Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

87. zk., 2010eko maiatzaren 12a, asteazkena

N.º 87, miércoles 12 de mayo de 2010


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Ekonomia eta Ogasun Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
Osasun eta Kontsumo Saila
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
Presidencia del Gobierno
Economía y Hacienda
Justicia y Administración Pública
Empleo y Asuntos Sociales
Sanidad y Consumo
Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca
2416
2416

125/2010 DEKRETUA, apirilaren 27koa, zeinen bitartez tokiko zenbait programa eta jarduera egiteko diru-laguntzen deialdia egiten baita eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien eta Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren arteko lankidetza ekonomikoa arautzen.

DECRETO 125/2010, de 27 de abril, por el que se regula la cooperación económica entre los municipios de la Comunidad Autónoma del País Vasco y la Administración General de la Comunidad Autónoma y se convocan subvenciones para la realización de determinados programas y actuaciones locales.

Daukagun krisi ekonomikoaren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko udalen diru-sarrerak nabarmen murriztu dira eta, horrenbestez, zailtasunak sortu dira tokiko zerbitzuak euskal udalerrietako herritarrek jaso ohi zituzten mailan emateko. Egoera horren jakitun, Eusko Jaurlaritzak krisi ekonomikoaren ondorioak arintzeko neurrien multzoa abiarazi du. Neurri horien artean, euskal udalei laguntzeko aparteko funtsa sortzea badago, 50 milioi euroko funtsa, hain zuzen ere. Zenbateko horretatik, 15 milioi Udalentzako aparteko funtsa hornitzeko erabili dira, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak kudeatuta, presako aurrekontu-neurriei buruzko urriaren 8ko 1/2009 Legearen eranskinean agertzen denaren arabera, eta 5 milioi euro musika-eskolen finantzaketa-beharrizanak estaltzeko erabiltzea aurreikusi da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari eskatu zaiola horren kudeaketa. Dekretu honetan araututako diru-laguntzetarako 30 milioi euroko zenbatekoa erabiliko da.

Como consecuencia de la crisis económica que estamos atravesando, los Ayuntamientos de la Comunidad Autónoma del País Vasco han visto considerablemente reducidos sus ingresos, lo que está danto lugar a dificultades para la prestación de los servicios locales al nivel que está acostumbrada la población de los municipios vascos. Consciente de esta situación, el Gobierno Vasco, ha puesto en marcha un paquete de medidas para paliar los efectos de la crisis económica. Entre dichas medidas figura la de crear un Fondo extraordinario para ayuda a los Ayuntamientos vascos dotado con 50 millones de euros. De esta cantidad, 15 millones se han destinado a dotar el Fondo extraordinario para Ayuntamientos, gestionado por el Departamento de Vivienda, Obras Públicas y Transportes, que figura en el anexo de la Ley 1/2009, de 8 de octubre, de medidas presupuestarias urgentes, y 5 millones de euros está previsto se destinen a la cobertura de necesidades de financiación de las escuelas de música, encomendándose su gestión al Departamento de Educación, Universidades e Investigación. La cantidad que se destina a las subvenciones que se regulan en este Decreto es de 30 millones de euros.

Diru-laguntza horien helburua da lankidetzan aritzea udalerriekin, tokiko zerbitzuak hobeto eta osatuago eman ditzaten udalek. Horrek, zalantzarik gabe, eta aldeko beste ondore batzuekin batera, gizarte-zerbitzuak hobeto ematen eta gizarteratzeko prozesuan lagunduko du, eragin positiboa izango duela jarduera ekonomikoan, oro har. Beraz, jarduera horren helburua zuzenean dago bideratuta 1/2009 Legeak Zioen Azalpenean aipatzen duen helburua betetzera. Halaber, Autonomi Elkarteen finantzaketari buruzko irailaren 22ko 8/1980 Lege Organikoaren 2.2 artikuluak autonomia-erkidegoei ezartzen dien lurralde-oreka zaintzeko eta solidaritate-printzipioa betetzeko betebeharra ere bete nahi du.

Estas subvenciones tienen por objeto cooperar con los municipios para una mejor y más completa prestación de los servicios locales por parte de los Ayuntamientos, lo que sin duda contribuirá, entre otros efectos favorables, a una mejor prestación de los servicios sociales y a la inserción social, produciendo un efecto positivo en la actividad económica en general. Se trata pues de una actuación directamente ordenada a los fines que menciona, en su Exposición de motivos, la Ley 1/2009; y al cumplimiento de la obligación de velar por su propio equilibrio territorial y por la realización interna del principio de solidaridad, que impone a las Comunidades Autónomas, el artículo 2.2 de la Ley Orgánica 8/1980, de 22 de septiembre, de Financiación de las Comunidades Autónomas.

Dekretuan zehaztuta daude prestatu diren finantza-baliabideak zein programa eta jarduerarako erabiliko diren, betiere autonomia-erkidegoak esleituta dituen gaiei buruzkoak, eta udalerrien interesekoak ere badirenak. Hala eta guztiz ere, Toki Autonomiaren Europako Gutunaren 9.7 artikuluarekin bat etorrita, zehaztapen hori ez da hain zorrotza, eta udalerriei ez die kentzen diruz lagundutako gaian euren interes partikularrak bideratzeko berezko politika garatzeko aukera.

El Decreto especifica los programas y actuaciones a los que habrán de ir destinados los recursos financieros habilitados, referidos siempre a materias sobre las que la Comunidad Autónoma tiene atribuida competencia, y que resultan de interés común con los municipios. No obstante, y de acuerdo con el artículo 9.7 de la Carta Europea de Autonomía Local, dicha especificación no se realiza en un grado de detalle tal que prive a los Municipios de todo margen para desarrollar, en la materia subvencionada, una política propia orientada a la satisfacción de sus intereses particulares.

