Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

82. zk., 2011ko maiatzaren 3a, asteartea

N.º 82, martes 3 de mayo de 2011


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Educación, Universidades e Investigación
2401
2401

79/2011 DEKRETUA, apirilaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoan graduko unibertsitate-ikasketa ofizialetara sartzeko arauak ezartzekoa.

DECRETO 79/2011, de 19 de abril, por el que se regula el acceso a las enseñanzas universitarias oficiales de Grado en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio irakaskuntzak arautzea, horren hedapen, maila, gradu, modalitate eta espezialitate guztietan. Eskumen hori erabiliz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari dagokio graduko unibertsitate-ikasketa ofizialetara sartzeko arauak ezartzea. Unibertsitate-ikasketetara sartzeko araubidea ezartzeko, arau hauek bete behar ditu: 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa; 3/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Euskal Unibertsitate Sistemarena; 1892/2008 Errege Dekretua, azaroaren 14koa, graduko unibertsitate-ikasketetarako sarbide-baldintzak arautzen dituena; 558/2010 Errege Dekretua, maiatzaren 7koa, zeinaren bidez aldatzen den 1892/2008 Errege Dekretua, azaroaren 14koa; 23/2009 Dekretua, otsailaren 3koa, Batxilergoko curriculuma sortu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzeari buruzkoa; eta 122/2010 Dekretua, apirilaren 20koa, zeinaren bidez aldatzen den 23/2009 Dekretua, otsailaren 3koa. Eta azkenik, arau honek zehaztu du tituludun jakin batzuek graduko unibertsitate-ikasketetara sartzeko egin behar duten probaren edukia: EDU/3242/2010 Aginduak, abenduaren 9koak, Lanbide Heziketako goi-mailako teknikari-titulua, arte eta diseinuko goi-mailako teknikari-titulua, goi-mailako kirol-teknikariaren titulua eta titulu baliokideak dituztenek unibertsitatera sartzeko egin dezaketen sarbide-probaren fase espezifikoaren edukia zehazten duenak.

El Estatuto de Autonomía del País Vasco atribuye la competencia propia sobre la enseñanza en toda su extensión, niveles y grados, modalidades y especialidades a la Comunidad Autónoma del País Vasco. En uso de dicha competencia, corresponde al Departamento de Educación, Universidades e Investigación regular el acceso a las enseñanzas universitarias oficiales de Grado, teniendo en cuenta lo previsto en la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación, la Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco, el Real Decreto 1892/2008, de 14 de noviembre, que regula las condiciones para el acceso a las enseñanzas universitarias oficiales de Grado, el Real Decreto 558/2010, de 7 de mayo, por el que se modifica el Real Decreto 1892/2008, de 14 de noviembre, el Decreto 23/2009, de 3 de febrero, por el que se establece el currículo del Bachillerato y se implanta en la Comunidad Autónoma del País Vasco y el Decreto 122/2010, de 20 de abril, de modificación del Decreto 23/2009, de 3 de febrero. Por último la Orden EDU/3242/2010, de 9 de diciembre, por la que se determina el contenido de la fase específica de la prueba de acceso a la universidad que podrán realizar quienes estén en posesión de un título de técnico superior de formación profesional, de técnico superior de artes plásticas y diseño o de técnico deportivo superior y equivalentes, ha determinado el contenido de la fase específica de las pruebas para estos titulados.

Euskal unibertsitate-sistemaren antolaketako printzipio informatzaileetako bat da gogoa eta gaitasuna dituzten guztiei unibertsitate-ikasketa arautuetara sarbidea erraztea, baita goi-mailako heziketako gizarte-eskaerak eta -beharrak betetzea ere. Sistema horren funtsezko helburuen artean daude ikasleen lanbide-trebakuntza, horien prestakuntza intelektuala, zientifikoa, humanista eta teknikoa, eta pertsonek bizitza osoan zehar etengabeko prestakuntza izateko laguntza.

Uno de los principios informadores de la ordenación del sistema universitario vasco es facilitar a todas las personas con voluntad y capacidad el acceso a la formación universitaria reglada, así como la satisfacción de las demandas y necesidades sociales de formación superior. Entre los objetivos fundamentales de este sistema, se encuentra la formación intelectual, científica, humanista y técnica y la capacitación profesional de los estudiantes y las estudiantes, así como la contribución a la formación permanente de las personas a lo largo de toda su vida.

Hezkuntzako 2/2006 Lege Organikoak, maiatzaren 3koak, 38. artikuluan dio unibertsitate-ikasketetara sartzeko beharrezkoa izango dela, Batxilergoko titulua izateaz gain, sarbide-proba bat gainditzea. Proba horren bidez, eta Batxilergoko kalifikazioen laguntzarekin, baloratuko dira ikasleen heldutasun akademikoa, jakintzak eta unibertsitate-ikasketak ongi egiteko gaitasuna. Sarbide-proba hau Batxilergoko bigarren mailako edukiei buruzkoa izango da, arau hauek zehaztutako edukiei buruzkoa, alegia: 23/2009 Dekretuak, otsailaren 3koak, Batxilergoko curriculuma sortu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzeari buruzkoa; eta 122/2010 Dekretuak, apirilaren 20koak, zeinaren bidez aldatzen den 23/2009 Dekretua, otsailaren 3koa.

La Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación, establece en su artículo 38 que el acceso a los estudios universitarios exigirá, además de la posesión del título de Bachiller, la superación de una prueba de acceso que permita valorar, junto con las calificaciones obtenidas en el Bachillerato, la madurez académica, los conocimientos y la capacidad de los estudiantes para seguir con éxito las enseñanzas universitarias. Esta prueba de acceso versará sobre las materias del segundo curso de Bachillerato, fijadas en el Decreto 23/2009, de 3 de febrero, por el que se establece el currículo del Bachillerato y se implanta en la Comunidad Autónoma del País Vasco y el Decreto 122/2010, de 20 de abril, de modificación del Decreto 23/2009, de 3 de febrero.

Curriculum horrek, lehen aldiz, erreferentzi zehatza egiten die Batxilergoko oinarrizko gaitasunei. Beraz, Europar Batasunak Oinarrizko Hezkuntzarako aholkatutakoarekin bat dator eta hezkuntza-etapa hori Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Espaziorako aurreikusitakoarekin elkartzen du. Hori dela eta, sarbide-probako atal orokorreko ariketei esker baloratuko dira Batxilergoa bukatzerakoan ikasleak izan behar dituen heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak. Atal espezifikoan, aldiz, Batxilergoko modalitate bakoitzean bereganatutako gaitasunak erakutsi beharko dira. Hauek dira modalitateak:

Este currículo contiene, por primera vez, una referencia explícita a las competencias básicas del Bachillerato en línea con lo aconsejado desde la Unión Europea para la Educación Básica y uniendo dicha etapa educativa con lo previsto para el Espacio Europeo de la Educación Superior. Por ello, las propuestas de ejercicios de la parte general de la prueba de acceso servirán para valorar la madurez y destrezas básicas que debe alcanzar el estudiante al finalizar el Bachillerato, mientras que en la parte específica deberán demostrarse las competencias adquiridas en cada una de las modalidades del Bachillerato, a saber:

1.- Arte-modalitateko gaitasunak. Modalitatea goi-mailako lanbide-ikasketetara eta unibertsitate-graduetako Arte eta Humanitateen adarrera orientatzen da.

