Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

15. zk., 2012ko urtarrilaren 23a, astelehena

N.º 15, lunes 23 de enero de 2012


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca
334
334

278/2011 DEKRETUA, abenduaren 27koa, atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituena.

DECRETO 278/2011, de 27 de diciembre, por el que se regulan las instalaciones en las que se desarrollen actividades potencialmente contaminadoras de la atmósfera.

Europako aire-kalitateari eta atmosfera garbiagoari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008ko maiatzaren 21eko 2008/50/EE Zuzentaraua sortu da, esparru-zuzentaraua eta zuzentarau alabak berrikusi eta bateratzeko beharraren ondorioz. Esparru Zuzentarauak eta zuzentarau alabek ezartzen dituzte gizakion osasuna eta ekosistemak babesteko kontzentrazioen gehieneko balioak eta alerta-atalaseak. 2008/50/EE Zuzentarau horrek eguneratu egiten ditu aire-kalitatearen helburuak eta ditu aire-kalitatea ebaluatzeko metodo eta irizpideak ezartzen ditu.

La Directiva 2008/50/CE del Parlamento Europeo y del Consejo, de 21 de mayo de 2008, relativa a la calidad del aire ambiente y a una atmósfera más limpia en Europa, se genera como consecuencia de la revisión y necesidad de integración de las conocidas como Directiva marco y Directivas hijas de establecimiento de valores límite de concentración y umbrales de alerta para proteger la salud humana y los ecosistemas. La Directiva 2008/50/CE actualiza objetivos de calidad del aire y establece métodos y criterios comunes para su evaluación.

Atmosferaren kutsaduraren alorrean Estatuak duen legegintza-eskumena Airearen Kalitateari eta Atmosferaren Babesari buruzko azaroaren 15eko 34/2007 Legearen bidez gauzatzen da. Lege horren xedea da atmosfera-kutsadura prebenitzea, zaintzea eta gutxitzea. Oinarri horiek saihestu eta murriztu egingo dute kutsadurak pertsonengan, ingurumenean eta bestelako edozein ondasunetan eragin ditzakeen kalteak.

La competencia legislativa del Estado en materia de contaminación atmosférica se ejerce a través de la Ley 34/2007, de 15 de noviembre, de Calidad del Aire y Protección del Medio Ambiente, la cual tiene por objeto establecer las bases en materia de prevención, vigilancia y reducción de la contaminación atmosférica con el fin de evitar o aminorar los daños que de ella puedan derivarse para las personas, el medio ambiente y demás bienes de cualquier naturaleza.

Helburu hori lortu nahian, lege horrek xedatzen du administrazioaren esku-hartzeari buruzko erregimen espezifikoaren mende egon behar dutela atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako zenbait instalaziok. Horretarako, legeak finkatutako hiru taldeetako batean (A, B eta C) identifikatu, ezarri eta multzokatzen ditu modu berariaz eta banan-banan kontrolatu behar diren jarduerak.

En consecución de este objetivo la citada norma determina el sometimiento de ciertas instalaciones en las que se desarrollan actividades potencialmente contaminadoras de la atmósfera, a un régimen de intervención administrativa específico. Para ello identifica, asigna y cataloga en alguno de los tres grupos A, B y C que recoge la Ley, a aquellas actividades que considera deben ser objeto de un control específico e individualizado.

Urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuak, atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen duenak eta bera ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituenak, aldatu egin du jardueren katalogo hori.

Dicho catálogo ha sido recientemente modificado por el Real Decreto 100/2011, de 28 de enero, por el que se actualiza el catálogo de actividades potencialmente contaminadoras de la atmósfera y se establecen las disposiciones básicas para su aplicación.

Bestalde, azaroaren 15eko 34/2007 Legeak ahalmena ematen die autonomia-erkidegoei: beren lurralde-eremuan aire-kalitatearen helburuak ezartzeko eta betearazteko; beharrezkoak diren kontrol- eta ikuskapen-neurriak hartzeko araua betetzen dela bermatzeko; eta, zehatzeko ahala gauzatzeko. Horrez gain, arau horrek autonomia-erkidegoei, beren lurralde-eremuan, ahalmena ematen die, baimendutako kontrol-erakundeen prozedurak definitzen dituzten irizpide komunak ezartzeko eta erakunde horiek beren autonomia-erkidegoko beste administrazio eskumendunekin dituzten harremanak zehazteko.

Por otro lado, la Ley 34/2007, de 15 de noviembre, habilita a las comunidades autónomas para establecer y hacer cumplir los objetivos de calidad del aire en su ámbito territorial, adoptar las medidas de control e inspección necesarias para garantizar el cumplimiento de la norma y ejercer la potestad sancionadora. Asimismo, el citado precepto faculta a las comunidades autónomas para que determinen, dentro de su territorio, los criterios comunes que definen los procedimientos de los organismos de control autorizados, así como las relaciones de éstos con las diferentes administraciones competentes de su comunidad autónoma.

Gainera, 100/2011 Errege Dekretuak, urtarrilaren 28koak, xedapen iragankor bakarrean, aipatzen du autonomia-erkidego bakoitzak ezarri beharko dituela Errege Dekretuari egokitzeko epeak, indarrean sartu baino lehenago funtzionamenduan eta legezkoturik zeuden jardueretarako eta indarrean dagoen legeriaren arabera dagozkien baimenak eskatu dituzten jardueretarako. Epe hori lau urte baino gutxiagokoa izango da.

El Real Decreto 100/2011, de 28 de enero, recoge en su disposición transitoria única que las comunidades autónomas fijarán los plazos de adaptación a lo establecido en la misma para las instalaciones legalmente en funcionamiento con anterioridad a su entrada en vigor, o que hayan solicitado las correspondientes autorizaciones exigibles por la normativa aplicable, sin que dichos plazos de adaptación puedan superar los cuatro años.

Dekretu hau araudi-esparru horretan ezartzen da, eta atmosfera kutsa dezaketen jarduerak egiteko instalazioetako emisio atmosferikoen kontrola eta prebentzioa arautzeko xedea du. Arautu egiten du kutsagarritzat jotzen dituen jarduera horiek egiteko instalazioetan aplika daitekeen erregimen juridikoa; eta bi erregimen bereizten ditu, baimena edo jakinarazpena, egiten den jarduera-motaren arabera.

El presente Decreto se dicta en este marco normativo con el objeto de regular el control y la prevención de las emisiones atmosféricas procedentes de instalaciones donde se desarrollan actividades potencialmente contaminadoras de la atmósfera y regula el régimen jurídico aplicable a las instalaciones donde se desarrollen dichas actividades, estableciendo dos regimenes diferenciados, autorización o notificación, en función del tipo de actividad que se desarrolle.

Gainera, autonomia-erkidegoei dagokie zehaztea aldaketa bat funtsezkoa den edo ez, estatuak gai honen inguruan duen oinarrizko araudiaren arabera.

Además, según la legislación básica del estado en esta materia, corresponde a las comunidades autónomas concretar en qué términos es calificada la modificación de una instalación como sustancial.

Finean, administrazioaren xedea instalazioaren gainean izango duen esku-hartzea egokitzea izango da, instalazio horren kutsatze-ahalmen osoaren arabera; non eta jarduera hori egiteko ez den aplikatu behar kutsaduraren prebentzio eta kontrol erabatekoaren legeria.

Se trata de adecuar el grado de intervención administrativa sobre la instalación al potencial contaminador total de la misma, salvo que al desarrollo de su actividad le sea de aplicación la legislación sobre prevención y control integrado de la contaminación.

Baimen-erregimena zorrotzagoa da; hain zuzen ere, ezarri egingo da, atmosfera-kutsadura eragin dezaketen jardueren katalogoan sartutako jardueraren bat egiten duten instalazioak eraikitzean, muntatzean, ustiatzean, lekualdatzean edo bertan funtsezko aldaketa bat egitean. Jarduera horiek A edo B taldekoak izan behar dute, edota mota bereko jarduerak, baldin eta disolbatzaileak ekoitzi, manipulatu edo kontsumitzeko gaitasunen edo potentzien batura A edo B taldeetan sartzeko atalasea baino altuagoa bada.

El régimen de autorización será de aplicación a la construcción, montaje, explotación, traslado o modificación sustancial, de aquellas instalaciones en las que se desarrollen alguna de las actividades incluidas en el catálogo de actividades potencialmente contaminadoras de la atmósfera, pertenecientes al grupo A o B o actividades de un mismo tipo de manera que la suma de las potencias o capacidades de producción, manipulación o consumo de disolventes supere el umbral considerado para la pertenencia a los grupos A o B de dicho tipo de actividad.

Jakinarazpen-erregimena C taldeko jarduerak egiten dituzten instalazioei ezarriko zaie, edota mota bereko jarduerei, baldin eta disolbatzaileak ekoitzi, manipulatu edo kontsumitzeko gaitasunen edo potentzien batura C taldean sartzeko atalasea baino altuagoa bada. Jakinarazpena jarduera egiten den instalazioaren titularrak egin beharko du, eta Dekretu honetan zehaztutako agiriak aurkeztu beharko ditu, administrazioa jakinaren gainean egon dadin.

El régimen de notificación se aplicará a las instalaciones en las que se desarrollen actividades grupo C o varias actividades de un mismo tipo de manera que la suma de sus potencias, capacidades de producción, de manipulación o de consumo de disolventes supere el umbral considerado para la pertenencia al grupo C de dicho tipo de actividad, el cual consiste en la notificación de inicio de la actividad por parte de la persona titular de la instalación donde se desarrolle la actividad, junto con la documentación que se recoge en el presente Decreto, al objeto de que la administración tenga constancia de la misma.

Bi erregimenetan, besteak beste, honako hauek zehazten dira: baimenaren edo jakinarazpenaren edukia, aldaketak, indarraldiak eta berriztatzeak. Horrez gain, zehaztu egiten dira ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailak emisioen gehieneko balioak zehazteko kontuan hartu behar dituen parametroak, eta, aintzat hartzen da prebentzio- eta babes-neurriak hartzeko aukera, emisio atmosferikoei dagokienez.

En ambos regímenes, se determina, entre otros, el contenido de la autorización o notificación, modificaciones, plazos de vigencia y renovación. Además, se especifican aquellos parámetros que el departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente debe tener en cuenta para determinar los valores límite de emisión y se prevé la posibilidad de adoptar medidas de prevención y protección en relación con las emisiones atmosféricas.

Bestalde, derrigorrean bete behar diren zenbait agindu jasotzen ditu dekretu honek. Agindu horiek azaroaren 15eko 34/2007 Legeak ezartzen ditu. Agindu horiek betetzen ez badira, gerta liteke, baimena galtzeaz gain, administrazio-erantzukizunak jasan behar izatea: kasu bakoitzean sor litezkeenak.

