Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

125. zk., 2011ko uztailaren 1a, ostirala

N.º 125, viernes 1 de julio de 2011


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justicia y Administración Pública
3393
3393

AGINDUA, 2011ko ekainaren 28koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioak behin-behinekoz atxikitzeko prozedura arautzen duena.

ORDEN de 28 de junio de 2011, de la Consejera de Justicia y Administración Pública, por la que se regula el procedimiento para la adscripción provisional del personal funcionario de carrera de la administración general y sus organismos autónomos.

Euskadiko herri-administrazioetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko araudia onartzeko den urriaren 13ko 190/2004 Dekretuak behin-behineko atxikipena arautzen du XI. kapituluan. Bertan ezartzen da lanpostu bati behin betiko atxikita ez dauden eta lanpostuak behin-behinekoz betetzeko sistemaren baten bidez beste lanpostu bat betetzen ari ez diren karrerako funtzionarioak beraien kidego eta eskalako lanpostu bati atxikiko zaizkiola, merezimendu, gaitasun, egokitasun eta berdintasunaren irizpideak eta giza baliabideen kudeaketa eraginkorra uztartzen dituzten irizpide objektiboekin bat etorriz.

El Decreto 190/2004, de 13 de octubre, por el que se aprueba el Reglamento de Provisión de puestos de trabajo del personal funcionario de las Administraciones Públicas Vascas, regula en su capítulo XI, la adscripción provisional. En él se establece que se adscribirá al personal funcionario de carrera que carezca de adscripción definitiva a un puesto y no esté desempeñando otro por cualquiera de los sistemas de provisión provisional, a un puesto propio de su cuerpo y escala de acuerdo con criterios objetivos que conjuguen los principios de mérito, capacidad, adecuación e igualdad y la gestión eficiente de recursos humanos.

Administrazio publikoak herritarren beharrizanei modu eraginkorrean erantzuteko zerbitzu publikoak ematen ditu. Zerbitzu horiek kalitatezkoak izateko, giza baliabideak modu eraginkorrean kudeatu behar dira eta, horretarako, gaituta dauden eta behar besteko iaiotasuna daukaten langileek gauzatu behar dituzte esleitutako zereginak. Oinarrizko premisa hori are garrantzitsuagoa da administrazio honetako erantzukizun handieneko lanpostuetan. 190/2004 Dekretuak, erantzukizun handieneko lanpostuak lehiaketa edo zerbitzu-eginkizunen bidez betetzen direnean egokitzapen hori bermatzeko sistemak ezartzen ditu. Kasu horietan, hautagaiek proba baten bidez egiaztatu behar dute lanpostua betetzeko ezagupen eta iaiotasunak badituztela. Horregatik, erantzukizuneko postuetan eta horietan bakarrik, atxikiko den pertsona lanposturako egokia dela bermatzeko, agindu honek prozedura objektibo bat ezartzen du, eta prozedura horrek, hautagaiaren lanbide-esperientzia aztertuz, berari hobekien egokitzen zaizkion lanpostuak zein diren ezartzen du.

La Administración Pública facilita la prestación de los servicios públicos para atender eficazmente las necesidades de la ciudadanía. La calidad de esta prestación requiere una eficaz gestión de recursos humanos, de forma que las funciones asignadas sean realizadas por personas con la capacidad y las destrezas idóneas. Esta premisa básica es aún más importante en los puestos de mayor responsabilidad de esta Administración. El Decreto 190/2004 dispone sistemas que garantizan esta adecuación en los puestos de mayor responsabilidad cuando la provisión se efectúa por concurso o comisiones de servicios. En estos casos, los candidatos y candidatas deben acreditar mediante una prueba que poseen los conocimientos y destrezas necesarios para su desempeño. Es por ello que, únicamente en los puestos de responsabilidad, para garantizar la adecuación al puesto de la persona que se va a adscribir, esta Orden establece un procedimiento objetivo que analizando la experiencia profesional de la persona candidata determina los puestos acordes a la misma.

Lanpostuak betetzeko gainontzeko sistemekin bat datozen behin-behineko atxikipenak arautzeko agindua onartzeak eragin positiboa izango du giza baliabideen kudeaketan, zerbitzuak modu eraginkorrean ematea bermatuko du, eta erakundearen helburuak langileen eskubideekin bateratuko ditu.

