Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

27. zk., 2011ko otsailaren 9a, asteazkena

N.º 27, miércoles 9 de febrero de 2011


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
Empleo y Asuntos Sociales
673
673

4/2011 DEKRETUA, urtarrilaren 18koa, Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzkoa.

DECRETO 4/2011, de 18 de enero, de las Ayudas de Emergencia Social.

Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen helburu nagusia, Zioen Azalpenean dioen bezala, sistema sendo bat egituratzea da, krisi-egoeretan sendotasuna bermatzeko, azken urteotan ikusi den premien bilakaerara ondo egokitutako sistema bat. Aurreko ereduaren esparruan pobrezia-tasei eusteko eta fenomenoaren modurik muturrekoenak eraginkortasunez prebenitzeko gai izan zen balantze positiboa onartu arren, ezinbestekotzat hartzen du politika publikoen ahaleginak berrorientatzea, bilakaera horren ezaugarri kualitatiboak ezarri dituzten hainbat joera kontuan izanik, bereziki pobreziaren feminizazioa -guraso bakarreko egoerekin zuzenean lotua- eta, beharbada garrantzi handiagoarekin haren egitura-profila dela medio, soldata-maila baxuei lotutako pobrezia.

La Ley 18/2008, de 23 de diciembre, para la Garantía de Ingresos y para la Inclusión Social tiene por principal objetivo, como indica expresamente en su Exposición de Motivos, estructurar un sistema sólido, susceptible de garantizar su fortaleza en las situaciones de crisis y bien adaptado a la evolución de las necesidades observada en los últimos años. Aun reconociendo el balance positivo que, en el marco del modelo anterior, fue capaz de contener las tasas de pobreza y de prevenir con eficacia las formas más extremas del fenómeno, considera indispensable reorientar los esfuerzos de las políticas públicas, teniendo presentes ciertas tendencias que han venido determinando las características cualitativas de esta evolución, en particular, la feminización de la pobreza -en clara relación con las situaciones de monoparentalidad- y, quizá con mayor calado debido a su perfil estructural, la pobreza asociada a bajos niveles salariales.

Helburu hori lortzeko eta ekintza publikoa eremu horretan biztanleen benetako premietara egokitzeko, testuak indarrean jartzen du Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistema, eta bi funtsezko osagai esleitzen dizkio: prestazio ekonomikoak eta gizarteratzera eta laneratzera bideratutako tresnak. Lehenengoen artean ere, argi eta garbi bereizitako bi kategoria ezartzen ditu: eskubideko diru-prestazioak -diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria- eta subentzio-erako diru-laguntzak.

Con vistas a alcanzar este objetivo y de adaptar la acción pública en este campo a las necesidades reales de la población, el texto otorga carta de naturaleza al Sistema Vasco de Garantía de Ingresos e Inclusión Social y le atribuye dos componentes esenciales: las prestaciones económicas y los instrumentos orientados a la inclusión social y laboral. Entre las primeras, a su vez, distingue dos categorías claramente diferenciadas: las prestaciones económicas de derecho -Renta de Garantía de Ingresos y Prestación Complementaria de Vivienda- y las ayudas económicas subvencionales -Ayudas de Emergencia Social-.

Ildo horretatik, Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeak prestazio ekonomiko osagarrien sistema egonkor bat eratu nahi du, hain zuzen ere, diru-sarrerak bermatzeko errenten onuradunek etxebizitzaren egiturazko gastuekin zerikusia duten gastuei aurre egiteko modua izan dezaten. Hori hala eginda, gizarte-larrialdietarako laguntzak aldizkakoak ez diren gastuak ordaintzeko erabiltzeko modua egongo litzateke, eta egiturazkoa den arazo bati, behin-behingoz behintzat, erantzun egonkorra emango litzaioke, gaiari modu integralagoan heltzen zaion arte. Hori etxebizitzaren arloko politika publiko baten bidez egin beharko litzateke, lotura zuzena baitu horrek babes sozialaren helburuekin.

En este sentido, la Ley 18/2008, de 23 de diciembre, para la Garantía de Ingresos y para la Inclusión Social pretende articular un sistema estable de prestaciones económicas complementarias que permita afrontar los gastos estructurales relacionados con la vivienda a las personas beneficiarias de rentas de garantía de ingresos, lo que, a su vez, hará posible una reorientación de las ayudas de emergencia social hacia la cobertura de gastos no periódicos, aportando así una respuesta estable, aunque transitoria, a un problema de naturaleza estructural, hasta que puedan ser susceptibles de un abordaje más integral desde una política pública de vivienda, estrechamente vinculada a objetivos de protección social.

Helburu horrek bere isla izan du, etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriari buruzko urtarrilaren 12ko 2/210 Dekretua onartu delako. Aipatutako prestazioaren helburua premia handiena dutenek -hau da, diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak direnek- etxebizitza lor dezaten laguntzea da. Beraz, orain arte gizarte-larrialdietarako laguntzen bidez estaltzen ziren premietako batzuk aurrerantzean prestazio honekin bideratuko dira, baina alde nabarmen bat egongo da, hemendik aurrera laguntza hori jasotzeko eskubidea izango baita. Horrekin batera, alde onetako bat da testuinguru egokia sortuko dela gizarte-larrialdietarako laguntzak aldizkakoak ez diren laguntza bihurtzeko.

Este objetivo ha tenido un especial reflejo con la aprobación del Decreto 2/2010, de 12 de enero, de la prestación complementaria de vivienda, prestación cuya finalidad es facilitar a las personas más necesitadas -es decir, a las titulares de la renta de garantía de ingresos- el acceso a la vivienda. Esta prestación pasa así a dar cobertura a buena parte de las necesidades cubiertas hasta la fecha por las ayudas de emergencia social, con la sustancial diferencia de que se constituye en un derecho; su introducción ha tenido, además, la virtualidad de crear el contexto adecuado para devolver a las ayudas de emergencia social su carácter no periódico.

Era berean, azken urte hauetan Europa osoan bizi izan dugun krisialdi sakona gorabehera, ez da, inola ere, baztertu, gizarteratzeko modurik onena enplegua dela pentsatuz, lan-merkatuan sartzea -nahiz eta soldata apaleko lanpostua izan- erakargarri bihurtuko duen eredu bat ezartzea, hori baita, bestalde, Enpleguaren Estrategia Europarrak gizartearen kohesioa eta laneratzea lortzeko jarraibideetan eskatzen duena.

Así mismo, a pesar de la profunda crisis vivida en los últimos años en toda Europa, no se renuncia, de ninguna manera, a implantar un modelo que, considerando el empleo como la mejor vía de inclusión, consiga hacer atractiva la incorporación al mercado laboral incluso para acceder a un empleo de bajo nivel salarial, en cumplimiento, por otra parte, de las directrices que en materia de cohesión social y acceso al mercado de trabajo se derivan de la Estrategia Europea de Empleo.

I. kapituluak xedapen orokorrak biltzen ditu, eta prestazioa definitzen duten elementuak, prestazioaren xedea, definizioa, izaera, prestazio horren xede diren estalduraren gastu espezifikoak, ezaugarriak, prestazioaren xede diren pertsonak, horien betebeharrak eta etxebizitza berean bizi diren, baina bizikidetza-unitate bera osatzen ez dutenek aldi berean beste diru-laguntza batzuk jasotzeko aukera, ezartzen ditu. Horri dagokionez, Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearekin bat etorriz, ezarri da gehienez ere bi bizikidetza-unitatek eska ditzaketela Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren prestazioak, gizarte-larrialdietarako laguntzak barne, eta lehentasuna emango zaie sistemaren zuzenbideko prestazioak (DBE eta EPO, esaterako) jasotzeari.

El Capítulo I recoge las disposiciones generales y establece los elementos definitorios de la prestación, el objeto, la definición, la naturaleza, los gastos específicos a cuya cobertura va dirigida, las características de la prestación, las personas a las que se dirige, sus obligaciones y la posibilidad de concurrencia en la percepción de entre quienes conviven en el mismo domicilio sin formar parte de la misma unidad de convivencia. En este aspecto, de forma coherente con la Ley 18/2008, de 23 de diciembre, para la Garantía de Ingresos y para la Inclusión Social, se establece en un límite máximo de dos unidades de convivencia las que pueden solicitar prestaciones del Sistema Vasco de Garantía de Ingresos, incluidas las ayudas de emergencia social, otorgando prioridad a la percepción de las prestaciones de derecho del sistema, como son la RGI o la PCV.

II. kapituluak diru-laguntza horren ekonomia-araubidea definitzen du, eta bereziki kontuan hartzen du baliabide eta ondare konputagarriak, laguntzen gehieneko zenbatekoak (urtero zehaztuko dira agindu bidez) eta laguntza horiek emateko mugak zehaztea. Laguntzaren egiazko zenbatekoari dagokionez, Dekretuaren testuak biltzen du Udal eskudun bakoitzak honako betebehar hau duela: urteko aginduaren arabera, kontzeptu bakoitzarengatik eman daitekeen gehieneko zenbatekoa eskatzaile guztien eskaerari modu berean erantzuteko Udalaren ustez nahikoa den ehuneko negatiboan murriztea, betiere dauden aurrekontu-baliabideak kontuan hartuta.

El Capítulo II define el régimen económico de esta ayuda económica subvencional, con una especial consideración hacia la determinación de los recursos y el patrimonio computables, las cuantías máximas de las ayudas, que se determinarán anualmente mediante orden, así como los límites para la concesión. En cuanto a la cuantía efectiva de la ayuda, el texto del Decreto recoge el deber de cada Ayuntamiento competente de aminorar, teniendo en cuenta las disponibilidades presupuestarias existentes, la cuantía máxima concesible para cada concepto según la orden anual, en el porcentaje negativo que considere suficiente el Ayuntamiento para dar cobertura por igual a la demanda de todas las personas solicitantes.

Nolanahi ere, Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeak agintzen duena kontuan hartuta, gizarte-larrialdietarako laguntzen emakida eta zenbatekoak baldintzatzen dituzten mugak ezartzen dira. Zehazkiago, berariaz xedatzen denez, laguntzak etxebizitza edo ohiko bizitokia erosteko eskatu diren kredituen interesetatik eta amortizaziotik eratorritako gastuak ordaintzeko direnean, kontzeptu horretarako gizarte-larrialdietarako laguntzak jasotzeko gehieneko denboraldia ez da hamabi hilabetetik gorakoa izango bizikidetza-unitatea dagoen denboraldi osoan edo etxebizitza beraren edo ohiko alojamenduaren gainean eskatutako kreditua ordaintzeko. Muga horiek ez zaizkie aplikatuko zahartzeagatiko pentsiodunei.

En todo caso, atendiendo a lo que manda la Ley 18/2008, de 23 de diciembre, para la Garantía de Ingresos y para la Inclusión Social, se establecen los límites que condicionan la concesión de las ayudas de emergencia social y el cómputo de sus cuantías. En particular, se determina expresamente que cuando las ayudas se destinen a la cobertura de gastos derivados de intereses y de amortización de créditos contraídos para la adquisición de la vivienda o alojamiento habitual, el período de tiempo máximo para la percepción de ayudas de emergencia social para este concepto no podrá exceder de doce meses, como suma total durante todo el período de existencia de la unidad de convivencia o para el abono de un crédito sobre la misma vivienda o alojamiento habitual. Estos límites no operan para las personas pensionistas por vejez.

III. kapituluan prestazioa onartzeari buruzko oro biltzen da, baita eskabidea aurkezteko modua eta tokia -eskatzailea bizi deneko udalerria-, behar den dokumentazioa, prozeduraren argibideak, eskatzaileen eta horien bizikidetza-unitateen edo laguntzaren onuradun izan daitezkeen baliabideen egiaztapena eta laguntzaren ebazpena, laguntza ematea eta ordaintzea, gastuen justifikazioa eta aldizkako berrikuspenak ere. Dekretuak ezartzen du premia-egoera -gutxienez- sei hilean behin berrikusi behar dela.

El Capítulo III recoge lo relativo al reconocimiento de la prestación, forma y lugar de presentación de la solicitud -el municipio de residencia de la persona solicitante-, la documentación necesaria, la instrucción del procedimiento, la comprobación de los recursos de las personas solicitantes y sus unidades de convivencia o quienes puedan beneficiarse de la concesión de la ayuda, así como la resolución, concesión, pago, justificación de gastos y revisiones periódicas. El Decreto establece la obligatoriedad de una revisión de la situación de necesidad con una periodicidad de al menos, una vez cada seis meses.

IV. kapituluan jaso behar ez ziren prestazioak itzultzeko prozedura aipatzen da; V. kapituluan, aldiz, prozedurari buruzko arau komunak arautzen dira, eta honako hau ezartzen da: gizarte-larrialdietarako laguntzen eskatzaileei edo onuradunei, horien bizikidetza-unitateko gainerako kideei eta prestazioaz balia litezkeen gainerako pertsonei dagokienez Euskal Administrazio Publiko eskudunek eska litzaketen datu eta txosten guztiak Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legean ezarritako prestazioak lortzeko baldintzak eta betebeharrak betetzen ote diren egiaztatzeko nahitaezkoak direnetara mugatuko dira. Horretaz gain, adierazten da Euskal Administrazio Publikoek isilpean gordeko dituztela espedienteak izapidetzeko eskuratutako datuak.

El Capítulo IV hace referencia al procedimiento de reintegro de las prestaciones indebidamente percibidas y el Capítulo V regula las normas comunes de procedimiento, estableciendo que todos los datos e informes que, con relación a personas solicitantes o beneficiarias de las ayudas de emergencia social, a las demás personas miembros de su unidad de convivencia y a las demás personas que pudieran beneficiarse de la prestación, pudieran ser requeridos o solicitados por las Administraciones Públicas Vascas competentes se limitarán a los que resulten imprescindibles para la comprobación del cumplimiento de los requisitos de acceso a las prestaciones y de las obligaciones establecidos en la Ley 18/2008, de 23 de diciembre, para la Garantía de Ingresos y para la Inclusión Social y en el presente Decreto. Además, se señala que las Administraciones Públicas Vascas garantizarán la confidencialidad de los datos obtenidos en la tramitación de los expedientes.

VI. kapituluan finantziazioa eta laguntza hauetan eskumena duten administrazioen arteko diru-transferentziak aipatzen dira. Atal hau bereziki garrantzitsua da tokiko erakundeek izapidetzen eta Jaurlaritzak finantzatzen dituen laguntzei dagokienez. Ildo horretatik, esan behar da, Euskal Autonomia Erkidegoan ematen diren prestazioak eta zerbitzuak bateratzeko, Administrazio Publiko guztiek ahalegin handia egin behar dutela udalerriek, beren nahitaezko autonomia errespetatuz, prestazio horren kudeaketari dagokionez erantzun koherentea eta elkartua eman diezaieten herritarrei, eta horretarako baliagarria izango da dekretu honetan eta Eusko Jaurlaritzak argitaratzen dituen urteko aginduetan ezarritakoa.

El Capítulo VI se refiere a la financiación y a las transferencias de dinero entre las administraciones competentes en estas ayudas. Se trata de un apartado especialmente relevante en unas ayudas que son tramitadas por las entidades locales y financiadas por el Gobierno. En este sentido cabe señalar el importante esfuerzo que todas las Administraciones Públicas, en aras a la armonización de las prestaciones y servicios que se prestan en la Comunidad Autónoma de Euskadi, deben realizar para que los distintos municipios, respetando su necesaria autonomía, ofrezcan a la ciudadanía una respuesta coherente y armonizada en la gestión de esta prestación, debiendo servir para ello lo establecido en el presente Decreto y en las órdenes anuales que publica el Gobierno Vasco.

Dekretu honen Xedapen Osagarri Bakarrean honako hau ezartzen du Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen VII. Tituluan biltzen den arau-hauste eta zehapenen araubideari dagokionez: Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuaren VII. kapituluan aurreikusitako zehapen-prozedura aplikatuko da, gizarte-larrialdietarako laguntzen kasuan izan ezik; kasu horretan prozedura abiarazteko, izapidetzeko eta ebazteko eskumena duen administrazioa dagokion udala izango baita.

En su Disposición Adicional Única, el Decreto establece, en relación al régimen de infracciones y sanciones contenido en el Título VII de la Ley 18/2008, de 23 de diciembre, para la Garantía de Ingresos y para la Inclusión Social, que será de aplicación el procedimiento sancionador previsto en el Capítulo VII del Decreto 147/2010, de 25 de mayo, de Renta de Garantía de Ingresos, con la salvedad de que en el caso de las ayudas de emergencia social, la administración competente para el inicio, tramitación y resolución del procedimiento es el ayuntamiento correspondiente.

Xedapen Iragankorrean ezartzen da Gizarte Zerbitzuei buruzko Informazioaren Euskal Sistema martxan egon arte, udalen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko informazioa euskarri informatiko estandarizatu bidez emango dela, gizarteratzeko eta diru-sarrerak bermatzeko alorrean eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren Sailak ezartzen duen bezala, betiere datuen edukiei buruz artikuluetan aipatzen diren baldintzak betez. Udalei diruz laguntzen dien baina Jaurlaritzak zuzenean izapidetzen ez duen prestazio batean Jaurlaritzak datuak eskuragarri izatea funtsezko pieza bat da Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemak laguntza horren kontrol egokia eta erantzukidetasunean oinarritutako iraunkortasuna izan dezan, bestela, Sistemaren aginte-ekintza itsu-itsuan egiten da eta zalantza askorekin, eta horrek zailtasunak ekarriko dizkie parte hartzen duten Administrazio Publiko guztiei, baita laguntza horiek jasotzen dituzten herritarrei ere.

En la Disposición Transitoria se establece que en tanto no se encuentre operativo el Sistema Vasco de Información sobre Servicios Sociales, la información entre los ayuntamientos y el Gobierno Vasco será transmitida mediante soporte informático estandarizado, en la forma en que determine el Departamento del Gobierno Vasco competente en materia de garantía de ingresos y de inclusión social, cumpliendo los requisitos mencionados en el articulado en lo referente a los contenidos de los datos. La disponibilidad de datos por parte del Gobierno en una prestación que subvenciona a los ayuntamientos, pero que no tramita directamente, es una pieza fundamental para conseguir un buen control y sostenibilidad corresponsable de esta ayuda del Sistema Vasco de Garantía de Ingresos, de lo contrario, la acción de gobierno del Sistema se produce a ciegas y con un alto grado de incertidumbre que redunda en dificultades para todas las Administraciones Públicas intervinientes y la propia ciudadanía perceptora de las ayudas.

