Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

34. zk., 2009ko otsailaren 18a, asteazkena

N.º 34, miércoles 18 de febrero de 2009


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Educación, Universidades e Investigación
868
868

22/2009 DEKRETUA, otsailaren 3koa. Honen bitartez, prozedura arautzen da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako zuzendaria aukeratzeko, eta pertsona bakarreko beste gobernu-organoak izendatzeko eta kargua uzteko.

DECRETO 22/2009, de 3 de febrero, sobre el procedimiento de selección del Director o Directora y el nombramiento y el cese de los otros órganos unipersonales de gobierno de los centros docentes no universitarios de la Comunidad Autónoma del País Vasco dependientes del Departamento de Educación, Universidades e Investigación.

Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen bigarren aldaketari buruzko ekainaren 13ko 3/2008 Legean, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako zuzendaria aukeratzeko sistema ezartzen da. Sistema hori berdintasun, publizitate, merezimendu eta gaitasuneko printzipioetan oinarritua dago, profesionalki hautagai egokienak izango diren eta hezkuntza-komunitatearen babes handiena lortuko dutenak aukeratzeko.

La Ley 3/2008, de 13 de junio, de segunda modificación de la Ley de la Escuela Pública Vasca, establece un sistema de selección del Director o Directora de los centros públicos docentes de la Comunidad Autónoma del País Vasco basado en los principios de igualdad, publicidad, mérito y capacidad, con objeto de seleccionar a las candidatas o candidatos más idóneos profesionalmente y que obtengan el mayor apoyo de la comunidad educativa.

Zuzendaria ikastetxean bertan aukeratu behar dute Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko ordezkariek eta ikastetxe horretako ordezkariek osatutako batzorde batek. Zuzendaria aukeratzean, kontuan hartuko dituzte hautagaiek egiaztatutako merezimendu akademiko eta profesionalen balioespen objektiboa eta pertsona bakoitzak aurkeztutako zuzendaritza-proiektuaren balioespena.

La selección debe ser realizada en el propio centro por una Comisión constituida por representantes del Departamento de Educación, Universidades e Investigación y del centro correspondiente. La selección debe tener en cuenta la valoración objetiva de los méritos académicos y profesionales acreditados por las personas aspirantes y la valoración de su Proyecto de Dirección.

Eusko Jaurlaritzari dagokio Euskal Eskola Publikoari buruzko Legean ezarritakoaren garapen-araua ematea, gero Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako zuzendariak aukeratzeko prozesuak deitzeko.

Es competencia del Gobierno Vasco dictar la correspondiente norma de desarrollo de lo establecido en la Ley de la Escuela Pública Vasca, con objeto de convocar posteriormente los correspondientes procesos de selección de los Directores y Directoras de los centros docentes no universitarios de la Comunidad Autónoma del País Vasco dependientes del Departamento de Educación, Universidades e Investigación.

Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak onartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean aurreikusitako izapideak eginda, Euskadiko Eskola Kontseiluari entzunda, eta 2009ko otsailaren 3an egindako bileran Jaurlaritzaren Kontseiluak eztabaidatu ondoren, hau

En su virtud, a propuesta del Consejero de Educación, Universidades e Investigación, de acuerdo con la Comisión Jurídico Asesora de Euskadi, una vez realizados los trámites previstos en la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres, oído el Consejo Escolar de Euskadi, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 3 de febrero de 2009,

XEDATU DUT:

DISPONGO:

1. artikulua.- Helburua.

Artículo 1.- Objeto.

Dekretu honen helburu da prozedurak arautzea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako zuzendaria aukeratzeko, izendatzeko eta kargua uzteko; era berean, pertsona bakarreko beste gobernu-organoak izendatzeko eta kargua uzteko prozedurak arautzen dira.

Es objeto del presente Decreto la regulación del procedimiento de selección, nombramiento y cese del Director o Directora y del nombramiento y cese de los otros órganos unipersonales de gobierno de los centros docentes no universitarios de la Comunidad Autónoma del País Vasco dependientes del Departamento de Educación, Universidades e Investigación.

2. artikulua.- Aplikazio-esparrua.

Artículo 2.- Ámbito de aplicación.

Lanbide Heziketako Ikastegi Bateratuak eta Estatuko Erreferentziako Lanbide Heziketako Ikastegiak salbuetsita, unibertsitatez kanpoko irakaskuntza eskaintzen duten Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko ikastetxe publiko guztietan aplikatuko da dekretu hau, Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak eta lege hori garatzen duten eta oinarrizko arau izaera duten arauak aplikatzen diren alderdi espezifikotan.

El presente Decreto será de aplicación en todos los centros públicos dependientes del Departamento de Educación, Universidades e Investigación que impartan enseñanzas no universitarias, con excepción de los Centros Integrados de Formación Profesional y de los Centros de Referencia Nacional de Formación Profesional, en aquellos aspectos específicos en los que les resulte de aplicación la Ley Orgánica 5/2002, de 19 de junio, de las Cualificaciones y de la Formación Profesional, y las normas que la desarrollan y tienen carácter de norma básica.

3. artikulua.- Printzipio orokorrak.

Artículo 3.- Principios generales.

1.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe bateko zuzendaria izendatzeko agindutako irakaskuntzetako bat ematen duen karrerako irakasle funtzionarioetako bat aukeratuko da merezimendu-lehiaketa bidez. Berdintasun, publizitate, merezimendu eta gaitasuneko printzipioen arabera aukeratuko da.

1.- La selección para el nombramiento del Director o Directora de un centro docente no universitario de la Comunidad Autónoma del País Vasco dependiente del Departamento de Educación, Universidades e Investigación se efectuará mediante concurso de méritos entre el profesorado funcionario de carrera que imparta alguna de las enseñanzas encomendadas al mismo. La selección se realizará de conformidad con los principios de igualdad, publicidad, mérito y capacidad.

2.- Merezimendu-lehiaketak bi fase izango ditu. Lehen fasean, ikastetxeko zuzendaritzara hautagaitza aurkeztu duten pertsonek alegatutako merezimenduak hartuko dira kontuan. Bigarren fasean zuzendaritza-proiektua aztertuko da eta, proiektu horretan, ikastetxeko hezkuntza-proiektua zuzentzeko hautagaiak egiten duen proposamena bilduko da.

2.- El concurso de méritos constará de dos fases. En la primera fase se valorarán los méritos alegados por las personas que hayan presentado su candidatura a la Dirección del centro. En la segunda fase se valorará el Proyecto de Dirección, que recogerá la propuesta directiva de la persona candidata en relación con el proyecto educativo del centro.

4. artikulua.- Izangaien betebeharrak.

Artículo 4.- Requisitos de las personas aspirantes.

1.- Merezimendu-lehiaketan parte hartzeko honako baldintza hauek bete beharko dituzte irakasleek:

1.- Los requisitos que deberá cumplir cualquier profesor o profesora para participar en el concurso de méritos son los siguientes:

a) Gutxienez, bost urteko antzinatasuna izatea irakaskuntzako funtzio publikoan karrerako funtzionario gisa.

a) Tener una antigüedad de al menos cinco años como funcionario o funcionaria de carrera en la función pública docente.

b) Epe horretan, hautagaiak karrerako funtzionario gisa zuzenean irakasten egon behar izan du zuzendu nahi duen ikastegiak eskaintzen dituen irakaskuntzetakoren batean.

b) Haber impartido, durante un periodo de igual duración, docencia directa en alguna de las enseñanzas de las que ofrece el centro a que se opta, como funcionario o funcionaria de carrera.

c) Deialdia argitaratutako unean, gutxienez, ikasturte bateko esperientzia izan behar du zuzendu nahi duen ikastegiak eskainitako gaietakoren batean eskolak ematen Euskal Autonomia Erkidegoko edozein ikastetxe publikotan.

c) Estar prestando servicios en un centro público de la Comunidad Autónoma del País Vasco, en alguna de las enseñanzas de las del centro al que se opta, con una antigüedad en el mismo de al menos un curso completo al publicarse la convocatoria.

d) Zuzendaritza-proiektu bat aurkeztu behar du. Bertan, beste hainbaten artean, honako gai hauek adierazi beharko ditu: helburuak, jardunbideak eta hauen ebaluazioa, eta ikastegiko pertsona bakarreko gainerako gobernu-organoak zuzentzeko proposatutako pertsonen izenak. Zuzendaritza-proiektuak gehienez 15 folio izango ditu eta alde batetik eta espazio bikoitza utzita idatziko da.

d) Presentar un Proyecto de Dirección que incluya, entre otros, los objetivos, las líneas de actuación y la evaluación del mismo y los nombres de las personas propuestas para desempeñar los demás órganos unipersonales de gobierno del centro. El Proyecto de Dirección constará de un máximo de 15 folios escritos por una sola cara y a doble espacio.

2.- Haur Hezkuntzako ikastetxe espezifikoetan, Lehen Hezkuntzako osatu gabeetan, zortzi unitate baino gutxiagoko Bigarren Hezkuntzakoetan, zortzi irakasle baino gutxiago dituzten helduentzako ikastetxeetan, irakaskuntza artistiko profesionalekin, kirolarekin edo hizkuntzekin lotuak daudenetan, merezimendu-lehiaketan parte hartzeko edozein irakaslek aurreko atalean adierazitako baldintzak bete beharko ditu honako aldaketa hauekin:

2.- En los centros específicos de Educación Infantil, en los incompletos de Educación Primaria, en los de Educación Secundaria con menos de ocho unidades, en los que impartan enseñanzas artísticas profesionales, deportivas, de idiomas o las dirigidas a personas adultas con menos de ocho profesores y profesoras, los requisitos que deberá cumplir cualquier profesor o profesora para participar en el concurso de méritos serán los establecidos en el apartado anterior con las siguientes modificaciones:

a) Orokorrean exijitutako bost urte barik, irakaskuntzako funtzio publikoan karrerako funtzionario gisa urtebeteko antzinatasuna izan behar du, gutxienez, irakaskuntza-lanetan.

a) Deberá tener una antigüedad de al menos un año como funcionario o funcionaria de carrera en la función pública docente en funciones docentes, en lugar de los cinco años exigidos con carácter general.

b) Orokorrean exijitutako bost urte beharrean, karrerako funtzionario gisa, irakasle-lanak betetzen, gutxienez, urtebete beteta izan beharko du zuzendari izan nahi duen ikastetxeak eskaintzen dituen gaietakoren batean.

b) Deberá haber impartido, al menos durante un año, docencia directa en alguna de las enseñanzas de las que ofrece el centro a que se opta, como funcionario o funcionaria de carrera, en lugar de los cinco años exigidos con carácter general.

3.- Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen bigarren aldaketari buruzko ekainaren 13ko 3/2008 Legearen lehen xedapen gehigarrian adierazitakoaren arabera, lan-kontratudun irakasleek ikastetxeko irakasle guztien ehuneko berrogeita hamarra, gutxienez, ordezkatzen duten ikastetxetan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko lan-kontratudun edozein irakasle finkok aurkeztu ahal izango du bere hautagaitza, baldin eta eskatutako ikastetxean destinoa badu eta kasu bakoitzean exijitutako gainerako baldintzak betetzen baditu.

3.- De acuerdo con lo dispuesto en la Disposición Adicional Primera de la Ley 3/2008, de 13 de junio, de segunda modificación de la Ley de la Escuela Pública Vasca, en aquellos centros en los que el personal laboral docente represente como mínimo el cincuenta por ciento del conjunto del profesorado del mismo, podrá presentar también su candidatura el personal laboral docente fijo dependiente del Departamento de Educación, Universidades e Investigación, siempre y cuando tenga destino en el centro solicitado y cumpla el resto de los requisitos exigidos en cada caso.

Lan-kontratudun irakasleek aurkeztutako hautagaitzak kontuan hartuko dira beste hautagaitzarik aurkezten ez denean edo beste hautagaitzarik aukeratzen ez denean.

Las candidaturas presentadas por el personal laboral docente únicamente se tendrán en cuenta cuando no se presente o no sea seleccionada ninguna otra candidatura.

4.- Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean deialdia argitaratu den egunean kasu bakoitzean eskatutako baldintza guztiak bete beharko ditu pertsona batek hautagai izateko.

