Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

61. zk., 2011ko martxoaren 29a, asteartea

N.º 61, martes 29 de marzo de 2011


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Presidencia del Gobierno
1771
1771

2/2011 LEGEA, martxoaren 17koa, Ehizarena.

LEY 2/2011, de 17 de marzo, de Caza.

Eusko Legebiltzarrak martxoaren 17ko 2/2101 Legea, Ehizarena onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

Se hace saber a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi que el Parlamento Vasco ha aprobado la Ley 2/2011, de 17 de marzo, de Caza.

ZIOEN AZALPENA

EXPOSICIÓN DE MOTIVOS

Euskal Autonomia Erkidegoan ehiza arautzeko, egun ia berrogei urte dituen araudia erabili izan da. Denbora horretan zehar, basa-fauna babesteko araudia nabarmen garatu da. Besteak beste, honako xedapen hauek argitaratu dira: Kontseiluaren 79/409/EEE Zuzentaraua, 1979ko apirilaren 2koa, basa-hegaztiak babesteari buruzkoa eta gai bereko 2009/47/EEE Zuzentarauak (2009ko azaroaren 30ekoak) ordezkatua, eta Kontseiluaren 92/43/EEE Zuzentaraua, 1992ko maiatzaren 21ekoa, habitat naturalak eta basoko fauna eta flora kontserbatzeari buruzkoa. Zuzentarau horietan xedatutako alderdiak aldaketa puntualen bidez ekarri izan ditugu geure legedira, baina ehizaren legea egiteko beharra ikusi da, baliabide hori aurretiaz arautzearen gaineko ikuspegi berriei erantzute aldera. Araudiak ehiza-baliabideen iraunkortasuna eta gainerako basa-faunaren babesa bermatzeko balio behar du.

La caza ha estado regulada en la Comunidad Autónoma del País Vasco por una normativa que actualmente tiene casi cuarenta años. Durante este tiempo, la normativa de protección de la fauna silvestre ha tenido un desarrollo notable; así, la Directiva 79/409/CEE, del Consejo, de 2 de abril de 1979, relativa a la conservación de las aves silvestres, sustituida por la Directiva homónima 2009/47/CEE, de 30 de noviembre de 2009, o la Directiva 92/43/CEE, del Consejo, de 21 de mayo de 1992, relativa a la conservación de los hábitats naturales y de la fauna y flora silvestres. Pese a que los cambios en la regulación a que obligaban estas directivas se han ido incorporando mediante modificaciones puntuales, se apreciaba la necesidad de elaborar una ley de caza que respondiera a los nuevos enfoques sobre la necesidad de ordenación previa del recurso. Esta ordenación debe garantizar tanto la sostenibilidad de los recursos cinegéticos como la protección del resto de la fauna silvestre.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatutuari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoko 10.10 artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen esklusiboak dira «barne-uretako arrantza, itsaski-bilketa eta arrain-hazkuntza, ehiza eta ibai eta aintziretako arrantza». Eskumen hori baliatuta, apirilaren 13ko 1/1989 Legea onartu zen. Lege horren bidez, ehizako eta ibai-arrantzako arau-hauste administratibo jakin batzuen kalifikazioa aldatu, eta zehapenen zenbatekoa handitu zen. Lege hori eta Euskal Natura Babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legea (martxoaren 11ko 1/2010 Legeak aldatua) izan dira, hain zuzen, geure Autonomia Erkidegoaren esparruan ehiza-jarduera arautzeko iturriak. Era berean, Ehizari buruzko apirilaren 4ko 1/1970 Legean xedatutakoa osatu dute.

La Ley Orgánica 3/1979, de 18 de diciembre, del Estatuto de Autonomía para el País Vasco, señala en su artículo 10.10 que son competencia exclusiva del País Vasco la «pesca en aguas interiores, marisqueo y acuicultura, caza y pesca fluvial y lacustre». En ejercicio de esa competencia se aprobó la Ley 1/1989, de 13 de abril, por la que se modifica la calificación de determinadas infracciones administrativas en materia de caza y pesca fluvial y se elevan las cuantías de las sanciones. Esta norma, junto a la Ley 16/1994, de 30 de junio, de Conservación de la Naturaleza del País Vasco, modificada por la Ley 1/2010, de 11 de marzo, ha sido la que, desde el ámbito autonómico, ha regulado la actividad cinegética, complementando a la Ley 1/1970, de 4 de abril, de Caza.

Lege honek berezko arau-esparrua ezarri nahi du ehizaren arloan, Euskal Autonomia Erkidegoaren ezaugarriak aintzat hartuta. Alde batetik, bertako ezaugarri fisikoak hartu dira kontuan; izan ere, ehiza arautzeko, ezinbestekoa da kontuan hartzea Euskal Autonomia Erkidegoak biztanle-dentsitate handia duela eta landaguneek gizakiaren eragin handia jasaten dutela. Horrenbestez, ezinbestekoa da ehiza modu egokian kudeatzea. Bestetik, kontuan hartu da Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako lurralde historikoetako foru-organoen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 7.b.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, foru-erakundeei dagokiela Autonomia Erkidego osorako erakundeek arlo horretan onartzen dituzten arauak garatu eta betearazteko eskumena. Lege honek foru-erakundeei berezko politikak aurrera eramaten lagundu nahi die; izan ere, lurralde bakoitzak ehiza-aberastasunaren aldetik bizi duen egoera desberdina kontuan hartuta, behar-beharrezkoa zaie berezko politikak edukitzea. Halaber, lege honen bidez, ehizak gizartean dituen sustraiei eutsi nahi zaie, eta ehiztariek natur ingurunearen kudeaketa iraunkorrean parte har dezaten lortu nahi da.

La presente ley pretende establecer un marco normativo propio en materia de caza, adecuado a las características de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Por un lado, a las características físicas del país, para tener en cuenta en la regulación de la caza el hecho de que éste sea un territorio densamente poblado y con zonas rurales muy humanizadas, donde es imprescindible una gestión cinegética adecuada. Por otro lado, se ha tenido en cuenta el hecho de que son las instituciones forales las que ostentan, en virtud del artículo 7.b.3 de la Ley 27/1983, de 25 de noviembre, de Relaciones entre las Instituciones Comunes de la Comunidad Autónoma y los Órganos Forales de sus Territorios Históricos, las competencias de desarrollo y ejecución de normas de las instituciones comunes en esta materia. Esta ley quiere ser un instrumento adecuado para que las instituciones forales puedan desarrollar políticas propias, objetivo necesario a la vista de la diferente realidad, en cuanto a riqueza cinegética, de sus territorios, así como salvaguardar y desarrollar el arraigo social de la caza y la implicación de los cazadores en la gestión sostenible del medio natural.

Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan, ehizaren arloan, berezko arau-esparru osoa onartzearekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legean arlo hori arautzen zuten artikuluak egokitu beharko dira; eta, bestalde, Ehizari buruzko apirilaren 4ko 1/1970 Legea aplikatzeari utziko zaio.

La aprobación de este marco normativo propio y completo en materia de caza en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco exige la adaptación de aquellos artículos de la Ley 16/1994, de 30 de junio, de Conservación de la Naturaleza del País Vasco, que venían regulando esta materia, y desplaza por otra parte la aplicación de la Ley 1/1970, de 4 de abril, de Caza.

Legeak honako atalak ditu: zioen azalpena, zortzi titulu, xedapen gehigarri bat, xedapen iragankor bat, xedapen indargabetzaile bat eta hiru azken xedapen. I. tituluan zenbait xedapen orokor jaso dira: ehizaren definizioari, eskuperatutako aleen jabetzari edo ehizan aritu ahal izateko bete beharreko baldintzei buruz dihardu. Titulu horretan bertan ikus daiteke ehizari buruzko araudiak mistoak direla, zuzenbide zibilekoak eta administrazio-zuzenbidekoak, hain zuzen. Bestalde, lehengo arauarekin alderatuta, legeak izango duen berritasun bat ikus daiteke: ehiza-baliabideak planifikatzeko beharra.

La ley se divide en una exposición de motivos, ocho títulos, una disposición adicional, una transitoria, una derogatoria y tres finales. El título I contiene una serie de disposiciones de carácter general, sobre la definición de la caza, la propiedad de las piezas ocupadas o los requisitos para el ejercicio de la caza. Ya aquí se aprecia el carácter mixto, de Derecho civil y administrativo, de las regulaciones cinegéticas. Y por otra parte se apunta lo que será una de las novedades de la ley respecto a la regulación anterior, la necesidad de planificación de los recursos cinegéticos.

II. tituluan ehiza-espezieak bi multzotan sailkatuta ageri dira: ehiza larrian eta ehiza xehean, alegia. Halaber, xedapen orokorretan adierazitako kontu bat errepikatzen du, hau da, ehiza daitezkeen espezieek ehiza-espezie gisa jasota egon beharko dutela izaera orokorreko arauetan, ez debekualdiei buruzko foru-aginduetan. Izan ere, foru-agindu horiek ehiza-espezieen zerrenda mugatu ahalko dute, baina ez zabaldu.

El título II clasifica las especies cinegéticas en dos grupos, de caza mayor y menor; e insiste en algo ya expuesto en las disposiciones generales, que sólo podrán cazarse las especies que se declaren cinegéticas, en normas de carácter permanente y no, por tanto, en las órdenes forales de vedas, que sólo podrán limitar el listado de especies cinegéticas, y no ampliarlo.

III. tituluan lurrak ehizaren ondorioetarako sailkatzeko oinarrizko printzipioak ezarri dira. Lurraldea bi kategoriatan banatzen du: ehiza-lurretan eta ehizarako ez diren lurretan. Horiez gain, ehiza-araubide bereziko lurrak ere xedatu dira, baina horiek berezko araudia izango dute.

En el título III la ley establece unos principios básicos de lo que será la clasificación de los terrenos a los efectos de la caza, dividiendo el territorio en dos categorías: los terrenos cinegéticos y los no cinegéticos. Junto a ellos, se prevén unos terrenos de régimen cinegético especial, que tendrán su propia regulación.

Ehiza-lurrak dira aprobetxamendu erkideko lurrak, zainpeko ehiza-eremuak, ehiza-barrutiak eta ehiza-txakurrak trebatzeko edo ehiza-jarduerak egiteko eremuak.

Los terrenos cinegéticos serán los terrenos de aprovechamiento común, las zonas de caza controlada, los cotos de caza, las zonas de adiestramiento de perros de caza y las zonas de actividades cinegéticas.

Zainpeko ehiza-eremuen figura ez da berria gure zuzenbidean, baina lege honen bidez indartu egin nahi da. Ehiza-barrutien antzeko araudia dute. Legearen berrikuntzetako bat da zainpeko ehiza-eremuen araudia eremu horiek ezarri diren lurralde historikoetan aplikatu izan den araudiari egokituko zaiola.

Las zonas de caza controlada, figura ya existente y que en la presente ley se trata de reforzar, tienen una regulación similar a la de los cotos de caza. Una de las novedades de la ley consiste en que las zonas de caza controlada se adaptan en su regulación a la que ya estaba siendo la práctica en los Territorios Históricos en que se han implantado.

IV. tituluan ehizaren antolamendua eta kudeaketa arautu, eta debekualdiei buruzko foru-aginduen egitura eta gutxieneko edukia ezarri dira.

El título IV regula la ordenación y gestión de la caza, y establece una estructura y contenido mínimo para las órdenes forales de vedas.

V. tituluan ehizaren jarduna arautu da. Aurreko araudiaren aldean, artikuluak laburtzen eta debekuak modu sistematikoan ordenatzen saiatu dira. Beren-beregi jaso da foru-aldundiek «fortuna-eguna» izendatu ez arren, egoera horrek iraun bitartean debekatuta egongo dela ehiza. Alderdi hori garrantzitsua da; izan ere, gurera maiz heltzen dira beste zona batzuetako animaliak, neguko denboraleek bultzatuta. Halako egoerak, ordea, ezin dira beti aurreikusi eta, beraz, beti ez dago denborarik dagokion foru-agindua emateko.

El título V regula el ejercicio de la caza. Se ha procurado acortar los artículos respecto a la regulación anterior y ordenar las prohibiciones de forma sistemática. Se recoge expresamente que no será necesaria la declaración, por parte de la diputación foral correspondiente, de que un día es «de fortuna» para que quede prohibido cazar durante el tiempo que dure esa circunstancia. Ello es importante, ya que en nuestro territorio son relativamente frecuentes las llegadas de animales a determinadas zonas, impulsados por temporales invernales, sin que haya siempre posibilidad de prever tal circunstancia y dictar la correspondiente orden foral con la rapidez necesaria.

VI. eta VII. tituluetan ehiza-haztegiak, garraioa eta merkaturatzea, eta segurtasuna eta erantzukizun zibila jorratu dira. Aipagarria da ehiza-espezieak tartean direla gertatzen diren trafiko-istripuei buruzko araudia, bide-segurtasunaren arloan xedatutakoaren araberakoa.

Los títulos VI y VII tratan de las granjas cinegéticas, el transporte y la comercialización; y de la seguridad y responsabilidad civil. Destaca la regulación que se da a la responsabilidad en accidentes de tráfico con especies cinegéticas, en sintonía con lo establecido en materia de seguridad vial.

VIII. tituluan zaintza, arau-hausteak eta zehapenak eta kalteen konponketa xedatu dira. Zaintzari dagokionez, zaintzaile pribatu gisa dihardutenei atribuzio ahalik eta gehien aitortzen saiatu dira. Lan egiteko beharrezko dituzten legezko bitartekoak eman nahi dizkiete. Izan ere, lan egiteko orduan ez ohi dute izaten segurtasun-indarren laguntza, eta sarri lan-baldintza zailak dituzte.

El título VIII recoge lo relativo a la vigilancia, infracciones y sanciones, y reparación del daño. Respecto a la vigilancia, se ha intentado dotar a las personas empleadas como vigilantes privadas del mayor número de atribuciones posible, para dotarles de los medios legales necesarios para que puedan cumplir con una tarea que realizan normalmente con escaso apoyo de las fuerzas de seguridad y frecuentemente en condiciones difíciles.

Lege honetan beste alderdi batzuk oso modu orokorrean jorratu badira ere, arau-hausteak zehaztasun handiz xedatu dira. Horrela, ahalik eta gehien indartu nahi da herritarren segurtasun juridikoa. Arau-hausteen kategorietako bat, «ez horren larriak» alegia, desagertu egin da, eta hemendik aurrera hiru arau-hauste mota egongo dira: oso larriak, larriak eta arinak.

Las infracciones han sido tratadas de forma detallada, frente al carácter básico de la regulación de otros aspectos de la presente ley. Con ello se pretende aumentar, en la mayor medida posible, la seguridad jurídica de los ciudadanos. Se ha hecho desaparecer una de las categorías de infracción, las «menos graves», y ahora serán tres las clases de infracción: muy graves, graves y leves.

I. TITULUA

TÍTULO I

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.- Legearen xedea.

Artículo 1.- Objeto de la ley.

Lege honen xedea da: Euskal Autonomia Erkidegoan ehiza arautzea; bertako ehiza-espezieak babestea, zaintzea eta sustatzea; ehizaren aprobetxamendua antolatzea iraunkortasun-printzipioen arabera eta ehizak natur ingurunearen bestelako erabilerekin izan ditzakeen bateragarritasun-printzipioen arabera, bai eta ehizak gizartean dituen sustraiak gordetzea eta garatzea eta ehizan aritzen direnek natur ingurunearen kudeaketa iraunkorrean parte har dezaten lortzea ere.

La presente ley tiene por objeto la regulación de la caza en la Comunidad Autónoma del País Vasco, la protección, conservación y fomento de sus especies cinegéticas, y la ordenación de su aprovechamiento con criterios de sostenibilidad y compatibilidad con otros usos del medio natural, así como salvaguardar y desarrollar el arraigo social de la caza y la implicación de quienes la practican en la gestión sostenible del medio natural.

Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako lurralde historikoetako foru-organoen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen arabera, foru-aldundiek dituzte Autonomia Erkidego osorako erakundeek arlo horretan dituzten arauak garatzeko eta betearazteko eskumenak.

Las instituciones forales, en virtud de la Ley 27/1983, de 25 de noviembre, de Relaciones entre las Instituciones Comunes de la Comunidad Autónoma y los Órganos Forales de sus Territorios Históricos, ostentan las competencias de desarrollo y ejecución de las normas de las instituciones comunes en esta materia.

2. artikulua.- Ehizaren definizioa.

Artículo 2.- Definición de la caza.

Ehizatzea da gizakiak, arte, arma, animalia edo bestelako modu homologatuen bidez animaliak bilatzea, erakartzea, esestea edo jazartzea, azken buruan, animalia horiek hiltzeko edo harrapatzeko asmoz, edo besteren batek harrapa ditzan errazteko asmoz. Ehizatzat jotzen dira aurreko horiek egiteko beharrezko prestatze-lanak egitea ere.

Es acción de cazar la ejercida por las personas mediante el uso de artes, armas, animales o medios homologados apropiados para buscar, atraer, perseguir o acosar a los animales, con el fin de darles muerte, apropiarse de ellos o de facilitar su captura por una tercera, así como la ejecución de los actos preparatorios que resulten directamente necesarios para esos fines.

Ehizaki gisa jotzen diren animaliak soilik ehiza daitezke.

Sólo podrán cazarse los animales declarados piezas de caza.

3. artikulua.- Ehizakiak.

Artículo 3.- Piezas de caza.

1.- Ehizakiak dira Eusko Jaurlaritzak onartuko duen ehiza-espezieen zerrendan agertzen diren animalia basatiak edo abere basatuak.

1.- Son piezas de caza los animales salvajes o domésticos asilvestrados que figuren en la relación de especies cinegéticas que apruebe el Gobierno Vasco.

2.- Babestutako espezieak ezingo dira ehiza-espezie izan.

2.- No se podrán declarar cinegéticas especies protegidas.

3.- Edonola ere, foru-organo eskudunak baimendu eta kontrolatuko ditu ehiza-espezieak berriz sartu eta askatzeko prozesuak. Espezie horiek berriz sartzeari dagokionez, bertako populazioen antzeko jatorri genetikoa izan behar dute, patroi genetikoa egon badagoen kasuetan. Bestalde, espezie aloktonoak ustekabean edo ilegalki sartzeari dagokionez, espezie horiek ezingo dira ehizatu, eta horiek desagerrarazteko kontrol-neurri egokiak hartuko dira.

3.- Las repoblaciones y sueltas de especies cinegéticas deberán ser, en todo caso, autorizadas y controladas por el órgano foral competente, y en el caso de las repoblaciones tendrán un origen genético similar al de las poblaciones nativas siempre que exista un patrón genético de éstas; en el caso de introducciones accidentales o ilegales de especies alóctonas, no se podrá autorizar en ningún caso su aprovechamiento cinegético, y se adoptarán las medidas apropiadas de control de especies para su erradicación.

4.- Ehizakiak ezingo dira baimenik gabe itxian hazi. Legearen arabera eratutako ehiza-haztegietako animalia biziak eta arrautzak soilik merkaturatu ahalko dira.

4.- Las piezas de caza no podrán mantenerse en cautividad sin autorización. Solamente podrán ser objeto de comercio en vivo los ejemplares y huevos que procedan de granjas cinegéticas legalmente constituidas.

4. artikulua.- Ehizakien jabetza.

Artículo 4.- Propiedad de las piezas.

1.- Ehiztariak ehizakiaren jabetza eskuperatuta lortzen du, baldin eta lege-xedapenen arabera ehizatzen badu.

1.- El cazador o cazadora adquiere, por ocupación, la propiedad de las piezas, cuando la acción de cazar se ajuste a las prescripciones legales.

2.- Ehizakia hiltzean edo harrapatzean ulertuko da eskuperatu dela. Jabetzaren gaineko zalantzarik izanez gero, hiltzen duenarena -ehiza xehearen kasuan- edo lehendabizi zauritu duen ehiztariarena -ehiza larriaren kasuan- izango da ehizakia. Hegan doazen hegaztien kasuan, eraisten dituen ehiztariarenak izango dira.

2.- La pieza se entiende ocupada en el momento de su muerte o captura; en caso de duda respecto a la propiedad, ésta corresponderá a quien le da muerte cuando se trate de caza menor, y a la autora de la primera sangre cuando se trate de caza mayor. En el caso de aves en vuelo, la propiedad será de quien las abate.

3.- Ehiztari batek ehizatu daitekeen lur-eremu batean ehizaki bat zaurituz gero, ehizaki hori jasotzera sartu ahal izango da beste lur-zati batera, baina arma irekita edo hustuta eta txakurra lotuta dituela sartu beharko du ehizakiaren bila. Dagokion lur-zatia itxita badago, titularraren edo ordezkariaren baimena beharko da hara sartzeko. Baimenik emango ez baliote, zauritu edo hildako animalia eman diezaiotela eska dezake, aurkitu eta hura harrapatzeko aukerarik izanez gero.

