Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

250. zk., 2008ko abenduaren 31, asteazkena

N.º 250, miércoles 31 de diciembre de 2008


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Presidencia del Gobierno
7234
7234

17/2008 LEGEA, abenduaren 23koa, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikakoa.

LEY 17/2008, de 23 de diciembre, de Política Agraria y Alimentaria.

Eusko Legebiltzarrak abenduaren 23ko 17/2008 Legea, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikakoa, onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei:

Se hace saber a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi que el Parlamento Vasco ha aprobado la siguiente Ley:

17/2008 Legea, abenduaren 23koa, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikakoa.

Ley 17/2008, de 23 de diciembre, de Política Agraria y Alimentaria.

ZIOEN AZALPENA

EXPOSICIÓN DE MOTIVOS

1979ko abenduaren 18an Gernikako Autonomia Estatutua onartu zenetik, Euskal Autonomia Erkidegoa, bere erakunde erkideen eta lurralde historikoetako foru-organoen bidez, baliabide juridiko zein arauemaileez eta plangintzarako bitartekoez hornitu da apurka, sektorekako politikak taxutu eta garatzeko.

Desde la aprobación, el 18 de diciembre de 1979, del Estatuto de Autonomía de Gernika, la Comunidad Autónoma del País Vasco se ha ido dotando, a través de sus instituciones comunes y de los órganos forales de sus territorios históricos, de instrumentos jurídico-normativos y de planificación tendentes a configurar y desarrollar sus propias políticas sectoriales.

Estatutuak berak hainbat gai jasotzen ditu, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekotzat jotzen dituenak. Horietako batzuetan, eskumen esklusiboa esleitzen dio (10. artikulua), beste hainbatetan Estatuaren oinarrizko legeria edo legeria horretan ezarritako oinarriak lege bidez garatu eta bere lurraldean betearazteko eskumena (11. artikulua), eta besteetan Estatuaren legeria betearaztekoa (12. artikulua).

El propio Estatuto enumera una serie de materias, atribuyendo la competencia de cada una de ellas bien como exclusiva de la Comunidad Autónoma del País Vasco (artículo 10), bien como de desarrollo legislativo y ejecución dentro de su territorio de la legislación básica del Estado o de las bases por él señaladas (artículo 11), o bien como de ejecución de la legislación del Estado (artículo 12).

Nekazaritzari eta elikagaigintzari dagokienez, Estatutuan jasotako eskumen esklusiboen artean, azpimarratzekoak dira Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiaren sustapena, garapena eta plangintza, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat (10.25 artikulua); nekazaritza eta abeltzaintza, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat (10.9 artikulua); barne-uretako arrantza, itsaski-bilketa eta arrain-hazkuntza, ehiza eta ibai eta aintziretako arrantza (10.10 artikulua), eta mendi-basoak, oihan-erabilera eta -zerbitzuak, abelbide eta larreak, Konstituzioaren 149.1.23 artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe (10.8 artikulua). Halaber, nekazaritzako eta elikagaigintzako sektore-politikak erabakitzeko lagungarri izan dira, ezinbestean, eskumen esklusiboko multzo horren barruan jasotako beste hauek ere: zientzia- eta teknika-ikerketa, Estatuarekin koordinaturik (10.16 artikulua); jatorriko-deiturak eta publizitatea, Estatuarekin elkarlanean (10.27 artikulua), edo, besteak beste, industria, Estatutuan adierazi bezala eta lege honen esparruan (10.30 artikulua).

En lo referido a las materias agraria y alimentaria, dentro de las llamadas competencias exclusivas del texto estatutario cabe destacar la de promoción, desarrollo económico y planificación de la actividad económica del País Vasco de acuerdo con la ordenación general de la economía (artículo 10.25); la de agricultura y ganadería, de acuerdo con la ordenación general de la economía (artículo 10.9); la de pesca en aguas interiores, marisqueo y acuicultura, caza, y pesca fluvial y lacustre (artículo 10.10); la de montes, aprovechamientos y servicios forestales, vías pecuarias y pastos, sin perjuicio de lo dispuesto en el artículo 149.1.23.ª de la Constitución (artículo 10.8). Igualmente, dentro de ese mismo grupo de materias señaladas como exclusivas, no es menos cierto que han coadyuvado necesariamente, en la determinación de las políticas sectoriales agrarias y alimentarias, competencias tales como la de investigación científica y técnica en coordinación con el Estado (artículo 10.16), la de denominaciones de origen y publicidad en colaboración con el Estado (artículo 10.27), o, entre otras, la de industria, en los términos señalados en el Estatuto y respecto al ámbito de esta ley (artículo 10.30).

Autonomia Estatutua garatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoaren egituraketa politikoa eratu beharra zegoen, eta beharrezko ikusi zen eraketa politiko-administratibo berria eta soilik lurralde historikoenak ziren araubide juridikoak eta eskumenak uztartzea. Horixe izan zen, hain zuzen, Autonomia Erkidegoko erakunde erkideen eta haren lurralde historikoetako foru-erakundeen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen azken helburua. Lege horren arabera, foru-organoei dagokie eskumen esklusiboa honako gai hauetan: probintzia- nahiz udal-jabetzako ondasunen araubidea, ondasun horiek herri-jabariko zein ondare-ondasun izan, edo berezko ondasun zein herri-ondasun izan (7.a.7 artikulua); mendiak, oihan-ustiaketa eta -erabilera, abelbideak eta larreak, Autonomia Estatutuaren 10.8 artikuluak ezarri bezala; basozaintza eta laborantza- eta baso-lurrei bere onean eustea eta hobetzea (7.a.9 artikulua); erakunde erkideek emandako arauak garatzea eta betearaztea, landare-osasunari eta nekazaritzaren erreforma eta garapenari dagokionez; nekazaritza hedatu, sustatu eta arlo horretako prestakuntza ematea; mahastigintza eta enologia; landare-ekoizpena, haziak eta mintegi-landareak izan ezik (7.b.1 artikulua); abereen ustiaketa eta osasuna (7.b.2 artikulua), eta ur gozotako arrainez eta ehizaz baliatzeko araubidea (7.b.3 artikulua).

En el desarrollo del Estatuto de Autonomía, la vertebración política de la Comunidad Autónoma del País Vasco planteó la necesidad de conjugar la existencia de una organización político-administrativa nueva con el respeto a los regímenes jurídicos privativos y competencias de sus territorios históricos, lo que se constituyó en finalidad última de la Ley 27/1983, de 25 de noviembre, de Relaciones entre las Instituciones Comunes de la Comunidad Autónoma y los Órganos Forales de sus Territorios Históricos, según la cual corresponde a éstos la competencia exclusiva del régimen de los bienes provinciales y municipales, tanto de dominio público como patrimoniales o de propios y comunales (artículo 7.a.7), de montes, aprovechamientos, servicios forestales, vías pecuarias y pastos, en los términos del artículo 10.8 del Estatuto de Autonomía; guardería forestal y conservación y mejora de los suelos agrícolas y forestales (artículo 7.a.9), así como el desarrollo y ejecución de las normas emanadas de las instituciones comunes en materia de sanidad vegetal, reforma y desarrollo agrario; divulgación, promoción y capacitación agraria; viticultura y enología; producción vegetal, salvo semillas y plantas de viveros (artículo 7.b.1), la producción y sanidad animal (artículo 7.b.2), y el régimen de aprovechamiento de la riqueza piscícola continental y cinegética (artículo 7.b.3).

Beraz, aztergai dugun gaian eskumenen banaketa eginda dagoenez Euskal Autonomia Erkidegoan, Lege honen helburuetako bat da esku hartzen duen erakunde bakoitzari dagozkion eskumenak nola bete argitzeko eta betetzen laguntzeko jarraibideak ezartzea, betiere aipatutako arauak betez; sektorearen kudeaketan esku hartzen duten Administrazio eta erakundeen sare instituzional konplexua argitzea, herritarrek erakundeok ezagutu ditzaten eta haiekin komunika daitezen, erakundeotan parte har dezaten eta haiekin erlaziona daitezen.

Establecida la distribución de competencias en el tema que nos ocupa en el ámbito territorial de la Comunidad Autónoma del País Vasco, una de las pretensiones de esta ley es establecer las pautas que clarifiquen y permitan el ejercicio de las competencias correspondientes a cada una de las instituciones implicadas; sobre la base del respeto a las normas citadas, aportar luz al complejo entramado institucional de administraciones y entidades implicadas en la gestión del sector, para facilitar su conocimiento y comunicación y la participación y relación con las mismas de la ciudadanía.

Aipatutako eskumenak gauzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoak hainbat agiri estrategiko egin ditu, bere jarduera planifikatze eta antolatze aldera.

En el ejercicio de las competencias citadas, la Comunidad Autónoma del País Vasco ha venido dotándose de documentos estratégicos con el objetivo de planificar y ordenar su actividad.

Gero eta konplexuagoa da lehenengo sektorean gauzatzen den egintza politikoa, eta, hain justu, horrek ekarri du plangintzarako bitartekoez hornitu beharra. Konplexutasun hori, batetik, kudeaketan esku hartzen duten instituzio-mailen aniztasunak eragin du, eta, bestetik, sektorea osatzen duten jarduera-esparruak asko eta asko izateak.

La necesidad de adoptar dichos instrumentos de planificación surge de la cada vez mayor complejidad que ha ido adquiriendo la acción política sobre el sector primario, derivada, de una parte, de la diversidad de niveles institucionales implicados en su gestión, y, de otra, del amplio abanico de marcos de actuación que lo componen.

Horrez gain, multifuntzionalak dira bai landa-eremu eta bai eremu horretan gauzatutako nekazari­tza-jarduera, eta, horrenbestez, ekonomian eta elikagai-ekoizle gisa duten eginkizunaz haratago, Euskadiren­tzako sektore estrategiko dira, bertako lurralde- eta ingurumen-kudeaketaren erdigune baitira; erantzukizun inplizitua jartzen dute Administrazioaren bizkar, gune eta jarduera horrekiko politika iraunkortasun-irizpideen arabera egin behar da eta.

Así mismo, la multifuncionalidad que caracteriza el espacio rural y la actividad agraria en él desarrollada convierten al mismo, más allá de su papel económico y de productor de alimentos, en un sector estratégico para Euskadi, en la medida en que ejerce un papel protagonista en su gestión territorial y medioambiental, otorgando a la Administración una responsabilidad implícita, en cuanto que la acción política sobre dicho espacio y dicha actividad debe ser de­sarrollada conforme a criterios de sostenibilidad.

Aipatutako plangintza-agiriak eraginkor badira ere, arau-esparru egonkorra ezartzeko beharra nabaritu da. Batetik, nekazaritza- eta elikagaigintza-sektorean euskal administrazioak gauzatzen duen ekintza politikoaren printzipio bide-erakusleak sendotu behar lituzke esparru horrek, eta, bestetik, xede, helburu eta jarduketa-ildo nagusiak ezarri. Hori guztia, bai Administrazioaren sustapen-lana planifikatzeko bai herritarrek lan horren berri izateko helburuz; azken batean, nekazaritza- eta elikagaigintza-sektorearen eragile ekonomiko baitira herritarrak, bai eta nekazaritza- eta elikagaigintza-jarduerek eragindako onura zuzen zein zeharkakoen hartzaile nagusi ere.

Pese a la operatividad de los mencionados documentos de planificación, se ha detectado la necesidad de disponer de un marco regulador estable que permita consolidar los principios inspiradores que guían la acción política de la Administración vasca en el sector agrario y alimentario, así como fijar los principales fines, objetivos y líneas de actuación, tanto para la planificación de la actividad de fomento de la Administración como para su conocimiento por la ciudadanía, tanto como agente económico del sector agrario y alimentario como en su condición de principal destinataria de los beneficios directos e indirectos derivados de la actividad agraria y alimentaria.

Lege-esparru berri horrek, gainera, beste arrazoi bat ere badu: euskal nekazaritza- eta elikagaigin­tza-esparruari gaitasuna ematea gero eta testuinguru global eta liberalizatuagoan dituen erronkei egokitzeko eta erantzuteko. Erronka horien artean ditugu, garran­tzitsuenak aipatzearren, Europako Erkidegoaren esparru politikoetara eta esparru horietan hartutako nazioarteko erabakietara egokitzea, baliabideen kudeaketa iraunkorra egin beharra, nekazaritza-lurretan gero eta handiagoak diren hirigintza-presioak eta bestelako presioak, produkzio-sektoreetan sortu diren desoreka estrukturalak, kontsumitzaileek elikagaien segurtasunari eta kalitateari dagokionez dituzten espektatibak, edota pixkanaka informazio-gizartean sartzea.

Este nuevo marco legal se sustenta, además, en la necesidad de dotar al espacio agrario y alimentario vasco de una capacidad de adaptación y respuesta a los nuevos retos que debe afrontar en un contexto cada vez más global y liberalizado, como son la adaptación a los marcos políticos comunitarios y acuerdos internacionales derivados de éstos, la exigencia de una gestión sostenible de los recursos, las cada vez mayores presiones urbanísticas y de otra índole sobre el suelo agrario, la aparición de desequilibrios estructurales en diferentes sectores productivos, las expectativas del consumidor en orden a la seguridad y calidad alimentaria, o la progresiva incorporación a la sociedad de la información, por citar los más destacados.

Ildo horretatik, irizpide produktibista hutsen aurrean eta nekazaritza-eremuak garatutako zeregin multifuntzionaletik at dauden irizpideen aurrean, sektorea defendatzeko bitartekoak artikulatu nahi ditu legeak, eta, bereziki, nekazaritza-lurra babestu. Horretarako, iraunkortasunarekin bat datozen praktikak eta metodoak arautuko ditu, batetik, eta babes-mekanis­moak, bestetik; izan ere, nekazaritza-guneak hirigintzaren, azpiegituren eta industriaren eragina eta esku-hartzeak jasaten ditu, eta, horren ondorioz, nekazari­tza-jardueraren ekoizpen-baliabide nagusi gisa eta euskal landa-eremuaren elementu egituratzaile gisa duen funtzioa ahultzen ari da pixkanaka.

En este sentido, la ley pretende articular instrumentos de defensa del sector frente a criterios meramente productivistas y ajenos al papel multifuncional desarrollado por el espacio agrario, y, en especial, proteger el suelo agrario mediante la regulación de prácticas y métodos de producción acordes con su sostenibilidad, así como mediante la regulación de mecanismos para su preservación, por cuanto es objeto de influencias e intervenciones urbanísticas, infraestructurales e industriales que merman progresivamente su papel de principal medio de producción de la actividad agraria y de elemento estructurador del espacio rural vasco.

Halaber, sektorearen sustapen ekonomikorako jarraibide nagusiak ezarri nahi ditu legeak, eta nekazaritza politika bateratuaren nazioz gaindiko esparruan inbrikatu. Horretarako, kontuan izan du ingurune bizian gauzatzen dela jarduera, eta merkatuak ez dituela bere funtzio guztiak saritzen. Horrez gain, euskal gizarteak, hainbesteko onura ematen dion landa-eremu bizia izaten jarraitu nahi badu, ohartu behar du Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-sektorea -lehiakortasunaren bidean aurrera eginda ere- beti izango dela laguntza-maila beharrezko eta bidezko baten premian, bai egitura eta egokitzapen aldetik dituen gabeziak konpentsatzeko, bai bere jarduerari eusteko ere.

Así mismo, la ley pretende fijar las principales directrices de promoción económica sectorial, imbricándolas en el marco supranacional de la llamada Política Agrícola Común (PAC), desde la perspectiva de actuación sobre un medio vivo y en el que no todas sus funciones son recompensadas por el mercado, y sobre la base de que la sociedad vasca debe entender que el sector agrario y alimentario vasco, a pesar de avanzar por una senda competitiva, siempre va a precisar de un necesario y justo nivel de apoyo que compense sus déficits estructurales y de adaptación, así como el propio mantenimiento de su actividad, si quiere seguir conservando un espacio rural vivo que tantos beneficios le reporta.

Legeak atariko titulua, bederatzi titulu (kapitu­luetan banatuta), bi xedapen gehigarri, lau xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat eta lau azken xedapen ditu.

La ley se estructura en un título preliminar y nueve títulos divididos en capítulos, dos disposiciones adicionales, cuatro disposiciones transitorias, una disposición derogatoria y cuatro disposiciones finales.

«Nekazaritza- eta elikagaigintza-politika» izeneko atariko tituluan legearen xedea azaltzen da, bai eta aplikazio-eremua ere: nekazaritza- eta elikagaigintza-sektorean ezartzekoa da, produkzio-, eraldaketa-, ontziratze- eta merkaturatze-alderdietan, eta barne hartzen ditu laborantza-, basogintza- eta abeltzaintza-azpisektoreak. Espresuki barne hartzen du, halaber, basogintza-arloko bigarren eraldaketa eta merkatura­tzea ere, baldin eta nekazaritza-ustiategian edo -in­dustrian bertan egiten bada.

En el título preliminar, «De la política agraria y alimentaria», se establece el objeto de la ley así como su ámbito de aplicación, que se circunscribe al sector agrario y alimentario en sus vertientes de producción, transformación, envasado y comercialización, entendiéndose comprendidos en el sector agrario los subsectores agrícola, forestal y ganadero. También queda expresamente incluida la segunda transformación y su comercialización en el sector forestal, siempre que se realice en la propia explotación o industria agraria.

Elikagaigintza-sektoreari dagokionez, lege ho­nen eremutik kanpo geratzen da arrantza arautzea, bai eta jarduera zinegetiko eta mikologikoak arautzea ere; aldiz, elikagai-iturri ere badirenez, elikagaigintza-sektorean sartzen dira nekazaritza, arrantza, itsas haztegi eta jarduera zinegetiko eta mikologikoetan sortutako elikagaiak. Lege honek, horrenbestez, elikagaigintza-esparru guztia hartzen du bere baitan, bai eta nekazaritza-jarduera ere. Izan ere, jarduera horren funtsezko xedea, beste xede batzuen artean, gizakiak eta animaliak elikagaiz hornitzea da.

En lo referente al sector alimentario, si bien queda excluida del ámbito de esta ley la regulación de la actividad pesquera extractiva, así como la de las actividades cinegética y micológica, en cambio, al ser origen también de alimentos, se incluyen en el sector alimentario los procedentes en origen tanto de lo agrario como de la pesca, de los cultivos marinos y de las actividades cinegética y micológica, en todas sus fases. Esta ley, por tanto, abarca el plano alimentario en general y una de las actividades, la agraria, que, entre otros fines, tiene el esencial de proveer de alimentos a las personas y los animales.

Hainbat definizio interesgarri eman ondoren, titulu honek Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-politikaren helburuak jasotzen ditu, honakoak azpimarragarrienak: nekazaritza-egiturak hobetzea; ustiategi eta industria bideragarriei laguntzea; nekazaritza- eta elikagaigintza-produktu seguruak eta kalitatezkoak dibertsifikatu, sustatu eta merkatura­tzea; nekazaritza-lurra babestea -biodibertsitatea, paisaia, balantze hidrologikoa eta uren kalitatea bermatzen duenez-; sektorean teknologia berriak aplika­tzea; nekazaritza-jardueraren eta bere giza kapital ahulenaren gizarte-funtzioa defendatzea, bai eta sektorea egituratzen lagunduko duten praktikak hobetzea ere.

Tras incluir una serie de definiciones de interés, este título establece los fines de la política agraria y alimentaria vasca, entre los que pueden destacarse la mejora de las estructuras agrarias, el apoyo a explotaciones e industrias viables, la diversificación, promoción y comercialización de productos agrarios y alimentarios seguros y de calidad, así como la defensa del suelo agrario -como garante de la biodiversidad, el paisaje, el balance hídrico y la calidad de las aguas-, la aplicación en el sector de las nuevas tecnologías, la defensa de la función social de la actividad agraria y de su capital humano más sensible, así como la mejora de las prácticas que fomenten la vertebración sectorial.

Helburu horiek betetze aldera, legearen helburu sektorialak zehaztu dira. Horien artean, bereziki azpimarratzekoak dira honako hauek: nekazaritza-ustiate­gien jarraipena ziurtatzea, landa-ingurunearen garapen ekonomikorako oinarrizko bitarteko baitira; laborantza-, abeltzaintza- eta basogintza-ekoizpena hobe­tzea, gazteei sektorean sartzeko bidea erraztea eta, halaber, emakumeen baldintzak hobetzea, beren lana aintzatetsiz eta sektorean gora egin dezatela sustatuz.

De cara a permitir la realización de aquellos fines, se concretan los objetivos sectoriales de la ley, entre los que cabe destacar especialmente el de asegurar la continuidad de las explotaciones agrarias como instrumento básico del desarrollo económico en el medio rural, mejorar la producción agrícola, ganadera y forestal, así como facilitar la incorporación de las personas jóvenes al sector y mejorar las condiciones de las mujeres, reconociéndolas profesionalmente y promocionando su evolución dentro del sector.

I. titulutik VI.era, atariko tituluan adierazitako helburuak eta xedeak lortzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-politikak bere baitan bildu behar dituen esku-hartze esparruetan jarraitu beharreko jardun-ildoak zehazten dira. Horrez gain, beste hainbat gai arautzen dira artikulu horietan. Jarraian, garrantzitsuenak azpimarratuko ditugu.

En los títulos I a VI se explicitan las líneas de actuación a seguir en los diversos ámbitos de actuación que debe abarcar la política agraria y alimentaria vasca para la consecución de los objetivos y fines planteados en el título preliminar. Asimismo, se regulan en los mismos diversas cuestiones, de las cuales se destacan a continuación algunas de las más relevantes.

«Nekazaritza-ustiategia» izeneko I. tituluan, nekazaritza-jardueraren funtzio ekonomikoak sustatzeko, nekazaritzaren izaera multifuntzionala babesteko eta ustiategiari lotutako eskubideak gordetzeko jarraitu beharreko ildoak biltzen dira. Lehentasunezkotzat jotako jarduerak zehazten dira, eta, horrez gain, ustiategiaren titularrak bere gain hartu beharreko obligazioak ere bai; batik bat, langile gaituak edukitzeko eta lan-arriskuen prebentzio-neurriak hartzeko betebeharrak, eta dagokion jarduera betetzeko araudi sektorialek exijitutako administrazio-baimen guztiak eduki beharra. Halaber, espresuki jasotzen da nola jokatu behar den, ustiategia jarduera-baimenik gabe arituz gero.

Así, en el título I, bajo el epígrafe «De la explotación agraria», se recogen las directrices a seguir con el objeto de potenciar las funciones económicas de la actividad agraria, de preservar el carácter multifuncional de la agricultura y los derechos ligados a la explotación. Se concretan las actuaciones consideradas prioritarias, señalándose, así mismo, las obligaciones que deberá asumir el titular de la explotación, y en especial las relativas a la necesidad de dotarse de personal capacitado y de las medidas de prevención de riesgos laborales, así como la de ejercer su actividad con todas las autorizaciones administrativas exigidas por las diferentes normativas sectoriales, contemplándose expresamente la actuación a seguir en el supuesto de ejercicio de la actividad en una explotación sin licencia de actividad.

Puntu honetan, adierazi behar da aldatu egin dela Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 65. artikuluaren edukia. Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Ustiategien Erregistroaren esparru juridikoa ezartzen da.

En este punto, cabe indicar que se modifica el contenido del artículo 65 de la Ley 3/1998, de 27 de febrero, de protección del medio ambiente. Finalmente, se establece el marco jurídico del Registro de Explotaciones Agrarias de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

II. tituluan («Nekazaritza-lurra» izenekoan) arau­tzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-politikaren baliabide eta printzipio nagusiak antolatzeko orduan kontuan izan behar diren nekazaritza-lurrari lotutako alderdiak, eta arautze horretarako oinarria Nekazaritza eta Basogintza antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana edo horren ordezko baliokidea izango dela ezartzen da. Horrela, titulu horretako artikuluetan, nekazaritza-lurraren erabilera sustatzeko beharrezko­tzat jotzen diren neurriak ezartzen dira, lur hori nekazaritza-jarduerarako erabil dadin, modu jarraitu eta egokian, eta gizartearen eskaerei erantzuteko moduan.

Los aspectos relativos al suelo agrario que deben ser tomados en consideración a la hora de articular los instrumentos y principios básicos de la política agraria vasca se regulan en el título II, «Del suelo agrario», estableciendo como marco el denominado Plan Territorial Sectorial Agroforestal o el instrumento equivalente que lo sustituya. Así, a lo largo del articulado se establecen las medidas de fomento del suelo agrario consideradas necesarias para un uso continuado y adecuado del mismo ligado a la actividad agraria y acorde con las demandas de la sociedad.

Ildo horretatik, nekazaritza-lurraren erabilera sustatzeko neurriak biltzen dira. Horien artean azpimarratzekoa da nekazaritza-lurren funtsak sortu direla. Funts horien inplementaziorako oinarriak zehaztu dira, bai eta funtsetakoak diren ondasun eta eskubideen erabilera ere, eta hori guztia kudeatzeko nekazaritza-lurren bitartekaritza-bulegoak sortu dira.

En este sentido, se recogen las diferentes medidas de fomento del uso del suelo agrario, entre las que merece especial atención la creación de los fondos de suelo agrario, definiéndose las bases de su implementación así como el destino de los bienes y derechos que lo conforman, creándose para su gestión las denominadas oficinas de intermediación de suelo agrario.

Jasotzen diren beste sustapen neurrien artean honakoak daude: balio agrologiko handiko lurrari babes berezia ematea, landa-finken trukeak sustatzea, lurrak funtsetara borondatez lagatzea, lurzatiak bateratzea, edo titulartasun publikoko lurzoruak kudeatzea.

Otras medidas de fomento que se recogen son la protección especial del suelo de alto valor agrológico, la promoción de las permutas de fincas rústicas, la cesión voluntaria de suelos a los fondos, la concentración parcelaria, o la promoción de la gestión de suelos de titularidad pública.

Halaber, gutxiegi erabilitako nekazaritza-lurra zer den definitzen da, bai eta izendapen hori emateak lursail horren jabearentzat zer ondorio dituen ere.

Así mismo, se define lo que se entenderá por suelo agrario infrautilizado y las consecuencias derivadas para su titular de dicha calificación.

III. tituluak, «Nekazaritza-ekoizpena» izenekoak, laborantza-, abeltzaintza- eta basogintza-ekoizpenaren printzipio orokorrak ezartzen ditu, nekazaritza-lurraren eta bere inguruaren iraunkortasuna gordetzeko, elikagaitarako ekoizpenen osasun-segurtasuna zaintzeko, animalien ongizatea bermatzeko eta ekoizpena kontsumo-eskakizunetara egokitzeko, ezinbestekoa baita elkarri egokituta egotea. Artisau-ekoizpena ere jaso­tzen du: euskal administrazioak ekoizpen mota horren garapenaz arduratuko dira, eta erregelamendu bidez arautuko dute. Sustatu beharreko ekoizpen-metodoak definitzen ditu (batez ere, kalitatezko elikagaiak, produktu ekologikoak, ekoizpen integratuaren bidez eskuratutako produktuak eta basogintzako produktu ziurtatuak lortzera bideratutakoak), eta bertako espezie eta arrazak mantentzeari buruz ere badihardu. Halaber, higiene- eta nekazaritza-arloko jardunbide egokiak jasotzen ditu.

El título III, bajo el epígrafe «De la producción agraria», establece los principios generales de la producción agrícola, ganadera y forestal, que preserven la sostenibilidad del suelo agrario y su entorno, la seguridad sanitaria de las producciones con fines alimentarios, el bienestar animal y la necesaria orientación a las demandas del consumo. Se contempla la producción artesanal, por cuyo desarrollo velarán las administraciones vascas, atribuyéndose su regulación por vía reglamentaria. Se definen los diferentes métodos de producción a potenciar, en especial los orientados a obtener alimentos de calidad, los productos ecológicos y los obtenidos a través de la producción integrada, los productos forestales certificados, así como el mantenimiento de especies y razas autóctonas. Se recogen igualmente las buenas prácticas higiénicas y agrarias.

Arreta berezia merezi dute energia berriztagarriei eta informazio-gizarteari egindako aipamenek. Lehenengoek ingurumena eta lurralde-oreka errespetatzen dute; bigarrenaren helburua, berriz, euskal gizartea aro digital berrira egokitzea da, eta, horretarako, kultur aldaketa bultzatu eta teknologia berriak guztion eskura jartzea, bizi-kalitatea eta gizarte-oreka hobetu eta gure ekonomian balioa eta aberastasuna sortze aldera.

Especial atención merece la referencia hecha a las energías renovables, respetuosas con el medio ambiente y con el equilibrio territorial, así como a la sociedad de la información, cuyo objetivo no es otro que adaptar la sociedad vasca a la nueva era digital, favoreciendo el cambio cultural y poniendo las nuevas tecnologías al servicio de todas las personas, para lograr una mayor calidad de vida y equilibrio social y la generación de valor y riqueza en nuestra economía.

Laborantza-ekoizpenari dagokionez, hainbat neurri jasotzen dira: kalitatea, ekoizpen integratua eta ekoizpen ekologikoa sustatzeko programak bultzatzea; administrazioaren jarduna ongarri, hazi eta produktu fitosanitarioei dagokienez; landare-osasunaren bi alderdiak antolatzea, alegia, prebentzioa organismo kaltegarriak heda ez daitezen, eta hazi zein laboreei eragiten dieten mota guztietako izurri eta gaixotasunen aurka egitea; Zainketa Fitosanitarioko Sarea sortzea, eta landare-estaldura duten azaleren osasun-egoera zaindu eta jakinaraztea.

En lo referente a la producción agrícola, se recoge la potenciación de los programas de fomento de la calidad, la producción integrada y la ecológica; la actuación administrativa en materia de abonos, semillas y productos fitosanitarios; la articulación de la doble vertiente de la sanidad vegetal en cuanto prevención para evitar la propagación de los organismos nocivos y de lucha contra todo tipo de plagas y enfermedades que afectan tanto a las semillas como a los cultivos; la creación de la Red de Vigilancia Fitosanitaria, y la vigilancia y comunicación del estado sanitario de las superficies con cubierta vegetal.

Abeltzaintza-ekoizpenari dagokionez, berriz, honako neurriak jasotzen ditu legeak: lehenik, kalitatea, higiene-arloko jardunbide egokiak, abeltzaintza estentsibo eta ekologikoa eta hobekuntza genetikoa sustatzeko programak bultzatzea; bigarrenik, Administrazioaren jarduna, hain zuzen, animaliak identifika­tzeari eta mugitzeari dagokionez, eta, hirugarrenik, animalien ongizaterako betekizunak ezartzea. Hori guztia, abel­tzaintza-kontzeptuaren barruan ulertuta; hau da, ekoizpen-animaliak sartuta, eta konpainiako animaliak alde batera utzita.

En cuanto a la producción ganadera, esta ley recoge igualmente la potenciación de los programas de fomento de la calidad, las buenas prácticas de higiene, así como de la ganadería extensiva y ecológica, y de mejora genética, la actuación administrativa en materia de identificación y movimiento de animales, y la articulación de los requisitos para el bienestar de los animales, entendido todo ello dentro del concepto de ganadería conformado por los animales de producción con exclusión de los animales de compañía.

Ondoren, animalien elikadurara bideratutako produktuak, animalien higiene eta segurtasunerako neurriak, eta animaliak bazkatzeko establezimenduen erregistroa eta baimena zehazten dira, bai eta albaitaritza-zerbitzu ofizialek produktuen, lehengaien eta animalien elikadurara bideratutako beste osagai batzuek immobilizatzea eta neurri hori bertan behera uztea ere, espresuki jasota dauden kasu eta baldintzetan.

A continuación se definen los productos destinados a la alimentación animal, las medidas de higiene y seguridad de los mismos, el registro y autorización de los establecimientos de alimentación animal, así como la inmovilización de los productos, materias primas y otros componentes destinados a la alimentación de los animales por parte de los servicios veterinarios oficiales y el levantamiento de la misma, en los supuestos y circunstancias que expresamente se contemplan.

Bestalde, animalien osasunaren kontzeptuaren barruan, gaixotasunaren berri emateari, gaixotasunaren aitorpen ofizialari eta animalia-jatorriko hondakinei lotutako alderdiak arautzen dira. Horrez gain, animalien arrazen oinarrizko alderdiak ere arautzen dira, euskal arraza autoktonoetan arreta berezia jarrita.

Por otra parte, dentro del concepto de sanidad animal se regulan los aspectos de la notificación, declaración oficial de enfermedad y residuos de origen animal. Además, se regulan los aspectos básicos de las razas animales, con especial incidencia en las autóctonas vascas.

Basogintzari dagokionez, azpimarratzekoa da herri-administrazioek lursail publiko zein pribatuei eragingo dieten baliabideen plangintza egin behar dutela, ekoizpenak hobetzeko eta baso-sistemen multifuntzionaltasuna sustatzeko jarduerak eginez. Horretarako, lehentasuna emango diote kalitate kontrolatuko haziak eta landareak erabiltzeari; ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza bultzatzeko proiektuak egiteari, eta ingurumena eta baso-sistema berriak errespetatzen dituzten baso-teknika berriak erabiltzeari. Halaber, Baso Osasuneko Mahaia eratuko da, izurri, gaixotasun eta bestelako arazo fitosanitarioak prebenitzeko eta halako kontuetan koordinatuta jarduteko.

En lo que se refiere a la producción forestal cabe destacar que las administraciones públicas deben realizar una planificación de los recursos que afecte tanto a los terrenos públicos como a los privados, realizando acciones tendentes a la mejora de las producciones y al fomento de la multifuncionalidad de los sistemas forestales, mediante la priorización del uso de semillas y plantas de calidad controlada y de los proyectos de investigación, desarrollo tecnológico e innovación así como de las técnicas selvícolas respetuosas con el medio ambiente y nuevos sistemas forestales. Igualmente, se creará una mesa de sanidad forestal con el fin de prevenir y actuar coordinadamente en materia de plagas, enfermedades y otros problemas fitosanitarios.

Azkenik, suteen prebentzioa bermatzen da, eta baso-pisten erabilera eta kudeaketa ere arautzen dira.

Finalmente, se garantiza la prevención en materia de incendios y la regulación del uso y gestión de las pistas forestales.

IV. tituluak berresten du Euskak Autonomia Erkodegoko administrazioek bultzada eta lehentasuna emango dietela, batetik, ekoizleek nekazaritzako eta elikagaigintzako eraldaketan eta merkaturatzean duten parte-hartzeari, eta, bestetik, nekazaritza- eta elikagaigintza-industriak jarri eta garatzeari, baldin eta lehengaia euskal nekazaritza-sektorearen ekoizpen-esparruan sortzen bada osorik edo hein batean.

En el título IV se consagra el impulso y priorización por parte de las administraciones vascas de la participación del sector productor en los procesos de transformación y comercialización agraria y alimentaria, así como del desarrollo y la instalación de industrias agrarias y alimentarias cuya materia prima se produzca total o parcialmente en el ámbito productivo del sector agrario vasco.

«Nekazaritzako eta elikagaigintzako eraldaketa eta merkaturatzea» izeneko tituluan ezartzen denez, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuek beren ezaugarriei buruzko informazio egiazkoa, objektiboa, osoa eta ulergarria eman behar dute fase guztietan, eta produktu horiek gutxienez zein informazio eskaini behar duten ere ezartzen da. Produktuek kalterik ez dutela eragingo eta osasungarriak direla bermatzeko, prozesuen eta produktuen autokontrolerako sistemak ezarri behar direla jasotzen du legeak, eta sistema horien gutxieneko elementuak ere zehazten ditu.

Con el título «De la transformación y comercialización agraria y alimentaria», se exige en relación con los productos agrarios y alimentarios, en todas sus fases, una información veraz, objetiva, completa y comprensible sobre sus características y se establece la información mínima a ofrecer por dichos productos. La ley fija, de cara a garantizar la inocuidad y salubridad de los productos, el deber de implantar sistemas de autocontrol de procesos y productos, así como los elementos mínimos de los mismos.

Halaber, nekazaritza-produktuen identifikazioa, elikagai-segurtasuna eta trazabilitatea jasotzen dira, eta nekazaritzako eta elikagaigintzako enpresa guztietan bete beharreko baldintza direla zehazten eta ezar­tzen da.

Se recoge igualmente la identificación, seguridad alimentaria y trazabilidad de los productos agrarios, que se definen y establecen como obligatorias en todas las empresas agrarias y alimentarias y en todas sus etapas.

Ondoren, arriskuaren analisia egiteko prozedura zehazten da: arriskuaren ebaluazioa, kudeaketa eta jakinarazpena hartzen ditu barne (nekazaritza- eta elikagai-segurtasunerako politikaren oinarri diren aldetik), bai eta elikagai-krisien kudeaketa eta osasun-baimena ere.

Seguidamente, se determina el procedimiento de análisis del riesgo, que implica la evaluación, gestión y comunicación del mismo como fundamento de la política de seguridad agraria y alimentaria, así como la gestión de las crisis alimentarias y la autorización sanitaria.

Titulu horretan bertan, lehenik eta behin, nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuen kalitatea jorra­tzen da, bai eta kalitatearen kudeaketa eta hobekuntza ere, eta jatorri- eta kalitate-ikurrak azpimarratzen dira bereziki.

Dentro de este mismo título, se aborda en primer lugar la cuestión de la calidad de los productos agrarios y alimentarios, así como la gestión y mejora de la misma, haciendo especial hincapié en la figura de los distintivos de calidad y de origen.

Horren ondoren arautzen ditu eraldaketa (nekazaritza- eta elikagaigintza-industriaren eskubideak eta betebeharrak ezarriz), Nekazaritza eta Elikagaigintza Industrien Erregistroa, Ardo eta Edari Alkoholdunen Botilaratze eta Ontziratze Industrien Erregistroa, nekazaritza- eta elikagaigintza-industria garatzeko laguntzak eta sektore horietako elkarteekiko elkarlana.

Continúa regulando la transformación, estableciendo los derechos y obligaciones de la industria agraria y alimentaria, el Registro de Industrias Agrarias y Alimentarias y el Registro de Embotelladores y Envasadores de Vinos y Bebidas Alcohólicas, el apoyo al desarrollo de la industria agraria y alimentaria y la colaboración con sus respectivas asociaciones.

Azkenik, produktuen sustapenari eta merkatura­tzeari lotutako alderdiak jasotzen ditu legeak. Euskal Autonomia Erkidegoko jatorri- eta kalitate-ikurrak eta ikur horien barruan egindako produktuak jotzen ditu lehentasunezkotzat, beste proiektu batzuk baztertzen ez baditu ere, eta herrietako merkatu eta azoka tradizionaletan merkaturatzea aurreikusten du.

Finalmente, la ley recoge los aspectos de la promoción y comercialización de los productos, fijando su prioridad en los distintivos de calidad y origen de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus producciones amparadas, sin olvidar otros proyectos, y contemplando la comercialización en mercados y ferias locales tradicionales.

Azken batean, nekazaritza- eta elikagaigintza-industriaren garapena eta prestigioa bultzatu nahi du, eta, horretarako sektorearen jarduera ekonomikoa eta garapena sustatuko duten politikak ezartzen ditu, nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuen eraldaketa eta merkaturatzearen oinarrizko printzipio gidariei jarraituz. Legean bertan jasota daude printzipio horiek.

En definitiva, pretende favorecer el desarrollo y prestigio de la industria agraria y alimentaria mediante la implantación de políticas que incentiven la actividad económica y el desarrollo sectorial bajo los principios básicos informadores de la actividad de la transformación y comercialización de los productos agrarios y alimentarios que la propia ley establece.

V. tituluak, «Nekazaritza eta elikagaigintzaren inguruko ikerketa, garapen teknologikoa, berrikuntza eta prestakuntza» izenekoak, printzipio orokorrak bil­tzen ditu, eta nagusiki horien arabera jardungo da nekazaritza- eta elikagaigintza-arloko ikerketa, garapen teknologikoa, berrikuntza eta prestakuntza antola­tzeko proiektu eta programetan. Horrez gain, Nekazaritza eta Elikagaigintzako Berrikuntza Foroa nola antolatu ere ezartzen du, Ikerketa, Garapen Teknologiko eta Berrikuntza Plan Sektorialak egiteko, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Zientifiko Teknologikoak mantendu eta hobetzeko beharrezko den bultzada nola gauzatu ere.

El título V, «De la investigación, el desarrollo tecnológico, la innovación y la formación agraria y alimentaria», establece los principios generales a los que se atenderá principalmente mediante los proyectos y programas en los que se articule la investigación, el desarrollo tecnológico, la innovación y la formación agraria y alimentaria, así como, de forma genérica, la articulación de un Foro de Innovación Agraria y Alimentaria para la elaboración de los planes sectoriales de investigación, desarrollo tecnológico e innovación, al igual que el necesario impulso para el mantenimiento y mejora de los entes científicos tecnológicos de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Nekazaritza- eta elikagaigintza-arloko prestakuntzari dagokionez, jarraibide orokorrak ezartzen dira, eta horien arabera garatuko dira Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritza-arloko eskumena (zeharkakoa ala zuzenekoa) duen sailak antolatutako unibertsitatez kanpoko prestakun­tza-programak. Horrez gain, arlo horretako prestakuntza jorratzeko ildo nagusiak ere zehazten dira.

En cuanto a la formación agraria y alimentaria, se establecen las directrices generales para el desarrollo de los programas de formación no universitaria a llevar a cabo por el departamento de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco competente en materia agraria, directa o indirectamente, así como las líneas de actuación en la materia.