4.- Todos los requisitos que, en cada caso, deba cumplir la persona aspirante deberán poseerse en la fecha de publicación de la convocatoria en el Boletín Oficial del País Vasco.

5. artikulua.- Aukeraketa-batzordeak.

Artículo 5.- Comisiones de Selección.

1.- Aukeraketa-batzordea eratuko da unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako bakoitzean, baldin eta aukeraketa-prozesua egin beharra badago eta, gutxienez, hautagai bat aurkeztu bada.

1.- Se constituirá una Comisión de Selección en cada uno de los centros docentes públicos no universitarios en los que deba realizarse el proceso de selección, y en los que se haya presentado al menos una candidatura.

2.- Ikastetxe bakoitzeko aukeraketa-batzordea honako kide hauek osatuko dute:

2.- La Comisión de Selección de cada centro estará integrada por los siguientes miembros:

- Ikastetxeari dagokion Ikuskaritzako lurraldeburuak proposatutako hezkuntza-ikuskatzaile batek. Batzordeko lehendakari jardungo du.

- Un Inspector o Inspectora de Educación propuesto por el Inspector Jefe o Inspectora Jefa Territorial correspondiente al centro, que actuará como Presidente o Presidenta de la Comisión.

- Ikastetxeko klaustroko kideek euren artean aukeratutako ikastetxeko irakasleen bi ordezkarik. Irakasle helduenak batzordeko idazkari gisa jardungo du, hitz egiteko eta botoa emateko aukerarekin.

- Dos representantes del profesorado del centro elegidos por y entre las y los miembros del Claustro del mismo. El profesor o profesora de mayor edad actuará como Secretario o Secretaria de la Comisión, con voz y voto.

- Ikastetxeko irakasle ez diren ikastetxe bertako ordezkaritza-organo goreneko kideek euren artean aukeratutako bi lagunek. Hezkuntza Berezia, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza edo Bigarren Hezkuntza ematen duten ikastetxeetan, gutxienez horietako batek ikasleen gurasoen sektoreko ordezkaria izan behar du. Ordezkaritza-organo gorenean ikasleen ordezkaritza duten ikastetxeetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren kurtsotik gorako ikasleek baino ez dute izango aukeratzeko eta aukeratuak izateko posibilitatea.

- Dos personas elegidas por y entre las y los miembros del Órgano Máximo de Representación del centro que no pertenezcan al profesorado del mismo. En los centros que impartan Educación Especial, Educación Infantil, Educación Primaria o Educación Secundaria, al menos una de estas personas deberá ser un o una representante del sector de madres y padres de los alumnos y alumnas. En los centros en los que en el Órgano Máximo de Representación exista representación del alumnado solo serán electores o electoras y elegibles los alumnos y alumnas a partir del tercer curso de la Educación Secundaria Obligatoria.

3.- Hautagaien hizkuntza eskubideak eta Euskararen erabilera arautzen duen azaroaren 24ko 10/1982 Legea errespetatze aldera, aukeraketa-batzordeko kideen artean, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialen ezagutza nahikoa duten kideak egotea bermatuko da.

3.- Para respetar los derechos lingüísticos de las personas candidatas y cumplir lo establecido en la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, Básica de Normalización del Uso del Euskera, se garantizará que entre las y los miembros de la Comisión de Selección existan personas con conocimiento suficiente de los idiomas oficiales de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

4.- Aukeraketa-batzordeetako kideak dagokion Hezkuntzako lurralde-ordezkariak izendatuko ditu.

4.- Las personas miembros de las Comisiones de Selección serán nombradas por el Delegado o Delegada Territorial de Educación correspondiente.

5.- Ikastetxeko zuzendaritzara aurkeztu diren irakasleek ezingo dute aukeraketa-batzordeko kide izan.

5.- En ningún caso podrán formar parte de la Comisión de Selección los profesores o profesoras que hayan presentado su candidatura a la Dirección del centro.

6.- Gaixotasunagatik edo beste edozein arrazoi justifikatuagatik batzordeko lehendakariak bilera batera joan ezin badu, ikastetxeari dagokion Ikuskaritzako lurraldeburuak proposatutako beste hezkuntza-ikuskatzaile batek ordezkatuko du.

6.- En caso de que, por enfermedad o por otra causa justificada, el Presidente o Presidenta de la Comisión no pudiera asistir a alguna de sus reuniones, será sustituido o sustituida por otro Inspector o Inspectora de Educación propuesto por el Inspector Jefe o Inspectora Jefa Territorial correspondiente al centro.

7.- Gaixotasunagatik edo beste edozein arrazoi justifikatuagatik ordezkaritza-organo goreneko edo klaustroko ordezkariren batek bileretara joan ezin badu, Dekretu honetako 10. artikuluan aipatutako ordezkoen zerrendan agertzen den pertsona batek ordezkatuko du. Zerrenda horretako ordena errespetatuko da. Batzordeko idazkariaren ordezkapena ezinezkoa bada, berari dagozkion funtzioak klaustroaren beste ordezkari batek beteko ditu. Bilera batean klaustroko ordezkaririk ez badago, idazkari-funtzioak ordezkaritza-organo gorena ordezkatzen dutenen artean pertsona helduenak beteko ditu.

7.- En caso de que alguna de las personas representantes del Claustro o del Órgano Máximo de Representación, por enfermedad o por otra causa justificada, no pudieran asistir a alguna de sus reuniones, serán sustituidos o sustituidas por las personas que figuren en la correspondiente lista de personas suplentes a que se refiere el artículo 10 del presente Decreto, en el orden establecido en dicha lista. Si no hubiera sido posible la sustitución del Secretario o Secretaria de la Comisión, sus funciones serán ejercidas por la otra persona representante del Claustro. Si en alguna reunión no hubiera ninguna persona representante del Claustro, las funciones del Secretario o Secretaria serán ejercidas por la persona representante del Órgano Máximo de Representación que tenga mayor edad.

8.- Aukeraketa-batzordearen bilera batek balioa izateko, bertan egon behar dute lehendakariak eta batzordeko beste bi lagunek edo horiek ordezkatzen dituztenek.

8.- Para que una reunión de la Comisión de Selección sea válida será necesaria la presencia en la misma del Presidente o Presidenta y de al menos otras dos personas miembros de la misma o de sus correspondientes suplentes.

9.- Aukeraketa-batzordeko kideek ez dute prozeduran esku hartuko eta indarreko araudian aurreikusitako baldintzak bertan adierazitako moduan ematen direnean ezetsiak izan daitezke.

9.- Las personas miembros de la Comisión de Selección se abstendrán de intervenir en el procedimiento y podrán ser recusadas cuando se den las circunstancias previstas en la normativa vigente y en los términos establecidos en la misma.

6. artikulua.- Funtzio jakinak betetzeko bateraezintasunak.

Artículo 6.- Incompatibilidades para ejercer ciertas funciones.

1.- Euren ikastetxeko zuzendaritzarako merezimendu-lehiaketara aurkezten diren eta funtzio hori betetzen ari diren zuzendariek ezingo dute aukeraketa-batzordeko kide izan, eta ezingo dituzte aukeraketa-prozesuan ikastetxeko zuzendariari esleitutako funtzioak bete. Funtzio horiek ikastetxeko zuzendariordeak beteko ditu, edo, ondorioz, zuzendariondokoak, ikasketaburuak, ordezko ikasketaburuak edo ikastetxeko idazkariordeak; baldin eta aipatutako pertsona horiek euren hautagaitza aurkeztu ez badute.

1.- Los Directores o Directoras en activo que se presenten al concurso de méritos para optar a la Dirección de su propio centro no podrán formar parte de la Comisión de Selección ni llevar a cabo las funciones que en el proceso de selección están asignadas al Director o Directora del centro. Estas funciones serán realizadas por la persona que ejerza la Vicedirección del centro, o, consecutivamente, por la que ejerza la Dirección Adjunta, la Jefatura de Estudios, la Jefatura de Estudios Adjunta, la Secretaría o la Secretaría Adjunta del centro, siempre y cuando la persona correspondiente no haya presentado también su candidatura.

2.- Goian aipatutako karguak dituzten pertsona guztiek ikastetxeko zuzendaritzarako hautagaitza aurkeztu badute, aukeraketa-prozesuan ikastetxeko zuzendariari esleitutako funtzioak bete behar dituen ikastetxeko irakaslea izendatuko du Hezkuntzako lurralde-ordezkariak.

2.- Si todas las personas que ejercen los cargos anteriormente mencionados hubieran presentado también su candidatura a la Dirección del centro, el Delegado o Delegada Territorial de Educación correspondiente designará al profesor o profesora del centro que tiene que ejercer las funciones asignadas al Director o Directora del centro en el desarrollo del proceso de selección.

3.- Ikastetxeko zuzendaritzarako hautagaitza aurkezten duten irakasleek eskubidea izaten jarraituko dute klaustroaren bileretan egoteko, parte hartzeko eta botoa emateko, eta hala badagokio, aukeraketa-batzordean organo horietako ordezkariak aukeratu behar diren ordezkaritza-organo gorenaren bileretan ere eskubide horiek izango dituzte.

3.- Los profesores y profesoras que presenten su candidatura a la Dirección del centro mantendrán su derecho a la presencia, participación y voto en las reuniones del Claustro y, en su caso, del Órgano Máximo de Representación donde se tienen que escoger a los y las representantes de esos órganos en la Comisión de Selección.

7. artikulua.- Deialdia.

Artículo 7.- Convocatoria.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak ikasturte guztietan agindua emango du meritu-lehiaketarako dei egiteko, ikasturte horretan Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako zuzendariak hautatzeko, postu hori hutsik geratu den ikastetxeetan.

Por Orden del Consejero o Consejera de Educación, Universidades e Investigación se convocará en cada curso escolar el correspondiente concurso de méritos para la selección de los Directores o Directoras de los centros docentes no universitarios dependientes del Departamento de Educación, Universidades e Investigación en los que el cargo vaya a quedar vacante al finalizar dicho curso.

8. artikulua.- Eskaerak aurkeztea.

Artículo 8.- Presentación de solicitudes.

1.- Merezimendu-lehiaketarako deia egiteko Aginduan ezartzen den epean, Agindu horretan zehaztutako ikastetxeetako zuzendarigaiek eskaera idatziz aurkeztu ahal izango diote dagokion lurralde historikoko Hezkuntzako lurralde-buruari. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru ikastetxetako zuzendaritzarako hautagaitza aurkeztu ahal izango du, gehienez ere, pertsona bakoitzak.

1.- Durante el plazo que se establezca en la Orden por la que se convoque el Concurso de méritos, las personas aspirantes al cargo de Director o Directora de los centros especificados en la citada Orden podrán presentar su solicitud por escrito, dirigida al Delegado o Delegada Territorial de Educación del Territorio Histórico correspondiente. Cada persona podrá presentar su candidatura a la Dirección de un máximo de tres centros de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.- Eskaerarekin batera, argudiatutako merezimenduak frogatzeko dokumentazioa erantsi beharko dute, Dekretu honen eranskinean adierazitako baremoarekin lotuta. Halaber, Dekretu honen 4.1. artikuluan zehaztutako d) baldintzari dagokion zuzendaritza-proiektua ere erantsi beharko dute.

2.- Junto con la solicitud deberán adjuntar la documentación acreditativa de los méritos alegados, con relación al baremo que se establece en el anexo del presente Decreto, así como el Proyecto de Dirección al que se refiere el requisito d) especificado en el artículo 4.1 del presente Decreto.

3.- Zuzendaritza-proiektua lantzeko, zuzendari izan nahi duten pertsonek dagokion lurralde-ordezkaritzan kontsultatu ahal izango dute zuzendari izateko aurkeztu diren ikastetxeetako dokumentazioa.

3.- A efectos de la elaboración del Proyecto de Dirección, las personas aspirantes a Director o Directora podrán consultar la documentación relativa a los centros a cuya Dirección optan, en la correspondiente Delegación Territorial de Educación.