1.- Las competencias de la modalidad de Artes, que se orienta hacia los estudios superiores profesionales y a la rama de Artes y Humanidades de los grados universitarios.

2.- Zientzia eta Teknologien modalitateko gaitasunak. Modalitatea goi-mailako lanbide-ikasketetara eta unibertsitate-graduetako Zientzien, Osasun Zientzien, Ingeniaritzaren eta Arkitekturaren adarretara orientatzen da.

2.- Las competencias de la modalidad de Ciencias y Tecnología, que se orienta hacia los estudios superiores profesionales y a las ramas de Ciencias, Ciencias de la salud e Ingeniería y Arquitectura de los grados universitarios.

3.- Humanitateen eta Gizarte Zientzien modalitateko gaitasunak. Modalitatea goi-mailako lanbide-ikasketetara eta unibertsitate-graduetako Arte eta Humanitateen, Gizarte Zientzien eta Zientzia Juridikoen adarretara orientatzen da.

3.- Las competencias de la modalidad de Humanidades y Ciencias Sociales, que se orienta hacia los estudios superiores profesionales y a las ramas de Artes y Humanidades y Ciencias Sociales y Jurídicas de los grados universitarios.

Hortaz, gaitasunetan oinarritutako Batxilergoko curriculumak justifikatzen ditu proposatutako ariketak; hau da, egiten jakitera bideratutakoak eta ikasleek goi-mailako ikasketetara sartzeko duten prestakuntza baloratzen dutenak.

En consecuencia, el planteamiento de un currículo del Bachillerato basado en competencias justifica unas propuestas de ejercicios para la prueba más orientados hacia el saber hacer y que valoren la preparación del alumnado para su incorporación a estudios superiores.

Unibertsitate-ikasketetara sartzeko modalitate guztiei koherentzia emateko, 25 urtetik gorakoen sarbidea, eta 45 urtetik gorakoen sarbide-modalitate berria jasotzen dira. Helburu europarra da bizitzan zehar ikastea ahal bezain beste laguntzea. Helburu hori lortzeko bidea erraztuko du unibertsitatera sartzeko berariazko sarbide berriak. Sarbide horren xedea dira, nahitaezko titulaziorik ez izan arren, ikasten jarraitu nahi duten eta graduko ikasketak lortzeko asmoa duten pertsonak.

Para dar coherencia a todas las modalidades de acceso a las enseñanzas universitarias, se incluye también el acceso de las personas mayores de 25 años, y la nueva modalidad de acceso para las personas mayores de 45 años. Favorecer al máximo el aprendizaje a lo largo de la vida es un objetivo europeo que se verá facilitado por la novedad de un acceso específico para las personas que, sin disponer de la titulación académica necesaria para acceder a la universidad, quieren seguir formándose y aspiran a la obtención de un título de las enseñanzas de Grado.

Azkenik, bizitzan zehar ikastea laguntzeko eta helburu europarrak lortzeko neurrietako bat da lanbide-esperientziaren bidez bereganatu diren lanbide-gaitasunak gero eta gehiago aitortzea. Horretarako, 1892/2008 Errege Dekretuak, azaroaren 14koak, graduko unibertsitate-ikasketetarako sarbide-baldintzak eta Espainiako unibertsitate publikoetan onartua izateko prozedurak arautzen dituenak, 36. artikuluan ezartzen ditu lan-esperientzia egiaztatuz unibertsitatera sartzeko arauak. Artikulu horretan ezarritakoari jarraituz, eta 1393/2007 Errege Dekretuak, otsailaren 29koak, unibertsitate-ikasketa ofizialen antolamendua zehazten duenarekin, eta 11/2009 Dekretuak, urtarrilaren 20koak, gradu, master eta doktorego tituluak lortzeko egin behar diren unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeari edo kentzeari buruzkoarekin bat etorriz, unibertsitateek ikasketa bakoitzerako lan-esperientziaren alorra eta hori frogatzeko irizpideak zehaztu beharko dituzte egiaztatutako ikasketa-planen memorian, modu horretara eskaerak antolatu ahal izateko.

Por último, una medida para favorecer el aprendizaje a lo largo de la vida y contribuir a la consecución de los objetivos europeos, es fomentar el reconocimiento de las competencias profesionales adquiridas a través de la experiencia laboral. Para ello, el artículo 36 del Real Decreto 1892/2008, de 14 de noviembre, por el que se regulan las condiciones para el acceso a las enseñanzas universitarias oficiales de grado y los procedimientos de admisión a las universidades públicas españolas, regula el acceso mediante la acreditación de experiencia laboral o profesional. A efecto de lo dispuesto en este artículo, las universidades, de acuerdo con el Real Decreto 1393/2007, de 29 de octubre, por el que se establece la ordenación de las enseñanzas universitarias oficiales y al Decreto 11/2009, de 20 de enero, de implantación y supresión de las enseñanzas universitarias oficiales conducentes a la obtención de los títulos de Grado, Máster y Doctorado, deberán incluir en la memoria del plan de estudios verificado, los criterios de acreditación y ámbito de la experiencia laboral y profesional en relación con cada una de las enseñanzas, de forma que permitan ordenar las solicitudes.

Hori guztia aintzat hartuta, Euskadiko Eskola Kontseiluari entzun zaio, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren proposamenari jarraituz, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko apirilaren 19an egindako bilkuran aztertu ondoren,

En su virtud, oído el Consejo Escolar de Euskadi, y de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, a propuesta de la Consejera de Educación, Universidades e Investigación, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 19 de abril de 2011,

XEDATU DUT:

DISPONGO:

1. artikulua.- Xedea.

Artículo 1.- Objeto.

1.- Dekretu honek bi arau garatzen ditu: batetik, 1892/2008 Errege Dekretua, azaroaren 14koa, graduko unibertsitate-ikasketetarako sarbide-baldintzak eta Espainiako unibertsitate publikoetan onartua izateko prozedurak arautzen dituena; eta, bestetik, 558/2010 Errege Dekretua, maiatzaren 10ekoa, zeinaren bidez aurreko dekretua aldatzen den, hura Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatu ahal izateko.

1.- El presente Decreto desarrolla lo dispuesto en el Real Decreto 1892/2008, de 14 de noviembre, por el que se regulan las condiciones para el acceso a las enseñanzas universitarias oficiales de Grado y los procedimientos de admisión a las universidades públicas españolas, modificado por el Real Decreto 558/2010, de 10 de mayo, para su aplicación en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.- Edozein probatan parte hartzeko eskaera egiten dutenek aldez aurretik ordaindu beharko dituzte zehaztutako tasak.

2.- Quienes soliciten participar en cualquiera de las pruebas, deberán abonar previamente las tasas que se determinen.

2. artikulua.- Batxilergoko titulua edo titulu baliokidea dutenen sarbide-proba antolatzeko arau orokorrak.

Artículo 2.- Normas generales de ordenación de la prueba de acceso para los titulados en Bachiller o equivalente.

1.- Graduko unibertsitate-ikasketetara sartzeko probak bi fase ditu: fase orokorra eta fase espezifikoa izenekoak. Bi faseei dagozkien ariketak bat etorriko dira Batxilergoko bigarren mailako irakasgaien curriculumarekin. Curriculum horren ezaugarriak araututa daude 23/2009 Dekretuan, otsailaren 3koan, Batxilergoko curriculuma sortu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzeari buruzkoan; eta 122/2010 Dekretuan, apirilaren 20koan, zeinaren bidez aldatzen den 23/2009 Dekretua.

