Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

130. zk., 2010eko uztailaren 8a, osteguna

N.º 130, jueves 8 de julio de 2010


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Educación, Universidades e Investigación
3327
3327

152/2010 DEKRETUA, ekainaren 8koa, Euskal Herriko Unibertsitatean ematen diren titulazio ofizialak lortzeko gauzatu beharreko unibertsitate-ikasketen esperimentazio-mailak zehazten dituena.

DECRETO 152/2010, de 8 de junio, por el que se determinan los grados de experimentalidad de las enseñanzas universitarias conducentes a la obtención de titulaciones de carácter oficial, impartidas por la Universidad del País Vasco.

Apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatutako Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoan, abenduaren 21ekoan, titulazio ofizialak lortzeko gauzatu behar diren ikasketen prezio publikoak Autonomia Erkidegoak finkatuko dituela xedatu da, betiere, Unibertsitate Politikarako Konferentzia Orokorrak ezarritako mugen barruan. Gainerako ikasketen prezio publikoak finkatzeko, berriz, dagokion unibertsitateko Gizarte Kontseiluak xedatutakoari eutsi beharko zaio.

La Ley Orgánica 6/2001, de 21 de diciembre, de Universidades, modificada por la Ley Orgánica 4/2007, de 12 de abril, establece que los precios públicos por estudios conducentes a la obtención de titulaciones de carácter oficial, serán fijados por la Comunidad Autónoma dentro de los límites que establezca la Conferencia General de Política Universitaria, en tanto que los precios públicos correspondientes a los restantes estudios se atendrán a lo que disponga el Consejo Social de la respectiva Universidad.

Bestetik, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 95.3 artikuluan, ikasketen prezioak zehazteko oinarrizko irizpideak ezarri dira. Artikulu horretako a) paragrafoan xedatutakoari jarraikiz, kontuan hartu beharko dira, batetik, esperimentazio-mailaren barruan irakasgai bakoitzari esleitu zaizkion kredituen kopurua eta, bestetik, ikaslea zenbatgarrenekoz matrikulatu den ikasgaian -lehenengoz, bigarrenez, hirugarrenez edo gehiagoz matrikulatu den.

Por su parte la Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco, establece en su artículo 95.3 los criterios básicos que deberán adoptarse para la determinación de los precios correspondientes a las enseñanzas, señalando en su apartado a) que deberá tenerse en cuenta el número de créditos asignados a cada materia, dentro del grado de experimentalidad correspondiente, y el número de veces en que el alumno o alumna se haya matriculado, según se trate de primera, segunda, tercera o sucesivas matrículas.

Titulazio ofizialak lortzeko gauzatu behar diren eta Euskal Herriko Unibertsitatean ematen diren unibertsitate-ikasketen esperimentazio-maila irailaren 26ko 190/2000 Dekretuan arautu zen. Arau honen bidez indargabetu den Dekretu horretan, lau esperimentazio-maila ezarri ziren. Horretarako, ondoko alderdi hauek hartu ziren kontuan: titulazio bakoitzeko ikasketa-ordu teorikoak; titulazioaren alde praktikoa; eta ikaskuntzaren esperimentazio-maila, hau da, ikasketak laborategian egin izana edo ikasketetan tresna teknologiko bereziak erabiltzea beharrezko izatea.

El grado de experimentalidad de los estudios universitarios conducentes a la obtención de titulaciones de carácter oficial impartidos en la Universidad del País Vasco, venía regulado en el Decreto 190/2000, de 26 de septiembre, que se deroga por esta norma, y en donde se establecían cuatro grados de experimentalidad, atendiendo a los niveles de impartición teórica en la docencia de cada titulación, su componente práctico y el grado de experimentalidad del aprendizaje por realizarse el mismo en instalaciones de laboratorio o por requerirse la utilización de un cualificado instrumental tecnológico.

Gradu, Master eta Doktorego tituluak lortzeko gauzatu behar diren unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeari eta kentzeari buruzko urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuaren (urtarrilaren 29ko EHAA, 20. zk.) 3. artikuluan -ikasketa horiek Europako Goi Mailako Hezkuntzaren eremura egokitzeari buruzkoan- irakaste-metodologiak aldatu beharko direla xedatu da. Irakaste-metodologia horien helburu nagusia ikaslearen ikaskuntza-prozesua izan behar da, bizitza osoan gertatuko den ikaskuntza-prozesua, hain zuzen. Hainbat kontu uztartuko ditu eredu horrek: ikaskuntza teorikoa, praktikak egitea, mintegiak, irakurketa osagarriak, eta bestelako ikaskuntza-bideak. Eredu berri horrek, halaber, aurrez aurreko irakaskuntza nahiz urrutiko irakaskuntza uztartuko ditu.

