Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

58. zk., 2012ko martxoaren 21a, asteazkena

N.º 58, miércoles 21 de marzo de 2012


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

Herrizaingo Saila
Interior
1368
1368

36/2012 DEKRETUA, martxoaren 13koa, Jendaurreko ikuskizun eta jolas-jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan ezartzen dituen Dekretua bigarrenez aldatzen duena.

DECRETO 36/2012, de 13 de marzo, de segunda modificación del Decreto por el que se establecen los horarios de los espectáculos públicos y actividades recreativas y otros aspectos relativos a estas actividades en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Jendaurreko Ikuskizunei eta Jolas Jarduerei buruzko azaroaren 10eko 4/1995 Legeak, Autonomia Estatutuaren 10.38 artikuluan aurreikusitako eskumena baliatuz onartu baitzen, 5.d) eta 20.1 artikuluetan Jaurlaritzari ahalmena ematen dio jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren ordutegi orokorra arauz zehazteko; betiere ikuskizun edo jarduera motak, garaia edo urtaroa eta lanegun, jai-bezpera eta jaiegun arteko bereizketa kontuan hartuta.

La Ley 4/1995, de 10 de noviembre, de Espectáculos Públicos y Actividades Recreativas, aprobada en el ejercicio de la competencia prevista en el artículo 10.38 del Estatuto de Autonomía, faculta al Gobierno en sus artículos 5.d) y 20.1 a determinar reglamentariamente el horario general de los espectáculos públicos y actividades recreativas, atendiendo a consideraciones de tipos de espectáculos o actividades, época o estación anual y distinción entre días laborables, vísperas de festivos y festivos.

Halaber, Jendaurreko Ikuskizunei eta Jolas Jarduerei buruzko aipatu Legearen 20. artikuluaren 2. paragrafoak udalei ahalmena ematen die ordutegi bereziak baimentzeko -zaindariaren jaiak, beste jaialdi orokor batzuk edo turismoari loturiko inguruabarrak direla eta-, behin kasuak eta prozedura arauz ezarriz gero.

Asimismo, el apartado 2 del citado artículo 20 de la citada Ley de Espectáculos Públicos y Actividades Recreativas, atribuye a los Ayuntamientos la facultad para autorizar horarios especiales con ocasión de sus fiestas patronales, otros acontecimientos festivos de carácter general o consideraciones turísticas, una vez establecidos reglamentariamente los supuestos y el procedimiento.

Hamar urte baino gehiago igaro dira egun indarrean dagoen abenduaren 16ko 296/1997 Dekretua indarrean sartu zenetik, uztailaren 28ko 210/1998 Dekretuak aldatu baitzuen. Horren bidez jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk ezartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.

Ha transcurrido más de una década desde la entrada en vigor del vigente Decreto 296/1997, de 16 de diciembre, modificado por Decreto 210/1998, de 28 de julio, por el que se establecen los horarios de los espectáculos públicos y actividades recreativas y otros aspectos relativos a estas actividades en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Dekretu hori tresna egokia izan da jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren lokalen ordutegiak arautzeko zereginean. Izan ere, bidezko josteta- eta aisia-jarduerak eta enpresariek beren jarduera betetzeko duten eskubidea herritarrek atseden hartu eta lasai egoteko duten eskubidearekin orekatu ditu.

Dicho Decreto ha venido siendo una herramienta idónea en la tarea de regular los horarios de los locales de espectáculos públicos y actividades recreativas, equilibrando las legítimas actividades de diversión y ocio y el derecho de los empresarios a ejercer su actividad, con el derecho de los ciudadanos y ciudadanas al descanso y la tranquilidad.

Pilatutako esperientzia aintzat hartuta eta Dekretua denboran zehar nola aplikatu den aztertuta, agerikoa da zenbait aldaketa egiteko beharra dagoela; hain zuzen, Dekretua gure gizartean dauden aisia-joera berrietara egokitzeko. Beraz, garai berrietara moldatutako araua behar da, Autonomia Erkidego osoarentzat arau homogeneoak eta ordutegi orokorra izatea eragotzi gabe; aldi berean, udal bakoitzaren premiak kontuan hartuz, zenbait egoeraren tratamendua ahalbidetuko duena.