3.- Quien hiera a una pieza en terreno donde le sea permitido cazar podrá entrar a cobrarla, aunque entre en terreno distinto, pero la entrada deberá efectuarse con el arma abierta o descargada y el perro atado. Cuando este terreno estuviese cerrado, necesitará permiso de su titular o representante para entrar en él, y si le fuese negado podrá pedir que se le entregue la pieza herida o muerta si fuese hallada y pudiese ser aprehendida.

4.- Inork ez du nahita oztopatu behar legezko manuak betez egiten ari diren ehizaldiak.

4.- Nadie podrá entorpecer intencionadamente el desarrollo de los lances de caza que se ajusten a las prescripciones legales.

5. artikulua.- Ehizan jarduteko bete beharreko baldintzak.

Artículo 5.- Requisitos para el ejercicio de la caza.

1.- Ehizan jardun ahalko du ehiza-baimena eduki eta lege honetako eta indarrean dauden gainerako xedapenetan ezarritako baldintzak betetzen dituen pertsona orok. Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundietako organo eskudunei dagokie baimena emateko eskumena. Baimenak titularra gaituko du Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde osoan jarduteko.

1.- Podrá practicar la caza toda persona que esté en posesión de la licencia de caza y cumpla los demás requisitos establecidos en la presente ley y demás disposiciones vigentes. Las licencias serán expedidas, en el ámbito territorial de la Comunidad Autónoma del País Vasco, por los órganos competentes de las diputaciones forales de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa, y habilitarán a su titular en todo el ámbito territorial de la Comunidad Autónoma.

2.- Ehiza-baimena lortzeko, hamalau urte beteta eduki behar dira, eta Eusko Jaurlaritzak erregelamendu bidez ezarritako gaitasun-probak gainditu. Adingabekoen kasuan, ehiza-baimena lortu ahal izateko, legez ordezkatzen dituztenen idatzizko baimena beharko dute. Ehiza-baimenak arautzeko, beharrezkoa da Autonomia Erkidegotik kanpo lortutakoak homologatzeko prozedura sartzea.

2.- Para obtener la licencia de caza será preciso haber cumplido catorce años de edad y superar las pruebas de aptitud determinadas reglamentariamente por el Gobierno Vasco. En el caso de menores de edad, para la obtención de la licencia será precisa la autorización escrita de quien los represente legalmente. La regulación de la licencia incluirá un procedimiento de homologación de las licencias de caza obtenidas fuera de la Comunidad Autónoma.

3.- Halaber, edozein arma-motarekin ehizan jardun ahal izateko, beharrezkoa izango da:

3.- Para cazar con cualquier tipo de arma será preciso además:

a) Adinez nagusia izatea. Adingabeek, ehizan aritu ahal izateko, haien lagun edo zaindari gisa jardungo duela adierazi duen adin nagusiko ehiztariren batekin joan beharko dute. Adinez nagusia adingabearen ekintzen erantzule izango da.

a) Haber alcanzado la mayoría de edad, o en el caso de ser menor de edad ir acompañado del cazador o cazadora mayor de edad que conste como comprometida a acompañarle y vigilarle. Esta persona será responsable de las acciones de la persona menor.

b) Dagokion arma-baimena -eta adingabeen kasuan, armak erabiltzeko baimen berezia- eta armaren dokumentazioa edukitzea eta biak aldean eramatea.

b) Estar en posesión de la licencia de armas correspondiente, o de la autorización especial de uso en el caso de menores de edad, y de la documentación del arma, y portar ambas.

c) Ehizan dabiltzanean sor ditzaketen kalteak estaltzeko aseguru-kontratua eginda izatea, eta indarrean dagoen ordainagiria aldean eramatea.

c) Tener concertado un contrato de seguro que cubra la obligación de indemnizar los daños que pudiera causar con motivo del ejercicio de la caza, y portar el recibo vigente.

d) Identifikazio-agiri ofiziala aldean eramatea.

d) Portar una identificación personal oficial.

4.- Ehiza-barrutietan ehizan aritzeko, ehiza-baimenaz gain, aprobetxamenduaren titularraren baimena ere behar da. Baimenak pertsonalak eta besterenezinak dira.

4.- Para el ejercicio de la caza en los cotos es necesario contar con el permiso de quien sea titular del aprovechamiento, además de la licencia. Los permisos son personales e intransferibles.

5.- Zainpeko ehiza-eremuetan eta araubide bereziko eremuetan ehizan aritzeko, ehiza-baimenaz gain, Administrazioaren baimena beharko da, kasuaren arabera.

5.- Para el ejercicio de la caza en zonas de caza controlada y zonas de régimen especial será necesaria autorización administrativa o permiso, según los casos, además de la licencia.

6. artikulua.- Plangintza.

Artículo 6.- Planificación.

1.- Ehiza-baliabideak baliabideen plangintza bati jarraituz ustiatuko dira: ehiza-barrutietan eta zainpeko ehiza-eremuetan, ehiza antolatzeko plan teknikoei jarraituko zaie, eta aprobetxamendu erkideko lurretan, berriz, debekualdiei buruzko foru-aginduetan xedatutakoari. Araubide bereziko lurrei dagokienez, araudi berezietan ezarritakoari ere jarraitu beharko zaio.

1.- El aprovechamiento de los recursos cinegéticos se realizará conforme a una planificación de los recursos: en los cotos de caza y zonas de caza controlada se ajustará a los planes técnicos de ordenación cinegética, y en los terrenos de aprovechamiento común, a lo dispuesto en las órdenes forales de vedas; en los terrenos de régimen especial se ajustará, además, a lo que se disponga en su normativa específica.

2.- Foru-erakundeek ehiza-espezie jakin batzuk kudeatzeko planak ezarri ahal izango dituzte.

2.- Las instituciones forales podrán establecer planes de gestión de determinadas especies cinegéticas.

7. artikulua.- Lurraldeko ehiza-batzordeak.

Artículo 7.- Consejos territoriales de caza.

Lurralde historiko bakoitzaren esparruan, lurraldeko ehiza-batzorde bat egongo da. Batzorde horren osaera eta funtzioak araudi bidez zehaztuko dituzte foru-erakundeek.

En el ámbito de cada territorio histórico existirá un consejo territorial de caza, con la composición y funciones que reglamentariamente se determinen por las instituciones forales.

8. artikulua.- Ehiza-errolda.

Artículo 8.- Censo de caza.

Foru-organo eskudunek ehizaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari bidaliko diote denboraldi bakoitzean harrapatutako ehiza-espezieei buruz biltzen duten informazioa.

Los órganos forales competentes remitirán al departamento del Gobierno Vasco competente en materia de caza la información sobre capturas de especies cinegéticas que reúnan cada temporada.

Informazio hori erabiliz, Eusko Jaurlaritzak horretarako onetsiko duen erregelamenduari jarraiki, ehiza-errolda bat sortuko da.

Con tal información se creará un censo de caza, conforme al reglamento que a tal efecto aprobará el Gobierno Vasco.

9. artikulua.- Arau-hausteen erregistroa.

Artículo 9.- Registro de infracciones.

Eusko Jaurlaritzak erregelamendu bidez arautuko du ehizaren arloan eskumena duen sailak ehizako arau-hausteei buruzko erregistroa edukitzea; erregistro hori egiteko eta eguneratzeko, foru-aldundiek emandako informazioa baliatuko da. Foru-aldundiek, hain zuzen, uneoro jo ahalko dute erregistroan gordetako informaziora.

El Gobierno Vasco regulará reglamentariamente el mantenimiento por el departamento competente en materia de caza del registro de infracciones de caza, que se formará y actualizará con la información que le faciliten las diputaciones forales; éstas tendrán acceso permanente a la información obrante en el registro.

10. artikulua.- Autonomia-erkidegoko eta lurraldeetako ehiza-federazioak, ehiza-elkarteak eta erakunde laguntzaileak.

Artículo 10.- Federaciones de caza autonómica y territoriales, sociedades de caza y entidades colaboradoras.

1.- Lurraldeetako ehiza-federazioak eta ehiza-elkarteak Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoaren arabera eta foru-erakunde bakoitzak garatzen duen araudiaren arabera arautuko dira.

1.- Las federaciones territoriales y las sociedades de caza se regularán por lo dispuesto en la Ley 14/1998, de 11 de junio, del Deporte del País Vasco, y por la normativa que se desarrolle por las respectivas instituciones forales.

2.- Lurraldeetako ehiza-federazioek eta ehiza-elkarteek aldundiek eta toki-erakundeek sustatutako ehiza-barrutiak, zainpeko ehiza-eremuak eta ehiza-txakurrak trebatzeko edo ehiza-jarduerak egiteko eremuak kudeatu ahal izango dituzte, eta haien esleipendun izan daitezke, baldin eta baldintza batzuk eta erregelamendu bidez xedatutako bestelako betekizunak betetzen badituzte. Baldintza horiek honako alderdi hauei lotuta daude: ehiza-baimena duten bazkideen gutxieneko kopurua izatea ehiza-lurraren azalera jakin baterako; bazkide egiteko modua eta federazioak edo elkarteak ehizaren arloan eskumena duen administrazioarekin dituen betebeharrak.

2.- Las federaciones territoriales y las sociedades de caza podrán gestionar y ser adjudicatarias de los cotos, zonas de caza controlada y zonas de adiestramiento de perros y de actividades cinegéticas que promuevan las diputaciones y entidades locales, cuando cumplan unos requisitos relativos al mínimo de personas asociadas con licencia de caza en relación con la extensión del terreno cinegético, el acceso a la condición de socio y las obligaciones de la federación o sociedad con la Administración competente en materia de caza, así como los demás que se determinen reglamentariamente.

3.- Autonomia Erkidegoko eta lurraldeetako ehiza-federazioei eta ehiza-elkarteei erakunde laguntzaileen izaera eman ahalko zaie, xede eta baldintza hauek betetze badituzte:

3.- Se podrá reconocer la condición de entidad colaboradora a las federaciones autonómica, territoriales y a las sociedades de caza que cumplan estos fines y requisitos:

a) Ehizari buruzko lege-xedapenak betetzen direla zaintzen lan egitea.

a) Colaborar en la vigilancia del cumplimiento de las disposiciones legales sobre caza.

b) Euren inguruan errotuta egotea, eta legez ezarritako bazkide-kopurua edukitzea.

b) Tener en su ámbito una amplia implantación social y el número de personas asociadas que se determine reglamentariamente.

c) Ehiza-jardueren bidez lortzen dituzten diru-sarreren % 75, gutxienez, ehiza-baliabideak babestera, zaintzera, sustatzera eta haiei eustera bideratutako programa edo lanetan inbertitzea.

c) Invertir como mínimo el 75% de los ingresos derivados de sus actividades cinegéticas en programas o trabajos que redunden directamente en la protección, conservación, fomento y sostenibilidad de los recursos cinegéticos.

II. TITULUA

TÍTULO II

EHIZA ESPEZIEEI BURUZ

DE LAS ESPECIES A EFECTOS DE CAZA

11. artikulua.- Ehiza-intereseko espezieak.

Artículo 11.- Especies de interés cinegético.

Eusko Jaurlaritzak arau bidez ezarriko ditu ehiza daitezkeen espezieak, azpiespezieak eta basa-fauna eta basatutako abereak.

El Gobierno Vasco establecerá reglamentariamente las especies, subespecies y poblaciones de fauna silvestre o asilvestrada que puedan ser declaradas cinegéticas.

Debekualdiei buruzko foru-aginduetako espezie-zerrendetan lurralde historiko osoan ehiza daitezkeen espezieen kopurua murriztu bai, baina ezin izango da ugaritu.

El listado de especies de las órdenes forales de vedas podrá reducir, pero no ampliar, las especies cazables en cada territorio histórico.

12. artikulua.- Espezieen sailkapena.

Artículo 12.- Clasificación de las especies.

Aurreko artikuluan aurreikusitako arauak eta debekualdiei buruzko foru-aginduak garatzeko orduan, ehiza-espezieak bi multzotan sailkatuko dira: ehiza xehean eta ehiza larrian. Ehizaki xehetzat joko dira hegaztiak, azeria eta azeria baino ugaztun txikiagoak, eta ehizaki larritzat, berriz, azeria baino ugaztun handiagoak.

A efectos del desarrollo reglamentario previsto tanto en el artículo anterior como en las órdenes forales de vedas, las especies cinegéticas se clasificarán en dos grupos: caza mayor y caza menor; se considerarán piezas de caza menor las aves, el zorro y los mamíferos de tamaño menor que el zorro, y de caza mayor, los mamíferos de tamaño mayor que el zorro.

Ehizaki xeheen barruan, debekualdiei buruzko aginduetan migratzaileak direnak eta ez direnak bereiziko dira, bai eta ur-hegaztiak ere.

Dentro de las especies de caza menor se distinguirán, en las órdenes de vedas, las que son migratorias de las que no lo son y de manera diferenciada las aves acuáticas.

III. TITULUA

TÍTULO III

EHIZA LURREI BURUZ

DE LOS TERRENOS A EFECTOS DE CAZA

13. artikulua.- Ehiza-lurren sailkapena.

Artículo 13.- Clasificación de los terrenos a efectos de la caza.

Ehiza-jardunerako hiru lur-mota daude: ehiza-lurrak, ehizarako ez diren lurrak eta ehiza-araubide bereziko lurrak.

A los efectos del ejercicio de la caza, los terrenos se clasifican en tres categorías: terrenos cinegéticos, terrenos no cinegéticos y terrenos de régimen cinegético especial.

1.- Ehiza-lurrak dira aprobetxamendu erkideko lurrak, zainpeko ehiza-eremuak, ehiza-barrutiak eta ehiza-txakurrak trebatzeko edo ehiza-jarduerak egiteko eremuak. Tartean ibaiak, errekak, ibilbideak edo herri-bideak, trenbideak, kanalak edo antzeko beste eraikuntzaren bat egon arren, ehiza-lurrak ez dira etengo.

1.- Son terrenos cinegéticos los terrenos de aprovechamiento común, las zonas de caza controlada, los cotos de caza y las zonas de adiestramiento de perros de caza y de actividades cinegéticas. No se considerará interrumpida la continuidad de los terrenos susceptibles de convertirse en cinegéticos por la existencia de ríos, arroyos, vías o caminos públicos, ferrocarriles, canales o cualquier otra construcción semejante.

2.- Ez dira ehiza-lur gisa joko faunaren babeslekuak eta debekatutako guneak.

2.- Son terrenos no cinegéticos los refugios de fauna y los vedados de caza.

3.- Ehiza-araubide bereziko lurrak dira naturgune babestuak, nazioarteko lege-bitartekoek babestutako guneak eta segurtasun-guneak.

3.- Son terrenos de régimen cinegético especial los espacios naturales protegidos, las áreas protegidas por instrumentos internacionales y las zonas de seguridad.

I. KAPITULUA

CAPÍTULO I

EHIZA LURRAK

TERRENOS CINEGÉTICOS

14. artikulua.- Aprobetxamendu erkideko ehiza-lurrak.

Artículo 14.- Terrenos cinegéticos de aprovechamiento común.

1.- Aprobetxamendu erkideko ehiza-lurrak dira espezie migratzaileak edo ehiza antolatzeko modu espezifikoa duten beste espezie batzuk modu tradizionalean eta ordenatuan ehizatzeko erabiltzen diren lurrak. Foru-erakundeei dagokie lur horiek arautzea.

1.- Son terrenos cinegéticos de aprovechamiento común los destinados al ejercicio de la caza tradicional y ordenada de especies migratorias, así como de otras que cuenten con una ordenación cinegética específica; serán regulados por las instituciones forales.

2.- Aprobetxamendu erkideko ehiza-lurrek 100 hektarea jarraitu izan behar dituzte, gutxienez. Azalera hori ez duten lurrak debekatutako gunetzat joko dira; hala ere, hegazti migratzaileak ehizatzeko behar bezala baimendutako lerroak mantendu ahal izango dira.

2.- Los terrenos cinegéticos de aprovechamiento común deberán tener una superficie mínima continua de 100 hectáreas; los terrenos que no alcancen esta superficie se consideran vedados de caza, si bien podrán mantenerse las líneas debidamente autorizadas para la caza de aves migratorias.

3.- Aprobetxamendu erkideko lurraren izaerak, edonola ere, ez du zerikusirik jabetza publikoa edo pribatua izatearekin.

3.- La condición de terreno cinegético de aprovechamiento común es independiente, en todo caso, del carácter público o privado de la propiedad.

15. artikulua.- Zainpeko ehiza-eremuak.

Artículo 15.- Zonas de caza controlada.

1.- Zainpeko ehiza-eremuak dira ehiza-aberastasuna babestu, zaindu, sustatu eta modu antolatuan ustiatzeko arrazoiak direla medio ehiza-espezieak harrapatzeko plangintza-arau espezifikoak ezartzea eskatzen duten lurrak.

1.- Son zonas de caza controlada las que se constituyan sobre terrenos en los que por razones de protección, conservación, fomento y ordenado aprovechamiento de su riqueza cinegética se considere conveniente ordenar el ejercicio de la caza de especies cinegéticas mediante normas específicas planificadoras.

2.- Lege honen joerarekin bat, foru-aldundiak zainpeko ehiza-eremuen sorrera eta garapena bultzatu, eta aprobetxamendu erkideko ehiza-lurrak murrizten saiatuko dira.

2.- De acuerdo con la orientación que trata de conseguir la presente ley, las diputaciones forales promoverán la creación y desarrollo de las zonas de caza controlada y la reducción de los terrenos cinegéticos de aprovechamiento común.

3.- Foru-aldundiak zainpeko ehiza-eremuak kudeatuko ditu irabazi asmorik gabe, zuzenean edo aintzatetsitako erakunde laguntzaileekin sinatutako hitzarmen bidez.

3.- Las zonas de caza controlada serán gestionadas sin ánimo de lucro, directamente por la diputación foral o, por convenio con ésta, por las entidades colaboradoras reconocidas.

4.- Zainpeko ehiza-eremua eratzeko, foru-aldundiak, aldez aurretik, ehiza antolatzeko plan teknikoa onartu beharko du. Bestalde, ehiza-eremua foru-aldundiak zuzenean kudeatzen ez badu, erantzukizun zibileko aseguru-kontratua eta ehiza-zaindegiko kontratua eduki beharko dira. Zaindegi-kontratua lanaldi osokoa eta urte osokoa izango da, baina aukera egongo da zerbitzua beste eremu batzuekin partekatzeko.

4.- Para la constitución de la zona de caza controlada se deberá aprobar previamente por la diputación foral un plan técnico de ordenación cinegética, y en el caso de que no se gestione directamente por la diputación foral, deberán contar con un contrato de seguro de responsabilidad civil y un contrato de guardería cinegética. Este contrato de guardería será a jornada completa y durante todo el año, si bien podrá compartirse el servicio con otras zonas.

5.- Zainpeko ehiza-eremuek, gehienez, hamar urteko indarraldia izango dute. Denbora hori igarota, iraungi egingo dira, ez badira beren-beregi berritzen.

5.- Las zonas de caza controlada tendrán una vigencia máxima de diez años, tras los cuales se extinguirán si no se renuevan de forma expresa.

6.- Foru-erakunde eskudunak arau bidez ezarriko du eremu horiek izan behar duten gutxieneko azalera jarraitua.

6.- La superficie mínima continua de estas zonas será establecida reglamentariamente por la institución foral competente.

7.- Zainpeko ehiza-eremuetan erreserba-eremu bat egon beharko da. Zainpeko ehiza-eremu osoaren azaleraren % 10, gutxienez, hartuko du, eta lege honen ondorioetarako, faunaren babesleku gisa joko da.

7.- Las zonas de caza controlada incluirán una zona de reserva de una extensión mínima del 10% de la superficie de la zona de caza controlada; tendrá la consideración de refugio de fauna, a efectos de esta ley.

8.- Foru-organo eskudunak, hala dagokionean, ehiza-eremua kudeatzen duen erakundeari entzun eta gero, eremu horretan guztian edo zati batean espezie jakin bat ehizatzea debekatu dezake edo ehizan jarduteko epealdia laburtu dezake, ordena biologikoari, osasunari edo basa-fauna babesteari lotutako egoera bereziek hala eskatzen dutenean.

8.- El órgano foral competente, previa audiencia en su caso de la entidad que la gestione, podrá vedar la totalidad o parte de la superficie del terreno, la caza de una determinada especie, o reducir el periodo hábil de caza, cuando lo aconsejen circunstancias especiales de orden biológico o sanitario o de protección de la fauna silvestre.

9.- Zainpeko ehiza-eremuek eratzen direneko toki-erakundearen edo -erakundeen udal-lurralde osoa bildu behar dute, eta udalerri berean ezin izango da beste ehiza-lur bat egon, txakurrak trebatzeko eta ehiza-jarduerak egiteko eremuak salbu.

