Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

16. zk., 2011ko urtarrilaren 25a, asteartea

N.º 16, martes 25 de enero de 2011


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Educación, Universidades e Investigación
345
345

DEKRETUA, 351/2010, abenduaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateen, Zentroen eta Unibertsitate Irakaskuntzen Erregistroa sortzekoa.

DECRETO 351/2010, de 28 de diciembre, por el que se crea el Registro de Universidades, Centros y Enseñanzas Universitarias de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 62. artikuluak arautzen ditu unibertsitateen alorrean eskumena duen sailaren ahalmenak. Horien artean, ikasketa arautuen multzo guztia arrazionalizatzeko eta gizarte-premietara egokitzeko bitartekoak Euskal Autonomia Erkidegoan antolatzea dagokio.

El artículo 62 de la Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco, regula las facultades del departamento competente en materia de universidades. Entre ellas, le corresponde articular los instrumentos que permitan racionalizar y adecuar a las necesidades sociales todo el conjunto de los estudios reglados en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Horrez gain, Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan dauden unibertsitate publikoei zein unibertsitate pribatuei dagokienez, haren eskumenekoa da honako hauei buruzko baimena ematea: unibertsitateen jarduera-hasiera; ikastetxeen sorrera, aldaketa eta itxiera; eta irakaskuntzak ezartzea edo kentzea.

Asimismo, tanto en relación con las universidades públicas como en cuanto a las universidades privadas establecidas en el ámbito territorial de la Comunidad Autónoma, le compete autorizar el comienzo de actividades de las universidades, la creación, modificación y supresión de centros docentes, la implantación o supresión de enseñanzas.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko egitura organikoa ezartzen duen irailaren 14ko 233/2010 Dekretuak xedatutakoari jarraiki, Unibertsitate Zuzendaritzari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateen, Zentroen eta Unibertsitate Irakaskuntzen Erregistroa garatzea eta kudeatzea.

De acuerdo con el Decreto 233/2010, de 14 de septiembre, por el que se establece la estructura orgánica del Departamento de Educación, Universidades e Investigación, a la Dirección de Universidades le corresponde el desarrollo y gestión del Registro de Universidades, Centros y Enseñanzas Universitarias de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Europako goi-mailako hezkuntzaren eremura egokitzeko prozesuaren alorrean, eta urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak xedatutako unibertsitate-irakaskuntzen araudi berria dela eta -unibertsitateko ikasketa ofizialak arautzen ditu Dekretuak-, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden unibertsitateek, zentroek eta unibertsitate-sistemako irakaskuntzek inskribatu behar dute Unibertsitateen, Zentroen eta Unibertsitate Irakaskuntzen Erregistroan.

En el marco del proceso de adaptación al espacio europeo de educación superior y dada la nueva regulación de los enseñanzas universitarias fijadas por el Real Decreto 1393/2007, de 29 de octubre, por el que se establece la ordenación de las enseñanzas universitarias oficiales, se inscribirán en este Registro de Universidades, Centros y Enseñanzas Universitarias, las universidades, los centros y las enseñanzas que se impartan en el sistema universitario de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Halaber, eta urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuak ezarritakoari jarraiki, Unibertsitateen, Zentroen eta Unibertsitate Ikasketen Erregistroa oinarrizko bitarteko gisa eratzen da, espedienteak kudeatzeko zein horien etorkizuneko izen-ematea kudeatzeko. Dekretu hori Gradu, Master eta Doktorego tituluak lortzeko gauzatu behar diren unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeari eta kentzeari buruzkoa da, eta egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitateek irakaskuntza berriak ezar daitezen proposatzeko kontuan izan behar dituzten irizpide orokorrak arautzen ditu, bai eta horiek baimentze aldera jarraitu beharreko prozedurak ere.

Asimismo y de acuerdo con el Decreto 11/2009, de 20 de enero, de implantación y supresión de las enseñanzas universitarias oficiales conducentes a la obtención de los títulos de Grado, Master y Doctorado, que regula los criterios generales que deberán tener en cuenta las universidades con sede social en la Comunidad Autónoma del País Vasco para proponer la implantación de las nuevas enseñanzas, así como los procedimientos conducentes a su autorización, el Registro de Universidades, Centros y Enseñanzas Universitarias se configura como una herramienta básica tanto para la gestión de los expedientes como para su inscripción futura.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren hogeigarren xedapen gehigarriak -apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak emandako idazketan- Unibertsitateen, Zentroen eta Tituluen Erregistro Nazionala edukitzea xedatzen du, eta autonomia-erkidegoetako erregistroei funtsezko zeregina aitortzen die, estatuko erregistroaren beraren informazio-iturri nagusitzat hartzen dituelako.