4.- Hautagaiek eskaera, honekin aurkeztu beharreko agiriak eta Zuzendaritza Proiektua, beren aukerako hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dituzte. Halaber, hautaketa prozesuaren ondoriozko harremanetan eta prozedura guztian ere hautagaiaren aukerako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera arautzen duen azaroaren 24ko 10/1982 Legeko 5.2.a) eta 6.1. artikuluei jarraiki.

4.- Las personas candidatas podrán presentar la solicitud, los documentos que deben presentar con la misma y el Proyecto de Dirección en el idioma oficial de la Comunidad Autónoma del País Vasco que ellas elijan. Asimismo, en las relaciones que se deriven del proceso de selección y en todo el procedimiento se utilizará el idioma elegido por la persona candidata, en cumplimiento de lo establecido en los artículos 5.2.a) y 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, Básica de Normalización del Uso del Euskera.

9. artikulua.- Eskaerak onartzea.

Artículo 9.- Admisión de solicitudes.

1.- Eskaerak aurkezteko epea amaitu bezain laster, dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariak dagokien Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko lurralde-zerbitzuei eskatuko die egiaztatzeko kasu bakoitzari dagokion gaiaren arabera, kasu horietan exijitutako baldintzak hautagai bakoitzak betetzen ote dituen eta aurkeztutako merezimenduak benetakoak diren ala ez, datu horiek dagokion aukeraketa-batzordeari eskaini ahal izateko.

1.- Inmediatamente después de finalizado el plazo de presentación de solicitudes, el Delegado o Delegada Territorial de Educación del Territorio Histórico correspondiente solicitará a los Servicios Territoriales del Departamento de Educación, Universidades e Investigación que corresponda, en función de la materia de que se trate en cada caso, la comprobación del cumplimiento por parte de cada candidato y candidata de los requisitos exigidos en cada caso y de los méritos alegados por los mismos para la primera fase del concurso, con el fin de poder facilitar posteriormente estos datos a la correspondiente Comisión de Selección.

Prozesuaren deialdiko Aginduan zehaztutako epean eskaini beharko dituzte datuak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko lurralde-zerbitzuek.

Los Servicios Territoriales del Departamento de Educación, Universidades e Investigación deberán facilitar los datos solicitados en el plazo que se determine en la Orden de convocatoria del proceso.

2.- Prozesuaren deialdiko Aginduan zehaztuko den epean, dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariak erabakiko du aurkeztutako eskaerak onartu edo atzera botatzea, eta horretarako kontuan izango ditu eman dizkioten datuak. Exijitutako baldintzetakoren bat betetzen ez badute eskaera ez da onartuko. Dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariaren ebazpenak zehaztuko zein arrazoi dagoen onartu ez dituzten pertsonak kanporatzeko. Onartutako pertsonen kasuan, dagokion ikasturtean ikastetxe horretan lekua ote duen ere zehaztuko du zuzendarigaiak.

2.- En el plazo que se determine en la Orden de convocatoria del proceso, el Delegado o Delegada Territorial de Educación del Territorio Histórico correspondiente, teniendo en cuenta los datos que le han sido facilitados, resolverá sobre la admisión o desestimación de las solicitudes presentadas. La falta de cumplimiento de alguno de los requisitos exigidos comportará la desestimación de la solicitud. La Resolución del Delegado o Delegada Territorial de Educación del Territorio Histórico correspondiente especificará el motivo de exclusión de las personas no admitidas. En el caso de las personas admitidas especificará también si la persona candidata a Director o Directora tiene o no destino en el centro en el curso académico correspondiente.

3.- Ebazpen horiek Hezkuntzako dagokion lurralde-ordezkaritzaren egoitzaren iragarki-taulan argitaratuko dira. Argitaratze horren bitartez pertsona interesatuei jakinarazpena egin zaiela ulertuko da.

3.- Las Resoluciones a que se refiere el apartado anterior se publicarán en el tablón de anuncios de la sede de la Delegación Territorial de Educación correspondiente. Con esta publicación se considerará efectuada la correspondiente notificación a las personas interesadas.

4.- Dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ikuskaritzako buruak ebazpenaren berri emango dio eragiten dion ikastetxeko zuzendariari, bertako iragarki-taulan ere argitara emateko.

4.- El Delegado o Delegada Territorial de Educación del Territorio Histórico correspondiente notificará al Director o Directora del centro afectado la correspondiente Resolución, para que también se haga pública en el tablón de anuncios del centro.

5.- Ebazpen horien aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote dagokien lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariari.

5.- Contra las Resoluciones anteriores las personas interesadas podrán presentar recurso de alzada ante el Viceconsejero o Viceconsejera de Educación.

10. artikulua.- Aukeraketa-batzordea eratzea.

Artículo 10.- Constitución de las Comisiones de Selección.

1.- Ikastetxe horretako zuzendaritzarako hautagai bat edo gehiago onartuta daudela adierazten dietenean eratu beharko da ikastetxe bakoitzeko aukeraketa-batzordea.

1.- La Comisión de Selección de cada centro deberá constituirse cuando se declaren admitidas una o más candidaturas a la Dirección de dicho centro.

2.- Batzordea eratu behar den ikastetxeetan, Ikuskaritzako lurraldeburuak dagokion lurralde historikoko Hezkuntzako lurralde-ordezkariari jakinaraziko dio zein den aukeraketa-batzorde bakoitzeko buru izango den ikuskatzailearen izena. Hori egiteko epea prozesuaren deialdiko Aginduan zehaztuko da.

2.- En el plazo que se determine en la Orden de convocatoria del proceso, el Inspector Jefe o Inspectora Jefa Territorial comunicará al Delegado o Delegada Territorial de Educación del Territorio Histórico correspondiente los nombres de los Inspectores o Inspectoras que presidirán cada una de las Comisiones de Selección de los centros en los que ésta deba constituirse.

3.- Halaber, prozesuaren deialdiko Aginduan zehaztuko den epean, ikastetxeko zuzendariak klaustroa eta ordezkaritza-organo gorena deituko ditu, onartutako eskaerak jakinarazteko eta aukeraketa-batzordean erakunde bakoitzeko ordezkariak aukeratzeko. Zuzendaria bera ikastetxeko zuzendaritzarako hautagaietako bat bada, abstenitu egin beharko da eta funtzio horiek dagokion pertsonaren esku utziko ditu, Dekretu honetako 6. artikuluan zehaztutakoa jarraituta.

3.- Asimismo, en el plazo que se determine en la Orden anteriormente citada, el Director o Directora del centro convocará al Claustro y al Órgano Máximo de Representación para notificarles las solicitudes admitidas y proceder a la elección de sus representantes en la Comisión de Selección. En el caso de que el propio Director o Directora fuera una de las personas aspirantes a la Dirección del centro, deberá abstenerse y será sustituido o sustituida en esas funciones por la persona que corresponda, de acuerdo con lo que se determina en el artículo 6 del presente Decreto.

4.- Klaustroko eta ordezkaritza-organo goreneko bi ordezkariak organo horietan aukeratuko dituzte bozketa sekretu bidez. Bertan, botoa emateko eskubidea duen pertsona bakoitzak pertsona bakar bati eman ahal izango dio botoa. Boto gehien lortzen duten bi pertsonak aukeratuko dituzte, salbu Hezkuntza Berezia, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza edo Bigarren Hezkuntza ematen duten ikastetxeetan. Ikastetxe horietan Ordezkaritza Organo Goreneko kideetako bat nahitaez izango da boto gehien lortzen duen gurasoen sektoreko ordezkaria.

4.- Las dos personas representantes del Claustro y del Órgano Máximo de Representación se elegirán en cada uno de estos Órganos en votación secreta, en la que cada persona con derecho a voto podrá votar a una sola persona, resultando elegidas las dos que obtengan más votos, salvo en los casos de elección de las personas representantes del Órgano Máximo de Representación de los centros que imparten Educación Especial, Educación Infantil, Educación Primaria o Educación Secundaria, en los que una de las dos personas elegidas será necesariamente la persona representante del sector de padres y madres que obtenga más votos.

Berdinketarik badago, bigarren bozketa bat egingo da berdinketa desegiteko, eta, behar izanez gero, hirugarren bat. Bozketa horietan berdindutako pertsonak baino ezingo dira bozkatu. Hirugarren bozketa egin ostean, berdinketarik badago, zozketa publikoa egingo da.

Para deshacer los empates que se pudieran haber producido se procederá a realizar una segunda y, si fuera necesario, una tercera votación, en las que se podrá votar únicamente a las personas que hubieran quedado empatadas. Si persisten los empates tras la tercera votación, se procederá a realizar un sorteo público.

5.- Klaustroko eta ordezkaritza-organo goreneko bi ordezkariak aukeratuta, organo bakoitzean ordezkoen zerrenda osatuko da. Botoren bat jaso duten pertsonek osatuko dute zerrenda bakoitza. Boto gehien lortu dituen pertsona egongo da lehenengoa, eta azkena, berriz, boto gutxien jaso dituena. Ordezkoen zerrendetan berdinketarik badago, zozketa publiko bidez erabakiko dira.

5.- Una vez elegidas las dos personas representantes del Claustro y del Órgano Máximo de Representación se formará una lista de personas suplentes en cada uno de los dos estamentos. En cada lista figurarán todas las personas que hubieran obtenido algún voto, ordenadas por el número de votos recibidos de mayor a menor. Los posibles empates que pudieran producirse en las listas de suplentes se dirimirán por sorteo público.

6.- Organo bakoitzaren bilera-aktaren kopia igorriko dio ikastetxeko zuzendariak edo horren ordezkoak dagokion lurralde historikoko Hezkuntzako lurralde-ordezkariari.

6.- El Director o Directora del centro, o persona que lo sustituya, enviará al Delegado o Delegada Territorial de Educación del Territorio Histórico correspondiente copia del acta de la sesión de cada uno de los órganos de participación mencionados.

7.- Hauteskundeak egingo diren ikastetxe bakoitzeko aukeraketa-batzordeetako kideak izendatuko ditu dagokion lurralde historikoko Hezkuntzako lurralde-ordezkariak. Kideak izendatu ondoren, aukeraketa-prozesuaren deialdiko Aginduan finkatutako epearen barne eratu beharko dira aukeraketa-batzordeak.

7.- El Delegado o Delegada Territorial de Educación del Territorio Histórico correspondiente nombrará a las y los miembros de las Comisiones de Selección de cada uno de los centros afectados. Una vez nombradas y nombrados sus miembros las Comisiones de Selección deberán constituirse dentro del plazo fijado en la Orden de convocatoria del proceso de selección.

8.- Ikastetxe bakoitzeko aukeraketa-batzordearen osaketa jendaurrean jarriko da dagokion ikastetxeko iragarki-taulan.

8.- La composición de la Comisión de Selección de cada centro se publicará en el tablón de anuncios del mismo.

11. artikulua.- Lehen faseko merezimenduen balorazioa.

Artículo 11.- Valoración de los méritos correspondientes a la primera fase.

1.- Dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariak batzorde bakoitzeko lehendakaritzari emango dizkio Dekretu honetako 9. artikuluko 1. idatz-zatian adierazitako datuak. Onartutako hautagai bakoitzaren lehiaketaren lehen faseko merezimenduen egiaztapenei buruzkoak dira datu horiek. Halaber, onartutako hautagai bakoitzak aurkeztutako zuzendaritza-proiektuari buruzko dokumentazioa emango dio.

1.- El Delegado o Delegada Territorial de Educación del Territorio Histórico correspondiente hará entrega a la Presidencia de cada Comisión de los datos a los que se refiere el apartado 1 del artículo 9 del presente Decreto, relativos a la comprobación de los méritos correspondientes a la primera fase del concurso de cada una de las personas cuya candidatura haya sido admitida, así como la documentación relativa al Proyecto de Dirección presentado por cada una de dichas personas.

2.- Prozesuaren deialdiko Aginduan finkatutako epean, eta aurreko datuak kontuan izanda, aukeraketa-batzordeak prozesuaren lehen faseko hautagai guztien merezimenduak aztertuko ditu, Dekretu honen eranskinean ezarritako baremoa kontuan hartuta.