Dekretu honen asmoa zera da, gizarte-larrialdietarako laguntza iraunkorrak, esku hartzen duten Administrazio Publiko guztiek modu arduratsuan kudeatzen dituztenak eta aldizkakoak ez diren premia-egoeretarako diru-laguntzen zeregina behar bezala betetzen dutenak garatzea, eta ahal den neurrian, ahalegina eginez sakontasun handieneko premia-egoerak Sistemaren zuzenbideko prestazioen bitartez, hau da, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren eta Etxebizitza Gastuetarako Prestazio Osagarriaren bitartez estal daitezen. Udaletako esku-hartze sozialeko profesionalen eskutan dagoen lanerako tresna eraginkorrak izango diren laguntzak, premia-txosten zorrotzetara lotuak eta ematerakoan automastimoetatik aldenduta daudenak eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren gainerako prestazioen zenbateko txikiagoa dutenen osagarri huts bihurtu direnak.

Este Decreto pretende desarrollar unas ayudas de emergencia social sostenibles, gestionadas corresponsablemente por todas las Administraciones Públicas intervinientes y que cumplan adecuadamente su papel de ayudas subvencionales para situaciones de necesidades no periódicas intentando en la medida de lo posible que las situaciones de necesidad de mayor profundidad sean cubiertas a través de las prestaciones de derecho del Sistema, como son la Renta de Garantía de Ingresos y la Prestación Complementaria de Vivienda. Unas ayudas que sean una herramienta eficaz de trabajo en manos de las personas profesionales de la intervención social en los ayuntamientos, sujetas a informes de necesidad rigurosos y alejadas de automatismos en su concesión, convertidas en meros complementos de menor cuantía del resto de prestaciones del Sistema Vasco de Garantía de Ingresos.

Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta, Gizarteratzeko Erakunde arteko Batzordeak eta Gizarteratzeko Euskal Kontseiluak esateko zer zuten entzunda, gaiari buruzko nahitaezko txostenak emanda, eta Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, 2011ko urtarrilaren 18an egindako Bilkuran Jaurlaritzaren Kontseiluak aztertuta eta onartuta, honako hau

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Empleo y Asuntos Sociales, oídas la Comisión Interinstitucional para la Inclusión Social y el Consejo Vasco para la Inclusión Social, emitidos los informes preceptivos por razón de la materia, y de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 18 de enero de 2011,

XEDATU DUT:

DISPONGO:

I. KAPITULUA

CAPÍTULO I

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.- Xedea.

Artículo 1.- Objeto.

1.- Dekretu honen xedea Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeak ezarritako gizarte-larrialdietarako laguntzak eta prestazio ekonomikoak arautzea da, laguntza horietan sartu behar diren kontzeptuak eta Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde osoan emateko baldintzak zehaztuz.

1.- Es objeto del presente Decreto la regulación de las ayudas de emergencia social, prestaciones económicas establecidas por la Ley 18/2008, de 23 de diciembre, para la Garantía de Ingresos y para la Inclusión Social, determinando los conceptos que deben integrarse en dichas ayudas y los requisitos para su concesión en todo el territorio de la Comunidad Autónoma del Euskadi.

2.- Laguntza horiek emateko baldintzek eta aplikatzeko prozedurek aipatutako Legean, dekretu honetan eta hori garatzeko ematen diren xedapenetan xedatutakoari jarraituko diote.

2.- Los requisitos para la concesión de estas ayudas y los procedimientos para su aplicación se regirán por lo dispuesto en la mencionada Ley, en el presente Decreto y en las disposiciones que se dicten para su desarrollo.

Aurrekoa gorabehera, bizikidetza-unitatearen eta etxebizitzaren edo bizitokiaren kontzeptuei dagokienez, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuaren 5. eta 6. artikuluetan, hurrenez hurren, ezartzen dena hartuko da kontuan.

No obstante lo anterior, en lo relativo a los conceptos de unidad de convivencia y de vivienda o alojamiento, se estará a lo dispuesto, respectivamente, en los artículos 5 y 6 del Decreto 147/2010, de 25 de mayo, de Renta de Garantía de Ingresos.

2. artikulua.- Definizioa eta ezaugarriak.

Artículo 2.- Definición y naturaleza.

1.- Gizarte-larrialdietarako laguntzak aldian-aldian emango ez diren prestazio ekonomikoak dira, eta haien hartzaileak hauek izango dira: gizarte-bazterkeriaren egoerak prebenitzeko, saihesteko edo leuntzeko beharrezko diren gastu espezifikoei -ohikoak zein apartekoak- aurre egiteko behar beste baliabide ez duten pertsonak.

1.- Las ayudas de emergencia social son prestaciones no periódicas, de naturaleza económica, destinadas a aquellas personas, integradas en una unidad de convivencia cuyos recursos resulten insuficientes para hacer frente a gastos específicos, de carácter ordinario o extraordinario, necesarios para prevenir, evitar o paliar situaciones de exclusión social.

2.- Gizarte-larrialdietarako laguntzak diru-laguntzatzat hartuko dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan helburu horretarako kreditua ezarrita egotearen baitan egongo da horiek ematea ala ez. Aurrekoa bazter utzi gabe, Eusko Jaurlaritzak eta Udalek, administrazio publiko eskudunak diren aldetik, laguntza horiekin lotutako gastuei aurre egiteko behar adinako zenbatekoak esleituko dituzte urtero.

2.- Las ayudas de emergencia social tendrán naturaleza subvencional, quedando su concesión sujeta a la existencia de crédito consignado para esa finalidad en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi. Sin perjuicio de lo anterior, el Gobierno Vasco y los Ayuntamientos, en su calidad de administraciones públicas competentes, consignarán con carácter anual las cantidades suficientes para hacer frente a los gastos relacionados con las mismas.

3. artikulua.- Berariazko gastuak.

Artículo 3.- Gastos específicos.

Aurreko artikuluaren 1. paragrafoan aurreikusitakoaren ondorioetarako, honako gastu hauek hartuko dira gastu espezifikotzat, ohiko edo aparteko gastutzat, gizarte-bazterkeriaren egoerak prebenitzeko, saihesteko edo arintzeko gastutzat, besteak beste:

A los efectos de lo previsto en el párrafo 1 del artículo anterior, tendrán la consideración de gastos específicos, de carácter ordinario o extraordinario, necesarios para prevenir, evitar o paliar situaciones de exclusión social, en todo caso, los siguientes gastos:

a) Ohiko etxebizitza edo alojamendua eduki eta mantendu ahal izateko beharrezkoak diren gastuak; horren barruan sartuko dira:

a) Gastos necesarios para el disfrute y mantenimiento de la vivienda o alojamiento habitual, incluyendo:

1) Alokairu-gastuak.

1) Gastos de alquiler.

2) Gizarte-larrialdian egon aurretik etxebizitza edo bizitokia erostearen ondorioz hartutako kredituen interesek eta amortizazioak eragindako gastuak.

2) Gastos derivados de intereses y de amortización de créditos contraídos con anterioridad a la situación de emergencia social como consecuencia de la adquisición de una vivienda o alojamiento.

3) Energia, ura, estolderia eta zaborretarako gastuak, baita ondasun higiezinen gaineko zergari dagozkionak ere, ondasunak landa- zein hiri-eremukoak izan.

3) Gastos de energía, agua, alcantarillado, basuras, así como los correspondientes al impuesto sobre bienes inmuebles de naturaleza urbana y rústica.

4) Etxebizitzaren edo ohiko bizitokiaren bizigarritasunerako eta oinarrizko ekipamendurako beharrezko gastuak. Honako hauek hartzen dira mota horretako gastutzat:

4) Gastos necesarios para la habitabilidad y el equipamiento básico de la vivienda o alojamiento habitual, considerándose como tales los siguientes:

- Altzari-gastuak.

- Gastos de mobiliario.

- «Linea zuria» izeneko etxetresna elektrikoen gastuak.

- Gastos de electrodomésticos de la denominada «línea blanca».

- Etxebizitza egokitzeko edo konpontzeko gastuak.

- Gastos de adaptación o reparación de la vivienda.

- Etxebizitzako oinarrizko instalazioen gastuak.

- Gastos de instalaciones básicas en la vivienda.

b) Bizikidetza-unitateko kide batek edo gehiagok dituzten oinarrizko premiei buruzko gastuak, esate baterako: jantziak, hezkuntza eta prestakuntzakoak eta osasun-arretakoak, betiere sistema publikoek gastu horiek estaltzen ez dituztenean.

b) Gastos relativos a las necesidades primarias de una o más personas miembros de la unidad de convivencia, tales como vestido, educación y formación y atención sanitaria, no cubiertas por los diferentes sistemas públicos.

c) Aurretiko zorpetzeko gastuak, a) eta b) idatz-zatietan aipatutako gastu-kontzepturen batean sortuak, edo bizitzaren oinarrizko beste premia batzuei aurre egiteko gastuetarako.

c) Gastos de endeudamiento previo originados por alguno de los conceptos de gasto señalados en los apartados a) y b) o por la realización de gastos necesarios para atender otras necesidades básicas de la vida.

4. artikulua.- Ezaugarriak.

Artículo 4.- Características.

1.- Gizarte-larrialdietarako laguntzak helburu jakin baterako dira; beraz, helburu horretarako baino ezin dira erabili.

1.- Las ayudas de emergencia social tienen carácter finalista, debiendo destinarse únicamente al objeto para el que hayan sido concedidas.

2.- Gizarte-larrialdietarako laguntzak subsidiarioak dira eta, hala badagokio, indarreko legerian aurreikusten diren eta onuradunak edo haren bizikidetza-unitateko edozein kidek nahiz, hala badagokio, etxebizitza edo bizitoki berean bizi diren beste pertsona batzuek jaso ditzaketen eduki ekonomikoko edozein motatako gizarte-baliabide eta -prestazioen osagarriak dira.

2.- Las ayudas de emergencia social tienen carácter subsidiario y, en su caso, complementario de todo tipo de recursos y prestaciones sociales de contenido económico previstos en la legislación vigente que pudieran corresponder a la persona beneficiaria o a cualquiera de las personas miembros de su unidad de convivencia así como, en su caso, a otras personas residentes en la misma vivienda o alojamiento.

3.- Alokairu-gastuak ordaintzeko aurreikusitako gizarte-larrialdietarako laguntzak ez dira bateragarriak diru-sarrerak bermatzeko errentaren edozein modalitaterekin.

3.- Las ayudas de emergencia social previstas para la cobertura de los gastos de alquiler son incompatibles con la renta de garantía de ingresos en cualquiera de sus modalidades.

Halaber, ez dira bateragarriak izango Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriarekin Dekretu honetako 3. artikuluaren a) idatz-zatian aipatzen diren gastuak, hots, etxebizitzaren gastuak ordaintzera bideratutako gizarte-larrialdietarako laguntzak.

Igualmente, serán incompatibles con la prestación complementaria de vivienda las ayudas de emergencia social dirigidas a cubrir los gastos de la vivienda citados en el apartado a) del artículo 3 del presente Decreto.

4.- Gizarte-larrialdietarako laguntzak ezin dira eskuz aldatu, eta, beraz, ezin izango dira:

4.- Las ayudas de emergencia social son intransferibles y, por tanto, no podrán:

a) Obligazioen berme gisa eskaini.

a) Ofrecerse en garantía de obligaciones.

b) Lagatu, ez osorik, ezta partzialki ere.

b) Ser objeto de cesión total o parcial.

c) Konpentsatu edo deskontatu, jaso behar ez ziren prestazioak itzultzeko izan ezik, betiere Dekretu honetako IV. kapituluan aurreikusitako baldintzen arabera.

c) Ser objeto de compensación o descuento, salvo para el reintegro de las prestaciones indebidamente percibidas, en los términos previstos en el Capítulo IV del presente Decreto.

d) Atxiki edo bahitu, aplikatzekoak diren Estatuko lege orokorretan aurreikusitako kasuetan eta mugekin izan ezik.

d) Ser objeto de retención o embargo, salvo en los supuestos y con los límites previstos en la legislación general del Estado que resulte de aplicación.

5. artikulua.- Onuradunak.

Artículo 5.- Personas beneficiarias.

1.- Gizarte-larrialdietarako laguntzak jasotzeko, Dekretu honetan aurreikusitako baldintzetan, honako baldintza hauek bete behar dira:

1.- Podrán ser beneficiarias de las ayudas de emergencia social, en las condiciones previstas en el presente Decreto, aquellas personas que reúnan los siguientes requisitos:

a) Laguntza eskatzen den udalerrian erroldatuta egotea eta bertan benetan bizitzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan benetan bizitzea, eskabidea aurkeztu baino sei hilabete lehenagotik gutxienez.

a) Estar empadronadas y tener la residencia efectiva en el municipio en el que se solicita la ayuda y haber estado empadronadas y tener la residencia efectiva en cualquier municipio de la Comunidad Autónoma de Euskadi al menos con seis meses de antelación a la fecha de presentación de la solicitud.

Gutxieneko epe hori bete ezean, eskatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta eta bertan benetan bizi izandakoak izango dira bost urtez jarraian aurreko hamar urteen barruan.

Si no se cumple ese período mínimo previo, deberán haber estado empadronadas y haber tenido la residencia efectiva en cualquier municipio de la Comunidad Autónoma de Euskadi durante cinco años continuados de los diez inmediatamente anteriores.

Idatz-zati honetan aurreikusitako baldintzak, hots, erroldarena eta bertan benetan bizi izatearena, ez zaizkie exijituko maiatzaren 27ko 8/1994 Euskal Autonomia Erkidegoz kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeekiko harremanei buruzko Legearen 11.1 artikuluak aipatzen dituen euskal gizataldeei, betiere artikulu horretan aurreikusitako gainerako baldintzak betetzen badituzte.

Los requisitos de empadronamiento y residencia efectiva previstos en el presente apartado no serán exigibles a las personas miembros de las colectividades vascas a que se refiere el artículo 11.1 de la Ley 8/1994, de 27 de mayo, de Relaciones con las colectividades y centros vascos en el exterior de la Comunidad Autónoma de Euskadi, siempre y cuando cumplan los demás requisitos previstos en dicho artículo.

b) Gutxienez eskabidea aurkeztu baino urtebete lehenago sortutako bizikidetza-unitatea izatea, eta epe hori bete behar izatea honako hauentzat geratuko da salbuetsita:

b) Constituir una unidad de convivencia como mínimo con un año de antelación a la fecha de presentación de la solicitud, quedando exceptuado el cumplimiento de dicho plazo en los siguientes supuestos:

1) Adingabeak ekonomikoki beren kargura dituztenentzat.

1) Quienes tuviesen económicamente a su cargo a personas menores de edad.

2) Ezkontza bidez edo horren antzeko harreman iraunkor baten bidez bizikidetza-unitate berri bat osatzen dutenentzat.

2) Quienes constituyeran una nueva unidad de convivencia por matrimonio u otra forma de relación permanente análoga a la conyugal.

3) Bizikidetza-unitate berri bat osatzen dutenentzat banantze, dibortzio edo ezkontza-deuseztasun bidez, izatezko loturaren desegite bidez edo bikoteko kideetako bat hil delako, betiere unitate berria aurreko bizikidetza-unitateko kideek soilik osatzen badute.

3) Quienes constituyeran una nueva unidad de convivencia por separación, divorcio o nulidad matrimonial, por disolución de la unión de hecho o por fallecimiento de una de las personas miembros de la pareja, siempre que la nueva unidad esté exclusivamente constituida por personas integrantes de la unidad de convivencia anterior.

4) Bizikidetza-unitate berri bat osatzen dutenentzat, beren aitaren eta amaren, tutoreen edo legezko ordezkarien heriotzagatik edo behin betiko sartu dituztelako izaera sozial, sanitario edo soziosanitarioko abegi-zerbitzu batean edo espetxe batean.

4) Quienes constituyeran una nueva unidad de convivencia por fallecimiento o por ingreso definitivo en un servicio residencial de carácter social, sanitario o sociosanitario o en un centro penitenciario del padre y madre, o personas tutoras o representantes legales.

5) Bizikidetza-unitate berri bat osatzen dutenentzat ohiko etxebizitza utzi egin behar izan dutelako etxeko edo familia barruko indarkeriaren biktimak izan direlako, betiere unitate berria aurreko bizikidetza-unitateko kideek soilik osatzen badute.

5) Quienes constituyeran una nueva unidad de convivencia por haberse visto obligadas a abandonar su domicilio habitual por haber sido víctimas de violencia doméstica o intrafamiliar, siempre que la nueva unidad esté exclusivamente constituida por personas integrantes de la unidad de convivencia anterior.

6) 18 urte baino gutxiago izan eta artikulu honetako d) idatz-zatian azaltzen diren egoeretakoren batean daudenentzat.

6) Quienes, siendo menores de 18 años, se encuentren en alguna de las situaciones contempladas en el apartado d) del presente artículo.

7) Kotizaziopeko edo kotizaziorik gabeko zahartzaroko, baliaezintasuneko edo alarguntzako pentsioen onuradunek osatutako bizikidetza-unitate berria osatzen dutenek bikotekidearekin edo senar-emazteen pareko harreman jarraitua dutenekin batera, eta ekonomikoki haien mendekoak direnekin batera. Aurrekoaren ondorioetarako, lehenengoekiko ekonomikoki mendekotzat hartuko dira inolako diru-baliabiderik ez duen pertsona bakar bati dagokion Gizarteratzeko eta Gizarte-babeserako Oinarrizko Errentaren zenbatekoa baino diru-sarrera konputagarri handiagoak ez dituzten pertsonak, salbuetsita geratuz lan egiteagatik edo osagarriak izan daitezkeen pentsioetatik datozen diru-sarrerak lortzen dituzten pertsonak.

