Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

171. zk., 2011ko irailaren 8a, osteguna

N.º 171, jueves 8 de septiembre de 2011


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca
4347
4347

182/2011 DEKRETU, uztailaren 26koa, zeinen bidez behin betiko onespena ematen baitzaio Durangoko eremu funtzionalaren Lurralde-plan Partzialari.

DECRETO 182/2011, de 26 de julio, por el que se aprueba definitivamente el Plan Territorial Parcial del Área Funcional de Durango.

1.- Euskal Herriko Lurraldearen Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen babesean idatzi eta bideratutako Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak otsailaren 11ko 28/1997 Dekretuaren bidez onartu ziren behin betiko, eta otsailaren 12an argitaratu ziren Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

1.- Las Directrices de Ordenación Territorial de la Comunidad Autónoma del País Vasco redactadas y tramitadas al amparo de la Ley 4/1990, de 31 de mayo, de Ordenación del Territorio del País Vasco, fueron aprobadas definitivamente mediante el Decreto 28/1997, de 11 de febrero, publicado en el Boletín Oficial del País Vasco de 12 de febrero.

Gidalerro horietan ezartzen dira lurralde-plan partzialak idazteko esparruak; horien artean, Durangoko eremu funtzionalarena.

En dichas Directrices se establecen los ámbitos para la redacción de los Planes Territoriales Parciales, entre los que se encuentra el Área Funcional de Durango.

Aipatutako Legearen 2. eta 11. artikuluei jarraiki, lurralde-plan partzialak derrigor landu beharreko lurralde-antolamenduko tresnak dira. Alde horretatik, Gidalerroen 22. kapituluko 7. idatzi-zatiak -aplikatu beharreko araudienak- adierazten du oso garrantzitsua dela lurralde-plan partzialak lehenbailehen formulatzea, Gidalerro horien hirigintza eta lurralde irizpide osagarriak eskura izateko, eta horrenbestez, udalerrietako planak modu zehatzagoan garatu daitezen ahalbidetzeko eta lurralde-plan sektorialak lurralde koherentzia handiagoz lantzeko.

De conformidad con los artículos 2 y 11 de la precitada Ley, los Planes Territoriales Parciales son instrumentos de Ordenación Territorial de necesaria elaboración. En este sentido, el apartado 7 del Capítulo 22 de las Directrices, relativo a las Normas de Aplicación, señala que se considera muy importante proceder a la formulación, lo antes posible, de los Planes Territoriales Parciales con objeto de aportar criterios urbanísticos y territoriales complementarios a las referidas Directrices que permitan un más ajustado desarrollo de los planes de ámbito municipal y que garanticen una mayor coherencia territorial en la formulación de los Planes Territoriales Sectoriales.

2.- Lurralde-plan partzial hau Lurraldearen Antolamenduari buruzko Legearen 13. artikuluan aurreikusitako formulazio eta izapide prozesu luze baten ondorioa da, bere aurrerakinaren, hasierako onespenaren, behin-behineko onespenaren eta behin betiko onespenaren faseak izan dituena, eta herri administrazioen (tokikoa, foru-administrazioa eta erkidegoko administrazioa) eta aipatutako Eremu Funtzionaleko jendarte-espektro zabalaren partaidetza izan duena.

2.- El presente Plan Territorial Parcial se configura como el resultado de un dilatado proceso de formulación y tramitación previsto en el artículo 13 de la Ley de Ordenación del Territorio, con sus correspondientes fases de Avance, Aprobación Inicial, Provisional y Definitiva en el que han participado las distintas Administraciones Públicas territoriales (locales, foral y autonómica) así como un amplio espectro de la sociedad del citado Área Funcional.

3.- Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko 4/1990 Legearen 13.1 artikuluaren arabera, Durangoko eremu funtzionalaren Lurralde-plan Partziala formulatzeko ekimena Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari dagokie, maila berean; beraz, beharrezkoa da bi administrazioen arteko koordinazioa, ekintzak egitean disfuntzionaltasunak saihesteko.