2.- En el plazo fijado en la Orden de convocatoria del proceso y teniendo en cuenta los datos anteriores, la Comisión de Selección procederá a valorar los méritos de cada uno de los candidatos y candidatas correspondientes a la primera fase del proceso, de acuerdo con el Baremo establecido en el anexo del presente Decreto.

3.- Aukeraketa-batzordeak lehiaketaren lehen faseko merezimenduak balioetsi eta gero, dagokion ikastetxean argitaratuko du Batzorde horrek hautagai guztiek lortutako puntuaketa. Ebazpen horren aurka, interesatuek erreklamazioa jarri ahal izango diote batzordeari prozesuaren deialdi-aginduan zehaztuko den epean.

3.- Una vez efectuada por la Comisión de Selección la valoración de los méritos correspondientes a la primera fase de concurso, dicha Comisión publicará en el centro correspondiente la puntuación obtenida por cada una de las personas candidatas. Contra esta Resolución, las personas interesadas podrán presentar la correspondiente reclamación ante la propia Comisión, en el plazo que se determine en la Orden de convocatoria del proceso.

12. artikulua.- Zuzendaritza-proiektua baloratzea.

Artículo 12.- Valoración del Proyecto de Dirección.

1.- Fase honen helburu da zuzendaritza-proiektua balioztatzea, bai eta proiektu hori ikastetxerako egokia den aztertzea ere. Horretarako kontuan hartuko dira Dekretu honetako eranskinean ezarritako bigarren faseko baremoan zehaztutako edukiak eta balorazio-irizpideak.

1.- La finalidad de esta fase es valorar el Proyecto de Dirección y su adecuación al centro, de acuerdo con los contenidos y criterios de valoración especificados en el baremo de la segunda fase, establecido en el anexo del presente Decreto.

2.- Bigarren fase honetan, hautagaiek 35 puntu lortu behar dituzte, gutxienez. Gutxieneko puntuaketa hori lortzen ez duten izangaiak aukeraketa-prozesutik kanpo geratuko dira.

2.- La puntuación mínima que deben obtener los candidatos y candidatas en esta segunda fase es de 35 puntos. Las personas aspirantes que no alcancen dicha puntuación mínima quedarán excluidas del proceso de selección.

3.- Merezimenduen lehiaketaren bigarren fasean, aukeraketa-batzordeak honako hau baloratuko du lehendabizi: dagokion ikasturtean ikastetxe horretan behin betiko edo behin-behineko postua duten hautagaien zuzendaritza-proiektua, Dekretu honetako eranskinean jasotako baremoko bigarren fasean aurreikusitako irizpideak kontuan hartuta.

3.- La Comisión de Selección, en la segunda fase del concurso de méritos, valorará, en primer lugar, el Proyecto de Dirección de las personas aspirantes que tienen destino definitivo o provisional en el centro en el curso académico correspondiente, de acuerdo con los criterios previstos en la segunda fase del baremo que consta en el anexo de este Decreto.

Horrelako hautagairik ez badago edo ikastetxeko hautagairik aukeratzen ez badute, aukeraketa-batzordeak kanpoko ikastetxetan postua duten hautagaien proiektuak aztertuko ditu.

En ausencia de estos candidatos o candidatas o en el supuesto de no elección de ningún candidato o candidata del centro, la Comisión de Selección valorará los Proyectos de las candidaturas de personas con destino en otros centros.

Azkenik, horrelako hautagairik ez badago edo hautagai horietakoren bat aukeratzen ez badute, Dekretu honetako 4. artikuluko 3. idatz-zatian zehaztutako ikastetxeetako aukeraketa-batzordeak ikastetxe horretako lan-kontratudun irakasle hautagaien proiektuak aztertuko ditu.

Finalmente, en ausencia de estos candidatos o candidatas o en el supuesto de no elección de ninguna de estas personas, la Comisión de Selección de los centros especificados en el apartado 3 del artículo 4 del presente Decreto, valorará los Proyectos de las candidaturas del personal laboral docente con destino en el centro.

4.- Aukeraketa-batzordeak hautagaiak elkarrizketatu ahal izango ditu -aurretik hitzordua adostuta- zuzendaritza-proiektuan jasotako informazioa osatzeko, eta proiektua ikastetxerako eta eskatutako posturako egokia ote den aztertzeko.

4.- La Comisión de Selección podrá entrevistar a las personas candidatas, previa citación al efecto, con la finalidad de completar la información contenida en el Proyecto de Dirección y la adecuación del mismo al contexto del centro y al puesto solicitado.

5.- Aukeraketa-batzordeko kide guztiek zuzendaritza-proiektua balioztatuko dute, eta 0 eta 70 arteko puntuazioa emango. Pertsona bakoitzak emandako puntuazioak zenbaki osoa izan beharko du. Kalifikazioa emateko bilduko den aukeraketa-batzordearen bileran bildutako kideek emandako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa izango da zuzendaritza-proiektuagatik lehiakide bakoitzak lortutako puntuaketa, eta bi zenbaki hamartarrekin kalkulatuko da. Emandako kalifikazioetan 20 puntu edo gehiagoko aldea dagoenean, automatikoki kenduko dira kalifikazio maximoa eta minimoa, eta gainerako kalifikazioen artean kalkulatuko da batez besteko puntuaketa.

5.- Cada persona miembro de la Comisión de Selección valorará el Proyecto de Dirección otorgándole una puntuación entre 0 y 70 puntos. La puntuación otorgada por cada persona deberá ser un número entero. La puntuación que cada concursante obtenga por el Proyecto de Dirección será la media aritmética, calculada con dos cifras decimales, de las calificaciones concedidas por las personas miembros presentes en la reunión de la Comisión de Selección en la que se proceda a otorgar la calificación. Cuando en las calificaciones otorgadas exista una diferencia igual o superior a 20 puntos serán automáticamente excluidas las calificaciones máxima y mínima, hallándose la puntuación media entre las calificaciones restantes.

13. artikulua.- Zuzendaria aukeratzea.

Artículo 13.- Selección del Director o Directora.

1.- Ikastetxean postua duten irakasle hautagaien artean -halakorik badaude- bi faseetako puntuak batuta puntu gehien lortu duen hautagaia aukeratuko du aukeraketa-batzordeak. Bigarren fasean ezarritako gutxieneko puntuak lortu dituzten hautagaien artean aukeratuko du.

1.- La Comisión de Selección, de entre las candidaturas de profesores y profesoras con destino en el centro, si los hay, seleccionará a la persona aspirante que haya obtenido el resultado más alto en la suma de los puntos de las dos fases, de entre aquellas que hayan superado la puntuación mínima establecida para la segunda fase.

2.- Modu horretan pertsonarik aukeratu ezin bada, irizpide bera jarraituko zaie ikastetxean postua ez duten hautagaiei. Dekretu honen 4. artikuluko 3. idatz-zatian zehaztutako ikastetxeen kasuan, berriz, irizpide hori hautagaitza aurkeztu duten ikastetxe horretako lan-kontratudun irakasleei aplikatuko zaie.

2.- Si de esta forma no se pudiera seleccionar a ninguna persona, se aplicará el mismo criterio sucesivamente a los candidatos y candidatas sin destino en el centro, y en el caso de los centros especificados en el apartado 3 del artículo 4 del presente Decreto, al personal laboral docente con destino en el centro que hubiera presentado su candidatura.

3.- Hautagaien guztizko puntuaketa batuta berdinketarik izanez gero, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan ebazteko:

3.- En caso de producirse empates en la puntuación total de las personas aspirantes, se resolverán atendiendo sucesivamente a los siguientes criterios:

- Zuzendaritza-proiektuaren puntuaketa altuena.

- Mayor puntuación del Proyecto de Dirección.

- Dekretu honen eranskinean agertzen diren ordena jarraituta, lehen faseko merezimenduen baremoaren ataletan puntuaketa altuena.

- Mayor puntuación en los apartados del baremo de méritos de la primera fase, por el orden en que aparecen en el anexo del presente Decreto.

- Dekretu honen eranskinean agertzen diren ordena jarraituta, lehen faseko merezimenduen baremoaren azpiataletan puntuaketa altuena.

- Mayor puntuación en los subapartados del baremo de méritos de la primera fase, en el orden en que aparecen en el anexo del presente Decreto.

- Aurreko irizpideak aplikatu ondoren oraindik berdinduta daudenen artean pertsona bat aukeratzeko, Batzordeko kideen arteko bozketa egingo da. Bozketan berdinketa gertatzen bada, lehendakariaren kalitateko botoak erabakiko du.

- Votación de las personas miembros de la Comisión para seleccionar a una persona de entre las que, una vez aplicados los criterios anteriores, todavía permanecieran empatadas. En caso de empate en la votación decidirá el voto de calidad del Presidente o Presidenta.

4.- Batzordeko idazkariak akta idatziko du hautagai guztiek fase bakoitzean lortutako puntuaketak egiaztatzeko, eta norbait aukeratzen badute, pertsona horren izena jasoko du, aurreko ataletan ezarritako irizpideak kontuan hartuta. Akta batzordeko kide guztiek sinatuko dute.

4.- El Secretario o Secretaria de la Comisión extenderá el acta acreditativa de las puntuaciones obtenidas en cada fase para cada aspirante y, si la hubiera, hará constar en el Acta el nombre de la persona seleccionada, de acuerdo con los criterios establecidos en los apartados anteriores. El acta será firmada por todas las personas miembros de la Comisión.

5.- Batzordeko lehendakariak jendaurrean jarriko du akta hori ikastetxeko iragarki-taulan, eta dagokion lurralde historikoko Hezkuntzako lurralde-ordezkariari igorriko dio.

5.- El Presidente o Presidenta de la Comisión hará pública el acta anterior en el tablón de anuncios del centro y la remitirá al Delegado o Delegada Territorial de Educación del Territorio Histórico correspondiente.

6.- Lortutako puntuaketak biltzen dituen aktan jasotako erabakien aurka, interesdun guztiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote dagokion lurralde historikoko Hezkuntzako lurralde-ordezkariari prozesuaren deialdi-aginduan zehaztuko den epean. Era berean, ordezkari horrek aurreko aginduan zehaztutako epean ebatzi beharko ditu.

6.- Contra las decisiones contenidas en el acta acreditativa de las puntuaciones obtenidas, las personas interesadas podrán presentar, en el plazo que se determine en la Orden de convocatoria del proceso, la correspondiente reclamación ante el Delegado o Delegada Territorial de Educación del Territorio Histórico correspondiente, que deberá resolverlos asimismo en el plazo que se determine en la Orden anterior.

7.- Aurreko erreklamazioak ebatzi ondoren, aukeratutako hautagaien zerrenda onartutzat aitortzen duen ebazpena egin eta jakitera emango du lurralde historikoko Hezkuntzako lurralde-ordezkariak.

7.- Una vez resueltas las reclamaciones anteriores, el Delegado o Delegada Territorial de Educación del Territorio Histórico correspondiente dictará y hará pública la Resolución que declare aprobada la lista de aspirantes seleccionados o seleccionadas.

8.- Ebazpen horiek Hezkuntzako dagokion lurralde-ordezkaritzaren egoitzaren iragarki-taulan argitaratuko dira. Argitaratze horren bitartez pertsona interesatuei jakinarazpena egin zaiela ulertuko da.

8.- Las Resoluciones a que se refiere el apartado anterior se publicarán en el tablón de anuncios de la sede de la Delegación Territorial de Educación correspondiente. Con esta publicación se considerará efectuada la correspondiente notificación a las personas interesadas.

9.- Dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ikuskaritzako buruak ebazpenaren berri emango dio eragiten dion ikastetxeko zuzendariari, bertako iragarki-taulan ere argitara emateko.

9.- El Delegado o Delegada Territorial de Educación del Territorio Histórico correspondiente notificará al Director o Directora del centro afectado la correspondiente Resolución, para que también se haga pública en el tablón de anuncios del centro.

10.- Ebazpen horien aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote dagokien lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariari.

10.- Contra las Resoluciones anteriores las personas interesadas podrán presentar recurso de alzada ante el Viceconsejero o Viceconsejera de Educación.

14. artikulua.- Hasierako Prestakuntza Programa.

Artículo 14.- Programa de Formación Inicial.