7) Quienes constituyan una nueva unidad de convivencia formada por personas beneficiarias de pensiones contributivas o no contributivas de vejez, invalidez o viudedad, junto con su cónyuge o persona unida a ellas por relación permanente análoga a la conyugal y las personas que dependan económicamente de ellas. A efectos de lo anterior, se consideran económicamente dependientes de las primeras a aquellas personas que no tengan ingresos computables en importe superior a la cuantía de la Renta Básica para la Inclusión y la Protección Social correspondiente a una persona sola en el supuesto de ausencia total de recursos, quedando exceptuadas de tal consideración las personas que obtienen ingresos por trabajo o procedentes de pensiones susceptibles de ser complementadas.

8) Aurreko idatz-zatian adierazitako unitatearen gainerako kideek osatutako bizikidetza-unitate bat osatzen dutenentzat, Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen aplikazioaren ondorioz betiere orain unitate independente bat osatzen badute.

8) Quienes constituyan una unidad de convivencia formada por las restantes personas miembros de la unidad señalada en el apartado anterior, que, como consecuencia de la aplicación de la Ley 18/2008, de 23 de diciembre, para la Garantía de Ingresos y para la Inclusión Social, forman ahora también una unidad independiente.

c) Etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren jasotzaileak ez izatea, salbu eta gizarte-larrialdietarako laguntzak 3. artikuluko b) eta c) idatz-zatietan azaltzen diren gastuak ordaintzeko eskatzen badira.

c) No ser destinatarias de la prestación complementaria de vivienda, salvo si las ayudas de emergencia social se solicitan para la cobertura de los gastos contemplados en los apartados b) y c) del artículo 3.

d) 18 urte izatea. Gutxieneko adin-muga horretatik salbuetsita daude gazteago izanik ondorengo egoeraren batean daudenak, baldin eta gainerako baldintzak betetzen badituzte:

d) Tener cumplidos 18 años. Este límite mínimo de edad quedará exceptuado para quienes, no alcanzando dicha edad y reuniendo el resto de los requisitos, se encuentren en alguna de las siguientes situaciones:

1) Ekonomikoki beren kargura % 45etik gorako minusbaliotasun-kalifikazioa duten edota autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 legean aurreikusitakoaren arabera II. graduko 1. mailako mendetasuna edo handiagoa duten adingabeak edo helduak dituztenean.

1) Tengan económicamente a su cargo a personas menores de edad o adultas que cuenten con una calificación de discapacidad igual o superior al 45%, o con un reconocimiento de dependencia igual o superior al Nivel 1 del Grado II, según lo dispuesto en la Ley 39/2006, de 14 de diciembre, de Promoción de la Autonomía Personal y Atención a las personas en situación de dependencia.

2) Erabateko zurztasuna egiaztatzen dutenak.

2) Acrediten orfandad absoluta.

3) Ezkonduta edo horren pareko bestelako harreman iraunkor baten bidez beste bati lotuta daudenak, egoera horretan gutxienez sei hilabete badaramate.

3) Estuvieran unidas a otra persona por matrimonio u otra forma de relación permanente análoga a la conyugal con al menos seis meses de antelación.

4) Etxeko edo familia barruko indarkeriaren biktimak izan direnak.

4) Hayan sido víctimas de violencia doméstica o intrafamiliar.

e) Dekretu honetako 3. artikuluan jasotako gastu espezifikoei aurre egiteko behar beste baliabide ez izatea, baldin eta horrek haien bizikidetza-unitateko kideei eragiten badie; hala, ez dagoela behar beste baliabide ulertuko da ondoren azaltzen diren baldintzak betetzen direnean:

e) No disponer de recursos suficientes con los que afrontar los gastos específicos contemplados en el artículo 3 de este Decreto que afecten a las personas miembros de su unidad de convivencia, considerándose que no se dispone de recursos suficientes cuando se cumplan las condiciones siguientes:

1) Azken urtean edo prestazioek helburu duten gastuekin lotzen den edo lotuko den denboraldian, errendimenduak (Dekretu honetako 13. artikuluan ezartzen denaren arabera erabakiak) etxebizitza-unitateko kide kopuruaren arabera legokiokeen gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errentaren gehieneko zenbatekoa baino % 150 handiagoak izatea. Aurrekoa bazter utzi gabe, kontuan hartuko dira, halaber, eskatzailea bizi den etxebizitza edo bizitoki berean bizi diren gainerako kideek jaso ditzaketen prestazioen errendimenduak.

1) No disponer, en el último año o en el periodo de tiempo al que se asocian o vayan a asociarse los gastos para los que se solicitan las prestaciones, de unos rendimientos, determinados conforme se establece en el artículo 13 del presente Decreto, superiores al 150% de la cuantía máxima de la renta básica para la inclusión y protección social que le hubiera podido corresponder atendiendo al número de personas miembros de la unidad de convivencia. Sin perjuicio de lo anterior, se considerarán además los rendimientos de las demás personas que, conviviendo en la misma vivienda o alojamiento que la persona solicitante, pudieran beneficiarse de las prestaciones.

2) Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 9.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, bizikidetza-unitatetzat har litezkeen pertsonak aipatutako legearen 9.1.b artikuluan aipatutako loturetakoren bat duten pertsonekin etxebizitza edo bizitoki berean bizi badira, eta pertsona horiek guztiek, dagokion denboraldirako, beren errendimenduak badituzte eta errendimendu horien balioa dagokion gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errentaren gehieneko zenbatekoa baino hiru aldiz txikiagoa bada, baldin eta pertsona horiek ez badute inolako errekurtsorik, betiere adierazitako artikuluan aipatzen diren loturengatik elkarrekin lotuta dauden pertsona guztiak kontuan hartuta.

2) En el supuesto de personas que, siendo susceptibles de ser consideradas unidad de convivencia en virtud de lo previsto en el artículo 9.2 de la Ley 18/2008, de 23 de diciembre, para la Garantía de Ingresos y para la Inclusión Social, convivan en la misma vivienda o alojamiento con otras personas con las que mantengan alguno de los vínculos previstos en el artículo 9.1.b de la Ley citada, disponer en conjunto todas ellas, para el periodo de tiempo que corresponda, de rendimientos propios cuyo valor sea inferior a tres veces la cuantía máxima de la renta básica para la inclusión y protección social que les pudiera corresponder, en el supuesto de ausencia total de recursos, atendiendo al número total de personas relacionadas entre sí por los vínculos referidos en dicho artículo.

f) Batere baliabiderik izan ezean eta bizikide (aipatutako loturen bidezko harremana dutenak) kopuruaren arabera legokiekeen gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errentaren urteko zenbatekoaren lau halako baino txikiagoa izatea beren ondarea. Ondarearen balioa diru-sarrerak bermatzeko errentari buruzko maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuaren III. kapituluaren 4. atalean ezarritakoarekin bat etorriz zehaztuko da.

f) No disponer de un patrimonio cuyo valor sea superior a cuatro veces la cuantía anual de la renta básica para la inclusión y protección social que les pudiera corresponder, en el supuesto de ausencia total de recursos, en función del número total de personas relacionadas entre sí por los mencionados vínculos. El valor del patrimonio se determinará de conformidad con lo establecido en la Sección 4.ª del Capítulo III del Decreto 147/2010, de 25 de mayo, de la Renta de Garantía de Ingresos.

g) Gizarte-larrialdietarako laguntzak alokairu-gastuei aurre egiteko erabiltzen direnean, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Etxebide zerbitzuan etxebizitza-eskatzaile bezala izena emanda egotea edo izena ematea eskatu izana.

g) Estar inscritas o haber solicitado la inscripción como solicitante de vivienda de alquiler en el servicio Etxebide del Departamento de Vivienda, Obras Públicas y Transportes, en los casos en que las ayudas de emergencia social se destinen a la cobertura de gastos de alquiler.

Baldintza hori ez da eskatzekoa izango honako kasu hauetan:

Este requisito no será exigible en los siguientes casos:

- Gizarte-larrialdietarako laguntzak baliatzeko eskakizunak beteta dituztela, Etxebiden sartzeko baldintzak betetzen ez dituzten pertsonak, bizileku-baldintza betetzen ez dutelako nahiz baliatzeko gutxieneko ekonomikoak betetzen ez dituztelako.

- personas que, cumpliendo los requisitos de acceso a las ayudas de emergencia social, no cumplan los requisitos de acceso a Etxebide, bien por no cumplir el requisito de residencia, bien por no cumplir los mínimos económicos de acceso;

- 65 urtetik gorako pertsonak, zahartzaroko kotizaziopeko edo kotizazio gabeko pentsioen onuradunak, etxebizitza berean 10 urte baino gehiagoz bizi direla egiaztatzen dutenak, edo gutxieneko epe hori betetzen ez badute ere, ohiko etxebizitzan geratu beharra dutenak, dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren ustez.

- personas mayores de 65 años beneficiarias de pensiones contributivas o no contributivas de vejez, que acrediten un tiempo de residencia en el mismo domicilio de más de 10 años o que, aun no cumpliendo este periodo mínimo, requieran, a juicio del Servicio Social de Base correspondiente, mantenerse en su domicilio habitual.

h) Inolako ahaidetasun-harremanik ez egotea odolkidetasun edo ahaidetasunezko hirugarren mailaraino eskatzailearen bizikidetza-unitatea osatzen duen edozein kideren eta etxebizitzaren errentatzailearen edo haren familia-unitateko edozein kideren artean, gizarte-larrialdietarako laguntzak alokairu-gastuak ordaintzeko diren kasuetan.

h) No existir relación de parentesco hasta el tercer grado por consanguinidad o afinidad entre cualquiera de las personas miembros de la unidad de convivencia de la persona solicitante y la persona arrendadora de la vivienda o cualquiera de las personas miembros de su unidad familiar, en los casos en los que las ayudas de emergencia social se destinen a la cobertura de gastos de alquiler.

2.- Ezin izango dituzte baliatu alokairu-gastuak edo ohiko etxebizitza edo bizilekua erosteko hartutako kredituen interesetatik edo amortizaziotik eratorritako gastuak ordaintzera bideratutako gizarte-larrialdietarako laguntzak, eskatzaileak edo haien bizikidetza-unitateko beste edozein kide honako egoera hauetakoren batean baldin badago:

2.- No podrán acceder a las ayudas de emergencia social que se destinen a la cobertura de gastos de alquiler o gastos derivados de intereses o de amortización de créditos contraídos para la adquisición de la vivienda o alojamiento habitual las personas solicitantes cuando ellas mismas o cualquiera de las personas miembros de su unidad de convivencia se encuentren en alguna de las siguientes situaciones:

a) Etxebizitza bat alokairuan edo jabetzan izatea, eta etxebizitza hori babes publikoko etxebizitza motaren batean sartuta egotea, Eusko Jaurlaritzak edo beste Administrazio Publiko batzuek edo horien mendeko erakundeek sustatua, eskaera egin zenean indarrean zegoen legerian aurreikusitakoaren arabera.

a) Tener una vivienda en alquiler o en propiedad que se considere incluida en alguno de los tipos de vivienda de protección pública, promocionada por el Gobierno Vasco u otras Administraciones públicas o entidades dependientes de éstas, en los términos previstos en la legislación vigente en el momento de la solicitud.

b) Etxebizitza bat jabetzan edo usufruktuan izatea eta gizarte-larrialdietarako laguntzak eskatzea beste etxebizitza baten alokairu-gastuei aurre egiteko, azken hori haren ohiko bizitokia izanda ere, salbu eta banantzeagatik edo dibortzioagatik eta beste arrazoi batzuengatik, hala nola utzarazpena, beren ohiko bizilekua utzi behar izan duten edo etxeko indarkeriaren biktima diren pertsonak badira, besteak beste.

b) Disponer de una vivienda en propiedad o en usufructo y solicitar las ayudas de emergencia social para la cobertura de gastos de alquiler de otra vivienda, aun cuando esta última constituyera su residencia habitual, salvo cuando se trate de personas que se hubieran visto obligadas a dejar su domicilio habitual por separación o divorcio u otras causas como desahucio o ser víctima de violencia doméstica, entre otras.

6. artikulua.- Onuradun bat baino gehiago.

Artículo 6.- Concurrencia de personas beneficiarias.

1.- Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuaren 6.1 artikuluan azaltzen diren etxebizitzen edo bizitokien kasuan, honako irizpide hauek aplikatuko dira:

1.- En el supuesto de viviendas o alojamientos de los contemplados en el artículo 6.1 del Decreto 147/2010, de 25 de mayo, de Renta de Garantía de Ingresos se aplicarán los siguientes criterios:

a) Etxebizitza edo bizitoki berean bizi diren bizikidetza-unitateei gizarte-larrialdietarako bi laguntza eman ahal izango zaizkie gehienez.

a) El número máximo de ayudas de emergencia social concesibles a las unidades de convivencia que residen en una misma vivienda o alojamiento será de dos.

Gizarte-larrialdietarako laguntzen bi eskaera baino gehiago pilatuz gero, eskabidearen antzinatasunaren arabera artatuko dira, salbu eta erreferentziazko oinarrizko gizarte-zerbitzuak beste irizpideren bat finkatzen badu, txosten sozialaren bidez, eta, nolanahi ere, 1. paragrafo honetako c) idatz-zatian ezarritakoa ahaztu gabe.

En el caso de concurrencia de más de dos solicitudes de ayudas de emergencia social se atenderán por orden de antigüedad de la solicitud, excepto criterio distinto del servicio social de base referente, manifestado en informe social, y en todo caso sin menoscabo de lo establecido en el apartado c) del presente párrafo 1.

b) Aurrekoa gorabehera, etxebizitza edo bizitoki berean, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuaren 6.1 artikuluan araututakoaren arabera, bi bizikidetza-unitate edo gehiago bizi badira, beren artean ahaidetasun-loturak dituztela, Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 9.2.a) eta b) artikuluetan araututakoaren arabera, bizikidetza-unitate horietako bati bakarrik eman ahalko zaizkio alokairu-gastuetarako edo ohiko etxebizitza edo bizitokia erosteko hartutako kredituen interesetatik edo amortizaziotik eratorritako gastuetarako gizarte-larrialdietarako laguntzak. Horrela gertatuz gero, prestazioa aurrena eskatu duenari emango zaio, salbu eta erreferentziazko gizarte-zerbitzuak bestelakorik adierazten badu premia handiagoko arrazoiak tarteko.

b) No obstante lo anterior, en el supuesto de que una misma vivienda o alojamiento en los términos regulados en el artículo 6.1 del Decreto 147/2010, de 25 de mayo, de Renta de Garantía de Ingresos fuera compartida por dos o más unidades de convivencia unidas entre sí por lazos de parentesco en los términos regulados en el artículo 9.2.a) y b) de la Ley 18/2008, de 23 de diciembre, para la Garantía de Ingresos y para la Inclusión Social, las ayudas de emergencia social para gastos de alquiler o para gastos derivados de intereses o amortización de créditos contraídos para la adquisición de la vivienda o alojamiento habitual sólo podrá otorgarse a una de ellas. En tal caso, se concederá a aquélla que la haya solicitado en primer lugar, salvo que el servicio social referente informase en otro sentido por razones de mayor necesidad.

c) Etxebizitza berean bizi diren eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren prestazioak, zuzenbideko prestazio ekonomikoak barne (diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria eta gizarte-larrialdietarako laguntzak) eska ditzaketen bizikidetza-unitateak bi izango dira gehienez. Aipatutako zenbaketarako zuzenbideko prestazioak eskatu dituzten bizikidetza-unitateei emango zaie lehentasuna.

c) El número máximo de unidades de convivencia en un mismo domicilio que pueden solicitar prestaciones del Sistema Vasco de Garantía de Ingresos, incluidas las prestaciones económicas de derecho -renta de garantía de ingresos y prestación complementaria de vivienda- y las ayudas de emergencia social, será de dos. Para el citado cómputo se otorgará prioridad a las unidades de convivencia que hubieran solicitado prestaciones de derecho.

2.- Bizitoki kolektiboen kasuan, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuaren 6.2 artikuluan bizitoki horiek definitzen diren baldintzetan, gizarte-larrialdietarako laguntzen gehieneko kopurua dagokion bizitokirako legez aitortzen diren gehieneko plaza kopuruak mugatuko du.

2.- En el supuesto de alojamientos colectivos, en los términos en que los mismos se definen en el artículo 6.2 del Decreto 147/2010, de 25 de mayo, de Renta de Garantía de Ingresos, el número máximo de ayudas de emergencia social vendrá determinado por el número máximo de plazas legalmente reconocidas del establecimiento del que se trate.

7. artikulua.- Onuradunen betebeharrak.

Artículo 7.- Obligaciones de las personas beneficiarias.

Gizarte-larrialdietarako laguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

Serán obligaciones de las personas beneficiarias de las ayudas de emergencia social:

a) Gizarte-larrialdietarako laguntzak zein helburutarako jaso dituen, horrexetarako baino ez erabiltzea.

a) Aplicar las ayudas de emergencia social recibidas a la finalidad para la que se hubieran otorgado.

b) Dagokion ebazpena eman aurretik, baita laguntza jaso bitartean ere, eskatzaileari edo horren bizikidetza-unitateko beste edozein kideri legokiokeen eskubide edo prestazio ekonomiko oro baliatzea.

b) Hacer valer, tanto con carácter previo al dictado de la correspondiente resolución como durante el periodo de percepción de la ayuda, todo derecho o prestación de contenido económico que le pudiera corresponder a la persona solicitante o a cualquiera de las personas miembros de su unidad de convivencia.

c) Jada onartutako gizarte-larrialdietarako laguntzen eskabidea zuzendu zaion Udalari jakinaraztea laguntzak baliatzeko aukera eman lezaketen baldintzak betetzeari buruz gerora jazotako gertaerak, eta zehazkiago honako hauek, gertaera horiek jazotzen direnetik zenbatzen hasita egutegiko hamabost eguneko gehieneko epean:

c) Comunicar al Ayuntamiento al que se hubiera dirigido la solicitud de las ayudas de emergencia social ya reconocidas, en el plazo máximo de quince días naturales contados a partir el momento en el que se produzcan, los hechos sobrevenidos en relación con el cumplimiento de los requisitos que pudieran dar lugar al acceso a las ayudas y, más específicamente, los siguientes:

1) Bizikidetza-unitatea osatzeari eragiten dioten gertakariak, baita, hala badagokio, gizarte-larrialdietarako laguntzen onuradun izan daitezkeen gainerako pertsonei buruzko bizileku-aldaketa ere, eta, nolanahi ere:

1) Hechos que afecten a la composición de la unidad de convivencia, así como, en su caso, cambios de residencia relativos a las demás personas que pudieran venir beneficiándose de las ayudas de emergencia social, y en todo caso:

- Bizikidetza-unitateko kideren baten heriotza.

