Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

29. zk., 2012ko otsailaren 9a, osteguna

N.º 29, jueves 9 de febrero de 2012


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Presidencia del Gobierno
646
646

1/2012 LEGEA, otsailaren 2koa, Lehiaren Euskal Agintaritzari buruzkoa.

LEY 1/2012, de 2 de febrero, de la Autoridad Vasca de la Competencia.

Eusko Legebiltzarrak otsailaren 2ko 1/2102 legea, Lehiaren Euskal Agintaritzari buruzkoa onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

Se hace saber a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi que el Parlamento Vasco ha aprobado la Ley 1/2012, de 2 de febrero, de la Autoridad Vasca de la Competencia.

ZIOEN AZALPENA

EXPOSICIÓN DE MOTIVOS

Lehia askea defendatzea funtsezko oinarria da merkatu-ekonomietan, eta aitorpen berezia ematen zaio demokrazia modernoen ordenamendu juridikoetan.

La defensa de la libre competencia es un principio esencial en una economía de mercado y goza de un reconocimiento especial en los ordenamientos jurídicos de las democracias modernas.

Adibidez, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 119. artikuluak ezartzen du estatu kideek indarrean jarri behar dutela merkatu-ekonomia irekiaren eta lehia askearen printzipioa errespetatuz aplikatuko den ekonomia-politika.

Así, el artículo 119 del Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea establece que los Estados miembros instaurarán una política económica que se aplicará respetando el principio de una economía de mercado abierta y de libre competencia.

Halaber, Espainiako Konstituzioaren 38. artikuluak enpresa-askatasuna aitortzen du, merkatu-ekonomiaren eremuan, eta, era berean, xedatzen du botere publikoek bermatu eta babesten dituztela lehia-askatasuna gauzatzea eta produktibitatea defendatzea, betiere ekonomia orokorraren eta, hala behar duenean, plangintzaren eskakizunei kasu eginez.

Asimismo, el artículo 38 de la Constitución Española reconoce la libertad de empresa en el marco de la economía de mercado y establece que los poderes públicos garantizan y protegen su ejercicio y la defensa de la productividad, de acuerdo con las exigencias de la economía general y, en su caso, de la planificación.

Agente ekonomiko guztiek merkatuetan benetako lehia dagoela jakinda jardun behar dute, horrek produkzioaren efizientzia handiagoa izatea bermatuko baitu.

La existencia de una competencia efectiva en los mercados debe disciplinar el comportamiento de todos los agentes económicos garantizando una mejor eficiencia productiva.

Konstituzio Auzitegiak 1999ko azaroaren 11n epaia eman zuen, Eusko Jaurlaritzak eta Kataluniako Generalitateko Kontseilu Betearazleak Lehiaren Defentsari buruzko uztailaren 17ko 16/1989 Legearen artikulu batzuen aurka aurkeztutako errekurtsoak ebazteko. Epaiari jarraiki, barruko merkataritzaren arloan eskumena duten autonomia-erkidegoei dagokie -Euskal Autonomia Erkidegoa kasu, 1979ko Autonomia Estatutuaren 10.27 artikuluak xedatutakoaren arabera- lehia askearen inguruko gaietan eskua hartu, baimenak eman eta zehapenak ezartzearen eginkizun betearazleak betetzea, baldin eta jardunbideak erkidegoaren barruan egiten badira edo autonomia-erkidegoaren lurralde-eremutik kanpo hedatzen ez badira. Beraz, onartu egin zen lehia murrizten duten jokabideei buruzko eskumen betearazlea autonomia-erkidegoei dagokiela, nahiz eta eskumenetatik kanpo geratu kontzentrazio ekonomikoen kontrola eta lehian eragina izan dezaketen laguntza publikoen kontrola.

En virtud de la sentencia del Tribunal Constitucional de 11 de noviembre de 1999, dictada tras la interposición de sendos recursos de inconstitucionalidad por parte del Gobierno Vasco y el Consejo Ejecutivo de la Generalitat de Cataluña contra varios artículos de la Ley 16/1989, de 17 de julio, de Defensa de la Competencia, corresponde a las comunidades autónomas con competencias en materia de comercio interior -como es caso de la Comunidad Autónoma de Euskadi, en virtud de lo dispuesto en el artículo 10.27 del Estatuto de Autonomía de 1979- el ejercicio de las funciones ejecutivas de intervención, autorización o sanción en asuntos relacionados con la libre competencia, siempre que se trate de prácticas desarrolladas en ámbitos intracomunitarios o restringidas al mercado correspondiente al ámbito territorial autonómico. Se reconoció, así, la competencia ejecutiva de las comunidades autónomas en relación con las conductas restrictivas de la competencia, excluyendo el control de las concentraciones económicas y el control de las ayudas públicas que puedan afectar a la competencia.

Konstituzio Auzitegiaren epai horretan oinarrituta, Estatuak eta autonomia-erkidegoek lehiaren defentsaren arloan dituzten eskumenen koordinazioari buruzko otsailaren 21eko 1/2002 Legea eman zen. Lehiaren Defentsari buruzko uztailaren 17ko 16/1989 Legean ezarritako eskumen betearazleetatik Estatuari eta autonomia-erkidegoei dagozkienak zehaztea eta mugatzea zuen helburu 1/2002 Legeak. Horrez gainera, lehiaren defentsaren arloko eskumenak dituzten autonomia-erkidegoetan lehiaren defentsarako organoak sortzea aurreikusi zen.

Como consecuencia de dicha sentencia se dictó la Ley 1/2002, de 21 de febrero, de Coordinación de las Competencias del Estado y las comunidades autónomas en materia de Defensa de la Competencia, con el objetivo de definir y delimitar las competencias ejecutivas del Estado y de las Comunidades Autónomas contenidas en la Ley 16/1989, de 17 de julio, de Defensa de la Competencia, previendo, además, la propia Ley 1/2002 la creación de órganos de defensa de la competencia en las comunidades autónomas con competencias en esta materia.

Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegia sortu eta Euskal Autonomia Erkidegoan Lehiaren Defentsarako Zerbitzuak izango dituen eginkizunak ezartzen dituen apirilaren 12ko 81/2005 Dekretuaren bidez sortu zituen Euskal Autonomia Erkidegoak lehiaren defentsari buruzko organoak, lehen aldiz. Dekretu horrek Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegia sortu zuen, Estatuko Lehiaren Defentsarako Auzitegiaren parekoa. Delako organoa Ogasun eta Herri Administrazio Sailari atxikita egon da, baina ez Administrazioaren egitura hierarkikoaren barruan, eta hartara, beregaintasunez eta kudeaketa-autonomiaz bete ditu zegozkion eginkizunak. Halaber, 81/2005 Dekretuak Estatuko Lehiaren Defentsarako Zerbitzuaren eginkizunak Administrazioko berariazko organo bati ezarri zizkion, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzari, hain zuzen.

La Comunidad Autónoma de Euskadi se dotó por vez primera de órganos de defensa de la competencia mediante el Decreto 81/2005, de 12 de abril, de creación del Tribunal Vasco de Defensa de la Competencia y de asignación de funciones del Servicio de Defensa de la Competencia en la Comunidad Autónoma de Euskadi. Dicho decreto creó el Tribunal Vasco de Defensa de la Competencia, homólogo del Tribunal de Defensa de la Competencia estatal, como un órgano adscrito al Departamento de Hacienda y Administración Pública, pero que no formaba parte de la estructura jerárquica de la Administración y que desarrollaba sus funciones de forma independiente y con autonomía de gestión. Asimismo, el Decreto 81/2005 asignó las funciones del Servicio de Defensa de la Competencia estatal a un órgano específico de la Administración, la Dirección de Economía y Planificación del Departamento de Hacienda y Administración Pública.

Lehiaren Defentsari buruzko uztailaren 3ko 15/2007 Legeak, 16/1989 Legea indargabetu zuenak, helburu hauek zituen: lehiaren defentsari buruzko sistema eraberritu eta hobetzea, Europar Batasuneko eredura egokitzea, eta koordinazioko baliabideak sendotzea, autonomia-erkidegoetako organo eskudunek nahiz sektoreetako arautzaileek aplika dezaten araudia. Halaber, lehiaren defentsari buruzko Estatuko antolaketa-egitura guztiz aldatu zuen, organismo bakarra sortu baitzuen: Lehiaren Batzorde Nazionala, bere baitan instrukzioa egiteko eta ebazteko eginkizunak hartzen dituena. Beraz, antzinako Lehiaren Defentsari buruzko Zerbitzuaren eta Lehiaren Defentsari buruzko Auzitegiaren eskumenak Ikerketa Zuzendaritzak eta Kontseiluak betetzen dituzte, eta bi erakundeok Batzorde Nazionalaren mende daude.

La Ley 15/2007, de 3 de julio, de Defensa de la Competencia, que derogó la Ley 16/1989, instituyó como objeto de la misma la modernización y mejora del sistema de defensa de la competencia, su adaptación al modelo comunitario, así como el reforzamiento de los mecanismos de coordinación para la aplicación de la normativa tanto por los órganos competentes de las comunidades autónomas como por los reguladores sectoriales. Asimismo, modificó radicalmente la estructura organizativa estatal de la defensa de la competencia, al crear un organismo único, la Comisión Nacional de la Competencia, que engloba las funciones instructoras y resolutorias, de tal modo que las competencias de los antiguos Servicio de Defensa de la Competencia y Tribunal de Defensa de la Competencia pasaron a ser realizadas por la Dirección de Investigación y el Consejo, organismos ambos dependientes de la Comisión Nacional.

Orobat, 15/2007 Legeak aldatu egin zituen lehia murrizten duten jardueren aurka egiteko aplikatu beharreko prozedurak, eta berebiziko garrantzia eman zion lehia sustatzeko eginkizunari, txostenak, azterlanak eta gomendioak egiteko ahalmenaren bidez.

Asimismo, la Ley 15/2007 modificó los procedimientos a aplicar en la lucha contra las conductas restrictivas de la competencia y prestó especial relevancia a la función de promoción de la competencia a través de diversas actuaciones como la realización de informes, estudios y recomendaciones.

15/2007 Legeak ekarritako aldaketen eraginez, 81/2005 Dekretua moldatu beharra zegoen. Horren ildotik, Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegia sortu eta Euskal Autonomia Erkidegoan Lehiaren Defentsarako Zerbitzuaren eginkizunak ezarri zituen dekretua aldatzeko den martxoaren 4ko 36/2008 Dekretua onartu zen. Hala ere, dekretu horrek ez zuen antolaketa-egitura bateratua onetsi, euskal Administrazioak bere burua antolatzeko duen gaitasuna dela eta; haatik, aurreikusi zuen bi organismo horiek sustapenaren arloan abiarazten zituzten jarduerak era koordinatuan planifikatzea, sistema eraginkorragoa izan eta bitartekoak arrazionalizatuago egotearren.

Los cambios operados por la Ley 15/2007 demandaron la modificación del Decreto 81/2005, aprobándose, en consecuencia, el Decreto 36/2008, de 4 de marzo, de modificación del Decreto de creación del Tribunal Vasco de Defensa de la Competencia y de asignación de funciones del Servicio de Defensa de la Competencia en la Comunidad Autónoma de Euskadi. Este decreto, sin embargo, no asumió la estructura organizativa unitaria, debido a la capacidad de autoorganización de la Administración vasca, si bien previó la planificación coordinada de las actuaciones que en el campo de la promoción realizasen los dos organismos existentes, en aras de una mayor eficacia del sistema y racionalidad de los medios.

Alabaina, euskal organoak sortu zirenetik metatutako eskarmentua eta beste herrialde batzuetakoa aintzat hartuta, badirudi une egokia dela nazioartean hedatuen dagoen antolaketa-eredua Euskal Autonomia Erkidegoan ere onartzeko, lehiaren defentsari buruzko organoak dituzten autonomia-erkidego gehienek onartu duten bezala. Gai honen arloan eskumen guztiak beregaintasunez betetzen dituen organo bakarrarena da eredu hedatu hori.