1.- Aukeratutako pertsonek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak antolatutako Hasierako Prestakuntza Programa bat gainditu beharko dute. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean irakasleak prestatzeko eskumena duen zuzendaritza ebazpena emango du programa honen deialdia, antolakuntza, edukiak eta ebaluazio-irizpideak zehazteko. Ahal dela, programa hori ikasturteko hirugarren hiruhilekoan egingo da, hau da, aurreko zuzendaritzaren agintaldia amaitu baino lehen.

1.- Las personas seleccionadas deberán superar un Programa de Formación Inicial, organizado por el Departamento de Educación, Universidades e Investigación. La convocatoria, organización, contenidos y criterios de evaluación de este Programa se determinarán en la correspondiente Resolución de la Dirección del Departamento de Educación, Universidades e Investigación competente en materia de formación del profesorado. Se procurará que este Programa se realice en el tercer trimestre del curso, antes de la finalización del mandato de la anterior Dirección.

2.- Aukeratutako lagunek egiaztatzen badute gutxienez bi urteko esperientzia dutela zuzendaritza-funtziotan, ez dute Hasierako Prestakuntza Programa egin beharrik izango. Dena den, zuzendaritzako edozein karguk obligazioa du bere zuzendaritza-funtzioa bete ahal izateko eguneratu eta hobetzeko hezkuntza-administrazioak antolatuko dituen ikastaroak eta bestelako jarduerak egiteko. Hala eta guztiz ere, Hasierako Prestakuntza Programa hori egin beharrik ez dutenek bere borondatez egin ahal izango dute, arau bidez zehaztuko diren baldintzetan.

2.- Las personas seleccionadas que acrediten una experiencia de al menos dos años en la función directiva estarán exentas de la realización del Programa de Formación Inicial, sin perjuicio de la obligación que corresponde a todas las personas con cargos directivos de realizar los cursos y otras actividades que organice la Administración educativa para su actualización y perfeccionamiento en el desempeño de la función directiva. No obstante las personas exentas podrán acceder voluntariamente a la realización del Programa de Formación Inicial en las condiciones que reglamentariamente se determinen.

15. artikulua.- Zuzendaria izendatzea.

Artículo 15.- Nombramiento del Director o Directora.

1.- Dagokion lurralde historikoko Hezkuntzako lurralde-ordezkariak ikastetxeko zuzendari izendatuko du Hasierako Prestakuntza Programa gainditu duen edo egiteaz salbuetsia dagoen pertsona aukeratua. Izendapenaren ondorioak merezimendu-lehiaketaren deialdia ebazteko urteko uztailaren 1etik hasiko dira eta lau urtez luzatuko dira.

1.- El Delegado o Delegada Territorial de Educación del Territorio Histórico correspondiente nombrará Director o Directora del centro a la persona seleccionada que esté exenta o haya superado el Programa de Formación Inicial, con efectos de 1 de julio del año de la resolución de la convocatoria del concurso de méritos, y por una duración de cuatro años.

2.- Aukeraketa-batzordeak hautatu arren, salbuetsiak egon gabe Hasierako Prestakuntza Programa gainditzen ez duen inor ez da zuzendari izendatuko.

2.- Las personas seleccionadas por las Comisiones de Selección que, no estando exentas, no superen el Programa de Formación Inicial, no serán nombradas Directores o Directoras.

3.- Salbuetsiak egon ez eta Hasierako Prestakuntza Programa dagokion urteko uztailaren 1erako amaitu ez badute aukeratutako pertsonek, dagokion lurralde historikoko Hezkuntzako lurralde-ordezkariak dagokien ikastetxeetako behin-behineko zuzendari izendatuko ditu pertsona horiek. Izendapena dagokion urteko uztailaren 1ean hasiko da eta Hasierako Prestakuntza Programa amaitu. Programa hori gainditu ondoren, zuzendari izendatuko dituzte artikulu honetako 1. idatz-zatian ezarritako baldintzetan. Programa gainditzen ez badute, euren agintaldia hurrengo ekainaren 30ean amaituko da eta ikastetxe horretako zuzendari-postua betetzeko beste merezimendu-lehiaketa baterako deia egingo dute.

3.- Si el 1 de julio del año correspondiente las personas seleccionadas no exentas no hubieran finalizado el Programa de Formación Inicial, el Delegado o Delegada Territorial de Educación del Territorio Histórico correspondiente nombrará a esas personas Directores o Directoras provisionales del centro correspondiente, con efectos de 1 de julio del año correspondiente y hasta la finalización del Programa de Formación Inicial. Una vez que superen dicho Programa serán nombradas Directores o Directoras en los términos establecidos en el apartado 1 de este artículo. Si no lo superaran su mandato finalizará el 30 de junio siguiente y la Dirección de ese centro será nuevamente convocada en el posterior concurso de méritos.

16. artikulua.- Prozesuan aukeratu ez dituzten pertsonak zuzendari izendatzea.

Artículo 16.- Nombramiento como Director o Directora de personas no seleccionadas en el proceso.

1.- Hautagairik ez dagoenean edo dagokion batzordeak pertsona bakar bat aukeratu ez duenean, edo aukeratutako pertsonak Hasierako Prestakuntza-Programa gainditu gabe amaitu duenean, dagokion lurralde historikoko Hezkuntzako lurralde-ordezkariak, Hezkuntzako Ikuskaritzaren txostena ikusi ondoren, karrerako irakasle funtzionario bat izendatuko zuzendari du, eta izendatu ere urtebeteko ezohiko eperako izendatuko du.

1.- En ausencia de candidaturas o cuando la Comisión correspondiente no haya seleccionado a ninguna persona o la persona seleccionada haya finalizado el Programa de Formación Inicial sin haberlo superado, el Delegado o Delegada Territorial de Educación del Territorio Histórico correspondiente, previo informe de la Inspección de Educación, nombrará Directora o Director a una profesora funcionaria o profesor funcionario de carrera por un periodo extraordinario de un año.

2.- Hurrengo merezimendu-lehiaketan, hutsik geratutako kargua betetzeko deialdia egingo da berriz. Orduan ere esleitu gabe geratzen bada, dagokion lurralde historikoko lurralde-ordezkariak karrerako irakasle funtzionario bat izendatuko du zuzendari hurrengo hiru urteetarako.

2.- En el siguiente concurso de méritos, volverá a convocarse el cargo vacante. En caso de que nuevamente quedara sin adjudicar, el Delegado o Delegada Territorial de Educación del Territorio Histórico correspondiente nombrará Directora o Director a una profesora o profesor funcionaria o funcionario de carrera por un periodo de tres años.

3.- Artikulu honetako aurreko idatz-zatietan zehaztutako kasu guztietan, dagokion lurralde historikoko Hezkuntzako lurralde-ordezkariak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko lan-kontratudun irakasle finkoen taldeko irakasle bat izendatu ahal izango du zuzendari langileek, bertako irakasle guztien ehuneko berrogeita hamar, gutxienez, osatzen duten ikastetxeetan.

3.- En cualquiera de los supuestos especificados en los apartados anteriores de este artículo, en los centros en los que el personal laboral docente represente como mínimo el cincuenta por ciento del conjunto del profesorado del mismo, el Delegado o Delegada Territorial de Educación del Territorio Histórico correspondiente podrá nombrar Directora o Director a una profesora o profesor perteneciente al personal laboral docente fijo dependiente del Departamento de Educación, Universidades e Investigación.

4.- Hiru urteko epea amaituta, merezimendu-lehiaketan egingo da postua betetzeko deialdia.

4.- Finalizado el periodo de tres años se convocará nuevamente la provisión del puesto en el correspondiente concurso de méritos.

17. artikulua.- Ikastetxe berrietan zuzendaria izendatzea.

Artículo 17.- Nombramiento de Director o Directora de los centros de nueva creación.

Ikastetxe berrien kasuan, dagokion lurralde historikoko Hezkuntzako lurralde-ordezkariak, Hezkuntzako Ikuskaritzaren txostena ikusi ondoren, karrerako irakasle funtzionario bat izendatuko du zuzendari, gehienez ere, hiru urtetarako. Denbora hori igarota, postu hori betetzeko deia egingo da dagokion merezimendu-lehiaketan.

En el caso de los centros de nueva creación, el Delegado o Delegada Territorial de Educación del Territorio Histórico correspondiente, previo informe de la Inspección de Educación, nombrará Directora o Director a una profesora funcionaria o profesor funcionario de carrera por un periodo máximo de hasta tres años, transcurrido el cual se convocará la provisión del puesto en el correspondiente concurso de méritos.

18. artikulua.- Zuzendariak ebaluatzea.

Artículo 18.- Evaluación de los Directores y Directoras.

1.- Ebaluatu egingo dira dekretu honetako 15. artikuluko 1. idatz-zatian ezarritakoa aplikatuz izendatutako zuzendariek betetzen duten kargua eta egiten dituzten jarduerak, beti ere izendapenaren aginte-aldia betetzen badute. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren dagokion aginduak ezarriko du ebaluazio-prozesu hori arautuko duen oinarrizko arautegia.

1.- Será evaluado el desempeño del cargo y las actividades realizadas por las Directoras y Directores nombrados en aplicación de lo establecido en el apartado 1 del artículo 15 del presente Decreto, siempre y cuando hayan completado el periodo del mandato para el que fueron nombrados o nombradas. La normativa básica reguladora de este proceso de evaluación se establecerá por medio de la correspondiente Orden del Consejero o Consejera de Educación, Universidades e Investigación.

2.- Ebaluatzeko garaian ikastetxeko taldeko aginte-organoen iritzia hartuko da kontuan, goian aipatutako aginduak ezarriko dituen baldintzetan.

2.- En la evaluación se tendrá en cuenta la opinión de los órganos colegiados de gobierno del centro, en los términos que establezca la Orden anteriormente mencionada.

19. artikulua.- Zuzendariaren aginte-epea berritzea.

Artículo 19.- Renovación del periodo del mandato del Director o Directora.

1.- Agintaldian egindako lanagatik ebaluazio positiboa lortzen duen zuzendariak aukera izango dute bere agintaldia lau urtez luzatzeko. Aukera hori pertsona interesatuak adierazi beharko du dagokion araudian zehaztuko den epean, eta horretarako idazki bat bidali beharko dio dagokion lurralde historikoko Hezkuntzako lurralde-ordezkariari. Idazki horri zuzendaritza-proiektuaren eguneratzea erantsi beharko diote interesdunek, eta aurreko agintaldian zuzendari gisa egindako lanaren ebaluazioaren zati bat izango da proiektu hori.

1.- El Director o Directora que obtenga evaluación positiva en el trabajo desarrollado en su periodo de mandato puede optar por continuar en el ejercicio de su cargo durante un segundo periodo de cuatro años. Esta opción deberá ser manifestada por la persona interesada en un escrito dirigido al Delegado o Delegada Territorial de Educación del Territorio Histórico correspondiente en el plazo que reglamentariamente se establezca. Al escrito anterior las personas interesadas deberán adjuntar una actualización de su Proyecto de Dirección, el cual formará parte de la evaluación de su anterior mandato.

Hasierako zuzendaritza-proiektuan azaldutako helburuak lortu diren ala ez baloratuko du proiektu berri horrek. Era berean, hobetzeko egindako proposamenak eta, behar izanez gero, helburu berriak planteatuko ditu, ikastetxeko zuzendari gisa hasi nahi duen epe berriari begira.

Este nuevo proyecto contendrá tanto una valoración relativa a la consecución de los objetivos planteados en el Proyecto de Dirección inicial, así como las propuestas de mejora y, en su caso, el planteamiento de nuevos objetivos, para el siguiente periodo de su mandato como Director o Directora del centro.

2.- Ikastetxeko zuzendaritzan bi epe jarraian bete ondoren zuzendariak zuzendari izaten jarraitu nahi badu, berriz aurkeztu beharko du bere hautagaitza dagokion merezimendu-lehiaketan Pertsona hori berriz aukeratu eta izendatzen badute, bere agintaldiak iraupen berbera izango du, dagokion epearen amaieran egindako lanaren ebaluazioa positiboa izan bada. Prozedura hori etengabe errepikatu ahal izango bada ere, pertsona berak bi agintaldi jarraian bete ondoren, beti egin beharko da lehiaketarako deia.

