Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

189. zk., 2010eko irailaren 30a, osteguna

N.º 189, jueves 30 de septiembre de 2010


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
Empleo y Asuntos Sociales
4510
4510

238/2010 DEKRETUA, irailaren 14koa, Gizarte-zerbitzuen arloko Goi Ikuskaritzari buruzkoa.

DECRETO 238/2010, de 14 de septiembre, de la Alta Inspección en materia de Servicios Sociales.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak arautu egiten du gizarte-zerbitzuen arloko goi ikuskaritza, betiere, batetik, gizarte-zerbitzuetarako eskubideaz baliatzea bermatzeko, eta, bestetik, aplikatzeko ordenamendu juridikoa errespetatu eta betetzen dela egiaztatzeko.

La Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales, regula la Alta Inspección en materia de Servicios Sociales, con el fin de garantizar el ejercicio efectivo del derecho subjetivo a los servicios sociales así como verificar el cumplimiento y la observancia del ordenamiento jurídico aplicable.

12/2008 Legearen 85. eta 86. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriaz, izan ere, horietan definitzen baitira Goi Ikuskaritzaren eremua eta funtzioak, Eusko Jaurlaritzari dagokio, ikuskaritza horri doakionez, honakoak garatzea: funtzionamendu-araubidea, jarduera-prozedura, antolamendua eta langileen araubidea.

De conformidad con los artículos 85 y 86 de la Ley 12/2008, definidos en ella el ámbito y las funciones de la Alta Inspección, le corresponde al Gobierno Vasco desarrollar su régimen de funcionamiento, procedimiento de actuación, organización y régimen de personal.

Aipatu legearen arabera, Gizarte Zerbitzuen Goi Ikuskaritza Eusko Jaurlaritzako honako sailari dagokio: gizarte-zerbitzuen arloan eskumena dituenari, betiere bere funtzioak garatuaz, hain justu ere, gizarte-zerbitzuen ohiko ikuskaritzari dagokionez gainerako herri-administrazioen funtzioak barik beste batzuk garatuaz. Bestalde, delako goi ikuskaritzak sustatu egin beharko du Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren funtzionamendu koordinatua eta harmonikoa.

La Alta Inspección en Servicios Sociales, que, según la citada ley, queda adscrita al Departamento del Gobierno Vasco competente en materia de Servicios Sociales, mediante el ejercicio de sus funciones, diferenciadas de aquellas que corresponden a las diferentes Administraciones Públicas en lo correspondiente a inspección ordinaria de Servicios Sociales, contribuirá al funcionamiento armónico y coordinado del Sistema Vasco de Servicios Sociales.

Goi Ikuskaritzak euskal herri-administrazioei (gizarte-zerbitzuen arloan eskudun direnei) soilik ireki ahal dizkie prozedurak; eta, bestalde, herri-agintaritza izanik eta legez doazkion funtzioak bete ahal izateko, agintaritzen eta pertsona fisiko eta juridikoen laguntza galda dezake, hain justu ere burutu behar dituen jarduketak gauzatzeko egoki deritzen haiena.

Si bien la Alta Inspección únicamente puede incoar procedimientos a las Administraciones Públicas Vascas con competencias en materia de Servicios Sociales, en su condición de autoridad pública y para el cumplimiento de las funciones que tiene legalmente encomendadas, podrá recabar la colaboración de las autoridades y de las personas físicas y jurídicas que estime oportunas y realizar cuantas actuaciones considere precisas.

Zelan eta esleiturik dituen funtzioak munta eta garratzi handikoak diren, erabaki da ezen, Gizarte Zerbitzuen Goi Ikuskaritzako organoan erantzukizun handienekoa goi-kargudun bat izango dela, zehazki, zuzendari maila duena

Por la especial importancia de las funciones que tiene encomendadas, se ha determinado que la persona de mayor responsabilidad en el órgano de la Alta Inspección en Servicios Sociales sea un alto cargo con rango de Director o Directora.