3.- De conformidad con el artículo 13.1 de la Ley 4/1990, de Ordenación del Territorio del País Vasco, la iniciativa para la formulación del Plan Territorial Parcial del Área Funcional de Durango corresponde al Gobierno Vasco y a la Diputación Foral de Bizkaia, indistintamente, lo que hace necesaria una coordinación entre ambas Administraciones con el fin de evitar disfuncionalidades a la hora de realizar las correspondientes actuaciones.

4.- Xede horrekin, plan hori idazteko kontratazioa 2000ko abuztuaren 23ko Foru Akordioz esleitu zen, eta, idatzi horren segimendua egiteko, koordinazio-mekanismoak ezarri dira Bizkaiko Foru Aldundiko Hirigintza Sailaren eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren artean.

4.- Con este fin, la adjudicación de la contratación para la redacción de dicho Plan fue realizada por Acuerdo Foral de 23 de agosto de 2000 y, en orden al seguimiento de la redacción, se han establecido mecanismos de coordinación entre los entonces Departamento Foral de Urbanismo de la Diputación Foral de Bizkaia y el Departamento de Medio Ambiente y Ordenación Territorial del Gobierno Vasco.

5.- Lurralde-plan partzial honen hasierako eta behin behineko onespenak Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak eman ditu, 2008ko apirilaren 8an eta 2010eko apirilaren 13an, hurrenez hurren.

5.- Las aprobaciones inicial y provisional de este Plan Territorial Parcial han sido otorgadas por el Consejo de Gobierno de la Diputación Foral de Bizkaia, en fechas 8 de abril de 2008 y 13 de abril de 2010, respectivamente.

6.- Planaren edukiak Lurraldearen Antolamenduari buruzko Legearen 12. artikuluari erantzuten dio, eta lurralde-plan partzialek izan behar dituzten zehaztapenak jasotzen ditu. Planak hainbat neurri ezarri eta proposamenak egiten ditu eremu funtzionalaren antolamendu osoa lortzeko helburu nagusiarekin.

6.- El contenido del Plan da respuesta al artículo 12 de la Ley de Ordenación del Territorio y recoge las determinaciones que deben contener los Planes Territoriales Parciales. El Plan establece una serie de medidas y realiza propuestas de actuación que persiguen, como objetivo primordial, el conseguir una ordenación integral del Área Funcional.

7.- Durangoko eremu funtzionalaren Lurralde-plan Partzialak udalerri hauek hartzen ditu: Abadiño, Zornotza, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Zaldibar. Plan honen helburua Eremu Funtzionalaren lurraldean hamasei urterako lurralde antolamendu jasangarria ezartzea da, egitura eta lurralde-eredua finkatuz; egitura horri egokitu beharko zaizkio bai udalerrien hirigintza plan eta arauak eta bai eremu funtzionalean eragina duten lurralde-plan sektorialak eta gainerako ekintzak.

7.- El Plan Territorial Parcial del Área Funcional de Durango comprende los términos municipales de Abadiño, Amorebieta-Etxano, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria y Zaldibar. Este Plan tiene por objeto establecer, para un horizonte temporal de dieciséis años, la ordenación territorial sostenible del territorio del Área Funcional, determinando, la estructura y modelo territorial del mismo, a la que deberán atenerse tanto los Planes y Normas Urbanísticos Municipales, como los Planes Territoriales Sectoriales y demás actuaciones con incidencia en el Área Funcional.

Proposatutako lurralde-ereduaren oinarriak hauek dira:

Las bases del modelo territorial propuesto son las siguientes:

● Durangoko eremu funtzionala indartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Bizkaiko lurraldea artikulatzeko gakoa den pieza gisa, duen kokapen estrategikoagatik eta irisgarritasun handiagatik.

● Fortalecer el Área Funcional de Durango como pieza clave de la articulación territorial del País Vasco y Bizkaia por su posición estratégica y elevada accesibilidad.

● Ibarraren hondoko urbanizazio handia eta baserrietan oinarritutako nekazaritzako jarduera babestea bateragarriak izatea zaintzea.

● Salvaguardar la convivencia entre la intensa urbanización del fondo del valle y la preservación de la actividad agraria basada en el caserío.

