Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

160. zk., 2010eko abuztuaren 20a, ostirala

N.º 160, viernes 20 de agosto de 2010


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Kultura Saila
Cultura
3872
3872

203/2010 DEKRETUA, uztailaren 20koa, Goi Mailako Kirolari buruzkoa.

DECRETO 203/2010, de 20 de julio, del Deporte de Alto Nivel.

Autonomia Estatutuaren 10.36 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio kirol-arloko eskumen esklusiboa. Eskumen horretaz baliatuta, Eusko Legebiltzarrak Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legea onartu zuen; lege horren 68. artikuluak «Goi Mailako Kirola» interes publikokoa dela deklaratzen du eta berau arautu, sustatu eta kontrolatzeko eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari Euskal Autonomia Erkidegoan. Aurrekoarekin bat, aipatutako legearen 4. artikuluko 2.c) idatz-zatiak Euskal Autonomia Erkidego osorako erakundeei ematen die goi-mailako kirola arautu eta sustatzeko eskumena.

Corresponde a la Comunidad Autónoma del País Vasco, de acuerdo con el artículo 10.36 del Estatuto de Autonomía, la competencia exclusiva en materia de deporte. En ejercicio de este título competencial, el Parlamento Vasco aprobó la Ley 14/1998, de 11 de junio, del deporte del País Vasco, que en su artículo 68 declara de interés público el denominado «Deporte de Alto Nivel» e insta al Gobierno Vasco a ejercer la ordenación, el impulso y el control del mismo en la Comunidad Autónoma del País Vasco. Coherente con lo anterior, el párrafo 2.c) del artículo 4 de la Ley atribuye a las instituciones comunes de la Comunidad Autónoma el ejercicio de la competencia relativa a la ordenación y promoción del deporte de alto nivel.

Dekretu honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, erregelamendu-ahalaz baliatuz, Kirolaren Legeko zenbait alderdi garatu egiten ditu eta, orobat, lege horren 2. artikuluko 3.c) idatz-zatian ezarritako legezko manua betetzen du; manu horren arabera, botere publikoek, dagozkien eskumenen arloan, bermatu behar dute kirola egiteko eskubidea egoki betetzen dela, eta horretarako, goi-mailako kirola arautu eta sustatzeko kirol-politika gauzatu behar dute.

Mediante la promulgación del presente Decreto, la Administración General de la Comunidad Autónoma, en ejercicio de su potestad reglamentaria, procede a desarrollar determinados aspectos de la Ley del Deporte y, a su vez, atiende el mandato legal establecido en el párrafo 3.c) del artículo 2 la citada Ley, que insta a los poderes públicos, en el ámbito de sus respectivas competencias, a garantizar el adecuado ejercicio del derecho al deporte, mediante una política deportiva orientada a la ordenación y fomento del deporte de alto nivel.

Jakina denez, administrazio publikoaren eginkizun nagusietako bat sustapen-lana da, eta, funtsean, honetan datza: pizgarri eta bestelako abantailak eskaini, norbanakoek interes orokorreko jarduerak euren kabuz egin ditzaten. Kirol-arloan ere, era horretako jarduerak sustatzera bideratutako politika agintzen da legedian; ez da kasualitatea, beraz, goi-mailako kirolari buruzko aipamena aurkitzea ekainaren 11ko 14/1998 Legearen VII. tituluko II. kapituluan, «Kirolariak Laguntzea eta Babestea» izenekoan. Hau da, laguntza eta babes berezia behar dutenen artean, goi-mailako kirolariak aipatzen dira Kirolaren Legean.

Es sabido que la actividad de fomento constituye una de las tradicionales funciones de la Administración pública y consiste básicamente en promover, normalmente mediante incentivos y otras ventajas, que los particulares realicen por si mismos, actividades consideradas de interés general. Se ordena en la Ley una política orientada al fomento de este tipo de práctica deportiva y, por ello, no es casual que el deporte de alto nivel este previsto en el Capítulo II del Título VII de la Ley 14/1998, de 11 de junio, titulado «Asistencia y Protección de las y los deportistas». Es decir, nuestra Ley del Deporte incluye a las y los deportistas de alto nivel entre quienes precisan una especial asistencia y protección.

Babes-ildo horri jarraiki, Euskal Kirolaren 2003-2007 Planak egiaztatu zuen, goi-mailako lehiaketetan parte hartzen duten euskal kirolarien kopuruak behera egin duela pixkanaka, eta, joera hori zuzentzeko, lehentasunezko helburutzat hartu zuen goi-mailako kirolari-taldeen beharrizanak asetzera zuzendutako ekintza zehatzak egitea.

Alineado con este espíritu protector, el Plan Vasco de Deporte 2003-2007 constató el descenso paulatino de la representación vasca en las competiciones deportivas del máximo nivel y señaló como objetivo prioritario para corregir esta tendencia, la realización de acciones concretas dirigidas a satisfacer las necesidades de los colectivos de deportistas de alto nivel.

Legean eta Planean goi-mailako kirolaren arloan sustatzen den babes hori arautu nahi da orain; babes horren jatorria edo zergatia ageri-ageriko errealitate batean oinarritzen dira, hain zuzen ere, bi alderdi desberdin dituen errealitatean: batetik, goi-mailako kirola interes publikokoa dela deklaratu da, Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-garapenaren funtsezko faktorea den aldetik; izan ere, oinarrizko kirola sustatzeaz gain, lehia ofizialetan erkidegoa ordezkatuta egoteko eginkizuna betetzen du; bestalde, goi-mailako kirolak maila handia ematea eskatzen die kirolariei. Abiapuntuan, kirolarien artean hautaketa zorrotza egin beharra dago; kirolari horiek arrisku handiko apustu pertsonala egin behar dute, euren bizitzako urte garrantzitsu batzuk horretara emanda, ahalegin pertsonal handia eginda, etorkizuna bermatuko dien emaitza lortuko ote duten jakin gabe, betiere. Bestalde, kirolari horiek baliabide garestiak eta sofistikatuak behar dituzte, goi-mailara iritsiko badira.

El origen o causa de esta tutela que la Ley y el Plan preconizan sobre el deporte de alto nivel y que ahora se trata de reglamentar, se fundamentan en la constatación de una realidad evidente, que presenta dos caras bien distintas: por una parte, el deporte de alto nivel está declarado de interés público pues se considera que es un factor esencial en el desarrollo deportivo de la Comunidad Autónoma, debido a que supone un estímulo para el fomento del deporte base y por su función representativa en las competiciones oficiales. Pero por otro, el deporte de alto nivel es sinónimo de alta exigencia personal para sus protagonistas. Se parte de una selección muy exigente de los deportistas que deberán realizar una arriesgada apuesta personal al dedicar unos años determinantes en su vida, sometiéndose a un esfuerzo personal considerable y sin la seguridad de obtener resultados que les garanticen su futuro. Por otro lado, estos y estas deportistas precisan de medios costosos y sofisticados para alcanzar sus objetivos de excelencia.

Horrenbestez, goi-mailako kirola arautzerakoan, dekretu honen helburu nagusia da goi-mailako kirola laguntzea eta babestea, eta helburu horren barruan sartzen dira, arlo horretan jarduten dutenen oinarrizko beharrizanak asetzea, hau da, goi-mailako kirolari, teknikari eta epaileenak. Aldi berean, goi-mailako kirol-zentroak eta goi-mailako kirola egiteko egokiak diren gainerako azpiegiturak sustatu behar dira, bai eta maila horretako kirol-ekitaldi eta lehiaketak antolatu ere.

A la vista de lo anterior, el enfoque que debe darse a la reglamentación del deporte de alto nivel y por tanto, el objetivo principal del presente Decreto debe ser, la asistencia y protección del deporte de alto nivel, lo que incluye en todo caso la satisfacción de las necesidades básicas de sus protagonistas, las y los deportistas, los técnicos y las técnicos y las técnicas y los jueces y juezas de alto nivel. Paralelamente se deberá promover la existencia de Centros deportivos de alto nivel y demás infraestructuras deportivas aptas para el deporte de alto nivel, así como la celebración de eventos y competiciones deportivas de este tipo.

Goi-mailako kirolean aritzen direnek nolako laguntzak behar dituzten zehazteko, kirol-jarduera bakoitzaren ezaugarriak aintzat hartu behar dira. Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legearen 73. artikuluan ezarritakoaren haritik, onuren eta laguntzen katalogo bat egon badago, baina orain zehaztu egin behar da. Katalogo hori zerrenda ireki bat da, eta Jaurlaritzak zabaldu dezake arau bidez. Jakina, nolako eta zenbaterainoko laguntzak eman zehazteko, kirol- eta kirolari-motak hartuko dira kontuan. Ezin da ahaztu, goi-mailako kirolaren arloan, profesionaltasun-maila handiko kirolariak nahiz halako mailarik ez daukatenak aritzen direla, kirol-modalitatearen arabera, betiere. Hori dela-eta, onuren katalogoa denentzako berdina bada ere, laguntza ekonomikoak edo bekak ez dira berdin banatuko, eta bereziki profesionalak ez diren goi-mailako kirolariei emango zaizkie.

La naturaleza de las ayudas que precisan las y los protagonistas del deporte de alto nivel viene determinado por la particular idiosincrasia de la actividad deportiva. Existe ya un catálogo de beneficios y ayudas previsto en el artículo 73 de la Ley 14/1998, de 11 de junio, del deporte del País Vasco que ahora se trata de concretar, pero ésta es una lista abierta que el Gobierno puede ampliar mediante su previsión reglamentaria. Obviamente, la naturaleza y la intensidad de las ayudas dependerá del tipo de deporte y deportistas de que se trate. Conviene tener presente que, en el ámbito del deporte de alto nivel, conviven deportistas con un alto nivel de profesionalización con otras y otros que no lo tienen, dependiendo de las modalidades deportivas que practiquen. Por esta razón, si bien el catálogo de beneficios es general para todos y todas, sin embargo se discriminan las ayudas de tipo económico o becas, que se destinarán preferentemente al ámbito de las y los deportistas de alto nivel que no sean profesionales.

Dekretu honen xedea, lehenik, Euskal Autonomia Erkidegoan goi-mailako kirolariak zein diren identifikatzea da. Halako izaera aitortzeak goi-mailako kirolariaren estatutua eskuratzea ekarriko du berekin; hain zuzen ere, Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legearen 74. artikuluak aurreikusten du estatus hori eta Eusko Jaurlaritzari erregelamendu bidez garatzeko agintzen dio. Estatutu horretan jasoko dira, batetik, halako kirolariek eskuratu ditzaketen eskubideak eta laguntzak, eta, bestetik, laguntza eta babes horren truke, gizartearen aurrean onartzen dituzten betebeharrak edo konpromisoak.

El presente Decreto pretende, en primer lugar, identificar quienes son en Euskadi, deportistas de alto nivel. El reconocimiento de tal condición, llevará aparejado un estatus, el estatuto de deportista de alto nivel que la Ley 14/1998, de 11 de junio, del deporte del País Vasco, en su artículo 74, prevé y ordena su desarrollo reglamentario al Gobierno Vasco. Dicho estatuto estará conformado por un lado, por los derechos y ayudas a los que dichos deportistas son acreedores y, recíprocamente, por los deberes o compromisos que los mismos asumen frente a la sociedad que los apoya y protege.

Dekretu honen bigarren xedea goi-mailako kirol-zentroak sustatzea da; bertan, kirolariei bermatuko zaie kantitate eta kalitateko entrenamenduak egiteko aukera. Horrekin batera, goi-mailako kirola egiteko kirol-azpiegiturak sortu eta goi-mailako kirol-ekitaldiak eta -lehiaketak antolatu nahi dira, eta halakoetan euskal kirolarien parte hartzea lehenetsi.

En segundo lugar, el Decreto pretende fomentar la existencia de Centros deportivos de alto nivel donde se garantice a las y los deportistas la posibilidad de un entrenamiento suficiente en cantidad y calidad. Sin olvidar la necesaria creación de infraestructuras deportivas aptas para la práctica del deporte de alto nivel, así como la celebración de eventos y competiciones deportivas de alto nivel, primando la participación de deportistas vascos y vascas en las mismas.

Horiek horrela, dekretu honen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzak erregelamendu bidez garatuko du gizartean garrantzi handia duen alderdi bat, interes publikokoa deklaratutakoa, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko goi-mailako kirola. Eta hala egingo du, Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legearen azken xedapenetatik hirugarrenean ezarritakoaren babesean, zeinak Eusko Jaurlaritzari berariazko ahalmena ematen baitio lege hori garatzeko beharrezko xedapenak emateko.

En este contexto, mediante el presente Decreto, el Gobierno de la Comunidad Autónoma del País Vasco aborda el desarrollo reglamentario de un aspecto de gran relevancia social, declarado de interés público, como es el deporte de alto nivel del País Vasco. Lo que se hace, además, al amparo de lo establecido en la disposición final tercera de la Ley 14/1998, de 11 de junio, del deporte del País Vasco, que faculta expresamente al Gobierno Vasco para dictar las disposiciones necesarias en desarrollo de la citada Ley.

Horregatik guztiagatik, Kulturako sailburuaren proposamenez, Kirolaren Euskal Kontseiluak emandako aldeko txostena izanik, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, nahitaezko txostenak emanda, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko uztailaren 20an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Cultura, con el informe favorable del Consejo Vasco del Deporte, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, emitidos los informes preceptivos correspondientes, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 20 de julio de 2010,

XEDATU DUT:

DISPONGO:

I. KAPITULUA

CAPÍTULO I

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.- Xedea.

Artículo 1.- Objeto.

1.- Dekretu honen helburua da goi-mailako kirola arautu eta sustatzea Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.

1.- Es objeto del presente Decreto, la ordenación y promoción del deporte de alto nivel en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.- Dekretu honen xedea, halaber, Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordea sortzea da, bai eta haren izaera juridikoa, osaera eta eginkizunak arautzea ere.

2.- Asimismo, constituye objeto del presente Decreto, la creación de la Comisión de Evaluación del Deporte de Alto Nivel, la regulación jurídica de su naturaleza, composición y funciones.

2. artikulua.- Eremu subjektiboa.

Artículo 2.- Ámbito subjetivo.