No obstante, la experiencia acumulada desde la creación de los órganos vascos, así como la experiencia comparada, hace que se considere llegado el momento de que la Comunidad Autónoma de Euskadi adopte, al igual que la mayoría de comunidades autónomas dotadas de órganos de defensa de la competencia, el modelo organizativo más extendido internacionalmente, cual es el de un único órgano que ejerce, con independencia, todas las funciones relacionadas con la materia.

Horregatik guztiagatik, Lehiaren Euskal Agintaritza sortuko da lege honen bidez, eta erakunde-euskarri sendoa emango zaio hainbat eginkizun bete ditzan, lehia sustatu eta defendatzearen arloan.

Por todo ello, mediante esta Ley se crea la Autoridad Vasca de Competencia, dotándola de un marco institucional sólido para desarrollar un elenco amplio de funciones en el marco de la promoción y defensa de la competencia.

Lege honek bost kapitulu ditu: xedapen orokorrak; antolaketa; agintaritzaren jarduera gardena; ekonomia-, kontabilitate-, kontrol-, kontratazio-, langileria- eta ondare-araubidea; eta beste xedapen batzuk, hitzarmenei, jurisdikzio-organoekiko lankidetzari, sektoreetako arautzaileekiko lankidetzari, laguntzeko betebeharrari, datuak isilpean gorde beharrari eta ikuskatzeko ahalmenei buruzkoak.

La presente Ley se estructura en cinco capítulos que regulan las disposiciones generales; la organización; la transparencia en la actuación de la autoridad; el régimen económico y de contabilidad, de control, de contratación, de personal y patrimonial; así como otras disposiciones referidas a convenios, cooperación con los órganos jurisdiccionales, cooperación con los reguladores sectoriales, deber de colaboración, deber de secreto y facultades de inspección.

Lehenengo kapituluak, xedapen orokorrei buruzkoak, Lehiaren Euskal Agintaritzaren izaera juridikoa arautzen du. Zehazki, agintaritza Administrazioko erakunde autonomoa izango da, ekonomia-politikaren eta lehiaren defentsaren ardura duen Eusko Jaurlaritzako sailari atxikia, eta berezko nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasun osoa izango ditu, dagozkion eginkizunak betetzeko. Halaber, agintaritzaren helburuak, eskumenak eta egintzen araubide juridikoa arautzen dira, bere ebazpen eta egintzen aurkako errekurtsoen araubidea barne. Eskumenen artean, lehiaren aurkako jokabideak zehatzeaz eta lehia sustatzeaz gain -berau lehiaren defentsaren funtsezko osagaia da, eta ekonomia-politikako tresna moderno eta eraginkorra bihurtu da-, beste bat ere emango zaio, 15/2007 Legearen ildoarekin bat: eskumena duen jurisdikzioan aurkatzea administrazio-zuzenbideari loturik dauden Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen (erkidegoko, foru- eta toki-administrazioak) egintzak eta legea baino beheragoko xedapen orokorrak -foru-arau fiskalak izan ezik, Konstituzio Auzitegiaren eta Botere Judizialaren lege organikoak aldatzen dituen otsailaren 19ko 1/2010 Lege Organikoari jarraiki-, horien bidez merkatuetako lehia bideragarriari oztopoak jartzen baldin bazaizkio.

El capítulo primero, dedicado a las disposiciones generales, regula la naturaleza jurídica de la Autoridad Vasca de la Competencia, que se conceptúa como un organismo autónomo de carácter administrativo adscrito al departamento del Gobierno Vasco competente en materia de política económica y defensa de la competencia, dotado de personalidad jurídica propia y plena capacidad de obrar para ejercer sus funciones. Asimismo, se regulan los fines, competencias y régimen jurídico de los actos de la autoridad, incluyendo el régimen de recursos contra sus resoluciones y actos. Entre sus competencias, además de las de represión de las conductas anticompetitivas y la de promoción de la competencia -que se erige en componente esencial de la defensa de la competencia y constituye un instrumento moderno y eficaz de política económica-, se incorpora, al igual que hizo la Ley 15/2007, la posibilidad de impugnar ante la jurisdicción competente los actos sujetos al derecho administrativo y las disposiciones generales de rango inferior a la ley de las Administraciones Públicas autonómica, foral -exceptuando las normas forales fiscales en consonancia con la recientemente publicada Ley Orgánica 1/2010, de 19 de febrero, de modificación de las leyes orgánicas del Tribunal Constitucional y del Poder Judicial- y local de la Comunidad Autónoma de Euskadi, cuando de ellos se deriven obstáculos al mantenimiento de una competencia efectiva en los mercados.

Bigarren kapituluak, Lehiaren Euskal Agintaritzaren antolaketa arautzen duenak, lau organoko egitura ezartzen du: lehendakaria -Lehiaren Euskal Agintaritza zuzendu eta ordezkatzeko eginkizunak betetzen dituen pertsona bakarreko organoa, Lehiaren Euskal Kontseiluko burua ere badena-; Lehiaren Euskal Kontseilua -sustatu, ebatzi eta irizpenak emateko kide anitzeko organoa, lehendakariak, bi kontseilukidek, eta idazkari orokor batek osatua (ahotsa bai, baina botorik ez du izango idazkariak)-; Ikerketa Zuzendaritza -instrukzioa egiteko eginkizunak ditu-, eta Idazkaritza Nagusia, erakundeari laguntza material, administratibo eta teknikoa nahiz aholkularitza juridikoa emateko.

El capítulo segundo, referido a la organización de la Autoridad Vasca de la Competencia, establece una estructura de cuatro órganos: el presidente o la presidenta -órgano unipersonal que ostenta las funciones de dirección y representación de la Autoridad Vasca de la Competencia y preside, igualmente, el Consejo Vasco de la Competencia-; el Consejo Vasco de la Competencia -órgano colegiado de promoción, resolución y dictamen, integrado por el presidente o la presidenta, dos vocales y un secretario general o secretaria general con voz pero sin voto-; la Dirección de Investigación -con funciones de instrucción-, y la Secretaría General, como órgano de apoyo material, administrativo y técnico del organismo, así como de asesoramiento jurídico.

Erabakiak hartzeko orduan beregaintasunez aritzeko berme gisa, lehendakaria eta Lehiaren Euskal Kontseiluko kideak sei urterako izendatuko dituzte, eta berriz hartu ahal izango dute kargua -agintaldia, beraz, legegintzaldia baino luzeagoa izango da-. Eusko Jaurlaritzak izendatuko ditu, ekonomia-politikaren eta lehia defendatzearen ardura duen sailburuak proposatuta, eta legean bertan zehazturiko arrazoiengatik bakarrik utziko dituzte karguak.

Como garantía de independencia en la toma de decisiones se establece que el presidente o la presidenta, y los dos vocales del Consejo Vasco de la Competencia, sean nombrados por el Gobierno Vasco por un periodo de seis años renovable -periodo superior, por tanto, al de una legislatura-, a propuesta del consejero o consejera responsable de la política económica y de defensa de la competencia, y que sólo puedan cesar en sus funciones por causas tasadas en la propia ley.

Hirugarren kapituluak, Lehiaren Euskal Agintaritzaren jarduera gardenari buruzkoak, eginkizun hauek ezartzen ditu: emandako ebazpenak argitaratzea, urteko jarduera-oroitidazkia prestatzea, eta Eusko Legebiltzarrari informazioa ematea.

El capítulo tercero, sobre la transparencia en la actuación de la Autoridad Vasca de la Competencia, instaura la obligación de publicitar las resoluciones dictadas, de elaborar una memoria de actividades anual, y de informar al Parlamento Vasco.

Laugarren kapituluak ekonomia-, kontabilitate-, kontrol-, kontratazio-, langileria- eta ondare-araubidea ezartzen du, herri-erakunde autonomoak gidatzen dituzten printzipioei jarraiki.

El capítulo cuarto establece el régimen económico y de contabilidad, de control, de contratación, de personal y patrimonial, de acuerdo con los principios que rigen los organismos públicos autónomos.

Bosgarren kapituluak arlo hauek arautzen ditu: Lehiaren Euskal Agintaritzak edozein erakunde publiko edo pribaturekin hitzarmenak sinatzeko ahalmena; jurisdikzio-organoekiko lankidetza, lehia murrizten duten jokabideei buruzko araudia aplikatzearekin zerikusia duten gaien inguruan, eta horrez gain, arautzaile sektorialekiko lankidetza, interes komuneko gaietan; pertsona fisiko edo juridiko orok agintaritzari laguntzeko betebeharra; zehapen-espedienteak hasi, horien instrukzioa egin eta ebaztean parte hartu duten pertsona guztiek datuak isilpean gorde beharra; eta Ikerketako zuzendariak beharrezko baimena emanda, Lehiaren Euskal Agintaritzako langileek ikuskatzeko dituzten ahalmenak.

El capítulo quinto regula las siguientes materias: la capacidad de la Autoridad Vasca de la Competencia para celebrar convenios con cualquier entidad pública o privada; la de cooperar con los órganos jurisdiccionales sobre cuestiones relativas a la aplicación de la normativa relativa a conductas restrictivas de la competencia, así como con los reguladores sectoriales en los asuntos de interés común; el deber de colaboración que toda persona, natural o jurídica, tiene con la autoridad; el deber de secreto de todas las personas que tomen parte en la incoación, instrucción y resolución de los expedientes sancionadores y las facultades de inspección del personal de la Autoridad Vasca de la Competencia debidamente autorizado por el director o la directora de Investigación.

Azkenik, xedapen gehigarriek, iragankorrak eta azken xedapenak lege honen arauak indarrean jartzeko bideak ezartzen dituzte.

Finalmente, las disposiciones adicionales, transitoria y final establecen los mecanismos de puesta en funcionamiento de los preceptos de la presente Ley.

I. KAPITULUA

CAPÍTULO I

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.- Lehiaren Euskal Agintaritza.

Artículo 1.- La Autoridad Vasca de la Competencia.

1.- Lehiaren Euskal Agintaritza sortu da, Administrazioko erakunde autonomo gisa, ekonomia-politikaren eta lehiaren defentsaren ardura duen Eusko Jaurlaritzako sailari atxikia, eta berezko nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasun osoa izango ditu bere eginkizunak betetzeko.

1.- Se crea la Autoridad Vasca de la Competencia, como organismo autónomo de carácter administrativo adscrito al departamento del Gobierno Vasco competente en materia de política económica y defensa de la competencia, con personalidad jurídica propia, y plena capacidad de obrar para ejercer sus funciones.

2.- Lehiaren Euskal Agintaritzak erakunde- eta funtzio-autonomia izango du, dituen eginkizunak betetzeko.

2.- La Autoridad Vasca de la Competencia desarrolla su actividad con autonomía orgánica y funcional.

3.- Lehiaren Euskal Agintaritzak zuzenbide publikoaren mende jarriko du bere jarduera, eta lege honek, Administrazio publikoko erakunde autonomoak arautzen dituzten xedapenek, nahiz horiek garatzen dituzten arauek gidatuko dute agintaritza.

3.- La Autoridad Vasca de la Competencia ajusta su actividad al derecho público y se rige por la presente Ley, por las disposiciones reguladoras de los organismos autónomos administrativos y por las normas que las desarrollan.

4.- Halaber, objektibotasunez, profesionaltasunez, ordenamendu juridikoaren mende, eta herri-administrazio eta eragile ekonomikoekiko inongo loturarik gabe beteko ditu bere eginkizunak, helburuak lortzeko.

4.- Asimismo, ejercerá sus funciones con objetividad, sometimiento al ordenamiento jurídico y plena independencia de las administraciones públicas y de los agentes económicos para el cumplimiento de sus fines.