- Fallecimiento de alguna persona miembro de la unidad de convivencia.

- Onuraduna edo bizikidetza-unitateko beste edozein kide egoitza-zentro publiko edo pribatuetan, zentro sanitario publiko edo pribatuetan, espetxeetan, desintoxikazio-zentroetan edo harrera-zentroetan sartzea, hilabeteko edo gehiagoko aldi baterako.

- Ingreso de la persona beneficiaria o de cualquier otra persona miembro de la unidad de convivencia en centros residenciales públicos o privados, en centros sanitarios públicos o privados, en centros de penitenciarios, en centros de desintoxicación, en centros de acogida, por un periodo de tiempo igual o superior a un mes.

- Bizikidetza-unitatea uztea eta onuraduna ohiko bizilekutik ateratzea.

- Abandono de la unidad de convivencia con salida de la persona beneficiaria del domicilio de residencia habitual.

- Adopzioa, familiako harrera iraunkorra edo adopzio aurrekoa, edo tutoretza.

- Adopción, acogimiento familiar permanente o preadoptivo, o tutela.

- Titularrarekin laugarren edo bigarren mailarainoko odol-ahaidetasuna edo kidetasuna, hurrenez hurren, duen pertsona bat bizikidetza-unitatean sartzea.

- Incorporación a la unidad de convivencia de una persona que tenga un grado de consanguinidad o afinidad con respecto a la persona titular de hasta el 4.º y el 2.º grado respectivamente.

- Bizikidetza-unitatearen osaeran eragina duen beste edozein aldaketa.

- Cualquier otra modificación que afecte a la composición de la unidad de convivencia.

2) Prestazioaren zenbatekoa kalkulatzeko oinarritzat erabili diren baliabideak ukitzen dituzten gertakariak, hala nola:

2) Hechos que afecten a los recursos que hayan servido de base para el cálculo de la cuantía de la prestación, incluyendo:

- Hileroko diru-sarreren motan edo zenbatekoan izandako aldaketak, eta ondare-gehikuntzak edo -murrizketak.

- Cambios en el tipo o en la cuantía de los ingresos mensuales, incrementos o disminuciones patrimoniales.

- Diru-baliabideak handitzea, b) idatz-zatian aurreikusitako eskubide ekonomikoak baliatzearen ondorioz diru-sarrerak lortu direlako.

- Incremento de recursos debido a la obtención de ingresos como consecuencia de haber hecho valer derechos económicos en los términos previstos en el apartado b).

3) Laguntza emateko eskatutako baldintzaren bat aldi baterako edo behin betiko galtzea ekar lezakeen beste edozein gertakari edo egoera.

3) Cualquier otro hecho o situación que pudiera implicar la pérdida temporal o definitiva de alguno de los requisitos exigidos para la concesión de la ayuda.

d) Jada onartutako gizarte-larrialdietarako laguntzen eskabidea zuzendu zaion Udalari jakinaraztea, gertakariak jazotzen direnetik zenbatzen hasita egutegiko hamabost eguneko gehieneko epean, onuradunaren ohiko bizilekuari buruzko aldaketa oro.

d) Comunicar al Ayuntamiento al que se hubiera dirigido la solicitud de las ayudas de emergencia social ya reconocidas, en el plazo máximo de quince días naturales contados a partir del momento en que se produjera, cualquier cambio relativo al domicilio de residencia habitual de la persona beneficiaria.

e) Jaso behar ez zirela jasotako prestazioen edo prestazioengatik jaso behar ez zen zenbatekoa itzultzea, Dekretu honetako IV. kapituluan bildutakoaren arabera.

e) Reintegrar el importe de las prestaciones indebidamente percibidas o en cuantía indebida, en los términos previstos en el Capítulo IV del presente Decreto.

f) Administrazioaren aurrean agertzea eta harekin lankidetzan aritzea, hori eskatzen bazaio.

f) Comparecer ante la Administración y colaborar con la misma cuando sea requerida para ello.

II. KAPITULUA

CAPÍTULO II

ERREGIMEN EKONOMIKOA

RÉGIMEN ECONÓMICO

8. artikulua.- Zenbatekoa eta baliabideak zehaztea.

Artículo 8.- Determinación de cuantía y de recursos.

1.- Gizarte-larrialdietarako laguntzen zenbatekoa zehazteko, Dekretu honetako 9. eta 12. bitarteko artikuluetan xedatutakoa bete beharko da.

1.- Para la determinación de la cuantía de las ayudas de emergencia social se estará a lo dispuesto en los artículos 9 a 12 del presente Decreto.

2.- Eskatzailearen eta bizikidetza-unitateko gainerako kideen baliabideak ezartzeko, baliabide guztiak zenbatuko dira Dekretu honetako 13. eta 14. artikuluetan aurreikusitako baldintzak kontuan hartuta.

2.- Para la determinación de los recursos de la persona solicitante y de las demás personas miembros de su unidad de convivencia se computará el conjunto de sus recursos, en los términos previstos en los artículos 13 y 14 del presente Decreto.

9. artikulua.- Urteko gehieneko diru-kopuruak.

Artículo 9.- Cuantías anuales máximas.

Gizarteratzeko eta diru-sarrerak bermatzeko alorrean eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren Sailak urtero ezarriko ditu, Agindu bidez, Dekretu honetako 3. artikuluan aurreikusitako gastu espezifikoetako bakoitzerako gizarte-larrialdietarako laguntzen kontzeptupean urte bakoitzean eman beharreko gehieneko zenbatekoak, orokorrean.

El Departamento del Gobierno Vasco competente en materia de garantía de ingresos y de inclusión social, establecerá anualmente, mediante Orden, las cuantías anuales máximas a conceder, con carácter general, en concepto de ayudas de emergencia social para cada uno de los gastos específicos previstos en el artículo 3 del presente Decreto.

10. artikulua.- Eskaera bakoitzeko gehieneko zenbatekoa.

Artículo 10.- Cuantía máxima por solicitante.

1.- Aurreko artikuluan ezarritakoa bazter utzi gabe, gastu espezifiko bakoitzeko eskatzaile bakoitzari aplika dakiokeen gehieneko zenbatekoa ezartzeko honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

1.- Sin perjuicio de lo establecido en el artículo anterior, para la fijación de la cuantía máxima aplicable a cada solicitante por cada uno de los gastos específicos se tendrán en cuenta los siguientes criterios:

a) Eskatzailearen eta haren bizikidetza-unitateko gainerako kideen baliabide-maila, baita, hala badagokio, laguntza horien onuradun izan litezkeen gainerako pertsonena ere, betiere 5.1.e) artikuluan aurreikusitako baldintzen arabera.

a) El nivel de recursos de la persona solicitante y de las demás personas miembros de su unidad de convivencia, así como, en su caso, de las demás personas que pudieran beneficiarse de estas ayudas en los términos previstos en el artículo 5.1.e).

b) Egindako edo egitekoak diren gastu espezifikoen zenbatekoa.

b) La cuantía de los gastos específicos realizados o por realizar.

c) Gizarte-zerbitzuek ondorengoak egiaztatzeko egiten duten balorazioa: gastua benetan beharrezkoa den, laguntza-premia duten pertsonak gizarteratzen laguntzeko garrantzitsua den edo lehentasunezkoa den.

c) La valoración que realicen los servicios sociales respecto a la efectiva necesidad del gasto y su importancia para contribuir a la inclusión de las personas en situación de necesidad o su carácter prioritario.

2.- Laguntzari eslei dakiokeen zenbatekoa gizarte-larrialdietarako laguntzei buruzko urteko aginduak kontzeptu bakoitzerako ezartzen duen gehieneko zenbatekoaren gainean ehuneko jakin bat aplikatzearen emaitza izango da; edo gastuaren egiazko zenbatekoa kontzeptuaren gehieneko zenbatekoa baino txikiagoa bada, ehunekoa egiazko gastuaren zenbatekoaren gainean aplikatuko da. 1. paragrafoan aipatutako irizpideak oinarri hartuta, kasu bakoitzean aplikatu beharreko ehunekoaren ezarpena Dekretu honetako 9. artikuluan aipatzen den urteko Aginduan ezarriko da.

2.- La cuantía asignable a la ayuda será el resultado de la aplicación de un determinado porcentaje sobre la cuantía máxima que para cada concepto establezca la orden anual de ayudas de emergencia social o, caso de que el importe efectivo del gasto fuera inferior a la cuantía máxima del concepto, el porcentaje se aplicará sobre el importe del gasto efectivo. La determinación, en base a los criterios señalados en el párrafo 1, del porcentaje a aplicar en cada caso, se fijará en la orden anual a que hace referencia el artículo 9 del presente Decreto.

11. artikulua.- Laguntzaren egiazko zenbatekoa.

Artículo 11.- Cuantía efectiva de la ayuda.

1.- Eskabide bakoitzari eman dakiokeen laguntzaren egiazko zenbatekoak ezin izango ditu muga hauek gainditu:

1.- La cuantía efectiva de la ayuda a conceder a cada solicitud no podrá superar:

a) Dekretu honetako 9. artikuluan aipatzen den Aginduak gastu espezifiko bakoitzerako ezartzen dituen urteko gehieneko zenbatekoak.

a) Las cuantías máximas anuales establecidas para cada tipo de gasto específico en la Orden a la que se refiere el artículo 9 de este Decreto.

Muga horrek eskatutako laguntza espezifikoari egingo dio erreferentzia, baita, hala badagokio, emandako beste laguntza batzuen elkartzeari ere, aurrekontu-denboraldi berean, eskatzaileari edo horren bizikidetza-unitateko beste edozein kideri ere; halaber, erreferentzia egingo dio etxebizitza edo bizitoki partikular berean bizi diren eta prestazio horien onuradun izan litezkeen beste pertsona batzuei, betiere Dekretu honetako 5.1.e) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Esta limitación hará referencia tanto a la ayuda específica solicitada, como, en su caso, a su conjunción con otras ayudas concedidas, durante el mismo ejercicio presupuestario, a la persona solicitante o a cualquiera de las personas miembros de su unidad de convivencia, así como, en su caso, a otras personas residentes en la misma vivienda o alojamiento particular que pudieran beneficiarse de estas prestaciones, de acuerdo con lo previsto en el artículo 5.1.e) del presente Decreto.

b) Kasu partikular bakoitzean aplika daitekeen gehieneko zenbatekoa, aurreko artikuluan aurreikusitako prozeduraren arabera ezartzen dena.

b) La cuantía máxima aplicable en cada caso particular, establecida según el procedimiento previsto en el artículo anterior.

2.- Kasu partikular bakoitzean aplika daitekeen zenbatekoa, aurreko artikuluan aurreikusitako prozeduraren arabera ezartzen dena, ordea, Udal eskudunak murriztu beharko du dauden aurrekontu-baliabideak kontuan hartuta, eta kasu horretan Dekretu honetako 9. artikuluan aipatzen den urteko aginduaren arabera, kontzeptu bakoitzarengatik eman daitekeen gehieneko zenbatekoa eskatzaile guztien eskaerari modu berean erantzuteko Udalaren ustez nahikoa den ehuneko negatiboan murriztu beharko da.

2.- La cuantía aplicable en cada caso particular, establecida según el procedimiento previsto en el artículo anterior, deberá, en cambio, ser minorada por el Ayuntamiento competente teniendo en cuenta las disponibilidades presupuestarias existentes, en cuyo caso deberá minorarse la cuantía máxima concesible para cada concepto según la orden anual a la que hace referencia el artículo 9 del presente Decreto, en el porcentaje negativo que considere suficiente el Ayuntamiento para dar cobertura por igual a la demanda de todas las personas solicitantes.

12. artikulua.- Laguntza emateko eta kopuruak zehazteko mugak.

Artículo 12.- Límites para la concesión y para el cómputo de cuantías.

Gizarte-larrialdietarako laguntzak emateko eta zenbatekoak zehazteko, honako muga hauek izan beharko dira kontuan:

La concesión de las ayudas de emergencia social y el cómputo de sus cuantías quedarán igualmente condicionados a los siguientes límites:

a) Diru-sarrerak bermatzeko errenta gizarte-larrialdietarako laguntzak eskatu diren urte berean jaso dituzten bizikidetza-unitateei dagokienez, bizikidetza-unitatearen diru-sarrera konputagarrien eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren kontzeptupean, edozein modalitatetan, etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren eta gizarte-larrialdietarako laguntzen kontzeptupean bizikidetza-unitate berari eman dakizkiokeen prestazioen eta laguntza ekonomikoen baturak ezin izango du ezein kasutan titularraren ezaugarri berak dituen bizikidetza-unitate bati urte baterako legokiokeen diru-sarrerak bermatzeko errentaren modalitatearen gehieneko zenbatekoaren % 200 gainditu.

a) Para unidades de convivencia que hubieran percibido renta de garantía de ingresos en el año de solicitud de ayudas de emergencia social, el importe global anual de la suma de los ingresos de la unidad de convivencia computables más las prestaciones y ayudas económicas concesibles a una misma unidad de convivencia en concepto de renta de garantía de ingresos, en cualquiera de sus modalidades, de prestación complementaria de vivienda y de ayudas de emergencia social no podrá, en ningún supuesto, exceder del 200% de la cuantía máxima de la modalidad de renta de garantía de ingresos que pudiera haber correspondido con carácter anual a una unidad de convivencia de las mismas características que la de la persona titular.

b) Gizarte-larrialdietarako laguntzak jasotzen dituzten pertsonen kasuan, baldin eta hasitako urtean ez badira diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak izan (modalitate bakar batekoak ere ez direnak), bizikidetza-unitate horren diru-sarrera kontagarrien eta urte horretan gizarte-larrialdietarako laguntzen kontzeptupean eman zaion urteko guztizko zenbatekoaren baturak ezin izango du, inola ere, kopuru hau gainditu: titularraren ezaugarri berak dituen bizikidetza-unitatearen urte baterako legokiokeen gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errentaren gehieneko zenbatekoaren % 200.

b) En el caso de las personas beneficiarias de las ayudas de emergencia social que no hubieran sido titulares de la renta de garantía de ingresos en ninguna de sus modalidades en el año en curso, la suma entre los ingresos computables de dicha unidad de convivencia y el importe global anual de la cuantía concedida en concepto de ayudas de emergencia social no podrá, en ningún supuesto, exceder del 200% de la cuantía máxima de la renta básica para la inclusión y protección social que pudiera haber correspondido con carácter anual a una unidad de convivencia de las características de la de la persona titular.

c) Laguntzak etxebizitza edo ohiko bizitokia erosteko eskatu diren kredituen interesetatik eta amortizaziotik eratorritako gastuak ordaintzeko direnean, kontzeptu horretarako gizarte-larrialdietarako laguntzak jasotzeko gehieneko denboraldia ez da hamabi hilabetetik gorakoa izango bizikidetza-unitatea dagoen denboraldi osoan edo etxebizitza beraren edo ohiko alojamenduaren gainean eskatutako kreditua ordaintzeko.

c) Cuando las ayudas se destinen a la cobertura de gastos derivados de intereses y de amortización de créditos contraídos para la adquisición de la vivienda o alojamiento habitual, el período de tiempo máximo para la percepción de ayudas de emergencia social para este concepto no podrá exceder de doce meses, como suma total durante todo el período de existencia de la unidad de convivencia o para el abono de un crédito sobre la misma vivienda o alojamiento habitual.

Idatz-zati honetan ezarritako muga ez zaie aplikatuko zahartzaroko pentsioen titularrei.

El límite establecido en el presente apartado c) no será de aplicación a las personas que sean titulares de pensiones de vejez.

13. artikulua.- Baliabideak eta ondarea zehaztea.

Artículo 13.- Determinación de los recursos y el patrimonio.

1.- Eskatzailearen, bere bizikidetza-unitateko gainerako kideen, eta, hala badagokio, 5.1.e) artikuluan aurreikusitako prestazioen onuradun izan daitezkeen gainerako pertsonen hileko baliabideak zehazteko, diru-sarrerak bermatzeko errentari buruzko maiatzaren 25eko 47/2010 Dekretuaren III. kapituluaren 2., 3. eta 4. ataletan aurreikusitakoa aplikatuko da.

1.- Para la determinación de los recursos mensuales de la persona solicitante, de las demás personas miembros de su unidad de convivencia así como, en su caso, de las demás personas que pudieran beneficiarse de las prestaciones previstas en el artículo 5.1.e), será de aplicación lo previsto en las secciones 2.ª, 3.ª y 4.ª del Capítulo III del Decreto 147/2010, de 25 de mayo, de Renta de Garantía de Ingresos.

2.- Behin hilabeteko baliabideak aurreko lerroaldean jartzen duen moduan zehaztu ondoren, urteko baliabideak edo dagokion denbora-tarterako baliabideak zehaztu nahi badira -laguntza gastu jakin baterako eskatuko baitzen, eta gastu hori denbora-tarte batean egiteko izango baita-, hilabeteko baliabide horiek bider hainbeste egin beharko da, dena delako denbora-tarteak zenbat hilabete dituen gorabeheran.

2.- Una vez determinados los recursos mensuales de conformidad con lo establecido en el párrafo anterior, la determinación de los recursos anuales, o para el periodo de tiempo al que se asocian o vayan a asociarse los gastos para los que se solicitan las prestaciones, se fijará multiplicando los recursos mensuales por el número de meses a los que se asocien los mencionados gastos.

14. artikulua.- Behar beste baliabide.

Artículo 14.- Recursos suficientes.