Diru-laguntzen helburua modu orokorrean zehazteaz gain, laguntzak emateko irizpide objektiboak ezarri dira, eskaeren guztizko zenbatekoa 30 milioi euro baino gehiagokoa izatekotan (hala izatea aurreikusi da). Udalerriko herritarren (diru-laguntzen helburu diren programa eta jardueren azken onuradunak) egoera eta gizarte-osaera hartu da kontuan, bai eta udalerriaren beraren diru-bilketaren kudeaketa ere. Lortu nahi dena da Udalak ahalik eta hoberen erabil dezala diru-bilketarako duen ahalera, herritar guztien edo gehien behar duten sektoreen beharrizanak asetzeko udal zerbitzuak hobeto eman ahal izateko funtsak eskuratzeko.

Además de especificar en líneas generales el destino de las subvenciones, se establecen criterios objetivos a la hora de conceder las ayudas, para el caso de que, como es previsible, el importe total de las solicitudes supere los 30 millones de euros. Se toma en consideración la situación y composición social de las vecinas y vecinos del municipio (las personas destinatarias finales de los programas y actuaciones objeto de subvención), así como la gestión recaudatoria del propio municipio. Se trata de que el Ayuntamiento maximice su potencial recaudatorio para obtener fondos que permitan una mejor atención a los servicios municipales destinados a satisfacer las necesidades de la generalidad de la población o de los sectores más necesitados.

Toki Administrazioaren eta Autonomia Erkidegoaren arteko lankidetza ekonomiko, tekniko eta administratiboa Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 57. artikuluan dago aurreikusita, bai tokiko zerbitzuei dagokienez, oro har, eta bai interes komuneko gaiei dagokienez ere. Lege-agindu horri jarraituz, lankidetza hori borondatez egingo da, legeetan aurreikusitako modu eta baldintzen arabera eta, nolanahi ere, sinatuko dituzten partzuergo edo hitzarmen administratiboen bitartez egin ahal izango direla.

La cooperación económica, técnica y administrativa entre la Administración Local y la Comunidad Autónoma está prevista en el artículo 57 de la Ley 7/1985, de 2 de abril, reguladora de las Bases del Régimen Local, tanto en lo que se refiere a los servicios locales, en general, como en asuntos de interés común. De acuerdo con este precepto legal, dicha cooperación se desarrollará con carácter voluntario, bajo las formas y en los términos previstos en las leyes, pudiendo tener lugar, en todo caso, mediante los consorcios o convenios administrativos que suscriban.

Toki Ogasunen baliabidea dira diru-laguntzak, eta ogasunak arautzen dituzten legeetan daude tipifikatuta. Dekretu hau onesteko kontuan izan dira lege horiek, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren laguntza eta diru-laguntzen araubidea ere, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 48. artikuluan eta hurrengoetan araututakoari jarraituz. Halaber, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko aginduak ere aplikatu dira.

Las subvenciones constituyen un recurso de las Haciendas Locales, tipificado en la legislación reguladora de éstas. El presente Decreto se aprueba de conformidad con dicha legislación y, el régimen de ayudas y subvenciones de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco, que se halla regulado en los artículos 48 y siguientes del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre; sin perjuicio de la aplicación de los preceptos básicos de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

Hori dela eta, lehendakariak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak, Osasun eta Kontsumoko sailburuak, eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak proposatuta, 2010eko apirilaren 27ko Gobernu Kontseiluan eztabaidatu ondoren, honakoa

En su virtud, a propuesta del Lehendakari, del Consejero de Economía y Hacienda, de la Consejera de Justicia y Administración Pública, de la Consejera de Empleo y Asuntos Sociales, del Consejero de Sanidad y Consumo, y de la Consejera de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca, y deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en la sesión celebrada el día 27 de abril de 2010,

XEDATU DUGU:

DISPONGO:

1. artikulua.- Helburua.

Artículo 1.- Objeto.

1.- Dekretu honen helburua da haien eskumeneko zerbitzuak hobeto emateko Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei emango zaizkien diru-laguntzak arautzea eta horien deialdia egitea.

1.- El objeto de este Decreto es regular y proceder a la convocatoria de subvenciones a los municipios de la Comunidad Autónoma del País Vasco para una mejor prestación de los servicios de su competencia.

2.- Honako programa eta jarduera hauetarako erabili beharko dira diru-laguntzak:

2.- Las subvenciones habrán de destinarse a los programas y actuaciones siguientes:

- Enplegua sustatzeko.

- Fomento del empleo.

- Enplegurako prestakuntzarako.

- Formación para el empleo.

- Jarduera ekonomikoa bultzatzeko.

- Impulso a la actividad económica.

- Toki Administrazioaren kudeaketa modernizatu eta optimizatzeko.

- Modernización y optimización de la gestión de la administración local.

- Gizarte-laguntzarako programen zuzkidura ekonomikoak handitzeko, krisi ekonomikoaren testuinguruan.

- Incrementos económicos en los programas de asistencia social, en el contexto de la crisis económica.

- Etorkinak gizarteratzeko.

- Inserción social de la población inmigrante.

- Energia-eraginkortasunerako, ingurumena zaindu eta hobetzeko.

- Eficiencia energética, defensa y mejora del medio ambiente.

- Kontsumitzaileen arretarako.

- Atención a los consumidores.

- Umeen arreta eta familientzako laguntzarako.

- Atención a la infancia y ayuda a las familias.

2. artikulua.- Baldintzak.

Artículo 2.- Requisitos de acceso.