Dekretu hau kirolari, teknikari eta epaileei aplikatuko zaie, baldin eta, dekretu honetan ezarritako irizpideen arabera, kirol-arloan goi-mailara edo bikaintasunera iritsi badira, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren arabera euskal herritar izaera politikoa badute eta dekretu honetan ezarritako gainerako baldintzak betetzen badituzte.

El presente Decreto resulta de aplicación a las y los deportistas, técnicos y técnicas, así como a jueces y juezas, que habiendo alcanzado, conforme a los criterios establecidos en el presente Decreto, la excelencia o alto nivel deportivo, ostentan además la condición política de vascos o vascas, en los términos previstos en el Estatuto de Autonomía del País Vasco y cumplen con el resto de requisitos que se establecen en el presente Decreto.

3. artikulua.- Definizioak.

Artículo 3.- Definiciones.

1.- Dekretu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, goi-mailako kiroltzat jotzen da Euskal Autonomia Erkidegoarentzat interesekoa den kirol-jarduera oro, Erkidegoan kirola garatzeko funtsezko faktorea den aldetik, oinarrizko kirola sustatzeko bultzada emateagatik eta goi-mailako kirol-lehiaketa ofizialetan Erkidegoa ordezkatzeko eginkizuna betetzeagatik.

1.- A los efectos del presente Decreto, se considera deporte de alto nivel la práctica deportiva que es de interés para el País Vasco, en tanto que constituye un factor esencial en el desarrollo deportivo de la Comunidad Autónoma por el estímulo que supone para el fomento del deporte de base y por su función representativa en las competiciones deportivas oficiales del máximo nivel.

2.- Goi-mailako kirolari, teknikari eta epaile izateko, dekretu honen II. kapituluan ezarritako baldintzak, kasuan-kasuan aplikagarri direnak, bete beharko dira, bai eta Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailburuaren agindu bidez horretarako onartuko diren zerrendetan agertu ere.

2.- Son deportistas, técnicos o técnicas y jueces o juezas de alto nivel quienes cumpliendo con los requisitos establecidos en el Capítulo II del presente Decreto, que en cada caso les resulten de aplicación, sean incluidos o incluidas en los listados que a tal efecto se aprobarán mediante Orden de la Consejera o el Consejero del Gobierno Vasco, competente en materia de deporte.

3.- Era berean, goi-mailako kirol-zentrotzat, goi-mailako kirol-ekitaldi eta lehiaketatzat eta goi-mailako kirol-azpiegituratzat jotzen dira, hurrenez hurren, dekretu honetako III., IV. eta V. kapituluetan ezarritako baldintzak bete eta, horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailburuaren agindu bidez halakotzat deklaratzen direnak.

3.- Asimismo, se considerarán centros deportivos de alto nivel, eventos y competiciones deportivas de alto nivel e infraestructuras deportivas de alto nivel aquellas que, cumpliendo con los requisitos establecidos en los capítulos III, IV y V del presente Decreto, respectivamente, sean declaradas como tales, mediante Orden de la Consejera o el Consejero del Gobierno Vasco, competente en materia de deporte.

II. KAPITULUA

CAPÍTULO II

GOI-MAILAKO KIROLAREN SUBJEKTUAK

LOS SUJETOS DEL DEPORTE DE ALTO NIVEL

1. ATALA

SECCIÓN 1.ª

GOI-MAILAKO KIROLARI, TEKNIKARI ETA EPAILEAK.

DEPORTISTAS, TÉCNICOS-TÉCNICAS Y JUECES Y JUEZAS DE ALTO NIVEL

4. artikulua.- Goi-mailako kirolari izateko baldintzak.

Artículo 4.- Requisitos para ser deportista de alto nivel.

1.- Dekretu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, goi-mailako kirolari izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira:

1.- Para ser deportista de alto nivel, a los efectos previstos en el presente Decreto, será necesario cumplir los siguientes requisitos:

a) 16 urte edo gehiago beteta izatea; alde horretatik, baloratzen diren kirol-merezimenduak lortu dituen momentuan kirolariak duen adina hartuko da aintzat.

a) Tener cumplidos 16 años o más, considerándose a estos efectos la edad del deportista en el momento de la consecución de los méritos deportivos que se valoren.

b) Euskal herritar-izaera politikoa izatea Autonomia Estatutuan xedatutakoaren arabera, interesdunak edo dagokion federazioak eskaera aurkezten duen eguna baino urtebete lehenagotik, gutxienez.

b) Tener la condición política de vasco o vasca, según lo dispuesto en el Estatuto de Autonomía, con al menos un año de antelación a la fecha en la que se formula la solicitud por el interesado o la federación correspondiente.

c) Euskal kirol-federazio batek emandako kirol-lizentzia baliatuta lehiatzea.

c) Competir con licencia deportiva expedida por una Federación Deportiva Vasca.

d) Dekretu honetako I. eranskinean eskatzen den kirol-merezimenduren bat egiaztatzea.

d) Acreditar alguno de los méritos deportivos exigidos en el anexo I al presente Decreto.

e) Dagokion kirol-jarduera egiten jarraitzea, goi-mailako kirolari deklaratzeko ebazpena indarrean jartzen den egunetik hasi eta hurrengo hamabi hilabeteetan.

e) Continuar en el ejercicio de la actividad deportiva durante los doce meses siguientes a la fecha en la tenga efectos la resolución que formaliza la declaración.

f) Administrazio-zehapen irmorik ez izatea, dopin-arloko arauak hautsi izanagatik.

f) No estar sancionado o sancionada, con carácter firme, en vía administrativa, por infracción en materia de dopaje.

g) Zehapen irmorik ez izatea, kirol-diziplinaren arloan oso arau-hauste larri bat egin izanagatik.

g) No estar sancionado o sancionada, con carácter firme, por infracción muy grave en materia de disciplina deportiva.

h) Administrazio- edo zigor-arloko zehapen irmorik ez izatea, sexu-arrazoiengatik bereizkeria egin izanagatik.

h) No estar sancionado o sancionada, con carácter firme, administrativa o penalmente, por haber incurrido en discriminación por razón de sexo.

2.- Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailburuak, Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordearen proposamenez, goi-mailako kirolariaren izaera emango die euren kirol-modalitate eta -diziplinan munduko edo Europako onenen artean daudenei, betiere, dekretu honetan eta haren I. eranskinean ezarritako hautaketa-irizpideekin bat etorriz, eta jarraian aipatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

2.- La Consejera o Consejero competente en materia de deporte, del Gobierno Vasco, a propuesta de la Comisión de Evaluación del Deporte de Alto Nivel, declarará la condición de deportistas de alto nivel de quienes por su rendimiento y clasificación se sitúen entre las y los mejores del Mundo o de Europa, en sus respectivas modalidades y disciplinas deportivas, de acuerdo con los criterios selectivos que se establecen en el presente Decreto y su anexo I, y siempre que cumplan con los requisitos que se señalan a continuación.

5. artikulua.- Goi-mailako kirolariak sailkatzeko taldeak.

Artículo 5.- Clasificación en grupos de deportistas de alto nivel.

1.- Kirolariak goi-mailakoak direla aitortzeko, lau talde hauetan sailkatuko dira:

1.- El reconocimiento como deportista de alto nivel podrá realizarse en cualquiera de los siguientes cuatro grupos:

a) A taldea: modalitate olinpikoetako kirolariak, kategoria gorenean lehiatzen direnak.

a) Grupo A: deportistas de modalidades olímpicas, que compitan en categoría absoluta.

b) B taldea: kirol-modalitate olinpikoei dagozkien diziplina ez-olinpikoetako kirolariak, eta modalitate ez-olinpikoetako kirolariak, kategoria gorenean lehiatzen direnak.

b) Grupo B: deportistas de disciplinas no olímpicas de modalidades deportivas olímpicas, y deportistas de modalidades no olímpicas, que compitan en categoría absoluta.

c) C taldea: edozein modalitate eta diziplinatako kirolariak, kategoria gorenaren aurreko kategorian lehiatzen direnak.

c) Grupo C: deportistas de cualquier modalidad y disciplina, que compitan en la categoría anteriores a la categoría absoluta.

d) D taldea: desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorialak dituzten kirolariak.

d) Grupo D: deportistas con discapacidades físicas, síquicas o sensoriales.

2.- Dekretu honen ondorioetarako, kategoria gorena honako hau da: kirol-modalitate edo -diziplina bakoitzean, maila altueneko kirol-lehiaketak garatzen diren adin-kategoria.

2.- A efectos de este Decreto, se entiende por categoría absoluta, la categoría de edad en la que se desarrolla la competición deportiva de más alto nivel de cada modalidad o disciplina deportiva.

3.- Aipatutako taldeetako kirolariak goi-mailako direla deklaratzeko Ebaluazio Batzordeak erabiliko dituen kirol-irizpide teknikoak dekretu honetako I. eranskinean jasota daude. Oro har, nazioarte-mailako kirol-emaitzak egiaztatu beharko dira, betiere aurreko atalean zehaztutako taldeen arabera.

3.- Los criterios técnico-deportivos por los que se regirá la Comisión de Evaluación para la calificación como deportista de alto nivel en cada uno de los anteriores grupos se establecen en el anexo I al presente Decreto. Con carácter general, deberán acreditarse, según los grupos indicados en el apartado anterior, resultados deportivos de nivel internacional.

6. artikulua.- Goi-mailako teknikari izateko baldintzak.

Artículo 6.- Requisitos para ser técnico o técnica de alto nivel.

1.- Dekretu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, goi-mailako teknikari izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira:

1.- Para ser técnico o técnica de alto nivel, a los efectos previstos en el presente Decreto, será necesario cumplir los siguientes requisitos:

a) Adinez nagusia izatea.

a) Ser mayor de edad.

b) Euskal herritar-izaera politikoa izatea Autonomia Estatutuan xedatutakoaren arabera, interesdunak edo dagokion federazioak eskaera aurkezten duen eguna baino urtebete lehenagotik, gutxienez.

b) Tener la condición política de vasco o vasca, según lo dispuesto en el Estatuto de Autonomía, con al menos un año de antelación a la fecha en la que se formula la solicitud por el interesado o la federación correspondiente.

c) Euskal kirol-federazio batek emandako kirol-lizentzia izatea.

c) Disponer de licencia deportiva expedida por una Federación Deportiva Vasca.

d) Titulu akademiko hauetakoren bat izatea egiaztatzea: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien lizentziatura, edo Kirol Errendimenduko Unibertsitate Masterra edo urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuan aurreikusitako Goi Mailako Kirol Teknikari titulazioa, edo horiek ordezten dituen edozein titulazio akademiko (1363/2007 Errege Dekretua, erregimen bereziko kirol-irakaskuntzen ordenamendu orokorra ezartzen duena).

d) Acreditar la posesión de alguno de los siguientes títulos académicos: la licenciatura en Ciencias de la Actividad Física y del Deporte, o bien un título Master Universitario en Rendimiento Deportivo, o bien la titulación deportiva de Técnico o Técnica Superior prevista en el Real Decreto 1363/2007, de 24 de octubre, por el que se establece la ordenación general de las enseñanzas deportivas de régimen especial, o titulación académica que sustituya a cualquiera de las anteriores.

e) Eskatzaileak egiaztatu beharko du goi-mailako kirolari deklaratutako pertsona baten kirol-prestakuntzaren arduradun tekniko nagusia dela, eta horretarako, kirolariak egindako zinpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du. Kirolari bakoitzak arduradun tekniko bakar bat akreditatu ahal izango du.

e) Acreditar mediante declaración jurada emitida por una persona declarada deportista de alto nivel, que la persona solicitante es la máxima responsable técnica de su preparación deportiva. Cada deportista solo podrá acreditar una o un máximo responsable técnico.

f) Dagokion kirol-jarduera egiten jarraitzea, goi-mailako kirolari deklaratzeko ebazpena indarrean jartzen den egunetik hasi eta hurrengo hamabi hilabeteetan.

f) Continuar en el ejercicio de su actividad como técnica o técnico durante los doce meses siguientes a la fecha en la tenga efectos la resolución que formaliza la declaración.

g) Administrazio-zehapen irmorik ez izatea, dopin-arloko arauak hautsi izanagatik.

g) No estar sancionado o sancionada, con carácter firme en vía administrativa, por infracción en materia de dopaje.

h) Zehapen irmorik ez izatea, kirol-diziplinaren arloan oso arau-hauste larri bat egin izanagatik.

h) No estar sancionado o sancionada, con carácter firme, por infracción muy grave en materia de disciplina deportiva.

i) Administrazio- edo zigor-arloko zehapen irmorik ez izatea, sexu-arrazoiengatik bereizkeria egin izanagatik.

i) No estar sancionado o sancionada, con carácter firme, administrativa o penalmente, por haber incurrido en discriminación por razón de sexo.

2.- Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailburuak, Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordearen proposamenez, goi-mailako teknikariaren izaera emango dio, dekretu honetan ezarritakoaren arabera goi-mailako kirolari deklaratu den pertsona baten edo gehiagoren arduradun tekniko nagusiaren eginkizuna betetzen duenari.

2.- La Consejera o el Consejero del Gobierno Vasco, competente en materia de deporte, a propuesta de la Comisión de Evaluación del Deporte de Alto Nivel, declarará la condición de técnica o técnico de alto nivel a quien ejerza las funciones de máximo responsable técnico de, al menos, una persona que haya sido declarada deportista de alto nivel conforme a lo establecido en el presente Decreto.

7. artikulua.- Goi-mailako epaile izateko baldintzak.

Artículo 7.- Requisitos para ser juez o jueza de alto nivel.

