Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

74. zk., 2012ko apirilaren 16a, astelehena

N.º 74, lunes 16 de abril de 2012


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

HERRIZAINGO SAILA
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
KULTURA SAILA
DEPARTAMENTO DE INTERIOR
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, UNIVERSIDADES E INVESTIGACIÓN
DEPARTAMENTO DE JUSTICIA Y ADMINISTRACIÓN PÚBLICA
DEPARTAMENTO DE SANIDAD Y CONSUMO
DEPARTAMENTO DE CULTURA
1701
1701

47/2012 DEKRETUA, apirilaren 3koa, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.

DECRETO 47/2012, de 3 de abril, de reconocimiento de los estudios oficiales realizados en euskera y de exención de la acreditación con títulos y certificaciones lingüísticas en euskera.

EAEko Autonomia Estatutuak 6. artikuluan arautzen duenez, «Euskara, Euskadiko berezko hizkuntza, hizkuntza ofiziala izango da Euskadin, gaztelania bezala, eta bertako biztanle guztiek bi hizkuntzak ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea dute».

El Estatuto de Autonomía de Euskadi establece, en su artículo 6, que el euskera, lengua propia del Pueblo Vasco, tiene el carácter de lengua oficial en la Comunidad Autónoma junto con el castellano, y que todos sus habitantes tienen el derecho a conocer y usar ambas lenguas.

Gerora, azaroaren 24ko 10/1982 Legeak, euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoak, euskararen eta gaztelaniaren erabilera arautu zuen, Euskal Autonomia Erkidegoan; zehazki, legearen 14. artikuluan xedatzen denez, «herri-aginteek Euskal Autonomia Erkidegoan herri-administrazioari atxikitako langileria gero eta euskaldunagotzeko neurriak hartuko dituzte».

Posteriormente, la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera reguló el uso del euskera y del castellano en el ámbito territorial de la Comunidad Autónoma de Euskadi, estableciendo, en su artículo 14, que los poderes públicos adoptarán las medidas tendentes a la progresiva euskaldunización del personal afecto a la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Lege horren bigarren kapituluan, irakaskuntzan euskara erabiltzeari buruzkoan, ikasle guztiei aitortzen zaie irakaskuntza euskaraz zein gaztelaniaz jasotzeko eskubidea, irakasmaila guztietan; xede horretarako, beste zenbait neurriren artean, Jaurlaritza beharrezko bitartekoak jartzera behartzen du irakasleak pixkanaka euskalduntzen joateko.

Dicha Ley, en su capítulo segundo dedicado al uso del euskera en la enseñanza, reconoce el derecho del alumnado a recibir la enseñanza tanto en euskera como en castellano en los diversos niveles educativos para lo cual, entre otras medidas, establece la obligación del Gobierno de proveer los medios para una progresiva euskaldunización del profesorado.

Lege hori atera zenetik, euskara, poliki-poliki, hedatuz joan da irakaskuntza-hizkuntza gisa, eta, egun, errealitate bihurtu da irakasmaila guztietan. Jada, gazte euskaldunen promozio askok arrakastaz amaitu dituzte unibertsitate-ikasketak, eskolatze-prozesu guztia euskaraz eginda.

Desde la fecha de promulgación de dicha Ley, el euskera como lengua de enseñanza se ha ido extendiendo progresivamente y es hoy una realidad en todos los niveles educativos. Son ya varias las promociones de jóvenes vascos que han culminado con éxito sus estudios universitarios habiendo desarrollado toda su escolarización en euskera.

Irakasleen hizkuntza-gaitasunari dagokionez ere, bilakaera bizkorra eta positiboa izan da, eta, egun, irakaskuntza ez-unibertsitarioko irakasleen % 85ek baino gehiagok badu bere lanposturako behar duen hizkuntza-eskakizuna.

La capacitación lingüística del profesorado ha evolucionado también rápida y positivamente y, en la actualidad, más del 85% de los profesores y profesoras de enseñanza no universitaria está en posesión del perfil lingüístico requerido.

Euskarazko irakaskuntzan erabiltzen diren ikasketa-materialak kalitatezkoak eta askotarikoak dira, eta, horrez gain, erabat homologagarriak.

La calidad y variedad de los materiales curriculares utilizados en la educación en euskera es, asimismo, perfectamente homologable.

Euskararen ezagutza egiaztatzeko sistemak, beraz, errealitate horrekin lotuta egon behar du; euskarazko irakaskuntzaren normalkuntzan eta orokortzean egindako ahalegin handia aitortu eta balioetsi behar du, bai eta irakaskuntza horren kalitatea bermatu ere.