Ondorioz, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren adostasunarekin, lehendakariak aldez aurretik onarturik, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko irailaren 14an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

En virtud de lo dicho, a propuesta de la Consejera de Empleo y Asuntos Sociales, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi y previa aprobación del Lehendakari y deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 14 de septiembre de 2010,

XEDATU DUT:

DISPONGO:

1. artikulua.- Xedea.

Artículo 1.- Objeto.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeko I. kapituluko VII. tituluan aurreikusten da Gizarte Zerbitzuen arloko Goi Ikuskaritza, eta dekretu honen helburua da hartaz ondokoak erregulatzea: funtzionamendu-araubidea, antolamendua eta langileen araubidea.

Es objeto del presente Decreto la regulación del régimen de funcionamiento, procedimiento de actuación, organización y régimen de personal de la Alta Inspección en materia de Servicios Sociales prevista en el Capítulo I del Título VII de la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales.

2. artikulua.- Goi Ikuskaritzaren helburuak eta funtzioak.

Artículo 2.- Fines y funciones de la Alta Inspección.

1.- Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 2. artikuluak zehaztutako eskubide subjektiboaz baliatu ahal izatea bermatzea Goi Ikuskaritzari dagokio, eta, halaber, aplikatzeko ordenamendu juridikoa errespetatu eta betetzen dela egiaztatzea.

1.- Corresponde a la Alta Inspección garantizar el ejercicio efectivo del derecho subjetivo proclamado en el artículo 2 de la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales, así como el cumplimiento y la observancia del ordenamiento jurídico aplicable.

2.- Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 83. artikuluan ezarritakoak dira Gizarte Zerbitzuen Goi Ikuskaritzaren funtzioak.

2.- Son funciones de la Alta Inspección en Servicios Sociales las establecidas en el artículo 83 de la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales.

3. artikulua.- Atxikipena.

Artículo 3.- Adscripción.

Goi Ikuskaritza organo administratibo baten bitartez gauzatuko da, zeinaren titularra zuzendari-maila duen goi-kargudun bat izango den eta Eusko Jaurlaritzan gizarte-zerbitzuen arloan eskumen dituen sailburuordetzaren menpe egongo den.

La Alta Inspección se ejerce por un órgano administrativo cuyo titular será un alto cargo con rango de Director o Directora que dependerá de la Viceconsejería competente en materia de Servicios Sociales, dentro del Departamento del Gobierno Vasco responsable en este ámbito.

4. artikulua.- Goi Ikuskaritzaren jarduketak.

Artículo 4.- Actuaciones de la Alta Inspección.

1.- Goi Ikuskaritzaz baliatzen diren funtzionarioek herri-agintaritzaren kontsiderazioa izanen dute, zehazki, ondorio guztietarako, eta agintaritzen eta pertsona fisiko eta juridikoen laguntza galda dezakete, hain justu ere euren funtzioak gauzatzeko egoki deritzeten haiena

1.- El personal funcionario que ejerza la Alta Inspección gozará de la consideración de autoridad pública a todos los efectos, y en sus actuaciones podrá exigir la asistencia y colaboración necesarias de las autoridades y de aquellas personas físicas y jurídicas que para el cumplimiento de sus funciones considere oportunas.

2.- Eta hauek izango dira delako ikuskaritzaren jarduketak: Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen gaineko analisiak, ikerketa keta azterlanak, betiere sistemaren, bere osotasunean, funtzionamendua egokia eta orekatua denentz egiaztatzeko; eta horietarik ondorioztatuko dira, batetik, txostenak (ekimen propioz egindako idazkia bada), eta, bestetik, irizpenak (idazkia eskatu egin bazaio), eta indarreango araudia bete ez bada, doakion administrazioarentzako errekerimendu-proposamena.

2.- Sus actuaciones consistirán en la realización de análisis, investigaciones o estudios de los servicios sociales del País Vasco dirigidos a comprobar el funcionamiento correcto y equilibrado del sistema en su conjunto, que darán lugar a informes (cuando el escrito se emita por propia iniciativa) o dictámenes (cuando el escrito se le solicite) y, en caso de incumplimiento de la normativa vigente, propuestas de requerimiento dirigidas a la Administración correspondiente.

5. artikulua.- Planifikazioa.

Artículo 5.- Planificación.