5.- Ekonomia-politikaren eta lehiaren defentsaren ardura duen Eusko Jaurlaritzako sailak parte hartuko du Lehiaren Euskal Agintaritzaren gidalerroak ezartzeko lanean, eta gidalerrook agintaritzaren urteko jarduera-programan jasoko dira.

5.- El departamento responsable de la política económica y defensa de la competencia participa en el establecimiento de las directrices de la Autoridad Vasca de la Competencia, que se reflejarán en el programa anual de actuaciones de dicha autoridad.

2. artikulua.- Helburuak.

Artículo 2.- Fines.

Lehiaren Euskal Agintaritzaren helburu orokorra merkatuko lehia askearen eta gardentasunaren baldintzak sustatu, bermatu eta hobetzea da, Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren jarduera ekonomikoei dagokienez.

La Autoridad Vasca de la Competencia tiene como finalidad promover, garantizar y mejorar las condiciones de libre competencia y transparencia en el mercado, respecto de las actividades económicas que se ejerzan en el ámbito territorial de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

3. artikulua.- Eskumenak.

Artículo 3.- Competencias.

1.- Lehiaren Euskal Agintaritzak eskumen hauek izango ditu, dituen helburuak betetzeko: zehatzekoa, sustatzekoa, aurkatzekoa, ebazpenak ematekoa, kontsultakoa eta arbitrajekoa.

1.- La Autoridad Vasca de la Competencia, para el cumplimiento de sus fines, ejercerá competencias sancionadoras; de promoción; de impugnación; de dictamen y consulta, y de arbitraje.

2.- Lehiaren Euskal Agintaritzak zehapen-prozedurak ireki, haien instrukzioa egin eta ebatziko ditu, betiere lehia murrizten duten jokabideei buruz; esate baterako, kolusiozko jokabideak, nagusitasunezko egoeraren abusua eta lehia askea faltsutzea interes publikoari eragiten dioten egintza desleialen bidez, lehia defendatzeko araudian araututakoaren arabera. Eskumen hori gauzatzeko orduan, Lehiaren Euskal Agintaritzak ondokoak egiteko aukera izango du:

2.- La Autoridad Vasca de la Competencia incoará, instruirá y resolverá procedimientos sancionadores que tengan por objeto conductas restrictivas de la competencia, tales como conductas colusorias, abuso de posición dominante y falseamiento de la libre competencia por actos desleales que afecten al interés público, tal como se regula en la normativa de defensa de la competencia. En el ejercicio de dicha competencia la Autoridad Vasca de la Competencia podrá:

a) isunak jartzea, lehiaren aldeko legeriak dioena ez betetzeagatik,

a) imponer multas sancionadoras por vulneración de la legislación de defensa de la competencia,

b) hertsatzeko isunak jartzea, ebazpenetan ezartzen diren betekizunak direla-eta, edo laguntzeko betebeharra ez betetzeagatik,

b) imponer multas coercitivas respecto de las obligaciones establecidas en sus resoluciones, así como por incumplimiento del deber de colaboración,

c) zuhurtasunezko neurriak eta nahitaez betearaztekoak hartzea,

c) adoptar medidas cautelares y de ejecución forzosa,

d) isunak ordaintzetik salbuestea edo isunaren zenbatekoa murriztea,

d) eximir del pago de multas o reducir sus importes,

enpresetan eta enpresa-elkarteetan ikuskapenak egitea.

realizar inspecciones a empresas y asociaciones de empresas.

f) lehia defendatzeko legeria urratzen duten jokaeren egileek jokaera horien ondorioz kaltetuak izan diren salatzaileei eta hirugarrenei ordaindu beharreko kalte-ordainak kuantifikatzeko irizpideak ezartzea, eskumena duen organo judizialak hala eskatzen dionean.

Establecer los criterios para la cuantificación de las indemnizaciones que los autores de las conductas que vulneren la legislación de defensa de la competencia deban satisfacer a los denunciantes y terceros que hubiesen resultado perjudicados como consecuencia de aquellas, cuando le sea requerido por el órgano judicial competente.

3.- Lehiaren Euskal Agintaritzak merkatuetako lehia sustatuko du, eginkizun hauen bidez:

3.- La Autoridad Vasca de la Competencia promoverá la competencia en los mercados ejerciendo las siguientes funciones:

a) lehiaren inguruko azterlan eta ikerlanak sustatu eta egitea,

a) promover y realizar estudios y trabajos de investigación en materia de competencia,

b) sektoreei buruzko txosten orokorrak egitea, eta horietan, benetako lehia egoteko konpondu edo hobetu beharrekoak hobetzen laguntzeko proposamenak jasotzea,

b) realizar informes generales sobre sectores, con propuestas que ayuden a corregir o mejorar una competencia efectiva,

c) arlo publikoaren jarduerari buruzko txostenak idaztea,

c) realizar informes sobre la actuación del sector público,

d) txostenak egitea, erakunde publikoek emandako laguntzek merkatuetako lehia bideragarrian duten eraginari buruz,

d) realizar informes sobre el impacto de las ayudas públicas sobre la competencia efectiva en los mercados,

e) Merkatuetako lehia mantendu edo berriz ezartzeko proposamenak helaraztea herri-administrazioei,

e) dirigir a las administraciones públicas propuestas conducentes al mantenimiento o al restablecimiento de la competencia en los mercados,

f) ekonomia-politikaren ardura duen sailburuari lehia babesteko politikaren gidalerroak proposatzea, beharrezkoa bada Gobernu Kontseiluan aurkez ditzan, dagokion politika ekonomikoaren arloan, eta, bereziki, araudiak egin eta eraldatzeko proposamenak egitea.

f) proponer al consejero o consejera competente en materia de política económica y defensa de la competencia, para la elevación, en su caso, al Consejo de Gobierno, las directrices de política de defensa de la competencia en el marco de la política económica de aquél o aquélla y, en particular, las propuestas de elaboración y reforma normativa correspondientes.

4.- Lehiaren Euskal Agintaritzak ondoko egintza hauek aurkatu ahal izango ditu administrazioarekiko auzien jurisdikzioan: administrazio-zuzenbideari loturik dauden Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen (erkidegoko, foru- eta toki-administrazioak) egintzak eta legea baino beheragoko xedapen orokorrak, horien bidez merkatuko benetako lehiari oztopoak jartzen baldin bazaizkio. Eskumen horretatik kanpo geratuko dira lurralde historikoetako Batzar Nagusiek onartutako foru-arau fiskalak.

4.- La Autoridad Vasca de la Competencia podrá impugnar ante la jurisdicción competente los actos sujetos al derecho administrativo y las disposiciones generales de rango inferior a la ley, de las Administraciones Públicas autonómica, foral y local de la Comunidad Autónoma de Euskadi, cuando de ellos se deriven obstáculos al mantenimiento de una competencia efectiva en los mercados. Se exceptúan de dicha competencia las normas forales fiscales de las Juntas Generales de los territorios históricos.

5.- Lehiaren Euskal Agintaritza organo aholku-emailea izango da Euskal Autonomia Erkidegoan lehia defendatzearekin zerikusia duten arloetan. Zehazki, ondorengo erakundeek eskatu ahal izango diote aholkua lehiaren eremuan: Eusko Legebiltzarrak, Eusko Jaurlaritzak, batzar nagusiek, foru-aldundiek, udalek, lanbide-elkargoek, merkataritza-ganberek, enpresarien elkarteek, sindikatuek, eta kontsumitzaile nahiz erabiltzaileen elkarteek.

5.- La Autoridad Vasca de la Competencia actuará como órgano consultivo sobre cuestiones relativas a la defensa de la competencia en el ámbito de la Comunidad Autónoma de Euskadi. En particular, podrá ser consultada en materia de competencia por el Parlamento Vasco, el Gobierno Vasco, las Juntas Generales, las diputaciones forales, los ayuntamientos, los colegios profesionales, las cámaras de comercio y las organizaciones empresariales, sindicales y de personas consumidoras y usuarias.

Era berean, Lehiaren Euskal Agintaritzak lehiari eragiten dioten araugintzako egitasmoei buruzko irizpena emango du, baina ez da loteslea izango.

Asimismo, la Autoridad Vasca de la Competencia dictaminará, con carácter no vinculante, sobre los proyectos normativos que afecten a la competencia.

6.- Lehiaren Euskal Agintaritzak arbitraje eginkizunak beteko ditu, zuzenbidezkoak zein ekitatezkoak, arlo horretan indarrean dagoen araudiaren arabera.

6.- La Autoridad Vasca de la Competencia realizará funciones de arbitraje, tanto de derecho como de equidad, en los términos contenidos en la normativa vigente en la materia.

7.- Lehiaren Euskal Agintaritzak lehiaren defentsari buruzko legeriak enpresa-kontzentrazioen arloan ezartzen dizkion funtzioak beteko ditu, eta lehiaren sustapenari eta defentsari buruz indarrean dagoen araudiaren arabera eskuratzen dituen beste eskumen batzuk ere bai.

7.- La Autoridad Vasca de la Competencia ejercerá las funciones que la legislación de defensa de la competencia le atribuye en materia de concentraciones empresariales y cualesquiera otras competencias que pudiera asumir de conformidad con la normativa vigente en materia de promoción y defensa de la competencia.

Lehiaren Euskal Agintaritzak legeek emandako beste edozein eskumen beteko du.

La Autoridad Vasca de la Competencia ejercerá cualesquiera otras competencias que le atribuyan las leyes.

4. artikulua.- Lehiaren Euskal Agintaritzak emandako egintzen araubide juridikoa.

Artículo 4.- Régimen jurídico de los actos dictados por la Autoridad Vasca de la Competencia.

1.- Lehia sustatu eta defendatzearen arloari buruzko eginkizunak betetzean, eta ahalmen publikoak betetzea dakarten gainerakoetan, Lehiaren Euskal Agintaritzak lege hau, lehia defendatzearen arloan indarrean diren legeak eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea bete beharko ditu.

1.- En el ejercicio de las funciones relacionadas con la materia de promoción y defensa de la competencia, así como del resto de aquellas que impliquen el ejercicio de potestades públicas, la Autoridad Vasca de la Competencia se regirá por la presente Ley, por la legislación vigente sobre competencia y por la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

2.- Lehiaren Euskal Agintaritzaren eta bere agintari, funtzionario eta atxikitako langileen ondare-erantzukizunaren araubidea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarentzat orokorrean ezarritakoa izango da. Lehendakariari dagokio arlo honi buruz ebaztea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeari jarraiki.

2.- El régimen de responsabilidad patrimonial de la Autoridad Vasca de la Competencia y de sus autoridades, funcionarios y personal adscrito será el establecido con carácter general para la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco. La resolución en este ámbito corresponderá al presidente o a la presidenta, en los términos establecidos por la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

3.- Ikerketa Zuzendaritzaren ebazpen eta egintzen aurka, defentsa-gabezia edo eskubide zein bidezko interesetan kalte konponezina sortzen badute, errekurtsoa jarri ahal izango da Lehiaren Euskal Kontseiluaren aurrean, hamar eguneko epean, lehiaren defentsari buruzko araudiari jarraiki.

3.- Las resoluciones y actos de la Dirección de Investigación que produzcan indefensión o perjuicio irreparable a derechos o intereses legítimos de los interesados, serán recurribles ante el Consejo Vasco de la Competencia en el plazo de diez días, en los términos establecidos en la legislación reguladora de la defensa de la competencia.

4.- Aurreko paragrafoan aipatutako errekurtsoen ebazpenen aurka eta Lehiaren Euskal Kontseiluak edo lehendakariak harturiko beste ebazpen eta egintza batzuen aurka ezin izango da errekurtsorik aurkeztu administrazio-bidean, administrazio-bidea agortzen baitute.

4.- Contra las resoluciones de los recursos a que se refiere el apartado anterior, así como contra otras resoluciones y actos adoptados por el Consejo Vasco de la Competencia, o por el presidente o la presidenta, no cabrá interposición de ningún recurso administrativo, al agotar la vía administrativa.