La aprobación de una orden que regule las adscripciones provisionales acorde con el resto de sistemas de provisión incidirá positivamente en la gestión de recursos humanos, garantizará una eficaz prestación de servicios, armonizando los objetivos de la organización con los derechos del personal.

Horiek horrela, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 6.1.a) artikuluarekin eta Euskal herri-administrazioetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko araudia onartzeko den urriaren 13ko 190/2004 Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoarekin bat etorriz, langileen ordezkariekin negoziatu ondoren eta organo eskudunek aginduzko txostenak eman eta gero, hauxe

En su virtud, de conformidad con el artículo 6.1.a) de la Ley 6/1989, de 6 de julio, de la Función Pública Vasca y la Disposición Final Primera del Decreto 190/2004, de 13 de octubre, que aprueba el Reglamento de provisión de puestos de trabajo del personal funcionario de las Administraciones Públicas Vascas, previa negociación con la representación de personal y emitidos los informes preceptivos por parte de los órganos competentes,

XEDATU DUT:

DISPONGO:

1. Artikulua.- Helburua eta aplikazio-eremua.

Artículo 1.- Objeto y ámbito de aplicación.

1.- Ondoren aipatzen diren arrazoiengatik lanpostu bati behin betiko atxikita ez dauden Euskal Autonomia Erkidegoko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek behin-behinekoz atxikitzeko postua aukeratzeko irizpideak eta prozedura ezartzen ditu agindu honek. Hona hemen aipatutako arrazoiak:

1.- La presente Orden establece los criterios y el procedimiento para la selección de puestos en las que se adscribirá provisionalmente al personal funcionario de carrera de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus Organismos Autónomos que carezca de adscripción definitiva a un puesto de trabajo debido a alguna de las siguientes circunstancias:

a) Lehiaketaz edo izendapen askez lorturiko lanpostua ezabatu izana, eta halaber lehiaketaz lorturiko lanpostuaren edukia gerora aldatu delako langilea lanpostutik mugiarazi izana.

a) Supresión del puesto obtenido por concurso o libre designación y remoción por alteración sobrevenida del contenido del puesto obtenido por concurso.

b) Izendapen askeko lanpostu batetik kendu izana.

b) Cese de un puesto de libre designación.

c) Lehiaketaz lorturiko lanpostuan jarduteko gai ez izateagatik funtzionarioa lanpostutik mugiarazi izana.

c) Remoción por falta de capacidad del puesto obtenido por concurso.

d) Lanpostuari uko egin eta ukoa izendapena egin zuen organoak onartu izana.

d) Renuncia al puesto, aceptada por el órgano que efectuó el nombramiento.

e) Jarduneko zerbitzura itzuli izana, lanpostua gordeta izan gabe.

e) Reingreso al servicio activo, sin reserva de puesto.

2.- Ertzaintzako karrerako funtzionarioei, irakasle funtzionarioei, osasun-erakundeetako funtzionarioei eta estatutupekoei, eta Justizia Administrazioko funtzionarioei ez zaie agindu hau aplikatuko.

2.- La presente Orden no será de aplicación al personal funcionario de carrera de la Policía del País Vasco, personal funcionario docente, personal funcionario y estatutario de Instituciones Sanitarias y personal funcionario de la Administración de Justicia.

3.- Lehenengo paragrafoan adierazitako arrazoiak egon arren, karrerako funtzionarioa behin-behinekoz atxikitzea ez da beharrezkoa izango, aldi baterako betetzeko sistema baten bidez beste lanpostu bat betetzen ari baldin bada.

3.- No será necesario adscribir provisionalmente al personal funcionario de carrera cuando se den las circunstancias señaladas en el apartado 1 si está desempeñando otro puesto por alguno de los sistemas de provisión temporal.

Dena den, edozein arrazoirengatik karrerako funtzionarioek behin-behinekoz betetzen ari diren lanpostua uzten dutenean ere agindu honetan adierazitako irizpide eta prozedurak aplikatuko dira.

No obstante lo anterior, serán de aplicación los criterios y el procedimiento que se contienen en la presente Orden en los casos en los que, por cualquier circunstancia, el personal funcionario de carrera cese en el desempeño del puesto que provisionalmente venía ocupando.