Gizarte-zerbitzuen arloan eskumenak dituen saileko buruak onartuko du Goi Ikuskaritzaren urteko jarduketen plana, betiere, aldez aurretik kontsulta eginez bai gizarte-zerbitzuen arloan eskumenak dituzten gainontzeko euskal herri-administrazioei eta bai Goi Ikuskaritzari berari ere. Eta Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Organoari eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluari planaren berri emango zaie.

La Consejera o Consejero titular del Departamento competente en materia de Servicios Sociales aprobará el plan anual de actividades de la Alta Inspección, previa consulta a las restantes Administraciones Públicas Vascas con competencia en materia de Servicios Sociales y a la propia Alta Inspección. Del contenido del plan se dará cuenta al Órgano Interinstitucional de Servicios Sociales y al Consejo Vasco de Servicios Sociales.

6. artikulua.- Prozedura.

Artículo 6.- Procedimiento.

1.- Goi Ikuskaritzaren prozedura administrazioaren kabuz hasiko da betiere, ekimen propioz edo goragoko organo baten aginduz.

1.- El procedimiento de Alta Inspección se iniciará siempre de oficio, bien por propia iniciativa, bien por orden superior.

2.- Gizarte-zerbitzuen araudia betetzen dela egiaztatzeko, Goi Ikuskaritzak, batetik, zerbitzuaren edo atxikitako zentroaren arduradunak dei ditzake, eta, bestetik, eskatu egin ditzake bai ikerketa egiteko beharrezko deritzen agiriak eta bai egoki deritzon beste edozein jarduketa ere. Goi Ikuskaritzak praktikatutako agiri, datu eta txostenen errekerimenduak, ezarritako epean egin beharko dira; edonola ere, ez da izango errekerimendua jasotzen denetik harako 10 egunena baino txikiagoa.

2.- Para la comprobación del cumplimiento de la normativa de servicios sociales, la Alta Inspección podrá citar a las personas responsables del servicio o centro afectado en sus dependencias, reclamar los documentos que estime necesarios para la investigación o cualesquiera otras actuaciones que considere precisas. Los requerimientos de documentos, datos o informes que practique la Alta Inspección habrán de cumplirse en el plazo que se establezca, que no podrá ser inferior a 10 días desde que se produjera la recepción del requerimiento.

3.- Ikerketaren bidez edo Goi Ikuskaritzako funtzionario jardulearen bidez ondorioztatzen bada administrazio eskudunak araudiarekiko ez-betetzeren bat egin duela, errekerimendu-proposamen egokiaren bidez ohartaraziko da zirkunstantzia hartaz, eta 15 eguneko epea emango zaio egoki deritzona alegatu ahal dezan.

3.- Cuando, como consecuencia de su investigación, la o el funcionario actuante de la Alta Inspección, concluya que existe un incumplimiento de la normativa por parte de la Administración competente, le advertirá sobre dicha circunstancia en la correspondiente propuesta de requerimiento concediéndole el plazo de 15 días para que alegue lo que estime conveniente.

4.- Epe hori igaro ostean, Goi Ikuskaritzak errekerimendu-proposamena helaraziko dio gizarte-zerbitzuen arloan eskumenak dituen saileko buruari eta, beharrezkoa bada, administrazio interesdunaren alegazioak; eta, sailburu hark ebatziko ditu, araudiarekiko ez-betetzerik ikusten ez badu prozedura artxibatuaz, edo eraginpeko administrazioari formalki eskatuaz ezen, atzemandako ez-betetzea zein irregulartasuna artezteko beharrezko neurriak har ditzala.

4.- Transcurrido el citado plazo la Alta Inspección remitirá la propuesta de requerimiento, y, en su caso, las alegaciones de la Administración interesada, al Consejero o Consejera titular del Departamento competente en materia de Servicios Sociales, quien resolverá, bien archivando el procedimiento si no aprecia incumplimiento de la normativa, bien requiriendo formalmente a la Administración afectada la realización de las medidas necesarias para subsanar el incumplimiento o irregularidad detectada.

7. artikulua.- Informazioa emateko betebeharra.

Artículo 7.- Deber de información.