5. artikulua.- Egoitza.

Artículo 5.- Sede.

Lehiaren Euskal Agintaritzak Bilbon izango du egoitza.

La sede de la Autoridad Vasca de la Competencia se establece en Bilbao.

II. KAPITULUA

CAPÍTULO II

ANTOLAKETA

ORGANIZACIÓN

6. artikulua.- Lehiaren Euskal Agintaritzaren organoak.

Artículo 6.- Órganos de la Autoridad Vasca de la Competencia.

Lehiaren Euskal Agintaritzak organo hauek izango ditu:

La Autoridad Vasca de la Competencia se estructurará en los siguientes órganos:

a) Lehendakaria,

a) el presidente o la presidenta,

b) Lehiaren Euskal Kontseilua,

b) el Consejo Vasco de la Competencia,

c) Ikerketa Zuzendaritza,

c) la Dirección de Investigación,

d) Idazkaritza Nagusia.

d) la Secretaría General.

7. artikulua.- Lehendakaria.

Artículo 7.- El presidente o la presidenta.

1.- Lehendakaria pertsona bakarreko organoa da; Lehiaren Euskal Agintaritza zuzendu eta ordezkatzeko eginkizunak betetzen ditu, eta Lehiaren Euskal Kontseiluko burua ere bada.

1.- El presidente o la presidenta es el órgano unipersonal que ostenta las funciones de dirección y representación de la Autoridad Vasca de la Competencia, y preside, asimismo, el Consejo Vasco de la Competencia.

2.- Lehendakaria Eusko Jaurlaritzak izendatuko du, berritu ahal izango den sei urteko eperako, ekonomia-politikaren eta lehiaren defentsaren ardura duen sailburuak proposatuta, ospe zein eskarmentu handi eta egiaztatua duten legelari, ekonomialari eta beste profesional batzuen artetik agintaritzaren jarduteko arloan.

2.- El presidente o la presidenta será nombrado o nombrada por el Gobierno Vasco, por un periodo de seis años renovable, a propuesta del consejero o consejera responsable de la política económica y de defensa de la competencia, entre juristas, economistas y otros profesionales de reconocido prestigio y experiencia en el ámbito de actuación de la autoridad.

3.- Lehendakaria goi-kargua izango da; zerbitzu berezien egoeran geratuko da aldez aurretik funtzio publikoan ari bazen, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko goi-karguen bateraezintasun araubidepean egongo da.

3.- El presidente o la presidenta tendrá la consideración de alto cargo y quedará en la situación de servicios especiales si anteriormente estuviera desempeñando una función pública, estando sometido al régimen de incompatibilidades de los altos cargos de la Administración de la Comunidad Autónoma.

4.- Dituen eginkizunak aurrera eramateko, Lehendakaria beregaintasun osoz arituko da. Ezin izango da lehendakari izendatu agintaritzaren aurrean parte hartu duena, zuzen edo zeharka, interesdun edo interesdunen baten ordezkari gisa, izendatze-data baino bi urte lehenago.

4.- En ejercicio de sus funciones, el presidente o la presidenta actuará con independencia plena y absoluta. No podrá nombrarse presidente o presidenta a ninguna persona que, directa o indirectamente, en el periodo de los dos años anteriores a la fecha del nombramiento, haya comparecido ante la Autoridad en calidad de persona interesada o de representante de alguna persona interesada.

5.- Halaber, lehendakariak kargua utzi eta gero, ezin izango du bere agintaldian hasitako prozeduretan parte hartu, ezta kargua utzi eta hurrengo bi urteetan hasitakoetan ere.

5.- Asimismo, el presidente o la presidenta, una vez cesado o cesada, no podrá intervenir en los procedimientos que se hayan iniciado durante su mandato, ni en aquellos que se inicien en el plazo de los dos años posteriores a su cese.

6.- Lehendakariak ondorengo arrazoiengatik utziko du kargua:

6.- El presidente o la presidenta cesará en su cargo por las siguientes causas:

a) uko egiteagatik,

a) renuncia,

b) agintaldia amaitzeagatik,

b) expiración del plazo del mandato,

c) bateraezintasuna sortzeagatik,

c) incompatibilidad sobrevenida,

d) dolozko delitua dela-eta, zigor irmoa jasotzeagatik,

d) condena firme por delito doloso,

e) ezintasun iraunkorragatik,

e) incapacidad permanente,

f) Gobernuak kargutik kentzea erabaki duelako, Lehiaren Euskal Kontseiluaren iritzia entzun ostean, karguari dagozkion betebeharrak modu larrian ez betetzeagatik, edo bateraezintasun, interes-gatazka nahiz datuak isilpean gordetzeko betekizunak ez betetzeagatik. Kargutik kentzeko erabakia Jaurlaritzaren ekimenez hartuko da, aldez aurretik lehiaren defentsaren arloko eskumena duen sailburuak espedientearen instrukzioa eginda; erabaki hori egoerak izan dezakeen zehapen-araubidetik bereizita hartutakoa izango da.

f) separación acordada por el Gobierno, oído el Consejo Vasco de la Competencia, por incumplimiento grave de los deberes de su cargo o por incumplimiento de las obligaciones sobre incompatibilidades, conflictos de interés y deber de secreto. La separación será acordada con independencia del régimen sancionador que en su caso pudiera corresponder y se adoptará por iniciativa del Gobierno, previa instrucción de expediente por el titular del departamento competente en materia de defensa de la competencia.

7.- Lehendakaria ondorengo arrazoiengatik kenduko da kargutik:

7.- Son causas de suspensión en el ejercicio del cargo de presidente o presidenta:

a) dolozko delitua dela-eta, bere aurka espetxeratzeko edo auzipetzeko autoa emateagatik,

a) el auto de prisión o de procesamiento por delito doloso,

b) aldi baterako ezintasuna duela adierazteagatik,

b) la declaración de incapacidad transitoria,

8.- Lehendakariaren kargu-uztea edo kargugabetzea Eusko Jaurlaritzak erabakiko du, artikulu honetan aipatzen diren inguruabarretakoren bat gertatzen baldin bada.

8.- El cese o la suspensión en el ejercicio de las funciones de presidente o presidenta serán acordados por el Gobierno Vasco, si se produjera alguna de las circunstancias determinadas en el presente artículo.

9.- Bakante, absentzia, gaixotasun edo beste kausa legal baten kasuan, antzinatasun edo adin handiena -ordena honetan- duen kontseilukideak ordezkatuko du lehendakaria.

9.- En caso de vacante, ausencia, enfermedad u otra causa legal el presidente o la presidenta será sustituido o sustituida por el vocal del consejo de más antigüedad o edad, por este orden.

8. artikulua.- Lehendakariaren eginkizunak.

Artículo 8. Funciones del presidente o de la presidenta

Lehendakariaren eginkizunak honako hauek dira:

Son funciones del presidente o de la presidenta:

a) Lehiaren Euskal Agintaritzaren lege- eta erakunde-ordezkaria izatea,

a) ostentar la representación legal e institucional de la Autoridad Vasca de la Competencia,

b) Lehiaren Euskal Agintaritzaren baitako organoak zuzendu, koordinatu, ebaluatu eta gainbegiratzea,

b) ejercer la dirección, coordinación, evaluación y supervisión de los órganos de la Autoridad Vasca de la Competencia,

c) agintaritzaren ikuskatze-jarduera bultzatzea,

c) impulsar la actuación inspectora de la autoridad,

d) Lehiaren Euskal Kontseiluaren burua izatea,

d) presidir el Consejo Vasco de la Competencia,

e) 3. artikuluaren 4. paragrafoan aipatzen diren egintzak eta arauak eskumena duen jurisdikzioan aurkatzeko agintzea, aldez aurretik Lehiaren Euskal Kontseiluak hala adostuta,

e) ordenar, previo acuerdo del Consejo Vasco de la Competencia, la impugnación ante la jurisdicción competente de las normas y de los actos a los que se hace referencia en el apartado 4 del artículo 3,

f) Lehiaren Euskal Kontseilua biltzeko deitzea eta gai-zerrenda erabakitzea,

f) convocar al Consejo Vasco de la Competencia y fijar el orden del día,

g) Lehiaren Euskal Kontseiluko kideen artean egitekoak banatzeko irizpideak ezartzea,

g) establecer el criterio de distribución de asuntos entre los miembros del Consejo Vasco de la Competencia,

h) Lehiaren Euskal Kontseiluko idazkari nagusiak emandako egintzak eta ziurtagiriak baimentzea, bere sinaduraren bidez,

h) autorizar con su firma los actos y certificaciones expedidos por el secretario general o la secretaria general del Consejo Vasco de la Competencia,

i) orokorrean, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri-administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, administrazioko kide anitzeko organoetako lehendakariei ematen dizkien eskumenak baliatzea,

i) ejercer, en general, las competencias que a los presidentes de los órganos colegiados administrativos atribuye la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común,

j) langileen buru nagusia izatea; hortaz, hala behar duenean, agintaritzaren izendapen askeko lanpostuetara iritsi diren langileak izendatuko ditu, baita kargutik kendu ere, aldez aurretik deialdi publikoa eginda,

j) ejercer la jefatura superior de personal, efectuando, en su caso, los nombramientos y ceses, previa convocatoria pública, del personal que acceda a los puestos de la autoridad calificados como de libre designación,

k) lanpostuen zerrendak aldatzea proposatzea Eusko Jaurlaritzari, aldez aurretik Lehiaren Euskal Kontseiluak hala adostuta,

k) proponer al Gobierno Vasco la modificación de la relación de puestos de trabajo, previo acuerdo del Consejo Vasco de la Competencia.

l) agintaritzaren gastuak baimendu, ordainketak agindu eta kontuen berri ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-erregimenari buruzko legeriak xedatutakoari jarraiki,

l) autorizar los gastos, ordenar los pagos y efectuar la rendición de cuentas de la autoridad, de conformidad con lo previsto en la legislación reguladora del régimen presupuestario de la Comunidad Autónoma de Euskadi,

m) hitzarmenak sinatzea,

m) firmar convenios,

n) sektore publikoaren jardunari zein merkatuetako lehiaren egoerari buruzko urteko txostenak Eusko Legebiltzarrari nahiz ekonomia-politikaren ardura duen sailburuari helaraztea.

n) enviar al Parlamento Vasco y al consejero o consejera del Gobierno Vasco competente en materia de política económica sus informes anuales sobre la situación competitiva de los mercados y sobre la actuación del sector público.

9. artikulua.- Lehiaren Euskal Kontseilua.

Artículo 9.- El Consejo Vasco de la Competencia.

1.- Lehiaren Euskal Kontseilua lehia sustatzeko eta horri lotutako gaiez ebazteko kide anitzeko organoa da; lehendakariak, burua baita, bi kontseilukidek eta idazkari nagusiak osatzen dute; azken horrek ahotsa bai, baina ez du botorik izango.

1.- El Consejo Vasco de la Competencia es el órgano colegiado de promoción de la competencia y resolución, integrado por el presidente o la presidenta, que lo preside, por dos vocales y por el secretario general o secretaria general, con voz pero sin voto.

2.- Kontseiluko kideek dedikazio esklusiboa izango dute eta goi-karguak izango dira; titularra, aurretik eginkizun publikoren bat betetzen bazuen, zerbitzu berezietan geratuko da, eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioko goi-karguen bateraezintasun-erregimenaren pean egongo da.

2.- El cargo de vocal del consejo requerirá dedicación absoluta y tendrá la consideración de alto cargo, quedando su titular en la situación de servicios especiales si anteriormente estuviera desempeñando una función pública, sometiéndose al régimen de incompatibilidades de los altos cargos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

3.- Kontseiluko kideen izendapen, kargu-uzte, kargugabetze eta karguan irauteari dagokionez, 7. artikuluan lehendakariarentzat ezarritako erregimena jarraituko da.

