Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

130. zk., 2011ko uztailaren 8a, ostirala

N.º 130, viernes 8 de julio de 2011


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justicia y Administración Pública
3497
3497

AGINDUA, 2011ko ekainaren 20koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioan erabili beharreko paperaren formatu eta ezaugarriak aldatzeko dena.

ORDEN de 20 de junio de 2011, de la Consejera de Justicia y Administración Pública, por la que se dispone la modificación del formato y características del papel a utilizar en la Administración de Justicia en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Zuzentzaren Administrazioko ofizio-paperak Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar dituen ezaugarriak onartzen dituen maiatzaren 17ko 178/1994 Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoak honelaxe dio: Zuzentza sailburuari esku ematen zaio, ofizio-paperaren formatoa eta izakera aldatu ahal izateko, Euskal Autonomi Elkartean Zuzentza Administrazioaren normalkuntzak ekar ditzan beharrak kontutan hartuta eta bai dekretu honetan xedatzen dena betetzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan ere.

La disposición final primera del Decreto 178/1994, de 17 de mayo, por el que se aprueban las características del papel de oficio para la Administración de Justicia en la Comunidad Autónoma del País Vasco, faculta al Consejero de Justicia para modificar en el futuro el formato y características del papel de oficio en función de las necesidades de normalización de la Administración de Justicia en el País Vasco, así como para dictar las disposiciones necesarias para la ejecución de lo dispuesto en el presente Decreto.

Era berean, neurri fiskalei, administratiboei eta lan-arlokoei buruzko abenduaren 30eko 66/1997 Legearen 101. artikuluak ezartzen du, jarduera eta ebazpen jurisdikzionalak eta horiekin lotutako alderdien idazkiak paper arruntean egingo direla eta horren ezaugarriak eta formatua arauz zehaztuko direla.

Asimismo, el artículo 101 de la Ley 66/1997, de 30 de diciembre, de medidas fiscales, administrativas y del orden social, establece que, las actuaciones y resoluciones jurisdiccionales y escritos de las partes relacionados con ellos se extenderán en papel común, cuyas características y formatos se determinarán reglamentariamente.

Hori dela eta, Justizia Administrazioaren esparruan hasitako eraberritze-prozesuaren baitan, non informatika-tresna berrien ezarpena sartuta dagoen, zeinak material honen, paper arruntaren, horniketari dagozkion kostuetan aurreztea ere dakarren, beharrezkotzat jotzen da aipatutako 178/1994 Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoak, ofizio-paperaren formatu eta ezaugarrien aldaketari dagokionez, Zuzentza sailburuari, oraingo Justizia eta Herri Administrazioko sailburua denari, ematen dion eskumenaz baliatzea.

Por ello, en el marco del proceso de modernización emprendido en el ámbito de la Administración de Justicia, donde se incluye la implantación de nuevas herramientas informáticas, que incluso conlleva ahorro de costes en cuanto al suministro de este material, el papel de oficio, se hace preciso hacer uso de la facultad que confiere al Consejero de Justicia, actual Consejera de Justicia y Administración Pública, la Disposición Adicional Primera del citado Decreto 178/1994 en cuanto a la modificación del formato y características del papel de oficio.

Adierazitakoagatik guztiagatik, hauxe

En virtud de lo expuesto,

XEDATU DUT:

DISPONGO:

1.- artikulua.- Ezaugarriak.

Artículo 1.- Características.

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko organoen jarduerak eta ebazpenak egiteko paperak ondorengo ezaugarri hauek izango ditu:

1.- El papel en el que se extenderán las actuaciones y resoluciones de los órganos de la Administración de Justicia en la Comunidad Autónoma del País Vasco se ajustará a las características siguientes:

Formatua: UNE A-4 orria.

Formato: Folio UNE A-4.

Gramajea: 80 gr/m2.

Gramaje: 80 grs. m2.

Orrialdearen goiko aldean honako aipamen hau egongo da, euskaraz eta gaztelaniaz:

En la parte superior de la página figurará la siguiente mención impresa en euskera y castellano:

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko ofizipapera.

Papel de Oficio de la Administración de Justicia en la Comunidad del País Vasco.

2.- Erabili beharreko papera paper arruntean inprimatuko da zuzenean, dagokion informatika aplikazioa erabiliz.

2.- El papel a utilizar será impreso directamente sobre papel común mediante la aplicación informática correspondiente.

2. artikulua.- Formatua.

Artículo 2.- Formato.

Aurreko atalak aipatzen dituen organoen jarduera eta ebazpen jurisdikzionalekin lotutako alderdien idazkiei dagokienez, paper arrunta erabiliko da eta horren formatua, ahal denean, UNE A-4 neurri normalizatukoa izango da.

Para los escritos de las partes relacionados con actuaciones y resoluciones jurisdiccionales de los órganos a que se refiere el apartado anterior se utilizará papel común cuyo formato deberá ajustarse, siempre que fuere posible, al tamaño normalizado UNE A-4.

XEDAPEN IRAGANKORRA

DISPOSICIÓN TRANSITORIA

Egun dagoen ofizio-paperak balio izaten jarraituko du eta erabil ahal izango da horren gerakinak dauden bitartean.

El actual papel de oficio mantendrá su validez y podrá seguir siendo utilizado mientras existan remanentes del mismo.

AZKEN XEDAPENA

DISPOSICIÓN FINAL

Agindu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

La presente Orden entrará en vigor a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 20a.

En Vitoria-Gasteiz, a 20 de junio de 2011.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

La Consejera de Justicia y Administración Pública,

IDOIA MENDIA CUEVA.

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común