Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

206. zk., 2011ko urriaren 31, astelehena

N.º 206, lunes 31 de octubre de 2011


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justicia y Administración Pública
5231
5231

AGINDUA, 2011ko urriaren 14koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak kudeatutako lan-poltsak osatzen dituzten karrerako funtzionarioek zerbitzu-eginkizunak betetzeko prozedura arautzen duena.

ORDEN de 14 de octubre de 2011, de la Consejera de Justicia y Administración Pública por la que se regula el procedimiento de comisión de servicios del personal funcionario de carrera integrante de las bolsas de trabajo gestionadas por la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura diharduten funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa onartzeko den martxoaren 9ko 83/2010 Dekretuak lanpostuak aldi baterako betetzeko modua arautzen du 55.1.8 artikuluan. Hauxe ezartzen du artikulu horrek: «lanbide-sustapena bultzatzeko, Administrazio Orokorrak kudeatutako lan-poltsetatik Lanpostu Zerrendako postu batean jarduteko hautatutako karrerako funtzionarioa zerbitzu-eginkizuneko erregimenean jardungo da.»

El Decreto 83/2010, de 9 de marzo, por el que se aprueba el Acuerdo regulador de las condiciones de trabajo del personal funcionario al servicio de la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos, regula en su artículo 55.1.8 la provisión transitoria, estableciendo que «en aras a fomentar la promoción profesional el personal funcionario de carrera seleccionado en las bolsas de trabajo gestionadas por esta Administración para el desempeño de un puesto de trabajo de la Relación de Puestos de Trabajo, pasará a desempeñarlo en régimen de comisión de servicios».

Akordio hori onartzen den momentutik karrerako funtzionarioak lan-poltsen bitartez eskaintzen den lanpostu bat betetzeko aukera ematen dion tresna juridikoa ezartzen da. Hala ere, karrerako funtzionarioak izendapena jasotzeko irudi juridikoa baino ez du ezartzen zerbitzu-eginkizuna eta, horren ondorioz, irudi horren alderdi material eta prozedurazkoak zehaztu beharra dago. Hori, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere Administrazio Instituzionalaren esparruan erabateko berritasuna da.

A partir de su aprobación se establece la posibilidad de que el personal funcionario de carrera pase a desempeñar un puesto de trabajo, ofertado a través de Bolsas de Trabajo. No obstante, únicamente establece la figura jurídica a través de la cual será nombrado el personal funcionario de carrera -comisión de servicios-, por lo que es necesario concretar los aspectos materiales y procedimentales de esta figura, que supone una completa novedad en el ámbito de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y su Administración Institucional.

Aurreikuspen berri honek, beraz, beharrezkoa egiten du aipatutako akordioa garatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen lan-poltsak osatzen dituzten karrerako funtzionarioek, lan-poltsetan eskainitako lanpostu zehatz bat zerbitzu-eginkizunetan esleituz, lanpostuak bete ditzaten prozedura eta baldintzak ezarri behar duen tresna egokia edukitzeko helburuarekin.

Esta nueva previsión hace necesario, por tanto, el desarrollo del citado Acuerdo con la finalidad de contar con un instrumento adecuado que establezca el procedimiento y las condiciones para la provisión de puestos de trabajo por personal funcionario de carrera integrante de las bolsas de trabajo gestionadas por la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco, a través de la asignación en comisión de servicios de un determinado puesto ofertado a través de Bolsas de Trabajo.

Eskaintzen kudeaketa eta langile horien hautapena Administrazio Orokorrak kudeatutako lan-poltsen bitartez egingo da, 2006ko maiatzaren 30ean Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako Akordioaren ezarritako irizpideen arabera, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen aldi baterako zerbitzuak emateko langileak hautatzeari buruzkoa.

La gestión de las ofertas y selección de este personal se realizará a través de las Bolsas de Trabajo gestionadas por esta Administración, de conformidad a los criterios establecidos en el Acuerdo de Consejo de Gobierno, de 30 de mayo de 2006, sobre selección de personal para la prestación de servicios de carácter temporal en la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus Organismos Autónomos.

Horiek horrela, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 6.1.a) artikuluarekin, langileen ordezkariekin negoziatu ondoren eta organo eskudunek aginduzko txostenak eman eta gero, hauxe,

En su virtud, de conformidad con el artículo 6.1.a) de la Ley 6/1989, de 6 de julio, de la Función Pública Vasca, previa negociación con la representación de personal y emitidos los informes preceptivos por parte de los órganos competentes,

XEDATU DUT:

DISPONGO:

1. artikulua.- Helburua.

Artículo 1.- Objeto.

Agindu honek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen lan-poltsak osatzen dituzten karrerako funtzionarioen zerbitzu-eginkizunen esleipena arautzen duen prozedura ezartzen du.

La presente Orden establece el procedimiento para la asignación de comisiones de servicio al personal funcionario de carrera de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco, integrante de las bolsas de trabajo gestionadas por la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2. artikulua.- Esparru objektiboa.