9.- Las zonas de caza controlada deberán abarcar la totalidad del término o términos de la entidad o entidades locales donde se constituyan, sin que pueda haber otro terreno cinegético en la misma localidad, con la excepción de las zonas de adiestramiento de perros y de actividades cinegéticas.

16. artikulua.- Ehiza-barrutiak.

Artículo 16.- Cotos de caza.

1.- Ehiza-barrutiak dira ehizarako erabil daitezkeen lur-azalera jarraituak, foru-organo eskudunak izendapen hori eman dienean.

1.- Son cotos de caza las superficies continuas de terreno susceptibles de aprovechamiento cinegético que hayan sido declaradas como tales por el órgano foral competente.

2.- Ehiza xeheko ehiza-barrutiek 500 hektarea jarraitu izan behar dituzte, gutxienez, eta ehiza larrikoek, berriz, 1.000, gune populatuak eta ehizatzea debekatuta dagoen tokiak kenduta. Dena den, neurri horiek arau bidez handi daitezke.

2.- Los cotos de caza deberán tener una superficie mínima continua de 500 hectáreas los de caza menor y 1.000 los de caza mayor, con exclusión de los núcleos poblados y de las áreas en las que esté prohibida la caza; estas dimensiones podrán ampliarse por reglamento.

3.- Ehiza-barruti gisa izendatu ahal izateko, ehiza antolatzeko plan teknikoa idatzi beharko da eta aldez aurretik aurkeztu beharko da ehiza-barrutia eratzeko eskabidearekin bat.

3.- Para su declaración como coto deberán contar con un plan técnico de ordenación cinegética, que se presentará para su aprobación junto con la solicitud de constitución del coto.

4.- Ehiza-barrutietan ehiza daitezkeen ehizakiak ustiatzeko ahalmena titular bakar batek edo hark baimendutakoak izango du. Titularrak aldez aurretik eskatzen badu eta foru-erakunde eskudunak horretarako ezarritako baldintzak betetzen badira, ehiza-barruti batzuk ustiatzeko ahalmena alokatu ahal izango da.

4.- El aprovechamiento cinegético de todas las especies cinegéticas posibles en los cotos de caza corresponderá a un único titular o a quien éste autorice. Podrán subarrendarse determinados aprovechamientos cinegéticos, previa solicitud expresa del titular y en las condiciones establecidas por la institución foral competente.

5.- Ehiza-barrutiek, gehienez, hamar urteko indarraldia izango dute. Denbora hori igarota, iraungi egingo dira, ez badira beren-beregi berritzen.

5.- Los cotos de caza se constituirán por un periodo máximo de diez años, tras los cuales se extinguirán si no se renuevan de forma expresa.

6.- Ehiza-barrutietan erreserba-eremu bat egon beharko da. Ehiza-barruti osoaren azaleraren % 10, gutxienez, hartuko du, eta hura eratu eta kokatzeko betekizunak arau bidez ezarriko dira. Lege honen ondorioetarako, faunaren babesleku gisa joko da.

6.- Todos los cotos incluirán una zona de reserva de una extensión mínima del 10% de la superficie del coto, cuyos requisitos de configuración y emplazamiento se fijarán reglamentariamente; tendrá la consideración de refugio de fauna, a efectos de esta ley.

7.- Foru-organo eskudunak, ehiza-barrutiaren titularrari entzun eta gero, barruti horretako zati batean espezie jakin bat ehizatzea debekatu dezake edo ehizan jarduteko epealdia laburtu dezake, ordena biologikoari, osasunari edo basa-fauna babesteari lotutako egoera bereziek hala eskatzen dutenean.

7.- El órgano foral competente, previa audiencia al titular del aprovechamiento, podrá vedar parte de la superficie del coto, la caza de una determinada especie, o reducir el periodo hábil de caza, cuando lo aconsejen circunstancias especiales de orden biológico o sanitario o de protección de la fauna silvestre.

8.- Foru-organo eskudunak poltsa bat sortuko du ehizan aritu nahi eta ehiza-barrutirik ez dutenentzat; poltsa horretan daudenek, zozketa bidez, ehiza-barrutietan libre dauden tokiak eskuratu ahal izango dituzte. Hartarako, foru-organo eskudunak erregelamendu bidez zehaztuko ditu ehiza-barruti bakoitzean horretarako erabiliko diren tokien kopurua, zozketaren baldintzak eta poltsa horretan sartu nahi dutenek bete beharreko betekizunak.

8.- El órgano foral competente creará una bolsa con quienes deseando practicar la caza carezcan de coto, que les permitirá acceder mediante sorteo a las plazas libres existentes en los cotos de caza. A tal efecto, el órgano foral competente establecerá reglamentariamente el número de plazas destinadas a tal fin en cada coto, las condiciones del sorteo y los requisitos a cumplir por quienes deseen integrarse en la citada bolsa.

17. artikulua.- Partikularrek ehiza-esparruak eratzea.

Artículo 17.- Constitución de cotos por particulares.

Pertsona fisiko zein juridikoek ehiza-barrutiak eratu ahalko dituzte beren lurretan edo jabeek baimendutako lurretan, betiere, ehiza-barrutia eratzeko baldintzak betetzen badituzte, lurrak modu iraunkorrean ustiatu badaitezke eta foru-erakunde eskudunek kasuan-kasuan ezartzen dituzten betekizunak betetzen badituzte.

Las personas físicas o jurídicas podrán constituir cotos sobre terrenos de su propiedad o terrenos cuyos propietarios así lo autoricen, siempre que cumplan los requisitos para la constitución de un coto de caza, pueda darse un aprovechamiento sostenible y cumplan los requisitos que en su caso determinen las instituciones forales competentes.

18. artikulua.- Ororentzako ehiza-barrutiak.

Artículo 18.- Cotos sociales de caza.

1.- Foru-aldundiek ororentzako ehiza-barrutiak izendatuko dituzte, ehizatzeko baldintzak bete baina beste motatako ehiza-lurrak erabil ezin ditzaketen herritarrei ehizan aritzeko aukera errazteko.

1.- Son cotos sociales de caza los que se declaren por las diputaciones forales para facilitar la caza a las personas que reúnan los requisitos para poder cazar y tengan dificultades para acceder a otro tipo de terreno cinegético.

2.- Foru-aldundiek ororentzako ehiza-barrutiak kudeatuko dituzte irabazi asmorik gabe, zuzenean edo erakunde laguntzaileekin sinatutako hitzarmenen bidez.

2.- Los cotos sociales de caza serán gestionados sin ánimo de lucro, directamente por las diputaciones forales o, por convenio con éstas, por entidades colaboradoras.

3.- Ororentzako ehiza-barruti izendatu ahalko dira ehiza-titularitatea foru-aldundien eskuetan duten lurrak edo beste barruti-mota bat eratzeko aukera eskaintzen duten lurrak baina barrutirik eratzeko erabili ez direnak.

3.- Podrán declararse cotos sociales de caza los terrenos de titularidad cinegética de las diputaciones forales, o los terrenos que, siendo susceptibles de convertirse en otro tipo de coto, no se hayan constituido en tal.

4.- Ehiza-barruti hauetan, baimenen % 50 gordeko da barrutia dagoen lurralde historikoan bizilekua duten herritarrentzat; % 50 ez bada estaltzen, soberan dauden plazak egoiliarrak ez direnei esleitu ahalko zaizkie.

4.- En estos cotos, el 50% de los permisos se reservará para residentes en el territorio histórico en que estén enclavados; en el caso de no cubrir este 50%, las plazas que sobren podrán ser asignadas a no residentes.

19. artikulua.- Ehiza industrialeko eremuak.

Artículo 19.- Zonas de caza industrial.

Ehiza industrialeko eremuak dira, ehiza-barrutietan egonik, foru-aldundiek agindu bidez hala izendatutakoak. Eremu horien ehiza-ustiapeneko erregimenaren arabera, baimendutako ehiza-haztegietan itxian hazitako ehizakiak aldian-aldian aske utziko dira, ehiztariek berehala harrapa ditzaten.

Son zonas de caza industrial aquellas zonas, enclavadas en cotos, que se autoricen como tales por orden de las diputaciones forales, cuyo régimen de explotación cinegética esté basado en sueltas periódicas de piezas de caza criadas en cautividad en granjas cinegéticas autorizadas, con la intención de su captura inmediata.

Foru-erakundeek jarduera hori zer baldintzatan egin ahalko den zehaztuko dute. Bereziki, alderdi hauek xedatuko dituzte: mota horretako ehiza-eremuak era daitezen sustatzeko baimenduta dauden pertsona fisiko eta juridikoak; genetika- eta osasun-kontrolak; zer espezierekin baimen daitekeen; aske uzteko prozesuek bete beharreko baldintzak; modalitateak, ehizaldiak eta egoki irizten dituzten gainerakoak.

Las instituciones forales determinarán las condiciones en que pueda desarrollarse esta actividad, y en especial las referentes a las personas físicas o jurídicas autorizadas a promover la constitución, los controles genéticos y sanitarios, las especies para las que es autorizable, los requisitos de las sueltas, modalidades y periodos de caza y cuantas otras se estimen pertinentes.

20. artikulua.- Ehiza-txakurrak trebatzeko eta ehiza-jarduerak egiteko eremuak.

Artículo 20.- Zonas de adiestramiento de perros de caza y de actividades cinegéticas.

1.- Foru-aldundietako sail eskudunek ehiza-txakurrak trebatzeko eta ehiza-jarduerak egiteko eremuak eratu edo horiek abiarazteko baimena eman dezakete.

1.- Los departamentos competentes de las diputaciones forales podrán crear o autorizar la puesta en marcha de zonas de adiestramiento de perros de caza y zonas de actividades cinegéticas.

2.- Ehiza-jardueretarako eremuak ehiza-ibilbideak (baina animaliak hil gabe), hegazti harrapari bidezko ehiza-erakusketak eta antzeko jarduerak antolatzeko erabiliko dira.

2.- Las zonas de actividades cinegéticas se destinarán a recorridos de caza sin muerte, exhibiciones de cetrería y actividades similares.

3.- Eremu horiek eratu edo baimentzeko foru-xedapenean datu hauek jaso beharko dira:

3.- En la disposición foral que las cree o autorice se hará constar:

a) Eremuaren azalera eta mugak; helbururako egokiak izan beharko dira.

a) La extensión y límites de la zona, que deberán ser adecuados a su finalidad.

b) Baimendutako ehiza-jarduerak.

b) Las actividades cinegéticas que se autorizan.

c) Jarduera bakoitza egiteko epealdia (gerta liteke debekualdiei buruzko foru-aginduan ezarritakoekin bat ez etortzea).

c) Los periodos en que se autoriza cada actividad, que podrán no coincidir con los de la orden foral de vedas.

21. artikulua.- Toki-erakundeen parte-hartzea.

Artículo 21.- Participación de entidades locales.

1.- Foru-aldundiek eta toki-erakundeek ehiza-barrutiak edo zainpeko ehiza-eremuak susta ditzakete beren mugapean, eragindako lurren izaera publikoa edo pribatua gorabehera eta, betiere, eragindako lurren % 90 duten jabeen baimena badute.

1.- Las diputaciones forales y las entidades locales podrán promover cotos de caza o zonas de caza controlada en su término, con independencia del carácter público o privado de los terrenos afectados, siempre que tengan la autorización de quienes tengan la propiedad del 90% del terreno afectado.

2.- Ehiza-lur horiek udalaz gaindiko izaera eduki ahalko dute, baldintza hauek betetzen badira: erakunde sustatzaileek aldez aurretik hitzartuta izatea ustiatze-modua; lur osoa lurralde historiko batean egotea eta foru-erakundeek ezarritako baldintzak betetzea.

2.- Estos terrenos cinegéticos podrán tener carácter supralocal, siempre que las entidades promotoras hayan pactado previamente el modo de aprovechamiento, la totalidad del terreno esté en un solo territorio histórico y cumplan los requisitos que determinen las instituciones forales.

3.- Lur horiek ehiza-barruti gisa eratzen badira, toki-erakunde sustatzaileek zuzenean kudeatu ahalko dituzte, edo, bestela, ehiza-federazioak, esleipena lortzen duen elkartea edo partikularra, edo tokiko ehiza-elkarte bat arduratu ahalko dira haien kudeaketaz.

3.- En el caso de que se constituyan como cotos podrán ser gestionados directamente por la entidad o entidades locales promotoras, o bien por las federaciones de caza o por la sociedad o particular que resulte adjudicatario, o bien por una sociedad de caza local.

4.- Naturgune babestu baten barruan dauden herri-jabariko mendiak edo herri-erabilerako basoak barne hartzen dituzten ehiza-lurren ustiaketa publizitate-, objektibotasun-, inpartzialtasun-, gardentasun- eta lehia-printzipioen arabera esleituko da. Foru-aldundiak lehentasunez erosteko eskubidea izango du, ororentzako ehiza-barrutia eratze aldera.

4.- El aprovechamiento de los terrenos cinegéticos en los que se incluyan montes demaniales o terrenos de titularidad pública incluidos en un espacio natural protegido deberá adjudicarse de acuerdo con los principios de publicidad, objetividad, imparcialidad, transparencia y concurrencia competitiva; la diputación foral se reservará el derecho de tanteo para crear un coto social de caza.

22. artikulua.- Ehiza- lurren edo -aprobetxamenduen titular diren erakundeen betebeharrak.

Artículo 22.- Obligaciones de las entidades titulares de terrenos y aprovechamientos cinegéticos.

1.- Ehiza eta natura-ingurunearen beste erabilera batzuk bateragarri egiteko arauak betetzea, bai eta lurrak erabiltzeari buruzkoak ere betetzea. Halaber, bazkideak onartzeari, baimenak ordaintzeari eta irabaziak banatzeari lotutako arauak ere bete beharko dira.

1.- Cumplir las normas que regulan la compatibilidad con otros usos del medio natural, así como el disfrute del terreno y los preceptos sobre admisión de socios y socias, cuotas, importe de los permisos y distribución de beneficios.

2.- Aprobetxamenduaren titular den erakundeak dagokien toki-erakundeari eta foru-aldundiari bidali beharko dizkie estatutuen eta bazkide-zerrendaren kopiak.

2.- La entidad titular del aprovechamiento deberá remitir a la entidad local y a la diputación foral que correspondan copia de los estatutos y lista de personas asociadas.

3.- Aprobetxamenduaren titular den erakundeak harrapaketei buruzko derrigorrezko informazioa bidali beharko dio foru-aldundiari.

3.- La entidad titular del aprovechamiento deberá remitir a la diputación foral la información preceptiva sobre capturas.

4.- Foru-diputazioari aurkitutako epizootien eta zoonosien berri ematea, eta horiek zaindu eta tratatzeko agintzen diren neurriak jakinarazi beharko dizkio.

4.- Declarar a la diputación foral las epizootias y zoonosis que detecten, así como cumplir las medidas que se ordenen para su prevención y tratamiento.

5.- Foru-aldundiek ehiza-espezieak osasun-egoera onean daudela bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko dituzte, eta ehizak epizootiak eta zoonosiak zabal ditzan eragozteko behar diren neurriak ere hartuko dituzte.

5.- Las diputaciones forales adoptarán las medidas necesarias para procurar el correcto estado sanitario de las especies cinegéticas, y adoptarán las medidas necesarias para evitar que la caza existente pueda ser causa de difusión de epizootias y zoonosis.

6.- Ehiza-aprobetxamenduaren titularrak ezingo du ustiatu erantzukizun zibileko aseguru-kontraturik edo ehiza-zaindegiko kontraturik gabe. Horiek horrela, ustiatzen hasi baino lehen, dagokion foru-aldundiak ikus-onetsi beharko ditu bi dokumentu horiek. Zaindegi-kontratua lanaldi osokoa eta urte osokoa izango da, baina aukera egongo da zerbitzua beste ehiza-barruti batzuekin partekatzeko.

6.- El titular del aprovechamiento cinegético no podrá explotarlo sin tener un contrato de seguro de responsabilidad civil y un contrato de guardería cinegética; deberá visar ambos previamente al comienzo de la explotación en la diputación foral correspondiente. El contrato de guardería será a jornada completa y durante todo el año, si bien podrá compartirse el servicio con otros cotos.

7.- Foru-erakundeek erregelamendu bidez zehaztuko dute zaindari bakoitzeko gehienezko hektarea-kopurua; kopuru hori 20.000 eta 30.000 hektarea artekoa izango da, lurraren ezaugarrien arabera.

7.- Las instituciones forales determinarán reglamentariamente el número máximo de hectáreas por cada guarda, que podrá variar entre 20.000 hectáreas y 30.000 en función de las características del terreno.

8.- Ehiza-lurraren titularra den toki-erakundeak lurraren esleipenari dagokion hobekuntza-portzentajea inbertitu beharko du fauna eta habitatak zaindu eta hobetzeko prozesuetan, betiere, lur-zatiaren jabearen baimena jaso eta gero.

8.- La entidad local titular del terreno deberá invertir el porcentaje de mejora de la adjudicación del terreno en conservación y mejora de la fauna y hábitats, tras obtener la autorización del propietario del terreno.

9.- Lursail jakinean burutu den kudeaketa zinegetikoa baliabideen iraunkortasunean edo berriztatzean kaltegarria izan dela frogatzen denean, eskumena duen foru-aldundiak indarrean dauden ehiza-eskubideen indarraldia osotasunean edo partzialki indar gabe utz dezake.

9.- Cuando se compruebe que la gestión cinegética desarrollada en un terreno afecte negativamente a la renovación o sostenibilidad de los recursos, la diputación foral competente podrá suspender total o parcialmente la vigencia de los derechos de caza.

II. KAPITULUA

CAPÍTULO II

EHIZARAKO EZ DIREN LURRAK

TERRENOS NO CINEGÉTICOS

23. artikulua.- Ehiza-debekua.

Artículo 23.- Prohibición de la caza.

Ehizarako ez diren lurretan erabat debekatuta dago ehizan aritzea. Foru-aldundiek, salbuespen gisa, ehiza-espezieen zenbait ale harrapatzeko baimena eman dezakete, zientziari lotutako arrazoiak direla medio, edo pertsonei, laboreei edo faunari egin dakizkiekeen kalteak saihesteko. Baimen horiek erregelamendu bidez arautuko dira.

En los terrenos no cinegéticos la práctica de la caza está prohibida con carácter permanente. De forma excepcional podrá autorizarse por las diputaciones forales la captura de determinados ejemplares de especies cinegéticas, por razones de orden científico, o para evitar daños a las personas, cultivos o fauna; estas autorizaciones se regularán reglamentariamente.

24. artikulua.- Faunaren babeslekuak.

Artículo 24.- Refugios de fauna.

1.- Foru-erakunde eskudunek faunaren babeslekuak eratu ahal izango dituzte, biologiaren, zientziaren edo hezkuntzaren arloko arrazoiak direla medio, espezie jakin batzuen biziraupena bermatu behar denean.

1.- Las instituciones forales competentes podrán establecer refugios de fauna cuando por razones biológicas, científicas o educativas sea preciso asegurar la conservación de determinadas especies.

2.- Ehiza-xedeetarako, faunaren babesleku gisa joko dira, espresuki izendatu beharrik gabe, azaleko ur-masak, urei buruzko araudian zehaztutakoaren arabera, bai eta horien aldameneko eremua ere. Aldameneko eremuen azalera erregelamendu bidez zehaztuko da.

2.- A efectos cinegéticos tendrán la consideración de refugios de fauna, sin necesidad de declaración, las masas de agua superficiales, tal y como se definen en la normativa de aguas, así como sus zonas adyacentes; la extensión de las zonas adyacentes se determinará reglamentariamente.

3.- Lege honen ondorioz, egungo ehiza-babeslekuak faunaren babesleku izatera igaroko dira.

3.- Los actuales refugios de caza pasan a ser considerados refugios de fauna por la presente ley.

25. artikulua.- Ehizarako debekatutako guneak.

Artículo 25.- Vedados de caza.

Ehizarako debekatutako guneak dira ehiza-lur, araubide bereziko eremu edo faunaren babesleku gisa deklaratuak ez direnak, bai eta legez aurreikusitako beste zehaztapenen bidez debekua ezarriko zaienak.

Son vedados de caza los terrenos que no sean declarados cinegéticos, de régimen especial, o refugios de fauna, así como aquellos en los que se declare la veda por otras previsiones legales.

Ehizarako debekatutako guneak dira, bereziki, kanpoko pertsonen eta animalien sarrera -eta bertako animalien irteera- eragozteko edo debekatzeko edo norberaren animaliak irten daitezen saihesteko erabat hesitutako lurrak, horretarako hormak, hesiak, heskaiak edo bestelako obra- edo dispositibo-mota erabiltzen dela. Lur horietan uneoro irekita dauden sarrerak baldin badaude, debekatutako gune gisa jo ahal izateko, sartzea debekatuta dagoela adierazi beharko da.