1.- Dekretu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, goi-mailako epaile izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira:

1.- Para ser juez o jueza de alto nivel, a los efectos previstos en el presente Decreto, será necesario cumplir los siguientes requisitos:

a) Adinez nagusia izatea.

a) Ser mayor de edad.

b) Euskal herritar-izaera politikoa izatea, Autonomia Estatutuan xedatutakoaren arabera, interesdunak edo dagokion federazioak eskaera aurkezten duen eguna baino urtebete lehenagotik, gutxienez.

b) Tener la condición política de vasco o vasca, según lo dispuesto en el Estatuto de Autonomía, con al menos un año de antelación a la fecha en la que se formula la solicitud por el interesado o la federación correspondiente.

c) Euskal kirol-federazio batek emandako kirol-lizentzia eta dagokion nazioarteko federazioak emandakoa izatea.

c) Disponer de licencia deportiva expedida por una Federación Deportiva Vasca y de licencia deportiva de la Federación Internacional correspondiente.

d) Eskatzailea nazioarteko epailea dela eta nazioarteko lehiaketa ofizialetan benetan parte hartu duela egiaztatzea, dagokion nazioarteko federazioak edo nazioarteko liga profesionalak egindako ziurtagiri bidez.

d) Acreditar fehacientemente, mediante certificación expedida por la Federación Internacional correspondiente, o por la Liga Profesional internacional que corresponda, tanto la condición de Juez o Jueza internacional de la persona solicitante, como la participación efectiva de la misma en competiciones oficiales de ámbito internacional.

e) Epaile-jardueran jarraitzea, goi-mailako epaile deklaratzeko ebazpena indarrean jartzen den egunetik hasi eta hurrengo hamabi hilabeteetan.

e) Continuar en el ejercicio de la actividad arbitral durante los doce meses siguientes a la fecha en la tenga efectos la resolución que formaliza la declaración.

f) Administrazio-zehapen irmorik ez izatea, dopin-arloko arauak hautsi izanagatik.

f) No estar sancionado o sancionada, con carácter firme en vía administrativa, por infracción en materia de dopaje.

g) Zehapen irmorik ez izatea, kirol-diziplinaren arloan oso arau-hauste larri bat egin izanagatik.

g) No estar sancionado o sancionada, con carácter firme por infracción muy grave en materia de disciplina deportiva.

h) Administrazio- edo zigor-arloko zehapen irmorik ez izatea, sexu-arrazoiengatik bereizkeria egin izanagatik.

h) No estar sancionado o sancionada, con carácter firme, administrativa o penalmente, por haber incurrido en discriminación por razón de sexo.

2.- Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailburuak, Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordearen proposamenez, goi-mailako epailearen izaera honako hauei emango die: nazioarteko kirol-lehiaketetan maila horretan aritu, eta kirol-modalitate bakoitzaren nazioarteko federazioaren organoek egindako zerrendetan nazioarteko epaile-aitorpena jaso dutenei.

2.- La Consejera o el Consejero del Gobierno Vasco, competente en materia de deporte, a propuesta de la Comisión de Evaluación del Deporte de Alto Nivel, declarará la condición de juez o jueza de alto nivel a quienes participen como tales en competiciones deportivas internacionales y conste su reconocimiento como jueces o juezas internacionales en las relaciones elaboradas por los órganos correspondientes de las Federaciones Internacionales de las distintas modalidades deportivas.

2. ATALA

SECCIÓN 2.ª

KIROLARI, TEKNIKARI EDO EPAILEAK GOI-MAILAKOAK DIRELA DEKLARATZEA

DECLARACIÓN DE DEPORTISTA, TÉCNICO, TÉCNICA O JUEZ O JUEZA DE ALTO NIVEL

8. artikulua.- Kirolari, teknikari edo epaileak goi-mailakoak direla deklaratzea eta ondorioak.

Artículo 8.- Declaración pública de la condición de deportista, técnico o técnica y juez o jueza de alto nivel y sus efectos.

1.- Kirol-arloko eskumena duen sailburuaren agindu bidez, eta Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordeak egindako proposamenari jarraiki, deklaratuko da kirolari, teknikari edo epaile bat goi-mailakoa dela. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da agindu hori, eta interesdunari jakinaraziko zaio.

1.- La declaración de deportista, técnico o técnica, y juez o jueza de alto nivel se realizará mediante Orden de la Consejera o el Consejero competente en materia de deporte, a propuesta de la Comisión de Evaluación del deporte de alto nivel. Dicha Orden será publicada en el Boletín Oficial del País Vasco y notificada al interesado o interesada.

2.- Aurreko paragrafoan ezarritakoaren arabera kirolari, teknikari edo epaile batek goi-mailako izaera duela aitortzeak eskubidea ematen du kapitulu honetako 3. atalean ezarritako onurak eta laguntzak eskuratzeko.

2.- El reconocimiento de la condición de deportista, técnico, técnica, juez o jueza de alto nivel, realizada conforme a lo establecido en el párrafo anterior, dará derecho a acceder a los beneficios y ayudas previstos en la Sección 3.ª del presente Capítulo.

3.- Kapitulu honetako 3. atalean jasotzen diren eskubideak errazago baliatze aldera, Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen zuzendariak, edo horrek izendatutako ordezkariak, idatziz egiaztatuko du kirolari bat goi-mailakoa dela, baldin eta maila hori aitortua duenak hala egiteko eskatzen badio.

3.- A los efectos de facilitar el ejercicio de los derechos previstos en la Sección 3.ª del presente Capítulo, el Director o la Directora competente en materia de deporte, del Gobierno Vasco, o persona en quien ésta delegue, certificará por escrito la condición de deportista de alto nivel a quien ostentando tal reconocimiento, así lo solicite.

9. artikulua.- Bateragarritasuna.

Artículo 9.- Compatibilidad.

1.- Goi-mailako kirolari, teknikari edo epailearen izaeraren deklarazioa, dekretu honen arabera egindakoa, bateragarria izango da Kirol Kontseilu Gorenak pertsona beraren alde egindako aitorpen berdinarekin.

1.- La declaración de deportista, técnico o técnica y juez o jueza de alto nivel realizada conforme al presente Decreto, será compatible con el reconocimiento realizado a favor de la misma persona por el Consejo Superior de Deportes.

2.- Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko goi-mailako kirolari, teknikari eta epaileei dagozkien onurak, dekretu honetan ezarritakoak, bateragarriak izango dira estatuko araudiaren arabera halakoei ematen zaizkien onura eta laguntzekin; nolanahi ere, gastu jakin bat ordaintzeko emandako diru-laguntzei dagokienez, ez da gainfinantzaketarik onartuko.

2.- Asimismo, los beneficios correspondientes a los deportistas, técnicos y técnicas, jueces y juezas de alto nivel del País Vasco previstos en el presente Decreto, serán compatibles con los beneficios y ayudas que se les otorguen a los mismos, en virtud de normativa estatal, sin que en ningún caso pueda existir sobrefinanciación en las ayudas económicas destinadas a suplir o sufragar un gasto determinado.

10. artikulua.- Goi-mailako kirolari, teknikari edo epailearen izaeraren indarraldia.

Artículo 10.- Vigencia temporal de la condición de deportista, técnico o técnica, y juez o jueza de alto nivel.

1.- Oro har, goi-mailako kirolari, teknikari edo epailearen izaeraren indarraldia lau urtekoa izango da, aitorpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.

1.- Con carácter general, la vigencia temporal de la declaración de deportista, técnico técnica y juez o jueza de alto nivel será de cuatro años, contados a partir de la publicación de dicho reconocimiento en el Boletín Oficial del País Vasco.

2.- Ikasteko eta ikasketak bateragarri egiteko dekretu honetan ezarritako erraztasunak baliatze aldera, salbuespen gisa deklarazioaren indarraldia beste urtebetez luzatu daiteke, betiere, kirolariak, teknikariak eta epaileak kirol-jarduerarekin jarraitzen badu eta kalifikazio hori eskuratzeko eskatu zitzaizkion baldintzak oraindik betetzen baditu, honako hauek salbu: kirolarien kasuan, kirol-emaitzak; teknikarien kasuan, goi-mailako kirolari baten arduradun tekniko nagusia izatea; eta, epaileen kasuan, nazioarteko kategoria izatea.

2.- Como excepción, a los efectos de poder beneficiarse de las facilidades para la realización y compatibilización de estudios que se contemplan en el presente Decreto, la vigencia de la declaración se podrá prorrogar un año más, siempre que el deportista, técnico o técnica, y juez o jueza continúe en la práctica deportiva y mantenga en vigor los requisitos exigidos para su calificación, excepto para los deportistas los resultados deportivos, la condición de máximo responsable técnico de un deportista de alto nivel para los técnicos o técnicas, o la categoría internacional para los jueces o juezas.

3.- Halaber, kirolariak, teknikariak edo epaileak haurdun egonez gero, salbuespen moduan lehenengo paragrafoan ezarritako indarraldia luzatu egingo da, urtebetez, erabat burututako haurdunaldi bakoitzeko.

3.- Asimismo, para el supuesto de embarazo de deportistas, técnicas o juezas de alto nivel se prorrogará, con carácter excepcional, el plazo de vigencia temporal señalado en el párrafo 1, a razón de un año por cada embarazo a término de las interesadas.

11. artikulua.- Goi-mailako kirolari, teknikari edo epailearen izaera galtzea.

Artículo 11.- Pérdida de la condición de deportista, técnico o juez de alto nivel.

1. artikulua.- Goi-mailako kirolari, teknikari edo epailearen izaera eta horrek dakartzan onurak galdu egingo dira arrazoi hauetako edozeinengatik:

1.- La condición de deportista, técnico o técnica, y juez o jueza de alto nivel y sus correspondientes beneficios se perderán por la concurrencia de cualquiera de las siguientes causas:

a) Deklarazioaren indarraldi-epea bukatzeagatik, dekretu honen 10. artikuluan ezarritakoaren arabera.

a) Por haber trascurrido los plazos de vigencia de la declaración, señalados en el artículo 10 del presente Decreto.

b) Goi-mailako kirolari, teknikari edo epailearen izaera aitortzeko dekretu honetan ezarritako baldintzak gerora ez betetzeagatik, hau da, euskal herritar-izaera politikoa galtzeagatik, edo euskal kirol-federazio batek eta, epaileen kasuan, kasuan kasuko nazioarteko federazioak emandako kirol-lizentzia ez izateagatik.

b) Por desaparición sobrevenida de alguno de los requisitos establecidos en el presente Decreto para el otorgamiento de la condición de deportista, técnico o técnica y juez o jueza de alto nivel, es decir no seguir ostentado la condición política de vasco y no disponer de licencia deportiva expedida por una Federación Deportiva vasca, y en el caso de juez o jueza tampoco de la federación internacional correspondiente.

c) Dopin-arloko arauak haustearen ondorioz, administrazio-zehapen irmoa izateagatik.

c) Por haber sido sancionado o sancionada, con carácter firme en vía administrativa, por infracción en materia de dopaje.

Kirol-diziplinaren arloan oso arau-hauste larri bat egitearen ondorioz zehapen irmoa izateagatik.

Por haber sido sancionado o sancionada, con carácter firme, por infracción muy grave en materia de disciplina deportiva.

d) Sexu-arrazoiengatik bereizkeria egitearen ondorioz, administrazio- edo zigor-arloko zehapen irmoa izateagatik.

d) Por haber sido sancionado o sancionada, con carácter firme, administrativa o penalmente, por haber incurrido en discriminación por razón de sexo.

e) Kapitulu honetako 5. atalean ezarritako baldintzaren bat arrazoirik gabe ez betetzeagatik.

e) Por haber incumplido, de forma no justificada, alguna de las obligaciones establecidas en la Sección 4.ª del presente Capítulo.

f) Kirol-jardueran ez jarraitzeagatik, goi-mailako kirolari deklaratzeko ebazpena indarrean jartzen den egunetik hasi eta hurrengo hamabi hilabeteetan.

f) Por no haber seguido en la actividad los doce meses siguientes a la fecha en la tenga efectos la resolución que formaliza la declaración.

2.- Aurreko paragrafoko b), c), d), e) eta f) idatz-zatietan adierazitako edozein arrazoirengatik goi-mailako kirolari, teknikari edo epailearen izaera kentzeko, administrazio-espedientea eta ebazpen arrazoitua beharko dira. Espedientea kontraesaneko erara izapidetuko da, hau da, interesdunari entzunaldia emanez ebazpen-proposamena egin aurretik. Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailburuak ebatziko du espedientea agindu bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eta interesdunari jakinaraziko zaio.

2.- La pérdida de la condición de deportista, técnico, técnica, jueza o juez de alto nivel, por cualquiera de las causas señaladas en los párrafos b), c), d), e) y f) del párrafo anterior, requerirá de expediente administrativo y resolución motivada. El expediente deberá ser tramitado de forma contradictoria, dando audiencia al interesado o a la interesada con anterioridad a la propuesta de resolución. El expediente será resuelto mediante Orden de la Consejera o del Consejero competente en materia de deporte, del Gobierno Vasco, publicado en el Boletín Oficial del País Vasco y notificado a la persona interesada.

3.- Goi-mailako kirolari, teknikari edo epailearen izaera galtzeko arrazoia desagertzen denean, berriro eskatu daiteke aitorpen hori. Nolanahi ere, 1. paragrafoan adierazitako zehapenen ondorioz gertatu bada galera, ezin izango da beste eskaerarik egin harik eta zehapen horiek bertan behera gelditu arte.

3.- Desaparecida la causa que motivó la pérdida de la condición de deportista, técnico o técnica y juez o jueza de alto nivel, podrá solicitarse de nuevo su reconocimiento. No obstante, si la pérdida se hubiera producido por la imposición de sanciones previstas en el párrafo 1.º, no podrá efectuarse dicha solicitud hasta que las citadas sanciones dejen de tener efecto.

3. ATALA

SECCIÓN 3.ª

GOI-MAILAKO KIROLA LAGUNTZEKO ETA SUSTATZEKO NEURRIAK

MEDIDAS DE APOYO Y FOMENTO AL DEPORTE DE ALTO NIVEL

12. artikulua.- Bekak, sariak eta bestelako diru-laguntzak.

Artículo 12.- Becas, premios y demás ayudas económicas.

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo Euskadi Kirola Fundazioak -euskal sektore publikoko fundazioak- urtero deitutako bekak eta diru-laguntzak eskuratu ahal izango dituzte goi-mailako kirolari, teknikari eta epaileek; halaber, administrazio orokor horrek finantzatutako beste edozein beka eta laguntza eskuratzea ere izango dute.

1.- Las y los deportistas, técnicos o técnicas y jueces o juezas de alto nivel podrán acceder a las becas y ayudas económicas para el deporte de alto nivel que anualmente sean convocadas por la Administración General del País Vasco o bien por la Fundación del Sector Público Vasco, Fundación Euskadi Kirola Fundazioa, así como a cualesquiera otras becas y ayudas financiadas por dicha Administración General.