Habida cuenta de la experiencia acumulada y analizada la aplicación en el tiempo de dicho Decreto, resulta evidente la necesidad de proceder a realizar diversas modificaciones al objeto de adaptar el mismo a las nuevas tendencias de ocio de nuestra sociedad. Se precisa, pues, de una norma adaptada a los nuevos tiempos, que sin perjuicio de la existencia de normas homogéneas y un horario general para toda la Comunidad Autónoma, permita, asimismo, el tratamiento de las diversas situaciones en función de las necesidades de cada municipio.

Arauak asmo bateratzailea du, guztien bidezko interesak bateragarri egin nahi baititu, hainbat irizpide objektiborekin bat etorriz. Hona hemen: ordutegi-malgutasuna; urtaroak; astegunen arteko bereizketa; eremuen aurreikuspena udal bakoitzean, ezaugarri berezien eta abarren arabera.

La norma tiene vocación conciliadora dado que pretende compatibilizar los diferentes intereses legítimos, de acuerdo con una serie de criterios objetivos, tales como: flexibilidad horaria, periodos estacionales, diferenciación entre los días de la semana, previsión de zonas en cada municipio en función de características específicas, etc.

Ordutegien araubidea kudeatu eta baimentzeko zereginean udalen lankidetza funtsezkoa da, herritarrarengandik hurbilen dagoen administrazioa den aldetik. Erkidegoko zuzenbidean dagoen subsidiariotasun-printzipioari jarraikiz, eta gure ordenamendu juridikoan zuzenbide positibo gisa ezarrita dagoela, egokia da -araudiak xedatzen duenaren esparruan eta udal guztientzako denbora-muga batzuen barruan- udalek kasu batzuetan establezimenduak ixteko ordutegiak moldatu ahal izatea; betiere udalaren berezitasun turistikoak, sozialak eta ekonomikoak aintzat hartuz eta tartean dauden eskubide guztiak haztatuz.

En la tarea de gestión y autorización del régimen de horarios resulta fundamental la colaboración de los ayuntamientos, como administración más cercana al ciudadano. De acuerdo con el principio de subsidiariedad implantado en el derecho comunitario, y establecido como derecho positivo en nuestro ordenamiento jurídico, resulta idóneo que los ayuntamientos, en el marco de lo que dispone la normativa, y dentro de unos límites temporales comunes para todos los ayuntamientos, puedan en determinados supuestos adaptar los horarios de cierre de los establecimientos en función de peculiaridades turísticas, sociales o económicas del municipio, ponderando los diferentes derechos en juego.

Horregatik, Dekretu honen bidez egiten den aldaketak nabarmen handitzen ditu ixteko ordutegiak luzatzeko udalek dituzten eskudantziak eta zenbait kasu hartzen du kontuan, hala nola jaialdi-izaera, interes turistikoa edo antzeko izaera duten gertakariak. Era berean, ahalbidetzen du udalek udalerrian bertan ixteko ordutegi motak aldi baterako bereiztea, barrutietako edo auzoetako jaiak eta egokitzat jotzen dituen beste inguruabar batzuk kontuan izanda. Halaber, aukera ere ezarri da udalek ordutegiaren luzapena lokaletan zarata-maila edo bibrazioak kontrolatu, arindu edo mugatzeko gailuak instalatzearen baldintzapean jartzeko.

Por ello, la modificación que se realiza por el presente Decreto aumenta sustancialmente las atribuciones de los ayuntamientos para alargar los horarios de cierre, considerando diferentes supuestos, tales como eventos de naturaleza festiva, de interés turístico o similar. Asimismo, permite que los ayuntamientos diferencien con carácter temporal tipos de horario de cierre en un mismo municipio, en función de las festividades de los distritos o barrios u otras circunstancias que el propio ayuntamiento considere. Se establece también la posibilidad de que los ayuntamientos condicionen la ampliación del régimen horario a la instalación en los locales de dispositivos para controlar, atenuar o limitar el nivel de ruido o vibraciones.

Bestetik, ez da albo batera utzi behar egun bizi dugun krisi ekonomikoa, aisialdiari loturiko ekonomia-sektore horretan zaindu eta suspertzeko neurriak hartzea gomendagarria baita. Izan ere, aisialdiak gure gizarteko ekonomia-jardueran pisu handia du.

Tampoco se puede obviar la actual situación de crisis económica que recomienda adoptar medidas de conservación y reactivación en este sector económico vinculado al ocio y, por ende, con un gran peso en la actividad económica de nuestra sociedad.

Laburbilduz, aldaketa honen bitartez garai berrietako ordutegien araubidea eguneratu nahi da, egungo egoera ekonomiko eta sozialaren testuinguruan, alderdien interesen kalterako izan gabe.