Artículo 2.- Ámbito objetivo.

Prozedura honen helburua zerbitzu-emateko eskaerak izango dira, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen aldi baterako zerbitzuak emateko langileak hautatzeari buruzko 2006ko maiatzaren 30ean Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako Akordioaren araberakoak. Halaber, zerbitzu-emate horiek, prozedura honetan sartzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere Administrazio Instituzionalaren lanpostuetarako izan behar dute, lanpostuen zerrendetakoak, funtzionarioentzat gordetakoak eta urtebetetik gorako iraupenekoak.

Serán objeto de este procedimiento las solicitudes de prestaciones de servicios que se realicen conforme al Acuerdo de Consejo de Gobierno de 30 de mayo de 2006 sobre selección de personal para la prestación de servicios de carácter temporal en la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus Organismos Autónomos, correspondientes a puestos de Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y su Administración Institucional contenidos en las relaciones de puestos de trabajo, que estén reservados a personal funcionario y cuya duración estimada sea superior a un año.

3. artikulua.- Esparru subjektiboa.

Artículo 3.- Ámbito subjetivo.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak kudeatutako lan-poltsetan dauden Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko karrerako funtzionarioak sartzen dira prozedura honetan, baldin eta beraien kidegoko eta beraien kidegoan goragokoak diren titulazio-taldeetako lan-poltsetan badaude.

Será sujeto de este procedimiento el personal funcionario de carrera de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco, que forme parte de las bolsas de trabajo gestionadas por esta Administración y pertenezca a una bolsa de trabajo de un cuerpo de igual o superior grupo de titulación del cuerpo al que pertenece.

4. artikulua.- Prestasuna lan-poltsetan.

Artículo 4.- Disponibilidad en las bolsas.

Lan-poltsetan dauden karrerako funtzionarioek prestasun partziala izango dute beti. Halaber, lurraldearen arabera mugatu dezakete lan egin nahi duten geografia-eremua. Horrela, eremu horretako lanpostuak besterik ez zaizkie eskainiko.

La disponibilidad del personal funcionario de carrera que integre las bolsas de trabajo será siempre parcial. Asimismo, podrá acotar territorialmente su disponibilidad al ámbito geográfico, de forma que sólo se le oferten puestos ubicados en dicho ámbito.

Lan-poltsak osatzen dituzten funtzionarioek, edozein momentuan, egoera hauen artean aukeratu dezakete:

El personal funcionario de carrera que integre las bolsas de trabajo podrá optar, en cualquier momento, por una de las siguientes situaciones:

Aldi baterako baja: ez dute lan eskaintzarik jasoko egoera honetan dauden bitartean.

Baja temporal: no recibirá ofertas de trabajo cuando se encuentre en esta situación.

Alta: lan eskaintzak jasoko dituzte eskaintzen diren lanpostuetako baldintzak betetzen dituztenean eta egindako lan-eskaintzaren gune-mugaketari dagokionean. Berak egindako mugaketaren barruko lan-eskaintza bati uko eginez gero, behin betiko baja emango zaio hautatua izan den lan-poltsan.

Disponible: recibirá ofertas de trabajo para las que cumpla los requisitos del puesto y del ámbito geográfico al que haya acotado su disponibilidad. La renuncia a la oferta correspondiente a su acotamiento territorial supondrá el paso a la situación de baja definitiva en la bolsa de trabajo de la que hubiera sido seleccionada la persona.

Indarrean sartzeko unean, lan-poltsak osatzen dituzten karrerako funtzionarioak aldi baterako bajan egongo dira eta, alta egoeran jartzeko, eskaera egin beharko dute, bere prestasuna lurraldearen arabera mugatzen duen adieraziz.

En el momento de entrada en vigor, el personal funcionario de carrera que integre las bolsas de trabajo estará en la situación de baja temporal, y deberá solicitar el cambio a la situación de disponible, indicando si acota territorialmente su disponibilidad.

Adierazten duten aukera 12 hilabetez egongo da indarrean, eta epe hori bukatu arte ezin izango dute aldaketarik egin. Halaber Funtzio Publikoaren zuzendariari idatziz jakinarazi beharko diote aukera hori honako bide hauen bitartez:

La opción manifestada tendrá una validez de 12 meses, sin que sea posible cambiar esta opción durante este periodo, y deberá comunicarse por escrito al Director o Directora de Función Pública por los siguientes medios:

- Funtzio Publikoaren Zuzendaritza

- Dirección de Función Pública

Donostia kalea 1

c/ Donostia-San Sebastián, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

01010 Vitoria-Gasteiz

- Faxa: 945 01 86 11

- Fax: 945 01 86 11

- www.provision-seleccion@ej-gv.es

- www.provision-seleccion@ej-gv.es

5. artikulua.- Eskaintza esleitzea.

Artículo 5.- Adjudicación de la oferta.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen aldi baterako zerbitzuak emateko langileak hautatzeari buruzko 2006ko maiatzaren 30ean Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako Akordioan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira eskaintzak.

