Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

59. zk., 2011ko martxoaren 25a, ostirala

N.º 59, viernes 25 de marzo de 2011


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Educación, Universidades e Investigación
1682
1682

35/2011 DEKRETUA, martxoaren 15ekoa, Batxilergoko Ezohiko Sariak arautu eta esleitzeko baldintzak ezartzeari buruzkoa.

DECRETO 35/2011, de 15 de marzo, por el que se regulan los Premios Extraordinarios de Bachillerato y se establecen los requisitos para su concesión.

Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, Hezkuntzari buruzkoak, Batxilergoko irakaskuntzen araubidea aldatzen du, ikasleei gizarte-funtzioak garatzeko eta bizitza aktiboan arduraz eta gaitasunaz txertatzeko aukera emango dieten prestakuntza, adimen-heldutasuna eta giza heldutasuna, jakintzak eta trebetasunak emateko.

La Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación, establece una nueva regulación de las enseñanzas de Bachillerato, con la finalidad de proporcionar a los alumnos y alumnas formación, madurez intelectual y humana, conocimientos y habilidades que les permitan desarrollar funciones sociales e incorporarse a la vida activa con responsabilidad y competencia.

1467/2007 Errege Dekretua, azaroaren 2koa, Batxilergoko egitura ezartzen duena eta gutxiengo irakaskuntzak finkatzen dituena, eta 122/2010 Dekretuz aldatutako 23/2009 Dekretua, otsailaren 3koa, Batxilergoko curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena, hartzen dituzte oinarrizko arautzat ikastetxeek, hezkuntza- eta curriculum-proiektuak egiteko. Hala, 2009-2010 ikasturtean, Batxilergo berria guztiz ezarri da.

El Real Decreto 1467/2007, de 2 de noviembre, por el que se establece la estructura del Bachillerato y se fijan sus enseñanzas mínimas y el Decreto 23/2009, de 3 de febrero, modificado por el Decreto 122/2010, por el que se establece el currículo de Bachillerato y se implanta en la Comunidad Autónoma del País Vasco, constituyen el fundamento normativo básico a partir del cual los centros educativos han elaborado sus proyectos educativos y curriculares, de manera que el curso 2009-2010 ha finalizado la implantación del nuevo Bachillerato.

Batxilergoak, prestakuntza orokorrari dagokionez, oinarrizko batasun bat dauka, irakasgai komunen bidez lortzen dena, eta, bestalde, aniztasun-maila handia, Batxilergoaren egitura osatzen duten modalitateak aukeratu egiten baitira. Horrez gain, geroagoko ikasketetarako prestakuntza espezifikoa ematen du, ikasketa horiek unibertsitatekoak, lanbide-heziketako goi-zikloak zein ikasketa artistikokoak izan, eta lan-munduan sartzeko bidea ematen du.

El Bachillerato constituye una etapa educativa que mantiene una unidad básica en la formación general mediante las materias comunes y permite un grado notable de diversidad mediante la elección de las diversas modalidades en las que se estructura. También facilita una preparación específica para estudios posteriores, ya sean universitarios o ciclos de formación profesional superior o de enseñanzas artísticas, y permite la incorporación al mundo del trabajo.

Ikasleentzat, Batxilergoko ikasketak bukatzeak goi-ikasketak hasi aurretiko hezkuntza-etapa amaitzea esan nahi du, bai eta Batxilergoko titulua lortzea ere. Hori dela eta, Batxilergoko Sari Bereziak ospatu ohi dira tradizioz, Batxilergoa ibilbide akademiko ezin hobeaz bukatu duten ikasleen ahalegina eta lana aitortzeko eta sustatzeko. Unibertsitate aurreko hezkuntzan ekin behar zaio, gizakiaren alderdi guztietan ekin ere, bikaintasuna bilatzeari eta talentua identifikatzeari.

La finalización de los estudios de Bachillerato supone para el alumnado la conclusión de la etapa formativa anterior al comienzo de los estudios superiores y la obtención del título de Bachiller. Tradicionalmente se han convocado con este motivo los Premios Extraordinarios de Bachillerato para reconocer e incentivar el esfuerzo y la dedicación del alumnado que lo ha cursado con una trayectoria académica excelente. La búsqueda de la excelencia y la identificación del talento, en todos los ámbitos del ser humano, debe comenzar desde la educación preuniversitaria.

EDU/2058/2010 Aginduak, uztailaren 13koak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak zehazten dituen Batxilergoko Sari Nazionalak arautzen ditu, eta laugarren artikuluan xedatzen du Euskal Autonomia Erkidegoak Batxilergoko Sari Bereziak eman ahalko dituela, Aginduak berak zehaztutako baldintzetan.