En definitiva, esta modificación pretende actualizar el régimen de horarios a los nuevos tiempos, en el contexto de la actual coyuntura económica y social, sin que padezcan los intereses de ninguna de las partes.

Hori dela bide, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Herrizaingoko sailburuak proposatuta, Jendaurreko Ikuskizun eta Jolas Jardueretarako Euskal Kontseiluak aldeko txostena eman eta gero, eta Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2012ko martxoaren 13ko bilkuran eztabaidatu eta onetsi ondoren, hauxe

En su virtud, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, a propuesta del Consejero de Interior, habiendo emitido informe favorable el Consejo de Espectáculos Públicos y Actividades Recreativas, y tras previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 13 de marzo de 2012,

XEDATZEN DUT:

DISPONGO:

Lehen artikulua.- Abenduaren 16ko 296/1997 Dekretuaren 2. artikulua aldatzen da. Horren bidez jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk ezartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan. Artikulua honela geratuko da idatzita:

Artículo primero.- Se modifica el artículo 2 del Decreto 296/1997, de 16 de diciembre, por el que se establecen los horarios de los espectáculos públicos y actividades recreativas y otros aspectos relativos a estas actividades en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco, el cual queda redactado de la siguiente forma:

«2. artikulua.- Ostalaritzako eta jendaurreko ikuskizunen lokalak.

«Artículo 2.- Locales de hostelería y de espectáculos públicos.

Ostalaritzako eta jendaurreko ikuskizunen lokal edo instalazio iraunkorrek, jarraian zerrendatzen baitira, ixteko ordutegi orokor hau izango dute, betiere establezimenduen udal lizentzietan zehaztutako jardueren arabera, zergen arloan deklaratutako jarduera edozein izanda ere:

Los locales o instalaciones permanentes de hostelería y de espectáculos públicos que a continuación se relacionan, tendrán el siguiente horario general de cierre, en función de las actividades especificadas en las correspondientes licencias municipales de establecimiento, con independencia de la actividad fiscalmente declarada:

1. taldea.- Berariaz adingabeentzat baimendutako lokal eta instalazioak edo, sukaldaritza-jarduera izan gabe, alkoholik gabeko edariak eta janariak emateko baimena dutenak, esate baterako:

Grupo 1.- Locales e instalaciones autorizados específicamente para menores de edad, o con autorización para expender bebidas sin alcohol y alimentos sin que suponga actividad de restauración, tales como:

(Ikus .PDF)

(Véase el .PDF)

2. taldea.- Alkoholdun edariak emateko baimena duten lokal eta instalazioak edo sukaldaritza-jarduerak egiteko baimena dutenak, esate baterako:

Grupo 2.- Locales e instalaciones con autorización para expender bebidas con alcohol o ejercer actividades de restauración, tales como:

(Ikus .PDF)

(Véase el .PDF)

3. taldea.- Jarduera berezi gisa, musika izateko baimena duten lokalak eta instalazioak, baina dantza egiteko pistarik gabe, esate baterako:

Grupo 3.- Locales e instalaciones con autorización para disponer, como actividad especial, de música sin pista de baile, tales como:

(Ikus .PDF)

(Véase el .PDF)

4. taldea.- Dantza egiteko pistarekin musika izateko edo ikuskizunak egiteko baimena duten lokalak eta instalazioak, esate baterako:

Grupo 4.- Locales e instalaciones con autorización para disponer de música con pista de baile o realizar espectáculos, tales como:

(Ikus .PDF)

(Véase el .PDF)

Bigarren artikulua.- Abenduaren 16ko 296/1997 Dekretuaren 3. artikulua aldatzen da. Horren bidez jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk ezartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan. Artikulua honela geratuko da idatzita:

Artículo segundo.- Se modifica el artículo 3 del Decreto 296/1997, de 16 de diciembre, por el que se establecen los horarios de los espectáculos públicos y actividades recreativas y otros aspectos relativos a estas actividades en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco, el cual queda redactado de la siguiente forma:

«3.artikulua.- Joko-lokalak.

«Artículo 3.- Locales de juego.

1.- Jokorako lokal edo instalazioak ixteko ordutegi orokorra hauxe izango da:

1.- El horario general de cierre de los locales o instalaciones de juego será el siguiente:

(Ikus .PDF)

(Véase el .PDF)

2.- Dekretu honetan ezarritakoarekin bat etorriz, jolas-aretoen ordutegia luzatzeko baimena emanez gero, denbora tarte gehigarri horretan, adin-nagusikoak bakarrik sartu ahal izango dira, eta kanpoaldean ondo ikusteko moduan hori adierazten duen errotulua jarri beharko da.