Eskatzailearen bizikidetza-unitatearen baliabideak, baita, hala badagokio, 5.1.e) artikuluan aurreikusitakoaren arabera prestazioen onuradun izan litezkeen gainerako pertsonen baliabideak ere, aurreko artikuluan aurreikusitakoaren arabera zenbatuta, laguntzak lortzeko modukoak izan daitezkeen zenbatekoak baino txikiagoak badira, ulertuko da aintzat hartutako gastu espezifikoei aurre egiteko nahikoa baliabide dituztela eta, ondorioz, ezin izango dira gizarte-larrialdietarako laguntzen onuradun izan, honako kasu hauetan: egiaztatzen denean bizikidetza-unitateko kideren batek ondasun eta zerbitzu jakin batzuk erosten dituela edo aitortu dituenez bestelakoak diren eta prestazioaren bitartez lortutakoez bestelakoak diren baliabideak egotea eskatzen duten ondasun jakin batzuen mantentze-gastuak dituela, betiere titularrak edo, hala dagokionean, bizikidetza-unitateko beste edozein kidek ezin duenean egiaztatu horiek ez direla bere baliabide ekonomikoak Kasu horietan, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuaren 20. artikuluan ezohiko diru-sarrerentzat aurreikusitako tratamendua emango zaie ondasunei.

Aun cuando los recursos de la unidad de convivencia de la persona solicitante así como, en su caso, de las demás personas que pudieran beneficiarse de las prestaciones según lo previsto en el artículo 5.1.e), computados según lo previsto en el artículo anterior, fueran inferiores a las cuantías susceptibles de dar acceso a las ayudas, se considerará que disponen de recursos suficientes para hacer frente a los gastos específicos considerados y, en consecuencia, no podrán ser beneficiarios de las ayudas de emergencia social, cuando se constate que alguna de las personas miembros de la unidad convivencia accede a la compra de determinados bienes y servicios o cuenta con gastos de mantenimiento de determinados bienes que exigen la existencia de recursos diferentes de los declarados y de los obtenidos mediante la prestación, siempre que la persona titular o en su caso, cualquiera de las personas miembros de la unidad de convivencia no pueda acreditar que los mismos tienen su origen en recursos económicos que no les son propios. En tales supuestos, se dará a los bienes el tratamiento previsto en el artículo 20 del Decreto 147/2010, de 25 de mayo, de la Renta de Garantía de Ingresos para los ingresos atípicos.

III. KAPITULUA

CAPÍTULO III

PRESTAZIOEN ONARPENA

RECONOCIMIENTO DE LA PRESTACIÓN

15. artikulua.- Eskabidea.

Artículo 15.- Solicitud.

1.- Interesdunak bere erroldatzea eta benetako bizilekua duen udalerriko Udalari aldez aurretik igorritako eskabidearen bidez lortu ahal izango ditu gizarte-larrialdietarako laguntzak eta eskabide hori udalaren gizarte-zerbitzuetan aurkeztu beharko du, eta zerbitzu horiek beharrezkoa den informazio eta orientazio guztia emango diete eskatzaileei eskabidea izapidetzeko.

1.- El acceso a las ayudas de emergencia social se realizará previa solicitud de la persona interesada dirigida al Ayuntamiento del municipio en el que tenga su empadronamiento y residencia efectiva, y presentada ante los servicios sociales municipales, quienes facilitarán a las personas solicitantes cuanta información y orientación sean necesarias para la tramitación.

2.- Dekretu honetako eranskinean horretarako ezarri den eredu normalizatuaren arabera aurkeztuko da eskabidea, eta interesdun guztiek eskuragarri izango dute Euskadiko Autonomia Erkidegoko Udal guztietan.

2.- La solicitud se presentará según el modelo normalizado que se establece al efecto en anexo al presente Decreto, y que encontrará a disposición de las personas interesadas en todos los Ayuntamientos de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

16. artikulua.- Dokumentazioa.

Artículo 16.- Documentación.

1.- Aurreko artikuluan arauturiko eskaerak honako agiri hauek bildu beharko ditu:

1.- La solicitud regulada en el artículo anterior deberá ir acompañada de la siguiente documentación:

a) Eskatzailearen eta bizikidetza-unitateko gainerako kide diren 14 urteko edo hortik gorakoen nortasuna egiaztatzen duen dokumentuaren fotokopia.

a) Fotocopia del documento acreditativo de la identidad de la persona solicitante y de las demás personas miembros de la unidad de convivencia de edad igual o superior a 14 años.

b) Dagokion familia-liburuaren edota, kasuak kasu, zaintza eta babespea edo tutoretza egiaztatzen duten agirien fotokopia.

b) Fotocopia del libro de familia correspondiente o, en su caso, de los documentos que acrediten la guarda y custodia o tutela.

c) Tratu txarrak daudela dagokion ebazpen judizialaren edo Ministerio Fiskalaren txostenaren fotokopia bidez egiaztatu beharko da, non jasota dagoen zantzuen arabera salatzailea genero-indarkeriaren biktima dela, babes-agindua ematen den bitartean.

c) La existencia de malos tratos deberá acreditarse mediante fotocopia de la resolución judicial pertinente o informe del Ministerio Fiscal que indique la existencia de indicios de que la denunciante es víctima de violencia de género en tanto que se dicta la orden de protección.

d) Ezkontzaren antzeko harreman iraunkorrak daudenean, hori honako modu hauetakoren batean egiaztatu beharko da:

d) En el caso de existencia de relaciones permanentes análogas a la conyugal, la misma será acreditada en cualquiera de las formas siguientes:

1) Lotura hori dagoela adierazten duen Izatezko Bikoteen Erregistroaren ziurtagiriaren bitartez, hala udal-erregistroa, nola Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa, edo beste Autonomia Erkidego batean edo beste herrialde batean dagoen izaera baliokideko erregistroa izanik.

1) Mediante certificación del Registro de Parejas de Hecho en el que conste dicha unión, ya se trate de un registro municipal, ya del Registro de la Comunidad Autónoma del Euskadi, ya de un registro de naturaleza equivalente situado en otra Comunidad Autónoma o en otro país.

2) Izatezko bizikidetza dagoenean baina inolako erregistro-inskripziorik gabe, bizikidetza hori bikotea osatzen duten kideen erantzukizun-adierazpen bidez egiaztatuko da, edo izatezko bizikidetza egiaztatzen duen ebazpen judizialaren kopia konpultsatu bidez.

2) En los casos de mera convivencia de hecho sin inscripción registral alguna, la citada convivencia será acreditada mediante declaración responsable de las personas miembros de la pareja, o mediante copia compulsada de resolución judicial que acredite la convivencia de hecho.

e) Banantzearen, dibortzioaren edo ezkontza-deuseztasunaren kasuan, dagokion ebazpenaren fotokopia, eta izatezko lotura hautsi denean, dagokion erregistroaren ziurtagiria, lotura horren inskripzioa kendu dela egiaztatuz, edo bestela, bikoteko kideen erantzukizun-aitorpena, izatezko bizikidetza amaitu dela adieraziz.

e) En el caso de separación, divorcio o nulidad matrimonial, fotocopia de la correspondiente resolución y en el caso de ruptura de la unión de hecho, certificado del registro correspondiente acreditando la cancelación de la inscripción de dicha unión o, en su caso, declaración responsable de las personas miembros de la pareja manifestando el cese de la convivencia de hecho.

f) Dekretu honetako 5.1.a) artikuluaren hirugarren paragrafoak aipatzen dituen euskal gizataldeetako kideen kasuan, Espainiako lurraldetik kanpo bizi izandako aldiaren kontsul-egiaztagiriak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldeko edozein udalerritan azken aldiz bizi izanaren egiaztagiria, edo halakorik ezean, bizi izan dela egiaztatzen duen beste edozein dokumentu.

f) En el caso de personas miembros de las colectividades vascas a que se refiere el párrafo tercero del artículo 5.1.a) de este Decreto, certificados consulares del periodo de residencia fuera del territorio español así como certificado de última vecindad administrativa en cualquier municipio de los integrados en el territorio de la Comunidad Autónoma del Euskadi o, en defecto de este último, cualesquiera otros documentos que pudieran acreditar dicha vecindad.

g) Eskatzailea errefuxiatua denean, honako hau aurkeztu beharko du: nortasun-agiria, izaera hori dagoeneko onartu diotenean, eta izaera hori izapidetzen ari bada, hori lortzeko eskabidea, eta hala badagokio, eskabide hori izapidetzeko onartu izan dela adierazten duen egiaztagiria.

g) Cuando la persona solicitante tenga la condición de refugiada deberá presentar: el documento de identidad, cuando tenga ya reconocida dicha condición, y, cuando la misma se encuentre en trámite, la solicitud en dicho sentido y, en su caso, el documento acreditativo de la admisión a trámite de dicha solicitud.

h) Eskatzailea aberrigabea baldin bada, izaera hori onartu zaiola egiaztatzen duen txartela aurkeztu beharko du.

h) Cuando la persona solicitante tenga la condición de apátrida, deberá presentar la tarjeta acreditativa del reconocimiento de dicha condición.

i) Eskatzaileak Asilo Eskubidea eta Babes Subsidiarioa arautzen duen urriaren 30eko 12/2009 Legean bilduta dagoen babes subsidiariorako eskubidea duenean, zirkunstantzia hori egiaztatzen duen dokumentazioa gaineratu beharko du.

i) Cuando la persona solicitante tenga derecho a la protección subsidiaria contemplada en la Ley 12/2009, de 30 de octubre, reguladora del Derecho de Asilo y de la Protección Subsidiaria, deberá acompañar la documentación acreditativa de dicha circunstancia.

j) Erabateko umezurtz diren eta 18 urtetik behera dituzten pertsonek, egoera hori egiaztatzen duten beharrezko dokumentuak aurkeztuko dituzte.

j) En el caso de las personas menores de 18 años que se encuentren en situación de orfandad absoluta, los documentos que acrediten esta situación.

k) Gizarte-larrialdietarako laguntzak alokairu-gastuak ordaintzeko erabiltzen badira:

k) En los casos en los que las ayudas de emergencia social se destinen a la cobertura de gastos de alquiler:

1) Ohiko etxebizitzaren edo bizitokiaren gastuak (gizarte-larrialdietarako laguntzak gastu horiek ordaintzeko erabiltzen dira) egiaztatzen dituzten dokumentuak, dagokionaren arabera:

1) Documentos acreditativos de los gastos de vivienda o alojamiento habitual a cuya cobertura se destina las ayudas de emergencia social, según corresponda:

- Faktura.

- Factura.

- Harrera-zentro batean bizi dela egiaztatzeko agiri bat.

- Certificado de residencia en centro de acogida.

- Indarrean dagoen azpierrentako, baterako errentamenduko, ostatu-hartzeko edo gelak alokatzeko kontratua, dagozkion ordainagiriekin batera.

- Contrato de subarriendo, de coarriendo, de hospedaje o de alquiler de habitaciones en vigor, acompañado de los correspondientes recibos.

- Indarrean dagoen errentamendu-kontratua, dagozkion ordainagiriekin batera.

- Contrato de arrendamiento en vigor, acompañado de los correspondientes recibos.

2) 5.1.h) artikuluaren arabera etxebizitzaren edo bizitokiaren jabearekin edo haren familia-unitateko beste edozein kiderekin familia-loturak ez daudela biltzen duen erantzukizun-aitorpena.

2) Declaración responsable sobre inexistencia de vínculos familiares con la persona arrendadora de la vivienda o alojamiento o con cualquiera de las personas miembros de su unidad familiar, de acuerdo con lo previsto en el artículo 5.1.h).

3) Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Etxebide Zerbitzuan etxebizitza alokatzeko eskatzaile gisa erregistro batean dagoela edo egoteko eskatu izana egiaztatzen duten egiaztagiriak, inskripzio hori eskatzen den kasuetan.

3) Documentación acreditativa de estar inscrito o haber solicitado su inscripción como solicitante de vivienda de alquiler en el Servicio de Etxebide del Departamento de Vivienda, Obras Públicas y Transportes del Gobierno Vasco, en los supuestos en los que tal inscripción sea exigible.

4) Jabetzan edo usufruktuan etxebizitzarik ez daukala biltzen duen erantzukizun-aitorpena.

4) Declaración responsable de no disponer de vivienda en propiedad o usufructo.

5) Babes publikoko etxebizitzen moten artekoren batean barne hartutako etxebizitzarik alokairuan edo jabetzan ez daukala biltzen duen erantzukizun-aitorpena, betiere eskabidea egin zenean indarrean zegoen legerian aurreikusitakoaren arabera.

5) Declaración responsable de no disponer de vivienda en alquiler o en propiedad incluida en alguno de los tipos de vivienda de protección pública en los términos previstos en la legislación vigente en el momento de la solicitud.

l) Gizarte-larrialdietarako laguntzak etxebizitzarenak edo ohiko bizitokiarenak ez diren gastuetarako erabiltzen diren kasuetan:

l) En los casos en los que las ayudas de emergencia social se destinen a la cobertura de otros gastos distintos del alquiler de la vivienda o alojamiento habitual:

1) Gizarte-larrialdian egon aurretik etxebizitza edo bizitokia erostearen ondorioz hartutako kredituen interesek eta amortizazioak eragindako gastuak egiaztatzen dituzten dokumentuak.

1) Documentos acreditativos de los gastos derivados de intereses y amortización de créditos contraídos con anterioridad a la situación de emergencia social como consecuencia de la compra de la vivienda o alojamiento habitual.

2) Energia, ur, estolderia eta zaborretarako gastuak, baita ondasun higiezinen gaineko zergari dagozkionak ere, egiaztatzen dituzten dokumentuak, ondasunak landa- zein hiri-eremukoak izan.

2) Documentos acreditativos de los gastos de energía, agua, alcantarillado, basuras e impuestos sobre inmuebles de naturaleza urbana y rústica.

3) Etxebizitzaren edo ohiko bizitokiaren bizigarritasunerako eta oinarrizko ekipamendurako gastuak egiaztatzen dituzten dokumentuak (aurrekontuak edo fakturak, halakorik badago), 3.a) eta 4. artikuluen arabera.

3) Documentos acreditativos (presupuestos o facturas, en su caso) de los gastos necesarios para la habitabilidad y el equipamiento básico de la vivienda o alojamiento habitual de acuerdo con el artículo 3.a) y 4.

4) Diru-laguntzarekin ordaindu nahi dituen oinarrizko premiei dagozkien gastuak egiaztatzeko dokumentuak (aurrekontuak edo fakturak, halakorik badago), 3.b) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

4) Documentos acreditativos (presupuestos o facturas, en su caso) de los gastos relativos a necesidades primarias para los que se solicita la ayuda, de acuerdo con lo previsto en el artículo 3.b).

5) Aurretiko zorpetzeko gastuak, 3. artikuluko a) eta b) idatz-zatietan aipatutako gastu-kontzepturen batek sortuak, edo bizitzaren oinarrizko beste premia batzuei aurre egiteko gastuak egiaztatzen dituzten dokumentuak (aurrekontuak edo fakturak, halakorik badago).

5) Documentos acreditativos (presupuestos o facturas, en su caso) de los gastos de endeudamiento previo originados por alguno de los conceptos de gasto señalados en los apartados a) y b) del artículo 3, o por la realización de gastos necesarios para atender otras necesidades básicas de la vida.

m) Gizarte-larrialdietarako laguntzaren eskaerak duen helburu bereko edozein prestazio ekonomikoren eskaeraren edo ematearen edo ez-ematearen, egiaztagiriak -edozein Administrazio tartean dagoela ere-, eta betiere adierazi egin beharko du zer organok ematen duen eta kontzeptu horrengatik eskaturiko edota emandako zenbatekoa.

m) Documentación acreditativa de la solicitud o de la concesión o denegación de cualquier prestación económica destinada a la misma finalidad para la que se solicita la ayuda de emergencia social, y procedente de cualquier Administración, debiendo expresar en todo caso, el órgano concedente de la misma, así como el importe solicitado o concedido por tal concepto.

n) Eskabidea aurkeztu den hilabeteko diru-sarreren edo etekinen erantzukizun-aitorpena, baita bizikidetza-unitateko kide guztien ondarearena ere. Erantzukizun-aitorpen horri honako dokumentu hauek erantsi beharko zaizkio:

n) Declaración responsable de ingresos o rendimientos referida al mes de presentación de la solicitud, así como del patrimonio de todas las personas miembros de la unidad de convivencia. A esta declaración responsable se adjuntarán los siguientes documentos:

1) Bankuko kontuak eta tituluak zertan diren erakusten duten bankuko egiaztagiriak.

1) Certificados bancarios relativos al estado de cuentas y títulos bancarios.

2) Ondasun higiezinak edukiz gero, Jabetzaren Erregistroak emandako ondasun higiezinen egiaztagiria, edo Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren azken ordainagiria (landa-ondasunei edo hiri-ondasunei dagokiena, kasuak kasu).

2) En el caso de disponer de bienes inmuebles, certificado de bienes inmuebles expedido por el Registro de la Propiedad o último recibo del Impuesto sobre Bienes Inmuebles de naturaleza urbana o rústica, según corresponda.

3) Besteren kontura diharduten langileen kasuan, hileko azken nominaren fotokopia, eta, hala behar badu, baita lan-kontratuarena ere.

3) En el caso de personas trabajadoras por cuenta ajena, fotocopia de la última nómina mensual y, en su caso, del contrato de trabajo.

4) Pentsiodunen kasuan, eskuratutako azken pentsioaren ordainagiriaren fotokopia edo eguneratutako pentsioa dela erakusten duen Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren egiaztagiria.

4) En el caso de personas pensionistas, fotocopia del recibo de la última pensión o certificado del INSS de pensión actualizada.

5) Langabeak badira eta langabezia-sorospena edo prestazioren bat jasotzen badute, prestazioaren edo sorospenaren azken ordainagiriaren fotokopia; edo INEMen egiaztagiria, egungo prestazioa edo sorospena zein den egiaztatzeko.

5) En el caso de personas desempleadas con prestación o subsidio de desempleo, fotocopia del recibo del último pago de prestación o subsidio o certificado del INEM de prestación o subsidios actualizados.

6) Aldian aldiko beste prestazioen kasuan, azken ordainketaren ordainagiriaren fotokopia, laguntza arautzen duen hitzarmena, edo laguntza horri dagokion ebazpena aurkeztu beharko du.

6) En el caso de otras prestaciones periódicas, fotocopia del recibo del último pago, convenio regulador o resolución correspondiente.