La Orden EDU/2058/2010, de 13 de julio, por la que se regulan los Premios Nacionales de Bachillerato establecidos por la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación, dispone en su artículo cuarto que la Comunidad Autónoma del País Vasco podrá conceder los Premios Extraordinarios de Bachillerato, en las condiciones que establece la propia Orden.

Aurreko ereduari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoan Sari Berezia jasotzen dutenek aukera izango dute Hezkuntza Ministerioak urtero deitzen dituen Sari Nazionaletan parte hartzeko.

Siguiendo el modelo anteriormente existente, quienes obtengan el Premio Extraordinario en la Comunidad Autónoma del País Vasco, podrán concurrir a los Premios Nacionales que convocará anualmente el Ministerio de Educación.

Aipatutako sari bereziak arautzeko, beharrezkoa da sarien urteroko deialdiek zein baldintza beteko dituzten zehaztea.

Para regular la concesión de los citados Premios Extraordinarios, resulta necesario establecer las condiciones en las que se han de desarrollar las convocatorias anuales de los mismos.

Horren arabera, dagokion txostenak igorri ondoren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko martxoaren 15ean egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau.

En su virtud, emitidos los informes preceptivos correspondientes, a propuesta de la Consejera de Educación, Universidades e Investigación y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 15 de marzo de 2011,

XEDATU DUT:

DISPONGO:

1. artikulua.- Xedea eta aplikazio-esparrua.

Artículo 1.- Objeto y ámbito de aplicación.

1.- Agindu honen helburua Batxilergoko Sari Bereziak arautzea da, eta haiek emateko baldintzak ezartzea.

1.- El presente Decreto tiene por objeto regular los Premios Extraordinarios de Bachillerato y establecer los requisitos para su concesión.

2.- Agindu hau honako ikasle hauei izango zaie aplikagarri: maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, Hezkuntzari buruzkoak, Batxilergorako zehazten dituen zeinahi modalitate aprobetxamendu bereziz egin duten, eta Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko zein pribatuetan Batxilergoko titulua jaso duten ikasleei.

2.- Este Decreto será de aplicación para el alumnado que haya cursado con especial aprovechamiento cualquiera de las modalidades del Bachillerato establecidas en la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación y obtenga el Título de Bachiller en los centros docentes, tanto públicos como privados, de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2. artikulua.- Sariak.

Artículo 2.- Premios.

1.- Mila ikasleko, edo bostehun ikasletik goragoko frakzioko, Batxilergoko Sari Berezi bat eman ahal izango da, oinarri hartuta urteko deialdiari dagokion ikasturtean Batxilergoko bigarren mailan matrikulatutako ikasle guztiak.

1.- Podrá concederse un Premio Extraordinario de Bachillerato por cada mil alumnos y alumnas, o fracción superior a quinientos, matriculados en el segundo curso de Bachillerato el curso académico al que se refiera la convocatoria anual.

2.- Aurreko atalean jasotako ondorioetarako, kontuan hartuko dira ikastetxe publikoetan eta pribatuetan Batxilergoko erregimen guztietan matrikulatutako ikasleak.

2.- A los efectos previstos en el apartado anterior, se tendrá en cuenta el alumnado matriculado en centros públicos y privados en cualquiera de los regímenes del Bachillerato.

3.- Sariak emateko, urtero deituko den proba espezifikoko emaitzak hartuko dira kontuan.

3.- Los premios se otorgarán en función de los resultados de la prueba específica que se convocará anualmente.

3. artikulua.- Ikasleek bete beharreko baldintzak proba egin ahal izateko.

Artículo 3.- Requisitos del alumnado para acceder a la prueba.

1.- Baldintza hauek betetzen dituzten ikasleek egin ahal izango dute proba:

1.- Podrá acceder a la prueba el alumnado que cumpla los siguientes requisitos:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeren batean Batxilergoko modalitateren bateko bigarren maila egin izana.

a) Haber cursado en algún centro de la Comunidad Autónoma del País Vasco el segundo curso de cualquiera de las modalidades de Bachillerato.

b) Ikasketa horiek deialdiari dagokion ikasturtean amaitu izana.

b) Haber finalizado estos estudios en el curso académico al que se refiera la convocatoria.

c) Batxilergoko zeinahi modalitatetako bi ikasturteetako nota, batez beste, 8,75 puntukoa edo hortik gorakoa izatea.

c) Haber obtenido una nota media en las calificaciones de los dos cursos de cualquiera de las modalidades del Bachillerato igual o superior a 8,75 puntos.