1.- La prueba de acceso a las enseñanzas universitarias de Grado consta de dos fases que se denominan fase general y fase específica. Los ejercicios correspondientes a las dos fases se adecuarán al currículo de las materias del segundo curso del Bachillerato establecido en el Decreto 23/2009, de 3 de febrero, por el que se establece el currículo del Bachillerato y se implanta en la Comunidad Autónoma del País Vasco, modificado por el Decreto 122/2010, de 20 de abril.

2.- Probaren fase orokorrak bost ariketa izango ditu, eta horietako bakoitzari 0 eta 10 puntu bitarteko kalifikazioa emango zaio. Fase orokor honetako kalifikazioa ariketa guztien kalifikazioen batez besteko aritmetikoa izango da. 0 eta 10 puntu bitarteko zenbaki bat izango da, gertueneko milarenera biribilduko da eta, distantziakidetasuna balego, milaren handienera. Fase orokorreko ariketak hauek dira:

2.- La fase general de la prueba constará de cinco ejercicios, que serán calificados cada uno de ellos, entre 0 y 10 puntos. La calificación de esta fase general será la media aritmética de las calificaciones de todos los ejercicios expresada en forma numérica de 0 a 10 puntos, redondeada a la milésima más próxima y en caso de equidistancia a la superior. Los ejercicios de la fase general son:

- Gaztelania eta Literatura II-ko testu-iruzkina. Ariketak bi aukera emango ditu, eta ikasleak horietako bat aukeratu beharko du.

- Comentario de un texto de Lengua Castellana y Literatura II. El ejercicio presentará dos opciones diferentes entre las que el estudiante deberá elegir una.

- Euskara eta Literatura II-ko testu-iruzkina. Ariketak bi aukera emango ditu, eta ikasleak horietako bat aukeratu beharko du.

- Comentario de un texto de Lengua Vasca y Literatura II. El ejercicio presentará dos opciones diferentes entre las que el estudiante deberá elegir una.

- Filosofiaren Historia edo Espainiako Historia. Ariketak bi aukera emango ditu, eta ikasleak horietako bat aukeratu beharko du.

- Historia de la Filosofía o Historia de España. El ejercicio presentará dos opciones diferentes entre las que el estudiante deberá elegir una.

- Atzerriko hizkuntza II (alemana, frantsesa, ingelesa, italiera edo portugesa), ikasleak izen emateko eskaeran adierazitakoaren arabera. Ariketak bi aukera emango ditu, eta ikasleak horietako bat aukeratu beharko du. Entzundakoaren ulermenaren eta ahozko adierazpenaren balorazioa ere barne hartuko da, 1892/2008 Errege Dekretuak, azaroaren 14koak, amaierako bigarren xedapenean araututakoa aintzat hartuz.

- Lengua extranjera II (alemán, francés, inglés, italiano o portugués) según lo indicado por el estudiante en su solicitud de inscripción. El ejercicio presentará dos opciones diferentes entre las que el estudiante deberá elegir una. También incluirá la valoración de la comprensión y expresión oral según lo previsto en la Disposición final segunda del Real Decreto 1892/2008, de 14 de noviembre.

- Batxilergoko bigarren mailako modalitateko irakasgai bat, ikasleak izen emateko eskaeran adierazitakoaren arabera. Ariketak bi aukera emango ditu, eta ikasleak horietako bat aukeratu beharko du.

- Una materia de modalidad de segundo de Bachillerato, según lo indicado por el estudiante en su solicitud de inscripción. El ejercicio presentará dos opciones diferentes entre las que el estudiante deberá elegir una.

3.- Probako fase espezifiko hautazkoa da. Fase horretarako, bigarren Batxilergoko modalitateko irakasgaietatik, ikasle bakoitzak gehienez lau aukeratu beharko ditu. Fase orokorrean aukeratutakoa ezingo du berriz aukeratu. Ariketak bi aukera emango ditu, eta ikasleak horietako bat aukeratu beharko du. Fase espezifikoko irakasgaiek 0 eta 10 puntu bitarteko kalifikazioa izango dute, eta horietako bakoitza gainditzeko kalifikazioak 5 edo handiagoa izan beharko du. Fase espezifikoko irakasgaiak hauek dira:

3.- En la fase específica de la prueba, que tiene carácter voluntario, cada estudiante se podrá examinar de un máximo de cuatro materias elegidas entre las materias de modalidad de segundo de Bachillerato, distintas de la elegida en la fase general. Cada ejercicio presentará dos opciones diferentes entre las que el estudiante deberá elegir una. La superación de cada una de las materias de la fase específica, calificadas entre 0 y 10 puntos, requiere una calificación igual o superior a 5 puntos. Las materias de esta fase son las siguientes:

Marrazketa artistikoa II.

Dibujo artístico II.

Marrazketa teknikoa II.

Dibujo técnico II.

Artearen historia.

Historia del arte.

Diseinua.

Diseño.

Ikus-entzunezko kultura.

Cultura audiovisual.

Musika-azterketa II.

Análisis musical II.

Musikaren eta dantzaren historia.

Historia de la música y de la danza.

Biologia.

Biología.

Lurraren zientziak eta ingurumen-zientziak.

Ciencias de la Tierra y medioambientales.

Elektroteknia.

Electrotecnia.

Fisika.

Física.

Matematika II.

Matemáticas II.

Kimika.

Química.

Industria-teknologia II.

Tecnología industrial II.

Latina II.

Latín II.

Grekoa II.

Griego II.

Gizarte-zientziei aplikatutako matematika II.

Matemáticas aplicadas a las ciencias sociales II.

Literatura unibertsala.

Literatura universal.

Enpresako ekonomia.

Economía de la empresa.

Geografia.

Geografía.

4.- Fase orokorreko eta espezifikoko ariketa bakoitzak gehienez ordu eta erdi iraungo du. Gutxienez, 45 minutuko tartea utziko da ariketa bat bukatu eta bestea hasi arte.

4.- Cada uno de los ejercicios de la fase general y de la fase específica tendrá una duración máxima de hora y media. Deberá establecerse un intervalo mínimo de 45 minutos entre el final de un ejercicio y el inicio del siguiente.

5.- Beharrezkoa izango da, oro har, sarbide-proba gainditzea, unibertsitate publikoetan zein pribatuetan, Estatuko lurralde osorako balioa duten tituluak lortzeko gauzatu behar diren graduko unibertsitate-ikasketa ofizialak hasteko.

5.- El acceso a la universidad, tanto pública como privada, para cursar las enseñanzas conducentes a la obtención de los distintos títulos de las enseñanzas universitarias oficiales de Grado con validez en todo el territorio nacional, requerirá, con carácter general, la superación de la prueba de acceso.

Ikasle baten sarbide-proba gainditutzat hartzeko, Batxilergoko notaren batez bestekoaren ehuneko 60aren eta fase orokorreko notaren ehuneko 40aren batez besteko haztatuak 5 edo gehiago izan beharko du, baldin eta fase orokorrean gutxienez 4 puntu lortu badira. Batxilergoko batez besteko nota bi dezimalekin adieraziko da, hurbileneko ehunenera biribilduko da eta, distantziakidetasuna balego, ehunen handienera.

