko hizkuntzetan ematea barnean duten Hezkuntza marko hirueledunean saiakuntza-proiektu berriak garatu egin ditzaten.

Existen numerosos centros públicos y privados que han participado en programas que incluyen la impartición de una o más áreas o materias en un idioma extranjero. Además, el Departamento de Educación, Universidades e Investigación ha convocado a los centros para el desarrollo de nuevos Proyectos de experimentación del Marco de Educación Trilingüe que incluye la impartición de áreas o materias en lenguas extranjeras.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren esanetan, beharrezkoa da ikastetxeetan atzerriko hizkuntzetan emango den irakaskuntza kalitatezkoa izango dela bermatzea, eta askotariko irakats-arlo eta irakasgaietako edo hizkuntzazkoak ez diren modulu edo esparruetako maisu-maistrek eta irakasleek atzerriko hizkuntzetan duten prestakuntza indartzea.

El Departamento de Educación, Universidades e Investigación entiende necesario garantizar la calidad de la enseñanza en lenguas extranjeras en los centros y potenciar la formación en lenguas extranjeras de los maestros y maestras, profesores y profesoras de las diferentes áreas y materias, ámbitos o módulos no lingüísticos.

Hainbat akreditazio eta ziurtagiri daudenez, beharrezkotzat jo dugu irakasleek atzerriko hizkuntza irakasteko ez diren arloak, irakasgaiak, esparruak edo moduluak atzerriko hizkuntzan emateko izan behar dituzten hizkuntza-gaitasunaren betekizunak ezartzea. Gainera, lanpostuak betetzeko eta langileak hautatzeko gero eta deialdi gehiagotan hartzen dira aintzat halako ziurtagiriak, ziurtagiriok merezimendutzat jotzen dituzten deialdietan, behintzat.

Dada la variedad de acreditaciones y certificados existentes, parece necesario establecer los requisitos de competencia lingüística del profesorado para impartir docencia en lengua extranjera en áreas, materias, ámbitos o módulos distintos a dicha lengua extranjera. Además, el reconocimiento de estas acreditaciones y certificados es cada vez más frecuente en las convocatorias de selección y provisión de puestos de trabajo, en los que se valore como mérito.

Horrenbestez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2012ko maiatzaren 15ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

En su virtud, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, a propuesta de la Consejera de Educación, Universidades e Investigación y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 15 de mayo de 2012,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea eta aplikazio-esparrua.

Artículo 1.– Objeto y ámbito de aplicación.

Dekretu honen xedea da:

El presente Decreto tiene por objeto:

a) Irakasleen hizkuntza-gaitasunaren betekizunak ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntza ematen duten eta hezkuntza-proiektuan irakaskuntza elebiduna eta/edo hiru eleduna sartu duten ikastetxe publiko edo pribatuetan atzerriko hizkuntza irakasteko ez diren irakasgaiak, irakats-arloak, esparruak edo moduluak atzerriko hizkuntzan emateko bete behar dituztenak.

a) Establecer los requisitos de competencia lingüística del profesorado para impartir docencia en lengua extranjera en un área, materia, ámbito o módulo, distinto a dicha lengua, en los centros públicos o privados cuyos proyectos educativos comporten un régimen de enseñanza trilingüe o plurilingüe, que imparten enseñanzas no universitarias de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

b) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko lanpostuak hautatzeko eta betetzeko merezimendu moduan baloratzen denean atzerriko hizkuntza jakitea, onartu egingo da eranskinean azaltzen diren tituluak edo egiaztagiriak aurkeztea Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuk B2 maila edo handiagoa egiaztatzeko.

b) Reconocer a los efectos de selección y provisión de puestos de trabajo del Departamento de Educación, Universidades e Investigación en los que se valore como mérito, la acreditación del dominio de la lengua extranjera del nivel B2 o superior del Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas, mediante alguno de los títulos o certificados que figuran en el anexo.

2. artikulua.– Hizkuntza-gaitasunaren betekizunak.

Artículo 2.– Requisitos de competencia lingüística.

Irakasleek, irakats-arlo, irakasgai, esparru edo modulu bat atzerriko hizkuntzan emateko, indarrean dagoen araudian ezarritako gutxieneko titulua dutela edo irakaskuntza-espezialitateko betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute; eta, gainera, gutxienez honako titulu, gaikuntza edo ziurtagiri hauetako bat dutela ere bai:

Para la impartición de enseñanzas en lengua extranjera en un área, materia, ámbito o módulo, el profesorado deberá acreditar los requisitos de especialidad docente o titulación mínima establecidos por la normativa vigente y, al menos, alguno de los siguientes títulos, habilitaciones o certificados:

– Filologiako, Filosofia eta Letretako (Filologia atala) edo Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentzia, eskatutako hizkuntzan; edo antzeko gradua.

– Licenciatura en Filología, Filosofía y Letras (sección Filología) y Traducción e Interpretación, en el idioma solicitado o Grado equivalente.

– Itzulpengintza eta Interpretazioko diploma, eskatutako hizkuntzan.

– Diplomatura en Traducción e Interpretación en el idioma solicitado.

– Eskatutako hizkuntzan atzerriko hizkuntzako espezialitatea edo gaikuntza duen maisu-maistra, Lehen Hezkuntzarako.

– Maestro con la habilitación o especialidad en Lengua extranjera en el idioma solicitado, para la Educación Primaria.

– Eskatutako atzerriko hizkuntzan Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B2 maila edo hori baino maila handiagoa duela egiaztatzea, dekretu honen eranskinean jasotako titulu edo ziurtagiriren baten bidez.

– Acreditación del dominio de la lengua extranjera del nivel B2 o superior del Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas en el idioma solicitado, mediante alguno de las títulos o certificados que figuran en el anexo de este Decreto.

AZKEN XEDAPENAK
DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Eranskina eguneratzea.

Primera.– Actualización del anexo.

Hezkuntza Sailburuak dekretu honen eranskina egunera dezake. Zehazki, zerrendatik ken ditzake aurrerantzean B2 maila edo hori baino maila handiagoa bermatzeari uzten dioten tituluak edo ziurtagiriak; edo maila hori bermatzen duten beste batzuk sar ditzake, berariaz.

El Consejero o Consejera competente en materia de educación podrá actualizar el anexo del presente Decreto, suprimiendo de la relación aquellos títulos o certificados que hayan dejado de garantizar el nivel B2 o superior, o incorporando expresamente otros que acrediten dicho nivel.

Bigarrena.– Indarrean jartzea.

Segunda.– Entrada en vigor.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean dekretu hau.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko maiatzaren 15ean.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 15 de mayo de 2012.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

El Lehendakari,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

La Consejera de Educación, Universidades e Investigación,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común