2.- En caso de autorizarse, conforme a lo dispuesto en el presente Decreto, ampliación de horario a los salones recreativos, durante este tiempo complementario el acceso a los mismos estará limitado a los mayores de edad y deberá colocarse un rótulo claramente visible en el exterior del local que indique esta limitación.

3.- Artikulu honetan aipatutako joko-lokal eta instalazioen ordutegian berorien zerbitzu osagarriak ere sartuko dira. Lokal edo instalazio horiek zabaltzeko orduak joko-arloan dagokion sektore-araudian ezarritakoak izango dira.»

3.- El horario de los locales o instalaciones de juego a que se refiere el presente artículo incluirá, asimismo, el de sus servicios complementarios. Los horarios de apertura de dichos locales o instalaciones serán los establecidos en la normativa sectorial correspondiente en materia de juego.»

Hirugarren artikulua.- Abenduaren 16ko 296/1997 Dekretuaren 7. artikulua aldatzen da. Horren bidez jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan ezartzen dira. Artikulua honela geratuko da idatzita:

Artículo tercero.- Se modifica el artículo 7 del Decreto 296/1997, de 16 de diciembre, por el que se establecen los horarios de los espectáculos públicos y actividades recreativas y otros aspectos relativos a estas actividades en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco, el cual queda redactado de la siguiente forma:

«7. artikulua.- Ordutegi berezien erregimen orokorra.

«Artículo 7.- Régimen general de horarios especiales.

1.- Lokalak eta instalazioak ixteko eta beste ikuskizun edo jarduera batzuk amaitzeko ordutegia, dekretu honetan aipatzen baitira, honela luzatuko da:

1.- El horario de cierre de los locales e instalaciones y finalización de otros espectáculos o actividades a que se refiere el presente Decreto se incrementará:

a) Ordu eta erdi ostiral, larunbat eta jaiegun bezperetan.

a) Una hora y media los viernes, sábados y vísperas de festivos.

b) Ordu erdi ekainaren 1etik irailaren 30era.

b) Media hora desde el 1 de junio al 30 de septiembre.

c) Gehienez bi ordu dekretu honen 12. artikuluan aurreikusitako kasuetan:

c) Dos horas como máximo en los supuestos previstos en el artículo 12 del presente Decreto.

2.- Ordutegien luzapen orokorrak, artikulu honen aurreko paragrafoetan aipatzen baitira, meta daitezke.»

2.- Las ampliaciones generales de horarios a que hacen referencia los apartados anteriores del presente artículo serán acumulativas».

Laugarren artikulua.- Abenduaren 16ko 296/1997 Dekretuaren 12. artikulua aldatzen da. Horren bidez jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan ezartzen dira. Artikulua honela geratuko da idatzita:

Artículo cuarto.- Se modifica el artículo 12 del Decreto 296/1997, de 16 de diciembre, por el que se establecen los horarios de los espectáculos públicos y actividades recreativas y otros aspectos relativos a estas actividades en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco, el cual queda redactado de la siguiente forma:

«12. artikulua.- Udalen ahalmenak ordutegi bereziak ezartzeko.

«Artículo 12.- Facultades municipales para establecer horarios especiales.

1.- Zaindariaren jaiak eta beste jai edo interes turistikoa duten beste gertakari batzuk direla eta, udal agintariek gehienez bi orduz luzatu ahalko dute aurreikusitako ordutegia, betiere dagokion urte naturalerako udal bakoitzak onartu beharko duen egutegiaren arabera.

1.- Las autoridades municipales podrán ampliar un máximo de dos horas el horario previsto con motivo de fiestas patronales y otros eventos festivos o de interés turístico conforme al calendario que deberá aprobar cada ayuntamiento para el año natural correspondiente.