7) Enpresaburuen edo profesionalen kasuan, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken aitorpenaren fotokopia.

7) En el caso de personas empresarias o profesionales, copia de la última declaración del Impuesto sobre la Renta de las Personas Físicas.

8) Diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioa jasotzen dutenak badira, prestazio hori jaso dela egiaztatzen duen dokumentua.

8) En el caso de personas perceptoras de la prestación de renta de garantía de ingresos documento acreditativo de la percepción de dicha prestación.

o) Hala dagokionean, eskatzaileak bidezkotzat jotzen dituen eta espedienteari gaineratu nahi dizkion dokumentuak.

o) En su caso, aquellos documentos que la persona solicitante considere oportuno incorporar al expediente.

p) Hala dagokionean, Administrazioak, baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, eskatu nahi dituen beste dokumentu batzuk.

p) En su caso, otros documentos que la Administración considere oportuno solicitar a fin de acreditar el cumplimiento de los requisitos.

2.- Nor non bizi den edo norekin bizi den egiaztatzeko, herritarren udal errolda erabiliko da. Horretarako, udalak dagokion erroldatze-egiaztagiria gehitu beharko dio espedienteari, eta egiaztagiri horretan, dena delako etxebizitzan bizi diren guztien zerrenda zehaztu beharko du.

2.- La residencia y la convivencia se acreditarán por medio del Padrón Municipal de Habitantes. A estos efectos, el Ayuntamiento incorporará al expediente el correspondiente certificado de empadronamiento que incluirá la relación de todas las personas residentes en el domicilio.

3.- Udalak eskaera egin duten lagunei jakinaraziko die ebazpena erabakitzeko eta prozedura jakinarazteko gehienezko epea, baita administrazio-isiltasunak eragin ditzakeen ondorioak ere. Informazio hori guztia, eskaera erregistroan sartu eta hamar eguneko epean jakinaraziko du, eta jakinarazpenean zehaztuko da eskaera jaso deneko eguna.

3.- El Ayuntamiento informará a las personas solicitantes del plazo máximo establecido para la resolución y notificación del procedimiento, así como de los efectos que producirá el silencio administrativo. Esta información deberá contenerse en una comunicación que dirigirá al efecto dentro de los diez días siguientes a la recepción de la solicitud en el registro y que indicará además la fecha en que la solicitud haya sido recibida.

Era berean, Udalak eskatzaileari eskabidea aurkezten duen unetik aurrera bizikidetza-unitatearen eta prestazioaren titulartasuna lortzerakoan hartzen diren betebeharren edozein aldaketaren berri eman behar duela jakinaraziko dio, eta horiek ez betetzetik eratorriko diren ondorioen berri emango dio.

Asimismo, el Ayuntamiento informará a la persona solicitante de que desde el momento de presentación de la solicitud está obligada a comunicar cualquier cambio en la unidad de convivencia, así como de las obligaciones que se adquieren con el acceso a la titularidad de la prestación y de las consecuencias derivadas de su incumplimiento.

4.- Edozein kasutan ere, arintasuneko eta administrazio-ekonomiako printzipioak gauzatzeko eta administrazio publikoen arteko lankidetza- eta koordinazio-betebeharrari jarraiki, administrazio publikoek, gizarte-larrialdietarako laguntzen kudeaketaren esparruan, beharrezko neurriak hartuko dituzte herritarrek jada administrazio horien esku dauden datuak eta dokumentuak ez ekartzeko duten eskubidea bermatzeko.

4.- En cualquier caso, al objeto de hacer efectivos los principios de agilidad y economía administrativa, y en base al deber de cooperación y coordinación entre las administraciones públicas, estas adoptarán, en el marco de la gestión de las ayudas de emergencia social, las medidas oportunas para garantizar el derecho de los ciudadanos y ciudadanas a no aportar datos y documentos que ya obren en poder de las citadas administraciones.

Bereziki, administrazio horiek bitarteko elektronikoak erabiliko dituzte informazio hori jasotzeko, betiere datu pertsonalei gagozkiela, interesdunen baimena badute, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoaren arabera, edo lege-maila duen arau batek hori zehazten badu, salbu eta murrizketak badaude jasotako datu eta dokumentuei aplikatzekoa den araudiaren arabera. Bitarteko elektronikoen bidez igorri eta jaso ahalko da baimen hori.

En particular, dichas administraciones utilizarán medios electrónicos para recabar dicha información siempre que, en el caso de datos de carácter personal, se cuente con el consentimiento de las personas interesadas en los términos establecidos por la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, o una norma con rango de Ley así lo determine, salvo que existan restricciones conforme a la normativa de aplicación a los datos y documentos recabados. El citado consentimiento podrá emitirse y recabarse por medios electrónicos.

17. artikulua.- Prozedura izapidetzea.

Artículo 17.- Instrucción del procedimiento.

1.- Eskatzailea erroldatuta dagoen eta bizilekua bertan duen udalerriko udalak izapidetuko du espedientea.

1.- La instrucción del expediente se realizará por el Ayuntamiento del municipio en el que tenga su empadronamiento y residencia efectiva la persona solicitante.

2.- Udalak eskabidearen edukia eta aurkeztutako dokumentazioa egiaztatuko ditu, baita gizarte-larrialdietarako laguntzak emateko baldintza espezifikoak betetzen ote diren ere.

2.- El Ayuntamiento comprobará el contenido de la solicitud y de la documentación presentada y el cumplimiento de los requisitos específicos para la concesión de las ayudas de emergencia social.

Horretarako, beharrezkoak diren datu eta txosten guztiak eskatu ahal izango dizkie beste erakunde eta entitate publiko eta pribatuei edo eskatzaileari berari, eta prestazioa baliatzeko bete beharreko baldintzak eskatzaileak betetzen dituela egiaztatzeko ezinbestekoak direnetara mugatuko da. Era berean, ebazteko garrantzitsuak izan daitezkeen eta berak dauzkan dokumentuak erantsi behar dizkio udalak eskabideari.

A tales efectos, podrá pedir cuantos datos e informes sean necesarios a otras instituciones o entidades públicas y privadas o a la propia persona solicitante, limitándose a aquellos que resulten imprescindibles para la comprobación del cumplimiento por parte de la persona solicitante de los requisitos cuyo cumplimiento se exige para acceder a la prestación. Asimismo, el Ayuntamiento deberá adjuntar a la solicitud aquellos documentos que se encuentren en su poder cuando pudieran ser relevantes para la resolución.

3.- Eskabidean akats edo kontraesanik atzemanez gero, Udalak beste edozein datu, dokumentu nahiz txosten eska diezaioke eskatzaileari berari nahiz beste erakunde publiko zein pribatu bati, espedientea osatzeko edo konpontzeko beharrezkoa dela baderitzo. Horrek ez du esan nahi, hala ere, beste Euskal Administrazio Publiko eskudun batzuek, aurrerago, hori bera konprobatu edo berraztertzeko beste ezer egin ezin dutenik. Udalak eskatzaileari idazki bidez adierazitako zirkunstantziak eskatzaileak 10 eguneko epean konpontzen ez baditu, eskabidea ezetsitzat joko da, zirkunstantziak, gertakariak eta aplika daitezkeen arauak zehaztuko dituen ebazpena eman ondoren.

3.- En caso de detectarse errores o contradicciones en la solicitud, el Ayuntamiento podrá requerir a la propia persona solicitante o a otras instituciones o entidades públicas y privadas cualquier otro dato, documento o informe que considere necesario para completar o subsanar el expediente, sin perjuicio de las demás actuaciones de control y revisión que al respecto pudieran desarrollar con posterioridad otras Administraciones Públicas Vascas competentes. De no ser subsanadas por la persona solicitante las circunstancias que se señalen por escrito desde el Ayuntamiento en el plazo de 10 días, se le tendrá por desistida de su solicitud, previa resolución en la que se declare la circunstancia que concurre, los hechos producidos y las normas aplicables.

4.- Eskatzaileak aurkeztutako gertakari edo frogez gainera, udalak beste batzuk ere kontuan eduki nahi izango balitu, entzunaldi horretarako izapideak egingo ditu, dena delako pertsonak arrazoibideak aurkezteko aukera izan dezan.

4.- En caso de que el Ayuntamiento pudiera tener en cuenta otros hechos o pruebas que los presentados por la persona solicitante en la solicitud, habilitará el correspondiente trámite de audiencia para que aquélla pueda presentar las correspondientes alegaciones.

18. artikulua.- Eduki ekonomikoko eskubideak eta prestazioak egiaztatzea.

Artículo 18.- Comprobación de los derechos y prestaciones de contenido económico.

1.- Udalak egiaztatuko du eskatzaileak eta haren bizikidetza-unitateko kideek jaso ditzaketen eduki ekonomikoko gizarte-eskubideak eta -prestazioak osorik baliatu dituztela.

1.- El Ayuntamiento comprobará que la persona solicitante y las personas miembros de su unidad de convivencia han hecho valer íntegramente los derechos y prestaciones sociales de contenido económico a los que pudieran tener derecho.

Horretarako, honako zirkunstantzia hauetan ulertuko da eskubideak oso-osorik baliatu direla:

A tales efectos, se considerará que se han hecho valer íntegramente los derechos en las siguientes circunstancias:

a) Edozein jurisdikzio-ordenari lotutako eskubide eta prestazioen kasuan, dagokion epaia edo beste ebazpen judiziala eman ondoren edo, halakorik ez badago, eskubidea edo prestazioa erreklamatzeko prozedura formaz hasi ondoren eta horretan atzera egin ez bada.

a) En cuanto a los derechos y prestaciones de cualquier orden jurisdiccional, una vez que se haya emitido la correspondiente sentencia u otra resolución judicial o, en su defecto, una vez que se haya iniciado en forma el procedimiento de reclamación del derecho o prestación de que se trate y no se haya desistido del mismo.

Ebazpen judizialak jadanik onetsi dituen baina jaso ez diren eskubideen edo prestazioen kasuan, horiek baliatu direla ulertuko da horiek eman behar dituen pertsonari dagokion ez-betetzeagatiko ebazpen judizialaren betearazpen-gorabeherari hasiera eman zaiola egiaztatzen denean.

En el caso de derechos o prestaciones ya reconocidos por resolución judicial y no percibidos, se entenderá que los mismos se han hecho valer cuando se justifique haber iniciado el incidente de ejecución de la resolución judicial correspondiente por incumplimiento de la persona obligada a prestar aquellos.

b) Gainerako kasuetan, dagokion eskubidea edo prestazioa erreklamatzeko prozedura formaz hasita dagoenean, ez bada horretan atzera egiten edo ez bazaio horri uko egiten.

b) En los demás casos, una vez que se hubiese iniciado en forma el procedimiento de reclamación del derecho o prestación de que se trate, siempre que no se produzca desistimiento o renuncia.

2.- Eskatzaileak edo haren bizikidetza-unitateko kideek egikaritu ez dituzten eduki ekonomikoko eskubideak balia baditzakete, udalak eskatzaileari eskatuko dio eskubide horiek dagokion ebazpena eman baino lehen egikari ditzala, indarrean dagoen legerian xedaturikoaren arabera.

2.- En el caso de que la persona solicitante o las personas miembros de su unidad de convivencia fueran acreedoras de derechos de carácter económico que no se hubiesen hecho valer, el Ayuntamiento instará a la persona solicitante para que, con carácter previo al dictado de la resolución correspondiente, se hagan valer tales derechos de conformidad con lo dispuesto en la legislación vigente.

3.- Baldin eta eskatzaileak ez badu betetzen aurreko paragrafoan aipatutako betebeharra, eskatzaileak bere eskabidean atzera egiten duela ulertuko da, Udalak espedientea artxibatu ahal izango du beste inolako izapiderik egin gabe.

3.- En caso de incumplimiento de la obligación señalada en el párrafo anterior, se tendrá a la persona solicitante por desistida de su solicitud, y el Ayuntamiento podrá proceder sin más trámite al archivo del expediente.

19. artikulua.- Ebazteko epea eta administrazioaren isiltasuna.

Artículo 19.- Plazo para resolver y silencio administrativo.

1.- Gizarte-larrialdietarako laguntzen eskabideak aurkeztu diren Udalak dagokion ebazpena eman eta jakinaraziko du, hori emanez edo ukatuz, eskabidea aurkeztu zen egunetik zenbatzen hasi eta gehienez ere bi hilabeteko epean.

1.- El ayuntamiento ante el que se realice la solicitud de ayudas de emergencia social dictará y notificará la resolución de concesión o de denegación en un plazo máximo de dos meses a partir de la fecha de presentación de dicha solicitud.

2.- Epe hori amaitu eta esanbidezko ebazpenik ez badago, gizarte-larrialdietarako laguntza ukatu direla ulertuko da, esanbidezko ebazpena emateko betebeharra alde batera utzi gabe.

2.- Transcurrido el plazo anterior sin que hubiera recaído resolución expresa, las ayudas de emergencia social se entenderán denegadas, sin perjuicio de la obligación de dictar resolución expresa.

3.- Prozedura eten egin behar bada, eta errua eskatzailearena bada, aurreko epe hori ere eten egin beharko da.

3.- El plazo anterior quedará interrumpido cuando el procedimiento se paralice por causa imputable a la persona solicitante.

20. artikulua.- Ebazpena.

Artículo 20.- Resolución.

1.- Baiezko ebazpena, edo, horrela badagokio ezezkoa -ezezko ebazpenak arrazoitua izan beharko du beti-, ematen duen egunetik zenbatzen hasita hamar eguneko epearen barruan jakinaraziko dio udalak eskatzaileari, eta aurreko artikuluan aurreikusitako epearen barruan. Jakinarazpenak ebazpenaren testu osoa eraman beharko du erantsita, eta zehaztu ere egin beharko da ebazpena behin-betikoa ote den, administrazio-bidearen barruan zein errekurtso jar daitekeen, zein organotan aurkeztu behar diren, eta zein epe dagoen horiek aurkezteko.

1.- La resolución de concesión o, en su caso, de denegación, que deberá ser motivada, será notificada por el Ayuntamiento a la persona solicitante en el plazo de diez días a partir de la fecha en que el acto haya sido dictado y dentro del plazo previsto en el artículo anterior. Dicha notificación deberá contener el texto íntegro de la resolución, con indicación de si es o no definitivo en la vía administrativa, la expresión de los recursos que procedan, órgano ante el que hubieran de presentarse y plazo para interponerlos.

2.- Gizarte-larrialdietarako emakida-ebazpenean, Udalak eskatzaileari dagokion prestazioaren zenbatekoa ezarriko du, eta baita onuradun-izaera horren ondoriozko eskubideen eta betebeharren zerrenda ere.

2.- En la resolución de concesión de la ayuda de emergencia social, el Ayuntamiento determinará la cuantía de la prestación que corresponda a la persona solicitante así como la relación de derechos y obligaciones derivados de su condición de persona beneficiaria.

21. artikulua.- Prestazioa ematea eta ordaintzea.

Artículo 21.- Concesión y pago de la prestación.

1.- Gizarte-larrialdietarako laguntzak eman aurretik, erreferentziazko oinarrizko gizarte-zerbitzuak kasu guztietan egiaztatu beharko du benetako premia-egoera dagoela; era berean, helburu horretarako kreditua ezarrita dagoela ere egiaztatu beharko da.

1.- Las ayudas de emergencia social se concederán, en todo caso, previa comprobación de la existencia de una situación real y urgente de necesidad por parte del servicio social de base referente y de la existencia de crédito consignado para esa finalidad.

2.- Gizarte-larrialdietarako laguntzak onartzen dituen emakida-ebazpenean ezarrita dagoen moduan ordainduko ditu emakida-ebazpen hori eman duen organoak.

2.- Las ayudas de emergencia social se harán efectivas en los términos previstos en la correspondiente resolución de concesión, correspondiendo el pago de las mismas al órgano que la hubiera dictado.

3.- Oinarrizko gizarte-zerbitzuak erabakitzen duenaren arabera, prestazioak dena batera edo zatika ordainduko dira. Emakida-ebazpenean organo eskudunak zehaztuko du nola egingo den zehazki ordainketa, eta epe bat ezarriko du egindako gastuen fakturak edo dagozkien ziurtagiriak aurkezteko. Ez badira fakturak edo ziurtagiriak aipatutako epean aurkezten, hala balegokio, laguntzak itzultzeko prozedurari ekingo zaio.

3.- De acuerdo con lo que determine el servicio social de base referente, el pago de las prestaciones podrá realizarse de forma fraccionada o de una sola vez. En la correspondiente resolución de concesión el órgano competente concretará la forma específica de pago y establecerá un plazo para la presentación de las facturas o justificantes correspondientes a los gastos realizados. En el supuesto de que dichas facturas o justificantes no se presentaran en el mencionado plazo se iniciaría, en su caso, el correspondiente procedimiento de reintegro de las ayudas.

4.- Gizarte-larrialdietarako laguntza eskatzaileari ordainduko zaio. Aurrekoa gorabehera, Udalak erabaki ahal izango du, oinarrizko gizarte zerbitzuak proposatuta, prestazioa eskatzailea ez den beste pertsona bati ordaintzea, honako kasu hauetan:

4.- El pago de la ayuda de emergencia social se hará a la persona solicitante. No obstante lo anterior, el Ayuntamiento podrá acordar, a propuesta del servicio social de base, el pago de la prestación a persona distinta de la solicitante en los siguientes supuestos:

a) Eskatzailearen ezintasunaren legezko aitorpena.

a) Declaración legal de incapacidad de la persona solicitante.

b) Eskatzailearen egoitza-zentro publiko edo pribatuetan edo espetxeetan sartzean hilabeteko edo gehiagoko aldirako.

b) Ingreso de la persona solicitante en centros residenciales públicos o privados o en centros de carácter penitenciario por un período de tiempo igual o superior a un mes.

c) Eskatzaileak ez betetzea prestazioa hartarako eman zen helburura aplikatzeko betebeharra.

c) Incumplimiento por la persona solicitante de la obligación de aplicar la prestación a la finalidad para la que se otorgó.

d) Oinarrizko gizarte-zerbitzuaren txostena, eskatzaileak, arrazoi soziopertsonalak direla-eta, prestazioa eman zen helbururako erabili ezin duela edo horretarako zailtasunak dituela egiaztatuz.

d) Informe del servicio social de base que constate la imposibilidad o dificultades de la persona solicitante, por motivos socio-personales, para destinar la prestación económica a la finalidad para la que se otorgó.