2.- Beka eta diru-laguntza horien urteroko deialdian zehaztuko dira goi-mailako kirolean aritzen direnek halakoak eskuratzeko bete beharreko baldintzak, eta eskaerak egiteko eta onartzeko epeak eta prozedurak. Nolanahi ere, deialdi horien oinarrietan, erakunde deitzaileak aipatu beharko du profesionalak ez diren kirolariei lehentasuna emango zaiela. Kirolari profesionalaren kontzeptua zehazteko, Kirolari Profesionalen Lan-harreman berezia arautzen duen ekainaren 26ko 1006/1985 Errege Dekretuan ezarritako beteko da.

2.- En la convocatoria anual de dichas becas y ayudas económicas se establecerán los requisitos que los sujetos del deporte de alto nivel deberán cumplir para la concesión de las mismas, así como los plazos y procedimiento para su solicitud y concesión. En las bases de dichas convocatorias, la entidad convocante deberá en todo caso hacer mención y otorgar carácter preferente a los y las deportistas no profesionales. Para la delimitación del concepto de deportista profesional, se estará a lo establecido en el Real Decreto 1006/1985, de 26 de junio, por el que se regula la relación laboral especial de los deportistas profesionales.

3.- Era berean, elbarritasun fisiko, psikiko, sentsorial edo mistoak izan eta euren egoerari dagozkion goi-mailako lehiaketetan aritzen diren kirolariek ere eskatu ahal izango dituzte laguntza horiek.

3.- Igualmente podrán acceder a dichas ayudas los deportistas con minusvalías físicas, psíquicas, sensoriales o mixtas que participen en la élite competitiva a su condición.

4.- Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Euskadi Kirola Fundazioak kirol-emaitzak aintzat hartuta eskaintzen dituzten sariak ere eskuratu ahal izango dituzte goi-mailako kirolari, teknikari eta epaileek.

4.- Asimismo, los deportistas, técnicos, técnicas, jueces y juezas de alto nivel podrán percibir los premios que, por razón de sus resultados deportivos, determinen la Administración General del País Vasco y la Fundación Euskadi Kirola Fundazioa.

13. artikulua.- Onura fiskalak.

Artículo 13.- Beneficios fiscales.

Dekretu honetan ezarritakoaren arabera kirolari bat goi-mailakoa dela aitortzeak berekin dakar onura eta salbuespen fiskalak aplikatzea, indarrean dauden zerga-araudietan ezarritakoari jarraiki.

El reconocimiento como deportista de alto nivel previsto en el presente Decreto conlleva el reconocimiento de tal condición a los efectos de la aplicación de los beneficios y las exenciones fiscales que se contemplen en las distintas normativas tributarias vigentes.

14. artikulua.- Erakundeen laguntza, ikasketa akademikoak egiteko.

Artículo 14.- Apoyo institucional para los estudios académicos.

1.- Unibertsitateek eta Eusko Jaurlaritzan hezkuntza-arloko eskumena duen sailak erraztasunak emango dituzte goi-mailako kirolari, teknikari eta epaileek ikasketak egin ditzaten, eta, bereziki, ikasketak entrenamenduen ordutegiekin nahiz lehiaketa ofizialetan parte hartzearekin bateragarri izan daitezen ahalbidetuko dute.

1.- Las Universidades y el Departamento del Gobierno Vasco competente en materia de Educación facilitarán a las y los deportistas, técnicos o técnicas y jueces o juezas de alto nivel, la realización de sus estudios y, en particular, posibilitarán que puedan estos ser compatibilizados con los horarios de entrenamientos y la participación en competiciones oficiales.

2.- Horretarako, unibertsitate-ikastegiek nahiz unibertsitateaz kanpokoek tutore akademikoak izendatuko dituzte goi-mailako kirolari, teknikari eta epaileentzat. Laguntza akademikoa emateaz gain, tutore horiek bitartekariak izango dira dekretu honetan aipatzen diren ikasleen eta hezkuntza- edo unibertsitate-administrazioaren artean, eta bitartekaritza horren bidez erraztu egingo dute dekretu honetako edukiak, irakaskuntza-maila guztiekin lotutakoak, praktikan errespetatu eta betetzea.

2.- A tales efectos, los distintos centros de enseñanza universitaria y no universitaria deberán asignar un tutor académico o tutora académica para los deportistas, técnicos y técnicas y jueces y juezas de alto nivel. Dicho tutor o tutora actuará de apoyo académico y además servirá de interlocución entre las o los estudiantes incluidos en el presente Decreto y la Administración educativa o universitaria. Para facilitar que los contenidos del presente Decreto, relacionados con la enseñanza en todos sus niveles, sean respetados y cumplidos en la práctica.

3.- Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailak ekintzak eta ekimenak sustatuko ditu eta beharrezko hitzarmenak eta protokoloak izenpetuko ditu hezkuntza-esparruko erakunde pribatu eta publikoekin, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko goi-mailako kirolari, teknikari eta epaile guztiek bateragarri egin ditzaten kirola eta jarduera akademikoa.

3.- El Departamento del Gobierno competente en materia de deporte promoverá las acciones e iniciativas, así como la suscripción de los convenios y protocolos, tanto con entidades públicas como privadas, del ámbito educativo que fuera preciso para lograr que todos los deportistas, técnicos, técnicas, jueces y juezas de alto nivel del País Vasco, en general, puedan compatibilizar su actividad deportiva con la actividad académica.

15. artikulua.- Unibertsitate-ikasketak egiteko onurak.

Artículo 15.- Beneficios en relación con los estudios universitarios.

1.- Euskal Herriko Unibertsitateak irakaskuntza-maila bakoitzean eskaintzen dituen plazen ehuneko hiru eta, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Lizentziaturan edo Goi Mailako Tituluan, plazen ehuneko bost gordeko ditu Euskal Autonomia Erkidego goi-mailako kirolarientzat, betiere, gainerako baldintza akademiko orokorrak betetzen badituzte.

1.- La Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea reservará para los deportistas de alto nivel del País Vasco que cumplan el resto de requisitos académicos generales, al menos un tres por ciento de las plazas disponibles en cada uno de los cursos o niveles docentes que oferten y adicionalmente, al menos un cinco por ciento de las plazas correspondientes a los cursos ofertados en la Licenciatura o en el Título de Grado en Ciencias de la Actividad Física y del Deporte.

2.- Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Lizentziaturako ikasketetan plaza lortzeko ezarritako proba eta kirol-betekizunei dagokienez, goi-mailako kirolariek ez dute euren kirol-modalitateko proba espezifikoa egin beharrik izango, eta euren espezialitatearekin lotutako kirol-baldintzak betetzetik salbuetsita egongo dira.

2.- Las y los deportistas de alto nivel estarán exentos y exentas de la realización de la prueba de carácter específico de su modalidad deportiva correspondiente y de los requisitos deportivos, relacionados con su especialidad, que se puedan establecer para el acceso a los estudios de la Licenciatura en Ciencias de la Actividad Física y del Deporte.

3.- Kirol-jarduera eta jarduera akademikoa bateragarri egiten laguntze aldera, unibertsitate-ikasketak egiten dituzten goi-mailako kirolari, teknikari eta epaileek honako onura hauek baliatu ahal izango dituzte:

3.- Las y los deportistas, técnicos, técnicas, jueces y juezas de alto nivel que cursen estudios universitarios, podrán acogerse a las siguientes medidas encaminadas a favorecer la compatibilidad de su actividad deportiva con la actividad académica:

a) Ordutegi, txanda edo talde egokiena aukeratzea, hain zuzen, klasera joatea eta kirola egitea bateragarri egiteko.

a) Elección del horario, turno o grupo más idóneo para compatibilizar la asistencia a clase con su actividad deportiva.

b) Asistentzia-falten justifikazioa, nahitaezko irakastorduen ehuneko 25era arte, lehiaketa ofizialetan parte hartzeagatik, baldin eta dagokion kirol-federazioak egindako egiaztagiri bidez justifikatutako lehiaketak badira.

b) Justificación de faltas de asistencia hasta un 25 por ciento de las sesiones lectivas, de carácter obligatorio, por participación en competiciones oficiales justificadas mediante certificación de la federación deportiva correspondiente.

c) Malgutasuna, azterketak egiteko egutegiari dagokionez, baldin eta azterketak lehiaketa ofizialekin bat badatoz eta lehiaketak dagokion kirol-federazioak egindako egiaztagiri bidez justifikatuta badaude.

c) Flexibilidad del calendario de exámenes cuando coincida con competiciones oficiales justificadas mediante certificación de la federación deportiva correspondiente.

4.- Unibertsitateek goi-mailako kirolari, teknikari eta epaileei arreta eta laguntza emateko programak garatu beharko dituzte, halakoei unibertsitate-ikasketak egiten laguntzeko, ikasketak entrenamenduekin eta goi-mailako kirol-jarduerekin bateragarri egiteko eta ikasle horiek gizartean, unibertsitatean eta lan-arloan erabat integratzeko.

4.- Las Universidades deberán desarrollar programas de atención y ayuda a los deportistas, técnicos, técnicas, jueces y juezas de alto nivel para facilitar la realización de sus estudios universitarios compatibilizándolos con el entrenamiento y la práctica deportiva de alto nivel y conseguir su plena integración social, académica y profesional.

5.- Aukera libreko kredituekiko baliokidetasunez, unibertsitateek ikasturte bakoitzeko 6 kreditu eskaini diezaiekete hala eskatzen duten goi-mailako kirolari, teknikari eta epaileei.

5.- Las Universidades podrán otorgar por equivalencia a créditos de libre elección, 6 créditos por curso, a los deportistas, técnicos, técnicas, jueces y juezas de alto nivel que así lo soliciten.

16. artikulua.- Unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiteko onurak.

Artículo 16.- Beneficios en relación con estudios no universitarios.

1.- Kirol-jarduera eta jarduera akademikoa bateragarri egiten laguntze aldera, unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiten dituzten goi-mailako kirolari, teknikari eta epaileek honako onura hauek baliatu ahal izango dituzte:

1.- Las y los deportistas, técnicos o técnicas y jueces o juezas de alto nivel que cursen estudios no universitarios, podrán acogerse a las siguientes medidas encaminadas a favorecer la compatibilidad de su actividad deportiva con la actividad académica:

a) Ordutegi, txanda edo talde egokiena aukeratzea, hain zuzen, klasera joatea eta kirola egitea bateragarri egiteko.

a) Elección del turno, horario o grupo más idóneo para compatibilizar la asistencia a clase con su actividad deportiva.

b) Asistentzia-falten justifikazioa, nahitaezko irakastorduen ehuneko 25era arte, lehiaketa ofizialetan parte hartzeagatik, baldin eta dagokion kirol-federazioak egindako egiaztagiri bidez justifikatutako lehiaketak badira.

b) Justificación de faltas de asistencia hasta un 25 por ciento de las sesiones lectivas, de carácter obligatorio, por participación en competiciones oficiales justificadas mediante certificación de la federación deportiva correspondiente.

c) Malgutasuna, azterketak egiteko egutegiari dagokionez, baldin eta azterketak lehiaketa ofizialekin bat badatoz eta lehiaketak dagokion kirol-federazioak egindako egiaztagiri bidez justifikatuta badaude.

c) Flexibilidad del calendario de exámenes cuando coincida con competiciones oficiales justificadas mediante certificación de la federación deportiva correspondiente.

2.- Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeek goi-mailako kirolari diren adingabeko ikasleentzat irakasle bat jarriko dute, tutore akademikoaren eginkizuna izango duena eta ikasle horien ikasketetan laguntza- eta segimendu-lana beteko duena; halaber, kirolarien guraso eta tutoreekin harremanetan egongo da etengabe. Dekretu honen 14. artikuluko 2. paragrafoan aipatzen den pertsona bera izan daiteke tutore akademiko hori.

2.- En especial, los Centros educativos no universitarios deberán poner a disposición de sus alumnos y alumnas menores de edad, en quienes concurra la condición de deportistas de alto nivel, un profesor o profesora que cumpla funciones de tutor académico o tutora académica y que realizará tareas de apoyo y seguimiento en los estudios de aquellos y aquellas y mantendrá un contacto permanente con los padres o tutores de la o el deportista. Esta tutoría académica podrá recaer en la misma persona prevista en el párrafo 2.º del artículo 14 del presente Decreto.

3.- Goi-mailako kirolariek, halaber, eskubidea izango dute goi-mailako eta errendimendu handiko kirolarientzat beste araudi batzuetan ezarritako onurak eskuratzeko.

3.- Igualmente los deportistas de alto nivel tendrán derecho a los beneficios que en materia educativa se contemplen en otras normas para los deportistas de alto nivel y alto rendimiento.

17. artikulua.- Kirol-arloko titulazioen ikasketak egiteko onurak.

Artículo 17.- Beneficios en relación con estudios de titulaciones deportivas.

1.- Kirol-teknikariaren titulua eskuratzeko ikasketak -urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuak araututakoak- edo horiek ordezkatzen dituzten titulazioak egin nahi dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko goi-mailako kirolarientzat plazen ehuneko bost gordeko ditu ikasturte bakoitzean, Eusko Jaurlaritzan hezkuntza-arloko eskumena duen sailak, betiere, kirolari horiek gainerako baldintza akademiko orokorrak betetzen badituzte (1363/2007 Errege Dekretua, erregimen bereziko kirol-irakaskuntzen ordenamendu orokorra ezartzen duena).

1.- El Departamento del Gobierno Vasco competente en materia de Educación, reservará para los deportistas de alto nivel del País Vasco que cumplan el resto de requisitos académicos generales, al menos un cinco por ciento de las plazas de cada curso en el que se impartan los estudios para la obtención del título de técnica o técnico deportivo, regulados en el Real Decreto 1363/2007, de 24 de octubre, por el que se establece la ordenación general de las enseñanzas deportivas de régimen especial o titulaciones que lo sustituyan.

2.- Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen diren erregimen orokorreko nahiz erregimen bereziko kirol-irakaskuntzen edozein mailatan plaza lortzeko probarik eta kirol-baldintzarik eskatzen bada, goi-mailako kirolariek ez dute euren kirol-modalitateko proba espezifikoa egin beharrik izango, eta euren espezialitatearekin lotutako kirol-baldintzak betetzetik salbuetsita egongo dira.