La disposición adicional vigésima de la Ley Orgánica 6/2001, de 21 de diciembre, de Universidades, en su redacción dada por la Ley Orgánica 4/2007, de 12 de abril, prevé la existencia del Registro Nacional de Universidades, Centros y Títulos y reconoce el papel fundamental de los registros de las Comunidades Autónomas al configurarlos como principal fuente de información del propio registro estatal.

Unibertsitateen, Zentroen eta Tituluen Erregistroa arautzen duen irailaren 12ko 1509/2008 Errege Dekretuak ezarritakoari jarraiki, bertan inskribatuta egotea egiaztatutako titulutzat hartuko da. Halaber, egiaztatutako tituluak berritzearekin zerikusia duten prozesu guztiak, bai eta titulu ofizialak lortzeko ikasketa-planak aldatzeko eta kentzeko prozesuak ere, jaso egin behar dira Unibertsitateen, Zentroen eta Tituluen Erregistroan.

El Real Decreto 1509/2008, de 12 de septiembre, por el que se regula el Registro de Universidades, Centros y Títulos, establece que la inscripción en el mismo tendrá la consideración de título acreditado. Asimismo, todos los procesos relativos a la renovación de la acreditación de los títulos, así como a la modificación y extinción de los planes de estudios conducentes a títulos oficiales deberán ser anotados en el Registro de Universidades, Centros y Títulos.

Beste herrialde batzuetan indarrean diren hezkuntza-sistemekin bat, unibertsitate-mailako ikasketak -Espainiako tituluekiko homologagarriak izateko helbururik ez dutenak- ematen dituzten zentroak jartzeko eta funtzionatzeko baimenaren baldintzak zein prozedura, irailaren 21eko 330/1999 Dekretuaren bitartez arautzen dira. Bada, dekretu horren 5. artikuluak horrelako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen erregistroari dagozkion alde guztiak arautzen ditu.

Finalmente, el artículo 5 del Decreto 330/1999, de 21 de septiembre, por el que se regula el procedimiento y las condiciones de autorización para el establecimiento y el funcionamiento de centros que imparten enseñanzas de nivel universitario conforme a sistemas educativos vigentes en otros países, no conducentes a la obtención de títulos homologables a los españoles, regula todos aquellos aspectos relativos al Registro de Centros que imparten este tipo de enseñanzas.

Aipatutakoa gogoan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak hala proposaturik, Unibertsitateen Euskal Kontseiluak eta Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluak txostena igorririk, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari entzunda eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko abenduaren 28an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hau

En virtud de lo expuesto, a propuesta de la Consejera de Educación, Universidades e Investigación, emitido informe por parte del Consejo Vasco de Universidades, del Consejo de Coordinación de la Enseñanza Pública Universitaria y oída la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 28 de diciembre de 2010,

XEDATU DUT:

DISPONGO:

I. KAPITULUA

CAPÍTULO I

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.- Xedea.

Artículo 1.- Objeto.

Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateen, Zentroen eta Unibertsitate Irakaskuntzen Erregistroa sortzea du xede dekretu honek.

Este Decreto tiene por objeto la creación del Registro de Universidades, Centros y Enseñanzas Universitarias de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2. artikulua.- Izaera eta atxikipena.

Artículo 2.- Naturaleza y adscripción.

1.- Unibertsitateen, Zentroen eta Unibertsitate Irakaskuntzen Erregistroa publikoa da eta informatiboa soilik.

1.- El Registro de Universidades, Centros y Enseñanzas Universitarias tiene carácter público y meramente informativo.

2.- Unibertsitateen, Zentroen eta Unibertsitate Irakaskuntzen Erregistroa Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari atxikia dago, eta haren egitura funtzionala eta organikoa Unibertsitate Zuzendaritzaren mende.

2.- El Registro de Universidades, Centros y Enseñanzas Universitarias se adscribe al Departamento de Educación, Universidades e Investigación, bajo la dependencia funcional y orgánica de la Dirección de Universidades.

3. artikulua.- Ezarpen-eremua.

Artículo 3.- Ámbito de aplicación.