2.- Batxilergoko espedientearen batez besteko nota kalkulatzeko, kontuan hartuko dira, soilik, ikasleak Batxilergoko bi mailetan egindako ikasgai komunetan, modalitateko ikasgaietan eta hautazkoetan lortutako kalifikazioak. Batez besteko nota horretan, ez da kontuan hartuko Erlijioko ikasketetan lortutako kalifikazioa.

2.- Para obtener la nota media del expediente del Bachillerato se computarán, exclusivamente, las calificaciones obtenidas en las materias comunes, de modalidad y optativas, cursadas por la alumna o el alumno en los dos cursos de Bachillerato. En dicha nota media no se tendrá en cuenta la calificación obtenida en las enseñanzas de Religión.

3.- Batez besteko notak bi hamartar izango ditu, eta aurreko atalean aipatutako ikasgai guztien noten batez besteko aritmetikoa izango da. Datu akademikoak eta datu pertsonalak ikastetxeko idazkariak bermatuko ditu, eta ez dira onartuko batez besteko nota zenbakiz adierazita ez duten eta idazkariaren eskuko sinaduraren eta ikastetxeko zigiluaren bidez berretsita ez dauden inskripzioak.

3.- La nota media será la media aritmética de las notas del conjunto de materias a que se refiere el apartado anterior calculada con dos decimales. Los datos académicos y personales irán avalados por la o el Secretario del centro, no admitiéndose aquellas inscripciones en las que no conste la nota media expresada numéricamente y refrendada por la firma autógrafa de la o el Secretario y sello del Centro.

4. artikulua.- Urteko deialdia.

Artículo 4.- Convocatoria anual.

1.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak urtero deituko du Batxilergoko Sari Bereziak lortzeko proba, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Titularraren agindu bidez; eta sari kopurua ezarriko du, 2.1 artikuluan jasotakoaren arabera, bai eta diru kopurua ere. Horrez gainera, eskaerak aurkezteko epea zehaztuko da, bai eta proba non eta noiz egingo den eta zer organok prestatuko duen ere. Eskaera-eredua aginduari erantsiko zaio.

1.- El Departamento de Educación, Universidades e Investigación convocará anualmente la prueba para la obtención de los Premios Extraordinarios de Bachillerato mediante Orden de la Titular de la Consejería del Departamento de Educación, Universidades e Investigación, estableciendo el número de premios, según lo previsto en el artículo 2.1, y su dotación económica. Además se especificará el plazo de presentación de solicitudes, el lugar y fecha de realización de la prueba y el órgano responsable de la elaboración de la misma. El modelo de solicitud se adjuntará como anexo de la orden.

2.- Baldin eta Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak eskabidean akats edo okerren bat dagoela sumatzen badu, interesatuari agindeia egingo zaio, hamar eguneko epearen barruan akatsa zuzendu edo manuzko diren agiriak aurkez ditzan; halaber, ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, bere eskaerari dagokionez atzera egin duela ulertuko dela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluan ezartzen denarekin bat etorriz bideratuko den ebazpena eman ondoren.

2.- Si la Dirección de Innovación Educativa advirtiera en la solicitud presentada la existencia de algún defecto o inexactitud, se requerirá a la persona interesada para que en un plazo de 10 días subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida de su petición, previa resolución dictada de conformidad con lo establecido en el artículo 42 de la Ley de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

3.- Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, deialdiko parte-hartzaileek baimena ematen dute deialdi hau izapidetzean jasotako datu pertsonalak tratatu eta argitaratzeko. Datuok, bestalde, Batxilergoko Sari Berezia izeneko fitxategi batean sartuko dira, deialdi hau kudeatzeko, bai eta deialdira biltzen direnei deialdiaren garapenaren berri emateko ere. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza izango da fitxategiaren arduraduna. Datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezerezteko eta horien aurka egiteko eskubideak betetzeko, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara jo beharko da, honako helbide honetara, hain zuzen ere: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

3.- De conformidad con la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal y con la Ley 2/2004, de 25 de febrero, de Ficheros de Datos de Carácter Personal de Titularidad Pública y de Creación de la Agencia Vasca de Protección de Datos, los datos personales recogidos en la tramitación de la convocatoria de los premios, cuyo tratamiento y publicación es autorizado por los y las participantes en la misma, serán incluidos en un fichero denominado Premio Extraordinario de Bachillerato, cuyo objeto será gestionar la presente convocatoria, así como para informar a las personas concurrentes a dicha convocatoria de su desarrollo. La responsable de este fichero es la Dirección de Innovación Educativa. Los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición se podrán ejercer ante la Dirección de Innovación Educativa, dirigiéndose para ello a la siguiente dirección: calle Donostia-San Sebastián, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Era berean, deialdi honetara bildutako pertsonek baimena ematen diote Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari beste erakunde publiko batzuetan aurkeztutako dokumentuak egiazkoak diren frogatzeko.