En particular, son vedados de caza los terrenos cercados por muros, vallas, setos o cualquier otra obra o dispositivo construido con el fin de impedir o prohibir el acceso a las personas o animales ajenos o para evitar la salida de los propios; si disponen de entradas permanentemente abiertas, para ser vedados deberán indicar que el paso está prohibido.

III. KAPITULUA

CAPÍTULO III

EHIZA ARAUBIDE BEREZIKO LURRAK

TERRENOS DE RÉGIMEN CINEGÉTICO ESPECIAL

26. artikulua.- Gune babestuak.

Artículo 26.- Espacios protegidos.

Lege honen ondorioetarako, ehiza-araubide bereziko lurtzat joko dira naturgune babestuak eta ingurumenaren arloko nazioarteko legedi bidez babestutako guneak. Lur horietan ehizan aritzeko, kontuan hartu beharko da gune bakoitzaren erabilera arautzen duten xedapenetan eta lege honetan eta hura garatzen dutenetan jasotakoa.

A los efectos de esta ley, los espacios naturales protegidos y las áreas protegidas por instrumentos internacionales se considerarán terrenos de régimen cinegético especial. El ejercicio de la caza en ellos se ajustará a lo prevenido en las disposiciones que reglamenten el uso y disfrute de cada espacio, y en lo no previsto en ellas por esta ley y sus disposiciones de desarrollo.

27. artikulua.- Segurtasun-eremuak.

Artículo 27.- Zonas de seguridad.

1.- Segurtasun-eremu deritze pertsonak eta haien ondasunak babesteko neurriak behar dituzten lurrei.

1.- Son zonas de seguridad aquellas en las que deban adoptarse medidas especiales para garantizar la protección de personas y sus bienes.

2.- Segurtasun-eremuetan debekatuta dago armekin ehizatzea, lege hau indarrean jartzen den unean ezarrita eta foru-aldundiko organo eskudunak aintzatetsita dauden ehiza-postu finkoetan salbu. Halaber, foru-aldundiko organo eskudunak salbuetsirik utz ditzake artikulu honetako 3. puntuko a), b) eta c) idatzi-zatietan adierazitako eremuak, betiere, ehiza-aprobetxa-menduko titularrak eskatzen badu. Horretarako, eremu horiek ehiza-lur baten barruan egon beharko dute, eta ehiza antolatzeko planak hartarako bide eman behar du.

2.- En las zonas de seguridad está prohibida la caza con armas, con la excepción de los puestos fijos ya establecidos y reconocidos por el órgano competente de la diputación foral que corresponda, a la entrada en vigor de esta ley; igualmente, se podrán excepcionar por el órgano competente de la diputación foral las zonas de los apartados a), b) y c) del número 3 de este artículo, cuando estén incluidas en un terreno cinegético, a solicitud del titular del aprovechamiento cinegético y siempre y cuando esté contemplado en el plan de ordenación cinegética.

3.- Segurtasun-eremuak dira:

3.- Son zonas de seguridad:

a) Ibilbideak eta herri-erabilerako bideak eta trenbideak, bai eta horien ertzak eta zortasun-eremuak ere, hesiaz itxita daudenean.

a) Las vías y caminos de uso público y las vías férreas, así como sus márgenes y zonas de servidumbre cuando se encuentren valladas.

b) Bidegorri eta bide berde izendatutako bideak.

b) Los bidegorris y vías verdes declaradas como tales.

c) Herri-urak, uren ibilgua eta ur-bazterrak barne.

c) Las aguas públicas, incluidos sus cauces y márgenes.

d) Hiriguneak eta landaguneak, nekazaritza-turismoko etxeak edo landa-etxeak, jendea bizi daitekeen toki isolatuak, kanpalekuak, aire zabaleko kirolguneak, parkeak, instalazio militarrak eta aireportuak eta horien inguruak, aisialdiguneak, lehentasunezko nekazaritza-ustiategien instalazioak, nukleo zoologikoak, enpresa- edo industria-instalazioak eta segurtasun-eremu gisa izendatutako beste edozein toki. Lege honen ondorioetarako, landagunetzat joko da Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeko 29.1 artikuluan ezarritakoa.

d) Los núcleos urbanos y rurales, los agroturismos o casas rurales, edificios habitables aislados, las zonas de acampada, recintos deportivos al aire libre, parques, instalaciones militares y aeropuertos y sus proximidades, áreas recreativas, instalaciones de explotaciones agrarias prioritarias, núcleos zoológicos, instalaciones fabriles o industriales, y cualquier otro que sea declarado como tal. Se entiende por núcleo rural a los efectos de esta ley, lo establecido en el artículo 29.1 de la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo.

e) Aldian-aldian jendea hartzen duten tokiak, jendea bertan dagoen bitartean, edo jabeak edo haiek baimendutako pertsonak dauden tokiak, bertan lanean ari direnean hartarako gaituta daudela.

e) Aquellos lugares en los que ocasionalmente se produzca afluencia de personas mientras persista dicha afluencia, o donde se encuentren las personas propietarias o autorizadas por aquéllas, realizando labores para las que estén facultadas.

f) Sei metroko zortasun-eremua, itsasertzeko barruko mugatik lehor aldera neurtuta.

f) La zona de servidumbre de tránsito de seis metros medidos tierra adentro a partir del límite interior de la ribera del mar.

4.- Hona hemen segurtasun-eremuen mugak:

4.- Los límites de las zonas de seguridad serán los siguientes:

a) Artikulu honetako 3. paragrafoko a) idatzi-zatian zerrendatutakoetan: 50 metrora.

a) De las relacionadas en el punto a) del apartado 3 de este artículo: 50 metros.

b) Artikulu honetako 3. paragrafoko b) eta f) idatzi-zatietan zerrendatutakoetan: 20 metrora.

b) De las relacionadas en los puntos b) y f) del apartado 3 de este artículo: 20 metros.

c) Artikulu honetako 3. paragrafoko c) idatzi-zatian zerrendatutakoetan: dagokion lurralde plan sektorialean ezarritako zortasun-eremuak.

c) De las relacionadas en el punto c) del apartado 3 de este artículo: las zonas de servidumbre que determine el plan territorial sectorial que corresponda.

d) Artikulu honetako 3. paragrafoko d) idatz-zatian zerrendatutakoetan: 200 metrora, salbuespen hauekin: jendea bizi daitekeen toki isolatuak (eskopetarekin egindako ehiza xehearen kasuan 100 metrora, eta metalezko kartutxoak erabilita egiten den ehiza larriaren kasuan 200 metrora) eta instalazio militarrak eta aireportuak (haien araudi berezian xedatutakoari jarraituko zaio).

d) De las relacionadas en el punto d) del apartado 3 de este artículo: 200 metros, excepto los edificios habitables aislados para la práctica de la caza menor con escopeta, cuyo límite será de 100 metros, y de 200 metros para la práctica de la caza mayor con cartuchería metálica; y las instalaciones militares y aeropuertos, en los que se estará a su normativa específica.

e) Artikulu honetako 3. paragrafoko e) idatzi-zatian zerrendatutakoetan: 50 metrora.

e) De las relacionadas en el punto e) del apartado 3 de este artículo: 50 metros.

Muga horiek ez dira aplikatuko bi metrotik beherako zabalera duten bideetan eta bide berdeetan, baldin eta ehiztariak 250 metrora ikus badezake bidearen noranzko bakoitzean.

Estos límites no serán de aplicación a los caminos de menos de dos metros de ancho y a las vías verdes, cuando la persona cazadora pueda ver 250 metros en cada sentido del camino.

5.- Segurtasun-eremuetan postu finko berriak jarri ahal izateko, foru-aldundiko organo eskudunak dagokion lurraren eta ondokoen jabeen baimena eduki beharko du, proiektuak ondoko etxeak edo nekazaritza- eta abeltzaintza-instalazioak ukitzen dituenean.

5.- Para establecer nuevos puestos fijos en zonas de seguridad, el órgano competente de la diputación foral deberá contar con permiso del titular del terreno y de los colindantes cuyas viviendas o instalaciones agroganaderas resulten afectadas.

6.- Oro har, debekatuta dago segurtasun-eremuetara tiro egitea, ez bada toki horien eta ehiztariaren artean jaurtigaia ez iristeko moduko tartea dagoela edo tartean den lur-zatiak segurtasun-eremuak babesten dituen elementuak eraistea eragozten duela. Ehiza-modalitate bakoitzaren ezaugarriak eta lurraren orografia kontuan hartuta, foru-organo eskudunek eremu horietan eta ingurukoetan armak nola erabili behar diren arautzeko araudi berezia emango dute.

6.- Con carácter general, se prohíbe disparar en dirección a las zonas de seguridad siempre que la persona cazadora no se encuentre separada de los elementos que protege la zona de seguridad por una distancia mayor de la que pueda alcanzar el proyectil, o que la configuración del terreno intermedio sea de tal manera que resulte imposible batir los elementos que protege la zona de seguridad. Dadas las peculiaridades de las distintas modalidades de caza y de la orografía del terreno, los órganos forales competentes aprobarán la normativa específica que regule el uso de armas en estas zonas y sus proximidades.

7.- Salbuespen gisa, segurtasun-eremuetan ehiza-ekintza zehatzak egitea baimen daiteke, pertsonak arriskuan jartzea edo nekazaritzaren, abeltzaintzaren, basoen edo basa-faunaren aurkako kalteak saiheste aldera.

7.- De forma excepcional, podrá autorizarse la realización de acciones cinegéticas concretas en zonas de seguridad para evitar peligros para las personas o daños en la agricultura, ganadería, masas forestales o fauna silvestre.

IV. KAPITULUA

CAPÍTULO IV

HESIAK

VALLADOS

28. artikulua.- Hesiak eta lurrak ixtea.

Artículo 28.- Vallados y cercados de terrenos.

1.- Foru-organo eskudunak baimendu beharko ditu lurzoru urbanizaezinetako hesiak eta itxiturak. Perimetro guztian faunari zirkulatzen errazteko moduan jarri behar dira, kalteak saihestea xede duten hesiak salbu; nekazaritzako laboreak eta baso-haztegiak babesten dituzten hesientzako baimenak, berriz, ezingo du babestu beharreko denbora-tartea baino luzaroago iraun.

1.- Los cercados y vallados de terrenos en suelo no urbanizable estarán sujetos a autorización del órgano foral competente. Deberán hacerse de forma que en todo su perímetro faciliten la circulación de la fauna, salvo los vallados destinados a la evitación de daños; la autorización de estos últimos, en el caso de cultivos agrícolas o forestales, se limitará al tiempo necesario de protección.

2.- Lurraldearen lotura ekologikoa bermatzeko moduan hesitu behar dira lurrak. Horrela, iragazkortasun efektiboa eta segurua lortuko da, basa-faunako eta -landarediko espezieen populazioen artean migrazioa, banaketa geografikoa eta gene-truke ekologikoa bultzatuz. Zehazki, itxiturak ezingo du kaltetu ur-emariek -iraunkorrek edo aldi baterakoek-, abelbideek, mendiguneek, lurraldeko beste elementu lineal edo jarraituek edo zubi-lana egiten duten bestelako elementuek duten lotura-funtzioa.

2.- El vallado de los terrenos se llevará a cabo de tal forma que se garantice la conectividad ecológica del territorio, permitiendo la permeabilidad efectiva y segura para la migración, la distribución geográfica y el intercambio genético ecológicos entre poblaciones de especies de fauna y flora silvestres. En concreto, su trazado no deberá afectar a la función conectora de los cauces fluviales, permanentes o temporales, de las vías pecuarias, de las áreas de montaña, ni de otros elementos del territorio, lineales y continuos, o que actúan como áreas de enlace.

3.- Faunak igaro ezin dituen ehiza-kudeaketarako hesiak eta itxiturak soilik baimenduko dira ehiza-txakurrak trebatzeko eta ehiza-jarduerak egiteko eremuetan eta ehiza industrialeko zonetan.

3.- Los cercados y vallados impermeables a la fauna con fines de gestión cinegética sólo se autorizarán para zonas de adiestramiento de perros de caza y de actividades cinegéticas, y zonas de caza industrial.

IV. TITULUA

TÍTULO IV

ANTOLAMENDUA ETA KUDEAKETA

ORDENACIÓN Y GESTIÓN

29. artikulua.- Ehiza antolatzeko tresnak.

Artículo 29.- Instrumentos de ordenación cinegética.

Hona hemen ehiza antolatzeko tresnak:

Son instrumentos de ordenación cinegética:

1.- Ehizari buruzko foru-arau, -dekretu eta -aginduak.

1.- Las normas, decretos y órdenes forales de caza.

2.- Debekualdiei buruzko foru-agindua.

2.- La orden foral de vedas.

3.- Ehiza antolatzeko plan teknikoak.

3.- Los planes técnicos de ordenación cinegética.

4.- Ehizaren jarraipen-planak.

4.- Los planes de seguimiento cinegético.

30. artikulua.- Ehizari buruzko foru-arau, -dekretu eta -aginduak.

Artículo 30.- Normas, decretos y órdenes forales de caza.

Foru-erakundeek, lege hau garatze aldera, beharrezkotzat jotzen dituzten ehizari buruzko foru-arau, dekretu- eta -aginduak ezarri ahalko dituzte.

Las instituciones forales podrán establecer, en desarrollo de esta ley, las normas, decretos y órdenes forales de caza necesarias.

Debekatuta egongo da ehizan egitea hegaztien araldian eta ugaltze- eta hazkuntza-garaian, bai eta, espezie migratzaileen kasuan, umetzeko tokietara egiten duten ibilaldian ere.

No se autorizará la caza de aves durante la época de celo, reproducción y crianza, así como durante su trayecto hacia los lugares de cría en el caso de las especies migratorias.

31. artikulua.- Debekualdien foru-agindua.

Artículo 31.- La orden foral de vedas.

1.- Foru-aldundiek urtero emango dute debekualdien foru-agindua. Xedapen horretan, nahitaez, alderdi hauek, gutxienez, jaso beharko dira:

1.- Las diputaciones forales dictarán anualmente una orden foral de vedas, que tendrá necesariamente, como mínimo, el siguiente contenido:

- Ehizan jarduteko egunak.

- Los días hábiles para el ejercicio de la caza.

- Ehizan jarduteko orduak.

- Los horarios hábiles para el ejercicio de la caza.

- Ehiza daitezkeen espezieak, ehiza larriko eta ehiza xeheko espezieak bereizita. Horien barruan, halaber, hegazti migratzaileen eta ur-hegaztien zerrenda bana sartuko da.

- Las especies cuya caza se autoriza, con diferenciación entre las especies de caza mayor y menor, y dentro de ésta en listas diferenciadas las aves migratorias y las acuáticas.

- Merkaturatu daitezkeen ehiza-espezieak.

- Las especies cinegéticas cuya comercialización se autoriza.

- Aginduan zehaztutako ehiza-espezie bakoitzari dagokion araudi zehatza, beti ere horien populazioen bideragarritasuna eta iraupena bermatuz dagokion lurralde historikoan.

- La regulación específica para cada especie cinegética que se determine en la orden, que garantizará, en todo caso, la viabilidad de sus poblaciones y su pervivencia en el territorio foral de que se trate.

- Baimen berezia behar duten ehiza-modalitateak, eta, bereziki, ehiza larria arautzen duena, lege honetako 49. eta 50. artikuluei dagokienez.

- Las modalidades de caza que requieran un permiso especial, y en particular la que regule la caza mayor en cuanto a los artículos 49 y 50 de esta ley.

- Dagokion ehiza-denboraldian fauna babesteko egoki jotzen diren arau zehatzak.

- Las normas específicas de protección a la fauna que se consideren necesarias para esa temporada de caza.

- Zehapenen zenbatekoen eguneratzea, Euskal Autonomia Erkidegoko kontsumoko prezioen indizearen aldaketak kontuan hartuta.

- La actualización de las cuantías de las sanciones conforme a las variaciones del índice de precios al consumo de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.- Debekualdien foru-aginduetan, ehiza-lur jakin batzuetan edo araubide bereziko lurretan debeku espezifikoak ezartzen dituzten xedapenak sartu ahalko dira.

2.- Las órdenes forales de vedas podrán incluir otras disposiciones que establezcan vedas específicas en determinados terrenos cinegéticos o de régimen especial.

3.- Debekualdien foru-agindua naturgune babestuetan dauden lurretan eta ingurumenaren arloko nazioarteko legedi bidez babestutako guneetan aplikatuko da, betiere, baliabideak antolatzeko kasuan kasuko planak edo eremu horietako bakoitza arautzen duten xedapenek ehiza-aprobetxamenduak aurreikusten dituztenean.

3.- La orden foral de vedas se aplicará en los terrenos incluidos en los espacios naturales protegidos y en las áreas protegidas por instrumentos internacionales tan sólo cuando el correspondiente plan de ordenación de los recursos naturales o las disposiciones que reglamenten cada espacio prevean aprovechamientos cinegéticos.

32. artikulua.- Ehiza antolatzeko plan teknikoak.

Artículo 32.- Planes técnicos de ordenación cinegética.

1.- Barrutietan eta zainpeko ehiza-eremuetan, ehiza antolatzeko plan tekniko bati jarraituz ustiatu behar da ehiza. Plan hori teknikari gaituek idatziko dute, eta foru-aldundiak onartu beharko du.

1.- En los cotos y zonas de caza controlada, el aprovechamiento de la caza deberá realizarse conforme a un plan técnico de ordenación cinegética, elaborado por personal técnico competente y aprobado por la diputación foral.

2.- Ehiza antolatzeko plan teknikoak animalien populazioen egoera aztertuko du lur bakoitzean, eta haiek ustiatzeko baldintzak ezarriko ditu, ehiza-baliabideen biodibertsitatea eta iraunkortasuna bermatzea helburu.

2.- El plan técnico de ordenación cinegética analizará la situación de las poblaciones animales en cada terreno y establecerá las condiciones para su aprovechamiento, con el fin de garantizar la biodiversidad y la sostenibilidad de los recursos cinegéticos.

3.- Plana bost urtez egongo da indarrean. Epe hori amaituta, beste plan bat aurkeztu beharko da, aprobetxamenduarekin jarraitu ahal izateko ehiza-lurraren indarraldia iraungi bitartean. Nekazaritzako laboreei, baso-haztegiei, aziendari edo basa-fauna eta -landarediari kalte larri eta jarraituak eragiten bazaizkie, indarraldia amaitu aurretik aldatu ahal izango da plana.

3.- El plan tendrá una vigencia de cinco años, tras los cuales deberá presentarse otro para poder optar a continuar con el aprovechamiento hasta el fin de la vigencia del terreno cinegético. En el caso de que se produzcan daños graves y repetidos en los cultivos agrícolas o forestales, ganadería, o fauna y flora silvestres, podrá modificarse el plan antes del fin de su vigencia.

33. artikulua.- Ehizaren jarraipen-planak.

Artículo 33.- Planes de seguimiento cinegético.

Urtero, jardun horretarako gaikuntza ematen dion titulazio teknikoa duen pertsona batek ehizaren jarraipen-plana idatziko du ehiza antolatzeko plan batean jasota dagoen lur bakoitzean, ehiza antolatzeko plana kudeatzeko eta garatzeko bitarteko gisa.

Anualmente se realizará, por una persona con la titulación técnica habilitante, un plan de seguimiento cinegético para cada terreno sometido a un plan de ordenación cinegética, como instrumento de gestión y desarrollo del plan de ordenación.

V. TITULUA

TÍTULO V

EHIZAN JARDUTEA

EJERCICIO DE LA CAZA

34. artikulua.- Ehiza-baliabideak.

Artículo 34.- Medios de caza.

1.- Ehizan jarduteko, lege honek eta une bakoitzean indarrean dauden gainerako xedapenek baimentzen dituzten armak, animaliak edo baliabideak erabili ahalko dira.

1.- La caza podrá practicarse empleando armas, animales o medios cuya utilización esté permitida por esta ley y demás disposiciones vigentes en cada momento.

2.- Armak ehizatzeko prest daudela jotzen da, baldin eta zorrotik aterata eta kargatuta badaude.

2.- Se considera que las armas se hallan dispuestas para cazar cuando, estando desenfundadas, se portan cargadas.

3.- Foru-erakundeek arautuko dute uxatzaileek, erakarleek eta bakar-ehizako gidariek su-armak erabiltzea.

3.- Las instituciones forales regularán el uso de armas de fuego por personas batidoras u ojeadoras, así como por guías de rececho.