2. Artikulua.- Irizpide orokorrak.

Artículo 2.- Criterios generales.

Karrerako funtzionarioak beraien kidego edo eskalako lanpostu bati atxikiko zaizkio behin-behinekoz. Lanpostua betetzeko modua lehiaketa izango da eta, lehiaketan parte hartzeko, lanpostuen zerrendan lanpostuari ezarritako baldintzak bete beharko ditu langileak. Agindu honetako 3. eta 4. artikuluetan adierazitako irizpideekin bat etorriz aukeratuko dira lanpostuak.

La adscripción provisional del personal funcionario de carrera se realizará a un puesto de trabajo propio de su cuerpo o escala, cuyo sistema de provisión sea el concurso y para el que cumpla los requisitos exigidos para su desempeño en la relación de puestos de trabajo, que se seleccionará de acuerdo a los criterios contenidos en los artículos 3 y 4 de la presente Orden.

Hautatutako lanpostuaren berariazko osagarriaren maila III-A edo hortik gorakoa bada, pertsonaren profila lanpostuarenera egokitzen dela bermatuko da. Horretarako, langilearen lan-eskarmentua aztertuko da agindu honetako 4. artikuluak ezarritakoaren arabera.

Cuando el resultado de la selección sea un puesto de nivel de complemento específico igual o superior a III-A se garantizará la adecuación del perfil de la persona con el puesto, a cuyo fin se analizará su experiencia profesional, de acuerdo a lo previsto en el artículo 4 de la presente Orden.

Nolanahi ere, karrerako funtzionarioen behin-behineko atxikipena bermatuko da, beraien kidego edo eskalako lanposturen bat baldin badago eta lanpostuen zerrendan ezarritako betekizun guztiak betetzen baldin badituzte.

En todo caso, se garantiza la efectiva adscripción provisional del personal funcionario de carrera siempre que exista un puesto de su Cuerpo o Escala para el que cumpla todos los requisitos exigidos en la relación de puestos de trabajo.

3. Artikulua.- Behin-behinekoz atxikitzeko lanpostua aukeratzea.

Artículo 3.- Selección del puesto para la adscripción provisional.

1.- Lanpostuari atxikitzeko, lanpostuen zerrendan lanpostu horrentzat azaltzen diren baldintzak bete behar dira, eta lanpostuaren destino-osagarria langileak duen maila baino bi maila beheragokoa izango da gehienez.

1.- La adscripción se realizará a un puesto para el que cumpla los requisitos contenidos en la relación de puestos de trabajo y que tenga un complemento de destino no inferior en más de dos niveles a su grado personal.

2.- Langilearen maila baino gehienez bi maila beheragoko destino-osagarria duen lanposturik ez badago, atxikipena destino-osagarri txikiagoa duen lanpostu batean egingo da, ondorengo paragrafoetan adierazitako hautaketa-irizpideei jarraituz. Ezaugarri horiek dituen lanposturik ez baldin badago, gainontzeko postuetara joko da.

2.- En el caso de que no hubiera puestos de complemento de destino no inferior en más de dos niveles a su grado personal, la adscripción se realizará a un puesto de trabajo de menor complemento de destino, siguiendo los criterios de selección indicados en los siguientes apartados. Si no existiera ningún puesto de las características anteriores, se acudirá al resto de puestos.

3.- Finkatutako maila pertsonalaren arabera aukeratuko da lanpostua, eta destino-osagarri bera duten lanpostuetatik hasiko da bilaketa. Ezaugarri horiek dituen lanposturik ez baldin badago, destino-osagarriaren goitik beherako bilaketa egiten jarraituko da.

3.- La selección del puesto se realizará de acuerdo al grado personal consolidado, iniciándose la búsqueda entre los puestos del mismo complemento de destino. En caso de no haber puestos con estas características se continuará la búsqueda en orden descendente del complemento de destino.