Por otro lado, existen unas prescripciones de obligado cumplimiento, recogidas en el presente Decreto, que responden a las establecidas en la Ley 34/2007, de 15 de noviembre, y cuyo incumplimiento podrá conllevar la pérdida de la autorización pertinente, así como las responsabilidades administrativas que puedan derivarse de cada caso.

Azkenik, dekretuak ikuskaritza-, zaintza- eta zehapen-erregimenak zehazten ditu, Dekretua bera bete egiten dela bermatzeko.

Por último, el Decreto regula la inspección, vigilancia y régimen sancionador para garantizar el cumplimiento del mismo.

Dekretu honen bidez, administrazio-eginbeharrak ere erraztu egingo dira; izan ere, aukera emango du atmosfera kutsa dezaketen jarduerak egiten dituzten instalazioen espedienteak telematikoki izapidetzeko.

Mediante el presente Decreto se potencia también la simplificación administrativa mediante la previsión de la tramitación telemática de los expedientes de las instalaciones en las que se desarrollan actividades potencialmente contaminadoras de la atmósfera.

Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Batzordearen aurretiazko txostena aintzat hartuta; Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren erabakiari jarraiki; Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren proposamenez; eta Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak 2011ko abenduaren 27ko saioan eztabaidatu eta onartu ondoren, honakoa

En su virtud, previo informe de la Comisión Ambiental del País Vasco, y de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, a propuesta de la Consejera de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno Vasco en su sesión del día 27 de diciembre de 2011,

XEDATZEN DUT:

DISPONGO:

I. KAPITULUA

CAPÍTULO I

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.- Xedea.

Artículo 1.- Objeto.

Dekretu honen xedea da atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzea, Euskal Autonomia Erkidegoan atmosferaren kutsadura prebenitu, zaindu eta gutxitzeko.

El presente Decreto tiene por objeto la regulación de las instalaciones en las que se desarrollen actividades potencialmente contaminadoras de la atmósfera, con la finalidad de lograr la prevención, vigilancia y reducción de la contaminación atmosférica en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2. artikulua.- Aplikazio-eremua.

Artículo 2.- Ámbito de aplicación.

Dekretu honen aplikazio-eremuan sartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan dauden atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak. Instalazio horiek urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren eranskinean daude; errege-dekretu horrek atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen du, eta bera ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen ditu.

Quedan incluidas dentro del ámbito de aplicación de este Decreto las instalaciones en las que se desarrollan actividades potencialmente contaminadoras de la atmósfera reguladas en el anexo del Real Decreto 100/2011, de 28 de enero, por el que se actualiza el catálogo de actividades potencialmente contaminadoras de la atmósfera y se establecen las disposiciones básicas para su aplicación, sitas en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

3. artikulua.- Definizioak.

Artículo 3.- Definiciones.

Dekretu honetan ezarritakoetarako, hona hemen nola ulertu behar diren termino hauek:

A efectos de lo dispuesto en este Decreto se entenderá por:

- Atmosfera kutsa dezakeen jarduera, aurrerantzean AKDJ: izaera, kokapena edo erabiltzen dituen prozesu teknologikoak direla eta, kutsadura-iturri den jarduera; bere ezaugarrien ondorioz kontrol- eta jarraipen-erregimen zorrotzago baten mende egon beharra izan dezakeena. Eta bereziki, urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren eranskineko katalogoan azaltzen diren jarduerak; errege-dekretu horrek atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen du, eta bera ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen ditu.

- Actividad potencialmente contaminadora de la atmósfera, en adelante APCA: aquella que por su propia naturaleza, ubicación o por los procesos tecnológicos utilizados constituya una fuente de contaminación cuyas características puedan requerir que sea sometida a un régimen de control y seguimiento más riguroso y, en particular, aquella que esté incluida en el catálogo del anexo del Real Decreto 100/2011, de 28 de enero, por el que se actualiza el catálogo de actividades potencialmente contaminadoras de la atmósfera y se establecen las disposiciones básicas para su aplicación.

- AKDJ baimena: Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailaren ebazpena da, instalazio osoa edo horren zati bat ustiatzeko ahalmena ematen duena baldintza batzuk betez gero; horren bidez, bermatzen da instalazioak Dekretu honetako xedea eta xedapenak betetzen dituela.

- Autorización de APCA: es la resolución del departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente de la Comunidad Autónoma del País Vasco que permite explotar la totalidad o parte de una instalación bajo determinadas condiciones, destinada a garantizar que la misma cumple el objeto y las disposiciones de este Decreto.

- Emisioen kanpo-kontrola: ingurumen-kontrolaren erakundeek egindako egiaztatze- eta baieztatze-lana da. Horren bidez adierazten da atmosferaren kutsadura prebenitzeko, zuzentzeko, segimendua egiteko eta hori kontrolatzeko sistemek behar bezala funtzionatzen dutela. Halaber, adierazten du emisioen gehieneko balioak eta baimenean nahiz atmosferaren kutsaduraren alorreko araudian ezarritako baldintzak betetzen direla.

- Control externo de las emisiones: es la comprobación y verificación por entidades de control ambiental del correcto funcionamiento de los sistemas de prevención, corrección, seguimiento y control de la contaminación atmosférica, de los valores límite de emisión, y de las condiciones establecidas en la autorización y en la normativa aplicable en materia de contaminación atmosférica.

- Emisioen barne-kontrola edo autokontrola: instalazioaren arduradunak egiten duen egiaztapena da. Ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailak zehaztutako irizpideen eta bitartekoen bidez, arduradunak egiaztatzen du atmosfera-kutsadura prebenitzeko eta zuzentzeko, kutsaduraren segimendua egiteko eta kontrolatzeko sistemek behar bezala funtzionatzen dutela; halaber, adierazten du emisioen gehieneko balioak eta AKDJ baimenean nahiz atmosfera-kutsaduraren alorreko araudian ezarritako baldintzak betetzen direla.

- Control interno o autocontrol de las emisiones: es la comprobación por parte de la persona responsable de la instalación, de acuerdo a los criterios y por los medios que se determinen por parte del departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente, del correcto funcionamiento de los sistemas de prevención, corrección, seguimiento y control de la contaminación atmosférica, de los valores límite de emisión, y de las condiciones establecidas en la autorización de APCA y en la normativa aplicable en materia de contaminación atmosférica.

- Ingurumen-kontrolerako erakundea, aurrerantzean IKE: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoarekin lankidetzan, ingurumena kontrolatzen duen erakundea da; nortasun juridiko propioa du, eta publikoa edo pribatua izan daiteke.

- Entidad de control ambiental, en adelante ECA: entidad de control ambiental colaboradora de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco en materia ambiental, con personalidad jurídica propia, de carácter público o privado.

- Emisioa: atmosferara deskargatzea, modu jarraituan edo ez jarraituan, atmosferaren kutsadura eragin dezakeen edozein iturritatik zuzenean edo zeharka eratortzen diren materiak, substantziak edo energia-formak.

- Emisión: descarga a la atmósfera, continúa o discontinua, de materias, sustancias o formas de energía procedentes, directa o indirectamente, de cualquier fuente susceptible de producir contaminación atmosférica.

- Emisio barreiatuak: modu jarraituan edo ez jarraituan, foku kanalizatuen bidez izan gabe, atmosferara deskargatzen den partikula edo gas oro; partikula edo gas horiek atmosfera-kutsadura sor dezakeen edozein iturritatik eratortzen dira, zuzenean edo zeharka. Bildu gabeko emisioak ere talde horretan daude: bai leiho, ate, aire-zulo eta antzeko irekiduren bidez kanpora isuritakoak, bai zuzenean kanpoaldean sortutakoak.

- Emisiones difusas: toda descarga a la atmósfera, no realizada por focos canalizados, continua o discontinua, de partículas o gases procedentes directa o indirectamente de cualquier fuente susceptible de producir contaminación atmosférica. Quedan incluidas las emisiones no capturadas liberadas al ambiente exterior por ventanas, puertas, respiraderos y aberturas similares, o directamente generadas en exteriores.

- Emisio sistematikoak: kutsatzaileak isurtzea, modu jarraituan edo ez jarraituan; baldin eta noizean behingo emisioak badira, urtean hamabi aldiz baino gehiagoko batez besteko maiztasunez isurtzen badira, emisio bakoitzak ordubete baino gehiago irauten badu, edo, bestelako maiztasunez isurtzen badira, emisioaren iraupen globala instalazioaren funtzionamendu-denboraren % 5etik gorakoa bada.

- Emisiones sistemáticas: la emisión de contaminantes en forma continua o discontinua y siempre que existan emisiones esporádicas con una frecuencia media superior a doce veces por año natural, con una duración individual superior a una hora, o con cualquier frecuencia, cuando la duración global de la emisión sea superior al 5% del tiempo de funcionamiento de la instalación.

- Foku kanalizatua: atmosfera-kutsatzaileak atmosferara deskargatzeko baliatzen den elementu edo gailua da; ez du axola emisioa modu jarraituan, ez jarraituan edo puntualki egiten den, ez eta ekipo bakar baten bidez edo zenbait ekipo, prozesu edo/eta jardueren bidez egiten den, baina atmosfera-kutsatzaile horiek biltzeko modukoak izan behar dute, atmosferara denak batera isurtzeko.

- Foco canalizado: elemento o dispositivo a través del cual tiene lugar una descarga a la atmósfera de contaminantes atmosféricos, ya se produzca ésta de forma continua, discontinua o puntual y con origen en un único equipo o en diversos equipos, procesos y/o actividades y que puedan ser conectados para su emisión conjunta a la atmósfera.

- IKEren txostena: emisioen kanpo-kontrolari buruzko txostena da, ingurumena kontrolatzeko erakunde batek egina.

- Informe ECA: informe sobre el control externo de las emisiones, elaborado por una entidad de control ambiental.

- IKEren hasierako txostena: AKDJ instalazioaren lehen ikuskapen-txostena da, bertako emisioen kanpo-kontrolari buruzkoa eta ingurumena kontrolatzeko erakunde batek egina.

- Informe ECA inicial: primer informe de inspección de la instalación APCA sobre el control externo de las emisiones, elaborado por una entidad de control ambiental.

- Instalazioa: AKDJ bat edo gehiago egiten den unitate tekniko finkoa, mugikorra edo garraiatzeko modukoa; halaber, leku horretako jarduerekin izaera teknikoko lotura daukan beste edozein jarduera eta, gainera, eragina izan dezakeena emisioetan nahiz kutsaduran.

- Instalación: cualquier unidad técnica fija, móvil o transportable donde se desarrolle una o más APCAs, así como cualesquiera otras actividades directamente vinculadas con aquellas que guarden relación de índole técnica con las actividades llevadas a cabo en dicho lugar y que puedan tener repercusiones sobre las emisiones y la contaminación.

- Jarraibide teknikoak: dekretu honen zehaztapenak ezartzeko erabiliko diren irizpide teknikoen gidak dira.

- Instrucciones técnicas: son las guías que especifican los criterios técnicos para la aplicación de las especificaciones de este Decreto.