Se considerará que un estudiante ha superado la prueba de acceso cuando haya obtenido una nota igual o mayor a 5 puntos como resultado de la media ponderada del 60 por ciento de la nota media de Bachillerato y el 40 por ciento de la calificación de la fase general, siempre que haya obtenido un mínimo de 4 puntos en la calificación de dicha fase general. La nota media del Bachillerato se expresará con dos decimales, redondeada a la centésima más próxima y en caso de equidistancia a la superior.

6.- Graduko unibertsitate-ikasketa ofizialetako tituluren baterako eskaera-kopurua eskainitako plazena baino handiagoa denean, fase espezifikoan gainditutako gehienez bi irakasgaien nota gehituko zaio probako notari, azaroaren 14ko 1892/2008 Errege Dekretuak aurreikusitakoaren arabera. Nota horiek haztapen-parametroekin biderkatzerakoan, ikasketa bakoitzean sartzeko nota onena emango dute.

6.- Cuando el número de solicitudes para algún título de las enseñanzas universitarias oficiales de Grado sea superior al de plazas ofertadas, a la nota de la prueba se le añadirá la nota de hasta dos materias superadas en la fase específica, según lo previsto en el artículo 14 del Real Decreto 1892/2008, de 14 de noviembre, y que multiplicadas por los parámetros de ponderación otorguen la mejor nota de admisión para la enseñanza de que se trate.

Probari dagokion ikasturtearen hasieran, Euskal Herriko Unibertsitateak jakinaraziko du fase espezifikoko irakasgaietan aplikatuko den 0,1 eta 0,2 arteko haztapen-parametroa. Parametroa irakasgai horiek graduko unibertsitate-ikasketa ofizialekin duten egokitasunaren araberakoa izango da.

La Universidad del País Vasco hará público al inicio del curso correspondiente a la prueba, el parámetro de ponderación entre 0,1 y 0,2 que se aplicará a las materias de la fase específica, según la idoneidad de las mismas con las enseñanzas universitarias de Grado.

Plazen esleipena ikasleak unibertsitate-ikasketetara sartzeko lortutako notaren araberakoa izango da. Hala eta guztiz ere, berdinketa egongo balitz, plazak esleitzerako orduan lehentasuna izango dute egin nahi dituzten ikasketa-adarrarekin lotutako fase orokorreko ariketa egin duten ikasleek.

La adjudicación de plazas se realizará en función de la nota de admisión a las enseñanzas universitarias obtenida por el estudiante. En todo caso, para la adjudicación de plazas en caso de empate, tendrán opción preferente los estudiantes cuyo ejercicio de la materia de modalidad de la fase general corresponda a una materia vinculada a la rama de conocimiento de la enseñanza para la que se solicita el acceso.

7.- Urtero ekainean egingo da unibertsitatera sartzeko probaren ohiko deialdia, eta uztailean ezohiko deialdia.

7.- Anualmente se celebrará una convocatoria ordinaria de la prueba de acceso a la universidad en el mes de junio y una convocatoria extraordinaria en el mes de julio.

Fase orokorra gainditzeak balio mugagabea izango du, fase espezifikoko irakasgaien notak, ordea, gainditu eta ondorengo bi ikasturteetan unibertsitatera sartzeko balioko dute.

La superación de la fase general tendrá validez indefinida, mientras que la calificación de las materias de la fase específica tendrá validez para el acceso a la universidad durante los dos cursos académicos siguientes a la superación de las mismas.

3. artikulua.- Goi-mailako teknikariaren eta goi-mailako kirol-teknikariaren tituluak dituztenen sarbide-proba antolatzeko arau orokorrak.

Artículo 3.- Normas generales de ordenación de la prueba de acceso para quienes estén en posesión de los títulos de Técnico Superior y Técnico Deportivo Superior.

1.- Probarik egin gabe sartuko dira graduko unibertsitate-ikasketa ofizialetara Hezkuntzako 2/2006 Lege Organikoak, maiatzaren 3koak, 44., 53. eta 65. artikuluetan aipatzen dituen tituluak edo horien baliokideak dituztenak. Titulu horiek dira lanbide-heziketako goi-mailako teknikari-titulua, arte plastikoetako eta diseinuko goi-mailako teknikari-titulua, goi-mailako kirol-teknikariaren titulua eta horien baliokideak.

1.- Quienes estén en posesión de los títulos de técnico superior de formación profesional, técnico superior de artes plásticas y diseño, o técnico deportivo superior a que se refieren los artículos 44, 53 y 65 de la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo de Educación, o títulos equivalentes, podrán acceder sin necesidad de prueba a las enseñanzas universitarias oficiales de Grado.

2.- Egindako eskaerak antolatzeko, plazak esleitzerako orduan berdinketaren bat balego, sartzeko lehentasuna ezartzeko aipatutako tituluak graduko unibertsitate-ikasketa ofizialetako jakintza-adar bakoitzari atxikiko zaizkio, 1892/2008 Errege Dekretuak, azaroaren 14koak, II. eranskinean arautzen duen moduan.

2.- A efectos de ordenar las correspondientes solicitudes, en caso de empate para la adjudicación de plazas, se establecerá un acceso preferente mediante la adscripción de cada uno de los títulos del apartado anterior a las ramas de conocimiento en que se estructuran las enseñanzas universitarias oficiales de Grado, de acuerdo con lo dispuesto en el anexo II del Real Decreto 1892/2008, de 14 de noviembre.

3.- Graduko unibertsitate-ikasketa ofizial jakin batera sartzerako orduan norgehiagoka-prozedurarik badago, hau da, eskaera-kopurua eskainitako plazena baino handiagoa bada, artikulu honek aipatutako tituluak dituztenek fase espezifikora aurkezteko aukera izango dute, graduko unibertsitate-ikasketa ofizialetara sartzeko nota hobetu ahal izateko. Fase espezifiko hori irizpide hauekin bat etorriko da:

3.- Para la admisión a las enseñanzas universitarias oficiales de Grado en las que se produzca un procedimiento de concurrencia competitiva, es decir, en el que el número de solicitudes sea superior al de plazas ofertadas, los estudiantes que estén en posesión de los títulos a que se refiere este artículo, podrán presentarse a la fase específica para mejorar la nota de admisión a las enseñanzas universitarias oficiales de grado. Esta fase específica se ajustará a los siguientes criterios:

a) Ikasle bakoitzak gehienez lau ariketa egingo ditu. Ariketak bi aukera emango ditu, eta ikasleak horietako bat aukeratu beharko du. Ariketak 0 eta 10 puntu bitarteko nota izango du, bi dezimalekin. Ariketa gainditutzat hartzeko, kalifikazioak 5 edo handiagoa izan beharko du.

a) Cada estudiante podrá examinarse de un máximo de cuatro ejercicios. Cada ejercicio presentará dos opciones diferentes entre las que el estudiante deberá elegir una y se calificará de 0 a 10 puntos, con dos cifras decimales. Se considerará superado el ejercicio cuando se obtenga una calificación igual o superior a 5 puntos.

b) Fase espezifikoko ariketak Batxilergoko bigarren mailako modalitateko irakasgaientzat erabakitako curriculumari buruzkoak izango dira, hau da, Dekretu honetako 2.3 artikuluan jasotako irakasgaiei buruzkoak.

b) Los ejercicios de la fase específica versarán sobre el currículo establecido para las materias de modalidad del segundo curso de Bachillerato recogidas en el artículo 2.3 de este decreto.

c) Fase espezifikoaren deialdi-erregimena eta balioa Dekretu honetako 2.7 artikuluan adierazitakoa izango da.

c) El régimen de convocatorias y validez de esta fase específica será el establecido en el artículo 2.7 de este decreto.