3.- Los vocales del consejo se someterán a los regímenes de nombramiento, cese, suspensión y duración del cargo que se establecen el artículo 7 para el presidente o la presidenta.

4.- Kontseilukideen kargua beste kargu edo jarduera batzuekin bateraezina izango da, horiek arriskuan jartzen badute kontseilukide karguari dagozkion eginkizun propioak betetzeko beregaintasuna. Halaber, ezin izango dira kontseilukide izendatu Lehiaren Euskal Agintaritzaren aurrean parte hartu dutenak, zuzen edo zeharka, interesdun edo interesdunen ordezkari gisa, izendatze-data baino bi urte lehenago.

4.- El cargo de vocal será incompatible con el ejercicio de cualquier otro cargo o actividad que pueda comprometer la independencia en el ejercicio de las tareas que le son propias. Tampoco podrán ser nombradas vocales las personas que, directa o indirectamente, en el periodo de los dos años anteriores a la fecha del nombramiento, hayan comparecido ante la Autoridad Vasca de la Competencia en calidad de persona interesada o de representante de alguna persona interesada.

5.- Kargua utzi duten kontseilukideek ezin izango dute beren agintaldian hasitako prozeduretan parte hartu, ezta kargua utzi eta hurrengo bi urteetan hasitakoetan ere.

5.- Los vocales, una vez hayan cesado en el cargo, no podrán intervenir en los procedimientos iniciados durante su mandato, ni en aquellos que se inicien en el plazo de los dos años posteriores a su cese.

10. artikulua.- Lehiaren Euskal Kontseiluaren eginkizunak.

Artículo 10.- Funciones del Consejo Vasco de la Competencia.

Lehiaren Euskal Kontseiluaren eginkizunak honako hauek dira:

Son funciones del Consejo Vasco de la Competencia:

a) zehapen-prozedurak ebaztea,

a) resolver los procedimientos sancionadores,

b) zuhurtasunezko neurriak ezartzea ebaztea,

b) resolver sobre la imposición de medidas cautelares,

c) zehapen-prozeduren ebazpenak bete diren ebaztea,

c) resolver sobre el cumplimiento de las resoluciones de los procedimientos sancionadores,

d) zehapen-prozeduraren itundutako amaiera ebaztea,

d) resolver la terminación convencional del procedimiento sancionador,

e) Administrazioak bere kabuz hasitako jarduerak edo salaketak artxibatzea ebaztea, hala egin behar denean, zehapen-espediente bihurtu baino lehen,

e) acordar, si procede, el archivo de las denuncias o de las actuaciones iniciadas de oficio, antes ser elevadas a expediente sancionador,

f) zuzenbidezko zein ekitatezko arbitraje-prozedurak ebaztea,

f) resolver los procedimientos de arbitraje, tanto de derecho como de equidad,

g) Ikerketa Zuzendaritzari espedienteen instrukzioa egiteko eskatzea,

g) instar la instrucción de expedientes por la Dirección de Investigación,

h) Ikerketa Zuzendaritzaren ebazpen eta egintzen aurka aurkeztutako errekurtsoez ebaztea, defentsa-gabezia edo eskubide edo bidezko interesetan galera konponezina sortzen badute,

h) resolver los recursos interpuestos contra las resoluciones y actos de la Dirección de Investigación que produzcan indefensión o perjuicio irreparable a derechos o intereses legítimos de los interesados.

lege honen 3. artikuluko 4. paragrafoan aipatzen diren egintzak eta xedapenak aurkatzea erabakitzea,

Acordar la impugnación de los actos y disposiciones a los que se refiere el apartado 4 del artículo 3 de esta ley,

j) urteko jarduera-programa onestea, bai eta helburuak eta lehentasunak zehazten dituzten urteko eta bi urtez behingo jarduera-planak ere, kontuan izanik lege honetako 1. artikuluko 5. idatz-zatiak dioena,

j) aprobar el programa anual y los planes anuales y bianuales de actuación en los que se definan los objetivos y prioridades, teniendo en cuenta lo dispuesto en el apartado 5 del artículo 1 de la presente Ley,

k) lege honen 3. artikuluko 5. paragrafoan aipatzen diren irizpenak egin eta onartzea,

k) elaborar y aprobar los dictámenes a los que hace referencia el apartado 5 del artículo 3 de esta ley,

l) Lehiaren Euskal Kontseiluko lehendakari eta kontseilukideei buruzko errefusatze, bateraezintasun, diziplina-zentzarazpen eta ezgaitasunez ebaztea,

l) resolver sobre las recusaciones, incompatibilidades, correcciones disciplinarias e incapacidad del presidente o de la presidenta y de los vocales del Consejo Vasco de la Competencia,

m) Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek enpresei emandako laguntza publikoei buruzko azterlan eta txostenetatik sor daitezkeen gomendioak ematea, Kontseiluaren ekimenez edo Ikerketako zuzendariak proposatuta,

m) emitir, a iniciativa propia o a propuesta del director o de la directora de Investigación, recomendaciones derivadas de estudios e informes sobre ayudas públicas otorgadas a empresas por las administraciones públicas del País Vasco,

n) lege honen 3. artikuluko 3. paragrafoan aipatzen diren txosten, azterlan eta proposamenak egitea,

n) elaborar los informes, estudios y propuestas, a los que hace referencia el apartado 3 del artículo 3 de esta ley,

ñ) arauak aldatzeko proposamenak egitea, haien kalitatea hobetzeko, horrela lehiari lagundu ahal izateko,

ñ) efectuar propuestas de cambios normativos mejorando la calidad de la regulación con la finalidad de favorecer la competencia,

o) lehiari buruzko argitalpenak egitea zein dibulgazio-ekintzak antolatzea,

o) elaborar publicaciones y organizar actividades de divulgación en materia de competencia,

p) Lehiaren Euskal Agintaritzaren aurrekontu-aurreproiektua onestea,

p) aprobar el anteproyecto de presupuesto de la Autoridad Vasca de la Competencia,

q) auzibide zibilera edo lan arloko auzibidera jo aurreko erreklamazioak ebaztea, bai eta agintaritzaren kontra aurkeztutako ondare-erantzukizuneko erreklamazioak ere,

q) resolver las reclamaciones previas a la vía judicial civil o laboral, así como las de responsabilidad patrimonial formuladas contra la autoridad,

r) lankidetzan eta elkarlanean jardutea, agintaritzaren izenean, sektoreetako erregulatzaileekin beraien eginkizunak gauzatzen eta bien intereseko gaietan; hartarako, informazio eta komunikazioko mekanismoak antolatu ahal izango ditu sektoreetako organo erregulatzaileekin, bai eta organo horiei lotesleak ez diren txostenak eskatzeko mekanismoak ere, lehiaren gaineko legeriaren aplikaziorako espedienteen esparruan,

r) cooperar y colaborar, en nombre de la autoridad, con los reguladores sectoriales en el ejercicio de sus respectivas funciones y en los asuntos de interés común; a tal efecto, podrá habilitar mecanismos de información y comunicación, con los órganos reguladores sectoriales, y de solicitud a estos órganos de informes no vinculantes, en el marco de los expedientes de aplicación de la legislación sobre competencia,

s) jurisdikzio-organoei informazioa ematea edo oharrak aurkeztea, agintaritzaren izenean, bere ekimenez edo organo judizial batek eskatuta, lehiari buruzko araudia aplikatzeari dagozkion gaien gainean, auzipetze zibila arautzen duen legean ezarritako eran; hartarako, agintaritzak organo jurisdikzionalari eskatu ahal izango dio bidali edo bidalarazi diezazkiola gaiaren balorazioa egiteko beharrezkoak diren dokumentu guztiak,

s) aportar información o presentar observaciones, en nombre de la autoridad, por iniciativa propia o a instancia del órgano judicial, a los órganos jurisdiccionales sobre cuestiones relativas a la aplicación de la normativa de la competencia, en los términos establecidos por la ley reguladora del enjuiciamiento civil; a tal efecto, la autoridad podrá solicitar al órgano jurisdiccional que le remita o haga que le remitan todos los documentos necesarios para efectuar una valoración del asunto,

t) hitzarmenen sinaketa erabakitzea eta baimentzea,

t) acordar y autorizar la suscripción de convenios,

u) lehiari buruzko legeriak organo kolegiatuari kontzentrazio ekonomikoen arloan esleitzen dizkion eginkizunak gauzatzea, bai eta lehiaren sustapen eta defentsari dagokionez indarreko araudian errekonozituta dauden eginkizun guztiak ere.

u) ejercer las funciones que la legislación de competencia atribuya al órgano colegiado en materia de concentraciones económicas, así como todas aquellas reconocidas en la normativa vigente en materia de promoción y defensa de la competencia.

11. artikulua.- Lehiaren Euskal Kontseiluaren funtzionamendua eta akordioen araubidea

Artículo 11.- Funcionamiento y régimen de acuerdos del Consejo Vasco de la Competencia.

1.- Lehiaren Euskal Kontseilua behar bezala eratzeko, lehendakaria, idazkari nagusia eta, gutxienez, kontseilukide bat bertaratzea eskatuko da.

1.- El Consejo Vasco de la Competencia se constituirá válidamente con la presencia del presidente o de la presidenta, del secretario general o de secretaria general y de al menos uno de sus vocales.

2.- Lehendakariak Lehiaren Euskal Kontseiluaren ohiko eta ezohiko bileretarako deialdia egitea eta gai-zerrenda erabakiko ditu. Idazkari nagusiak agintaritzaren estatutuan ezarriko den aurrerapenarekin igorriko die deialdia Lehiaren Euskal Kontseiluko kideei.

2.- El presidente o la presidenta acordará la convocatoria de las sesiones del Consejo Vasco de la Competencia, ordinarias o extraordinarias, y la fijación del orden del día. Dicha convocatoria deberá ser remitida por el secretario general o la secretaria general a los miembros del Consejo Vasco de la Competencia con la antelación que se determine.

Halaber, eta aurretiko deialdirik gabe, Lehiaren Euskal Kontseilua behar bezala eratu ahal izango da kide guztiak bertaratuta aho batez hala erabakitzen badute.

Asimismo, y sin convocatoria previa, el Consejo Vasco de la Competencia se podrá constituir validamente cuando estén presentes todos sus miembros y así lo acuerden por unanimidad.

3.- Akordioak bertaratuen botoen gehiengoz hartuko dira; bertaratutako kontseilukideak ezin izango dira abstenitu, herri-administrazioen araubide juridikoari eta administrazio prozedura erkideari buruzko araudiak abstenitzeko aurreikusitako kasuetan izan ezik. Berdinketarik badago, lehendakariaren kalitateko botoak erabakiko du.

3.- Los acuerdos se adoptarán por mayoría de votos de los asistentes, los cuales no se podrán abstener, salvo que incurran en los supuestos de abstención previstos en la normativa reguladora del régimen jurídico de las administraciones públicas y procedimiento administrativo común. En caso de empate decidirá el voto de calidad del presidente o de la presidenta.

12. artikulua.- Ikerketa Zuzendaritza.

Artículo 12.- La Dirección de Investigación.

1.- Ikerketa Zuzendaritza lehendakariaren mende egongo da, organikoki eta funtzionalki, 13. artikuluaren 1. paragrafoan aipatzen diren eginkizunak betetzeari buruzko gaietan izan ezik; kasu horietan, mendekotasuna organikoa bakarrik izango da.

1.- El director de Investigación o la directora de Investigación depende, orgánica y funcionalmente, del presidente o de la presidenta, excepto en las cuestiones relacionadas con el ejercicio de las funciones a que se refiere el apartado 1 del artículo 13, en las que su dependencia será meramente orgánica.

2.- Ikerketako zuzendaria goi-kargua izango da eta Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakariarentzako izendatze, kargu-aldi, kargua uzte, eginkizunak etete, zein bateraezintasunen araubide berdinen mende egongo da, lege honen 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.- El director de Investigación o la directora de Investigación, que tendrá la consideración de alto cargo, se someterá a los regímenes de nombramiento, duración del cargo, cese, suspensión e incompatibilidades establecidos para el presidente o presidenta de la Autoridad Vasca de la Competencia en el artículo 7 de la presente Ley.