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriak izango dira diru-laguntzen onuradunak, baina baldintza hauek bete beharko dituzte, administrazioaren kabuz balioetsiko direla:

1.- Los beneficiarios de las subvenciones son los municipios de la Comunidad Autónoma del País Vasco que cumplan con los siguientes requisitos, cuya concurrencia se apreciará de oficio:

a) Ezin izango dira diru-itzulketa prozeduraren batean egon, ez eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak emandako diru-laguntzak itzultzeko obligazioren bat ordaindu gabe eduki ere.

a) No estar incurso en ningún procedimiento de reintegro ni tener pendiente de pago obligaciones por reintegro de subvenciones concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma.

b) Bidezko epe eta moduan aurkeztu beharko dute eskaera.

b) Presentar la solicitud de subvención en tiempo y forma.

2.- Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzari bidaliko zaizkio, posta arrunta erabilita (Donostia kalea-1, 01010 Vitoria-Gasteiz) edo mezu elektronikoa bidalita (economia@ej-gv.es).

2.- El plazo para la presentación de solicitudes será de un mes a partir del día siguiente al de publicación de este Decreto en el Boletín Oficial del País Vasco. Se dirigirán a la Dirección de Economía y Planificación, c/ Donostia-San Sebastián, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz, o a la dirección de correo electrónico economia@ej-gv.es.

3.- Eskaeran, gutxienez, honakoak adierazi beharko dira: diru-laguntza eskatzea eragin duten programa edo jarduerak, ekitaldian izatea aurreikusi den kostua azaltzen duen memoria eta programa edo jarduera horri ematen zaion lehentasunaren justifikazioa. Dekretu honen I. eranskinean azaldu den eredua erabili ahal izango da.

3.- La solicitud contendrá, al menos, la indicación de los programas o actuaciones para los que se pide la subvención, una memoria comprensiva del coste estimado de su ejecución durante el ejercicio y justificación de la prioridad dada a dicho programa o actuación. Podrá utilizarse el modelo que se adjunta como anexo I a este Decreto.

Titulu honetan arautu diren diru-laguntza eta bestelako laguntzen deialdietara ezin izango dira aurkeztu, bidezko zehapenak ezarritako epean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea dela-bide debeku horrekin zehatutako pertsona fisikoak edo juridikoak, ez eta sexuaren ziozko bereizkerian erortzeagatik administrazio- edo zigor-zehapena jaso dutenak ere.

No podrán concurrir, durante el periodo que establezca la correspondiente sanción, a las convocatorias de las subvenciones y ayudas reguladas en este Título las personas físicas o jurídicas sancionadas administrativa o penalmente por incurrir en discriminación por razón de sexo ni las sancionadas con esta prohibición en virtud de la Ley para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

3. artikulua.- Diru-laguntzak emateko prozedura eta irizpideak.

Artículo 3.- Procedimiento y criterios de concesión de las subvenciones.

1.- Norgehiagoka-prozeduraren bitartez tramitatuko dira dekretu honetan azaldutako diru-laguntzak.

1.- Las subvenciones a las que se refiere este Decreto se tramitarán por el procedimiento de concurrencia competitiva.

2.- Guztira 30 milioi euro erabiliko dira diru-laguntza hauetarako, euskal udalentzako aparteko diru-laguntzen 10.1.1.21.04.0000.4.422.1.44320.000/I aurrekontu-partidaren pentzura. Eskaeren zenbatekoa ez bada aipatutako zenbatekoa baino gehiagokoa, dekretu honetako 2. artikuluan eskatutako baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiek jasoko dute laguntza.

2.- La cantidad total destinada a estas subvenciones es de 30 millones de euros, con cargo a la partida presupuestaria 10.1.1.21.04.0000.4.422.1.44320.000/I destinada a ayudas extraordinarias a Ayuntamientos vascos. Si el importe de las solicitudes no supera esta cantidad serán atendidas todas las que cumplan con los requisitos exigidos en el artículo 2 de este Decreto.

3.- Eskaeren guztizko zenbatekoarekin aipatutako zenbatekoa gainditzen bada, proportzionalki hainbanatuko da zenbateko hori onuradunen artean, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 22.1 artikuluaren hirugarren paragrafoan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 51.6 artikuluan ezarritakoari jarraituz. Horrelakoetan, jarraian adierazi diren irizpide hauen arabera zehaztuko da udalerri bakoitzari adjudikatuko zaion zenbatekoa:

3.- Si el importe total de las solicitudes supera la citada cantidad, se procederá al prorrateo de la misma entre los beneficiarios, de acuerdo con el tercer párrafo del artículo 22.1 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y artículo 51.6 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco. En este caso, la cantidad a adjudicar a cada municipio se determinará de acuerdo con los siguientes criterios:

a) % 70 biztanle kopuruaren araberako zuzeneko proportzioan, Euskal Estatistika Erakundeak argitaratutako datuen arabera.

a) El 70% en proporción directa al número de habitantes, según datos publicados por el Instituto Vasco de Estadística.

b) % 10 autonomia-erkidegoaren batezbestekoarekin alderatuz udalerriko emakumeen langabezia-tasaren arabera haztatutako biztanle kopuruaren araberako proportzioan.

b) El 10% en proporción al número de habitantes ponderado por la tasa de paro de mujeres del municipio respecto a la media de la Comunidad Autónoma.

c) % 5 autonomia-erkidegoaren batezbestekoarekin alderatuz udalerriko gizonen langabezia-tasaren arabera haztatutako biztanle kopuruaren araberako proportzioan.

c) El 5% en proporción al número de habitantes ponderado por la tasa de paro de hombres del municipio respecto a la media de la Comunidad Autónoma.

d) % 10 autonomia-erkidegoaren batezbestekoarekin alderatuz udalerriaren ahalegin fiskalaren arabera haztatutako biztanle kopuruaren araberako proportzioan.

d) El 10% en proporción al número de habitantes, ponderado por el esfuerzo fiscal del municipio respecto a la media de la Comunidad Autónoma.

e) % 5 autonomia-erkidegoaren batezbestekoarekin alderatuz udalerriko atzerriko immigrazio-indizearen arabera haztatutako biztanle kopuruaren araberako proportzioan.

e) El 5% en proporción al número de habitantes, ponderado por el índice de inmigración extranjera del municipio respecto a la media de la Comunidad Autónoma.