1.- Unibertsitateak, Zentroak eta Euskal Unibertsitate Sisteman ematen diren Unibertsitate Irakaskuntzak:

1.- Universidades, Centros y Enseñanzas Universitarias que se imparten dentro del Sistema Universitario Vasco:

a) Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean dauden unibertsitateak.

a) Universidades con sede en el territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

b) Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean dauden unibertsitateetan integratuta dauden zentroak.

b) Centros integrados en las universidades con sede en el territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

c) Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean dauden unibertsitateetara atxikitako zentroak.

c) Centros adscritos a las universidades con sede en el territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

d) Euskal Autonomia Erkidegoan ematen diren irakaskuntza ofizial eta estatuaren lurralde osoan balioa dutenak, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraiki. Izan ere, unibertsitateko ikasketa ofizialak arautzen ditu Errege Dekretu horrek.

d) Enseñanzas impartidas en la Comunidad Autónoma del País Vasco de carácter oficial y con validez en todo el territorio nacional, establecidos de acuerdo con lo previsto en el Real Decreto 1393/2007, de 29 de octubre, por el que se establece la ordenación de enseñanzas universitarias oficiales.

e) Gradu eta/edo Masterraren baliokidetzat hartzen diren irakaskuntzak.

e) Enseñanzas declaradas equivalentes a Grado y/o Master.

f) Ofizialak ez diren unibertsitate-tituluak lortzeko Euskal Autonomia Erkidegoan ematen diren irakaskuntzak.

f) Enseñanzas impartidas en la Comunidad Autónoma del País Vasco que conducen a la obtención de títulos universitarios no oficiales.

2.- Euskal Unibertsitate Sistemakoak ez diren zentroak eta zentro horietako unibertsitate-irakaskuntzak, Euskal Autonomia Erkidegoan ematen direnak.

2.- Centros no pertenecientes al Sistema Universitario Vasco y Enseñanzas Universitarias de dichos Centros que se imparten en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

a) Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean egoitza ez duten estatuko unibertsitateetako unibertsitate-titulu ofizialak ematen dituzten zentroak, Euskal Autonomia Erkidegoan daudenak.

a) Centros establecidos en la Comunidad Autónoma del País Vasco que expiden títulos universitarios oficiales de universidades nacionales que no tienen su sede en el territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

b) Atzerriko unibertsitate-sistemekin bat datozen unibertsitate-titulu ofizialak ematen dituzten zentroak, Euskal Autonomia Erkidegoan daudenak.

b) Centros establecidos en la Comunidad Autónoma del País Vasco que expiden títulos universitarios oficiales de acuerdo con sistemas universitarios extranjeros.

c) Euskal Autonomia Erkidegoan dauden zentroak, ofizialak ez diren unibertsitate-tituluak lortzeko irakaskuntzak ematen dituztenak, edozein dela modalitatea.

c) Centros establecidos en la Comunidad Autónoma del País Vasco que, bajo cualquier modalidad, imparten enseñanzas conducentes a la obtención de títulos universitarios no oficiales.

d) Euskal Autonomia Erkidegoan ematen diren irakaskuntzak, Euskal Unibertsitate Sistematik kanpo dauden estatuko unibertsitateen unibertsitate-titulu ofiziala lortzeko ematen direnak eta/edo atzerriko unibertsitate-sistemekin bat datozen unibertsitate-titulu ofizialak lortzeko ematen direnak.

d) Enseñanzas impartidas en la Comunidad Autónoma del País Vasco que conducen a la obtención de títulos universitarios oficiales de universidades nacionales ajenas al Sistema Universitario Vasco y/o títulos universitarios oficiales de acuerdo con sistemas universitarios extranjeros.

e) Ofizialak ez diren unibertsitate-tituluak lortzeko Euskal Autonomia Erkidegoan ematen diren irakaskuntzak.

e) Enseñanzas impartidas en la Comunidad Autónoma del País Vasco que conducen a la obtención de títulos universitarios no oficiales.

II. KAPITULUA

CAPÍTULO II

ANTOLAKETA ETA FUNTZIONAMENDUA

ORGANIZACIÓN Y FUNCIONAMIENTO

4. artikulua.- Helburua eta funtzioak.

Artículo 4.- Finalidad y funciones.

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateen, Zentroen eta Unibertsitate Irakaskuntzen Erregistroaren helburua da unibertsitateak, zentroak eta Euskal Unibertsitate Sistemaren barruan ematen diren irakaskuntzak inskribatzea, bai eta beste zentro batzuk eta Euskal Autonomia Erkidegoan ematen diren beste unibertsitate-irakaskuntza batzuk ere. Eta hori guztia, sistemari buruzko datu guztiak batzeko eta sistematizatzeko, eta herritarren esku jartzeko.

