Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

35. zk., 2009ko otsailaren 19a, osteguna

N.º 35, jueves 19 de febrero de 2009


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Bestelako Xedapenak

Otras Disposiciones

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
Medio Ambiente y Ordenación del Territorio
910
910

34/2009 DEKRETUA, otsailaren 10ekoa, Deba eta Zumaia arteko itsasertza Babestutako Biotopo izendatzen duena.

DECRETO 34/2009, de 10 de febrero, por el que se declara Biotopo Protegido el tramo litoral Deba-Zumaia.

Gipuzkoako itsasbazterreko mendebaldeko sektorean dagoen itsasertz-lerroan -Haitzandi (Deba ibaiko senadiaren ekialdeko muturra, Deban) eta Haitzabal artean (Urolaren ibai-ahoaren ezkerreko ertza, Zumaian)- labarrez osatutako 8 bat km-ko tartea dago, eta oinarrian abrasio-plataforma zabalak ditu. Sektore horrek Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko ekosistema guztien artean geologia, paisaia eta naturaren aldetik oso balio handia duten elementuak ditu.

La franja costera situada en el sector occidental del litoral guipuzcoano entre Haitzandi (extremo Este de la ensenada del río Deba, en Deba) y Haitzabal (en la orilla izquierda de la desembocadura del Urola, en Zumaia) comprende un tramo de acantilados de unos 8 km de longitud con extensas plataformas de abrasión en su base. Este sector incluye elementos de valor geológico, paisajístico y naturalístico muy destacados en el conjunto de los ecosistemas litorales del País Vasco.

Besteak beste, itsasertzeko eremuaren geomorfologia aipatu behar da, nazioartean oso berezia delako, baina baita zonaren aldaketa antropogeniko handia ere, batez ere isolatuta dagoelako eta zaila delako bertara heltzea. Interes geologikoa ezohikoa da, bertan dagoen marearteko zabalgunea oso handia baita. Zabalgune hori flysch tertziarioko materialen higadura bereizgarriak eta hain garbi markatzen den Kretazeoaren eta Tertziarioaren arteko trantsizioko tarteak sortu dute. Beste geologia-aldi batzuen arteko trantsizio oso nabarmen batzuk ere badadude: hala nola, Paleozenoa-Eozenoa edo Goi eta Behe Kretazeoak. Muga horiek garrantzia izugarria dute zientziaren aldetik, biologia-krisi handiak edo planetaren historian ingurumenaren arloan izan diren aldaketak erakusten dituztelako. Paisaiaren ikuspegitik, eremu honetan kostaldearen fisiografiak higadura-lagin interesgarriak ematen ditu: haran esekiak, lurraldean barneratzen doazen labarrak eta, batez ere, marearteko zabalgune handia. Naturaren aldetik duen interesa higadurak sortzen dituen inguruneen aniztasun handian oinarritzen da; horri esker, zoko ekologiko desberdin ugari bereizten dira eta landare- eta animalia-dibertsitate handia ikus daiteke zabalgunearen marearteko zonan.

Destaca la geomorfología de este ámbito litoral, de gran singularidad a nivel internacional, así como la escasa alteración antropogénica que presenta la zona, debido sobre todo a su aislamiento y difícil acceso. El interés geológico es extraordinario debido a la extensión de la rasa mareal fruto de la erosión diferencial de los materiales del flysch y la presencia de una franja claramente marcada de transición entre el Cretácico y el Terciario. Existen así mismo otras transiciones muy marcadas entre otros periodos geológicos, tales como el Paleoceno-Eoceno o el Cretácico-Superior e Inferior. Estos límites poseen una enorme relevancia científica porque coinciden con importantes crisis biológicas o con cambios ambientales en la historia del Planeta. Desde el punto de vista paisajístico, la fisiografía costera ofrece en este ámbito interesantes muestras de erosión, con valles colgados, acantilados en retroceso y, especialmente, una extensa rasa mareal. El interés naturalístico radica en la enorme diversidad de ambientes creados por la erosión y que posibilita una elevada diferenciación de nichos ecológicos y una gran diversidad vegetal y animal en la zona intermareal de la rasa.

Hortaz, zati horrek bete egiten ditu Babestutako Biotopo izendatzeko Euskal Herriko Natura Babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legeak eskatzen dituen baldintzak. Izan ere, berezitasuna, bakantasuna, edertasun ikusgarria eta zientziaren aldetik nazioarte-mailan interes nabaria duten formazioak dauden eremua da.

Por tanto, este tramo reúne los requisitos exigidos por la Ley 16/1994, de 30 de junio, de Conservación de la Naturaleza del País Vasco, para su declaración como Biotopo Protegido, ya que se trata de un espacio con formaciones de notoria singularidad, rareza, espectacular belleza y destacado interés científico a nivel internacional.

Deba eta Zumaia arteko itsasertza Babestutako Biotopo kategorian babestutako naturagune izendatu aurretik, Natura Baliabideak Antolatzeko Plana egin eta bideratu da. Plan hori, 16/1994 Legearen 7. artikuluan ezarrita dagoen bezala fase guztiak gainditu ondoren, behin betiko onetsi zen, otsailaren 10eko 33/2009 Dekretuaren bidez. Izapideak egitean, Euskal Herriko Natura Babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legearen 19. artikuluan ezarritakoa bete da. Gainera, Natura Baliabideak Antolatzeko Plan horretan deskribatzen dira Babestutako Biotopo eta Babestutako Gune Periferiko izendatzeko proposatutako eremuak.

La declaración del tramo litoral Deba-Zumaia como espacio natural protegido en la categoría de Biotopo Protegido ha venido precedida de la elaboración y tramitación de un Plan de Ordenación de los Recursos Naturales, plan que una vez superadas todas sus fases, tal y como se establece en el artículo 7 de la Ley 16/1994, fue aprobado definitivamente por Decreto 33/2009, de 10 de febrero. En el seno de su tramitación se ha dado cumplimiento de lo dispuesto en el artículo 19 de la Ley 16/1994 de 30 de junio, de Conservación de la Naturaleza del País Vasco. Además, dicho Plan de Ordenación de los Recursos Naturales describe las áreas propuestas para su declaración como Biotopo Protegido y Zona Periférica de Protección, respectivamente.

Euskal Herriko Natura Babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legean ezarritakoaren arabera, Deba eta Zumaia arteko itsasertza Babestutako Biotopo izendatzeko, Naturzaintza Euskal Herriko Natura Zaintzeko Aholku Batzordeak txostena egin zuen 2008ko abenduaren 18ko bilkuran, eta aldekoa izan zen.

De conformidad con lo dispuesto en la Ley 16/1994, de 30 de junio, de Conservación de la Naturaleza del País Vasco, la declaración de Biotopo Protegido del tramo litoral Deba-Zumaia ha sido sometida a informe del Consejo Asesor de la Conservación de la Naturaleza del País Vasco-Naturzaintza, que lo emitió favorablemente en sesión de 18 de diciembre de 2008.

Horri jarraiki, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak otsailaren 10ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Medio Ambiente y Ordenación del Territorio, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su reunión celebrada el día 10 de febrero de 2009,

XEDATU DUT:

DISPONGO:

1. artikulua.- Xedea.

Artículo 1.- Objeto.

Dekretu honen xedea Deba eta Zumaia arteko itsasertza babesteko araubide juridiko berezia ezartzea da. Horretarako, Babestutako Biotopo izendatu da, Euskal Herriko Natura Babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legearen 15. artikuluan ezarritakoaren babesean.

Es objeto del presente Decreto establecer un régimen jurídico especial de protección para el tramo litoral Deba-Zumaia mediante su declaración como Biotopo Protegido, al amparo de lo establecido en el artículo 15 de la Ley 16/1994, de 30 de junio, de Conservación de la Naturaleza del País Vasco.

2. artikulua.- Helburua.

Artículo 2.- Finalidad.

Deba eta Zumaia arteko itsasertzaren eremuko Natura Baliabideak Antolatzeko Plana otsailaren 10eko 33/2009 Dekretuaren bidez onartu zen, eta plan horretan ezarritako jarraibideetan, araubide juridiko bereziak helburu hauek izango ditu:

Dentro de las directrices establecidas en el Plan de Ordenación de los Recursos Naturales, aprobado para el área del tramo litoral Deba-Zumaia por Decreto 33/2009, de 10 de febrero, dicho régimen jurídico especial tendrá las siguientes finalidades:

1.- Labarren aurrealdeko geologia-ondarea zaindu egingo dela bermatzea.

1.- Asegurar la conservación del patrimonio geológico del frente de acantilados.

2.- Eremuan sortzen diren geomorfologia-prozesuak mantendu egingo direla ziurtatzea: bereziki, zabalguneari eta labarrei lotuak.

2.- Asegurar el mantenimiento de los procesos geomorfológicos que se producen en el área, fundamentalmente los ligados a la rasa y los acantilados.

3.- Itsasbazterreko eremuko paisaia kudeatzea, eta andeatu eta sinplifikatzea ekiditea.

3.- Gestionar el paisaje de la zona litoral, evitando su degradación y simplificación.

4.- Eremuko sistema eta prozesu ekologiko berezien iraunkortasuna ziurtatzea eta marea barneko zerrendatik hurbil daudenei arreta berezia eskaintzea.

4.- Asegurar la continuidad de los sistemas y procesos ecológicos singulares que se desarrollan en el área, con especial atención a los ubicados próximos a la franja intramareal.

5.- Zaintzarekin bateragarriak diren ohiko erabilerak mantendu eta garatzea.

5.- Mantenimiento y desarrollo de los usos tradicionales compatibles con la conservación.

6.- Natura-ingurunea, zaintzarekin bateragarriak izango diren ikerketa eta aisialdiko erabileretarako gune izatea bermatzea.

6.- Garantizar el uso del medio natural como espacio de investigación y ocio compatibles con la conservación.

3. artikulua.- Lurralde-eremua.

Artículo 3.- Ámbito territorial.

1.- Deba eta Zumaia arteko itsasertzeko Babestutako Biotopoan, 33/2009 Dekretuan onartutako Natura Baliabideak Antolatzeko Planean deskribatu eta irudikatutako geografia-eremua sartuko da.

1.- El Biotopo Protegido del tramo Litoral Deba-Zumaia comprenderá el área geográfica descrita y grafiada en su Plan de Ordenación de los Recursos Naturales, aprobado por Decreto 33/2009, de 10 de febrero.

2.- Deba eta Zumaia arteko itsasertzeko Babestutako Biotopoak 4.299,7 ha-ko azalera hartzen du Deba eta Zumaiako udalerrietan, Gipuzkoako Lurralde Historikoan.

2.- El Biotopo Protegido del tramo Litoral Deba-Zumaia abarca una superficie de 4.299,7 ha, correspondiente a los términos municipales de Deba y Zumaia, en el Territorio Histórico de Gipuzkoa.

4. artikulua.- Babeserako gune periferikoa.

Artículo 4.- Zona periférica de protección.

1.- Natura baliabideen babes osoa bermatzeko eta ekologia nahiz paisaiaren alorretan kanpotik etor daitezkeen eraginak saihesteko, babeserako gune periferikoa ezarri da. Otsailaren 10eko 33/2009 Dekretuan onartutako Natura Baliabideak Antolatzeko Planean dago deskribatuta eta irudikatuta gune hori.

1.- A fin de garantizar una completa protección de los recursos naturales y evitar los posibles impactos ecológicos y paisajísticos procedentes del exterior, se establece una zona periférica de protección. Dicha zona se encuentra descrita y grafiada en el Plan de Ordenación de los Recursos Naturales, aprobado por Decreto 33/2009, de 10 de febrero.

2.- Babeserako gune periferikoan, Deba eta Zumaia arteko itsasertza Babestutako Biotopo izendatzeko adierazpenaren oinarri diren helburuak edo Natura Baliabideak Antolatzeko Planean ezarritako helburuak lortzea eragotzi edo zaildu dezakeen jarduera oro, organo kudeatzaileak baimendu beharko du.

2.- En la zona periférica de protección, toda actuación que pueda impedir o dificultar la consecución de los objetivos que motivan la declaración del tramo litoral Deba-Zumaia como Biotopo Protegido así como los establecidos en el Plan de Ordenación de los Recursos Naturales, deberá ser autorizado por el órgano gestor.

3.- Errealitate fisikoan edo biologikoan ondorioak izan ditzakeen edo aldaketak eragin ditzakeen edozein jarduera mugatu edo eten ahal izango du Babestutako Biotopoa kudeatzeko organoak, babeserako gune periferikoan, xedapen honetan ezarritakoaren arabera: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 54.1.f) artikulua.

3.- El órgano gestor del Biotopo podrá, en la zona periférica de protección, y con arreglo a lo establecido en el artículo 54.1.f) de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, limitar o suspender cualquier actividad que pueda afectar o alterar la realidad física o biológica del Biotopo Protegido.

5. artikulua.- Biotopoa kudeatzea.

Artículo 5.- Gestión del Biotopo Protegido.

1.- Deba eta Zumaia arteko itsasertzeko Babestutako Biotopoa Gipuzkoako Lurralde Historikoan eskumena duen foru-organoak kudeatuko du.

1.- La Gestión del Biotopo Protegido del tramo litoral Deba-Zumaia corresponderá al órgano foral competente del Territorio Histórico de Gipuzkoa.

2.- Deba eta Zumaia arteko itsasertzeko Babestutako Biotopoa kudeatzeko organoak biotopoaren zuzendari-artatzaile bat izendatuko du. Bere zereginak, Euskal Herriko Natura Babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legearen 34. artikuluan ezarritakoak eta berariaz agintzen zaizkionak izango dira.

2.- El Órgano Gestor del Biotopo Protegido del tramo litoral Deba-Zumaia nombrará un Director Conservador o una Directora Conservadora del Biotopo Protegido, que tendrá como funciones las establecidas en el artículo 34 de la Ley 16/1994, de 30 de junio, de Conservación de la Naturaleza del País Vasco y aquéllas que expresamente se le encomienden.

6. artikulua.- Administrazioen arteko lankidetza.

Artículo 6.- Colaboración entre las administraciones.

16/1994 Legearen 35.2. artikuluan aipatzen den lankidetzaren esparruan, organo kudeatzaileak hitzarmenak izenpetuko ditu beste administrazio publikoekin: bereziki, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Arrantza Sailburuordetzarekin, itsasoko ingurunean zaindu eta ikuskatzeko. Zumaiako Udalak kudeatzen duen Algorri ezagutzeko zentroaren ibilbidea kontuan izanda, lankidetza-hitzarmenak izenpetuko ditu udal horrekin, bi erakundeen artean behar den koordinazioa bermatzeko.

El Órgano Gestor, en el marco de la colaboración a la que se refiere el artículo 35.2 de la Ley 16/1994, suscribirá convenios con otras Administraciones Públicas, especialmente con la Viceconsejería de Pesca del Departamento de Agricultura, Pesca y Alimentación, para la vigilancia e inspección en el medio marino. Teniendo en cuenta la trayectoria del centro de interpretación Algorri, gestionado por el Ayuntamiento de Zumaia, suscribirá convenios de colaboración con este ayuntamiento para garantizar la necesaria coordinación entre ambos organismos.

7. artikulua.- Erabilera publikoa eta kalte-ordainak.

Artículo 7.- Utilidad Pública e Indemnizaciones.

1.- Deba eta Zumaia arteko itsasertza Babestutako Biotopo izendatzeko adierazpenak berekin dakar erabilera publikoaren adierazpena, dagozkion ondasun eta eskubideak desjabetzeari begira.

1.- La declaración del tramo litoral Deba-Zumaia como Biotopo Protegido lleva aparejada la de utilidad pública a efectos expropiatorios de los bienes y derechos afectados.

2.- Dekretu honetan edo Natura Baliabideak Antolatzeko Planean ezarritako xedapenak ezartzeko jabetza pribatua edo eskubideak eta legezko ondare-interesak kentzean, kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izango dute ondare eta eskubideen titularrek, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera.

2.- La privación singular de la propiedad privada o de los derechos e intereses patrimoniales legítimos, con motivo de la aplicación de las determinaciones establecidas en el presente Decreto o en el Plan de Ordenación de los Recursos Naturales, implicará para las personas titulares afectados el derecho a obtener la pertinente indemnización, conforme a lo establecido en la legilación vigente.

8. artikulua.- Lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea.

Artículo 8.- Derecho de tanteo y retracto.

Eskumena duen organoaren bitartez lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideak egikaritzea Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio, Babestutako Biotopoaren barnean dauden lursailak bizidunen artean kostu bidez eskualdatzeko egintza guztietan.

Corresponde a la Diputación Foral de Gipuzkoa, a través del órgano que resulte competente, el ejercicio de los derechos de tanteo y retracto en todas las transmisiones onerosas intervivos de terrenos situados en el interior del Biotopo Protegido.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.- Ahalmena eman zaio Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuari Dekretu hau gauzatu eta garatzeko behar diren xedapenak emateko.

Primera.- Se autoriza a la Consejera de Medio Ambiente y Ordenación del Territorio para que dicte las disposiciones necesarias para la ejecución y desarrollo del presente Decreto.

Bigarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Segunda.- Este Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko otsailaren 10ean.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 10 de febrero de 2009.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ingurumen eta

La Consejera de Medio Ambiente

Lurralde Antolamendu sailburua,

y Ordenación del Territorio,

ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.

ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común