4.- Diru-laguntza eskatzeko eskaera bakarra aurkeztu ahal izango dute udalerriek. Hainbat programa eta jarduera egiteko diru-laguntza eskatzen duten udalerrien kasuan, guztira eskatutako zenbatekoa hartuko da kontuan.

4.- Sólo se podrá presentar una solicitud de subvención por cada municipio. En el caso de los municipios que soliciten subvención para varios programas y actuaciones, se considerará la cantidad total solicitada.

4. artikulua.- Beste diru-laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Artículo 4.- Compatibilidad con otras subvenciones.

1.- Udalek dekretu honen babespean jasoko dituzten diru-laguntzak bateragarriak izango dira helburu bererako jasoko dituzten beste diru-laguntza guztiekin, baina ezin izango da gehiegizko finantzaketarik eskuratu.

1.- Las subvenciones que reciban los Ayuntamientos, de conformidad con este Decreto, serán compatibles con cualesquiera otras que reciban para la misma finalidad, sin que en ningún caso pueda producirse sobrefinanciación.

2.- Udal bati programa edo jarduera bat edo batzuk finantzatzeko emandako diru-laguntzen guztizko zenbatekoa programa edo jardueraren kostua baino gehiagokoa bada, aldearen zenbatekoa kenduko zaio adjudikatutako zenbatekoari. Horretarako, dekretu honetan aipatutako diru-laguntzak eskatzen dituzten udalek, helburu bererako beste laguntzaren bat eskuratuz gero, Ekonomia eta Ogasun Sailari jakinarazi beharko diote. Jakin bezain laster jakinarazi beharko diote eta, nolanahi ere, jasotako funtsen aplikazioa justifikatu baino lehen.

2.- Si la cuantía total de las subvenciones concedidas a un Ayuntamiento, para la financiación de uno o varios programas o actuaciones superara el coste de éstos, se le reducirá la cantidad adjudicada por el importe de la diferencia. A estos efectos, los Ayuntamientos solicitantes de las subvenciones a que se refiere este Decreto deberán comunicar al Departamento de Economía y Hacienda la obtención de cualquier otra ayuda para la misma finalidad. Esta comunicación se efectuará tan pronto como se conozca y, en todo caso, con anterioridad a la justificación de la aplicación dada a los fondos percibidos.

5. artikulua.- Organo eskudunak.

Artículo 5.- Órganos competentes.

1.- Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza izango da dekretu honetan aipatutako diru-laguntzak emateko prozedura kudeatzeko organo eskuduna.

1.- El órgano competente para la gestión del procedimiento de concesión de las subvenciones a que se refiere este Decreto será la Dirección de Economía y Planificación.

2.- Kide anitzeko organo batek balioetsiko ditu aurkeztutako eskaerak. Ekonomia eta Ogasun Saila ordezkatuko duten pertsona bik eta Lehendakaritzaren Idazkaritza ordezkatuko duen pertsona batek osatuko dute organoa, guztiak Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak izendatuta.

2.- La valoración de las solicitudes presentadas se efectuará por un órgano colegiado formado por dos personas representantes del Departamento de Economía y Hacienda y una de la Secretaría General de la Presidencia; todas ellas nombradas por el Consejero de Economía y Hacienda.

3.- Eskaerak balioetsi ondoren, aurreko atalean aipatu den kide anitzeko organoak ebazpen-proposamena helaraziko dio Ekonomia eta Ogasuneko sailburuari, organo kudeatzailearen bitartez.

3.- Una vez efectuada la valoración de las solicitudes, el órgano colegiado a que se refiere el número anterior trasladará la propuesta de resolución al Consejero de Economía y Hacienda, a través del órgano gestor.

4.- Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren aginduaren bitartez ebatziko da dekretu honetan adierazitako diru-laguntzen deialdia.

4.- La convocatoria de las subvenciones a que se refiere este Decreto será resuelta por Orden del Consejero de Economía y Hacienda.

6. artikulua.- Ebazpena.

Artículo 6.- Resolución.

Deialdia ebatzi duen agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, gehienez sei hilabeteko epean, dekretu hau argitaratzen den egunetik hasita. Agindu horretan, gutxienez, honakoak azaldu beharko dira: diru-laguntza dekretu honen babespean ematen dela dioen oharra, diru-laguntza jasoko duten udalerrien zerrenda, diru-laguntzaren zenbatekoa eta, hala badagokio, gainerako eskaerak onartu ez direla dioen beren-beregizko aipamena.

La Orden por la que se resuelva la convocatoria se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco en un plazo no superior a seis meses desde la fecha de publicación de este Decreto. Dicha Orden deberá contener, al menos, la indicación de que se concede al amparo del presente Decreto, la relación de municipios a los que se concede la subvención, el importe de ésta y, en su caso, la mención expresa de la desestimación del resto de las solicitudes.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak ez badu aurreko paragrafoan ezarritako epean argitaratu ebazpena, diru-laguntza eskaerak onartu ez direla ondorioztatuko da. Hala eta guztiz ere, horrek ez dio kalterik eragingo ebatzi beharrari, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan ezarritakoaren arabera, lege beraren 43.4 artikuluak epez kanpoko ebazpenetarako ezarritako ondorioekin.