- Emisioak etengabe neurtzeko sistema: emisio bat behar bezala neurtzeko, beharrezkoak diren parametro fisiko eta kimiko guztiak modu jarraituan neurtzeko eta parametro horiek neurriarekin konbinatzeko ekipamendua, horrela, kutsatzaile baten isurpen-maila modu egokian adierazteko. Osagai hauek izan ohi ditu: analizatzailea, laginak hartzeko osagarriak, erreferentzia-parametroak neurtzeko gailuak, datu-prozesagailua eta erregistro-unitatea, besteak beste.

- Sistema de medición de emisiones en continuo: equipamiento necesario para medir en continuo todos los parámetros físicos y químicos necesarios para la correcta cuantificación de una emisión, y combinar estos con la medida para expresar de forma conveniente el valor de emisión de un contaminante. Usualmente incluye: analizador, complementos para la toma de muestras, dispositivos para la medición de parámetros de referencia, procesador de datos, unidad de registro, etc.

- Titularra: instalazio bat daukan edo ustiatzen duen edozein pertsona fisiko edo juridiko.

- Titular: cualquier persona física o jurídica que explote o posea la instalación.

- Emisioen gehieneko balioak, aurrerantzean EGB: atmosfera-kutsaduraren eraginak prebenitzeko edo gutxitzeko emisio bakoitzean aldi jakin batean edo hainbat alditan eta egoera jakin batzuetan gainditu ezin den kutsatzaile baten edo gehiagoren zenbatekoa adierazten du.

- Valores límite de emisión, en adelante VLE: cuantía de uno o más contaminantes en emisión que no debe sobrepasarse dentro de uno o varios períodos y condiciones determinados, con el fin de prevenir o reducir los efectos de la contaminación atmosférica.

4. artikulua.- Eskumenen esleipena.

Artículo 4.- Atribución de competencias.

Dekretu honetan araututakoa ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailak aplikatuko du.

Corresponde al departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente la aplicación de lo establecido en el presente Decreto.

II. KAPITULUA

CAPÍTULO II

ATMOSFERARA EGITEN DIREN EMISIOEN PREBENTZIOA ETA KONTROLA

PREVENCIÓN Y CONTROL DE LAS EMISIONES A LA ATMÓSFERA

5. artikulua.- Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak egiten diren instalazioen titularren betebeharrak.

Artículo 5.- Obligaciones de las personas titulares de las instalaciones donde se desarrollen actividades potencialmente contaminadoras de la atmósfera.

AKDJ instalazioen titularrek honako hauek bete behar dituzte:

Las personas titulares de instalaciones APCA deberán:

1.- Ezinbesteko baimena izatea edo ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailari jakinarazpena bidaltzea, Dekretu honetako II. kapituluan zehaztutako baldintzen arabera.

1.- Disponer de la preceptiva autorización o realizar la notificación al departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente en las condiciones establecidas en el Capítulo II del presente Decreto.

2.- Emisioak kontrolatzeari eta sakabanatzeari buruzko xedapenak betetzeko beharrezkoak diren elementuak erabilgarri izatea instalazioan, guztiz edo partzialki martxan jartzeko unean nahiz instalazioa funtzionamenduan den bitartean, AKDJ baimenean funtzionamendu anomaloetarako bestelako neurri batzuk zehazten direnean salbu.

2.- Tener operativos, en el momento de la puesta en marcha total o parcial de la instalación y mientras ésta se encuentre en funcionamiento, salvo que expresamente se consideren otras medidas en la autorización de APCA para los casos de funcionamiento anómalo, los elementos necesarios para el cumplimiento de las disposiciones relativas al control y dispersión de las emisiones.

3.- Eskakizunak betetzea, eta baimenean nahiz atmosfera-kutsaduraren alorrean aplikagarri den araudian zehaztutako EGBak errespetatzea.

3.- Cumplir las exigencias y respetar los VLE marcados en las autorizaciones y en la normativa aplicable en materia de contaminación atmosférica.

4.- Emisioen eta, hala dagokienean, aire-kalitatearen kontrolak egitea, baimenetan, dekretu honetan eta gainerako araudi aplikagarrian zehaztutako moduan eta maiztasunez.

4.- Realizar controles de sus emisiones y, cuando corresponda, de la calidad del aire, en la forma y periodicidad prevista en las autorizaciones, en el presente Decreto, y en el resto de normativa aplicable.

5.- Ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion saila jakinaren gainean jartzea eta beharrezko diren prebentzio-neurriak hartzea, luzatu gabe eta horretarako agindua jaso beharrik gabe, instalazioak eragindako atmosfera-kutsadurak kalte larriak sortzeko arriskua saihestezina denean.

5.- Poner en conocimiento del departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente y adoptar, sin demora y sin necesidad de requerimiento alguno, las medidas preventivas necesarias cuando exista una amenaza inminente de daño significativo por contaminación atmosférica procedente de la instalación.

6.- Instalazioan pertsonen segurtasun edo osasunean nahiz ingurumenean kaltea eragin duen atmosfera-kutsadura gertatzean, luzatu gabe eta horretarako agindua jaso beharrik gabe, neurriak hartzea beste kalte batzuk saihesteko eta berehala ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailari jakinaraztea.

6.- Adoptar sin demora y sin necesidad de requerimiento alguno, y poner en conocimiento inmediato del departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente, las medidas de evitación de nuevos daños cuando se haya causado una contaminación atmosférica en la instalación que haya producido un daño para la seguridad o la salud de las personas y para el medio ambiente.

7.- Araudiak ezarritakoari jarraiki, aplikatu behar diren baldintza teknikoak betetzea, bai eta ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailak jarraibide teknikoetan ezarritakoak ere, betiere gizakien osasuna eta ingurumena babesteko.

7.- Cumplir los requisitos técnicos que le sean de aplicación conforme establezca la normativa, y los establecidos por el departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente en sus correspondientes instrucciones técnicas; en cualquier caso salvaguardando la salud humana y el medio ambiente.

8.- Atmosferara egiten diren emisioen neurketen erregistroa eguneratua izatea.

8.- Mantener un registro actualizado de las mediciones de emisiones a la atmósfera.

9.- Une oro, ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailak eta tokiko erakundeak eskatzen duten informazioa ematea; eta organo eta erakunde horiei ikuskapenak eta egiaztapenak erraztea; halaber, ikuskapen horietarako beharrezko diren instalazio-egokitzapenak egitea.

9.- Facilitar en todo momento la información que sea solicitada por el departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente y las corporaciones locales, sus actos de inspección y de comprobación, y adecuar las instalaciones que lo requieran para efectuar dichas inspecciones.

10.- Baimena behar duen instalazioak ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailari jakinaraziko dio jardueren erabateko edo aldikako hasiera, baita instalazioak bertan behera utziko dituela edo itxi egingo dituela edo instalazioaren jabetasunaren transmisioa egingo duela ere.

10.- Comunicar, en el caso de instalaciones sometidas a autorización, al departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente, el inicio parcial o total de la actividad, así como el cese, clausura o transmisión de la titularidad de las actividades e instalaciones.

11.- Atmosferara egiten diren kutsadura-emisioak minimizatzea, bai kanalizatuak bai barreiatuak; horretarako, eskura dauden teknikarik onenak ezarriko dira, ahal den neurrian.

11.- Minimizar las emisiones de contaminantes a la atmósfera, tanto las canalizadas como las difusas, aplicando, en la medida de lo posible, las mejores técnicas disponibles.

12.- Foku kanalizatuak izanez gero, dispertsio-prozedura egokienak hartzea -jarraibide teknikoetan oinarrituta-, foku horien eragin-eremuko aire-kalitatean duten inpaktua txikitzeko.

12.- Adoptar, en el caso de disponer de focos canalizados, los procedimientos de dispersión más adecuados, en base a las instrucciones técnicas, que minimicen el impacto en la calidad del aire en su zona de influencia.

6. artikulua.- Atmosferara egiten diren emisioak bildu eta kanporatzea.

Artículo 6.- Captación y evacuación de emisiones a la atmósfera.

Emisioak biltzeko eta hodi egokien bidez kanporatzeko eskatu ahal izango du ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailak. Horretaz gain, eska dezake AKDJ instalazioetatik atmosferara isurtzen diren kutsatzaileei dagozkien beharrezko neurri zuzentzaileak jartzeko ere.

El departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente podrá exigir la captación y evacuación al exterior por medio de conductos apropiados, así como, en su caso, la instalación de las medidas correctoras necesarias de las emisiones de contaminantes a la atmósfera generada en las APCAs.

7. artikulua.- Emisio barreiatuak.

Artículo 7.- Emisiones difusas.

Haien ezaugarriak direla-eta, emisio barreiatuen foku izan daitezkeen AKDJetan, beste instalazio batzuetako zenbait sistema osagarritan eta emisio barreiatuak eragin ditzaketen operazioetan, beharrezko prebentzio- eta babes-neurriak hartuko dira, foku horien inguruetan indarrean den legeriak ezarritako aire-kalitatearen maila bete dadin.

En aquellas APCAs que por su naturaleza constituyen focos potenciales de emisiones difusas, así como en determinados sistemas auxiliares de otras instalaciones y en las operaciones susceptibles de dar lugar a emisiones difusas, se adoptarán las medidas de prevención y protección necesarias para que en su entorno se mantengan los niveles de calidad del aire exigidos por la normativa vigente.

8. artikulua.- Emisioen gehieneko balioak.

Artículo 8.- Valores límite de emisión.

1.- Atmosferara isurtzen diren kutsatzaileek, zeinahi jatorritakoak direla ere, ezingo dituzte gainditu indarrean dagoen araudian jarduera bakoitzerako zehaztutako emisioen gehieneko balioak.

1.- Las emisiones de contaminantes a la atmósfera, cualquiera que sea su naturaleza, no podrán rebasar los valores límite de emisión que para cada actividad estén establecidos en la normativa vigente.