El sistema de acreditación del conocimiento del euskera no puede, por tanto, ser ajeno a este hecho y debe reconocer y validar el enorme esfuerzo social y personal realizado en la normalización y generalización de la enseñanza en euskera, así como avalar la calidad de la misma.

Euskarazko irakaskuntzaren kalitatea eta heldutasuna aintzat hartuta, pentsa daiteke eskolatze-prozesua euskaraz egin duen ikasle batek behar besteko hizkuntza-trebetasunak lortu dituela euskal hizkuntzaren eta literaturaren arloan edo irakasgaian, bai eta hizkuntza horretan ikasitako gainerako arlo eta irakasgaietan ere, eta, beraz, ez duela beharrik beste proba baten bidez euskarako zenbait titulu eta ziurtagiri egiaztatzeko.

La calidad y madurez de la enseñanza en euskera permite considerar que el alumnado que ha recibido su escolarización en euskera ha desarrollado, en el área o materia de Lengua vasca y literatura y en el resto de áreas y materias cursadas en esa lengua, las suficientes destrezas lingüísticas como para verse exento o exenta de la necesidad de acreditar mediante una prueba adicional determinados títulos y certificados de euskera.

Dekretu honek euskaraz egiten den irakaskuntza aitortzen eta balioesten du, eta ikasketak euskaraz eginda lortutako hainbat tituluren arabera hizkuntza egiaztatzetik salbuesteko mailak zehazten ditu; horrez gain, zenbait baldintza finkatzen ditu, salbuespenak gauzatzeko, ikasketa horiek euskaraz egindakotzat har daitezen.

El presente Decreto reconoce y pone en valor la enseñanza en euskera, establece los niveles de exención de certificación lingüística en función de los diferentes títulos obtenidos tras cursar los estudios en lengua vasca y fija las condiciones para que, a efectos de dicha exención, estos estudios puedan ser considerados como realizados en euskera.

Dekretu honetan onartutako salbuespenek, halaber, Hizkuntza Eskola Ofizialetan, HABEren euskaltegi homologatuetan edo hizkuntzen irakaskuntzan aritzen diren beste erakunde batzuetan euskara ikasten jarraitzeko behar diren hizkuntza-mailak finkatzeko balio dute.

Las exenciones reconocidas en este Decreto sirven asimismo para fijar los niveles lingüísticos de incorporación a la continuidad de los estudios de lengua vasca en Escuelas Oficiales de Idiomas, euskaltegis homologados de HABE u otras instituciones y centros dedicados a la enseñanza de las lenguas.

Apirilaren 8ko 64/2008 Dekretuak, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian 2008ko apirilaren 15ean argitaratuak, euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura egokitu zituen, lehenengo aldiz. Horregatik, data hori hartzen da erreferentziatzat dekretu honetan zehaztutako salbuespenak aplikatzeko.

El Decreto 64/2008, de 8 de abril, publicado en Boletín Oficial del País Vasco de 15 de abril de 2008, estableció, por primera vez, la convalidación de títulos y certificados acreditativos de conocimientos de euskera y su adecuación al Marco Común Europeo de Referencia de las Lenguas. Por ello se establece esta fecha como referencia para la aplicación de las exenciones contempladas en este Decreto.

Horrenbestez, nahitaezko txostenak igorrita, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak adierazitakoari jarraikiz, Herrizaingoko sailburuaren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren, Osasun eta Kontsumoko sailburuaren eta Kulturako sailburuaren proposamenez, eta 2012ko apirilaren 3an egindako bileran Jaurlaritzaren Kontseiluak gaia eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

En su virtud, emitidos los informes preceptivos, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, a propuesta del Consejero de Interior, de la Consejera de Educación, Universidades e Investigación, de la Consejera de Justicia y Administración Pública, del Consejero de Sanidad y Consumo y de la Consejera de Cultura, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 3 de abril de 2012,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea eta aplikazio-esparrua.

Artículo 1.– Objeto y ámbito de aplicación.

1.– Dekretu honen xedea da Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailaren batean euskaraz egindako ikasketa ofizialak aitortzea, eta euskara-maila horretako hizkuntza-tituluak eta –ziurtagiriak egiaztatzetik salbuestea ikasketa horiek egin dituzten pertsonak.

1.– El objeto de este Decreto es el reconocimiento de los estudios oficiales realizados en euskera según los niveles del Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas y la exención de la necesidad de su acreditación con títulos y certificaciones lingüísticas en euskera.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoa izango da arau honen aplikazio-esparrua.