En el supuesto de que el Consejero de Economía y Hacienda no publique la resolución del procedimiento en el plazo establecido en el párrafo anterior, las solicitudes de subvención se entenderán desestimadas, sin perjuicio de la obligación de resolver, de acuerdo con el artículo 42 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común y con los efectos que para la resolución extemporánea establece el artículo 43.4 de la misma Ley.

7. artikulua.- Lankidetza-hitzarmena.

Artículo 7.- Convenio de cooperación.

Aurreko artikuluan aipatu den aginduan zehaztuko diren diru-laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta udalerriaren arteko lankidetza-baldintzak arautuko dituen hitzarmenean ezarritakoaren arabera ordainduko zaizkie onuradunei, eta diru-laguntzaren % 50era arteko ordainketa aurreratu ahal izango da gastua justifikatu aurretik. Aurreko paragrafoan aipatu diren lankidetza-hitzarmenak dekretu honen II. eranskinean azaldutako ereduaren araberakoak izango dira.

Las subvenciones que se determinen en la Orden a que se refiere el artículo anterior serán abonadas a cada uno de los beneficiarios en las condiciones y forma que se establezcan en el convenio que regulará los términos de la cooperación entre la Administración de la Comunidad Autónoma y el respectivo municipio, pudiendo anticiparse el pago de hasta el 50% de la subvención con carácter previo a la justificación del gasto. Los convenios de cooperación a que se refiere el párrafo anterior se ajustarán al modelo que figura como anexo II a este Decreto.

8. artikulua.- Justifikazioa.

Artículo 8.- Justificación.

1.- Jasotako diru-laguntzen onuradun izan diren udalerriek bi hilabeteko epea izango dute diruz lagundutako programa edota jarduerak egin izana justifikatzeko, diru-laguntza emateko kontuan hartu zen aurrekontu-ekitaldia amaitzen denetik hasita.

1.- Los municipios beneficiarios de las subvenciones recibidas deberán justificar la ejecución de los programas y/o actuaciones objeto de subvención en el plazo de dos meses a partir de la finalización del ejercicio presupuestario para el que se le concedió.

2.- Jasotako funtsak diru-laguntzaren helbururako erabili direla justifikatzeko, jatorrizko fakturak edo konpultsatutako kopiak aurkeztu beharko ditu onuradunak, edo diruz lagundutako programa edota jarduerak egitean izandako gastuen xehetasuna azaltzen duen idazkariaren ziurtagiria.

2.- La aplicación de los fondos percibidos a la finalidad objeto de la subvención se justificará mediante la presentación por el beneficiario, de facturas originales o copias compulsadas de las mismas o certificado del Secretario en el que conste el detalle de los gastos realizados en la realización de los programas y/o actuaciones objeto de subvención.

9. artikulua.- Emandako diru-laguntzak berrikustea.

Artículo 9.- Revisión de las subvenciones concedidas.

Diru-laguntza emateko eta, nolanahi ere, beste administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk emandako laguntza edo diru-laguntzak ere eskuratzeko, zein helburu bererako beste diru-sarrera edo baliabideren bat eskuratzeko aintzat hartutako baldintzak aldatzekotan, laguntza emateko agindua aldatzea eragin liteke, dekretu honen 2.1 artikuluan onuradun izateko finkatutako gutxieneko betekizunekin bat etorrita betiere.

Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención y, en todo caso, la obtención concurrente de ayudas o subvenciones otorgadas por otras Administraciones o entes públicos o privados y, en su caso, de cualesquiera otros ingresos o recursos para la misma finalidad, podrá dar lugar a la modificación de la Orden de concesión, siempre que se salvaguarden los requisitos mínimos establecidos en el artículo 2.1 de este Decreto para ser beneficiario.

10. artikulua.- Diru-laguntzak itzultzea.

Artículo 10.- Reintegro de las subvenciones.

1.- Diru-laguntza moduan jasotako zenbatekoak itzuli beharko dira, eta diru-laguntza eman zenetik itzuli behar dela erabaki arte sortutako berandutze-interesa eskatu, 38/2003 Legearen 36. eta 37. artikuluetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluan edo Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta dagokion udalerriaren arteko lankidetza ekonomikoaren baldintzak zehazten dituen hitzarmenean aurreikusitako arrazoiren bat betetzen denean.

1.- Procederá el reintegro de las cantidades percibidas en concepto de subvención y la exigencia del interés de demora correspondiente desde el momento del pago de la subvención hasta la fecha en que se acuerde la procedencia del reintegro, cuando concurra alguna de las causas previstas en los artículos 36 y 37 de la Ley 38/2003; en el artículo 53 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco; o en el convenio en que se concreten los términos de la cooperación económica entre la Administración de la Comunidad Autónoma y el municipio de que se trate.

2.- Diru-laguntzak itzultzeko prozedurari dagokionez, 30/1992 Legearen VI. tituluan eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaiki Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan xedatutakoari jarraituko zaio.

2.- El procedimiento de reintegro de las subvenciones se regirá por lo dispuesto en el Título VI de la Ley 30/1992, así como en el Decreto 698/1991 de 17 de diciembre por el que se regula el régimen general de garantías y reingresos de las subvenciones con cargo a los presupuestos generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades colaboradoras que participan en su gestión.

3.- Ekonomia eta Ogasuneko sailburuari dagokio itzulketa-prozedura ebazteko eskumena.

3.- La competencia para resolver el procedimiento de reintegro corresponde al Consejero de Economía y Hacienda.

4.- Artikulu honen 1. zenbakian xedatutakoa albo batera utzita, diru-laguntzaren helburu diren programa eta jarduerak egiteko betebeharra zati batean bete ez bada, edo ez bada behar bezala justifikatu, diru-laguntzak itzultzeko prozedura amaitzeko ebazpenak, kasuan kasuko inguruabarrak kontuan hartuta, diru-laguntzaren zati bat itzultzea ezarri ahal izango du, ez-betetzearen mailaren arabera, eta betiere larria izan ez bada.