2.- Las y los deportistas de alto nivel estarán exentas y exentos de la realización de la prueba de carácter específico de su modalidad deportiva correspondiente y de los requisitos deportivos, relacionados con su especialidad, que se puedan establecer para el acceso a cualquiera de los grados de las enseñanzas deportivas tanto de régimen general, como las de régimen especial que se desarrollen en la Comunidad Autónoma de Euskadi.

3.- Kirol-jarduera eta jarduera akademikoa bateragarri egiten laguntze aldera, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuan ezarritako kirol-teknikariaren titulua eskuratzeko ikasketak egiten dituzten goi-mailako kirolari, teknikari eta epaileek honako onura hauek baliatu ahal izango dituzte:

3.- Las y los deportistas, técnicos, técnicas, jueces y juezas de alto nivel que cursen estudios para la obtención del título de técnica o técnico deportivo, previstos en Real Decreto 1363/2007, de 24 de octubre, podrán acogerse a las siguientes medidas encaminadas a favorecer la compatibilidad de su actividad deportiva con la actividad académica:

a) Ordutegi, txanda edo talde egokiena aukeratzea, hain zuzen, klasera joatea eta kirola egitea bateragarri egiteko.

a) Elección del turno, horario o grupo más idóneo para compatibilizar la asistencia a clase con su actividad deportiva.

b) Asistentzia-falten justifikazioa, nahitaezko irakastorduen ehuneko 25era arte, lehiaketa ofizialetan parte hartzeagatik, baldin eta dagokion kirol-federazioak egindako egiaztagiri bidez justifikatutako lehiaketak badira.

b) Justificación de faltas de asistencia hasta un 25 por ciento de las sesiones lectivas, de carácter obligatorio, por participación en competiciones oficiales justificadas mediante certificación de la federación correspondiente.

c) Malgutasuna, azterketak egiteko egutegiari dagokionez, baldin eta azterketak lehiaketa ofizialekin bat badatoz eta lehiaketak kasuan kasuko federazioak egindako egiaztagiri bidez justifikatuta badaude.

c) Flexibilidad del calendario de exámenes cuando coincida con competiciones oficiales justificadas mediante certificación de la federación correspondiente.

4.- Goi-mailako kirolariek, halaber, eskubidea izango dute goi-mailako eta errendimendu handiko kirolarientzat beste araudi batzuetan ezarritako onurak eskuratzeko.

4.- Igualmente los deportistas de alto nivel tendrán derecho a los beneficios que en materia educativa se contemplen en otras normas para los deportistas de alto nivel y alto rendimiento.

18. artikulua.- Administrazio publikoetako lanpostuak eskuratzeko eta betetzeko balorazioa.

Artículo 18.- Valoración en el acceso y en la provisión de puestos de trabajo en las Administraciones públicas.

1.- Administrazio publiko guztiek goi-mailako kirolari-kalifikazioa aintzat hartuko dute, kasuan kasuko kirol-jarduerarekin lotutako plazak esleitzeko hautaketa-probetan nahiz jarduera horrekin lotutako lanpostuak betetzeko lehiaketetan, betiere, merezimendu espezifikoak baloratzea aurreikusita baldin badago.

1.- Todas las Administraciones públicas considerarán la calificación de deportista de alto nivel como mérito evaluable tanto en las pruebas de selección de plazas relacionadas con la actividad deportiva correspondiente, como en los concursos para la provisión de puestos de trabajo relacionados con aquella actividad, siempre que esté prevista la valoración de méritos específicos.

2.- Zehazki, maisu-maistren kidegoetarako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoetarako lehiaketa-oposizioetan, gorputz-hezkuntzaren espezialitatean, hartuko da aintzat goi-mailako kirolari izatea.

2.- En particular, la condición de deportista de alto nivel se tendrá en consideración como mérito evaluable en la fase de concurso-oposición para los Cuerpos de Maestros y Maestras y de Profesores y Profesoras de Enseñanza Secundaria, en la especialidad de Educación Física.

19. artikulua.- Kirol-teknifikazioaren inguruko programak.

Artículo 19.- Programas de tecnificación deportiva.

Euskal Autonomia Erkidegoko goi-mailako kirolari, teknikari eta epaileek lehentasunezko eskubidea izango dute zenbait programa eta planetan parte hartzeko, zehazki, dekretu honetako III. kapituluan zehazten diren goi-mailako kirol-zentroek, administrazio publikoek nahiz euskal kirol-federazioek kirol-teknifikazioren eta prestakuntzaren inguruan lantzen dituzten programetan eta plan berezietan.

Las y los deportistas, técnicos o técnicas y jueces o juezas de alto nivel del País Vasco, tendrán derecho a participar con carácter preferente en los programas de tecnificación deportiva y planes especiales de preparación que elaboren los Centros deportivos de alto nivel que se prevén en el Capítulo III del presente Decreto, las Administraciones públicas y las Federaciones Deportivas Vascas.

20. artikulua.- Teknika Hobekuntzarako Zentroaren zerbitzuak.

Artículo 20.- Servicios del Centro de Perfeccionamiento Técnico.

Eusko Jaurlaritzaren Teknika Hobekuntzarako Zentroak eskaintzen dituen aholkularitza eta kontrol biomedikoko eta teknikoko zerbitzuak erabili ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko goi-mailako kirolari, teknikari eta epaileek, betiere, prozedura eta zentroak berak horretarako ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Las y los deportistas, técnicos o técnicas y jueces o juezas de alto nivel del País Vasco tendrán derecho de acceso y utilización de los servicios de asesoramiento y control biomédicos y técnicos que presta el Centro de Perfeccionamiento Técnico del Gobierno Vasco, previo cumplimiento del procedimiento y en las condiciones establecidas por el propio Centro para dicho fin.

21. artikulua.- Goi-mailako kirola laguntzeko bestelako neurriak.

Artículo 21.- Otras medidas de apoyo al deporte de alto nivel.

1.- Aurreko artikuluetan adierazitakoez gain, goi-mailako kirolari, teknikari eta epaileek beste abantaila hauek izango dituzte:

1.- Las y los deportistas, técnicos o técnicas y jueces o juezas de alto nivel del País Vasco gozarán, además de los beneficios señalados en los artículos anteriores, de las siguientes medidas de apoyo:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-instalazio publikoak erabiltzeko lehentasuna, baldin eta erabilgarri badaude eta, betiere, araudi aplikagarriarekin bat etorriz.

a) Uso preferente de las instalaciones deportivas públicas de la Comunidad Autónoma, siempre que exista disponibilidad y de conformidad con la normativa aplicable.

b) Goi-mailako kirolari, teknikari eta epaileen baldintzak hobetze aldera, erakunde pribatu eta publikoekin izenpetutako hitzarmen eta akordioen ondorioz, aurrerago ezarri daitezkeen beste abantaila batzuk.

b) Aquellas otras que en el futuro pudieran ser establecidas como consecuencia de la suscripción de convenios o acuerdos con otras entidades públicas o privadas, para la mejora de las condiciones de los deportistas, técnicos, técnicas, jueces y juezas de alto nivel.

22. artikulua.- Onurak betetzeko lankidetza-hitzarmenak.

Artículo 22.- Convenios de colaboración para el cumplimiento de los beneficios.

Kirol-arloko eskumena duen sailburuak erakunde pribatu eta publikoekin hitzarmenak eta akordioak izenpetzea sustatuko du baldin eta beharrezko edo komenigarriak baldin badira, Euskal Autonomia Erkidegoko goi-mailako kirolari, teknikari eta epaileei kapitulu honetan onartu zaizkien onurak hobeto betetzeko.

La Consejera o el Consejero competente en materia de deporte deberá promover la suscripción de los Convenios y Acuerdos, tanto con entidades públicas como privadas, que fueran necesarios o convenientes para el mejor cumplimiento de todos los beneficios reconocidos a los deportistas, técnicos, técnicas, jueces y juezas de alto nivel del País Vasco, que se han señalado en el presente capítulo.

4. ATALA

SECCIÓN 4.ª

GOI-MAILAKO KIROLARI, TEKNIKARI EDO EPAILEEN BETEBEHARRAK

OBLIGACIONES DE LOS DEPORTISTAS, TÉCNICOS, TÉCNICAS, JUECES Y JUEZAS DE ALTO NIVEL

23. artikulua.- Goi-mailako kirolari, teknikari edo epaileen betebeharrak.

Artículo 23.- Obligaciones de los deportistas, técnicos, técnicas, jueces y juezas de alto nivel.

1. artikulua.- Euskal Autonomia Erkidegoko goi-mailako kirolari, teknikari edo epaileek betebehar hauek izango dituzte:

1.- Las y los deportistas, técnicos o técnicas y jueces o juezas de alto nivel del País Vasco, tendrán las siguientes obligaciones:

a) Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatzea lehiaketa ofizialetan, eta euskal selekzioen deialdietara joatea, halakoetara deitua izanez gero.

a) Representar al deporte del País Vasco en las competiciones oficiales, asistiendo a las convocatorias de las selecciones vascas correspondientes, siempre que fueren convocados y convocadas a tal efecto.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko ikur bereizgarriak -kasuan kasuko euskal federazioak kirolarientzat ezarritakoak- eramatea, halakoak erabiltzea baimenduta dagoen lehiaketetan.

b) Llevar los símbolos distintivos del País Vasco que la correspondiente Federación Vasca determine para sus deportistas, en aquellas competiciones en que se autorice la utilización de dichos distintivos.

c) Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan aritzea oinarrizko kirola eta, oro har, kirol-jarduera sustatzeko proiektu eta kanpainetan, hala egiteko eskatzen zaien guztietan.

c) Colaborar con el Gobierno Vasco, siempre que se les requiera, en los proyectos y campañas de difusión del deporte base y de la práctica deportiva en general.

d) Arloko organoek eskatutako dopin-kontrolak egitea, lehiaketa barruan zein kanpoan.

d) Someterse a los controles de dopaje, dentro y fuera de la competición por los órganos correspondientes en la materia.

2.- Betebehar horiek justifikaziorik gabe ez betetzeak berekin ekar dezake goi-mailako kirolari, teknikari edo epailearen izaera galtzea; horretarako, aurretik, dekretu honetako 11.2 artikuluan ezarritako administrazio-espedientea tramitatu beharko da.

2.- El incumplimiento no justificado de cualquiera de estas obligaciones puede comportar la pérdida de la condición de deportista, técnico o técnica y juez o jueza de alto nivel, previa la tramitación del expediente administrativo previsto en el artículo 11.2 del presente Decreto.

5. ATALA

SECCIÓN 5.ª

DEKLARAZIOA EGITEKO PROZEDURA

PROCEDIMIENTO PARA LA DECLARACIÓN

24. artikulua.- Interesdunak eskatuta.

Artículo 24.- Solicitud a instancia de la persona interesada.

1.- Kirolari, teknikari edo epaileek goi-mailako deklarazioa eskuratu nahi badute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean kirol-arloko eskumena duen zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak; horretarako, dekretu honetako II., III. eta IV. eranskinetan jasotzen diren eskabide-ereduak bete beharko dituzte, hurrenez hurren. Eskabide bakoitzarekin batera, eranskinetan zehazten den jatorrizko agiriak aurkeztu behar dituzte; kirol-emaitzak eta sailkapenak egiaztatzeko, berriz, kirol-modalitate bakoitzari dagokion federazioak egindako jatorrizko ziurtagiria erantsiko da.

1.- Las personas interesadas en ser declaradas deportistas, técnicos o técnicas y jueces o juezas de alto nivel deberán remitir sus solicitudes a la Dirección competente en materia de deporte, de la Administración General del País Vasco, cumplimentando los modelos de solicitud que se acompañan como anexo II, anexo III y anexo IV, respectivamente, al presente Decreto. Se acompañará a cada solicitud, la documentación original que se señala en los anexos y se acreditarán sus resultados y clasificaciones deportivas mediante certificación original de la federación correspondiente a su modalidad deportiva.

2.- Urte osoan zehar aurkeztu daitezke aurreko paragrafoan aipatutako eskabideak.

2.- Las solicitudes mencionadas en el párrafo anterior podrán ser presentadas en cualquier momento del año.

25. artikulua.- Federazioak proposatuta.

Artículo 25.- Solicitud a propuesta de la Federación.

1.- Halaber, Euskal kirol-federazioek, interesdunek aurretik baimena emanda, kasuan kasuko kirol-modalitateetan goi-mailako kirolari, teknikari edo epailearen izaera merezi duten lagunen zerrenda bat proposatu dezakete urtero, Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen zuzendaritzan. Zerrendarekin batera, eskaera horren oinarri diren arrazoiak eta kirol-emaitzak jasotzen dituen txostena aurkeztuko da.

1.- Asimismo, las Federaciones deportivas vascas, previo consentimiento de las personas interesadas, podrán proponer anualmente a la Dirección competente en materia de deporte del Gobierno Vasco, una relación de los deportistas, técnicos, técnicas, jueces y juezas que, en el ámbito de sus respectivas modalidades deportivas, merezcan tal consideración. La relación deberá ir acompañada de un informe sobre las razones y resultados deportivos en que se fundamenten dichas peticiones.

2.- Euskal federazioek denboraldian behin eta edozein momentutan bidali dezakete aurreko paragrafoan aipatutako zerrenda.

2.- Las Federaciones deportivas vascas podrán remitir su relación de personas a que se refiere el párrafo anterior, una vez por temporada, en cualquier momento del año.

3.- Euskal kirol-federazioek goi-mailako deklarazioa eskuratzeko eskatzen diren baldintza eta izapideen berri jakinaraziko diete aldiro euren kirolari, teknikari eta epaileei, eta, gainera, halakoen eskabideak izapidetzen lagundu behar dute, hala egiteko eskatzen badiete.

3.- Las Federaciones deportivas vascas informarán en todo momento a sus deportistas, técnicos, técnicas, jueces y juezas sobre los requisitos y trámites exigidos para su declaración de alto nivel y tienen el deber de colaborar en la tramitación de las solicitudes formuladas por estas y estos, siempre que se les requiera para ello.

26. artikulua.- Izapidetzea eta ebaztea.

Artículo 26.- Tramitación y resolución.

1.- Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordeak (hurrengo artikuluan aipatzen denak) baloratuko ditu eskabide guztiak. Gutxienez, urtean bitan bilduko da batzorde hori, eta eskatzaileak goi-mailako kirolari, teknikari edo epaile deklaratzea onartzen duen ala ez ebatziko du; horretarako, dekretu honetan eta I. eranskinean ezarritako baldintzak zenbateraino betetzen dituzten eta egiaztatutako merezimenduak zein diren aztertuko du.