Asimismo, las personas concurrentes a dicha convocatoria autorizan a la Dirección de Innovación Educativa a comprobar en otros organismos públicos la veracidad de los documentos presentados.

5. artikulua.- Probaren edukia.

Artículo 5.- Contenido de la prueba.

Proba euskaraz edo gaztelaniaz egin ahal izango da, parte-hartzaile bakoitzak zer erabakitzen duen. Ikasgai komunei buruzko zenbait ariketa egongo dira, eta, Batxilergoko bigarren mailan parte-hartzaile bakoitzak bere modalitatean egindako ikasgaiei dagokienez, gutxienez bi egongo dira, ikasleak aukeran izango dituenak.

La prueba, que podrá ser realizada en euskera o castellano, según la opción elegida por cada participante, constará de diferentes ejercicios sobre las materias comunes y al menos dos de las materias de modalidad que hayan sido cursadas como tales en el segundo curso de Bachillerato, elegidas por el alumno o la alumna.

Probaren urteko deialdiak probako ariketak zehaztuko ditu eta, horretarako, kontuan hartuko dira honako dekretu honetako eskumenak: 122/2010 Dekretuz aldatutako 23/2009 Dekretua, otsailaren 3koa, Batxilergoko curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena.

La convocatoria anual de la prueba, especificará los ejercicios de la misma, que tendrán en cuenta las competencias que figuran en el Decreto 23/2009, de 3 de febrero, modificado por el Decreto 122/2010, por el que se establece el currículo de Bachillerato y se implanta en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

6. artikulua.- Epaimahaia.

Artículo 6.- Tribunal.

1.- Proba egingo duen epaimahaia Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak izendatuko du, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko funtzionarioek eta irakasle funtzionarioek osatuko dute. Funtzionarioek ikuskatzaile-lanetan aritu beharko dute, eta irakasle funtzionarioek adituak izan beharko dute proba osatzen duten ikasgaietan.

1.- El Tribunal encargado de efectuar la prueba será designado por el Director de Innovación Educativa y estará constituido por funcionarios y funcionarias del Departamento de Educación, Universidades e Investigación que ejerzan la función inspectora y por profesorado funcionario especialista en las diversas materias que compongan la prueba.

2.- Epaimahaiko presidentetza ikuskatzaile-lanetan dihardutenen artean izendatuko da, eta epaimahaiko idazkaria antzinatasun txikiena duen irakaslea izango da.

2.- La presidencia del Tribunal será designada entre quienes ejerzan la función inspectora, y actuará como secretario o secretaria del Tribunal, el profesor o profesora de menor antigüedad en el cuerpo.

3.- Pertsona horiek izendatzeko, kontuan hartuko da 4/2005 Legeak, otsailaren 18koak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, 20.5 eta 6. artikuluetan xedatutakoa.

3.- En la designación de estas personas se tendrá en consideración lo establecido en el artículo 20.5 y 6 de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

4.- Epaimahaian lagundu eta parte hartzeagatiko ordainketak emango dira, 121/2006 Dekretuak, ekainaren 13koak, zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko dekretua hirugarren aldiz aldatzeko denak, jasotako irizpideei jarraiki.

4.- Se abonarán las asistencias por la participación y colaboración en este Tribunal de acuerdo con los criterios indicados en el Decreto 121/2006, de 13 de junio, de tercera modificación del decreto sobre indemnizaciones por razón de servicio.

7. artikulua.- Ebazpena.

Artículo 7.- Resolución.

1.- Ariketak osotasunean hartuta kalifikazio onena lortzen dutenek jasoko dute saria. Epaimahaiak sari-kopuru jakin bat proposatuko du, ez dena urteko deialdian adierazitakoa baino handiagoa izango, eta aurkeztu diren pertsona guztiak eta haien kalifikazioak jasoko ditu.

1.- Serán premiados o premiadas quienes obtengan mejor calificación en el conjunto de los ejercicios. El tribunal propondrá un número total de premios no superior al expresado en cada convocatoria anual e incluirá todas las personas presentadas con sus correspondientes calificaciones.