2.- Aurreko atalean xedatutakoari kalterik egin gabe, AKDJ baimenean emisioen gehieneko balioak ezartzeko edo horiek osatzen edo ordezkatzen dituzten neurri teknikoak ezartzeko, ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailak honako hauek hartuko ditu kontuan:

2.- Sin perjuicio de lo que dispone el apartado anterior, para la imposición en la autorización de AAPCA, de los valores límite de emisión, o medidas técnicas que los complementen o sustituyan, el departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente tendrá en cuenta:

a) Kutsadura saihesteko teknika eta neurri egokiak hartzea eta, ahal dela, teknika eskuragarririk onenak. Bereziki hartuko da aintzat Estatuko Administrazio Orokorrak emandako informazioa, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 8.1 artikuluan araututakoari jarraiki, informazio eskuragarria duten jardueretarako.

a) La adopción de las técnicas y medidas adecuadas para prevenir la contaminación y, en la medida de lo posible, las mejores técnicas disponibles, considerando en particular, la información suministrada por la Administración General del Estado, de acuerdo con lo establecido en el artículo 8.1 de la Ley 16/2002, de 1 de julio, de prevención y control integrados de la contaminación para aquellas actividades para las que esté disponible.

b) Instalazioaren ezaugarri teknikoak, kokapena eta bertako ingurumen-baldintzak.

b) Las características técnicas de la instalación, su implantación geográfica y las condiciones locales del medio ambiente.

c) Emisioen jatorria, eta leku batetik bestera aldatzeko duten ahalmena; horrez gain, aintzat hartuko da zer ondorio eragiten dizkieten bai pertsonei bai ingurumenari.

c) La naturaleza de las emisiones y su potencial traslado de un medio a otro, así como su incidencia en las personas y en el medio ambiente potencialmente afectados.

d) Onartutako planak eta programak, azaroaren 15eko 34/2007 Legearen 16. artikuluko 1. eta 2. ataletan araututakoari jarraiki.

d) Los planes y programas aprobados de acuerdo a lo establecido en los apartados 1 y 2 del artículo 16 de la Ley 34/2007, de 15 de noviembre.

e) AKDJ baimena ematen den unean indarrean dagoen araudiak emisioetarako zehaztutako gehieneko balioak, edota Espainiako Estatuak nahiz Europar Batasunak sinatutako nazioarteko itunetan zehaztutako gehieneko balioak.

e) Los valores límite de emisión fijados, en su caso, por la normativa en vigor en la fecha de la autorización de APCA o en los tratados internacionales suscritos por el estado español o por la Unión Europea.

9. artikulua.- Emisioen gehieneko balioak betetzea.

Artículo 9.- Cumplimiento de los valores límite de emisión.

1.- Emisioen gehieneko balioak beteko dira baldin eta banakako neurketaren emaitza bakoitzak, konfiantza-tartea kenduta, gainditzen ez baditu bere AKDJ baimenean eta atmosfera-kutsaduraren alorrean aplikagarri den araudian zehaztutako emisioen gehieneko balioak.

1.- Se considera que se cumplen los valores límite de emisión si cada resultado de la medición individual, restado el intervalo de confianza, no supera los valores límite de emisión establecidos en la autorización de APCA y en la normativa aplicable en materia de contaminación atmosférica.

2.- Orokorrean, eta AKDJ baimenean zehaztutakoari kalterik egin gabe, emisioak etengabe neurtzeko sistemetan emisioen gehieneko balioak beteko dira, baldin eta honako hauek betetzen badira:

2.- Como norma general, y sin perjuicio de lo establecido en la autorización de APCA, se considerará que se cumplen los valores límite de emisión en los sistemas de medición de emisiones en continuo si:

a) Urtebetean neurtutako baliozkotutako orduko bataz besteko balioen % 95ek ez gainditzea zehaztutako emisioen gehieneko balioa.

a) El 95% de los valores medios horarios validados a lo largo de un año no supera el valor límite de emisión establecido.

b) Baliozkotutako orduko bataz besteko balio bakar batek ere ez gainditzea emisioen gehieneko balioa, 1,5 baino handiagoko faktorean.

b) Ninguna de las medias horarias validadas supera el valor límite de emisión en un factor superior a 1,5.

Orduko batez besteko balio balioztatuak benetako ustiapen-epean zehaztuko dira, orduko bataz besteko baliozko balioak oinarri hartuta; balio horiek 3. atalean zehaztutako konfiantza-tartea kendu ondoren neurtuko dira.

Los valores medios validados horarios se determinarán durante el plazo de explotación efectivo a partir de los valores medios por hora válidos, medidos tras sustraer el valor de intervalo de confianza indicado en apartado 3.

3.- Konfiantza-tartea AKDJ baimenean zehaztutako metodoaren araberakoa izango da.

3.- El intervalo de confianza será el asociado al método especificado en la autorización de APCA.

Nolanahi ere, neurtutako emaitza bakarraren % 95eko konfiantza-tarteen balioak ezin izango dira emisioen balio-mugen ehuneko hauek baino handiagoak izan:

En todo caso, los valores de los intervalos de confianza del 95% de un único resultado medido no excederán los siguientes porcentajes de los valores límite de emisión:

- Partikula guztiak: % 30.

- Partículas totales: 30%.

- Karbono monoxidoa: % 10.

- Monóxido de carbono: 10%.

- Sufre dioxidoa: % 20.

- Dióxido de azufre: 20%.

- Nitrogeno dioxidoa: % 20.

- Dióxido de nitrógeno: 20%.

- Karbono organiko guztia: % 30.

- Carbono orgánico total: 30%.

- Hidrogeno kloruroa: % 40.

- Cloruro de hidrógeno: 40%.

- Hidrogeno fluoruroa: % 40.

- Fluoruro de hidrogeno: 40%.

- Guztizko sufre murriztua: % 20.

- Azufre total reducido: 20%.

- Metal astunak: % 40.

- Metales pesados: 40%.

- Poliklorodibentzodioxinak eta poliklorodibentzofuranoak: % 40.

- Policlorodibenzodioxinas y policlorodibenzofuranos: 40%.

III. KAPITULUA

CAPÍTULO III

ATMOSFERA KUTSA DEZAKETEN JARDUERAK EGITEN DITUZTEN INSTALAZIOETAKO ADMINISTRAZIO-ERREGIMENA

RÉGIMEN ADMINISTRATIVO DE LAS INSTALACIONES DONDE SE DESARROLLAN ACTIVIDADES POTENCIALMENTE CONTAMINADORAS DE LA ATMÓSFERA

1. ATALA

SECCIÓN 1.ª

BAIMEN-ERREGIMENA

RÉGIMEN DE AUTORIZACIÓN

10. artikulua.- Baimena behar duten instalazioak.

Artículo 10.- Instalaciones sometidas a autorización.

AKDJ baimena beharrezkoa izango da 100/2011 Errege Dekretuaren eranskineko AKDJ katalogoko jarduerak egiten dituzten instalazioak eraikitzeko, muntatzeko, ustiatzeko, lekualdatzeko edo horietan funtsezko aldaketaren bat egiteko, betiere, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

Quedan sometidas a procedimiento de autorización de APCA, la construcción, montaje, explotación, traslado o modificación sustancial, de aquellas instalaciones en las que se desarrollen alguna de las actividades incluidas en el catálogo de APCA del anexo del Real Decreto 100/2011 y que cumplan con alguno de los siguientes requisitos:

a) AKDJ katalogoko A edo B taldeetako jardueraren bat egitea.

a) Que se desarrolle alguna actividad perteneciente a los grupos A o B del catálogo de APCA.

b) Mota bereko zenbait AKDJ jarduera egitea. Jarduerok independenteak izan edo zenbait foku eduki arren, disolbatzaileak produzitzeko, maneiatzeko edo kontsumitzeko gaitasunen edo potentzien batura mota horretako jardueren A edo B taldeetan sartzeko behar diren atalaseetan egotea.

b) Que desarrollen varias actividades APCA de un mismo tipo, de manera que, aun siendo estas independientes o consten de focos distintos, la suma de sus potencias, capacidades de producción, de manipulación, o de consumo de disolventes se encuentre dentro de los umbrales considerados para la pertenencia al grupo A o B de dicho tipo de actividades.

11. artikulua.- AKDJ baimena izapidetzea.

Artículo 11.- Tramitación de la autorización de APCA.

1.- 10. artikuluan zehaztutako instalazioen titularrak atmosfera kutsa dezakeen jarduera baimentzeko eskaera egingo dio ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailari. Eskaera egitean, I. eranskineko ereduan jaso den gutxieneko edukia aurkeztu beharko du, eta arduradunaren erantzukizun-adierazpena ere bai. Eskaera hori dagokion udalerriko udalean egingo da, jarduera lizentzia eskatzen den unean.

1.- La persona titular de las instalaciones contempladas en el artículo 10 presentará, ante el departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente, una solicitud de autorización de actividad potencialmente contaminadora de la atmósfera, con una declaración de la persona responsable, con el contenido mínimo que se recoge en el modelo incluido en el anexo I. Esta solicitud se realizará en el momento que solicite la licencia de actividad al ayuntamiento del municipio correspondiente.

2.- Ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailak, eskaera bera eta horri erantsitako dokumentazioa aztertuta, AKDJ baimena emango du, gehienez ere, sei hilabeteko epean. Epe hori igaro ondoren, ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailak erantzunik eman ezean, baimena eskatu duen AKDJ instalazioak bere jarduera hasiko du.

2.- El departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente, a la vista de la solicitud y de la documentación que la acompaña, emitirá la autorización de APCA en el plazo máximo de seis meses. Transcurrido el mencionado plazo sin que se haya realizado comunicación alguna por parte del departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente, la instalación APCA objeto de solicitud de autorización podrá iniciar su actividad.

3.- AKDJ baimena eman eta gero, instalazioak 4 urteko epea izango du jarduera hasteko. Epe hori amaitzean, baimena iraungi egingo da, baldin eta instalazioak ez badu bere jarduera hasi.

3.- Una vez otorgada la autorización APCA, la instalación tendrá un plazo de 4 años para iniciar su actividad. Expirado dicho plazo sin que se haya llevado a cabo el inicio de la actividad dicha autorización caducará.

4.- Instalazioaren titularrak ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailari jakinaraziko dio jardueraren erabateko edo aldikako hasiera.

4.- La persona titular de la instalación deberá comunicar el inicio total o parcial de la actividad al departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente.

5.- Jakinarazpen horren ondoren, eta sei hilabete pasa baino lehenago, titularrak ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailari egiaztatuko dio AKDJ baimenean ezarritako baldintzak eta betebeharrak betetzen direla, baimena berariaz ematen denean; edota aplikagarria den araudiak eskatzen dituenak betetzen direla, baimena isiltasun administratiboaren bidez lortzen denean, IKEren hasierako txosteneko adostasun-adierazpenaren bitartez. Hala ez bada, AKDJ baimenak ez du baliorik izango.

5.- Desde dicha comunicación, y antes de que trascurran seis meses, el o la titular deberá acreditar ante el departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente el cumplimiento de las condiciones y requisitos establecidos de la autorización de APCA, cuando la autorización haya sido expresa, o los que resulten exigibles según la normativa aplicable, cuando la autorización se haya obtenido por silencio administrativo, mediante declaración de conformidad en el informe ECA inicial. En caso contrario, la autorización de APCA devendrá ineficaz.

12. artikulua.- Baimenaren eskaera zuzentzea.

Artículo 12.- Subsanación de la solicitud de autorización.

Ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailaren ustez aurkeztutako dokumentazioa AKDJ baimena emateko nahikoa ez bada, eskaera egin duen pertsonari eskatuko dio gutxienez hamar eguneko epean egindako hutsa konpontzeko edo eskatutako agiriak aurkezteko; hala egin ezean, eskaera atzera botako du sailak, aurretiaz emango den ebazpen bidez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan zehaztutako baldintzei jarraiki.

Si el departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente apreciase que la documentación presentada no es suficiente para conceder la autorización de APCA, requerirá a la persona solicitante para que en un plazo no inferior a diez días, subsane la falta o aporte los documentos requeridos, indicándole que de no hacerlo, se le tendrá por desistido de su petición, previa resolución que se dictará en los términos establecidos en el artículo 42 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

13. artikulua.- Baimenaren edukia.

Artículo 13.- Contenido de la autorización de APCA.

AKDJ baimenak, gutxienez, honako datu hauek zehaztuko ditu:

La autorización de APCA tendrá el contenido mínimo siguiente:

a) Instalazioak isuri ditzakeen kutsatzaileen EGBak -bereziki, azaroaren 15eko 34/2007 Legearen I. eranskinean zerrendatutakoak- eta, hala badagokio, horiek osatzen edo ordezkatzen dituzten parametroak edo neurri teknikoak.

a) Los VLE de los contaminantes, en particular los enumerados en el anexo I de la Ley 34/2007, de 15 de noviembre, que puedan ser emitidos por la instalación y en su caso los parámetros o las medidas técnicas que los complementen o sustituyan.

b) Emisioak tratatu eta kontrolatzeko sistemak eta prozedurak, neurtzeko metodologia, maiztasuna eta neurketak ebaluatzeko prozedurak zehaztuta.

b) Los sistemas y procedimientos para el tratamiento y control, con especificación de la metodología de medición, su frecuencia y los procedimientos para evaluar las mediciones.

c) Ohikoak ez diren egoeretan (esaterako, abian jartzea, ihesak, funtzionamendu-akatsak, aldi baterako etenaldiak edo behin betiko itxiera), batez ere egoera horiek ingurumenari eragiteko arriskua badute, ustiaketa-baldintzen inguruan hartu beharreko neurriak.

c) Las medidas relativas a las condiciones de explotación en situaciones distintas a las normales que puedan afectar al medio ambiente, como la puesta en marcha, fugas, fallos de funcionamiento, paradas temporales o cierre definitivo.

d) Hala badagokio, berariazko funtzionamendu-baldintzak.

d) En su caso, las condiciones específicas de funcionamiento.

e) Baimenaren iraupen-epea.

e) Plazo por el que se otorga la autorización.

f) Hala badagokio, urruneko edo mugaz haraindiko kutsadura gutxitzeko aginduak.

f) Las prescripciones para reducir la contaminación a larga distancia o transfronteriza, en su caso.

14. artikulua.- AKDJ baimena berritzea eta aldatzea.

Artículo 14.- Modificación y renovación de la autorización de APCA.

1.- AKDJ baimenak, bere baldintza guztiekin, zortzi urteko iraupen-epea izango du, gehienez ere; beraz, epe hori amaitzean automatikoki berrituko da, ondoz ondoko luzapenekin.

1.- La autorización de APCA, con todas sus condiciones, se otorgará por un plazo máximo de ocho años, transcurrido el cual se renovará automáticamente por períodos sucesivos.

2.- Ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailak AKDJ baimena alda dezake, aurrez interesdunari jakinarazita eta arrazoiak emanda, baldin eta hori egiteko baldintzak betetzen badira, interes publikoko arrazoiak direla-eta edo arauetan aldaketak direla-eta.

2.- El departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente puede modificar, motivadamente y previa audiencia a la persona interesada, la autorización de APCA cuando concurran circunstancias sobrevenidas que así lo requieran por razones de interés público o porque se produzcan cambios normativos.

3.- Edonola ere, ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailak eguneratu ahalko ditu AKDJ baimeneko baldintzak, honako egoera hauek gertatzen badira:

3.- Asimismo, el citado departamento podrá proceder a la actualización de las condiciones establecidas en la autorización de APCA cuando concurra alguno de los siguientes supuestos:

a) Teknika eskuragarri onenetan emandako aurrerapenek emisioak murrizteko aukera ematen badute.

a) Cuando los avances en las mejores técnicas disponibles permitan una reducción significativa de las emisiones.

b) Aurrerabide teknikoek eta zientifikoek emandako berrikuntzak; izan ere, berrikuntza horiek izan balira, beste era batera emango zen baimenaren ukapena edo onarpena.

b) Por innovaciones aportadas por el progreso técnico y científico que, de haber existido anteriormente, hubieran justificado su denegación u otorgamiento en términos distintos.

c) Instalazioak sortutako kutsadura garrantziagatik beharrezkoa baldin bada indarrean dauden emisioen gehieneko balioak berrikustea edo emisioen gehieneko beste balio batzuk gehitzea.

c) Cuando la contaminación producida por la instalación sea de tal importancia que haga necesario revisar los valores límite de emisión vigentes o incluir nuevos valores límite de emisión.

d) Ingurumen kalitatearen arau berriak edo berrikusitakoak betetzea beharrezkoa bada.

d) Cuando sea necesario cumplir normas nuevas o revisadas de calidad ambiental.

e) Funtzionamenduaren segurtasunak beste teknika batzuk erabiltzea eskatzen badu.

e) Cuando la seguridad de funcionamiento haga necesario emplear otras técnicas.

f) Fokuaren ezaugarrietan hobekuntza gertatzen bada, eta titularrak horrela eskatzen badu.

f) Cuando se produzca una mejora en las características del foco y así lo solicite la persona titular.

2. ATALA

SECCIÓN 2.ª

JAKINARAZPEN-ERREGIMENA

RÉGIMEN DE NOTIFICACIÓN

15. artikulua.- Jakinarazteko betebeharra daukaten instalazioak.

Artículo 15.- Instalaciones sometidas a notificación.

Ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailari jakinarazpena egitea beharrezkoa izango da, AKDJ baimena ez dagokien arren, honako baldintza hauek betetzen dituzten instalazioak eraikitzeko, muntatzeko, ustiatzeko, lekualdatzeko edo horietan funtsezko aldaketaren bat egiteko:

Quedan sometidas a notificación al departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente la construcción, montaje, traslado, modificación sustancial, cese o clausura de instalaciones que, no encontrándose sujetas a autorización de APCA, cumplan con alguno de los siguientes requisitos:

a) 100/2011 Errege Dekretuaren eranskineko AKDJ katalogoko C taldeko jardueraren bat egitea.

a) Que se desarrolle alguna actividad perteneciente a los grupos C del catálogo de APCA del anexo del Real Decreto 100/2011.

b) Mota bereko zenbait jarduera egitea. Jarduerak independenteak izan edo zenbait foku eduki arren, disolbatzaileak produzitzeko, maneiatzeko edo kontsumitzeko gaitasunen edo potentzien batura mota horretako jardueren C taldean sartzeko behar diren atalaseetan egotea.

b) Tengan lugar varias actividades de un mismo tipo, de manera que, aun siendo estas independientes o consten de focos distintos, la suma de sus potencias, capacidades de producción, de manipulación, o de consumo de disolventes se encuentre dentro de los umbrales considerados para la pertenencia al grupo C de dicho tipo de actividades.

16. artikulua.- Jakinarazpena izapidetzea.

Artículo 16.- Tramitación de la notificación.

1.- Aurreko artikuluko jakinarazpena egiteko, instalazioaren titularrak, ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailari aurkeztuko dio, jarduera erabat edo zatika hasi eta sei hilabeteko epean, honako hau:

1.- En orden a realizar la notificación regulada en el artículo anterior, la persona titular de la instalación presentará conjuntamente, ante el departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente, en el plazo de seis meses desde el inicio total o parcial de la actividad:

a) Memoria teknikoa, II. eranskineko ereduan jasotzen den gutxieneko edukiarekin, eta, horri erantsita, erantzukizun-adierazpena.

a) Una memoria técnica con el contenido mínimo que se recoge en el modelo establecido en el anexo II, y que además contenga una declaración responsable.

b) IKEren hasierako txostena.

b) El informe ECA inicial.

2.- AKDJ ez sistematikoen kasuan, instalazioen titularrak aurreko a) paragrafoan ezarritakoa soilik aurkeztu beharko du.

2.- En el caso de APCAs no sistemáticas la persona titular de la instalación únicamente deberá presentar lo indicado en el anterior apartado a).

17. artikulua.- Jakinarazpena jaso eta ondorengo baldintzak.

Artículo 17.- Requisitos posteriores a la notificación.

Jakinarazpena jasotzen duenean, ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailak instalazio horien emisioak kontrolatzeko baldintzak ezarri ahal izango ditu, instalazio horiek egiaz eragin dezaketen kutsaduraren arabera, dagokion proportzioan, berariaz eta banan-banan, aurrez interesdunari jakinarazita eta baimenak emateko ezarritakoen antzeko irizpideetan oinarrituta.

Una vez recibida la notificación, el departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente podrá establecer, en función del potencial contaminador real de las instalaciones y de manera proporcionada, específica e individual, requisitos para el control de las emisiones de dichas instalaciones, previa audiencia a la persona interesada y basados en criterios análogos a los establecidos para las autorizaciones.

3. ATALA

SECCIÓN 3.ª

JAKINARAZPEN- ETA BAIMEN-ERREGIMENAREN XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES COMUNES AL RÉGIMEN DE AUTORIZACIÓN Y NOTIFICACIÓN

18. artikulua.- Izapidetze telematikoa.

Artículo 18.- Tramitación telemática.

1.- Ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailak beharrezko diren bitarteko elektronikoak garatzen dituenean, esku hartzen duten agenteei eskuragarri jarriko zaizkie, Dekretu honen ondorioetarako.

1.- Cuando el departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente desarrolle los medios electrónicos oportunos estos se pondrán a disposición de los agentes implicados a los efectos de este Decreto.

2.- AKDJk egiten diren instalazioetako espedienteak izapidetzeko bitarteko elektronikoen erabilera honako bi dekretu hauek arautuko dute: abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuak, administrazio-prozeduretan bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duenak, eta apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoak.

2.- La utilización de medios electrónicos en la tramitación de los expedientes de instalaciones donde se desarrollen APCAs se regulará por el Decreto 232/2007, de 18 de diciembre, por el que se regula la utilización de medios electrónicos, informáticos y telemáticos en los procedimientos administrativos y el Decreto 72/2008, de 29 de abril, de creación, organización y funcionamiento de los registros de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos.

3.- Ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailarekin bitarte elektronikoen bidezko ezinbesteko komunikazioa ezarri ahalko da, baldin eta interesdunak pertsona juridikoak edo pertsona fisikoen taldeak badira.

3.- Se podrá establecer la obligatoriedad de comunicarse con el departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente utilizando sólo medios electrónicos, cuando las personas interesadas se correspondan con personas jurídicas o colectivos de personas físicas.