2.– La presente norma será de aplicación en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2. artikulua.– Unibertsitate-tituluek dakartzaten salbuespenak.

Artículo 2.– Exenciones relacionadas con las titulaciones universitarias.

1.– Salbuetsita izango dira Hizkuntzen Europarako Erreferentzi Marko Bateratuko C1 eta C2 mailen baliokide diren euskarako hizkuntza-tituluak eta –ziurtagiriak egiaztatzetik unibertsitate-titulu ofizialen bat duten pertsonak, baldin eta titulu hori lurralde nazional osoan baliozkoa izan eta urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak, unibertsitate-ikasketa ofizialen antolamendua ezartzekoak, araututako tituluetakoren bat bada, eta, betiere, I. eranskinean zehaztutako baldintzetakoren bat betetzen bada.

1.– Se reconoce a quienes estén en posesión de un título universitario oficial y con validez en todo el territorio nacional regulado por el Real Decreto 1393/2007, de 29 de octubre, por el que se establece la ordenación de las enseñanzas universitarias oficiales y cumplan alguno de los requisitos establecidos en el anexo I, la exención de la necesidad de acreditar los títulos y certificaciones lingüísticas en euskera considerados equivalentes a los niveles C1 y C2 del Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas.

2.– Salbuetsita izango dira Hizkuntzen Europarako Erreferentzi Marko Bateratuko C1 eta C2 mailen baliokide diren euskarako hizkuntza-tituluak eta –ziurtagiriak egiaztatzetik 2008ko apirilaren 16aren ondoren eskuratutako unibertsitate-titulu ofizialen bat duten pertsonak, baldin eta titulu hori lurralde nazional osoan baliozkoa izan eta urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak, unibertsitate-ikasketa ofizialen antolamendua ezartzekoak, araututakoak baino lehenagoko tituluetakoren bat bada, baina, betiere, II. eranskinean zehaztutako baldintzetakoren bat betetzen bada.

2.– Se reconoce a quienes estén en posesión de un título universitario oficial y con validez en todo el territorio nacional previo a los regulados por el Real Decreto 1393/2007, de 29 de octubre, por el que se establece la ordenación de las enseñanzas universitarias oficiales, obtenido con posterioridad al 16 de abril de 2008 y cumplan alguno de los requisitos establecidos en el anexo II, la exención de la necesidad de acreditar los títulos y certificaciones lingüísticas en euskera considerados equivalentes a los niveles C1 y C2 del Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas.

3. artikulua.– Batxilergoko eta goi-mailako teknikarien tituluek dakartzaten salbuespenak.

Artículo 3.– Exenciones relacionadas con el título de Bachiller y Técnico Superior.

2008ko apirilaren 16az geroztik batxilergoko edo goi-mailako teknikariaren titulua lortu eta titulazio horiei dagozkien ikasketen curriculum osoaren % 50 baino gehiago euskaraz egin dutenek ez dituzte aurkeztu beharko Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko B2 mailaren baliokide diren euskarako hizkuntza-tituluak eta –ziurtagiriak.

Se reconoce a quienes estén en posesión del título de Bachiller o de Técnico Superior, obtenido con posterioridad al 16 de abril de 2008 y que hubieran cursado en euskera más del 50% del total del currículo correspondiente a estas titulaciones, la exención de presentar los títulos y certificaciones lingüísticas en euskera considerados equivalentes al nivel B2 del Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas.

4. artikulua.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren tituluak eta teknikariaren tituluak dakartzaten salbuespenak.

Artículo 4.– Exenciones relacionadas con el Título de Graduado en Educación Secundaria Obligatoria y Técnico.

2008ko apirilaren 16az geroztik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatuaren titulua edo teknikari-titulua lortu eta titulazio horiei dagozkien ikasketen curriculum osoaren % 50 baino gehiago euskaraz egin dutenek ez dituzte aurkeztu beharko Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko B1 mailaren baliokide diren euskarako hizkuntza-tituluak eta –ziurtagiriak. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-tituluari dagokionez, ezinbestekoa izango da, halaber, euskal hizkuntza eta literatura irakasgaia gaindituta izatea etapa horretako lau mailetan.

Se reconoce, a quienes estén en posesión del título de Graduado en Educación Secundaria Obligatoria o de Técnico, obtenido con posterioridad al 16 de abril de 2008 y que hubieran cursado en euskera más del 50% del total del currículo correspondiente a estas titulaciones, la exención de presentar los títulos y certificaciones lingüísticas en euskera considerados como equivalentes al nivel B1 del Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas. En el caso del título de Graduado en Educación Secundaria Obligatoria será requisito añadido la superación de la materia de Lengua vasca y literatura en los cuatro cursos de la etapa.