2.- Ondorio horietarako, udalak onartutako egutegiak gertaera eta data hauek jaso ahalko ditu:

2.- A estos efectos, el calendario aprobado por el ayuntamiento podrá incluir los siguientes eventos y fechas:

a) Zaindariaren jaiak, hau da, udal bakoitzak bere udalerrian ofizialki ezarritako jaiak.

a) Las fiestas patronales, entendiendo por tales las establecidas oficialmente por cada Ayuntamiento en su término municipal.

b) Aste Santuko ostegunetik astelehenera; Inauterietako ostegunetik asteartera, eta abenduaren 15etik urtarrilaren 6a arte Gabonetan.

b) De jueves al lunes de Semana Santa; de jueves a martes en Carnavales, y desde el 15 de diciembre al 6 de enero en Navidades.

c) Udalak berak edo Autonomia Erkidegoko organo eskudunak jaitzat hartutako edo interes turistikoa dutela iritzitako beste gertakizun batzuk ospatzeko data zehatzak, hala nola ospakizun publikoak, auzoko jaiak, gertakari sozialak, azokak, lehiaketak, erakusketak edo antzeko beste batzuk, urte natural bakoitzeko hamabost eguneko gehienezko muga dagoela.

c) Las fechas concretas de celebración de acontecimientos o eventos calificados como festivos o de interés turístico por el propio ayuntamiento o por el órgano competente de la Comunidad Autónoma, tales como celebraciones públicas, fiestas de barrio, acontecimientos de carácter social, ferial, certámenes, exposiciones u otros análogos, con el límite máximo de quince días por año natural.

3.- Aurreko paragrafoan ezarritako urteko egutegirako aurreikusitakoa alde batera utzi gabe, udalak ordutegi orokorra ere luzatu ahalko du gehienez bi orduz, urte natural bakoitzeko hamabost eguneko gehienezko muga dagoela, aurreikus ez daitezkeen ezohiko inguruabarren arabera eta aurreko paragrafoan aurreikusitako gertaeren izaera bereko gertaerei loturik.

3.- Sin perjuicio de lo previsto para el calendario anual contemplado en el apartado anterior, el ayuntamiento podrá, asimismo, ampliar el horario general un máximo de dos horas con el límite máximo de quince días por año natural, en función de circunstancias sobrevenidas de carácter excepcional y no habitual que no se hayan podido prever y referidos a eventos de la misma naturaleza que los contemplados en el apartado anterior.

4.- Behin urteko egutegia indarrean egonez gero, eta udalak hurrengo ekitaldietan horretarako berariazko ebazpenik ematen ez duen bitartean, luzatutzat joko da hurrengo ekitaldietarako, betiere urte naturaleko datetarako behar diren moldaketak eginda.

4.- Una vez vigente el calendario anual y en tanto el ayuntamiento no adopte resolución expresa al efecto en los ejercicios siguientes, se considerará prorrogado para ejercicios sucesivos, con las adaptaciones que requiera su acomodación a las fechas del correspondiente año natural.

5.- Auzoetako jaiak edo udalerriaren barruko lurralde-eremu batera mugatutako gertaerak izanez gero, udalak erabaki ahalko du ordutegi berezia udalerriko lurralde-eremu zehatz batera mugatzea.

5.- En el caso de fiestas de barrios u otros acontecimientos circunscritos a un ámbito territorial definido dentro del término municipal, el ayuntamiento podrá determinar que el horario especial se circunscriba a un ámbito territorial concreto del municipio.

6.- Artikulu honetan aipatutako ordutegi-luzapenaz erabakia hartzeko, udalek aukera izango dute lokalei neurri zuzentzaile bereziak eskatzeko; esate baterako, gehiegizko zarata- edo bibrazio-maila kontrolatu, arindu edo ezerezean uzteko gailuak instalatzeko eginbeharra.

6.- Para la determinación de la ampliación de los horarios, a que se refiere el presente artículo, los ayuntamientos podrán considerar la posibilidad de exigir la adopción de medidas correctoras singulares a los locales, tales como la obligación de instalar dispositivos para controlar, atenuar o eliminar el nivel de ruido o vibración excesivos.

7.- Udalak Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio aurreko idatz-zatien arabera hartutako ordutegi berezia. Gainera, ordutegia aplikatzeko eremua eta datak zehaztuko ditu; baita ordutegi horrek, hala egokituz gero, eragingo dituen mugapenak ere.

7.- El ayuntamiento deberá comunicar el régimen horario especial adoptado conforme a los párrafos anteriores a la Dirección del Gobierno Vasco determinando el ámbito y las fechas en las que el mismo sea aplicable, y las limitaciones que, en su caso, dicho horario conlleve.

8.- Udal agintariek lokalen kanpoaldean terrazak edo antzekoak jartzeko lizentzia bereziak eman dituzten kasuetan, udalak berak instalazio horietarako ezarri dituen ixteko ordutegiak bete beharko dira, betiere dekretu honetan ezarritako mugen barruan eta hirugarrenei eragozpenik sortu gabe.»