4.- Graduko unibertsitate-ikasketa ofizialetako tituluren baterako eskaera-kopurua eskainitako plazena baino handiagoa denean, fase espezifikoan gainditutako gehienez bi irakasgaien nota gehituko zaio heziketa-zikloko batez besteko notari, 558/2010 Errege Dekretuak, maiatzaren 7koak, berridatzitako 1892/2008 Errege Dekretuak, azaroaren 14koak, jasotzen duen 26. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz. Nota horiek haztapen-parametroekin biderkatzerakoan, ikasketa bakoitzean sartzeko nota onena emango dute.

4.- Cuando el número de solicitudes para algún título de las enseñanzas universitarias oficiales de Grado sea superior al de plazas ofertadas, a la nota media del ciclo formativo se le añadirá la nota de hasta dos ejercicios superados de la fase específica, según lo previsto en el artículo 26 del Real Decreto 1892/2008, de 14 de noviembre, en la redacción dada por el Real Decreto 558/2010, de 7 de mayo, y que multiplicadas por los parámetros de ponderación otorguen la mejor nota de admisión para la enseñanza de que se trate.

Probari dagokion ikasturtearen hasieran, Euskal Herriko Unibertsitateak jakinaraziko du fase espezifikoko irakasgaietan aplikatuko den 0,1 eta 0,2 arteko haztapen-parametroa. Parametroa irakasgai horiek graduko unibertsitate-ikasketa ofizialekin duten egokitasunaren araberakoa izango da.

La Universidad del País Vasco hará público al inicio del curso correspondiente a la prueba, el parámetro de ponderación entre 0,1 y 0,2 que se aplicará a las materias de la fase específica, según la idoneidad de las mismas con las enseñanzas universitarias de Grado.

4. artikulua.- Batzorde antolatzailea.

Artículo 4.- Comisión organizadora.

1.- Ikasturte bakoitzaren hasieran, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak izendatuko du sarbide-probak antolatuko dituen batzordea, eta ordezkari hauek osatuko dute:

1.- Al comienzo de cada curso el Rector de la Universidad del País Vasco nombrará una comisión organizadora de las pruebas de acceso que estará integrada por los siguientes representantes:

a) Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak proposatutako presidentea.

a) Un presidente o presidenta propuesto por el Rector de la Universidad del País Vasco.

b) Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak ordezkatuko dituzten lau batzordekide.

b) Cuatro vocales representantes del profesorado de la Universidad del País Vasco.

c) Hezkuntzako Ikuskaritzako bi batzordekide, aditu izateagatik izendatutakoak.

c) Dos vocales representantes de la Inspección de Educación, nombrados como expertos.

d) Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleak ordezkatuko dituzten bi batzordekide.

d) Dos vocales representantes del profesorado de los Cuerpos de Catedráticos y Profesores de Secundaria y de los Cuerpos de Catedráticos y Profesores de Artes Plásticas y Diseño.

e) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketara Saila ordezkatuko duen batzordekide bat. Batzordeko idazkari-lanak egingo ditu.

e) Un vocal en representación del Departamento de Educación, Universidades e Investigación, que actuará como secretario de la Comisión.

2.- Batzorde antolatzaileak, 1892/2008 Errege Dekretuak, azaroaren 14koak, 16.3 artikuluan egokitutako betebeharrak izateaz gain, irizpide hauek ezarriko ditu:

2.- La comisión organizadora, además de las tareas que tiene atribuidas según el artículo 16.3 del Real Decreto 1892/2008, de 14 de noviembre, establecerá los siguientes criterios:

a) Antolaketa-irizpideak.

a) Criterios de organización.

b) Ariketen oinarrizko egiturari buruzko irizpideak. Ariketaren kalifikazioan galdera bakoitzaren haztapena adierazi beharko da.

b) Criterios sobre la estructura básica de los ejercicios, que incluirán la ponderación de cada una de las cuestiones en la calificación del ejercicio.

c) Ebaluatzeko irizpide orokorrak.

c) Criterios generales de evaluación.

d) Kalifikatzeko irizpide orokorrak.

d) Criterios generales de calificación.

Gainera, proba bukatu ondoren, batzordeak ariketa bakoitzaren protokoloak argitaratuko ditu, eta nahitaez adierazi beharko dituzte honakoak:

Además, una vez finalizada la prueba, publicará los protocolos de cada ejercicio, que incluirán necesariamente:

- Ebaluazio-irizpide objektiboak:

- Criterios objetivos de evaluación.

- Zuzentzeko eta kalifikatzeko berariazko irizpideak.

- Criterios específicos de corrección y calificación.

3.- Unibertsitatera sartzeko probak egiten diren ikasturtearen hasieran, batzorde antolatzaileak jakitera emango ditu antolaketa-irizpideak, ariketen oinarrizko egitura eta kalifikatzeko irizpide orokorrak.

3.- Al inicio del curso académico de realización de las pruebas de acceso a la universidad, la comisión organizadora hará públicos los criterios de organización, la estructura básica de los ejercicios y los criterios generales de calificación.

4.- Batzorde antolatzaileak, proban matrikulatutako ikasleek Batxilergoan egindako curriculum-moldaketak aintzat hartuta, baita bakarkako lanerako planak eta zatiko salbuespenak edo salbuespen osoak ere, neurri jakin batzuk zehaztuko ditu sarbide-probak egingo dituztenen berdintasun-baldintzak bermatzeko.

4.- La comisión organizadora, a la vista de las adaptaciones curriculares cursadas en el Bachillerato que presente el alumnado matriculado en la prueba, así como los planes de trabajo individual y las exenciones parciales o totales, determinará las medidas necesarias para garantizar las debidas condiciones de igualdad del alumnado que se presente a las pruebas de acceso.

5. artikulua.- Erreklamazioak.

Artículo 5.- Reclamaciones.

1.- Lehenengo zuzenketako kalifikazioa jaso ondoren, ariketa jakin batzuetan ebaluatzeko irizpide orokorrak, eta zuzentzeko eta kalifikatzeko berariazko irizpideak gaizki aplikatu direla uste badu ikasleak, bi aukera izango ditu: batetik, bigarren zuzenketa egiteko eska diezaioke epaimahaiko presidentetzari. Eta, bestetik, batzorde antolatzaileari erreklamazio-eskaera ere egin diezaioke. Hala ere, bigarren kasu horretan, ezingo da bigarren zuzenketarik eskatu. Eskaera horiek aurkezteko epea hiru egun baliodunekoa izango da, kalifikazioak argitaratzen diren datatik zenbatzen hasita.