5. artikulua.– Salbuespenen gauzapena eta horien eraginak.

Artículo 5.– Efectos y aplicación de las exenciones.

1.– Dekretu honen 2., 3. eta 4. artikuluetan zehaztutako salbuespenek eragina izango dute Euskal Funtzio Publikoaren Legearen 2. artikuluak adierazten dituen administrazio publikoek, entitateek eta erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoan egiten dituzten enplegu publikoko deialdietako hautaketa– eta hornikuntza-prozeduretan, baldin eta hizkuntza-tituluak edo –ziurtagiriak baldintzatzat eskatu edo meritu gisa baloratzen badira prozedura horietan.

1.– Las exenciones previstas en los artículos 2, 3 y 4 de este Decreto surtirán efectos cuando los títulos o certificaciones lingüísticas sean exigidos como requisito o valorados como mérito, en los procedimientos de selección y provisión de empleo público convocados en el País Vasco por las Administraciones Públicas, entidades y organismos a que se refiere el artículo 2 de la Ley 6/1989, de 6 de julio, de la Función Pública Vasca.

2.– Halaber, salbuespenek eragina izango dute administrazio publikoetako kontratazio-baldintzetan, hizkuntza-tituluak edo –ziurtagiriak kaudimen teknikoko baldintzatzat edo esleipen-irizpidetzat eskatzen diren kasuetan. Kaudimen teknikoa egiaztatzeko eskatzen zaien unean, salbuespen horiek aitortuta dituzten pertsonek dekretu honetan arautzen den moduan egiaztatuko dute kaudimen tekniko hori, hizkuntza-titulu edo –egiaztagiriak aurkeztetik salbuesten dieten ikasketak egin izana kreditatzen duten ziurtagiriak aurkeztuz.

2.– Asimismo surtirán efectos cuando los títulos o certificaciones lingüísticas se establezcan como medio de acreditación del requisito de solvencia técnica en las contrataciones del Sector Público. Quienes estén amparados por estas exenciones acreditarán la concurrencia de la solvencia técnica requerida mediante las correspondientes certificaciones de haber cursado sus estudios en las condiciones en virtud de las cuales se les exonera de presentar los títulos o certificaciones lingüísticas, con arreglo a lo dispuesto en el presente Decreto.

3.– Dekretu honen 2., 3. eta 4. artikuluetan aipatutako baldintzak betetzen dituztenek ikasketak euskaraz egiten jarraitu ahal izango dute edo euskara-azterketak dagokien mailatik aurrera egin ahal izango dituzte.

3.– Quien cumpla los requisitos mencionados en los artículos 2, 3 y 4 de este Decreto estará habilitado o habilitada para proseguir sus estudios de lengua vasca o acceder a los exámenes de euskera a partir del nivel correspondiente.

4.– Salbuespen horiek gauzatzeko, azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuko 3. artikuluan zehaztutako parekatzea erabiliko da. Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzen ditu dekretu horrek.

4.– Para la aplicación de estas exenciones se utilizará la equiparación prevista en el artículo 3 del Decreto 297/2010, de 9 de noviembre, de convalidación de títulos y certificados acreditativos de conocimiento de euskera y equiparación con los niveles del Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas.

6. artikulua.– Unibertsitate-ziurtagiriak.

Artículo 6.– Certificaciones universitarias.

Unibertsitateek eman behar dituzte dekretu honen 2. artikuluan zehaztutako salbuespenak gauzatzeko ziurtagiriak.

Corresponderá a las universidades emitir la certificación para la aplicación de las exenciones establecidas en el artículo 2 de este Decreto.

XEDAPEN GEHIGARRIAK
DISPOSICIONES ADICIONALES

Lehenengoa.– Salbuespenen eraginak euskarazko arlo, irakasgai edo moduluak irakasteko.

Primera.– Efectos de las exenciones para impartir áreas, materias o módulos en euskera.

Uztailaren 11ko 138/1983 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko irakaskuntza ez-unibertsitarioan hizkuntza ofizialen erabilera araupetzen duenak, 9. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, dekretu honen 2. artikuluan araututako salbuespenak eragina izango du irakaskuntza ez-unibertsitarioan arlo, irakasgai edo modulu bat (euskal hizkuntza eta literatura salbu) euskaraz irakasteko kualifikazio espezifiko bat izatearen baldintza betetzeko.