4.- Debekatua dago animaliak andanaka edo bereizketarik egin gabe harrapatzeko nahiz hiltzeko prozedurak edukitzea, erabiltzea eta merkaturatzea. Salbuespen gisa, foru-organo eskudunak zenbait modu baimendu ahal izango ditu, honako helburu hauetarako:

4.- Se prohíbe la tenencia, comercialización y utilización de procedimientos masivos o no selectivos para la captura o muerte de animales. Excepcionalmente, determinados medios podrán ser autorizados por el órgano foral competente, con las finalidades siguientes:

a) Basoko fauna eta flora babesteko denean, batez ere Arriskuan dauden Espezieen Katalogoan sartuta dauden espezieak edo barietateak.

a) Con el fin de proteger la fauna y flora silvestres, especialmente las especies o variedades incluidas en el Catálogo de Especies Amenazadas.

b) Laboreetan, ganaduan, basoetan eta uretan kalte larriak saihesteko denean.

b) Para prevenir perjuicios graves en los cultivos, la ganadería, los bosques y las aguas.

c) Pertsonen osasuna edo segurtasuna kolokan jar dezakeen arrisku larri batetik babesteko denean.

c) Para proteger de un riesgo grave para la salud o la seguridad de las personas.

d) Lurreko edo aireko trafikoaren segurtasunarekin lotutako istripuak prebenitzeko denean.

d) Para prevenir accidentes en relación con la seguridad del tráfico terrestre o aéreo.

e) Ikerketak egiteko, espezieen populazioa berritzeko edo espezie bat berriro sartzeko beharrezkoa denean.

e) Cuando sea necesario por razones de investigación, repoblación o reintroducción.

5.- Aurreko idatzi-zatiko salbuespen horietarako baimenak arrazoitua egon beharko du, azalduko du zergatik ez dagoen aukeran beste konponbide mesedegarririk eta ezin izango dio kalte egin kasuan kasuko espezieen populazioek berezko eremuan aldeko kontserbazio-egoera mantentzeari. Bestalde, zehaztu beharko ditu ukitzen dituen espezieak, erabiliko diren baliabideak eta beraien mugak, bai eta parte hartuko duen pertsonal kualifikatua, arrisku-egoerak, denborazko eta lekuzko zirkunstantziak eta burutuko diren kontrolak.

5.- La autorización a que se refiere el apartado anterior deberá ser motivada; expondrá las razones por las que no hay otra solución satisfactoria alternativa, y no podrá perjudicar el mantenimiento de un estado de conservación favorable de las poblaciones de que se trate en su área de distribución natural. Especificará las especies a las que se refiere, los medios a emplear y sus límites, así como el personal cualificado, las condiciones de riesgo y las circunstancias de tiempo y lugar y los controles que se ejercerán.

35. artikulua.- Armak.

Artículo 35.- Armas.

1.- Armak edukitzeko eta erabiltzeko araudian ezarritakoari kalterik egin gabe, debekatuta dago ondoren azaltzen diren armak erabilita ehizatzea edo gainean ibiltzea, salbu eta, arrazoi zientifikoak, kudeaketakoak edo pertsonen edo gauzen segurtasuna bermatzekoak direla medio, berariaz baimendutako kasuetan:

1.- Sin perjuicio de lo establecido en la normativa sobre tenencia y uso de armas, se prohíbe cazar o transitar con las siguientes armas, salvo en los casos autorizados expresamente por razones científicas, de gestión o de seguridad de personas o cosas:

a) Baleztak, tiragomak eta airez edo bestelako gas konprimituez eragiten diren eskopetak.

a) Ballestas, tirachinas y escopetas accionadas por aire u otros gases comprimidos.

b) Su-arma automatikoak edo erdiautomatikoak, kargadoreak bi kartutxo baino gehiago har badezake; eskopeta erdiautomatikoek edo errepikapen-eskopetek dispositibo bat izan beharko dute erantsita, birkargatu gabe gehienez hiru kartutxo bakarrik bota ahal izateko.

b) Armas de fuego automáticas o semiautomáticas cuyo cargador pueda contener más de dos cartuchos; las escopetas semiautomáticas o repetidoras deberán tener acoplado un dispositivo para que solamente se puedan disparar sin recargar tres cartuchos como máximo.

c) Su-arma luze marratuak, 5,6 milimetrokoak edo Amerikako 22ko kalibrekoak, hatz bidez kolpekatzekoak.

c) Armas de fuego largas rayadas de calibre 5,6 milímetros o 22 americano de percusión anular.

d) Injekzio anestesikoko armak.

d) Armas de inyección anestésica.

e) Gerra-armak.

e) Armas de guerra.

f) Erregelamendu bidez zehazten den beste edozein arma-mota.

f) Cualquier otro tipo de arma que se establezca reglamentariamente.

2.- Debekatuta dago ehiza-armak eramatea mendian ibiltzerakoan debekualdian edo ehizarako baliodunak ez diren orduetan edo egunetan; edo zorrotik aterata edo erabiltzeko prest eramatea ehiza debekatuta dagoen lurretan, dagokion administrazio-baimena izan ezean.

2.- Se prohíbe portar armas de caza cuando se circule por el campo en época de veda o en días u horas no hábiles para la caza; o portarlas desenfundadas o dispuestas para su uso por terrenos donde la caza esté prohibida, careciendo de la autorización administrativa correspondiente.

3.- Debekatuta dago ibilgailu batean ibiltzea arma zorrotik aterata, ehizatzea baimenduta dagoen lur baten barruan bada ere.

3.- Se prohíbe transitar en vehículo con el arma desenfundada, aun cuando sea dentro de un terreno donde esté permitida la caza.

36. artikulua.- Munizioak.

Artículo 36.- Municiones.

1.- Debekatuta dago postak ehizarako edukitzea eta erabiltzea. Postak dira 4,5 milimetrotik gorako diametroko perdigoiak.

1.- Se prohíbe la tenencia para la caza y la utilización de postas. Se entienden por tales los perdigones de diámetro superior a 4,5 milímetros.

2.- Debekatuta dago ehiza larrian perdigoi-kartutxoak edukitzea eta erabiltzea; horretarako, balak baino ezin izango dira erabili munizio gisa. Debekatuta dago ehiza xehean bala-kartutxoak edukitzea eta erabiltzea; ehiza xehean jarduteko, 4,5 milimetroko diametroko edo gutxiagoko perdigoi-kartutxoak baino ezin izango dira erabili.

2.- Se prohíbe la tenencia y la utilización de cartuchos de perdigones en la caza mayor; para ésta sólo podrá emplearse bala como munición. Se prohíbe la tenencia y utilización de cartuchos de bala para la caza menor; para ésta sólo podrán emplearse cartuchos de perdigón igual o inferior a 4,5 milímetros de diámetro.

3.- Debekatuta dago beruna duen munizioa edukitzea eta erabiltzea ondorengo hezeguneetan ehizatzerakoan: naturagune babestuetan eta nazioarteko erakundeek babestutako eremuetan katalogatutako hezeguneetan, hain zuzen.

3.- Se prohíbe la tenencia y el uso de munición que contenga plomo durante el ejercicio de la caza cuando ésta se practique en zonas húmedas catalogadas incluidas en los espacios naturales protegidos y áreas protegidas por instrumentos internacionales.

37. artikulua.- Gailu lagungarriak.

Artículo 37.- Dispositivos auxiliares.

Debekatuta dago ehizatzerakoan honako hauek edukitzea eta erabiltzea: isilgailuak; jomugak argiztatzeko gailuak; mira-gailuak, baldin eta irudi-bihurgailu edo handigailu elektroniko bat badute; bai eta argia areagotzeko beste edozein gailu ere.

Se prohíbe el empleo y la tenencia durante el ejercicio de la caza de silenciadores, dispositivos para iluminar los blancos, dispositivos de mira de los que forme parte un convertidor o un amplificador de imagen electrónico, así como cualquier otro tipo de intensificador de luz.

Debekatuta dago foru-erakunde eskudunek erregelamendu bidez zehaztutako beste edozein arma-osagarri.

Se prohíbe cualquier otro elemento auxiliar de las armas que se determine reglamentariamente por las instituciones forales competentes.

38. artikulua.- Ehizarako debekatutako beste baliabide eta prozedura batzuk.

Artículo 38.- Otros medios y procedimientos prohibidos para la caza.

Debekatuta dago ondorengo hauek erabiltzea:

Se prohíben:

1.- Biska erabiltzea dakarten metodoak.

1.- Los métodos que impliquen el empleo de liga.

2.- Mota guztietako sareak edo tramankulu saredunak.

2.- Todo tipo de redes o artefactos con malla o red.

3.- Mota guztietako tranpak, zepoak, lakioak eta amuak.

3.- El uso de todo tipo de trampas, cepos, lazos y anzuelos.

4.- Pozoia, zeboak -pozoinduak edo ez-, gasak edo substantzia asfixiagarriak (kea, geldiarazteko, lasaitzeko, erakartzeko edo uxatzeko substantziak barne), bai eta lehergailuak ere.

4.- El uso de veneno, cebos envenenados o no, gases o sustancias asfixiantes, incluido el humo, paralizantes, tranquilizantes, atrayentes o repelentes, así como los explosivos.

5.- Ahate-kanoiak.

5.- Los cañones pateros.

Foru-organo eskudunek onartu ahal izango dute zenbait ale bizirik harrapatzeko edo uxatzeko zehaztutako baliabideak erabiltzea 34.4 artikuluan aurreikusitako helburuetarako.

Los órganos forales competentes podrán aprobar, con las finalidades previstas en el artículo 34.4, el uso de determinados medios para capturar ejemplares en vivo o ahuyentarlos.

39. artikulua.- Ehizaren aldeko debekuak.

Artículo 39.- Prohibiciones en beneficio de la caza.

1.- Debekatuta dago elurra ari duenean ehizan jardutea, baldin eta elurrak lurra etengabe estaltzen badu. Ez da beharrezkoa izango agintarien berariazko adierazpenik debeku hau indarrean egoteko.

1.- Se prohíbe la caza en días de nieve, cuando ésta cubra el suelo de forma continua. No será necesaria una declaración expresa de la autoridad para la vigencia de esta prohibición.

2.- Debekatuta dago fortuna-egunetan ehizan jardutea. Fortuna-egunak hauek dira: ekaitzak, suteak, epizootiak, uholdeak, lehorteak, izozteak, hotzaldiak edo beste arrazoiren bat dela-eta animaliek beren buruak defendatzeko ohiko ahalmenak urrituta dauzkatenekoak edota toki jakin batean biltzera behartuta egoten direnekoak. Ez da beharrezkoa izango agintarien berariazko adierazpenik debeku hau indarrean egoteko. Foru-erakunde eskudunek horretarako protokoloa ezarriko dute.

2.- Se prohíbe la caza en días de fortuna. Se entiende por tales días aquellos en que, como consecuencia de temporales, o de incendios, epizootias, inundaciones, sequías, heladas, olas de frío u otras causas, los animales se vean mermados en sus posibilidades normales de defensa u obligados a concentrarse en determinados lugares. No será necesaria una declaración expresa de la autoridad para la vigencia de esta prohibición. A tal fin, las instituciones forales establecerán un protocolo.

3.- Debekatuta dago ehizatzea lainoa, elurtea, kea edo bestelako arrazoiak direla-eta ez denean ondo ikusten 250 metrotatik haratago.

3.- Se prohíbe cazar cuando por la niebla, nevadas, humos u otras causas la visibilidad sea inferior a 250 metros.

4.- Debekatuta dago abata biziak edo naturalizatuak erabiltzea; aitzitik, usoa ehizatzeko, zinbela erabili ahalko da, foru-aldundiek arautuko baitute ehiza-mota horren baimena. Edonola ere, ezin izango dira animalia itsuak edo elbarriak erabili.

4.- Se prohíbe el uso de reclamos vivos o naturalizados, con la excepción de la caza de la paloma con cimbel, cuya autorización será regulada por las diputaciones forales; en cualquier caso, no podrán emplearse animales ciegos o mutilados.

5.- Debekatuta dago edozein motatako abata elektrikoak, elektronikoak, digitalak edo mekanikoak, grabazioak barne, ehizarako edukitzea, erabiltzea eta merkaturatzea.

5.- Se prohíbe para la caza la tenencia, uso y comercialización de todo tipo de reclamos, incluidos los eléctricos, electrónicos, digitales o mecánicos, e incluidas las grabaciones.

6.- Debekatuta dago ispiluak, faroak, linternak eta bestelako argi-iturri artifizialak erabiltzea.

6.- Se prohíbe el uso de espejos, faros, linternas y otras fuentes luminosas artificiales.

7.- Debekatuta dago elektrokutatzeko edo geldiarazteko gailuak erabiltzea.

7.- Se prohíbe el uso de aparatos electrocutantes o paralizantes.

8.- Debekatuta dago ibilgailuetatik ehizatzea, bai eta edozein motatako ontzitatik edo aireontzitatik ere; orobat, debekatuta dago aipatutako horiek guztiak ezkutatzeko erabiltzea.

8.- Se prohíbe la caza desde vehículos automóviles, así como cualquier tipo de embarcación o aeronave, así como emplearlos como medio de ocultación.

9.- Debekatuta dago traktoreetan edo beste edozein motatako nekazaritza-makinetan armak eramatea, zorroan sartuta bada ere, nekazaritza-lanak egiterakoan, bai eta nekazaritza-lanak egiten diren lekuetara joaterakoan ere.

9.- Se prohíbe transportar armas, aun enfundadas, en tractores o cualquier tipo de maquinaria agrícola durante la realización de las labores del campo, así como durante los desplazamientos hacia los lugares donde se realicen tales labores.

10.- Debekatuta dago hudoak erabiltzea, baimen berezia izan ezean.

10.- Se prohíbe el uso de hurones, salvo que se disponga de autorización especial.

11.- Debekatuta dago gibel-lerroko ehizan jardutea. Gibel-lerroak eta gibel-postuak hauek dira: gertuen dagoen eskopeta-lerrotik 250 metrora baino gutxiagora daudenak ehiza xehean, eta 500 metrora baino gutxiagora ehiza larrian, hegazti migratzaileen ohiko pase-lerroetan izan ezik, horiek foru-organo eskudunek arautzen baitituzte.

11.- Se prohíbe cazar en línea de retranca. Se consideran líneas y puestos de retranca los situados a menos de 250 metros de la línea más próxima de escopetas en la caza menor y a menos de 500 metros en la caza mayor, salvo en las líneas de pase tradicional de aves migratorias reguladas por los órganos forales competentes.

12.- Debekatuta dago uxaldi bat egiten ari den ehizagunetik 500 metro baino gertuagotik ehizatzea.

12.- Se prohíbe cazar a menos de 500 metros de la mancha donde se esté realizando una batida.

13.- Debekatuta dago uxaketa erabiltzea ehiza xehean; uxaketatzat jotzen da ehiztari-talde bi edo gehiago batera arituz egiten den ehiza edota ehizakiak nekatzeko edo akitzeko baliabideak erabiltzen dituena.

13.- Se prohíbe el ojeo en la caza menor; se considera ojeo cazar combinando la acción de dos o más grupos de cazadores o haciendo uso de medios que persigan el cansancio o agotamiento de las piezas.

14.- Debekatuta dago gauez ehizatzea, berariazko baimena izan ezean.

14.- Se prohíbe cazar de noche sin autorización expresa.

15.- Debekatuta dago basa-faunaren umetzeko tokiak, habiak eta babeslekuak hondatzea. Orobat, ezin da baimenik gabe kumeak edo arrautzak jaso, hutsik egonda ere.

15.- Se prohíbe la destrucción de vivares, nidos y zonas de refugio de la fauna silvestre, así como coger sin autorización crías o huevos, aun estando vacíos.

16.- Debekatuta dago ehizakiak uxatzeko edo bideratzeko edozein elementu aztoratzaile erabiltzea, hala nola, lehergailuak, klaxonak, seinale kulunkari nabarmenak, eta abar.

16.- Se prohíbe el empleo de cualquier elemento perturbador para espantar o dirigir las piezas de caza, tales como artefactos pirotécnicos, bocinas, señales ostentosas ondeando, etc.

17.- Debekatuta dago oilagorra errondan eta jauzi modalitatean ehiza-txakurrik gabe ehizatzea.

17.- Se prohíbe la caza de la becada a la espera y al salto sin perro de caza.

40. artikulua.- Ehiza-txakurrak.

Artículo 40.- De los perros.

1.- Txakurren zaintzaileek txakurrok zaintzeko ahalmena duten lekuetan eta garaietan baino ezin izango dira ehizarako erabili txakurrok; zaintzaile horiek izango dira animalien ekintzen erantzule.

1.- Los perros sólo podrán ser utilizados para el ejercicio de la caza en aquellos lugares y épocas en que las personas que vayan a su cuidado estén facultadas para hacerlo; dichas personas serán responsables de las acciones de estos animales.

2.- Zaintzaileen kontrolpean egon behar dute uneoro txakurrek; eta kontroletik kanpo daudela joko da, ehizan dihardutenean izan ezik, zaintzailearengandik 50 metrotik haratago daudenean, lur soilduan, edo 15 metrotik haratago, beste lur batean.

2.- Los perros deberán mantenerse en todo momento bajo el control de las personas que vayan a su cuidado; se considera que están fuera de su control cuando estén a más de 50 metros de dicha persona, en terreno despejado, o de 15 metros en otro terreno, salvo en el ejercicio de la caza.

3.- Ehizarako erabiltzen diren txakurren jabeek txakurrak edukitzeari eta identifikatzeari buruzko preskripzio orokorrak bete beharko dituzte. Lege honen 54. artikuluaren arabera ehiza-zaintzaren ardura dutenek egiaztatuko dute ehiza hasi aurretik, eta beharrezkoa iruditzen zaien beste edozein unetan, ehiza-txakurrak indarrean dauden arauen arabera identifikatuta daudela.

3.- Los propietarios o propietarias de perros utilizados para el ejercicio de la caza deberán cumplir las prescripciones generales sobre tenencia e identificación de perros. Quienes se encarguen, conforme al artículo 54 de la presente ley, de la vigilancia de la caza comprobarán antes del inicio de la acción cinegética y en cualquier otro momento en que lo estimen preciso que los perros de caza están identificados conforme a la normativa vigente.

4.- Eusko Jaurlaritzak erregelamendu bidez debekatu ahal izango du txakur-arraza jakin batzuekin edo arraza gurutzatu jakin batzuekin ehizan jardutea.

4.- Reglamentariamente, el Gobierno Vasco podrá prohibir el ejercicio de la caza con determinadas razas de perros o sus cruces.

41. artikulua.- Ehiza-modalitateak.

Artículo 41.- Modalidades de caza.

Foru-erakundeek arautuko dute, erregelamendu bidez, oro har baimenduta dagoen ehiza-modalitate bakoitza nola gauzatu behar den.

Las instituciones forales regularán reglamentariamente el ejercicio de cada una de las modalidades cinegéticas permitidas con carácter general.

42. artikulua.- Hegazti harrapari bidezko ehiza eta arku bidezko ehiza.

Artículo 42.- Cetrería y caza con arco.

Foru-erakundeek arautuko dute, erregelamendu bidez, hegazti harrapari bidezko ehiza eta arku bidezko ehiza; ehiza-modalitate horietan jarduteko, ehiza-lizentzia berezi bat beharko da, lizentzia orokorraz gain, eta lizentzia hori gaitasun-proba batzuk gainditu ondoren lortuko da.

La cetrería y la caza con arco se regularán reglamentariamente por las instituciones forales; para la práctica de estas modalidades de caza será necesaria, además de la general, una licencia especial de caza, que se obtendrá tras superar unas pruebas de aptitud.

Arku bidezko ehizarako, eta ehiza-aprobetxamenduaren titularrak eskatuta, foru-aldundi eskudunak itxaroteko tokiak baimendu ahal izango ditu.

A solicitud del titular del aprovechamiento cinegético, la diputación foral competente podrá autorizar puestos de espera para la caza con arco.

VI. TITULUA

TÍTULO VI

EHIZA HAZTEGIAK, GARRAIOA ETA MERKATURATZEA

GRANJAS CINEGÉTICAS, TRANSPORTE Y COMERCIALIZACIÓN

43. artikulua.- Ehiza-haztegiak.

Artículo 43.- Granjas cinegéticas.

Ehiza-haztegiak abeltzaintzako ustiategiak dira, ehiza-espezieak natura-ingurunean sartzeko edo bizirik edo hilik merkaturatzeko ekoizten dituztenak.

Son granjas cinegéticas las explotaciones ganaderas dedicadas a la producción de especies cinegéticas, destinadas a la introducción en el medio natural o a la comercialización, vivas o muertas.

Ehiza-haztegiak instalatzeko eta lanean hasteko betebeharrak abeltzaintzako ustiategiei buruzko erregelamenduetan jasotako betekizun orokorrak izango dira, erregelamendu bidez ezartzen diren zehaztapenekin.

Los requisitos para su instalación y funcionamiento serán los generales de la normativa sobre explotaciones ganaderas, con las especificaciones que se determinen reglamentariamente.