2.- El Director o Directora, tras dos periodos consecutivos ejerciendo la Dirección del centro, para continuar desempeñando su cargo deberá presentar nuevamente su candidatura en el correspondiente concurso de méritos. Si esta persona fuera nuevamente seleccionada y nombrada, su mandato podrá renovarse, por otro periodo de igual duración, previa evaluación positiva del trabajo desarrollado al final del periodo correspondiente. Este procedimiento podrá repetirse indefinidamente, debiendo siempre realizarse un nuevo concurso de méritos después de dos periodos consecutivos de mandato de una misma persona.

3.- Dekretu honetako 16. eta 17. artikuluetan aurreikusitako kasuetan izendatutako ikastetxeetako zuzendariek ezingo dute agintaldia berritu.

3.- Los Directores y Directoras de los centros nombrados en los supuestos previstos en los artículos 16 y 17 de este Decreto no podrán acogerse a la renovación de los periodos de su mandato.

20. artikulua.- Zuzendariak kargua uztea.

Artículo 20.- Cese del Director o Directora.

1.- Zuzendariak kargua utziko du kasu hauetan:

1.- El cese del Director o Directora se producirá en los siguientes supuestos:

a) Izendapen-epea amaitzean edo, hala badagokio, epe horren luzapenaren amaieran.

a) Finalización del periodo para el que fue nombrado o nombrada y, en su caso, de la prórroga del mismo.

b) Zuzendariak izendatzeko derrigorrezkoak ziren baldintzetakoren bat ez betetzea eragiten duen edozein egoera gertatzen denean.

b) Concurrencia de cualquier circunstancia que implique que el Director o Directora deja de cumplir alguna de las condiciones necesarias para su nombramiento.

c) Arrazoiak emanda zuzendariak karguari uko egin eta dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariak uko egitea onartzen duenean. Hurrengo ikasturtean ikastetxe horretan ez egoteagatik eragindako karguari uko egiteak urte horretako ekainaren 30etik aurrera izango du eragina.

c) Renuncia motivada aceptada por el Delegado o Delegada de Educación del Territorio Histórico correspondiente. La renuncia al cargo, motivada por no permanecer en el mismo destino el siguiente curso escolar, tendrá efectos de 30 de junio del año correspondiente.

d) Ezustean etorritako minusbaliotasun fisiko edo psikikoagatik.

d) Incapacidad física o psíquica sobrevenida.

e) Zuzendariaren karguari lotutako funtzioak larriki ez betetzeagatik, dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariak erabakita edo ikastetxeko ordezkaritza-organo gorenak proposatuta -bertako kideen bi herenaren gehiengo bidez-, dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariak zuzendari-funtzioak baliogabetzen dituenean. Dena dela, baliogabetze-ebazpena eman baino lehen aldebiko espediente bat egingo da, eta interesatuari eta ordezkaritza-organo gorenari entzungo zaie.

e) Revocación motivada por el Delegado o Delegada de Educación del Territorio Histórico correspondiente, a iniciativa propia o a propuesta motivada del Órgano Máximo de Representación del centro, previo acuerdo adoptado por mayoría de dos tercios de sus miembros, por incumplimiento grave de las funciones inherentes al cargo de Director o Directora. En todo caso, la resolución de revocación se emitirá tras la instrucción de un expediente contradictorio, previa audiencia a la persona interesada y oído el Órgano Máximo de Representación.

2.- Izendapen-epea amaitu uzten badu kargua zuzendariak, zuzendariaren agintaldiaren azken ikasturtean deialdia egingo da zuzendari berria aukeratzeko lehiaketan leku hori betetzeko. Era horretan, zuzendariak kargua uztera doan unean ikastetxeak zuzendari berria izendatu ahal izango du.

2.- Cuando el cese del Director o Directora se vaya a producir por finalizar el periodo para el que fue nombrado o nombrada, se convocará la vacante en el Concurso de selección que se convoque en el último curso académico de mandato del Director o Directora, de manera que pueda nombrarse un nuevo Director o Directora del centro en el mismo momento en que cese el Director o Directora cuyo mandato está próximo a finalizar.

3.- Zuzendariak artikulu honetako 1. idatz-zatian zehaztutako beste edozein arrazoirengatik kargua uzten duenean, dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariak ikastetxeko zuzendari berria izendatuko du ezohiko moduan. Kargu uztea, merezimendu-lehiaketaren urteko deialdi-agindua argitaratzeko data baino lehen gertatu bada, zuzendari berria izendatu duten unetik ekainaren 30era arte egongo da kargu horretan. Izendatuko den zuzendari berria, bestela, aurreko zuzendariak kargua utzi zuen unetik hasi eta hurrengo ikasturteko ekainaren 30era arte egongo da. Edonola ere, kargu uztearen ondoren deituko den merezimendu-lehiaketako lehen deialdian sartuko da ikastetxe horretako zuzendari-plaza.

3.- Cuando el cese del Director o Directora se produzca por cualquier otra de las causas especificadas en el apartado 1 de este artículo, el Delegado o Delegada de Educación del Territorio Histórico correspondiente nombrará con carácter extraordinario a un nuevo Director o Directora del centro. Si el cese se ha producido con anterioridad a la fecha de publicación de la Orden de convocatoria anual del concurso de méritos, el nombramiento del nuevo Director o Directora tendrá efectos hasta el 30 de junio siguiente a la fecha del nombramiento. En caso contrario, el nombramiento tendrá efectos hasta el 30 de junio del curso siguiente al del cese. En cualquier caso la plaza de Director o Directora de ese centro se incluirá en la primera convocatoria de concurso de méritos que se convoque con posterioridad al cese.

4.- Zuzendariari diziplina-espedientea irekitzen bazaio, zuzendari hori bere funtzioetatik zuhurtziaz indargabe uztea erabaki dezake dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariak. Horretarako, diziplina-erregimen arloan indarreko araudian aurreikusitako baldintzak beteko dira. Kasu horretan, zuhurtziaz indargabe uzteak irauten duen bitartean, zuzendariaren funtzioak ikastetxeko zuzendariordeak -halakorik badago- hartuko ditu bere gain. Bestela, ikastetxeko Ikasketaburuak beteko ditu.

4.- En caso de instrucción de expediente disciplinario al Director o Directora, el Delegado o Delegada de Educación del Territorio Histórico correspondiente podrá acordar la suspensión cautelar de sus funciones en los términos previstos en la normativa vigente en materia de régimen disciplinario. En este supuesto, mientras se mantenga la suspensión cautelar las funciones del Director o Directora serán asumidas por el Vicedirector o Vicedirectora del centro, si lo hubiere y, si no existiese ese cargo, por el Jefe o Jefa de Estudios del centro.

21. artikulua.- Ikastetxeko pertsona bakarreko gainerako gobernu-organoetarako proposamena, izendapena, kargu uztea eta kargutik kentzea.

Artículo 21.- Propuesta, nombramiento, cese y destitución de los otros órganos unipersonales de gobierno del centro.

1.- Dekretu honetan jasotako zuzendaria izendatzeko edozein kasutan, ikastetxeko zuzendari izendatu duten edo izendatuko duten pertsonak ikastetxeko pertsona bakarreko gainerako gobernu-organoak izendatzeko proposatuko dio dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariari. Dena den, proposatu aurretik bertako klaustroari eta ordezkaritza-organo gorenari jakinaraziko dio. Lanpostua ikastetxean bertan duten irakasleak izan beharko dute proposatutakoek.

1.- En cualquiera de los supuestos de nombramiento de Director o Directora contemplados en el presente Decreto, la persona que haya sido o que vaya a ser nombrada Director o Directora del centro, previa comunicación al Claustro y al Órgano Máximo de Representación del mismo, formulará al Delegado o Delegada de Educación del Territorio Histórico correspondiente la propuesta de nombramiento de los demás órganos unipersonales de gobierno del centro, que deberán ser profesoras o profesores con destino en dicho centro.

2.- Dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariak, ikastetxeko pertsona bakarreko gainerako gobernu-organoak betetzeko proposatutako pertsonak izendatuko ditu, hauek proposatu dituen zuzendariaren agintaldi-epe berbererako.

2.- El Delegado o Delegada de Educación del Territorio Histórico correspondiente nombrará a las personas propuestas para desempeñar los demás órganos unipersonales de gobierno del centro, por el mismo periodo de mandato del Director o Directora que les proponga.

3.- Ikastetxeko pertsona bakarreko gobernu-organoek (zuzendari ez direnak) kasu hauetan utziko dute kargua:

3.- El cese de los órganos unipersonales de gobierno del centro, distintos del Director o Directora, se producirá en los siguientes supuestos:

a) Izendapen-epea amaitzean.

a) Finalización del periodo de nombramiento.

b) Ikastetxeko zuzendariak kargua uztean.

b) Cese del Director o Directora del centro.

c) Izendatzeko derrigorrezkoak ziren baldintzetakoren bat ez betetzea eragiten duen edozein egoera gertatzen denean. Ikastetxeko destinoa galduz gero, ezingo zaio bertan jarraitzeko zerbitzu-eginkizunik eman, pertsona bakarreko organoa dela kontuan hartuta. Hurrengo ikasturtean ikastetxe horretan ez egoteagatik eragindako karguari uko egiteak, berriz, urte horretako ekainaren 30etik aurrera izango du eragina.

c) Concurrencia de cualquier circunstancia que implique que deja de cumplir alguna de las condiciones necesarias para su nombramiento. En caso de pérdida de destino en el centro, en ningún caso se le podrá conceder una Comisión de Servicios para permanecer en el mismo motivada por el hecho de ostentar algún órgano unipersonal de gobierno del centro. El cese causado por no permanecer en el mismo destino en el siguiente curso escolar tendrá efectos de 30 de junio del año correspondiente.

d) Ikastetxeko zuzendariak proposatuta, dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariak pertsona hori bere kargutik kentzean.

d) Revocación de su cargo por parte del Delegado o Delegada de Educación del Territorio Histórico correspondiente a propuesta del Director o Directora del centro.

e) Arrazoiak emanda zuzendariak karguari uko egin eta dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariak uko egitea onartzen duenean.

e) Renuncia motivada aceptada por el Delegado o Delegada de Educación del Territorio Histórico correspondiente, oído el Director o Directora del centro.

f) Ezusteko minusbaliotasun fisikoa edo psikikoa.

f) Incapacidad física o psíquica sobrevenida.

g) Zuzendariaren karguari lotutako funtzioak larriki ez betetzeagatik, dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariak errebokatuta edo arrazoiak eman eta ikastetxeko ordezkaritza-organo gorenak proposatuta. Dena dela, baliogabetze-ebazpena emateko, aldebiko espedientea egingo da eta interesdunari, ikastetxeko zuzendariari eta ordezkaritza-organo gorenari entzungo zaie.

g) Revocación motivada por el Delegado o Delegada de Educación del Territorio Histórico correspondiente, a iniciativa propia o a propuesta motivada del Órgano Máximo de Representación del centro, por incumplimiento grave de las funciones inherentes a su cargo. En todo caso, la resolución de revocación se emitirá tras la instrucción de un expediente contradictorio, previa audiencia al interesado o interesada y oídos el Director o Directora del centro y el Órgano Máximo de Representación.

4.- Lehen aipatutako edozein arrazoirengatik, zuzendariaren agintaldian ikastetxeko pertsona bakarreko gobernu-organoren baten kargua hutsik geratzen bada, zuzendariak klaustroari eta ordezkaritza-organo gorenari jakinaraziko die; gero dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariari ikastetxean destinoa duen irakasle bat proposatuko dio.

4.- Si por cualquier motivo de los enunciados anteriormente, durante el periodo de mandato del Director o Directora, queda vacante el cargo de algún órgano unipersonal de gobierno del centro, el Director o Directora del mismo, previa comunicación al Claustro y al Órgano Máximo de Representación, deberá formular inmediatamente al Delegado o Delegada de Educación del Territorio Histórico correspondiente la propuesta de nombramiento para dicho cargo de un profesor o profesora con destino en el centro.

22. artikulua.- Ikasketaburuak eta idazkariak ebaluatzea.