4.- Izapidetzean bitarteko elektronikoak erabiltzeko argibideak argitaratu egingo dira, ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailaren egoitza elektronikoan (euskadi.net).

4.- Las instrucciones para la utilización de medios electrónicos en esta tramitación se publicarán en la sede electrónica del departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente en euskadi.net.

19. artikulua.- Funtsezko aldaketak.

Artículo 19.- Modificaciones sustanciales.

1.- Funtsezko aldaketatzat hartuko dira AKDJ jarduerak egiten diren instalazioetan egiten diren aldaketak, atmosfera-kutsaduran ondorio kaltegarriak eragin baditzakete, honako hauek direla eta: instalazioaren tamaina eta produkzioa, jardueraren energia-kontsumoa, eragindako kutsaduraren kopurua eta tipologia, eta ezarritako aire-kalitatearen helburuekiko eremu horretan dagoen kutsadura-maila.

1.- Se considera modificación sustancial cualquier modificación de una instalación donde se desarrollan APCAs que, debido al tamaño y producción de la instalación, su consumo de energía, la cuantía y tipología de contaminación producida y el nivel de contaminación existente en la zona respecto de los objetivos de calidad del aire establecidos, pueda tener repercusiones negativas significativas sobre la contaminación atmosférica.

2.- Edozein kasutan, funtsezko aldaketatzat hartuko dira, AKDJ jarduerak egiten diren instalazioetako aldaketa hauek:

2.- En todo caso, se considerarán sustanciales las siguientes modificaciones y/o cambios de las instalaciones donde se desarrollan APCAs:

a) AKDJ instalazioetako emisio totala handitzea, emisio bideratuak eta emisio barreiatuak barne, honako baldintza hauetan:

a) Las que supongan un aumento de las emisiones totales de la instalación APCA, incluyendo emisiones vehiculadas y emisiones difusas, en los siguientes términos:

1) Partikula guztien, NOx-en, SO2-ren edo karbono organiko guztiaren masa-emisioaren handitzea % 25ekoa baino gehiagokoa izatea, honako kasuetan izan ezik: handitze hori partikula guztien 1 t/urte, NOx-en 15 t/urte, SO2-ren 20 t/urte edo karbono organiko guztiaren (KOG) 1 kg/h baino txikiagoa bada eta inguruneak kantitate horiek onartzeko ahalmena badu.

1) Incrementos de emisión másica total de partículas totales, NOx, SO2 y carbono orgánico total (COT) superiores al 25% excepto si este aumento supone menos de 1 t/año de partículas totales o 15 t/año de NOx o 20 t/año de SO2 o 1 kg/hora de carbono orgánico total (COT) y el medio tenga capacidad para aceptarlo.

2) Kutsatzaile bakoitzeko masa-emisioaren handitzea % 25ekoa baino txikiagoa izatea, handitze hori partikula guztien 10 t/urte, NOx-en 150 t/urte, SO2-ren 200 t/urte edo karbono organiko guztiaren (KOG) 10 kg/h baino handiagoa bada.

2) Incremento de emisión másica total por contaminante inferior al 25% si este aumento supera 10 t/año de partículas totales o 150 t/año de NOx o 200 t/año de SO2 o 10 kg/hora de carbono orgánico total (COT).

b) Errekuntza-ekipoei dagokienez bero-energia sortzean, potentzia 12,5 MWt baino gehiagokoa bada. Edonola ere, potentzia ez bada handitzen baimendutako jarduera guztietako potentziaren % 25 baino gehiago, aldaketa ez da funtsezkotzat hartuko.

b) En equipos de combustión cuando supone un incremento de la potencia de más de 12,5 MWt. En cualquier caso, si el aumento de potencia no supera el 25% de la potencia de todas las actividades autorizadas se considerará una modificación no sustancial.

20. artikulua.- Funtsezkoak ez diren aldaketak.

Artículo 20.- Modificaciones no sustanciales.

Ez dira funtsezko aldaketatzat hartuko AKDJ instalazioetako honelako aldaketak:

Se consideran modificaciones no sustanciales los cambios en las instalaciones APCA que den lugar a:

a) Emisio-fokuak kentzea edo AKDJ jarduerak etetea.

a) Eliminación de focos de emisión o de actividades APCA.

b) Beste emisio-foku batzuk edo beste AKDJ jarduera batzuk sartzea.

b) Inclusión de nuevos focos de emisión o de nuevas actividades APCA.

c) Instalazioaren jardueraren bat katalogazioan aldatzea, AKDJ katalogoan kutsakorragoa den beste talde batera.

c) Cambio en la catalogación de alguna actividad de la instalación a un grupo más contaminante del catálogo APCA.

d) Foku baten funtzionamendu-erregimena aldatzea eta ez sistematiko izatetik sistematiko izatera pasatzea.

d) Cambio del régimen de funcionamiento de algún foco, de no sistemático a sistemático.

e) Prozesu baten lehengaietan aldaketak egitea, eta horren ondorioz, kontrolatu beharreko kutsatzaileak aldatzea.

e) Cambios en las materias primas de un proceso que modifiquen los contaminantes a ser controlados.

f) Arazte-sistema jartzea edo aldatzea.

f) Instalación o modificación de un sistema de depuración.

g) Aurreko artikuluan zehaztu gabeko edozein kutsatzaileren masa-emisio osoa handitzea.

g) Incrementos de emisión másica total de cualquier contaminante no especificados en el artículo anterior.

Betiere, funtsezko aldaketa sortzen ez badute, 19. artikuluaren arabera.

Todo ello, siempre y cuando no den lugar a una modificación sustancial según lo descrito en el artículo 19.

21. artikulua.- Aldaketak izapidetzea.

Artículo 21.- Tramitación de las modificaciones.

1.- AKDJ baimena beharrezkoa duten AKDJ instalazioen funtsezko aldaketek, beste AKDJ baimen edo jakinarazpen bat izan beharko dute, dekretu honetako 11. eta 16. artikuluetan zehaztutako prozedurari jarraiki.

1.- Las modificaciones sustanciales de las instalaciones APCA se someterán a la obtención de una nueva autorización de APCA o notificación, de conformidad con lo dispuesto en los artículos 11 y 16 del presente Decreto.

Ezin izango da baimena behar duten instalazioen funtsezko aldaketarik egin, harik eta beste AKDJ baimena lortu arte, dekretu honetan xedatutakoaren arabera.

Las modificaciones sustanciales de las instalaciones sometidas a autorización no podrán llevarse a cabo hasta que no se haya otorgado una nueva autorización APCA de conformidad con el procedimiento determinado por el presente Decreto.

2.- AKDJ instalazioetako funtsezkoak ez diren aldaketak ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailari jakinarazi beharko zaizkio.

2.- Las modificaciones no sustanciales de las instalaciones APCA se comunicarán al departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente.

a) Baimena beharrezkoa duten instalazioen kasuan, komunikazioa aurkeztu beharko dute, dekretu honen I. eranskinean adierazitako dokumentazioarekin batera. Horren ondoren, beharrezkoa bada, ingurumen alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailak baimenaren aldaketa esleituko die, hiru hilabeteko epean, gehienez.

a) En el caso de instalaciones sometidas a autorización, esta comunicación se realizará junto con la documentación señalada en el anexo I del presente Decreto. El departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente emitirá, en su caso, la correspondiente modificación de la autorización en el plazo máximo de tres meses.

Ezin izango dira 20. artikuluaren b), c) eta d) ataletako funtsezkoak ez diren aldaketak bete, harik eta AKDJ baimenaren aldaketa eman arte. Esandakoaz gain, titularrak eskatutako aldaketa egin ahalko du, AKDJ baimenaren aldaketa eskatu zuenetik hiru hilabete pasa badira eta ingurumen alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailak ez badio erantzunik eman.

Las modificaciones no sustanciales descritas en los apartados b), c) y d) del artículo 20 no podrán llevarse a cabo hasta que no se haya otorgado la correspondiente modificación de la autorización de APCA. Transcurridos tres meses desde que la persona titular de la instalación haya realizado la solicitud de modificación de la autorización de APCA, sin que se haya realizado comunicación alguna por parte del departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente, podrá realizar la modificación comunicada.

b) Jakinarazteko betebeharra daukaten instalazioen kasuan, jakinarazpen hori dekretu honen II. eranskinean zehaztutako dokumentazioarekin batera egingo da, eta, 20. artikuluaren b), c), d) eta e) kasuetan, IKEren hasierako txostenarekin batera aurkeztuko da.

b) En el caso de instalaciones sometidas a notificación, esta comunicación se realizará junto con la documentación señalada en el anexo II del presente Decreto, y, en los casos b), c), d) y e) del artículo 20 se presentará conjuntamente el Informe ECA inicial.

IV. KAPITULUA

CAPÍTULO IV

ATMOSFERAREN ZAINTZA

VIGILANCIA ATMOSFÉRICA

22. artikulua.- Emisioen kanpo-kontrolak.

Artículo 22.- Controles externos de las emisiones.

1.- Baimena beharrezkoa duten instalazioen titularrek egingo dituzte instalazio horietan egiten diren jarduerek eragiten dituzten emisioen kanpo-kontrolak, AKDJ baimenean adierazitakoari jarraiki.

1.- Los y las titulares de las instalaciones sometidas a autorización, realizarán los controles externos de las emisiones de las actividades que se desarrollen en dichas instalaciones de acuerdo a lo establecido en su autorización de APCA.

2.- Jakinarazpena beharrezkoa duten instalazioen titularrek egingo dituzte kanpo-kontrolak, instalazio horietan egiten diren eta jakinarazi behar diren jarduerek eragiten dituzten emisioen kasuan, gutxienez bost urtetik behin.

2.- Las personas titulares de las instalaciones sometidas a notificación, realizarán los controles externos de las emisiones de las actividades sometidas a comunicación que se desarrollen en dichas instalaciones, por lo menos, una vez cada cinco años.

3.- Ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailak aldatu egin ahal izango du artikulu honetan zehaztutako kontrol-maiztasuna: hau da, kontrolak egitetik salbuetsi eta kontrol horien maiztasuna txikitu edo handitu egin ahal izango du, honako kasu hauek aintzat hartuta: instalazioen ezaugarri bereziak, emisioek kutsatzeko duten ahalmena, eta instalazioetan EMAS ziurtagirien bidez ingurumena kudeatzeko sistemaren bat ezarri den.

3.- El departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente podrá modificar la periodicidad de los controles establecidos en este artículo, eximiendo de los mismos, espaciándolos o haciéndolos más frecuentes, cuando las circunstancias así lo aconsejen. Para ello, el departamento tendrá en cuenta: las características particulares de la instalación, el potencial contaminante de las emisiones y la implantación en la instalación de un sistema de gestión ambiental certificado conforme al Reglamento EMAS.

4.- Ez da beharrezkoa izango foku ez sistematikoen emisioen kanpo-kontrolak egitea.

4.- No será necesario realizar controles externos de las emisiones de focos no sistemáticos.