4.- No obstante lo dispuesto en el número 1 de este artículo, en los supuestos de incumplimiento parcial de la obligación de ejecutar los programas y actuaciones objeto de la subvención y en el de justificación insuficiente, la resolución que ponga fin al procedimiento de reintegro o devolución de la subvención, apreciando las circunstancias del caso, podrá determinar la devolución parcial de la subvención en función del grado de incumplimiento, siempre que éste no sea grave.

11. artikulua.- Informazioa emateko beharra.

Artículo 11.- Obligación de información.

Diru-laguntzen onuradun diren udalerriek Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, laguntzen xedea fiskalizatzeko eginkizunen barruan, eskatzen dieten informazio guztia eskaini behar izango dute.

Los municipios beneficiarios de las subvenciones estarán obligados a facilitar cuanta información les sea requerida por la Oficina de Control Económico y el Tribunal Vasco de Cuentas Públicas, en el ejercicio de sus funciones de fiscalización del destino de las ayudas.

12. artikulua.- Errekurtsoak.

Artículo 12.- Recursos.

Diru-laguntzak eman eta itzultzeko prozedurak ebazten dituzten Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren aginduek administrazio-bidea amaitzen dute. Horien kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ipini ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bi hilabeteko epean, agindua argitaratu edo jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 45. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera. Hala ere, udalerri interesdunak, epe berean eta aipatutako errekurtsoa ipini baino lehen, agindua baliogabetu edo ezeztatzeko agindeia egin ahal izango dio Autonomia Erkidegoko Administrazioari. Agindei hori Ekonomia eta Ogasuneko sailburuari egin beharko dio, 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Las Órdenes del Consejero de Economía y Hacienda que resuelvan los procedimientos de subvención y de reintegro ponen fin a la vía administrativa. Contra las mismas podrá interponerse recurso contencioso-administrativo, ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses a partir del día siguiente al de la publicación o notificación de la Orden, de acuerdo con lo dispuesto en los artículos 45 y siguientes de la Ley 29/1998, de 13 de julio, reguladora de la Jurisdicción Contencioso-Administrativa. No obstante, el municipio interesado, en el mismo plazo y con carácter previo al citado recurso, podrá requerir a la Administración de la Comunidad Autónoma para que anule o revoque la Orden. El requerimiento se dirigirá al Consejero de Economía y Hacienda, de acuerdo con lo dispuesto en el artículo 44 de la Ley 29/1998.

XEDAPEN GEHIGARRIA.- Aplikatu beharreko legeria.

DISPOSICIÓN ADICIONAL.- Legislación aplicable.

Dekretu honetan aurreikusi ez den guztirako, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 48tik 53rako artikuluetan xedatutakoari jarraituko zaio.

En todo lo no previsto en este Decreto se estará a lo dispuesto en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones; y artículos 48 a 53 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.- Eskumenak gaitzea.

Primera.- Habilitación competencial.

Dekretu hau Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren 10. artikuluko 4., 12., 25., 28. eta 39. ataletan, 11. artikuluko 1.a eta 2.c ataletan eta 12. artikuluko 2. atalean xedatutakoaren babespean eman da.

El presente Decreto se dicta al amparo de lo dispuesto los apartados 4, 12, 25, 28 y 39 del artículo 10, apartados 1.a) y 2.c) del artículo 11 y apartado 2 del artículo 12 del Estatuto de Autonomía para el País Vasco.

Bigarrena.- Garapena eta egikaritzea.

Segunda.- Desarrollo y ejecución.

Baimena eman zaio Ekonomia eta Ogasuneko sailburuari honakoak egin ditzan:

Se autoriza al Consejero de Economía y Hacienda para que:

a) Dekretu honetako 7. artikuluak aipatutako lankidetza-hitzarmenak sina ditzan, eta beste klausula batzuk sar ditzan II. eranskinean azaldu den ereduan, kasuan kasuko inguruabar bereziak kontuan hartuta, eta betiere dekretu honetan xedatutakoa betez.

a) firme los convenios de cooperación a que se refiere el artículo 7 de este Decreto, así como para incorporar, al modelo que figura como anexo II, cláusulas adicionales atendiendo a las circunstancias particulares del caso, siempre de acuerdo con lo dispuesto en este Decreto.

b) Bertan xedatutakoa garatu eta aplikatzeko beharrezko neurriak har ditzan.

b) adopte las medidas necesarias para el desarrollo y aplicación de lo dispuesto en el mismo.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko apirilaren 27an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 27 de abril de 2010.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

El Consejero de Economía y Hacienda,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

La Consejera de Justicia y Administración Pública,

IDOIA MENDIA CUEVA.

IDOIA MENDIA CUEVA.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

La Consejera de Empleo y Asuntos Sociales,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

El Consejero de Sanidad y Consumo,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.

Ingurumen, Lurralde Plangintza,

La Consejera de Medio Ambiente,

Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

Planificación Territorial, Agricultura y Pesca,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

I. ERANSKINA

ANEXO I AL DECRETO 125/2010, de 27 de abril.

Nik, ........................................................... jaunak/andreak, ...................................................-ko/-go Udaleko alkatea naizela, tokiko zenbait programa eta jarduera egiteko diru-laguntzen deialdia egin eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien eta Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren arteko lankidetza ekonomikoa arautu duen apirilaren 27ko 125/2010 Dekretuaren 2. artikuluan adierazitakoaren babespean, diru-laguntza eskaera hau aurkeztu dut, jarraian adierazi diren programa eta jardueretarako:

............................................................ ............................................., Alcalde/sa del Ayuntamiento de ............................................. al amparo del artículo 2 del Decreto 125/2010, de 27 de abril, por el que se regula la cooperación económica entre los municipios de la Comunidad Autónoma del País Vasco y la Administración General de la Comunidad Autónoma y se convocan subvenciones para la realización de determinados programas y actuaciones locales, presenta solicitud de subvención para los programas y actuaciones que se indican a continuación:

PROGRAMA/JARDUERA KOPURUA

PROGRAMA/ACTUACIÓN CANTIDAD

1. .......................................................................... . .............................................

1. .......................................................................... . .............................................

2. .......................................................................... . .............................................

2. .......................................................................... . .............................................

.......................................................................... . .............................................

.......................................................................... . .............................................

MEMORIA

MEMORIA

(125/2010 Dekretuaren 2.3 artikulua)

(Artículo 2.3 Decreto 125/2010, de 27 de abril)

II. ERANSKINA

ANEXO II AL DECRETO 125/2010, de 27 de abril.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ETA ...........................................-KO/-GO UDALAREN ARTEKO HITZARMENA, TOKIKO PROGRAMA ETA JARDUERAK EGITEKO LANKIDETZA EKONOMIKOA ARAUTZEN DUEN APIRILAREN 27KO 125/2010 DEKRETUA APLIKATUZ.

CONVENIO ENTRE LA ADMINISTRACIÓN DE LA COMUNIDAD AUTÓNOMA DEL PAÍS VASCO Y EL AYUNTAMIENTO DE................................................., EN APLICACIÓN DEL DECRETO 125/2010, DE 27 DE ABRIL

Vitoria-Gasteiz, ................................................................ (a).

En Vitoria-Gasteiz, a .............................................

BILDU DIRA

REUNIDOS

.............................................................. .............. jauna, Ekonomia eta Ogasuneko sailburua, EAEko Administrazioaren ordezkaritzan, eta .......................................................................... .. jauna/andrea, .......................................................................... ..-ko/-go Udaleko alkatea, udal horren ordezkaritzan.

Don ............................................................., Consejero de Economía y Hacienda, en representación de la Administración de la CAPV, y Don/doña ................................................................, Alcalde/sa del Ayuntamiento de ...................................................., en representación de dicho Ayuntamiento.

Alde batetik, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren 10., 11. eta 12. artikuluetan eta apirilaren 27ko 125/2010 Dekretuaren azken xedapenetatik bigarrenean eta, beste alde batetik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean eta apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuak onetsi zuen Toki araubidearen alorrean indarrean dauden legezko xedapenen Testu Bateginean hurrenez hurren esleitu zaizkien eskumenak erabiliz jardun dute.

Actúan en el ejercicio de las competencias que, respectivamente, tienen atribuidas en virtud, por una parte, de los artículos 10, 11 y 12 del Estatuto de Autonomía del País Vasco y disposición final segunda del Decreto 125/2010 de 27 de abril; y, por la otra parte, de la Ley 7/1985, de 2 de abril, reguladora de las Bases de Régimen Local, y por el Texto Refundido de las disposiciones legales vigentes en materia de Régimen Local, aprobado por Real Decreto Legislativo 781/1986, de 18 de abril.

Alde biek aitortu diote elkarri hitzarmen hau egiteko legezko gaitasun eta ordezkaritza nahikoa eta, horrela, honakoa

Ambas partes se reconocen mutuamente, capacidad legal y representación suficiente para el otorgamiento de este convenio, y al efecto

AZALDU DUTE

EXPONEN:

Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren .........................(e)ko Aginduaren bitartez, ......................... euroko diru-laguntza eman zitzaion ......................... -ko/-go Udalari, ......................... programa edo jarduera egiteko.

Que por Orden de ................................, del Consejero de Economía y Hacienda se ha concedido al Ayuntamiento de .................................................. una subvención de ......................... euros, para la realización del programa o actuación .............................................................

Arestian aipatu den apirilaren 27ko 125/2010 Dekretuaren 7. artikuluan adierazitakoari jarraituz, EAEko Administrazioaren eta udal onuradunaren artean sinatuko den hitzarmenean ezarritakoaren arabera ordainduko da aurreko paragrafoan aipatu den diru-laguntza.

De acuerdo con el artículo 7 del Decreto 125/2010, de 27 de abril, antes citado, la subvención a que se refiere el párrafo anterior se abonará en los términos que se establezcan en un convenio entre la Administración de la CAPV y el Ayuntamiento beneficiario.

Horrenbestez, aipatutako agindua betetzearren, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 57. artikuluan adierazitakoari jarraituz, sinatu duten herri-administrazioen arteko lankidetza ekonomikoaren baldintzak arautzen ditu hitzarmen honek, klausula hauen arabera:

En consecuencia, para dar cumplimiento al precepto citado, y de conformidad con el artículo 57 de la Ley 7/1985, de 2 de abril, reguladora de las Bases de Régimen Local, el presente convenio regula los términos de la cooperación económica entre las Administraciones Públicas firmantes de acuerdo con las siguientes

KLAUSULAK

CLÁUSULAS

Lehenengoa.- Hitzarmen honen helburua da EAEko Administrazio Orokorraren eta .........................-ko/-go Udalaren arteko lankidetza ekonomikoaren baldintzak arautzea ......................... programa edota jarduera egiteko ......................... udalerrian ......................... (e)ko ekitaldian.

Primera.- El objeto de este convenio es regular los términos de la cooperación económica entre la Administración General de la CAPV y el Ayuntamiento de ............................................ para la realización del programa y/o actuación ............................................................ en el municipio de ............................................ durante el ejercicio ....................