44. artikulua.- Garraiatzea.

Artículo 44.- Transporte.

1.- Ehiza-espezieak bizirik garraiatzeko, animalien osasunari eta ongizateari buruzko arauetan ezartzen diren baimenak beharko dira.

1.- El transporte de especies cinegéticas vivas deberá contar con las correspondientes autorizaciones establecidas en la normativa reguladora sobre sanidad y bienestar animal.

2.- Ehiza-garaian ehizaki hilak garraiatzeko, agintari eskudunek ezarritako baldintzak eta betekizunak bete beharko dira.

2.- El transporte de caza muerta en época hábil se hará en las condiciones y con los requisitos que se determinen por las autoridades competentes.

3.- Debekualdian, debekatuta dago ehizaki hilak garraiatzea eta merkaturatzea, ehiza-haztegietatik eta ehiza industrialeko eremutik datozenak izan ezik, eta azken horiek nondik datozen egiaztatzen duten zigiluak eraman beharko dituzte.

3.- En época de veda está prohibido el transporte y comercialización de piezas de caza muertas, salvo las procedentes de granjas cinegéticas y zonas de caza industrial, que deberán llevar los precintos que acrediten su origen.

45. artikulua.- Merkaturatzea.

Artículo 45.- Comercialización.

Debekualdien foru-aginduak ezarriko du zein ehiza-espezie merkaturatu daitezkeen lurralde bakoitzean; oro har merkaturatzeko baimena ez duten espezieak merkaturatzeko baimenik gabe geratuko dira.

La orden foral de vedas establecerá qué especies cinegéticas pueden ser objeto de comercialización en cada territorio, sin que pueda autorizarse la de especies cuya comercialización no esté autorizada con carácter general.

46. artikulua.- Taxidermia.

Artículo 46.- Taxidermia.

Foru-erakundeek ehiza-espezieen taxidermia erregelamendu bidez arautuko dute.

La taxidermia se regulará reglamentariamente por las instituciones forales respecto de las especies cinegéticas.

47. artikulua.- Ehiza-trofeoak.

Artículo 47.- Trofeos de caza.

Autonomia-erkidegoko erakunde erkideek ehiza-trofeoak homologatzeko batzorde bat sortuko dute. Batzordeak onartzen diren baremo eta formulak jarraituko ditu, eskaera egiten dutenei trofeoak homologatzeko.

Se creará por las instituciones comunes de la Comunidad Autónoma una comisión de homologación de trofeos de caza, que, conforme a los baremos y fórmulas que se aprueben, homologará los trofeos a quienes lo soliciten.

VII. TITULUA

TÍTULO VII

SEGURTASUNA ETA ERANTZUKIZUN ZIBILA

SEGURIDAD Y RESPONSABILIDAD CIVIL

48. artikulua.- Ehiza-lurren seinaleak.

Artículo 48.- Señalización de los terrenos cinegéticos.

Ehiza-aprobetxamenduaren titularrek ehiza-lurrak seinaleztatu beharko dituzte, aprobetxamendu erkidekoak salbu, eta, horretarako, kartelak eta seinaleak erabiliko dituzte. Foru-erakundeek erregelamendu bidez ezarriko dituzte seinale horien ereduak, halako moldez non seinale baten ondoan dagoen pertsona batek gertuen dituen hurrengo seinale biak ikusi ahal ditzan. Elkarren ondoko kartelen arteko distantzia ezin izango da 600 metro baino handiagoa izan, eta seinaleen artekoa, berriz, ezin izango da 100 metro baino handiagoa izan.

Los terrenos cinegéticos, excepto los de aprovechamiento común, deberán ser señalizados por quien sea titular del aprovechamiento por medio de carteles y señales, cuyos modelos serán establecidos reglamentariamente por las instituciones forales, de forma que una persona situada en una de ellas tenga al alcance de su vista las dos más inmediatas, sin que la separación entre carteles contiguos exceda de 600 metros ni la de señales de 100 metros.

Berebiziko arreta jarriko zaio lurretarako sarbideak kartelen bidez seinalatzeari.

Habrá de atenderse especialmente a la señalización en los accesos a los terrenos, mediante carteles.

49. artikulua.- Uxaldiak, arma-ilarak eta ehiza-postuak seinalatzea.

Artículo 49.- Señalización de batidas, líneas de tiro y puestos.

Foru-erakundeek erregelamendu bidez ezarriko dute nola seinaleztatu beharko diren hauek guztiak: ehizaguneetara jotzeko bideak, erabilera publikoko bideak eta sarbideak, ehizagune horietan uxaketa bat egin behar denean, eta, orobat, tiro-lerroetatik eta ehiza-postu finkoetatik gertu dauden eremuak.

Reglamentariamente se establecerán por las instituciones forales las medidas de señalización que deban adoptarse para indicar las vías, caminos de uso público y accesos a las manchas en que se vaya a realizar una batida, así como las zonas próximas a líneas de tiro y puestos fijos para la caza.

50. artikulua.- Segurtasuna ehizan.

Artículo 50.- Seguridad en la caza.

Foru-erakunde eskudunek ezarriko dituzte segurtasun-neurriak, taldeka egiten diren ehiza larriko ehizaldietan aplikatu beharrekoak, distantziei, ekipamenduari eta jokabideari dagokienez, ehizan dabiltzan pertsonen artean istripuak saihesteko, eta pertsonengan, ondasunetan eta landa-ingurunean arriskuak ekiditeko. Uxaketetan, uxatzaileek zein ehizan dabiltzan beste guztiek jaka islatzaileak jantzi beharko dituzte.

Por las instituciones forales competentes se establecerán las medidas de seguridad, en cuanto a distancias, equipamiento y conducta, de que deban disponer las cacerías de caza mayor desarrolladas en grupo para evitar los accidentes entre participantes y los riesgos para otras personas, bienes y medio rural. En las batidas, tanto las personas batidoras como el resto de participantes deberán vestir chalecos reflectantes.

Debekatuta dago edari alkoholdunen, substantzia sorgorgarrien edo gai psikotropikoen eraginpean ehizan egitea.

Se prohíbe el ejercicio de la caza bajo los efectos del alcohol, sustancias estupefacientes o psicotrópicas.

51. artikulua.- Laboreak, ganadua eta instalazioak babestea.

Artículo 51.- Protección de cultivos, ganado e instalaciones.

Debekatuta dago lur landatuetan ehizatzea, baldin eta uzta jasotzeke badago.

Se prohíbe cazar en los terrenos cultivados en los que la cosecha se encuentre pendiente de recoger.

Era berean, debekatuta dago berotegiak edo kaltetu daitezkeen beste instalazio batzuk dauden aldera tiro egitea, edo ganadua dagoen aldera edo ganadutik hurbil.

Igualmente se prohíbe disparar en dirección a invernaderos u otras instalaciones susceptibles de ser dañadas, o en dirección al ganado o en sus proximidades.

52. artikulua.- Kartutxoak eta hondakinak botatzea.

Artículo 52.- Abandono de cartuchos y residuos.

Debekatuta dago kartutxo erabiliak eta bestelako hondakinak botata uztea, bai eta ehizakien hondarrak ere. Ehiza-aprobetxamenduaren titularrak debeku horren urraketa saihestu beharko du.

Se prohíbe abandonar los cartuchos usados y demás residuos, así como despojos de piezas. La titular del aprovechamiento cinegético deberá impedir el incumplimiento de esta prohibición.

53. artikulua.- Erantzukizun zibila.

Artículo 53.- Responsabilidad civil.

1.- Ehiza-aprobetxamenduen erakunde titularrak erantzule izango dira ehiza-lurretatik datozen ehizakiek eragiten dituzten kalteengatik.

1.- Las entidades titulares de aprovechamientos cinegéticos serán responsables de los daños originados por las piezas de caza procedentes de los terrenos cinegéticos.

2.- Ehiza jardutean kalteak eragiten dituenak kalte horiek ordaindu beharko ditu, salbu eta gertatutakoa kaltetutako pertsonaren erruari edo zabarkeriari baino ezin bazaio leporatu edo ezinbestean gertatu bada.

2.- Quien ocasione daños con motivo del ejercicio de la caza deberá indemnizarlos, excepto cuando el hecho fuera debido únicamente a culpa o negligencia de la persona perjudicada o a fuerza mayor.

3.- Ehiza-espezieak zirkulazio-bideetan agertzeagatik sortzen diren trafiko-istripuetan, erantzukizuna arautuko da Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onartzeko den martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuko -edo haren ordezko araudiko- bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

3.- La responsabilidad en los accidentes de tráfico ocasionados por irrupción de especies cinegéticas en las vías de circulación quedará regulada conforme a lo establecido en la disposición adicional novena del Real Decreto Legislativo 339/1990, de 2 de marzo, por el que se aprueba el texto articulado de la Ley sobre Tráfico, Circulación de Vehículos a Motor y Seguridad Vial o normativa que lo sustituya.

VIII. TITULUA

TÍTULO VIII

ARAU HAUSTEAK ETA ZEHAPENAK

INFRACCIONES Y SANCIONES

I. KAPITULUA

CAPÍTULO I

ZAINTZA

VIGILANCIA

54. artikulua.- Ehizaren zaintza.

Artículo 54.- Vigilancia de la caza.

1.- Foru-aldundietako basozainek eta ehizaren zaintza eta kontrola esleituta dituzten udaletakoek zainduko dute ehiza-jarduera, eta, oro har, lege honetan ezarritakoa betetzen dela ere zainduko dute, kontuan izan gabe izen korporatibo espezifikoa eta betiere segurtasun-indarren eskumenei kalterik egin gabe.

1.- La vigilancia de la actividad de caza y, en general, el cumplimiento de lo dispuesto en esta ley, se realizará por guardas o agentes forestales de las diputaciones forales y ayuntamientos que tengan atribuidas las funciones de vigilancia y control de esta actividad, con independencia de la denominación corporativa específica, sin perjuicio de las competencias de las fuerzas de seguridad.

2.- Lege honetan ezarritakoaren arabera, aurreko paragrafoan aipatutako langileak agintaritzaren agentetzat joko dira, eta haien adierazpenek egiazkotasun-presuntzioa izango dute.

2.- A los efectos de lo dispuesto en esta ley, el personal referido en el apartado anterior tendrá la consideración de agente de la autoridad, y sus declaraciones gozarán de presunción de veracidad.

3.- Aipatutako langileak, euren eginkizunak betetzerakoan, lur guztietara sartu ahalko dira, eta, era berean, eskatu ahalko dute ibilgailuak, atoiak, ehiza-baliabideak edo ekipamendu osagarriak eta lege honetan araututako jarduerarekin lotutako instalazioak erakusteko. Era berean, 60. artikuluan aurreikusitako kautela-neurriak hartu ahal izango dituzte.

3.- El personal referido podrá, en el ejercicio de sus funciones, acceder a todos los terrenos y requerir que se les muestren los vehículos, remolques, medios de caza o equipamientos auxiliares e instalaciones relacionadas con la actividad regulada en la presente ley, así como adoptar las medidas cautelares previstas en el artículo 60.

4.- Ehiza-lurretako lurretako zaindari partikularrek titulu espezifikoa eduki beharko dute, eta ehiza-basozainekin eta gainerako agintaritza-agenteekin (1. idatzi-zatian aipatutakoak) elkarlanean aritu beharko dute, nahitaez. Beren adierazpenek egiazkotasun-presuntzioa izango dute, eta aurreko paragrafoan aipatutako eskuduntzak izango dituzte.

4.- Los miembros de la guardería particular de los terrenos cinegéticos, que deberán tener la titulación específica correspondiente, tendrán la obligación de colaborar con los y las guardas forestales y demás agentes de la autoridad relacionadas en el apartado 1; sus declaraciones gozarán de presunción de veracidad y tendrán las atribuciones referidas en el párrafo anterior.

II. KAPITULUA

CAPÍTULO II

EHIZA ARLOKO ARAU HAUSTEAK

INFRACCIONES EN MATERIA DE CAZA

55. artikulua.- Arau-hauste oso larriak.

Artículo 55.- Infracciones muy graves.

1.- Arriskuan dauden espezieak ehizatzea.

1.- Cazar especies amenazadas.

2.- Arriskuan dauden espezieen habitata suntsituz ehizatzea, bereziki animaliek ugaltzeko, hibernatzeko, negualdia igarotzeko, deskantsatzeko, larreratzeko edo jateko erabiltzen dituzten tokiak suntsituz gero.

2.- Cazar mediante la destrucción del hábitat de especies amenazadas, en particular del lugar de reproducción, hibernación, invernada, reposo, campeo o alimentación.

3.- Elurra dagoenean edo fortuna-egunetan ehizatzea, edo lainoa, keak edo bestelako arrazoi batzuk direla eta ez denean 250 metrotik haratago ondo ikusten.

3.- Cazar en días de nieve o fortuna, o cuando por la niebla, humos u otras causas la visibilidad sea inferior a 250 metros.

4.- Ehiza-lurrean ehizatzea, ehizakirik jaso gabe ere, behar diren baimenak edo lizentziak izan gabe.

4.- Cazar en terreno cinegético, aun cuando no se haya cobrado pieza alguna, sin estar en posesión de la autorización o permiso necesarios.

5.- Nahitaezko asegurua kontratatu gabe eta indarrean egon gabe ehizatzea.

5.- Cazar no teniendo contratado y vigente el seguro obligatorio correspondiente.

6.- Baimen izenduna behar duten espezieak ehizatzea, ehiza-lurretan, baimen hori izan gabe.

6.- Cazar, en terrenos cinegéticos, especies para las que sea necesaria una autorización nominal, sin contar con ésta.

7.- Naturagune babestuetan ehizatzea, bai eta nazioarteko erakundeek babestutako eremuetan ere, baldin eta ehizatzea debekatuta badago edo baimendu gabeko espezieak ehizatzen badira.

7.- Cazar en espacios naturales protegidos o en las áreas protegidas por instrumentos internacionales cuando esté prohibido hacerlo o sobre especies no autorizadas.

8.- Ehizan aritzen den bitartean, pertsonen osotasun fisikoa arriskuan jartzea.

8.- Poner en peligro la integridad física de las personas durante la caza.

9.- Faunaren babeslekuetan ehizatzea, horretarako baimenik izan gabe.

9.- Cazar en refugios de fauna sin autorización.

10.- Bizirik dauden ehizakiak edo ehiza-hegaztien arrautzak garraiatzea edo askatzea, horretarako behar den baimena izan gabe.

10.- Transportar o soltar caza viva o huevos de aves cinegéticas sin contar con la autorización necesaria.

11.- Ehiza-hegaztien kumeak edo arrautzak biltzea, garraiatzea eta saltzea, horretarako behar den administrazio-baimena izan gabe.

11.- La recogida de crías o huevos de aves cinegéticas y su transporte y venta sin contar con autorización administrativa.

12.- Debekualdian ehizatzea, ez bada industria-ehizan jarduteko, ehiza-txakurrak trebatzeko edo ehiza-jarduerak egiteko eremuetan.

12.- Cazar en época de veda, salvo que se trate de zonas de caza industrial o zonas de adiestramiento de perros de caza o de actividades cinegéticas.

13.- Arma automatikoak edo erdiautomatikoak erabilita ehizatzea edo gainean ibiltzea, baldin eta armen kargagailuak bi kartutxo baino gehiago har baditzake.

13.- Cazar o transitar utilizando armas automáticas o semiautomáticas cuyo cargador pueda albergar más de dos cartuchos de munición.

14.- Postak ehizarako edukitzea edo erabiltzea.

14.- La tenencia para la caza o la utilización de postas.

15.- Gibel-lerroan ehizatzea, arma luze marratuak erabilita.

15.- Cazar en línea de retranca con armas largas rayadas.

16.- Ehizarako hauek erabiltzea: lehergailuak, pozoiak, zeboak -pozoinduak edo ez-, gasak edo substantzia asfixiagarriak (kea, geldiarazteko, lasaitzeko, erakartzeko edo uxatzeko substantziak barne).

16.- Cazar mediante explosivos, venenos, cebos envenenados o no, gases o sustancias asfixiantes, incluido el humo, paralizantes, tranquilizantes, atrayentes o repelentes.

17.- Edozein lurretan, ehiza-zorroan dagoena edo erabiltzen ari den munizioa, edo ibilgailuak, atoiak, ehiza-baliabideak edo ekipamendu osagarriak eta lege honetan araututako aktibitatearekin zerikusirik duten instalazioak barrutik erakusteari uko egitea, edo alkoholaren edo drogen kontrolari uko egitea.

17.- Negarse a mostrar, en cualquier clase de terreno, el contenido del morral o la munición empleada, o el interior de los vehículos, remolques, medios de caza o equipamientos auxiliares e instalaciones relacionadas con la actividad regulada en la presente ley, o a someterse a control de alcohol o drogas.

18.- Edari alkoholdunen, substantzia sorgorgarrien edo gai psikotropikoen eraginpean ehizan aritzea. Horri dagokionez, pertsona bat edari alkoholdunen eraginpean dagoela ulertuko da, baldin eta ibilgailuak gidatzeko bide-segurtasuneko arauetan ezarritako gehienezko odoleko alkohol-tasa gainditzen badu.

18.- El ejercicio de la caza bajo los efectos del alcohol, sustancias estupefacientes o psicotrópicas. A estos efectos se considerará estar bajo los efectos del alcohol presentar una tasa de alcohol en sangre superior a lo establecido en la normativa de seguridad vial para conducir automóviles.

19.- Arriskuan dauden espezieak merkaturatzea, egoera edozein dela ere.

19.- Comercializar, bajo cualquier forma, especies amenazadas.

20.- Ehiza-lur baten mugak edo azalera faltsutzea.

20.- Falsear los lindes o superficie de un terreno cinegético.

21.- Ehiza-seinaleak kentzea edo hondatzea.

21.- Quitar o dañar las señales cinegéticas.

22.- Erantzukizun zibileko asegurua eta ehiza-zaintzako kontratua izateko betebeharra ez betetzea.

22.- Incumplir la obligación de mantener el seguro de responsabilidad civil y el contrato de vigilancia cinegética.

23.- Ehiza-lurreko ehiza-aprobetxamendua beste inori alokatzeko eta alokatze-kontratuak edozein tituluren truke lagatzeko debekuak urratzea, foru-aldundiaren baimena izan gabe.

23.- Infringir las prohibiciones de subarrendar los aprovechamientos cinegéticos del terreno cinegético, o ceder por cualquier título los contratos de arrendamiento sin autorización de la diputación foral.

24.- Ehiza antolatzeko edo horren jarraipena egiteko planen urratze larria egitea edo lursail jakinean burutu den kudeaketa zinegetikoa baliabideen iraunkortasunean edo berriztatzean kaltegarria izan dela frogatzen bada.

24.- El incumplimiento grave de los planes de ordenación o de seguimiento cinegético o la comprobación de que la gestión cinegética desarrollada en un terreno afecta negativamente a la renovación o sostenibilidad de los recursos.

25.- Ehiza-lurren edo -aprobetxamenduen titular diren pertsonek edo erakundeek epizootien eta zoonosien berri ez ematea, berton bizi den ehiza-faunari eragiten diotenean.

25.- La falta de declaración, por parte de las personas o entidades titulares de terrenos o aprovechamientos cinegéticos, de las epizootias y zoonosis que afecten a la fauna cinegética que los habita.

26.- Ehiza-lurren edo aprobetxamenduen titularrak diren pertsonek edo erakundeek epizootiak eta zoonosiak prebenitzeko edo horien kontra egiteko agintzen diren neurriak urratzea.

26.- Incumplir las personas o entidades titulares de terrenos o aprovechamientos cinegéticos las medidas que se ordenen para prevenir o combatir las epizootias y zoonosis.

27.- Ehiza industrialeko eremuak, ehiza-txakurrak trebatzeko zonak edo ehiza-jarduerak egiteko eremuak jartzea, foru-aldundiaren baimena izan gabe.

27.- Instalar zonas de caza industrial o zonas de adiestramiento de perros de caza o zonas de actividades cinegéticas sin autorización de la diputación foral.

28.- Ehiza-lizentziako eskabidearen datuak faltsutzea, harekin batera eransten diren aitorpenak barne, edo ehiza-azterketa egin behar duen pertsona ordezkatzea.

28.- Falsear los datos de la solicitud de licencia de caza, incluidas las declaraciones que se acompañen, o suplantar la personalidad de la persona aspirante en el examen de caza.

29.- Gauez ehizatzea foru-aldundiaren berariazko baimena izan gabe.

29.- Cazar de noche sin autorización expresa de la diputación foral.

30.- Epai judizial edo ebazpen administratibo irmoz ehiza-lizentzia kenduta edo lortzea galarazita edukirik ehizatzea.