La gestión de las ofertas se realizará de conformidad con lo establecido en Acuerdo de Consejo de Gobierno, de 30 de mayo de 2006, sobre selección de personal para la prestación de servicios de carácter temporal en la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus Organismos Autónomos.

Alabaina, karrerako funtzionario bati eskaintzaren bat esleitzeko, urtebete pasatu beharko da zerbitzu eginkizunetako azken izendapena egiten zaionetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen lanpostuak zerbitzu-eginkizunen bitartez betetzeko prozedura arautzen duen 2006ko maiatzaren 30eko Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren Aginduko salbuespen berdinekin.

No obstante, para la adjudicación de una oferta a un funcionario o funcionaria de carrera deberá haber transcurrido un año desde el último nombramiento en comisión de servicios a la persona seleccionada, con las mismas excepciones que las previstas en la Orden de 30 de mayo de 2006, de la Consejera de Hacienda y Administración Pública, que regula el procedimiento para la provisión en comisión de servicios de puestos de trabajo en la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus Organismos Autónomos.

6. artikulua.- Zerbitzu-ematearen harreman juridikoa.

Artículo 6.- Relación jurídica de la prestación.

Aukeratutako pertsona zerbitzu-eginkizunetan izendatuko da deialdiko lanpostua bete dezan. Sailean edo erakunde instituzionalean langileen arloko eskumena duen zuzendaritzak emango duen ebazpenaren bidez egingo da hori. Funtzionarioa lanpostura benetan doan egunetik aurrera izango ditu ebazpenak ondorio ekonomiko eta administratiboak.

La persona seleccionada será asignada en comisión de servicios para el desempeño del puesto convocado, mediante Resolución de la Dirección competente en materia de personal del Departamento o Ente Institucional. Dicha resolución tendrá efectos económicos y administrativos desde el día de incorporación efectiva del funcionario o funcionaria al puesto de trabajo.

Euskal herri-administrazioetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko araudia onartzeko den urriaren 13ko 190/2004 Dekretuak aurreikusitako indarraldia izango du zerbitzu-eginkizunak. Hala ere, edozein unetan baliogabetu ahal izango da. Baliogabetzekotan, baliogabetzeko arrazoiak eta interesdunaren alegazioak -alegaziorik egiten badu- jasotzen dituen espediente bat egin beharko da.

La comisión de servicios mantendrá su vigencia, en los términos previstos en el Decreto 190/2004, de 13 de octubre, por el que se aprueba el Reglamento de provisión de puestos de trabajo del personal funcionario de las Administraciones Públicas Vascas, sin perjuicio de que en cualquier momento pueda revocarse. En este supuesto, deberá instruirse un expediente en el que deberán constar los motivos que dan lugar a la revocación, y las alegaciones, en su caso, de la persona interesada.

7. artikulua.- Lan-poltsen araubidea.

Artículo 7.- Régimen en bolsas.

Agindu honek ezartzen ez duenari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen aldi baterako zerbitzuak emateko langileak hautatzeari buruzko 2006ko maiatzaren 30ean Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako Akordioak arautuko ditu lan-poltsetan dauden karrerako funtzionarioak, esleitutako zerbitzu-eginkizunari uko egiteari buruzko ondoko salbuespen hauekin:

Al personal funcionario de carrera que integre las bolsas de trabajo de esta Administración, en los aspectos no contemplados en la presente Orden, se le aplicará la normativa común prevista en el citado Acuerdo de Consejo de Gobierno, de 30 de mayo de 2006, con las siguientes particularidades en relación a los efectos de la renuncia a la comisión de servicios adjudicada:

Esleitutako zerbitzu-eginkizunari uko eginez gero, izendapenetik urtebete igaro denean, ez zaio behin betiko baja emango lan-poltsan. Epe hori igaro ezean, uko eginez gero, behin betiko baja emango zaio hautatua izan den lan-poltsan, lanpostuko baldintzak funtsezko aldaketarik jaso izan ezik.

La renuncia a la comisión de servicios adjudicada, transcurrido un año desde su adjudicación, no supondrá baja definitiva. En el caso de que no haya transcurrido este plazo, la renuncia supondrá el paso a la situación de baja definitiva en la bolsa de trabajo de la que hubiera sido seleccionada la persona, excepto cuando cambien sustancialmente las condiciones del puesto de trabajo.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.- Agindu honen garapena.

Primera.- Desarrollo de la presente Orden.

Funtzio Publikoko sailburuordeari ahalmena ematen zaio agindu hau eraginkorra izateko beharrezkoak izan litezkeen alderdi osagarrien garapena egin dezan.

El Viceconsejero o Viceconsejera de Función Pública podrá dictar las instrucciones que pudieran resultar necesarias para la efectividad de la presente Orden.

Bigarrena.- Indarrean jartzea.

Segunda.- Entrada en vigor.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

La presente Orden entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 14koa.

En Vitoria-Gasteiz, a 14 de octubre de 2011.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

La Consejera de Justicia y Administración Pública,

IDOIA MENDIA CUEVA.

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común