«Zeregin soziala eta prebentzioa» izenburupean, nekazari gazteei eta emakume nekazariei laguntza oso eta erabatekoa emango diela berresten du VI. tituluak; izan ere, lehentasuna eman nahi dio talde horiek lagundu eta sustatzeari, nekazaritzan sartzeko eta horretan jarduteko aparteko zailtasunak izaten dituzte eta. Horrela, bi kasuetan, eta jarduteko oinarrizko printzipioak zerrendatu ondoren, Nekazari Gazteen Estatutua eta Emakume Nekazarien Estatutua egingo dela adierazten da, talde horiekiko sustatu behar diren ekintza positiboak jasotzeko. Testuinguru horretan, azpimarra­tzekoa da ustiategiaren titularkidetasuna aitortzen duela legeak, ezkontide biek edo izatezko bikoteko bi kideek elkarrekin jarduten badute, kasu hori oso hedatua dago eta.

Bajo el epígrafe «De la función social y preventiva», el título VI consagra el apoyo firme y decidido a los jóvenes agricultores y agricultoras y a la mujer agricultora, colectivos que se pretende atender o promocionar con carácter preferente dadas las especiales dificultades con las que se encuentran a la hora de acceder y ejercer la actividad agraria. Así, en ambos casos, y tras enunciar los principios básicos de actuación, se contempla el desarrollo del estatuto del joven agricultor y de la joven agricultora, y del estatuto de la mujer agricultora, con acciones positivas a promover hacia esos colectivos. Dentro de este contexto, hay que destacar el principio de cotitularidad de la explotación que la ley consagra para el caso, muy extendido, de que la actividad sea ejercida de forma compartida por ambos miembros del matrimonio o de la pareja de hecho.

Bestalde, soldatapeko lana jasotzen da legean, eta aipamen berezia egiten zaie sasoikako langileei arreta emateko plan integral espezifikoaren oinarri izan behar duten printzipioei, bai eta aldi baterako ordezkapen-zerbitzuen sustapenari ere.

Por otra parte, se recoge en la ley el trabajo asalariado, haciendo especial referencia a los principios que deben fundamentar el plan integral específico de atención al temporero, así como a la incentivación de los servicios de sustitución temporal.

Lan-arriskuen prebentzioari dagokionez, segurtasun-, higiene- eta lan-osasunaren arloetan lankide­tza-hitzarmenak egitekoak badira, hitzarmenok nola egin arautzen da.

En el ámbito de prevención de riesgos laborales, se regula la posibilidad de establecer convenios de colaboración en materia de seguridad, higiene y salud laborales.

Nekazaritzako aseguruen arloan lortu beharreko helburu orokorrak arautzerakoan, jardunbide bat baino gehiago izango dira kasuan kasu aplikatzeko, berme eta konpentsazioko funtsei dagokienez.

Los objetivos generales a conseguir en materia de seguros agrarios se regulan estableciendo diferentes posibilidades de actuación en cuanto a fondos de garantía y de compensación.

Azkenik, hondamendi-gunearen deklarazioa bera eta deklarazio horren ondorioak, hondamendietarako funtsen eraketa, eta onuradun izateko gutxieneko baldintzak arautzen dira.

Finalmente, se regula la declaración de zona catastrófica y sus consecuencias, la creación de fondos de catástrofes y los requisitos mínimos para ser beneficiario del mismo.

VII. tituluaren («Ordezkaritza eta elkarte-antolaketa» izenekoa) hasieran adierazten da, administrazioak lege honen atariko tituluan jasotako helburuak dituzten elkarte sektorialak eratzea eta manten­tzea sustatuko duela -sektorearekin harremanak izango dituen eta zerbitzuak eskainiko dizkion administrazio gisa sendotu nahi duenez-, eta elkarte horiekin elkarlanean arituko dela; testuinguru horretan sortuko da, hain justu, Nekazaritza eta Elikagaigintza Elkarteen Errolda.

El título VII, que lleva por título «De la representatividad y de la organización asociativa», comienza señalando que, con el objetivo de consolidarse como una administración relacional y de servicios al sector, ésta promoverá la constitución y mantenimiento de las asociaciones sectoriales que tengan como objetivos los del título preliminar de esta ley, con las cuales colaborará, creándose en este contexto el Censo de Asociaciones Agrarias y Alimentarias.

Halaber, nekazaritzako eta elikagaigintzako elkarteen onarpen ofiziala arautzen du, dagokien erregistroan izena eman dezaten, ordezkatzen dutenaren arabera. Ondoren, eta nekazaritzako eta elikagaigin­tzako elkarteez ari dela, aurrerantzean nekazarien elkarte profesionalak eta Euskadiko ekoizleen elkarteak nola definituko diren finkatzen du, eta, horrez gain, nekazarien elkarte profesionalek nola lor dezaketen elkarte adierazgarrienen izaera, ezarritako baldin­tzak betez gero. Halaber, Euskadiko nekazaritza- eta elikagaigintza-industrien elkarteak definitzen dira. Azkenik, nekazaritza-ustiategiei aholkularitza emateko elkarteak jasotzen ditu titulu honek; hau da, ustiategiei kudeaketa tekniko-ekonomikoko zerbitzuak, titularren ordezkapen-zerbitzuak edo aholkularitza integrala ematen dizkieten elkarteak.

Regula, así mismo, el reconocimiento oficial de las asociaciones agrarias y alimentarias, a los efectos de su inscripción, sobre la base de su representatividad. A continuación, y dentro del asociacionismo agrario y alimentario, se define lo que se entenderá en adelante por organizaciones profesionales agrarias y asociaciones de productores de Euskadi, y cómo podrán adquirir las primeras la condición de más representativa si cumplen los requisitos previstos. Se define, así mismo, lo que se entenderá por asociaciones de industrias agrarias y alimentarias de Euskadi. Finalmente, el título contempla las entidades para el asesoramiento a las explotaciones agrarias, de carácter asociativo, que presten servicios de gestión técnico-económica, sustitución de titulares o asesoramiento integral a las explotaciones.

Sektoreko elkarteak eta ordezkaritza erregula­tzeko araudia erreferentzia izango da sektoreko eragileentzat, Administrazioarekin dituzten harremanetan.

Esta regulación del marco asociativo y de representación del sector deberá servir de referencia a los agentes sectoriales en sus relaciones con la Administración.

VIII. tituluak, «Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-administrazioaren antolamendua» izenekoak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritza- eta elikagaigintza-gaietan eskumena daukan sailari atxikitako kide anitzeko organoak arautuko ditu, esate baterako, Euskadiko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Kontseilua eta Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordea.

El título VIII, «De la organización administrativa agraria de la Comunidad Autónoma del País Vasco», regula los órganos colegiados adscritos al departamento de la Administración General de la Comunidad Autónoma competente en materia agraria y alimentaria, como son el Consejo Agrario y Alimentario de Euskadi y la Comisión de Política Agraria y Alimentaria.

Azkenik, IX. tituluak, «Administrazioaren esku-hartzea nekazaritza- eta elikagaigintza-sektorean» izenekoak, herri-administrazioaren esku-hartzea bideratuko duten printzipio gidariak arautzen ditu, bai eta bul­tzatu beharreko sustapen-neurri eta politika aktibo nagusiak ere, betiere legean bertan ezarritako helburu orokorrekin edo azpisektoreko programa batean jasotakoekin bat etorrita. Halaber, laguntzak kudeatzeko eskumena jasotzen du, eta baimenak eta lizentziak nola eman ere bai. Horrez gain, jarduera kontu-hartzaile edo sustatzaile orok ezinbestean bete behar dituen ikuskaritza-, kontrol- eta zehapen-funtzioak ere ezartzen ditu, jarduera horien helburua beteko dela bermatzeko.

Finalmente, el título IX, «De la intervención administrativa en el sector agrario y alimentario», regula los principios rectores que informarán la intervención de la Administración pública y las principales medidas de fomento y políticas activas a impulsar, acordes con los objetivos generales definidos en la propia ley, o aquellos que se enmarquen en un programa subsectorial. Así mismo, se contempla la competencia para la gestión de las ayudas, y se establece el otorgamiento de autorizaciones y licencias, así como el ejercicio de las funciones de inspección, control y sanción que debe acompañar, necesariamente, a toda actividad interventora o de fomento para garantizar que se alcanza el objetivo perseguido por las mismas.

ATARIKO TITULUA

TÍTULO PRELIMINAR

NEKAZARITZA ETA ELIKAGAIGINTZA POLITIKA

DE LA POLÍTICA AGRARIA Y ALIMENTARIA

I. KAPITULUA

CAPÍTULO I

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.- Legearen xedea.

Artículo 1.- Objeto de la ley.

Europar Batasunaren nekazaritza- eta elikagaigintza-politikaren esparruan, une bakoitzean indarrean dagoen araudian ezarritako printzipioak eta helburuak kontuan hartuta, lege honen xedea da, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-politika definitzeko balioko duten printzipio bide-erakusleak ezartzea, eta, bestetik, erreferentziazko erakunde-esparrua argitzea eragile sektorialentzat eta herritarrentzat oro har (Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-sektorean gauzatutako jardueraren azken erabiltzaile diren aldetik). Hori guztia Autonomia Estatutuan eta Lurralde Historikoen Legean ezarritako eskumen-banaketa errespetatuz egingo da.

En el marco de la política agraria y alimentaria de la Unión Europea, con los principios y objetivos fijados en la normativa vigente en cada momento, es objeto de esta ley establecer los principios inspiradores que han de servir para definir la política agraria y alimentaria vasca, así como clarificar el marco institucional de referencia para los agentes sectoriales y la ciudadanía en general como beneficiarios últimos de la actividad desarrollada en el sector agrario y alimentario de la Comunidad Autónoma del País Vasco, siempre dentro del respeto a la distribución competencial derivada del Estatuto de Autonomía y de la Ley de Relaciones entre las Instituciones Comunes de la Comunidad Autónoma y los Órganos Forales de sus Territorios Históricos.

2. artikulua.- Eremu objektiboa.

Artículo 2.- Ámbito objetivo.

Lege hau aplikatzeko eremu objektiboa nekazaritza- eta elikagaigintza-sektoreen antolaketa orokorra da (produkzio-, eraldaketa-, ontziratze- eta merkatura­tze-faseak barne hartuta), bai eta, oro har, nekazaritza-ingurunearen multifuntzionaltasunari lotutako jardueren antolaketa ere. Halaber, eremu horrek barne hartzen du basogintza-arloko bigarren eraldaketa eta merkaturatzea ere, baldin eta nekazaritza-ustiategian edo -industrian bertan egiten bada.

El ámbito objetivo de aplicación de esta ley es la ordenación general de los sectores agrario y alimentario en sus vertientes de producción, transformación, envasado y comercialización, así como, en general, de las actividades ligadas a la multifuncionalidad del medio agrario. Así mismo, queda incluida la segunda transformación y su comercialización en el sector forestal, siempre que se realice en la propia explotación o industria agraria.

3. artikulua.- Lurralde-eremua.

Artículo 3.- Ámbito territorial.

Lege hau Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzekoa da, eta kontuan hartuko ditu -arautu beharreko gaiaren arabera- animaliak egoteko lekua, ustiategien edo ekoizpen-unitateen kokapena eta, oro har, lege honen eremu objektiboari dagozkion nekazaritza- eta industria-jarduerak egiteko lekua.

Esta ley es de aplicación en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco, atendiendo, según la materia objeto de regulación, al lugar de permanencia de los animales, a la ubicación de las explotaciones o unidades de producción, instalaciones industriales y medios de producción, y, en general, al lugar de realización de las actuaciones agrarias e industriales relativas al ámbito objetivo de la presente ley.

4. artikulua.- Definizioak.

Artículo 4.- Definiciones.

Lege honen ondorioetarako, definizio hauek hartuko dira kontuan, ondoren adierazten den bezala:

A los efectos de la presente ley, se definen, de la manera en que figuran a continuación, los siguientes términos:

1.- Nekazaritza: laborantza, abeltzaintza eta basogintza biltzen ditu.

1.- Agrario-agraria: concepto que abarca lo agrícola, lo ganadero y lo forestal.

2.- Nekazaritza-jarduera: laborantzako, abeltzain­tzako edota basogintzako produktuak lortzeko egin beharreko lanak. Eraldaketa, ontziratzea eta merkaturatzea ere nekazaritza-jardueratzat joko dira, baldin eta ustiategian bertan egiten badira; bai eta ustiategiaren mantentze-lanak ere.

2.- Actividad agraria: el conjunto de trabajos que se requiere para la obtención de productos agrícolas, ganaderos y forestales, incluida su transformación, envasado y comercialización, siempre y cuando estas últimas se ejerzan dentro de una explotación, así como los trabajos que se requieran para el mantenimiento de una explotación.

3.- Nekazaritza-jarduera osagarri: ustiategiko titularrak elkarteen, kooperatiben edo profesional-elkarteen ordezkaritza-organoetan parte hartzea, betiere elkarte horiek lotuta badaude nekazaritza-sektoreari, ingurumen-arloko eta nekazaritza-garapeneko ondasunak eta zerbitzuak lortzeari, jarduera turistikoei, zinegetikoei, artisau-jarduerari, eta bere ustiategian egindako bestelako dibertsifikazio-jarduerei (adibidez, energia berriztagarria ekoiztea).

3.- Actividad agraria complementaria: la participación y presencia de la persona titular de la explotación en órganos de representación de carácter asociativo, cooperativo o profesional, siempre que éstos se hallen vinculados al sector agrario; la obtención de bienes y servicios medioambientales y de desarrollo rural; las turísticas, cinegéticas, artesanales y otras actividades de diversificación realizadas en su explotación, tales como la producción de energía renovable.

4.- Nekazaritza-ustiategi: titularrak (pertsona fisikoa zein juridikoa) nekazaritza-jardueraren baitan enpresa moduan antolatutako ondasun eta eskubideak, baldin eta unitate tekniko-ekono­mikoa osatzen badute, eta helburua, batik bat, merkaturatzea baldin bada. Zenbait kasutan, gerta liteke laborantzarako azalerak gutxieneko neurri jakina (lurra lantzeko unitate minimoa) betetzeko exijitzea.

4.- Explotación agraria: el conjunto de bienes y derechos organizados empresarialmente por su titular, persona física o jurídica, en el ejercicio de la actividad agraria, primordialmente con fines de mercado y que constituye en sí misma una unidad técnico-económica. Potencialmente, se podrá exigir además la necesidad de una dimensión mínima de superficie de cultivo (unidad mínima de cultivo).

5.- Familiako nekazaritza-ustiategi: mota honetako nekazaritza-ustiategian, ondasunak eta eskubideak familia-unitateko kide batek edo batzuek jarritakoak dira -jabetzan, errentan edo edozein erabiltze- edo gozamen-titulutan-; horrez gain, familiakideak dira ekoizpen-erabakiak hartzen eta administratzen dituztenak eta ustiategian lan egiten dutenak, eta soldatapeko langileak ez dira ustiategian lanean diharduten familia-unitateko kideak baino gehiago.

5.- Explotación agraria familiar: aquella explotación en la que los bienes y derechos que constituyen la explotación agraria son aportados en régimen de propiedad, arrendamiento o bajo cualquier título de uso o disfrute por uno o varios miembros de la unidad familiar que, además, gestionan y administran las decisiones productivas y trabajan efectivamente en la explotación, siempre que el número de personas trabajadoras asalariadas de la explotación no supere a la mano de obra de los miembros de la unidad familiar que trabajan efectivamente en la misma.

6.- Sozietate bidezko nekazaritza-ustiategi: horrelakoa da ustiategia, baldin eta titularra zenbait bazkide biltzen dituen pertsona juridikoa baldin bada. Titulartasuna estatutuek edo sozietate-mota erregulatzen duen araudiak arautuko dute.

6.- Explotación agraria asociativa: aquella en la que la persona titular de la explotación sea una persona jurídica que agrupe a varios socios o asociados. La titularidad se regirá por los estatutos o normativa que regule la forma societaria.

7.- Lehentasunezko ustiategi: gaur egun bideragarria den nekazaritza-ustiategia, edo bideragarritasuna lor edo finka dezakeena, arauz ezarri diren edo ezar daitezkeen baldintzak betez, betiere.

7.- Explotación prioritaria: aquella explotación agraria actualmente viable o que puede alcanzar o consolidar dicha viabilidad cumpliendo los requisitos que se establezcan o puedan establecerse reglamentariamente.

8.- Ekoizpen-unitate: nekazaritza-jarduera gauza­tzen den ustiategiko elementu bakoitza, edota elementu multzo bakoitza, leku berean badaude.

8.- Unidad de producción: cada uno de los elementos o conjunto de elementos, si están en un mismo emplazamiento, pertenecientes a una explotación donde se desarrolla actividad agraria.

9.- Lursaila: ekoizpen-unitate bati dagokion nekazaritzako lur mugatua.

9.- Parcela: delimitación del suelo agrario correspondiente a una unidad de producción.

10.- Landa-finka: ustiategi bereko lursail multzoa, mugatze-ondorioetarako osotasun bat osatzen duena.

10.- Finca rústica: el conjunto de parcelas pertenecientes a la misma explotación que componen un continuo a efectos de demarcación entre ellas.

11.- Ustiategiaren titular: nekazaritza-jardueran eta zenbait kasutan beste jarduera osagarri batean ere aritzen den pertsona fisikoa edo juridikoa, ustiategiaren ondasun eta eskubideak enpresa-irizpideetan oinarrituta antolatzen dituena, eta ustiategia kudeatzeak eragindako arriskuak eta erantzukizunak bere gain hartzen dituena. Lege honen ondorioetarako, ustiategiaren titulartasuna pertsona batek baino gehiagok badu, horietako bakoitza ustiategiaren titularkidetzat joko da.

11.- Titular de la explotación: la persona física o jurídica que ejerce la actividad agraria y, en su caso, complementaria, organizando los bienes y derechos integrantes de la explotación con criterios empresariales y asumiendo los riesgos y responsabilidades que puedan derivarse de la gestión de la explotación. A los efectos de esta ley, cuando la titularidad de la explotación la compartan varias personas físicas, cada una de ellas será considerada cotitular de la explotación.

12.- Nekazari: nekazaritzan diharduen pertsona fisikoa.

12.- Agricultor o agricultora: persona física que ejerce la actividad agraria.

13.- Nekazari profesional: nekazaritza-ustiategi baten titularra izanik, urteko errentaren % 50, gutxienez, nekazaritza-jardueretatik edo nekazaritza-jarduera osagarrietatik lortzen duen pertsona fisiko edo juridikoa; betiere, bere ustiategian egindako nekazaritza-jardueratik zuzenean lortutako errenta ez bada guztizko errentaren % 25 baino txikiagoa, eta nekazaritza-jardueretan edo nekazaritza-jarduera osagarrietan lanean emandako denbora, lanean guztira emandako denboraren erdia baino gehiago bada. Pertsona fisikoa bada, bere nekazaritza-jardueraren arabera dagokion Gizarte Segurantzako Erregimenean izena emanda egon beharko du.

13.- Agricultor o agricultora profesional: la persona física o jurídica que, siendo titular de una explotación agraria inscrita en el Registro de Explotaciones Agrarias de la Comunidad Autónoma del País Vasco, obtenga al menos el 50% de su renta total de actividades agrarias o de actividades agrarias complementarias, siempre y cuando la parte de renta procedente directamente de la actividad agraria realizada en su explotación no sea inferior al 25% de su renta total y el tiempo de trabajo dedicado a actividades agrarias o agrarias complementarias sea superior a la mitad de su tiempo de trabajo total. Si es persona física, deberá estar dada de alta en el Régimen de la Seguridad Social que le corresponda en función de su actividad agraria.

14.- Nagusiki nekazari: nekazari profesionala, per­tsona fisikoa izanik, errenta totalaren % 50, gutxienez, bere ustiategian egindako nekazari­tza-jardueratik ateratzen duena, eta urtean lanean emandako denboraren erdia edo gehiago zuzenean nekazaritzarekin lotutako jardueretan ematen duena.

14.- Agricultor o agricultora a título principal: el agricultor o agricultora profesional persona física que obtenga anualmente, al menos, el 50% de su renta total de la actividad agraria ejercida en su explotación, y cuyo tiempo de trabajo dedicado anualmente a actividades directamente relacionadas con la explotación sea igual o superior a la mitad de su tiempo de trabajo total.

Pertsona juridiko batek nagusiki nekazaritzan jarduten duela ulertuko da, baldin eta bazkideen % 50, bakoitza bere aldetik, nagusiki nekazaritzat jo badaitezke lehen adierazitako baldintzak betetzen dituztelako. Sozietateak badira -forma juridikoa sozietate zibila bada salbu-, adierazitakoaz gainera, bazkideen partaidetzek edo akzioek izendunak izan beharko dute. Edonola ere, estatutuetan edo bazkideen batzar orokorraren erabakian, ezarrita egon beharko du lehen adierazitako baldintzak betetzea bermatuko dela, bazkideen artean tituluak eskualdatuz gero ere.

Se entiende que una persona jurídica ejerce la agricultura a título principal siempre que el 50% de los socios o socias sean considerados individualmente agricultores o agricultoras a título principal, según lo señalado anteriormente. Si son sociedades, salvo que la forma jurídica sea la sociedad civil, se requerirá además que las participaciones o acciones de sus socios o socias sean nominativas. En todo caso, en sus estatutos, o por acuerdo de la asamblea general de socios, deberá preverse que si hubiera traspaso de títulos entre sus socios o socias han de quedar garantizadas las condiciones anteriormente indicadas.

15.- Lanaldi partzialeko nekazari: bere ustiategian egindako nekazaritza-jardueratik urteko errentaren % 50 baino gutxiago lortzen duen pertsona fisikoa.

15.- Agricultor o agricultora a tiempo parcial: persona física que obtiene anualmente menos del 50% de su renta total de la actividad agraria ejercida en su explotación.

16.- Nekazari gazte: nekazaritza-jarduera egiten duen edo egitear dagoen pertsona fisikoa, eta 40 urtetik behera dituena.

16.- Joven agricultora o agricultor: persona física que ejerce la actividad agraria, o esté en fase de acceso a dicho ejercicio, y tiene menos de 40 años de edad.

17.- Nekazaritza edota basogintzako lurra: balio agronomikoa duen eta nekazaritza-jardueretara bideratzen den edo bidera daitekeen lurra, nekazaritza-bideak eta baso-pistak.

17.- Suelo agrario: aquel suelo de valor agronómico que soporta o es susceptible de soportar actividad agraria, así como los caminos agrarios y pistas forestales.

18.- Ekoizpen-animalia: ekoizpenetarako manten­tzen, gizentzen edo hazten diren (edo horretarako modukoak izan daitezkeen) espezieetako abereak; bereziki, animalia zein gizakientzako elikagaiak ekoizteko direnak.

18.- Animal de producción: los pertenecientes a especies cuyos ejemplares habitualmente sean, o haya probabilidades razonables de que puedan ser, mantenidos, cebados o criados para la producción, preferentemente de alimentos, para destino tanto humano como animal.

19.- Nekazaritzako edo ekoizpeneko azpisektoreak: nekazaritza-sektorearen barruan biltzen den ekoizpen talde bakoitza. Hauexek dira ekoizpeneko azpisektoreak: esnetarako behiak, haragitarako behiak, baratzezaintza, esnetarako ardiak, ardotarako mahastiak, zereal-soroak, eta abar.

19.- Subsectores productivos o agrarios: cada uno de los marcos productivos en los que se subdivide el sector agrario. Son subsectores productivos: vacuno leche, vacuno carne, hortícola, ovino leche, vitivinícola, cerealista, etc.

20.- Elikagaigintza: kontzeptu honen barnean sar­tzen da nekazaritza, arrantza, arrain-haztegi, ehiza eta perretxiko-bilketatik lortutako produktuak edo beste jatorri natural batekoak ekoitzi, eraldatu, ontziratu eta merkaturatzea.

20.- Alimentario-alimentaria: concepto que incluye lo relativo a la producción, transformación, envasado y comercialización de los alimentos procedentes en origen de lo agrario, de la pesca, de la acuicultura, de los cultivos marinos, de la actividad cinegética y de la micológica, o de otros orígenes naturales.

21.- Nekazaritza- eta elikagai-enpresak: nekazari­tzan edo elikagaigintzan jarduten duten nekazaritza-ustiategiek eta enpresek osatutako multzoa.

21.- Empresas agrarias y alimentarias: el entramado conjunto de las explotaciones agrarias y empresas que operan bien en el ámbito agrario, bien en el ámbito alimentario.

22.- Nekazaritza- eta elikagai-industria: nekazaritza-produktuak edo elikagaigintza manipulatuz produktu berriak sortzeko ekipamendu-ondasunen instalazioak -behar dituzten instalazio osagarriak barne-, enpresa autonomo moduan funtzionatzeko gai direnak.

22.- Industria agraria y alimentaria: el conjunto de instalaciones de bienes de equipo, con sus instalaciones complementarias precisas, para la manipulación de productos agrarios o alimentarios de la que se derivan nuevos productos, capaz de funcionar como una empresa autónoma.

23.- Artisau-ekoizpen: nekazaritza-produktuak ma­ni­pulatzeko eta eraldatzeko jarduera, nekazariek -bakarka edo elkartuta- beren ustiategietatik lortutako lehengaiekin egina.

23.- Producción artesanal: la actividad de manipulación y transformación de productos agrarios, realizada por agricultores, de forma individual o asociativa, a partir de la materia prima obtenida en sus explotaciones.

24.- Zuzeneko salmenta: ekoizlearen edo eralda­tzailearen eta kontsumitzailearen artean bitartekaririk ez duen merkataritza-jarduera.

24.- Venta directa: actividad comercial en la que no existen intermediarios entre el productor o transformador y la persona consumidora.

Artikulu honetan jasotzen diren definizioak Euskal Autonomia Erkidegoko lege-xedapen guztietara zabalduko dira.

Las definiciones recogidas en este artículo se extenderán a todas las disposiciones legales de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

II. KAPITULUA

CAPÍTULO II

XEDEAK ETA HELBURUAK

FINES Y OBJETIVOS

5. artikulua.- Xedeak.

Artículo 5.- Fines.

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-politika hainbat xede lortzera bideratuko da. Hona hemen xede horiek:

La política agraria y alimentaria vasca se orientará a la consecución de los fines que se relacionan a continuación:

a) Nekazaritza-egiturak hobetzea, nekazariek diru-sarrera duinak eskura ditzaten eta kontsumitzaileek bidezko prezioak izan ditzaten.

a) La mejora de las estructuras agrarias, orientada a obtener rentas agrarias dignas para las personas que ejerzan la agricultura y precios justos para las personas consumidoras.

b) Nekazaritza-jardueraren eta bere izaera multifuntzionalaren aitorpen soziala lortzea; ez baita elikagai-ekoizle bakarrik, eta gizartearentzako beste onura batzuk ere bai baitakartza: esaterako, ingurumena babestu eta birsortzea, paisaia eta biodibertsitatea babestea, lurraldea modu orekatuan kudeatzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-ingurunea eta kultur ondarea gordetzea.

b) El reconocimiento social de la actividad agraria y su carácter multifuncional, como productora no sólo de alimentos, sino de otras externalidades inherentes a ella, como son su papel de protección y regeneración medioambiental, de preservación del paisaje y la biodiversidad, de gestión equilibrada del territorio, de conservación del medio rural y del patrimonio cultural de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

c) Nekazaritzako eta elikagaigintzako ustiategi edo enpresa bideragarriak eta iraunkorrak eratzea eta sustatzea, hain justu, proiektuak eta produktuak teknikoki gauzagarri, ekonomikoki errentagarri, ingurumenaren aldetik onargarri eta sozialki onesgarriak diren postulatuen arabera egiteko.

c) La creación y fomento de explotaciones o empresas agrarias y alimentarias viables y sostenibles, donde el desarrollo de los proyectos y los productos se realice cumpliendo los postulados técnicamente posibles, económicamente rentables, ambientalmente permisibles y socialmente aceptables.

d) Nekazaritza- eta elikagaigintza-produktu seguru eta kalitatezkoak dibertsifikatu, sustatu eta merkaturatzea.

d) La diversificación, promoción y comercialización de productos agrarios y alimentarios seguros y de calidad.

e) Nekazaritza-lurra babestea, ez balio agronomikoagatik bakarrik, baita biodibertsitatearen eta paisaiaren euskarri eta berme delako eta desertifikazio- eta higadura-arriskua murrizten edo eragozten duelako ere.

e) La defensa del suelo agrario no sólo por su valor agronómico, sino como soporte y garante de la biodiversidad y el paisaje, así como por su capacidad para frenar o evitar procesos de desertización y erosión.

f) Nekazaritza- eta elikagaigintza-sektorean informazioaren teknologia berriak, ikerketa, garapena, berrikuntza eta nekazaritzako eta elikagaigintzako prestakuntza teknologikoa bultzatzea eta ezartzea.

f) El impulso y la aplicación, en el sector agrario y alimentario, de las nuevas tecnologías de la información, la investigación, el desarrollo, la innovación y la formación tecnológica agraria y alimentaria.

g) Nekazaritza-jardueraren gizarte- eta prebentzio-funtzioa defendatzea (enplegu-sortzaile den aldetik), eta, batez ere, bere giza kapital ahulena: emakumeak, nekazari gazteak, soldatapeko langileak eta sasoikako langileak.

g) La defensa de la función social y preventiva de la actividad agraria como generadora de empleo, y en especial de su capital humano más sensible: mujeres, personas jóvenes dedicadas a la agricultura, personas asalariadas y personas trabajadoras de temporada.

h) Nekazaritza- eta elikagaigintza-arloko prestakuntza, asoziazionismoa eta profesionaltasuna hobetzea, eta, oro har, nekazaritza- eta elikagaigintza-sektoreak egituratzen laguntzen duten praktikak hobetzea; hartara, areagotu egingo da elkarteek solaskide izateko, negoziatzeko eta parte hartzeko duten gaitasuna, bai eta beren interesak ordezkatzeko gaitasuna ere.

h) La mejora de los ámbitos de formación, asociacionismo y profesionalidad agraria y alimentaria, y, en general, de aquellas prácticas que fomentan la vertebración de los sectores agrarios y alimentarios permitiendo una mejora de su capacidad de interlocución, negociación y participación, así como de la representación de sus intereses.

6. artikulua.- Helburuak.

Artículo 6.- Objetivos.

Lege honek ondorengo helburuak ditu:

Los objetivos de esta ley son los siguientes:

a) Nekazaritza-ustiategien jarraipena ziurtatzea, landa-ingurunearen garapen ekonomikorako oinarrizko bitarteko baitira, bai eta familia-nekazaritzatik ahalik eta jende gehien bizitzeko bitarteko ere.

a) Asegurar la continuidad de las explotaciones agrarias como instrumento básico del desarrollo económico en el medio rural y como instrumento para la pervivencia del máximo número de personas en la agricultura familiar.

b) Gazteei nekazaritza- eta elikagaigintza-sekto­rean eta elkarte zein taldeetan sar daitezen bul­tzatzea.

b) Promover la incorporación de los jóvenes y las jóvenes al sector agrario y alimentario y a las iniciativas de asociación o agrupación.

c) Emakumeek nekazaritzan eta elikagaigintzan egiten dute lana aintzatestearen alde egitea, sektorean jarrai dezaten laguntzea, eta beren bidea baldintza berdinetan gara dezaten laguntzea; halaber, elkarte eta taldeetan sar daitezen bidea erraztea.

c) Promover el reconocimiento profesional, la permanencia y evolución en igualdad de condiciones de las mujeres del sector agrario y alimentario, así como su incorporación a las iniciativas de asociación y agrupación.

d) Nekazariek errenta duina jaso dezaten bultza­tzea, ekoizpen- eta lantze-gastuak berdintzeko modukoa, subsidioen edo kanpoko laguntzen mende egon gabe.

d) Propiciar que el agricultor o la agricultora reciba una renta agraria digna que cubra los gastos de producción y elaboración sin depender de subsidios o ayudas externas.

e) Ustiategien dimentsionamendu estrukturala sustatzea eta, kasuaren arabera, babestea, bideragarritasun ekonomikoari laguntzeko.

e) Potenciar y preservar, en su caso, un dimensionamiento estructural de las explotaciones que coadyuve a su viabilidad económica.

f) Nekazaritza-lurrak babestea, batez ere gunerik kaltetuenetan dauden eta hirigintza-presioaren mende dauden lurrak.

f) Proteger el suelo agrario especialmente en las zonas mas desfavorecidas y las que están bajo influencia de presión urbanística.

g) Laborantza-, abeltzaintza- eta basogintza-ekoizpena hobetzea, produkzio-bideak kontrolatuz eta optimizatuz, eta lortutako ekoizpenen balio erantsia sustatuz.

g) Mejorar la producción agrícola, ganadera y forestal, controlando y optimizando los medios de producción y potenciando la generación de valor añadido de las producciones obtenidas.

h) Merkatuak saritzen ez dituen arren, nekazaritzaren izaera multifuntzionalaren barruan dauden jarduerak babestea; hain zuzen, lurraldea eta paisaia kudeatzea, ingurumena babestea, animalia-arraza autoktonoak gordetzea eta nekazaritza-gizarte eta -kulturari eustea.

h) Proteger las actividades no recompensadas por el mercado englobadas en el carácter multifuncional de la agricultura, tales como la gestión territorial y paisajística, la protección medioambiental, y la conservación de razas de animales autóctonas y de la sociedad y cultura rural.

i) Nekazaritza- eta elikagaigintza-industria gara­tzea eta prestigiatzea, ekoizpen-sektorea balio-katean txertatzeko oinarrizko urratsa delako, eta nekazaritza-ingurunearen garapen ekonomikoaren oinarrizko bitarteko delako.

i) Desarrollar y prestigiar la industria agraria y alimentaria como eslabón fundamental para la integración del sector productivo en la cadena de valor y como instrumento básico del desarrollo económico en el medio rural.

j) Merkatuetan kalitate-erreferentzia izango diren eta kontsumitzaileen osasun eta ongizaterako berme osoa emango duten produktuak ekoizten direla bermatzea, eta euskal elikagaiei balio erantsia dakarten merkatuetan sartzeko bide ematea.

j) Garantizar la elaboración de alimentos que sean un referente de calidad en los mercados y ofrezcan plenas garantías para la salud y el bienestar de los consumidores, así como posibilitar el acceso de los productos alimentarios vascos a los mercados generadores de mayor valor añadido.

k) Nekazaritzan eta elikagaigintzan ikerketa eta berrikuntza teknologikoa areagotzea, eta aurrerapen zientifikoak azkar eta modu eraginkorrean zabal daitezen laguntzea, bai eta teknologia berrien erabilera sustatzea eta nekazaritza-sektorea informazio-gizartean txerta dadin bul­tzatzea ere.

k) Incrementar la investigación y la innovación tecnológica en materia agraria y alimentaria y facilitar la transferencia rápida y eficaz de los adelantos científicos, así como el uso de las nuevas tecnologías y la incorporación del sector agrario a la sociedad de la información.

l) Nekazaritza- eta elikagaigintza-politika egin eta ezarri aurretik eragile sozial eta ekonomikoei kontsultatuko zaiela bermatzea, eta solaskide izateko eta adostasunera heltzeko bitartekoak indartzea, jardun-proposamenak nekazaritza- eta elikagaigintza-sektorearen beharretara egokitzen lagunduko dute eta.

l) Garantizar la previa consulta de los agentes sociales y económicos en el diseño y la aplicación de la política agraria y alimentaria y potenciar los instrumentos de interlocución y concertación que permitan adecuar las propuestas de actuación a las necesidades del sector agrario y alimentario.

m) Ezagutzera ematea nekazaritzaren izaera multifuntzionala, eta nekazaritza- eta elikagaigintza-politikaren garapenean izandako jarduera nagusiak eta lortutako helburu nagusiak.

m) Dar a conocer a la sociedad el papel multifuncional de la agricultura y las principales actuaciones y logros alcanzados en el desarrollo de la política agraria y alimentaria.

I. TITULUA

TÍTULO I

NEKAZARITZA USTIATEGIA

DE LA EXPLOTACIÓN AGRARIA

7. artikulua.- Jarraibideak.

Artículo 7.- Directrices.

1.- Nekazaritza-jardueraren funtzio ekonomikoak indartzeko (batez ere, errentagarritasuna hobe­tzeko eta enplegua sortzeko), nekazaritza-arloko euskal administrazioek nekazaritza-ustiategiak eta kudeaketa-eredu egokiak garatu, finkatu eta mantentzea sustatuko dute, ustiategiak bideragarriak eta iraunkorrak direla bermatzeko, 5. artikuluan jasotako helburuen arabera. Horretarako, eskumena duen herri-administrazioak lurra lantzeko unitate minimoak ezarri ahal izango ditu, erregelamendu bidez.

1.- Con el objeto de potenciar las funciones económicas que desempeña la actividad agraria, fundamentalmente la mejora de la rentabilidad y la creación de empleo, las administraciones agrarias vascas promoverán el desarrollo, la consolidación y el mantenimiento de explotaciones agrarias y modelos de gestión adecuados que garanticen la viabilidad y sostenibilidad de las mismas, conforme a los fines recogidos en el artículo 5. Para ello, la administración pública competente podrá determinar, reglamentariamente, las unidades mínimas de cultivo.

2.- Nekazaritzaren izaera multifuntzionala babestu nahian, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-ustiategiek nekazaritza-jarduerak betetzen dituen ingurumen- eta lurralde-funtzioekin bat datozen ekoizpen-ereduak garatuko dituztela bermatuko dute nekazaritza-arloko euskal administrazioek. Ingurumen-funtzioak ingurumena, baliabide naturalak, ekosistemak eta nekazari­tza-paisaia babesteari lotutakoak dira; lurralde-funtzioak, berriz, lurralde-oreka gordetzeko eta nekazaritza-guneetako sare soziekonomikoari eustekoak.

2.- Con el objeto de preservar el carácter multifuncional de la agricultura, las administraciones agrarias vascas garantizarán que las explotaciones agrarias vascas desarrollen modelos de producción acordes con las funciones ambientales y territoriales que desempeña la actividad agraria. Las funciones ambientales son las referidas a la protección del medio ambiente, los recursos naturales, los ecosistemas y los paisajes agrarios, y las funciones territoriales, las referidas a su valor para preservar el equilibrio territorial y conservar el tejido socioeconómico de los espacios rurales.

3.- Ustiategiari lotutako eskubideak gordetzeko xedez, baldin eta eskubide horiek Euskal Autonomia Erkidegoaren kudeaketa-esparruari dagokion administrazio-esleipen baten ondorio badira, nekazaritza-arloko euskal erakundeek eskubide horiek erakundeok emandako jarraibideen arabera kudea daitezen ziurtatuko dute, aurretik Euskadiko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Kontseiluan ordezkaritza duten sektoreko elkarteei kontsultatuta.

3.- Con el objeto de preservar los derechos ligados a la explotación que provengan de una asignación administrativa relativa al ámbito de gestión de la Comunidad Autónoma del País Vasco, las administraciones agrarias vascas velarán por una gestión de esos derechos acorde con las directrices que de ellas emanen, previa consulta con las organizaciones sectoriales representadas en el Consejo Agrario y Alimentario de Euskadi.

8. artikulua.- Lehentasunezko jardunak.

Artículo 8.- Actuaciones prioritarias.