● Lurraldearen zentzuzko erabileran oinarritutako hiri-garapena sustatzea.

● Promover un desarrollo urbano basado en la utilización prudente del territorio.

● Ibaizabaleko Korridorean lehiakortasunerako eta birkualifikatzeko elementuak indartzea.

● Fortalecer los elementos de competitividad y recualificación del Corredor del Ibaizabal.

● Eremu Funtzionala eratzen duten elementuak.

● Elementos vertebradores del Área Funcional.

● Naturagunea eta landagunea kontserbatzea. Bizi-iturrien babes aktiboa eta baserrien bideragarritasuna ziurtatu beharra, paisaiaren kalitatea bermatzen dutenak direlako.

● Conservación del medio natural y rural. Necesidad de asegurar la protección activa de los recursos naturales y la viabilidad del caserío, garantes de la calidad paisajística.

Lurralde-eredu hori helburu hauen inguruan egituratzen da:

Dicho modelo territorial se estructura en torno a los siguientes objetivos:

a) Eremu Funtzionaleko populazioa mantentzea.

a) Mantenimiento de la población del Área Funcional.

b) Bizitokien gunea kontzentratzea.

b) Concentración del espacio residencial.

c) Durangoko Eremu Funtzionalaren berezitasuna mantendu eta indartzea, naturaren eta paisaiaren balioen aldetik.

c) Mantenimiento y potenciación de la singularidad, en cuanto a valores naturales y paisajísticos, del Área Funcional de Durango.

d) Garraioen arteko intermodalitate erosoa eta eraginkorra lortzea.

d) Consecución de una intermodalidad cómoda y eficaz entre transportes.

e) Bizikletaren erabilera eta oinezkoentzako ibilbideak sustatzea.

e) Fomento del uso de la bicicleta y de los itinerarios peatonales.

f) Energia berriztagarrien aprobetxamendua sustatzea.

f) Fomento del aprovechamiento de energías renovables.

g) Herritarren ekipamendu-beharrak asetzea.

g) Satisfacción de las necesidades equipamentales de la población.

h) Andeatutako guneak oneratzea eta erabilera ezegokia edo ausazkoa duten guneak birmoldatzea.

h) Regeneración de los espacios degradados y remodelación de los espacios con uso inadecuado o de oportunidad.

i) Landa-ondareko eraikinak zaintzea eta balio historikoa edo/eta kulturala duten guneak birgaitzea.

i) Preservación de elementos edificatorios del patrimonio rural y rehabilitación de los espacios con valor histórico y/o cultural.

8.- Lurralde Antolamenduaren Gidalerroekin definitutako lurralde esparruaren barruan, Plan honek beste zeregin bat ere betetzen du: autonomia erkidegoko administrazio orokorraren sailek eta Bizkaiko Foru Aldundiko departamentuek sustatutako lurralde-plan sektorialak integratzea. Lurralde-plan sektorial hauek izan dira kontuan:

8.- Dentro del marco territorial definido por las Directrices de Ordenación Territorial, este Plan realiza, además, un ejercicio de integración de los diferentes Planes Territoriales Sectoriales promovidos tanto por los diferentes Departamentos de las Administración General de la Comunidad Autónoma como por los Departamentos de las Diputación Foral de Bizkaia. Se han tenido en cuenta los siguientes Planes Territoriales Sectoriales:

● Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Nagusia.

● Plan General de Carreteras del País Vasco.

● Bizkaiko Errepideen Plana.

● Plan de Carreteras de Bizkaia.

● EAEko Trenbide Sarearen Lurralde-plan Sektoriala.

● Plan Territorial Sectorial de la Red Ferroviaria de la CAPV.

● EAEko Energia Eolikoaren Lurralde-plan Sektoriala.

● Plan Territorial Sectorial de la Energía Eólica de la CAPV.

● EAEko Ibaien eta Errekastoen Ertzak Antolatzeko Lurralde-plan Sektoriala. (Isurialde kantauriarra).

● Plan Territorial Sectorial de Ordenación de Márgenes de Ríos y Arroyos de la CAPV. (Vertiente Cantábrica).

● EAEko Hezeguneen Lurralde-plan Sektoriala.

● Plan Territorial Sectorial de Zonas Húmedas de la CAPV.

● EAEko Ekonomia Jardueretarako eta Merkataritza Horniduretarako Lurzoruaren Sorkuntza Publikoaren Lurralde-plan Sektoriala.

● Plan Territorial de Sectorial de Creación Pública de Suelo para Actividades Económicas y de Equipamientos Comerciales de la CAPV.

9.- Euskal Herriko Lurraldearen Antolamenduari buruzko 4/1990 Legearen 12.3 artikuluan ezarritako agirietan daude jasota planaren zehaztapenak. Agirien artean, zehazki, Antolamenduaren Arauak daude, besteak beste. Arau horietan biltzen dira Planeko xedapen eta proposamenak. Dekretu honi atxiki zaizkio I. eranskinean, argitara emateko.

9.- El Plan concreta sus determinaciones en los documentos establecidos en el artículo 12.3 de la Ley 4/1990, de Ordenación del Territorio del País Vasco. En concreto, recoge entre otros documentos, las Normas de Ordenación, que contienen el conjunto de las disposiciones y propuestas a las que el Plan les confiere carácter normativo y que se acompañan como anexo I al presente Decreto para su publicación.

10.- Era berean, Planarekin batera doa Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazio Bateratuko Azterlana ere. Bestalde, Ingurumen araudian xedatutakoa betez (apirilaren 28ko 9/2006 Legea, zenbait plan eta programak ingurumenean duten eragina ebaluatzeari buruzkoa; eta uztailaren 22ko 183/2003 Dekretua, Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio bateratuaren prozedura arautzen duena) Dekretu honen II. eranskin moduan doa Planean ingurumen alderdiak txertatzeari buruz hartutako erabakiaren derrigorrezko adierazpena.

10.- Así mismo, al Plan se acompaña el Estudio de Evaluación Conjunta de Impacto Ambiental. En cumplimiento de lo dispuesto en la normativa medioambiental (Ley 9/2006, de 28 de abril, sobre evaluación de los efectos de determinados planes y programas en el medio ambiente y la Ley 3/1998, General de Protección del Medio Ambiente del País Vasco y en su desarrollo reglamentario a través del Decreto 183/2003, de 22 de julio, por el que se regula el procedimiento de evaluación conjunta de impacto ambiental) se acompaña como anexo II a este Decreto la preceptiva declaración sobre la decisión adoptada en relación a la integración del Plan de los aspectos medioambientales.

11.- Ingurumen, Lurralde-plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila da eskuduna, Planaren behin betiko onespena Gobernu Kontseiluari aurkezteko, Lurraldearen Antolamenduari buruzko legearen 13.9 artikuluan jasotakoaren arabera.

11.- El Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca es el competente para elevar al Consejo de Gobierno la aprobación definitiva del Plan, en virtud de lo dispuesto en el artículo 13.9 de la Ley de Ordenación del Territorio.

12.- Gobernu Kontseilua da eskuduna, Durangoko eremu funtzionalaren Lurralde-plan Partziala behin betiko onartzeko, Lurraldearen Antolamenduari buruzko 13.10 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

12.- El Consejo de Gobierno es el órgano competente para aprobar definitivamente el Plan Territorial Parcial del Área Funcional de Durango a tenor de lo establecido en el artículo 13.10 de la Ley de Ordenación del Territorio.

Hori betez, Ingurumen, Lurralde-plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren proposamenez, eta aldez aurretik 2011ko aren (e)(a)n egindako Gobernu Kontseiluaren bilkuran eztabaidatu eta onetsita, honako hau

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día de de 2011

XEDATU DUT:

DISPONGO:

Artikulu bakarra.- Durangoko eremu funtzionalaren Lurralde-plan Partziala behin betiko onartzea. Antolamendurako arauak dekretu honen I. eranskin gisa doaz, eta ingurumen alderdiak Planean txertatzeari buruz hartutako erabakiaren adierazpena II. eranskin gisa doa.