13. artikulua.- Ikerketa Zuzendaritzaren eginkizunak.

Artículo 13.- Funciones de la Dirección de Investigación

1.- Ikerketa Zuzendaritzaren eginkizunak honako hauek dira, lehiaren defentsaren arloan:

1.- Son funciones de la Dirección de Investigación, en el ámbito de la defensa de la competencia:

a) zehapen-espedienteak ireki eta haien instrukzioa egitea, eta Lehiaren Euskal Kontseiluari ebazpen-proposamena edo artxibatzekoa helaraztea.

a) incoar e instruir los procedimientos sancionadores y elevar al Consejo Vasco de la Competencia la correspondiente propuesta de resolución o de archivo,

b) Zehapen-prozeduren espedienteen instrukzioan sor daitezkeen inguruabarrei buruz ebaztea.

b) resolver sobre las cuestiones incidentales que puedan suscitarse en el marco de la instrucción de procedimientos sancionadores,

c) Lehiaren Euskal Kontseiluaren ebazpenetan ezarritako betebeharrak betetzen eta gauzatzen direla zaintzea.

c) vigilar el cumplimiento y ejecución de las obligaciones dispuestas en las resoluciones del Consejo Vasco de la Competencia,

d) zehapen-prozeduraren itundutako amaiera proposatzea Lehiaren Euskal Kontseiluari, baldin eta ustezko arau-hausleek konpromiso batzuk hartzea proposatzen badute, eta horien bidez espedientea irekitzea eragin duten jokabideek lehian zituzten ondorioak konpontzen badira, betiere interes publikoa behar beste bermatzen bada.

d) proponer al Consejo Vasco de la Competencia la terminación convencional del procedimiento cuando los presuntos infractores presenten compromisos que resuelvan los efectos sobre la competencia derivados de las conductas objeto del expediente, siempre que el interés público quede suficientemente garantizado,

e) ikuskapenak egitea.

e) realizar inspecciones,

f) organo eskuduna izendatzeko prozedurak aplikatzea, estatuak eta autonomia-erkidegoek lehiaren defentsaren arloan dituzten eskumenen koordinazioari buruzko otsailaren 21eko 1/2002 Legean ezarritakoari jarraiki.

f) aplicar los mecanismos de designación de órgano competente, de acuerdo con lo establecido en la Ley 1/2002, de 21 de febrero, de Coordinación de Competencias del Estado y las Comunidades Autónomas en materia de Defensa de la Competencia.

g) arbitrajearen esparruan indarrean dagoen araudiari jarraiki, eragile ekonomikoek aurkeztutako zuzenbidezko zein ekitatezko arbitraje-espedienteak ireki eta haien instrukzioa egitea, eta Lehiaren Euskal Kontseiluari dagokion ebazpen-proposamena helaraztea.

g) incoar e instruir los procedimientos de arbitraje, tanto de derecho como de equidad, que le sean sometidos por los operadores económicos en aplicación de la normativa vigente en materia de arbitraje, así como elevar al Consejo Vasco de la Competencia la correspondiente propuesta de resolución.

2.- Halaber, Lehiaren Euskal Kontseiluari lege honen 3. artikuluko 4. paragrafoan aipatzen diren egintzak eta xedapenak aurka ditzala proposatzea dagokio.

2.- Asimismo, le corresponde proponer al Consejo Vasco de la Competencia la impugnación de los actos y disposiciones a los que se refiere el apartado 4 del artículo 3 de esta ley.

14. artikulua.- Idazkaritza Nagusia.

Artículo 14.- La Secretaría General.

Idazkaritza Nagusia lehendakariaren mende egongo da, eta erakundeari laguntza material, administratibo eta teknikoa emateko organoa da, baita aholkularitza juridikokoa ere.

La Secretaría General depende del presidente o de la presidenta y se configura como órgano de apoyo material, administrativo y técnico del organismo, así como de asesoramiento jurídico.

15. artikulua.- Idazkaritza Nagusiaren eginkizunak.

Artículo 15.- Funciones de la Secretaría General.

1.- Idazkaritza Nagusiaren eginkizunak honako hauek dira, Lehiaren Euskal Agintaritzari dagokionez:

1.- Son funciones de la Secretaría General, en relación con la Autoridad Vasca de la Competencia:

a) agintaritzaren aurrekontu-aurreproiektua prestatzea eta horren jarraipena eta aldaketak egitea,

a) elaborar el anteproyecto de presupuesto de la autoridad y realizar su seguimiento y modificaciones,

b) erakundearen jarduera-oroitidazkia eta urteko jarduera-programa eta urtebeteko eta urte anitzeko jarduera-planak egitea, jasotako jarraibideak kontuan hartuz, eta Lehiaren Euskal Kontseiluari helaraztea,

b) elaborar, de conformidad con las instrucciones recibidas, y elevar al Consejo Vasco de la Competencia, la memoria de actividades del organismo, así como el programa anual y los planes anuales y bianuales de actuación,

c) erregistro orokorra, agiritegia eta agintaritzaren beste dokumentazio-guneak kudeatzea,

c) gestionar el registro general, el archivo y los demás centros de documentación de la autoridad,

d) espedienteak zaintzea izapidetzearen edozein fasetan, jakinarazpenak egitea, eta prozeduratik datorren edozein jarduera, administrazio-izaerakoa, egitea,

d) custodiar los expedientes en las diferentes fases de tramitación, efectuar las notificaciones y hacer cualesquiera otras actuaciones de carácter administrativo que se deriven del procedimiento,

e) agintaritzaren ekonomia, giza baliabideak eta baliabide materialak kudeatzea,

e) realizar la gestión económica de la autoridad, así como la gestión de los medios personales y materiales adscritos a la misma,

f) agintaritza arlo juridikoan aholkatzea,

f) asesorar jurídicamente a la autoridad,

g) zehapen-prozeduren eta promozioko prozeduren jarraipena egitea eta horiek kudeatzea,

g) realizar el seguimiento y gestión de los procedimientos sancionadores y de promoción,

h) laguntza emateko gainontzeko eginkizunak, lehendakariak hala erabakita.

h) aquellas funciones de apoyo determinadas por el presidente o la presidenta.

2.- Idazkaritza Nagusiaren eginkizunak honako hauek dira, Lehiaren Euskal Kontseiluari dagokionez:

2.- Son funciones de la Secretaría General, en relación con el Consejo Vasco de la Competencia:

a) Lehiaren Euskal Kontseilua biltzeko deitzea, lehendakariaren ekimenez,

a) convocar, a instancia del presidente o de la presidenta, las reuniones del Consejo Vasco de la Competencia,

b) bileretako gai-zerrenda prestatu eta bidaltzea,

b) preparar y cursar el orden del día de las sesiones,

c) bileretako aktak idatzi eta baimentzea,

c) redactar y autorizar las actas de las sesiones,

d) akta, ebazpen eta erabakien ziurtapenak egitea,

d) expedir certificaciones de actas, resoluciones y acuerdos,

e) Lehiaren Euskal Kontseiluko kideak arlo juridikoan aholkatzea,

e) asesorar jurídicamente a los miembros del Consejo Vasco de la Competencia,

f) herri-administrazioen araubide juridikoari eta administrazio prozedura erkideari buruzko araudiak administrazioko kide anitzeko organoetako idazkariei ematen dizkien gainontzeko eskumenak izatea.

f) ostentar las demás competencias que a los secretarios de los órganos colegiados administrativos atribuye la normativa reguladora del régimen jurídico de las administraciones públicas y del procedimiento administrativo común.

III. KAPITULUA

CAPÍTULO III

LEHIAREN EUSKAL AGINTARITZAREN JARDUERA GARDENA

TRANSPARENCIA EN LA ACTUACIÓN DE LA AUTORIDAD VASCA DE LA COMPETENCIA

16. artikulua.- Jardueren berri ematea.

Artículo 16.- Publicidad de las actuaciones.

Lehia defendatzearen arloan indarrean dagoen araudiari jarraiki, emandako ebazpen guztien berri emango du Lehiaren Euskal Agintaritzak, bere web orrian; honako hau adierazi beharko da: irmoak diren, osorik edo zati batean deuseztatu diren edo epai baten zain dauden.

La Autoridad Vasca de la Competencia hará públicas en su página web todas las resoluciones que dicte en aplicación de la normativa vigente en materia de defensa de la competencia, indicando expresamente si son firmes, si han sido anuladas total o parcialmente o si están pendientes de decisión judicial.

17. artikulua.- Jarduera-oroitidazkia.

Artículo 17.- Memoria de actividades.

1.- Lehiaren Euskal Agintaritzak jarduera-oroitidazki bat prestatuko du urtero, herritarrek haren organo bakoitzak egindako jardueren berri izan dezaten.

1.- La Autoridad Vasca de la Competencia elaborará una memoria anual de actividades que permita tener conocimiento general de las actuaciones llevadas a cabo por cada uno de los órganos que la integran.

2.- Lehendakariak Eusko Legebiltzarrari eta Eusko Jaurlaritzako ekonomia-politika eta lehiaren defentsaren ardura duen sailburuari igorriko die jarduera-oroitidazkia, urteroko lehen seihilekoan.

2.- El presidente o la presidenta deberá remitir, dentro del primer semestre de cada año, la memoria de actividades al Parlamento Vasco y al consejero o consejera del Gobierno Vasco competente en materia de política económica y defensa de la competencia.

3.Jarduera-oroitidazkia Euskal Autonomia Erkidegoko herritar guztien eskura jarriko da, jakinaren gainean egon daitezen, Lehiaren Euskal Agintaritzaren webgunearen bidez.

3.- La memoria de actividades deberá ser puesta a disposición y conocimiento de todos los ciudadanos de la Comunidad Autónoma de Euskadi, a través de la página web de la Autoridad Vasca de la Competencia.

18. artikulua.- Eusko Legebiltzarrean agertzea.

Artículo 18.- Comparecencia ante el Parlamento Vasco.

1.- Agintaritzaren lehendakariak Eusko Legebiltzarrari aurkeztu beharko dio urtero jarduera-oroitidazkia.

1.- El presidente o la presidenta deberá presentar al Parlamento Vasco, con carácter anual, la memoria de actividades.

Halaber, Eusko Legebiltzarrean agertu beharko du urteroko lehen hiruhilekoan, bere jardueraren oinarrizko ildoak eta gerorako planak eta lehentasunak azaltzeko.

Asimismo, deberá comparecer en el primer trimestre de cada año ante el Parlamento Vasco para exponer las líneas básicas de su actuación y sus planes y prioridades para el futuro.

2.- Lehendakariak merkatuen lehia-egoerari eta sektore publikoaren jarduerari buruzko txostenak igorriko dizkio Eusko Legebiltzarrari.

2.- El presidente o la presidenta enviará al Parlamento Vasco sus informes sobre la situación competitiva de los mercados y sobre la actuación del sector público.

3.- Lehendakariak eta, beharrezkoa bada, kontseilukideek Eusko Legebiltzarrean agertu beharko dute, beronek eskatuta, Eusko Legebiltzarraren Erregelamenduak arautzen duen eran, betiere 28. artikuluak aipatzen duen datuak isilpean gorde beharraren mugak errespetatuz.

3.- El presidente o la presidenta y, en su caso, los vocales del consejo, comparecerán ante el Parlamento Vasco a requerimiento de éste en los términos que establezca el Reglamento del mismo, respetando los límites del deber de secreto a que se refiere el artículo 28.

IV. KAPITULUA

CAPÍTULO IV

EKONOMIA, KONTABILITATE, KONTROL, KONTRATAZIO, LANGILERIA ETA ONDARE ARAUBIDEA

RÉGIMEN ECONÓMICO Y DE CONTABILIDAD, DE CONTROL, DE CONTRATACIÓN, DE PERSONAL Y PATRIMONIAL

19. artikulua.- Baliabide ekonomikoak.