1.- Todas las solicitudes serán valoradas por la Comisión de Evaluación del Deporte de Alto Nivel que se prevé en el artículo siguiente. Esta Comisión, se reunirá al menos dos veces al año y a la vista de los méritos acreditados y del grado de cumplimiento de los requisitos establecidos en el presente Decreto y su anexo I, propondrá la declaración de la o el solicitante como deportista, técnico, técnica, juez o jueza de alto nivel, o en su caso, la denegación de la solicitud.

2.- Kirol-arloko eskumena duen sailburuaren agindu bidez, eta Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordeak egindako proposamenari jarraiki, onartuko du Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko goi-mailako kirolari, teknikari eta epaileen behin betiko zerrenda. Zerrendak urtean bitan onartuko dira: bata maiatzean, eta azaroan bestea; interesdunei horren berri jakinaraziko zaie, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emango dira.

2.- El Gobierno Vasco, mediante Orden de su Consejera o Consejero competente en materia de deporte, aprobará, a propuesta de la Comisión de Evaluación del Deporte de Alto Nivel, la relación definitiva de deportistas, técnicos, técnicas, jueces y juezas de alto nivel del País Vasco. Dichas relaciones serán aprobadas dos veces al año, una durante el mes de mayo y otra durante el mes de noviembre, se comunicarán a las personas interesadas y se publicarán en el Boletín Oficial del País Vasco.

3.- Interesdunaren eskabidea ebazten duen edo ofiziozko prozedura amaitzen duen agindua jakinarazten den egunetik sartuko da indarrean kirolari, teknikari edo epaile bat goi-mailakoa dela adierazten duen deklarazioa; nolanahi ere, deklarazio hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, herritar guztiak jakitun egon daitezen.

3.- La declaración de deportista, técnico o técnica y juez o jueza de alto nivel producirá efectos desde la fecha de la notificación de la Orden que resuelva la solicitud del interesado o ponga fin al procedimiento de oficio, sin perjuicio de la publicación en el Boletín Oficial del País Vasco para general conocimiento.

4.- Eskabideak izapidetzeko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako administrazio-prozedurari buruzko arauak aplikatuko dira; ebazteko gehienezko epea 6 hilabetekoa izango da.

4.- Resultarán de aplicación a la tramitación de las solicitudes, las normas sobre procedimiento administrativo previstas en la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común debiendo resolverse en el plazo máximo de 6 meses.

6. ATALA

SECCIÓN 6.ª

GOI-MAILAKO KIROLAREN EBALUAZIO BATZORDEA

COMISIÓN DE EVALUACIÓN DEL DEPORTE DE ALTO NIVEL

27. artikulua.- Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordearen sorrera.

Artículo 27.- Creación de la Comisión de Evaluación del Deporte de Alto Nivel.

Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordea sortzen da, Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen zuzendaritzari atxikitako kide anitzeko organo gisa. Batzordearen osaera eta eginkizunak hurrengo artikuluetan zehazten dira.

Se crea la Comisión de Evaluación del Deporte de Alto Nivel, órgano colegiado adscrito a la Dirección competente en materia de deporte, del Gobierno Vasco, que tendrá la composición y funciones que determinan los artículos siguientes.

28. artikulua.- Osaera.

Artículo 28.- Composición.

1.- Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordeko kideak honako hauek izango dira:

1.- La Comisión de Evaluación del Deporte de Alto Nivel estará compuesta por los siguientes miembros:

a) Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailburuordetzako titularra; batzordeko lehendakaria izango da.

a) La persona titular de la Viceconsejería competente en materia de Deportes, del Gobierno Vasco, que la presidirá.

b) Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen zuzendaritzako titularra.

b) La persona titular de la Dirección competente en materia de Deportes, del Gobierno Vasco.

c) Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen zuzendaritzaren aholkularitza juridikoko arduraduna; idazkari jardungo du eta hitza eta botoa izango ditu.

c) El o la responsable de la Asesoría Jurídica de la Dirección competente en materia de Deporte del Gobierno Vasco, que ejercerá la secretaría, con voz y voto.

d) Euskal kirol-federazioen izenean, Euskadiko Kirol Federazioen Batasunak proposatutako pertsona bat; kirol-arloko eskumena duen saileko titularrak izendatuko du.

d) Una o un vocal propuesto por la Unión de Federaciones Deportivas Vascas en representación de las federaciones deportivas vascas, correspondiendo su designación a la persona titular del Departamento competente en materia de Deportes.

e) Beste bi kide, kirol-arloan ospe handia duten lagunen artean aukeratutakoak eta euskal kirolaren egoera ondo ezagutzen dutenak; kirol-arloko eskumena duen saileko titularrak izendatuko ditu.

e) Dos vocales, personas de reconocido prestigio en el mundo del deporte, que conozcan la realidad deportiva vasca, designados o designadas por la persona titular del Departamento competente en materia de Deportes.

2.- Batzordea osatzerakoan, emakume- eta gizon-kopuru orekatuta egotea sustatuko da, betiere, goi-mailako kirolaren arloan kapazitate, gaitasun eta prestakuntza nahikoa badute.

2.- Para la composición de la Comisión se promoverá una presencia equilibrada de mujeres y hombres con capacitación, competencia y preparación en materia de Deporte de Alto Nivel.

3.- Aurreko ataleko d) eta e) idatz-zatietan aipatutako kideak lau urteko eperako izendatuko dira. Hala ere, epe hori bukatu aurretik utzi beharko dute kargua honako arrazoi hauek direla-eta:

3.- Las y los vocales referidos en las letras d) y e), del apartado anterior se nombrarán por un período de cuatro años. No obstante, causarán baja con anterioridad a la finalización de su mandato, en los siguientes casos:

a) Eurek hala eskatuta.

a) A petición propia.

b) Ordezkatzen duten organo edo erakundeak proposatuta.

b) A propuesta del organismo o entidad que representan.

c) Izendatu zituztenean zeukaten izaera galtzeagatik.

c) Por pérdida de la condición por la que fueron nombrados o nombradas.

4.- Batzordeko kide izateak ez du eskubiderik ematen inolako ordainsaririk eskuratzeko, nahiz eta kideek dietak edo kalte-ordainak eskura ditzaketen, betiere, zerbitzua betetzeagatiko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuarekin eta indarrean dauden gainerako arauekin bat etorriz.

4.- La pertenencia a la Comisión no dará lugar a retribución alguna, sin perjuicio de las dietas e indemnizaciones que, con arreglo a lo establecido en el Decreto 16/1993, de 2 de febrero, de indemnizaciones por razón del servicio y demás normativa vigente, corresponda a sus miembros.

29. artikulua.- Batzordearen eginkizunak eta jarduera-erregimena.

Artículo 29.- Funciones y régimen de funcionamiento.

1.- Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordeak eginkizun hauek izango ditu:

1.- Son funciones de la Comisión de Evaluación del Deporte de Alto Nivel las siguientes:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko goi-mailako kirolari, teknikari eta epaile izateko eskatzaileek aurkeztutako eskabideak eta dokumentazioa ebaluatzea.

a) Evaluar las solicitudes y documentación presentadas para la declaración de deportistas, técnicos o técnicas y jueces o juezas de alto nivel del País Vasco.

b) Zenbait kirolari, teknikari eta epaile proposatzea kirol-arloko eskumena duen saileko titularrari, goi-mailakoen zerrendan sartu ditzan.

b) Proponer a la persona titular del Departamento en materia de deportes la inclusión de deportistas, técnicos o técnicas y jueces o juezas, en la relación del deporte de alto nivel.

c) Dekretu honetako eranskinak aldatzeko proposatzea kirol-arloko eskumena duen saileko titularrari.

c) Proponer a la persona titular del Departamento en materia de deportes la modificación de los anexos del presente Decreto.

d) Kirol-arloko eskumena duen saileko titularrak agintzen dion beste edozein eginkizun, betiere goi-mailako kirolarekin lotuta badago.

d) Cualesquiera otras que puedan serle encomendadas por la persona titular del Departamento en materia de deportes en relación con el deporte de alto nivel.

2.- Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordea urtean bi aldiz bilduko da, gutxienez: bata lehenengo hiruhilekoan, eta bigarrenean bestea. Bilera horietan, aurreko sei hilabeteetan jasotako eskabideak ebaluatuko ditu. Nolanahi ere, egoki eta beharrezko irizten dion guztietan bildu ahal izango da.

2.- La Comisión de Evaluación del deporte de alto nivel se reunirá al menos dos veces al año, una durante el primer semestre y otra durante el segundo semestre, para evaluar las solicitudes recibidas durante los 6 meses anteriores. Sin perjuicio de lo cual, la Comisión podrá reunirse tantas veces como sea necesario y oportuno.

3.- Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordeak genero-ikuspegia hartuko du kontuan bere jarduera guztietan, eta bereziki, kirol-irizpide teknikoak landu eta proposatzerakoan. Horrela, gizon eta emakumeen aukera-berdintasuna bermatuko da, dekretu honetan aipatutako onura eta eskubideak eskuratzeko garaian. Horretarako, kirol-arloko eskumena duen sailean berdintasun-politikak sustatu eta koordinatzen dituen administrazio-ataleko aholkulari adituen laguntza jasoko du Ebaluazio Batzordeak.

3.- La Comisión de Evaluación del deporte de alto nivel, integrará la perspectiva de género en todas sus actuaciones y en particular, en la formulación y proposición de los criterios técnico-deportivos, de forma que se asegure la igualdad de oportunidades entre hombres y mujeres en el acceso a los beneficios y derechos contemplados en el presente Decreto. A tal fin, la Comisión de Evaluación contará con el asesoramiento experto de la unidad administrativa encargada del impulso y coordinación de políticas de igualdad en el Departamento competente en materia de deporte.

4.- Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordeak kide anitzeko organo moduan jardungo du, printzipio demokratikoei jarraiki, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean kide anitzeko organoetarako ezarritakoaren mende egongo da.

4.- La Comisión de Evaluación del deporte de alto nivel actuará de forma colegiada, siguiendo los principios democráticos y se regirá por lo establecido para los órganos colegiados en la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

III. KAPITULUA

CAPÍTULO III

GOI-MAILAKO KIROL-ZENTROAK

CENTROS DEPORTIVOS DE ALTO NIVEL

20. artikulua.- Fadurako Teknika Hobekuntzarako Zentroa.

Artículo 30.- Centro de Perfeccionamiento Técnico de Fadura.

1.- Fadurako Teknika Hobekuntzarako Zentroa Eusko Jaurlaritzaren administrazio-zerbitzu bat da eta kirol-arloko eskumena duen sailari atxikita dago. Zentroaren egitekoak honako hauek dira: EAEko federazioetako kirol-jardunari eta, bereziki, goi-mailako kirolari, eta dekretu honen arabera goi-mailako aitorpena jaso duten kirolari, teknikari eta epaileei aholkularitzak ematea eta ebaluazio eta kontrolak egitea, modu integralean.

1.- El Centro de Perfeccionamiento Técnico de Fadura es un servicio administrativo del Gobierno Vasco, adscrito al Departamento competente en materia de deportes, al que se atribuye el asesoramiento, evaluación y control integral de todo el deporte vasco federado y, en particular, el deporte de alto nivel, así como de las o los deportistas, técnicos o técnicas, jueces o juezas de alto nivel reconocidos conforme al presente Decreto.

2.- Fadurako Teknika Hobekuntzarako Zentroak prestakuntza- eta teknifikazio-programak garatuko ditu kirol-federazioekin batera, eta gainera, honako eginkizun hauek izango ditu goi-mailako kirolaren arloan:

2.- El Centro de Perfeccionamiento Técnico de Fadura, además del desarrollo de programas de formación y tecnificación con las federaciones deportivas, asumirá las siguientes funciones en el área del deporte de alto nivel:

a) Goi-mailako kirolari, teknikari edo epaileei aholkularitza eman, ebaluazioa egin eta kirol-segimendu tekniko eta biomedikoa egitea.

a) Asesoramiento, evaluación y seguimiento técnico-deportivo y biomédico a deportistas técnicos o técnicas, jueces o juezas de alto nivel.

b) Hurrengo artikuluan zehazten diren goi-mailako kirol-zentroak koordinatzea, halakoetan garatzekoak diren teknifikazio-programak gainbegiratuz eta aholkularitza emanez.

b) Coordinación de los Centros Deportivos de Alto Nivel previstos en el artículo siguiente, mediante el asesoramiento y supervisión de los programas de tecnificación a desarrollar en dichos Centros.

c) Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatearekin eta Kirolaren Euskal Eskolarekin etengabeko lankidetzan aritzea, kirolari aplikatutako zientzien gaineko prestakuntza, dokumentazio eta ikerketaren arloan.

c) Colaboración permanente con la Facultad de Ciencias de la Actividad Física y del Deporte y la Escuela Vasca del Deporte, en materia de formación, documentación e investigación en las ciencias aplicadas al deporte.

d) Goi-mailako kirolariak modu intentsiboan prestatzea, kontzentrazioak antolatuz.

d) Preparación intensiva de deportistas de alto nivel mediante la realización de concentraciones.

e) Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailak goi-mailako kirolaren arloan agintzen dion beste edozein eginkizun tekniko.

e) Cualesquiera otras funciones técnicas que, en el ámbito del deporte de alto nivel, le sean encomendadas por el Departamento del Gobierno Vasco competente en materia de deporte.

31. artikulua.- Goi Mailako Kirol Zentroak.

Artículo 31.- Centros Deportivos de Alto Nivel.

1.- Era berean, goi-mailako kirolariak prestatzeko, Eusko Jaurlaritzak goi-mailako beste kirol-zentro batzuk sortu eta abian jartzea sustatuko du, zuzenean edo entitate publiko eta pribatuekin hitzarmenak izenpetuz.

1.- Asimismo, para la preparación de deportistas de alto nivel, el Gobierno Vasco, directamente o a través de convenios con cualesquiera entes públicos y privados, impulsará la creación y el funcionamiento de otros Centros Deportivos de Alto Nivel.