8.- En aquellos casos en que las autoridades municipales hayan otorgado licencias específicas para la disposición de terrazas o similares exteriores a los locales, se estará al horario de cierre que haya establecido para dichas instalaciones el propio Ayuntamiento, dentro de los límites establecidos en el presente Decreto y siempre que no produzcan molestia a terceros.»

Bosgarren artikulua.- Abenduaren 16ko 296/1997 Dekretuaren 13. artikulua aldatzen da. Horren bidez jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk ezarri ziren Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan. Artikulua honela geratuko da idatzita:

Artículo quinto.- Se modifica el artículo 13 del Decreto 296/1997, de 16 de diciembre, por el que se establecieron los horarios de los espectáculos públicos y actividades recreativas y otros aspectos relativos a estas actividades en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco, el cual queda redactado de la siguiente forma:

«13. artikulua.- Administrazio-prozedura.

«Artículo 13.- Procedimiento administrativo.

1.- Dekretu honen 11. artikuluan eta 12. artikuluaren hirugarren paragrafoan bildutako baimenetarako prozedura enpresa-jardueren eta -elkarteen titularrek abiarazi ahalko dute. 11. artikuluan aurreikusitako baimenetarako prozedura, halaber, udalek abiaraz dezakete.

1.- El procedimiento para las autorizaciones recogidas en los artículos 11 y en el apartado tercero del artículo 12 del presente Decreto podrá ser instado por los titulares de las actividades y asociaciones empresariales. El procedimiento para las autorizaciones previstas en el artículo 11 podrá ser instado, asimismo, por los Ayuntamientos.

2.- Administrazioak luzatzeko eskabideari buruzko ebazpena hiru hileko gehienezko epean eman eta jakinarazi egin beharko du. Ebazpen adieraziaren berri eman gabe gehienezko epea agortzen bada, interesdunak edo interesdunek zilegitasuna dute aurkeztutako eskabidea administrazio-isiltasunagatik onartu dela ulertzeko.

2.- La Administración deberá resolver y notificar la resolución de la solicitud de ampliación en el plazo máximo de tres meses. El vencimiento del plazo máximo sin haberse notificado resolución expresa legitima al interesado o interesados que hubieran deducido la solicitud para entenderla estimada por silencio administrativo.

3.- Ordutegi bereziaren edo berezien luzapenak bakarrik onartuko dira baldin eta beroriek hirugarrenei eragozpenik eragiten ez badiete eta osasun publikoari edo herritarren segurtasunari loturiko arazorik sortzen ez badute.

3.- Sólo se autorizarán ampliaciones de horario u horarios especiales en caso de que las mismas no originasen molestias a terceros, ni problemas relativos a la salud pública o a la seguridad de los ciudadanos.

4.- Ikuskapena eta kontrola egiteko xedez, dagokion Administrazioak udalerrian herritarren segurtasun arloan eskumenak dituzten agintari polizialei ordutegi-luzapenen berri eman beharko diete ordutegi horiek indarrean sartu baino lehen.»

4.- Al objeto de su inspección y control, las ampliaciones de horarios, deberán ser comunicados por la Administración correspondiente a las autoridades policiales con competencias en materia de seguridad ciudadana en el municipio, con anterioridad a su entrada en vigor.»

XEDAPEN IRAGANKORRA

DISPOSICIÓN TRANSITORIA

Dekretu hau indarrean sartzen denetik aurrera, udalek abenduaren 16ko 296/1997 Dekretuaren 12.1 artikuluak, xedapen honek eraberritua baitago, aipatzen duen urteko egutegia onartu ahalko dute urteko gainerako hilabeteetarako. Eusko Jaurlaritzako zuzendaritza eskudunari horren berri emango dio eta, halaber, herritarrei jakinaraziko die.

A partir de la entrada en vigor de este Decreto los ayuntamientos podrán aprobar el calendario anual a que se refiere el artículo 12.1 del Decreto 296/1997, de 16 de diciembre, reformado por esta disposición, para el resto del año, comunicándolo a la Dirección del Gobierno Vasco competente en la materia y haciéndolo público a la ciudadanía.

AZKEN XEDAPENA

DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko martxoaren 13an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 13 de marzo de 2012.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Herrizaingoko sailburua,

El Consejero de Interior,

RODOLFO ARES TABOADA.

RODOLFO ARES TABOADA.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común