1.- El Registro de Universidades, Centros y Enseñanzas Universitarias de la Comunidad Autónoma del País Vasco tiene como finalidad la inscripción de las Universidades, Centros y Enseñanzas Universitarias que se imparten dentro del Sistema Universitario Vasco así como la inscripción de otros Centros y Enseñanzas Universitarias que se imparten en la Comunidad Autónoma del País Vasco, con el objetivo de unificar y sistematizar los datos relativos al sistema y hacerlos accesibles a la ciudadanía.

2.- Funtzioak.

2.- Funciones.

a) Aurreko artikuluan deskribatutako unibertsitate, zentro eta unibertsitate-irakaskuntzei dagozkien erregistro-datuak inskribatzea eta jasotzea.

a) Inscribir y anotar los datos registrales correspondientes a Universidades, Centros y Enseñanzas Universitarias descritos en el artículo anterior.

b) Erregistroan jasota dauden datuei buruzko ziurtagiriak egitea.

b) Expedir las certificaciones sobre los datos que figuren en el Registro.

c) Autonomia-erkidegoko erregistroan jasotako datuak Hezkuntza Ministerioaren mende dagoen Unibertsitateen, Zentroen eta Tituluen Erregistro Nazionalari (gaztelaniaz, RUCT) jakinaraztea.

c) Comunicar los datos que figuren en el registro autonómico al Registro Nacional de Universidades, Centros y Títulos (RUCT), dependiente del Ministerio de Educación.

d) Erregistro-datuen berri eman, eskuratzeko mekanismo egokiak jarrita.

d) Informar de los datos registrales mediante el establecimiento de los oportunos mecanismos de acceso.

e) Indarrean dagoen araudian erregistroari buruz xedatutako funtzio oro.

e) Cualquier otra función prevista en la normativa vigente en relación con este registro.

5. artikulua.- Erregistroaren edukia.

Artículo 5.- Contenido del Registro.

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateen, Zentroen eta Unibertsitate Irakaskuntzen Erregistroak Dekretu honen eranskinean xedatutako datuak bilduko ditu. Datu horiek administrazio-egoera zein den erakutsiko dute, bai eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak intereseko irizten dion informazio oro.

1.- El Registro de Universidades, Centros y Enseñanzas Universitarias de la Comunidad Autónoma del País Vasco contendrá los datos establecidos en el anexo de este Decreto. Estos datos reflejarán la situación administrativa y cuanta información propia sea considerada de interés por el Departamento de Educación, Universidades e Investigación del Gobierno Vasco.

2.- Erregistro honetan derrigorrean inskribatu behar dira izaera ofiziala duten eta lurralde osoan balioa duten unibertsitate-tituluak lortzeko irakaskuntzak.

2.- La inscripción en este Registro es obligatoria para las enseñanzas que conducen a la obtención de títulos universitarios de carácter oficial y validez en todo el territorio.

3.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko titularrak erregistroko datuei buruzko eranskina alda dezake, Euskal Autonomia Erkidegoaren informazio-premiak bermatzeko, eta, hartara, goi-mailako hezkuntza-sistemaren kudeaketa ona izan dadin.

3.- La persona titular del Departamento de Educación, Universidades e Investigación podrá modificar el anexo de datos registrales con el fin de garantizar las necesidades de información de la Comunidad Autónoma del País Vasco, para una adecuada gestión del sistema de educación superior.

III. KAPITULUA

CAPÍTULO III

PROZEDURA

PROCEDIMIENTO

6. artikulua.- Ofizioz inskribatzea.

Artículo 6.- Inscripción de oficio.

1.- Unibertsitateei, Zentroei eta Euskal Unibertsitate Sistemaren barruan ematen diren unibertsitate-irakaskuntzei buruzko datu guztiak -Dekretu honen 3.1 artikuluko a), b), c), d) eta e) paragrafoetan adierazi dira horiek guztiak- ofizioz inskribatuko ditu Unibertsitateen Zuzendaritzak, hain zuzen, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legearen IV. tituluko 62. artikuluak ezartzen ditu unibertsitateen gaietan eskumenak dituen sailaren ahalmenen babesean. Inskribatu aurretik, urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuan araututako prozeduren izapidetze-eginbeharrak amaitu behar ditu. Izan ere, azken Dekretu hori Gradu, Master eta Doktorego tituluak lortzeko gauzatu behar diren unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeari eta kentzeari buruzkoa da.