30.- Cazar teniendo retirada la licencia de caza o estando privado de obtenerla por sentencia judicial o resolución administrativa firmes.

56. artikulua.- Arau-hauste larriak.

Artículo 56.- Infracciones graves.

1.- Ehizakoak ez diren espezieak ehizatzea. Eragindako kalteak 200.000 eurotik gorakoak badira, oso larritzat joko da arau-haustea.

1.- Cazar especies no cinegéticas. Si los daños causados superan los 200.000 euros, se considerará muy grave.

2.- Ehiza debekatuta dagoen lurretan ehizatzea.

2.- Cazar en terrenos vedados.

3.- Segurtasun-eremuetan ehizatzea.

3.- Cazar en zonas de seguridad.

4.- Ehiza-federazioak edo ehiza-sozietate batek ehiza-lurraren erabilera arautzen duten ehizaren gaineko arauak ez betetzea, edo bazkideak onartzeaz, kuotez, baimenen zenbatekoaz edo lur horien etekinen banaketaz ezarritako aginduak ez betetzea.

4.- El incumplimiento, por parte de la federación de caza o de una sociedad de caza, de las normas cinegéticas que regulen el disfrute de un terreno cinegético o el de los preceptos establecidos sobre admisión de personas socias, cuotas, importe de permisos o distribución de beneficios de dichos terrenos.

5.- Ehiza industrialeko eremuak, txakurrak trebatzeko eremuak edo ehiza-jarduerak egiteko eremuak baimentzeko eskatzen diren baldintzak ez betetzea, eta ez aurkeztea, hala eskatu zaienean, eremu horietan egindako animalien askatzeei eta harrapaketei buruzko estatistikak.

5.- Incumplir las condiciones exigidas para la autorización de las zonas de caza industrial o zonas de adiestramiento de perros de caza o de actividades cinegéticas, y la omisión, tras un requerimiento, de la presentación de estadísticas de sueltas y capturas en estas zonas.

6.- Ehiza-federazioak edo tokiko ehiza-elkarteek sozietateko estatutuen eta bazkideen zerrendaren kopia ez bidaltzea tokiko erakunde titularrari edo aldundiari, horiek bidaltzeko betebeharra baitute.

6.- El incumplimiento por la federación de caza o de las asociaciones locales de caza de la obligación con la entidad local titular o con la diputación de remitir copia de los estatutos y listado de personas asociadas.

7.- Ehiza-aprobetxamenduaren titularra den sozietateak harrapaketen emaitzei buruzko informazioa ez ematea foru-aldundiari, hala eskatzen diotenean.

7.- No proporcionar la sociedad titular del aprovechamiento cinegético a la diputación foral la información sobre resultados de las capturas que se le solicite.

8.- Harrapaketen eta gorabeheren agiriak ez bidaltzea, horiek bidaltzeko betebeharra baitute.

8.- Incumplir la obligación de remisión de los partes de capturas e incidencias.

9.- Ehiza-titularitateaz bidegabe jabetzea, ordenamendu juridikoak ezartzen dituen baldintzen arabera.

9.- Atribuirse indebidamente la titularidad cinegética en los términos previstos por el ordenamiento jurídico.

10.- Ehiza-lurrak, ehizaguneak edo uxaketak seinaleztatzeari buruzko arauak ez betetzea, eta, halaber, ehizan ibiltzeko erabili beharreko jantziei buruzko arauak ez betetzea.

10.- Incumplir los preceptos sobre señalización de terrenos, manchas o batidas, así como sobre la indumentaria a vestir.

11.- Ehiza-lurren edo ehiza-aprobetxamenduen titularrak diren pertsonek edo erakundeek aintzat ez hartzea espezieei eman beharreko babesa eta sustapena.

11.- La falta de atención por las personas o entidades titulares de terrenos o aprovechamientos cinegéticos respecto a la adecuada protección y fomento de las especies cinegéticas.

12.- Ehiza-aprobetxamenduen erakunde titularrak herri-administrazioekin elkarlanean ez aritzea, basa-fauna babesteko arauak betetzeari dagokionez, hala aritzeko betebeharra baitute.

12.- El incumplimiento, por parte de las entidades titulares de los aprovechamientos de los terrenos cinegéticos, de las obligaciones de colaborar con las administraciones públicas en el cumplimiento de la normativa sobre protección de la fauna silvestre.

13.- Toki-erakundeek ehiza-lurraren esleipenaren zenbatekoa hobetzeko portzentajea ez inbertitzea basa-fauna eta haren habitatak zaintzeko eta sustatzeko, inbertsio hori egiteko betebeharra baitute.

13.- Incumplir la obligación de invertir la entidad local el porcentaje de mejora del importe de la adjudicación del terreno cinegético en operaciones de conservación y fomento de la fauna silvestre y sus hábitats.

14.- Ehizaren jarraipena egiteko planak foru-aldundiak emandako epearen barruan ez aurkeztea; gainera, hori gertatuz gero, eragindako lurretan debekualdia ezarriko da, egoera hori konpontzen ez den bitartean.

14.- No presentar dentro del plazo concedido por la diputación foral los planes de seguimiento cinegético; conllevará hasta su subsanación, además, la declaración de la veda en los terrenos afectados.

15.- Faunaren babeslekuetan harrapatu daitekeen ehizaki-kopurua gutxitzeari edo ale jakin bat harrapatzeari dagokionez foru-aldundiek ezarritako baldintzak ez betetzea.

15.- Incumplir las condiciones fijadas por las diputaciones forales respecto a la reducción o captura de determinado número de ejemplares de piezas de caza en los refugios de fauna.

16.- Agintaritzaren agenteei hesitutako nekazaritza-lurretan sartzea galaraztea.

16.- Impedir a las personas agentes de la autoridad el acceso a los terrenos rurales cercados.

17.- Ehiza-lurretan gorde beharreko ehiza-antolamendu egokia ikuskatu behar duten zaintzaile partikularren edo agintaritzaren agenteen lana oztopatzea.

17.- Dificultar la acción de las personas agentes de la autoridad o guardas particulares encargadas de inspeccionar el buen orden cinegético que debe existir en los terrenos cinegéticos.

18.- Uxaketa bidez ehiza xeheko ehizakiak ehizatzea.

18.- Cazar piezas de caza menor por el procedimiento denominado ojeo.

19.- Oilagorra errondan edo jauzi modalitatean ehiza-txakurrik gabe ehizatzea.

19.- Cazar becada a la espera o al salto sin perro de caza.

20.- Ehiza-garaian, legez debekatuta dauden sexu edo adineko ehizakiak ehizatzea, aipatutako ezaugarriak nabarmenak badira.

20.- Cazar en época hábil piezas de caza cuya edad o sexo, en el caso de que sean notorios, no concuerden con los legalmente permitidos.

21.- Legez debekatuta dauden sexu edo adineko ehizakiak, bizirik ala hilda, edukitzea edo garraiatzea, aipatutako ezaugarriak nabarmenak badira.

21.- Poseer o transportar piezas de caza, vivas o muertas, cuya edad o sexo, en el caso de que sean notorios, no concuerden con los legalmente permitidos.

22.- Gibel-lerroko ehizan jardutea edo uxaldi bat egiten ari den ehizagunetik 500 metro baino gertuagotik.

22.- Cazar con armas en línea de retranca o a menos de 500 metros de la mancha donde se está celebrando una batida.

23.- Ezarritako segurtasun-neurriak bete gabe ehizan jardutea.

23.- Cazar sin cumplir las medidas de seguridad establecidas.

24.- Baimen berezia behar duten armak edo baliabideak erabilita ehizatzea, baldin eta agintari eskudunak ez badu horretarako baimenik eman. Horrelakoetan, espedientearen instrukzio-egileak salaketaren kopia bidali beharko dio aipatutako agintariari.

24.- Cazar con armas o medios que precisen de autorización especial sin estar en posesión del correspondiente permiso expedido por autoridad competente; en este supuesto, la persona instructora del expediente deberá remitir copia de la denuncia a la citada autoridad.

25.- Ehizarako ematen diren baimen berezietan jasotzen diren baldintzak ez betetzea: horrek, gainera, baimena kentzea ekar dezake, errepikatuz gero.

25.- El incumplimiento de las condiciones que figuren en las autorizaciones especiales concedidas para la caza; si se reitera llevará consigo, además, la retirada de la autorización.

26.- Foru-xedapenek usoak ehizatzeari buruz ezarritakoa urratzea; usoak ohiko paseetan, edo zinbel, hegazti harrapari eta arku bidez ehizatzeari dagokionez.

26.- Contravenir las disposiciones forales sobre la caza de palomas en pasos tradicionales o con cimbel, cetrería y caza con arco.

27.- Foru-aldundiek hegazti migratzaileak ehiza-lurretan ehizatzeari buruz ezarritakoa ez betetzea.

27.- Incumplir lo dispuesto por las diputaciones forales sobre la caza de aves migratorias en los terrenos cinegéticos.

28.- Uxaldi bat egitea horretarako behar den baimenik izan gabe.

28.- Celebrar una batida sin autorización.

29.- Foru-erakundeek uxaldi bidezko ehizari buruz edo uxaldiak egin aurreko jakinarazpenei buruz ezartzen dituzten arauak ez betetzea, edo mota horretako ehizarako foru-aldundiak ematen duen baimenean ezartzen diren baldintzak urratzea.

29.- No cumplir las normas que dicten las instituciones forales sobre la caza en batidas o sobre notificaciones previas a su celebración, o incumplir las condiciones que se fijan en la autorización expedida al efecto por la diputación foral.

30.- Uxatzaileek edo uxaldietan parte hartzen duten gainerako laguntzaileek baimendu gabeko armak erabilita ehizatzea.

30.- La práctica de la caza por las personas ojeadoras, batidoras, o demás auxiliares en ojeos o batidas con armas no autorizadas.

31.- Hudoak, eper-emeen abatak eta sareak edo prezintatu gabeko ehiza-arteak erabiltzea, horretarako behar den baimenik izan gabe.

31.- El uso no autorizado de hurones, reclamos de perdiz hembra y redes o artes sin precintar.

32.- Ehizarako debekatuta dauden baliabideak baimenik gabe erabiltzea, baldin eta berariaz arau-hauste oso larritzat edo arintzat jotzen ez badira.

32.- El empleo no autorizado de medios prohibidos para el ejercicio de la caza, cuando no se prevean expresamente como infracción muy grave o leve.

33.- Debekatuta dagoen munizioa ohiko muniziotzat erabiltzea, edo egiten ari den modalitaterako, edo debekatuta dagoen lekuan. Eragiten diren kalteak 200.000 eurotik gorakoak badira, arau-haustea oso larritzat joko da.

33.- Emplear munición prohibida de forma general, o para la modalidad que se esté practicando, o en lugar en que esté prohibida. Si los daños causados superan los 200.000 euros, se considerará muy grave.

34.- Ehizarako debekatuta dauden txakur-arrazak edo txakur-gurutzaketak erabiltzea.

34.- Emplear razas de perros prohibidas para la caza, o sus cruces.

35.- Debekualdian, norberaren txakurrak edo norberaren zaintzapean dauden txakurrak deslai ibiltzea ez saihestea.

35.- No impedir que los perros propios o a su cuidado vaguen sin control por terrenos cinegéticos en época de veda.

36.- Ehizatzeko asmoz txakurrak erabiltzea denboraldia, espeziea edo lekua direla-eta ehizatzea debekatuta dagoen lekuetan.

36.- La utilización de perros con fines cinegéticos en terrenos donde por razón de la época, especie o lugar esté prohibido hacerlo.

37.- Txakur deslaiek kalteak eragitea.

37.- La producción de daños por perros sueltos.

38.- Landatutako lurretan ehizatzea, baldin eta uzta jasotzeke badago; ganadua dagoen aldera edo ganaduaren ingurura, edo berotegien kontra edo kaltetu daitezkeen beste instalazio batzuen kontra tiro egitea.

38.- Cazar en terrenos cultivados en los que la cosecha se encuentre pendiente de recoger, disparar en dirección al ganado o en sus proximidades, o contra invernaderos u otras instalaciones susceptibles de ser dañadas.

39.- Nekazaritza- edo meteorologia-egoera berezien ondorioz foru-erakunde eskudunak labore jakin batzuk babesteko ematen dituen ehizaren inguruko neurriak ez betetzea.

39.- Incumplir las medidas de orden cinegético que, como consecuencia de circunstancias especiales de orden agrícola o meteorológico, dicte el órgano foral competente para proteger determinados cultivos.

40.- Merkaturatzerik ez dagoen ehizakiak garraiatzea, merkaturatzea edo naturalizatzea, ehizakiak bizirik ala hilda daudela, edo horretarako ezarritako baldintzak bete gabe. Eragiten diren kalteak 200.000 eurotik gorakoak badira, arau-haustea oso larritzat joko da.

40.- El transporte, comercialización o naturalización de piezas de caza no comercializables, vivas o muertas, o sin cumplir los requisitos establecidos al efecto. Si los daños causados superan los 200.000 euros, se considerará muy grave.

41.- Jasotako ehizakien erregelamenduzko zigiluak eta markak aldatzea.

41.- Alterar los precintos y marcas reglamentarias de las piezas cobradas.

42.- Horretarako baimenik ez duten pertsonek ehizakiei eraztunak edo markak jartzea, edo ezarrita dauden ereduekin bat ez datozen eraztunak edo markak erabiltzea.

42.- El anillamiento o marcado de piezas de caza por personas no autorizadas o la utilización de anillas o marcas que no se ajusten a los modelos establecidos.

43.- Ehizaki bat jasotzerakoan, animaliak helburu zientifikoekin markatzeko erabiltzen diren eraztunak edo markak baditu, eraztunok eta markok foru-aldundiari ez helaraztea.

43.- No hacer llegar a la diputación foral las anillas o marcas utilizadas para el marcado científico de animales, cuando, al cobrar una pieza de caza, ésta sea portadora de tales señales.

44.- Debekualdiei buruzko foru-aginduan edo modalitatearen arau espezifikoan ezarritako ordutegitik kanpo ehizatzea.

44.- Cazar fuera del horario establecido en la orden foral de vedas o normativa específica de la modalidad.

45.- Lizentziarik izan gabe ehizatzea, 55.30 artikuluan ezarritakoaren kasuan izan ezik.

45.- Cazar sin tener licencia, excepto en el supuesto previsto en el artículo 55.30.

46.- Foru-aldundiaren baimenik izan gabe landa-lurretan faunak igaro ezin dituen hesiak edo itxiturak ezartzea, edo baimenean zehaztutakoa ez betetzea.

46.- Establecer cercados o vallados impermeables a la fauna en suelos rústicos sin autorización de la diputación foral, o incumplir lo especificado en la autorización.

47.- Ehizakiak gatibu izatea, foru-aldundiaren berariazko baimenik izan gabe.

47.- El mantenimiento de piezas de caza en cautividad sin autorización expresa de la diputación foral.

48.- Lurreratutako ehizakien hondakinak edonola botatzea, horretarako dauden arauak edo oharrak bete gabe, edo aprobetxamenduaren titularrak horrelako jokabidea ez eragoztea.

48.- El abandono o depósito de los despojos de las piezas abatidas sin seguir las normas o indicaciones dadas al respecto, o el incumplimiento del titular del aprovechamiento de impedir tal conducta.

49.- Erabilitako kartutxo-azalak edo bestelako hondakinak mendian edo larrean botatzea edo botata uztea, edo aprobetxamenduaren titularrak jokabide hori ez eragoztea.

49.- Arrojar o abandonar en el monte o el campo las vainas de los cartuchos usados, u otros residuos, o el incumplimiento del titular del aprovechamiento de impedir tal conducta.

50.- Debekualdiei buruzko foru-aginduen arau espezifikoak urratzea.

50.- Infringir las normas específicas de las órdenes forales de vedas.

57. artikulua.- Arau-hauste arinak.

Artículo 57.- Infracciones leves.

1.- Ehizan jardun nahi duten ehiztariei nekazaritza-lur hesitu batera sartzen ez uztea edo sarrera oztopatzen saiatzea, baldin eta tokiak etengabe irekita dauden sarbideak baditu eta horien ondoan ez badago sartzeko debekuaren berri ematen duen kartelik.

1.- Impedir o tratar de impedir la entrada a las personas cazadoras que pretendan cazar en un terreno rural cercado en el que, existiendo accesos permanentemente abiertos, no tenga junto a los mismos carteles indicadores prohibiendo el paso al interior del recinto.

2.- Ehizakiak honela jasotzea: ehiza-lurretan zauritutakoak, ehiza-araubide desberdina duen lurrean, finkaren jabeari edo aprobetxamenduaren titularrari baimena eskatu gabe, edo ehizakia jasotzeko legeak ezartzen duen teknika errespetatu gabe.

2.- Cobrar piezas de caza, heridas en terreno donde sea permitido cazar, en terreno de régimen cinegético diferente, sin pedir permiso a la persona dueña de la finca o a la titular del aprovechamiento, o sin atenerse a la técnica de cobro de la pieza prevista en la ley.

3.- Adingabekoa izanik (18 urtetik beherakoa) su-armak erabiliz ehizatzea, adingabeko hori zaintzen duen ehiztari adinez nagusiarengandik 120 metrotik haratago badago, edo azken horren oharrak betetzen ez baditu.

3.- Cazar con armas de fuego sin tener cumplidos los 18 años cuando se haga a más de 120 metros del cazador o cazadora mayor de edad encargado de la vigilancia del o de la menor o cuando no se cumplan sus indicaciones.

4.- Ehiztari adingabeko bati (18 urtetik beherakoa) laguntzea eta haren ehiza-ekintzak egokiro ez zaintzea su-armak erabiltzen ari denean.

4.- Acompañar a un cazador o cazadora menor de 18 años que utilice armas de fuego sin vigilar eficazmente sus acciones cinegéticas.

5.- Nahita oztopatzea legezko manuak betez egiten ari diren ehizaldiak.

5.- Entorpecer intencionadamente el desarrollo de los lances de caza que se ajusten a las prescripciones legales.

6.- Ehizatzerakoan, behar bezala dokumentatuta edo identifikatua ez dauden txakurrak erabiltzea.

6.- La utilización de perros indebidamente documentados o identificados durante el ejercicio de la caza.

7.- Norberaren txakurrei landa-lurretan deslai ibiltzen uztea, edo ehizakiei, ehizakien kumeei edo arrautzei kalte egitea, enbarazu egitea edo haien atzetik ibiltzea ez eragoztea.

7.- No impedir que los perros propios vaguen sin control por terrenos rurales, o sin ocuparse de evitar que el animal dañe, moleste o persiga a las piezas de caza, sus crías o sus huevos.

8.- Ehiza-txakurrak trebatzeko ezartzen diren arauak urratzea, horretarako ezartzen diren eremuetan, edo ehiza-jarduerak arautzen dituzten eremuen arauak urratzea.

8.- Incumplir las normas que regulen el adiestramiento de perros de caza en las zonas que se establezcan al efecto, o las normas que regulen las zonas de actividades cinegéticas.

9.- Uxaketa batean lortutako emaitzak foru-aldundiari jakinarazteko betebeharra ez betetzea, datu horiek faltsutzea edo aldundiko langileen lana oztopatzea, datu morfometrikoak edo biologikoak hartu behar dituztenean; arau-hauste horiek, gainera, ehiza-kanpaina batean uxaketak egiteko debekua ekarriko dute.

9.- Incumplir lo dispuesto sobre la comunicación a la diputación foral de los resultados obtenidos en una batida, falsear éstos o entorpecer la labor del personal de la diputación para la toma de datos morfométricos o biológicos; llevará consigo, además, la prohibición de realizar batidas durante una campaña cinegética.

10.- Ibilgailuetatik ehizatzea, baita edozein motatako ontzitatik edo aireontzitatik ere; orobat, debekatuta dago aipatu horiek guztiak ezkutatzeko erabiltzea.

10.- Cazar desde vehículos automóviles, así como cualquier tipo de embarcación o aeronave, así como emplearlos como medio de ocultación.

11.- Armak eramatea, zorroan sartuta bada ere, traktoreetan edo beste edozein motatako nekazaritzako makinetan, nekazaritza-lanak egiterakoan, bai eta nekazaritza-lanak egiten diren lekuetara joaterakoan ere.

11.- Transportar armas, aun enfundadas, en tractores o cualquier tipo de maquinaria agrícola durante la realización de las labores del campo, así como durante los desplazamientos hacia los lugares donde se realicen tales labores.

12.- Uxaldi bidez ehizatzea, edo ehiztari-talde bi edo gehiago batera arituz, edo ehizakiak nekatzeko edo akitzeko baliabideak erabiliz; salbuespena dira lege honetako 34.5 artikuluko zehaztapenak betez kalteak murrizteko baimentzen diren uxaketak.