A su vez, el Decreto 11/2009, de 20 de enero, de implantación y supresión de las enseñanzas universitarias oficiales conducentes a la obtención de los títulos de Grado, Master y Doctorado (BOPV n.º 20, de 29 de enero), establece en su artículo 3, referente a la adaptación al espacio Europeo de Educación Superior, que deberá impulsarse un cambio en las metodologías docentes, las cuales han de centrar su objetivo en el proceso de aprendizaje de la estudiante y del estudiante, en un contexto que se extiende a lo largo de toda la vida. Será un modelo en el que deberá combinarse la enseñanza teórica, la realización de prácticas, los seminarios, las lecturas complementarias y otros medios de aprendizaje, así como las enseñanzas presenciales y no presenciales.

2010-2011 ikasturtean, Euskal Herriko Unibertsitatean eskaintzen diren titulazio guztiak Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Eremuan unibertsitate-ikasketak batzeko helburuetara egokituko dira bete-betean. Hori dela eta, Gradu, Master eta Doktorego ikasketa ofizialak ECTS kredituen arabera egituratuko dira, betiere, Unibertsitateko Ikasketa Ofizialen Antolamendua ezartzen duen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuan ezarri diren egiaztatze- eta akreditazio-zuzentarauekin, -baldintzekin eta -prozedurekin bat etorriz.

En el curso 2010-2011 se producirá la adaptación total de la oferta de titulaciones de la Universidad del País Vasco a los objetivos de convergencia de las enseñanzas universitarias en el Espacio Europeo de Educación Superior, llevándose a efecto la implantación de las enseñanzas oficiales de Grado, Máster y Doctorado, estructuradas en créditos ECTS, de acuerdo con las directrices, condiciones y procedimientos de verificación y acreditación establecidos en el Real Decreto 1393/2007, de 29 de octubre, por el que se establece la ordenación de las enseñanzas universitarias oficiales.

Era berean, titulazio ofizialen esperimentazio-koefizienteak unibertsitate gaietan eskumena duen kontseilariaren proposamenari jarraiki onetsitako dekretuaren bidez zehaztuko direla xedatu da Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legearen laugarren xedapen gehigarrian.

Asimismo, la disposición adicional cuarta de la Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco, establece que los coeficientes de experimentalidad de las distintas titulaciones oficiales se determinarán por decreto aprobado a propuesta de la consejera o consejero competente en materia de universidades.

Horrenbestez, dagozkion nahitaezko txostenak egin ondotik, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren eta Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluaren txostenak azterturik, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenari jarraikiz, eta (hilabete)aren (egun)ean Gobernu Kontseiluak gai honi buruz eztabaidatu eta erabaki bat hartu ondotik,

En su virtud, emitidos los informes preceptivos correspondientes y vistos los informes del Consejo Vasco de Universidades y del Consejo de Coordinación de la Enseñanza Pública Universitaria del País Vasco, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, a propuesta de la Consejera de Educación, Universidades e Investigación y previa deliberación y aprobación por el Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el 8 de junio de 2010,

XEDATU DUT:

DISPONGO:

1. artikulua.- Graduko titulazioak lortzeko gauzatu behar diren unibertsitate-ikasketak.

Artículo 1.- Estudios universitarios conducentes a titulaciones de Grado.

Dekretu honetako I. eranskinean ezarriko dira 2010-2011 ikasturtetik aurrera Euskal Herriko Unibertsitatean emango diren Gradu titulazioen esperimentazio-mailak.

Los grados de experimentalidad de las distintas titulaciones de Grado que a partir del curso 2010-2011 se impartan en la Universidad del País Vasco serán los establecidos en el anexo I del presente Decreto.

2. artikulua.- Master eta Doktorego titulazioak lortzeko gauzatu behar diren unibertsitate-ikasketak.

Artículo 2.- Estudios universitarios conducentes a titulaciones de Máster y Doctorado.

Dekretu honetako II. eranskinean ezarriko dira 2010-2011 ikasturtetik aurrera Euskal herriko Unibertsitatean emango diren unibertsitateko Master eta Doktorego titulazioen esperimentazio-mailak. Azken horiek, bidenabar, multzotan banaturik egongo dira, Unibertsitateko Ikasketa Ofizialen Antolakuntza arautzen duen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuko 12.4 artikuluan jaso diren ezagutza-adarren arabera.