Nekazaritza-arloko euskal administrazioek, sustapen-lana egiteko, egungo eta bihar-etziko arauetan eta programetan aurreikusitako bitartekoak baliatuko dituzte, eta lehentasuna emango diete hurrengo jardun-lerroetan ezarritakoa lortzera bideratutako ekintzei:

Las administraciones agrarias vascas, en su actividad de fomento, destinarán los recursos previstos en la normativa y programas actuales o futuros priorizando la realización de las acciones tendentes a la consecución de lo establecido en las siguientes líneas de actuación:

a) Ustiategietako titularrak profesionalak eta nagusiki nekazaritzan dihardutenak izatea; bereziki, emakumeak eta gazteak titular izan daitezen bultzatuz.

a) El establecimiento de personas titulares de explotación profesionales y a título principal, apoyando especialmente el establecimiento de las mujeres como titulares, así como de los jóvenes y las jóvenes.

b) Familiako nekazaritza-ustiategiaren eredua gordetzea eta ustiategietako titularren bizi-kalitatea hobetzea.

b) El mantenimiento del modelo de explotación agraria familiar y la mejora de la calidad de vida de los titulares de las explotaciones.

c) Merkatuaren eskaerei erantzuten dieten nekazaritza-ustiategietan joera produktiboak eta kudeaketa-metodoak garatzea.

c) El desarrollo de orientaciones productivas y métodos de gestión en las explotaciones agrarias que respondan a las demandas del mercado.

d) Alternatiba ekonomikoak eta dibertsifikazioa sustatzea ustiategiko nekazaritza-jardueran; batez ere, produktu propioen eraldaketan eta zuzeneko salmentan.

d) El fomento de alternativas económicas y de la diversificación en la actividad agraria de la explotación, con especial incidencia en la transformación y venta directa de productos propios.

e) Neurri egokiko nekazaritza-ustiategiek iraungo dutela bermatzeko formulak garatzea, eta lehentasunezko ustiategiak sustatzea. Zehazki, ustiategiko lursailen eta kudeaketaren zatiketa mugatzeko lanak sustatuko dira, eta mugatu egingo da ustiategiak sektoreko profesional ez direnen esku uztea ere; halaber, lurzatiak bateratzea, profesionalen artean lurrak eskualda­tzea, nekazaritza-lurren bitartekaritza egitea, eta ustiategiaren egitura sendotzen lagunduko duten azpiegiturak garatzea bultzatuko da.

e) El desarrollo de fórmulas que aseguren el mantenimiento de explotaciones agrarias de dimensiones idóneas y el fomento de explotaciones prioritarias. En concreto, se impulsarán los trabajos orientados a limitar la división territorial y de gestión de las explotaciones y las transmisiones de las mismas a personas no profesionales del sector; así como se potenciará la concentración parcelaria, la transmisión de tierras entre profesionales, la intermediación del suelo agrario, y el desarrollo de infraestructuras de apoyo que contribuyan al reforzamiento estructural de una explotación.

f) Prestakuntza eta trebakuntza profesional egokia ematea nekazaritza-ustiategietako titularrei eta langileei.

f) La impartición de una adecuada formación y capacitación profesional a titulares y trabajadores de las explotaciones agrarias.

g) Nekazaritza-ustiategiek teknologia berriak baliatzea, bereziki informazio- eta komunikazio-teknologiak.

g) El uso por parte de las explotaciones agrarias de las nuevas tecnologías, con especial incidencia en las de información y comunicación.

h) Nekazaritza-ustiategiek kudeaketa tekniko-ekonomikoa eta ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak erabiltzea.

h) La utilización por parte de las explotaciones agrarias de servicios de gestión técnico-económica, sustitución y asesoramiento.

i) Ustiategiak biltzea eta elkartzea, nortasun juridikoa duten elkarteen bidez.

i) La concentración y agrupación de explotaciones mediante fórmulas asociativas con personalidad jurídica.

j) Euskal nekazaritza-ustiategiei lotutako eskubideak optimizatzea, Euskal Autonomia Erkidego osoan.

j) La optimización para el conjunto de la Comunidad Autónoma del País Vasco de los derechos ligados a las explotaciones agrarias vascas.

k) Ingurumena eta paisaia babesten eta lurralde-antolamendua errespetatzen duten ekoizpen- eta kudeaketa-metodoak garatzea nekazaritza-ustiategietan, erkidegoko araudiak eta nekazaritza-arloko euskal administrazioek emandako jarraibideen arabera.

k) El desarrollo de métodos de producción y gestión en las explotaciones agrarias respetuosos con la protección medioambiental y paisajística y la ordenación del territorio, conforme a las directrices que emanen de la normativa comunitaria y de las administraciones agrarias vascas.

l) Ustiategietako titularrek kontratu bidezko dokumentuak izenpetzea nekazaritza-arloko euskal administrazioekin. Kontratu horietan betebehar eta eskubideak ezarriko zaizkie bi aldeei, betiere titularrak ustiategian betetzen duen nekazaritza-jardueraren eta baliatzen dituen kudeaketa-metodoen arabera.

l) La suscripción por las personas titulares de explotación de documentos contractuales específicos con las administraciones agrarias vascas, en los que se establezca un marco de obligaciones y derechos mutuos ligados a la actividad agraria y los métodos de gestión que la persona titular desempeñe en su explotación.

9. artikulua.- Ustiategiko titularraren betebeharrak.

Artículo 9.- Obligaciones de la persona titular de la explotación.

1.- Nekazaritza-ustiategietako titularrek honako betebeharrak hartu beharko dituzte beren gain:

1.- Las personas titulares de las explotaciones agrarias deberán asumir las siguientes obligaciones:

a) Dagokien jarduera betetzeko araudi sektorialek exijitutako administrazio-baimena guztiak edukitzea.

a) Ejercer su actividad con todas las autorizaciones administrativas exigidas por las distintas normativas sectoriales.

b) Araudiak ezarritako higiene- eta osasun-baldintza guztiak betetzea, izurririk eta gaixotasunik sortu eta zabaldu ez dadin.

b) Cumplir todas las exigencias higiénico-sanitarias impuestas por la normativa para evitar la aparición y difusión de plagas y enfermedades.

c) Langile gaituz hornitzea ustiategia, beharrezko prestakuntza ematea eta araudian lan-arriskuen prebentziorako aurreikusitako neurriak eskaintzea.

c) Dotar a la explotación de personal capacitado y procurarle la formación necesaria y las correspondientes medidas de prevención de riesgos laborales previstas en la normativa.

d) Esku hartzen duten administrazioei ustiategiari buruzko datuak bidaltzea (arauz agindutako datuak), horretarako ezarritako epean; batez ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Ustiategien Erregistroari, Erroldari eta nahitaez bete beharreko beste eragiketa estatistiko ba­tzuei buruzko datuak.

d) Comunicar a las administraciones implicadas, y en los plazos previstos, los datos relativos a su explotación que reglamentariamente se establezcan, y en especial los referidos al Registro de Explotaciones Agrarias de la Comunidad Autónoma del País Vasco, censos y otras operaciones estadísticas de obligado cumplimiento.

e) Arauaren arabera edo nekazaritza-arloko euskal administrazioekin hitzartutako kontratu bidezko harremanaren arabera egokiak diren kudeaketa-praktika eta -metodoei jarraiki jardutea.

e) Ejercer su actividad conforme a las prácticas y métodos de gestión que se consideren adecuados desde la normativa o, en su caso, desde el correspondiente contrato suscrito con las administraciones agrarias vascas.

f) Nekazaritza-lurra gutxiegi erabilita ez edukitzea, non eta ez dagoen, eskumena daukan agintariak hala erabakita, lurra landu gabe edukitzeko arrazoiren bat, laborantza aldetik, edo lurra horrela edukitzea justifikatzen duen aparteko arrazoiren bat.

f) No infrautilizar el suelo agrario, salvo que, a determinación de la autoridad competente, agronómicamente se posibilite o concurran causas excepcionales justificadas.

g) Inbertsio publikoari esker eskura dauden baliabide eta/edo azpiegiturak behar bezala aprobetxatzea lur horietan.

g) Aprovechar correctamente los recursos o infraestructuras disponibles como consecuencia de inversión pública.

h) Suteak pizteko eta hedatzeko arriskua eragin dezaketen laborantza- eta basogintza-praktikak eragoztea.

h) Evitar prácticas agrícolas y forestales que impliquen riesgo de aparición y propagación de incendios.

i) Bere ustiategiari lotutako eskubideei dagokienez araudiak ezarritako xedapenak betetzea, kudeaketa-, lagapen- eta transmisio-gaietan.

i) Cumplir las disposiciones que imponga la normativa en relación con los derechos ligados a su explotación, en materia de gestión, cesión y transmisión.

2.- Arauz ezarriko da aurreko paragrafoko obligazioak ez direla bete deklaratzeko prozedura.

2.- Reglamentariamente se establecerá el procedimiento para determinar el incumplimiento de las obligaciones previstas en el párrafo anterior.

10. artikulua.- Jarduera-baimena.

Artículo 10.- Licencia de actividad.

1.- Nekazaritza-ustiategiko titularrak nekazaritza-jarduera gauza dezan, ezinbestekoa da dagokion jarduera-baimena izatea, indarrean dagoen legediak hala eskatzen badu.

1.- El ejercicio de la actividad agraria por parte de la persona titular de una explotación o unidad de producción agraria está supeditado, en caso de que se exija por la normativa vigente, a la tenencia de la correspondiente licencia de actividad.

2.- Baldin eta jarduera-baimena derrigorrezkoa bada eta nekazaritza-ekoizpeneko ustiategi edo unitate batean jarduera-baimenik gabe badihardute, eskumena duen organoak, gaiaren arabera eta dagokion administrazio-espedien­tea bideratu ondoren, honako erabaki hauetako bat hartuko du:

2.- El ejercicio de la actividad en una explotación o unidad de producción agraria sin licencia de actividad, en caso de que sea obligatoria, conllevará que el órgano competente en razón de la materia, previa la tramitación del oportuno expediente administrativo, adopte uno de los siguientes acuerdos:

a) Aurretik ere baziren nekazaritzako lursailak eta unitateak ez galtzeko, eta jarduera ez badator indarrean dagoen araudi guztiarekin bat, nekazaritza-ustiategiak aldi batez iraun dezan baimenduko da, betiere ezohiko neurri hau hartzea justifikatzen duten baldintza bereziak baldin badaude, eta instalazio horiei ezarritako ingurumen-, higiene- eta osasun-baldin­tzak betetzen baditu. Jarduera bertan behera uzteko agindu behar bada, berriz, titularrak kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izan lezake.

a) Con el fin de preservar los suelos y unidades agrarias preexistentes, en el supuesto de que el ejercicio de la actividad no fuese conciliable con la totalidad de la normativa vigente, se permitirá con carácter provisional la pervivencia de las explotaciones agrarias, siempre y cuando concurran circunstancias especiales que justifiquen la adopción de esta medida excepcional y condicionada al cumplimiento de los requisitos medioambientales e higiénico-sanitarios exigibles a estas instalaciones. Cuando deba decretarse el cese de la actividad, la persona titular podrá tener derecho a indemnización o a la permuta de su suelo por suelo agrícola.

b) Jarduera eta indarrean dagoen antolamendua bateragarri badira, ustiategiaren titularrari baimena eskatzeko galdegingo zaio bi hilabeteko epean. Baimena eskatuko ez balu edo ukatuko balitzaio, jarduera berehalakoan bertan behera uzteko aginduko zaio hilabeteko epean, interesdunaren kontura. Epea amaitu, eta artean ez bada borondatez bete jarduera bertan behera uzteko agindua, orduan nahitaez betearaziko da, obligaziodunaren kontura eta teknikari ofizialen kontrolpean.

b) Si la actividad es compatible con la ordenación vigente, se requerirá a la persona titular de la explotación para que solicite la licencia en el plazo de dos meses. Si no lo solicitara o la resolución fuera denegatoria, se ordenará, a costa de la persona interesada, el cese inmediato de la actividad en el plazo de un mes. Pasado el plazo sin haberse dado cumplimiento voluntario a la orden de cese, se procederá a la ejecución forzosa a costa de la persona obligada, bajo el control del personal técnico oficial.

3.- Arau bidez erregulatuko dira aurreko paragrafoan esandakoari buruzko guztiak.

3.- Reglamentariamente se regularán todos los aspectos concernientes a lo dispuesto en el párrafo anterior.

11. artikulua.- Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Ustiategien Erregistroa.

Artículo 11.- Registro General de Explotaciones Agrarias de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribatuta egotea ezinbesteko baldintza izango da, euskal administrazioek nekazaritza- eta elikagaigintza-politikaren esparruan ematen dituzten sustapen-laguntzak eta -neurriak eskuratu ahal izateko.

1.- La inscripción en el Registro General de Explotaciones Agrarias de la Comunidad Autónoma del País Vasco será requisito indispensable para tener acceso a las ayudas y medidas de fomento que se establezcan en el marco de la política agraria y alimentaria por parte de las administraciones vascas.

2.- Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean, Lurralde historiko bakoitzeko nekazaritza-ustia­tegien erregistroak bilduko dira, datu-base berean integratuta, eta Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritzako gaietan eskumena duen sailak kudeatuko du.

2.- El registro estará constituido por los registros de explotaciones agrarias de cada uno de los territorios históricos, integrados en una misma base de datos gestionada por el departamento competente en materia agraria de la Administración General de la Comunidad Autónoma.

3.- Foru-aldundiek kudeatu eta eguneratuko dute bakoitzari dagokion lurralde historikoko nekazaritza-ustiategien erregistroa, gutxienez honako datu hauek bilduta: titularren, titularkideen eta ustiategiko arduradunen identifikazio-datuak, eta ustiategiaren datu orokorrak.

3.- Las diputaciones forales gestionarán y mantendrán actualizado el registro de explotaciones agrarias correspondiente a su territorio histórico, que contendrá, como mínimo, los datos identificativos de las personas titulares, cotitulares y responsables de la explotación y los datos generales de la misma.

4.- Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrak bereizi egingo ditu lehentasunezko nekazaritza-ustiategiak eta gainerakoak, indarrean dagoen legediaren arabera.

4.- El Registro General de Explotaciones Agrarias de la Comunidad Autónoma del País Vasco diferenciará entre explotaciones agrarias prioritarias y el resto de explotaciones, conforme a la normativa vigente.

5.- Arauz garatuko da Erregistro honen edukia. Ustiategi bat Erroldan erregistratzeko eta Erroldaren informazioa kudeatzeko aginduzko irizpideak jasoko dira arau horretan.

5.- Reglamentariamente se desarrollará el contenido de este registro, que incluirá los criterios preceptivos que rijan la inscripción de una explotación en el mismo y la gestión de la información que contenga.

II. TITULUA

TÍTULO II

NEKAZARITZA LURRA

DEL SUELO AGRARIO

12. artikulua.- Xedapen orokorra.

Artículo 12.- Disposición general.

Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administra­zioek, beren eskumenen esparruan, nekazaritza-lurra antolatzeko jardun publikoa koordinatuko dute, nekazaritza-lurra modu jarraitu eta egokian, eta gizartearen eskaerekin bat etortzeko moduan, erabil dadin susta­tzeko, eta, helburu horrekin, beharrezko diren esku-hartze publikoko bitarteko eta neurriak baliatuko dituzte. Hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-eremua antolatzeko unean-unean indarrean dagoen erreferentzia-esparruaren arabera.

Las administraciones públicas vascas, en el marco de sus competencias, coordinarán su actuación pública para promover un uso continuado y adecuado del suelo agrario ligado a la actividad agraria y acorde con las demandas de la sociedad, empleando para ello los instrumentos y medidas de intervención pública que resulten necesarios, todo ello conforme al marco de referencia vigente en cada momento para la ordenación del espacio rural vasco, y a lo dispuesto en esta ley.

13. artikulua.- Nekazaritza-lurren erabilera sustatzea.

Artículo 13.- Fomento del uso del suelo agrario.

Euskal Autonomia Erkidegoko herri-adminis­trazioek, beren eskumenen esparruen barruan, honako jarduketa hauek egin ahal izango dituzte nekazaritza-lurraren erabilera sustatzeko, 12. artikuluan azaldutako xedapen orokorretik ondorioztatzen diren aginduekin bat etorriz:

Las administraciones públicas vascas, en el ámbito de sus competencias, podrán llevar a cabo las siguientes actuaciones para el fomento del uso del suelo agrario conforme a los preceptos emanados de la disposición general descrita en el artículo 12:

a) Lurralde historiko bakoitzean nekazaritza-lurren funts bat sortzea.

a) Creación de un fondo de suelo agrario en cada territorio histórico.

b) Nekazaritza-lurrak funtsetara borondatez laga­tzea sustatzea.

b) Promoción de las cesiones voluntarias de suelo a los fondos de suelo agrario.

c) Balio agrologiko handiko lurrei babes berezia ematea, betiere, dagokion lurralde antolamendurako plan sektorialean ezarritakoari jarraituz.

c) Protección especial del suelo de alto valor agrológico, conforme a lo que establezca el correspondiente plan de ordenación territorial sectorial.

d) Nekazaritza-lurren trukeak sustatzea.

d) Promoción de permuta de suelos agrarios.

e) Titulartasun publikoko nekazaritza-lurretan nekazaritza-kudeaketa hobetu dadin sustatzea.

e) Promoción de la mejora de la gestión agraria de los suelos agrarios de titularidad pública.

f) Lurzatien bateratzea bultzatzea.

f) Promoción de la concentración parcelaria.

g) Nekazaritza-lurren erabilera egokia sustatzeko herri-administrazio eskudunek aurrerantzean zehaztu dezaketen beste edozein jarduera.

g) Cualesquiera otras para el fomento del uso apropiado del suelo agrario que se puedan determinar en lo sucesivo por las administraciones competentes.

14. artikulua.- Nekazaritza-lurren funtsak.

Artículo 14.- Fondos de suelo agrario.

1.- Nekazaritza-lurren funtsak sortu dira, batetik, titularrak emandako nekazaritza-ustiategiko lurrez osatuta 73.b artikuluak agindutakoaren araberako aurre-erretiroko laguntzak jasotzean eman beharko ditu lurrok) eta bestetik, beste negozio juridiko batzuk gauzatzetik datozen nekazaritza-lurrei lotutako ondasun eta eskubideez osatuta, edo, kasuan kasu, titulu honetan jasotako esku-hartze eta sustapen neurriak aplikatuta sortu diren lurrez osatuta. Funtsak foru-esparrukoak izango dira, eta lurralde historiko bakoitzetik hartutako nekazaritza-lurrei buruzkoak eta/edo nekazaritza-lurrei lotutako ondasun edo eskubideei buruzkoak hirurak ere.

1.- Se crean fondos de suelo agrario, que estarán formados por el suelo agrario de la explotación agraria transmitida por la persona titular de ésta cuando opte a ayudas por prejubilación en virtud de lo dispuesto en el artículo 73.b; por aquellos suelos agrarios o bienes o derechos ligados al suelo agrario que provengan de la realización de otros negocios jurídicos, y por el suelo proveniente, en su caso, de la aplicación de las medidas de fomento e intervención recogidas en este título. Estos fondos tendrán ámbito foral y estarán constituidos por estructuras patrimoniales concernientes a los suelos agrarios o bienes o derechos ligados al suelo agrario captados en cada territorio histórico.

2.- Euskal herri-administrazioek sustatu egingo dute nekazaritza-lurrak, bai eta lur horiei lotutako ondasunak eta eskubideak ere, nekazaritza-lurren funtsei borondatez lagatzea. Helburu horrekin, nekazaritza-lurrak eta lur horiei lotutako ondasunak eta eskubideak nekazaritza-lur funts bati borondatez lagatzen dioten jabeek lege honen 96. artikuluan aurreikusitako sustapen-neurrien onurak jaso ahal izango dituzte.

2.- Las administraciones públicas vascas fomentarán las cesiones voluntarias del uso del suelo agrario y de los bienes o derechos ligados al mismo a los fondos de suelo agrario. A tal fin, los propietarios de suelo agrario que cedan su uso y el de los bienes y derechos ligados al mismo de forma voluntaria a un fondo de suelo agrario, podrán beneficiarse de las medidas de fomento previstas en el artículo 96 de esta ley.

3.- Nekazaritza-lurren funtsen aktiboak hainbat helburutara bideratuko dira lehentasunez; ondorengo hauek dira helburuok:

3.- Los activos de estos fondos de suelo agrario se destinarán preferentemente a los siguientes fines:

a) Nekazari gazteak finkatzea.

a) Asentamiento de personas jóvenes dedicadas a la agricultura.

b) Nekazaritza-ustiategi berriak sortzea, landa-guneetako exodoa eragozteko.

b) Creación de nuevas explotaciones agrarias para evitar el éxodo rural.

c) Egun martxan diren nekazaritza-ustia­tegiak handitzea.

c) Ampliación de las explotaciones agrarias ya existentes.

d) Nekazari-herrixkak edo lursail-eremuak sortzea, bertan nekazaritza-jarduerak gauzatu ahal izateko.

d) Creación de agroaldeas o polígonos de parcelas con capacidad para soportar actividades agrarias.

4.- Arauz ezarriko dira nekazaritza-lurrak eta lur horiei lotutako ondasunak eta eskubideak bil­tzeko prozedurari atxikitako suposamenduak, baldintzak, eskakizunak eta onurak; funtsen aktiboak erabilera-erregimenean esleitzetik eratorritakoak, eta funts batean dauden bitartean nekazaritza-lurrak eta haiei lotutako ondasunak eta eskubideak erabili eta gozatzearenak.

4.- Reglamentariamente se establecerán los supuestos, requisitos, condiciones y beneficios afectos a los procedimientos de captación de suelo agrario y bienes o derechos ligados al mismo; los derivados de la adjudicación de los activos de los fondos en régimen de uso, y los de disfrute y uso del suelo agrario y bienes o derechos ligados al mismo mientras permanezcan en un fondo.

15. artikulua.- Nekazaritza-lurren bitartekaritza-bulegoak.

Artículo 15.- Oficinas de intermediación de suelo agrario.

Nekazaritza-lurren funtsen ondasunak eta eskubideak kudeatzeko eta administratzeko, nekazaritza-lurren bitartekaritza-bulegoak sortuko dira, nekazari­tza-gaietan eskumena daukan foru-aldundiko sailari atxikiak, eta aplikatzekoa den arauaz ezarritako forma juridikoa dutela.

Para gestionar y administrar los bienes y derechos de los fondos de suelo agrario se constituirán las correspondientes oficinas de intermediación de suelo agrario, adscritas al departamento foral competente en materia agraria, bajo la forma jurídica que se ajuste a la normativa de aplicación.

16. artikulua.- Balio agrologiko handiko lurrari babes berezia ematea.

Artículo 16.- Protección especial del suelo de alto valor agrológico.

1.- Balio agrologiko handiko lurrak -hau da, bat datozenak euskal landa-eremua antolatzeko unean-unean indarrean dagoen erreferentzia-esparruan ezarritako definizioarekin- estrategikoak dira Euskal Autonomia Erkidegoan, eta interes sozialekotzat joko dira horrenbestez.

1.- Los suelos de alto valor agrológico, así definidos conforme a lo establecido en el marco de referencia vigente en cada momento para la ordenación del espacio rural vasco, tendrán un carácter estratégico para la Comunidad Autónoma del País Vasco y la consideración de bienes de interés social.

2.- Balio agrologiko handiko lurren inguruan Euskal Autonomia Erkidegoan aurreikusitako proiektu edo egintza orori behin betiko onarpena eman baino lehen, nahitaezkoa da nekazaritza-gaietan eskumena duen foru-organoak txostena egitea. Txosten horretan proiektu edo egintzak zenbaterainoko eragina izango duen neurtu beharko da. Txostena Lurralde Antolamendurako Batzordeari helaraziko zaio, azter dezan. Ondoren, batzordeak berak bere txostena prestatuko du, azken txostena, loteslea izango dena hirigintza-planeamenduko figurei dagokienez.

2.- Cualquier proyecto o actuación administrativa prevista en la Comunidad Autónoma del País Vasco sobre suelos de alto valor agrológico exigirá la emisión de informe por el órgano foral competente en materia agraria con carácter previo a su aprobación definitiva. Este informe deberá valorar la repercusión del proyecto o actuación. El informe se trasladará a la Comisión de Ordenación del Territorio para su consideración, antes de la emisión por esta comisión de su informe final, el cual será vinculante para las figuras de planeamiento urbanístico.

17. artikulua.- Nekazaritza-lurren trukea sustatzea.

Artículo 17.- Promoción de la permuta de suelos agrarios.

1.- Foru-organoek eta nekazaritza-lurraren bitartekaritza-bulegoek (15. artikuluan jasoak) jabeen artean landa-finkak borondatez trukatzeko erraztasunak emango dituzte, trukearen helburua ondorengo hauetako bat baldin bada.

1.- Los órganos forales, así como las oficinas de intermediación de suelo agrario contempladas en el artículo 15, favorecerán los procesos de permuta voluntaria de fincas rústicas entre los propietarios y las propietarias cuando la misma tenga por finalidad alguna de las siguientes:

a) Lurra lantzeko unitate minimoa osatzeko behar den azalera lortzea.

a) Llegar a conseguir la superficie precisa requerida como unidad mínima de cultivo.

b) Finka horietako baten labore-eremua handitzea, finka mutante bat erantsita.

b) Aumentar la dimensión de cultivo de cualquiera de las fincas mediante la agregación de una finca mutante.

c) Ustiategiaren garapen teknologikorako beharrezko diren instalazioak ezartzea, edo ustiategiari eta bere ekoizpenei lotutako industria-instalazioak jartzea.

c) Establecer las instalaciones precisas para el desarrollo tecnológico de la explotación agraria o incorporar instalaciones industriales ligadas a la explotación y sus producciones.

2.- Helburu horrekin, borondatezko truke prozesuetan parte hartzen duten nekazaritza-lurren jabeek lege honen 96. artikuluan aurreikusitako sustapen-neurrien onurak jaso ahal izango dituzte.

2.- A tal fin, los propietarios y las propietarias de suelo agrario que participen en los procesos de permuta voluntaria podrán beneficiarse de las medidas de fomento previstas por el artículo 96 de esta ley.

3.- Nahitaezko trukearen xedea da elkarri aldatzea administrazioen landa-finken edo nekazaritza-ustiategi pribatiboen jabetza-titulartasuna, eta nahitaezko trukearen xede diren finken jabeei edo eskubideen titularrei dagozkien jabetza-titulartasunak.

3.- La permuta forzosa tendrá por objeto el recíproco cambio de titularidades dominicales respecto de fincas rústicas o explotaciones agrarias de carácter privativo de las administraciones y las correspondientes a las personas propietarias de las fincas o las personas titulares del derecho objeto de permuta forzosa.

4.- Eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioek obra publikoak egiteko xedea daukaten herri-onurako arrazoietan oinarrituta bakarrik erabaki dezakete nahitaezko trukea eginaraztea.

4.- Las administraciones públicas vascas competentes sólo podrán acordar la permuta forzosa cuando se base en razones de utilidad pública que tengan por objeto obras públicas de interés general.

5.- Arauz zehaztuko dira bai aurrekontu materialak, bai nahitaezko trukearen egintza deklaratzeko baldintzak eta prozedura, bai eta borondatezko trukearen onurak eta jardunak ere.

5.- Reglamentariamente se determinarán los presupuestos materiales, las condiciones y el procedimiento de declaración de acto de permuta forzosa y los beneficios y las actuaciones en el caso de permuta voluntaria.

18. artikulua.- Titulartasun publikoko lurzoruak kudeatzea.

Artículo 18.- Gestión de suelos de titularidad pública.

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administra­zioek zainduko dute titulartasun publikoko nekazaritza-lurrei ematen zaien erabilera lege honetako 12. artikuluan zehaztutako xedapen orokorretik eratortzen diren aginduekin bat datorrela.

1.- Las administraciones públicas vascas velarán para que en los terrenos que sean de su titularidad se dé un uso del suelo agrario conforme a los preceptos emanados de la disposición general descrita en el artículo 12.

2.- Aurreko paragrafoan sartzen ez diren eta bere helburuak betetzeko interesgarri diren titulartasun publikoko lurrak nekazaritza-lurren funtsetan (lege honen 14. artikuluan arautuak) sartzea bultzatuko da.

2.- Se propiciará la incorporación a los fondos de suelo agrario, regulados en el artículo 14 de esta ley, de aquellos suelos de titularidad pública no incluidos en el apartado anterior y que sean de interés para cumplir los fines del mismo.

19. artikulua.- Lurzatiak bateratzea.

Artículo 19.- Concentración parcelaria.

1.- Lurzatiak bateratzearen helburua da egitura eta neurri egokiak dituzten ustiategiak eratzea eta mantentzea, jabaria, jabetza edo gozamena edozein dela ere; hartara ustiaketa hobea eta errentagarritasun handiagoa lortuko dira laborantzan, abeltzaintzan edo basogintzan.

1.- La concentración parcelaria tiene como fin la constitución y mantenimiento de explotaciones de estructura y dimensiones adecuadas que permitan un mejor aprovechamiento y rentabilidad en atención a su destino agrícola, ganadero o forestal con independencia de su dominio, posesión o disfrute.

2.- Lurzatiak bateratzeko prozedura ofizioz edo partikularren eskariz hasi ahal izango da, arauz ezarriko diren baldintzak eta prozedura betez. Bateratzea erabakitzeko eskumena foru-organo eskudunari dagokio, gunea zein lurraldetan dagoen kontuan hartuta. Eskualde edo gune batek lurralde historiko bat baino gehiagoko lurrak hartzen baditu, berriz, Eusko Jaurlari­tzaren Kontseiluari egokituko zaio eskumena, dagokien foru-aldundietako diputatuen kontseiluek batera proposamena eginda. Interes sozial eta publikoa badu, dagokion dekretua egingo da, lurzatien bateratze hori onura publikokoa dela deklaratzeko eta premiaz gauzatzeko.

2.- El procedimiento de concentración podrá iniciarse de oficio o a petición de los particulares, con los requisitos y siguiendo el procedimiento que se fijará por vía reglamentaria. La competencia para acordar la concentración corresponde al órgano foral competente en cuyo territorio se encuentra la zona. Cuando una misma comarca o zona comprenda tierras situadas en más de un territorio histórico, la competencia corresponderá al Consejo de Gobierno a propuesta conjunta de los consejos de diputados de las diputaciones forales respectivas. La causa del interés social y público informará el correspondiente decreto que contemple la declaración de utilidad pública y urgente ejecución de la concentración parcelaria de que se trate.

20. artikulua.- Nekazaritza-lurrak gutxiegi erabiltzea.

Artículo 20.- Infrautilización del suelo agrario.

1.- Lege honen ondorioetarako, nekarzaritza-lursail bat gutxiegi erabilitakotzat joko da, honako kasu hauetakoren bat edo gehiago gertatzen badira:

1.- A los efectos de esta ley, se entenderá por suelo agrario infrautilizado aquel en el que concurran una o varias de las circunstancias siguientes:

a) Lurrak degradazio-prozesuan baldin badaude eta neurri zuzentzailerik ezarri ez bazaie.

a) Suelos en proceso de degradación y sin aplicación de medidas correctoras.

b) Lur horietan egiten diren jardunbide edo erabilera desegokiek arriskuan jartzen badituzte uztak, alboko lursailen ustiapena edo ingurune naturala.

b) Suelos donde las malas prácticas agrarias o usos inconvenientes pongan en peligro las cosechas, el aprovechamiento de las parcelas colindantes o el medio natural.

c) Nekazaritza-jarduerarik gabeko nekazaritza-lurra, non eta ez den hala laboran­tza aldetik interesgarria delako edo lurrak hala edukitzea justifikatzen duen aparteko arrazoiren bat dagoelako.

c) Suelos agrarios que permanezcan sin actividad agraria, salvo que agronómicamente se determine de interés o se den causas excepcionales justificadas.

2.- Agintari eskudunek gutxiegi erabilitako nekazaritza-lursail bat atzematen dutenean, ikuskapen-akta bat egingo dute, halakotzat deklaratuko dute eta lursail horren jabeari jakinaraziko diote egoera horri eusteak zer ondorio izan ditzakeen, lege honetan xedatutakoaren arabera.

2.- Cuando las administraciones competentes detecten un suelo agrario infrautilizado levantarán acta de inspección, procederán a su declaración y apercibirán al titular de dicho suelo de las consecuencias que se derivan del mantenimiento de dicha situación conforme a lo que establece esta ley.

3.- Foru-administrazioek jarraipena egingo diote gutxiegi erabilitakotzat jotako nekazaritza-lur horren erabilerari. Lursail batean hiru urtez jarraian mantentzen bada gutxiegi erabilitako nekarazitza-lurraren izendapena, lege honen 104. artikuluan xedatutakoaren arabera zehatuko da lursail horren titularra, eta lursaila helburu horrekin sortutako gutxiegi erabilitako nekazaritza-lurren inbentarioan sartuko da.

3.- Las administraciones forales realizarán un seguimiento de la utilización del suelo declarado como infrautilizado. Transcurridos tres años en los que se haya mantenido la declaración de un suelo como suelo agrario infrautilizado, su titular será sancionado conforme a lo dispuesto en el artículo 104 de la ley y se procederá a su inscripción en el inventario de suelo infrautilizado creado al efecto.

4.- Arauz ezarriko da nekazaritza-lurrak gutxiegi erabilitakotzat jotzeko prozedura, bai eta gutxiegi erabilitako nekazaritza-lurren inbentarioa sortzeko eta kudeatzeko prozedura ere. Urtero eguneratuko da inbentario hori.

4.- Reglamentariamente se establecerá el procedimiento para la declaración de suelo agrario infrautilizado y la creación y gestión del inventario de suelo agrario infrautilizado, que deberá ser actualizado anualmente.

21. artikulua.- Lurraren erabilera nekazaritza-lurren funtsei lagatzea.

Artículo 21.- Cesión de uso del suelo a los fondos de suelo agrario.

1.- Lege honen ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazari­tza-arloan eskumena duen sailak proposatuko du, dekretu bidez, gutxiegi erabiltzen dela-eta landa-lursail edo landa-finka batek lurraren erabileraren funtzio soziala ez duela betetzen deklaratzea.

1.- A los efectos de esta ley, el departamento competente en materia agraria de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco, mediante decreto, propondrá acordar respecto a una parcela o finca rústica la declaración de incumplimiento de la función social del uso de la tierra, por su infrautilización.

2.- Landa-lursail edo -finka batek ez du betetzen lurraren erabileraren funtzio soziala, baldin eta lursail edo finka hori bi urtez segidan egon baldin bada gutxiegi erabilitako lurren inbentarioan (20. artikuluan, nekazaritza-lurrari buruzkoan, ezarritakoa).

2.- Se considerará incumplida la función social del uso de la tierra respecto a una parcela o finca rústica si la misma ha permanecido en el inventario del suelo infrautilizado previsto en el artículo 20 durante dos años consecutivos.

3.- Deklaratzen bada landa-lursail edo -finka batek ez duela betetzen lurraren erabilearen funtzio soziala, lursail edo finka hori kokatuta dagoen ustiategiko titularrak nahitaez laga beharko dizkio lursailok, hamar urterako gutxienez eta hogeita hamar urterako gehienez, nekazaritza-lurren funtsei, baldin eta lur horien jabea bada.

3.- La declaración de incumplimiento de la función social del uso de la tierra respecto a una parcela o finca rústica conllevará, para la persona titular de la explotación donde se ubique la parcela o finca rústica, la cesión temporal de uso, por un plazo no inferior a diez años ni superior a treinta, a los fondos de suelo agrario de la parcela o parcelas implicadas de las que sea propietario o propietaria.

Aldiz, lursailaren erabilera eta jabetza beste figura juridiko batzuen arabera arauturik badaude, jabeari itzuliko zaizkio; nolanahi ere, ez da desegingo bien arteko akordioa, inola ere, eta, beraz, zehapena jaso duenak bere gain hartu zituen kontratu-betebeharrak betetzen jarraitu beharko du.

En el supuesto de dicha declaración para parcelas afectadas bajo otras figuras jurídicas de uso, revertirán a la persona titular de la propiedad, sin que en ningún caso suponga una rescisión del acuerdo entre ambos, perviviendo, por tanto, el cumplimiento de las obligaciones contractuales que hubiese asumido la persona sancionada.

4.- Arauz garatuko da lurraren erabileraren funtzio soziala ez dela betetzen deklaratzeko prozedura, bai eta deklarazio horren ondorengoa ere.

4.- Reglamentariamente se desarrollará el procedimiento para la declaración de incumplimiento de la función social del uso de la tierra, así como el derivado de dicha declaración.

III. TITULUA

TÍTULO III

NEKAZARITZA EKOIZPENA

DE LA PRODUCCIÓN AGRARIA

I. KAPITULUA

CAPÍTULO I

PRINTZIPIO OROKORRAK

PRINCIPIOS GENERALES

22. artikulua.- Azpisektore produktiboak.

Artículo 22.- Subsectores productivos.

1.- Foru-aldundiek, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin elkarlanean, Euskal Autonomia Erkidegoan finkatuta dauden edo egon litezkeen nekazaritza-azpisektoreak bultzatu eta sustatuko dituzte; betiere, foru-aldundiek zehaztutako helburu zehatzen eta jardute-ildoen arabera, eta nekazaritza-ekoizpe­naren arloan legeak ezarritako helburu nagusiekin bat etorriz.

1.- Las diputaciones forales, en colaboración con la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco, impulsarán y fomentarán el desarrollo de los subsectores agrarios con implantación en la Comunidad Autónoma del País Vasco o que potencialmente puedan implantarse, de acuerdo con los objetivos específicos y líneas de actuación que aquellas determinen, conforme a los objetivos generales marcados por la ley en el ámbito de la producción agraria.

2.- Azpisektore jakin baterako bultzatu eta sustatu beharreko helburu, jardute-ildo eta neurri zeha­tzak azpisektoreetako programa espezifikoen barruan txertatuko dira. Programa horietan berariaz ezarriko da indarraldia eta laguntzen finantza-esparrua.

2.- Los objetivos, líneas de actuación y medidas específicas a impulsar y potenciar para un determinado subsector deberán enmarcarse den­tro de programas subsectoriales específicos, los cuales fijarán expresamente el ámbito temporal de aplicación y el marco financiero de apoyo.

3.- Nekazaritza-arloko euskal administrazioek azpisektoreen egituraketa sustatuko dute, beren interesak defendatzeko oinarrizko estrategia da eta.

3.- En cualquier caso, las administraciones agrarias vascas fomentarán la vertebración subsectorial como estrategia básica para la defensa de los intereses que les son propios.

23. artikulua.- Ekoizpen-metodoak.

Artículo 23.- Métodos de producción.

1.- Nekazaritza-arloko euskal administrazioek nekazaritza-jarduera ekonomia aldetik modu bideragarrian eta iraunkorrean gauzatzen dela ziurtatuko dute; bai eta erabilitako ekoizpen-metodoek nekazaritza-lurraren eta bere inguruaren iraunkortasuna, elikagaitarako ekoizpenen osasun-segurtasuna eta animalien ongizatea bermatzen dutela, eta nekazaritza-jarduera merkatuaren eskaeretara egokitzen dela.

1.- Las administraciones agrarias vascas velarán por que la actividad agraria se desarrolle de forma viable y económicamente sostenible, según métodos de producción que preserven la sostenibilidad del suelo agrario y su entorno, la seguridad sanitaria de las producciones con fines alimentarios y el bienestar animal, y se adapte a las demandas del mercado.

2.- Nekazaritza-arloko euskal administrazioek transgenikorik gabeko produktuen alde eta transgenikorik erabiltzen ez duten ekoizpen-metodoen alde egingo dute, gizakiaren elikakatera bideratutako produktuetan.

2.- Las administraciones agrarias vascas fomentarán la utilización de métodos productivos y la elaboración de productos destinados a la cadena alimentaria humana libres de transgénicos o que no utilicen dichos productos.

3.- Nekazaritza-arloko euskal administrazioek artisau-ekoizpenaren garapenaren alde lan egingo dute. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak erregelamendu bidez arautuko du ekoizpen hori. Besteak beste, babestutako ekoizpen motak, higiene eta osasun aldetik bete beharreko baldintzak, identifikatuko duen kalitate-ikurra, kudeaketa- eta kontrol-sistema, eta Artisau Ekoizleen Erregistroa abian jartzea jasoko dira araudi horretan. Artisau-ekoizpenak Lege honen IV. tituluan jasotako printzipioak errespetatu beharko ditu beti; alegia, identifikazioaren, elikagai-segurtasunaren eta trazabilitatearen printzipioak.

3.- Las administraciones agrarias vascas velarán por el desarrollo de la producción artesanal. Reglamentariamente, la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco regulará dicha producción. La regulación contendrá, entre otros aspectos, el tipo de producciones amparadas, los requisitos higiénico-sanitarios, el distintivo de calidad que lo identifique, el sistema de gestión y control y la puesta en marcha del Registro de Productores Artesanales. En cualquier caso, la producción artesanal deberá respetar los principios de identificación, seguridad alimentaria y trazabilidad recogidos en el título IV de la presente ley.

4.- Nekazaritza-arloko euskal administrazioek honako helburuak dituzten ekoizpen-metodoak sustatuko dituzte lehentasunez:

4.- Las administraciones agrarias vascas regularán y potenciarán con carácter prioritario los métodos de producción orientados a:

a) Kalitatezko elikagaiak lortzea.

a) La obtención de alimentos de calidad.

b) Nekazaritza-produktuak lortzea ekoizpen integratuaren bidez.

b) La obtención de productos agrarios a través de la producción integrada.

c) Nekazaritza-produktuak lortzea ekoizpen ekologikoaren bidez.

c) La obtención de productos agrarios a través de la producción ecológica.

d) Basogintza-ekoizpen iraunkor ziurtatua iristea.

d) La producción forestal sostenible certificada.

e) Bertako espezie eta arrazak mantentzea.

e) El mantenimiento de especies y razas autóctonas.

f) Basoko espezie-aniztasuna sustatzea.

f) El fomento de la diversidad de especies forestales.

5.- Hainbat produkzio-metodo daudenez, horiek arautzeko eta kontrolatzeko araudia egin eta aplikatuko da, eta metodo edo laborantza horiek bateragarri diren erabakitzeko zehaztapen teknikoak ezarriko dira.

5.- La existencia de diferentes métodos de producción se regulará y controlará mediante la elaboración de la normativa pertinente y su aplicación, con el establecimiento de especificaciones técnicas que determinen la compatibilidad de esos diferentes métodos o cultivos.

6.- Nekazaritza-arloko euskal administrazioek Euskal Autonomia Erkidegoko material genetikoa babestu, sustatu eta bultzatuko dute, elikagaiak ekoitzi eta egiteko eta laborantzako zein basogintzako jarduera edo erabileratan erabiltzeko baliagarri den heinean. Horretarako, besteak beste, landareen material genetikoaren biltegiak jarriko dituzte, landare-espezieak, laborantzakoak eta basogintzakoak gordetzeko, autoktonoak batez ere, eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden abeltzaintzako arrazen liburu genealogikoak kudeatuko dituzte.

6.- Las administraciones agrarias vascas velarán por la defensa, promoción y fomento del material genético del País Vasco susceptible de utilización para la producción y elaboración de alimentos o para actividades o usos agrícolas y forestales. Para ello, entre otras acciones, pondrán en marcha los bancos de germoplasma precisos para la conservación de variedades o especies vegetales, agrícolas o forestales, especialmente las autóctonas, y gestionarán los libros genealógicos de las diferentes razas ganaderas con presencia en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

24. artikulua.- Higiene- eta nekazaritza-arloko jardunbide egokiak.

Artículo 24.- Buenas prácticas higiénicas y agrarias.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, foru-aldundiekin elkarlanean, higiene- eta nekazaritza-arloko jardunbide egokiak ezarriko ditu, eta Autonomia Erkidegorako gutxieneko betekizunak zehaztuko ditu, lurralde historiko bakoitzean aplikatzeko. Horien berri izan beharko dute nekazariek, edozein nekazaritza-jarduera martxan jarri aurretik. Gidak egingo dira, eta, behar izanez gero, aldian-aldian eguneratuko dira.

La Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco establecerá, en colaboración con las diputaciones forales, un conjunto de buenas prácticas higiénicas y agrarias con un nivel mínimo de exigencias para la Comunidad Autónoma, aplicable en cada territorio, que todos los agricultores y agricultoras deberán conocer previamente a la puesta en marcha de cualquier actividad agraria. Se elaborarán las respectivas guías, que serán actualizadas periódicamente si fuera preciso.

25. artikulua.- Identifikazioa, elikagai-segurtasuna eta trazabilitatea.

Artículo 25.- Identificación, seguridad alimentaria y trazabilidad.

Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizleek merkaturatuko duten produkzio orok lege honen IV. tituluan araututako printzipioak bete behar ditu; alegia, identifikazioaren, elikagai-segurtasunaren eta trazabilitatearen printzipioak.

Los productores agrarios de la Comunidad Autónoma del País Vasco estarán obligados a que toda producción que vaya a ser comercializada cumpla los principios de identificación, seguridad alimentaria y trazabilidad regulados en el título IV de la presente ley.

26. artikulua.- Energia berriztagarriak.

Artículo 26.- Energías renovables.

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek energia berriztagarrien potentziala garatzeko ekintzak eta neurriak sustatzeko beharrezkoak diren baldintza juridiko, sozioekonomiko eta administratiboak ezarriko dituzte, honako jarduera hauen bidez:

Las administraciones vascas establecerán las condiciones jurídicas, socioeconómicas y administrativas necesarias para el fomento de acciones y medidas destinadas a desarrollar el potencial de las energías renovables, impulsando las siguientes actuaciones:

a) Ingurumenarekiko iraunkorrak diren laboreen ustiaketa energetikoa, eta hondakinen erabilera energetikoa jardunbide iraunkor gisa.

a) Los cultivos ambientalmente sostenibles para su aprovechamiento energético, así como la utilización energética de los residuos como práctica sostenible.

b) Energia berriztagarriak erabiltzea eta ustiatzea; bereziki, energia horiek garatzeko behar diren azpiegiturak eskuratzeko bide emango duten proiektu pilotuetan.

b) Las aplicaciones y el aprovechamiento de las energías renovables, con especial incidencia en los proyectos piloto que permitan disponer de las infraestructuras necesarias para el desarrollo de tales energías.

c) Kontratu sinatzea, energia berriztagarrien ekoizpenari lotutako ustiategi eta industrien titularren artean.

c) Las relaciones contractuales entre personas titulares de explotaciones e industrias ligadas a la producción de energías renovables.

27. artikulua.- Informazioaren gizartea.

Artículo 27.- Sociedad de la información.

Nekazaritza- eta elikagai-produkzioaren eragileak informazio-gizartera egokitzeko beharrezko diren gaitasunak ezarriko dituzte euskal administrazioek; horretarako, eragile horien eskura jarriko dituzte teknologia berriak, bizi-kalitate eta gizarte-oreka hobea lortze aldera.

Las administraciones vascas establecerán las condiciones necesarias para que los agentes de la producción agraria y alimentaria se adapten a la sociedad de la información, poniendo a su servicio las nuevas tecnologías con la finalidad de lograr una mayor calidad de vida y equilibrio social.

II. KAPITULUA

CAPÍTULO II

LABORANTZA EKOIZPENA

PRODUCCIÓN AGRÍCOLA

28. artikulua.- Laborantza-ekoizpena.

Artículo 28.- De la producción agrícola.

Nekazaritza-arloko euskal administrazioek kalitatea, ekoizpen integratua eta ekoizpen ekologikoa sustatzeko programak ezarriko dituzte.

Las administraciones agrarias vascas establecerán los programas de fomento de la calidad, la producción integrada y la ecológica.

29. artikulua.- Ongarri, hazi, eta produktu fitosanitarioak.

Artículo 29.- Abonos, semillas, y productos fitosanitarios.

1.- Foru-aldundiek (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin elkarlanean) ongarriei dagokienez egingo duten esku-hartzeak xede hau izango du: konposizio, definizio, deitura, identifikazio eta ontziratzeari buruzko baldintza tekniko zehatzak aplikatu ahal izateko beharrezko baldintzak sortzea Autonomia Erkidegoan. Baldintza horiek guztiak ezarri behar zaizkio balio-kateko eragile orori, nekazarien eta azken kontsumitzaileen interesak, ingurumena (batez ere, arriskuan dauden guneak), osasun publikoa, langileen segurtasuna eta merkataritza-transakzioen leialtasuna babesteko.

1.- La actuación de las diputaciones forales, en colaboración con la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco, en materia de abonos estará dirigida al objetivo de que en la Comunidad Autónoma se den las condiciones necesarias para que puedan aplicarse las precisas exigencias técnicas sobre composición, definición, denominación, identificación y envasado que, simultáneamente y del mismo modo, deben aplicarse a todos los agentes de la cadena de valor, a fin de salvaguardar los intereses de los agricultores y agricultoras consumidores finales, el medio ambiente, en especial de las zonas vulnerables, la salud pública, la seguridad de los trabajadores y trabajadoras y la lealtad de las transacciones comerciales.

2.- Haztegietako haziei eta landareei dagokienez, ofizialki kontrolatutako eta ziurtatutako kalitatea duten ugalketa-material begetalen erabilera bultzatuko da. Kontrol hori indarrean dagoen araudiaren arabera egingo da, eta laborantza-ekoizpena eta landare-osasuna hobetzea izango du xede.

2.- En lo referido a semillas y plantas de vivero, se fomentará el uso de materiales vegetales de multiplicación con calidad oficialmente controlada y certificada, en función de la normativa existente con el objetivo de mejorar la producción agrícola y la sanidad vegetal.

3.- Produktu fitosanitarioei dagokienez, kontrola eta arrazoizko erabilera bultzatu, laborantza- eta baso-ekosistemen iraunkortasuna bermatu, produktuok behar bezala erabiltzen direla ziurtatu, eta erabiltzen dituztenen eta kontsumitzaileen osasuna zainduko da.

3.- En lo referente a productos fitosanitarios, se promoverá el control y el uso racional de los mismos, garantizando la sostenibilidad de los ecosistemas agrícolas y forestales, asegurando su aplicación en condiciones correctas, y preservando la salud de los aplicadores y personas consumidoras.

30. artikulua.- Landare-osasuna.

Artículo 30.- Sanidad vegetal.

1.- Nekazaritza-produktuen landare-osasuna bi alderditan egituratuko da: batetik, prebentzioa, organismo kaltegarriak heda ez daitezen, eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko hazi zein laboreei eragiten dieten mota guztietako izurri eta gaixotasunen kontrako borroka.

1.- La sanidad vegetal de los productos agrarios se articulará en la doble vertiente de prevención, para evitar la propagación de los organismos nocivos, y de lucha contra todo tipo de plagas y enfermedades que afectan tanto a las semillas como a los cultivos de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.- Zainketa Fitosanitarioaren Sarea eratuko dute nekazaritza-gaietan eskumena duten foru-departamentuek, nork bere lurralde historikoan. Gai fitosanitarioei buruz dagoen informazioa biltzeko eta aztertzeko egindako jardun guztiak bere baitan integratzea du xede. Izan ere, informazio horri esker, landare-produktuei edo bestelako agenteei eragin diezaieketen izurri, gaixotasun eta bestelako agente kaltegarriak garaiz antzeman ahal izango dira Autonomia-Erkidegoan, eta arriskuen ebaluazioa egin. Horrela, arriskuei aurre hartzeko, balizko hedapena eragozteko eta ahal bada errotik erauzteko kontrol-neurriak ezarri eta erabakiak hartu ahal izango dira, aplikatzekoa den sektore-araudiaren arabera.

2.- Los departamentos forales competentes en materia agraria crearán, en sus respectivos territorios históricos, la red de vigilancia fitosanitaria, con el objeto de integrar el conjunto de actuaciones orientadas a la recogida y análisis de la información disponible en temas fitosanitarios que posibilite la detección temprana y la evaluación de riesgos en el territorio autonómico de aquellas plagas o enfermedades y de otros agentes nocivos no parasitarios que puedan afectar a los vegetales, productos vegetales u otros agentes, permitiendo la adopción de medidas de control y toma de decisiones para su prevención, evitar su posible propagación y posibilitar su erradicación, cuando ésta sea factible, de acuerdo con la normativa sectorial aplicable.

3.- Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritza-gaietan eskumena daukan sailak egituratuko ditu Sareak behar bezala funtzionatzeko beharrezko izango diren koordinazio-mekanismoak.

3.- El departamento de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco competente en materia agraria articulará los mecanismos de coordinación necesarios en relación con el funcionamiento de la red.

31. artikulua.- Egoera fitosanitarioa zaintzea eta jakinaraztea.

Artículo 31.- Vigilancia y comunicación del estado fitosanitario.

Nekazariek, basogintzan aritzen diren langileek, merkatariek, inportatzaileek, profesionalek, eta, oro har, ustiategietako edo landare-estaldura duten bestelako azaleretako titularrek landare-osasunari buruzko araudiaren esparruan jardun beharko dute. Zehazki, honako betebehar hauek izango dituzte:

Las personas dedicadas a la agricultura, silvicultores, comerciantes, importadores, profesionales y, en general, las personas titulares de las explotaciones u otras superficies con cubierta vegetal, deberán ejercer sus actividades en el marco de la normativa sobre sanidad vegetal, y concretamente deberán:

a) Beren laboreak zaintzea eta laboreen egoera fitosanitarioari buruz mota guztietako informazioa ematea, eskumena duten organoek hala eskatzen dutenean.

a) Vigilar sus cultivos y facilitar toda clase de información sobre el estado fitosanitario de los mismos, cuando sea requerida por los órganos competentes.

b) Eskumena duen administrazioari berri ematea, landareentzat edo landare-jatorriko produktuentzat kaltegarriak diren organismoak neurriz gain agertzen badira.

b) Notificar a la administración competente toda aparición atípica de organismos nocivos o de síntomas de enfermedad para los vegetales y productos vegetales.

III. KAPITULUA

CAPÍTULO III

ABELTZAINTZA EKOIZPENA

PRODUCCIÓN GANADERA

I. ATALA

SECCIÓN I

EKOIZPEN ANIMALIAK

ANIMALES DE PRODUCCIÓN

32. artikulua.- Abeltzaintza-ekoizpena.

Artículo 32.- De la producción ganadera.

1.- Nekazaritza-arloko euskal administrazioek kalitatea, animalien ongizatea, higiene-arloko jardunbide egokiak, abeltzaintza estentsiboa, abeltzaintza ekologikoa eta basoko artzaintza sustatzeko programak bultzatuko dituzte; halaber, ingurune naturalarekiko inpaktua murrizteko xedez sistema horiek erabiltzen dituzten ustiategiak mantentzea sustatuko dute.

1.- Las administraciones agrarias vascas potenciarán los programas de fomento de la calidad, el bienestar animal, las buenas prácticas de higiene, así como de la ganadería extensiva, ecológica y el silvopastoreo, e incentivarán el mantenimiento de las explotaciones que utilicen estos sistemas con el objeto de reducir el impacto sobre el medio natural.

2.- Hobekuntza genetikoko programak sustatuko dira; abeltzaintza-ekoizpenak, horien kalitatea eta lurraldearekiko egokitzapena optimizatzeko.

2.- Se incentivarán los programas de mejora genética, con la finalidad de optimizar las producciones ganaderas, su calidad y su adaptación al territorio.

33. artikulua.- Animaliak identifikatzea.

Artículo 33.- Identificación de los animales.

1.- Indarrean dagoen araudiak ezarritako baldin­tzak betez identifikatu beharko dira animaliak. Identifikatzeko betebeharra animaliak dituzten ustiategietako titularrei dagokie, animalien jabeak badira. Animaliak identifikatzeko sistemak eraginkorrak direla bermatuko dute eskumena duten administrazioek, ganaduaren jarraipena egiteko eta kokapena zehazteko teknika eta bitarteko elektroniko eta informatikoak instalatuta eta erabilita.

1.- Los animales deberán ser identificados en las condiciones impuestas por la normativa vigente. La obligación de identificación corresponde a las personas titulares de las explotaciones que contengan animales y en todo caso a sus propietarios y propietarias. Las administraciones competentes garantizarán la eficacia de los sistemas de identificación de los animales mediante la incorporación y el empleo de las técnicas y medios electrónicos e informáticos que permitan el seguimiento y la localización del ganado.

2.- Albaitaritza zerbitzu ofizialek immobilizatu egingo dituzte identifikatu gabeko animaliak. Beharrezko kontrolak egin ondoren, emaitzak kontuan izanda, animaliak identifikatzeko aginduko da, edo, bestela, hiltegian edo ustiategian bertan hiltzeko, eta, hala badagokio, gorpuak sun­tsitu eta deuseztatzeko, indarrean dagoen araudia betez. Animaliaren jabea edo edukitzailea da eragindako kostuen erantzulea beti, eta, gainera, dagokion administrazio-zehapena ezarriko zaio.

2.- Los animales que no estén identificados serán inmovilizados por los servicios veterinarios oficiales. Tras la realización de los controles necesarios, y según el resultado de los mismos, se procederá a la identificación o se ordenará el sacrificio de los animales en el matadero o en la propia explotación, y, en su caso, la destrucción y eliminación de los cadáveres, cumpliendo la normativa vigente y siendo en todo caso la persona propietaria o poseedora del animal la responsable de los costes derivados, sin perjuicio de la correspondiente sanción administrativa a que haya lugar.

34. artikulua.- Animaliak garraiatzea.

Artículo 34.- Movimiento de los animales.

1.- Animaliak ustiategi batetik beste ustiategi batera, ustiategi bereko beste ekoizpen-unitate batera, hiltegira edo merkatura eramateko, unean-unean indarrean dagoen araudian ezarritako osasun-baldintzak bete behar dira, eta araudian zehaztutako administrazio- eta osasun-agiriak aldean eraman.

1.- El traslado de los animales procedentes de una explotación con destino a otra explotación o a otra unidad productiva de la misma explotación, a matadero o mercado, se realizará en las condiciones sanitarias y con la documentación administrativo-sanitaria que en cada momento determine la normativa vigente.

2.- Animaliak indarrean dagoen araudia bete gabe mugitzen badira, atxiki egingo dira, eta, hala badagokio, isolatu. Beharrezko administrazio- eta osasun-kontrolak egin ondoren, jatorrizko lekura bidaliko dira berriz, hiltegira bestela, edo sakrifikatu egingo dira, indarrean dagoen legedia betez. Animaliaren jabea edo edukitzailea izango da eragindako kostuen erantzulea beti, eta, gainera, dagokion administrazio-zehapena ezarriko zaio.

2.- El movimiento de animales sin observar la normativa vigente dará lugar a la retención de los mismos y, en su caso, aislamiento, y, una vez realizados los controles administrativos y sanitarios necesarios, serán reenviados a su lugar de origen o al matadero o sacrificados, cumpliendo la normativa vigente y siendo en todo caso el propietario o tenedor del animal el responsable de los costes derivados, sin perjuicio de la correspondiente sanción administrativa a que haya lugar.

35. artikulua.- Animalien ongizaterako baldintzak.

Artículo 35.- Requisitos para el bienestar de los animales.

1.- Ustiategietako titularrek eta animalien jabe edo edukitzaileek dute animaliei higiene- eta osasun-baldintza onak emateko ardura, bai eta animalien behar fisiologiko eta etologikoetara egokitutako instalazioak jartzeko ardura ere (espezieen eta arrazen arabera). Era berean, animalien ongizateari buruz indarrean dagoen araudiak ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Halaber, animalien ongizatea bermatzeko behar diren neurriak hartu beharko dira uneoro, animaliekin esperimentuak egiterakoan edo animaliak hiltzerakoan.

1.- Las personas titulares de las explotaciones y las personas propietarias o poseedoras de animales son las responsables de procurar a los mismos unas buenas condiciones higiénico-sanita­rias y unas instalaciones adecuadas a sus necesidades fisiológicas y etológicas en función de su especie y raza. Igualmente, se deberán adoptar en todo momento las medidas necesarias para garantizar el bienestar de los animales cuando se desarrollen con ellos prácticas de experimentación o sacrificio.

2.- Animaliak dituzten eraikinek kasuan kasu exijitutako osasun-segurtasunaren gutxieneko distan­tziak bete beharko dituzte, bai eta unean-unean indarrean dauden baldintza teknikoak ere; horien artean, gune hesituak, garbiketa eta desinfekzio eraginkorra egiten laguntzen duten ekipo eta eraikinak, simaurtegi eta txiza-putzuak (simaurra eta txiza biltzeko eta ondoren erabil­tzeko) eta animali hilak suntsitzeko sistemak izatea, eta animalien ongizateari eragiten dioten beste baldintza batzuk betetzea.

2.- Las instalaciones que alberguen animales deberán cumplir las distancias mínimas de seguridad sanitaria exigidas en cada caso y las condiciones técnicas que en cada momento se hallen en vigor, tales como necesidad de contar con áreas cercadas, existencia de equipos y construcciones que faciliten una eficaz limpieza y desinfección, estercoleros y fosas de purines para almacén antes de su aprovechamiento posterior, disposición de un sistema de eliminación de animales muertos, u otras que afecten al bienestar animal.

II. ATALA

SECCIÓN II

ANIMALIEN ELIKADURA

ALIMENTACIÓN ANIMAL

36. artikulua.- Animaliak elikatzeko produktuak.

Artículo 36.- Productos para la alimentación animal.

Animaliak elikatzeko produktuak dira pentsu eta bazka propioak eta erosiak, aurre-nahasketak, gehigarriak, lehengaiak nahiz helburu horrekin erabilitako bestelako substantzia eta produktuak. Euskal Autonomia Erkidegoan animaliak elikatzeko erabiltzen eta banatzen diren produktu guztiek osasungarriak eta merkaturatzeko kalitatezkoak izan beharko dute.

Se entenderá por productos destinados a la alimentación animal los piensos y forrajes propios y comprados, así como las premezclas, los aditivos, las materias primas y otras sustancias y productos empleados para tal fin. Todos los productos que se empleen o distribuyan para la alimentación animal en la Comunidad Autónoma del País Vasco deberán reunir las características de ser sanos y de calidad comercial.

37. artikulua.- Produktuen higienea eta segurtasuna.

Artículo 37.- Higiene y seguridad de los productos.

1.- Produktuen segurtasun-arloko politika ikuspegi oso eta integratuan oinarritu behar da, eta produktuen trazabilitatea bermatzeko behar diren baldintzak eta mekanismoak ezarri behar ditu, lege honen 52. artikuluan adierazten den moduan.

1.- La política en materia de seguridad de los productos deberá basarse en un planteamiento global e integrado que establezca las condiciones y mecanismos necesarios para garantizar la plena trazabilidad de los mismos, en los términos recogidos en el artículo 52 de la presente ley.

2.- Prozesuaren etapa guztietan (alegia, ekoizpenetik merkaturatzera), gehigarriak, aurre-nahas­ketak, lehengaiak eta animaliak elikatzeko erabilitako beste substantzia eta produktuak ekoizten dituztenak, pentsu-enpresak ustiatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, eta abeltzainak (beren ustiategian) dira elikagaien segurtasuna zaintzearen arduradun nagusiak; halaber, indarrean dagoen araudiak ezarritako jardunbide egokiak eta baldintza orokorrak edo zeha­tzak betetzeaz ere arduratuko dira.

2.- Los fabricantes de aditivos, premezclas, materias primas y otras sustancias y productos empleados para la alimentación animal, las personas físicas o jurídicas explotadoras de las empresas de piensos, y los ganaderos y ganaderas dentro de sus explotaciones, son los principales responsables de velar por la seguridad de los alimentos en todas las etapas del proceso, desde la producción hasta la comercialización, y de seguir y cumplir las buenas prácticas y los requisitos generales o específicos que establezca la normativa vigente.

3.- Lege honen ezarpen-eremutik kanpo daude albaitaritzako sendagaiak egin, banatu eta ematea, bai eta animalien ekoizpenean eta osasunean erabilitako pentsu sendagarriak prestatu, merkaturatu eta erabiltzea ere. Gai horietarako, berariazko araudia ezarriko da. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan nekazaritza- eta osasun-arloetako eskumena duten sailak eta lurralde historikoetako foru-aldundiak behar bezala koordinatuko dira, aipatutako berariazko araudia egoki aplika dadin Euskal Autonomia Erkidegoan.

3.- Quedan excluidas del ámbito de aplicación de la presente ley, rigiéndose por su normativa específica, la fabricación, distribución y dispensación de medicamentos veterinarios, así como la preparación, puesta en el mercado y utilización de los piensos medicamentosos utilizados en producción y sanidad animal. Entre los departamentos competentes de la Administración de la Comunidad Autónoma en materia de agricultura y sanidad, y las diputaciones forales de los territorios históricos se establecerá la debida coordinación para la correcta aplicación de la citada normativa específica en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

38. artikulua.- Erregistroa eta baimena.

Artículo 38.- Registro y autorización.

1.- Gehigarriak, aurre-nahasketak edo pentsu konposatuak egiten edo merkaturatzen dituzten animalien elikagaigintzako establezimenduek, beren jarduera gauzatu ahal izateko eta jarduera horri ekin aurretik, Euskal Autonomia Erkidegoan dagokien erregistroan izena emanda egon behar dute, edo dagokien baimena eduki.

1.- Para poder llevar a cabo sus actividades, los establecimientos del sector de la alimentación animal que elaboren o comercialicen aditivos, premezclas o piensos compuestos deberán estar inscritos en el registro correspondiente de la Comunidad Autónoma del País Vasco o disponer de la oportuna autorización con carácter previo al inicio de sus actividades.

2.- Arauz ezarriko dira baimenak eta erregistroak eteteko, berritzeko edo aldatzeko baldintzak edo betekizunak, bai eta baimenak eguneratzeko baldintzak ere. Administrazio eskudunak establezimendu baimenduen zerrenda egingo du. Establezimenduen identifikazioa bermatzeko, inskripzio-zenbaki bat emango dio bakoitzari.

2.- Reglamentariamente se establecerán las condiciones o requisitos para la suspensión, renovación o modificación de las autorizaciones y registros así como para la actualización de las primeras. La administración competente elaborará un listado de establecimientos autorizados con un número de inscripción que garantice la identificación de cada uno.

39. artikulua.- Baldintzak ez betetzea.

Artículo 39.- Incumplimientos.

1.- Albaitaritza zerbitzu ofizialek immobilizatu egingo dituzte animaliak elikatzeko produktuak, lehengaiak eta bestelako osagaiak, honako kasu hauetan:

1.- Los servicios veterinarios oficiales procederán a la inmovilización de los productos, materias primas y otros componentes destinados a la alimentación animal en los siguientes casos:

a) Produktu, lehengai eta osagai horiek egin edo merkaturatzeko establezimenduak eta gai horiek dauzkaten abeltzain­tza-ustiategiak ez badaude dagokien erregistroan izena emanda, horretarako betebeharra izanik.

a) Cuando los establecimientos en que se elaboren o comercialicen, así como las explotaciones ganaderas en las que se ubiquen, no se encuentren inscritos en los registros correspondientes estando obligados a ello.

b) Baimen-araubidearen baldintzak ez badira betetzen, eta gizakiaren edo animalien osasunerako arriskua berehalakoa eta larria bada.

b) Cuando se detecte incumplimiento de las condiciones del régimen de autorización y sea claro el riesgo inminente y grave para la salud humana o animal.

c) Ez badute legeak eskatutako baldintzen araberako identifikaziorik eta etiketarik.

c) Cuando carezcan de identificación y etiquetado en las condiciones legalmente exigibles.

2.- Immobilizazioa bertan behera geratuko da, hurrenez hurren, ondorengo baldintza hauek betetzen direnean:

2.- La inmovilización se levantará, respectivamente, cuando se produzcan las siguientes circunstancias:

a) Establezimendua edo instalazioa legeztatzen denean.

a) Se proceda a la legalización del establecimiento o instalación.

b) Baimena lortzeko baldintzak betetze aldera neurriak eta jarduerak abian jartzen direnean.

b) Se adopten las medidas y actuaciones dirigidas al cumplimiento de las condiciones de la autorización.

c) Produktuen konposizioa eta merkatura­tze-baldintzak egiaztatzen direnean.

c) Se proceda a la acreditación de la composición y condiciones de comercialización de los productos.

3.- Immobilizazioa hasi denetik hilabete igaro, eta ez bada aurreko paragrafoan kasu bakoitzerako ezarritako neurririk hartu, suntsitu egingo dira, edo giza elikakatean sartzeaz bestelako erabilerara bideratuko dira.

3.- Transcurrido un mes desde la inmovilización sin que se hayan adoptado en cada caso las medidas fijadas en el párrafo anterior, se procederá a la destrucción o destino distinto a su incorporación a la cadena alimentaria humana.

4.- Albaitaritza zerbitzu ofizialek arauz ezarriko dituzte immobilizatzeko nahiz immobilizazioa bertan behera uzteko betekizunak eta baldin­tzak.

4.- Reglamentariamente se regularán los requisitos y condiciones de la inmovilización y su levantamiento por parte de los servicios veterinarios oficiales.

III. ATALA

SECCIÓN III

ANIMALIEN OSASUNA

SANIDAD ANIMAL

40. artikulua.- Gaixotasunak eta prozesu patologikoak jakinaraztea.

Artículo 40.- Notificación de enfermedades y procesos patológicos.

1.- Animalien jabeek edo arduradunek, salerosleek, inportatzaileek, esportatzaileek, garraiolariek eta animalien osasunarekin lotutako jardueretan diharduten profesionalek animalien osasunean eskumena duen foru-organoari honako hauek jakinarazteko betebeharra dute: brote espontaneo guztiak (ziur jakin ala susmoa izan); gaixotasun epizootikoak; edo birulentzia handikoak, oso larriak eta azkar hedatzen diren gaixotasunak izategatik, etxeko animalientzat edo animalia basatientzat kutsatzeko arriskua edo osasun publikorako eta ingurumenerako benetako arriskua eragin dezaketenak. Aurreko guztia konpainiako eta esperimentuetarako animalien kasuan ere bete beharko da.

1.- Las personas propietarias o responsables de los animales, comerciantes, importadores, exportadores, transportistas y los profesionales que ejerzan actividades relacionadas con la sanidad animal, sean personas físicas o jurídicas, deberán comunicar al órgano foral competente en sanidad animal todos los brotes espontáneos de que tengan conocimiento o sospecha de enfermedades de carácter epizoótico, o que por su especial virulencia, extrema gravedad o rápida difusión impliquen un potencial peligro de contagio para la población animal, doméstica o salvaje, o un riesgo cierto para la salud pública o para el medio ambiente. Las obligaciones descritas anteriormente se hacen extensivas a los casos de animales de compañía y de experimentación.

2.- Halaber, goian adierazitako ezaugarriez bestelakoak izanda ere, nahitaezkoa da edozein prozesu patologikoren berri ematea, derrigorrez deklaratu beharreko animalien gaixotasunen zerrendan agertzen denetako bat izan daitekeela susmatuz gero.

2.- Es igualmente obligatoria la notificación de cualquier proceso patológico que, aun no reu­niendo las características mencionadas, ocasione la sospecha de ser una enfermedad de las incluidas en las listas de enfermedades de animales sujetas a declaración obligatoria.

3.- Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek alerta-protokoloak sinatuko dituzte animalien osasunaren arloan, tartean diren eragileen koordinazio egokia eta esku-hartze azkarra bermatzeko, batetik, eta alertek eragin ditzaketen arriskuak murrizteko neurri egokiak hartuko direla ziurtatzeko, bestetik.

3.- Las administraciones vascas suscribirán protocolos de alerta en materia de sanidad animal que garanticen la debida coordinación y la rápida intervención de los agentes implicados que aseguren la adopción de las medidas pertinentes para minimizar los riesgos que puedan derivarse de las alertas.

41. artikulua.- Gaixotasuna ofizialki deklaratzea.

Artículo 41.- Declaración oficial de enfermedad.

1.- Eskumena duten foru-organoei dagokie gaixotasuna ofizialki deklaratzea. Deklarazio hori egin aurretik, albaitaritza zerbitzu ofizialek gaixotasunaren behin betiko diagnostikoa taxutu beharko dute, azterketa kliniko, ikerketa epidemiologiko eta laborategiko tekniketan oinarrituta.

1.- Corresponde a los órganos forales competentes la declaración oficial de enfermedad. Esta declaración irá precedida del diagnóstico definitivo de la enfermedad, que será efectuado por los servicios veterinarios oficiales sobre la base de exámenes clínicos, estudios epidemiológicos y técnicas de laboratorio.

2.- Diagnostikoaren prozesuan erabiliko diren laborategiak teknika egokiz hornituta egongo dira, eta eskatutako segurtasun-neurriak beteko dituzte.

2.- En el proceso de diagnóstico se utilizarán laboratorios equipados con las técnicas adecuadas y las medidas de seguridad exigidas.

3.- Animaliak, ustiategiak eta abeltzaintza-produk­tuak -betiere, albaitari ofizialaren kontrolpean- immobilizatu, isolatu, koarentenan jarri eta hil egin daitezke, osasun publikoarentzat edo beste animalia batzuentzat arriskurik ez dakartela iritzi bitartean. Neurri horiek animalia eriei eta susmagarriei eragingo diete, bai eta haiekin bizi direnei ere, kasuan kasu. Aplikatzekoa den legedia betez foru-aldundiek onartutako protokoloen arabera egingo dira jarduera horiek guztiak.

3.- Los animales, las explotaciones y los productos ganaderos podrán ser sometidos, bajo control veterinario oficial, a inmovilización, aislamiento, cuarentena y sacrificio hasta que se entienda que dejan de ser un riesgo para la salud pública o para otros animales. Estas medidas podrán afectar a los animales enfermos, a los sospechosos e incluso a los que convivan con ellos. Todas estas actuaciones se desarrollarán de acuerdo con los protocolos aprobados por las diputaciones forales de conformidad con la legislación aplicable.

4.- Foru-aldundiek nahitaez bete beharreko osasun-programak eta gaixotasunak desagerrarazteko programak ezarriko dituzte, instalazioen eta animalien osasun onari eusteko beharrezko direla iruditzen bazaie.

4.- Las diputaciones forales establecerán los programas sanitarios y de erradicación de enfermedades de obligado cumplimiento cuando así lo estimen necesario para mantener el adecuado estado sanitario de las instalaciones y de los animales.

42. artikulua.- Animalia-jatorriko hondakinak.

Artículo 42.- Residuos de origen animal.

1.- Abeltzaintza-ustiategietako titularrek eta hildako animalien edo beren abeltzaintza-jardueran sortutako animalia-jatorriko edozein azpiprodukturen jabeek edo edukitzaileek, horien higieneaz arduratzeko betebeharra dute, indarrean dagoen legediak garraiorako ezarritako baldin­tzak betez.

1.- Las personas titulares de las explotaciones ganaderas, propietarias y poseedoras de animales muertos o de cualesquiera subproductos de origen animal generados en su actividad ganadera están obligadas a su gestión higiénica, en las condiciones de manipulación y traslado fijados por la normativa vigente.

2.- Gorpuak, konfiskatutakoak, azpiproduktuak eta animalia-jatorriko bestelako hondakinak bildu, gorde, ustiatu, eraldatu eta deuseztatzeko zentroek, abian jarri aurretik, eskumena duen agintariak emandako baimena izan beharko dute.

2.- Los centros de recogida, almacenamiento, aprovechamiento, transformación o eliminación de cadáveres, decomisos, subproductos y otros residuos de origen animal deberán contar, con carácter previo a su entrada en funcionamiento, con la correspondiente autorización otorgada por la autoridad competente.

3.- Albaitaritza zerbitzu ofizialek geldiarazi egingo dute baimenik gabe diharduten zentroen jarduera, eta immobilizatu egingo dituzte zentro horietako lehengai eraldatuak. Eskumena duen organoak errekerimendua igorriko dio titularrari, hilabeteko epean zentroa legezta dezan. Baimena eman bazaio, kautelazko neurriak kenduko zaizkio, eta, aldiz, ukatu egin bazaio, immobilizatutako materialak berriz prozesatu edo suntsitu egingo dira.

3.- Los servicios veterinarios oficiales procederán a la paralización de la actividad e inmovilización de las materias primas transformadas de aquellos centros que estén en funcionamiento sin la debida autorización. El órgano competente dirigirá requerimiento a la persona titular del centro para que proceda a la legalización en el plazo de un mes. La concesión o no de la autorización conllevará el levantamiento de las medidas cautelares o el reprocesado o destrucción de los materiales inmovilizados, respectivamente.

4.- Nekazaritza-arloko euskal administrazioek animalia-jatorriko hondakinak tratatzeko beharrezko diren azpiegiturak garatuko dituzte.

4.- Las administraciones agrarias vascas promoverán el desarrollo de las infraestructuras necesarias para el tratamiento de residuos de origen animal.

43. artikulua.- Simaurrak eta mindak.

Artículo 43.- Estiércoles y purines.

1.- Abeltzaintza-ustiategien titularrei dagokie ustiategi horietan sortutako simaurrak eta mindak egoki gordetzeko eta kudeatzeko ardura; betiere, indarrean dagoen araudiaren arabera. Simaurrak eta mindak jaso, bildu eta tratatzeaz beste establezimendu batzuk arduratzen badira eta ez ustiategia bera, eskumena duen organoari jakinarazi beharko zaio. Jakinarazpen horretan ustiategi-hornitzaileei, erabilitako ibilgailuei, bilketa-sareei eta hartutako biosegurtasun-neurriei buruzko informazioa eman beharko dute.

1.- La responsabilidad del correcto almacenamiento y gestión de los estiércoles y purines generados en las explotaciones ganaderas corresponde a las personas titulares de las mismas conforme a la normativa vigente. Cuando la recogida, concentración y tratamiento de estiércoles y purines sea realizada por establecimientos distintos a las propias explotaciones deberá ser comunicada al órgano competente. Dicha comunicación deberá incluir la información de las explotaciones suministradoras, los vehículos utilizados, las redes de recogida y las medidas de bioseguridad adoptadas.

2.- Nekazaritza-arloko euskal administrazioek abeltzaintza-lurren eta simaur eta mindak erabiltzen dituzten laborantza-lurren banaketa orekatua izateko moduko sistemak garatuko dituzte, eta, halaber, simaurrak eta mindak tratatzeko azpiegiturak garatuko dituzte.

2.- Desde las administraciones agrarias vascas se desarrollarán sistemas de reequilibrio entre zonas pecuarias y agrícolas de estiércoles y purines, así como infraestructuras para el tratamiento de los mismos.

IV. ATALA

SECCIÓN IV

ANIMALIA ARRAZAK

RAZAS ANIMALES

44. artikulua.- Animalia-arrazak.

Artículo 44.- Razas animales.

1.- Erregelamendu bidez arautuko dira euskal animalia-arraza autoktonoen katalogoa eta arraza horien sustatzaile diren erakundeak. Arraza bat euskal animalia-arraza autoktonoen katalogoan sartzen bada, baliabide genetikoak berreskura­tzeko eta kontserbatzeko programa bat egin eta onartuko da, gutxienez honako eduki hauekin: babestu beharreko izakien arraza-prototipoak, material genetikoa babesteko plana eta arraza hedatzeko estimuluak.

1.- Reglamentariamente se regulará el catálogo de razas animales autóctonas vascas y las entidades de fomento de las mismas. La inclusión de una raza en el catálogo de razas animales autóctonas supondrá la elaboración y aprobación de un programa de recuperación y conservación de los recursos genéticos, que incluirá al menos la determinación de los prototipos raciales de los individuos a proteger, el plan de protección del material genético y los estímulos para la expansión de la raza.

2.- Eskumena duen administrazioak erregelamendu bidez arautuko ditu ganadu-arrazen liburu genealogikoak, hots, Euskal Autonomia Erkidegoan erregistratutako ekoizpen-animaliak bil­tzen dituztenak.

2.- Reglamentariamente se regularán por la administración competente los libros genealógicos de las razas ganaderas con animales de producción registrados en la Comunidad Autónoma de Euskadi.

IV. KAPITULUA

CAPÍTULO IV

BASOGINTZAKO EKOIZPENA

PRODUCCIÓN FORESTAL

45. artikulua.- Basogintzako ekoizpena.

Artículo 45.- De la producción forestal.

1.- Basogintza-ekoizpena sektorearen lehiakortasuna lortzera bideratuko da, merkatu globalizatuaren erronkei aurre egiteko xedez. Nekazari­tza-arloko euskal administrazioek baso-baliabi­deen inbentarioak egingo dituzte, lursail publikoak zein pribatuak kontuan hartuta. Halaber, baso-ustiaketatik eratorritako produktuak hobe­tzeko eta baso-sistemen multifuntzionaltasuna indartzeko jarduerak sustatuko dituzte, eta, horretarako, basoen kudeaketa iraunkorraren eta baso-ziurtagiriaren aldeko apustua egingo dute.

1.- La producción forestal estará orientada hacia la competitividad del sector para afrontar los retos de un mercado globalizado. Las administraciones agrarias vascas elaborarán los correspondientes inventarios de los recursos forestales, que afectarán a los terrenos tanto públicos como privados. Así mismo, promoverán actuaciones tendentes a la mejora de los productos derivados de la explotación de los bosques, y al fomento de la multifuncionalidad de los sistemas selvícolas mediante la apuesta por una gestión forestal sostenible y la certificación forestal.

2.- Aurreko paragrafoan adierazitako helburuak betetzeko, eskumena duten administrazioek lehentasuna emango diete ofizialki kontrolatutako kalitatezko hazi eta landareei; ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza xede duten proiektuei, bai eta ingurumena errespetatzen duten baso-teknikei ere.

2.- Para la consecución de las finalidades establecidas en el párrafo anterior, las administraciones competentes priorizarán el uso de semillas y plantas de calidad oficialmente controlada, y los proyectos de investigación, desarrollo tecnológico e innovación, y las técnicas selvícolas respetuosas con el medio ambiente.

3.- Ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-proiektuen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoan dauden espezieak hautatu, hobetu eta ugaltzea, beren errentagarritasun ekonomikoa hobetzea, eta aurrerantzean aplikatzeko baso-teknika berriak ikertzea.

3.- Los proyectos de investigación, desarrollo e innovación tendrán la finalidad de seleccionar, mejorar y reproducir las especies presentes en la Comunidad Autónoma del País Vasco, y optimizar su rentabilidad económica y el estudio de nuevas técnicas selvícolas para su aplicación.

4.- Euskal gizartea baso, basoen kudeaketa iraunkor, baso-produktu eta baliabide natural berriztagarrien garrantziaz jabetzeko, dibulgazio-programak jarriko dira abian, sektorearen ordezkari diren elkarte eta gizarte-eragileekin elkarlanean.

4.- Con el objetivo de trasladar a la sociedad vasca la importancia de los bosques, su gestión sostenible, sus productos y recursos naturales renovables, se pondrán en marcha, en colaboración con las asociaciones y los agentes sociales representativos del sector, programas de divulgación.

5.- Nekazaritza-arloko euskal administrazioek baso-baliabideen planifikazioa egingo dute, lursail publikoak zein pribatuak kontuan hartuta. Planifikazio horren helburuen artean izango da interes soziala, ekonomikoa edo ingurumenekoa duten baso-espezieen dibertsitatea berreskuratzea.

5.- Las administraciones vascas del ámbito agrario planificarán los recursos del bosque, teniendo en cuenta tanto las tierras de propiedad pública como las de propiedad privada. Entre los objetivos de dicha planificación estará la recuperación de la biodiversidad de las especies del bosque de interés social, económico y medioambiental.

6.- Produkzioa orekatze aldera, koniferoez gain, hazkunde handiko espezie hostozabalak, ingurumena errespetatzen duten baso-teknikak eta baso-sistema berriak sustatuko dira, guztiak ere, basoen kudeaketa iraunkorraren aldeko apustua eginez.

6.- Con objeto de equilibrar la producción, además de las coníferas, se promoverán las especies frondosas de gran crecimiento, las técnicas del bosque respetuosas con el medio ambiente y los nuevos sistemas del bosque, para que con todas estas actuaciones se haga

46. artikulua.- Baso-osasuna.

Artículo 46.- Sanidad forestal.

1.- Basogintza kontuetan eskumenak dituzten nekazaritza-arloko euskal administrazioek preben­tzioa eta esku-hartzea ardatz dituen politika garatuko dute basoen osasunari dagokionez. Esku-hartzeak koordinatuak izango dira, izurriei eta bestelako arazo fitosanitarioei ahalik eta modurik eraginkorrenean aurre egiteko. Prebentzioaren ildoan, ikerlan fitosanitarioak egingo dira, honako helburu hauekin: basoen osasun-egoera hobetzea, barietate gogorragoak bilatuta; prebentzio-tratamenduen metodoak hobetzea, eta sorreratik bertatik ofizialki kontrastatutako kalitatea duten materialen erabilera bultzatzea basoak ugaltzeko, etorkizunera begira osasun-berme handiagoa emango duten arauzko kategoriak ezarrita.

1.- Las administraciones agrarias vascas con competencias en materia forestal desarrollarán una política sanitaria forestal que se centre en los ejes de la prevención y de la actuación. Las actuaciones serán coordinadas con el fin de contrarrestar las plagas y otros problemas fitosanitarios de la forma más eficaz posible. En la línea de prevención se potenciarán los trabajos de investigación fitosanitaria tendentes a mejorar el estado sanitario de las masas forestales mediante la búsqueda de nuevas variedades más resistentes, mejora de los métodos de tratamientos preventivos y potenciación del uso de materiales forestales de reproducción de calidad contrastada oficialmente desde su origen mediante el establecimiento de categorías reglamentarias que aporten una mayor garantía sanitaria de cara al futuro.