Artículo único.- Aprobar definitivamente el Plan Territorial Parcial del Área Funcional de Durango cuyas Normas de Ordenación se incluyen como anexo I al presente Decreto y como anexo II, la declaración sobre la decisión adoptada en relación a la integración en el Plan de los aspectos medioambientales.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

DISPOSICIONES ADICIONALES

Lehenengoa.- Lurralde-plan partzial hau idaztean sartu den udal plangintza planaren lanketako egun jakin batean indarrean zegoena izan da, eta betiere informazio gisa sartu da; beraz, plana indarrean sartu arte egiten diren eguneratzeak edo aldaketak sartutzat joko dira.

Primera.- En la redacción del presente Plan Territorial Parcial, el Planeamineto Municipal incorporado ha sido el vigente en una determinada fecha de su elaboración y siempre con carácter informativo, por lo que se entenderán incorporadas al mismo las actualizaciones o modificaciones que se produzcan hasta la fecha de su entrada en vigor.

Bigarrena.- Lurralde-plan partzial honetako antolamendu-arauen eranskinak planaren zati dira, eta gainerako artikuluen arau-balio bera eta betebehar berberak dituzte.

Segunda.- Los anexos a las Normas de Ordenación del presente Plan Territorial Parcial constituyen elemento integrante del mismo y tienen el mismo valor normativo y obligaciones que el resto de su articulado.

ALDI BATERAKO XEDAPENAK

DISPOSICIONES TRANSITORIAS

Lehenengoa.- Plan hau indarrean sartzean hasierako onespena jaso ez duten lurralde-plan sektorialak formulatzeko eta aldatzeko prozedurak planean jasotako zehaztapenei egokitu beharko zaizkie, Durangoko eremu funtzionalari eragiten dioten heinean.

Primera.- En los procedimientos de formulación y modificación de los Planes Territoriales Sectoriales que no hayan sido aprobados inicialmente en el momento de la entrada en vigor de este Plan, deberán adaptarse a las determinaciones contenidas en éste, en lo que afecten al Área Funcional de Durango.

Edonola ere, Lurralde-plan partzial hau indarrean sartzean indarrean dauden lurralde-plan sektorialak Plan Partzialak dioenaren arabera moldatuko dira; salbuespena da Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoa.

En todo caso, los Planes Territoriales Sectoriales vigentes a la entrada en vigor de este Plan Territorial Parcial se adaptarán a lo dispuesto en el mismo, con excepción de lo previsto en la Disposición Adicional Cuarta de la Ley 4/1990, de 31 de mayo, de Ordenación del Territorio.

Bigarrena.- Durangoko eremu funtzionalari dagozkion udalerrietako hirigintza-agiriak Plan Orokorrak idatzi, berrikusi edo aldatzeko prozesuetan badaude eta Plan Partziala indarrean sartzean hasierako onespena jaso ez badute, agiriotako zehaztapenak Plan Partzialeko aginduei egokitu beharko zaizkie, kasuan kasuko berrikuspen edo aldaketa prozeduren arabera.

Segunda.- Los documentos urbanísticos de los municipios pertenecientes al Área Funcional de Durango inmersos en procesos de formulación, revisión o modificación de Planes Generales que no hayan sido aprobados inicialmente en el momento de la entrada en vigor de este Plan, deberán acomodar sus determinaciones a las prescripciones de éste, conforme a sus respectivos procedimientos de revisión o modificación.

Nolanahi ere, udalean indarrean dagoen hirigintza-plangintza orokorra Plan honetan xedatutakora egokituko da, berori indarrean jartzen denetik bi urteko epean.

En todo caso, el planeamiento urbanístico general municipal vigente deberá de adaptarse a lo dispuesto en este Plan en el plazo de dos años a contar desde su entrada en vigor.

AZKEN XEDAPENA

DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hilabetera jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor al mes de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko uztailaren 26an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 26 de julio de 2011.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

La Consejera de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

I ERANSKINA

ANEXO I

(Ikus .PDF)

(Véase el .PDF)

II. ERANSKINA

ANEXO II

(Ikus .PDF)

(Véase el .PDF)


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común