1.- Cada estudiante podrá, sobre la calificación otorgada tras la primera corrección, presentar ante la presidencia del tribunal la solicitud de una segunda corrección de los ejercicios en los que considere incorrecta la aplicación de los criterios generales de evaluación y específicos de corrección y calificación o la solicitud de reclamación ante la comisión organizadora en cuyo caso quedará excluida la posibilidad de solicitar la segunda corrección. El plazo de presentación de estas solicitudes será de tres días hábiles, contados a partir de la fecha de la publicación de las calificaciones.

2.- Erreklamazio-eskaera eragin duten ariketak berrikusi egingo dira, galdera guztiak ebaluatu direla eta horretarako ebaluatzeko irizpide orokorrak eta zuzentzeko berariazko irizpideak ongi aplikatu direla ziurtatzeko. Gainera, azken nota kalkulatzerakoan akats materialik ez dagoela egiaztatuko da.

2.- Los ejercicios sobre los que se haya presentado la solicitud de reclamación serán revisados con el objeto de verificar que todas las cuestiones han sido evaluadas y lo han sido con una correcta aplicación de los criterios generales de evaluación y específicos de corrección, así como la comprobación de que no existen errores materiales en el proceso del cálculo de la calificación final.

3.- Bigarren zuzenketarako eskaera eragin duten ariketak irakasle espezialistek zuzenduko dituzte, lehenengo zuzenketa egin zuenak ez beste batek.

3.- Los ejercicios sobre los que se haya presentado solicitud de segunda corrección serán corregidos por un profesor especialista distinto al que realizó la primera corrección.

Kalifikazioa bi zuzenketetan lortutako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa izango da. Bi puntu edo gehiagoko aldea badago bi kalifikazioen artean, beste ofiziozko epaimahai batek hirugarren zuzenketa egingo du. Azken kalifikazioa hiru kalifikazioen batez besteko aritmetikoa izango da. Prozedura hori gehienez bost egun balioduneko epean egin beharko da, aurreko puntuan zehaztutako epea bukatzen den datatik zenbatzen hasita.

La calificación será la media aritmética de las calificaciones obtenidas en las dos correcciones. En el supuesto de que existiera una diferencia de dos o más puntos entre las dos calificaciones, un tribunal distinto efectuará, de oficio, una tercera corrección. La calificación final será la media aritmética de las tres calificaciones. Este procedimiento deberá efectuarse en el plazo máximo de cinco días hábiles, contados a partir de la fecha de finalización del plazo establecido en el punto anterior.

Aurreko paragrafoan azaldutako zuzenketa bikoitzeko prozesuan lortutako kalifikazioaren erreklamazioa egin daiteke batzorde antolatzailean, hiru egun balioduneko epean, erreklamazioa eragin duen kalifikazioa argitaratzen den datatik zenbatzen hasita.

Sobre la calificación otorgada tras el proceso de doble corrección establecido en el párrafo anterior, se podrá presentar reclamación ante la comisión organizadora, en el plazo de tres días hábiles, contados a partir de la fecha en que se haga pública la calificación sobre la que se vaya a formular la reclamación.

Ikasleak zuzendutako azterketa ikusteko eskubidea izango du, zuzenketa- eta erreklamazio-prozesu osoa bukatu ondoren eta hiru eguneko epean.

El estudiante tendrá derecho a ver el examen corregido una vez finalizado en su totalidad el proceso de corrección y reclamación, en el plazo de diez días.

4.- Aurreko puntuetan aurreikusitakoa kontuan hartuta, erreklamatutako ariketen behin betiko kalifikazioak adierazten dituzten ebazpenak jasoko ditu batzorde antolatzaileak, eta ebazpen horiek erreklamazioak egin dituztenei jakinaraziko dizkiete. Kasu guztietan, ebazpen horiek administrazio-bidea agortuko dute.

4.- La comisión organizadora adoptará las resoluciones que establezcan formalmente las calificaciones definitivas de los ejercicios cuya corrección hubiera sido recurrida, de acuerdo con lo previsto en los puntos anteriores y las notificará a los reclamantes. Las resoluciones respectivas pondrán fin, en cada caso, a la vía administrativa.

6. artikulua.- Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Batxilergoko eta Heziketa Zikloetako zentroen arteko koordinazioa.

Artículo 6.- Coordinación entre la Universidad del País Vasco y los centros que imparten Bachillerato y Ciclos Formativos.

1.- Ikasturte bakoitzaren hasieran, sarbide-probak antolatzen dituen batzordeak proben antolaketari buruzko informazioa emango die Batxilergoko zentroei. Euskal Herriko Unibertsitateak txosten bat egingo du proben emaitzekin eta aurreko urteko ikasleek lortutako emaitzak ikusteko aukera emango diete zentro guztiei.

1.- La comisión organizadora de las pruebas de acceso informará a todos los centros que imparten Bachillerato, al comienzo de cada curso, sobre la organización de las pruebas. La Universidad del País Vasco elaborará un informe con los resultados de las pruebas y dará acceso a cada centro a los resultados obtenidos por su alumnado el curso anterior.

2.- Ariketak Batxilergoko curriculumarekin bat datozela bermatzeko, Euskal Herriko Unibertsitateak irakasgai bakoitzeko koordinatzaile bat edo bi izendatuko ditu. Koordinatzaile horiek azalduko dizkiete zentroei ariketa bakoitzaren oinarrizko egitura, galdera bakoitzaren haztapena eta galderen kalifikazioa.

2.- A fin de garantizar la adecuación de los ejercicios al currículo del Bachillerato, la Universidad del País Vasco nombrará uno o dos coordinadores para cada una de las materias, que informarán a los centros sobre la estructura básica de cada ejercicio, la ponderación de cada una de las cuestiones y su calificación.

3.- Batzorde antolatzaileko presidenteak Batxilergoan irakasten duten Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleei eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleei laguntza eskatuko die kalifikazio-epaimahaiak osatzeko. Bermatuta egongo da epaimahaikideen ehuneko 40 talde horietako kide izango dela, eta ariketa guztiak probetako irakasgaietan adituak diren epaimahaikideek kalifikatuko dituztela. Epaimahaikideak izendatzerakoan, gizonen eta emakumeen artean oreka egon dadin ahaleginak egingo dira, behar bezala arrazoitutako kasu objektiboak direla-eta posible ez denean izan ezik.

3.- El presidente de la comisión organizadora recabará la cooperación de profesores y profesoras de los Cuerpos de Catedráticos y Profesores de Secundaria o de los Cuerpos de Catedráticos y Profesores de Artes Plásticas y Diseño, que impartan docencia en el Bachillerato, para la constitución de los tribunales calificadores, garantizando la participación de al menos el 40 por ciento de miembros de los tribunales procedentes de estos cuerpos y que todos los ejercicios puedan ser calificados por vocales especialistas de las distintas materias incluidas en las pruebas. En la designación de los miembros de los tribunales se deberá procurar una composición equilibrada entre mujeres y hombres, salvo que no sea posible por razones fundadas y objetivas, debidamente motivadas.

4.- Hezkuntzako Ikuskaritzak Batxilergoko ebaluazio-prozesua ikuskatuko du, batez ere ikasleek sarbide-probetan lortutako kalifikazioen eta Batxilergoan lortutakoen arteko aldea handia izan den zentroetakoa. Gainera, beste titulazioetatik graduko unibertsitate-ikasketetara sartzen diren ikasleen ebaluazio-prozesua ere ikuskatuko du.