5.- Ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailak ahalmena izango du kanpoaldean inmisio-neurketak egiteko agintzeko, bai eta emisioek aire-kalitatean duten inpaktua kontrolatzeko egoki jotzen den beste prozeduraren bat egiteko ere, kasu hauetan: instalazioaren ezaugarri teknikoak direla eta, ezin bada emisioen kontrola egin; edo, ingurumenean edo pertsonengan kalteak eragin baditzake; beste araudi bat indarrean sartzen bada; edo instalazioaren jarduera aurrerapen zientifiko edota teknikoak egokitzeko.

5.- El departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente podrá exigir que se realicen medidas de inmisión en el ambiente exterior u otro procedimiento que se considere adecuado para el control del impacto de las emisiones en la calidad del aire cuando por las características técnicas de la instalación no resulte posible llevar a cabo controles en emisión o cuando pudieran derivarse afecciones significativas en la salud de las personas y el medio ambiente, o cuando así resulte necesario como consecuencia de la entrada en vigor de nueva normativa o para su adaptación a avances científicos y/o técnicos que alteren las actividades de la instalación.

Airearen kalitatea ebaluatzeko estazioak jartzea eskatzen bada, estazio horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Airearen Kalitatea Zaindu eta Kontrolatzeko Sarera lotzea eskatu ahal izango du sailak.

En el caso de que se exijan estaciones de evaluación de la calidad del aire, el mencionado departamento podrá exigir la conexión de dichas estaciones a la Red de Vigilancia y Control de la Calidad del Aire de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

6.- Artikulu honetako kontrol guztiak ingurumen-kontroleko erakunde batek egingo ditu, eta jarraibide teknikoetan adierazitakoa beteko du. Neurketa bakoitzean, hiru neurketa egingo dira gutxienez, eta bakoitzak ordu erdiko gutxieneko iraupena izango du, zortzi orduan neurtuta. Nolanahi ere, sektoreko araudi espezifiko bakoitzean araututakoa bete beharko da.

6.- Todos los controles mencionados en este artículo se realizarán por una entidad de control ambiental cumpliendo lo indicado en las instrucciones técnicas. En cada ejercicio de medición se realizaran como mínimo tres mediciones de duración individual mínima de media hora cada una de ellas, medidas a lo largo de ocho horas. En cualquier caso se cumplirá lo establecido en la normativa sectorial específica.

23. artikulua.- Emisioen barne-kontrolak edo autokontrolak.

Artículo 23.- Controles internos o autocontroles de las emisiones.

1.- Ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailak ahalmena dauka AKDJ instalazio bati emisioen barne-kontrolak edo autokontrolak egin ditzala agintzeko; emisio horien baldintzak instalazioaren AKDJ baimenean zehaztuko dira.

1.- El departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente podrá exigir a la persona titular de una instalación APCA la realización de controles internos o autocontroles de sus emisiones, cuyas condiciones se establecerán en su autorización de APCA.

2.- Barne-kontrolak edo autokontrolak bitarteko propioak erabiliz egin ahal izango dira, betiere, bitarteko teknikoak eskura badituzte eta behar bezala kualifikatutako langileak badituzte; hori, hain zuzen, ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailari egiaztatu beharko zaio.

2.- Los controles internos o autocontroles podrán ser realizados con medios propios, siempre que se disponga de medios técnicos y personal cualificado, lo cual se deberá acreditar ante el departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente.

24. artikulua.- Kontrol osagarriak.

Artículo 24.- Controles adicionales.

Ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailak ahalmena dauka instalazioen titularrei kontrol osagarriak egin ditzatela agintzeko, baldin eta arrazoi sendoak badaude instalazio horiek baimenean edo aplikagarri zaien araudian ezarritako baldintzak ez dituztela betetzen pentsatzeko.

El departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente podrá exigir controles adicionales a las y los titulares de aquellas instalaciones sobre las que haya indicios fundados de incumplimiento de las condiciones de la autorización de APCA o de la normativa aplicable.

25. artikulua.- Emisioak etengabe neurtzeko sistemak.

Artículo 25.- Sistemas de medición de emisiones en continuo.

1.- Instalazioen titularrek modu jarraituan neurtuko dituzte emisioak: aplikagarri den sektore-araudiak edo instalazio horietako AKDJ baimenak hala arautzen badu; edo, ingurumenean edo pertsonengan kalteak eragin badaitezke; edo, beharrezkoa bada, beste araudi bat indarrean sartu delako edo instalazioaren jarduerak alda ditzakeen aurrerapen zientifiko edota teknikoei egokitzeko.

1.- Las personas titulares de las instalaciones medirán en continuo las emisiones en los casos en que así lo establezca la normativa sectorial aplicable o su autorización de APCA, cuando pudieran derivarse afecciones significativas en la salud de las personas y el medio ambiente, o cuando así resulte necesario como consecuencia de la entrada en vigor de nueva normativa o para su adaptación a avances científicos y/o técnicos que alteren las actividades de la instalación.

AKDJ baimenean, emisioak etengabe neurtzeko sistema Euskal Autonomia Erkidegoko Airearen Kalitatea Zaindu eta Kontrolatzeko Sareari lotzeko eskatu ahal izango da.

En la autorización de APCA podrá exigirse la conexión del sistema de medición de emisiones en continuo, a la Red de Vigilancia y Control de la Calidad del Aire de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.- Emisioak etengabe neurtzeko sistema jartzeko, abiarazteko, sarearekin lotzeko, mantentzeko eta kalibratzeko, jarraibide teknikoetan zehaztutakoa bete beharko da.

2.- La instalación, operación, conexión a la citada Red, mantenimiento y calibración del sistema de medición en continuo se realizará según lo establecido en las instrucciones técnicas correspondientes.

3.- Instalazioen titularrek izango dute emisioak etengabe neurtzeko sistemetako datuak jasotzeko, aztertzeko eta, hala badagokio, jakinarazteko ardura. Sistema horretan erregistratutako datuak hamar urtez gorde beharko dituzte, gutxienez.

3.- Las personas titulares de las instalaciones serán responsables de la adquisición, tratamiento y comunicación, en su caso, de los datos del sistema de medición en continuo y deberán mantener los datos registrados por el sistema de medición en continuo por un plazo mínimo de diez años.

4.- Instalazioen titularrek emisioak etengabe neurtzeko sistemaren funtzionamenduari buruzko urteko txostena bidali beharko dute, jarraibide teknikoetan zehaztutakoa kontuan hartuta.

4.- La persona titular de las instalaciones deberá remitir un informe anual del funcionamiento del sistema de medición en continuo teniendo en cuenta lo establecido en la instrucción técnica.

26. artikulua.- Kontrol-prozeduren baldintzak.

Artículo 26.- Requisitos relativos a los procedimientos de control.

1.- Emisioen neurketak eta horren ondorioz egiten diren txostenak jarraibide teknikoen araberakoak izango dira; horretarako, titularrek beren instalazioak jarraibide horien arabera egokitu beharko dituzte.

1.- Las mediciones de las emisiones y los informes resultantes se realizarán de acuerdo a las instrucciones técnicas, para lo cual los y las titulares deberán adecuar sus instalaciones conforme a las citadas instrucciones.

2.- Ingurumen-kontroleko erakundeek ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailari bidaliko dizkiote emisioen kanpo-kontroletatik ondorioztatutako IKEren txostenak, neurketa-egunetik hasi eta hiru hilabeteko epean, gehienez ere. Txosten horiek jarraibide teknikoen arabera egingo dira. IKEren hasierako txostenak AKDJ instalazioen titularrek aurkeztuko dituzte, baimena lortzeko edo jakinarazpenarekin batera.

2.- Las entidades de control ambiental remitirán al departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente, en el plazo máximo de tres meses desde la fecha de la medición, los informes ECA resultantes de los controles externos de las emisiones, elaborados de acuerdo a lo establecido en las instrucciones técnicas. Los informes ECA iniciales que se deben presentar para la obtención de la autorización o junto con la notificación se deberán presentar por las personas titulares de las instalaciones APCA.

27. artikulua.- Atmosferara isuritako emisioen neurketak erregistratzea.

Artículo 27.- Registro de mediciones de emisiones a la atmósfera.

Instalazio guztiek beren emisio-fokuen erregistroa izan behar dute euskarri informatikoan edo, halakorik izan ezean, paperezko euskarrian. Erregistro horretan dekretu honen III. eranskinean araututako gutxieneko edukia jaso beharko da; horrez gain, eguneratuta eduki behar da, eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura.

Todas las instalaciones deberán mantener un registro de sus focos de emisión en soporte informático o, en su defecto, en soporte papel, que recoja el contenido mínimo que se establece en el anexo III de este Decreto. Este registro se mantendrá al día y estará a disposición del personal inspector ambiental.

28. artikulua.- Emisioen gehieneko balioak ez betetzea.

Artículo 28.- Incumplimiento de valores límite de emisión.

1.- Emisioen gehieneko balioren bat ez dela betetzen hautemanez gero, instalazioko titularrak, luzatu gabe, beharrezkoak diren neurri zuzentzaileak hartu beharko ditu, eta ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailari, berehala, ez betetze horren berri emango dio, baita hartutako neurri zuzentzaileen eta neurrion epeen berri ere.

1.- En el supuesto de que se detecte el incumplimiento de alguno de los valores límite de emisión, la persona titular de la instalación deberá tomar las medidas correctoras necesarias sin demora y poner en conocimiento inmediato del departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente dicho incumplimiento, las medidas correctoras y sus plazos.

2.- Neurri zuzentzaileak ezarrita, instalazioaren titularrak emisioen gehieneko balioak betetzen direla ziurtatu beharko du IKEren neurketaren bitartez. IKEk egindako txosten hori bidali egingo dio ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailari, 26. artikuluko 2. atalean araututakoari jarraiki.

2.- Tras la implantación de las medidas correctoras, la persona titular de la instalación deberá comprobar el cumplimiento de los valores límite de emisión a través de medición realizada por entidad de control ambiental, remitiendo el informe al departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente tal y como lo establece el apartado 2 del artículo 26.