4.- Destino-osagarriaren maila bakoitzeko lanpostuak aukeratzeko, irizpide subsidiario hauek aplikatuko dira:

4.- Entre los puestos de cada nivel de complemento de destino se aplicarán los siguientes criterios subsidiarios:

a) Bete gabeko lanpostu hutsa edo titularduna, denbora luzean hutsik egongo dela pentsatzen dena, eta atxiki beharreko karrerako funtzionarioak titular gisa azken postua izan duen herrian kokatuta dagoena.

a) Puesto sin ocupante, vacante o con titular en el que se prevea una ausencia de larga duración, ubicado en la misma localidad del último puesto en titularidad del personal funcionario de carrera a adscribir.

b) Bitarteko funtzionario batek betetzen duen lanpostu hutsa edo titularduna, denbora luzean hutsik egongo dela pentsatzen dena, eta atxiki beharreko karrerako funtzionarioak titular gisa azken postua izan duen herrian kokatuta dagoena.

b) Puesto ocupado por personal funcionario interino, vacante o con titular en el que se prevea una ausencia de larga duración, ubicado en la misma localidad del último puesto en titularidad del personal funcionario de carrera a adscribir.

c) Zerbitzu-eginkizunetan betetako lanpostu hutsa edo titularduna, denbora luzean hutsik egongo dela pentsatzen dena, eta atxiki beharreko karrerako funtzionarioak azken postua izan duen herrian kokatuta dagoena.

c) Puesto ocupado en comisión de servicios, vacante o con titular en el que se prevea una ausencia de larga duración, ubicado en la misma localidad del último puesto del personal funcionario de carrera a adscribir.

d) Bete gabeko lanpostua, lanpostu hutsa edo titularduna, denbora luzean hutsik egongo dela pentsatzen dena, eta atxiki beharreko karrerako funtzionarioak titular gisa azken postua izan duen lurralde historikoan kokatuta dagoena.

d) Puesto sin ocupante, vacante o con titular en el que se prevea una ausencia de larga duración, ubicado en el mismo territorio histórico del último puesto en titularidad del personal funcionario de carrera a adscribir.

e) Bitarteko funtzionario batek betetako lanpostu hutsa edo titularduna, denbora luzean hutsik egongo dela pentsatzen dena, eta atxiki beharreko karrerako funtzionarioak titular gisa azken postua izan duen lurralde historikoan kokatuta dagoena.

e) Puesto ocupado por personal funcionario interino, vacante o con titular en el que se prevea una ausencia de larga duración, ubicado en el mismo territorio histórico del último puesto en titularidad del personal funcionario de carrera a adscribir.

f) Zerbitzu-eginkizunetan betetako lanpostu hutsa edo titularduna, denbora luzean hutsik egongo dela pentsatzen dena, eta atxiki beharreko karrerako funtzionarioak titular gisa azken postua izan duen lurralde historikoan kokatuta dagoena.

f) Puesto ocupado en comisión de servicios, vacante o con titular en el que se prevea una ausencia de larga duración, ubicado en el mismo territorio histórico del último puesto en titularidad del personal funcionario de carrera a adscribir.

g) Bete gabeko lanpostu hutsa edo titularduna, denbora luzean hutsik egongo dela pentsatzen dena, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusian kokatuta dagoena.

g) Puesto sin ocupante, vacante o con titular en el que se prevea una ausencia de larga duración, ubicado en la sede central del Gobierno Vasco.

h) Bitarteko funtzionario batek betetako lanpostu hutsa edo titularduna, denbora luzean hutsik egongo dela pentsatzen dena, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusian kokatuta dagoena.

h) Puesto ocupado por personal funcionario interino, vacante o con titular en el que se prevea una ausencia de larga duración, ubicado en la sede central del Gobierno Vasco.

i) Zerbitzu-eginkizunetan betetako lanpostu hutsa edo titularduna, denbora luzean hutsik egongo dela pentsatzen dena, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusian kokatuta dagoena.

i) Puesto ocupado en comisión de servicios, vacante o con titular en el que se prevea una ausencia de larga duración, ubicado en la sede central del Gobierno Vasco.

5.- Lanera bueltatzea eskatzen duten langileen behin-behineko atxikipena lanpostu hutsetan egingo da, hurrenez hurren a), b), d), e), g) eta h) idatzi-zatietan adierazitako irizpideak aplikatuz. Irizpide horiek aplikatuz ezin baldin badira karrerako funtzionarioak behin-behinekoz atxiki, c), f) eta i) idatzi-zatiko irizpideak aplikatuko dira hurrenez hurren.