Los grados de experimentalidad de las titulaciones de Máster universitario y Doctorado que a partir del curso 2010-2011 se impartan en la Universidad del País Vasco serán los establecidos en el anexo II, estando agrupados en función de las ramas de conocimiento relacionadas en el artículo 12.4 del Real Decreto 1393/2007, de 29 de octubre, por el que se establece la ordenación de las enseñanzas universitarias oficiales.

XEDAPEN GEHIGARRIA.- Ikasketa Planean proposatutako tituluaren izendapena aldatzea.

DISPOSICIÓN ADICIONAL.- Modificación en la denominación del título propuesto en el plan de estudios.

Unibertsitateko Ikasketa Ofizialen Antolakuntza arautzen duen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuko 25.7 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, Dekretu honetako eranskinetan jasotako unibertsitate-ikasketak egiaztatzeko prozesuan proposatutako tituluaren izendapenean aldaketaren bat gertatzen bada, eta aldaketa horrek ez baditu inskribatutako tituluaren izaera eta helburuak aldatzen, orduan ikasketa planean titulazio horri esleitu zaion esperimentazio-maila bere horretan mantenduko da, betiere, titulazio horiek ezartzea baimentzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren Aginduan hala adierazi bada.

Si conforme a lo previsto en el artículo 25.7 del Real Decreto 1393/2007, de 29 de octubre, por el que se establece la ordenación de las enseñanzas universitarias oficiales, en el proceso de verificación de los estudios universitarios recogidos en los anexos del presente Decreto se produjera cambio en la denominación del título propuesto, y el mismo no suponga un cambio de naturaleza y objetivos del título inscrito, se mantendrá el grado de experimentalidad asignado en el plan de estudios, siempre y cuando la Orden de la Consejera de Educación, Universidades e Investigación por la que se autorice la implantación de los mismos así lo indique.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA.- Arauzko indargabetzea.

DISPOSICIÓN DEROGATORIA.- Derogación normativa.

Euskal Herriko Unibertsitatean ematen diren titulazioen esperimentazio-mailak zehazten dituen irailaren 26ko 190/2000 Dekretua indargabetu da.

Queda derogado el Decreto 190/2000, de 26 de septiembre, por el que se determinan los grados de experimentalidad de las titulaciones impartidas en la Universidad del País Vasco.

AZKEN XEDAPENA.- Indarrean sartzea.

DISPOSICIÓN FINAL.- Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko ekainaren 8a.

Dado en Gernika-Lumo, a 8 de junio de 2010.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

La Consejera de Educación, Universidades e Investigación,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

I. ERANSKINA

ANEXO I AL DECRETO 152/2010, DE 8 DE JUNIO

GRADUKO UNIBERTSITATE-IKASKETAK

ENSEÑANZAS UNIVERSITARIAS DE GRADO

1. mailako esperimentazioa:

Grado de experimentalidad 1:

Biologia

Biología

Biokimika eta Biologia Molekularra

Bioquímica y Biología Molecular

Bioteknologia

Biotecnología

Elikagaien Zientzia eta Teknologia

Ciencia y Tecnología de los Alimentos

Ingurumen Zientziak

Ciencias Ambientales

Erizaintza

Enfermería

Farmazia

Farmacia

Geologia

Geología

Medikuntza

Medicina

Giza Elikadura eta Dietetika

Nutrición Humana y Dietética

Odontologia

Odontología

Kimika

Química

2. mailako esperimentazioa:

Grado de experimentalidad 2:

Arkitektura

Arquitectura

Artea

Arte

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak

Ciencias de la Actividad Física y del Deporte

Kultura Ondareen Zaintza eta Zaharberritzea

Conservación y Restauración de Bienes Culturales

Sorkuntza eta Diseinua

Creación y Diseño

Fisika

Física

Ingurumen Ingeniaritza

Ingeniería Ambiental

Ingeniaritza Zibila

Ingeniería Civil

Meatzaritza eta Energia Teknologiako Ingeniaritza

Ingeniería de Tecnología de Minas y Energía

Ingeniaritza Elektrikoa

Ingeniería Eléctrica

Ingeniaritza elektronikoa

Ingeniería Electrónica

Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza

Ingeniería Electrónica Industrial y Automática

Eraikuntza Ingeniaritza

Ingeniería en Edificación

Geomatika eta Topografia Ingeniaritza

Ingeniería en Geomática y Topografía

Industria Antolakuntzaren Ingeniaritza

Ingeniería en Organización Industrial

Industria Teknologiaren Ingeniaritza

Ingeniería en Tecnología Industrial

Informatika Ingeniaritza

Ingeniería Informática

Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritza

Ingeniería Informática de Gestión y Sistemas de Información

Itsas Ingeniaritza

Ingeniería Marina

Ingeniaritza Mekanikoa

Ingeniería Mecánica

Ingeniaritza Nautiko eta Itsas Garraioko Ingeniaritza

Ingeniería Náutica y Transporte Marítimo

Ingeniaritza Kimikoa

Ingeniería Química

Industria Kimikaren Ingeniaritza

Ingeniería Química Industrial

Telekomunikazioaren Ingeniaritza Teknikoa

Ingeniería Técnica de Telecomunicación

Psikologia

Psicología

Itzulpengintza eta interpretazioa

Traducción e Interpretación

3. mailako esperimentazioa:

Grado de experimentalidad 3:

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza

Administración y Dirección de Empresas

Ikus-entzunezko komunikazioa

Comunicación Audiovisual

Ekonomia

Economía

Haur Hezkuntza

Educación Infantil

Lehen Hezkuntza

Educación Primaria

Gizarte Hezkuntza

Educación Social

Finantza eta Aseguruak

Finanzas y Seguros

Zerga Sistema eta Administrazio Publikoa

Fiscalidad y Administración Pública

Geografia eta Lurralde Antolakuntza

Geografía y Ordenación del Territorio

Negozioen Kudeaketa

Gestión de Negocios

Enpresen Kudeaketa eta Marketinga

Gestión y Marketing Empresarial

Marketinga

Marketing

Matematika

Matemáticas

Pedagogia

Pedagogía

Publizitatea eta Harreman Publikoak

Publicidad y Relaciones Públicas

Gizarte Langintza

Trabajo Social

4. mailako esperimentazioa:

Grado de experimentalidad 4:

Gizarte Antropologia

Antropología Social

Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa

Ciencia Política y Gestión Pública

Kriminologia

Criminología

Zuzenbidea

Derecho

Ingeles Ikasketak

Estudios Ingleses

Euskal Ikasketak

Estudios Vascos

Filologia

Filología

Filosofia

Filosofía

Historia

Historia

Artearen Historia

Historia del Arte

Kazetaritza

Periodismo

Lan Harremanak eta Giza Baliabideak

Relaciones Laborales y Recursos Humanos

Soziologia

Sociología

II. ERANSKINA, EKAINAREN 8KO 152/2010 DEKRETUARENA

ANEXO II AL DECRETO 152/2010, DE 8 DE JUNIO

MASTER ETA DOKTOREGO UNIBERTSITATE-IKASKETAK

ENSEÑANZAS UNIVERSITARIAS DE MÁSTER Y DOCTORADO

1. mailako esperimentazioa: osasun-zientzien jakintza-alorrari dagozkion titulazioak lortzeko ikasketak.

Grado de experimentalidad 1: enseñanzas conducentes a las titulaciones encuadradas en la rama de conocimiento de Ciencias de la Salud.

2. mailako esperimentazioa: zientzien jakintza-alorrari dagozkion titulazioak lortzeko ikasketak.

Grado de experimentalidad 2: enseñanzas conducentes a las titulaciones encuadradas en la rama de conocimiento de Ciencias.

3. mailako esperimentazioa: ingeniaritza eta arkitekturaren jakintza-alorrari dagozkion titulazioak lortzeko ikasketak.

Grado de experimentalidad 3: enseñanzas conducentes a las titulaciones encuadradas en la rama de conocimiento de Ingeniería y Arquitectura.

4. mailako esperimentazioa: lege- eta gizarte-zientzien jakintza-alorrari dagozkion titulazioak lortzeko ikasketak.

Grado de experimentalidad 4: enseñanzas conducentes a las titulaciones encuadradas en la rama de conocimiento de Ciencias Sociales y Jurídicas.

5. mailako esperimentazioa: artearen eta giza zientzien jakintza-alorrari dagozkion titulazioak lortzeko ikasketak.

Grado de experimentalidad 5: enseñanzas conducentes a las titulaciones encuadradas en la rama de conocimiento de Arte y Humanidades.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común