4.- La Inspección de Educación supervisará el proceso de evaluación del Bachillerato, especialmente en aquellos centros que presenten diferencias significativas entre las calificaciones obtenidas por el alumnado en las pruebas de acceso y las obtenidas en el Bachillerato, así como el proceso de evaluación de quienes accedan desde otras titulaciones a las enseñanzas universitarias de Grado.

7. artikulua.- 25 eta 45 urtetik gorakoen sarbide-proba antolatzeko arau orokorrak.

Artículo 7.- Normas generales de ordenación de la prueba de acceso para mayores de 25 años y para mayores de 45 años.

1.- Unibertsitateek 25 urtetik gorakoen eta 45 urtetik gorakoen sarbide-probako deialdi bana antolatuko dituzte urtero. Sarbide-probak antolatzeko ardura ikasleak eskatutako ikasketak ematen dituzten unibertsitateena izango da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ezarritako esparruan.

1.- Las universidades realizarán anualmente una convocatoria de prueba de acceso para mayores de 25 años y otra para mayores de 45 años. La organización de las pruebas de acceso corresponderá a las universidades que oferten las enseñanzas solicitadas por la persona interesada, en el marco establecido por el Departamento de Educación, Universidades e Investigación.

2.- Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateen txostena jaso ondoren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hauek ezarriko ditu: metodologiaren ildo orokorrak, fase orokorreko eta espezifikoko ariketen garapena eta edukiak, eta horiek baloratzeko irizpideak eta formulak.

2.- El establecimiento de las líneas generales de la metodología, el desarrollo y los contenidos de los ejercicios que integran tanto la fase general como la fase específica, así como el establecimiento de los criterios y fórmulas de valoración de éstas, se realizará por el Departamento de Educación, Universidades e Investigación, previo informe de las universidades de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

3.- Euskal Herriko Unibertsitateak 25 eta 45 urtetik gorakoen sarbide-probak antolatzeko batzordea izendatuko du. Ordezkari hauek osatuko dute:

3.- La Universidad del País Vasco nombrará una comisión organizadora de las pruebas de acceso para mayores de 25 años y para mayores de 45 años formada por los siguientes representantes:

- Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak proposatutako presidentea.

- Un presidente o presidenta nombrado por el Rector de la Universidad del País Vasco.

- Euskal Herriko unibertsitate publiko eta pribatu bakoitzeko biltzarkide bat, horietako bakoitzeko errektoreak proposatutakoa.

- Un vocal por cada una de las universidades públicas y no públicas existentes en el País Vasco, propuesto por su Rector o Rectora.

- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketara Saila ordezkatuko duen batzordekide bat. Batzordeko idazkari-lanak egingo ditu.

- Un vocal en representación del Departamento de Educación, Universidades e Investigación, que actuará como secretario de la Comisión.

4.- Egindako eskaerak direla-eta, batzorde antolatzaileak Euskara irakasgaiko ariketari dagozkion salbuespenak zehaztuko ditu 25 edo 45 urtetik gorakoen sarbide-probetara aurkezten direnentzat.

4.- La comisión organizadora determinará las exenciones que correspondan en el ejercicio de Lengua vasca a quienes se presenten a las pruebas de acceso para mayores de 25 o de 45 años, a la vista de las solicitudes presentadas.

5.- Kalifikazioak argitaratu ondoren, hautagaiek erreklamazioak egiteko dagokion unibertsitateko errektoreari arrazoitutako idatzi bat bidali beharko diote. Erreklamazio hori bost egun balioduneko epean egin beharko da, kalifikazioak argitaratzen diren datatik zenbatzen hasita.

5.- Tras la publicación de las calificaciones, los candidatos podrán presentar reclamación mediante escrito razonado dirigido al rector de la universidad correspondiente en el plazo de cinco días hábiles, contados a partir de la fecha de la publicación de las calificaciones.

8. artikulua.- 25 urtetik gorakoen sarbide-proba.

Artículo 8.- Prueba de acceso para mayores de 25 años.

1.- 25 urtetik gorakoen sarbide-probak bi fase izango ditu: orokorra eta espezifikoa.

1.- La prueba de acceso para mayores de 25 años se estructurará en dos fases, una general y otra específica.

2.- Probaren fase orokorraren helburua hautagaiek unibertsitate-ikasketak egiteko duten heldutasuna eta egokitasuna ikustea da. Lau ariketa hauek osatuko dute:

2.- La fase general de la prueba tendrá como objetivo apreciar la madurez e idoneidad de los candidatos y candidatas para seguir con éxito estudios universitarios y constará de cuatro ejercicios:

- Testu-iruzkina egitea edo gaurkotasuneko gai orokor bat garatzea.

- Comentario de texto o desarrollo de un tema general de actualidad.

- Gaztelania.

- Lengua Castellana.

- Euskara.

- Lengua Vasca.

- Atzerriko hizkuntza (alemana, frantsesa, ingelesa, italiera edo portugesa), ikasleak izen emateko eskaeran adierazitakoaren arabera.

- Lengua extranjera (alemán, francés, inglés, italiano o portugués) según lo indicado por el estudiante en su solicitud de inscripción.

Fase espezifikoa gainditzeko, egindako lau ariketen batez bestekoak gutxienez 4 izan beharko du. Ariketek 0 eta 10 puntu bitarteko kalifikazioa izango dute.

La superación de la fase general requiere la obtención de un mínimo de 4 puntos como media de los cuatro ejercicios que la componen, calificados cada uno entre 0 y 10 puntos.

3.- Probaren fase espezifikoaren helburua hautagaiek jakintza-adar bakoitzari lotutako unibertsitate-ikasketak egiteko duten gaitasuna baloratzea da. Horretarako, bost jakintza-adarrei lotutako bost aukeratan egituratuko da. Ikasle bakoitzak bi irakasgaitako azterketa egin beharko du eta. Bi irakasgai horiek, eskatu dituen graduko unibertsitate-ikasketen arabera, unibertsitateek egindako proposamenetatik aukeratu beharko ditu.

3.- La fase específica de la prueba tendrá como finalidad valorar la capacidad de los candidatos y candidatas para cursar con éxito las diferentes enseñanzas universitarias vinculadas a cada una de las ramas de conocimiento. Para ello se estructurará en cinco opciones vinculadas con las cinco ramas de conocimiento. Cada alumno o alumna deberá examinarse de dos materias, elegidas entre las propuestas por las universidades, según las enseñanzas universitarias de Grado para las que solicite la admisión.

Fase espezifikoa gainditzeko, egindako bi ariketen batez bestekoak gutxienez 4 izan beharko du. Ariketek 0 eta 10 puntu bitarteko kalifikazioa izango dute.

La superación de la fase específica, requiere la obtención de un mínimo de 4 puntos como media de los dos ejercicios que la componen, calificados cada uno entre 0 y 10 puntos.

4.- Hautagaiaren sarbide-proba gainditutzat hartzeko, fase guztiak gainditu beharko ditu, eta fase orokorrean eta espezifikoan lortutako kalifikazioen batez besteko aritmetikoak gutxienez 5 izan beharko du. Batez bestekoa hiru dezimalekin adieraziko da, gertueneko milarenera biribilduko da eta, distantziakidetasuna balego, milaren handienera.