5.- La adscripción provisional del personal que solicita el reingreso se efectuará en plazas vacantes, aplicándose, en este orden, los criterios contenidos en los apartados a), b), d), e), g) y h). Únicamente en el caso de que la aplicación de los criterios anteriores no permita la adscripción provisional del personal funcionario de carrera, se aplicarán, en este orden, los criterios contenidos en los apartados c), f) e i).

6.- Betetzen duten postua amortizatzearen ondorioz behin-behinekoz atxiki behar diren langileak, ahal bada, amortizatutako lanpostuaren sailean atxikiko dira, artikulu honetako 4. paragrafoko irizpideak betez.

6.- En el caso de personal que deba ser adscrito provisionalmente como consecuencia de la amortización del puesto que ocupa, las adscripciones tendrán lugar preferentemente en el Departamento del puesto amortizado, de conformidad con los criterios del apartado 4 de este artículo.

7.- Deskribatutako prozedura aplikatuta III-A edo goragoko berariazko osagarria duen postu bat aukeratuz gero, behin-behineko atxikipena gauzatzeko baldintza bat bete beharko da: lan-eskarmentua postuarekin bat etortzea. Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak zehaztuko du hori hala gertatzen den, 4. artikuluan deskribatutako prozedurarekin bat etorriz.

7.- Si del procedimiento anteriormente descrito resultara seleccionado un puesto de complemento específico III-A o superior, la adscripción provisional a dicho puesto únicamente podrá llevarse a cabo si su experiencia profesional, es acorde al puesto, circunstancia que será determinada por la Dirección de Función Pública de conformidad con el procedimiento que se describe en el artículo 4.

8.- b), e) eta h) irizpideak aplikatzetik ateratzen diren lanpostuen artetik, lan-poltsetan leku okerrena duen bitarteko funtzionarioak betetzen duen lanpostua aukeratuko da. Aukeratutako lanpostuen artean hainbat lan-poltsetako funtzionarioak baldin badaude, lan-poltsa horietan guztietan lehentasun-hurrenkera txarrena dutenen artetik administrazio honetan antzinatasun gutxiena duten bitarteko langileen postuak aukeratuko dira.

8.- Entre los puestos resultantes de la aplicación de los criterios b), e) y h) se seleccionará el puesto ocupado por el personal funcionario interino peor situado en las bolsas de trabajo. Si entre los puestos seleccionados existe personal funcionario interino de distintas bolsas, se seleccionará el puesto ocupado por el personal funcionario interino de menor antigüedad en esta Administración de entre quienes tengan la prelación más baja en todas las bolsas de trabajo implicadas.

9.- c), f) eta i) irizpideak aplikatzetik ateratzen diren lanpostuen artetik, behin-behineko atxikipenaren ondorio-eguna kontuan hartuz lanpostua zerbitzu-eginkizunetan berrikien esleitu zaion eta betetzen duen pertsonaren lanpostua aukeratuko da.

9.- Entre los puestos resultantes de la aplicación de los criterios c), f) y i) se seleccionará el puesto ocupado en comisión de servicios por la persona cuya adjudicación sea más reciente respecto a la fecha de efectos de la adscripción provisional.

10.- Urtebetetik gorakoak izango direla aurreikusten diren absentziak hartuko dira iraupen luzeko absentziatzat.

10.- Se consideran ausencias de larga duración aquéllas en las que se prevea una duración superior a un año.

4. Artikulua.- 25etik gorako maila finkatua daukaten karrerako funtzionarioen atxikipena.

Artículo 4.- Adscripción del personal funcionario de carrera con grado personal consolidado superior al nivel 25.

1.- Interesdunak 25.etik gorako maila finkatua duela egiaztatzen badu, langilea lanpostuen zerrendan azaltzen diren baldintzak betetzen dituen lanpostu bati atxikiko zaio. Lanpostuaren destino-osagarriak ezingo du izan langileak duen maila baino bi maila beheragokoa eta lanpostuak bat etorri beharko du langilearen lan-eskarmentuarekin.

1.- Cuando la persona interesada acredite un grado personal consolidado superior al nivel 25, la adscripción se realizará a un puesto para el que cumpla los requisitos contenidos en la relación de puestos de trabajo, que tenga un complemento de destino no inferior en más de dos niveles a su grado personal, y sea acorde a su experiencia profesional.