Bigarrena.- EAEko Administrazioak konpromisoa hartu du ......................... euro ordaintzeko ..................................-ko/-go Udalari, aurreko klausulan adierazi den programa edota jarduera egiteko. Bi zatitan ordainduko da: % 50 hitzarmen hau sinatu eta biharamunetik aurrera zenbatutako hamar eguneko epean; gainerako % 50 programa edo jarduera egitearen ondoriozko gastua justifikatu eta biharamunetik aurrera zenbatutako hamar eguneko epean.

Segunda.- La Administración de la CAPV se compromete a pagar al Ayuntamiento de ............................................ la cantidad de ......................... euros, para la realización del programa y/o actuación referido en la cláusula anterior. El pago se hará en dos partes: el 50% en el plazo de 10 días, a partir del siguiente al de la firma de este convenio; y el otro 50% en el plazo de diez días a partir del siguiente al de la justificación del gasto realizado con motivo de la realización del programa o actuación.

Hirugarrena.- .............................-ko/-go Udalak konpromisoa hartu du honakoak egiteko:

Tercera.- El Ayuntamiento de ............................................ se compromete a:

a) ......................... programa edota jarduera egitea udalerrian, .........................ko ekitaldian, indarrean dauden legeetan ezarritakoa betez.

a) Realizar el programa y/o actuación de ............................................ en su municipio, durante el ejercicio ............................ de conformidad con la legislación vigente.

b) Jasotako diru-laguntza aipatutako programa edo jarduera egiteko erabiltzea.

b) Destinar la subvención concedida a la realización del citado programa o actuación.

c) Jasotako funtsen helburua justifikatzea, horien jatorrizko fakturak edo konpultsatutako kopiak aurkeztuta, edo diruz lagundutako programa edota jarduerak egitean izandako gastuen xehetasuna azaltzen duen udal idazkariaren ziurtagiria aurkeztuta. Bi hilabeteko epea egongo da gehienez horretarako, aurrekontu-ekitaldia amaitzen denetik aurrera zenbatzen hasita.

c) Justificar el destino de los fondos percibidos mediante facturas originales o copias compulsadas de las mismas o certificado del Secretario del Ayuntamiento en el que conste el detalle de los gastos realizados en el programa o actuación objeto de subvención, en el plazo máximo de dos meses a partir de la finalización del ejercicio presupuestario.

d) Diru-laguntza honen helburu den programa edota jarduerarako beste laguntzarik jasotzekotan, jakin bezain laster jakinaraztea Ekonomia eta Ogasun Sailari (Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza).

d) Comunicar al Departamento de Economía y Hacienda (Dirección de Economía y Planificación), tan pronto como se conozca, la obtención de cualquier otra ayuda para el programa o actuación objeto de esta subvención.

e) Apirilaren 27ko 125/2010 Dekretua eta gainerako legeak aplikatzetik ondorioztatutako gainerako guztiak egitea.

e) Todas las demás que resulten de la aplicación de Decreto 125/2010, de 27 de abril y del resto de la legislación aplicable.

Laugarrena.- Udalak inola ere ez du jasoko justifikatutakoari diru-laguntza honen helburu bererako jaso litzakeen beste diru-laguntza batzuen zenbatekoa kentzetik ondorioztatutako zenbatekoa baino gehiago.

Cuarta.- El Ayuntamiento, en ningún caso, percibirá una cantidad superior a aquella que resulte de restar a la justificada el importe de otras subvenciones que, en su caso, perciba para la misma finalidad.

Bosgarrena.- Hitzarmen hau indarrean egongo da sinatzen denetik Udalari diru-laguntzaren zenbateko osoa (edo aurreko klausula aplikatzetik ondorioztatutakoa) ordaindu arte, diru-laguntzaren helburu den programa edo jarduera egitean eragindako gastuak justifikatu ondoren.

Quinta.- La duración del presente Convenio se extenderá desde el día en que sea suscrito hasta el del abono al Ayuntamiento del importe total de la subvención (o la que resulte de aplicar la cláusula anterior), previa justificación de los gastos realizados en el programa o actuación objeto de subvención.

Honako arrazoi hauetakoren bat betetzekotan ere iraungi ahal izango da hitzarmena: a) parte hartzen duten administrazioak ados ipinita erabakitzea; eta b) aldeetako batek bakarrik erabakitzea, beste aldeak onartutako betebeharren bat bete ez badu, modu larrian eta egiaztatuta.

El convenio se extinguirá, además, por cualquiera de las siguientes causas: a) mutuo acuerdo de las Administraciones intervinientes y b) por decisión unilateral de una de ellas, en caso de incumplimiento grave acreditado, por la otra, de las obligaciones asumidas.

Diru-laguntza gisa jasotako zenbatekoak itzuli behar izatekotan, apirilaren 27ko 125/2010 Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

En caso de que proceda el reintegro de las cantidades percibidas en concepto de subvención se estará a lo dispuesto en el artículo 10 del Decreto 125/2010, de 27 de abril.

Seigarrena.- Hitzarmen honetan aurreikusi ez den guztirako, aipatutako 125/2010 Dekretuan eta bertan aipatutako legeetan xedatutakoa bete beharko da.

Sexta.- En todo lo no previsto en este convenio se estará a lo dispuesto en el Decreto 125/2010 antes citado y en la legislación que se cita en el mismo.

Zazpigarrena.- Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak ebatziko ditu, izaera betearazleaz, hitzarmen hau ulertu eta aplikatzean sor litezkeen zalantza eta eztabaidak. Hala ere, ebazpen horien aurkako errekurtsoak aurkeztu ahal izango dira Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan.

Séptima.- Las dudas y controversias que puedan surgir en la interpretación y aplicación de este convenio serán resueltas, con carácter ejecutivo, por el Consejero de Economía y Hacienda, cuyas resoluciones serán recurribles ante la Jurisdicción Contencioso-Administrativa.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común