4.- Se entenderá que el candidato o candidata ha superado la prueba de acceso cuando supere cada una de las fases de la misma y obtenga un mínimo de 5 puntos como resultado de la media aritmética de las calificaciones obtenidas en la fase general y en la fase específica, expresada con tres cifras decimales, redondeada a la milésima más próxima y en caso de equidistancia a la superior.

9. artikulua.- 45 urtetik gorakoen sarbide-proba.

Artículo 9.- Prueba de acceso para mayores de 45 años.

1.- 45 urtetik gorakoen sarbide-probaren helburua hautagaiek unibertsitate-ikasketak egiteko duten heldutasuna eta egokitasuna ikustea da. Hiru ariketa hauek osatuko dute:

1.- La prueba de acceso para mayores de 45 años tiene como objetivo apreciar la madurez e idoneidad de los candidatos y candidatas para seguir con éxito estudios universitarios y comprenderá tres ejercicios:

- Testu-iruzkina egitea edo gaurkotasuneko gai orokor bat garatzea.

- Comentario de texto o desarrollo de un tema general de actualidad.

- Gaztelania.

- Lengua Castellana.

- Euskara.

- Lengua Vasca.

2.- Ariketa bakoitzak 0 eta 10 puntu bitarteko kalifikazioa izango du. Amaierako kalifikazioa hiru ariketetan lortutako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa izango da. Batez bestekoa hiru dezimalekin adieraziko da, gertueneko milarenera biribilduko da eta, distantziakidetasuna balego, milaren handienera.

2.- Cada ejercicio será calificado entre 0 y 10 puntos. La calificación final será la media aritmética de las calificaciones obtenidas en los tres ejercicios y expresada con tres cifras decimales, redondeada a la milésima más próxima y en caso de equidistancia a la superior.

3.- Hautagaiaren sarbide-proba gainditutzat hartzeko, amaierako kalifikazioaren batez besteko aritmetikoak gutxienez 5 izan beharko du. Batez bestekoa ezingo da egin ariketa guztietan gutxienez 4 puntu lortu ez badira. Gainera, hautagaia onartzeko, beharrezkoa da elkarrizketa pertsonal baten ondoren «gai» kalifikazioa lortzea.

3.- Se entenderá que el candidato ha superado la prueba de acceso cuando obtenga un mínimo de cinco puntos en la calificación final, no pudiéndose en ningún caso promediar cuando no se obtenga una puntuación mínima de cuatro puntos en cada ejercicio. Además, para la admisión del candidato, es necesaria una resolución de apto tras la realización de una entrevista personal.

10. artikulua.- Lan-esperientzia egiaztatuz sartzea.

Artículo 10.- Acceso mediante acreditación de experiencia laboral o profesional.

1.- Unibertsitatera sartzeko aukera izango dute ikasturtea hasitako urteko urriaren 1a baino lehen 40 urte bete dituztenek eta graduko ikasketaren batekin zerikusia duen lan-esperientzia egiazta dezaketenek. Bide honetatik sartzen direnek ezingo dute beste bide batzuetatik unibertsitatera sartzeko balio duen titulaziorik izan.

1.- Quienes hayan cumplido 40 años de edad antes del 1 de octubre del año de comienzo del curso académico y estén en condiciones de acreditar experiencia laboral y profesional, relacionada con alguna de las enseñanzas de grado, podrán acceder a la universidad. Sólo podrán acceder por esta vía quienes no posean ninguna titulación académica habilitante para acceder a la universidad por otras vías.

2.- Unibertsitateak eskaintzen dituen ikasketa jakin batzuetara sartzeko bidea izango da hau eta, horretarako, interesa duen pertsonak eskaera dagokion unibertsitateko errektoreari bidali beharko dio.

2.- El acceso se realizará respecto a unas enseñanzas concretas, ofertadas por la universidad, a cuyo efecto la persona interesada dirigirá la correspondiente solicitud al Rector de la universidad.

3.- Artikulu honetan ezarritakoa aintzat hartuz, eta 1393/2007 Errege Dekretuak, otsailaren 29koak, unibertsitate-ikasketen antolamendua zehazten duenak dioenari jarraituz, unibertsitateek ikasketa bakoitzerako lan-esperientziaren alorra eta hori frogatzeko irizpideak zehaztu beharko dituzte egiaztatutako ikasketa-planen memorian, modu horretara hautagaiak antolatu ahal izateko. Irizpide horietako bat hautagaiarekin elkarrizketa pertsonala egitea izango da.

3.- A efectos de lo dispuesto en este artículo, las universidades incluirán en la memoria del plan de estudios verificado, de acuerdo con lo dispuesto en el Real Decreto 1393/2007, de 29 de octubre, por el que se establece la ordenación de las enseñanzas universitarias oficiales, los criterios de acreditación y ámbito de la experiencia laboral y profesional en relación con cada una de las enseñanzas, de forma que permitan ordenar a los solicitantes. Entre dichos criterios se incluirá, en todo caso, la realización de una entrevista personal con el candidato o candidata.

11. artikulua.- Beste hezkuntza-sistematan ikasi duten ikasleen sarbidea.

Artículo 11.- Acceso de estudiantes procedentes de otros sistemas educativos.

2/2006 Lege Organikoak, maiatzaren 3koak, hezkuntzari eta atzerriko beste hezkuntza-sistemei buruzkoak, 38.5 artikuluan dio beste hezkuntza-sistematan ikasi duten ikasleak graduko unibertsitate-ikasketetara sar daitezkeela. Hala ere, sartzeko prozedura 1892/2008 Errege Dekretuak, azaroaren 14koak, III. Kapituluan araututakoa da.

El procedimiento de acceso a las enseñanzas universitarias oficiales de Grado para los estudiantes procedentes de sistemas educativos a los que se refiere el artículo 38.5 de la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación y de otros sistemas educativos extranjeros, es el regulado en el Capítulo III del Real Decreto 1892/2008, de 14 de noviembre.

12. artikulua.- Probetako hizkuntza.

Artículo 12.- Lengua de las pruebas.

1.- Dekretu honetan araututako ariketak egiteko, hautagaiek Euskal Autonomia Erkidegoko edozein hizkuntza ofizial aukera dezakete. Bi hizkuntza ofizialei eta atzerriko hizkuntzei dagozkien ariketak bakoitza bere hizkuntzan egin beharko dira.

1.- Para la realización de los ejercicios regulados en este Decreto, los candidatos utilizarán, a su elección, cualquiera de las lenguas oficiales de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Los ejercicios correspondientes a las dos lenguas oficiales y a la lengua extranjera, deberán desarrollarse en las respectivas lenguas.

2.- Baliabideen arabera, batzorde antolatzaileak ariketaren bat atzerriko hizkuntzan egiteko baimena eman diezaieke hautagaiei. Horretarako, nahitaez egiaztatu beharko dute Batxilergoko irakasgairen bat hizkuntza horretan egin dutela Hezkuntza Marko Hirueledunaren saiakuntzan parte hartzen duen zentroren batean.

2.- La Comisión organizadora podrá autorizar la realización de algún ejercicio en lengua extranjera, en función de los recursos disponibles, a quienes acrediten haber cursado alguna materia del Bachillerato en esa lengua en los centros que participan en proyectos de experimentación del Marco de Educación Trilingüe.

AZKEN XEDAPENA

DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko apirilaren 19an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 19 de abril de 2011.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

La Consejera de Educación, Universidades e Investigación,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común