Goi Ikuskaritzak egindako jardueren berri emango zaie urtero Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Organoari eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluari.

De todo lo actuado por la Alta Inspección se dará cuenta anualmente al Órgano Interinstitucional de Servicios Sociales y al Consejo Vasco de Servicios Sociales.

8. artikulua.- Langileen araubidea.

Artículo 8.- Régimen de personal.

1.- Gizarte Zerbitzuetako Goi Ikuskaritzako ikuskatzaile lanpostuetan honakoak jardungo dira, nahitaez: edozein euskal administrazioko A eta B titulazioko taldeetako funtzionario publikoak, baldin eta gizarte-zerbitzuen arloan gutxienez bost urteko esperientzia badute.

1.- Los puestos de trabajo de inspectores de la Alta Inspección en Servicios Sociales, serán desempeñados necesariamente por personal funcionario público perteneciente a los grupos A y B de titulación de cualquier Administración Vasca que cuente con una experiencia mínima de cinco años en el ámbito de los servicios sociales.

2.- Gizarte Zerbitzuen Goi Ikuskaritzarako esleitutako lanpostuen dotazioa, lanpostu-zerrenda egokien bidez zehaztuko da, betiere burutzeko diren jarduketen izaria eta konplexutasunaren arabera.

2.- La dotación de los puestos de trabajo asignados a la Alta Inspección de Servicios Sociales se concretará en la correspondiente relación de puestos de trabajo, de acuerdo con el volumen y la complejidad de las actuaciones a desarrollar.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.- Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urriaren 6ko 538/2009 Dekretua aldatzea.

Primera.- Modificación del Decreto 538/2009, de 6 de octubre, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Empleo y Asuntos Sociales.

1.- 2.A.2 artikulua aldatu egiten da, eta aurrerantzean idazketa hauxe izango du:

1.- Se modifica el artículo 2.A.2, quedando la siguiente redacción:

«2.- Gizarte Gaietako Sailburuordetza.

«2.- Viceconsejeria de Asuntos Sociales:

a) Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza.

a) Dirección de Servicios Sociales.

b) Droga Gaietako Zuzendaritza.

b) Dirección de Drogodependencias.

c) Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritza.

c) Dirección de Política Familiar y Comunitaria.

d) Immigrazio Zuzendaritza.

d) Dirección de Inmigración.

e) Goi Ikuskaritzako Zuzendaritza».

e) Dirección de Alta Inspección».

2.- 9.2 artikulua aldatu egiten da, eta aurrerantzean idazketa hauxe izango du:

2.- Se modifica el artículo 9.2, quedando la siguiente redacción:

«2.- 2.- Gizarte Gaietako Sailburuordetzaren menpe dira zuzendaritza hauek:

«2.- De la Viceconsejeria de Asuntos Sociales dependen las siguientes Direcciones:

a) Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza.

a) Dirección de Servicios Sociales.

b) Droga Gaietako Zuzendaritza.

b) Dirección de Drogodependencias.

c) Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritza.

c) Dirección de Política Familiar y Comunitaria.

d) Immigrazio Zuzendaritza.

d) Dirección de Inmigración.

e) Goi Ikuskaritzako Zuzendaritza».

e) Dirección de Alta Inspección».

3.- Honako artikulua gehitzen da:

3.- Se añade el siguiente artículo:

«14. artikulua bis.- Goi Ikuskaritzako Zuzendaritza.

«Artículo 14 bis.- Dirección de Alta Inspección.

Dekretu honetako 8. artikuluak orokorrean ematen dizkion funtzioez gain, Goi Ikuskaritzako Zuzendaritzari honakoak ere badagozkio: Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeko 83. artikuluak zehaztutakoak».

A la Dirección de Alta Inspección le corresponde, además de las funciones que con carácter general le atribuye el artículo 8 del presente Decreto, el ejercicio de las que detalla el artículo 83 de la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales».

Bigarrena.- Indarrean sartzea.

Segunda.- Entrada en vigor.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko irailaren 14an.

En Vitoria-Gasteiz, a 14 de septiembre de 2010.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

La Consejera de Empleo y Asuntos Sociales,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común