Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

220. zk., 2011ko azaroaren 21a, astelehena

N.º 220, lunes 21 de noviembre de 2011


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Educación, Universidades e Investigación
5639
5639

228/2011 DEKRETUA, azaroaren 8koa, Unibasq Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile kontratatuak eta unibertsitate pribatuetako irakasleak Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legeak ezarritakoaren arabera ebaluatzeko eta egiaztatzeko erabiltzen dituen irizpideak onartzen dituena.

DECRETO 228/2011, de 8 de noviembre, por el que se aprueban los criterios a utilizar por Unibasq - Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia-Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco en la evaluación y acreditación del personal docente e investigador contratado de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea y del profesorado de las Universidades privadas de acuerdo con lo establecido en la Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco.

Unibertsitateen abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak -apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatuak-, 48. artikuluan, unibertsitateek irakasleriaren zati bat lan-kontratazioen bidez hartzeko aukera ezartzen du. Artikulu horretan bertan, autonomia-erkidegoei ematen die unibertsitateetako irakasle eta ikertzaile kontratatuen erregimena arautzeko ardura. 49.-53. artikuluetan arautzen denez, unibertsitateek kontrata ditzaketen hautagaiek, aurrez, lege honetan zehaztutako irakasle-kategoriak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute. Azkenik, 72. artikuluan xedatzen denez, unibertsitate pribatuetako irakasleen % 60k Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren (ANECA) edo erkidegoko legediak zehaztutako agentziaren aldeko ebaluazioa lortu beharko dute.

La Ley Orgánica 6/2001, de 21 de diciembre, de Universidades, modificada por la Ley Orgánica 4/2007, de 12 de abril, por la que se modifica la Ley Orgánica 6/2001, de 21 de diciembre, de Universidades, en su artículo 48 establece la posibilidad de que las universidades recluten a una parte del profesorado a través de las modalidades de contratación laboral. En este mismo artículo encomienda a las Comunidades Autónomas la regulación del régimen del personal docente e investigador contratado de las universidades. En los artículos 49 al 53 establece la obligatoriedad de la acreditación previa de las y los candidatos a la contratación por parte de las universidades en las categorías de profesorado contratado establecidas en esta Ley. Por último, en su artículo 72 establece que el 60% del profesorado de las universidades privadas deberá obtener la evaluación positiva de la Agencia Nacional de Evaluación y Acreditación (ANECA) o de la Agencia que la legislación autonómica determine.

Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, 14. artikuluan, arlo horretan erkidegoak dituen eskumenen garapenean, irakasle eta ikertzaile kontratatuen kategoriak zehazten ditu; 27. artikuluan, berriz, Euskal Unibertsitate Sisteman jardun dezaketen ikertzaile kontratatuak zehaztu dira. Bestalde, II. kapituluan, 3. eta 4. ataletan, xedatzen denez, aurreko artikuluetan zehaztutako kategoriak kontratatzeko hautagaiek aldeko ebaluazioa edo txostena jaso behar dute. Lege horretan bertan, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziari agintzen zaizkio kontratatutako irakasleei buruzko txostenak ebaluatzea eta egitea. Azkenik, 80.3.k) artikuluan, agentzia horri ematen zaio unibertsitate ez publikoetako irakasleen irakaskuntza- eta ikerkuntza-jardueraren kanpo-ebaluazio egiteko ardura.

La Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco, en el desarrollo de las competencias autonómicas en esta materia, en su artículo 14 establece las figuras de personal docente e investigador contratado y en su artículo 27 las figuras de personal investigador contratado que pueden utilizarse en el sistema universitario vasco. En el Capítulo II, Secciones 3.ª y 4.ª establece la exigencia de la previa evaluación positiva o del informe favorable de las y los candidatos para la contratación de las figuras recogidas en los artículos citados. En esta misma Ley se asignan a la Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco las funciones de evaluación y emisión de los informes referidos al profesorado contratado. Por último, en el artículo 80.3.k) se confiere a esta Agencia la función de la evaluación externa de la actividad docente e investigadora del profesorado de las Universidades no públicas.

Irakasleak ebaluatzeko eta egiaztatzeko legezko agindu hori garatzeko, azaroaren 13ko 192/2007 Dekretua argitaratu da -abenduaren 28ko 350/2010 Dekretuak aldatua-, Euskal Herriko Unibertsitatean kontratatutako irakasle eta ikertzaileek eta doktore-titulua duten unibertsitate pribatuetako irakasleek Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren (Uniqual) ebaluazioa eta egiaztapena lortzeko prozedura arautzen duena, eta, era berean, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle laguntzaileak edo elkartuak kontratatzeko aurretiazko txostena lortzeko prozedura arautzen duena.

En desarrollo del citado mandato legal de evaluación y acreditación del profesorado, se publica el Decreto 192/2007, de 13 de noviembre, modificado por el Decreto 350/2010, de 28 de diciembre, por el que se regula el procedimiento para obtener la evaluación y acreditación de la Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco, por parte del personal docente e investigador contratado de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, del profesorado de las Universidades privadas en posesión del título de doctor o doctora; y para obtener el informe previo a la contratación de profesorado colaborador y asociado de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

Dekretu horren 6. artikuluak ebaluazio-irizpideak arautzen ditu; horren arabera, behin Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren Administrazio Kontseiluak irizpide horiek landu eta onartzen dituenean, Dekretu bidez onartuko dira.

El artículo 6 del citado Decreto regula los criterios de evaluación, estableciendo que una vez sean elaborados y aprobados por el Consejo de Administración de la Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco, serán aprobados mediante Decreto.

Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentziaren Administrazio Kontseiluak, 2010eko abenduaren 15eko bilkuran, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile kontratatuak nahiz doktore-titulua duten unibertsitate pribatuetako irakasleak ebaluatzeko, egiaztatzeko eta ziurtatzeko erabili beharreko irizpideak onartu zituen, bai eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle laguntzaileak eta elkartuak kontratatu aurreko txostena lortzeko irizpideak ere; beraz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari eskatzen dio Dekretu bidez onartzeko, beharrezko diren izapideak egiten hasi ahal izateko.

El Consejo de Administración de la Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco, en sesión de 15 de diciembre de 2010, ha aprobado los criterios a utilizar en la evaluación, acreditación y certificación del personal docente e investigador contratado de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, del profesorado de las Universidades privadas en posesión del título de doctor o doctora, y para obtener el informe previo a la contratación del profesorado colaborador y asociado de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, solicitando al Departamento de Educación, Universidades e Investigación que inicie los trámites oportunos para su aprobación mediante Decreto.

Horrenbestez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren proposamenez; Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentziaren Administrazio Kontseiluak eskaturik; Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren, Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluaren, Eusko Jaurlaritzaren administrazio publikoetako Hizkuntza Normalizaziorako Zuzendaritzaren eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren txostena ikusita; Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren arabera; eta 2011ko azaroaren 8an egindako bilkuran Gobernu Kontseiluak eztabaidatu eta onartuta;

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Educación, Universidades e Investigación, a instancias del Consejo de Administración de la Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco, emitido informe por el Consejo Vasco de Universidades, el Consejo de Coordinación de la Enseñanza Pública Universitaria, la Dirección de Normalización Lingüística de las Administraciones Públicas del Gobierno Vasco y la Oficina de Control Económico, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 8 de noviembre de 2011,

XEDATZEN DUT:

DISPONGO:

Artikulu bakarra.- Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile kontratatuak eta doktore-titulua duten unibertsitate pribatuetako irakasleak ebaluatzeko, egiaztatzeko eta ziurtatzeko Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentziak erabili beharreko irizpideak onartu dira, bai eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle laguntzaileak eta elkartuak kontratatzeko aurretiko txostenak lortzeko irizpideak ere; irizpide horiek Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentziaren Administrazio Kontseiluak landu eta onartu ditu, Dekretu honi gehitu zaizkion eranskinen arabera:

Artículo único.- Se aprueban los criterios a utilizar en la evaluación, acreditación y certificación de la Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco, del personal docente e investigador contratado de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, del profesorado de las Universidades privadas en posesión del título de doctor o doctora, y para obtener el informe previo a la contratación del profesorado colaborador y asociado de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, elaborados y aprobados por el Consejo de Administración de la Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco, conforme a los anexos que acompañan al presente Decreto:

I. eranskina: Irakasle osoen irakaskuntza- eta ikerkuntza-jarduera ebaluatzeko irizpideak.

Anexo I: Criterios para la evaluación de la actividad docente e investigadora del profesorado pleno.

II. eranskina: Irakasle agregatuen irakaskuntza- eta ikerkuntza-jarduera ebaluatzeko irizpideak.

Anexo II: Criterios para la evaluación de la actividad docente e investigadora del profesorado agregado.

III. eranskina: Irakasle atxikien irakaskuntza- eta ikerkuntza-jarduera ebaluatzeko irizpideak.

Anexo III: Criterios para la evaluación de la actividad docente e investigadora del profesorado adjunto.

IV. eranskina: Ikerketa-irakasleen kategorian kontratatutako ikertzaileen irakaskuntza- eta ikerkuntza-jarduera ebaluatzeko irizpideak.

Anexo IV: Criterios para la evaluación de la actividad docente e investigadora del personal investigador contratado en la categoría de profesorado de investigación.

V. eranskina: Doktore ikertzaileen kategorian kontratatutako ikertzaileen irakaskuntza- eta ikerkuntza-jarduera ebaluatzeko irizpideak.

Anexo V: Criterios para la evaluación de la actividad docente e investigadora del personal investigador contratado en la categoría de personal doctor investigador.

VI. eranskina: Irakasle laguntzaileak kontratatzeko aldeko txostena egiteko irizpideak.

Anexo VI: Criterios para la emisión del informe favorable para la contratación del profesorado colaborador.

VII. eranskina: Doktore-titulua duten unibertsitate pribatuetako irakasleen irakaskuntza- eta ikerkuntza-jarduera ebaluatzeko irizpideak.

Anexo VII: Criterios para la evaluación de la actividad docente e investigadora del profesorado en posesión del título de doctor o doctora de las universidades privadas.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Indargabetuta geratzen da uztailaren 29ko 149/2008 Dekretua, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentziak Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile kontratatuak nahiz doktore-titulua duten unibertsitate pribatuetako irakasleak ebaluatzeko, egiaztatzeko eta ziurtatzeko erabili beharreko irizpideak nahiz Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle laguntzaileak eta elkartuak kontratatu aurreko txostena lortzeko irizpideak onartu zituena.

Queda derogado el Decreto 149/2008, de 29 de julio, por el que se aprueban los criterios a utilizar en la evaluación, acreditación y certificación de la Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco, del personal docente e investigador contratado de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, del profesorado de las Universidades privadas en posesión del título de doctor, y para obtener el informe previo a la contratación del profesorado colaborador y asociado de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

AZKEN XEDAPENA

DISPOSICIÓN FINAL

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean dekretu hau.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko azaroaren 8an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 8 de noviembre de 2011.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

La Consejera de Educación, Universidades e Investigación,

MARíA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

(Ikus .PDF)

(Véase el .PDF)


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común