1.- Todos los datos referentes a Universidades, Centros y Enseñanzas Universitarias que se imparten dentro del Sistema Universitario Vasco, a que hace referencia el artículo 3.1 apartados a), b), c), d) y e) de este Decreto, serán inscritos de oficio por la Dirección de Universidades, en el ejercicio de las facultades que el artículo 62 del Título IV de la Ley 3/2004 de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco confiere al departamento competente en materia de universidades, una vez finalizada la tramitación de los procedimientos regulados en el Decreto 11/2009, de 20 de enero, de implantación y supresión de las enseñanzas universitarias oficiales conducentes a la obtención de los títulos de Grado, Master y Doctorado.

2.- Halaber, Unibertsitate Zuzendaritzak Euskal Unibertsitate Sistemakoak ez diren zentroei buruzko datu guztiak ofizioz inskribatuko ditu, eta horietako unibertsitate-irakaskuntzak, Euskal Unibertsitate Sistematik kanpo dauden estatuko unibertsitateen unibertsitate-titulu ofiziala lortzeko ematen direnak eta/edo atzerriko unibertsitate-sistemekin bat datozen unibertsitate-titulu ofizialak lortzeko ematen direnak [datu horiek 3.2 artikuluaren a), b) eta d) paragrafoetan jaso dira].

2.- Asimismo, la Dirección de Universidades procederá a inscribir de oficio todos los datos relativos a Centros no pertenecientes al Sistema Universitario Vasco y sus correspondientes enseñanzas universitarias conducentes a la obtención de títulos universitarios oficiales de universidades nacionales ajenas al Sistema Universitario Vasco y/o títulos universitarios oficiales de acuerdo con sistemas universitarios extranjeros [datos recogidos en los apartados a), b) y d) del artículo 3.2.].

7. artikulua.- Alderdiak eskatuta inskribatzea.

Artículo 7.- Inscripciones a instancia de parte.

1.- Interesa duten unibertsitateek edo ikastetxeek 3.1.f) eta 3.2.c) eta e) artikuluei buruzko datuak inskribatzea, aldatzea edo ezereztea eska dezakete.

1.- Las universidades o centros educativos interesados podrán solicitar la inscripción, modificación o cancelación de los datos relativos al artículo 3.1.f) y 3.2.c) y e).

2.- Eskaera idazki bidez egingo da, eta Unibertsitate Zuzendaritzako titularrari bidali behar zaio, eranskinean xedatutako datuak adierazita. Horretarako, kontuan izan behar du, bai zentro-tipologia, bai ematen diren unibertsitate-ikasketak.

2.- La solicitud se formulará mediante escrito dirigido a la persona titular de la Dirección de Universidades indicando los datos previstos en el anexo en función de la tipología de centro y de las enseñanzas universitarias que se imparten.

3.- Espedientea amaitutzat emango da Unibertsitate Zuzendaritzako titularrak kasuan kasu dagokion inskripzioa, aldaketa edo ezereztea ebazten duenean.

3.- El expediente finalizará con la resolución de inscripción, modificación o cancelación correspondiente, según corresponda, de la persona titular de la Dirección de Universidades.

8. artikulua.- Erregistroaren kudeaketa.

Artículo 8.- Gestión del Registro.

1.- Erregistroaren kudeaketa Unibertsitate Zuzendaritzari dagokio, eta funtzionamendua egokia dela zainduko du.

1.- La gestión del Registro corresponde a la Dirección de Universidades, la cual debe velar por su correcto funcionamiento.

2.- Unibertsitate, zentro edo unibertsitate-irakaskuntza bakoitzari zenbaki edo gako bat emango zaio, aldatuko ez dena, nahiz eta Erregistroak hura ezereztu. Hortaz, Erregistroko agiritegi historikoan gordeko da informazio guztia.

2.- A cada universidad, centro o enseñanza universitaria se le asignará un número o clave que será invariable, aunque se realice su cancelación del Registro, de tal manera que se conservará la información existente en el archivo histórico del Registro.

9. artikulua. Datuak jakitera ematea eta horiei buruzko publizitatea.

Artículo 9.- Difusión y publicidad de los datos.

Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitate-irakaskuntzak emateko baimena duten unibertsitateek eta gaienerako entitate edo zentroek, irakaskuntza horiei buruzko datuak jakitera ematean eta horien publizitatea egitean, ezinbestez adierazi behar dute zer titulu lortzeko diren eta titulua ofiziala den ala ez.