En virtud de lo previsto en el artículo 9 del Decreto 138/1983, de 11 de julio, por el que se regula el uso de las lenguas oficiales en la enseñanza no universitaria en el País Vasco, la exención prevista en el artículo 2 de este Decreto surtirá efecto para el cumplimiento del requisito de cualificación específica para impartir un área, materia o módulo en euskera, excepto la materia de Lengua vasca y Literatura, en las enseñanzas no universitarias.

Bigarrena.– Salbuespenen eraginak euskara irakasteko euskaltegietan eta zentro homologatuetan.

Segunda.– Efectos de las exenciones para impartir euskera en euskaltegis y centros homologados.

Dekretu honen 2 artikuluko salbuespen hori uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuak araututako baldintzen arabera aplikatuko da. Helduentzako euskararen irakaskuntza burutzen duten euskaltegien eta beste zentro homologatuen jarduera eta horien finantzazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aldetik arautzen du azken dekretu horrek.

La exención prevista en el artículo 2 de este Decreto se aplicará respecto a los requisitos regulados mediante Decreto 179/2003, de 22 de julio, por el que se regula la actividad de los euskaltegis y demás centros homologados que imparten la enseñanza del euskera a personas adultas, para la impartición de clases de euskera en dichos centros.

Hirugarrena.– Unibertsitate-mailakoak ez diren ziurtagiriak.

Tercera.– Certificaciones no universitarias.

2008ko apirilaren 16az geroztik emandako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua, Lanbide Heziketako teknikari-titulua, Batxilergoko titulua edo Lanbide Heziketako goi-mailako teknikari-titulua duten eta dekretu honen 3. eta 4. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten ikasleek dagokien ziurtagiria eskatu ahal izango dute ikasketak amaitu dituzten ikastetxean; ziurtagiri horrek artikulu hauetan zehaztutako salbuespenak erabiltzeko balioko du.

El alumnado que esté en posesión del Título de Graduado en Educación Secundaria Obligatoria, Bachiller, Técnico o Técnico Superior expedido con posterioridad al 16 de abril de 2008 y cumpla los requisitos establecidos en los artículos 3 y 4 de este Decreto, podrá solicitar en los centros en que haya finalizado sus estudios el correspondiente certificado, que tendrá validez a los efectos de la aplicación de las exenciones previstas en dichos artículos.

Hezkuntza Ikuskaritzak ikus-onetsi behar du ziurtagiria, baldin eta ikastetxe pribatu bateko zuzendariak emandakoa bada.

En el caso de los centros privados dicha certificación, emitida por el director o directora del mismo, será visada por la Inspección de Educación.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak emango die ikastetxeei ziurtagiri-eredua eta ziurtagiriak erregistratzeko jarraibideak.

El Departamento de Educación, Universidades e Investigación facilitará el modelo de certificación a los centros así como las instrucciones necesarias para su registro.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Indargabetu egiten dira urriaren 6ko 263/1998 Dekretuaren, 1. artikuluko hirugarren eta laugarren taldeak, Euskal Filologiako ikasketen eta Irakasle-ikasketen euskarazko diplomaturen eta Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) baliokidetza arautzen dutenak, hurrenez hurren; eta, ondorioz, indargabetu egiten da, halaber, azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuaren 3. artikuluko 3. paragrafoak bi talde horiei buruz arautzen duena. Ez zaie xedapen indargabetzaile hau aplikatuko Dekretu hau indarrean jartzen denean ikasketa horietakoren batean matrikulatuta dauden ikasleei.

Quedan derogados el tercer y cuarto grupos del artículo 1 del Decreto 263/1998, de 6 de octubre, que hacen referencia, respectivamente, a las equivalencias de los estudios de filología vasca y diplomaturas de magisterio en euskera con el Certificado de Conocimiento del Euskera (EGA) y, en consecuencia, se deroga así mismo lo correspondiente a ambos grupos del apartado 3 del artículo 3 del Decreto 297/2010, de 9 de noviembre. Esta disposición derogatoria no será de aplicación al alumnado que a la entrada en vigor del presente Decreto esté matriculado en alguno de estos estudios.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSIÓN FINAL

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko apirilaren 3an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Herrizaingoko sailburua,

RODOLFO ARES TABOADA.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 3 de abril de 2012.

El Lehendakari,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

El Consejero de Interior,

RODOLFO ARES TABOADA.

La Consejera de Educación, Universidades e Investigación,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

La Consejera de Justicia y Administración Pública,

IDOIA MENDIA CUEVA.

El Consejero de Sanidad y Consumo,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.

La Consejera de Cultura,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común