2.- Aipatutako helburuak lortzeko, baso-osasuneko mahaia eratuko da nekazaritza-arloko euskal administrazioak eta basogintza-sektorea bera (sektoreko ordezkaritza-organoen bidez) partaide direla. Mahai horrek izurri eta gaixotasunen aurka egiteko jardun-ildoak zehaztuko ditu, eta arlo fitosanitarioan garatu beharreko lehentasunezko iker-lerroak ezarriko ditu.

2.- Para la consecución de los fines citados se creará una mesa de sanidad forestal con participación de las administraciones agrarias vascas y del propio sector forestal representado a través de sus órganos de representación. Esta mesa determinará las líneas de actuación en la lucha contra plagas y enfermedades y fijará las líneas de investigación prioritarias a desarrollar en materia fitosanitaria.

47. artikulua.- Suteak.

Artículo 47.- Incendios.

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek basoko suteen prebentzioaz arduratu beharko dute, eta horretarako, honako jarduerak bultzatuko dituzte, besteak beste:

Las administraciones vascas deberán velar por la prevención de los incendios forestales, promoviendo, entre otras, las siguientes actuaciones:

a) Gizartea sute-arriskuei buruz informatzeko eta sentsibilizatzeko kanpainak egitea, publizitate-programak eta -bitartekoak egokienak erabilita.

a) El desarrollo de campañas de información y sensibilización dirigidas a la sociedad ante los riesgos de incendio, utilizando los programas y medios publicitarios que se consideren más adecuados.

b) Baso-tratamendu egokiak aplikatzea, eta material erregaiak eta biomasa kentzea eta garbitzea baso-sistemetan.

b) La aplicación de tratamientos selvícolas adecuados y la eliminación y limpieza de material combustible y biomasa en los sistemas forestales.

c) Suteak zaintzeko sistemak.

c) Los sistemas de vigilancia de incendios.

d) Suebakiak, komunikazio-bideak, bideak eta baso-pistak behar bezala edukitzea edo egitea, suterik zabal ez dadin.

d) La conservación en buen estado o el desarrollo de cortafuegos, vías de comunicación, caminos y pistas forestales para evitar la propagación de incendios.

e) Basoko artzaintza sustatzea.

e) El fomento del silvopastoreo.

48. artikulua.- Baso-pistak.

Artículo 48.- Pistas forestales.

Foru-aldundiek baso-pista nagusien inbentarioa egin eta eguneratuko dute, zeinek bere lurralde historikokoan.

Las diputaciones forales elaborarán y mantendrán actualizado un inventario de las principales pistas forestales existentes en su territorio histórico.

IV. IZENBURUA

TÍTULO IV

NEKAZARITZAKO ETA ELIKAGAIGINTZAKO ERALDAKETA ETA MERKATURATZEA

DE LA TRANSFORMACIÓN Y COMERCIALIZACIÓN AGRARIA Y ALIMENTARIA

I. KAPITULUA

CAPÍTULO I

PRINTZIPIO OROKORRAK

PRINCIPIOS GENERALES

49. artikulua.- Laguntza eta bultzada ematea ekoizpen-sektoreari.

Artículo 49.- Apoyo e impulso al sector productor.

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek ekoizpen-sektoreak nekazaritzako eta elikagaigintzako eraldaketa- eta merkataritza-proze­suetan parte har dezan neurriak garatuko dituzte; parte hartzea funtsezkoa baita sektore horrek elikakatearen goiko mailetan sortzen den balio erantsiari etekina aterako badio. Helburu horrekin, kooperatibismoa bultzatuko dute.

1.- Las administraciones vascas desarrollarán medidas de participación del sector productor en los procesos de transformación y comercialización agraria y alimentaria, como vía fundamental para que se beneficie del mayor valor añadido que se genera en los eslabones superiores de la cadena alimentaria promoviéndose, a tal fin, el cooperativismo agrario.

2.- Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek lehentasuna emango diote nekazaritza- eta elikagaigintza-industriak jarri eta garatzeari, baldin eta lehengaia euskal nekazaritza-sektorearen ekoizpen-esparruan sortzen bada osorik edo neurri batean.

2.- Las administraciones vascas priorizarán el desarrollo y la instalación de industrias agrarias y alimentarias cuya materia prima se produzca total o parcialmente en el ámbito productivo del sector agrario vasco.

3.- Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek nekazaritza-produktuak produktuok ekoitzi dituzten ustiategietan bertan eralda daitezen sustatuko dute.

3.- Las administraciones vascas promoverán la transformación de productos agrarios en las explotaciones que los produzcan.

50. artikulua.- Nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen identifikazioa.

Artículo 50.- La identificación de los productos agrarios y alimentarios.

1.- Nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuek informazio benetako, objektibo, oso eta ulergarria eman behar diete hartzaileei: ezaugarri nagusiak, ongi erabiltzeko edo kontsumitzeko argibideak eta erabili edo kontsumitzeak dakartzan arrisku aurresangarriei buruzko oharpenak. Hartara, erabiltzaileek jakinaren gainean eta arrazoiz hautatu ahal izango dituzte produktuak, eta segurtasunez eta behar bezala erabili.

1.- Los productos agrarios y alimentarios deberán ofrecer a sus destinatarios, en todas sus fases, una información veraz, objetiva, completa y comprensible sobre las características esenciales de los mismos, con indicaciones para su correcto uso o consumo y advertencias sobre los riesgos previsibles que su utilización o consumo implique, de tal forma que los usuarios puedan realizar una elección consciente y racional entre los mismos y utilizarlos de una manera segura y satisfactoria.

2.- Produktu-motaren arabera eta indarrean dagoen legedia betez, produktu ontziratuen etiketak, itxura orokorrak eta publizitateak ondorengo informazio hau eman behar du, gutxienez:

2.- De acuerdo con su naturaleza y con la legislación vigente, el etiquetado, la presentación y la publicidad de los productos envasados deberá ofrecer, como mínimo, la siguiente información:

a) Deitura komertziala edo, horrelakorik izan ezean, ohiko deitura.

a) La denominación comercial o usual en defecto de la anterior.

b) Arduradunaren izen-abizenak eta helbidea, produktuaren jatorria, produktu mota, konposizioa eta gehigarriak (baldin baditu).

b) La identidad de la persona responsable y su domicilio, el origen del producto, y la naturaleza, composición y aditivos que, en su caso, lleven incorporados.

c) Kantitatea eta kalitate-kategoria (baldin badaukate), aplikatzekoak diren erregelamenduzko xedapenen arabera.

c) La cantidad y categoría de calidad si la tienen, con arreglo a las disposiciones reglamentarias aplicables.

d) Ongi erabiltzeko edo kontsumitzeko gomendatutako epea, oharpenak, arrisku aurresangarriak eta arauz ezarritako erabilera-debekuak eta, hala badagokio, ekoizpen-data.

d) El plazo recomendado para su correcto uso o consumo, las advertencias y riesgos previsibles y prohibiciones de uso establecidas reglamentariamente, y, en su caso, la fecha de producción.

e) Fabrikazio-sorta, eta produktua ongi kontserbatzeko jarraibideak.

e) El lote de fabricación y las instrucciones para la correcta conservación del producto.

3.- Ontziratu gabe saltzen diren nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuek identifikazio-agiri bat izan beharko dute, eta bertan gutxienez aurreko paragrafoko b eta c letretan adierazitako informazioa azaldu beharko da.

3.- Los productos agrarios y alimentarios que se comercialicen a granel deberán ir acompañados de un documento identificativo en el que, como mínimo, se recoja la información contenida en las letras b y c del apartado anterior.

4.- Goian adierazitako gutxieneko eta derrigorrezko informazioari gehitzen zaion aukerako informazioak benetakoa, objektiboa, osoa eta ulergarria izan beharko du.

4.- Toda información que facultativamente se añada a la información mínima y obligatoria anteriormente señalada deberá cumplir necesariamente el principio de ser veraz, objetiva, completa y comprensible.

5.- Euskararen erabilera sustatuko da Euskal Autonomia Erkidegoan merkaturatutako nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen identifikazioan. Jatorri- eta kalitate-ikurra duten produktuei dagokienez, lege honen 58.5 artikuluan xedatutakoa beteko da.

5.- Se potenciará el uso del euskera en la identificación de los productos agrarios y alimentarios comercializados en la Comunidad Autónoma de Euskadi. Para los productos identificados con distintivos de calidad y origen se estará a lo dispuesto en el artículo 58.5 de la presente ley.

51. artikulua.- Segurtasun-printzipioa nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuetan.

Artículo 51.- El principio de seguridad en los productos agrarios y alimentarios.

1.- Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako nekazaritza- eta elikagaigintza-enpresei dagokie egiten dituzten produktuen segurtasunaren erantzukizuna, eta erabiltzen eta ekoizten dituzten produktuak kaltegarri ez izatea zaindu behar dute. Zehazki, ekoizpen, eraldaketa, ontziratze eta merkaturatzearen etapa guztietan, araudiak ezartzen dituen eta beren jarduerei eragiten dieten baldintzak bete beharko dituzte, eta betetzen dituztela egiaztatu.

1.- Las empresas agrarias y alimentarias ubicadas en la Comunidad Autónoma del País Vasco son responsables de la seguridad de los productos que producen y elaboran y deben velar por que los productos que manipulen y produzcan sean inocuos. En concreto, deberán cumplir, y verificar el cumplimiento, en todas las etapas de producción, transformación, envasado y comercialización de sus productos, de los requisitos de la normativa correspondiente que afecten a sus actividades.

2.- Nekazaritza- eta elikagaigintza-enpresek unean-unean indarrean dagoen araudiak ezarritako autokontrol-sistemak eduki beharko dituzte, egiten dituzten produktuak ez direla kaltegarriak eta osasungarriak direla bermatzeko.

2.- Las empresas agrarias y alimentarias deberán disponer de los sistemas de autocontrol que imponga en cada momento la normativa aplicable, con el fin de garantizar la inocuidad y salubridad de los productos que elaboran.

52. artikulua.- Nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen trazabilitatea.

Artículo 52.- La trazabilidad de los productos agrarios y alimentarios.

1.- Nekazaritzako eta elikagaigintzako produktu baten trazabilitateak bere prozesu guztiari jarraipena egiteko aukera ematen du, ekoizpen, eraldaketa, ontziratze eta merkaturatzearen etapa guztietan, bai eta garraioan, salmentan eta produktu horren bestelako emateetan ere (diru-ordainetan edo doan). Jarraipena egiteko aukera hori izan behar da, halaber, osagai, lehengai, gehigarri eta produktu horiei eransten zaizkien edo erantsi dakizkiekeen substantziei dagokienez ere.

1.- La trazabilidad de un producto agrario y alimentario supone la capacidad de seguir su proceso completo, a través de todas las etapas de producción, transformación, envasado y comercialización, lo que incluye el almacenamiento, el transporte, la venta y cualquier tipo de entrega a título oneroso o gratuito de dicho producto. Esta capacidad debe hacerse extensiva a los ingredientes, las materias primas, los aditivos y las sustancias destinadas a ser incorporadas en dichos productos o con probabilidad de serlo.

2.- Trazabilitatea autokontrol-sistemek integratu beharreko elementuetako bat da. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaingintza-enpresa guztiak behartuta daude elikakatearen etapa guztietan autokontrol-sistema horiek ezartzera, prozedura egoki, ulergarri eta egiaztagarrien bidez. Trazabilitate-prozedurek, edozein unetan, bide eman behar dute sortutako infomazioan, produktuen eta materien hornitzaileen identitatea eta produktuak hornitu zaizkien enpresen identitatea jakitera emateko.

2.- La trazabilidad constituye uno de los elementos que deben integrar los sistemas de autocontrol, que mediante procedimientos adecuados, comprensibles y comprobables, todas las empresas agrarias y alimentarias de la Comunidad Autónoma del País Vasco están obligadas a establecer en todas las etapas de la cadena alimentaria. Los procedimientos de trazabilidad deben permitir conocer en cualquier momento, entre la información generada, la identidad de los proveedores y suministradores de productos y materias, y de las empresas a las cuales se haya suministrado productos.

3.- Nekazaritza- eta elikagaigintza-arloko enpresek kontrol-zerbitzu ofizialen eskura jarriko dute trazabilitate-sistemari berari buruzko informazio guztia, bai eta sistemak sortutako informazioa ere.

3.- Las empresas agrarias y alimentarias deben tener a disposición de los servicios oficiales de control toda la información relativa al propio sistema de trazabilidad, así como la información derivada o producida por el mismo.

53. artikulua.- Nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitatea.

Artículo 53.- La calidad de los productos agrarios y alimentarios.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta foru-administrazioek beren lurraldean ekoitzitako nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitatea hobetzeko programak sustatuko dituzte; hartara, ezaugarri fisiko-kimiko, organoleptiko eta nutritibo onak dituztela aitortuko zaie merkatuan, jatorri eta kalitate bereizia duten produktu gehiago eskuratuko dira, eta areagotu egingo da Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-ondarea.

La Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y las administraciones forales desarrollarán programas de incentivación de la mejora de la calidad de los productos agrarios y alimentarios producidos en su territorio, de forma que sean reconocidos por el mercado como poseedores de buenas cualidades fisicoquímicas, organolépticas y nutritivas, se incremente la obtención de productos con origen y calidad diferenciada y se aumente el patrimonio agrario y alimentario vasco.

II. KAPITULUA

CAPÍTULO II

NEKAZARITZAKO ETA ELIKAGAIGINTZAKO PRODUKTUEN SEGURTASUNA ETA KONTROLA

LA SEGURIDAD Y EL CONTROL DE LOS PRODUCTOS AGRARIOS Y ALIMENTARIOS

54. artikulua.- Nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kontrola eta arriskuaren analisia.

Artículo 54.- El control de los productos agrarios y alimentarios y el análisis del riesgo.

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak neurriak hartuko ditu nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen segurtasuna bermatzeko, eta, halaber, nekazaritzako eta elikagaigintzako enpresetan autokontrol-sistemak ezartzen direla ziurtatzeko. Enpresa horien titularrek eskumena duten agintariekin elkarlanean aritu beharko dute, beren produktuek ekar ditzaketen arriskuak eragozteko hartu behar diren neurriei dagokienez.

1.- La Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco adoptará medidas que garanticen la seguridad de los productos agrarios y alimentarios y la implantación de los sistemas de autocontrol en las empresas agrarias y alimentarias. Las personas titulares de las mismas deberán colaborar con las autoridades competentes en relación con las medidas adoptadas para evitar los riesgos que pudiera presentar cualquiera de sus productos.

2.- Arriskuaren analisiak Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek nekazaritza- eta elikagaigintza-arloan daramaten segurtasun-politika du oinarri, eta produktuak ez direla kaltegarriak bermatzea du xede.

2.- El análisis del riesgo fundamenta la política de seguridad agraria y alimentaria de las administraciones de la Comunidad Autónoma con el fin de garantizar la inocuidad de los alimentos.

3.- Arriskuaren analisia egiteko eta horretarako hartutako neurriak ezartzeko, arriskua ebaluatu eta kudeatu, eta horren berri emango da; horretarako, arriskuen ezaugarriak zehaztu eta bakoitzari dagozkion prebentzio-neurriak garatuko dira, eta egindako jardunen berri emango zaie alde interesatuei.

3.- La aplicación del análisis del riesgo, y las medidas que para ello se adopten, se hará mediante la evaluación del riesgo, su gestión y la comunicación, y para ello se caracterizarán los riesgos, se desarrollarán las correspondientes medidas preventivas y se informará a todas las partes interesadas sobre las actuaciones realizadas.

55. artikulua.- Elikagai-krisien kudeaketa.

Artículo 55.- La gestión de las crisis alimentarias.

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta foru-organo eskudunek elikagai-alertak eta -krisiak kudeatzeko protokoloak egingo dituzte.

1.- La Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y los órganos forales competentes elaborarán protocolos de gestión de alertas y situaciones de crisis alimentarias.

2.- Protokolo horien xede izango da koordinazio-, komunikazio- eta informazio-sistema eraginkorrak ezartzea agintariekin eta esku hartzen duten beste erakunde eskudunekin batera; produktu bat ondo eta azkar erretiratzeko elkarlana ezar­tzea; kontsumitzaileen edo ekoizpen-ganadua­ren osasunerako arriskutsuak diren produktuak elikakatean sartzen ez uztea, edo herritarrei edo ganaduari elikagaiak ematea, elikagai-eskasia larria denean.

2.- Dichos protocolos tendrán por finalidad establecer sistemas de coordinación, comunicación e información eficaces con las autoridades y otros entes competentes implicados, así como establecer la colaboración en la retirada eficiente de un producto, evitar que entren en la cadena alimentaria productos con riesgo para la salud de consumidores o ganado de producción, o suministrar alimentos para la población o el ganado en situaciones graves de escasez de alimentos.

3.- Nolanahi ere, lurraldean eskumena duten foru-organoei dagokie elikagai-krisiak kudeatzea, animalien osasunarekin lotutako gaietan (barne-mugak ikuskatzea, ustiategiak ixtea, abelburuak immobilizatzea...).

3.- En cualquier caso, la gestión de las crisis alimentarias en lo relativo a las cuestiones relacionadas con la sanidad animal (inspecciones de fronteras interiores, clausura de explotaciones, inmovilización de reses,...) corresponderá a los órganos forales competentes en su ámbito territorial.

56. artikulua.- Osasun-baimena.

Artículo 56.- La autorización sanitaria.

1.- Elikagai-ekoizle guztiek osasun-baimena eskuratu behar dute, merkaturatzeko modua edozein dela ere.

1.- Todos los productores alimentarios, sea cual sea su modo de comercialización, deberán obtener el registro sanitario.

2.- Nolanahi ere, artisau-ekoizleak erregistrotik salbuetsita gera daitezke, ekoizpena osasun-araudiak ezartzen duen gehieneko erradioan merkaturatzen badute -zuzeneko salmentaren edo bitartekarien bidez-, eta, hala bada, baldintza tekniko-sanitario espezifikoen arabera merkaturatu ahal izango dituzte produktuak eremu geografiko horretan. Betiere, osasun-baimena beharko dute, higiene-baldintza orokorrak betetzen dituztela bermatzeko, eta, hala badagokie, ekoizten dituzten produktuen irizpide mikrobiologikoak betetzen dituztela ziurtatzeko.

2.- No obstante, los productores artesanales que comercialicen su producción, bien a través de venta directa o mediante intermediarios, en el radio máximo que determine la normativa sanitaria, podrán acceder a la exención de registro sanitario y comercializar sus productos en dicho ámbito geográfico bajo requisitos técnico-sanitarios específicos, siempre y cuando cuenten con la autorización sanitaria pertinente que garantice el cumplimiento de los principios generales de higiene y, en su caso, el respeto de los criterios microbiológicos propios del producto que fabriquen.

III. KAPITULUA

CAPÍTULO III

KALITATEA NEKAZARITZAN ETA ELIKAGAIGIN­TZAN

LA CALIDAD AGRARIA Y ALIMENTARIA

57. artikulua.- Kalitatearen kudeaketa.

Artículo 57.- La gestión de la calidad.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritzako gaietan eskumena daukan sailari eta kasuan kasuko foru-administrazioei dagokie kalitatea kudeatzeko eta hobetzeko sistemak ezartzea, nekazaritzako nahiz elikagaigintzako enpresetan.

El departamento de la Administración General de la Comunidad Autónoma competente en materia de agricultura y las administraciones forales adoptarán medidas incentivadoras para la implantación de sistemas de gestión y mejora de la calidad en relación con las empresas agrarias y alimentarias.

58. artikulua.- Jatorri- eta kalitate-ikurrak.

Artículo 58.- Distintivos de calidad y origen.

1.- Jatorri- eta kalitate-ikurra erabiltzen da ezaugarri bereziak dituzten nekazaritza edo elikagaigin­tzako produktuak identifikatzeko. Ikurrek beren araudia edo baldintza-agiria daukate, bai eta kontrol-sistema ere. Lege honen ondorioetarako, honako hauek hartuko ditugu jatorri- eta kalitate-ikurtzat:

1.- Un distintivo de calidad y origen es la figura que sirve para identificar un producto agrario o alimentario con características diferenciales, que cuenta con un reglamento o pliego de condiciones y que dispone de un sistema para su control. A efectos de esta ley, se considerarán distintivos de calidad y origen los siguientes:

a) Jatorri-deitura babestuak eta adierazgarri geografiko babestuak.

a) Las denominaciones de origen protegidas e indicaciones geográficas protegidas.

b) Ekoizpen ekologikoa.

b) La producción ecológica.

c) Espezialitate tradizional bermatuak.

c) Las especialidades tradicionales garantizadas.

d) Berme-markak eta Autonomia Erkidegoan nekazaritza-arloan eskumena duen sailak baimendutako bestelako ikurrak.

d) Las marcas de garantía y otros distintivos autorizados por el departamento de la Administración de la Comunidad Autónoma competente en materia agraria.

e) Artisau-ekoizpena.

e) La producción artesanal.

2.- Erakunde publiko edo pribatuek kudeatuko dituzte jatorri- eta kalitate-ikurrak, eta ikur horien araudia betearaziko dute. Erakunde horietan dagokien erregistroan izena emanda dauden sektoreak egongo dira ordezkatuta.

2.- La gestión de los distintivos de calidad y origen se realizará desde entidades públicas o privadas que velarán por el cumplimiento de los reglamentos de dichos distintivos, y donde estarán representados los sectores inscritos en los registros de los mismos.

3.- Jatorri- eta kalitate-ikurren kontrola erakunde pribatu nahiz publikoek eramango dute. Publiko zein pribatu, erakunde horiek produktuak ziurtatzeko erakundeen baldintza orokorren araudia bete beharko dute (bai UNE-EN-45011 araua bai arau hori osatu edo ordeztuko duena); gainera, produktuak ziurtatzeko sortuko den nekazaritza eta elikagaigintzako produktuak kontrolatzeko eta ziurtatzeko erakundeen erregistroan izena emanda egon beharko dute.

3.- El control de los distintivos de calidad y origen podrá ser realizado por entidades privadas o públicas. En todos los casos, éstas deberán cumplir la norma sobre requisitos generales de las entidades de certificación de productos, UNE-EN-45011 o norma que la sustituya o complemente, y deberán estar inscritas en el registro de entidades de control y de certificación de productos agrarios y alimentarios del País Vasco que se cree a tal fin.

4.- Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritzako gaietan eskumena daukan sailari egokituko zaio jatorri- eta kalitate-ikurra daukaten nekazaritzako nahiz elikagaigintzako produktuak behar bezala ziurtatuta egotea, ziurtagiriak emango dituzten erakundeen fun­tzionamendua zuzena dela egiaztatzeko egin beharreko ikuskapenak eginda.

4.- El departamento de la Administración de la Comunidad Autónoma competente en materia de agricultura velará por la correcta certificación de los productos agrarios y alimentarios que cuentan con distintivos de calidad y origen, estableciendo la adecuada supervisión del funcionamiento regular de las entidades certificadoras.

5.- Euskal Autonomia Erkidegoan bertan araututako jatorri- edo kalitate-deitura daukaten euskal produktuen etiketetan agertzen diren derrigorrezko datuak eta aukerako bestelako informazioa abenduaren 22ko 6/2003 Legeak, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzkoak, 41. artikuluaren 3. paragrafoan agintzen duen moduan agertuko dira.

5.- Los datos obligatorios y las informaciones voluntarias adicionales que figuren en el etiquetaje de productos vascos con distintivos de calidad y origen, regulados en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco, figurarán conforme a lo dispuesto en el párrafo 3 del artículo 41 de la Ley 6/2003, de 22 de diciembre, de Estatuto de las Personas Consumidoras y Usuarias.

IV. KAPITULUA

CAPÍTULO IV

NEKAZARITZAKO ETA ELIKAGAIGINTZAKO PRODUKTUEN ERALDAKETA

LA TRANSFORMACIÓN DE PRODUCTOS AGRARIOS Y ALIMENTARIOS

59. artikulua.- Eskubideak eta betebeharrak.

Artículo 59.- Derechos y obligaciones.

1.- Nekazaritza- eta elikagaigintza-arloan jarduera industriala egiten duten pertsona fisikoek nahiz juridikoek eskubidea daukate enpresa-testuin­guru lehiakor eta irekian jarduteko, negozio-egitura propioa garatu eta merkatuaren premiei erantzuteko modua izan dezaten.

1.- Las personas físicas o jurídicas que ejerzan la actividad industrial en el ámbito agrario y alimentario tendrán derecho a ejercer su actividad en un marco empresarial competitivo y abierto que les permita alcanzar su propia estructura de negocio y responder a las necesidades del mercado.

2.- Dagokion industria- edo merkataritza-arloan, jardunbide egokiak bete beharko dituzte, bai eta elikagaien segurtasun, trazabilitate eta kalitatearen inguruan indarrean dagoen legedia ere. Eskumena duen organoei jakinarazi beharko diete, produktua kaltegarri bihurtzen duen edozelako arazorik gertatuz gero.

2.- Deberán cumplir los requisitos de buenas prácticas en la actividad industrial y empresarial, en su caso, así como la legislación vigente en materia de seguridad, trazabilidad y calidad alimentaria, comunicando a los órganos de la administración competente cualquier problema que pueda afectar a la inocuidad de los productos.

3.- Zuzen eta zehatz informatu beharko dute ekoizten dituzten produktuei buruz, bai etiketan, bai dokumentu osagarrietan eta bai publizitatean. Aukera izango dute, Administrazioarekin edo kontsumitzaileen elkarteekin elkarlanean, produktuen bereizgarri organoleptikoen edo nutritiboen berri emateko eta herritarren elikagaigin­tza-azturak hobetzeko kanpainetan parte hartzeko.

3.- Deberán informar con veracidad y exactitud sobre los productos que elaboran, en el etiquetado, documentos de acompañamiento y publicidad. Junto con la administración o las asociaciones de consumidores podrán colaborar en campañas para un mayor conocimiento, en su caso, de las características organolépticas y nutritivas de los productos y mejorar los hábitos alimenticios de la población.

4.- Nekazaritza- eta elikagaigintza-arloko industria orok -helbide soziala edo instalazioren bat Euskal Autonomia Erkidegoan badu, eta lege honen eranskinean jasotako jardueraren bat egiten badu- Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaigintza Industrien Erregistroan eman beharko du izena. Horrez gain, lege honen eranskinaren 9.1, 9.2, 9.3, 9.4 eta 9.5 ataletan jasotako jardueraren bat egiten duen nekazaritza- edo elikagaigintza-industria orok Euskal Autonomia Erkidegoko Ardo edo Edari Alkoholdunen Botilaratze eta Ontziratze Industrien Erregistroan eman beharko du izena, aurrez aipatutako erregistroan ez ezik.

4.- Toda industria agraria y alimentaria cuya razón social o alguna de sus instalaciones se ubique en la Comunidad Autónoma del País Vasco, y cuya actividad se encuentre entre las comprendidas en el anexo de la presente ley, deberá inscribirse en el Registro de Industrias Agrarias y Alimentarias de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Asimismo, toda industria agraria y alimentaria cuya actividad esté contemplada dentro del anexo de esta ley en los apartados 9.1, 9.2, 9.3, 9.4 y 9.5 deberá inscribirse en el Registro de Embotelladores y Envasadores de Vinos y Bebidas Alcohólicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco, sin perjuicio de la obligación antedicha.

60. artikulua.- Erregistroak.

Artículo 60.- Registros.

Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaigintza Industrien Erregistroa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ardo edo Edari Alkoholdunen Botilaratze eta Ontziratze Industrien Erregistroa, biak ere, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritza- eta elikagaigintza-gaietan eskumena daukan sailari atxikita egongo dira, eta Elikagaien Osasun Erregistro Orokorrari loturik. Bi erregistro horien antolakuntza nahiz funtzionamendua arauz finkatuko da.

El Registro de Industrias Agrarias y Alimentarias de la Comunidad Autónoma del País Vasco y el Registro de Embotelladores y Envasadores de Vinos y Bebidas Alcohólicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco estarán adscritos al departamento de la Administración General de la Comunidad Autónoma competente en materia agraria y alimentaria, y tendrán interconexión con el Registro General Sanitario de Alimentos. La organización y funcionamiento de ambos registros se determinará reglamentariamente.

61. artikulua.- Nekazaritza- eta elikagaigintza-industriaren garapena.

Artículo 61.- Desarrollo de la industria agraria y alimentaria.

1.- Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritza eta elikagaigintzako gaietan eskumena daukan sailak nekazaritza- eta elikagaigintza-industria garatzen lagunduko du, laguntza ekonomikoa emateko programa bereziak antolatuz, nekazaritza- eta elikagaigintza-industria eraginkor eta modernoago izan dadin; puntu hauei dagokienez, bereziki:

1.- El departamento de la Administración General de la Comunidad Autónoma competente en materia agraria y alimentaria prestará apoyo al desarrollo de la industria agraria y alimentaria, mediante el establecimiento de programas específicos de promoción económica que faciliten su eficiencia y modernización en las siguientes áreas:

a) Nekazaritza-ekoizpenari balioa eman, eta eraldaketa-industrien garapena eta ezarpena bultzatu, horrexek emango baitio indarra Euskadiko nekazaritza-sektoreari.

a) Valorización de la producción agraria y desarrollo e instalación de industrias de transformación que traccionen del sector agrario vasco.

b) Elikagaigintza-produktuetan dibertsifikazioa eta berrikuntza teknologikoa sartu.

b) Diversificación e innovación tecnológica en los productos alimentarios.

c) Kontsumitzaileen/eskaeratara egokitu, eta kalitatea kudeatzeko sistemak ezarri.

c) Adaptación a las demandas de los consumidores e implantación de sistemas de gestión de la calidad.

d) Industria-prozesuetan ingurumenarekiko erantzukizunez jardun.

d) Responsabilidad ambiental en los procesos industriales.

e) Industria landa-garapenarekin integratu.

e) Integración de la industria con el desarrollo rural.

f) Enpresa-egitura hobetu, errentagarritasuna handitzeko.

f) Mejoras en la estructura empresarial que posibiliten el crecimiento de la rentabilidad.

2.- Euskadiko administrazioek lehentasuna emango diete nekazariek osatutako edo nekazariak parte diren nekazaritza- eta elikagaigintza-indus­triei, bereziki, kooperatibei.

2.- Las administraciones vascas priorizarán a las industrias agrarias y alimentarias formadas o participadas por agricultores y agricultoras y, en particular, a las cooperativas.

3.- Nekazaritzan eta elikagaigintzan produktu konplexuago, ezberdinduago eta bereiziagoen eskaria gero eta handiagoa denez, enpresen arteko elkarlana ez ezik, enpresen eta nekazaritzako eta elikagaigintzako ekoizleen arteko elkarlana zein enpresen eta zentro teknologiko eta erakundeen elkarlana bultzatzeko proiektuak sustatuko dira, ikerketa-, ekoizpen-, sustapen- eta merkaturatze-arloetan.

3.- Para dar respuesta a las crecientes demandas de productos agrarios y alimentarios más complejos, diversificados y diferenciados se favorecerá el desarrollo de proyectos de cooperación entre empresas, y de éstas con los productores agrarios y alimentarios, o con centros tecnológicos o instituciones, en las áreas de investigación, producción, promoción y comercialización.

62. artikulua.- Sektoreko elkarteak.

Artículo 62.- Asociaciones sectoriales.

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak elkarlanean jardungo du nekazari­tza- eta elikagaigintza-industrien sektoreko elkarte aitortuekini, enpresak hobetu eta modernizatzearekin lotutako gaietan, merkatuko ekintzetan eta ikerketa nahiz garapeneko ekintzetan, elkarren artean erabakitakoaren arabera. Horrez gain, inongo elkarterik ez daukaten sektoreetan elkarteak sortzen saiatuko da.

1.- La Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco colaborará con las asociaciones sectoriales reconocidas de industrias agrarias y alimentarias en todos los aspectos de avance y modernización empresarial, de actuaciones de mercado y de investigación y desarrollo que acuerden llevar a cabo. También promoverá la creación de asociaciones en los sectores en que no existan.

2.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak profesionalen arteko elkarteak nahiz bestelako elkarteak bultzako ditu, ekoizpen-sektorearen eta eraldatze-sektorearen arteko elkarrizketa-tresna izan daitezen.

2.- La Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco potenciará las interprofesionales u otro tipo de organizaciones como instrumento de interlocución entre el sector productor y el transformador.

V. KAPITULUA

CAPÍTULO V

NEKAZARITZAKO ETA ELIKAGAIGINTZAKO PRODUKTUEN SUSTAPENA ETA MERKATURATZEA

LA PROMOCIÓN Y COMERCIALIZACIÓN DE PRODUCTOS AGRARIOS Y ALIMENTARIOS

63. artikulua.- Nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen sustapena.

Artículo 63.- Promoción de productos agrarios y alimentarios.

1.- Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritzako eta elikagaigintzako gaietan eskumena daukan sailak informazio- eta sustapen-ekintzak lagundu eta garatuko ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako nahiz elikagaigintzako produktuei bultzada emateko.

1.- El departamento de la Administración General de la Comunidad Autónoma competente en materia agraria y alimentaria apoyará y de­sarrollará actuaciones de información y promoción de los productos agrarios y alimentarios de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.- Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuak merkaturatzen lagunduko du, sustapen-ekintzen bidez. Horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko jatorri- eta kalitate-ikurrei eta ikur horien barruan egindako produktuei emango zaie lehentasuna, bai eta ekoizlearentzat balio erantsi handiena duten produktuei ere.

2.- Así mismo, apoyará la presencia en el mercado de los productos agrarios y alimentarios de la Comunidad Autónoma, mediante acciones de promoción. Se atenderá prioritariamente la promoción de los distintivos de calidad y origen de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus producciones amparadas, así como los productos con mayor valor añadido para el productor.

64. artikulua.- Nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuen komertzializazioaren garapena.

Artículo 64.- Desarrollo de la comercialización agraria y alimentaria.

1.- Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritzako gaietan eskumena daukan sailak laguntza emango die enpresek nahiz sektoreek Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen komertzializazioa garatzeko gauzatzen dituzten ekimen eta proiektuei.

1.- El departamento de la Administración General de la Comunidad Autónoma competente en materia de agricultura fomentará y apoyará las iniciativas y proyectos sectoriales o empresariales de desarrollo de la comercialización de productos agrarios y alimentarios de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Merkaturatze-proiektuak bultzatzerakoan, honako helburuak dituztenak lehenetsiko dira:

Se atenderán prioritariamente los proyectos de comercialización orientados a los siguientes fines:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko jatorri- eta kalitate-ikurren eta ikur horien barruan egiten diren produktuen komertzializazioa bultzatzea.

a) El desarrollo de la comercialización de los distintivos de calidad y origen existentes en la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus producciones amparadas.

b) Balio-katearen barruan sektoreko negoziazio-ahalmena sendotzea, edota Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritza- eta elikagaigintza-sektorea egituratzen laguntzea.

b) El fortalecimiento de la capacidad de negociación sectorial dentro de la cadena de valor, o que coadyuven a la vertebración de un sector agrario y alimentario de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

c) Ekoizpen-eredu propioak, barne-merkatuak eta komertzializazio-zirkuitu laburrak bultzatzea.

c) La promoción de modelos de producción propios, de los mercados internos y los circuitos cortos de comercialización.

d) Nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak indarra hartzen ari diren merkatu berrietan komertzializatzea, bai gure Autonomia Erkidegoan bai kanpoan, eta lehendik ere badauden merkatuak sendotzea.

d) La comercialización de productos agrarios y alimentarios en nuevos mercados emergentes, tanto dentro como fuera de la Comunidad Autónoma del País Vasco, y la consolidación de los mercados existentes.

e) Kanpo- nahiz barne-merkataritzako gaietan prestakuntza eta aholkularitza emateko programak garatzea.

e) El desarrollo de programas orientados a la formación y asesoramiento en materia de comercio interior y exterior.

2.- Enpresa-elkarteak nahiz profesionalen arteko erakundeak sortu edo finkatu daitezen sustatuko da. Elkarteak nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen komertzializazioa areagotu eta hobetzeko izango dira, komertzializazioan elkarlanean arituz, batez ere, enpresa txiki eta ertainez osatutako enpresa-elkarteen kasuan eta kanpo-merkatuetara bideratutako enpresen kasuan.

2.- Se promoverá la creación o consolidación de agrupaciones empresariales u organizaciones interprofesionales, constituidas con la finalidad de incrementar y mejorar la comercialización de productos agrarios y alimentarios mediante la realización de esfuerzos comerciales en común, especialmente en caso de agrupaciones de empresas formadas por pequeñas y medianas empresas y las orientadas a los mercados exteriores.

65. artikulua.- Herrietako merkatu eta azoka tradizionalak.

Artículo 65.- Mercados y ferias locales tradicionales.

1.- Nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak Euskal Autonomia Erkidegoko merkatu eta azoka tradizionaletan merkaturatzen dituzten ekoizle eta egileek, baldin eta produktu horiek edo lehengaiak Euskadikoak badira, argi eta garbi identifikatuta agertu beharko dute merkatuotan, eta dagokien ekoizle eta egileen erroldan inskribatuta (alegia, beren egoitza soziala non dagoen, lurralde historiko horretako erroldan).

1.- Los productores y elaboradores que comercialicen productos agrarios y alimentarios en mercados y ferias locales tradicionales de la Comunidad Autónoma del País Vasco, cuyo origen o el de su materia prima provenga de Euskadi, deberán estar claramente identificados dentro de los mismos e inscritos en el preceptivo censo de productores y elaboradores correspondiente al territorio histórico donde radique su razón social o domicilio.

2.- Bestelako kasuetan, parte-hartzaileek argi eta garbi identifikatu eta bermatu beharko dute beren ekoizpenen jatorria, eta Euskal Autonomia Erkidegoko araudian jasotako gainerako bestelako baldintza guztiak ere bete.

2.- En otros supuestos, los participantes deberán identificar y garantizar claramente el origen de sus producciones, cumpliendo los demás requisitos previstos en la normativa de la Comunidad Autónoma vasca.

3.- Araudiari dagokionez, eskumena daukaten foru-organoek arautuko dituzte artikulu honetako 1. atalean sartzen diren azoka eta merkatuak; eta atal horrek aipatzen duen ekoizle-egileen errolda egitea ere foru-organoei dagokie.

3.- Reglamentariamente se regularán por los órganos forales competentes los mercados y ferias locales a los que afectará el apartado 1 de este artículo, y elaborarán el censo de productores-elaboradores a que hace referencia dicho apartado.

V. TITULUA

TÍTULO V

NEKAZARITZA ETA ELIKAGAIGINTZAREN INGURUKO IKERKETA, GARAPEN TEKNOLOGIKOA, BERRIKUNTZA ETA PRESTAKUNTZA

DE LA INVESTIGACIÓN, EL DESARROLLO TECNOLÓGICO, LA INNOVACIÓN Y LA FORMACIÓN AGRARIA Y ALIMENTARIA

I. KAPITULUA

CAPÍTULO I

NEKAZARITZA ETA ELIKAGAIGINTZAREN INGURUKO IKERKETA, GARAPEN TEKNOLOGIKOA ETA BERRIKUNTZAKO PROGRAMAK

PROGRAMAS DE INVESTIGACIÓN, DESARROLLO TECNOLÓGICO E INNOVACIÓN AGRARIA Y ALIMENTARIA

66. artikulua.- Oinarri orokorrak.

Artículo 66.- Principios generales.

1.- Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritza- eta elikagaigintza-gaietan eskumena daukan sailak, batez ere, honako printzipio orokor hauek bete beharko ditu bere jardunean:

1.- El departamento de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco competente en materia agraria y alimentaria atenderá principalmente en su actuación a los siguientes principios generales:

a) Sektorearen eskariei behar bezala eran­tzuteko beharrezko ezagutza emango duten ikerketa-proiektuak sustatzea.

a) El fomento de proyectos de investigación que proporcionen y generen el conocimiento necesario para responder a la demanda sectorial.

b) Teknologia garatzea, nekazaritza- eta elikagaigintza-sektorea lidergora eramateko, bai teknologian, bai berrikuntzan.

b) El desarrollo tecnológico para situar al sector agrario y alimentario en una posición de liderazgo tecnológico e innovador.

c) Berrikuntza bultzatzea, Euskadiko nekazaritza- eta elikagaigintza-sektorean.

c) El impulso de la innovación en el sector agrario y alimentario vasco.

d) Ikerketa, garapen teknologiko eta berrikuntzako proiektuak sektorearen errealitatera egokitzea, ezagutza transferituko dela bermatzeko eta ezagutza hori lortzeko jarritako ahalegina eta baliabideak errentagarri izateko, horrek balio erantsi handiagoa emango baitio sektoreari.

d) La adecuación de los programas de investigación, desarrollo tecnológico e innovación a la realidad sectorial para asegurar la transferencia del conocimiento y rentabilizar el esfuerzo y los recursos invertidos en la generación del mismo, obteniendo un mayor valor añadido.

2.- Programak garatzeko, baliabide propioak erabil daitezke, edota Euskal Autonomia Erkidegoko edo beste lurralde bateko erakunde zientifiko teknologikoekin elkarlan-hitzarmenak sinatu.

2.- Los programas podrán ser desarrollados mediante recursos propios o mediante la celebración de convenios de colaboración con los entes científico-tecnológicos de la Comunidad Autónoma del País Vasco o con análogos centros de distinto ámbito territorial.