3.- Kalte larriak sortzeko hur-hurreko arriskua badago edo beste kalte batzuk eragitea saihestu nahi bada, ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailak, zehapen-prozedura hasi baino lehen, behin-behineko neurri hauetakoren bat hartzea erabaki ahal izango du, interesdunari aurretik jakinarazita, Euskal Autonomia Erkidegoko herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 31. eta 32. artikuluetako muga eta baldintzekin:

3.- En los supuestos de amenaza inminente de daño o para evitar nuevos daños, el departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente podrá acordar, aún antes de la iniciación del procedimiento sancionador, con los límites y condiciones de los artículos 31 y 32 de la Ley 2/1998, de 20 de febrero, de la potestad sancionadora de las Administraciones Públicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco, mediante acuerdo motivado y previa audiencia del interesado, entre otras, alguna o algunas de las siguientes medidas provisionales:

a) Arriskua edo kaltea ez luzatzeko zuzentze-, segurtasun- edo kontrol-neurriak hartzea.

a) Medidas de corrección, seguridad y control que impidan la continuidad en la producción del riesgo o del daño.

b) Tresnak, ekipoak edo produktuak aldi batez erabili ezinik uztea.

b) Precintado temporal de aparatos, equipos o productos.

c) Instalazioak aldi batez ixtea, zati batean edo osorik.

c) Clausura temporal, parcial o total, de las instalaciones.

d) Instalazioak aldi batez gelditzea.

d) Parada temporal de las instalaciones.

e) Jardueran aritzeko baimena aldi batez etetea.

e) Suspensión temporal de la autorización para el ejercicio de la actividad.

V. KAPITULUA

CAPÍTULO V

IKUSKARITZA ETA ZEHAPEN-ERREGIMENA

INSPECCIÓN Y RÉGIMEN SANCIONADOR

29. artikulua.- Ikuskatzeko ahalmena.

Artículo 29.- Facultad de inspección.

1.- Ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailak beharrezko diren ikuskapen-neurriak hartu ahal izango ditu, dekretu hau betetzen dela bermatzeko. Ikuskapen-ahalmena gauzatzeko, ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailak ingurumen-kontroleko erakunde baten laguntza balia dezake.

1.- El departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente estará facultado para adoptar las medidas de inspección necesarias para garantizar el cumplimiento de este Decreto. Para ejercer su facultad de inspección, el departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente podrá asistirse de la colaboración de una entidad de control ambiental.

2.- Aurreko atalean adierazitako ikuskapen-lanak egingo dituen funtzionarioa agintaritzaren agentea izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako ondorioetarako; bere funtzioak betetzeko, instalazioko edozein lekutan edo gelatan (publikoetan nahiz pribatuetan) sartu ahal izango da; betiere, errespetatu egingo du egoitzaren bortxaezintasuna.

2.- El personal funcionario que realice las tareas de inspección referidas en el apartado anterior tendrá el carácter de agente de la autoridad, a los efectos previstos en la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común y, en el ejercicio de sus funciones, podrá acceder a cualquier lugar de la instalación o dependencia de titularidad pública o privada, con respeto, en todo caso, a la inviolabilidad del domicilio.

30. artikulua.- Titularren betebeharrak ikuskapenetan.

Artículo 30.- Obligaciones de las personas titulares ante una inspección.

1.- Instalazioen titularrek ikuskapen-prozesua erraztu beharko dute; hau da, ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailak izendatutako pertsonari instalazioan sartzen utzi beharko diote, bai eta beharrezko neurketak, probak, saiakuntzak eta egiaztapenak egiteko behar diren ekipoak eta tresnak muntatzen ere.

1.- Las y los titulares de las instalaciones deberán facilitar el acto de inspección permitiendo el acceso del personal acreditado por de departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente a la instalación, así como el montaje del equipo e instrumentos necesarios para realizar las mediciones, las pruebas, los ensayos y las comprobaciones necesarias.

2.- Instalazioek sarbide eta bitarteko egokiak izan beharko dituzte ikuskapena egiteko.

2.- Las instalaciones deberán contar con accesos y medios suficientes para la inspección.

31. artikulua.- Zehapen-erregimena.

Artículo 31.- Régimen sancionador.

Dekretu honetan ezarritako betebeharrak ez badira betetzen, Airearen Kalitateari eta Atmosferaren Babesari buruzko legerian eta Euskal Herriko ingurugiroa babesteko Lege orokorrean zehaztutako zehapen-erregimena ezarriko da.

El incumplimiento de las obligaciones establecidas en el presente Decreto dará lugar a la aplicación del régimen sancionador previsto en la normativa sobre calidad del aire y protección de la atmósfera o en la Ley General de Protección del Medio Ambiente del País Vasco.

XEDAPEN GEHIGARRIA.- Kutsaduraren prebentzioari eta kontrol integratuari buruzko legeriaren aplikazio eremuan sartzen diren instalazioak.

DISPOSICIÓN ADICIONAL.- Instalaciones incluidas en el ámbito de aplicación de la legislación sobre prevención y control integrados de la contaminación.

Dekretu honen III. kapitulutik kanpo geratuko dira kutsaduraren prebentzioari eta kontrol integratuari buruzko legeriaren aplikazio eremuan sartzen diren instalazioak.

Quedan exceptuadas de lo dispuesto en el Capítulo III del presente Decreto, aquellas instalaciones incluidas en el ámbito de aplicación de la legislación vigente sobre prevención y control integrados de la contaminación.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

DISPOSICIONES TRANSITORIAS

Lehenengoa.- Egungo instalazioetan aplikagarri den erregimen juridikoa.

Primera.- Régimen jurídico aplicable a las instalaciones existentes.

Ondoren zehazturiko egungo instalazioek honako epe hauek izango dituzte urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuari egokitzeko; atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen duen eta bera ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituen errege-dekretua da:

Las instalaciones existentes, detalladas a continuación, dispondrán de los siguientes plazos para adaptarse al Real Decreto 100/2011, de 28 de enero, por el que se actualiza el catálogo de actividades potencialmente contaminadoras de la atmósfera y se establecen las disposiciones básicas para su aplicación:

a) AKDJ ziurtagiriren bat edo 34/2007 Legea indarrean sartu aurretik emandako beste antzeko ziurtagiriren bat dutenek, 2013ko urtarrilaren 30era arte.

a) Las instalaciones que cuenten con algún tipo de certificado de APCA o similar expedido con anterioridad a la entrada en vigor de la Ley 34/2007, hasta el 30 de enero de 2013.

b) AKDJ araudi-baimena edo AKDJ katalogoan inskripzioa dutenek, 34/2007 Legearen araberakoek, eta betiere 100/2011 Errege Dekretua indarrean jarri baino lehenago erregulatzen hasitakoek, 2014ko urtarrilaren 30era arte.

b) Las instalaciones que cuenten con la preceptiva autorización de APCA o inscripción en el catálogo de APCA, expedidas ambas en base a la Ley 34/2007, y siempre que iniciasen su regularización antes de la entrada en vigor del Real Decreto 100/2011, hasta el 30 de enero de 2014.

c) 100/2011 Errege Dekretua indarrean sartu aurretik legez funtzionatzen ari zirenek, baina 34/2007 Legearen AKDJ katalogoan zehaztu gabe zeudenek, eta 100/2011 Errege Dekretuaren aplikazio-eremuaren barnean daudenek, 2015eko urtarrilaren 30era arte.

c) Las instalaciones que estuviesen legalmente en funcionamiento antes de la entrada en vigor del Real Decreto 100/2011, pero que no estuviesen incluidas en el catálogo de APCA de la Ley 34/2007, y que se encuentran dentro del ámbito de aplicación del Real Decreto 100/2011, hasta el 30 de enero de 2015.

d) Kutsaduraren prebentzioari eta kontrolari buruzko legeriaren menpe dauden instalazioek, dekretu hau indarrean sartzen denean ingurumen-baimen bateratua badute, emisio industrialei buruzko 2010eko azaroaren 24ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EE Zuzentarauari egokitu arte (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratua).

d) Las instalaciones sometidas a la legislación en materia de prevención y control de la contaminación que dispongan de autorización ambiental integrada a la entrada en vigor de este Decreto, hasta su adaptación de acuerdo a la Directiva 2010/75/UE del Parlamento Europeo y del Consejo, de 24 de noviembre de 2010, sobre las emisiones industriales (prevención y control integrados de la contaminación).

Bigarrena.- EMAS ziurtagirien bidez ingurumena kudeatzeko sistema duten instalazioei aplikatzeko erregimena.

Segunda.- Régimen jurídico aplicable a las instalaciones que disponen sistemas de gestión ambiental certificados externamente mediante EMAS.

Aurreko xedapenean ezarritakoaz gain, ingurumena EMAS Erregelamenduaren arabera ziurtagirien bidezko kudeatzeko sistema ziurtatuak dituzten instalazioek 2015eko urtarrilaren 30era arte izango dute epea urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuari egokitzeko; Errege Dekretu horrek atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen du, eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen ditu.

Independientemente de las exigencias de la disposición anterior, las instalaciones que dispongan sistemas de gestión ambiental certificado de conformidad con el Reglamento EMAS, dispondrán hasta el 30 de enero de 2015, de plazo para adaptarse al Real Decreto 100/2011, de 28 de enero, por el que se actualiza el catálogo de actividades potencialmente contaminadoras de la atmósfera y se establecen las disposiciones básicas para su aplicación.

Hirugarrena.- Ingurumen-kontrolerako erakundeak.

Tercera.- Entidades de control ambiental.

Ingurumen-kontrolerako erakundeei buruz berariazko legeria arautu arte, horrelakotzat hartuko dira, dekretu honen ondorioetarako, abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretua betez baimendutako kontrol-erakundeak; errege-dekretu horretan onartzen da industriaren kalitaterako eta segurtasunerako azpiegituren erregelamendua eta haren aldaketak. Gainera, kontrol-erakunde horiek akreditazio eguneratua izan beharko dute, jatorri finkoa duten emisioen edo/eta airearen kalitatearen eremuan.

Hasta la entrada en vigor de normativa específica sobre entidades de control ambiental, se entenderán por tales a efectos del presente Decreto, los organismos de control autorizados de conformidad con el Real Decreto 2200/1995, de 28 de diciembre, por el que se aprueba el Reglamento de la infraestructura para la calidad y seguridad industrial y sus modificaciones. Además, dichos organismos de control deberán disponer de acreditación vigente en el ámbito de emisiones de fuentes estacionarias y/o en el ámbito de calidad del aire.

Laugarrena.- Izapidetze telematikoa.

Cuarta.- Tramitación telemática.

18. artikuluko tresna elektronikoak garatu arte, ingurumenaren arloko eskumenak esleitu zaizkion sailarekin izango den komunikazioa paperean egingo da.

En tanto no se desarrollen los medios electrónicos citados en el artículo 18, la comunicación con el departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente podrá llevarse a cabo en soporte papel.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.- Gaitzea.

Primera.- Habilitación.

Ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailari ahalmena emango zaio, dekretu honetan ezarritakoak garatzeko beharrezko diren xedapen eta jarraibide tekniko guztiak eman ditzan. Jarraibide tekniko horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira.

Se habilita al departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente a dictar cuantas disposiciones e instrucciones técnicas sean necesarias para el desarrollo de lo establecido en el presente Decreto. Las mismas se publicarán en el Boletín Oficial del País Vasco y en la sede electrónica del departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente.

Bigarrena.- Indarrean sartzea.

Segunda.- Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko abenduaren 27an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 27 de diciembre de 2011.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

La Consejera de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

(Ikus .PDF)

(Véase el .PDF)


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común