Artículo 19.- Recursos económicos.

1.- Lehiaren Euskal Agintaritzak ondoko bitarteko ekonomikoak izango ditu, helburuak lortzeko:

1.- La Autoridad Vasca de la Competencia contará, para el cumplimiento de sus fines, con los siguientes recursos económicos:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan urtero esleituko zaion diru-kopurua,

a) las asignaciones que se establezcan anualmente con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi,

b) bere ondarea osatzen duten ondasun eta eskubideak eta horietatik sortutako produktu eta errentak,

b) los bienes y derechos que constituyan su patrimonio, así como los productos y rentas del mismo,

c) tasa eta prezio publikoen etekinak, arlo horretan indarrean dagoen legeriak eskubidea ematen badio halakoak izateko,

c) los rendimientos de las tasas y de los precios públicos que, de conformidad con la normativa vigente en la materia, tenga derecho a percibir,

d) legez bere esku utz daitekeen beste edozein.

d) cualesquiera otros que legalmente puedan serle atribuidos.

2.- Lehiaren Euskal Agintaritzak jarritako isun edo zehapen ekonomikoak direla eta eskuratutakoa Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren baliabideen barruan sartuko da.

2.- Las multas y demás sanciones económicas impuestas por la Autoridad Vasca de la Competencia se incluirán en los recursos de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

20. artikulua.- Aurrekontua eta kontabilitate-araubidea.

Artículo 20.- Presupuesto y régimen contable.

1.- Lehiaren Euskal Agintaritzak urtero aurrekontuaren aurreproiektua prestatu eta onartu beharko du, eta Eusko Jaurlaritzari igorriko, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan sar dezan, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-araubideari buruzko arauekin bat etorriz.

1.- La Autoridad Vasca de la Competencia elaborará y aprobará con carácter anual el correspondiente anteproyecto de presupuesto y lo remitirá al Gobierno Vasco para que sea integrado en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma, de acuerdo con la legislación reguladora del régimen presupuestario de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

2.- Lehiaren Euskal Agintaritzaren aurrekontuek administrazioko erakunde autonomoei buruzko arauek, horien finantza publikoei buruzkoek eta aurrekontuei buruzko urteroko legeek diotena bete beharko dute.

2.- El presupuesto de la Autoridad Vasca de la Competencia se regirá por lo que dispongan la normativa reguladora de los organismos autónomos administrativos, la reguladora de sus finanzas públicas y las sucesivas leyes de presupuestos.

3.- Lehiaren Euskal Agintaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko kontabilitate publikoko planak bete beharko ditu.

3.- Será de aplicación a la Autoridad Vasca de la Competencia el plan de contabilidad pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

21. artikulua.- Kontrola.

Artículo 21.- Control.

1.- Kontrol Ekonomikoko Bulegoari dagokio Lehiaren Euskal Agintaritza ekonomia, finantza eta kudeaketaren arlotik kontrolatzea, eta beste horrenbeste egitea kontrol ekonomiko-fiskalaren eta ekonomiko nahiz arauzkoaren arloan.

1.- Corresponde a la Oficina de Control Económico efectuar el control económico-financiero y de gestión de la Autoridad Vasca de la Competencia, así como los controles económico-fiscal y económico-normativo.

3.- Herri Kontuen Euskal Epaitegiak fiskalizatuko ditu Lehiaren Euskal Agintaritzaren ekonomia eta finantzen arloko eta kontabilitateko jarduerak.

2.- La Autoridad Vasca de la Competencia estará sometida a la fiscalización de sus actividades económico-financieras y contables por el Tribunal Vasco de Cuentas Públicas.

22. artikulua.- Kontratazioa.

Artículo 22.- Contratación.

Kontratazioaren arloan, Lehiaren Euskal Agintaritza sektore publikoaren kontratazioari buruz administrazio publikoentzat zehaztutako araudiaren mende egongo da.

La Autoridad Vasca de la Competencia se regirá en materia de contratación por la normativa vigente en materia de contratos del sector público para las administraciones públicas.

23. artikulua.- Langileak.

Artículo 23.- Personal.

1.- Lehiaren Euskal Agintaritzako langileak funtzionarioak edo lan-legepekoak izango dira, indarrean den araudian erakunde autonomoentzat zehazten denaz bat.

1.- El personal al servicio de la Autoridad Vasca de la Competencia será funcionario o laboral en los términos establecidos para los organismos autónomos, en la normativa vigente.

2.- Ahal publikoak erabiltzea dakarten lanpostuak funtzionarioentzat gorderik egongo dira.

2.- Los puestos de trabajo que comporten el ejercicio de potestades públicas estarán reservados a personal funcionario.

24. artikulua.- Ondarea.

Artículo 24.- Patrimonio.

Lehiaren Euskal Agintaritza Euskal Autonomia Erkidegoan ondareari dagokionez indarrean dagoen araudiaren mende egongo da.

El régimen patrimonial de la Autoridad Vasca de la Competencia se regirá por lo dispuesto en la legislación vigente sobre el patrimonio de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

V. KAPITULUA

CAPÍTULO V

BESTE XEDAPEN BATZUK

OTRAS DISPOSICIONES

25. artikulua.- Hitzarmenak.

Artículo 25.- Convenios.

Dituen eginkizunak eraginkortasunez betetzeko, Lehiaren Euskal Agintaritzak hitzarmenak sinatu ahal izango ditu, edozein erakunde publiko edo pribaturekin.

Para una mayor eficacia en el ejercicio de sus funciones, la Autoridad Vasca de la Competencia podrá celebrar convenios con cualquier entidad pública o privada.

26. artikulua.- Jurisdikzio-organoekiko lankidetza.

Artículo 26.- Cooperación con los órganos jurisdiccionales.

1.- Lehiaren Euskal Agintaritzak, dituen eskumenen arloan eta bere ekimenez, informazioa edo iritzia eman diezaieke jurisdikzio-organoei, lehia murrizten duten jokabideei buruzko araudia aplikatzearekin zerikusia duten gaien inguruan, hala nola kolusiozko jokabideak, nagusitasunezko egoeraren abusua eta lehia askea egintza desleialen bidez faltsutzea, betiere urtarrilaren 7ko 1/2000 Legean, Prozedura Zibilari buruzkoan, xedatutakoarekin bat.

1.- La Autoridad Vasca de la Competencia, en el ámbito de sus competencias, y a iniciativa propia, podrá aportar información o presentar observaciones a los órganos jurisdiccionales sobre cuestiones relativas a la aplicación de la normativa relativa a conductas restrictivas de la competencia, tales como conductas colusorias, abuso de posición dominante y falseamiento de la libre competencia por actos desleales, en los términos previstos en la Ley 1/2000, de 7 de enero, de Enjuiciamiento Civil.

Lehiaren Euskal Agintaritzak lankidetza osoa emango die jurisdikzio-organoei, haiek eskatutako edozertarako.

La autoridad vasca de la competencia prestará toda su colaboración a los órganos jurisdiccionales en todo aquello que le sea requerido por los mismos.

27. artikulua.- Arautzaile sektorialekiko lankidetza.

Artículo 27.- Cooperación con los reguladores sectoriales.

1.- Lehiaren Euskal Agintaritza lankidetzan arituko da arautzaile sektorialekin, guztien intereseko gaietan.

1.- La Autoridad Vasca de la Competencia cooperará con los reguladores sectoriales en los asuntos de interés común.

2.- Lehiaren Euskal Agintaritzak bere jardueraren berri emango dio dagokion arautzaile sektorialari, bere kabuz edo azken horrek eskatuta.

2.- La Autoridad Vasca de la Competencia transmitirá, de oficio o a instancia del órgano regulador respectivo, información sobre sus actuaciones.

3.- Halaber, Lehiaren Euskal Agintaritzak txosten ez-loteslea emango du, araudi sektoriala aplikatzeko prozeduren arloan eta lehia defendatzeko indarrean dagoen araudiaren barnean.

3.- Asimismo, la Autoridad Vasca de la Competencia emitirá informe no vinculante en el marco de los procedimientos de aplicación de la regulación sectorial y de la normativa vigente en materia de defensa de la competencia.

4.- Lehiaren Euskal Agintaritzak kasuan kasuko txosten ez-loteslea eman dezatela eskatuko die arautzaile sektorialei, zehapen-prozeduren barnean.

4.- La Autoridad Vasca de la Competencia solicitará a los reguladores sectoriales la emisión del correspondiente informe no vinculante en el marco de los procedimientos sancionadores.

28. artikulua.- Laguntzeko betebeharra.

Artículo 28.- Deber de colaboración.

1.- Pertsona fisiko edo juridiko orok lagundu beharko dio Lehiaren Euskal Agintaritzari, lehia defendatzeari buruzko araudiak agintzen duen eran.

1.- Toda persona, natural o jurídica, tiene el deber de colaborar con la Autoridad Vasca de la Competencia en los términos establecidos por la normativa reguladora de defensa de la competencia.

2.- Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioek derrigorrez eman beharko diete Lehiaren Euskal Agintaritzako organoei beren eginkizunak betetzeko organook eskatutako informazioa; era berean, eskatzen zaizkien txosten edo azterlanak eman beharko dituzte.

2.- Las Administraciones públicas de la Comunidad Autónoma de Euskadi están obligadas a suministrar a los órganos de la Autoridad Vasca de la Competencia la información que requieran para el ejercicio de sus funciones, así como a emitir los informes o estudios que se les soliciten.

3.- Euskal Autonomia Erkidegoko edozein herri-administraziok, organok edo erakundek, lehia defendatzeari buruzko araudiaren aurkakoak izan daitezkeen gertakarien berri badu, bere eskuetan dagoen horien gaineko informazioa eta dokumentazioa helarazi beharko dizkio Lehiaren Euskal Agintaritzari, kasuan kasuko prozedura has dezan, bidezkoa bada.

3.- Cualquier Administración pública, órgano o entidad de la Comunidad Autónoma de Euskadi que tenga conocimiento de hechos que puedan ser contrarios a las normas de defensa de la competencia dará traslado a la Autoridad Vasca de la Competencia de la información y documentación que esté en su poder y que tenga relación con tales hechos, a fin de que, si procede, se inicie la tramitación del correspondiente procedimiento.

4.- Lehiaren Euskal Agintaritzari laguntzeak, norberaren ekimenez edo hark eskatuta, ez du dagokion prozeduran interesduntzat hartzerik ekarriko.

4.- La colaboración, a instancia propia o a instancia de la Autoridad Vasca de la Competencia, no implicará la condición de interesado en el correspondiente procedimiento.

29. artikulua.- Datuak isilpean gorde beharra.

Artículo 29.- Deber de secreto.

1.- Lege honetan aurreikusten diren espedienteak ireki, horien instrukzioa egin eta ebaztean parte hartu duten pertsona guztiek, edo beren lanbideagatik, karguagatik edo alderdi gisa parte hartzeagatik horien berri dutenek, isilpean gorde beharko dituzte horiei buruzkoak, baita beren karguengatik jasotako isilpeko edozein informazio ere, dagokion araudian ezarritako salbuespen kasuetan izan ezik.

1.- Todas las personas que tomen parte en la incoación, instrucción y resolución de los expedientes a que se refiere la presente Ley, o que por razón de su cargo, profesión o intervención como parte tuvieran conocimiento de su contenido, están obligados a guardar secreto sobre los mismos y sobre cuantas informaciones de naturaleza confidencial conozcan en el ejercicio de sus cargos, con las excepciones establecidas legalmente en la normativa de aplicación.

2.- Datuak isilpean gorde beharrak beren kargu edo eginkizunak utzitakoan ere iraungo du.

2.- La obligación de guardar secreto se mantendrá aun después de cesar en el cargo o empleo.