3.- Nekazaritza eta elikagaigintzaren inguruko ikerketa, garapen teknologiko eta berrikuntzako programak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorren baliabideak erabiliz garatu badira, programa horien emaitzak erkidegoaren esku utzi beharko dira, baliabide horiek helburu publikoa betetzeko sortu baitira.

3.- El resultado de los programas de investigación, desarrollo tecnológico e innovación agraria y alimentaria desarrollados mediante recursos propios de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco deberá ser puesto a disposición de la comunidad por parte de sus perceptores, en atención al fin público por el que fueron concebidos.

67. artikulua.- Nekazaritza eta Elikagaigintzako Berrikuntza Foroa.

Artículo 67.- Foro de Innovación Agraria y Alimentaria.

Nekazaritzako eta Elikagaigintzako Berrikuntza Foroa eratu da, Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritza- eta elikagaigintza-gaietan eskumena daukan sailari atxikitako kide anitzeko organoa, bai nekazari­tzan eta bai elikagaigintzan berrikuntzaren inguruan aholkularitza emateko eta berrikuntza bultzatzeko. Foro horretan, aipatutako saileko ordezkariek, foru-aldundikoek, sektorekoek eta Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariek hartuko dute parte, besteak beste. Arauz zehaztuko dira foroaren osaera eta eginkizunak.

Se crea el Foro de Innovación Agraria y Alimentaria como órgano colegiado del departamento de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco competente en materia agraria, para el asesoramiento e impulso de la innovación en los campos agrario y alimentario. En el mismo participarán, entre otros, representantes del citado departamento, de las diputaciones forales, del sector y de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. Reglamentariamente se determinará su composición y funciones.

68. artikulua.- Ikerketa, garapen eta berrikuntzako plan sektorialak.

Artículo 68.- Planes sectoriales de investigación, desarrollo e innovación.

Kapitulu honetan planteatutako printzipioak ondo gauzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritza- eta elikagaigintza-arloan eskumena daukan sailak, Nekazaritza eta Elikagaigintzako Berrikuntza Foroarekin batera, ikerketa, garapen eta berrikuntzako plan sektorialak jarriko ditu martxan. Planon helburua izango da, batetik, nekazaritza eta elikagaigintzaren inguruko ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza bultzatzeko ekintzak kudeatu eta planifikatzea eta, bestetik, sektorearen eskakizunei eta lege honen eskakizunei erantzun ahal izateko lehentasunezko ekintza-ildoak definitzea.

Con la finalidad de alcanzar con éxito los principios planteados en este capítulo, el departamento de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco competente en materia agraria y alimentaria elaborará, en colaboración con el Foro de Innovación Agraria y Alimentaria, los planes sectoriales de investigación, desarrollo e innovación, con el fin de gestionar y planificar adecuadamente las actividades en investigación, desarrollo tecnológico e innovación agraria y alimentaria, y de definir las líneas de actuaciones prioritarias y estratégicas para dar respuesta a las demandas del sector y a los objetivos de la presente ley.

69. artikulua.- Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde zientifiko teknologikoak.

Artículo 69.- Entes científico-tecnológicos de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritzan eta elikagaigintzan eskumena daukan sailak laguntza eta bultzada emango die Euskadiko erakunde zientifiko teknologikoei, ikerketa-lanak gara ditzaten nekazaritzako zein elikagaigintzako gaietan. Halaber, erakunde horien maila zientifiko-teknologikoari eusten eta hobetzen saiatuko da, bai eta sektorean sortzen diren eskakizun zientifiko-teknologikoak aseko direla bermatzen ere.

El departamento de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco competente en materia agraria y alimentaria impulsará a las instituciones docentes y entes científico-tecnológicos de Euskadi para que desarrollen actividades de investigación en el área agraria y alimentaria, y velará por mantener y mejorar el nivel científico-tecnológico de los mismos y por garantizar la respuesta a la demanda científico-tecnológica generada desde el sector.

II. KAPITULUA

CAPÍTULO II

NEKAZARITZA ETA ELIKAGAIGINTZA ARLOKO PRESTAKUNTZA

FORMACIÓN AGRARIA Y ALIMENTARIA

70. artikulua.- Oinarri orokorrak.

Artículo 70.- Principios generales.

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritza-gaietan eskumena daukan sailak, halaber, nekazaritzako eta elikagaigintzako unibertsitatez besteko prestakuntza-programak bultzatu, sustatu eta garatuko ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean hezkuntza-gaietan eskumena daukan sailarekin elkarlanean. Prestakuntza-arlo horrek unibertsitatez kanpoko prestakuntza arautua eta prestakuntza iraunkorra biltzen ditu, eta zuzen-zuzenean sail horrek garatuko du, edo bestelako erakunderen batek, Gobernu Kontseiluak aurrez hala erabaki badu. Arlo horietako gaiei buruzko prestakuntza-eskaintza euskal hezkuntza-sisteman jasotako eskaintzarekin bat etortzeko moduan diseinatu beharko da.

1.- El departamento de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco competente en materia agraria, en colaboración con el departamento de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco competente en materia de educación, impulsará, fomentará y desarrollará los programas de formación no universitaria en materia agraria y alimentaria. Este ámbito formativo comprende la formación reglada no universitaria y la continua y se desarrollará directamente por el citado departamento o por otras entidades previo acuerdo del Consejo de Gobierno. La oferta formativa ligada a estos ámbitos se diseñará en coherencia con la contemplada en el sistema educativo vasco.

2.- Aipatu programak lege honetan finkatutako xedeak eta helburuak lortzera bideratuko dira eta, bereziki, gaur egungo zein etorkizuneko profesionalak prestatzera eta kualifikatzera.

2.- Los programas irán dirigidos a la consecución de los fines y objetivos fijados en la presente ley y especialmente a la formación y cualificación de los profesionales actuales y futuros.

3.- Programa horien helburua hauxe izango da:

3.- El desarrollo de dichos programas se llevará a cabo con la finalidad de:

a) Prestakuntza eta birziklatze iraunkorra jasotzeko aukera ematea, batez ere, sektoreko profesional eta teknikoei.

a) Facilitar principalmente a los profesionales y las profesionales y al personal técnico del sector el acceso a la formación y al reciclaje permanente.

b) Eskakizun sozialak eta sektorialak direla-eta edo teknologia berriak eta arau-aldaketak direla-eta sortzen diren egoki­tze-premiak kontuan hartzea.

b) Tener en cuenta las distintas necesidades de adaptación derivadas de las demandas sociales y sectoriales y las procedentes de las nuevas tecnologías y los cambios normativos.

c) Nekazaritza- eta elikagaigintza-arlora eragile berriak erakarriko dituzten ekintzei lehentasuna ematea; hau da, emakumezko laborariak eta laborari gazteak erakartzeko ekintzei.

c) Priorizar las acciones destinadas a la implantación de nuevos promotores en el ámbito agrario y alimentario, principalmente a mujeres y personas jóvenes dedicadas a la agricultura.

d) Sektorearen egitura sendotzeko antolaketa-formulak garatzea.

d) Desarrollar fórmulas organizativas que permitan una mayor vertebración sectorial.

e) Nekazaritza eta elikagaigintzari enpresa-ikuspegitik begiratzea; alabaina, landa-ingurunearen garapen iraunkorra gogoan hartuta beti.

e) Considerar la actividad agraria y alimentaria desde una visión empresarial, acorde con el desarrollo sostenible del entorno rural.

f) Ikerketa-proiektuetan lortutako emaitzak bere egin eta sektoreko gainerako profesionalei emaitzon berri ematea, batez ere, Euskal Autonomia Erkidegoak lagundutako ikerketak badira.

f) Adoptar y divulgar a los profesionales y las profesionales del sector los resultados obtenidos en los proyectos de investigación, principalmente los promovidos por la Comunidad Autónoma del País Vasco.

g) Prestakuntza euskaraz jasotzeko eskubidea bermatzea ikasleei.

g) Garantizar el derecho del alumnado a recibir formación en euskara.

h) Genero ikuspuntua aintzat hartuta diseinatzea nekazaritzako eta elikagaigintzako sektoreko profesionalentzat prestatutako ikasketak, eta, batez ere, saiatzea gizon nahiz emakumeek inongo estereotipori erreparatu gabe aukera ditzatela beren kualifikazio- eta prestakuntza-programak.

h) Diseñar desde el enfoque de género la oferta formativa dirigida a profesionales del sector agrario y alimentario, promoviendo especialmente la elección de programas de formación y cualificación por parte de las mujeres y los hombres al margen de estereotipos sexistas.

4.- Nekazaritza-arloan eskumenak dituen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak, hezkuntza-arloan eskumenak dituen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailarekin lankidetzan, aldikako ebaluazio bat egingo du eta, hala badagokio, nekazaritza- eta elikagaigintza-arloei loturiko prestakuntza-programak edo unibertsitate-titula­zio berriak martxan jartzea sustatuko dute.

4.- El Departamento de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco competente en materia agraria, en colaboración con el departamento de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco competente en materia de educación, evaluarán periódicamente y, en su caso, impulsarán la puesta en marcha en la Comunidad Autónoma del País Vasco de programas formativos o nuevas titulaciones de carácter universitario ligadas al ámbito agrario y alimentario.

71. artikulua.- Nekazaritza-gaietako prestakuntzaren jardun-lerroak.

Artículo 71.- Líneas de actuación en formación agraria.

Aurreko artikuluan zehaztutako oinarri orokorrak aintzat hartuta, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritza-gaietan eskumena daukan sailak honako eginkizunak izango ditu, nekazaritzako prestakuntza-zerbitzuaren kudeaketaz arduratzen diren organo eta erakundeekin elkarlanean:

Conforme a los principios generales fijados en el artículo anterior, el departamento de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco competente en materia agraria, en colaboración con los órganos y entidades encargadas de la gestión del servicio de formación agraria, llevará a cabo las siguientes líneas de actuación:

a) Nekazaritza-gaietako prestakuntza- eta eguneratze-programak prestatu eta aplikatzea, betiere, egokitze-premia ezberdinak kontuan hartuta; batez ere, honako hauek: jarduera iraunkorra; ustiategien kudeaketa teknikoa eta ekonomikoa hobetzea; identifikazio-arauak, elikagai-segurta­suneko arauak eta trazabilitate-arauak; nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen eraldaketa eta komertzializazioa; teknologia berriak eta informazioa eta komunikazioa eskura izatea.

a) Elaborar y aplicar programas de formación y actualización agraria que tengan en cuenta las diferentes necesidades de adaptación, especialmente las relativas a la práctica de una actividad sostenible, la mejora de la gestión técnica y económica de las explotaciones, las normas de identificación, seguridad alimentaria y trazabilidad, la transformación y comercialización de los productos agrarios y alimentarios, las nuevas tecnologías y el acceso a la información y comunicación.

b) Nekazaritzako eta landa-inguruneko balizko eragileei zuzendutako prestakuntza-ekintzak egin eta garatzea, nekazaritzako eta elikagaigintzako enpresak sortzeko, bideragarritasuna eta ezarpena aztertzeko helburuz.

b) Elaborar y desarrollar acciones formativas, destinadas a posibles promotores en el ámbito agrario y rural, dirigidas a la creación de empresas agrarias y alimentarias con el objetivo de analizar su viabilidad e implantación.

c) Administrazio eskudunen baliabideak ahalik eta ondoen koordinatzeko aukera emango duten antolaketa- eta kudeaketa-formulak prestatzea eta, batez ere, elkarlanerako hitzarmenak sinatzea edonolako erakunde publiko nahiz pribaturekin, prestakuntza-programak garatzeko.

c) Desarrollar fórmulas organizativas y de gestión que permitan una mayor coordinación de los recursos de las administraciones competentes y, especialmente, celebrar convenios de colaboración con cualesquiera entidades o instituciones públicas o privadas, para el desarrollo de programas de formación.

d) Nekazaritzako edota elikagaigintzako zenbait jarduera jakin gauzatzeko beharrezko titulazioei buruz hausnarketa egin eta titulazioak egitura­tzeko, helburu horretarakoxe eratutako lantaldeak sorrarazten lagundu eta batzordeotan parte hartzea, bai nekazaritzako edo elikagaigintzako jarduera arautzeko txartel edo tituluak ateratzeko, bai sektoreko eragileen dirulaguntzak jasotzeko aukera izateko.

d) Promover la creación y participar en grupos de trabajo constituidos al efecto que analicen y estructuren las titulaciones requeridas para el desempeño de determinadas actividades agrarias y alimentarias, para la obtención de carnés o títulos reguladores de la actividad agraria y alimentaria y para la obtención de las distintas ayudas por parte de los operadores.

VI. TITULUA

TÍTULO VI

ZEREGIN SOZIALA ETA PREBENTZIOA

DE LA FUNCIÓN SOCIAL Y PREVENTIVA

I. KAPITULUA

CAPÍTULO I

NEKAZARI GAZTEAK

JÓVENES AGRICULTORES Y AGRICULTORAS

72. artikulua.- Oinarrizko ekintza-printzipioa.

Artículo 72.- Principio básico de actuación.

Nekazaritza-politiketan jarduten diren euskal administrazioek bi helburu dituzte nekazari gazteak direla-eta: batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-sektorean gazte-jendea sartzea eta gazteok sektorean jarraitzea, eta, bestetik, nekazaritza-ustiategietan belaunaldien txanda bultzatzea. Helburu hori gauzatzeko, bakarka edo beste batzuekin elkartuta ustiategi baten titular diren edo aurki titular izango diren nekazari gazteen aldeko diskriminazio positiboa bultzatuko dute, apurka-apurka kolektibo hori nekazaritza-sektorean sartzeko.

Con el objeto de promover la incorporación y el mantenimiento de personas jóvenes en el sector agrario vasco, así como de fomentar el relevo generacional en las explotaciones agrarias, las actuaciones de las administraciones vascas en materia de política agraria se guiarán por el principio de discriminación positiva hacia el colectivo de personas jóvenes dedicadas a la agricultura, titulares de explotación o en proceso de acceso a la titularidad de una explotación, bien a título individual o asociativo, posibilitando la instalación progresiva de dicho colectivo en el sector agrario.

73. artikulua.- Nekazari Gazteen Estatutua, eta ekintza positiboa bultzatzeko politikak.

Artículo 73.- Estatuto de joven agricultor y de la joven agricultora y políticas de acción positiva.

Lege honetan adierazitako oinarrizko printzipioak hala agintzen duenez, nekazaritza-arloko euskal administrazioek Nekazari Gazteen Estatutua sortuko dute. Estatutu arau-emailea izango da eta gazte nekazariei laguntzeko zein ekintza bultzatu behar diren arautuko du. Honakoak izango dira ekintzok, besteak beste:

De conformidad con el principio básico enunciado en esta ley, las administraciones agrarias vascas desarrollarán con carácter normativo un estatuto del joven agricultor y de la joven agricultora que regule las actuaciones a promover hacia ese colectivo y que, sin carácter excluyente, incluya las siguientes acciones positivas:

a) Nekazari gazteentzat prestatutakoak.

a) Destinadas a las personas jóvenes dedicadas a la agricultura:

1.- Lehentasuna eman laguntza-planetan sartzeko eta sektoreko plan propioetan sartzeko.

1.- El tratamiento preferente en el acceso a los planes de ayudas y planes sectoriales propios.

2.- Lehentasuna eman nekazaritza-politika bateratuaren laguntzak eskuratzeko, eta lehentasuna, halaber, laguntza-eskubi­deen erreserban edo nekazaritza-politika bateratuak eraginda sortzen diren bestelako eskubideetan, legedi erkideak halakorik onartzen badu.

2.- El tratamiento preferente en el acceso a las ayudas de la Política Agrícola Común, así como a las reservas de derechos de ayuda o de otros derechos que se generen desde la Política Agrícola Común, siempre que la legislación comunitaria lo permita.

3.- Lehentasuna eman nekazaritza-lurrak zein ekoizpen-baliabideak eskuratzeko.

3.- El tratamiento preferente en el acceso al suelo agrario y medios de producción.

4.- Lehentasuna eman nekazaritza-ustiategi bateko titulartasuna eskuratzeko edo nekazaritza-ustiategi asoziatiboen titulartasuna eskuratzeko, bereziki, kooperatiben kasuan.

4.- El tratamiento preferente en el acceso a la titularidad de una explotación agraria o a explotaciones agrarias asociativas, en particular a las cooperativas.

5.- Lehentasuna eman prestakuntzako ikastaro eta programetan parte hartzeko.

5.- El tratamiento preferente en el acceso a los cursos y programas de formación.

6.- Esklusibotasuna eman aurre-erretiroko laguntzak jasotzen dituen titular batek transmititzekoa duen ustiategiaren titulartasuna eskuratzeko.

6.- El tratamiento exclusivo en el acceso a la titularidad de explotaciones provenientes de su transmisión por un titular beneficiario, en su caso, de ayudas a la prejubilación.

7.- Euskal Autonomia Erkidegoko landa-ingurunean ekipamendu eta zerbitzu jakinak garatu, gazteak nekazaritza-arloan has daitezen, eta horretan jarraitu.

7.- El desarrollo de equipamientos y servicios en el medio rural vasco que faciliten el acceso y mantenimiento de este colectivo en el sector agrario.

8.- Herri-lurren eta mendi publikoen aprobetxamendua baliatu.

8. El acceso a los aprovechamientos de comunales y de montes públicos.

b) Gaztea izan gabe, ustiategi bateko titularra den nekazariari dagokionez: lehentasuna emango zaie ustiategia, osorik edo hein batean, gazteei utziko dieten titularrei edo gazteekin batera ustiategiaren kudeaketa mistoa ezartzeko prozesuak abiarazi dituzten titularrei, bai laguntza espezifikoak jasotzeko edo laguntza-plan edo sektoreko plan berezietan sartzeko, bai eta nekazaritza-politika bateratuan ezarritako laguntzak jasotzeko ere, legedi erkideak halakorik onartzen badu.

b) Destinadas a un titular de explotación no joven agricultor o agricultora: el tratamiento preferente en el acceso a ayudas específicas, o a los planes de ayudas y planes sectoriales propios, así como en el acceso a ayudas de la Política Agrícola Común cuando la legislación comunitaria lo permita, hacia aquellos titulares que asuman procesos de transmisión parcial o total de la explotación hacia jóvenes agricultores y agricultoras, o que asuman procesos de gestión mixta de la explotación con jóvenes agricultores y agricultoras.

Ustiategietako titularren aurre-erretiroko laguntza bereziei dagokienez, titularrak ustiategia oso-osorik nekazari gazte bati edo nekazaritza-lurren funtsei (lege honetako 14. artikuluan sortuak) utzi beharko dizkio, laguntzok jasoko baditu. Lurrak funtsari ematen badizkio, nekazari gazteei nekazaritzan finkatzen laguntzeko erabiliko dira.

En el caso de la concesión de ayudas específicas a la prejubilación de un titular de explotación, éste sólo podrá beneficiarse de las mismas si transmite totalmente su explotación a un joven agricultor o agricultora, o bien a los fondos del suelo agrario creados en el artículo 14 de esta ley, en cuyo caso dichos activos se destinarán al asentamiento de jóvenes agricultores y agricultoras.

II. KAPITULUA

CAPÍTULO II

EMAKUME NEKAZARIA

MUJER AGRICULTORA

74. artikulua.- Oinarrizko ekintza-printzipioak.

Artículo 74.- Principios básicos de actuación.

Lege honetan jasotako edozein ekintzatan, genero-berdintasuna gogoan hartuta jokatu behar dute nekazaritza-arloko euskal administrazioek, eta, hortaz, honako oinarrizko printzipioak bete:

Las administraciones agrarias vascas, en el desarrollo de cualquier tipo de actuación contemplada en la presente ley, habrán de tener presente la igualdad de género, y sujetarse a los siguientes principios básicos:

a) Tratu berdina emango zaie nekazari gizon edo emakumeei, emakumeen aldeko ekintza positiboaren kontra ez doan heinean.

a) Igualdad de trato entre agricultoras y agricultores, sin perjuicio de la acción positiva para las mujeres.

b) Aukera-berdintasuna emango zaie; horixe izango baita modua landa-ingurunearen garapena bideragarria eta iraunkorra izateko.

b) Igualdad de oportunidades como elemento imprescindible para la viabilidad y pervivencia del desarrollo rural.

c) Genero-ikuspegia kontuan hartu beharko da; hots, besteak beste: arauren bat onartu aurretik, generoaren araberako eraginaren ebaluazioa egin beharko da, eta genero-tratamendua kontuan hartu beharko da nekazaritza, elikagaigin­tza edo landa-inguruneari buruzko estatistiketan.

c) Integración de la perspectiva de género, incluyendo, entre otros aspectos, la valoración del impacto de género con anterioridad a la aprobación de una norma, así como la incorporación del tratamiento de género en todas las estadísticas agrarias, alimentarias y del medio rural.

75. artikulua.- Emakume Nekazarien Estatutua, eta ekintza positiboak bultzatzeko politikak.

Artículo 75.- Estatuto de la mujer agricultora y políticas de acción positiva.

Lege honetan adierazitako oinarrizko printzipioak hala agintzen duenez, nekazaritza-arloko euskal administrazioek Emakume Nekazarien Estatutua sortuko dute. Estatutu arau-emailea izango da, eta emakume nekazariei laguntzeko zein ekintza bultzatu behar diren arautuko du. Honakoak izango dira ekintzok, besteak beste:

De conformidad con el principio básico enunciado en esta ley, las administraciones agrarias vascas desarrollarán con carácter normativo un estatuto de la mujer agricultora que regulará las actuaciones a promover hacia ese colectivo y que, sin carácter excluyente, incluye las siguientes acciones positivas:

a) Prestakuntza-programa bereziak sortzea, bereziki erreparatuz bai teknologia berriei bai informazioaren gizartearen inguruko prestakuntzari.

a) Establecimiento de programas específicos de formación, con especial consideración del acceso a las nuevas tecnologías y la formación en el entorno de la sociedad de la información.

b) Dirulaguntzei lehentasuna eman eta inbertsioak finantzatzen laguntzea familiako ustiategiei, titulartasuna emakume batek hartu behar badu.

b) Priorización de las subvenciones y cofinanciación de inversiones en las explotaciones familiares cuando acceda a la titularidad de la misma una agricultora.

c) Kudeaketa-organo publiko nahiz pribatuetan ordezkaritza handiagoa izateko mekanismoak sortzea.

c) Desarrollo de mecanismos de mejora de representatividad en órganos de gestión públicos y privados.

d) Lana eta familia uztartzea; horretarako, kontuan hartuko dira haurdunaldia eta amatasuna, baimenak eta lizentziak, eta familiari laguntzeko zerbitzuak.

d) Conciliación de la vida laboral y familiar, contemplando aspectos tales como el embarazo y maternidad, permisos y licencias y servicios de atención familiar.

76. artikulua.- Titulartasun partekatua.

Artículo 76.- Titularidad compartida.

1.- Titulartasun fisikoko ustiategi erregistratu batean zuzenean eta pertsonalki bi ezkontideek egiten badute lan, edo izatezko bikoteko bi kideek (izatezko bikoteak arautzeko maiatzaren 7ko 2/2003 Legeak xedatu bezala eratutako bikoteak), ustiategi horren titulartasunak «titulartasun partekatua» irudi juridikoa izango du.

1.- Cuando en una explotación registrada y de titularidad física la actividad agraria sea ejercida de forma directa y personal por ambos miembros del matrimonio o de la pareja de hecho constituida al amparo de la Ley 2/2003, de 7 de mayo, reguladora de las parejas de hecho, la titularidad de esa explotación adoptará la figura jurídica de «titularidad compartida».

2.- «Titulartasun partekatua» irudi juridikoak biltzen dituen kideek, ezinbestean, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Ustiategien Erregistroan eman behar dute izena, ustiategiaren titularkide izateko ondorio guztietarako.

2.- Los miembros sujetos a la figura jurídica de titularidad compartida deberán inscribirse en el Registro de Explotaciones Agrarias de la Comunidad Autónoma del País Vasco como cotitulares de la explotación a todos los efectos.

3.- Titulartasun partekatua dutenek ustiategiaren titulartasunak ematen dituen eskubide eta betebehar guztiak izango dituzte.

3.- Quienes ostenten la titularidad compartida participarán en los derechos y obligaciones derivados de la titularidad de la explotación.

4.- Ustiategiaren titularrari dagozkion laguntza, eskubide, kuota eta indarrean dagoen araudiko bestelako neurri baliokideak, guztiak, titular-kide bakoitzarentzat izango dira, ustiategian daukaten partaidetzaren araberako baldintza eta mugetan, edo beraiek erabakitako baldintza eta mugetan.

4.- Las ayudas, pagos, derechos, cuotas u otras medidas de efecto equivalente que estén contempladas en la normativa vigente y que correspondan al titular de la explotación se asignarán a cada uno de los cotitulares en los términos y condiciones proporcionales a su participación en la explotación o en los que ellos determinen.

5.- Ustiategiaren titulartasunak dakartzan ondorio sozial, laneko, ekonomiko, fiskal eta bestelako ondorio guztiak ere izango ditu titulartasun partekatuak; kontu zibiletan, merkataritzan, lan-kontuetan eta fiskalitatean indarrean dauden arauekin bat etorriz beti.

5.- La titularidad compartida surtirá los efectos sociales, laborales, económicos, fiscales y otros inherentes a la titularidad de la explotación conforme a la normativa vigente en materia civil, mercantil, laboral y fiscal.

III. KAPITULUA

CAPÍTULO III

SOLDATAPEKO LANA

TRABAJO ASALARIADO

77. artikulua.- Oinarrizko ekintza-printzipioa.

Artículo 77.- Principio básico de actuación.

Nekazaritza-arloko euskal administrazioak lan-arloan eskumena duen agintaritzarekin jardungo dira elkarlanean, nekazaritza-jardunean dabiltzan langileak eta enplegatzaileak lege-arauetara egokitu daitezen.

Las administraciones agrarias vascas colaborarán con la autoridad laboral competente en la ordenación y adecuación legal de los empleadores y empleados en la actividad profesional agraria.

78. artikulua.- Sasoikako lana.

Artículo 78.- Trabajo temporero.

Nekazaritza-arloko euskal administrazioek, bestelako herri-administrazioekin eta tarteko diren elkarte sozialekin batera, sasoikako langileei laguntzeko plan integral berezituak prestatuko dituzte, Sasoikako Langileei Laguntzeko Erakundearteko Mahaiak berezituak (apirilaren 29ko 97/2003 Dekretuak arautuak) ezarritako jarraibideen arabera. Honako printzipioak izango dituzte oinarri plan horiek:

Las administraciones agrarias vascas, junto con otras administraciones públicas y organizaciones sociales implicadas, desarrollarán, conforme a las directrices que disponga la Mesa Interinstitucional sobre Trabajo Temporero, regulada por el Decreto 97/2003, de 29 de abril, planes integrales específicos de atención a la persona trabajadora temporera, fundamentados en los siguientes principios:

a) Lan-baldintzak hobetzea; bereziki, langileen jatorrian bertan egiten diren kontratuetan.

a) Mejora de las condiciones de trabajo, con especial incidencia en las contrataciones en origen.

b) Langileen eta familiartekoen bizitokiaren baldintzak hobetzea.

b) Mejora de las condiciones de alojamiento de las personas trabajadoras y sus familias.

c) Sasoikako langileekin datozen adingabe eta edadetuei laguntzeko programa bereziak sor­tzea.

c) Desarrollo de programas específicos de atención a menores y personas mayores ligadas a las personas trabajadoras de temporada.

d) Komunitatean integratzeko eta gizarte-sentsibi­lizazioa bultzatzeko kanpainak garatzea.

d) Desarrollo de campañas de sensibilización social e integración en la comunidad.

79. artikulua.- Ordezkapen-zerbitzuak.

Artículo 79.- Servicios de sustitución.

Ustiategietako titularrak edo ustiategiko langile finkoren bat ordezteko aldi baterako ordezkapenak egiteko zerbitzuak sortzen lagunduko dute foru-aldundiek. Izan ere, batzuen eta besteen bizi- eta lan-baldintzak hobetzen lagunduko du horrek, batez ere, gaixotasuna, amatasuna, oporrak edo asteko atsedenak direnerako.

Las diputaciones forales incentivarán la creación de servicios de sustitución temporal de las personas titulares de explotación o de cualquier persona trabajadora fija de la misma como elemento de mejora de la calidad de vida y condiciones de trabajo, especialmente ante situaciones de enfermedad, maternidad, vacaciones o descanso semanal.

IV. KAPITULUA

CAPÍTULO IV

LAN ARRISKUEN PREBENTZIOA

PREVENCIÓN DE RIESGOS LABORALES

80. artikulua.- Lan arriskua.

Artículo 80.- Riesgos laborales.

Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritzako eta elikagaigintzako gaietan eskumena daukan sailak, lan-arriskuen prebentzioan eskumena duen agintariekin koordinatuta, hitzarmenak sinatzeko aukera izango du, gai hauetan egin beharreko lana koordinatze aldera:

El departamento de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco competente en materia agraria y la autoridad competente en materia de prevención de riesgos laborales podrá suscribir convenios en orden a coordinar sus actuaciones en las siguientes materias:

a) Ikerketak eta txostenak egin eta aholkularitza-lanean jardutea, hain zuzen, nekazaritzan jarduten direnentzat eta familiakoentzat, soldatapeko langileentzat eta sasoikako langileentzat, hain zuzen, osasunerako kaltegarri izan daitezkeen faktoreak aztertuz.

a) Realización de estudios, informes y asesoramiento sobre aquellos factores que puedan conllevar riesgos para la salud de las personas trabajadoras y de sus familias y del personal asalariado y temporero, contemplando los posibles factores diferenciales sobre la salud de mujeres y hombres.

b) Laneko segurtasunari eta osasunari buruzko prestakuntza- eta informazio-jarduerak antolatu eta egitea, nekazaritza- eta elikagaigintza-sektorean zentratuta.

b) Organización y desarrollo de actividades informativas y formativas en relación con la seguridad y salud laboral en el sector agrario y alimentario.

c) Nekazaritza- eta landa-ingurunean laneko segurtasuna, higienea eta osasuna prebenitu eta bultzatzeko helburua gauza dadin beharrezko diren bestelako ekintzak antolatu eta gauzatzea.

c) Organización y desarrollo de otras actuaciones que sean necesarias para el cumplimiento de los fines de prevención y promoción de la seguridad, higiene y salud laborales en el medio agrario y rural.

V. KAPITULUA

CAPÍTULO V

NEKAZARITZAKO ASEGURUAK ETA BERME FUNTSA

SEGUROS AGRARIOS Y FONDO DE GARANTÍA

81. artikulua.- Nekazaritzako aseguruak.

Artículo 81.- Seguros agrarios.

1.- Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritza-gaietan eskumena daukan sailak ekintza eta tresna bereziak prestatuko ditu nekazaritzako aseguruen inguruan, honako helburuak bete ahal izateko:

1.- El departamento de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco competente en materia agraria establecerá acciones y desarrollará los instrumentos precisos concernientes a los seguros agrarios a efectos de conseguir los siguientes objetivos:

a) Nekazaritza-alorrak biltzen dituen esparru guztietarako jardun-ildo zehatzak ezarri eta garatu; nekazaritza-ekoizpene­rako instalazioen eta eraikinen aseguruak barne.

a) La implantación y desarrollo de las líneas de actuación precisas en todo el ámbito agrario, sin olvidar modalidades tales como el seguro de instalaciones y construcciones destinadas a la producción agraria.

b) Nekazaritza-ustiapenen jardun integrala bultzatu.

b) Una actuación integral en las explotaciones agrarias.

c) Basoko suteen kontrako aseguru berezia sorrarazi eta basogintza-azpisektorean erantzukizun zibileko aseguruen harpidetza babestu.

c) El fomento de un seguro específico contra incendios forestales y el apoyo a la suscripción de seguros de responsabilidad civil en el subsector forestal.

2.- Aseguru-sistemen kudeaketa foru-aldundiei dagokie.

2.- La gestión de los sistemas de aseguramiento corresponde a las diputaciones forales.

82. artikulua.- Berme eta konpentsazio funtsak.

Artículo 82.- Fondos de garantía y compensación.

1.- Nekazaritza-gaietan eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioek labore-etekinen edo ustiapen-etekinen asegurua lortzeko bideak finkatzen eta definitzen saiatuko dira, euskal nekazarien errentak egonkortzeko.

1.- Las administraciones públicas vascas competentes en materia agraria procurarán establecer y definir actuaciones para conseguir un seguro de ingresos de cultivo o de explotación, con el objetivo de estabilizar las rentas de los productores agrarios vascos.

2.- Horrez gain, ustiapen-etekinen autoaseguru-sisteman oinarritutako berme funts foralak sor­tzeko ahaleginak egingo dituzte. Funtsok urtetik urterakoak izango dira, eta aseguruaren estaldura kalkulatzeko eta emaitzak baloratzeko, eskualdeko errendimenduak eta merkatuko batez besteko prezio adierazgarriak hartuko ditu kontuan.

2.- Asimismo promoverán la creación de fondos forales de garantía, consistentes en un sistema de autoseguro de ingresos de explotación, de tipo interanual, en el que para el cálculo de la cobertura del seguro y la valoración de los resultados se toman como referencia rendimientos zonales y precios medios de mercados representativos.

Berme funts foralean, bermatutako kontzeptuetan nekazaritza-ekoizpenetik lortutako etekinak besterik ez dira sartuko; hau da, funtsak ustiategietan egindako lana hartuko du barne, soil-soilik, eta ez bestelako kontzeptu batzuengatik eskuratutako dirulaguntzak edota laguntzak.

En los fondos forales de garantía el concepto garantizado englobará únicamente a los ingresos procedentes de la producción agraria, es decir, del trabajo realizado en las explotaciones, no incluyendo ni las subvenciones ni las ayudas percibidas por diferentes conceptos.

3.- Euskadiko herri-administrazioek bestalde, aukera izango dute interesgarri jo diren abeltzaintza-jardun edo labore-ekoizpenetan lan egiten duten ekoizleak bil daitezen bultzatzeko; borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundearen formularen baitan bilduko lirateke, konpentsazio funtsa eratzeko.

3.- Las administraciones públicas vascas podrán fomentar la integración de productores de los cultivos y actividades ganaderas que se declaren de interés bajo la fórmula de entidad de previsión social voluntaria para la creación de fondos de compensación.

VI. KAPITULUA

CAPÍTULO VI

HONDAMENDIEK ERAGINDAKO KALTEAK

DAÑOS CATASTRÓFICOS

83. artikulua.- Hondamendi-gune izendatzea.

Artículo 83.- Declaración de zona catastrófica.

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak erabakiko du, nekazaritza-gaietan eskumena daukan sailak edo dagokion foru-aldundiak proposatuta, guneren bat hondamendi-gune izendatzea. Gobernu Kontseiluaren dekretu baten bidez egingo du izendapena, baldin eta gune horretan kalte eta galera handiak izan badira basogintzako, laborantzako edo abeltzaintzako ekoizpenean, eguraldi, epidemia, plaga edo bestelako ustekabeak izan direla-eta.

1.- La Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco, a propuesta del departamento competente en materia agraria o de las diputaciones forales, mediante decreto del Consejo de Gobierno, podrá acordar la declaración de zona catastrófica de las zonas que hayan sufrido daños y pérdidas sustancialmente importantes en las producciones agrícolas, ganaderas o forestales por motivos meteorológicos, epidemias, plagas u otros eventos imprevisibles.

2.- Horrez gain, bere esku izango du neurri aringarri eta zuzentzaileak ere ezartzea, kasuan kasuko egoeraren arabera, eta, betiere, hondamendi jasandako lekuetan nekazaritza bere onera etortzeko helburuz. Hondamendiak eragindako kalteak konpontzen eginiko gastuak laster eta malgutasunez ordainduko direla bermatzeko prozedurak ere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak berak ezarriko ditu.

2.- Igualmente, podrá articular un conjunto de medidas paliativas y reparadoras que sean adecuadas a la situación creada y contribuyan al restablecimiento de la normalidad agraria en las zonas siniestradas, estableciéndose, a su vez, los procedimientos que garanticen con la necesaria rapidez y flexibilidad la financiación de los gastos que se deriven de la reparación de los daños catastróficos producidos.

3.- Halaber, lege honetako 84. artikuluak xedatutako hondamendietarako funtsa jasotzeko bete beharreko betekizunak ere finkatuko ditu. Hona hemen gutxieneko betekizunak:

3.- Así mismo, se articularán los requisitos que deberán cumplirse para poder ser beneficiario del fondo de catástrofes establecido en el artículo 84 de esta ley, estableciéndose como mínimo los siguientes:

a) Arrisku hori ez egotea jasota Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza aseguruen planetan.

a) Que el riesgo no esté incluido en los planes de seguros agrarios de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

b) Hondamendia jasan duten ustiategiak Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazari­tza Ustiategien Erregistroan izena emanda egotea, eta kaltetutako ondasunak erregistroaren lurralde-eremuan egotea.

b) Que las explotaciones afectadas estén inscritas en el Registro de Explotaciones Agrarias de la Comunidad Autónoma del País Vasco y los bienes dañados estén localizados en su ámbito geográfico.

c) Hondamendia jasan duten ustiategien titularrak nekazari profesionalak izatea edo nagusiki horretan jarduten direnak, soilik basogintzan jarduten diren ustiategien kasuan izan ezik.

c) Que los titulares de las explotaciones afectadas sean agricultores o agricultoras profesionales o a título principal, excepto en el caso de explotaciones únicamente forestales.

4.- Artikulu honetan jasotako neurriak, bai eta hurrengo artikulukoak (hondamendietarako funtsari buruzkoak), eskumena daukan foru-organoetako sailek kudeatuko dituzte.

4.- Las medidas comprendidas en este artículo, así como el fondo de catástrofes al que se refiere el artículo siguiente, serán gestionadas por los departamentos de los órganos forales competentes.

84. artikulua.- Hondamendietarako funtsa.

Artículo 84.- Fondo de catástrofes.

Aurreko artikuluan aipatutako zuzenketak egiteko, eta indarrean dagoen araudia betez, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioek hondamendietarako funtsa eratuko dute, elkarren artean erabakitako aurrekontua izango duena. Horrez gainera, aparteko kredituak emateko beharrezko bideak ere ezarriko dituzte; kasuan kasu dagokion banaketa organiko, funtzional eta ekonomikoa kontuan hartuta. Arauz ezarriko da funtsa nola kudeatu.

Con la finalidad reparadora señalada en el artículo anterior, y de conformidad con la legislación vigente, las administraciones públicas vascas crearán un fondo de catástrofes con las dotaciones presupuestarias que las mismas acuerden. Adicionalmente, articularán los cauces necesarios para la concesión de créditos extraordinarios de acuerdo con la distribución orgánica, funcional y económica correspondiente. Reglamentariamente se establecerá el sistema de gestión del fondo.

VII. TITULUA

TÍTULO VII

ORDEZKARITZA ETA ELKARTE ANTOLAKETA

DE LA REPRESENTATIVIDAD Y DE LA ORGANIZACIÓN ASOCIATIVA

I. KAPITULUA

CAPÍTULO I

PRINTZIPIO OROKORRAK

PRINCIPIOS GENERALES

85. artikulua.- Helburua eta egitekoak.

Artículo 85.- Objetivo y actuaciones.

1.- Euskal administrazioek harremana eta zerbitzua eman behar diete laborantzan, abeltzaintzan eta basogintzan (hots, orokorrean nekazaritza eta elikagaigintzan) jarduten diren pertsonei, fisiko nahiz juridiko izan. Eginkizun hori betetzeko, nekazaritza- eta elikagaigintza-sektorearen produkzio-, eraldaketa-, ontziratze- eta merkatura­tze-faseekin lotutako elkarteak sortu eta irautearen alde egingo dute euskal administrazioek. Elkarteok, betiere, lege honen atariko tituluan zehaztutako helburuetako bat izan beharko dute xede.

1.- Las administraciones vascas deben consolidarse como administración relacional y de servicios hacia las personas, físicas o jurídicas, dedicadas a la agricultura, la ganadería, la explotación forestal y al sector agrario y alimentario en general. Con este fin, promoverán la constitución y mantenimiento de las asociaciones relacionadas con el sector agrario y alimentario en sus fases de producción, transformación, envasado y comercialización, que tengan como objetivo alguno de los planteados en el título preliminar de la presente ley.

2.- Euskal administrazioek, aurreko paragrafoan aipatutako elkarte horiei aurrez kontsulta eginda, honako egiteko hauek izango dituzte, gutxienez:

2.- Las administraciones vascas, previa consulta con las asociaciones citadas en el párrafo anterior, realizarán, al menos, las siguientes actuaciones:

a) Nekazaritza- eta elikagaigintza-politika­rako planak eta programak martxan jartzea.

a) Puesta en práctica de planes y programas de política agraria y alimentaria.

b) Nekazaritza- eta elikagaigintza-sektoree­tako eragile ekonomikoei zerbitzuak ematea.

b) Prestación de servicios a los agentes económicos de los sectores agrarios y alimentarios.

3.- Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-politikak diseinatzerakoan, nekazaritzako elkarteak solaskide adierazgarritzat hartuko dira. Horretarako, nekazaritzako eta elikagaigintzako azpisektoreen interesak ondoen ordezkatzen dituzten elkarteek Euskadiko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Kontseiluan (lege honen VIII. tituluan eratua) parte har dezaten baldintza onenak sortzea sustatuko dute euskal administrazioek.

3.- Así mismo, las asociaciones agrarias tendrán la consideración de interlocutores representativos en el diseño de las políticas agrarias y alimentarias de la Comunidad Autónoma del País Vasco, y para ello las administraciones vascas promoverán las condiciones para que las asociaciones que en cada caso mejor puedan representar los intereses de los distintos subsectores agrarios y alimentarios participen en el Consejo Agrario y Alimentario de Euskadi que se crea en el título VIII de esta ley.