2.- Ezaugarri teknikoak kontuan hartuta, goi-mailako kirol-zentroak bi eratakoak izan daitezke:

2.- Los Centros Deportivos de Alto Nivel podrán ser de dos tipos, en atención a sus características técnicas:

a) Goi Mailako Zentroak (GMZ): diziplina anitzeko kirol-instalazioak dira, titulartasun publiko edo pribatukoak; haien helburua kirol-errendimendua hobetzea da, kantitate eta kalitateko entrenamenduak egiteko baldintzarik onenak eskainiz goi-mailako kirolariei.

a) Centros de Alto Nivel (CAN), son aquellas instalaciones deportivas multidisciplinares de titularidad pública o privada, cuya finalidad es la mejora del rendimiento deportivo proporcionando a las y los deportistas de alto nivel las mejores condiciones de entrenamiento en cantidad y calidad.

b) Kirol Teknifikazio Zentroak (KTZ): titulartasun publiko edo pribatuko kirol-instalazioak dira, eta kirol-modalitate jakin batzuetarako entrenamendu-zentro izatea dute helburu; bertan, adin-taldeak eratuko dira kirol-emaitzen arabera, kasuan kasuko kirol-modalitatean prestakuntza intentsiboa lantzeko; helburu nagusia, kirolariak lehiaketa-maila gorenetara errazago ailegatu daitezen lortzea da.

b) Centros de Tecnificación Deportiva (CTD), son aquellas instalaciones deportivas de titularidad pública o privada cuyo objetivo es ser centro de entrenamiento para modalidades deportivas concretas, mediante el establecimiento de grupos de edad seleccionados por sus resultados deportivos, para realizar una preparación intensiva en esa modalidad deportiva y cuyo objetivo principal es facilitar el acceso de las y los deportistas a los niveles de competición más elevados.

3.- Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailburuaren agindu bidez sailkatuko dira goi-mailako kirol-zentroak, betiere, dekretu honetan zehaztutako irizpideen arabera.

3.- La clasificación de los Centros Deportivos de Alto Nivel se realizará mediante Orden de la Consejera o Consejero competente en materia de Deportes del Gobierno Vasco, de acuerdo con los criterios que se señalan en el presente Decreto.

32. artikulua.- Goi Mailako Kirol Zentroek bete beharreko baldintzak.

Artículo 32.- Requisitos de los Centros Deportivos de Alto Nivel.

1.- Goi Mailako Zentroek (GMZ), hala sailkatuta egoteko, honako baldintza hauek bete behar dituzte:

1.- Para que puedan ser clasificados como tales, los Centros de Alto Nivel (CAN), deberán reunir los siguientes requisitos:

a) Euskal Autonomia Erkidegoarentzat interes orokorrekoak diren kirol-instalazioak izatea.

a) Contar con instalaciones deportivas de interés general para la Comunidad Autónoma de Euskadi.

b) Diziplina anitzeko kirol-instalazioak izatea, honako hauek barne hartzen dituztenak: lehen mailako kirol-ekipamenduak, baliabide materialak, pedagogikoak eta giza baliabideak.

b) Contar con instalaciones deportivas de carácter multidisciplinar, con equipamientos deportivos de primer nivel, medios materiales, pedagógicos y humanos.

c) Kirolarientzako egoitzak izatea, zaratarik gabeko inguruetan eta kirol-eremu eta ikastetxeetatik hurbil; bertan, gela zabalak eta argi naturala izango dituzte; halaber, ikasteko eta elkartzeko gelak egongo dira.

c) Contar con residencia para deportistas con habitaciones amplias, con luz natural, localizadas en áreas silenciosas, situadas cerca de los espacios deportivos y los centros académicos. Asimismo, contarán con aulas de estudio y convivencia.

d) Kirol-talde tekniko kualifikatu bat izatea; bertan, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako lizentziatura, edo titulazio akademiko baliokidea, duen pertsona bat arituko da, gutxienez; zentroak eskaintzen dituen kirol-modalitateetan aditua izan beharko du pertsona horrek.

d) Contar con un equipo técnico deportivo cualificado, que incluirá en todo caso a una persona Licenciada en Ciencias de la Actividad Física y del Deporte o titulación académica equivalente, especialista en cada una de las modalidades deportivas ofertadas por el centro.

e) Kirol-zerbitzu mediko bat izatea; zerbitzu horren egitekoa lesio eta gaixotasunak prebenitu eta sendatzea izango da, bai eta ahaleginak egitera berregokitzen laguntzea ere.

e) Disponer de un servicio médico-deportivo, dirigido a la prevención y curación de lesiones y enfermedades y readaptación al esfuerzo.

f) Zientzia eta ikerketako departamentu bat izatea, entrenatzaileei eta kirolariei euren helburuak lortzen laguntzeko.

f) Disponer de un departamento científico y de investigación que ayude tanto a los entrenadores y entrenadoras como a las y los deportistas a conseguir sus objetivos.

g) Nortasun juridiko publiko edo pribatua duen entitate batek kudeatutakoak izatea; entitateak beharrezko administrazio-zerbitzuak jarriko ditu zentroaren esku, lehenago aipatutako zerbitzuak behar bezala kudeatzeko.

g) Estar gestionados por una entidad con personalidad jurídica pública o privada que ponga a disposición del Centro los necesarios servicios administrativos para la gestión adecuada de todos los servicios mencionados.

2.- Kirol Teknifikazio Zentroek (KTZ), hala sailkatuta egoteko, honako baldintza hauek bete behar dituzte:

2.- Para que puedan ser clasificados como tales, los Centros de Tecnificación Deportiva (CTD) deberán cumplir los siguientes requisitos:

a) Euskal Autonomia Erkidegoarentzat interes orokorrekoak diren kirol-instalazioak izatea.

a) Contar con instalaciones deportivas de interés general para la Comunidad Autónoma de Euskadi.

b) Kirol-instalazio espezifiko eta egokiak izatea, kasuan kasuko kirola egiteko.

b) Estar dotados de instalaciones deportivas específicas e idóneas, en función del deporte de que se trate.

c) Kirolarientzako egoitza izatea ez da ezinbesteko baldintza. Nolanahi ere, halakorik izan ezean, egoitza bat bilatu beharko diete kirolariei hurbil dagoen zentro batean.

c) Podrán estar dotados de residencia para deportistas con carácter opcional. Caso de no disponer de estas instalaciones deberán posibilitar la residencia a los y las deportistas en un centro adecuado y cercano.

d) Kirol-talde tekniko kualifikatu bat izatea; taldeko burua Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako lizentziatura, edo titulazio akademiko baliokidea, duen pertsona bat izango da; zentroak lantzen duen kirol-modalitate nagusian aditua izan beharko du pertsona horrek.

d) Contar con un equipo técnico deportivo cualificado, que estará encabezado por una persona licenciada en Actividad Física y Deporte, o titulación académica equivalente especialista en la modalidad deportiva que caracterice al centro.

e) Kirol-zerbitzu mediko bat izatea; zerbitzu horren egitekoa lesio eta gaixotasunak prebenitu eta sendatzea izango da, bai eta ahaleginak egitera berregokitzen laguntzea ere.

e) Disponer de un servicio médico-deportivo, dirigido a la prevención y curación de lesiones y enfermedades y readaptación al esfuerzo.

f) Zentroa behar bezala kudeatzeko beharrezko administrazio-zerbitzuak izatea.

f) Disponer de los servicios administrativos necesarios para la buena gestión del Centro.

33. artikulua.- Sailkapena egiteko prozedura.

Artículo 33.- Procedimiento para la clasificación.

1.- Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailburuaren agindu bidez egingo da goi-mailako kirol-zentroen sailkapena, betiere, jarraian zehazten den sailkapen-prozedura izapidetu ondoren.

1.- La clasificación de los centros deportivos de alto nivel se realizará mediante Orden del Consejero o Consejera competente en materia de Deportes del Gobierno Vasco, previa tramitación del procedimiento de clasificación que se describe a continuación.

2.- Kirol-instalazioaren titularrak eskatuta hasiko da sailkapen-prozedura; eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

2.- El procedimiento de clasificación se iniciará a petición de la o el titular de la instalación deportiva, que deberá acompañar a su solicitud al menos la siguiente documentación:

a) Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen zuzendaritzara zuzendutako idatzia; bertan, kirol-zentroaren entitate titularra zein den azaldu beharko da, eta entitate horrek sailkapen horretan sartzeko interesa duela adierazi.

a) Escrito dirigido a la Dirección competente en materia de deporte del Gobierno Vasco identificando a la entidad titular del centro deportivo y manifestando el interés de dicha entidad en la citada clasificación.

b) Lur-sailen eta instalazioen kokalekuaren planoa, eta horien gaineko titulartasuna egiaztatzen duten agiri ofizialak.

b) Plano de situación de los terrenos e instalaciones y acreditación de la titularidad de los mismos, mediante documento oficial.

c) Zentroaren antolamendu funtzionala eta helburuak jasotzen dituen azalpen-txostena.

c) Informe explicativo de la organización funcional y objetivos del centro.

d) Kirol-erabilerari buruzko plangintza. Aurreikuspenen arabera, zentroaren erabiltzaile diren edo izan daitezkeen goi-mailako kirolarien zerrenda.

d) Plan de utilización deportiva. Previsión nominal de deportistas de alto nivel que son o pueden ser usuarios y usuarias de la misma.

e) Zentroak dituen kirol-instalazioen eta zerbitzuen inguruko xehetasunak, 32. artikuluan adierazitakoaren arabera.

e) Detalle de las instalaciones deportivas y servicios, de los señalados en el artículo 32, de que dispone el Centro.

f) Ustiapen- eta inbertsio-aurrekontua, uneko urtekoari dagokiona.

f) Presupuesto de explotación y de inversiones para el año en curso.

g) Zentroak egoki iritzitako beste edozein argibide.

g) Cualquier otra información que el centro estime oportuno aportar.

3.- Eskabidea jaso ondoren, Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen zuzendaritzak egoki iritzitako agiri eta argibide gehigarriak eta osagarriak aurkezteko eskatu diezaioke zentroari.

3.- Recibida la solicitud, la Dirección competente en materia de deporte del Gobierno podrá requerir al Centro deportivo para que aporte cuanta documentación e información adicional o complementaria estime oportuna.

4.- Goi-mailako kirol-zentroen sailkapen-espedientea, gehienez, 6 hilabeteko epean ebatziko da, eta izapidetze-prozeduran Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoa beteko da.

4.- La resolución del expediente de clasificación de Centros deportivos de Alto Nivel se producirá en el plazo máximo de 6 meses y durante la tramitación del mismo se observará cuanto establece la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

34. artikulua.- Kirol-zentroak goi-mailakoak direla deklaratzea.

Artículo 34.- Declaración de Centro deportivo de alto nivel.

1.- Kirol-zentro bat goi-mailakotzat jotzen duen deklarazioa interesdunari jakinaraziko zaio eta, horrez gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten; deklarazioaren indarraldia urtebetekoa izango da, jakinarazpena egiten den egunetik hasita.

1.- La declaración de Centro Deportivo de Alto Nivel se notificará al interesado, sin perjuicio de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco para general conocimiento y su eficacia se extenderá durante un año a partir de la fecha de la notificación.

2.- Deklarazio hori beste urtebeterako luzatu daiteke urtero, pertsona edo entitate interesdunak hala eskatuta, eta epemugarik gabe. Luzatzeko eskabidea jaso ondoren, Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen zuzendaritzak kirol-auditoria bat egingo du (erregelamendu bidez zehaztuko da auditoria horren edukia eta eragina); behin auditoria gaindituta, deklarazioa indarrean egongo da beste urtebetez.

2.- El reconocimiento de la condición de Centro de Alto Nivel podrá ser prorrogado por períodos de un año, a petición de la persona o entidad interesada y de forma indefinida. Recibida la petición de prórroga, la Dirección competente en materia de deportes, del Gobierno Vasco, realizará una auditoría deportiva cuyo contenido y alcance se determinará reglamentariamente, y superada esta auditoría, la eficacia de la declaración se prolongará un año más.

35. artikulua.- Kirol-programazioa eta finantzazioa.

Artículo 35.- Programación deportiva y financiación.

1.- Goi-mailako kirol-zentroek goi-mailako kirolarien maila hobetzeko teknifikazio-planak eta entrenamendu-plan bereziak prestatuko dituzte,; horretarako, kirol-federazioen laguntza izango dute. Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailak baimendu beharko ditu plan eta programa horiek, eta sail horrek finantzatutakoak izan daitezke, erabat edo zatia batean.

1.- Los Centros deportivos de Alto Nivel elaborarán Programas de tecnificación y Planes especiales de entrenamiento orientados a la mejora de los y las deportistas de alto nivel a cuyos efectos contarán con la colaboración de las federaciones deportivas. Dichos Planes y Programas deberán ser autorizados por el Departamento del Gobierno Vasco competente en materia de Deportes y podrán ser financiados total o parcialmente por dicha Administración pública.

2.- Kirol-zentroak goi-mailakoak direla aitortzeak baldintza hau dakar berekin: halako zentroek etengabeko komunikazio-bideak eta lankidetza-harremanak finkatu behar dituzte, bai Fadurako Teknika Hobekuntzarako Zentroarekin (dekretu honen 30. artikuluan ezarritako moduan), bai Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen zuzendaritzarekin; horren helburua, EAEn, kirol-maila gorenera iristeko prestakuntza-sistema koordinatu bat sortzen laguntzea da.

2.- El reconocimiento de los Centros Deportivos de Alto Nivel obliga a los mismos, al establecimiento de cauces de comunicación y relaciones de colaboración permanente con el Centro de Perfeccionamiento Técnico de Fadura, en los términos señalados en el artículo 30 del presente Decreto, así como con la Dirección competente en materia de deportes del Gobierno Vasco, a los efectos de coadyuvar en la creación de un sistema vasco coordinado de preparación hacia el alto nivel deportivo.

3.- Aurreko paragrafoan aipatutakoez gain, goi-mailako kirol-zentroek bestelako kirol-jarduera osagarriak garatu ditzakete.

3.- Sin perjuicio de las actividades descritas en el párrafo anterior, los Centros deportivos de Alto Nivel podrán en su caso desarrollar otras actividades deportivas complementarias.

IV. KAPITULUA

CAPÍTULO IV

GOI-MAILAKO KIROL-EKITALDI ETA -LEHIAKETAK

EVENTOS Y COMPETICIONES DEPORTIVAS DE ALTO NIVEL

36. artikulua.- Goi-mailako kirol-ekitaldi eta -lehiaketak.