3.- Datuak isilpean gorde beharra ez betetzea diziplinaren arloko arau-hauste oso larria izango da beti, alde batera utzirik dagozkion erantzukizun penal eta zibilak.

3.- Sin perjuicio de las responsabilidades penales y civiles que pudieran corresponder, la violación del deber de secreto se considerará siempre falta disciplinaria muy grave.

4.- Era berean, artikulu honetan aipatzen den informazioa isilpean tratatuko dela bermatzen da, datu pertsonalak babesteari buruz indarrean den araudian esaten denaz bat.

4.- Asimismo, se garantiza el tratamiento confidencial de la información referida en el presente artículo, de conformidad con lo establecido en la normativa vigente en materia de protección de datos de carácter personal.

30. artikulua.- Ikuskatzeko ahalmenak.

Artículo 30.- Facultades de inspección.

1.- Lehiaren Euskal Agintaritzako langileak, Ikerketako zuzendariak beharrezko baimena eta akreditazioa emanda, agintaritzaren agenteak izango dira, eta behar beste ikuskapen egin ahal izango dituzte, lege hau behar bezala aplikatzeko.

1.- El personal de la Autoridad Vasca de la Competencia debidamente autorizado y acreditado por el director o la directora de Investigación tendrá la condición de agente de la autoridad y podrá realizar cuantas inspecciones sean necesarias para la debida aplicación de esta ley.

Halaber, ikuskapenak egitean ikuskapenaren arloetako adituek edo perituek lagunduta joan ahal izango dira, baita informazioaren teknologian adituak direnek lagunduta; horiek guztiek Ikerketa Zuzendariaren baimen egokia izan beharko dute.

Asimismo, podrá ir acompañado de expertos o peritos en las materias sobre las que verse la inspección, así como de expertos en tecnologías de la información, todos ellos debidamente autorizados por el director o la directora de Investigación.

2.- Lan horiek egiteko baimena duten langileek Lehiaren Defentsari buruzko uztailaren 3ko 15/2007 Legearen 40. artikuluan jasotzen diren ikuskapen-ahalmenak izango dituzte.

2.- El personal autorizado para tal fin ejercerá las facultades de inspección establecidas en el artículo 40 de la Ley 15/2007, de 3 de julio, de Defensa de la Competencia, en las mismas condiciones establecidas en el mismo.

3.- Herri-agintariek beharrezko babesa eta laguntza emango diete Lehiaren Euskal Agintaritzako langileei, ikuskapena egin dezaten.

3.- Las autoridades públicas prestarán la protección y el auxilio necesario al personal de la Autoridad Vasca de la Competencia para el ejercicio de las funciones de inspección.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

DISPOSICIONES ADICIONALES

Lehenengoa.- Lehiaren Euskal Agintaritzaren jardueren hasiera.

Primera.- Inicio de actividades de la Autoridad Vasca de la Competencia.

1.- Lehiaren Euskal Agintaritzaren jarduerak noiz hasi Eusko Jaurlaritzak erabakiko du, agintaritzaren jardunerako barne-erregelamendua onartu ostean.

1.- El inicio de actividades se determinará por el Gobierno Vasco, una vez aprobado el reglamento interno de actuación de la Autoridad Vasca de la Competencia.

2.- Lehiaren Euskal Agintaritzak Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzuaren titularitatekoak diren eskubide eta betebeharrak eskuratuko ditu.

2.- La Autoridad Vasca de la Competencia se subrogará en los derechos y obligaciones de titularidad del Tribunal Vasco de Defensa de la Competencia y del Servicio de Defensa de la Competencia de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Bigarrena. Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzua desagertzea

Segunda.- Extinción del Tribunal Vasco de Defensa de la Competencia y del Servicio de Defensa de la Competencia de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

1.- Lehiaren Euskal Agintaritza lanean hastearekin batera, desagertu egingo dira Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzua.

1.- Con el inicio de actividades de la Autoridad Vasca de la Competencia quedarán extinguidos el Tribunal Vasco de Defensa de la Competencia y el Servicio de Defensa de la Competencia de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

2.- Lehiaren Euskal Agintaritza lanean hastean beren zerbitzuak Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegian eta Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzuan burutzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko funtzionarioak Lehiaren Euskal Agintaritzan sartuko dira, horretarako onartuko den lanpostuen zerrendan zehaztuko den moduan.

2.- Los funcionarios de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi que en el momento del inicio de actividades de la Autoridad Vasca de la Competencia presten sus servicios en el Tribunal de Defensa de la Competencia y en el Servicio de Defensa de la Competencia de la Comunidad Autónoma de Euskadi se integrarán en la Autoridad Vasca de la Competencia en los términos que se determinen en la relación de puestos de trabajo que se apruebe a tal efecto.

3.- Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko egoki iritzitako sailen eta haren erakunde autonomoen egitura organikoak egokituko ditu, Lehiaren Euskal Agintaritzari lege honetan zehazturiko helburuak betetzeko ezarritako eginkizunak eta behar diren giza baliabideak esleitu ahal izateko.

3.- El Consejo de Gobierno procederá a la adecuación de las estructuras orgánicas en aquellos departamentos de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y organismos autónomos en que resulte conveniente a fin de asignar a la Autoridad Vasca de la Competencia las funciones y medios personales necesarios para llevar a cabo los fines que la presente Ley le encomienda.

Hirugarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoak Gatazken arloko Aholku Batzordean izango dituen ordezkariak izendatzea.

Tercera.- Nombramiento de los representantes de la Comunidad Autónoma de Euskadi en la Junta Consultiva en materia de conflictos.

Estatuak eta autonomia-erkidegoek lehiaren defentsaren arloan dituzten eskumenen koordinazioari buruzko otsailaren 21eko 1/2002 Legeak sortutako Gatazken arloko Aholku Batzordean Euskal Autonomia Erkidegoak izango dituen ordezkariak ekonomia-politikaren eta lehiaren defentsaren ardura duen sailburuak izendatuko ditu, Lehiaren Euskal Kontseiluaren ekimenez.

El consejero o consejera competente en materia de política económica y defensa de la competencia nombrará, a iniciativa del Consejo Vasco de la Competencia, a los representantes de la Comunidad Autónoma de Euskadi en la Junta Consultiva en materia de conflictos creada por la Ley 1/2002, de 21 de febrero, de coordinación de las competencias del Estado y las Comunidades Autónomas en materia de Defensa de la Competencia.

Laugarrena.- Ordezko araubidea.

Cuarta.- Régimen normativo supletorio.

Lege honek zehazten ez duen guztiari dagokionez, aplikatzekoa izango da erakunde autonomo administratiboak erregulatzeko arautegiak xedatutakoa.

En todo lo que no establezca la presente Ley, será de aplicación lo dispuesto por la normativa reguladora de los organismos autónomos administrativos.

Bosgarrena.- Karguan jarraitzea.

Quinta.- Continuidad en el cargo.

Lehendakariak eta Lehiaren Euskal Kontseiluko kideek, kargu-aldia agortu eta gero ere, dituzten eginkizunak betetzen jarraituko dute, beren ordezkoak izendatu arte.

El presidente o la presidenta y los vocales del Consejo Vasco de la Competencia, una vez expirado el plazo del mandato de cada uno de ellos, habrán de seguir en el ejercicio de sus funciones hasta el nombramiento de sus sustitutos.

Seigarrena.- Arauen berregituraketatik kanpo geratzea.

Sexta.- Exclusión de la reestructuración reglamentaria.

Lehiaren Euskal Agintaritzak ez du bete beharko Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean -azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretu bidez onartu zen- 13. artikuluan aurreikusten dena.

No será de aplicación a la Autoridad Vasca de la Competencia lo previsto en el artículo 13 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

DISPOSICIONES TRANSITORIAS

Lehenengoa.- Lehiaren organoei buruzko erreferentziak tramitazioan dauden espedienteetan.

Primera.- Referencia a los órganos de la competencia en los expedientes en tramitación.

Lege hau indarrean sartu baino lehen hasitako prozedurak izapidetzean, Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiari eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzuari egindako aipamenak, Lehiaren Euskal Kontseiluari eta Ikerketa Zuzendaritzari, hurrenez hurren, egindakoak direla ulertuko da.

En la tramitación de los procedimientos iniciados antes del inicio de actividades de la Autoridad Vasca de la Competencia, las referencias al Tribunal Vasco de Defensa de la Competencia y al Servicio de Defensa de la Competencia de la Comunidad Autónoma de Euskadi se entenderán realizadas, respectivamente, al Consejo Vasco de la Competencia y a la Dirección de Investigación.

Bigarrena.- Aurrezki-kutxetako gobernu-organoen luzapena.

Segunda.- Prórroga de los órganos de gobierno de las cajas de ahorros.

Helbide soziala Euskadin duten aurrezki-kutxetako kontseilari nagusien, administrazio-kontseiluko kideen eta kontroleko batzordeko kideen aginduak, 2012ko martxoaren 1etik apirilaren 30era bitartean, biak barne, iraungitzen direnak, automatikoki luzatuko dira, salbuespenez, harik eta erakunde horietako gobernu-organoak berriz izendatu arte, horretarako Aurrezki Kutxen Lege berrian jasoko den araudiaren arabera, egun Eusko Legebiltzarrean tramitatzen ari den lege-proiektua onetsi ondoren.

Los mandatos de los consejeros generales, de los miembros del Consejo de Administración y de la Comisión de Control de las Cajas de Ahorros con domicilio social en el País Vasco cuya caducidad se produzca entre el día 1 de marzo y el día 30 de abril, ambos inclusive, de 2012, quedarán automáticamente prorrogados, de forma excepcional, hasta que sea efectiva la designación de los nuevos órganos de gobierno de tales entidades, de acuerdo con la normativa que a tal efecto se contemple en la nueva Ley de Cajas de Ahorros, una vez sea aprobado el proyecto de ley que actualmente se tramita en el Parlamento Vasco.

Hori horrela izanik ere, indarrean dagoen araudian aurreikusitako arrazoiengatik Legebiltzarrean tramitatzen ari den lege-proiektua onetsiko ez balitz, aurrezki-kutxetako gobernu-organoek adierazitako arrazoietako bat gertatu eta hilabeteko epean gobernu-organo horiek berritzeko prozesuak deituko dituzte, aurrezki-kutxen alorrean indarrean dagoen legedian xedatutakoaren arabera.

Sin perjuicio de lo anterior, en el caso de que dicho proyecto de ley que se halla en tramitación en el Parlamento no llegase a ser aprobado, por los motivos previstos en la normativa vigente, los órganos de gobierno de las cajas de ahorros convocarán en el plazo de un mes desde que tenga lugar alguno de los motivos indicados, los procesos de renovación de dichos órganos de gobierno, de conformidad con lo dispuesto en la legislación vigente en materia de cajas de ahorros.

Gaur egun hasita dauden aurrezki-kutxetako gobernu-organoak berritzeko prozedurak indargabetuta gelditzen dira. Aurreko paragrafoan adierazitako arrazoietako bat gertatuz gero, aurrezki-kutxetako gobernu-organoek hilabeteko epean hasiko dituzte organo horiek berritzeko prozedurak, indargabetuta geratu ziren tramitetik aurrera.

Los procedimientos de renovación de los órganos de gobierno de las cajas de ahorros iniciados en la actualidad quedan suspendidos. En el supuesto de que se produzca uno de los motivos indicados en el párrafo anterior, los órganos de gobierno de las cajas de ahorros, reiniciarán en el plazo de un mes los procedimientos de renovación de los mismos, a partir del trámite en que habían quedado suspendidos.

AZKEN XEDAPENA.- Indarrean sartzea.

DISPOSICIÓN FINAL.- Entrada en vigor.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean lege hau.

La presente Ley entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Por consiguiente, ordeno a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi, particulares y autoridades, que la guarden y hagan guardarla.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 6a.

Vitoria-Gasteiz, a 6 de febrero de 2012.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común