Horrelako kasuetan, erreferentziako oinarrizko gizarte-zerbitzuaren iritziz egokiena den pertsonari ordaindu beharko zaio prestazioa, bizikidetza-unitatean jarduteko gaitasuna dutenen artean, edo, bestela, adingabeen eta ezgaituen kasuen tutoretza edo ordezkaritza legez dagokion pertsonari.

En tales casos, el pago de la prestación deberá efectuarse a la persona que se estime más idónea, a juicio del servicio social de base referente, de entre las que tienen capacidad de obrar en la unidad de convivencia, o, en su defecto, a la persona a la que legalmente corresponda la tutela o representación en casos de menor de edad o incapacidad.

5.- Salbuespen gisa, hartzailetzat hartu ahalko dira titularraz eta bizikidetza-unitateko kideez bestelako pertsonak, bereziki irabazi-asmorik gabeko gizarte-zerbitzuen erakundeetako pertsonak, behar bezala erregistraturikoak Gizarte Zerbitzuen abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 50.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta kasu horretan, prestazio horien titularren eskubide eta betebehar berak izango dituzte. Aurrekoaren ondorioetarako, honako kasu hauek emango dira salbuespenezkotzat:

5.- Excepcionalmente, podrán tener la consideración de perceptoras personas ajenas a la titular y a las personas miembros de su unidad de convivencia, preferentemente personas pertenecientes a entidades de servicios sociales sin ánimo de lucro, debidamente registradas de conformidad con lo establecido en el artículo 50.1 de la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales, quienes ostentarán, en tal caso, los mismos derechos y obligaciones que las personas titulares de estas prestaciones. A efectos de lo anterior, tendrán la consideración de excepcionales los siguientes supuestos:

a) Prestazioaren eskatzailea bizikidetza-unitateko jarduteko gaitasuna duen pertsona bakarra den egoeretan.

a) Situaciones en las que la persona solicitante de la prestación sea la única persona de la unidad de convivencia con capacidad de obrar.

b) Prestazioa bizikidetza-unitateko beste edozein kideri ordainduz gero, prestazioa hartarako eman zen helbururako aplikatuko dela bermatuko ez duten egoerak.

b) Situaciones en las que el pago de la prestación a cualquier otra persona miembro de la unidad de convivencia no garantice la aplicación de la prestación a la finalidad para la que se otorgó.

22. artikulua.- Egindako gastuak azaltzea.

Artículo 22.- Justificación de los gastos realizados.

1.- Emakida-ebazpenean jasoko da gizarte-larrialdietarako laguntzaren onuradunak ezinbestean aurkeztu beharko dituela egindako gastuen fakturak edo ziurtagiriak. Ordainketa osoa batera egiten bada, hilabete izango dute, gehienez ere, ebazpen hori jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita, eta zatika ordaintzen bada, berriz, hamabost egun, zatikako ordainketa bakoitza egin zenetik zenbatzen hasita.

1.- En la resolución de concesión, se establecerá la obligación para la persona beneficiaria de la ayuda de emergencia social de presentar facturas o justificantes de los gastos realizados. El plazo máximo será de un mes a partir de la fecha de notificación de la mencionada resolución en el caso de un único pago, y en el caso de pagos fraccionados, en el plazo de quince días a partir del momento en el que se realicen los diferentes pagos parciales.

2.- Alokairu-gastuak edota gizarte-larrialdian egon aurretik etxebizitza edo bizitokia erostearen ondorioz hartutako kredituen interesen eta amortizazioaren ondoriozko gastuak ordaintzeko gizarte-larrialdietarako laguntzen kasuan, onuradunak sei hilean behin ohiko etxebizitzaren edo bizitokiaren alokairu-gastuen ziurtagiriak -ordainagiri pribatuak, fakturak nahiz banku-ordainketako ziurtagiriak- udalerriko oinarrizko gizarte-zerbitzuan aurkeztu behar dituela ezarriko da emakida-ebazpenean. Sei hilean behingo aldizkakotasun hori egokitzat jotzen den bezainbeste laburtu ahal izango da mugikortasun handia ikusten den kasuetan, eskatzailearen ohiko bizileku-aldaketekin.

2.- En el caso de las ayudas de emergencia social destinadas a la cobertura de gastos de alquiler o de gastos derivados de intereses o de amortización de créditos contraídos con anterioridad a la situación de emergencia social como consecuencia de la adquisición de una vivienda o alojamiento, en la resolución de concesión se establecerá la obligación para la persona beneficiaria de presentar, semestralmente, los justificantes de los gastos de alquiler de la vivienda o alojamiento habitual, ya se trate de recibos privados, de facturas, o de justificantes de pago bancario, ante los servicios sociales municipales. Esta periodicidad semestral podrá abreviarse tanto como se estime necesario en aquellos supuestos en los que se observe una gran movilidad con frecuentes cambios de domicilio de la persona solicitante.

3.- Gastuak egin izanaren frogagiriek pertsona fisiko edo juridiko igorlearen identifikazioko eta lokalizazioko oinarrizko datuak, haren identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ) edo nortasun-agiri nazionala (NAN) baren, gastu-kontzeptua eta horiek dagokien zenbatekoa bildu beharko ditu.

3.- Los justificantes de realización de los gastos deberán incluir los datos básicos de identificación y localización de la persona física o jurídica emisora, incluido su número de identificación fiscal (NIF) o número de documento nacional de identidad (DNI), el concepto de gasto y la cuantía correspondiente a los mismos.

4.- Banketxe bitartez egiten ez diren ordainketen kasuan, pertsona fisikoen ziurtagiriek horien sinadura izan beharko dute eta, pertsona juridikoen kasuan, aplikatu behar zaien arautegiaren arabera eman behar duten faktura, aurkeztu beharko da.

4.- En el caso de los pagos no bancarios, los justificantes emitidos por personas físicas deberán contener la firma del recibí por parte de aquéllas y, en el caso de las personas jurídicas, deberá presentarse la factura que las mismas deban emitir conforme a la normativa que les sea de aplicación.

23. artikulua.- Atzera egitea eta uko egitea.

Artículo 23.- Desistimiento y renuncia.

Gizarte-larrialdietarako laguntzen eskatzaileak bere eskabidean atzera egin ahal izango du eskabidea aurkeztu duen Udalera zuzendutako idazki baten bitartez. Udalak ebazpena emango du, eta bertan kasu horretako zirkunstantziak adieraziko dira, jazotako gertakariak eta arau aplikagarriak ere adierazita.

La persona solicitante de las ayudas de emergencia social podrá desistir de su solicitud o renunciar a la prestación ya reconocida, mediante escrito dirigido al Ayuntamiento en el que se hubiera presentado. Este dictará resolución en la que se expresen las circunstancias que concurren en tal caso, con indicación de los hechos producidos y las normas aplicables.

24. artikulua.- Aldian-aldian berrikustea.

Artículo 24.- Revisiones periódicas.

Organo eskudunak egokitzat jotako aldian behingo behar beste berrikuspen egin ahal izango ditu, prestazioa ematea eragin duten arrazoiek bere horretan jarraitzen ote duten egiaztatzeko. Ondorio horretarako, Administrazioetan aurkezteko eta horiei laguntzeko eskatu ahal izango zaie onuradunei. Nolanahi ere, sei hilean behin gutxienez berrikuspen bat egitea derrigorrezkoa izango dela ezarri da.

El órgano competente podrá proceder a cuantas revisiones periódicas estime oportunas para comprobar si se mantienen las causas que motivaron la concesión. A tal efecto, podrá requerirse a las personas beneficiarias de las ayudas para que comparezcan ante la Administración y colaboren con la misma. En todo caso, se establece la obligatoriedad de realizar como mínimo una revisión semestral.

IV. KAPITULUA

CAPÍTULO IV

BIDEGABE JASOTAKO LAGUNTZAK ITZULTZEA

REINTEGRO DE PRESTACIONES INDEBIDAS

25. artikulua.- Bidegabe jasotako laguntzak itzultzea.

Artículo 25.- Reintegro de prestaciones indebidas.

1.- 22. artikuluan adierazitako fakturak edo ziurtagiriak aipatutako epean aurkezten ez badira, behar ez bezala edo ez dagokion neurrian jasotako prestazioak itzuli beharko ditu onuradunak, hori ezarriko baitio Udalak.

1.- En el supuesto de que las facturas o justificantes señalados en el artículo 22 no se presentaran en el plazo indicado, el Ayuntamiento establecerá la obligación de reintegro por parte de la persona beneficiaria de las prestaciones indebidamente percibidas o en cuantía indebida.

2.- Horrez gain, onuradunak gizarte-larrialdietarako laguntzak behar ez bezala edo ez dagokion neurrian jaso baditu, itzuli egin beharko ditu, dekretu honen 18. artikuluan aurreikusitako diru-baliabide eta gizarte-prestazioen ordainketa aztertu ondoren; halaber, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 53.1 artikuluko b), c), d) eta e) idatz-zatietan jasotzen diren kasuetan ere itzuli beharko ditu.

2.- La obligación de reintegro también será de aplicación en el caso de que la persona beneficiaria hubiera percibido indebidamente o en cuantía indebida ayudas de emergencia social, una vez considerado el pago de los recursos y prestaciones sociales de contenido económico previstos en el artículo 18 de este Decreto, así como en los supuestos contemplados en los apartados b), c), d) y e) del artículo 53.1 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

26. artikulua.- Bidegabe jasotako prestazioak itzultzeko prozedura.

Artículo 26.- Procedimiento para el reintegro de prestaciones indebidas.

1.- Aurreko atalean jasotako kasu guztietan, dagokion udalak itzulketa-prozedurari emango dio hasiera.

1.- En cualquiera de los supuestos previstos en el artículo anterior, el Ayuntamiento correspondiente iniciará el procedimiento de reintegro de prestaciones indebidas.

2.- Prozedura hasi ondoren, Udalak honako hau jakinaraziko dio onuradunari: prozedura horri hasiera eman zaiola, zein kausatan oinarritzen den, eta zein ondorio ekonomiko izan ditzakeen, baita ebazpena hartzeko eta jakinarazteko epea eta administrazio-isiltasunak eragin ditzakeen ondorioak ere. Interesdunek, hilabeteko gehieneko epean, egokitzat jotzen dituzten alegazioak egin ahalko dituzte.

2.- Iniciado el procedimiento, el Ayuntamiento notificará a la persona beneficiaria la incoación del mismo, las causas que lo fundamentan y sus posibles consecuencias económicas, así como el plazo para la resolución y notificación y los efectos del silencio administrativo. Las personas interesadas, en un plazo máximo de un mes, podrán formular las alegaciones que estimen pertinentes.

3.- Alegazio horiek jaso ondoren, edo horretarako epea amaitu eta oraindik ez bada alegaziorik egin, Udalaren organo eskudunak hilabete izango du jaso behar ez ziren prestaziorik jaso ote den edota ez dagozkion neurrian jaso ote diren erabakitzeko ebazpenaren bitartez. Ebazpen horrek arrazoituta egon beharko du.

3.- Recibidas las alegaciones o transcurrido el plazo señalado sin que se hubiesen formulado, el órgano competente del Ayuntamiento dictará, en el plazo máximo de un mes, la correspondiente resolución declaratoria o no de la situación de percepción indebida, o en cuantía indebida, de la prestación, la cual deberá estar motivada.

4.- Gizarte-larrialdietarako laguntzei dagokienez, jaso behar ez zen prestazioren batekin edo ez dagokion neurrian jasotako prestazioren batekin lotutako egoera dagoela ebazten bada, aurreko paragrafoan aurreikusitako ebazpenean dagozkion kopuruak interesik gabe itzuli behar direla jasoko da, interesdunak betebehar hori gauzatzeko izango duen gehieneko epea zehaztuz, baita egin beharreko hileko itzulketen kopurua eta zenbatekoa ere. Aipatutako betebeharra betetzen ez bada, premiamendu prozedurari ekingo zaio, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

4.- En el caso de que se estime la existencia de una situación de percepción indebida, o en cuantía indebida, de las ayudas de emergencia social, la resolución prevista en el párrafo anterior declarará la obligación de reintegrar las cantidades que procedan, fijando en la misma el plazo máximo del que dispondrá la persona interesada para hacer efectiva dicha obligación así como el número y cuantía de las devoluciones de carácter mensual a realizar. En el supuesto de incumplimiento de la obligación citada, se procederá por el procedimiento de apremio, de conformidad con el régimen jurídico establecido a tal efecto en el Reglamento de Recaudación de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto 212/1998, de 31 de agosto.

5.- Aurreko paragrafoan aurreikusitako ondorioetarako, Udalak indarreko gizarte-larrialdietarako laguntzetarako prestazioetatik zati bat ofizioz konpentsatzeko edo kentzeko aukera izango du, horiek onuradunaren bizikidetza-unitateko edozein kideri dagozkiola ere. Konpentsazio edo kenketa hori Udalak egin beharko du, epeak, kopurua eta zenbatekoa ezarriz.

5.- A los efectos previstos en el párrafo anterior, el Ayuntamiento podrá recurrir de oficio a la compensación o descuento de prestaciones de ayudas de emergencia social en vigor, correspondientes a cualquiera de los miembros de la unidad de convivencia de la persona beneficiaria. Esta compensación o descuento se llevará a cabo por el ayuntamiento estableciendo plazos, número y cuantía.

6.- Jaso behar ez ziren prestazioen itzulketagatik edo konpentsazioagatik aurrekontu-ekitaldi bakoitzean lortutako zenbatekoak gizarte-larrialdietarako laguntzen prestaziotarako erabili beharko dira.

6.- Las cuantías que se obtengan, durante cada ejercicio presupuestario, por la devolución y la compensación de prestaciones indebidas deberán destinarse a la cobertura de las prestaciones de las ayudas de emergencia social.

27. artikulua.- Dirua itzultzeko epea.

Artículo 27.- Plazo del procedimiento de reintegro.

Itzultzeko prozeduraren ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, prozedurari hasiera ematen zaionetik zenbatzen hasita. Epe horretan inolako esanbidezko ebazpenik ematen eta jakinarazten ez bada, prozedura iraungiko da, eta emandako ebazpenak jardunak artxibatzeko aginduko du. Prozedura pertsona interesdunaren erruz geldiarazten den kasuetan, ebazpena emateko eta jakinarazteko epea ere eten egingo da.

El plazo máximo para resolver y notificar la resolución del procedimiento de reintegro será de seis meses desde la fecha de incoación del mismo. Vencido dicho plazo sin que se haya dictado y notificado resolución expresa se producirá la caducidad del procedimiento, y la resolución que la declare ordenará el archivo de las actuaciones. En los supuestos en que el procedimiento se hubiera paralizado por causa imputable a la persona interesada se interrumpirá el cómputo del plazo para resolver y notificar la resolución.

28. artikulua.- Preskripzioa eta iraungipena.

Artículo 28.- Prescripción y caducidad.

1.- Jaso behar ez ziren gizarte-larrialdietarako laguntza gisa jasotako zenbatekoak itzultzeko betebeharra Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren eskubideei eta betebeharrei aplika dakiekeen araudian aurreikusitakoaren arabera preskribatuko da.

1.- La obligación de reintegrar las cantidades indebidamente percibidas en concepto de ayudas de emergencia social prescribirá de conformidad con lo previsto en la normativa aplicable a los derechos y obligaciones de la Hacienda General del País Vasco.

Preskripzio-epea administrazio eskudunak jaso behar ez zen prestazioa itzultzeko betebeharra sorrarazten duen gertakariaren berri duen egunetik hasiko da zenbatzen edo, hala badagokio, itzultzeko ebazpenaren benetako jakinarazpena gauzatzen den egunetik zenbatzen hasita.

El plazo de prescripción comenzará a computarse desde el día en el que la Administración competente hubiera tenido conocimiento del hecho causante de la obligación de reintegro o, en su caso, desde el día en que se hubiera hecho efectiva la notificación de la resolución de reintegro.

2.- Prestazioak jasotzeko eskubidea urtebete geroago iraungiko da. Interesdunari prestazioa eman zaiola formaz jakinarazi eta biharamunetik aurrera hasiko da zenbatzen epe hori. Aldizkako prestazioak direnean, hileko kuota jasotzeko eskubidea prestazioaren muga-egunetik urtebetera iraungi egingo da.

2.- El derecho a la percepción de las prestaciones caducará al año, a contar desde el día siguiente al de haber sido notificada en forma a la persona interesada su concesión. Cuando se trate de prestaciones periódicas, el derecho al percibo de cada mensualidad caducará al año de su respectivo vencimiento.

V. KAPITULUA

CAPÍTULO V

PROZEDURAKO ARAU KOMUNAK

NORMAS COMUNES DE PROCEDIMIENTO

29. artikulua.- Errekurtsoak eta kexa-idazkia.

Artículo 29.- Recursos y escrito de queja.

1.- Gizarte-larrialdietarako laguntzak eman nahiz ukatzeko ebazpenen aurka, eta eman behar ez ziren laguntzak itzultzeko prozeduretan hartzen direnen aurka, indarrean den legerian zehaztutako administrazio- eta jurisdikzio-errekurtsoak aurkez daitezke.

1.- Contra las resoluciones que concedan o denieguen las ayudas de emergencia social, así como contra las que se dicten en los procedimientos de reintegro de prestaciones indebidas, podrán interponerse los correspondientes recursos administrativos y jurisdiccionales previstos en la legislación vigente.

2.- Errekurtso horiek jartzea aparte utzi gabe, interesdunek kexa arrazoitua aurkeztu ahalko diote diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko alorrean eskuduna den Eusko Jaurlaritzaren sailari.

2.- Sin perjuicio de la interposición de dichos recursos, las personas interesadas podrán elevar queja razonada al Departamento del Gobierno Vasco competente en materia de garantía de ingresos e inclusión social.

3.- Oinarritzat hartzen dituen arrazoiak adierazi beharko ditu kexa-idazkiak, eta dagozkion administrazio- edo jurisdikzio-errekurtsoetako arrazoiez bestelako zirkunstantziei buruzkoak izan beharko dute.