2.- Ebazpena Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan argitaratuko da deialdiaren aginduan ezarritako epean, behin-behineko zerrenda duela, eta bost egun balioduneko epea ezarriko da erreklamazioak egiteko, argitaratze-egunetik zenbatzen hasita.

2.- La Resolución con la lista provisional será publicada en las Delegaciones Territoriales de Educación en el plazo establecido en la orden de convocatoria, estableciéndose el periodo de reclamación en cinco días hábiles desde dicho día.

3.- Deialdia Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak ebatziko du, epaimahaiak proposatuta. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hiru hilabeteko epean ez bada ebazpenik jakinarazi, eskaerak ezetsitzat jo daitezke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 44.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

3.- La convocatoria será resuelta por el Director de Innovación Educativa, a propuesta del Tribunal. Si en el plazo máximo de tres meses, a contar desde el día de finalización del plazo de presentación de las solicitudes, no ha sido notificada dicha Resolución, las solicitudes podrán entenderse desestimadas, según lo dispuesto en el artículo 44.1 de la Ley de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

4.- Saritutako pertsonei Ebazpena jakinarazteaz gainera, Ebazpen hori ordezkaritzetako iragarki-oholetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko web-orrian jarriko da, zabalkunde osoa izan dezan.

4.- Sin perjuicio de la notificación de la Resolución a las personas premiadas, dicha Resolución con la lista definitiva se expondrá para su general conocimiento en los tablones de anuncios de las Delegaciones y en la página web del Departamento de Educación, Universidades e Investigación.

5.- Jakinarazitako Ebazpenaren aurka, edo ebazteko epea igarota berariazko ebazpenik eman ez bada, interesdunek gorako errekurtsoa jar dezakete, 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 114. artikuluan xedatutakoari jarraiki.

5.- Contra la Resolución que se notifique, o transcurrido el plazo para resolver sin que haya recaído resolución expresa, podrá interponerse por los interesados e interesadas recurso de alzada, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 114 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

8. artikulua.- Ondorioak eta egiaztagiria.

Artículo 8.- Efectos y certificación.

1.- Batxilergoko Sari Berezia jasotzen dutenek egiaztagiria eta 935,80 euro jasoko dituzte. Diru kopuru hori eguneratu ahalko da, urteko deialdiak hala badio, aurreko abenduko eta Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratutako urteko kontsumoko prezioen indizearen arabera. Gainera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak antolatzen duen bidaia-programan parte hartu ahalko dute, eta alemanezko, frantsesezko eta ingelesezko ikastaroak atzerrian egin ahalko dituzte, dagokion deialdian zehaztutakoaren arabera.

1.- Quienes obtengan el Premio Extraordinario de Bachillerato recibirán un Certificado acreditativo del mismo y una dotación económica personal de 935,80 euros. Esta dotación económica se podrá actualizar por la orden de convocatoria anual con el límite del Índice de Precios al Consumo Interanual de diciembre del año anterior publicado por el Instituto Nacional de Estadística. Además podrán participar en el programa de viajes que organiza el Departamento de Educación, Universidades e Investigación para la realización de cursos de alemán, francés e inglés en el extranjero, conforme se establezca en la correspondiente convocatoria.

2.- Sari Berezia jaso dutenek, beharrezko inskripzioa egin ondoren, dagokion Sari Nazionalean parte hartzeko aukera izango dute.

2.- La obtención del Premio Extraordinario dará opción, previa inscripción, a concurrir al correspondiente Premio Nacional.

3.- Sari Berezia lortu izana ikaslearen ikasketa-espedientean eta ikasketen historialean jasoko da, diligentzia bidez, eta ikasleak probaren inskripzioa egin duen ikastetxeko idazkariak egingo du. Orobat egingo da ikasleak Sari Nazionala lortuko balu.

3.- La obtención del Premio Extraordinario se anotará mediante diligencia, por la o el Secretario del centro en el que se hubiese inscrito para la prueba el alumno o la alumna, en el expediente académico y en el historial académico del alumno o alumna. De la misma forma, se procederá cuando el alumno o la alumna obtenga Premio Nacional.

XEDAPEN GEHIGARRIA

DISPOSICIÓN ADICIONAL

Dekretu hau, dekretuan bertan aurreikusitakoaz gainera, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko VI. tituluan ezarritakoaren arabera arautuko da.

Este Decreto, además de lo previsto en el mismo, se regirá por lo establecido en el Título VI del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre.

AZKEN XEDAPENA

DISPOSICIÓN FINAL

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean Dekretu hau.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko martxoaren 15ean.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 15 de marzo de 2011.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

La Consejera de Educación, Universidades e Investigación,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común