12.- Cazar por el procedimiento denominado ojeo o combinando la acción de dos o más grupos de caza o haciendo uso de medios que persigan el cansancio o agotamiento de las piezas; quedan exceptuadas las batidas autorizadas para la reducción de daños con los requisitos del artículo 34.5 de la presente ley.

13.- Nahitaezko dokumentazioa izanda ere, ehizatzerakoan gainean ez eramatea.

13.- Cazar estando en posesión de la documentación preceptiva, pero no llevándola consigo.

14.- Usoak euren ohiko urasketan ehizatzea, edo usategi industrial batetik 1.000 metro baino gutxiagora, betiere usategia ondo seinaleztatuta badago.

14.- Cazar palomas en sus bebederos habituales o a menos de 1.000 metros de un palomar industrial cuya localización esté debidamente señalizada.

15.- Uso mezulariak eta kirol-usoak edo uso papar handiak ehizatzea, baldin eta horrelakoak direla adierazteko markak badituzte.

15.- Cazar palomas mensajeras y deportivas o buchonas que ostenten las marcas establecidas al efecto.

16.- Hildako ehizakiak garraiatzeko xedapenak urratzea, edo agintari eskudunak garraiorako ezarritako baldintzak ez betetzea.

16.- Infringir las disposiciones que regulen el transporte de caza muerta o no cumplir los requisitos fijados al efecto por la autoridad competente.

17.- Etxeko edo haztegiko animaliak (bizirik zein hilda) garraiatzeari eta saltzeari buruz ezartzen diren baldintzak ez betetzea, debekualdian, eta haien berdinkide basatiekin erraz nahas daitezkeenean.

17.- No cumplir las condiciones que se establezcan sobre circulación y venta de animales domésticos o de granja, vivos o muertos, en época de veda, cuando sean susceptibles de confundirse con sus similares salvajes.

18.- Ehizari buruzko arauetan xedatutakoa ez betetzea.

18.- Incumplir lo dispuesto en las normas de reglamentación de la caza.

III. KAPITULUA

CAPÍTULO III

ZEHAPENAK ETA ZEHATZEKO PROZEDURA

DE LAS SANCIONES Y DEL PROCEDIMIENTO SANCIONADOR

1. ATALA

SECCIÓN 1.ª

ZEHAPENAK

DE LAS SANCIONES

58. artikulua.- Zehapenak.

Artículo 58.- Sanciones.

Hona nola zehatuko diren aurreko artikuluetan jasotzen diren arau-hausteak:

Las infracciones recogidas en los artículos anteriores se sancionarán de esta forma:

a) Arau-hauste oso larriak, 2.001 eta 6.000 euro bitarteko isuna jarrita eta lizentzia baliogabetuta. Gainera, lizentzia berriz eskuratzeko hiru eta bost urte bitarteko epea itxaron beharko da.

a) Las muy graves con multas de 2.001 a 6.000 euros y anulación de la licencia e inhabilitación para obtenerla por un periodo comprendido entre tres y cinco años.

b) Arau-hauste larriak, 501 eta 2.000 euro bitarteko isuna jarrita eta lizentzia baliogabetuta. Gainera, lizentzia berriz eskuratzeko urtebete eta hiru urte bitarteko epea itxaron beharko da.

b) Las graves con multas de 501 a 2.000 euros y anulación de la licencia e inhabilitación para obtenerla por un periodo comprendido entre uno y tres años.

c) Arau-hauste arinak, 50 eta 500 euro bitarteko isuna jarrita.

c) Las leves con multas de 50 a 500 euros.

d) Bestalde, 55. artikuluaren 1., 7., 10., 12. eta 16. paragrafoetan jasotako arau-hausteak, baldin eta eragindako kalteak 100.000 eurotik gorakoak badira, eta gainerako arau-hauste oso larriak, 200.001 eta 2.000.000 euro bitarteko isuna jarrita zehatuko dira, bai eta 56. artikuluaren 1., 33. eta 41. paragrafoetan jasotako arau-hausteak ere, baldin eta kalteak 200.000 eurotik gorakoak badira.

d) Se sancionarán con multa de 200.001 a 2.000.000 de euros las infracciones recogidas en los apartados 1, 7, 10, 12 y 16 del artículo 55, cuando la valoración de los daños derivados supere los 100.000 euros, y el resto de las infracciones muy graves, así como las de los apartados 1, 33 y 41 del artículo 56, si la valoración de daños supera los 200.000 euros.

59. artikulua.- Zehapen osagarriak.

Artículo 59.- Sanciones accesorias.

1.- Azken bi urteetan, ehiza-lurren edo haien aprobetxamenduen titularrak diren pertsonek edo erakundeek betebeharrak hiru aldiz urratzen badituzte, arau-hauste oso larriak eginez, ehiza-lurra edo -lurren esleipena galduko dute.

1.- La comisión de tres infracciones muy graves relativas a incumplimientos de los deberes de las personas o entidades titulares de los terrenos cinegéticos o de sus aprovechamientos, en los dos últimos años, llevará aparejada la perdida de la adjudicación del terreno o terrenos cinegéticos.

2.- Azken bi urteetan, hiru arau-hauste oso larri eginez gero ehiza-lizentzia baliogabetzen denean, baliogabetze horrekin batera, lizentzia berriz lortzeko gaitasun-proba gainditu beharko da, behin desgaikuntza-aldia amaitu ondoren.

2.- La anulación de la licencia de caza que se derive de la comisión de tres infracciones muy graves cometidas en los dos últimos años llevará aparejada la necesidad de superar la prueba de aptitud para obtenerla, una vez terminado el periodo de inhabilitación.

3.- Administrazioak suntsitu egingo ditu harrapatutako baliabide legez kanpokoak, ebazpen zehatzailea irmoa denean.

3.- La Administración procederá a la destrucción de los medios de tenencia ilícita que se ocupen, una vez sea firme la resolución sancionadora.

4.- Ikertzeko edo aztertzeko asmoz espezieak behatzeko edo harrapatzeko baimenetan ezarritako baldintzak bete ezean, baimena baliogabetu egingo da.

4.- El incumplimiento de las condiciones establecidas en las autorizaciones para la observación o captura de especies con finalidades de investigación o estudio dará lugar a la anulación de la autorización.

5.- 56.14, 56.25 eta 57.9 artikuluetan aurreikusitako arau-hausteen kasuan, bertan zehaztutako zehapen osagarriak ere ezarriko dira. 55.24 artikuluan aurreikusitako arau-hausteak 22.9 artikuluan zehazten den zehapen osagarria ekarriko du, hau da, indarrean dauden ehiza-eskubideen indarraldia osotasunean edo partzialki indar gabe uztea.

5.- Las infracciones previstas en los artículos 56.14, 56.25 y 57.9 llevarán aparejadas las sanciones accesorias previstas en esos apartados. La infracción establecida en el artículo 55.24 llevará aparejada la sanción accesoria prevista en el artículo 22.9; esto es, la suspensión total o parcial de la vigencia de los derechos de caza.

60. artikulua.- Kautela-neurriak.

Artículo 60.- Medidas cautelares.

1.- Salaketa jartzen duten pertsonak (54. artikuluak aipatutakoak), lege honek ematen dizkien eskumenen barruan, interesdunari entzunaldia egin beharrik gabe eta kautela-neurri bezala, segituan joango dira ustezko arau-hauslearen esku dauden ehizakiak jasotzera, ehizakiak bizirik zein hilik egon. Era berean, egintza egiteko baliatu diren edo debekatuta dauden beste ehiza-arte eta baliabideak ere jasoko dituzte, horiek materialak zein animaliak izan, bizirik zein naturalizatuta egon.

1.- Las personas denunciantes a que se refiere el artículo 54, dentro de las competencias atribuidas por esta ley, procederán en el acto, sin necesidad de audiencia de la interesada y como medida cautelar, a recoger las piezas vivas o muertas que se hallen en poder de la persona supuestamente infractora, así como cuantas artes y medios materiales o animales, vivos o naturalizados, hayan servido para cometer el hecho o estén prohibidos.

2.- Baldin eta basa-animalia bizirik jasotzen bada, salaketa jarri duen pertsonak askatu egingo du animalia, bizirik jarrai dezakeela uste badu, edo horretarako ezartzen den lekuan utziko du. Bigarren kasuan, hortik aurrera animalia Administrazioaren jabetzekoa izango da, eta Administrazioak egokien deritzon helburua emango dio.

2.- En el caso de recogida de animal silvestre vivo, la persona denunciante liberará al animal en el supuesto de que estime que puede continuar con vida, o lo depositará en el lugar establecido al efecto; en este caso el animal pasará a ser propiedad de la Administración, que podrá darle la finalidad que estime más conveniente.

3.- Soilik baldin eta arau-hauste bat egiteko erabili badituzte konfiskatuko dira oro har debekatuta ez dauden armak eta baliabideak, betiere proportzionaltasun-irizpideari jarraiki.

3.- Las armas y medios que no estén prohibidos con carácter general sólo se incautarán en los casos en que hayan sido utilizados para cometer la infracción, y siguiendo un criterio de proporcionalidad.

4.- Txakurren eta hegazti harraparien kasuan, konfiskatu beharrean fidantza bat jarri ahalko da, eta fidantzaren zenbatekoa erregelamendu bidez ezarriko da.

4.- En el caso de perros o aves de cetrería, la incautación podrá sustituirse por una fianza, cuyo importe se establecerá reglamentariamente.

5.- Salaketaren ondorioz egiten den aktan, hartutako kautela-neurriak azalduko dira, bai eta neurri horien arrazoia eta helburu zehatzak ere.

5.- En el acta que se levante como consecuencia de la denuncia se expresará la medida o medidas cautelares adoptadas, así como su causa y finalidad concreta.

6.- Lege honen 54. artikuluak aipatzen dituen pertsonak badira kautela-neurriak hartzen dituztenak, zehatzeko prozedura irekitzeko eskumena duen organoak neurri horiek sendetsi beharko ditu, horretarako emandako ebazpenaren bidez, kautela-neurria hartu eta, gehienez, hurrengo hamar egunak baino lehen.

6.- En el caso de que las medidas cautelares sean adoptadas por las personas a las que se refiere el artículo 54 de esta ley, estas medidas deberán ser ratificadas por el órgano competente para instruir el procedimiento sancionador, por resolución dictada al efecto en el plazo máximo de los diez días siguientes a la adopción de la medida cautelar.

61. artikulua.- Partaidetza arau-hausteetan.

Artículo 61.- Participación en las infracciones.

1.- Baldin eta ezin bada zehaztu noraino parte hartu duen pertsona bakoitzak arau-haustea egitean, erantzukizuna solidarioa izango da.

1.- Cuando no sea posible determinar el grado de participación de las distintas personas que hayan intervenido en la comisión de la infracción, la responsabilidad será solidaria.

2.- Baldin eta, 5.3 a) artikulua aplikatuta, beste erantzulerik ez badago, guraso-agintearen edo zaintzaren titularrak erantzule izango dira beren kargu dituzten adingabeek edo ezgaiek eragiten dituzten kalteei eta galerei dagokienez, eta, orobat, eurek ordaindu beharko dituzte azken horiei ezartzen zaizkien zehapenak.

2.- Cuando por aplicación del artículo 5.3.a) no resulte responsable otra persona, las titulares de la patria potestad o custodia serán responsables de los daños y perjuicios causados por las personas menores e incapaces a su cargo, así como del pago de las sanciones que se les pudieran imponer.

3.- Pertsona juridikoei zehapenak ezarriko zaizkie beren organoek edo agenteek jardunean egiten dituzten arau-hausteengatik, eta beren kargura hartuko dute lehengoratzeko ezartzen diren neurrien kostua.

3.- Las personas jurídicas serán sancionadas por las infracciones cometidas por sus órganos o agentes en el ejercicio de sus funciones, y asumirán el coste de las medidas de reparación que se impongan.

2. ATALA

SECCIÓN 2.ª

ZEHAPEN PROZEDURA ETA MAILAK

PROCEDIMIENTO Y GRADUACIÓN DE LAS SANCIONES

62. artikulua.- Prozedura.

Artículo 62.- Procedimiento.

Zehatzeko prozedura Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legean ezarrita dagoena izango da, edo hori ordezkatzen duen arauan jasotakoa.

El procedimiento sancionador será el establecido en la Ley 2/1998, de 20 de febrero, de la Potestad Sancionadora de las Administraciones Públicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco, o norma que la sustituya.

63. artikulua.- Zehapenak mailaka sailkatzea.

Artículo 63.- Graduación de las sanciones.

Zehapenak mailakatzerakoan, hauek hartuko dira kontuan: eragindako kalteak, asmoa, berriro egin izana eta behin eta berriz egin izana.

En la graduación de las sanciones se tendrán en cuenta el daño causado, la intencionalidad, la reincidencia y la reiteración.

64. artikulua.- Zehapenen eraginkortasun-esparrua.

Artículo 64.- Ámbito de eficacia de las sanciones.

Lizentzia baliogabetzea eta lizentzia eskuratzeko desgaitzea Autonomia Erkidego osoan izango dira eraginkorrak, desgaitzea foru-aldundi batek zein bestek agindua izanik ere.

La anulación de la licencia y la inhabilitación para obtenerla, dictadas por cualquiera de las diputaciones forales, tendrán eficacia en toda la Comunidad Autónoma.

Horretarako, foru-aldundiek Eusko Jaurlaritzari jakinaraziko dizkiote ezarritako zehapenak, arau-hausteen erregistroan sar ditzan.

A dicho efecto, las diputaciones forales notificarán al Gobierno Vasco las sanciones impuestas, para su inclusión en el registro de infracciones.

IV. KAPITULUA

CAPÍTULO IV

KALTEAK ETA KALTE ORDAINAK

DAÑOS E INDEMNIZACIONES

65. artikulua.- Kalteak konpontzea.

Artículo 65.- Reparación del daño.

1.- Kasuan kasu egoki diren zehazpenen kalterik gabe, arau-haustearen erantzuleak erantzun egin beharko du sortutako kalteengatik.

1.- Sin perjuicio de las sanciones que en su caso procedan, quien resulte responsable de la infracción deberá responder por los daños causados.

2.- Natura-ingurunea arau-haustea egin aurretik zegoen bezala uztea izango da kaltea konpontzearen helburua.

2.- La reparación del daño tendrá como objetivo lograr la restauración del medio natural a su estado previo a la infracción.

3.- Administrazio eskudunak horretara behartuta dagoen pertsonaren kontura konpondu ahalko du kaltea.

3.- La Administración competente podrá proceder a la reparación a costa de la persona obligada.

4.- Administrazio eskudunak, era berean, hertsatzeko isunak jarri ahalko ditu; horien zenbatekoa, gehienez, hamabost egunez behin, konponbidearen edo jardueraren guztikoa ordaintzeko beharrezkotzat jotzen duen zenbatekoaren % 20 izango da, gehienez ere 3.000 euro, hamabost egunez behin; edo, bestela, 600 euro hilean, eduki ekonomikorik ez duten betebeharretarako, esaterako, Administrazioari informazioa bidaltzeko.

4.- La Administración competente podrá, igualmente, optar por la imposición de multas coercitivas, hasta un límite del 20% quincenal del importe que estime para el total de la reparación o actuación, con un máximo de 3.000 euros quincenales, o de 600 euros mensuales para las obligaciones sin contenido económico, como las obligaciones referentes al envío de información a la Administración.

66. artikulua.- Kalte-ordainak.

Artículo 66.- Indemnizaciones.

Baldin eta ezin bada kaltea konpondu, Administrazioak kalte-ordain bat eskatuko dio zehatutako pertsonari edo erakundeari, sortu duen kaltearengatik.

En el caso de que no sea posible la reparación del daño, la Administración exigirá a la persona o entidad sancionada una indemnización por el daño causado.

Horretarako, animalia-espezieak baloratzeko baremo bat argitaratuko da, eta aldian-aldian gaurkotuko da.

A este fin, se publicará un baremo de valoraciones de especies animales, que se irá actualizando regularmente.

XEDAPEN GEHIGARRIA.- Ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketa egiteko tasa.

DISPOSICIÓN ADICIONAL.- Tasa por la realización del examen de aptitud para el ejercicio de la caza.

Kapitulu berri bat, VIII. kapitulua, gehitu zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren tasa eta prezio publikoen legearen testu bateratua onartzen duen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintza Dekretuaren VI. tituluari (industria- eta nekazaritza-tasak); hau dio:

Se añade un nuevo capítulo VIII al título VI, tasas en materia de industria y agricultura, del Decreto Legislativo 1/2007, de 16 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de tasas y precios públicos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco, con el siguiente contenido:

VIII. Kapitulua. Ehizan jarduteko gaitasun-azterketa egiteko tasa.

Capítulo VIII. Tasa por la realización del examen de aptitud para el ejercicio de la caza.

142 bis artikulua.- Zerga-egitatea.

Artículo 142 bis.- Hecho imponible.

Administrazioak ehizan jarduteko gaitasun-azterketa egiteko behar diren zerbitzuak ematean datza tasa honen zerga-egitatea.

Constituye el hecho imponible de esta tasa la prestación por la Administración de los servicios necesarios para la realización del examen de aptitud para el ejercicio de la caza.

142 ter artikulua.- Subjektu pasiboa.

Artículo 142 ter.- Sujeto pasivo.

Tasa honen subjektu pasiboak dira ehizan jarduteko gaitasun-azterketa egiten dutenak.

Son sujetos pasivos de esta tasa quienes se sometan al examen de aptitud para el ejercicio de la caza.

142 quater artikulua.- Sortzapena.

Artículo 142 quáter.- Devengo.

Ehizan jarduteko gaitasun-azterketa egiteko eskabideak aurkezten direnean sortuko da tasa.

La tasa se devengará en el momento de la presentación de las solicitudes para la realización del examen de aptitud para el ejercicio de la caza.

142 quinquies artikulua.- Kuota.

Artículo 142 quinquies.- Cuota.

Tasa 10 eurokoa izango da.

La cuantía de la tasa será de 10 euros.

XEDAPEN IRAGANKORRA

DISPOSICIÓN TRANSITORIA

Honako lege hau erregelamendu bidez garatzeko xedapenak onartzen ez diren bitartean, martxoaren 25eko 506/1971 Dekretua aplikatuko da (haren bidez, 1970eko apirilaren 4ko Ehizaren Legea betearazteko Araudia onartu zen), betiere lege honetan ezarritakoaren kontra ez badago.

En tanto no se aprueben las disposiciones reglamentarias de desarrollo de la presente ley, será de aplicación el Decreto 506/1971, de 25 de marzo, por el que se aprueba el Reglamento para la ejecución de la Ley de Caza de 4 de abril de 1970, en todo aquello que no se oponga a lo dispuesto en la presente ley.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Honako hauek indargabetu dira: apirilaren 13ko 1/1989 Legearen 1. artikulua (lege horren bidez, ehizako eta ibai-arrantzako arau-hauste administratibo jakin batzuen kalifikazioa aldatu eta zigorren zenbatekoa handitu zen); ekainaren 30eko 16/1994 Legearen (Euskal Herriko Natura Babestekoa) 66. artikulutik 74. artikulura, biak barne, ehizari buruzko kontuei dagokienez; eta lege honetan ezarritakoaren kontra doan ehizari buruzko beste edozein xedapen.

Quedan derogados: el artículo 1 de la Ley 1/1989, de 13 de abril, por la que se modifica la calificación de determinadas infracciones administrativas en materia de caza y pesca fluvial y se elevan las cuantías de las sanciones; los artículos 66 a 74, ambos inclusive, de la Ley 16/1994, de 30 de junio, de Conservación de la Naturaleza del País Vasco, en lo que se refieren a la caza, y cualquier otra disposición en materia de caza que se oponga a lo dispuesto en la presente ley.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.- Lege hau erregelamendu bidez arautzea lurralde historikoetako foru-aldundiei dagokie, Euskal Autonomia Erkidego osoko erakundeei espresuki eman ez zaien guzti horretan.

Primera.- El desarrollo reglamentario de la presente ley corresponderá a las instituciones forales de los territorios históricos en todo aquello que no haya atribuido expresamente a las instituciones comunes de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Bigarrena.- Eusko Jaurlaritzak, lege hau indarrean jartzen denetik hasita urtebeteko epean, legea garatzeko beharrezkoak diren erregelamendu-arauak onetsiko ditu, legeak horretarako gaikuntza espezifikoa eman dion kontuei dagokienez bakarrik.

Segunda.- El Gobierno Vasco, en el plazo de un año desde la entrada en vigor de esta ley, aprobará las normas reglamentarias necesarias para su desarrollo, únicamente en aquellos aspectos en los que la propia ley le haya atribuido una habilitación específica para ello.

Hirugarrena.- Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Tercera.- La presente Ley entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Por consiguiente, ordeno a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi, particulares y autoridades, que la guarden y hagan guardarla.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 21a.

Vitoria-Gasteiz, a 21 de marzo de 2011.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común