2.- Atxiki beharreko langilearen lan-eskarmentua eta dauden lanpostuetara ondo egokitzen ote den aztertuko du Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak. Hain zuzen ere honako hauek aztertuko ditu:

2.- La Dirección de Función Pública analizará la experiencia profesional de la persona a adscribir y su ajuste a los puestos existentes. Para ello realizará el siguiente análisis:

- Bere lan-eskarmentuaren azterketa, batez ere azken 5 urteetakoa (bere gain hartutako erantzukizunak, egindako lanak eta garatu dituen iaiotasunak).

- Análisis de su experiencia profesional (responsabilidades asumidas, tareas realizadas y destrezas que haya desarrollado) preferentemente en los últimos 5 años.

- Titulazioen eta graduondoko espezializazio-diploma akademikoen, egiaztatutako atzerriko hizkuntzen, eta azken 10 urteetan hobekuntza-ikastaroen eta irakaskuntza eta ikerketen bidez bereganatutako ezagupenen azterketa.

- Análisis de las titulaciones y los diplomas académicos de especialización de postgrado que posea, de los idiomas extranjeros que acredite, de los conocimientos que haya adquirido en los últimos 10 años a través de cursos de perfeccionamiento y de las actividades de docencia e investigación que haya desarrollado.

3.- Azterketa egiteko, erregistratuta dagoen edo atxiki beharreko pertsonak aurkezten duen dokumentazioa eta pertsona horrek bete beharko duen lan-eskarmentuari buruzko galdera-sorta estandarizatua erabiliko dira. Horrez gain, bere lan-historiako hainbat alderdi sakonago aztertzeko beharrezkoa den informazioa eman dezala eskatuko zaio interesdunari. Horretarako, interesdunarekin harremanetan jarri eta gehienez 3 egun balioduneko epea emango zaio beharrezko informazioa aurkeztu dezan.

3.- Este análisis se realizará a partir de la documentación registrada o aportada por la persona a adscribir, y de un cuestionario estandarizado sobre su experiencia laboral que deberá rellenar. Asimismo, se solicitará a la persona interesada la ampliación de información precisa para profundizar en los distintos aspectos de su historial profesional. A tal fin, se contactará con la persona interesada para que en un plazo no superior a 3 días hábiles, aporte la información necesaria.

4.- Emaitza gisa, atxiki beharreko pertsonaren eskarmentuari buruzko txosten bat egingo da, bere iaiotasun tekniko nagusiak eta kudeaketarako dituen iaiotasun nagusiak biltzen dituena. Txostenean, gainera, eskarmentu horrekin ondo datozen lanpostuak eta III-A berariazko osagarriaren azpiko maila duten lanpostuak izateagatik inolako eskarmenturik eskatzen ez duten lanpostuak adierazi beharko dira.

4.- Como resultado se elaborará un informe acerca de la experiencia de la persona a adscribir, en el que se indicarán sus principales destrezas técnicas y de gestión. En dicho informe se señalarán, además, los puestos de trabajo que se ajustan a esa experiencia y los puestos para los que no es necesaria experiencia alguna al tratarse de puestos de nivel de complemento específico inferior a III-A.

5.- Lanpostua aukeratzeko, 3. artikuluan adierazitako prozedurari jarraituko zaio. Prozedura eskarmentuari gehien egokitzen zaizkien postuetatik hasiko da eta txostenean adierazten diren gainontzeko postuetatik jarraituko du. Langilea txostenean adierazitako lanposturen batean atxikiko da, betiere lanpostu hori bere kidego edo eskalakoa izanik eta lanpostuen zerrendan ezarritako betekizun guztiak betez.

5.- La selección del puesto se hará de acuerdo al procedimiento establecido en el artículo 3, iniciándose este procedimiento a partir de los puestos del informe con mayor adecuación a su experiencia y, en su caso, continuándose por el resto de puestos señalados en el informe. La persona será adscrita a un puesto incluido en el informe, siempre que se trate de puesto de su Cuerpo o Escala para el que cumpla todos los requisitos exigidos en la relación de puestos de trabajo

5 Artikulua.- Espedienteak izapidetzea.

Artículo 5.- Tramitación del expediente.