4.- Edonola ere, legearen hurrengo artikuluan jasota datorren erroldan izena emanda dauden elkarteekin baino ezingo dira jardun nekazari­tza- eta elikagaigintza-arloko euskal administrazioak; bai elkarrizketarako, bai ekintzak garatzeko, bai zerbitzuak emateko.

4.- En cualquier caso, las administraciones vascas en el ámbito agrario y alimentario sólo establecerán relaciones de interlocución, de desarrollo de actuaciones o de prestación de servicios, con las asociaciones inscritas en el censo contemplado en el artículo siguiente de esta ley.

86. artikulua.- Nekazaritzako eta elikagaigintzako elkarte adierazgarrien errolda.

Artículo 86.- Censo de asociaciones agrarias o alimentarias representativas.

1.- Nekazaritzako eta Elikagaigintzako Elkarteen Errolda sortu da, halakotzat jo diren erakundeak bertan inskribatuta gera daitezen, ofizioz. Titulu honetako II. kapituluan zerrendatutako erakundeen tipologiak zenbat, hainbeste atal izango ditu erroldak, arauari dagokion garapenaren arabera.

1.- Se crea el Censo de Asociaciones Agrarias y Alimentarias para la inscripción, de oficio, de las entidades que hayan sido reconocidas como tales. El citado censo contendrá tantas secciones como tipologías de entidades contempladas en el capítulo II de este título, de acuerdo con el correspondiente desarrollo reglamentario.

2.- Erroldan inskribatu ahal izateko, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek nekazaritza- edo elikagaigintza-arloko elkarte-izendapena aitortu behar diete elkarteei aurrez, eta izendapen hori emango da, soil-soilik, elkartea bere estatutuetan adierazitako jardun-eremuan adierazgarri bada. Arauz zehaztuko dira eskabidea egiteko zein aitorpena emateko prozedurak, titulu honetako II. kapituluan jasotako erakunde bakoitzaren kasurako.

2.- El reconocimiento por las administraciones vascas de una asociación agraria o alimentaria como tal, a efectos de su inscripción en el censo, sólo puede otorgarse si la agrupación solicitante es representativa en al ámbito de actuación recogido en sus estatutos. Reglamentariamente se establecerá el procedimiento de solicitud y reconocimiento para cada entidad contemplada en el capítulo II de este título.

3.- Arau bidez ezarriko da nekazaritza- edo elikagaigintza-arloko elkarte bat bere jardun eremuan aitortua izateko prozedura, bai eta bere adierazgarritasuna finkatzekoa ere, irizpide objektiboei jarraiki, hurrengo kapituluan adierazten diren jarraibideez gain.

3.- El reconocimiento y la representatividad de una asociación agraria o alimentaria en su ámbito de actuación, se establecerá en base a una norma que fijará con criterios objetivos la determinación de la representatividad de la misma, sin perjuicio de las pautas que se establecen en el siguiente capítulo.

II. KAPITULUA

CAPÍTULO II

NEKAZARITZAKO ETA ELIKAGAIGINTZAKO ELKARTEAK

ASOCIACIONISMO AGRARIO Y ALIMENTARIO

87. artikulua.- Nekazarien elkarte profesionalak.

Artículo 87.- Organizaciones profesionales agrarias.

Nekazarien elkarte profesionalak dira, hain justu ere, beren estatutuan nekazarien interes sozioekonomikoen ordezkari eta defentsari izateko eginkizun orokorra jasota daukaten elkarteak eta, gutxienez ere, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten dutenak. Horrez gain, honako baldintzak ere bete beharko dituzte:

Se entiende por organización profesional agraria aquella asociación agraria en cuyos estatutos se le atribuya, con carácter general, la función de representar y defender los intereses socioeconómicos de los agricultores, y con implantación en, al menos, la Comunidad Autónoma del País Vasco. Deberá cumplir, además, los siguientes requisitos:

a) Nekazaritzako azpisektore batean edo batzuetan benetan ezarrita egotea.

a) Tener implantación efectiva en uno o en varios subsectores agrarios.

b) Euskal Autonomia Erkidegoan jardutea gaur egun, eta gutxienez, aitortza eskatu aurreko bi urteetatik hona, etengabe.

b) Tener una implantación en la Comunidad Autónoma de Euskadi, actual y continuada durante, al menos, los últimos dos años anteriores al momento de solicitar el reconocimiento.

c) Bulego irekiak eta giza baliabide nahikoa edukitzea, nekazariei behar bezalako laguntza emateko moduan, edo, kasuan kasu, erakunde kidetuei laguntza emateko moduan.

c) Disponer de oficinas abiertas y recursos humanos suficientes para posibilitar una adecuada asistencia a los agricultores o, en su caso, a las entidades asociadas.

d) Irabazi-asmorik ez izatea.

d) No tener ánimo de lucro.

88. artikulua.- Nekazarien elkarte profesional adierazgarrienak.

Artículo 88.- Organizaciones profesionales agrarias más representativas.

1.- «Nekazarien Elkarte Profesional adierazgarrienen artekoa» izendapena lortzeko -Euskadiko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Kontseiluan parte hartzeko behintzat-, gutxienez ere 200 bazkide badirela egiaztatu beharko du nekazarien elkarte profesional horrek. Bazkideok Gizarte Segurantzan alta eman da egon beharko dute, egiten duten jarduenaren araberako erregimenean.

1.- La condición de organización profesional agraria más representativa, a los efectos de su participación en el Consejo Agrario y Alimentario de Euskadi, requerirá acreditar por la organización profesional agraria que lo solicite un mínimo de doscientos asociados de la Comunidad Autónoma del País Vasco, dados de alta en el régimen de la Seguridad Social que le corresponda en función de su actividad.

2.- Elkarte bakoitzak Euskadiko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Kontseiluan zenbat ordezkari izango dituen, elkarte bakoitzak Euskal Autonomia Erkidegoan dituen bazkide-kopuruaren araberakoa izango da: kide bat berrehun bazkideko, eta gehienez bost kide. Bazkideek aurreko paragrafoan aipatutako baldintzak bete behar dituzte.

2.- El número de representantes en el Consejo Agrario y Alimentario de Euskadi se obtendrá en función del número de asociados de la Comunidad Autónoma del País Vasco de cada organización, con los requisitos exigidos en el párrafo anterior, en la proporción de un vocal por cada doscientos asociados, hasta un máximo de cinco por organización.

3.- Baldin eta «nekazarien elkarte profesional adierazgarri» batek Euskal Autonomia Erkidegoan mila bazkide egiaztatu baino gehiago baditu, elkarte bakoitzak Kontseiluan izango dituen kideen kopurua proportzionalki zehaztuko da: hau da, elkarte bakoitzak zenbat bazkide egiaztatu dituen, elkarte guztiek batera dituzten bazkideen aldean. Gutxienez, ordezkari bat izango du elkarte bakoitzak, edonola ere. Lortutako gainerako kideen kopurua haztatu egin beharko da gero, aurreko paragrafoko prozedurak zehaztu bezala, esandako proportzio horren arabera.

3.- En el caso de que hubiere alguna organización profesional agraria más representativa con un número de asociados de la Comunidad Autónoma del País Vasco acreditados superior al millar, el número de vocales en el consejo correspondiente a cada organización se determinará de forma proporcional al número de asociados acreditados que aporte cada una de ellas respecto al número total aportado por todas, respetando un mínimo de un vocal por cada organización y ponderando el número de vocales restantes obtenidos según el procedimiento del párrafo anterior en función de la proporción antedicha.

89. artikulua.- Euskadiko ekoizleen elkarteak.

Artículo 89.- Asociaciones de productores de Euskadi.

1.- Euskadiko ekoizleen elkarteak dira, hain justu ere, lurralde historiko bakarra baino jardun-eremu zabalagoa hartzen duen sektore bateko ekoizleek eratutako nekazaritza-elkarteak; alabaina, lurralde historiko bakarrean gauzatzen diren laborantza- edo abeltzaintza-ekoizpeneta­ko elkarteak ere izan daitezke elkarte nazionalak. Elkarte hauek soilik produktuen ekoizpenarekin eta komertzializazioarekin lotutako gaietan eman diezaiekete laguntza eta aholkua beren kideei.

1.- Se entiende por asociaciones de productores de Euskadi aquellas asociaciones agrarias formadas por productores de un determinado sector cuyo ámbito territorial de actuación sea superior a un territorio histórico, excepto cuando se trate de producciones agrícolas o ganaderas que sólo se produzcan en un único territorio. El marco de actuación de estas asociaciones en las labores de apoyo y asesoramiento a sus asociados estará restringido al ámbito productivo y de comercialización de sus productos.

2.- Orokorrean, Euskadiko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Kontseiluan parte hartzeari begira, ordezkari bat izendatuko da Euskadiko ekoizleen elkarte bati edo batzuei lotutako ekoizpen-azpisektore bakoitzeko. Gutxienez, honako azpisektore hauek egon behar dute ordezkatuta: ekoizpen ekologikoa, esnetarako behiak, haragitarako behiak, ardiak, baratzezaintza, labore-sail estentsiboak eta ardotarako mahastiak.

2.- Con carácter general, y a los efectos de su participación en el Consejo Agrario y Alimentario de Euskadi, se designará un representante por cada subsector productivo ligado a una o varias asociaciones de productores de Euskadi, debiendo estar representados al menos los siguientes subsectores: producción ecológica, vacuno de leche, vacuno de carne, ovino, horticultura, cultivos extensivos y vitivinícola.

90. artikulua.- Euskadiko nekazaritza- eta elikagaigintza-industrien elkarteak.

Artículo 90.- Asociaciones de industrias agrarias y alimentarias de Euskadi.

Euskadiko nekazaritza- eta elikagaigintza-industrien elkarte nazionalak dira, hain justu ere, lurralde historiko bakarra baino jardun-eremu zabalagoa hartzen duen sektore bateko nekazaritza- edo elikagaigintza-industriek eratutako elkarteak; alabaina, lurralde historiko bakarrean gauzatzen diren nekazari­tza- edo abeltzaintza-jardueretako elkarteak ere izan daitezke elkarte nazionalak.

Se entiende por asociaciones de industrias agrarias y alimentarias de Euskadi aquellas asociaciones formadas por industrias agrarias y alimentarias de un determinado sector cuyo ámbito territorial de actuación sea superior a un territorio histórico, excepto cuando se trate de actividades que sólo se realicen en un único territorio.

III. KAPITULUA

CAPÍTULO III

NEKAZARITZA USTIATEGIEI AHOLKU EMATEKO ERAKUNDEAK

ENTIDADES PARA EL ASESORAMIENTO A LAS EXPLOTACIONES AGRARIAS

91. artikulua.- Kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak.

Artículo 91.- Servicios de gestión, sustitución y asesoramiento.

1.- Nekazaritza-arloko euskal administrazioek laguntza eta bultzada emango diete, lege honetako helburuak lortzen laguntzeko asmoz, nekazaritza-ustiategiei kudeaketa tekniko eta ekonomi­koko zerbitzuak, titularren ordezte-zerbitzuak edota aholkularitza integrala ematen dizkieten erakundeei, irabazi asmorik gabeko erakundeak eta nekazaritza-kooperatibak lehenetsita.

1.- Las administraciones agrarias vascas fomentarán y apoyarán a las entidades que presten servicios de gestión técnica y económica, sustitución de titulares o asesoramiento integral a las explotaciones agrarias, orientados a la consecución de los objetivos de la presente ley, priorizando a las entidades sin ánimo de lucro y cooperativas agrarias.

2.- Arauz sortu eta erregulatuko da erakunde horien errolda, bai eta erakunde horiek halakotzat aitortzeko prozedura ere.

2.- Reglamentariamente se creará y regulará el censo de estas entidades y el procedimiento de reconocimiento de las mismas.

VIII. TITULUA

TÍTULO VIII

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO NEKAZARITZA ADMINISTRAZIOAREN ANTOLAMENDUA

DE LA ORGANIZACIÓN ADMINISTRATIVA AGRARIA DE LA COMUNIDAD AUTÓNOMA DEL PAÍS VASCO

I. KAPITULUA

CAPÍTULO I

KIDE ANITZEKO ORGANOAK

ÓRGANOS COLEGIADOS

92. artikulua.- Euskadiko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Kontseilua.

Artículo 92.- Consejo Agrario y Alimentario de Euskadi.

1.- Euskadiko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Kontseilua eratu da, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritzako eta elikagaigintzako gaietan eskumena daukan sailari atxikia. Koordinatzeko, kontsultatzeko eta aholkularitza teknikoa emateko helburua izango du, euskal nekazaritza-administrazioen eta sektoreko eragile adierazgarrienen artean, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-politikak diseinatzeko nahiz dagozkion beste gaiak lantzeko helburuz.

1.- Se crea el Consejo Agrario y Alimentario de Euskadi, adscrito al departamento de la Administración General de la Comunidad Autónoma competente en materia agraria y alimentaria, cuyo objeto es la audiencia, coordinación, consulta y asesoramiento técnico de las administraciones agrarias vascas con los agentes sectoriales más representativos para el diseño de la políticas agrarias y alimentarias de la Comunidad Autónoma del País Vasco, y para el debate de cuantos asuntos de interés sean tratados en el mismo.

2.- Kontseilua honako kideek osatuko dute:

2.- El consejo estará compuesto por los siguientes miembros:

a) Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritzako eta elikagaigintzako gaietan eskumena daukan titularrak. Lehendakari-lanetan arituko da, eta Kontseilurako dei egiteaz eta landu beharreko gaiak zehazteaz arduratuko da.

a) La persona titular del departamento de la Administración General de la Comunidad Autónoma competente en materia agraria y alimentaria, que ejercerá las funciones de presidencia y será responsable de convocar y establecer los asuntos a tratar en el consejo.

b) Sail horretako sailburuaren kabineteko zuzendaritzaren titularrak, lehendakariorde-lanetan.

b) La persona titular de la Dirección del Gabinete del Consejero del mismo departamento, que ejercerá las funciones de vicepresidencia.

c) Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritzako eta elikagaigintzako gaietan eskumena daukan saileko bi ordezkarik; gutxienez, zuzendari-kargua dutenak.

c) Dos representantes del departamento de la Administración General de la Comunidad Autónoma competente en materia agraria y alimentaria, con rango mínimo de director o directora.

d) Arabako Foru Aldundiko ordezkari batek; gutxienez, zuzendari-kargua duenak.

d) Un representante de la Diputación Foral de Álava, con rango mínimo de director o directora.

e) Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari batek; gutxienez, zuzendari-kargua duenak.

e) Un representante de la Diputación Foral de Bizkaia, con rango mínimo de director o directora.

f) Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkari batek; gutxienez, zuzendari-kargua duenak.

f) Un representante de la Diputación Foral de Gipuzkoa, con rango mínimo de director o directora

g) Euskadiko Udalen Elkarteko (EUDEL) ordezkari bat.

g) Un representante de la Asociación de Municipios Vascos-Eudel.

h) Nekazarien elkarte profesional adierazgarrienen arteko bakoitzak 88. artikuluan ezarritako eran lortutako ordezkariak; gehienez 5, elkarte bakoitzeko.

h) Los representantes obtenidos por cada organización profesional agraria más representativa conforme al procedimiento establecido por el artículo 88, hasta un máximo de cinco por organización.

i) Euskadiko ekoizleen elkarteetako ordezkariak, lege honen 89.2 artikuluan xeda­tzen denaren arabera.

i) Los representantes de las asociaciones de productores de Euskadi, conforme a lo dispuesto en el artículo 89.2 de esta ley.

j) Euskadiko nekazaritza- eta elikagaigin­tza-industrien elkarteetako hiru ordezkari, elkarteek adostasunez izendatutakoak. Txandaka daitezke.

j) Tres representantes de las asociaciones de industrias agrarias y alimentarias de Euskadi, designados de común acuerdo por éstas, que podrán actuar de forma rotatoria.

k) Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederakundeko ordezkari bat.

k) Un representante de la Confederación de Forestalistas de la Comunidad Autónoma.

l) Euskadiko Nekazaritza Kooperatiben Federazioko ordezkari bat.

l) Un representante de la Federación de Cooperativas Agrarias de Euskadi.

m) Nekazaritza-ustiategien aholkulari gisa aitortuta dauden erakundeen ordezkari bat, erakundeok adostasunez izendatutakoak. Txandaka daitezke.

m) Un representante de las entidades reconocidas para el asesoramiento a las explotaciones agrarias, designado de común acuerdo por éstas, que podrá actuar de forma rotatoria.

3.- Lehendakariak izendatuko ditu Kontseiluko kideak, ordezkatuta dauden erakundeen proposamenak kontuan hartuta.

3.- Los vocales del consejo serán nombrados por la persona que ejerza la presidencia a propuesta de los correspondientes organismos que representen.

4.- Gaiaren berezitasuna dela-eta Kontseilu honetatik kanpoko bestelako erakundeetako edo esparruetako ordezkarien parte-hartzea beharrezkoa bada, lehendakariak bileratara etor daitezen dei egingo die, Kontseiluak eskatzen badio, aurrez kide gehienek hala adostu dutelako. Kanpoko ordezkariok kideen eskubide eta betebehar berberak izango dituzte, baina gai jakin horretan besterik ez.

4.- En aquellos asuntos cuya especificidad requiera la concurrencia de representantes de otras organizaciones o ámbitos que no formen parte del consejo, podrán ser convocados por el presidente o presidenta, a instancias del consejo previo acuerdo mayoritario del mismo, a efectos exclusivamente del tratamiento de dicha problemática, con los mismos derechos y obligaciones que los vocales.

93. artikulua.- Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordea.

Artículo 93.- Comisión de Política Agraria y Alimentaria.

1.- Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordea eratu da. Honako kideak izango ditu: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan nekazaritza- eta elikagaigintza-gaietan eskumena daukan saileko titularra, lehendakari-lanetan; sail bereko bi ordezkari, zuzendari-kargua daukatenak, gutxienez, eta foru-aldundi bakoitzeko ordezkari bana, diputatu kargua daukana gutxienez. Batzorde horrek Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-politikak diseinatuko ditu, nekazaritza eta elikagaigintzako ekintza-plan eta -programak proposatuko ditu eta intereseko gaiak ere eztabaidatuko ditu.

1.- Se crea la Comisión de Política Agraria y Alimentaria, que estará formada por la persona titular del departamento de la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi competente en materia agraria y alimentaria, que ejercerá las funciones de presidencia, por dos representantes del mismo departamento, con rango mínimo de director o directora, y por un representante de cada una de las diputaciones forales, con rango mínimo de diputado o diputada. En la citada comisión se diseñarán las políticas agrarias y alimentarias de la Comunidad Autónoma del País Vasco, se propondrán los planes y programas de actuación en materia agraria y alimentaria, y se debatirán cuantos asuntos de interés sean considerados.

2.- Batzordeko edozein kidek eskatuz gero, behar adina lagun joan daitezke bileretara, batzordean eztabaidatzekoak diren gai jakin batzuetan daukaten ezagutza espezifikoa eta eskumena kontuan hartuta.

2.- A propuesta de cualquiera de los miembros de la comisión, podrán asistir cuantas personas se consideren necesarias en atención a sus conocimientos específicos y competencias sobre determinadas materias que se vayan a debatir en la comisión.

94. artikulua.- Zereginak eta barne-araubidea.

Artículo 94.- Funciones y régimen interno.

Arauz zehaztuko dira Euskadiko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Kontseiluaren eta Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordearen zereginak eta barne-araubidea.

Reglamentariamente se determinarán las funciones y el régimen de funcionamiento interno del Consejo Agrario y Alimentario de Euskadi y de la Comisión de Política Agraria y Alimentaria.

IX. TITULUA

TÍTULO IX

ADMINISTRAZIOAREN ESKU HARTZEA NEKAZARITZA ETA ELIKAGAIGINTZA SEKTOREAN

DE LA INTERVENCIÓN ADMINISTRATIVA EN EL SECTOR AGRARIO Y ALIMENTARIO

I. KAPITULUA

CAPÍTULO I

PRINTZIPIO GIDARIAK

PRINCIPIOS RECTORES

95. artikulua.- Administrazioaren esku-hartzearen printzipioak.

Artículo 95.- Principios de la intervención de la Administración.

Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administra­zioen jarduna, lege honen xede eta helburuak betetzera bideratuta dagoenez, honako printzipio berezien men egongo da:

La actuación de las administraciones públicas vascas, en aras del cumplimiento de los fines y objetivos de esta ley, estará sometida a los siguientes principios específicos:

a) Lehiakortasun-printzipioa nekazaritza- eta elikagaigintza-sektorean, hori izango baita sektorea modernizatzeko gakoa.

a) Principio de competitividad del sector agrario y alimentario como clave para la mejora y modernización del mismo.

b) Iraunkortasun-printzipioa, garapen ekonomikoa erdiesteko, baina baliabideak ahitu gabe.

b) Principio de sostenibilidad para lograr un desarrollo económico sin merma de los recursos existentes.

c) Kudeaketa malguaren printzipioa, sektorearen eta merkatuaren baldintza aldakorretara egoki­tzeko.

c) Principio de flexibilidad en la gestión y la adaptación a las condiciones cambiantes del sector y del mercado.

d) Nekazaritza- eta elikagaigintza-sektoreko enplegua babesteko printzipioa.

d) Principio de salvaguarda del empleo en el sector agrario y alimentario.

e) Subsidiariotasunaren printzipioa Europako nekazaritza-politika bateratuak araututako neurriak kudeatu eta aplikatzerakoan.

e) Principio de subsidiariedad en la gestión y aplicación de las medidas reguladas por la política agraria común europea.

f) Ekintza positiboaren printzipioa, sektoreko eragileek garatu eta euskal herri-administrazioek bultzatutako politiken alde.

f) Principio de acción positiva hacia las políticas activas desarrolladas por los agentes sectoriales e impulsadas por las administraciones públicas vascas.

II. KAPITULUA

CAPÍTULO II

SUSTAPEN NEURRIAK

MEDIDAS DE FOMENTO

96. artikulua.- Sustapen-neurriak.

Artículo 96.- Medidas de fomento.

Nekazaritza- eta elikagaigintza-politikei dagokienez, Euskadiko herri-administrazioek finkatuko dute zer sustapen-neurri, neurri fiskalak barne, izango diren beharrezko lege honen xede eta helburuak gauzatzeko; betiere, Europar Batasuneko araudian finkatutako xedapenen arabera. Finantza-marko berezko eta berezia eratuko da horretarako.

Las administraciones públicas vascas, en el marco de la política agraria y alimentaria, establecerán, de conformidad con las prescripciones fijadas en la normativa comunitaria, las medidas de fomento, incluidas las de tipo fiscal, que sean necesarias para el cumplimiento de los fines y objetivos establecidos en la presente ley, dotándose, a tal fin, de un marco financiero propio y específico.

97. artikulua.- Laguntza-politikak.

Artículo 97.- Políticas de apoyo.

1.- Nekazaritza- eta elikagaigintza-politiken arloan euskal herri-administrazioek ezarriko dituzten sustapen-neurriek lehentasunezko helburu jakin bat izango dute, hain justu, lege honetan zehaztutako helburu orokorrekin edo programa azpisektorial bateko helburuekin bat datozen politika aktiboak garatzen laguntzea. Honako politika aktibo hauek bultzako dituzte nagusiki:

1.- Las medidas de fomento que establezcan las administraciones públicas vascas en el marco de la política agraria y alimentaria impulsarán, como objetivo prioritario, el desarrollo de políticas activas acordes con los objetivos generales definidos en esta ley o aquellos que se enmarquen dentro de un programa subsectorial. Las principales políticas activas a impulsar son las siguientes:

a) Ekoizpen-, eraldatze- eta merkaturatze-egiturak egokitzea, baina iraunkor izateko moduan, merkatuaren eskariari eran­tzuteko.

a) La adecuación, de manera sostenible, de las estructuras productivas, de transformación y comercialización a las demandas del mercado.

b) Nekazaritza-lana profesionalizatzea.

b) La profesionalización de la actividad agraria.

c) Azpisektoreak egituratzea, balio-kateko gainerako eragileekin negoziatzeko ahalmena handitzeko.

c) La vertebración subsectorial de cara a incrementar la capacidad de negociación con el resto de agentes de la cadena de valor.

d) Jatorri- edo kalitate-ikurra daukaten gaien, produkzio integratuko gaien edota basogintzako ekoizpen-ziurtagiria daukaten gaien ekoizpena handitzea.

d) El incremento de las producciones amparadas por distintivos de calidad u origen, producción integrada, producción forestal certificada.

e) Produkzio berriak edo balio erantsi handiko produktuak garatzea.

e) El desarrollo de nuevas producciones o productos de alto valor añadido.

f) Nekazari gazteek eta emakume nekazariek ustiategien titulartasuna eskuratzea.

f) El acceso a la titularidad de las explotaciones de personas jóvenes y mujeres.

g) Lanpostuak sortzea, baldintza soziolaboral duinetan.

g) La generación de empleo con condiciones sociolaborales dignas.

h) Ekoizpen-sektoreak nekazaritzako eta elikagaigintzako eraldatze- eta merkaturatze-prozesuan parte hartzea, batez ere ekoizleen kooperatibak eratuta, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoan ekoitzitako nekazaritza-produktuen eraldaketan ere.

h) La participación del sector productor en los procesos de transformación y comercialización agraria y alimentaria, principalmente mediante la formación de cooperativas de productores, así como la transformación de productos agrarios producidos en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

i) Sektoreetako eragileentzat etengabeko birziklatzea eta prestakuntza ematea.

i) El reciclaje y formación continua de los agentes sectoriales.

j) Lege honetako VII. tituluko III. kapituluan araututako erakundeek ematen dituzten kudeaketa-, ordezkatze- eta aholkulari­tza-zerbitzuak erabiltzea ustiategietan.

j) La utilización por parte de las explotaciones de los servicios de gestión, sustitución y asesoramiento prestados por las entidades reguladas en el capítulo III del título VII de la presente ley.

k) Ingurumenari ahalik eta kalte gutxien eragiten dioten ekoizpen- eta kudeaketa-metodoak garatzea.

k) El desarrollo de métodos de producción y gestión que reduzcan el impacto ambiental.

l) Hobekuntza genetikoko programak edota ekoizpen estentsiboko sistemak ezar­tzea abeltzaintza-ustiategietan.

l) La introducción de programas de mejora genética o sistemas de producción extensiva en las explotaciones ganaderas.

m) Ofizialki kontrolatutako eta ziurtatutako ugalketa-material begetalen nahiz hazi eta baso-landareen erabilera bultzatzea.

m) El fomento del uso de materiales vegetales de multiplicación y de semillas y plantas forestales con calidad oficialmente controlada y certificada.

n) Bertako espezie eta arrazei eustea.

n) El mantenimiento de especies y razas autóctonas.

ñ) Ustiategiko titularrek kontratu-dokumen­tuak sinatzea nekazaritza-arloko euskal administrazioekin.

ñ) La suscripción por los titulares de explotaciones de documentos contractuales con las administraciones agrarias vascas.

o) Ustiategietako titularrek nekazaritzako aseguruak eta berme-funtsak sinatzea.

o) La suscripción por los titulares de explotaciones de seguros agrarios y fondos de garantía.

p) Nekazaritza-lurrak erabil daitezen susta­tzea, 12. artikuluan jasotako xedapen orokorretik eratortzen diren aginduekin bat etorriz.

p) El fomento del uso del suelo agrario, conforme a los preceptos emanados de la disposición general descrita en el artículo 12.

2.- Nekazaritza- eta elikagaigintza-politiken arloan euskal herri-administrazioek ezarriko dituzten sustapen-neurriek bestelako helburu bat ere izan dezakete; hain justu, beren berezitasunak eta betetzen duten zeregin multifuntzionala direla-eta nabarmenak izanagatik ere merkatuan sostengurik ez duten nekazaritza-ustiategiei babesa eta laguntza ematea.

2.- Así mismo, las medidas de fomento que establezcan las administraciones públicas vascas en el marco de la política agraria y alimentaria podrán atender al sostenimiento de explotaciones agrarias cuyas externalidades y papel multifuncional se consideren relevantes y no sean recompensadas por el mercado.

3.- Sustapen-neurriak, bestalde, ekoizpen-azpisek­tore jakin batean merkatu-egoera dela-eta gertatutako krisiei aurre egiteko ere erabil daitezke, adibidez, aparteko faktore meteorologikoek, osasun-arazoek edo bestelako aparteko faktoreek eragindako krisiei aurre egiteko.

3.- Las medidas de fomento también podrán atender al restablecimiento de crisis coyunturales de mercado en un determinado subsector productivo, ocasionadas por factores meteorológicos, sanitarios u otros excepcionales.

98. artikulua.- Laguntzen kudeaketa.

Artículo 98.- Gestión de las ayudas.

1.- Nekazaritzarako eta elikagaigintzarako zenbait laguntza Euskal Autonomia Erkidegoaz gaindiko esparruetatik datoz. Laguntza horien arauak garatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritzan eta elikagaigintzan eskumena daukan sailari dagokio, finantza-esparru propioetatik kanpo finantzatzen diren laguntzen koordinazio-lana sail horrek berak egiten baitu.

1.- El desarrollo normativo subvencional de las ayudas en materia agraria y alimentaria que provengan de un ámbito superior al de la Comunidad Autónoma del País Vasco corresponderá al departamento de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco competente en materia agraria y alimentaria, que es el encargado de coordinar la gestión de las ayudas financiadas desde fuera de los marcos financieros propios.

2.- Nekazaritza- eta elikagaigintza-politiken arloan Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administra­zioek ematen dituzten sustapen-laguntza eta -neurrien araudia prestatzea eta laguntzok kudeatzea, hain justu, Autonomia Estatutuan, Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta Lurralde Historikoetako Foruzko Jardute Erakundeen arteko Harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legean eta ekainaren 30eko 13/1994 Legeak arautzen duen Arbitraje Ba­tzordeak emandako ebazpenen arabera.

2.- El desarrollo normativo y la gestión de las ayudas y medidas de fomento que se establezcan en el marco de la política agraria y alimentaria por parte de las administraciones vascas se realizará conforme al reparto competencial que se establece en el Estatuto de Autonomía y la Ley 27/1983, de 25 de noviembre, de Relaciones entre las Instituciones Comunes de la Comunidad Autónoma y los Órganos Forales de sus Territorios Históricos, así como a las resoluciones emitidas por la Comisión Arbitral regulada conforme a la Ley 13/1994, de 30 de junio.

III. KAPITULUA

CAPÍTULO III

LIZENTZIAK, BAIMENAK ETA BESTELAKO ADMINISTRAZIO EGINTZAK

LICENCIAS, AUTORIZACIONES Y OTRAS ACTUACIONES ADMINISTRATIVAS

99. artikulua.- Lizentzien eta baimenen araubidea.

Artículo 99.- Régimen de autorizaciones y licencias.

Bakoitzari dagokion araudi espezifikoaren arabera, lizentzia edo baimenen araubidearen men egongo dira honako jarduera hauek:

Estarán sometidas a régimen de autorizaciones o licencias, con arreglo a su normativa específica, las siguientes actividades:

a) Nekazaritza-politika bateratuaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoak jasotakoetatik nekazaritza-ustiategiei ekoizpen-eskubideak edo ordainketa-eskubideak esleitzea, eta eskubide horiek ustiategien artean transmititzea.

a) La adjudicación a una explotación agraria de derechos productivos o de pago que sean asignados, en función de la Política Agrícola Común, a la Comunidad Autónoma del País Vasco, así como la transmisión de esos derechos entre explotaciones.

b) Basoak berritzea, zuhaitzak botatzea, baso-pistak egitea, eta antzekoak.

b) Repoblaciones forestales, talas, construcciones de pistas forestales y similares.

100. artikulua.- Administrazio-prozedura.

Artículo 100.- Procedimiento administrativo.

Lege honetan jaso ez diren lizentziei, baimenei eta bestelako administrazio-egintzei dagokienez, araubide juridikoa indarrean dagoen legedian aurreikusitakoa da, eta, hala dagokionean, administrazio-proze­dura erkidean aurreikusitakoa.

El régimen jurídico de otorgamiento de licencias o autorizaciones, o de otro tipo de intervenciones administrativas no contempladas en esta ley, es el previsto en la legislación vigente y en su caso por el procedimiento administrativo común.

IV. KAPITULUA

CAPÍTULO IV

IKUSKAPENA ETA ZEHAPENA

INSPECCIÓN Y SANCIÓN

101. artikulua.- Kontrola eta egiaztatzea.

Artículo 101.- Control y verificación.

1.- Ikuskapenak nahiz egiaztapenak -administrazio-egintza ez badira-, pertsona edo erakunde juridiko pribatuek egingo dituzte, eskumena duen administrazioaren baimena jaso ondoren eta administrazio horren gidaritzapean, betiere. Ikuskapen-lan horiek egingo dituztenen helburu, araubide eta gaitasunak, lanok egiteko modua eta baimenak lortzeko prozedura, guztiak ere, arau bidez zehaztuko dira.

1.- Las acciones de control y verificación, en tanto no supongan actos administrativos, podrán ser llevadas a cabo por personas o entidades jurídicas privadas, previamente autorizadas por la administración competente y bajo la tutela de ésta. El objeto, el régimen, las facultades de quienes lleven a cabo tales tareas, la manera de ejecutarlas y el procedimiento de autorización se establecerán reglamentariamente.

2.- Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administra­zioek bertan ekoitzi edo merkaturatutako nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuetarako kontrol-planak ezarriko dituzte, arriskuei aurre egiteko eta ekintzen koordinazio-printzipioak bete­tzeko.

2.- Las administraciones públicas vascas establecerán planes de control de los productos agrarios y alimentarios producidos o comercializados en la Comunidad Autónoma del País Vasco, que respondan a los principios de coordinación de actuación y respuesta a los riesgos.

102. artikulua.- Ikuskaritza.

Artículo 102.- Inspección.

1.- Lege honetan ezarritakoa betetzeko beharrezko ikuskapen guztiak egin beharko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioek, eta ezarritakoa betetzen ez bada, erantzukizunak eskatu.

1.- Las administraciones públicas vascas llevarán a cabo las acciones de inspección necesarias para el cumplimiento de lo dispuesto en la presente ley y para exigir responsabilidades derivadas de su infracción.

2.- Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administra­zioen esanetara dauden funtzionarioek izango dute ahalmena ikuskapen-lana egiteko; eta, lan hori egiten dutenean, agintaritzaren agente izango dira. Eskumena duen administrazioak beharrezko identifikazio-baliabideak emango dizkie funtzionarioei, ikuskapen-lanean ari direla behar bezala akreditatuta egon daitezen.

2.- El personal facultado para llevar a cabo las actividades de inspección será el personal funcionario al servicio de las administraciones públicas vascas, que en el ejercicio de dichas funciones tiene la consideración de agentes de la autoridad. La administración competente facilitará al personal inspector aquellos medios de identificación que le acrediten debidamente para el desempeño de sus funciones.

3.- Ikuskapenaz arduratuko diren langile funtzionarioek ahalmena izan behar dute, besteak beste, honetarako:

3.- El personal funcionario que desarrolle las actividades de inspección estará facultado, entre otras, para lo siguiente:

a) Bera bakarrik edo interesaturen batek lagunduta, eta aurreko abisurik gabe, jarduerari lotutako edozein establezimendu, ibilgailu, industria edo bestelako edozein lekutara sartzeko, legeak xedatutakoa zenbateraino betetzen den ikustera.

a) Acceder libremente, en presencia o no de algún interesado, sin previo aviso, a todo establecimiento, vehículo, industria o cualquier otro lugar ligado a la actividad, con la finalidad de comprobar el nivel de cumplimiento de lo dispuesto en la ley.

b) Nekazaritza- eta elikagaigintza-enpresen eta beren ekoizpenen baldintza teknikoak eta osasun-baldintzak ikertu eta aztertzeko.

b) Indagar y examinar las condiciones técnicas o sanitarias de las empresas agrarias y alimentarias y sus producciones.

c) Informazioa eskatzeko.

c) Solicitar información.

d) Laginak hartzeko.

d) Tomar muestras.

e) Dokumentazioa aztertzeko.

e) Examinar documentación.

4.- Ikuskapena egiten ari direla, orduantxe bertan kautela- edo prebentzio-neurriak nahiz behin betiko neurriak jartzeko aukera izango dute ikuskatzaileek, gertakaria ez luzatzeko edo ez errepikatzeko eta, inongo kalterik balego, kaltea bere horretan mantendu edo murrizten hasi ahal izateko.

4.- El personal inspector podrá adoptar, en el mismo momento de la realización de su labor de inspección, las medidas cautelares, preventivas o provisionales necesarias para evitar la continuidad o repetición de los hechos o el mantenimiento de los daños que, en su caso, se hubiese ocasionado para mitigarlos.

5.- Ikuskatzaileek hartutako kautela-neurriak dagokion organo eskudunak aztertuko ditu gero, lau egunen barruan; berretsi, aldatu edo kendu behar diren erabakitzeko eta, hala badagokio, zehapen-espedientea abiarazteko. Nolanahi, neurriak inongo eraginik gabe geratuko dira, baldin eta espedientea abiarazteko erabakian ez bada neurrioi buruz ageriko ezer adierazten.

5.- Las medidas cautelares adoptadas por los inspectores deberán ser confirmadas, modificadas o levantadas en un plazo no superior a cuatro días por el órgano competente para incoar el correspondiente expediente sancionador. Las medidas quedarán sin efecto cuando en el acuerdo de incoación no se contenga ningún pronunciamiento expreso acerca de éstas.

6.- Edozein kasutan ere, artikulu honetan xedatutakoaren arabera hartuko diren neurriak ofizioz kendu edo alda daitezke, baita alderen batek eskatuta ere, espedientearen instruktorearen probidentziaz, prozedura izapidetzen ari dela; eta prozedurari amaiera emango dion administrazio-ebazpenaren indarrez iraungiko dira.

6.- En todo caso, las medidas adoptadas según lo que se dispone en el presente artículo podrán ser alzadas o modificadas de oficio, o a instancia de parte, durante la tramitación del procedimiento por providencia del instructor del expediente, extinguiéndose con la eficacia de la resolución administrativa que ponga fin al procedimiento correspondiente.

7.- Zehapen-prozedura abiarazteko egintzan, neurriak bere horretan uzteko, kentzeko edo alda­tzeko arrazoiak zein izan diren zehaztu beharko du zehapen-ahalmena daukan organo titularrak. Halaber, lau eguneko epean dagokion espedientea ez bada oraindik abiarazi, iraungita geratuko dira neurriak.

7.- En el acto de incoación del procedimiento sancionador, el órgano titular de la potestad sancionadora deberá determinar motivadamente el mantenimiento, la revocación o la modificación de estas medidas, que quedarán extinguidas en el plazo de cuatro días desde la imposición de las mismas sin que se haya incoado el oportuno expediente.

103. artikulua.- Ikuskapen-akta.

Artículo 103.- Acta de inspección.

1.- Ikuskatzaileek egindako ikuskapenaren akta egin beharko dute. Gutxienez, honako informazioa adierazi beharko dute aktan:

1.- El personal inspector levantará acta de su inspección, en la que harán constar, como mínimo, la siguiente información:

a) Akta noiz egin den.

a) Fecha en la que se extiende el acta.

b) Nekazaritzako edo elikagaigintzako ustiategi edo industriari buruzko datuak.

b) Datos relativos a la explotación o industria agraria y alimentaria.

c) Noren aurrean egin den ikuskapena, inor egon bada.

c) Persona ante quien se realiza, en su caso, la inspección.

d) Akta egin aurretik egin diren ikerketak.

d) Actuaciones investigadoras realizadas con carácter previo a levantar el acta.

e) Ikuskapenarekin zerikusia daukan edozein gertakari, batez ere, aurrerago zehapen-espedientea abiarazi eta horretan eragina izan dezaketen gertakariak.

e) Todos los hechos relativos a la inspección, con especial incidencia en aquellos que puedan tener relevancia en un eventual procedimiento sancionador.

f) Neurririk hartu bada, zer neurri hartu diren, zergatik eta zer helburu zehatz duten.

f) En su caso, medidas adoptadas, causa y finalidad concreta de las mismas.

Akta egitean, ikuskatzaileak berak eta bertan egon denak, inor egon bada, sinatu beharko dute akta. Sinatzeari uko egingo balio, halaxe adierazi beharko da aktan bertan.

En el momento de su levantamiento, el acta deberá ser firmada por el personal inspector y por la persona, en su caso, en cuya presencia se realice. En el caso de negativa se hará constar esta circunstancia.

2.- Legeak eskatutakoaren arabera taxututako ikuskapen-aktak froga-balioa izango du, akta egitea eragin duten eta aktuarioak pertsonalki egiaztatu dituen egintzena, non eta ez den kontrakoa egiaztatzen. Akta eskumena daukan administrazioari helaraziko zaio gero, zehapen-prozedura abiarazteko edo kasuan kasu hartu beharreko neurriak hartzeko.

2.- El acta de inspección formalizada con arreglo a la ley hace prueba, salvo que se acredite lo contrario, de los hechos que motiven su formalización y resulten de su constancia personal para los actuarios. Este acta será remitida a la administración competente para el inicio del procedimiento sancionador o adopción de las medidas que correspondan.