3.- El escrito de queja deberá expresar los motivos en que se fundamente, que deberán referirse a circunstancias diferentes de aquellas que pueden ser objeto de los correspondientes recursos administrativos o jurisdiccionales.

4.- Organo eskudunak dagozkion neurriak hartuko ditu, eta betiere bat etorriko dira formulaturiko kexaren nondik norakoarekin.

4.- Por el órgano competente se adoptarán las medidas que correspondan, que, en todo caso, serán congruentes con la naturaleza de la queja formulada.

30. artikulua.- Datuen konfidentzialtasuna eta administrazioen arteko lankidetza.

Artículo 30.- Confidencialidad de los datos y colaboración entre Administraciones.

1.- Euskal Administrazio Publiko eskudunek eska ditzaketen gizarte-larrialdietarako laguntzen onuradunen, haien bizikidetza-unitateko kideen, edota prestazioaren onuradun izan daitezkeen bestelako pertsonen datu eta txosten guztiak mugatuta egongo dira, zehazki, Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legean ezarritako prestazioak edota betebeharrak baliatzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko ezinbestekoak direnetara mugatuta.

1.- Todos los datos e informes que, con relación a personas solicitantes o beneficiarias de las ayudas de emergencia social, a las demás personas miembros de su unidad de convivencia y a las demás personas que pudieran beneficiarse de la prestación, pudieran ser requeridos o solicitados por las Administraciones Públicas Vascas competentes se limitarán a los que resulten imprescindibles para la comprobación del cumplimiento de los requisitos de acceso a las prestaciones y de las obligaciones establecidos en la Ley 18/2008, de 23 de diciembre, para la Garantía de Ingresos y para la Inclusión Social y en el presente Decreto.

2.- Euskal Administrazio Publikoek bermatuko dute organismo eskudunek espedienteak izapidetzerakoan lortutako datuak isilpean gordeko dituztela, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoari jarraiki.

2.- Las Administraciones Públicas Vascas garantizarán la confidencialidad de los datos obtenidos en la tramitación de los expedientes por parte de los organismos competentes, en los términos previstos en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal.

VI. KAPITULUA

CAPÍTULO VI

FINANTZAZIOA ETA TRANSFERENTZIAK

FINANCIACIÓN Y TRANSFERENCIAS

31. artikulua.- Finantzazioa.

Artículo 31.- Financiación.

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan gizarte-larrialdietarako laguntzetarako zenbatekoak finantzatzeko behar beste baliabide ekonomiko gorde beharko da urtero.

1.- Se consignarán anualmente en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi los recursos económicos necesarios para la financiación de las cuantías de las ayudas de emergencia social.

2.- Udalek urtero esleituko dituzte beren aurrekontuetan beharrezko baliabide ekonomikoak Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008ko Legean eta dekretu honetan aurreikusitako eskumenak egikaritzeko, eta dekretu honetan, gizarte-larrialdietarako laguntzak izapidetzeko eta kudeatzeko.

2.- Los Ayuntamientos consignarán anualmente en sus respectivos Presupuestos los recursos económicos necesarios para la ejecución de las competencias previstas en la Ley 18/2008, de 23 de diciembre, para la Garantía de Ingresos y para la Inclusión Social, y en el presente Decreto en relación con la tramitación y gestión de las ayudas de emergencia social.

32. artikulua.- Kopuruak Udaletara transferitzeko prozedura.

Artículo 32.- Procedimiento para la transferencia de cantidades a Ayuntamientos.

1.- Gizarteratzeko Erakunde arteko Batzordeak aztertu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan gizarte-larrialdietarako laguntzak ordaintzeko dagoen dirua erkidego barruko lurralde historikoen eta udalerrien artean nola banatuko diren zehazteko irizpideak gizarte-zerbitzuetako eskumena daukan Eusko Jaurlaritzaren Sailak zehaztuko ditu urtero, eta beharren adierazleei begira zehaztu beharko ditu batez ere.

1.- Una vez analizados por la Comisión Interinstitucional para la Inclusión Social, el Departamento del Gobierno Vasco competente en materia de garantía de ingresos y de inclusión social, establecerá con carácter anual, atendiendo principalmente a indicadores de necesidad, los criterios que habrán de regir la distribución por Territorios Históricos y Municipios de la Comunidad Autónoma de los créditos consignados para la cobertura de las Ayudas de emergencia social en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

2.- Erreferentziazko irizpideen aplikazioari jarraiki, Eusko Jaurlaritzan gizarte-zerbitzuetako eskumena duen Sailak Udal bakoitzari dagokion gehieneko aurrekontua finkatuko du, horren guztiaren berri emanez EHAAn argitaratuko den sailburuaren Aginduaren bitartez.

2.- En aplicación de los criterios de referencia, el Departamento del Gobierno Vasco competente en la materia fijará el límite presupuestario que corresponde a cada uno de los Ayuntamientos dando publicidad de ello mediante la correspondiente Orden anual de la Consejera que se publicará en el BOPV.

3.- Eusko Jaurlaritzan gizarte-zerbitzuetako eskumena duen Sailak aurreikusitako baliabideak banatzeko irizpideak berrikusiko ditu aurrekontu-ekitaldiaren barruan. Horrela, behar izanez gero, udal bakoitzari esleitutako kredituak egokitu ahal izango ditu, eta baita banaketarako beste irizpide batzuk ezarri ere, kontuan hartuz Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen Legeak urteri ezarritako mugak ezin izango direla gainditu; horretarako, honako prozedura honi jarraituko zaio:

3.- El Departamento del Gobierno Vasco competente en la materia revisará, dentro del ejercicio presupuestario, los criterios de distribución de recursos previstos pudiendo, tanto reajustar los créditos asignados a cada Ayuntamiento, fijando los nuevos límites presupuestarios de disposición anual para cada uno de ellos, como establecer unos nuevos criterios de distribución, dentro de los límites establecidos anualmente en la Ley de Presupuestos de la Comunidad Autónoma de Euskadi, siguiendo a tales efectos el siguiente procedimiento:

a) Aurrekontu-ekitaldiaren hiruhileko bakoitzaren hasieran, bigarrenetik aurrera, Eusko Jaurlaritzaren Sail eskudunak laguntzak banatzeko irizpideak Udal bakoitzean aurkeztutako eskariaren arabera aplikatzen direla egiaztatuko du. Eskabideari erantzuna eman behar horretan batere hutsunerik antzematen bada, Udal bakoitzari esleitutako kredituak egokituko dira, hiruhileko horren barruan. Horrenbestez, udal bakoitzari urtean dagozkion kopuruak berriz finkatuko ditu, betiere aurrekontu-ekitaldian horretarako guztira gordetako aurrekontu-esleipenak gainditu gabe.

a) Al comienzo de cada trimestre del ejercicio presupuestario a partir del segundo, el Departamento del Gobierno Vasco competente comprobará que la aplicación de los criterios de distribución vigentes se esté ajustando a la demanda formulada ante cada Ayuntamiento. En el supuesto de comprobarse desajustes en el proceso de cobertura de la demanda, el mencionado Departamento procederá, dentro de dicho trimestre, a reajustar los créditos asignados a cada Ayuntamiento, fijando los nuevos límites presupuestarios de disposición anual para cada uno de ellos, siempre dentro de las consignaciones presupuestarias totales habilitadas al efecto para el ejercicio presupuestario.

b) Alde horretatik, banaketa-irizpideak berriz aztertu behar direla uste bada, diru-sarrerak bermatzearen eta gizarteratzearen alorrean eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzaren Sailak beste banaketa-irizpide batzuk finkatu ahal izango ditu, Gizarteratze Lanetarako Erakunde Arteko Batzordeak gaia aztertu ondoren. Hortaz, udal bakoitzak eskura dituen kopuruak berriro antolatuko ditu, betiere, aurrekontu-ekitaldian horretarako guztira gordetako aurrekontu-esleipenak gainditu gabe.

b) Asimismo, en los casos en los que se estime necesaria la revisión de los criterios de distribución, previo análisis de la Comisión Interinstitucional para la Inclusión Social, el Departamento del Gobierno Vasco competente en materia de garantía de ingresos y de inclusión social podrá fijar unos nuevos criterios de distribución y en consecuencia procederá a reordenar los nuevos límites de disposición para cada uno de los Ayuntamientos, siempre dentro de las consignaciones presupuestarias totales habilitadas al efecto para el ejercicio presupuestario.

4.- Erreferentziazko irizpideen aplikazioari jarraiki, Udal bakoitzari dagokion aurrekontu-muga ezarri ondoren, Eusko Jaurlaritzaren Sail eskudunak esleitutako zenbatekoak trasferituko dizkio Udal bakoitzari hiru hilean behin, dekretu honen 33. artikuluan eta xedapen iragankorrean adierazitako jasotzaileei buruzko informazioa igorri ote den kontuan hartuz.

4.- Sobre la base de la aplicación de los criterios de referencia, una vez fijado el límite presupuestario que corresponde a cada uno de los Ayuntamientos, el Departamento del Gobierno Vasco competente transferirá a cada uno de los Ayuntamientos las cantidades asignadas, trimestralmente, en función de que se haya realizado el envío de la información sobre personas perceptoras que se señala en el artículo 33 y la disposición transitoria del presente Decreto.

Azken hiruhileko naturalean, diru-sarrerak bermatzearen eta gizarteratzearen alorrean eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren barruko Sailak azken ordainketa transferituko dio Udal Bakoitzari, hala badagokio, dekretu honen 33. artikuluan ezarritakoari jarraiki esleitutako aurrekontu-mugetan sar litezkeen egokitzapenak kontuan hartuz, eta betiere udal bakoitzaren gastu-maila eta helburua egiaztatzeko behar diren datuen azterketaren arabera, aurreko paragrafoan ezarritakoari jarraiki.

En el último trimestre natural, el Departamento del Gobierno Vasco competente en materia de garantía de ingresos y de inclusión social transferirá a cada uno de los Ayuntamientos el último pago teniendo, en su caso, en cuenta los ajustes que puedan introducirse en los límites presupuestarios asignados en virtud de lo establecido en el artículo 33 del presente Decreto, de acuerdo al análisis de los datos necesarios para comprobar el nivel de gasto de cada municipio y su destino, en virtud de lo establecido en el párrafo anterior.

5.- Eusko Jaurlaritzan aurrekontu-ekitaldia ixten denean, Udal bakoitzari dagozkion kopuru guztiak erregulatu beharko dira behin betiko, aurrekontu-ekitaldi horretan laguntzak emateko benetan hartutako ebazpenetan oinarrituta, eta kontuan hartuz, horretarako, Udalek dekretu honetako 33. artikuluan ezarritakoari jarraiki bidalitako dokumentazioa.

5.- Al cierre del ejercicio presupuestario en el Gobierno Vasco, éste procederá a la definitiva regularización de los pagos que correspondan a cada uno de los Ayuntamientos sobre la base de las efectivas resoluciones de ayudas concedidas en el ejercicio, teniendo para ello en cuenta la documentación remitida por los Ayuntamientos en virtud de lo establecido en el artículo 33 del presente Decreto.

6.- Udalek prestazioen ordainketari aplikatu gabeko soberakin-zenbatekoak Euskadiko Ogasun Nagusiari ordaindu beharko dizkiote.

6.- Los Ayuntamientos deberán reintegrar las cuantías remanentes no aplicadas al pago de las prestaciones a la Tesorería General de País Vasco.

33. artikulua.- Datuak eta justifikazio-dokumentuak bidaltzea.

Artículo 33.- Remisión de datos y documentos justificativos.

1.- Dagozkion hiru hilean behingo ordainketak igorri eta hurrengo hilabetearen lehen hamabostaldian, Udalek diru-sarrerak bermatzearen eta gizarteratzearen alorrean eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren barruko Sailera aurreko hiruhilekoan emandako prestazioei dagokien informazioa eta justifikazio-dokumentuak igorriko dituzte.

1.- Dentro de la primera quincena del mes posterior a la remisión de los pagos trimestrales correspondientes, los Ayuntamientos pondrá a disposición del Departamento del Gobierno Vasco competente en materia de garantía de ingresos y de inclusión social la información correspondiente a las prestaciones concedidas en el trimestre anterior y los documentos justificativos.

Aurreko hiruhilekoari dagokionez, titularrari eta haren bizikidetza-unitateko kide guztiei buruzko nahiz baliabide ekonomikoei eta ondare-ondasunei buruzko datu pertsonalak eta emandako laguntzen zenbatekoak eta kontzeptuak jaso beharko dituzte aipatutako datuek, emateko edo ukatzeko ebazpenei dagokienez. Era berean, egin behar ez ziren kobrantzak edo ordainketak itzultzeko prozedurak aplikatu behar zaizkien zenbatekoak ere bildu beharko dira.

Los datos mencionados incluirán, en referencia al trimestre anterior, los datos personales del titular y demás miembros de la unidad de convivencia, así como de sus recursos económicos y bienes patrimoniales, y las cuantías y los conceptos de las ayudas concedidas, en relación a las resoluciones de concesión y denegación. De la misma forma serán reflejadas las cuantías sobre las que se deben realizar procedimientos de reintegro por cobros o abonos indebidos.

2.- Aurreko paragrafoan aipatutako datuen igorpena Gizarte Zerbitzuei buruzko Informaziorako Euskal Sistemaren bitartez egingo da, dagokion gastu-kalkuluarekin.

2.- La puesta a disposición de los datos a los que se refiere el párrafo anterior, se realizará a través del Sistema Vasco de Información sobre Servicios Sociales, con el correspondiente cálculo de gasto.

XEDAPEN GEHIGARRIA

DISPOSICIÓN ADICIONAL

Arau-hausteen eta zehapenen erregimena.- Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen VII. tituluan bilduriko arau-hausteen eta zehapenen erregimenari dagokionez, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuaren VII. kapituluan ezarritako zehapen-prozedura aplikatuko da, betiere gizarte-larrialdietarako laguntzen kasuan prozedura hasteko, izapidetzeko eta ebazteko eskumena duen administrazioa dagokion udala ez bada.

Régimen de infracciones y sanciones.- En relación al régimen de infracciones y sanciones contenido en el Título VII de la Ley 18/2008, de 23 de diciembre, para la Garantía de Ingresos y para la Inclusión Social, será de aplicación el procedimiento sancionador previsto en el Capítulo VII del Decreto 147/2010, de 25 de mayo, de Renta de Garantía de Ingresos, con la salvedad de que en el caso de las ayudas de emergencia social, la administración competente para el inicio, tramitación y resolución del procedimiento es el ayuntamiento correspondiente.

XEDAPEN IRAGANKORRA

DISPOSICIÓN TRANSITORIA

Dekretuko honetako 33. artikuluan aipatzen diren datuen bidalketari dagokionez, Gizarte Zerbitzuei buruzko Euskal Informazio Sistemaren funtzionamendua araututa ez dagoen bitartean, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2004ko urriaren 8ko Aginduan ezarritako moduan egingo da. Agindu horren bidez argitaratu zen Gizarte Larrialdietarako Laguntzen eskabide-eredu berria, eta prestazio horiei buruzko dokumentazioa euskarri informatikoan bidaltzeko modua arautu zen. Edo, bestela, aipatutako aginduan ezarritakoa ordezkatzen duen euskarri informatiko estandarizatuaren bitartez, diru-sarrerak bermatzearen eta gizarteratzearen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak zehazten duen moduan, datuen edukiari buruz aipatutako 33. artikuluan eskatzen diren baldintzak betez, betiere.

En relación a la remisión de datos a la que hace referencia el artículo 33, en tanto no se encuentre reglamentado y en funcionamiento el Sistema Vasco de Información sobre Servicios Sociales, la información será transmitida en el modo establecido en la Orden de 8 de octubre de 2004, del Consejero de Justicia, Empleo y Seguridad Social, por la que se procede a la publicación del nuevo modelo de solicitud de las Ayudas de Emergencia Social y por la que se regula la transmisión mediante soporte informático de documentación relativa a estas prestaciones o, en su caso, mediante aquel soporte informático estandarizado que sustituya al establecido en la orden citada, en la forma que a tal efecto determine el Departamento del Gobierno Vasco competente en materia de garantía de ingresos y de inclusión social, cumpliendo los requisitos mencionados en el mencionado artículo 33 en lo referente a los contenidos de los datos.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Indargabetuta geratzen dira Dekretu honetan xedatzen denari kontrajartzen zaizkion edo xedatzen denaren aurka dauden maila bereko edo beheragoko arau guztiak eta, zehazki, berariaz indargabetzen da 199/1999 Dekretua, apirilaren 20koa, Gizarte Larrialdietarako Laguntzak arautzen dituena.

Quedan derogadas todas las normas de igual o inferior rango en lo que contradigan o se opongan a lo dispuesto en el presente Decreto y, en particular, queda expresamente derogado el Decreto 199/1999, de 20 de abril, por el que se regulan las Ayudas de Emergencia Social.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.- Ordezko araubidea.

Primera.- Régimen supletorio.

Administrazio-prozedurari lotuta dekretu honetan aurreikusten ez den guztiari dagokionez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da.

En lo no previsto en el presente Decreto en cuanto al procedimiento administrativo será de aplicación la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

Bigarrena.- Dekretua arau bidez garatzea.

Segunda.- Desarrollo reglamentario.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari dekretu hau garatzeko eta gauzatzeko behar diren xedapenak hartzeko eta dekretu honetan ezarritako eskabide-eredu normalizatua aldatzeko ahalmena ematen zaio.

Se faculta a la Consejera de Empleo y Asuntos Sociales para adoptar las disposiciones necesarias para el desarrollo y ejecución del presente Decreto, así como para modificar el modelo normalizado de solicitud establecido en el mismo.

Hirugarrena.- Indarrean jartzea.

Tercera.- Entrada en vigor.

Dekretu hau indarrean sartuko da Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara eman eta biharamunetik hasita, eta 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente a su publicación en Boletín Oficial del País Vasco y surtirá efectos desde el día 1 de enero de 2011.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko urtarrilaren 18an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 18 de enero de 2011.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

La Consejera de Empleo y Asuntos Sociales,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común