Las universidades y demás entidades o centros autorizados para impartir enseñanzas universitarias en el territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco deberán incluir en la publicidad y difusión de dichas enseñanzas, tanto el título a que conducen como si tiene carácter oficial o no.

10. artikulua.- Erregistroko datuen eskuragarritasuna.

Artículo 10.- Acceso al Registro.

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateen, Zentroen eta Unibertsitate Irakaskuntzen Erregistroaren kontsulta publikoa da. Nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 37. artikuluan ezarritakoa betez egingo da kontsulta.

1.- La consulta del Registro de Universidades, Centros y Enseñanzas Universitarias de la Comunidad Autónoma del País Vasco tiene carácter público. En cualquier caso la consulta se producirá en el marco de lo previsto en el artículo 37 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

2.- Unibertsitateen, Zentroen eta Unibertsitate Irakaskuntzen Erregistroaren funtzionamenduari dagokionez, euskararen ofizialtasunaren araubide juridikoa errespetatuko da, euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legean ezarritakoari jarraiki.

2.- Se respetará el régimen jurídico de la oficialidad del euskera, de conformidad con lo dispuesto en la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del euskera, en lo que respecta al funcionamiento del Registro de Universidades, Centros y Enseñanzas Universitarias.

3.- Bermatu egingo da bitarteko elektronikoen, informatikoen eta telematikoen erabilera, batetik, herritarrak zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legean ezarritako eskubideak errespetatuz, eta, bestetik, administrazio-prozeduretan bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duen abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuan ezarritako eskubideak errespetatuz.

3.- Se garantizará la utilización de los medios electrónicos, informáticos y telemáticos en el marco de los derechos reconocidos en la Ley 11/2007, de 22 de junio, de acceso electrónico de los ciudadanos a los Servicios Públicos, y en el Decreto 232/2007, de 18 de diciembre, por el que se regula la utilización de medios electrónicos, informáticos y telemáticos en los procedimientos administrativos.

11. artikulua.- Datu pertsonalen babesa.

Artículo 11.- Protección de datos de carácter personal.

Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateen, Zentroen eta Unibertsitate Irakaskuntzen Erregistroak izan ditzakeen datu pertsonalak erabiltzean, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoa beteko da.

El tratamiento de los datos de carácter personal que, en su caso, pudiera contener el Registro de Universidades, Centros y Enseñanzas Universitarias de la Comunidad Autónoma del País Vasco, estará sujeto a lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre de Protección de Datos de Carácter Personal así como en la Ley 2/2004, de 25 de febrero, de Ficheros de Datos de Carácter Personal de Titularidad Pública y de creación de la Agencia Vasca de Protección de Datos.

12. artikulua.- Informazioaren eguneraketa.

Artículo 12.- Actualización de la información.

Unibertsitateen Zuzendaritzak eguneratuta izango du Erregistroko informazioa. Horretarako, Dekretu honen 3. artikuluan zerrendatutako unibertsitateek eta zentroek dute ardura beren zentroei eta unibertsitate-ikasketei buruzko erregistro-aldaketen berri emateko Erregistro honi.

La Dirección de Universidades mantendrá actualizada la información que consta en el Registro. Para ello, las Universidades y centros relacionados en el artículo 3 del presente Decreto serán los responsables de dar traslado a este Registro de todas aquellas modificaciones registrales relativas a sus centros y enseñanzas universitarias.

XEDAPEN GEHIGARRIA.- Eliza Katolikoaren unibertsitateak.

DISPOSICIÓN ADICIONAL.- Universidades de la Iglesia Católica.

Euskal Autonomia Erkidegoko Eliza Katolikoaren Unibertsitateek, hala nahi izanez gero, dekretu honen prozeduraz balia daitezke, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateen, Zentroen eta Unibertsitate Irakaskuntzen Erregistroan inskribatzeko, indarrean dagoen araudian aplikagarria zaiena ere kontuan hartzen dela.

Las Universidades de la Iglesia Católica de la Comunidad Autónoma del País Vasco que lo deseen se podrán acoger al procedimiento del presente Decreto con la finalidad de su inscripción en el Registro de Universidades, Centros y enseñanzas universitarias de la Comunidad Autónoma del País Vasco, sin perjuicio de lo que le sea de aplicación en la normativa vigente.

AZKEN XEDAPENA.- Indarrean jartzea.

DISPOSICIÓN FINAL.- Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Este Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko abenduaren 28an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 28 de diciembre de 2010.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

La Consejera de Educación, Universidades e Investigación,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

ABENDUAREN 28KO 351/2010 DEKRETUAREN ERANSKINA

ANEXO AL DECRETO 351/2010, DE 28 DE DICIEMBRE

ERREGISTROKO DATUAK

DATOS REGISTRALES

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate-sistemako unibertsitateei, zentroei eta unibertsitate-irakaskuntzei buruzko datu orokorrak eta legezkoak.

Datos generales y legales de las universidades, centros docentes y enseñanzas universitarias del sistema universitario de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

1.- Unibertsitateak.

1.- Universidades.

a) Erregistro-gakoa.

a) Clave registral.

b) Izen osoa.

b) Denominación completa.

c) Mota (publikoa, pribatua edo Elizarena).

c) Tipo (pública, privada o de la Iglesia).

d) MEC Kodea.

d) Código MEC.

e) Helbidea (kalea, posta-kodea, herria eta probintzia).

e) Dirección (calle, código postal, localidad y provincia).

f) Telefono-zenbakia.

f) Teléfono.

g) Fax-zenbakia.

g) Fax.

h) Web-orria.

h) Página web.

i) Harremanetarako posta elektronikoa.

i) Correo electrónico de contacto.

j) Sortu den edo onartu den eguna.

j) Fecha de creación o reconocimiento.

k) Sortu edo onartu denaren argitalpen-data eta aldizkari ofizialaren zenbakia.

k) Fechas de publicación de la creación o reconocimiento y número del boletín oficial.

l) Jardueraren uzte-eguna.

l) Fecha de cese de actividad.

m) Jarduera utzi denaren argitalpen-data eta aldizkari ofizialaren zenbakia.

m) Fechas de publicación del cese de actividad y número del boletín oficial.

1.1.- Unibertsitate Publikoa izanez gero, datu hauek jasoko dira.

1.1.- Datos que habrán de figurar en el caso de las Universidades Públicas.

a) Sortze-legea.

a) Ley de creación.

b) Indarrean dauden estatutuak.

b) Estatutos en vigor.

1.2.- Unibertsitate Pribatua izanez gero, datu hauek jasoko dira.

1.2.- Datos que habrán de figurar en el caso de las Universidades Privadas.

a) Onartze-legea.

a) Ley del reconocimiento.

b) Sustatzailea: izen osoa.

b) Promotor: nombre completo.

c) Erakundearen arauak eta indarrean dagoen funtzionamendua.

c) Normas de la organización y funcionamiento en vigor.

2.- Zentroak.

2.- Centros.

a) Erregistro-gakoa.

a) Clave registral.

b) Izen osoa.

b) Denominación completa.

c) Zentro-mota.

c) Tipo de centro.

d) Atxikipenaren nolakotasuna.

d) Naturaleza de vinculación.

e) Entitatearen titular nagusia.

e) Titular principal de la entidad.

f) Helbidea (kalea, posta-kodea, herria eta probintzia).

f) Dirección (calle, código postal, localidad y provincia).

g) Telefono-zenbakia.

g) Teléfono.

h) Fax-zenbakia.

h) Fax.

i) Web-orria.

i) Página web.

j) Harremanetarako posta elektronikoa.

j) Correo electrónico de contacto.

2.1.- Zentro integratua izanez gero, datu hauek jasoko dira.

2.1.- Datos que habrán de figurar en el caso de los Centros integrados.

a) MEC Kodea.

a) Código MEC.

b) Unibertsitatea.

b) Universidad.

c) Sortu den eguna.

c) Fecha de creación.

d) Sortu denaren argitalpen-datak eta aldizkari ofizialaren zenbakia.

d) Fechas de publicación de la creación y número de boletín oficial.

e) Jardueraren uzte-eguna.

e) Fecha de cese de actividad.

f) Jarduera utzi denaren argitalpen-data eta aldizkari ofizialaren zenbakia.

f) Fechas de publicación del cese de la actividad y número de boletín oficial.

2.2.- Atxikitako zentroak izanez gero, datu hauek jasoko dira.