1.- Honelako egoeraren bat gertatzen denean hasiko da prozedura:

1.- El procedimiento se iniciará por alguna de las siguientes circunstancias:

a) Interesdunak eskatzen duenean, zerbitzu aktibora itzultzeko eskaeraren bidez.

a) A solicitud de la persona interesada, a través de la solicitud de reingreso al servicio activo.

b) Ofizioz, honako hauen bidez:

b) De oficio, a través de:

- Sailak izendapen askeko lanpostuko titularrari kargu-gabetzearen data jakinaraztea.

- Comunicación del Departamento de la fecha del cese de la persona titular de un puesto de libre designación.

- Lanpostua kendu, lanpostutik mugiarazi edo lanpostuari uko egiten zaion kasuetan, ekintza horien ondorioetarako data ezartzea.

- Determinación de la fecha de efectos en los casos de supresión, remoción o renuncia.

2.- Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak ezarriko du, interesdunaren maila finkatuaren eta indarrean dagoen arautegiak kasu bakoitzerako ezarritako bermeen arabera, langilea zein lanposturi atxiki behar zaion.

2.- La Dirección de Función Pública determinará, de acuerdo al grado consolidado por la persona interesada y las garantías establecidas para cada caso en la normativa vigente, el puesto de trabajo al que ha de resultar adscrito.

3.- Funtzionarioa zein lanposturi atxikiko zaion, postu horretan lanean hasi beharreko eguna baino gehienez egutegiko 10 egun lehenago zehaztuko da.

3.- La determinación del puesto de trabajo en el cual se producirá la adscripción de la persona funcionaria se realizará con una antelación máxima de 10 días naturales de la fecha prevista de efectos.

4.- Funtzio Publikoko zuzendariaren ebazpen baten bidez erabakiko da behin-behineko atxikipena. Ebazpen horretan ezarriko da ondorio ekonomiko eta administratiboetarako data. Ebazpena interesdunari jakinaraziko zaio eta, horrez gain, atxikipen-postuaren sail edo erakunde autonomoari eta langileen ordezkariari bidaliko zaie.

4.- La adscripción provisional a un puesto de trabajo se acordará por resolución del Director o Directora de Función Pública en la cual se determinará la fecha de efectos económicos y administrativos. Dicha resolución será notificada a la persona interesada y se dará, asimismo, traslado de la misma al Departamento u Organismo Autónomo al que pertenezca el puesto de adscripción, así como a la representación de personal.

5.- Interesdunaren berariazko baimenarekin, langileen ordezkariek espedientea eskuratu ahal izango dute Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betez.

5.- Con el consentimiento expreso de la persona interesada, la representación de personal podrá acceder al expediente, de acuerdo a las previsiones de la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal.

XEDAPEN GEHIGARRIA

DISPOSICIÓN ADICIONAL

Ondorio ekonomikoak.

Efectos económicos.

Indarrean dagoen eta aplikatzekoa den arautegiak kasu bakoitzerako ezartzen dituenak izango dira lanpostuei egindako behin-behiko atxikipenen ondorio ekonomikoak, atxikipena egiten den unean indarrean dagoen lan-baldintzen akordioan bildutako xedapenek ezarritako ondorioak barne.

Los efectos económicos de la adscripción provisional a un puesto de trabajo, serán los que para cada caso se determinan en la normativa vigente que resulte de aplicación, incluyendo las previsiones contenidas al respecto en el Acuerdo de Condiciones de Trabajo vigente en el momento que se efectúa la adscripción.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.- Agindu honen garapena.

Primera.- Desarrollo de la presente Orden.

Agindu honek izan beharreko ondorioak izateko beharrezkoak diren jarraibideak eman ahal izango ditu Funtzio Publikoko sailburuordeak.

El Viceconsejero o Viceconsejera de Función Pública podrá dictar las instrucciones que pudieran resultar necesarias para la efectividad de la presente Orden.

Bigarrena.- Indarrean sartzea.

Segunda.- Entrada en vigor.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

La presente Orden entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 28a.

En Vitoria-Gasteiz, a 28 de junio de 2011.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

La Consejera de Justicia y Administración Pública,

IDOIA MENDIA CUEVA.

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común