3.- Ikuskapena egingo zaien pertsona fisiko nahiz juridikoak behartuta daude ikuskapena baimentzera eta horretan laguntzera, batez ere:

3.- Las personas físicas o jurídicas a las que se practique una inspección están obligadas a consentir y colaborar en la realización de la inspección, y en particular a lo siguiente:

a) Instalazioei, produktuei eta dokumentazioari buruzko informazioa eman beharko diote ikuskatzaileari, bai eta, oro har, ikuskatzaileek eskatzen dioten bestelako edozein datu ere.

a) Suministrar toda la información relativa a instalaciones, productos, documentación y en general cualquier dato solicitado por los inspectores.

b) Dokumentazioaren kopiak eman beharko dizkiote ikuskatzaileari.

b) Facilitar la obtención de copias de documentación.

c) Behar beste lagin hartzen uztea ikuska­tzaileari.

c) Permitir la toma de muestras en las cantidades que sean necesarias.

104. artikulua.- Nekazaritza-lurren inguruko arau-hausteak eta zehapenak.

Artículo 104.- Infracciones y sanciones en materia de suelo agrario.

1.- Nekazari-lurra gutxiegi erabiltzeak edo gaizki erabiltzeak eragindako arau-hausteak (lege honen 20.3 artikuluan zehaztutakoak) zehapena ekarriko dio nekazaritza-lur horiek biltzen dituen ustiategiaren titularrari. Zehapenaren zenbatekoa honela kalkulatuko da: hektarea bakoitzeko ordaindu beharrekoa bider gutxiegi erabilita edo gaizki erabilita deklaratu zaizkion hektarea guztiak.

1.- La infracción por infrautilización o por mal uso del suelo agrario, contemplada en el artículo 20.3 de esta ley, tendrá una sanción para el titular de la explotación donde se ubique el suelo agrario motivo de la infracción, que será el resultado del producto de un importe por hectárea por el número de hectáreas declaradas como tales.

2.- Hektarea bakoitzeko zehapenaren zenbatekoa izango da, oro har, nekazaritza-lurra den aldetik hektarea bakoitzak duen balioaren halako bi. Zehapena gutxienez 10.000 eurokoa eta gehienez 120.000 eurokoa izango da.

2.- El importe por hectárea que recoja la sanción será, con carácter general, el doble del valor de dicha hectárea como suelo agrario. Dicho importe no podrá ser inferior a 10.000 euros ni superior a 120.000 euros.

3.- Zehatzeko ahala daukan organo titularrak izango du ardura lurrak gutxiegi erabilitakotzat jotzeko, lege honen 20. artikuluan xedatutakoaren arabera.

3.- El órgano titular de la potestad sancionadora será el órgano responsable de la declaración de suelo agrario infrautilizado que se determine en el desarrollo reglamentario previsto en el artículo 20 de esta ley.

105. artikulua.- Nekazaritzako arau-hausteak eta zehapenak.

Artículo 105.- Infracciones y sanciones en materia agraria.

1.- Ustiategiaren titularrak bere betebeharrei huts egiteagatik eragindako arau-hausteak (lege honetako 9. artikuluan zehaztutakoak) dagokion lurralde historikoko foru-administrazio bakoitzean nekazaritza-gaietan eskumena daukan organoak zehatuko ditu. Zehapena 1.000 eurokoa izango da gutxienez eta 6.000 eurokoa gehienez, arau-hauste bakoitzeko. Arau-hauste bakoitzarengatik ezarritako zehapenak metatu ahal izango dira. Zehapena zenbatekoa izango den zehazteko, honako irizpideak hartuko dira kontuan:

1.- Las infracciones derivadas de los incumplimientos de las obligaciones del titular de la explotación previstas en el artículo 9 de esta ley serán sancionadas por el órgano competente en materia agraria de las administraciones forales en el ámbito de su territorio histórico con un mínimo de 1.000 euros y un máximo de 6.000 euros por cada infracción, siendo acumulables las cuantías derivadas por cada infracción. En la graduación del importe de la sanción se tomarán en cuenta los siguientes criterios:

a) Arau-haustea nahita egin den, edo utzikeria hutsagatik gertatu den.

a) La existencia de intencionalidad o de simple negligencia.

b) Behin baino gehiagotan gertatu den; hau da, prozedura berdinean zehatutako arau-hauste bat baino gehiago izan diren.

b) La reiteración, entendida como la concurrencia de varias infracciones que se sancionen en el mismo procedimiento.

c) Arau-hausteak zer-nolako kalteak eragin dituen.

c) La naturaleza de los perjuicios causados.

d) Arau-haustea zehapen-espedientea eba­tzi aurretik zuzendu den.

d) La subsanación de la infracción antes de que se resuelva el correspondiente expediente sancionador.

2.- Nekazaritzako gainerako arau-hausteak Estatuko ondorengo lege hauen arabera zehatuko dira: azaroaren 20ko 43/2002 Legea, landare-osasunari buruzkoa; apirilaren 24ko 8/2003 Legea, animalia-osasunari buruzkoa; uztailaren 26ko 30/2006 Legea, landaretegiko hazi eta landareei buruzkoa; bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko honako arau hauen arabera ere: urriaren 29ko 6/1993 Legea, animaliak babestekoa; otsailaren 27ko 3/1998 Legea, ingurumena babestekoa; apirilaren 11ko 81/2006 Legea, gune zoologikoei buruzkoa. Horien ordez beste legerik jarriko balitz indarrean, azken lege hori aplikatuko da.

2.- El resto de infracciones en materia agraria serán sancionadas conforme a lo dispuesto en las leyes estatales 43/2002, de 20 de noviembre, de sanidad vegetal; 8/2003, de 24 de abril, de sanidad animal, y 30/2006, de 26 de julio, de semillas y plantas de vivero; y en la normativa autonómica de la Ley 6/1993, de 29 de octubre, de protección de los animales; la Ley 3/1998, de 27 de febrero, de protección del medio ambiente, y el Decreto 81/2006, de 11 de abril, de núcleos zoológicos, o aquellas que las sustituyan.

106. artikulua.- Elikagaigintzako arau-hausteak.

Artículo 106.- Infracciones en materia alimentaria.

Elikagaigintzako arau-hausteak hurrengo paragrafoetan xedatutakoaren arabera eta mahastizaintza eta ardogintza antolatzen dituen maiatzaren 7ko 5/2004 Legearen arabera tipifikatuko dira.

Las infracciones en materia alimentaria serán tipificadas conforme a lo dispuesto en los párrafos siguientes y en la Ley 5/2004, de 7 de mayo, de Ordenación Vitivinícola.

1.- Arau-hauste oso larriak:

1.- Son infracciones muy graves:

1.1.- Nekazaritza- eta elikagaigintza-industria­tan ez jartzea prozesuentzako edo produktuentzako autokontrol-sistemarik, lege honen 51.2 artikuluak xedatzen duen bezala.

1.1.- La no implantación por las industrias agrarias y alimentarias de sistemas de autocontrol de sus procesos y productos en los términos establecidos en el artículo 51.2 de esta ley.

1.2.- Nekazaritzako edo elikagaigintzako produkturen bati trazabilitatearen jarraipena egitea ezinezkoa izatea, ekoizpena, eraldaketa, ontziratze eta merkaturatzearen etapa guztietan, bai eta garraioan, salmentan eta bestelako emateetan ere (diru-ordainetan edo doan). Trazabilitate horren barruan sartzen dira, halaber, osagaiak, lehengaiak, gehigarriak eta produktu horiek prestatzeko substantzia deribatuak.

1.2.- La imposibilidad de seguimiento de la trazabilidad de un producto agrario y alimentario a través de todas las etapas de la producción, transformación, envasado y comercialización, incluyendo el transporte, venta y cualquier tipo de entrega a título oneroso o gratuito, comprendiendo los ingredientes, las materias primas, los aditivos y las sustancias derivadas destinadas a ser incorporadas en dichos productos.

1.3.- Bai nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuen etiketa, ontzi, bilgarri, aurkezpen, eskaintzatan, bai nekazaritzako eta elikagaigintzako gaien produkziorako edo komertzializaziorako materia eta elementuetan, honakoak jartzea: argibideak, izen sozialak, izen edo deitura komertzialak, esapideak, zeinuak, markak, sinboloak, enblemak, deiturak, designazioak, kalifikazioak, produktu motak, jatorriaren adierazpenak, edota erabilitako ekoizpen- edo prestaketa-sistemak; baldin eta:

1.3.- Utilizar en el etiquetado, envases, embalajes, presentación, oferta, publicidad de los productos agrarios y alimentarios, o en las materias y elementos para la producción y comercialización agraria y alimentaria, indicaciones, razones sociales, nombres o denominaciones comerciales, expresiones, signos, marcas, símbolos, emblemas, denominaciones, designaciones, calificaciones, clases de producto, indicaciones de su origen o procedencia, indicaciones sobre el sistema de producción o elaboración en cualquiera de los siguientes supuestos:

1) Ez badagozkio produktuari, edo, fonetikoki, grafikoki edo ortografikoki beste zerbaitekin antza dutelako nahasmendua eragin badezakete; nahiz eta honelako terminoak agertu: motakoa, estilokoa, generokoa, imitazioa, ordezkoa edo antzekoak.

1) Que no correspondan al producto o que, por su similitud fonética, gráfica u ortográfica puedan inducir a confusión, aunque estén precedidos por los términos «tipo», «estilo», «género», «imitación», «sucedáneo» o análogos.

2) Ez badatoz bat operadorearen benetako izaerarekin.

2) Que no correspondan a la verdadera identidad del operador.

3) Ez badatoz bat benetako ekoizpen-, fabrikazio-, elaborazio-, ontziratze- edo banaketa-lekuarekin.

3) Que no correspondan al verdadero lugar de producción, fabricación, elaboración, envase, comercialización o distribución.

4) Ezin badira egiaztatu.

4) Que no sean verificables.

2.- Arau-hauste larriak:

2.- Son infracciones graves:

2.1.- Nekazaritzako edo elikagaigintzako produktuak merkaturatzea, produktu jakin hori erabiliko edo jasoko dutenei produktuen funtsezko bereizgarriei buruz informazio benetakoa, objektiboa, osoa eta ulergarria eman gabe, baldin eta informazio hori eman beharreko informazio minimoari badagokio, lege honen 50.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

2.1.- La presentación a sus destinatarios o usuarios de productos agrarios y alimentarios sin acompañamiento de una información veraz, objetiva, completa y comprensible sobre las características esenciales de los mismos, cuando la información afecte a la que como mínimo se debe ofrecer y que se establece en el artículo 50.2 de esta ley.

2.2.- Aurreko atal horretan agindutakoa bete­tzen duten arren, produktua erabili edo kontsumitzeak zer arrisku ekar dezakeen adierazten ez duten nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak merkatura­tzea.

2.2.- La presentación de los productos agrarios y alimentarios que, aun cumpliendo lo establecido en el párrafo anterior, no ofrezca advertencias sobre riesgos previsibles que su utilización o consumo implique.

2.3.- Nekazaritzako eta elikagaigintzako produktu ontziratuen etiketan, aurkezpenean edo publizitatean ez jartzea Lege honetako 50.2 artikuluak agintzen duen informazio minimoa.

2.3.- El incumplimiento en el etiquetado, la presentación y la publicidad de los productos agrarios y alimentarios envasados de la información mínima establecida en el artículo 50.2 de esta ley.

2.4.- Dena delako nekazaritza- edo elikagaigintza-industriak Nekazaritza eta Elikagaigintza Industrien Erregistroan eta Ardo eta Alkoholdun Edarien Botilaratzaileen eta Ontziratzaileen Erregistroan izena emateko eskabidea egina ez izatea, izena emanda egotea ezinbestekoa bada.

2.4.- No haber solicitado por parte de las industrias agrarias y alimentarias la correspondiente inscripción en el Registro de Industrias Agrarias y Alimentarias y en el Registro de Embotelladores y Envasadores de Vino y Bebidas Alcohólicas cuando fuera preceptiva.

2.5.- Dena delako nekazaritza- eta elikagaigintza-industriak bere jarduerari dagozkien segurtasun-arauak ez betetzea, produktuak kaltegarri izateko eragina izan dezaketen faseetan, bai produkzioan, eraldatzean edo banaketan.

2.5.- El incumplimiento por las industrias agrarias alimentarias, en cualquiera de las fases de producción, transformación y distribución de sus productos, de las normas de seguridad afectables a su actividad, que determine que estos no sean inocuos.

2.6.- Laginak hartzeko edo produktuei beste kontrolen bat egitearen kontra jartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko organo eskudunek edo bere agenteek eskatutako informazio eta dokumentuak ematen gehiegi luzatzea edo ez ematea, ikuskapen-lanerako beharrezko izanik ere, eta dokumentu edo informazio faltsua ematea.

2.6.- La oposición a la toma de muestras o a otros tipos de control sobre los productos, la dilación injustificada o la negativa a suministrar información o documentación requerida por los órganos competentes de la Comunidad Autónoma de Euskadi o de sus agentes para el cumplimiento de las funciones de inspección, así como la aportación de documentación e información falsa.

2.7.- Nekazaritzako eta elikagaigintzako enpresek ezinbestean izan behar dituzten erregistro-liburuak ez izatea.

2.7.- No llevar los libros de registro que preceptivamente se determinen en las empresas agrarias y alimentarias.

2.8.- Nekazaritzako eta elikagaigintzako enpresek ezinbestean izan behar dituzten erregistro-liburuak eguneratuta ez eduki­tzea, eguneratzeko datatik hilabete pasa bada.

2.8.- La falta de actualización de los libros de registro que preceptivamente se determinen en las empresas agrarias y alimentarias, si ha transcurrido un mes desde la fecha en que reglamentariamente debía hacerse.

3.- Arau-hauste arinak:

3.- Son infracciones leves:

3.1.- Nekazaritzako edo elikagaigintzako produktu jakin hori erabiliko edo jasoko dutenei informazio benetakoa, objektiboa, osoa eta ulergarria eman gabe merkaturatzea, baldin eta eman beharreko informazio minimoari gehitutako aukerako informazioa bada.

3.1.- La presentación a sus destinatarios o usuarios de productos agrarios y alimentarios sin acompañamiento de una información veraz, objetiva, completa y comprensible cuando la información afecte a la información facultativa que se añada a la establecida como mínima.

3.2.- Aurreko lerrokada horretan agindutakoa bete arren, produktua ondo erabili edo kontsumitzeko zer egin behar den adierazten ez duten nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak merkaturatzea.

3.2.- La presentación de los productos agrarios y alimentarios que, aun no incumpliendo lo establecido en el párrafo anterior, no ofrezca indicaciones para su correcto uso o consumo.

3.3.- Zehaztasunari huts egitea, edo akatsak edo ez-aipatzeak egitea nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen edo elikagaien produkzio edo komertzializazioko elementuen etiketetan, dokumentu osagarrietan, dokumentu komertzialetan, erregistroetan, errotulazioan, aurkezpenean eta bilgarrietan, baldin eta zehaztasun-ezak, akatsek edo ez-aipatzeek ez badiote eragiten derrigorrezko oharrei edo produktuaren izate, izaera, kalitate, bereizgarri, osaera edo jatorriari buruzko informazioari.

3.3.- Cometer inexactitudes, errores u omisiones en los datos o informaciones en el etiquetado, los documentos de acompañamiento, los documentos comerciales, los registros, la rotulación, la presentación y el embalaje de los productos agrarios y alimentarios y de las materias y elementos para la producción y la comercialización alimentaria, si dichas inexactitudes, errores u omisiones no se refieren a indicaciones obligatorias o no afectan a su naturaleza, identidad, calidad, características, composición, procedencia u origen.

3.4.- Nekazaritza- edo elikagaigintza-indus­triak nabarmen handitu edo txikitzea, industriak lekuz aldatzea, titulartasuna aldatzea, egoitza soziala aldatzea edo industria ixtea, horiek egiteko beharrezko erregistro-aldaketa eskatu ez bada.

3.4.- Efectuar ampliaciones o reducciones sustanciales, trasladar, cambiar de titularidad, cambiar de domicilio social o cerrar una industria agraria y alimentaria sin solicitar la correspondiente modificación registral.

3.5.- Nekazaritza- eta elikagaigintza-enpresek ezinbestean eraman behar dituzten erregistro-liburuak ez edukitzea eguneratuta; betiere, eguneratu behar ziren egunetik hilabete ez bada pasa oraindik.

3.5.- La falta de actualización de los libros de registro que preceptivamente se determinen en las industrias agrarias y alimentarias, si no ha transcurrido un mes desde la fecha en que reglamentariamente debía hacerse.

3.6.- Ikuskaritza eta administrazio-kontrola egiteko beharrezko den dokumentazio edo informazio oso-osoa ez ematea.

3.6.- El suministro incompleto de la información o documentación necesaria para las funciones de inspección y control administrativo.

107. artikulua.- Elikagaigintzako zehapenak.

Artículo 107.- Sanciones en materia alimentaria.

1.- Arau-hauste oso larriei 30.001 eta 300.000 euro bitarteko isuna jarriko zaie; arau-hauste larriei 2.001 eta 30.000 euro bitarteko isuna, eta arinei, berriz, ohartarazpena eta gehienez 2.000 euroko isuna.

1.- Las infracciones muy graves serán sancionadas con multa comprendida entre 30.001 y 300.000 euros, las infracciones graves con multa comprendida entre 2.001 y 30.000 euros, y las leves con apercibimiento y multa de hasta 2.000 euros.

2.- Diruzko zehapenak ezartzean, helburua da arau-hausleentzat ez izatea hobe araua haustea hautsi duten araua betetzea baino; betiere, proportzionaltasun-printzipioa gogoan hartuta eta ezarri beharreko zehapena arau-haustearen larritasunaren araberakoa izanik.

2.- La imposición de las sanciones pecuniarias debe efectuarse de forma que la comisión de las infracciones no resulte más beneficiosa para los infractores que el cumplimiento de las normas infringidas, siempre de acuerdo con el principio de proporcionalidad y con la debida adecuación entre la gravedad del hecho constitutivo de la infracción y la sanción a imponer.

3.- Egindako arau-haustea larria edo oso larria bada, organo eskudunak, horiez gain, beste zehapen batzuk ere erants ditzakete:

3.- En el supuesto de comisión de infracción grave o muy grave, el órgano competente podrá además imponer como sanción accesoria alguna de las siguientes:

a) Kaltea ez luzatzeko zuzentze-, segurtasun- edo kontrol-neurri egokiak jarraraztea.

a) Medidas de corrección, seguridad o control que impidan la continuidad en la producción del daño.

b) Merkantziak, produktuak, ontziak, etiketak eta arau-haustearekin lotutako bestelako gauzak konfiskatzea, edo, kasuan kasu, identifikatu gabeko produktuak konfiskatzea.

b) Decomiso de mercancías, productos, envases, etiquetas y demás objetos relacionados con la infracción, o cuando se trate de productos no identificados.

c) Nekazaritza- edo elikagaigintza-enpresa aldi baterako ixtea: gehienez urtebete, arau-haustea larria bada; eta lau urtez edo betiko, arau-haustea oso larria bada.

c) Clausura temporal de la empresa agraria y alimentaria por un período máximo de un año en caso de infracción grave, y de cuatro años, o la clausura definitiva, en caso de infracción muy grave.

d) Arau-hauste larri edo oso larrien kasuan, eta araua hautsi dutenak lege honetako 58. artikuluan jasotako kalitate- eta jatorri-ikurren erregistroetan izena emanda badaude, bestelako zehapen bat ere erantsiko da kasuan kasu: deitura edo marka erabiltzeko eskubidea aldi baterako galtzea, edo erregistroan behin betirako baja ematea. Deitura edo marka erabiltzeko eskubidea aldi baterako galtzeak esan nahi du deituraren etiketak eta bestelako dokumentuak ezin izango direla erabili bitarte horretan. Erregistroetan behin betiko baja emateak esan nahi du arau-haustaileak erregistrotik kanpora geratuko direla eta, horrenbestez, deituraren edo markaren eskubide atxiki guztiak galduko dituztela, bai eta aurrerago onartuko diren bestelako ikurrenak ere, onartzen badira.

d) En los supuestos de infracciones calificadas como graves o muy graves, cometidas por personas inscritas en los registros pertenecientes a los distintivos de calidad y origen contemplados en el artículo 58 de esta ley, podrá acordarse, como sanción accesoria, la suspensión temporal del derecho de uso de la denominación o marca, o su baja definitiva de los registros. La suspensión temporal del derecho de uso de la denominación o marca supone la suspensión del derecho a utilizar etiquetas y otros documentos de la denominación. La baja definitiva en los registros implica la exclusión de los infractores y, como consecuencia, la pérdida de sus derechos inherentes a la denominación o marca, así como otros distintivos que se puedan aprobar.

4.- Zehatzeko ahala izango duen organo titularra, hain zuzen, indarrean dagoen legediaren arabera egindako arau-haustearen kontrola eramateko eta ikuskapenak egiteko eskumena duen organoa izango da.

4.- El órgano titular de la potestad sancionadora será el órgano competente en el control e inspección para cada materia tipificada como objeto de infracción conforme a la legislación vigente.

108. artikulua.- Elikagaigintzako zehapenen graduazioa.

Artículo 108.- Graduación de las sanciones en materia alimentaria.

Arau-hauste bakoitzari jar dakizkiokeen zehapenen artean kasuan kasu zein egokitzen den erabakitzeko, honako irizpideak hartuko dira kontuan:

Para la determinación concreta de la sanción a imponer entre las asignadas a cada tipo de infracción se tomarán en cuenta los siguientes criterios:

a) Arau-haustea nahita egin den, edo utzikeria hutsagatik gertatu den.

a) La existencia de intencionalidad o de simple negligencia.

b) Behin baino gehiagotan gertatu den; hau da, prozedura berdinean zehatzen diren arau-hauste edo irregulartasun bat baino gehiago gertatzea.

b) La reiteración, entendida como la concurrencia de varias irregularidades o infracciones que se sancionen en el mismo procedimiento.

c) Eragindako kalteak nolakoak diren; bereziki, arau-hausteak eragin txarrik ekarri dion kontsumitzaileen osasunari edo interes ekonomikoei, edo nekazaritza- eta elikagaigintza-industrien interesei.

c) La naturaleza de los perjuicios causados, en particular el efecto nocivo que la infracción haya podido producir sobre la salud o los inte­reses económicos de los consumidores, o a los intereses de las industrias agrarias y alimentarias.

d) Arau-hauste larriak edo oso larriak errepikatu diren; hots, hiru urteren barruan mota bereko arau-haustea errepikatzea, baldin eta errepikapena ebazpen irmo bidez aitortu bada, eta errepikatutako arau-hausteak ebazpenaren ondoren gertatu edo detektatu badira.

d) La reincidencia en faltas graves y muy graves, que se dará por la comisión en el término de tres años de una infracción de la misma naturaleza, siempre y cuando se haya declarado por resolución firme y los hechos hayan tenido lugar o hayan sido detectados con posterioridad a la firmeza de la resolución.

e) Salmentaren edo produkzioaren bolumena, eta araua hautsi duen enpresaren garrantzia.

e) El volumen de ventas o producción, así como la importancia de la empresa infractora.

f) Arau-haustea zehapen-espedientea ebatzi aurretik aitortu edo zuzendu den.

f) El reconocimiento o subsanación de la infracción antes de que se resuelva al correspondiente expediente sancionador.

g) Dena delako jarduera, zerbitzu edo instalazioan, beharrezko kontrolak eta arreta falta diren.

g) La falta de controles y precauciones exigibles en la actividad, servicio o instalación de que se trate.

h) Aurretik emandako abisuak zenbateraino ez diren bete.

h) El nivel de incumplimiento de las advertencias previas.

i) Araua hausteak zenbateko irabazi bidegabea ekarri duen.

i) El importe del beneficio ilícito obtenido por la comisión de la infracción o infracciones.

109. artikulua.- Elikagaigintzako neurri osagarriak.

Artículo 109.- Medidas complementarias en materia alimentaria.

1.- Baldin eta merkantzia, produktu, ontzi, etiketa edo zehatutako arau-haustearekin lotutako bestelakoak kautelaz atzeman badira, kasu horretan, zehapen-prozedura ebaztea dagokion organoak berak erabaki beharko du atzemandakoekin zer egin.

1.- Cuando se hayan intervenido cautelarmente mercancías, productos, envases, etiquetas y demás objetos relacionados con la infracción sancionada, la autoridad competente a la que corresponda resolver el procedimiento sancionador acordará su destino.

Nolanahi, zehapena ezarri zaion arau-haustea­rekin lotutako merkantzia, produktu eta gainerakoak suntsitu egin beharko dira, baldin eta erabiltzea edo kontsumitzea arriskutsu izan badaiteke osasun publikorako. Edozein kasutan ere, produktuok beste norabait eramateak, sun­tsitzeak edo konfiskatzeak eragindako gastuak arau-hausleak berak ordaindu beharko ditu, jabeari ordaindu behar zaion kalte-ordaina bar­ne, ez bada jabea bera izan araua hautsi duena.

Las mercancías, productos y demás objetos relacionados con la infracción sancionada deberán ser destruidos si su utilización y consumo constituyera un peligro para la salud pública. En todo caso, los gastos originados por el destino alternativo, la destrucción o el decomiso correrán por cuenta del infractor, incluida la indemnización que deba abonarse al propietario cuando éste no sea el infractor.

2.- Baldin eta arau-hausleak ez badu bete neurri osagarri moduan ezarri zaion betebeharren bat, edo ez badu erabat bete, hertsapen-isuna jarriko zaio, ezarritako betebeharra edo zehapena erabat bete dezan. Isuna hiru hiletik behin pasatuko zaio, kasuan kasuko zehapena erabat bete arte. Nolanahi, zenbatekoa ezingo da izan 6.000 euro baino gehiagokoa zehapen bakoi­tzeko.

2.- Cuando el infractor no cumpla con una obligación impuesta como sanción accesoria, o lo haga de una forma incompleta, se impondrán multas coercitivas a fin de que se cumpla íntegramente la obligación o sanción establecida, con una periodicidad de tres meses, hasta el cumplimiento total de la sanción a que se refiera, y su importe no podrá ser superior a 6.000 euros por cada una de ellas.

Hertsapen-isunak independenteak izango dira, eta egindako arau-haustea zehatzeko jarriko diren isunekin bateragarri.

Las multas coercitivas serán independientes y compatibles con las multas que procedan como sanción por la infracción cometida.

110. artikulua.- Elikagaigintzako arau-hausteen erantzukizuna.

Artículo 110.- Responsabilidad por las infracciones en materia alimentaria.

1.- Ontziratutako produktuetan egindako arau-hausteen erantzule etiketan agertzen diren firmak edo izen sozialak izango dira, bai izendatuta agertzen direnak, bai zehazki identifikatzeko moduko bestelako zeinuren baten bidez ager­tzen direnak. Horrez gain, etiketan ez agertu arren, erantzule solidarioa izango da egile, fabrikatzaile edo ontziratzailea ere, baldin eta frogatzen bada arau-haustearen berri bazuela eta ados egon zela. Etiketak faltsifikatu egin badira, faltsifikazioaren berri jakinda produktuak komertzializatu dituztenena izango da erantzukizuna; eta zehapen-bideak ezartzen dituen neurriak aplikatuko zaizkie.

1.- De las infracciones cometidas en productos envasados serán responsables las firmas o razones sociales que figuren en la etiqueta, bien nominalmente o bien mediante cualquier indicación que permita su identificación cierta. Así mismo, será responsable solidario el elaborador, fabricante o envasador que no figure en la etiqueta si se prueba que conocía la infracción cometida y que prestó su consentimiento. En el caso de que se hayan falsificado las etiquetas, la responsabilidad corresponderá a las personas que comercialicen los productos a sabiendas de la falsificación, sin perjuicio de las acciones que corresponden en vía penal.

2.- Ontziratu gabeko produktuetan, etiketarik gabe ontziratutakoetan egindako arau-hausteen kasuan edota etiketan inongo firmarik edo izen sozialik jarri ez den kasuetan, produktuon edukitzailea izango da erantzule, non eta aurreko edukitzailea argi eta garbi identifikatzen ez den; nolanahi, edukitzaileak ere izango du erantzukizuna.

2.- De las infracciones en productos a granel, envasados sin etiqueta, o cuando en la etiqueta no figure ninguna firma o razón social, será responsable su tenedor, excepto cuando se pueda identificar de manera cierta la responsabilidad de un tenedor anterior, sin perjuicio de la responsabilidad que corresponda al actual.

3.- Pertsona juridikoek (kontseilu arautzaileak eta ikuskapen eta kontroleko erakunde edo organoak barne) egindako arau-hausteen erantzukizuna subsidiarioki egotziko zaie beste hauei ere: horien administratzaile edo titularrei, ez badute beren esku zegoen guztia egin hautsi diren betebehar horiek ez zitezen hautsi; beren mendekoei betebeharrok ez betetzea onartu dietenei, edo arau-hausteak gertatzeko bidea eman duten akordioak hartu dituztenei.

3.- De las infracciones cometidas por personas jurídicas, incluidos los consejos reguladores y los organismos u órganos de inspección o control, serán responsables subsidiariamente los administradores o titulares de los mismos que no realicen los actos necesarios que fuesen de su incumbencia para el cumplimiento de las obligaciones infringidas, consintieran el incumplimiento por quienes de ellos dependan o adoptaran acuerdos que hicieran posibles tales infracciones.

4.- Lege honetan araututako arau-hausteek eragingo duten erantzukizun administratiboa erabat apartekoa izango da erantzukizun zibiletik eta zigor-erantzukizunetik, halakorik balego. Nolanahi, bi zigor ere ezar daitezke, subjektua, egintza eta oinarria ageri badira.

4.- La responsabilidad administrativa por las infracciones reguladas en la presente norma será independiente de la responsabilidad civil o penal que, en su caso, pueda exigirse a sus responsables, sin perjuicio de que no puedan concurrir dos sanciones cuando se aprecie identidad de sujeto, hecho y fundamento.

111. artikulua.- Elikagaigintzako arau-hausteak metatzea.

Artículo 111.- Concurrencia de infracciones en materia alimentaria.

Pertsona berari bi arau-hauste edo gehiago egozten bazaizkio, eta horietako bat beste arau-hauste bat egiteko bidea balitz, arau-hauste larrienari dagokion isuna jarriko zaie arau-hauste guztiei.

Si concurrieran dos o más infracciones imputables a la misma persona y alguna de estas fuera el medio necesario para cometer otra, deberá imponerse como sanción conjunta la correspondiente a la infracción más grave.

112. artikulua.- Zehapen-prozedura.

Artículo 112.- Procedimiento sancionador.

Zehapen-prozedura honako arauek xedatu dutenaren araberakoa izango da: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, hau da, zehatzeko ahala gauzatzeko erregelamendua onesten duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuan jasotakoak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen zehatzeko ahalari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legeak.

El procedimiento sancionador se ajustará a los principios de la potestad sancionadora regulados en la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, y previstos en el Real Decreto 1398/1993, de 4 de agosto, por el que se aprueba el Reglamento para el ejercicio de la potestad sancionadora, y en la Ley 2/1998, de 20 de febrero, de la potestad sancionadora de las administraciones públicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

DISPOSICIONES ADICIONALES

Lehena.- Zehapenen zenbatekoa eguneratzea.

Primera.- Actualización del importe de las sanciones.

Gobernu Kontseiluari dagokio diruzko zehapenak eguneratzea. Horretarako, eguneratzea egiteko egunean Euskal Autonomia Erkidegoko KPI metatua hartuko da kontuan.

Corresponde al Consejo de Gobierno la actualización del importe de las sanciones pecuniarias, que se efectuará teniendo en cuenta el índice de precios al consumo de la Comunidad Autónoma de Euskadi, acumulado a la fecha de actualización.

Bigarrena.- Aurrekontuak aldatzea.

Segunda.- Modificaciones presupuestarias.

Ogasunean eta aurrekontuetan eskumena daukan sailak izango du ahalmena aurrekontuan beharrezko aldaketak egiteko, diru-sarrerak eta gastuak lege honen aplikazioaren eraginez sortutako premietara egokitze aldera.

Se autoriza al departamento competente en materia hacendística y presupuestaria para la realización de las modificaciones presupuestarias que resulten pertinentes para la adecuación de los ingresos y gastos a las necesidades derivadas de la aplicación de la presente ley.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

DISPOSICIONES TRANSITORIAS

Lehena.- Indarrean dauden xedapenak.

Primera.- Disposiciones vigentes.

Lege honetan xedatutako arauak garatzen diren arte, gaia arautzen duten erregelamendu-xedapenak aplikatuko dira orain arte bezala, betiere, lege honetan xedatutakoaren kontrakoak ez badira.

Mientras no se proceda al desarrollo reglamentario establecido en la presente ley, seguirán siendo de aplicación las disposiciones reglamentarias vigentes reguladoras de la materia, en todo lo que no contradigan lo dispuesto por ella.

Bigarrena.- Baimenak eta lizentziak.

Segunda.- Autorizaciones y licencias.

Lege honetako 99. artikuluak aipatzen dituen baimen edo lizentzien titularrek orain arteko eskubide berak izaten jarraituko dute, lege hau indarrean sar­tzen denetik aurrera ere, beren administrazio-tituluen edukiaren arabera eta lege honetan xedatutakoaren arabera; halere, lege honetara moldatu beharko dute, lege hau garatzeko xedapenak sortzen diren heinean.

Quienes fueran titulares de autorizaciones o licencias a las que se refiere el artículo 99 de la presente ley, a la fecha de la entrada en vigor de la presente ley seguirán disfrutando de sus derechos conforme al contenido de sus títulos administrativos y lo que esta ley establece, sin perjuicio de que hayan de adaptarse a la misma, en función de las disposiciones que la desarrollen.

Hirugarrena.- Nekazaritza-lurren bitartekaritza-bulegoak.

Tercera. Oficinas de intermediación de suelo agrario.

Lege honek 15. artikuluan aipatzen dituen nekazaritza-lurren bitartekaritza-bulegoak eratu artean, foru-organoetako sail eskudunek izango dute lege honen 14. artikuluan jasotako nekazaritza-lurren fun­tsetako ondasunak eta eskubideak kudeatu eta administratzeko ardura.

Hasta la constitución de las oficinas de intermediación de suelo agrario previstas en el artículo 15 de esta ley, los departamentos competentes de los órganos forales serán los encargados de gestionar y administrar los bienes y derechos de los fondos de suelo agrario contemplados en el artículo 14 de esta ley.

Laugarrena.- Herrietako merkatu eta azoka tradizionalak.

Cuarta. Mercados y ferias locales tradicionales.

Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administra­zioek lege honetara egokitu behar dute beren araudia, lege hau indarrean sartu eta urtebeteko epean, gehienez.

Las administraciones públicas vascas adaptarán su normativa a la presente ley en el plazo máximo de un año desde su entrada en vigor.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Aurrerantzean, indargabetuta geratuko dira maila bereko edo baxuagoko xedapen guztiak, lege honetan xedatutakoaren kontrako diren puntu guztietan; bereziki, bi hauek: Industria, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak 1997ko maiatzaren 7an emandako Agindua, Nekazaritzako Aholku Mahai Nazionala erregulatzen duena, eta urriaren 11ko 290/2005 Dekretuaren 16. eta 18. artikuluak, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren egitura organiko eta funtzionala finkatzen dutenak.

Quedan derogadas todas aquellas disposiciones de igual o inferior rango en todo aquello en lo que se opongan a lo establecido en la presente ley, en especial la Orden 7 de mayo de 1997, del consejero de Industria, Agricultura y Pesca, por la que se regula la Mesa Consultiva Nacional Agraria, y los artículos 16 y 18 del Decreto 290/2005, de 11 de octubre, por el que establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Agricultura, Pesca y Alimentación.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehena.- Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege orokorra aldatzea.

Primera. Modificación de la Ley 3/1998, de 27 de febrero, general de protección del medio ambiente del País Vasco.

Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege orokorraren 65. artikuluari 2. atala gehitu zaio. Hauxe:

Se añade un apartado 2 al artículo 65 de la Ley 3/1998, de 27 de febrero, general de protección del medio ambiente del País Vasco:

«2.- Dena delako jarduera Nekazaritza- eta Elikagaigintza-politikari buruzko Legearen aplikazio-eremuan badago, xedapen horren 10. artikuluan agintzen dena bete beharko da».

«2.- Cuando la actividad afectada se encuentre en el ámbito de aplicación de la Ley de Política agraria y alimentaria, se estará a lo dispuesto en el artículo 10 de la citada disposición».

Bigarrena.- Ekainaren 30eko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen aldaketa.

Segunda. Modificación de la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo.

1.- Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeari beste artikulu bat, 97 bis gehitu zaio.

1.- Se añade un nuevo artículo 97 bis a la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo:

«97 bis artikulua. Balio agrologiko handiko lurretan egiteko proiektuen tramitazioa.

«Artículo 97 bis. Tramitación de proyectos sobre suelos de alto valor agrológico.

1.- Balio agrologiko handikotzat jo diren lurretan -hau da, euskal landa-eremua antolatzeko unean-unean indarrean dagoen erreferentzia-esparruan ezarritako definizioarekin bat hala definitu diren lurretan- egitekoa den edozein proiektu edo ekintza administratibok nekazaritza-gaietan eskumena duen foru-organoaren txostena ere izan beharko du. Txosten hori aztertuta, Lurralde Antolamendurako Batzordeak bere txostena prestatuko du, azken txostena, loteslea izango dena hirigintza-planeamenduko figurentzat».

1.- Cualquier proyecto o actuación administrativa prevista en la Comunidad Autónoma del País Vasco sobre suelos de alto valor agrológico, así definidos conforme a lo establecido en el marco de referencia vigente en cada momento para la ordenación del espacio rural vasco, exigirá la emisión de informe por el órgano foral competente en materia agraria. A la vista de éste, la Comisión de Ordenación del Territorio emitirá informe final que será vinculante para las figuras de planeamiento urbanístico».

2.- Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen lehen xedapen gehigarriaren 2. atalari beste artikulu bat, d), gehitu zaio.

2.- Se añade una nueva letra d) al apartado 2 de la disposición adicional primera de la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo:

«d) Lege honen 97 bis artikuluan jasotako balio agrologiko handiko lurretan egitekoa den edozein proiektu edo ekintza administratibori buruzko txosten loteslea prestatzea».

«d) Informar con carácter vinculante cualquier proyecto o actuación administrativa sobre suelos de alto valor agrológico previstos en el artículo 97 bis de la presente ley».

Hirugarrena.- Erregelamendu bidezko garapena.

Tercera. Desarrollo reglamentario.

1.- Lege hau indarrean sartu eta urtebeteko epean, Gobernu Kontseiluak onespena eman beharko die lege hau aplikatu eta garatzeko lege honetan bertan jasotako xedapenei; nolanahi, lurralde historikoek ez dute galduko berei dagozkien erregelamendu-garapeneko eskumenak.

1.- El Consejo de Gobierno, en el plazo de un año desde la entrada en vigor de la presente ley, aprobará las disposiciones de aplicación y desarrollo contempladas en la misma, sin perjuicio de las facultades de desarrollo normativo que corresponden en cada caso a los territorios históricos.

2.- Horrez gain, nekazaritzan eta elikagaigintzan eskumena daukan sailburuari ahalmena ematen zaio beharrezko aldaketak egiteko, lege honetako eduki soilik teknikoak Europar Batasuneko araudira eta bestelako eremuetako araudietara egokitze aldera, eta, bereziki, xedapen honen eranskinari dagozkion aldaketak egiteko.

2.- Así mismo, se faculta al consejero competente en materia agraria y alimentaria para la adecuación de los contenidos estrictamente técnicos de la presente ley a las adaptaciones derivadas de la normativa comunitaria y de otros ámbitos, en especial para la adaptación del anexo de la presente disposición.

Laugarrena.- Indarrean sartzea.

Cuarta.- Entrada en vigor.

Lege hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

La presente ley entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Por consiguiente, ordeno a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi, particulares y autoridades, que la guarden y hagan guardarla.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 26a.

Vitoria-Gasteiz, a 26 de diciembre de 2008.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

ERANSKINA

ANEXO

Nekazaritza eta elikagaigintzako honako jar­duera-sektoreek eta nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak komertzializatzeko industriek eman behar dute izena lege honen 60. artikuluan xedatutako Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaigintza Industrien Erregistroan; hain zuzen ere, hauek:..

Sectores de actividad de la industria agraria y alimentaria y comercialización de productos agrarios y alimentarios que deberán contemplarse en el Registro de Industrias Agrarias y Alimentarias de la Comunidad Autónoma del País Vasco establecido en el artículo 60 de esta ley:

1.- Haragiki-industria.

1.- Industria cárnica.

1.1.- Ganadua hil eta haragia kontserbatzea.

1.1.- Sacrificio de ganado y conservación de carne.

1.2.- Hegaztiak hil eta hegaztikiak kontserbatzea (arrautzen manipulazioa barne).

1.2.- Sacrificio y conservación de volatería (incluye manipulación de huevos).

1.3.- Haragikien fabrikazioa.

1.3.- Fabricación de productos cárnicos.

1.4.- Hondakinen eta arriskuko material espezifikoen (AME) tratamendua.

1.4.- Tratamiento de despojos y MER (material específico de riesgo).

2.- Arrainkiak eta arrainetan oinarritutako produktuak egin eta kontserbatzea.

2.- Elaboración y conservación de pescados y de productos a base de pescado.

3.- Fruta, barazki, leka eta patatak prestatu, kontserbatu, ontziratu, sailkatu eta eraldatzea.

3.- Preparación, conservación, envasado, clasificación y transformación de frutas, hortalizas, legumbres y patatas.

4.- Landare nahiz animalia-koipe eta -olioak egitea.

4.- Fabricación de grasas y aceites vegetales y animales.

5.- Esneki-industriak.

5.- