Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

238. zk., 2010eko abenduaren 14a, asteartea

N.º 238, martes 14 de diciembre de 2010


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Herrizaingo Saila
Interior
6090
6090

277/2010 DEKRETUA, azaroaren 2koa, zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen dituena, larrialdiei aurre egiteko.

DECRETO 277/2010, de 2 de noviembre, por el que se regulan las obligaciones de autoprotección exigibles a determinadas actividades, centros o establecimientos para hacer frente a situaciones de emergencia.

Botere publikoek herritarren bizitza-eskubidea eta integritate fisikoa bermatu behar dute, baina ez da planteatu behar herritarrek babesa lortzea administrazio publikoen bidez bakarrik: arriskuak jatorrian prebenitzeko eta kontrolatzeko neurriak hartzea komeni da, bai eta hasiera-hasieran ekiteko neurriak hartzea ere larrialdi bat dagoenean.

Los poderes públicos deben garantizar el derecho a la vida y a la integridad física de los ciudadanos, lo cual no debe plantearse sólo de forma que los ciudadanos alcancen la protección a través de las administraciones públicas, sino que se ha de procurar también la adopción de medidas destinadas a la prevención y control de riesgos en su origen, así como a la actuación inicial en las situaciones de emergencia que pudieran presentarse.

Gaur egungo gizarte teknologikoan, herritarrek arriskuak ezagututa eta antzemanda errazago abiaraz daitezke arriskua gutxitzen duten edo erantzun egoki bat aurreikusten duten politika aktiboak. Arriskuak kudeatu eta kontrolatu ahal izateko, hainbat prebentzio-neurri jarri behar dira martxan -bai hondamendi handiak daudenerako, bai arrisku arruntetarako-, gizartea kontura dadin segurtasuna herritarren eskubidea eta betebeharra dela.

El conocimiento de los riesgos, y su percepción por la ciudadanía, en la sociedad tecnológica actual facilitan la puesta en marcha de políticas activas que minimicen el riesgo o prevean la respuesta en caso de actualizarse el peligro. La gestión y control de los riesgos requiere de la implementación de una serie de medidas preventivas no sólo para caso de grandes desastres o catástrofes, sino igualmente en otros peligros más habituales, creando una cultura social en la que la seguridad es un derecho y un deber de los ciudadanos.

Horrela, bai apirilaren 3ko 1/1996 Legeak -larrialdiak kudeatzeari buruzkoak-, bai urtarrilaren 21eko 2/1985 Legeak -babes zibilari buruzkoak-, herritarren hainbat eskubide eta betebehar aurreikusten dituzte, larrialdiak prebenitzeari eta erantzun bat emateari dagokionez. Batik bat, zenbait jarduera, establezimendu, instalazio, gune edo egoitzatako titularren autobabes-betebeharrak aurreikusten dituzte, bai arriskuak sor ditzaketelako, bai arrisku larri baten aurrean ahulgune nabarmenak dituztelako, bai erkidegoarentzat funtsezkoak diren zerbitzuak jarraitzea edo berriro eskaintzea hil edo bizikoa delako.

Así, tanto la Ley 1/1996, de 3 de abril, de gestión de emergencias, como en el ordenamiento estatal la Ley 2/1985, de 21 de enero, sobre Protección Civil, prevén una serie de derechos y obligaciones de los ciudadanos en materia de prevención y respuesta frentes a situaciones de emergencia. Particularmente, prevén la imposición de ciertas obligaciones de autoprotección para ciertos titulares de actividades, establecimientos, instalaciones, espacios o dependencias en situaciones de emergencia, ya sea porque los mismos puedan originarlas o desencadenarlas, ya porque presenten elementos vulnerables dignos de considerar en caso de desencadenarse un peligro grave, ya porque se trate de servicios esenciales para la comunidad cuya continuidad en una situación de emergencia o su pronto restablecimiento resulten vitales para la sociedad.

Larrialdiak Kudeatzeko Legearen 11.1 artikuluak agintzen du katalogo bat egitea pertsonentzat, beren ondasunentzat eta ondare kolektiboarentzat arriskutsuak izan daitezkeen jarduerekin, jarduera horiek egiten diren leku edo establezimenduekin, bai eta kasu bakoitzean derrigorrezkoak diren autobabes-neurriekin ere. Leku eta establezimendu horiek Autobabes Plan bat eduki behar dute, eta gutxienez hauek denak sartuko dira barruan: arriskuen identifikazioa eta ebaluazioa; arriskuak murrizteko edo ezabatzeko prebentzio-plan bat; alarma, sorospen eta ebakuazioetan garatu beharreko neurrien eta jardueren plan bat, eta plan horren integrazioa babes zibileko planetan; informazio, prestakuntza eta ekipamendu egokiak instalazioetako langileentzat; arduradun bat izendatzea, eraginkorrak izan daitezen Autobabes Planaren neurriak eta babes zibileko agintariekiko harremanak.

El artículo 11.1 de la Ley de Gestión de Emergencias ordena que reglamentariamente se establezca un catálogo de actividades susceptibles de generar riesgos para las personas, sus bienes y el patrimonio colectivo, de los lugares o establecimientos en que tales actividades se desarrollen, y las medidas de autoprotección obligatorias para cada caso. Los lugares y establecimientos incluidos deben disponer de un plan de autoprotección que comprenderá, al menos, la identificación y evaluación de los riesgos; un plan de prevención que establezca las medidas dirigidas a reducirlos o eliminarlos; un plan de emergencia que contemple las medidas y actuaciones a desarrollar ante situaciones de emergencia, tales como la alarma, socorro y evacuación, así como la integración de dicho plan en los planes de protección civil; la información, formación y equipamiento adecuado de las personas que trabajen en las instalaciones; la designación de la persona responsable de la efectividad de las medidas contenidas en el plan de autoprotección, así como de las relaciones con las autoridades competentes en materia de protección civil.

Euskal arautegiak xedatzen duenez, katalogo horren barruan joango da, gutxienez, babes zibilari buruzko urtarrilaren 21eko 2/1985 Legearen 5. artikuluak aipatzen duen edukia. Artikulu hori garatu du martxoaren 23ko 393/2007 Errege Dekretuak, larrialdiak sor ditzaketen zentroen, establezimenduen eta egoitzen Oinarrizko Autobabes Arautegia onartzen duenak.

Conforme dispone la norma vasca, dicho catálogo habrá de incluir como mínimo el contenido del catálogo a que hace referencia el artículo 5 de la Ley 2/1985, de 21 de enero, de protección civil, el cual ha sido desarrollado por Real Decreto 393/2007, de 23 de marzo, por el que se aprueba la Norma Básica de Autoprotección de los centros, establecimientos y dependencias dedicados a actividades que puedan dar origen a situaciones de emergencia.

Bestalde, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen 9. artikuluak aurreikusten duenez, legeek Euskadiko administrazio publikoei arriskuak prebenitzeko ematen dizkieten eskumenez gain, babes zibilaz arduratzen diren organoei dagokie autobabesa sustatzea eta zabaltzea, istripu, hondamendi edo zorigaitzetan jarduteko moduaz informatzea, bai eta arriskuen prebentziorako arautegia betetzen dela zaintzea ere, ikuskaritza- eta zigortze-lanak eginez, beren eskumenen barruan.

Por otro lado, el artículo 9 de la Ley de Gestión de Emergencias prevé que, sin perjuicio de las atribuciones que en materia de prevención de riesgos otorgan las leyes a las Administraciones públicas del País Vasco, corresponde a los órganos de éstas encargados de la protección civil promocionar y divulgar la autoprotección, así como informar sobre las formas de actuar en situaciones de accidente, catástrofe o calamidad pública y velar por el cumplimiento de la normativa sobre prevención de riesgos, ejercitando las potestades de inspección y sanción en el ámbito de sus competencias.

Arautegi horren eta Oinarrizko Autobabes Arautegiaren aurretik, arriskuak prebenitzeko eta kontrolatzeko hainbat arau eman dira -legalak, erregelamenduzkoak eta teknikoak-, autobabes- edo larrialdi-planak edukitzeko obligazioarekin. Arau horien artean aipatzekoak dira lan-arriskuak prebenitzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legea, helburutzat langileen eta establezimenduan dauden beste pertsonen babesa sustatzea duena, hondamendiren bat gertatuz gero. Nolanahi ere, lan-arriskuak prebenitzeko arautegiaren autobabesa beste batzuetan ez da bat etorriko babes zibileko arautegiaren autobabesarekin, ez arriskuei ez hartzaileei dagokienez.

Con anterioridad a esta norma y a la Norma Básica de Autoprotección se han dictado diversas normas legales, reglamentarias y técnicas en materia de prevención y control de riesgos, en las que figuran obligaciones de disponer planes de autoprotección o de emergencia. Entre dichas normas caben destacar las previsiones contenidas en la Ley 31/1995, de 8 de noviembre, de prevención de riesgos laborales, cuyo objeto es promover la protección de los trabajadores, la cual es obvio que se simultaneará en caso de riesgos catastróficos con la de otras personas presentes en el establecimiento. Si bien en otras ocasiones el ámbito de protección de la normativa de prevención de riesgos laborales no será coincidente con la autoprotección a la que se refiere la normativa de protección civil ni en cuanto a riesgos ni a destinatarios.

Badaude, bestalde, sektoreko hainbat arautegi -Euskadin zein estatuan-, zenbait jardueratako titularrak behartzen dituztenak autobabes- edo larrialdi-planak edukitzera, batzuetan beste aurreikuspenik gabe, edo autobabes-arautegiak dioenera mugatuz; beste batzuetan, berriz, araututa daude planen edukia, haien prestaketa eta administrazio-kontrola.

Existen por otra parte una serie de reglamentaciones sectoriales, tanto vascas como estatales, que obligan a los titulares de determinadas actividades a disponer de planes de autoprotección o emergencias, en algunos casos sin establecer mayor previsión al respecto o bien remitiéndose a lo que disponga la normativa sobre autoprotección, mientras que en otros casos, se regulan tanto el contenido de los planes, como su elaboración y control administrativo.

Beraz, bai Oinarrizko Autobabes Arautegiak bai xedapen honek aintzat hartzen dute aurreko egoera, eta osatu egiten dituzte berariazko sektore-arautegia duten jarduerak.

Por ello, tanto la Norma Básica de Autoprotección como la presente disposición tienen en cuenta la situación precedente y sus disposiciones tienen carácter supletorio para las actividades con reglamentación sectorial específica.

Arautegi honek autobabesa definitu eta garatu, administrazio publikoen kontrol-tresnak finkatu, eta horrela betetzen dira larrialdiak kudeatzeari buruzko apirilaren 3ko 1/1996 Legearen 9., 10. eta 11. artikuluak. Horretarako, bere egiten ditu Oinarrizko Autobabes Arautegi estatalaren eduki minimoak, eta sakondu egiten du autobabes-betebeharretan: hedatu egiten du horren mende dauden jardueren eta establezimenduen katalogoa, eta betebehar horiek zabaldu egiten ditu estatuko arautegiaren xedapen minimoez harago. Herritarrentzat, ingurunearentzat eta ondasunentzat arriskutsuak, garrantzizkoak eta kaltegarriak izan daitezkeen jardueren berariazko sektore-arautegia ere errespetatzen du.

La presente regulación define y desarrolla la autoprotección y establece los mecanismos de control por parte de las Administraciones Públicas, dando cumplimiento a lo previsto en los artículos 9, 10 y 11 de la Ley 1/1996, de 3 de abril, de Gestión de Emergencias. Para ello incorpora los contenidos mínimos previstos en la Norma Básica de Autoprotección estatal, al tiempo que profundiza en los deberes de autoprotección tanto ampliando el catálogo de actividades y establecimientos sujetos, como extendiendo dichos deberes más allá de lo dispuesto con carácter mínimo en la citada normativa estatal. Igualmente respeta la normativa sectorial específica de aquellas actividades que, por su potencial peligrosidad, importancia y posibles efectos perjudiciales sobre la población, el medio ambiente y los bienes, deben tener un tratamiento singular.

Alde batetik, arautegi honek autobabes-betebeharrak zabaltzen ditu estatuko arautegiaren barruko oinarrizko autobabes-arautegian berez sartuta ez dauden jarduera eta zentroetara. Luzapen hori egiteko, kontuan hartzen dira larrialdien euskal sisteman historian zehar izandako arriskuak, bai eta dagoen arriskuaren kultura ere gure ingurune sozio-ekonomikoan, non jarduera edo establezimendu askok Autobabes Planak egin dituzten, legez beharturik egon ez arren, bai norberaren konbentzimenduz, bai inguruneko kulturagatik, bai administrazio publikoek sustatuta. Halaber, arrazoi eta oinarri beroriekin, egokitzat jo da zenbait jardueraren Autobabes Planak homologatzea. Lan horren arduraduna larrialdien eta babes zibilaren arloan eskumenak dituen EAEko Administrazio Orokorraren organoa da.

Por un lado, esta norma extiende las obligaciones de autoprotección a actividades y centros en principio no incluidos en la norma básica de autoprotección, a lo cual habilita la propia norma estatal. Dicha extensión se realiza atendiendo a los riesgos y vulnerables presentes en función de la experiencia histórica del sistema vasco de atención de emergencias y la cultura del riesgo existente en nuestro entorno socio-económico, en el que muchas actividades o establecimientos han venido adoptando planes de autoprotección sin existir una obligación legal, ya fuese por convencimiento propio, ya por la cultura ambiental, ya por haber sido fomentado por las administraciones públicas. Asimismo, con base a los mismos motivos y fundamentos expuestos, se ha considerado oportuno someter los planes de autoprotección de determinadas actividades a un procedimiento de homologación por parte del órgano de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi competente en materia de atención de emergencias y protección civil.

Arautegiak Autobabes Planen kontrol- eta ikuskaritza-prozedurak garatzen ditu, administrazio bakoitzaren egitekoak banatzen ditu, eta arautzen du Autobabes Planen erregistro orokorra. Erregistro hori larrialdien eta babesa zibilaren arloan eskuduna den EAEko Administrazio Orokorreko organoaren barruan dago, eta beharrezko datu guztiak eguneratuta edukiko ditu, larrialdi-zerbitzuen jarduera optimizatzeko. Era berean, dekretuaren ezarpen-eremuaren barruko jardueren titularrek dituzten betebeharrak zehazten dira, batik bat Autobabes Planen administrazio-kontrola eta aipatutako Erregistroan izena ematea.

La regulación desarrolla los procedimientos de control e inspección de los planes de autoprotección, repartiendo las atribuciones que al respecto vayan a ejercer las distintas administraciones, y regulando el registro general de planes de autoprotección, adscrito al órgano de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi competente en materia de atención de emergencias y protección civil, que dispondrá de los datos actualizados que resulten relevantes para optimizar la actuación de los servicios de emergencia en situaciones de tal índole. Igualmente se pormenorizan las obligaciones de los titulares de las actividades afectadas por el ámbito de aplicación del Decreto, singularmente en cuanto al control administrativo de los planes de autoprotección y a la inscripción en el citado Registro.

Azkenik, dekretuak aurreikusten du arautegiko autobabes-neurriak beren borondatez hartzen dituzten jarduerak edo establezimenduak egon daitezkeela, ezarpen-eremuaren baitan sartu ez arren, eta Autobabes Planak egin ditzaketela, dekretu honetan xedatutakoari jarraiki. Horregatik, hartara beharturik egon gabe Autobabes Plan bat egin dutenek horren datuak eman ditzakete Autobabes Planen Erregistro Orokorrean, larrialdien euskal sistemarekiko lotura erraztearren.

Por último, el Decreto prevé la posibilidad de que existan actividades o establecimientos que voluntariamente decidan adoptar las medidas de autoprotección previstas en esta norma, aún cuando no entren en su ámbito aplicativo, y elaboren planes de autoprotección siguiendo como guía lo dispuesto en este Decreto. Por tal razón, se prevé la posibilidad de que quienes elaboren su plan de autoprotección aún sin resultar obligados a hacerlo, puedan inscribir los datos del mismo en el Registro General de Planes de Autoprotección, de modo que faciliten así la interrelación con el sistema vasco de atención de emergencias.

Era horretan, Herrizaingoko sailburuak hala proposatuta, Euskadiko Babes Zibilaren Batzordearen oniritziarekin, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin adostuta, eta Gobernu Kontseiluak aurrez deliberatu eta onartu ondoren 2010eko azaroaren 2ko saioan,

En su virtud, a propuesta del Consejero del Interior, con el informe favorable de la Comisión de Protección Civil de Euskadi, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 2 de noviembre de 2010,

XEDATU DUT:

DISPONGO:

I. KAPITULUA

CAPÍTULO I

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.- Xedea.

Artículo 1.- Objeto.

1.- Xedapen honen xedea da derrigorrezko autobabes-neurriak arautzea pertsonentzat, ondasunentzat eta ondare kolektiboarentzat arriskutsuak izan daitezkeen jarduera, zentro, establezimendu, gune edo egoitzei, bai eta arrisku larrian egon daitezkeenei ere.

1.- Es objeto de la presente disposición regular las medidas de autoprotección obligatorias aplicables en las actividades, centros, establecimientos, espacios, instalaciones o dependencias susceptibles de generar situaciones de riesgo para las personas, sus bienes y el patrimonio colectivo, así como que puedan resultar afectados de forma especialmente grave por situaciones de este carácter.

2.- Hain zuzen ere, arautegi honen xedea da derrigorrezko autobabes-neurriak ezartzea dekretu honen I. eranskinean aipatutako jarduera, zentro, establezimendu, gune, instalazio edo egoitzentzat; bai eta arautzea ere Autobabes Planen egin beharra, ezarpen eraginkorra eta eraginkortasunaren jarraipena, administrazio-kontrola eta erregistro orokorrean izena ematea.

2.- Particularmente la presente norma tiene por objeto establecer las medidas de autoprotección obligatorias para las actividades, centros, establecimientos, espacios, instalaciones o dependencias enumeradas en el anexo I de este Decreto; así como regular la elaboración, implantación material efectiva y mantenimiento de la eficacia de los Planes de Autoprotección; su control administrativo y el registro general de planes de autoprotección.

3.- Arautegi honen ondorioetarako, honako hau da autobabesa: jarduera publiko zein pribatuko titularrek hartutako ekintza- eta neurri-sistema, beren baliabideekin eta bitartekoekin, eta beren eskumenaren baitan, pertsonen eta ondasunen gaineko arriskuak prebenitzeko eta kontrolatzeko; beharra balego, erkidegoarentzat oinarrizkoak diren zerbitzuek jarraitzeko edo berriz martxan jartzeko; larrialdiei erantzun egokia emateko eta jarduera horiek larrialdien euskal sisteman integratzen direla bermatzeko.

3.- Se entiende por autoprotección a los efectos de esta norma, el sistema de acciones y medidas adoptadas por los titulares de las actividades, públicas o privadas, con sus propios medios y recursos y dentro de su competencia, encaminadas a prevenir y controlar los riesgos sobre las personas y los bienes; a procurar, en su caso, la continuidad y reestablecimiento de servicios básicos para la comunidad; a dar respuesta adecuada a las posibles situaciones de emergencia y a garantizar la integración de estas actuaciones con el sistema vasco de atención de emergencias.

2. artikulua.- Ezarpen-eremua.

Artículo 2.- Ámbito de aplicación.

1.- Dekretu honetan xedatutakoa aplikatuko zaie I. eranskineko jarduera guztiei, Euskadiko Autonomia Erkidegoan daudenei eta titularra edonor izanik ere. Nolanahi ere, osagarri moduan aplikatuko zaie autobabesaren arloan berariazko sektore-arautegia duten jarduerei, I. eranskinaren 1. atalean aipatuei.

1.- Lo dispuesto en este Decreto será de aplicación a todas las actividades comprendidas en su anexo I radicadas en la Comunidad Autónoma de Euskadi e independientemente de la titularidad de las mismas. No obstante, se aplicará con carácter supletorio a las actividades con reglamentación sectorial específica en materia de autoprotección, contempladas en el apartado 1 de dicho anexo I.

2.- Halaber, eskumena duten administrazio publikoek Autobabes Planak egitea eta ezartzea exijitu ahal diete I. eranskinetik kanpoko jardueren titularrei, arriskutsuak direnean edo arriskuan daudenean.

2.- Asimismo, las administraciones públicas competentes podrán exigir la elaboración e implantación de planes de autoprotección a los titulares de actividades no incluidas en el anexo I, cuando presenten un especial riesgo o vulnerabilidad.

3.- Administrazioaren kontroletik eta erregistrotik salbuetsita daude Defentsa Ministerioaren, Espetxeen, Segurtasun Indar eta Kidegoen, Aduana Aterpeen eta organo judizialen mendeko zentroak, establezimenduak edo instalazioak.

3.- Quedarán exentas del control administrativo y del registro, aquellos centros, establecimientos o instalaciones dependientes del Ministerio de Defensa, de Instituciones Penitenciarias, de las Fuerzas y Cuerpos de Seguridad, y Resguardo Aduanero, así como los de los órganos judiciales.

4.- Arau honen barruko instalazioek edo jarduerek berariazko autobabes-arautegia dutenean, beren Larrialdietako Barne Planen administrazio-kontrola eta kontrol teknikoa berariazko arautegi horri jarraituz egingo da.

4.- Cuando las instalaciones o actividades a las que se refiere esta Norma dispongan de reglamentación específica propia relativa a las obligaciones de autoprotección, los procesos de control administrativo y técnico de sus Planes de Emergencia Interior responderán a lo dispuesto en la citada Reglamentación específica.

5.- Dekretu honek xedatzen duenaz gain bete beharrekoa da lan-arriskuen prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legea, bai eta hura garatzen duen arautegia ere.

5.- Lo dispuesto en el presente Decreto se entenderá sin perjuicio de lo establecido en la Ley 31/1995, de 8 de noviembre, de prevención de riesgos laborales y en la normativa que la desarrolla.

3. artikulua.- Ezarpen-irizpideak.

Artículo 3.- Criterios de aplicación.

1.- Dekretu honetan finkatutako autobabes-betebeharrak arau minimo edo osagarri gisa exijituko dira, 2.1 artikuluari jarraiki.

1.- Las obligaciones de autoprotección establecidas en el presente Decreto serán exigidas como norma mínima o supletoria, de conformidad con lo establecido en el artículo 2.1.

2.- Dekretu honetan aurreikusitako Autobabes Planak eta beste arautegi aplikagarri batek agindutako beste prebentzio- eta autobabes-tresnak dokumentu bakar batean batu daitezke, era horretan saihestu egiten bada informazioa beharrik gabe bikoiztea eta titularraren edo agintari eskudunaren lanak errepikatzea, baldin eta arau honen eta aplikagarri diren besteen funtsezko eskakizun guztiak betetzen badira, 2.1 artikuluari jarraiki.

2.- Los planes de autoprotección previstos en este Decreto y aquellos otros instrumentos de prevención y autoprotección impuestos por otra normativa aplicable, podrán fusionarse en un documento único cuando dicha unión permita evitar duplicaciones innecesarias de la información y la repetición de los trabajos realizados por el titular o la autoridad competente, siempre que se cumplan todos los requisitos esenciales de la presente norma y de las demás aplicables de acuerdo con el artículo 2.1.

II. KAPITULUA

CAPÍTULO II

AUTOBABES-BETEBEHARRAK

OBLIGACIONES DE AUTOPROTECCIÓN

4. artikulua.- Titularren autobabes-betebeharrak.

Artículo 4.- Obligaciones de autoprotección de los titulares.

I. eranskinean aipatutako jardueren titularrek betebehar hauek izango dituzte:

Las obligaciones de los titulares de las actividades reseñadas en el anexo I, serán las siguientes:

a) Beren jardueraren Autobabes Plana egitea, Dekretu honetako edukiei eta irizpideei jarraiki.

a) Elaborar el Plan de Autoprotección correspondiente a su actividad, de acuerdo con el contenido y criterios definidos en este Decreto.

b) Autobabes Plana aurkeztea jardueraren lizentzia edo baimena emateko eskumena duen administrazio publikoaren organoari eta, I. eranskinaren 3. atalean aipatutako jarduerak badira, Plan hori bidaltzea larrialdien eta babesa zibilaren arloan eskuduna den EAEko Administrazio Orokorreko organoari, 14. artikuluak aurreikusten dituen ondorioetarako.

b) Presentar el Plan de Autoprotección al órgano de la administración publica competente para otorgar la licencia, permiso o autorización determinante para la explotación o inicio de la actividad y, en el supuesto de actividades previstas en el apartado 3 del anexo I, remitir el citado Plan al órgano de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi competente en materia de atención de emergencias y protección civil a efectos de lo previsto en el artículo 14.

c) Autobabes Planaren eraginkortasuna ezartzeko eta mantentzeko jarduerak garatzea, Dekretu honetako edukiei eta irizpideei jarraiki.

c) Desarrollar las actuaciones para la implantación y el mantenimiento de la eficacia del Plan de Autoprotección, de acuerdo con el contenido y criterios definidos en este Decreto.

d) Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrera bidaltzea Dekretu honen 5. atalean aipatutako datuak, eta datu horiek eguneratuta edukitzea.

d) Remitir al Registro General de Planes de Autoprotección de Euskadi los datos previstos en el Capítulo V de este Decreto, y mantener actualizados dichos datos.

e) Langileak informatzea eta prestatzea Autobabes Planaren edukiei buruz.

e) Informar y formar al personal a su servicio en los contenidos del Plan de Autoprotección.

f) Beharrezko informazioa ematea, Autobabes Plana txertatu ahal izan dadin goragoko beste Autobabes Plan batzuetan eta Babes Zibileko planetan, hala balegokio.

f) Facilitar la información necesaria para, en su caso, posibilitar la integración del Plan de Autoprotección en otros Planes de Autoprotección de ámbito superior y en los planes de Protección Civil.

g) Larrialdien Euskal Sistemaren Zerbitzuen esku jartzea Erregistroko datuen idatzizko kopia bat, plano eta guzti, lokalaren edo establezimenduaren sarreran agerian.

g) Poner a disposición de los Servicios del Sistema Vasco de Atención de Emergencias, en un lugar visible a la entrada del local o establecimiento, una copia escrita de los datos del Registro, incluyendo los planos.

h) Jarduera egiteko edo hasteko lizentzia edo baimena ematen duen organoa informatzea jardueren edo instalazioen edozein aldaketa funtsezkori buruz, autobabesari dagokionez.

h) Informar al órgano que otorga la licencia, permiso o autorización determinante para la explotación o inicio de la actividad acerca de cualquier modificación o cambio sustancial en la actividad o en las instalaciones, en aquello que afecte a la autoprotección.

i) Administrazio publikoetako agintari eskudunekin batera lan egitea, aplikagarriak diren babes zibileko arauen esparruan.

i) Colaborar con las autoridades competentes de las administraciones públicas, en el marco de las normas de protección civil que le sean de aplicación.

j) Larrialdien eta babes zibilaren arloan eskuduna den EAEko Administrazio Orokorreko organoari jakinaraztea Autobabes Planean aurreikusitako simulakroak edo ariketak, Dekretu honen 10. artikuluan adierazi bezala.

j) Comunicar al órgano de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi competente en materia de atención de emergencias y protección civil la realización de los simulacros o ejercicios previstos en el Plan de Autoprotección, en los términos establecidos en el artículo 10 de este Decreto.

k) Autobabes-plana ezarri izanaren ziurtagiria ematea, III. eranskinean aipatutako informazioa erantsita, eta larrialdien eta babes zibilaren arloan eskuduna den EAEko Administrazio Orokorreko organoari bidaltzea.

k) Emitir el certificado de la implantación del plan de autoprotección, adjuntando la información especificada en el anexo III y remitirlo al órgano de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi competente en materia de atención de emergencias y protección civil.

5. artikulua.- Langileen autobabes-betebeharrak.

Artículo 5.- Obligaciones de autoprotección del personal

Dekretu honen I. eranskinean aipatutako jardueretan ari diren langileek derrigorrez hartu behar dute parte Autobabes Planean, ahal duten neurrian, eta haren arabera dagozkien funtzioak onartu.

El personal al servicio de las actividades reseñadas en el anexo I de este Decreto tendrá la obligación de participar, en la medida de sus capacidades, en el Plan de Autoprotección y de asumir las funciones que le sean asignadas en el mismo.

III. KAPITULUA

CAPÍTULO III

AUTOBABES-PLANAK

PLANES DE AUTOPROTECCIÓN

6. artikulua.- Araubide aplikagarria.

Artículo 6.- Régimen aplicable.

1.- Autobabes Planean finkatzen da jarduera, zentro, establezimendu, gune, instalazio edo egoitza baten marko organikoa eta funtzionala, pertsonen eta ondasunen gaineko arriskuak prebenitzeko eta kontrolatzeko, eta larrialdietan erantzun egokia emateko, jarduerako titularraren mendeko esparruan, jarduera horiek larrialdien euskal sistemarekin integratzen direla bermatuz.

1.- El Plan de autoprotección es el documento que establece el marco orgánico y funcional previsto para una actividad, centro, establecimiento, espacio, instalación o dependencia, con el objeto de prevenir y controlar los riesgos sobre las personas y los bienes y dar respuesta adecuada a las posibles situaciones de emergencia, en la zona bajo responsabilidad del titular de la actividad, garantizando la integración de estas actuaciones con el sistema vasco de atención de emergencias.

2.- Jarduerako titularraren ardura da Autobabes Plana egitea, ezartzea, mantentzea eta berrikustea.

2.- La elaboración, implantación, mantenimiento y revisión del Plan de Autoprotección es responsabilidad del titular de la actividad.

3.- Zentro, establezimendu, instalazio edo egoitzetan egindako aldi baterako jarduerak direnean -eta egin asmo den eta 1. eranskinean aipatuta datorren jarduera ez den beste bat egiteko baimena dutenean-, aldi baterako jardueraren antolatzaileak jarduera berria hasi aurretik egin eta ezarri behar du Autobabes Plan osagarri bat.

3.- En el caso de actividades temporales realizadas en centros, establecimientos, instalaciones o dependencias, que dispongan de autorización para una actividad distinta de la que se pretende realizar e incluida en el anexo I, el organizador de la actividad temporal estará obligado a elaborar e implantar, con carácter previo al inicio de la nueva actividad, un Plan de Autoprotección complementario.

4.- Autobabes Plana eduki behar duten zentro, establezimendu, espazio, instalazio eta egoitzek beren planean integratu behar dituzte fisikoki bertan egiten diren jarduera guztien planak, eta aintzat hartu behar dituzte Dekretu honen 1. eranskinean aipatu gabeko gainerako jarduerak.

4.- Los centros, establecimientos, espacios, instalaciones y dependencias que deban disponer de plan de autoprotección deberán integrar en su plan los planes de las distintas actividades que se encuentren físicamente en el mismo, así como contemplar el resto de actividades no incluidas en el anexo I de este Decreto.

Zentro, establezimendu, gune, instalazio eta egoitza horietan Autobabes Plan integral bakar bat onar daiteke, kontuan hartzen badira jarduera bakoitzaren arriskuak.

En dichos centros, establecimientos, espacios, instalaciones y dependencias se podrá admitir un plan de autoprotección integral único, siempre que se contemple todos los riesgos particulares de cada una de las actividades que contengan.

5.- Errentan, kontzesioan edo kontratan dauden jardueretako titularrek, Autobabes Plana eduki behar duten zentro, establezimendu, gune, instalazio eta egoitzetan badaude, beren planak egin, ezarri eta integratu behar dituzte, beren baliabide eta bitarteko propioekin, I. eranskinari jarraiki.

5.- Los titulares de las distintas actividades, en régimen de arrendamiento, concesión o contrata, que se encuentren físicamente en los centros, establecimientos, espacios, instalaciones y dependencias que deban disponer de plan de autoprotección, de acuerdo con lo establecido en el anexo I, deberán elaborar, implantar e integrar sus planes, con sus propios medios y recursos.

6.- Administrazio publiko eskudunek noiznahi eska diezaiokete jardueraren titularrari Autobabes Planak aldatzeko, zuzentzeko edo eguneratzeko, haiek egin ziren uneko egoerak aldatu badira, edo bat etor daitezen autobabes-arautegiarekin eta babes zibileko planek diotenarekin.

6.- Las administraciones públicas competentes podrán, en todo momento, requerir del titular de la actividad correcciones, modificaciones o actualizaciones de los planes de autoprotección elaborados en caso de variación de las circunstancias que determinaron su adopción o para adecuarlos a la normativa vigente sobre autoprotección y a lo dispuesto en los planes de protección civil.

7. artikulua.- Egitura eta edukia.

Artículo 7.- Estructura y contenido.

1.- Autobabes Planak identifikatu eta ebaluatu egiten ditu arriskuak, arriskuak prebenitzeko eta kontrolatzeko ekintzak eta neurriak, bai eta babes-neurriak eta larrialdietako beste jarduerak ere.

1.- El Plan de Autoprotección aborda la identificación y evaluación de los riesgos, las acciones y medidas necesarias para la prevención y control de riesgos, así como las medidas de protección y otras actuaciones a adoptar en caso de emergencia.

2.- Autobabes Plana dokumentu bakar batean joango da, II. eranskineko egitura eta eduki minimoaren arabera.

2.- El Plan de Autoprotección se recogerá en un documento único cuya estructura y contenido mínimo se recoge en el anexo II.

3.- Sektoreari aplika dakiokeen arautegia betez titularrek egin beharreko dokumentu hori edo antzekoak dokumentu bakar baten elkar daitezke, era horretan saihesten bada informazioa beharrik gabe bikoiztea eta titularrak edo agintari eskudunak egindako lanak errepikatzea, baldin eta arautegi honen funtsezko baldintza guztiak betetzen badira.

3.- Éste u otros documentos de naturaleza análoga que deban realizar los titulares en virtud de la normativa sectorial aplicable, podrán fusionarse en un documento único a estos efectos, cuando dicha unión permita evitar duplicaciones innecesarias de la información y la repetición de los trabajos realizados por el titular o la autoridad competente, siempre que se cumplan todos los requisitos esenciales de la presente norma.

4.- Prebentzio- eta autobabes-tresna beste arautegi bati jarraituz eginda daukan titularrak, tresna horretan aintzat hartu ez den II. eranskinaren partea gehitu behar dio.

4.- El titular del establecimiento que ya tenga elaborado un instrumento de prevención y autoprotección en base a otra normativa, deberá añadirle aquella parte del anexo II que no esté contemplada en dicho instrumento.

5.- Autobabes Planaren dokumentuan joango dira prebentziozko neurriak eta larrialdietan beharrezkoak diren prozedura eta protokolo guztiak.

5.- El documento del Plan de Autoprotección incluirá todos los procedimientos y protocolos necesarios para reflejar las actuaciones preventivas y de respuesta a la emergencia.

8. artikulua.- Plana egiteko irizpide minimoak.

Artículo 8.- Criterios mínimos para la elaboración del plan.

Honako hauek dira Autobabes Plana egiterakoan kontuan hartu beharreko irizpide minimoak:

Los criterios mínimos que deben observarse en la elaboración del Plan de Autoprotección son los siguientes:

a) Jarduerak dituen arriskuen aurrean autobabesaz irizpena emateko gai den teknikari batek idatzia eta sinatua egon behar du, bai eta jardueraren titularrak ere, pertsona fisikoa bada, edo, pertsona juridikoa bada, hura ordezkatzen duen pertsonak.

a) Habrá de estar redactado y firmado por técnico competente capacitado para dictaminar sobre aquellos aspectos relacionados con la autoprotección frente a los riesgos a los que esté sujeta la actividad, y suscrito igualmente por el titular de la actividad, si es una persona física, o por persona que le represente si es una persona jurídica.

b) Erabakitzen diren prebentzio- eta kontrol-prozedurek kontuan izango dituzte, gutxienez, alderdi hauek:

b) Los procedimientos preventivos y de control de riesgos que se establezcan, tendrán en cuenta, al menos, los siguientes aspectos:

- Istripuen edo gertaera larrien arrazoiak saihesteko hartu beharreko ardurak, jarrerak eta jarduera egokien kodeak.

- Precauciones, actitudes y códigos de buenas prácticas a adoptar para evitar las causas que puedan originar accidentes o sucesos graves.

- Arriskutsuak diren lanak edo eragiketak egiteko baimen bereziak.

- Permisos especiales de trabajo para la realización de operaciones o tareas que generen riesgos.

- Jardueraren titularrari anomaliak edo gorabeherak jakinaraztea.

- Comunicación de anomalías o incidencias al titular de la actividad.

- II. eranskinaren 5. kapituluan aipatutako instalazioen, ekipoen, sistemen eta beste elementu arriskutsu batzuen prebentzio- edo mantentze-lanak, haien kontrola bermatzeko.

- Programa de las operaciones preventivas o de mantenimiento de las instalaciones, equipos, sistemas y otros elementos de riesgo, definidos en el Capítulo 5 del anexo II, que garantice su control.

- II. eranskinaren 5. kapituluan aipatutako instalazioen, ekipoen, sistemen eta babeserako eta segurtasunerako elementuen mantentze-lanen programa, haien eraginkortasuna bermatzeko.

- Programa de mantenimiento de las instalaciones, equipos, sistemas y elementos necesarios para la protección y seguridad, definidos en el Capítulo 5 del anexo II, que garantice la operatividad de los mismos.

c) Antolaketa hierarkizatu bat finkatuko da, dagoen antolamenduaren eta pertsonalaren barruan, eta erabakiko dira partaide guztiek larrialdietan dituzten zereginak eta ardurak.

c) Se establecerá una estructura organizativa y jerarquizada, dentro de la organización y personal existente, fijando las funciones y responsabilidades de todos sus miembros en situaciones de emergencia.

Egitura horren baitan, jardueraren titularrak arduradun bakar bat izendatuko du arriskuen prebentzio- eta kontrol-jarduerak kudeatzeko, hau da, Autobabes Planaren arduraduna.

Formando parte de esta estructura, se designará, por parte del titular de la actividad, una persona como responsable única para la gestión de las actuaciones encaminadas a la prevención y el control de riesgos, al que se llamará Responsable del Plan de Autoprotección.

II. eranskinari jarraiki, agintea eta kudeatzeko ahalmena dituen beste norbait Larrialdi Planaren zuzendari izango da. Jardueraren titularrak izendatuko du hura ere, eta Autobabes Planaren arduraduna izan daiteke.

Otra persona, según lo establecido en el anexo II, con autoridad y capacidad de gestión, será el Director del Plan de Actuación en Emergencias. También será designado por el titular de la actividad, pudiendo recaer esta función en el Responsable del Plan de Autoprotección.

Kargu horiek izendatu ezean, zeregin horiek jardueraren titularraren gain doazela pentsatuko da.

En el caso de que tales cargos no sean designados, se entenderá que sus funciones serán asumidas por el titular de la actividad.

d) Larrialdi Planaren zuzendariak jarriko du plana martxan, bertan esaten denari jarraiki, eta egoki denean larrialdia deklaratuko du, Babes Zibileko agintari eskudunei jakinaraziko die Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiak Koordinatzeko Zentroen bidez (SOS Deiak), langileak jakinaren gainean jarri, eta berehalako neurriak hartuko ditu istripuaren edo gertaeraren ondorioak murrizteko.

d) El Director del Plan de Actuación en Emergencias será responsable de activar dicho plan de acuerdo con lo establecido en el mismo, declarando la correspondiente situación de emergencia, notificando a las autoridades competentes de Protección Civil a través de los Centros de Coordinación de Emergencias del Gobierno Vasco (SOS Deiak), informando al personal, y adoptando las acciones inmediatas para reducir las consecuencias del accidente o suceso.

e) Larrialdi Planak zehaztu behar ditu larrialdiak izan daitezkeen istripuak edo gertaerak, eta bertan finkatutako larrialdiekin lotuko ditu, bai eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko jarduera-prozedurekin ere.

e) El Plan de Actuación en Emergencias debe detallar los posibles accidentes o sucesos que pudieran dar lugar a una emergencia y los relacionará con las correspondientes situaciones de emergencia establecidas en el mismo, así como los procedimientos de actuación a aplicar en cada caso.

f) Larrialdietako jarduera-prozedurek gutxienez honako hauek bermatu behar dituzte:

f) Los procedimientos de actuación en emergencia deberán garantizar, al menos:

- Detekzioa eta alerta.

- La detección y alerta.

- Alarma.

- La alarma.

- Esku-hartze koordinatua.

- La intervención coordinada.

- Babesa, ebakuazioa eta sorospena.

- El refugio, evacuación y socorro.

- Arriskuan egon daitezkeen pertsona guztiak larrialdiaz informatzea.

- La información en emergencia a todas aquellas personas que pudieran estar expuestas al riesgo.

- Larrialdi-zerbitzuen kanpoko laguntza eskatzea eta jasotzea.

- La solicitud y recepción de ayuda externa de los servicios de emergencia.

9. artikulua.- Plana ezartzeko irizpideak.

Artículo 9.- Criterios para la implantación del plan.

1.- Autobabes Plana ezartzearen barruan joango da, gutxienez, langileak prestatzea eta gaitzea, jendea informatzeko bideak finkatzea eta plana aplikatzeko baliabideak eta bitartekoak ipintzea.

1.- La implantación del plan de autoprotección comprenderá, al menos, la formación y capacitación del personal, el establecimiento de mecanismos de información al público y la provisión de los medios y recursos precisa para la aplicabilidad del plan.

2.- Horretarako, Autobabes Planak irizpide hauek izango ditu:

2.- A tal fin el plan de autoprotección atenderá a los siguientes criterios:

- Aldez aurreko informazioa. Langileei eta jendeari jardueraren arriskuez informatzeko bideak jarriko dira, bai eta langileei Autobabes Planaz informatzeko ere.

- Información previa. Se establecerán mecanismos de información de los riesgos de la actividad para el personal y el público, así como del Plan de Autoprotección para el personal de la actividad.

- Autobabes Planaren barruko langileen prestakuntza teorikoa eta praktikoa, prestakuntza-jardueren programa egoki baten bidez.

- Formación teórica y práctica del personal asignado al Plan de Autoprotección, estableciendo un adecuado programa de actividades formativas.

- Beharrezkoak diren baliabide eta bitarteko ekonomikoen definizioa, hornikuntza eta kudeaketa.

- Definición, provisión y gestión de los medios y recursos económicos necesarios.

3.- Jardueraren titularrak edo haren ordezkariak Autobabes Plana ezarri izanaren ziurtagiria emango du, III. eranskinean aipatutako informazioa erantsita, eta larrialdien eta babesa zibilaren arloan eskuduna den EAEko Administrazio Orokorreko organoari bidaliko dio.

3.- El titular de la actividad o su representante legal emitirá un certificado de la implantación del plan de autoprotección, adjuntando la información especificada en el anexo III y lo remitirá al órgano de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi competente en materia de atención de emergencias y protección civil.

10. artikulua.- Planaren eraginkortasunari eusteko irizpideak.

Artículo 10.- Criterios para el mantenimiento de la eficacia del plan.

1.- Autobabes Planaren eraginkortasunari eusteko jarduerek sartuta joan behar dute prestakuntza-prozesu etengabe, jarraitu eta errepikakor batean, esperientziatik ikasitakoa biltzen duena eta eraginkortasun-maila egokia lortzeko eta mantentzeko balio duena.

1.- Las actividades de mantenimiento de la eficacia del Plan de Autoprotección deben formar parte de un proceso de preparación continuo, sucesivo e iterativo que, incorporando la experiencia adquirida, permita alcanzar y mantener un adecuado nivel de operatividad y eficacia.

2.- Aldizkako prestakuntza-jardueren programa egoki bat finkatuko da, Autobabes Planaren barruan izendatutako langileen prestakuntza teorikoa eta praktikoa bermatzeko, eta jakintza horiek eskuratu direla egiaztatzeko sistemak edo moduak finkatuko dira.

2.- Se establecerá un adecuado programa de actividades formativas periódicas para asegurar el mantenimiento de la formación teórica y práctica del personal asignado al Plan de Autoprotección, estableciendo sistemas o formas de comprobación de que dichos conocimientos han sido adquiridos.

3.- Beharrezkoak diren baliabide eta bitarteko materialak eta ekonomikoak mantentzeko programa bat aurreikusiko da.

3.- Se preverá un programa de mantenimiento de los medios y recursos materiales y económicos necesarios.

4.- Autobabes Planak ebaluatzeko eta larrialdi-planen eraginkortasuna ziurtatzeko, larrialdietako ariketak edo simulakroak egingo dira, planean erabakitako maiztasun minimoarekin, gutxienez urtean behin, eta emaitzak ebaluatuko dira.

4.- Para evaluar los planes de autoprotección y asegurar la eficacia y operatividad de los planes de actuación en emergencias se realizarán ejercicios o simulacros de emergencia, con la periodicidad mínima que fije el propio plan, y en todo caso, al menos una vez al año evaluando sus resultados.

5.- Ariketak edo simulakroak egitearen helburua zera ziurtatzea eta egiaztatzea izango da:

5.- La realización de ejercicios o simulacros tendrá como objetivos la verificación y comprobación de:

- Larrialdi bati erantzuteko antolaketaren eraginkortasuna.

- La eficacia de la organización de respuesta ante una emergencia.

- Erantzuna antolatzea dagokien langileen gaikuntza.

- La capacitación del personal adscrito a la organización de respuesta.

- Jarduerako langile guztien entrenamendua, larrialdi bati erantzuteko.

- El entrenamiento de todo el personal de la actividad en la respuesta frente a una emergencia.

- Izendatutako baliabideak eta bitartekoak nahikoak eta egokiak direla.

- La suficiencia e idoneidad de los medios y recursos asignados.

- Jarduera-prozeduren egokitasuna.

- La adecuación de los procedimientos de actuación.

6.- Ariketa edo simulakroetan erabat edo hein batean aktibatuko dira Larrialdi Planaren barruko ekintzak.

6.- Los ejercicios o simulacros implicarán la activación total o parcial de las acciones contenidas en el Plan de Actuación en Emergencias.

7.- Batez ere establezimenduaren barruko jarduera-prozedurak landuko dira ariketa edo simulakroetan, eta ez da ezinbestekoa kanpoko larrialdi-zerbitzuek parte hartzea.

7.- En los ejercicios o simulacros se ejercitarán, principalmente, los procedimientos de actuación internos del establecimiento, sin ser indispensable la participación de los servicios de emergencia externos.

8.- Ariketen edo simulakroen berri ematea borondatezkoa da, baina I. eranskinaren 3. puntuan aipatutako jarduerak direnean, titularrek haien berri eman behar diote larrialdien eta babes zibilaren arloan eskumenak dituen EAEko Administrazio Orokorreko organoari, gutxienez 15 egun lehenagotik, Larrialdien Euskal Sistemaren zerbitzuak bertan egotea erabakitzen badu ere, behatzaile nahiz parte-hartzaile gisa.

8.- La comunicación de la realización de ejercicios o simulacros tendrá carácter voluntario, salvo para las actividades previstas en el punto 3 del anexo I, cuyos titulares deberán comunicar su realización al órgano de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi competente en materia de atención de emergencias y protección civil con al menos 15 días de antelación, para su conocimiento y al efecto de que considere la presencia de los servicios del Sistema Vasco de Atención de Emergencias bien como observadores bien como participantes.

9.- Ariketen edo simulakroen berri emateko beharrezkoa den informazioa dator Dekretu honen IV. eranskinean.

9.- El contenido de la información necesaria para la notificación de la realización de ejercicios o simulacros viene definida en el anexo IV de este Decreto.

10.- Nolanahi ere, simulakro bat egiteko orduan, titularrek egokitzat jotzen badute kanpoko larrialdi-zerbitzuek parte hartzea, larrialdien eta babes zibilaren arloan eskumenak dituen EAEko Administrazio Orokorreko organoari jakinarazi behar zaio 30 egun lehenago, gutxienez. Organo horrek eta Larrialdien Euskal Sistemaren gainerako zerbitzuek uko egin diezaiokete ariketan parte hartzeari, beren lan-programen edo egin asmo den simulakroaren interesaren arabera.

10.- No obstante, si para la realización de un simulacro, los titulares estimaran oportuna la participación de los servicios de emergencia externos al establecimiento, la comunicación al órgano de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi competente en materia de atención de emergencias y protección civil se deberá realizar con, al menos, 30 días de antelación. El citado órgano y el resto de servicios de emergencia del Sistema Vasco de Atención de Emergencias, en función de sus programas de trabajo o del interés del simulacro programado, podrán desestimar su participación en el ejercicio.

11.- Enpresak Administrazio Publikoen eskura edukiko ditu Planaren eraginkortasunari eusteko jardueren berri, bai eta egindako ebaluazio-txostenen berri ere, Autobabes Planaren arduradunak sinatuta.

11.- De las actividades de mantenimiento de la eficacia del Plan se conservará por parte de la empresa a disposición de las Administraciones Públicas, información sobre las mismas, así como de los informes de evaluación realizados debidamente firmados por el responsable del Plan de Autoprotección.

11. artikulua.- Planaren indarraldia eta hura eguneratzeko eta berrikusteko irizpideak.

Artículo 11.- Vigencia del plan y criterios para su actualización y revisión.

Autobabes Planaren indarraldia mugagabea izango da, behar bezala eguneratu eta berrikusiko da jarduera edo azpiegiturak aldatzen diren bakoitzean -hasierako idazketa aldatu delako edo ariketa edo simulakro baten osteko ondorioengatik-, eta gutxienez hiru urtez behin.

El Plan de Autoprotección tendrá vigencia indeterminada, se mantendrá adecuadamente actualizado y se revisará siempre que la actividad o las infraestructuras se vean modificadas respecto a la redacción inicial o como consecuencia de las conclusiones de la realización de un ejercicio o simulacro y, al menos, con una periodicidad no superior a tres años.

12. artikulua.- Babes zibileko planetan koordinatzea eta integratzea.

Artículo 12.- Coordinación e integración en los planes de protección civil.

1.- Babes zibilean eskumena duten organoek zainduko dute Autobabes Planak eraginkorrak izatea sor daitezkeen arrisku guztien aurrean, eta horiek koordinatuta egotea babes zibileko plan aplikagarriekin, bai eta kanpoko aginte-unitatearekin ere, haren beharra dagoenean.

1.- Los órganos competentes en materia de protección civil velarán porque los Planes de Autoprotección tengan la adecuada capacidad operativa, en los distintos supuestos de riesgo que puedan presentarse, y quede asegurada la necesaria coordinación entre dichos Planes y los de protección civil que resulten aplicables, así como la unidad de mando externa, en los casos que lo requieran.

2.- Helburu horrekin, organo horiek finkatutako protokoloen bidez bermatuko da, batetik, gertatzen diren eta autobabesean eragina izan dezaketen gorabeheren berri berehala ematea eta, bestetik, kasu bakoitzean parte hartu behar duten larrialdi-zerbitzuen mobilizazioa. Halaber, larrialdi-zerbitzu horiek koordinatuko dituzte Autobabes Planaren zerbitzuekin, eta babes zibilaren arloan eskumena duten agintariekin.

2.- Con esa finalidad, por dichos órganos, se establecerán los protocolos que garanticen, por un lado, la comunicación inmediata de los incidentes que se produzcan y tengan o puedan tener repercusiones sobre la autoprotección y, por otro, la movilización de los servicios de emergencia que, en su caso, deban actuar. Asimismo establecerán los procedimientos de coordinación de tales servicios de emergencia con los propios del Plan de Autoprotección y los requisitos organizativos que permitan el ejercicio del mando por las autoridades competentes en materia de protección civil.

IV. KAPITULUA

CAPÍTULO IV

BOTERE PUBLIKOEK AUTOBABESA KONTROLATZEA ETA SUSTATZEA

CONTROL Y FOMENTO DE LA AUTOPROTECCIÓN POR LOS PODERES PÚBLICOS

13. artikulua.- Administrazio eskudunei bidaltzea.

Artículo 13.- Remisión a las administraciones competentes.

Jarduera hasteko behar den lizentzia edo baimena emateko beharrezkoak diren gainerako agiriekin batera joango da Autobabes Plana.

El Plan de Autoprotección deberá acompañar a los restantes documentos necesarios para el otorgamiento de la licencia, permiso o autorización necesaria para el comienzo de la actividad.

Jarduera hasi baino lehen, Dekretu honen V. kapituluan aipatutako datuak Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrean izena emateko eskatu behar du titularrak.

Con carácter previo al inicio de la actividad el titular de la misma deberá solicitar la inscripción en el Registro General de Planes de Autoprotección de Euskadi de los datos a los que se refiere el Capítulo V de este Decreto.

14. artikulua.- Homologazioa.

Artículo 14.- Homologación.

1.- I. eranskinaren 3. atalean aipatutako jarduerak, zentroak, establezimenduak, guneak, instalazioak edo egoitzak direnean, Autobabes Plana homologatu behar du larrialdien eta babesa zibilaren arloan eskuduna den EAEko Administrazio Orokorreko organoak, jarduera hasi aurretik.

1.- En caso de las actividades, centros, establecimientos, espacios, instalaciones o dependencias incluidos en el apartado 3 del anexo I, los planes de autoprotección deberán ser homologados por el órgano de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi competente en materia de atención de emergencias y protección civil con carácter previo al inicio de la actividad.

2.- Homologazioaren bidez egiaztatuko da Autobabes Planak dekretu honen II. eranskineko atal guztiak dituela, jardueraren titularrak eta Plana egin duen teknikari eskudunak izenpetu dutela, eta babes zibileko planekin bateragarria dela eta Larrialdien Euskal Sisteman integragarria. Autobabes Planean adierazitako edukiak egiazkoak izatearen arduradun bakarrak dira hura izenpetu dutenak, eta administrazioak ez du egiaztapenik egingo homologazioa burutzeko.

2.- La homologación consistirá en comprobar que el plan de autoprotección contiene todos los apartados del índice establecido en el anexo II del presente Decreto, que ha sido subscrito por el titular de la actividad y por el técnico competente que lo ha elaborado, así como que es compatible con los planes de protección civil e integrable en el Sistema Vasco de Atención de Emergencias. La veracidad de los contenidos expresados en el plan de autoprotección es responsabilidad exclusiva de los firmantes del mismo y no será objeto de comprobación administrativa para proceder a la homologación.

3.- Autobabes Planaren homologazioa ebazteko eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izango da, larrialdien eta babesa zibilaren arloan eskuduna den EAEko Administrazio Orokorreko organora iritsi denetik.

3.- El plazo para resolver y notificar la resolución sobre la homologación del plan de autoprotección será de tres meses desde la recepción del mismo en el órgano de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi competente en materia de atención de emergencias y protección civil.

15. artikulua.- Administrazio-eskumenak.

Artículo 15.- Competencias administrativas.

1.- Larrialdien eta babesa zibilaren arloan eskuduna den EAEko Administrazio Orokorreko organoak eskumen hauek izango ditu:

1.- El órgano de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi competente en materia de atención de emergencias y protección civil será competente para:

a) Autobabesaren arloko eztabaida-guneak eta prestakuntza-jarduerak sustatzea.

a) Fomentar la creación de foros de debate y la realización de actividades de formación en materia de autoprotección.

b) I. eranskinaren 3. atalean aipatutako Autobabes Planak homologatzea, ustiapena edo jarduera hasi aurretik.

b) Homologar los planes de autoprotección referidos en el apartado 3 del anexo I con carácter previo al inicio de la explotación o actividad.

c) Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorra finkatzea eta mantentzea.

c) Establecer y mantener el Registro General de Planes de Autoprotección de Euskadi.

d) Babes zibilaren arloan eskumena duten organoei dagozkien gainerako zereginak, artikulu honetako 3. atalari jarraiki.

d) El resto de funciones atribuibles a los órganos competentes en materia de protección civil conforme al apartado 3 de este artículo.

2.- Jarduera ustiatzeko edo hasteko lizentzia edo baimena emateko eskumena duten administrazio publikoko organoek eskumen hauek izango dituzte:

2.- Los órganos de las administraciones públicas competentes para el otorgamiento de licencia, permiso o autorización para la explotación o inicio de actividad, para:

a) Autobabes Planei buruzko agiriak jasotzea.

a) Recibir la documentación correspondiente a los Planes de Autoprotección.

b) Egokitzat jotzen dituzten datu guztiak jasotzea, beren eskumenen barruan.

b) Requerir cuantos datos estimen oportuno en el ejercicio de sus competencias.

c) Eraikin berean edo aldamenean dauden jardueren titularrak behartzea Autobabes Plan bateratu bat aurkeztu eta ezar dezaten, egoerak eta ondasunen eta pertsonen babesak hala gomendatzen duenean, eta hori egiteko epe maximoa lau urtekoa izango da.

c) Obligar a los titulares de las actividades ubicadas en una misma edificación o recintos contiguos para que presenten e implanten un plan conjunto de autoprotección, cuando la valoración de las circunstancias concurrentes y la protección de bienes y personas así lo recomiende, dándoles un plazo máximo de cuatro años para llevarlo a efecto.

d) Autobabes-betebeharrak betetzen direla zaintzea, ikuskaritza- eta kontrol-lana eginez.

d) Velar por el cumplimiento de las obligaciones impuestas en materia de autoprotección, ejerciendo la inspección y control de la autoprotección.

e) Larrialdien eta babesa zibilaren arloan eskuduna den EAEko Administrazio Orokorreko organoari jakinaraztea autobabesaren arloan interesgarriak diren egoerak eta informazioak.

e) Comunicar al órgano de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi competente en materia de atención de emergencias y protección civil aquellas circunstancias e informaciones que resulten de su interés en materia de autoprotección.

3.- Larrialdien eta babesa zibilaren arloan eskuduna den EAEko Administrazio Orokorreko organoak eta babes zibilaren arloan eskudunak diren tokiko administrazioen organoek eskumen hauek izango dituzte:

3.- El órgano de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi competente en materia de atención de emergencias y protección civil y los órganos de las Administraciones locales competentes en materia de Protección Civil estarán facultados, para:

a) Autobabes Plana aurkeztea eta eraginkortasunez ezarraraztea I. eranskinean aipatutako jardueren titularrei, bai eta arautegiak agintzen duen autobabesa betetzen dela ikuskatzea ere, bere eskumena denean.

a) Exigir la presentación y la implantación material y efectiva del Plan de Autoprotección a los titulares de las actividades reseñadas en el anexo I, así como inspeccionar el cumplimiento de las exigencias de autoprotección previstas en la normativa vigente cuando le competa.

b) Administrazio publikoen organo eskudunak premiatzea jarduerak ustiatzeko edo hasteko lizentziak edo baimenak eman ditzaten, aurreko ataleko d) paragrafoan aipatutako eskumenen barruan.

b) Instar a los órganos de las administraciones públicas competentes en la concesión de licencias, permisos o autorizaciones de explotación o inicio de actividades, el ejercicio de las atribuciones contenidas en el párrafo d) del apartado anterior.

c) Aurreko ataleko d) paragrafoan aipatutako eskumena erabiltzea, jarduerak ustiatzeko edo hasteko lizentziak edo emateko eskumenak dituzten administrazio publikoetako organoek ez diotenean erantzuten egindako eskaerari.

c) Ejercer la atribución contenida en el párrafo d) del apartado anterior, por sí mismo, cuando los órganos de las administraciones públicas competentes en la concesión de licencias, permisos o autorizaciones de explotación o inicio de actividades, desatiendan el requerimiento formulado.

d) I. eranskinean ez agertu arren, berez edo inguruneagatik arriskutsuak diren jardueren titularrak behartzea Autobabes Plan bat egin eta ezar dezaten, gehienez lau urte baino lehen. Halakoetan, titularrek izena eman behar dute Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrean.

d) Obligar a los titulares de las actividades que consideren peligrosas, por sí mismas o por hallarse en entornos de riesgo, aunque la actividad no figure en el anexo I, a que elaboren e implanten un Plan de Autoprotección, dándoles un plazo máximo de cuatro años para llevarlo a efecto. En cuyo caso, los titulares estarán obligados a inscribirse en el Registro General de Planes de Autoprotección de Euskadi.

e) Arrisku bereziko jarduerak dituzten enpresen edo erakundeen arteko lankidetza sustatzea, instalazioen eta inguruaren autobabesa areagotzeko.

e) Promover la colaboración entre las empresas o entidades cuyas actividades presenten riesgos especiales, con el fin de incrementar el nivel de autoprotección en sus instalaciones y en el entorno de éstas.

f) Zigortzeko ahalmena erabiltzea, lege aplikagarriei jarraiki.

f) Ejercer la potestad sancionadora conforme a lo que prevean las leyes aplicables.

4.- Euskadiko Babes Zibilaren Batzordeak autobabesaren arloko zeregin hauek ditu:

4.- La Comisión de Protección Civil de Euskadi tendrá las siguientes funciones relacionadas con la autoprotección.

a) Autobabesarekin lotuta, euskal arautegian egin beharreko berrikuspenak eta eguneratzeak proposatzea.

a) Proponer las revisiones y actualizaciones necesarias de la Normativa vasca relacionada con la autoprotección.

b) Autobabesaren euskal arautegia behar bezala interpretatzeko eta aplikatzeko irizpide teknikoak proposatzea.

b) Proponer criterios técnicos para la correcta interpretación y aplicación de la Normativa vasca de autoprotección.

c) Pertsonen eta ondasunen segurtasunari eragiten dioten autobabes-arauen proiektuei buruz informatzea.

c) Informar los proyectos de normas de autoprotección que afecten a la seguridad de personas y bienes.

d) Autobabesaren arloko irizpideak, azterketak eta proposamenak lantzea.

d) Elaborar criterios, estudios y propuestas en el ámbito de la autoprotección.

16. artikulua.- Autobabesa sustatzea.

Artículo 16.- Promoción y fomento de la Autoprotección.

Euskal administrazio publikoek, beren eskumenen barruan, autobabesa modu koordinatuan sustatzeko asmoz, prestakuntza- eta sentsibilizazio-jarduerak egingo dituzte herritar, enpresa eta erakundeentzat, arriskuen prebentzioari eta kontrolari buruzkoak, bai eta larrialdietarako prestatu eta erantzuteari buruzkoak ere.

Las administraciones públicas vascas, en el marco de sus competencias, promoverán de forma coordinada la autoprotección, mediante el desarrollo de actuaciones orientadas a la información y sensibilización de los ciudadanos, empresas e instituciones en materia de prevención y control de riesgos, así como en materia de preparación y respuesta en situaciones de emergencia.

17. artikulua.- Zigor-araubidea.

Artículo 17.- Régimen sancionador.

Administrazio publiko eskudunek zigortu egin dezakete autobabes-betebeharrak ez betetzea, babes zibilari buruzko urtarrilaren 21eko 2/1985 Legearen arabera, larrialdiak kudeatzeari buruzko apirilaren 3ko 1/1996 Legearen arabera, eta autobabesaren arloan aplika daitekeen gainerako ordenamendu juridikoaren arabera.

El incumplimiento de las obligaciones de autoprotección será sancionable por las administraciones públicas competentes, conforme a la Ley 2/1985, de 21 de enero, de Protección Civil, la Ley 1/1996, de 3 de abril, de Gestión de Emergencias y el resto del ordenamiento jurídico aplicable en materia de autoprotección.

V. KAPITULUA

CAPÍTULO V

AUTOBABES-PLANEN ERREGISTRO OROKORRA

REGISTRO GENERAL DE PLANES DE AUTOPROTECCIÓN

18. artikulua.- Sorrera.

Artículo 18.- Creación.

1.- Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorra sortu da, larrialdien eta babesa zibilaren arloan eskuduna den EAEko Administrazio Orokorreko zuzendaritzaren mende, eta hark kudeatu eta idatziz jasoko ditu Autobabes Planen datu esanguratsuak, Larrialdien Euskal Sistemak behar bezala funtziona dezan.

1.- Se crea el Registro General de Planes de Autoprotección de Euskadi, adscrito a la dirección de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi competente en materia de atención de emergencias y protección civil, que será la encargada de gestionarlo, con la finalidad de inscribir los datos de los planes de autoprotección relevantes para el correcto funcionamiento del Sistema Vasco de Atención de Emergencias.

2.- Erregistro horrek bete behar du arautegi hau, abenduaren 18ko 232/2007 Dekretua -administrazio-prozeduren baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak arautzen dituena-, eta aplikagarria den gainerako arautegia.

2.- Dicho Registro se regirá por lo dispuesto en la presente norma, en el Decreto 232/2007, de 18 de diciembre, por el que se regula la utilización de medios electrónicos, informáticos y telemáticos en los procedimientos administrativos, y el resto de normativa que resulte de aplicación.

19. artikulua.- Izaera eta zereginak.

Artículo 19.- Naturaleza y funciones.

1.- Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorra ez da publikoa, eta eskura duten bakarrak dira jardueren titularrak -beren erregistro-datuei dagokionez-, bai eta Larrialdien Euskal Sistemaren barruko zerbitzu publikok ere, Dekretu honetan aipatutako baldintzetan.

1.- El Registro General de Planes de Autoprotección de Euskadi no tiene carácter público, teniendo acceso a sus datos, exclusivamente, los titulares de las actividades respecto a sus datos registrales, así como los servicios públicos que forman parte del Sistema Vasco de Atención de Emergencias en los términos que se expresan en este Decreto.

2.- Autobabes Planen Erregistro Orokorraren barruko datu pertsonalek legez babestuta eta bermatuta daude.

2.- Los datos de carácter personal contenidos en el Registro General de Planes de Autoprotección gozan de la protección y las garantías que establece la legislación vigente en esta materia.

3.- Dekretu honen I. eranskinean aipatutako jardueren, zentroen edo establezimenduen titularrek derrigorrez eman behar dute izena erregistroan, aplika dakiekeen berariazko arautegia egon edo ez, eta Dekretu honen 2.3 artikuluan datoz salbuespenak.

3.- La inscripción en el registro será obligatoria para los titulares de las actividades, centros o establecimientos incluidos en el anexo I de este Decreto exista o no reglamentación específica aplicable, con las excepciones referidas en el artículo 2.3 de este Decreto.

Halaber, Erregistroan izena eman dezakete arautegi honi jarraituz Autobabes Plana egin nahi izan duten jarduera, zentro edo establezimenduetako titularrek, eta derrigorrez izena eman dutenen ardura berak izango dituzte, baina nahi dutenean eska dezakete erregistrotik ateratzea, beren jarduerarekin jarraitu arren.

Igualmente podrán inscribirse facultativamente en el registro otros titulares de actividades, centros o establecimientos que voluntariamente elaboren el plan de autoprotección conforme a lo previsto en esta norma, asumiendo de ese modo las mismas responsabilidades con respecto al Registro que los titulares para los que la inscripción es obligatoria, si bien, en cualquier momento y de un modo voluntario, podrán solicitar la baja en el registro aunque continúen con su actividad.

4.- Autobabes Planen Erregistro Orokorrak zeregin hauek ditu:

4.- El Registro General de Planes de Autoprotección tiene las funciones siguientes:

a) Autobabes Planen datuak izenez jasotzea eta erregistro-zenbaki bat ematea.

a) Inscribir los datos referentes a los planes de autoprotección y asignarles un número registral.

b) Erregistroko dokumentazioa euskarri elektronikoan jaso, gorde eta zaintzea.

b) Archivar en soporte electrónico y preservar y custodiar la documentación registral.

c) Larrialdien Euskal Sistema osatzen duten zerbitzu publikoei erregistro-datuetarako sarbide elektroniko segurua ematea.

c) Facilitar a los servicios públicos integrantes del Sistema Vasco de Atención de Emergencias el acceso electrónico seguro a los datos del Registro.

d) Izena eman duten jardueretako titularrei beren erregistro-datuetara iristeko sarrera elektroniko segurua ematea.

d) Facilitar a los titulares de las actividades inscritas el acceso electrónico seguro a sus respectivos datos registrales.

e) Izena emandako Autobabes Planen arduradunei erregistro-datuak aldizka eguneratzeko eskatzea.

e) Requerir la actualización periódica de los datos registrales a los responsables de los planes de autoprotección inscritos.

20. artikulua.- Erregistroko xede diren datuak

Artículo 20.- Datos objeto de registro.

1.- Honako hau izango da Autobabes Planen Erregistro Orokorreko eduki minimoa:

1.- El contenido mínimo del Registro General de Planes de Autoprotección será el siguiente:

a) Datu orokorrak:

a) Datos generales:

- Establezimenduaren izena.

- Nombre del establecimiento.

- Jardueraren epigrafea, I. eranskineko katalogoaren arabera.

- Epígrafe de la actividad según el catálogo contenido en el anexo I.

- Helbide osoa (helbidea, posta-kodea, herria, Lurralde Historikoa).

- Dirección completa (dirección, código postal, población, Territorio Histórico).

- Telefonoa, faxa, e-maila.

- Teléfono, fax, e-mail.

- Kideen kopurua (sailkapena: langileak eta bisitariak).

- N.º ocupantes (clasificación: empleados y visitantes).

- Langileen kopurua (sailkapena).

- N.º empleados (clasificación).

- Establezimenduko jardueren edo erabileren deskripzioa, solairuz solairu (*).

- Descripción de actividades o usos del establecimiento por plantas (*).

- Eraikin berean ematen diren jarduerak edo ikastaroak.

- Actividades o usos que convivan en la misma edificación.

- Titularraren datuak (izena, helbidea, telefonoa...) eta, titularra ez bada, Planaren arduradunaren datuak.

- Datos del titular (nombre, dirección, teléfono...) y, si no coincide con la persona del titular, datos del responsable del Plan.

- Jarduerarako lizentziaren edo baimenaren data.

- Fecha de la licencia, permiso o autorización de la actividad.

- Lizentzia edo baimena ematen duen Administrazioko organoari Plana aurkeztu zaion data.

- Fecha de presentación del Plan ante el órgano de la Administración que otorga la licencia, permiso o autorización.

- Plana idatzi duenaren datuak eta, balegokio, zein enpresakoa den.

- Datos del redactor del plan y, en su caso, empresa a la que pertenece.

- Ezarpen-ziurtagiria eman den data.

- Fecha de emisión del certificado de implantación.

- Planaren azken berrikuspenaren data.

- Fecha de la última revisión del plan.

b) Egiturari buruzko datuak:

b) Datos estructurales:

- Egitura-mota.

- Tipo de estructura.

- Lur arrasetik gorako eta beherako solairuen kopurua.

- N.º de plantas sobre y bajo rasante.

- Erabilgarria den edo eraikita dagoen azalera (solairuz solairu) (*).

- Superficie útil o construida (por plantas) (*).

- Kanpora ematen duten irteeren kopurua (*).

- Número de salidas al exterior (*).

- Barruko eskaileren kopurua (*).

- Número de escaleras interiores (*).

- Kanpoko eskaileren kopurua (*).

- Número de escaleras exteriores (*).

- Suteen sektorizazioa (*).

- Sectorización de incendios (*).

- Egiturari edo eraikinari buruzko bestelako informazio esanguratsua (*).

- Otra información relevante sobre la estructura o edificio (*).

- Energia-hornidurako ebaketa-giltzen kokapena (gasa, argindarra, gasolioa...) (*).

- Ubicación llaves de corte de suministros energéticos (gas, electricidad, gasoil...) (*).

c) Inguruneari buruzko datuak:

c) Datos del entorno:

- Ingurunearen deskripzioa (hiria, landa, ibaiak, merkantzia arriskutsuko ibilgailuak dabiltzan bideak, industriak, basoak, eraikin isolatua edo beste jarduera batzuen erdian, inguruneko jarduera-motak eta titularrak) (*).

- Descripción del entorno (urbano, rural, proximidad a ríos, a rutas por las que transitan vehículos con mercancías peligrosas, a industrias, a zonas forestales, edificio aislado o medianero con otras actividades, tipo de actividades del entorno y sus titulares) (*).

- Ingurunean arriskuan dauden elementuak (*).

- Elementos vulnerables existentes en el entorno (*).

d) Irisgarritasuna:

d) Accesibilidad:

- Sarbideari buruzko datu eta informazio esanguratsua (*).

- Datos e información relevante sobre el acceso (*).

- Ibilgailuak establezimenduaren fatxadetara iristeko sarbideen ezaugarriak (*).

- Características de los accesos de vehículos a las fachadas del establecimiento (*).

- Suhiltzaileak iristeko moduko fatxaden kopurua (*).

- Número de fachadas accesibles a bomberos (*).

e) Arriskutsuak diren eta arriskuan dauden guneak:

e) Focos de peligro y vulnerables:

- Eraikinak duen arrisku-motarik esanguratsuena (*).

- Tipo de riesgo más significativo que emana del edificio (*).

- Bertan biltzen edo lantzen diren produktu arriskutsuen mota eta kopurua (izena, mota eta kopurua) (*).

- Tipo y cantidad de productos peligrosos que se almacenan o procesan (nombre, tipo y cantidad) (*).

- Arriskuan dauden elementuak (*).

- Elementos vulnerables presentes (*).

f) Suteetatik babesteko instalazio teknikoak. Ea badauden:

f) Instalaciones técnicas de protección contra incendios. Se indicará si dispone de:

- Suteen detekzioa eta alarma. Instalazioaren berrikuspen-data (*).

- Detección y alarma de incendios. Fecha revisión de instalación (*).

- Suteetako alarma-sakagailuak. Instalazioa azkeneko berrikusi zen data (*).

- Pulsadores de alarma de incendios. Fecha de la última revisión de instalación (*).

- Su-itzalgailuak. Instalazioaren berrikuspen-data (*).

- Extintores de incendios. Fecha revisión de instalación (*).

- Sute-aho hornituak. Instalazioaren berrikuspen-data (*).

- Bocas de incendio equipadas. Fecha revisión de instalación (*).

- Sute-ahoak. Instalazioaren berrikuspen-data (*).

- Hidrantes. Fecha revisión de instalación (*).

- Zutabe lehorra. Instalazioaren berrikuspen-data (*).

- Columna seca. Fecha revisión de instalación (*).

- Suteak automatikoki itzaltzea. Instalazioaren berrikuspen-data (*).

- Extinción Automática de incendios. Fecha revisión de instalación (*).

- Larrialdietako argiztapena. Instalazioaren berrikuspen-data (*).

- Alumbrado emergencia. Fecha revisión de instalación (*).

- Seinaleak. Instalazioaren berrikuspen-data (*).

- Señalización. Fecha revisión de instalación (*).

- Talde elektrogenoa eta etenik gabeko elikadura. Instalazioaren berrikuspen-data (*).

- Grupo electrógeno y SAI. Fecha revisión de instalación (*).

- Ponpatze-ekipoa eta ur-tanga. Instalazioaren berrikuspen-data (*).

- Equipo de bombeo y aljibe o depósito de agua. Fecha revisión de instalación (*).

g) Planoak.

g) Planos.

- Asteriskoa daramaten datu guztiak grafikoki agertuko dira planoetan, bakoitza bere eskala eta sinbologiarekin. Gutxienez plano hauek aurkeztuko dira, euskarri informatikoan eta pdf-n.

- Todos los datos marcados con un asterisco quedarán plasmados gráficamente mediante planos con la correspondiente escala y simbología. Como mínimo se presentarán los siguientes planos en soporte informático y formato pdf:

- Establezimenduaren kokapenaren eta ingurunearen planoa.

- Plano de ubicación y entorno del establecimiento.

- Establezimenduak dituen sarbideen planoa.

- Plano de descripción de accesos al establecimiento.

- Arriskutsuak diren eta arriskuan dauden guneen planoak, solairuz solairu.

- Planos por plantas de los focos de peligro y los elementos vulnerables.

- Suteetatik babesteko instalazioen sistemaren planoak, solairuz solairu.

- Planos por plantas del sistema de las instalaciones de protección contra incendios.

21. artikulua.- Erregistroaren antolakuntza eta funtzionamendua.

Artículo 21.- Organización y funcionamiento del Registro.

Larrialdien eta babes zibilaren arloan eskumenak dituen organoa sartuta dagoen Eusko Jaurlaritzaren Sailak finkatuko ditu izen emateko inprimaki normalizatuak, eta Autobabes Planen Erregistro Orokorraren irizpide teknikoak eta prozedurazkoak. Horiek bermatuko dute bai interesatuen sarbide telematikoa, bai datuen konfidentzialtasuna, segurtasuna eta osotasuna ere.

El Departamento del Gobierno Vasco a cuya estructura pertenezca el órgano competente en materia de atención de emergencias y protección civil establecerá los formularios normalizados de inscripción y los criterios técnicos y de procedimiento necesarios para el funcionamiento del Registro General de Planes de Autoprotección, que asegurarán tanto el acceso telemático de los sujetos interesados, como la confidencialidad, seguridad e integridad de los datos.

22. artikulua.- Izen emateko eskaera eta prozedura.

Artículo 22.- Solicitud y procedimiento de inscripción.

1.- Dekretu honen I. eranskineko jardueren titularrek, jarduerekin hasi aurretik, Autobabes Planen Erregistro Orokorrean izen ematea eskatu behar dute. Horretarako, larrialdien eta babesa zibilaren arloan eskuduna den EAEko Administrazio Orokorreko organoari emango dizkiote 20. artikuluan aipatutako datuak, artikulu horretan agindutako dokumentazioarekin batera.

1.- Los titulares de las actividades del anexo I de este Decreto, con carácter previo al inicio de las mismas, deberán solicitar la inscripción en el Registro General de Planes de Autoprotección, para lo cual facilitarán al órgano de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi competente en materia de atención de emergencias y protección civil los datos relacionados en el artículo 20, adjuntando la documentación preceptiva establecida en el citado artículo.

Halaber, erregistroan izen ematea eska dezakete Dekretu honek eragiten ez dieten beste jarduera batzuen titularrek, beren borondatez Autobabes Planak egin dituztenek, Dekretu honi jarraiki.

Igualmente podrán solicitar la inscripción en el registro los titulares de otras actividades no afectadas por este Decreto que voluntariamente hayan elaborado planes de autoprotección conforme a lo dispuesto en este Decreto.

2.- Izen ematea eska daiteke bide elektronikoz edo bide arruntez, aipatutako jardueren titularrek www.euskadi.net web orrian eskura izango dituzten eredu normalizatuak erabiliz.

2.- La solicitud de inscripción podrá realizarse por vía electrónica o por vía ordinaria según los modelos normalizados que estarán a disposición de los titulares de las actividades citadas en la en la página web www.euskadi.net.

Era berean, ondoren, bide horietako edozein erabiliz aldatu, eguneratu, zuzendu, edo beste edozein sarbide egin daiteke datuekin.

Igualmente los posteriores procedimientos de modificación, actualización, rectificación de datos, así como cualquier otro acceso, se podrán realizar indistintamente por las mismas dos vías.

3.- Beharrezko daturen bat edo baldintzaren bat falta dela edo nahikoa ez dela ikusiz gero, eskatzaileak konpondu egin beharko du, jakinarazpena jaso duenetik 10 egunen epean.

3.- En caso de apreciarse falta o insuficiencia de algunos de los datos o requisitos necesarios, se requerirá al solicitante su subsanación en el plazo de 10 días a partir de la recepción de la comunicación.

4.- Izen emateari buruzko ebazpena emateko eta jakinarazteko epe maximoa hilabetekoa da, eskabidea erregistratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita; epe horretan ebatzi ezean, interesatuek pentsa dezakete beren eskabidea ez dela aintzat hartu.

4.- El plazo máximo en el que debe dictarse y notificarse la resolución relativa a la inscripción será de un mes a contar desde el día siguiente al de la fecha del registro de la solicitud; si no se resuelve en este plazo, las personas interesadas pueden entender que su solicitud ha sido estimada.

Jakinarazpenean berariaz adieraziko da 20. artikuluko jarduerari buruzko datuak behar bezala jaso direla, bai eta izendatutako erregistro-zenbakia eta ondorioetarako data ere. Jakinarazpen horren bidez jardueraren titularra bere erregistro-datuetara iristeko modua emango da.

En la notificación se hará constar expresamente a la persona solicitante que los datos relacionados en el artículo 20 referidos a su actividad han quedado validamente inscritos y también el número registral asignado y la fecha de efectos. Mediante esta notificación se habilitará al titular de la actividad para que pueda acceder a sus datos registrales.

5.- Erregistroan izen emateari buruzko ebazpenen aurrean goiko organora jo ahal izango da.

5.- Las resoluciones relativas a la inscripción registral podrán ser objeto de recurso de alzada ante el órgano superior correspondiente.

23. artikulua.- Jardueren titularren betebeharrak.

Artículo 23.- Obligaciones de los titulares de las actividades.

1.- Izen emandako jardueren titularrek etengabe eguneratu behar dituzte erregistroan emandako datuak. Horretarako, larrialdien eta babesa zibilaren arloan eskuduna den EAEko Administrazio Orokorreko organoari jakinarazi behar zaizkio gerora gertatutako aldaketak, dena delako dokumentazioa emanda, edo elektronikoki identifikatu ondoren erregistroko datuetara sartu, egiaztatu eta, behar izanez gero, aldatu egingo dituzte.

1.- Los titulares de las actividades inscritas deben mantener permanentemente actualizados los datos incorporados al registro. Para ello deberán notificar al órgano de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi competente en materia de atención de emergencias y protección civil las modificaciones sobrevenidas, aportando la documentación correspondiente, o bien podrán acceder telemáticamente previa identificación electrónica a sus datos registrales con el fin de comprobarlos y, en su caso, actualizarlos.

2.- Larrialdien eta babesa zibilaren arloan eskuduna den EAEko Administrazio Orokorreko organoak jardueren titularrei dokumentazioa eta informazio gehigarria eskatu ahal izango diete, izena eman duten edo izena emateko bidean dauden enpresen datuak osatzeko edo egiaztatzeko.

2.- El órgano de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi competente en materia de atención de emergencias y protección civil podrá solicitar a los titulares de las actividades la documentación y la información adicional que se considere necesaria para completar o comprobar los datos aportados por las empresas inscritas o que se encuentren en trámite de inscripción.

24. artikulua.- Erregistroko bajak.

Artículo 24.- Bajas en el Registro.

1.- Autobabes Planen Erregistro Orokorrean izen emandako Autobabes Plana duen zentroaren edo establezimenduaren jarduera amaitzean, titularrak erregistro horretatik kentzea eskatu behar du jarduera amaitu denetik gehienez hilabeteko epean.

1.- Finalizada la actividad que se desarrolla en el centro o establecimiento cuyo plan de autoprotección ha sido inscrito en el Registro General de Planes de Autoprotección, su titular estará obligado a solicitar la baja del mencionado registro en el plazo máximo de un mes desde el cese de la actividad.

2.- Larrialdien eta babesa zibilaren arloan eskuduna den EAEko Administrazio Orokorreko organoak baja-ebazpena emango du Autobabes Planen erregistro orokorrean hilabeteko epean, eta hala jakinaraziko dio interesatuari.

2.- El órgano de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi competente en materia de atención de emergencias y protección civil dictará resolución de baja en el registro general de planes de autoprotección en el plazo de un mes, comunicándolo al interesado.

25. artikulua.- Larrialdien Euskal Sistemako larrialdi-zerbitzuen sarbide elektronikoa.

Artículo 25.- Acceso electrónico de los servicios de emergencias del Sistema Vasco de Atención de Emergencias.

1.- Larrialdien Euskal Sistemako zerbitzu publikoek bide telematikoz sarbide segurua izango dute erregistro-datuetara eta Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorraren dokumentuetara. Erregistroko informazioa emango da onartutako sinadura elektronikoarekin eta kontsulta egin den unearen zigiluarekin.

1.- Los servicios públicos de emergencias del Sistema Vasco de Atención de Emergencias tendrán acceso seguro por vía telemática a los datos registrales y documentos del Registro General de Planes de Autoprotección de Euskadi. La información registral se facilitará con firma electrónica reconocida y sello de tiempo de la consulta.

2.- Larrialdi-zerbitzuen titularrak diren administrazio publikoek erabaki behar dute organismo bakoitzeko zein pertsona sar daitekeen Autobabes Planen Erregistro Orokorrera. Baimena duten pertsonen ardura izango da erregistroko datuak eta dokumentuak soil-soilik erabiltzea Dekretu honetan aipatu helburuetarako. Izendatu eta behar bezala baimendutako pertsonak erregistrora sar daitezke, onartutako sinadura elektronikoaren bidez.

2.- Las distintas administraciones públicas titulares de los servicios de emergencias tienen la responsabilidad de determinar las personas autorizadas de los respectivos organismos para acceder al Registro General de Planes de Autoprotección. Las personas autorizadas serán responsables de que los datos y los documentos registrales se utilicen exclusivamente para las finalidades que se establecen en este Decreto. Las personas designadas y debidamente autorizadas pueden acceder al registro mediante la firma electrónica reconocida.

XEDAPEN GEHIGARRIA

DISPOSICIÓN ADICIONAL

Arautegi honetan xedatutako guztia aldizka berrikusi eta moldatuko da arriskuen eta haien eraginen ezagutza-mailara, garapen teknologikoetara, eta autobabesari buruzko oinarrizko estatu-arautegian gerta daitezkeen aldaketetara.

Lo dispuesto en la presente normativa será objeto de revisión periódica a fin de adecuar la misma, previas las modificaciones oportunas, a la evolución del conocimiento de los riesgos y sus impactos, los desarrollos tecnológicos, y las posibles alteraciones de la normativa básica estatal sobre autoprotección.

XEDAPEN IRAGANKORRA

DISPOSICIÓN TRANSITORIA

Dekretu honen I. eranskineko jardueren titularrek jarduteko lizentzia edo funtzionatzeko edo ustiatzeko baimenaren jabe baldin badira Dekretua indarren jarri aurretik, beren Autobabes Plana egin behar dute, edo lehendik ere baldin badute, Dekretu honen xedapenetara moldatu beharko dute, eta 20. artikuluan aurreikusitako datuak Autobabes Planen Erregistro Orokorrean jasotzea eskatu behar dute, Dekretu hau indarrean jartzen denetik 4 urteren epean.

Los titulares de las actividades del anexo I de este Decreto que ya tuvieran concedida la correspondiente licencia de actividad o permiso o autorización de funcionamiento o explotación a la fecha de entrada en vigor del mismo, deberán elaborar su plan de autoprotección, o si ya dispusieran de un plan de autoprotección adecuarlo a las disposiciones de este Decreto, y solicitar la inscripción en el Registro General de Planes de Autoprotección de los datos relevantes previstos en el artículo 20, en el plazo de 4 años desde la fecha de entrada en vigor del presente Decreto.

1.- Era berean, I. eranskinaren 3. atalean aipatutako jarduerak, zentroak, establezimenduak, guneak, instalazioak edo egoitzak direnean, titularrek Autobabes Planak bidali behar dizkiote larrialdien eta babesa zibilaren arloan eskuduna den EAEko Administrazio Orokorreko organoari, epea amaitu aurretik homologa ditzan.

Asimismo, en el supuesto de actividades, centros, establecimientos, espacios, instalaciones o dependencias incluidas en el apartado 3 del anexo I, sus titulares deberán remitir los planes de autoprotección al órgano de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi competente en materia de atención de emergencias y protección civil para su homologación antes de la finalización del plazo aquí previsto.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.- Tokiko entitateek Dekretu honen minimoak garatzeko xedapenak eman ditzakete eta, beren eskumenen barruan, autobabes-obligazioak zabal ditzakete Dekretu honen I. eranskinean ez datozen jarduerak egiten diren zentro, establezimendu, gune, instalazioa edo egoitzetara, eta Autobabes Planen kontrola eta ikuskaritza egin dezakete.

Primera.- Las entidades locales podrán dictar las disposiciones necesarias para el desarrollo de lo dispuesto con carácter mínimo en este Decreto y, dentro de sus competencias, extender las obligaciones de autoprotección a actividades, centros, establecimientos, espacios, instalaciones o dependencias donde se desarrollan actividades no incluidas en el anexo I de este Decreto, así como desarrollar los procedimientos de control e inspección de los planes de autoprotección.

Bigarrena.- EAEko Babes Zibilaren Batzordeak Dekretu hau garatzen duten proiektu arauemaile guztiez informatu behar du.

Segunda.- La Comisión Vasca de Protección Civil informará con carácter preceptivo todos los proyectos normativos que desarrollen este Decreto.

Hirugarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Tercera.- El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko azaroaren 2an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 2 de noviembre de 2010.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Herrizaingoko sailburua,

El Consejero de Interior,

RODOLFO ARES TABOADA.

RODOLFO ARES TABOADA.

I. ERANSKINA, AZAROAREN 2KO 277/2010 DEKRETUARENA

ANEXO I AL DECRETO 277/2010, DE 2 DE NOVIEMBRE

Jardueren katalogoa

Catalogo de actividades

1.- Berariazko sektore-arautegia duten jarduerak.

1.- Actividades con reglamentación sectorial específica.

a) Industria-, biltegiratze- eta ikerketa-jarduerak:

a) Actividades industriales, de almacenamiento y de investigación:

- Substantzia arriskutsuak dauden establezimenduak: Substantzia arriskutsuak dauden establezimenduak -uztailaren 16ko 1254/1999 Errege Dekretuko I. eranskinaren 1. eta 2. zatiko 2. zutabeko kopuruak edo gehiago daudenean-, eta hura aldatzen duen eta substantzia arriskutsuak dauden istripu larrien arriskuak kontrolatzeko neurriak onartzen dituen uztailaren 29ko 948/2005 Errege Dekretuan agertzen direnak baino.

- Establecimientos en los que Intervienen Sustancias Peligrosas: aquellos en los que están presentes sustancias peligrosas en cantidades iguales o superiores a las especificadas en la columna 2 de las partes 1 y 2 del anexo I del Real Decreto 1254/1999, de 16 de julio, y el Real Decreto 948/2005, de 29 de julio, que lo modifica por el que se aprueban medidas de control de los riesgos inherentes a los accidentes graves en los que intervienen sustancias peligrosas.

- Jarraibide tekniko osagarrien barruko produktu kimikoak biltegiratzeko jarduerak, kopuru hauetan:

- Las actividades de almacenamiento de productos químicos acogidas a las instrucciones Técnicas complementarias y en las cantidades siguientes:

• ITC APQ-1, 50 m3-tik gorakoak.

• ITC APQ-1, de capacidad mayor a 50 m3.

• ITC APQ-2, denak.

• ITC APQ-2, todas.

• ITC APQ-3, denak, kloro likidoa behe presioan izan ezik (< 2,5 bar absolutu).

• ITC APQ-3, todas, excepto los almacenamientos de cloro líquido a baja presión (< 2,5 bar absolutos).

• ITC APQ-4, denak, edukiontzi mugikorrak izan ezik.

• ITC APQ-4, todas, excepto envases móviles.

• ITC APQ-5, 3., 4. edo 5. kategoriakoak.

• ITC APQ-5, de categoría 3, 4 o 5.

• ITC APQ-6, A motako produktuak badira 200 l-tik gorakoak, B motakoak badira 400 l-tik gorakoak, edo C motakoak badira 1.000 l-tik gorakoak.

• ITC APQ-6, de capacidad mayor a 200 l si se trata de productos de clase A, o mayor de 400 l si son de clase B, o mayor a 1.000 l si son de clase C.

• ITC APQ-7, 200 m3-tik gorakoak, edo 600 l-tik gorakoak (horietatik 50 l, gehienez, T+ motakoak izan daitezke eta 150 l, gehienez, T motakoak).

• ITC APQ-7, de capacidad mayor a 200 m3, o aquellos de capacidad superior a 600 l, de los cuales 50 l, como máximo, podrán ser de la clase T+ y 150 l, como máximo, de la clase T.

• ITC APQ-8, 50 t-tik gorakoak ontziratu gabe edo 200 t-tik gorakoak ontziratuta, edo 5 t-tik gorakoak, norberak erabiltzeko ontziak badira.

• ITC APQ-8, de capacidad mayor a 50 t a granel o mayor a 200 t si se trata de envasado o mayor a 5 t si se trata de envasado para uso propio.

- Lehergaiak dauden establezimenduak: halakoak arautzen dira otsailaren 6ko 252/2006 Aurre Aginduan, non eguneratzen den 10. Jarraibide Tekniko Osagarria, istripu larrien prebentzioari buruzkoa, otsailaren 16ko 230/1998 Errege Dekretuan onartutako Lehergaien Arautegikoa.

- Establecimientos en los que intervienen explosivos: aquellos regulados en la Orden/Pre/252/2006, de 6 de febrero, por la que se actualiza la Instrucción Técnica Complementaria número 10 sobre prevención de accidentes graves del Reglamento de Explosivos, aprobado por el Real Decreto 230/1998, de 16 de febrero.

- Hondakin arriskutsuak kudeatzeko jarduerak: hondakin arriskutsuak jasotzea, biltegiratzea, balioztatzea edo deuseztatzea, apirilaren 21eko hondakinei buruzko 10/1998 Legeak dioenari jarraiki.

- Actividades de Gestión de Residuos Peligrosos: aquellas actividades de Recogida, Almacenamiento, Valorización o Eliminación de Residuos Peligrosos, de acuerdo con lo establecido en la Ley 10/1998, de 21 de abril, de residuos.

- Meatzaritzarekin lotutako ustiapenak eta industriak: halakoak arautzen dira apirilaren 2ko 863/1985 Errege Dekretuan, non onartzen diren Meatzaritzako Segurtasunaren Oinarrizko Arautegi Orokorra eta Jarraibide Tekniko Osagarriak.

- Explotaciones e industrias relacionadas con la minería: aquellas reguladas por el Real Decreto 863/1985, de 2 de abril, por el que se aprueba el Reglamento General de Normas Básicas de Seguridad Minera y por sus Instrucciones Técnicas Complementarias.

- Genetikoki eraldatutako organismoak leku itxian erabiltzeko instalazioak: arrisku handiko jardueratzat (4. motakoa) edo arrisku ertainekotzat (3. motakoa) hartuak urtarrilaren 30eko 178/2004 Errege Dekretuan. Bertan onartzen da Arautegi Orokorrak garatu eta betearazten du apirilaren 25eko 9/2003 Legea, non finkatzen den zein araubide juridiko duen genetikoki eraldatutako organismoak leku itxian erabiltzeak, nahita zabaltzeak eta merkaturatzeak.

- Instalaciones de Utilización Confinada de Organismos Modificados Genéticamente: las clasificadas como actividades de riesgo alto (tipo 4) o riesgo moderado (tipo 3) en el Real Decreto 178/2004, de 30 de enero, por el que se aprueba el Reglamento General para el desarrollo y ejecución de la Ley 9/2003, de 25 de abril, por la que se establece el régimen jurídico de la utilización confinada, liberación voluntaria y comercialización de organismos modificados genéticamente.

- Substantzia edo material biologiko arriskutsuak lortzeko, eraldatzeko, tratatzeko, biltegiratzeko eta banatzeko instalazioak: 4. edo 3. taldeko agente biologikoak dituzten instalazioak zehazten ditu maiatzaren 12ko 664/1997 Errege Dekretuak, langileak agente biologikoen eraginetik babesteari buruzkoak.

- Instalaciones para la Obtención, Transformación, Tratamiento, Almacenamiento y Distribución de Sustancias o Materias Biológicas Peligrosas: las instalaciones que contengan agentes biológicos del grupo 4 o del grupo 3, determinados en el Real Decreto 664/1997, de 12 de mayo, sobre la protección de los trabajadores contra los riesgos relacionados con la exposición a agentes biológicos durante el trabajo.

b) Garraio-azpiegituren jarduerak:

b) Actividades de infraestructuras de transporte:

- EAEko errepide-sarearen tunelak. 2004ko apirilaren 29ko 2004/54/CE Zuzentaraua, Europako Parlamentu eta Kontseiluarena, Europako errepide-sareko tunelen segurtasunari buruzkoa, eta errepideei buruzko foru-arautegia.

- Túneles de la red de carreteras de la Comunidad Autónoma de Euskadi. Directiva 2004/54/CE, del Parlamento Europeo y del Consejo, de 29 de abril de 2004, sobre seguridad en los túneles de la red transeuropea de carreteras y normativa foral sobre carreteras.

- Merkataritza-portuak: merkataritzarako eta haren osagarri edo lagungarri diren portuak zehazten ditu azaroaren 26ko 48/2003 Legeak, interes orokorreko portuetako zerbitzuei eta araubide ekonomikoari buruzkoak.

- Puertos Comerciales: los puertos de interés general con uso comercial y sus usos complementarios o auxiliares definidos en la Ley 48/2003, de 26 de noviembre, de régimen económico y de prestación de servicios de los puertos de interés general.

- Aireportuak, aerodromoak eta aireportuetako beste instalazioak: halakoak arautzen ditu uztailaren 7ko 21/2003 Legeak, aireportuetako segurtasunari buruzkoak, nazioarteko arautegiak (OACI-Hegazkineria Zibilaren Nazioarteko Erakundearen Arauak eta Gomendioak) eta Hegazkineria Zibileko Zuzendaritza Nagusiaren nazio-arautegiak.

- Aeropuertos, aeródromos y demás instalaciones aeroportuarias: aquellos regulados por la Ley 21/2003, de 7 de julio, de Seguridad Aeroportuaria y por la normativa internacional (Normas y Recomendaciones de la Organización de la Aviación Civil Internacional-OACI) y nacional de la Dirección General de Aviación Civil aplicable.

c) Energia-jarduerak eta -azpiegiturak:

c) Actividades e infraestructuras energéticas:

- Instalazio nuklearrak eta erradiaktiboak: halakoak arautzen ditu abenduaren 3ko 1836/1999 Errege Dekretuak, instalazio nuklearrei eta erradioaktiboei buruzko arautegia onartzen duenak.

- Instalaciones Nucleares y Radiactivas: las reguladas por el Real Decreto 1836/1999, de 3 de diciembre, por el que se aprueba el Reglamento sobre Instalaciones Nucleares y Radiactivas.

- Azpiegitura hidraulikoak (presak eta urtegiak): A eta B kategoriakotzat hartuak 1996ko martxoaren 12ko Aginduan, non onartzen den presa eta urtegiei buruzko segurtasunaren arautegi teknikoa, bai eta 1995eko urtarrilaren 31ko Ebazpenean ere, non xedatzen den Ministro Kontseiluaren Akordioa argitaratzea, uholdeen aurrean babes zibila planifikatzeko oinarrizko gidalerroa onartzen duena.

- Infraestructuras Hidráulicas (Presas y Embalses): las clasificadas como categorías A y B en la Orden, de 12 de marzo de 1996, por la que se aprueba el Reglamento Técnico sobre Seguridad de Presas y Embalses, así como en la Resolución, de 31 de enero de 1995, por la que se dispone la publicación del Acuerdo del Consejo de Ministros por el que se aprueba la Directriz Básica de Planificación de Protección Civil ante el riesgo de Inundaciones.

d) Ikuskizun publikoak eta jolas-jarduerak. Ikuskizun publikoen eta jolas-jardueren arloko arautegiaren mendeko ekitaldietarako lekuak, egoitzak eta instalazioak, baldin eta ezaugarri hauek badituzte:

d) Actividades de espectáculos públicos y actividades recreativas. Lugares, recintos e instalaciones en las que se celebren los eventos regulados por la normativa vigente en materia de Espectáculos Públicos y Actividades Recreativas, siempre que cumplan con las siguientes características:

- Gune itxietan:

- En espacios cerrados:

• Eraikin itxiak: 300 pertsona baino gehiagorentzako lekua dutenak, edo 28 m edo gehiagoko ebakuazio-altuera dutenak.

• Edificios cerrados: con capacidad o aforo superior a 300 personas, o con una altura de evacuación igual o superior a 28 m.

• Aldi baterakoak, eramangarriak, desmuntagarriak edo sasoikoak diren instalazio edo egitura itxiak: 300 pertsona baino gehiagorentzako lekua dutenak.

• Instalaciones o estructuras cerradas eventuales, portátiles, desmontables o de temporada: con capacidad o aforo superior a 300 personas.

- Aire librean: oro har, 10.000 pertsona edo gehiagorentzako lekua dutenak.

- Al aire libre: en general, aquellas con una capacidad o aforo igual o superior a 10.000 personas.

e) Sektoreko autobabes-arautegiaren mendeko beste jarduera batzuk. Zentro, establezimendu, gune, instalazio, edo egoitza analogoetan egiten diren bestelako jarduerak, sektoreko arautegi batek autobabestu beharra agintzen duenean, Dekretu honen ildotik.

e) Otras actividades reguladas por normativa sectorial de autoprotección. Aquellas otras actividades desarrolladas en centros, establecimientos, espacios, instalaciones o dependencias o medios análogos sobre los que una normativa sectorial específica establezca obligaciones de autoprotección en los términos definidos en este Decreto.

2.- Berariazko sektore-arautegirik gabeko jarduerak.

2.- Actividades sin reglamentación sectorial específica.

a) Industria- eta biltegiratze-jarduerak:

a) Actividades industriales y de almacenamiento:

- Industria-establezimenduaren konfigurazio-mota, ingurunearekiko kokapena eta sektorearen sute-arriskua kontuan hartuz, eraikitako azaleraren balioak gainditzen dituztenak. Balio horiek agertzen dira industria-establezimenduetako suteen kontrako arautegia onartzen duen abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretuaren II. eranskineko 2.1 taulan.

- Aquellas con una superficie construida de cada sector o área de incendio, que, en función del tipo de configuración del establecimiento industrial y de su ubicación con relación a su entorno y del riesgo intrínseco del sector de incendio, superen los valores de superficie construida, según la tabla 2.1 del anexo II del Real Decreto 2267/2004, de 3 de diciembre, por el que aprueba el Reglamento de seguridad contra incendios en los establecimientos industriales.

- Suaren karga-dentsitatea neurtuta eta zuzenduta, industria-establezimenduaren konfigurazio-motaren eta ingurunearekiko kokapenaren arabera, gainditu egiten dituztenak ondoko taulako mailak. Maila horiek finkatuta daude industria-establezimenduetan suteetatik babesteko arautegia onartzen duen abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretuaren I. eranskineko 1.3 taulan.

- Aquellas con una densidad de carga de fuego ponderada y corregida que, en función del tipo de configuración del establecimiento industrial y de su ubicación con relación a su entorno, superen los niveles de la tabla adjunta, los cuales se han fijado en referencia a los establecidos en la tabla 1.3 del anexo I del Real Decreto 2267/2004, de 3 de diciembre, por el que aprueba el Reglamento de seguridad contra incendios en los establecimientos industriales.

Industria-establezimenduaren konfigurazio-mota Suaren karga-dentsitate neurtua eta zuzendua (Qs)

Tipo configuración establecimiento industrial Densidad de carga de fuego ponderada y corregida (Qs)

Mcal/m² MJ/m²

Mcal/m² MJ/m²

A Bertikalean Lehen mailan, lur arrasetik behera 200< Qs 850< Qs

A En vertical En primer nivel bajo rasante 200< Qs 850< Qs

Solairuan, lur arrasetik gora 300< Qs 1275< Qs

En planta sobre rasante 300< Qs 1275< Qs

Horizontalean Lehen mailan, lur arrasetik behera 200< Qs 850< Qs

En horizontal En primer nivel bajo rasante 200< Qs 850< Qs

Solairuan, lur arrasetik gora 400< Qs 1700< Qs

En planta sobre rasante 400< Qs 1700< Qs

B Lehen mailan, lur arrasetik behera 800< Qs 3400< Qs

B En primer nivel bajo rasante 800< Qs 3400< Qs

Solairuan, lur arrasetik gora 1600< Qs 6800< Qs

En planta sobre rasante 1600< Qs 6800< Qs

C Lehen mailan, lur arrasetik behera 1600< Qs 6800< Qs

C En primer nivel bajo rasante 1600< Qs 6800< Qs

Solairuan, lur arrasetik gora 1600< Qs 6800< Qs

En planta sobre rasante 1600< Qs 6800< Qs

D 3200< Qs 13600< Qs

D 3200< Qs 13600< Qs

E 3200< Qs 13600< Qs

E 3200< Qs 13600< Qs

Atal honen barruko industria-establezimenduek jarduteko baimena zuten indarrean jarri aurretik abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretua, industria-establezimenduetan suteetatik babesteko arautegia onartzen duena.

Este apartado se refiere a los establecimientos industriales que ya contaban con licencia de actividad con carácter previo a la entrada en vigor del Real Decreto 2267/2004, de 3 de diciembre, por el que se aprueba el Reglamento de seguridad contra incendios en los establecimientos industriales.

- 2. eta 3. taldeko hozgarridun hotz-instalazioak, guztira erabilitako kopuruak 3 t-tan gainditzen dituztenean.

- Instalaciones frigoríficas con líquidos refrigerantes del segundo y tercer grupo cuando superen las cantidades totales empleadas en 3 t.

- IP02, IP03 eta IP-04 barruko instalazioak dituzten establezimenduak, likido sukoiak eta erregaiak biltegiratzeko edukiera 50 m3-tik gorakoa denean.

- Establecimientos con instalaciones acogidas a las ITC IP02, IP03 e IP-04 cuando la capacidad de almacenamiento de líquidos inflamables y combustibles sea superior a 50 m3.

b) Garraio-jarduerak eta -azpiegiturak:

b) Actividades e infraestructuras de transporte:

- Denetariko bidaiarien eta merkantzien lur-garraiorako geltokiak eta aldageltoki modalak, 300 pertsona baino gehiago sartzen direnak edo 2.500 m²-tik gorako azalera erabilgarria dutenak.

- Estaciones de transporte terrestre e intercambiadores modales de transporte de todo tipo de viajeros y mercancías cuya ocupación sea mayor a 300 personas o superficie útil mayor a 2.500 m².

- Trenbideak, metroa eta tranbia.

- Líneas Ferroviarias, metro y tranvía.

- 1.000 m-ko luzera edo gehiago duten trenbide-tunelak.

- Túneles Ferroviarios de longitud igual o superior a 1.000 m.

- Errepide-sareko tunelak, hirikoak 200 m baino luzeagoak edo hiriartekoak 500 m baino luzeagoak.

- Túneles de la red de carreteras de longitud superior a 200 m si son urbanos o 500 m si son interurbanos.

- Ordainpeko autobideak.

- Autopistas de peaje.

- Errepide eta tren bidezko merkantzia arriskutsuen garraiorako aparkatzeko guneak.

- Áreas de Estacionamiento para el Transporte de Mercancías Peligrosas por Carretera y Ferrocarril.

- Merkataritza-portuak.

- Puertos comerciales.

c) Energia-jarduerak eta -azpiegiturak:

c) Actividades e infraestructuras energéticas:

- Erkidego barneko arroetan dauden presen eta urtegien segurtasunari buruzko arautegi teknikoa aplikatzetik datozen azpiegitura hidraulikoak.

- Las Infraestructuras Hidráulicas resultantes de la aplicación del contenido del Reglamento Técnico sobre Seguridad de Presas y Embalses para las cuencas intracomunitarias.

- Argindarra sortzeko zentroak edo instalazioak: 50 MW-tik gorako potentzia izendatua dutenak.

- Centros o Instalaciones destinados a la Producción de Energía Eléctrica: los de potencia nominal superior a 50 MW.

- Goi tentsioko argindarra sortzeko eta eraldatzeko instalazioak.

- Instalaciones de generación y transformación de energía eléctrica en alta tensión.

d) Osasun-jarduerak:

d) Actividades sanitarias:

- Ospitaleratzea edo tratamendu intentsiboak edo kirurgikoak bezalakoak ematen dituzten osasun-establezimenduak.

- Establecimientos de usos sanitarios en los que se prestan cuidados médicos en régimen de hospitalización o tratamiento intensivo o quirúrgico.

- Beste edozein osasun-establezimendu, 28 m edo gehiagoko ebakuazio-altuera duena, edo 300 pertsona edo gehiago sartzen direna, edo 2.500 m²-tik gorako azalera erabilgarria duena.

- Cualquier otro establecimiento de uso sanitario que disponga de una altura de evacuación igual o superior a 28 m, o de una ocupación igual o superior a 300 personas, o una superficie útil superior a 2.500 m².

e) Hezkuntza-jarduerak:

e) Actividades docentes:

- Gorputz- edo adimen-desgaituei edo ebakuazioa beren kabuz egin ezin duten pertsonentzako hezkuntza-establezimenduak.

- Establecimientos de uso docente especialmente destinados a personas discapacitadas físicas o psíquicas o a otras personas que no puedan realizar una evacuación por sus propios medios.

- 28 m edo gehiagoko ebakuazio-altuera duen, edo 50 pertsona edo gehiago sartzen diren beste edozein hezkuntza-establezimendu.

- Cualquier otro establecimiento de uso docente siempre que disponga una altura de evacuación igual o superior a 28 m, o de una ocupación igual o superior a 50 personas.

f) Egoitza-jarduera publikoak:

f) Actividades residenciales públicas:

- Egoitza- edo aterpe-jarduerak dituzten establezimendu publikoak.

- Aquellos establecimientos de uso residencial público en los que se desarrollan actividades de residencia o de albergue.

- Maiatzaren 29ko 102/2000 Dekretuaren barruan dauden hotel-establezimenduak.

- Establecimientos hoteleros regidos por el Decreto 102/2000, de 29 de mayo.

- Eguneko zentroko jarduerak egiten direnean eta 50 pertsona baino gehiago sartzen direnean, edo eraikinaren ebakuazio-altuera 28 m edo gehiagokoa denean, edo ebakuazioa beren kabuz egin ezin duten pertsonak daudenean.

- Cuando se desarrollan actividades como centro de día con una ocupación superior a 50 personas o la altura evacuación del edificio sea igual o superior a 28 m o cuando existan ocupantes que no puedan realizar la evacuación por sus propios medios.

g) Beste jarduera batzuk: zentro, establezimendu, gune, instalazio, egoitza edo antzekoetan egindako beste jarduerak, ezaugarri hauetakoren bat dutenak:

g) Otras actividades: aquellas otras actividades desarrolladas en centros, establecimientos, espacios, instalaciones o dependencias o medios análogos que reúnan alguna de las siguientes características:

- Erabat merkataritzarako, administraziorako, zerbitzuak emateko edo beste edozertarako eraikinak, bertako ebakuazio-altuera 28 m edo gehiagokoa bada, edo 300 pertsona edo gehiago badaude edo 2.500 m²-tik gorako azalera duten merkataritza-jarduerak.

- Todos aquellos edificios destinados íntegramente a actividades comerciales, administrativas, de prestación de servicios, o de cualquier otro tipo, siempre que la altura de evacuación del edificio sea igual o superior a 28 m, o bien dispongan de una ocupación igual o superior a 300 personas o dispongan de una superficie útil mayor que 2.500 m² en caso de actividades comerciales.

- 300 pertsonatik gora sartzen diren erlijio-jardueretarako lekuak.

- Lugares destinados a actividades de culto religioso que cuenten con una capacidad o aforo superior a 300 personas.

- Kudeatutako garaje eta aparkalekurako lokalak, 1.000 m²-tik gorako azalera dutenak.

- Locales destinados a garaje y aparcamiento gestionado con una superficie superior a 1.000 m².

- Desmuntagarriak edo sasoikoak diren instalazio itxiak, 300 pertsona edo gehiago sartzen direnak.

- Instalaciones cerradas desmontables o de temporada con capacidad igual o superior a 300 personas.

- Camping instalazioak, turismoa antolatzeko martxoaren 16ko 6/1994 Legearen definizioari jarraiki, eta turismoa antolatzeko legea aldatzen duen abenduaren 31ko 16/2008 Legeari jarraiki.

- Instalaciones de camping, de conformidad con la definición dada por la Ley 6/1994, de 16 de marzo, de ordenación del Turismo, así como por la Ley 16/2008, de 23 de diciembre, de modificación de la Ley de Ordenación del Turismo.

- Aire librean:

- Al aire libre:

• Perimetro mugatu bat eta sarbidearen kontrola duten edo ez duten guneak: oro har, ustez 10.000 pertsona edo gehiago etorriko direnak.

• En espacios definidos por un perímetro determinado con o sin control de acceso: en general, aquellas con un número de asistentes previsto igual o superior a 10.000 personas.

• Perimetro mugaturik gabeko gune irekiak: oro har, ustez 15.000 pertsona edo gehiago etorriko direnak.

• En espacios abiertos no definidos por un perímetro determinado: en general, aquellas con un número de asistentes previsto igual o superior a 15.000 personas.

3.- Larrialdien eta babesa zibilaren arloan eskuduna den eaeko administrazio orokorreko organoak aurrez planak homologatzea eskatzen duten jarduerak.

3.- Actividades cuyos planes requieren de previa homologación por parte del órgano de la administración general de la Comunidad Autónoma de Euskadi competente en materia de atención de emergencias y protección civil.

a) Industria-, biltegiratze- eta ikerketa-jarduerak:

a) Actividades industriales, de almacenamiento y de investigación:

- Substantzia arriskutsuak dauden establezimenduak, uztailaren 16ko 1254/1999 Errege Dekretuko I. eranskinaren 1. eta 2. zatiko 2. zutabeko kopuruak edo gehiago daudenean, eta hura aldatzen duen eta substantzia arriskutsuak dauden istripu larrien arriskuak kontrolatzeko neurriak onartzen diren uztailaren 29ko 948/2005 Errege Dekretuan agertzen direnak baino, 3. zutabeko substantzia arriskutsuak izan ezik, beste prozedura batzuen mende baitaude.

- Establecimientos en los que estén presentes sustancias peligrosas en cantidades iguales o superiores a las especificadas en la columna 2 de las partes 1 y 2 del anexo I, del Real Decreto 1254/1999, de 16 de julio, y el Real Decreto 948/2005, de 29 de julio, que lo modifica por el que se aprueban medidas de control de los riesgos inherentes a los accidentes graves en los que intervienen sustancias peligrosas excluyendo las comprendidas en la columna 3, dado que éstas se regulan por otros procedimientos.

- Jarraibide tekniko osagarrien barruko produktu kimikoak biltegiratzeko jarduerak, kopuru hauetan:

- Las actividades de almacenamiento de productos químicos acogidas a las instrucciones Técnicas complementarias y en las cantidades siguientes:

• ITC APQ-1, 200 m3-tik gorakoak.

• ITC APQ-1, de capacidad mayor a 200 m3.

• ITC APQ-2, 1 t-tik gorakoak.

• ITC APQ-2, de capacidad mayor a 1 t.

• ITC APQ-3, 4 t-tik gorakoak.

• ITC APQ-3, de capacidad mayor a 4 t.

• ITC APQ-4, 3 t-tik gorakoak.

• ITC APQ-4, de capacidad mayor a 3 t.

• ITC APQ-5, 4. edo 5. kategoriakoak.

• ITC APQ-5, de categoría 4 o 5.

• ITC APQ-6, 500 m3-tik gorakoak.

• ITC APQ-6, de capacidad mayor a 500 m3.

• ITC APQ-7, 200 m3-tik gorakoak.

• ITC APQ-7, de capacidad mayor a 200 m3.

• ITC APQ-8, 200 t-tik gorakoak.

• ITC APQ-8, de capacidad mayor a 200 t.

- Lehergaiak dauden establezimenduak: halakoak arautzen ditu otsailaren 6ko 252/2006 Aurre Aginduak, non eguneratzen den 10. Jarraibide Tekniko Osagarria, istripu larrien prebentzioari buruzkoa, otsailaren 16ko 230/1998 Errege Dekretuan onartutako Lehergaien Arautegikoa.

- Establecimientos en los que intervienen explosivos: aquellos regulados en la Orden/Pre/252/2006, de 6 de febrero, por la que se actualiza la Instrucción Técnica Complementaria número 10 sobre prevención de accidentes graves del Reglamento de Explosivos, aprobado por el Real Decreto 230/1998, de 16 de febrero.

- Hondakin arriskutsuak kudeatzeko jarduerak: hondakin arriskutsuak jasotzea, biltegiratzea, balioztatzea edo deuseztatzea, apirilaren 21eko hondakinei buruzko 10/1998 Legeak dioenari jarraiki.

- Actividades de Gestión de Residuos Peligrosos: aquellas actividades de Recogida, Almacenamiento, Valorización o Eliminación de Residuos Peligrosos, de acuerdo con lo establecido en la Ley 10/1998, de 21 de abril, de residuos.

- Meatzaritzarekin lotutako ustiapenak eta industriak: halakoak arautzen ditu apirilaren 2ko 863/1985 Errege Dekretuak, non onartzen diren Meatzaritzako Segurtasunaren Oinarrizko Arautegi Orokorra eta Jarraibide Tekniko Osagarriak.

- Explotaciones e industrias relacionadas con la minería: aquellas reguladas por el Real Decreto 863/1985, de 2 de abril, por el que se aprueba el Reglamento General de Normas Básicas de Seguridad Minera y por sus Instrucciones Técnicas Complementarias.

- Genetikoki eraldatutako organismoak leku itxian erabiltzeko instalazioak: arrisku handiko jardueratzat hartuak (4. motakoak).

- Instalaciones de Utilización Confinada de Organismos Modificados Genéticamente: clasificadas como actividades de riesgo alto (tipo 4).

- 4. motako agente biologikoak erabiltzen diren substantzia edo material biologiko arriskutsuak lortzeko, eraldatzeko, tratatzeko, biltegiratzeko eta banatzeko instalazioak:

- Instalaciones para la Obtención, Transformación, Tratamiento, Almacenamiento y Distribución de Sustancias o Materias Biológicas Peligrosas en la que intervienen agentes biológicos del grupo 4.

- Industria- eta biltegiratze-jarduerak, 3.200 Mcal/m² edo 13.600 MJ/m² edo gehiagoko su-karga neurtua eta zuzendua dutenean (8ko arrisku intrintseko handia) -hala agertzen da industria-establezimenduak suteetatik babesteko arautegia onartzen duen abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretuaren I. eranskineko 1.3 taulan-, edo substantzia arriskutsuak dauden istripu larrietatik babesteko neurriak onartzen dituen -eta uztailaren 29ko 948/2005 Errege Dekretuaren bidez aldatutako- uztailaren 16ko 1254/1999 Errege Dekretuaren 1. eranskineko 1. eta 2. zatiko 2. zutabean datozen substantzia arriskutsuak % 60 edo gehiago direnean.

- Actividades industriales y de almacenamiento con una carga de fuego ponderada y corregida igual o superior a 3.200 Mcal/m² o 13.600 MJ/m² (riesgo intrínseco alto 8), según la tabla 1.3 del anexo I del Real Decreto 2267/2004, de 3 de diciembre, por el que aprueba el Reglamento de seguridad contra incendios en los establecimientos industriales) o aquellas en las que estén presentes sustancias peligrosas en cantidades iguales o superiores al 60% de las especificadas en la columna 2 de las partes 1 y 2 del anexo 1 del Real Decreto 1254/1999, de 16 de julio, modificado por el Real Decreto 948/2005, de 29 de julio, por el que se aprueban medidas de control de los riesgos inherentes a los accidentes graves en los que intervienen sustancias peligrosas.

- 2. eta 3. taldeko hozgarridun hotz-instalazioak, guztira erabilitako kopuruak 3 t-tan gainditzen dituztenean.

- Instalaciones frigoríficas con líquidos refrigerantes del segundo y tercer grupo cuando superen las cantidades totales empleadas en 3 t.

- IP02, IP03 eta IP04 barruko instalazioak dituzten establezimenduak, 500 m3-tik gorako edukieradunak.

- Establecimientos con instalaciones acogidas a las ITC IP02, IP03 e IP04 con una capacidad de almacenamiento superior a 500 m3.

b) Garraio-azpiegituren jarduerak:

b) Actividades de infraestructuras de transporte:

- 500 m-tik gorako hiriarteko tunelak.

- Túneles interurbanos de más de 500 m.

- Merkataritza-portuak.

- Puertos Comerciales.

- Aireportuak, aerodromoak eta aireportuetako beste instalazioak.

- Aeropuertos, aeródromos y demás instalaciones aeroportuarias.

- Lur-garraiorako geltokiak eta aldageltokiak: 1.500 pertsona edo gehiago sartzen direnak.

- Estaciones e Intercambiadores de Transporte Terrestre: aquellos con una ocupación igual o superior a 1.500 personas.

- Trenbideak, metroa eta tranbia.

- Líneas Ferroviarias, metro y tranvía.

- 1.000 m-ko luzera edo gehiago duten trenbide-tunelak.

- Túneles Ferroviarios de longitud igual o superior a 1.000 m.

- Ordainpeko autobideak.

- Autopistas de Peaje.

- Errepide eta tren bidezko merkantzia arriskutsuen garraiorako aparkatzeko guneak.

- Áreas de Estacionamiento para el Transporte de Mercancías Peligrosas por Carretera y Ferrocarril.

c) Energia-jarduerak eta -azpiegiturak:

c) Actividades e infraestructuras energéticas:

- Lehen kategoriako instalazio erradioaktiboak.

- Instalaciones radioactivas de primera categoría.

- Argindarra sortzeko zentroak edo instalazioak, 300 MW edo gehiagoko potentzia izendatua dutenak.

- Centros o Instalaciones destinados a la Producción de Energía Eléctrica de potencia nominal igual o superior a 300 MW.

d) Osasun-jarduerak.

d) Actividades sanitarias.

Ospitaleratzea edo tratamendu trinko kirurgikoa ematen dituzten establezimenduak, 200 ohetik gora dituztenak, 28 m edo gehiagoko ebakuazio-altuera dutenak edo 2.000tik gora pertsona sartzen direnak.

Establecimientos en los que se prestan cuidados médicos en régimen de hospitalización o tratamiento intensivo quirúrgico con una disponibilidad mayor a 200 camas, cuya altura de evacuación es mayor o igual a 28 m o la ocupación es superior a 2.000 personas.

e) Beste jarduera batzuk.

e) Otras actividades:

- Zentro, establezimendu, gune, instalazio, egoitza edo antzekoetan egiten den eta dekretu honen mende dagoen edozein jarduera, baldin eta eraikinaren ebakuazio-altuera 28 m edo gehiagokoa bada, edo 2.000 pertsona edo gehiago sartzen badira.

- Cualquier actividad desarrollada en centros, establecimientos, espacios, instalaciones o dependencias o medios análogos que deba sujetarse a lo dispuesto en este Decreto, siempre que la altura de evacuación del edificio sea igual o superior a 28 m, o bien dispongan de una ocupación igual o superior a 2.000 personas.

- Aire librean:

- Al aire libre:

• Perimetro mugatu bat eta sarbidearen kontrola duten edo ez duten guneak: oro har, ustez 10.000 pertsona edo gehiago etorriko direnak.

• En espacios definidos por un perímetro determinado con o sin control de acceso: en general, aquellas con un número de asistentes previsto igual o superior a 10.000 personas.

• Perimetro mugaturik gabeko gune irekiak: oro har, ustez 15.000 pertsona edo gehiago etorriko direnak.

• En espacios abiertos no definidos por un perímetro determinado: en general, aquellas con un número de asistentes previsto igual o superior a 15.000 personas.

II. ERANSKINA, AZAROAREN 2KO 277/2010 DEKRETUARENA

ANEXO II AL DECRETO 277/2010, DE 2 DE NOVIEMBRE

Autobabes Planaren eduki minimoa.

Contenido mínimo del plan de autoprotección.

Autobabes Planak honako hauek denak edukiko ditu, kapitulu bakoitza aplikatzen den eraikinetan, instalazioetan eta jardueretan.

El documento del Plan de Autoprotección, se estructurará, con el contenido que figura a continuación, tanto si se refiere a edificios, como a instalaciones o actividades a las que sean aplicables los diferentes capítulos.

Orrialdeak zenbatutako aurkibidea.

Índice paginado.

1. kapitulua.- Titularrak eta jardueraren kokagunea.

Capítulo 1.- Identificación de los titulares y del emplazamiento de la actividad.

1.1.- Jardueraren helbidea. Jardueraren izena edo marka. Telefonoa eta faxa.

1.1.- Dirección postal del emplazamiento de la actividad. Denominación de la actividad, nombre o marca. Teléfono y fax.

1.2.- Jardueraren titularrak. Izena edo sozietatearen izena. Helbidea, telefonoa eta faxa.

1.2.- Identificación de los titulares de la actividad. Nombre o Razón social, dirección postal, teléfono y fax.

1.3.- Autobabes Planaren arduradunaren izena eta, beste norbait bada, larrialdietarako jarduera-planaren zuzendariarena. Helbidea, telefonoa eta faxa.

1.3.- Nombre del Responsable del Plan de Autoprotección y del director o directora del plan de actuación en emergencia, caso de ser distintos. Dirección postal, teléfono y fax.

2. kapitulua.- Jardueraren eta hura egiten den ingurune fisikoaren deskripzio zehatza.

Capítulo 2.- Descripción detallada de la actividad y del medio físico en el que se desarrolla.

2.1.- Planaren barruan egindako jarduera bakoitzaren deskripzioa.

2.1.- Descripción de cada una de las actividades desarrolladas objeto del Plan.

2.2.- Planaren barruko jarduerak egindako zentroaren, establezimenduaren, egoitzen eta instalazioen deskripzioa.

2.2.- Descripción del centro o establecimiento, dependencias e instalaciones donde se desarrollen las actividades objeto del plan.

2.3.- Erabiltzaileen sailkapena eta deskripzioa.

2.3.- Clasificación y descripción de usuarios.

2.4.- Jardueraren eraikinak, instalazioak eta guneak dauden hiri-, industria- edo natura-inguruneen deskripzioa.

2.4.- Descripción del entorno urbano, industrial o natural en el que figuren los edificios, instalaciones y áreas donde se desarrolla la actividad.

2.5.- Sarbideen deskripzioa. Kanpo laguntzarako irisgarritasun-baldintzak.

2.5.- Descripción de los accesos. Condiciones de accesibilidad para la ayuda externa.

Kapitulu hau idatzizko agirien bidez egingo da, eta gutxienez agiri grafiko hauek eramango ditu:

Este Capítulo se desarrollará mediante documentación escrita y se acompañará al menos la documentación gráfica siguiente:

- Kokapenaren planoa, eta haren barruan, sarbideak, komunikazioak eta abar dauden hiri-, industria- edo natura-ingurunerik hurbilena.

- Plano de situación, comprendiendo el entorno próximo urbano, industrial o natural en el que figuren los accesos, comunicaciones, etc.

- Jarduera egiten den eraikin, instalazio eta gune guztien plano deskribatzaileak.

- Planos descriptivos de todas las plantas de los edificios, de las instalaciones y de las áreas donde se realiza la actividad.

3. kapitulua.- Arriskuen inbentarioa, analisia eta ebaluazioa.

Capítulo 3.- Inventario, análisis y evaluación de riesgos.

Gutxienez, sektoreko arautegien barruko arriskuek agertu behar dute. Kapitulu honetan sartuko dira:

Deben tenerse presentes, al menos, aquellos riesgos regulados por normativas sectoriales. Este Capítulo comprenderá:

3.1.- Arriskua sortu edo okertu dezaketen elementu, instalazio, ekoizpen-prozesu eta abarren deskripzioa eta kokapena.

3.1.- Descripción y localización de los elementos, instalaciones, procesos de producción, etc. que puedan dar origen a una situación de emergencia o incidir de manera desfavorable en el desarrollo de la misma.

3.2.- Jarduerak berez dituen arriskuen eta kanpotik izan ditzakeen arriskuen identifikazio, azterketa eta ebaluazioa (babes zibileko planetan eta hurbileko jarduera arriskutsuen planetan aintzat hartutako arriskuak).

3.2.- Identificación, análisis y evaluación de los riesgos propios de la actividad y de los riesgos externos que pudieran afectarle (riesgos contemplados en los planes de Protección Civil y actividades de riesgo próximas).

3.3.- Jarduera egiten den eraikin, instalazio eta guneetara sarbidea duten eta jarduerarekin lotuta edo lotu gabe dauden pertsonen identifikazioa, kuantifikazioa eta tipologia.

3.3.- Identificación, cuantificación y tipología de las personas tanto afectas a la actividad como ajenas a la misma que tengan acceso a los edificios, instalaciones y áreas donde se desarrolla la actividad.

Kapitulu hau idatzizko agirien bidez egingo da, eta gutxienez agiri grafiko hauek eramango ditu:

Este Capítulo se desarrollará mediante documentación escrita y se acompañará al menos la documentación gráfica siguiente:

Elementu edo instalazio arriskutsu guztien kokapen-planak, solairuz solairu, bertakoak zein ingurukoak.

- Planos de ubicación por plantas de todos los elementos o instalaciones de riesgo, tanto los propios como los del entorno.

4. kapitulua.- Autobabes-neurrien eta -baliabideen inbentarioa eta deskripzioa.

Capítulo 4.- Inventario y descripción de las medidas y medios de autoprotección.

4.1.- Detektatutako arriskuak kontrolatzeko, larrialdiei aurre egiteko eta kanpoko larrialdi-zerbitzuen esku-hartzea errazteko neurrien eta baliabideen -pertsonak nahiz tresnak- inbentarioa eta deskripzioa.

4.1.- Inventario y descripción de las medidas y medios, humanos y materiales, que dispone la entidad para controlar los riesgos detectados, enfrentar las situaciones de emergencia y facilitar la intervención de los Servicios Externos de Emergencias.

4.2.- Eskura dauden neurriak eta baliabideak -pertsonak nahiz tresnak-, segurtasunari buruzko xedapenei jarraiki.

4.2.- Las medidas y los medios, humanos y materiales, disponibles en aplicación de disposiciones específicas en materia de seguridad.

Kapitulu hau idatzizko agirien bidez egingo da, eta gutxienez agiri grafiko hauek eramango ditu:

Este Capítulo se desarrollará mediante documentación escrita y se acompañará al menos la documentación gráfica siguiente:

- Autobabeserako baliabideek duten kokapenaren planoak, UNE arautegiaren arabera.

- Planos de ubicación de los medios de autoprotección, conforme a normativa UNE.

- Ebakuazio-ibilbideen eta barruko babestokien planoak, ebakuatu edo leku itxian geratu beharreko pertsonen kopurua adierazita, arautegiari jarraiki.

- Planos de recorridos de evacuación y áreas de confinamiento, reflejando el número de personas a evacuar o confinar por áreas según los criterios fijados en la normativa vigente.

- Arrisku-guneen edo -sektoreen banaketa-planoak.

- Planos de compartimentación de áreas o sectores de riesgo.

5. kapitulua.- Instalazioak mantentzeko programa.

Capítulo 5.- Programa de mantenimiento de instalaciones.

5.1.- Arriskuzko instalazioetako prebentziozko mantentze-lanen deskripzioa, haien kontrola bermatzen duena.

5.1.- Descripción del mantenimiento preventivo de las instalaciones de riesgo, que garantiza el control de las mismas.

5.2.- Babes-instalazioetako prebentziozko mantentze-lanen deskripzioa, haien eraginkortasuna bermatzen duena.

5.2.- Descripción del mantenimiento preventivo de las instalaciones de protección, que garantiza la operatividad de las mismas.

5.3.- Segurtasunezko ikuskatzeak egitea, arautegiari jarraiki.

5.3.- Realización de las inspecciones de seguridad de acuerdo con la normativa vigente.

Kapitulu hau idatzizko agirien bidez gauzatuko da, eta orri zenbakituen liburuxka batean agertuko dira egindako mantentze-lanak eta segurtasun-ikuskapenak, instalazioen arautegiei jarraiki.

Este Capítulo se desarrollará mediante documentación escrita y se acompañará al menos de un cuadernillo de hojas numeradas donde queden reflejadas las operaciones de mantenimiento realizadas, y de las inspecciones de seguridad, conforme a la normativa de los reglamentos de instalaciones vigentes.

6. kapitulua.- Larrialdietako jarduera-plana.

Capítulo 6.- Plan de actuación ante emergencias.

Larrialdien hasierako kontrola egiteko jarduerak zehaztu behar dira, alarma, ebakuazioa eta sorospena bermatzeko. Horren barruan joango dira:

Deben definirse las acciones a desarrollar para el control inicial de las emergencias, garantizándose la alarma, la evacuación y el socorro. Comprenderá:

6.1.- Larrialdien identifikazioa eta sailkapena:

6.1.- Identificación y clasificación de las emergencias:

- Arrisku-motaren arabera.

- En función del tipo de riesgo.

- Larritasunaren arabera.

- En función de la gravedad.

- Okupazioaren eta giza baliabideen arabera.

- En función de la ocupación y medios humanos.

6.2.- Larrialdietan jarduteko prozedurak:

6.2.- Procedimientos de actuación ante emergencias:

a) Detekzioa eta alerta.

a) Detección y Alerta.

b) Alarmarako tresnak.

b) Mecanismos de Alarma.

b.1.- Abisuak emango dituen pertsonaren identifikazioa.

b.1.- Identificación de la persona que dará los avisos.

b.2.- SOS Deiak-en Ekintzak Koordinatzeko Zentroarekiko identifikazioa eta komunikatzeko moduak.

b.2.- Identificación y métodos de comunicación con el Centro de Coordinación Operativa SOS Deiak.

c) Larrialdiari aurre egiteko tresnak.

c) Mecanismos de respuesta frente a la emergencia.

d) Ebakuazioa edo barruko babesa.

d) Evacuación o Confinamiento.

e) Lehenengo laguntzak ematea.

e) Prestación de las Primeras Ayudas.

f) Kanpoko laguntzak hartzeko moduak.

f) Modos de recepción de las Ayudas externas.

6.3.- Larrialdietako jarduerak egingo dituzten pertsonen eta taldeen identifikazioa eta zereginak.

6.3.- Identificación y funciones de las personas y equipos que llevarán a cabo los procedimientos de actuación en emergencias.

6.4.- Larrialdi Plana martxan jartzearen arduradunaren identifikazioa.

6.4.- Identificación del Responsable de la puesta en marcha del Plan de Actuación ante Emergencias.

7. kapitulua.- Autobabes Plana goragoko plan batzuetan txertatzea.

Capítulo 7.- Integración del plan de autoprotección en otros de ámbito superior.

7.1.- Larrialdia jakinarazteko protokoloak.

7.1.- Los protocolos de notificación de la emergencia.

7.2.- Autobabes Planaren zuzendaritzaren eta Autobabes Plana txertatzen den Babes Zibileko Planaren zuzendaritzaren arteko koordinazioa.

7.2.- La coordinación entre la dirección del Plan de Autoprotección y la dirección del Plan de Protección Civil donde se integre el Plan de Autoprotección.

7.3.- Autobabes Antolaketaren eta Babes Zibileko sistema publikoaren planen eta jardueren arteko elkarlana.

7.3.- Las formas de colaboración de la Organización de Autoprotección con los planes y las actuaciones del sistema público de Protección Civil.

8. kapitulua.- Autobabes Planaren ezarpena.

Capítulo 8.- Implantación del Plan de Autoprotección.

8.1.- Planaren ezarpenaz arduratuko den pertsonaren identifikazioa.

8.1.- Identificación del responsable de la implantación del Plan.

8.2.- Autobabes Planean parte-hartze aktiboa duten langileak prestatzeko eta gaitzeko programa.

8.2.- Programa de formación y capacitación para el personal con participación activa en el Plan de Autoprotección.

8.3.- Langile guztiak Autobabes Planaren inguruan prestatzeko eta informatzeko plana.

8.3.- Programa de formación e información a todo el personal sobre el Plan de Autoprotección.

8.4.- Erabiltzaileak oro har informatzeko programa.

8.4.- Programa de información general para los usuarios.

8.5.- Bisitarientzako seinaleak eta arauak.

8.5.- Señalización y normas para la actuación de visitantes.

8.6.- Baliabide eta bitarteko materialak eskuratzeko eta egokitzeko programa.

8.6.- Programa de dotación y adecuación de medios materiales y recursos.

9. kapitulua.- Autobabes Planaren eraginkortasunari eustea eta eguneratzea.

Capítulo 9.- Mantenimiento de la eficacia y actualización del Plan de Autoprotección.

9.1.- Prestakuntza birziklatzeko programa eta informazio-programa.

9.1.- Programa de reciclaje de formación e información.

9.2.- Baliabideak eta bitartekoak ordezkatzeko programa.

9.2.- Programa de sustitución de medios y recursos.

9.3.- Ariketa eta simulakroen programa.

9.3.- Programa de ejercicios y simulacros.

9.4.- Autobabes Plana osatzen duen dokumentazio osoa berrikusteko eta eguneratzeko programa.

9.4.- Programa de revisión y actualización de toda la documentación que forma parte del Plan de Autoprotección.

9.5.- Auditoretzen eta ikuskapenen programa.

9.5.- Programa de auditorias e inspecciones.

I. gehigarria.- Komunikazioen direktorioa.

Apéndice I.- Directorio de comunicación.

1.- Larrialdietako pertsonalaren telefonoak.

1.- Teléfonos del Personal de emergencias.

2.- Kanpoko laguntzaren telefonoak.

2.- Teléfonos de ayuda exterior.

3.- Komunikatzeko beste modu batzuk.

3.- Otras formas de comunicación.

II. gehigarria.- Larrialdiak kudeatzeko formularioak.

Apéndice II.- Formularios para la gestión de emergencias.

III. gehigarria.- Planoak.

Apéndice III.- Planos.

III. ERANSKINA, AZAROAREN 2KO 277/2010 DEKRETUARENA

ANEXO III AL DECRETO 277/2010, DE 2 DE NOVIEMBRE

Autobabes Planaren ezarpen-ziurtagiria

Certificado de la implantación del Plan de Autoprotección

ESTABLEZIMENDUAREN DATUAK

DATOS DEL ESTABLECIMIENTO

Izena:

Nombre:

Helbidea:

Dirección:

Jarduera edo erabilera:

Actividad o uso:

Telefonoa:

Telefono:

Faxa:

Fax:

E-maila:

E-mail:

JARDUERAREN TITULARRAREN EDO BERE LEGEZKO ORDEZKARIAREN DATUAK

DATOS DEL TITULAR DE LA ACTIVIDAD O DE SU REPRESENTANTE LEGAL

Izena:

Nombre:

NAN:

DNI:

Helbidea:

Dirección:

Telefonoa:

Telefono:

Faxa:

Fax:

E-maila:

E-mail:

ZIURTATZEN DUT:

CERTIFICO:

Aipatutako establezimenduaren Autobabes Plana osorik ezarri dela, plan horretako zehaztapenen arabera eta zenbait jarduera, zentro edo establezimenduk larrialdietan eduki behar dituzten autobabes-betebeharrak arautzen dituen azaroaren 2ko 277/2010 Dekretuari jarraiki.

Que se ha realizado la implantación completa del plan de autoprotección del establecimiento reseñado, en los términos que se recoge en el citado plan y siguiendo los criterios establecidos en el Decreto 277/2010, de 2 de noviembre, por el que se regulan las obligaciones de autoprotección exigibles a determinadas actividades, centros o establecimientos para hacer frente a situaciones de emergencia.

...............(e)n, .............(e)ko ......aren ...(e)(a)n

En ....................., a .... de .............. de .....

(lekua eta data).

(Lugar y fecha)

Izpta.:

Fdo.:

(Jardueraren titularra edo bere legezko ordezkaria)

(El titular de la actividad o su representante legal)

IV. ERANSKINA, AZAROAREN 2KO 277/2010 DEKRETUARENA

ANEXO IV AL DECRETO 277/2010, DE 2 DE NOVIEMBRE

Ariketen edo simulakroen jakinarazpena

Notificación de la realización de ejercicios o simulacros

Erregistro-zenbakia (autobabes-arautegikoa):

N.º de registro (del reg. de autoprotección):

ESTABLEZIMENDUAREN DATUAK

DATOS DEL ESTABLECIMIENTO

Izena:

Nombre:

Helbidea:

Dirección:

Jarduera edo erabilera:

Actividad o uso:

Telefonoa:

Telefono:

Faxa:

Fax:

E-maila:

E-mail:

JARDUERAREN TITULARRAREN EDO BERE LEGEZKO ORDEZKARIAREN DATUAK

DATOS DEL TITULAR DE LA ACTIVIDAD O DE SU REPRESENTANTE LEGAL

Izena:

Nombre:

Helbidea:

Dirección:

Telefonoa:

Telefono:

Faxa:

FAX:

E-maila:

E-mail:

ARIKETARI EDO SIMULAKROARI BURUZKO INFORMAZIOA

INFORMACIÓN ACERCA DEL EJERCICIO O SIMULACRO

Data:

Fecha:

Ordua:

Hora:

Deskripzio laburra:

Breve descripcion:

V. ERANSKINA, AZAROAREN 2KO 277/2010 DEKRETUARENA

ANEXO V AL DECRETO 277/2010, DE 2 DE NOVIEMBRE

Definizioak.

Definiciones

Dekretu honetan erabilitako kontzeptu eta zehaztapen nagusiak honela definitu behar dira:

Los conceptos y términos fundamentales utilizados en este Decreto, deben entenderse así definidos:

- Istripu larria: 1254/1999 Errege Dekretua eta hura aldatzen duen 948/2005 Errege Dekretuaren arabera, edozein gertaera -adibidez ihes, isurketa, sute edo leherketa garrantzitsuak-, dekretu hori aplikatzen zaion edozein establezimenduren jarduera baten kontrolatu gabeko prozesu baten ondorio denean, arrisku larria sortzen dienean, berehala edo gerora, pertsonei, ondasunei eta ingurumenari, establezimenduaren barruan edo kanpoan, eta substantzia arriskutsu bat edo gehiago tartean daudenean.

- Accidente grave: en referencia al Real Decreto 1254/1999 y el RD 948/2005 que lo modifica, cualquier suceso, tal como una emisión en forma de fuga o vertido, incendio o explosión importantes, que sea consecuencia de un proceso no controlado durante el funcionamiento de cualquier establecimiento al que sea de aplicación el citado Decreto, que suponga una situación de grave riesgo, inmediato o diferido, para las personas, los bienes y el medio ambiente, bien sea en el interior o exterior del establecimiento, y en el que estén implicadas una o varias sustancias peligrosas.

- Jarduera: larrialdietara eraman dezaketen istripu edo gertaeren sortzaile izan daitezkeen eragiketak edo lanak.

- Actividad: conjunto de operaciones o tareas que puedan dar origen a accidentes o sucesos que generen situaciones de emergencia.

- Edukiera: ikuskizun publikoetarako edo jolas-jardueretarako esparru edo eraikin batean sar daitekeen jendea.

- Aforo: capacidad total de público en un recinto o edificio destinado a espectáculos públicos o actividades recreativas.

- Agente biologikoak: mikroorganismoak -genetikoki eraldatuak barne-, zelula-hazkuntzak eta giza endoparasitoak, edozein infekzio, alergia edo toxikotasun sor dezaketenak.

- Agentes biológicos: microorganismos, con inclusión de los genéticamente modificados, cultivos celulares y endoparásitos humanos, susceptibles de originar cualquier tipo de infección, alergia o toxicidad.

• Sailkapena.

• Clasificación.

Infekzio-arriskuaren arabera, agente biologikoak hiru taldetan banatzen dira:

Los agentes biológicos se clasifican, en función del riesgo de infección, en cuatro grupos:

a) 1. taldeko agente biologikoa: gizakiari gaixotasunik nekez sortuko diona.

a) Agente biológico del grupo 1: aquél que resulta poco probable que cause una enfermedad en el hombre.

b) 2. taldeko agente biologikoa: gizakiari gaixotasunen bat sor diezaiokeena, arriskutsua izan daitekeena langileentzat, kolektibitatera nekez zabalduko dena eta normalean profilaxi edo tratamendu eraginkorra duena.

b) Agente biológico del grupo 2: aquél que puede causar una enfermedad en el hombre y puede suponer un peligro para los trabajadores, siendo poco probable que se propague a la colectividad y existiendo generalmente profilaxis o tratamiento eficaz.

c) 3. taldeko agente biologikoa: gizakiari gaixotasun larriren bat sor diezaiokeena, oso arriskutsua izan daitekeena langileentzat, kolektibitatera zabal daitekeena eta normalean profilaxi edo tratamendu eraginkorra duena.

c) Agente biológico del grupo 3: aquél que puede causar una enfermedad grave en el hombre y presenta un serio peligro para los trabajadores, con riesgo de que se propague a la colectividad y existiendo generalmente una profilaxis o tratamiento eficaz.

d) 4. taldeko agente biologikoa: gizakiari gaixotasun larriren bat sor diezaiokeena, oso arriskutsua izan daitekeena langileentzat, kolektibitatera oso erraz zabal daitekeena eta normalean profilaxi edo tratamendu eraginkorrik ez duena.

d) Agente biológico del grupo 4: aquél que causando una enfermedad grave en el hombre supone un serio peligro para los trabajadores, con muchas probabilidades de que se propague a la colectividad y sin que exista generalmente una profilaxis o un tratamiento eficaz.

- Alarma: larrialdi bat denean, pertsonek jarraibide jakin batzuk jarraitzeko abisua edo seinalea.

- Alarma: aviso o señal por la que se informa a las personas para que sigan instrucciones específicas ante una situación de emergencia.

- Alerta: arretazko neurri jakinak hartzeko deklaratzen den egoera, gertaera edo istripu baten aukera handia eta hurbila dagoelako.

- Alerta: situación declarada con el fin de tomar precauciones específicas debido a la probable y cercana ocurrencia de un suceso o accidente.

- Ebakuazio-altuera: ebakuazioa hasten den mailaren eta kanpoko gune seguruaren arteko kota-diferentzia.

- Altura de evacuación: la diferencia de cota entre el nivel de un origen de evacuación y el del espacio exterior seguro.

- Instalazioen gunea: instalazioaren perimetroa plano horizontal batean proiektatzearen azalera mugatua.

- Área de las instalaciones: superficie delimitada por la proyección normal sobre un plano horizontal del perímetro de la instalación considerada.

- Autobabesa: jarduera publiko zein pribatuetako titularrek hartutako ekintza- eta neurri-sistema -beren baliabideekin eta bitartekoekin, eta beren eskumenaren baitan-, pertsonen eta ondasunen gaineko arriskuak prebenitzeko eta kontrolatzeko; larrialdiei erantzun egokia emateko eta jarduera horiek babes zibilaren euskal sisteman integratzen direla bermatzeko.

- Autoprotección: sistema de acciones y medidas, adoptadas por los titulares de las actividades, públicas o privadas, con sus propios medios y recursos, dentro de su ámbito de competencias, encaminadas a prevenir y controlar los riesgos sobre las personas y los bienes, a dar respuesta adecuada a las posibles situaciones de emergencia y a garantizar la integración de estas actuaciones en el sistema público de protección civil.

- Su-karga: gune batean dauden material erregai guztiak erretzean askatzen diren energia kalorifikoen batura (eraikinaren edukiak eta eraikuntzako elementuak) (UNE-EN 1991-1-2:2004).

- Carga de fuego: suma de las energías caloríficas que se liberan en la combustión de todos los materiales combustibles existentes en un espacio (contenidos del edificio y elementos constructivos) (UNE-EN 1991-1-2:2004).

- Zentroa: establezimendua, gunea, egoitza edo instalazioa: Jarduera bat egiten den eta titular baten kontrolpean dagoen zonalde oso bat.

- Centro: establecimiento, espacio, dependencia o instalación: la totalidad de la zona, bajo control de un titular, donde se desarrolle una actividad.

- Barruko babesa: istripu baten ostean, jendea barruko gune babestu eta kanpotik isolatu batean geratzea.

- Confinamiento: medida de protección de las personas, tras un accidente, que consiste en permanecer dentro de un espacio interior protegido y aislado del exterior.

- Domino-efektua: arrisku-eragile batetik beste bat sortzea, eragina duelako -arriskuan dauden kanpoko elementuetan ez ezik- establezimendu bereko edo aldameneko edukiontzietan, hodietan, ekipoetan edo instalazioetan, eta horietatik beste arrisku batzuk sortzea.

- Efecto dominó: la concatenación de efectos causantes de riesgo que multiplican las consecuencias, debido a que los fenómenos peligrosos pueden afectar, además de los elementos vulnerables exteriores, otros recipientes, tuberías, equipos o instalaciones del mismo establecimiento o de otros próximos, de tal manera que a su vez provoquen nuevos fenómenos peligrosos.

- Ariketa: jarrera jakin batzuk indartzeko jarduera.

- Ejercicio: práctica con la que se quieren reforzar unas determinadas actitudes.

- Ebakuazioa: larrialdi batek eragin dien pertsonak modu planifikatuan eramatea behin-behineko leku seguru batera.

- Evacuación: acción de traslado planificado de las personas, afectadas por una emergencia, de un lugar a otro provisional seguro.

- Lehergaia:

- Explosivo:

a) Jotzeagatik, marruskatzeagatik, suteagatik edo beste arrazoi batzuengatik lehertzeko arriskua duen substantzia edo prestakina (R2 arriskua).

a) Sustancia o preparado que cree riesgos de explosión por choque, fricción, fuego u otras fuentes de ignición (enunciado de riesgo R2).

b) Jotzeagatik, marruskatzeagatik, suteagatik edo beste arrazoi batzuengatik lehertzeko arrisku handia duen substantzia edo prestakina (R3 arriskua).

b) Sustancia o preparado que cree grandes riesgos de explosión por choque, fricción, fuego u otras fuentes de ignición (enunciado de riesgo R3).

c) 1. mailakotzat hartutako substantzia, prestakina edo objektua, 1957ko irailaren 30eko Merkantzia Arriskutsuak Nazioartean Errepidez Garraiatzeko Europako Akordioaren barruan (ADR, Nazio Batuak) eta haren aldaketetan. Hala txertatu zen 1994ko azaroaren 21eko Kontseiluaren 94/55/CE Zuzentaraura, Estatu kideen legeak hurbiltzeari buruzkoa, merkantzia arriskutsuak errepidez garraiatzearen inguruan.

c) Sustancia, preparado u objeto considerado en la clase 1 del Acuerdo Europeo sobre Transporte Internacional de Mercancías Peligrosas por Carretera (ADR, Naciones Unidas), celebrado el 30 de septiembre de 1957, con sus modificaciones, tal como se incorporó a la Directiva 94/55/CE del Consejo, de 21 de noviembre de 1994, sobre la aproximación de las legislaciones de los Estados miembros con respecto al transporte de mercancías peligrosas por carretera.

- Presa handia: gutxienez baldintza hauetako bat betetzen duten urtegiak eta presak:

- Gran presa: aquellos embalses y presas que cumplan, al menos, una de las siguientes condiciones:

a) 15 metrotik gorako altuera, zimenduaren behe-behetik goialdera arte.

a) Altura superior a 15 metros, medida desde la parte más baja de la superficie general de cimentación hasta la coronación.

b) 10 eta 15 metro arteko altuera, ezaugarri hauetako bat baldin badute:

b) Altura comprendida entre 10 y 15 metros, siempre que tengan alguna de las siguientes características:

1.- Goialdearen luzera 500 metrotik gorakoa.

1.- Longitud de coronación superior a 500 metros.

2.- 1.000.000 metro kubikotik gorako edukiera.

2.- Capacidad de embalse superior a 1.000.000 de metros cúbicos.

3.- Segundo bakoitzean 2.000 metro kubikotik gora husteko ahalmena.

3.- Capacidad de desagüe superior a 2.000 metros cúbicos por segundo.

4.- Zimenduan zailtasun bereziak edo ezohiko ezaugarriak dituztenak.

4.- Que presenten dificultades especiales en su cimentación o sean de características no habituales.

• Sailkapena:

• Clasificación.

Arriskuaren arabera, presak izan daitezke:

En función del riesgo potencial, las presas se clasifican en:

a) A kategoriakoak: hautsi edo gaizki funtzionatuz gero eragin larria izan dezaketenak herriguneetan, funtsezko zerbitzuetan, gauzetan edo ingurumenean.

a) Categoría A: corresponde a las presas cuya rotura o funcionamiento incorrecto puede afectar gravemente a núcleos urbanos o servicios esenciales, o producir daños materiales o medio ambientales muy importantes.

b) B kategoriakoak: hautsi edo gaizki funtzionatuz gero kalte handiak eragin ditzaketenak gauzetan, ingurumenean, edo etxe-kopuru txiki batean.

b) Categoría B: corresponde a las presas cuya rotura o funcionamiento incorrecto puede ocasionar daños materiales o medio ambientales importantes o afectar a un reducido número de viviendas.

c) C kategoriakoak: hautsi edo gaizki funtzionatuz gero garrantzi ertaineko kalteak eragin ditzaketenak, eta oso inoizka bakarrik heriotzak.

c) Categoría C: corresponde a las presas cuya rotura o funcionamiento incorrecto puede producir daños materiales de moderada importancia y sólo incidentalmente pérdida de vidas humanas.

- Genetikoki eraldatutako organismoak leku itxian erabiltzeko instalazioak: organismo baten material genetikoa eraldatzeko jarduerak egiten dituen instalazioak -edo eraldatu ondoren hazi, gorde, erabili, batetik bestera eraman edo suntsitu-, baldin eta jarduera horietan itxitura-neurriak hartzen badira, jendearekiko eta ingurunearekiko harremana murrizteko.

- Instalaciones de utilización confinada de organismos modificados genéticamente: instalaciones en la que se realicen cualquier actividad por la que se modifique el material genético de un organismo o por la que éste, así modificado, se cultive, almacene, emplee, transporte, destruya o elimine, siempre que en la realización de tales actividades se utilicen medidas de confinamiento, con el fin de limitar su contacto con la población y el medio ambiente.

• Sailkapena: genetikoki eraldatutako organismoak leku itxian erabiltzeko jarduerak sailkatuko dira giza osasunarentzat eta ingurunearentzat duten arriskuaren arabera:

• Clasificación: las actividades de utilización confinada de organismos modificados genéticamente se clasificarán en función de la evaluación previa de los riesgos para la salud humana y el medio ambiente en los siguientes tipos:

a) 1. motakoak. Batere ez edo hutsaren hurrengo arriskua duten jarduerak: itxituraren 1. maila aski da giza osasuna eta ingurunea babesteko.

a) Tipo 1. Actividades de riesgo nulo o insignificante: aquellas en las cuales el grado 1 de confinamiento es suficiente para proteger la salud humana y el medio ambiente.

b) 2. motakoak. Arrisku txikiko jarduerak: itxituraren 2. maila aski da giza osasuna eta ingurunea babesteko.

b) Tipo 2. Actividades de bajo riesgo: aquellas en las cuales el grado 2 de confinamiento es suficiente para proteger la salud humana y el medio ambiente.

c) 3. motakoak. Arrisku ertaineko jarduerak: itxituraren 3. maila aski da giza osasuna eta ingurunea babesteko.

c) Tipo 3. Actividades de riesgo moderado: aquellas en las cuales el grado 3 de confinamiento es suficiente para proteger la salud humana y el medio ambiente.

d) 4. motakoak. Arrisku handiko jarduerak: itxituraren 4. maila aski da giza osasuna eta ingurunea babesteko.

d) Tipo 4. Actividades de alto riesgo: aquellas en las cuales el grado 4 de confinamiento es suficiente para proteger la salud humana y el medio ambiente.

- Instalazio nuklearrak.

- Instalaciones nucleares.

Halakoak dira:

Se denominan como tales a:

a) Zentral nuklearrak: erreaktore nuklear baten bidez energia ekoizteko edozein instalazio finko.

a) Las centrales nucleares: cualquier instalación fija para la producción de energía mediante un reactor nuclear.

b) Erreaktore nuklearrak: erregai nuklearrak dauzkan edozein egitura, barruan fisio nuklear automantendu bat gerta daitekeenean, neutroi gehiago behar izan gabe.

b) Los reactores nucleares: cualquier estructura que contenga combustibles nucleares dispuestos de tal modo que dentro de ella pueda tener lugar un proceso automantenido de fisión nuclear sin necesidad de una fuente adicional de neutrones.

c) Substantzia nuklearrak sortzeko erregai nuklearrak erabiltzen dituzten lantegiak, eta substantzia nuklearrak tratatzen dituzten lantegiak, horien artean erregai nuklear irradiatuak tratatzeko edo birprozesatzeko instalazioak.

c) Las fábricas que utilicen combustibles nucleares para producir sustancias nucleares y las fábricas en que se proceda al tratamiento de sustancias nucleares, incluidas las instalaciones de tratamiento o reprocesado de combustibles nucleares irradiados.

d) Substantzia nuklearrak biltegiratzeko instalazioak, salbu eta substantzia horiek garraiatu bitartean biltegiratzen diren lekuak.

d) Las instalaciones de almacenamiento de sustancias nucleares, excepto los lugares en que dichas sustancias se almacenen incidentalmente durante su transporte.

e) Fusiozko edo fisiozko erreakzio nuklearrak erabiltzen dituzten gailuak edo instalazioak, energia sortzeko edo energia-iturri berriak ekoizteko edo garatzeko.

e) Los dispositivos e instalaciones que utilicen reacciones nucleares de fusión o fisión para producir energía o con vistas a la producción o desarrollo de nuevas fuentes energéticas.

- Instalazio erradiaktiboak.

- Instalaciones radiactivas.

Halakoak dira:

Se denominan como tales a:

a) Erradiazio ionizatzailearen iturri bat duten instalazioak, edozein motakoak.

a) Las instalaciones de cualquier clase que contengan una fuente de radiación ionizante.

b) Erradiazio ionizatzaileak sortzen dituzten aparatuak, 5 kilovoltetik gorako potentzial-diferentziarekin dabiltzanak.

b) Los aparatos productores de radiaciones ionizantes que funcionen a una diferencia de potencial superior a 5 kilovoltios.

c) Material erradiaktiboak ekoitzi, erabili, egon, tratatu, manipulatu edo biltegiratzen diren lokalak, laborategiak, lantegiak eta instalazioak, garraiatu bitarteko biltegiratzeak izan ezik.

c) Los locales, laboratorios, fábricas e instalaciones donde se produzcan, utilicen, posean, traten, manipulen o almacenen materiales radiactivos, excepto el almacenamiento incidental durante su transporte.

1.- Lehen kategoriako instalazio erradioaktiboak:

1.- Instalaciones radiactivas de primera categoría:

1) Uranioa, torioa eta haien konposatuak ekoizteko lantegiak.

1) Las fábricas de producción de uranio, torio y sus compuestos.

2) Uranio naturalezko elementu erregaiak ekoizteko lantegiak.

2) Las fábricas de producción de elementos combustibles de uranio natural.

3) Iturri erradiaktiboak erabiltzen dituzten instalazioak, industria-irradiaziorako.

3) Las instalaciones que utilicen fuentes radiactivas con fines de irradiación industrial.

4) Substantzia erradiaktiboen inbentario oso handiak erabiltzen diren instalazio konplexuak, edo energia-emari handiko erradiazio-sortak sortzen dituztenak, era horretan instalazioak izan lezakeen eragin erradiologikoa handi samarra litzatekeelarik.

4) Las instalaciones complejas en las que se manejan inventarios muy elevados de sustancias radiactivas o se produzcan haces de radiación de muy elevada fluencia de energía de forma que el potencial impacto radiológico de la instalación sea significativo.

2.- Bigarren kategoriako instalazio erradioaktiboak:

2.- Instalaciones radiactivas de segunda categoría:

1) Instalazio batek erabiltzen edo biltegiratzen dituenean nuklido erradiaktiboak -zientzia, medikuntza, nekazaritza, merkataritza edo industriarako erabil daitezkeenak-, eta beren aktibitate osoak mila aldiz edo gehiagotan gainditzen duelarik Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak IS-05 Jarraibidean finkatutako salbuespen-balioak.

1) Las instalaciones donde se manipulen o almacenen nucleidos radiactivos que puedan utilizarse con fines científicos, médicos, agrícolas, comerciales o industriales, cuya actividad total sea igual o superior a mil veces los valores de exención que se establecen en la Instrucción IS-05 del Consejo de Seguridad Nuclear.

2) Instalazio batek erabiltzen dituenean X izpien sorgailuak, 200 kilovoltetik gorako puntako tentsioarekin funtziona dezaketenak.

2) Las instalaciones que utilicen aparatos generadores de rayos X que puedan funcionar con una tensión de pico superior a 200 kilovoltios.

3) Partikulen azeleragailuak, eta neutroi-iturriak biltegiratzen diren instalazioak.

3) Los aceleradores de partículas y las instalaciones donde se almacenen fuentes de neutrones.

- Esku-hartzea: larrialdiaren aurrean erantzutea da, pertsonak eta ondasunak babesteko eta sorosteko.

- Intervención: consiste en la respuesta a la emergencia, para proteger y socorrer a las personas y los bienes.

- Uholdea: normalean lehor dauden lursailak urperatzea, leku jakin batean ohikoa dena baino ur gehiago joan delako, nahiko bat-batean.

- Inundación: sumersión temporal de terrenos normalmente secos, como consecuencia de la aportación inusual y más o menos repentina de una cantidad de agua superior a la que es habitual en una zona determinada.

- IS-05 jarraibide teknikoa: Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak finkatzen du zein instalazio ez diren erradiaktiboak (substantzia erradiaktiboen aktibitateak edo masa-unitateko aktibitateak ez baditu gainditzen instalazio nuklearrei eta erradiaktiboei buruzko I. eranskinaren A taulako salbuespen-balioak).

- Instrucción IS-05: instrucción técnica del Consejo de Seguridad Nuclear, en la que se establece qué instalaciones no tendrán la consideración de instalación radiactiva (aquellas en las que intervengan sustancias radiactivas cuya actividad o actividad por unidad de masa no exceda de los valores de exención indicados en la Tabla A del anexo I del reglamento sobre instalaciones nucleares y radiactivas).

- ITC-10 jarraibide tekniko osagarria: bere helburua da substantzia leherkorrek parte hartzen duten istripuak prebenitzea, bai eta haien eragina murriztea ere pertsonengan eta ingurunean.

- ITC-10: instrucción técnica complementaria que tiene por objeto la prevención de aquellos accidentes en que intervengan sustancias explosivas, así como la limitación de sus repercusiones en las personas y el medio ambiente.

- ITC MI IF 002: jarraibide tekniko osagarria: hozgarrien izen, nomenklatura, sailkapen-talde eta ondorio fisiologikoei buruzkoa.

- ITC MI IF 002: instrucción técnica complementaria referente a la denominación, nomenclatura, grupos de clasificación y efectos fisiológicos de los refrigerantes.

- ITC MI IP02: jarraibide tekniko osagarria: petrolio-likidoak biltegiratzeko instalazio berriei buruzkoa, eta instalazioen zabalpenei eta aldaketei buruzkoa, petrolio-likidoak ontziratu gabe banatzen dituztenak:

- ITC MI IP02: instrucción técnica complementaria referente a las instalaciones de almacenamiento de líquidos petrolíferos de nueva construcción, así como a las ampliaciones y modificaciones de las existentes que tengan como cometido la distribución a granel de los mismos:

a) Biltegiratzeko beste instalazio batzuetara.

a) A otras instalaciones de almacenamiento.

b) Ibilgailuak hornitzeko instalazioetara.

b) A instalaciones para suministro a vehículos.

c) Instalazioan bertan kontsumitzeko biltegiratze-instalazioetara.

c) A instalaciones de almacenamiento para su consumo en la propia instalación.

d) Hegazkinentzako erregaiak biltegiratzeko eta hornitzeko instalazioetara.

d) A las instalaciones de almacenamiento y suministro de carburantes de aviación.

e) Barkuentzako erregaiak biltegiratzeko eta hornitzeko instalazioetara.

e) A las instalaciones de almacenamiento y suministro de combustibles a barcos.

- ITC MI IP03 jarraibide tekniko osagarria: bere helburua da instalazioan bertan kontsumitzeko erregai likidoen biltegiek bete behar dituzten arau teknikoak finkatzea. Erregai likidoen biltegiei aplikatuko zaie, erregaiak industria, nekazaritza, abeltzaintza, etxea eta zerbitzuetarako direlarik, bai eta berariaz aipatu ez baina parekotzat har daitezkeen beste kontsumo batzuetarako ere.

- ITC MI IP03: instrucción técnica complementaria que tiene por objeto establecer las prescripciones técnicas a las que han de ajustarse las instalaciones para almacenamiento de carburantes y combustibles líquidos, para su consumo en la propia instalación. Se aplicará a las instalaciones de almacenamientos de carburantes y combustibles líquidos, para consumos industriales, agrícolas, ganaderas, domésticas y de servicio, así como a todos aquellos otros no contemplados de forma específica, pero que puedan ser considerados como semejantes.

- ITC MI IP04 jarraibide teknikoa: bere helburua da ibilgailuak hornitzeko instalazioen agindu teknikoak finkatzea. Ibilgailuei erregai likidoak hornitzeko instalazio berriei aplikatuko zaie, bai eta daudenen zabalpen eta aldaketei ere.

- ITC MI IP04: instrucción técnica que tiene por objeto establecer las prescripciones técnicas a las que han de ajustarse las instalaciones para suministro a vehículos. Se aplicará a las nuevas instalaciones para el suministro de carburantes o combustibles líquidos a vehículos, así como a las ampliaciones y modificaciones de las existentes.

- ITC MIE APQ-1 jarraibide tekniko osagarria: likido sukoiek eta erregaien biltegiratzeek jarraitu beharreko aginduak finkatzen ditu (sugar-puntua 55° C-koa edo handiagoa duten likidoak).

- ITC MIE APQ-1: instrucción técnica complementaria que establece las prescripciones a las que se ajustarán los almacenamientos de líquidos inflamables y combustibles (líquidos con un punto de inflamación igual o superior a 55° C).

- ITC MIE APQ-2 jarraibide tekniko osagarria: etilen-oxidoa biltegiratzean jarraitu beharreko aginduak finkatzen ditu.

- ITC MIE APQ-2: instrucción técnica complementaria que establece las prescripciones a las que se ajustarán los almacenamientos de óxido de etileno.

- ITC MIE APQ-3 jarraibide tekniko osagarria: kloroa biltegiratzean jarraitu beharreko aginduak finkatzen ditu.

- ITC MIE APQ-3: instrucción técnica complementaria que establece las prescripciones a las que se ajustarán los almacenamientos cloro.

- ITC MIE APQ-4 jarraibide tekniko osagarria: amoniako anhidroa biltegiratzean jarraitu beharreko aginduak finkatzen ditu.

- ITC MIE APQ-4: instrucción técnica complementaria que establece las prescripciones a las que se ajustarán los almacenamientos de amoniaco anhidro.

- ITC MIE APQ-5 jarraibide tekniko osagarria: presioan konprimitutako, likidotutako eta disolbatutako gasak eta haien nahasketak biltegiratzean eta erabiltzean jarraitu beharreko aginduak finkatzen ditu, saltzeko, banatzeko edo ondorengo erabiltzeko direnak, botila soltetan, bloke edo bateriatan, salbu eta berariazko arautegia dutenak.

- ITC MIE APQ-5: instrucción técnica complementaria que establece las prescripciones a las que se ajustará el almacenamiento y utilización de gases comprimidos, licuados y disueltos a presión, así como sus mezclas, destinados a su venta, distribución o posterior utilización, ya sea en botellas o botellones sueltos, en bloques o en baterías, con excepción de los que posean normativa específica.

- ITC MIE APQ-6 jarraibide tekniko osagarria: produktu kimiko korrosiboak egoera likidoan biltegiratze-presioan eta -tenperaturan biltegiratzeak eta haiekin jarduera lotuak egiteak jarraitu beharreko agindu teknikoak finkatzen ditu.

- ITC MIE APQ-6: instrucción técnica complementaria que establece las prescripciones técnicas a las que han de ajustarse el almacenamiento y actividades conexas de los productos químicos corrosivos en estado líquido a la presión y temperatura de almacenamiento.

- ITC MIE APQ-7 jarraibide tekniko osagarria: likido toxikoak biltegiratzeko, erabiltzeko, kargatzeko eta deskargatzeko instalazioei aplikatzen zaie.

- ITC MIE APQ-7: instrucción técnica complementaria que se aplica a las instalaciones de almacenamiento, manipulación, carga y descarga de los líquidos tóxicos.

- ITC MIE APQ-8 jarraibide tekniko osagarria: nitrogeno askoko amonio-nitratoa duten ongarriak biltegiratzeko instalazioek jarraitu beharreko segurtasun-agindu teknikoak finkatzen ditu.

- ITC MIE APQ-8: instrucción técnica complementaria que establece las prescripciones técnicas de seguridad a las que han de ajustarse las instalaciones de almacenamiento de fertilizantes a base de nitrato amónico con alto contenido en nitrógeno.

- Likido erregaia: sugar-puntua 38° C-koa edo handiagoa duen likidoa da.

- Líquido combustible: es un líquido con punto de inflamación igual o superior a 38° C.

- Likido sukoia: sugar-puntua 38° C-tik beherakoa duen likidoa da.

- Líquido inflamable: es un líquido con un punto de inflamación inferior a 38° C.

- Baliabideak: pertsona, makina, ekipo eta sistemen multzoa, arriskuak murrizteko edo deuseztatzeko balio dutenak, bai eta sor daitezkeen larrialdiak kontrolatzeko ere.

- Medios: conjunto de personas, máquinas, equipos y sistemas que sirven para reducir o eliminar riesgos y controlar las emergencias que se puedan generar.

- Edukiera: eraikin, gune, establezimendu, areto, instalazio edo egoitza batean gehienez sar daitezkeen pertsonen kopurua, bertako jarduera edo erabileraren arabera. Edukiera kalkulatzeko, arautegiko edukiera-dentsitateak hartzen dira kontuan. Nolanahi ere, kalkulatu dena baino edukiera handiagoa espero bada, horixe izango da erreferentzia-balioa. Era berean, kalkulatu dena baino edukiera txikiagoa eskatzen badu legeak, horixe izango da erreferentzia-balioa.

- Ocupación: máximo número de personas que puede contener un edificio, espacio, establecimiento, recinto, instalación o dependencia, en función de la actividad o uso que en él se desarrolle. El cálculo de la ocupación se realiza atendiendo a las densidades de ocupación indicadas en la normativa vigente. No obstante, de preverse una ocupación real mayor a la resultante de dicho calculo, se tomara esta como valor de referencia. E igualmente, si legalmente fuera exigible una ocupación menor a la resultante de aquel calculo, se tomara esta como valor de referencia.

- Jarduera ustiatzeko edo hasteko lizentzia edo baimena emateko eskumena duen organoa: jarduera bakoitzari aplikatzen zaion legeriaren arabera, baimena eman behar dion administrazio publikoaren organoa.

- Órgano competente para el otorgamiento de licencia, permiso o autorización para la explotación o inicio de actividad: el Órgano de la Administración Pública que, conforme a la legislación aplicable a la materia a que se refiere la actividad, haya de conceder el título para su realización.

- Arriskua: substantzia batek berez duen ahalmena edo egoera fisiko batek duen aukera pertsonei, ondasunei eta inguruneari kalteak egiteko.

- Peligro: la capacidad intrínseca de una sustancia o la potencialidad de una situación física para ocasionar daños a las personas, los bienes y al medio ambiente.

- Autobabes plana: jarduera, zentro, establezimendu, gune, instalazio edo egoitza baten marko organikoa eta funtzionala, pertsonen eta ondasunen gaineko arriskuak prebenitzeko eta kontrolatzeko, eta larrialdietan erantzun egokia emateko, jarduerako titularraren mendeko esparruan, jarduera horiek babes zibilaren euskal sistemarekin integratzen direla bermatuz.

- Plan de Autoprotección: marco orgánico y funcional previsto para una actividad, centro, establecimiento, espacio, instalación o dependencia, con el objeto de prevenir y controlar los riesgos sobre las personas y los bienes y dar respuesta adecuada a las posibles situaciones de emergencias, en la zona bajo responsabilidad del titular, garantizando la integración de éstas actuaciones en el sistema público de protección civil.

- Larrialdietako jarduera-plana: autobabes planaren barruko dokumentu horretan aurreikusten da nola erantzungo zaion larrialdi-mota bakoitzari, hartu beharreko babesak eta esku-hartzeak, prozedurak eta jardueren segida.

- Plan de actuación en emergencias: documento perteneciente al plan de autoprotección en el que se prevé la organización de la respuesta ante situaciones de emergencias clasificadas, las medidas de protección e intervención a adoptar, y los procedimientos y secuencia de actuación para dar respuesta a las posibles emergencias.

- Plangintza: larrialdiei aurre egiteko jarduerak prestatzea da.

- Planificación: es la preparación de las líneas de actuación para hacer frente a las situaciones de emergencia.

- Hotz-instalazioa: halako instalazioetan makina termikoak daude, ekoizpen edo egokitze jakin bat egiten zaien materiak hozteko. Halakoak dira hotz-biltegietako instalazio finkoak, izotz-fabrikak, airea girotzeko instalazio finkoak eta zentralizatuak, eta hainbat produktu izozteko edo hozteko instalazioak.

- Planta Frigorífica: toda instalación que utilice máquinas térmicas para enfriamiento de materias que sean objeto de un proceso de producción o acondicionamiento determinado. Quedan comprendidas en dicho concepto las instalaciones fijas de almacenes frigoríficos, las fábricas de hielo, las instalaciones fijas y centralizadas de acondicionamiento de aire y las plantas para congelación o enfriamiento de productos varios.

- Arriskuen prebentzioa eta kontrola: behar eta komeni diren neurriak aztertzea eta ezartzea da, arriskutsuak izan daitezkeen egoerak eta haietatik letozkeen kalteak zaintzeko, saihesteko edo murrizteko. Prebentzio-neurri horiek finkatu behar dira gorabehera, larrialdia, istripua gertatu aurretik, edo neurriak aztertu ondoren ikasitakoaz baliatuta.

- Prevención y control de riesgos: es el estudio e implantación de las medidas necesarias y convenientes para mantener bajo observación, evitar o reducir las situaciones de riesgo potencial y daños que pudieran derivarse. Las acciones preventivas deben establecerse antes de que se produzca la incidencia, emergencia, accidente o como consecuencia de la experiencia adquirida tras el análisis de las mismas.

- Merkataritza-portuak: beren trafikoaren ezaugarriengatik baldintza teknikoak eta segurtasunezko eta administrazio-kontroleko baldintzak dituzte portuko merkataritza-jarduerak egiteko: hau da, edonolako merkantziak kargatzea, deskargatzea, ontziz aldatzea eta biltegiratzea, beren bolumenagatik eta aurkezpenagatik baliabide mekanikoak edo instalazio espezializatuak behar dituztelarik.

- Puertos comerciales: los que en razón a las características de su tráfico reúnen condiciones técnicas, de seguridad y de control administrativo para que en ellos se realicen actividades comerciales portuarias, entendiendo por tales las operaciones de estiba, desestiba, carga, descarga, transbordo y almacenamiento de mercancías de cualquier tipo, en volumen o forma de presentación que justifiquen la utilización de medios mecánicos o instalaciones especializadas.

- Bitartekoak: elementu naturalak edo teknikoak dira, beren ohiko funtzioa ez da autobabestea, eta larrialdien aurreko prebentzioa eta esku-hartzea erraztu edo hobetzen dute.

- Recursos: elementos naturales o técnicos cuya función habitual no está asociada a las tareas de autoprotección y cuya disponibilidad hace posible o mejora las labores de prevención y actuación ante emergencias.

- Hozgarria (hozteko fluidoa): beroa eroateko erabiltzen den fluidoa da. Hotz-sistema batean beroa beheko tenperaturetan eta presioan xurgatu, eta goragoko tenperatura eta presiora ematen du. Egoera diluituaren aldaketak gertatzen dira.

- Refrigerante (fluido frigorífico): fluido utilizado en la transmisión del calor que, en un sistema frigorífico, absorbe calor a bajas temperaturas y presión, cediéndolo a temperatura y presión más elevadas. Este proceso tiene lugar con cambios de estado deluido.

• Sailkapena.

• Clasificación.

Hozgarriak hiru motakoak dira, segurtasun-mailaren arabera:

Los refrigerantes, según el grado de seguridad, se clasifican en tres grupos:

a) Lehen motakoak: segurtasun handiko hozgarriak. Efektu fisiologikoak sor ditzakete, hau da, deskonposizio-gas toxikoak, sugarren aurrean. Beren usain gogorra abisu bat ba, kontzentrazio arriskutsuak iritsi aurretik.

a) Grupo primero: refrigerantes de alta seguridad. Aquellos que pueden producir efectos fisiológicos en forma de gases de descomposición tóxicos en presencia de llamas. Su olor intenso proporciona un aviso antes de alcanzarse concentraciones peligrosas.

b) Bigarren motakoak: segurtasun ertaineko hozgarriak. Sortzen dituzten efektu fisiologikoak deskonposizio-gasak dira, toxikoak eta sukoiak edo korrosiboak.

b) Grupo segundo: refrigerantes de media seguridad. Producen efectos fisiológicos en forma de gases de descomposición tóxicos e inflamables o corrosivos.

c) Hirugarren motakoak: segurtasun txikiko hozgarriak. Oso sukoiak dira.

c) Grupo tercero: refrigerantes de baja seguridad. Son altamente inflamables.

- Birgaitzea: normaltasunera itzultzea eta jarduerari berrekitea da.

- Rehabilitación: es la vuelta a la normalidad y reanudación de la actividad.

- Hondakina: apirilaren 21eko 10/1998 Legearen eranskineko kategoriaren batean dagoen substantzia edo objektua, jabeak utzia edo utzi asmo edo utzi behar duena. Dena dela, halakoak ageri dira Hondakinen Europako Katalogoan, Erkidegoko erakundeek onartuan.

- Residuo: cualquier sustancia u objeto perteneciente a alguna de las categorías que figuran en el anejo de la Ley 10/1998, de 21 de abril, del cual su poseedor se desprenda o del que tenga la intención u obligación de desprenderse. En todo caso, tendrán esta consideración los que figuren en el Catálogo Europeo de Residuos (CER), aprobado por las Instituciones Comunitarias.

- Hondakin arriskutsuak: 952/1997 Errege Dekretuan onartutako hondakin arriskutsuen zerrendan ageri direnak, bai eta haiek egon diren edukiontziak ere. Erkidegoko arautegiak arriskutsutzat jo dituenak, eta Gobernuak onar ditzakeenak Europako arautegiari jarraiki edo Espainiak parte hartzen duen nazioarteko hitzarmenei jarraiki.

- Residuos peligrosos: aquellos que figuren en la lista de residuos peligrosos, aprobada en el Real Decreto 952/1997, así como los recipientes y envases que los hayan contenido. Los que hayan sido calificados como peligrosos por la normativa comunitaria y los que pueda aprobar el Gobierno de conformidad con lo establecido en la normativa europea o en convenios internacionales de los que España sea parte.

- Suaren kontrako erresistentzia: eraikuntzako elementu batek suaren eta kearen aurrean egonkortasun mekanikoari eta estankotasunari eustea da, gas sukoirik ez botatzea eta isolamendu termikoa mantentzea. Materialak baldintza horietan irauten duen minutuen arabera baloratzen da, eta RF siglak gehi denboraren kopurua idatzita adierazten da. UNE 23 093, UNE 23 801 eta UNE 23 802 arauei jarraituz erabakiko da.

- Resistencia al fuego: es la cualidad de un elemento constructivo que lo hace capaz de mantener durante cierto tiempo las condiciones de estabilidad mecánica, estanqueidad a las llamas y humos, ausencia de emisión de gases inflamables y aislamiento térmico cuando se le somete a la acción del fuego. Esta cualidad se valora por el tiempo que el material mantiene las condiciones citadas, expresado en minutos y se expresa por las siglas RF seguidas de la expresión numérica de tiempo. Su determinación se hará de acuerdo con las normas UNE 23 093, UNE 23 801 y UNE 23 802.

- Arriskua: leku eta denbora jakin batean, gertaera batek gizarte-, ingurune- eta ekonomia-mailako kalteen balio jakin bat gainditzeko probabilitatea.

- Riesgo: probabilidad de que un suceso exceda un valor específico de daños sociales, ambientales y económicos en un lugar y tiempo determinado.

- Berezko arrisku handia: >= 3200 Mcal/m² edo 13.600 MJ/m²-ko su-karga neurtua eta zuzendua duten industria- eta biltegiratze-jarduerak, Industriako Suteen Kontrako Segurtasun Arautegiari jarraiki.

- Riesgo intrínseco alto: aquellas actividades industriales y de almacenamiento, según el Reglamento de Seguridad contra Incendios en Industrias, con una carga de fuego ponderada y corregida >= 3200 Mcal/m² o 13.600 MJ/m².

- Simulakroa: benetako egoera baten simulazioa, egiazkoa balitz bezala.

- Simulacro: simulación de una situación real, con imitación, como si fuera cierta o verdadera.

- Tanga: 0 eta 98 kPa (1 kg/cm²) arteko barne presio manometrikoa jasateko gai den edukiontzia.

- Tanque: recipiente diseñado para soportar una presión interna manométrica entre 0 y 98 kPa (1 kg/cm²).

- Jardueraren titularra: pertsona fisikoa edo juridikoa, jarduerak egiten diren zentroa, establezimendua, gunea, egoitza edo instalazioa ustiatzen duena edo haren jabe dena.

- Titular de la actividad: la persona física o jurídica que explote o posea el centro, establecimiento, espacio, dependencia o instalación donde se desarrollen las actividades.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común