Artículo 22.- Evaluación de los Jefes y Jefas de Estudios; Secretarios y Secretarias.

1.- Ebaluatu egingo dira dekretu honetako 15. artikuluko 1. idatz-zatian ezarritakoa aplikatuta izendatutako zuzendarien zuzendaritza-taldeetako ikasketaburu eta idazkariek betetzen duten kargua eta egiten dituzten jarduerak, beti ere izendapenaren aginte-aldia betetzen badute. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren dagokion aginduak ezarriko du ebaluazio-prozesu hori arautuko duen oinarrizko arautegia.

1.- Será evaluado el desempeño del cargo y la actividades realizadas por las Jefas o Jefes de Estudios y por las Secretarias o Secretarios pertenecientes a los Equipos Directivos de las Directoras y Directores nombrados en aplicación de lo establecido en el apartado 1 del artículo 15 del presente Decreto, siempre y cuando hayan completado el periodo del mandato para el que fueron nombrados o nombradas. La normativa básica reguladora de este proceso de evaluación se establecerá por medio de la correspondiente Orden del Consejero o Consejera de Educación, Universidades e Investigación.

2.- Ebaluatzeko garaian ikastetxeko taldeko aginte-organoen iritzia hartuko da kontuan, goian aipatutako aginduak ezarriko dituen baldintzetan.

2.- En la evaluación se tendrá en cuenta la opinión de los órganos colegiados de gobierno del centro, en los términos que establezca la Orden anteriormente mencionada.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

DISPOSICIONES ADICIONALES

Lehenengoa.- Eibarko Bizitegi Zentroko zuzendaria aukeratu, izendatu eta kargutik kentzeko aplikatuko da Dekretu honetan xedatutakoa, bai eta pertsona bakarreko gainerako gobernu-organoak izendatu eta kargutik kentzeko ere.

Primera.- Lo dispuesto en el presente Decreto será igualmente de aplicación para la selección, nombramiento y cese del Director o Directora y para el nombramiento y cese de los otros órganos unipersonales de gobierno del Centro Residencial de Eibar.

Bigarrena.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila titularra ez den ikastetxe publikoetan, administrazio titularrak ezarriko ditu ikastetxeko gobernu-organoei dagozkien karguak betetzeko baldintzak eta betebeharrak, beti ere indarrean den lege-esparrua errespetatuta.

Segunda.- En los centros docentes públicos que no son de titularidad del Departamento de Educación, Universidades e Investigación, la Administración titular establecerá las condiciones y los requisitos para ejercer los cargos correspondientes a los órganos de gobierno del centro, respetando en cualquier caso el marco legal vigente.

Hirugarrena.- Dekretu hau indarrean sartu eta, gehienez ere, urtebeteko epean dekretu bidez arautuko da agintaldian balorazio positiboa lortu duten zuzendari, ikasketaburu eta idazkarien aitorpen pertsonala eta profesionala; izan ere, hori ezartzen da Euskal Eskola Publikoaren 33 sexies eta 36.4 artikuluek ekainaren 13ko 3/2008 Legearen bederatzigarren eta hamaikagarren artikuluen idazkeran.

Tercera.- En el plazo máximo de un año a partir de la entrada en vigor del presente Decreto se regulará, por medio del correspondiente Decreto, el reconocimiento personal y profesional de los Directores y Directoras, Jefes y Jefas de Estudio y Secretarios y Secretarias que sean evaluados positivamente al final de su mandato, en cumplimiento de lo establecido en los artículos 33 sexies y 36.4 de la Ley de la Escuela Pública Vasca, en sus redacciones establecidas respectivamente en los artículos noveno y undécimo de la Ley 3/2008, de 13 de junio.

XEDAPEN IRAGANKORRA

DISPOSICIÓN TRANSITORIA

Dekretu hau indarrean sartzean izendapenak eginak dituzten Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako pertsona bakarreko gobernu-organoen kasuan, pertsona horiek karguak betetzen jarraituko dute izendatu zituztenean erabaki zen denborarako.

Los órganos unipersonales de gobierno de los centros docentes no universitarios de la Comunidad Autónoma del País Vasco dependientes del Departamento de Educación, Universidades e Investigación que tengan un nombramiento vigente a la entrada en vigor de este Decreto, continuarán ejerciendo sus cargos hasta la finalización del periodo por el que fueron nombrados.

INDARGABETZEKO XEDAPENA

DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Maiatzaren 13ko 116/1997 Dekretua -Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako pertsona bakarreko gobernu-organoak aukeratzeko prozedura erregulatzen duen Dekretua- indargabetuta geratzen da, baita Dekretu honetan xedatutakoaren aurka doan maila bereko edo txikiagoko beste edozein arau ere.

Queda derogado el Decreto 116/1997, de 13 de mayo, por el que se regula el procedimiento de elección de los Órganos Unipersonales de Gobierno de los centros docentes públicos no universitarios de la Comunidad Autónoma del País Vasco, y cualquier otra norma de igual o inferior rango que se oponga a lo dispuesto en este Decreto.

AZKEN XEDAPENA

DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko otsailaren 3an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 3 de febrero de 2009.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

El Consejero de Educación, Universidades e Investigación,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

ERANSKINA

ANEXO

OTSAILAREN 3KO 22/2009 DEKRETUARENA

AL DECRETO 22/2009, DE 3 DE FEBRERO

ZUZENDARIA AUKERATZEKO MEREZIMENDU LEHIAKETAREN LEHEN FASEAREN BAREMOA:

BAREMO DE LA PRIMERA FASE DEL CONCURSO DE MÉRITOS PARA LA SELECCIÓN DE DIRECTOR O DIRECTORA:

Lehen fase honetan hautagaiek 30 puntu lortu ahal izango dituzte, gehienez, honako atal hauen arabera banatuta:

La puntuación máxima que pueden obtener los candidatos y candidatas en esta primera fase es de 30 puntos, distribuidos según los siguientes apartados:

A) Ikastetxe publikoetako zuzendaritza- edo koordinazio-karguak betetzeagatik:

A) Por el ejercicio de cargos directivos o de coordinación en centros docentes públicos:

A1) Ikastetxe publikoetan zuzendari-kargua betetzeagatik: 0,2 puntu, karguan betetzen duen hilabete oso bakoitzeko. Hilabetea osatu gabe karguan egindako gainerako egunek ez dute punturik emango.

A1) Por el ejercicio del cargo de Director o Directora de centros docentes públicos: 0,2 puntos por cada mes completo en el ejercicio del cargo. El resto de días que no alcancen para completar un mes no se puntuarán.

A2) Ikastetxe publikoetan zuzendariorde, ikasketaburu, eta idazkari karguak betetzeagatik: 0,1 puntu, karguan bete duen hilabete oso bakoitzeko. Hilabetea osatu gabe karguan egindako gainerako egunek ez dute punturik emango.

A2) Por el ejercicio del cargo de Vicedirector o Vicedirectora, Jefe o Jefa de Estudios y Secretario o Secretaria de centros docentes públicos: 0,1 puntos por cada mes completo en el ejercicio del cargo. El resto de días que no alcancen para completar un mes no se puntuarán.

A3) Ikastetxe publikoetan zuzendari alboko, gaueko ikasketaburu, ikasketaburu alboko, idazkari alboko edo idazkariorde kargua betetzeagatik: 0,05 puntu, karguan betetzen duen hilabete oso bakoitzeko. Hilabetea osatu gabe karguan egindako gainerako egunek ez dute punturik emango.

A3) Por el ejercicio del cargo de Director Adjunto o Directora Adjunta, Jefe o Jefa de Estudios Nocturnos, Jefe de Estudios Adjunto o Jefa de Estudios Adjunta, Secretario Adjunto o Secretaria Adjunta, Vicesecretario o Vicesecretaria de centros docentes públicos: 0,05 puntos por cada mes completo en el ejercicio del cargo. El resto de días que no alcancen para completar un mes no se puntuarán.

A4) Ikastetxe publikoetan mintegiburu, sailburu edo zikloko koordinatzaile kargua betetzeagatik: 0,025 puntu, karguan betetzen duen hilabete oso bakoitzeko. Hilabetea osatu gabe karguan egindako gainerako egunek ez dute punturik emango.

A4) Por el ejercicio del cargo de Jefe o Jefa de Seminario o de Departamento o Coordinador o Coordinadora de Ciclo en centros docentes públicos: 0,025 puntos por cada mes completo en el ejercicio del cargo. El resto de días que no alcancen para completar un mes no se puntuarán.

A1), A2), A3) eta A4) azpiatalen baturaren ondorioz A) atalean gehienez 10 puntu lortuko dira.

La puntuación máxima del apartado A), obtenida por la suma de los subapartados A1), A2), A3) y A4), será de 10 puntos.

B) Hezkuntza-ikuskatzaile gisa betetako lanagatik: 0,0625 puntu, ikuskatzaile-kargua betetzen ematen duen hilabete oso bakoitzeko. Hilabetea osatu gabe karguan egindako gainerako egunek dute punturik emango.

B) Por el trabajo desempeñado como Inspector o Inspectora de Educación: 0,0625 puntos por cada mes completo en el ejercicio del puesto de Inspector o Inspectora. El resto de días que no alcancen para completar un mes no se puntuarán.

B) atalean gehienez 1,5 puntu lortuko dira.

La puntuación máxima del apartado B) será de 1,5 puntos.

C) Bigarren Hezkuntzako Institutu bateko edo Goi Mailako Lanbide Heziketako Institutu Espezifiko bateko zuzendari izateko merezimendu-lehiaketetan, Bigarren Hezkuntzako Katedradunen Kidegokoa izateagatik; Hizkuntza Eskola Ofizial bateko zuzendari izateko merezimendu-lehiaketetan, Hizkuntza Eskola Ofizialeko Katedradunen Kidegokoa izateagatik; Diseinuko Goi Eskolako eta Arte Eskolako zuzendari izateko merezimendu-lehiaketetan, Arte Plastiko eta Diseinuko Katedradunen Kidegokoa izateagatik: 1,5 puntu.

C) Por pertenecer al Cuerpo de Catedráticos de Enseñanza Secundaria, en los concursos de méritos para Director o Directora de un Instituto de Educación Secundaria o de un Instituto Específico de Formación Profesional Superior; al Cuerpo de Catedráticos de Escuela Oficial de Idiomas, en los concursos de méritos de Director o Directora de una Escuela Oficial de Idiomas; al Cuerpo de Catedráticos de Artes Plásticas y Diseño, en los concursos de méritos de Director o Directora de Escuela de Arte y Superior de Diseño: 1,5 puntos.

D) Zuzendu nahi duten ikastetxeak eskaintzen dituen irakaskuntzetakoren batean irakaskuntza zuzenean esperientzia izateagatik: 0,00625 puntu irakasten emandako hilabete oso bakoitzeko, bost urte oso igaro ondoren kontatzen hasita. Hilabetea osatu gabe irakasten egindako gainerako egunek ez dute punturik emango. Irakaskuntzako lehen bost urteengatik ez da punturik lortzen.

D) Por experiencia en la docencia directa en alguna de las enseñanzas de las que ofrece el centro a que se opta: 0,00625 puntos por cada mes completo de docencia, a partir de cinco años completos. El resto de días que no alcancen para completar un mes no se puntuarán. Los cinco primeros años de docencia no se puntuarán.

D) atalean gehienez 1,5 puntu lortuko dira.

La puntuación máxima del apartado D) será de 1,5 puntos.

E) Zuzendu nahi den ikastetxean izandako esperientziagatik: 0,0125 puntu, karguan bete duen hilabete oso bakoitzeko. Hilabetea osatu gabe karguan egindako gainerako egunek ez dute punturik emango.

E) Por experiencia en el centro a que se opta: 0,0125 puntos por cada mes completo destinado en el centro. El resto de días que no alcancen para completar un mes no se puntuarán.

E) atalean gehienez 3 puntu lortuko dira.

La puntuación máxima del apartado E) será de 3 puntos.

F) Unibertsitatez kanpoko edozein ikastetxe publikoetako ordezkaritza-organo gorenean irakasleen ordezkari hautetsi gisa izandako urte bakoitzeko esperientziagatik: 0,05 puntu. Urtea osatu gabe karguan egindako gainerako egunek edo hilabeteek ez dute punturik emango.