2.2.- Datos que habrán de figurar en el caso de los Centros adscritos.

a) MEC Kodea.

a) Código MEC.

b) Unibertsitatea.

b) Universidad.

c) Atxikipen-data.

c) Fecha de adscripción.

d) Atxikipena egin izanaren argitalpen-datak eta aldizkari ofizialaren zenbakia.

d) Fechas de publicación de la adscripción y número de boletín oficial.

e) Atxikipena bertan behera utzitako data.

e) Fecha de desadscripción.

f) Atxikipena bertan behera utzi izanaren argitalpen-datak eta aldizkari ofizialaren zenbakia.

f) Fechas de publicación de la desadscripción y número de boletín oficial.

g) Beste datu interesgarri batzuk.

g) Otros datos de interés.

2.3.- Atzerriko unibertsitate-sistemekin bat datozen unibertsitate-titulu ofizialak ematen dituzten ikastetxeak izanez gero, datu hauek jasoko dira.

2.3.- Datos que habrán de figurar en el caso de Centros docentes que expiden títulos universitarios oficiales de acuerdo con sistemas universitarios extranjeros.

a) Lotura duen atzerriko unibertsitatea.

a) Universidad extranjera con la que está vinculado.

b) Baimenaren ebazpen-data.

b) Fecha de la resolución de autorización.

c) Sortu denaren argitalpen-datak eta aldizkari ofizialaren zenbakia.

c) Fechas de publicación de la resolución de autorización y número de boletín oficial.

d) Ezeztatu izanaren ebazpen-data.

d) Fecha de la resolución de la revocación.

e) Ezeztatu izanaren ebazpenaren argitalpen-datak eta aldizkari ofizialaren zenbakia.

e) Fechas de publicación de la resolución de la revocación y número de boletín oficial.

3.- Unibertsitate Ikasketak.

3.- Estudios Universitarios.

a) Erregistro-gakoa.

a) Clave registral.

b) Izen osoa.

b) Denominación completa.

c) Jarduera-akademikoak abian jarritako ikasturtea.

c) Curso académico de inicio de las actividades académicas.

d) Jarduera-akademikoak amaitutako ikasturtea.

d) Curso académico de fin de las actividades académicas.

e) Modalitatea (presentziala, erdi-presentziala edo birtuala).

e) Modalidad (presencial, semipresencial o virtual).

f) Hizkuntza (eskolena).

f) Idioma de impartición.

g) Zentroaren izena.

g) Nombre del Centro.

h) Kreditu-kopurua guztira.

h) Número total de créditos.

i) Unibertsitate-ikasketei buruzko informazio osagarria.

i) Información complementaria de los estudios universitarios.

j) Beste datu akademiko garrantzitsu batzuk.

j) Otros datos académicamente relevantes.

3.1.- Unibertsitate-irakaskuntza ofizialak izanez gero, datu hauek jasoko dira.

3.1.- Datos que habrán de figurar en el caso de las enseñanzas universitarias oficiales.

a) Ikasketa Planaren argitalpen-data eta aldizkari ofizialaren zenbakia.

a) Fechas de publicación del Plan de Estudios y número de boletín oficial.

b) Unibertsitate-irakaskuntzak emateko baimen-data eta aldizkari ofizialaren zenbakia.

b) Fecha de la autorización de impartición de las enseñanzas universitarias y número de boletín oficial.

c) Ministroen Kontseiluak hartutako erabakiaren data, titulua ofiziala dela hartzekoa, eta aldizkari ofizialaren zenbakia.

c) Fecha del Acuerdo del Consejo de Ministros por el que se acuerda el carácter oficial del título y número del boletín oficial.

d) Irakaskuntza-maila (Gradua, Masterra, Doktoregoa, Graduaren baliokidea, Masterraren baliokidea).

d) Nivel de enseñanza (Grado, Master, Doctorado, equivalente a Grado, equivalente a Master).

e) Eskolak ematen diren unibertsitatearen izena.

e) Universidad donde se imparte.

f) MEC Kodea.

f) Código MEC.

g) Sartu ahal izateko gutxieneko nota.

g) Nota mínima de acceso.

h) Eskaintzen diren plaza berrien kopurua.

h) Número de plazas de nuevo ingreso ofertadas.

i) Matrikulako europar kredituen gutxieneko kopurua, ikasle-tipologiako.

i) Número mínimo de créditos europeos de matrícula por tipología de estudiante.

j) Irakaskuntzen baliokidetza aitortzekoa den araua.

j) Norma por la que se declara la equivalencia de enseñanzas.

k) Espainian erregulatutako jarduera profesional batean aritzeko beharrezkoak diren gaitasunak bere baitan hartzen dituzten irakaskuntzak.

k) Enseñanzas con competencias necesarias para el ejercicio de una actividad profesional regulada en España.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común