Artículo 36.- Eventos y competiciones deportivos de Alto Nivel.

1.- Goi-mailako kirola sustatzeko eskumenez baliatuta, Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren goi-mailako kirol-ekitaldi eta -lehiaketak babestu eta finantzatuko ditu; alde horretatik, lehentasuna emango die, gehien bat goi-mailako euskal kirolariek parte hartzen dute ekitaldi eta lehiaketei.

1.- Encuadrado dentro de sus competencias para el fomento del deporte de alto nivel, el Gobierno Vasco apoyará y financiará la celebración de eventos y competiciones deportivas de Alto Nivel en el territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco, primando aquellas en las que la participación de deportistas vascos y vascas de alto nivel sea más relevante.

2.- Goi-mailako kirol-ekitalditzat hartzen da kirol-egutegi ofizialetan sartuta dagoen nazioarteko lehiaketa oro, baldin eta nazioarteko kirol-federazio eskudunak edo dagokion nazioarteko liga profesionalak baimenduta, gainbegiratuta eta arbitratuta badago.

2.- Se entiende por evento deportivo de alto nivel, aquella competición internacional incluida en los calendarios deportivos oficiales que esté autorizada, supervisada y arbitrada por la Federación deportiva Internacional competente o la liga profesional internacional que corresponda.

37. artikulua.- Kirol-ekitaldiak antolatzeko finantzazioa eta diru-laguntzak.

Artículo 37.- Financiación y ayudas para la organización de eventos.

Aurreko artikuluan aipatutako goi-mailako kirol-ekitaldi eta -lehiaketak sustatzeko diru-laguntza publikoak emateko oinarriak urtero argitaratuko dira, Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailburuaren agindu bidez.

Mediante Orden del Consejero o Consejera del área competente en materia de Deporte del Gobierno Vasco, se publicarán anualmente las bases para la concesión de ayudas públicas destinadas al fomento de eventos y competiciones deportivas de alto nivel a los que se refiere el artículo anterior.

V. KAPITULUA

CAPÍTULO V

GOI-MAILAKO KIROL-AZPIEGITURAK

INFRAESTRUCTURAS DEPORTIVAS DE ALTO NIVEL

38. artikulua.- Goi-mailako kirola egiteko azpiegitura egokiak.

Artículo 38.- Infraestructuras aptas para el deporte de Alto Nivel.

1.- Eusko Jaurlaritzak laguntza eta finantzazioa emango du, Euskal Autonomia Erkidegoan goi-mailako kirolean jarduteko kirol-azpiegitura egokiak eraiki eta mantentzeko; alde horretatik, lehentasuna emango die, gehien bat goi-mailako euskal kirolariek erabiltzen dituzten azpiegiturei.

1.- El Gobierno Vasco apoyará y financiará la construcción y mantenimiento de infraestructuras deportivas aptas para la práctica del deporte de alto nivel en el territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco, primando aquellas en las que la participación de deportistas vascos y vascas de alto nivel sea más relevante.

2.- Eusko Jaurlaritzak beharrezko hitzarmenak izenpetu ditzake entitate publiko eta pribatuekin, goi-mailako kirol-azpiegiturak sustatu eta hobetzeko neurriak gauzatzeko.

2.- El Gobierno Vasco podrá suscribir los Convenios con entidades públicas y privadas que fueran necesarios para la ejecución de las medidas de fomento y mejora de las infraestructuras deportivas de alto nivel.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

DISPOSICIONES ADICIONALES

Lehenengoa.- Kirolariak goi-mailakoak direla deklaratzea euskal pilotan, aulki finkoko arraunean eta herri-kiroletan.

Primera.- Declaración de deportistas de alto nivel en el ámbito de la Pelota Vasca, el Remo en banco fijo y Herri Kirolak.

Euskal pilotako, aulki finkoko arrauneko eta herri-kiroletako modalitateetako kirolari, teknikari eta epaileek goi-mailakoak direla adierazten duen deklarazioa eskatu ahal izango dute, baldin eta euren modalitateetan kirol-bikaintasunaren maila lortu badute eta behar besteko kirol-emaitzak egiaztatzen badituzte. Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordeak ebaluatuko ditu aurkeztutako merezimenduak eta, goi-mailako kirolariei eskatzen zaizkien kirol-bikaintasunaren irizpideak betetzen diren ala ez aztertuta, eskabideak onartzea edo ukatzea proposatuko du. Nolanahi ere, Euskal Herriko kirolaren ezaugarri bereziak kontuan hartuta, eskatzaileek ez dute zertan zorrotz bete, kirol-emaitzei buruz dekretu honetako I. eranskinean ezarritako irizpideak.

Las y los deportistas, técnicos, técnicas, jueces y juezas de las modalidades de Pelota Vasca, Remo en banco fijo y Herri Kirola que hayan alcanzado el nivel de excelencia deportiva en sus respectivas modalidades, podrán solicitar su declaración de deportistas de alto nivel, siempre que acrediten suficientes resultados deportivos. La Comisión de Evaluación del deporte de alto nivel valorará los méritos alegados y fundamentándose en el cumplimiento o no de los criterios de excelencia deportiva exigibles a todo deportista de alto nivel, propondrá la aceptación de la solicitud o su denegación. Y todo ello sin perjuicio de que los resultados deportivos acreditados por la persona solicitante no cumplan estrictamente los criterios establecidos en el anexo I del presente Decreto, dada la especial idiosincrasia del deporte autóctono vasco.

Euskal pilotako, aulki finkoko arrauneko eta herri-kiroletako kirolari, teknikari edo epaile bat goi-mailakoa dela deklaratzeko, dekretu honetan ezarritakoa beteko da honako hauei dagokienez: eskaera-prozedura, izapidetzea, argitaratzea, deklarazioaren ondorioak eta goi-mailako izaera galtzea.

La declaración de deportistas, técnicos, técnicas, jueces y juezas de alto nivel en el ámbito de la Pelota Vasca, el Remo en banco fijo y Herri Kirola se regirá por lo establecido en el presente Decreto en todo lo relativo al procedimiento de solicitud, tramitación, publicación, efectos de la declaración y pérdida de tal condición.

Bigarrena.- Kirolariak goi-mailakoak direla deklaratzea, araututako lehiaketa ofizialik ez daukaten kiroletan edo kirol-modalitateetan.

Segunda- Declaración de deportistas de alto nivel en ámbito de deportes o modalidades deportivas sin competición oficial reglada.

Araututako lehiaketa ofizialik ez daukaten kiroletako kirolari eta teknikariek kirol-bikaintasunaren maila lortzen badute, goi-mailako deklarazioa eskuratu ahal izango dute, dekretu honetan ezarritakoaren ondorioetarako; horretarako, dekretu honetan eskatzen diren gainerako baldintzak bete, eskaera arrazoitua egin eta kirol-emaitzak egiaztatu beharko dituzte. Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordeak ebaluatuko ditu aurkeztutako merezimenduak eta, goi-mailako kirolariei eskatzen zaizkien kirol-bikaintasunaren irizpideak betetzen diren ala ez aztertuta, eskabideak onartzea edo ukatzea proposatuko du.

Las y los deportistas, técnicos y técnicas que alcancen el nivel de excelencia deportiva, en deportes que carezcan de competición oficial reglada, podrán ser declarados de alto nivel, a los efectos del presente Decreto, siempre que cumplan los demás requisitos exigidos en este Decreto y así lo soliciten de forma razonada, acreditando debidamente sus resultados deportivos. La Comisión de Evaluación del deporte de alto nivel valorará los méritos alegados y, fundamentándose en el cumplimiento o no de los criterios de excelencia deportiva exigibles a todo deportista de alto nivel, propondrá la aceptación de la solicitud o su denegación.

Araututako lehiaketa ofizialik gabeko kiroletako kirolariak eta teknikariak goi-mailakoak direla deklaratzeko, dekretu honetan ezarritakoa beteko da honako hauei dagokienez: eskaera-prozedura, izapidetzea, argitaratzea, deklarazioaren ondorioak eta goi-mailako izaera galtzea.

La declaración de deportistas técnicos y técnicas de alto nivel en el ámbito de los deportes sin competición oficial reglada se regirá por lo establecido en el presente Decreto en todo lo relativo al procedimiento de solicitud, tramitación, publicación, efectos de la declaración y pérdida de tal condición.

Hirugarrena.- Goi-mailako kirol-azpiegituren zentsua.

Tercera- Censo de Infraestructuras deportivas de Alto Nivel.

Dekretu honetako 38. artikuluan ezarritako sustapen-jarduera errazte aldera, Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen zuzendaritzak kirol-modalitate bakoitzean goi-mailako lehiaketak egiteko egokiak diren kirol-azpiegituren zentsu bat egingo du, urtebeteko epean, dekretu hau argitaratu den egunetik hasita.

Para facilitar la actividad de fomento prevista en el artículo 38 del presente Decreto, la Dirección competente en materia de deporte del Gobierno Vasco realizará, en el plazo máximo de 1 año a partir de la publicación del mismo, un censo de las infraestructuras deportivas aptas para la celebración de competiciones de alto nivel en las distintas modalidades deportivas.

Behin lan hori bukatuta, Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen zuzendaritzak zentsu horri buruzko balorazio-txosten bat egingo du eta, bertan, laguntza-neurriak hartzea proposatu ahal izango du, hain zuzen ere, egun dauden azpiegiturak hobetu edo egokitzeko, edo, hala behar izanez gero, Euskal Autonomia Erkidegoarentzat estrategikotzat jotzen diren azpiegitura berriak eraikitzeko.

Como conclusión a la elaboración de dicho Censo, la Dirección competente en materia de deporte, del Gobierno Vasco, emitirá un informe valorativo del mismo en el que podrá recomendar la adopción de las medidas de apoyo oportunas para mejorar o adaptar las infraestructuras existentes o, en su caso, para la construcción de otras nuevas que se consideren de interés estratégico para la Comunidad Autónoma del País Vasco.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.- Baimenak.

Primera.- Autorizaciones.

1.- Kirol-arloko eskumena duen sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu hau garatu eta ezartzeko behar diren xedapenak eman eta neurri egokiak hartzeko.

1.- Se faculta a la Consejera o al Consejero competente en materia de deportes para dictar las disposiciones necesarias y adoptar las medidas precisas para el desarrollo y aplicación del presente Decreto.

2.- Halaber, kirol-arloko eskumena duen sailburuari baimena ematen zaio dekretu honetako I. eranskinean adierazten diren kirol-irizpide teknikoak aldatzeko, betiere, Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordearen proposamenez eta kirolaren eta teknikaren bilakaerak hala eskatzen badu.

2.- Asimismo se autoriza a la Consejera o al Consejero competente en materia de deporte para que, a propuesta de la Comisión de Evaluación del deporte de alto nivel, modifique los criterios técnico-deportivos que se señalan en el anexo I del presente Decreto, cuando así lo aconseje la evolución técnico-deportiva.

3.- Bereziki, kirol-arloko eskumena duen sailburuari baimena ematen zaio Euskadi Kirola Fundazioarekin akordioak eta hitzarmenak izenpetzeko, zertarako eta, fundazio horrek, goi-mailako kirola sustatzen jarduten duen euskal sektore publikoko fundazioa den aldetik, goi-mailako kirola lagundu eta sustatzeko dekretu honetan ezarritako eginkizunak eta planak gauzatu ditzan, administrazioak horretarako eskuordetuta; nolanahi ere, zenbait ahalmen, euren izaera dela-eta, ezin izango dira eskuordetu.

3.- En particular, se autoriza a la Consejera o al Consejero competente en materia de deporte para suscribir acuerdos y convenios con la Fundación Euskadi Kirola Fundazioa, para que esta, en su condición de Fundación del Sector Público Vasco especializada en el fomento del deporte de alto nivel, pueda ejecutar por delegación de la Administración, cualesquiera funciones y planes relacionados con la ayuda y fomento al deporte de alto nivel previstas en el presente Decreto, excepto aquellas facultades que por su naturaleza fueran indelegables.

Bigarrena.- Indarrean jartzea.

Segunda.- Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko uztailaren 20an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 20 de julio de 2010.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Kulturako sailburua,

La Consejera de Cultura,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

I. ERANSKINA, UZTAILAREN 20KO 203/2010 DEKRETUARENA

ANEXO I AL DECRETO 203/2010, DE 20 DE JULIO

KIROLARIAK GOI-MAILAKOAK DIRELA DEKLARATZEKO KIROL-IRIZPIDE TEKNIKOAK

CRITERIOS TÉCNICO-DEPORTIVOS PARA LA DECLARACIÓN DE DEPORTISTA DE ALTO NIVEL

(Ikus .PDF)

(Véase el .PDF)

II. ERANSKINA, UZTAILAREN 20KO 203/2010 DEKRETUARENA

ANEXO II AL DECRETO 203/2010, DE 20 DE JULIO

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO GOI-MAILAKO KIROLARI DEKLARATUA IZATEKO ESKABIDE-EREDUA

MODELO DE INSTANCIA O SOLICITUD PARA LA DECLARACIÓN DE DEPORTISTA DE ALTO NIVEL DEL PAÍS VASCO

(Ikus .PDF)

(Véase el .PDF)

III. ERANSKINA, UZTAILAREN 20KO 203/2010 DEKRETUARENA

ANEXO III AL DECRETO 203/2010, DE 20 DE JULIO

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO GOI-MAILAKO TEKNIKARI DEKLARATUA IZATEKO ESKABIDE-EREDUA

MODELO DE INSTANCIA O SOLICITUD PARA LA DECLARACIÓN DE TÉCNICO O TÉCNICA DE ALTO NIVEL DEL PAÍS VASCO

(Ikus .PDF)

(Véase el .PDF)

IV. ERANSKINA, UZTAILAREN 20KO 203/2010 DEKRETUARENA

ANEXO IV AL DECRETO 203/2010, DE 20 DE JULIO

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO GOI-MAILAKO EPAILE DEKLARATUA IZATEKO ESKABIDE-EREDUA

MODELO DE INSTANCIA O SOLICITUD PARA LA DECLARACIÓN DE JUEZ O JUEZA DE ALTO NIVEL DEL PAÍS VASCO

(Ikus .PDF)

(Véase el .PDF)


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común