F) Por cada año de experiencia como representante electo del profesorado en el Órgano Máximo de Representación de cualquier centro docente público no universitario: 0,05 puntos. El resto de días o meses que no alcancen para completar un año no se puntuarán.

F) atalean gehienez puntu 1 lortuko da.

La puntuación máxima del apartado F) será de 1 punto.

G) Hizkuntzak jakitearren:

G) Por el conocimiento de idiomas:

G1) Irakaskuntzako HE1 edo baliokidea egiaztatzeagatik: 1,5 puntu.

G1) Por tener acreditado el PL1 docente o equivalente: 1,5 puntos.

G2) Irakaskuntzako HE2 edo baliokidea egiaztatzeagatik: 5,5 puntu.

G2) Por tener acreditado el PL2 docente o equivalente: 5,5 puntos.

G1 eta G2 idatz-zatietako puntuazioak bateraezinak dira.

Las puntuaciones de los apartados G1 y G2 son incompatibles.

G3) Hizkuntza-eskola ofizialek emandako edozein hizkuntzako -euskara izan ezik- Maila Ertaineko Ziurtagiri bakoitzeko edo ziurtagiri horren baliokidea den Oinarrizko Zikloaren Ziurtagiri bakoitzeko: 0,5 puntu.

G3) Por cada Certificado de Nivel Intermedio o su equivalente Certificado de Ciclo Elemental expedido por las Escuelas Oficiales de Idiomas, correspondiente a cualquier idioma distinto del euskera: 0,5 puntos.

G4) Hizkuntza-eskola ofizialek emandako edozein hizkuntzako -euskara izan ezik- Maila Aurreratuko Ziurtagiri bakoitzeko edo ziurtagiri horren baliokidea den Gaitasun Ziurtagiri bakoitzeko: puntu 1.

G4) Por cada Certificado de Nivel Avanzado o su equivalente Certificado de Aptitud expedido por las Escuelas Oficiales de Idiomas, correspondiente a cualquier idioma distinto del euskera: 1 punto.

Hizkuntza guztietan bateraezinak dira G3 eta G4 idatz-zatietako puntuazioak.

En cada uno de los idiomas las puntuaciones de los apartados G3 y G4 son incompatibles.

G1), G2) G3) eta G4) idatz-zatiak batuta, G) atalean, gehienez ere, 6,5 puntu lortuko dira.

La puntuación máxima del apartado G), obtenida por la suma de los subapartados G1), G2), G3) y G4), será de 6,5 puntos.

H) Unibertsitate-titulazioengatik:

H) Por titulaciones universitarias:

H1) Doktore-titulu bakoitzeko: puntu 1.

H1) Por cada Título de Doctor o Doctora: 1 punto.

H2) Lizentziaturako, Ingeniaritzako, Arkitekturako edo, ondorio guztietako, legez baliokide aitortutako titulu bakoitzeko: 0,75 puntu.

H2) Por cada Título de Licenciado o Licenciada, de Arquitecto o Arquitecta o de Ingeniero o Ingeniera, o Títulos declarados, a todos los efectos, legalmente equivalentes: 0,75 puntos.

H3) Diplomatura bakoitzeko, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa edo, ondorio guztietako, legez baliokide aitortutako titulu bakoitzeko, eta Lizentziatura, Arkitektura edo Ingeniaritzako lehen zikloari dagozkion ikasketa bakoitzeko: 0,5 puntu.

H3) Por cada Diplomatura, Ingeniería Técnica, Arquitectura Técnica o Títulos declarados, a todos los efectos, legalmente equivalentes y por cada uno de los estudios correspondientes al primer ciclo de una Licenciatura, Arquitectura o Ingeniería: 0,5 puntos.

H4) Urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuak araututako master-titulu ofizial bakoitzeko: 0,25 puntu.

H4) Por cada Título Oficial de Master regulado por el Real Decreto 56/2005, de 21 de enero: 0,25 puntos.

H1), H2), H3) eta H4) azpiatalen baturaren ondorioz H) atalean gehienez 2 puntu lortuko dira.

La puntuación máxima del apartado H), obtenida por la suma de los subapartados H1), H2), H3) y H4), será de 2 puntos.

I) Ikastetxeen kudeaketa eta zuzendaritzarekin lotutako prestakuntza-jarduera eta argitalpenengatik:

I) Por actividades de formación y publicaciones relacionadas con la gestión y dirección de los centros docentes:

I1) Hautagaiak bakarrik egindako ikastetxeen kudeaketa, antolakuntza eta zuzendaritzarekin lotutako argitalpen bakoitzeko: Puntu 1.

I1) Por cada publicación relacionada con la gestión, organización y dirección de los centros docentes con autoría única del candidato o candidata: 1 punto.

I2) Hautagaiak beste hainbat lagunekin batera egindako ikastetxeen kudeaketa, antolakuntza eta zuzendaritzarekin lotutako argitalpen bakoitzeko: 0,5 puntu.

I2) Por cada publicación relacionada con la gestión, organización y dirección de los centros docentes con coautoría del candidato o candidata dentro de un grupo de autores o autoras: 0,5 puntos.

I3) Hautagaiak irakasle, txostengile edo koordinatzaile gisa jardunda, ikastetxeen kudeaketa, antolakuntza eta zuzendaritzarekin lotuta, herri-administrazioek edo unibertsitateek antolatu edo homologatutako 20 orduko (gutxienez) prestakuntza- edo ikastaro-jarduera bakoitzeko: puntu 1.

I3) Por cada actividad de formación o curso con un mínimo de 20 horas de duración, relacionado con la gestión, organización y dirección de los centros docentes y organizado u homologado por las Administraciones públicas o las Universidades, en el que el candidato o candidata haya participado como impartidor o impartidora, ponente, coordinador o coordinadora: 1 punto.

I4) Ikastetxeen kudeaketa, antolakuntza eta zuzendaritzarekin lotuta, herri-administrazioek edo unibertsitateek antolatu edo homologatutako 40 orduko (gutxienez) prestakuntza- edo ikastaro-jarduera bakoitzeko: 0.5 puntu.

I4) Por la superación de cada actividad de formación o curso con un mínimo de 40 horas de duración, relacionado con la gestión, organización y dirección de los centros docentes y organizado u homologado por las Administraciones públicas o las Universidades: 0,5 puntos.

I1), I2), I3) eta I4) azpiatalen baturaren ondorioz I) atalean gehienez 3 puntu lortuko dira.

La puntuación máxima del apartado I), obtenida por la suma de los subapartados I1), I2), I3) e I4), será de 3 puntos.

ZUZENDARIA AUKERATZEKO MEREZIMENDU LEHIAKETAREN BIGARREN FASEAREN BALIOESPENA:

VALORACIÓN DE LA SEGUNDA FASE DEL CONCURSO DE MÉRITOS PARA LA SELECCIÓN DE CANDIDATOS Y CANDIDATAS A DIRECTOR O DIRECTORA:

Merezimendu-lehiaketaren bigarren fasean zuzendaritza-proiektua balioetsiko da. Bertan, ikastetxeko hezkuntza-proiektuarekin lotuta hautagaiak proiektu hori zuzentzeko egindako proposamena bilduko da.

En la segunda fase del concurso de méritos se procederá a la valoración del Proyecto de Dirección que recoge la propuesta directiva de la persona aspirante en relación con el proyecto educativo del centro.

Bigarren fase honetan hautagaiek, gehienez, 70 puntu lortu ahal izango dituzte.

La puntuación máxima que pueden obtener los candidatos y candidatas en esta segunda fase es de 70 puntos.

Aukeraketa-batzordeak, hautagai bakoitzaren zuzendaritza-proiektuaren honako alderdi hauek balioetsi beharko ditu, gutxienez:

La Comisión de Selección deberá valorar, al menos, los siguientes aspectos del Proyecto de Dirección de cada candidato o candidata:

a) Hautagaiak ikastetxearen inguruan eta bertako ingurune sozial, ekonomiko, kultural eta lanekoari buruz duen ezagutza eta ingurune horrek ikastetxean duen eraginaren ezagutza.

a) Conocimiento del centro del candidato o candidata y conocimiento del entorno social, económico, cultural y laboral y de su incidencia en el centro.

b) Lortu beharreko helburuak adieraztea eta zuzendaritza-proiektua amaitzerako aurreikusi diren ikastetxearen funtzionamendua eta antolakuntza orokorki deskribatzea.

b) Enumeración de los objetivos a alcanzar y descripción global de la organización y del funcionamiento del centro previstos al finalizar el Proyecto de Dirección.

c) Izangaiak aurkeztutako zuzendaritza-proiektuak zein mailatan erantzuten dion ikastetxeko hezkuntza-proiektuari.

c) Grado en que el Proyecto de Dirección presentado por el candidato o candidata responde a lo establecido en el Proyecto Educativo del centro.

d) Ikasleen irakaskuntza/ikaskuntzako prozesuarekin zuzenean lotutako helburuen garapena.

d) Desarrollo de los objetivos directamente relacionados con el proceso de enseñanza-aprendizaje de los alumnos y alumnas.

e) Izangaiak bultzatu nahi dituen berritze-proiektuak.

e) Proyectos de innovación que el candidato o candidata se plantea impulsar.

f) Ikasleen artean sexu-arrazoiengatik edozein motatako jokabide baztertzaile ezabatzera zuzendutako ikastetxeko jarduera guztietan baterako hezkuntza-proiektuak bultzatzea.

f) Impulso de proyectos coeducativos en todas las actividades del centro, dirigidos a la consecución de la erradicación de todo tipo de comportamientos discriminatorios por razón de sexo entre el alumnado.

g) Gatazkak konpontzeko indarkeria erabili gabeko metodoak, eta ikasleen artean eskubide- eta aukera-berdintasunaren errespetuan eta dibertsitatean oinarritutako bizikidetza-ereduak bultzatuta, jokabide erasotzaileen prebentzioa bultzatzea.

g) Favorecimiento de la prevención de las conductas violentas, mediante el impulso de métodos no violentos para la resolución de conflictos y de modelos de convivencia basados en la diversidad y en el respeto a la igualdad de derechos y oportunidades entre el alumnado.

h) Aurreko ataletan finkatutako helburuak lortzeko aurreikusitako jardunbide nagusiak deskribatzea eta beharrezko baliabideak aurreikustea.

h) Descripción de las grandes líneas de actuación previstas para alcanzar los objetivos fijados en los apartados anteriores y previsión de los recursos necesarios.

i) Hezkuntza-komunitatearen parte-hartzea eta zuzendaritza-proiektua aplikatzean bere inplikazioa lortzeko proposatutako estrategien deskribapena.

i) Descripción de las estrategias propuestas para conseguir la participación de la comunidad educativa y su implicación en la aplicación del Proyecto de Dirección.

j) Lortu nahi diren helburuen eta planteatutako estrategien artean koherentzia, baliabide eskuragarriak optimizatzeko modua eta aurreikusitako baliabideekin helburuak lortzeko aukerei eta eskuratu beharreko baliabideei buruzko planteamendu errealista.

j) Coherencia de las estrategias planteadas con los objetivos que se quieren alcanzar, forma de optimizar los recursos disponibles y planteamiento realista sobre los recursos a obtener y las posibilidades de conseguir los objetivos con los recursos previstos.

k) Gobernu-taldearen proposamena eta taldean lan egiteko aurreikuspenak.

k) Propuesta de equipo de gobierno y previsiones de trabajo en equipo.

l) Zuzendaritza-proiektuaren aplikazioaren jarraipen- eta ebaluazio-prozesua, lortutako emaitzetan oinarrituta erabaki-hartzeak eta ikastetxeko gobernu- eta koordinazio-organoei alderdi horien inguruan informatzeko aurreikusitako mekanismoak azaltzea.

l) Exposición del proceso de seguimiento y evaluación de la aplicación del Proyecto de Dirección, de la toma de decisiones a partir de los resultados obtenidos y de los mecanismos previstos para informar de estos aspectos a los órganos de gobierno y de coordinación del centro.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común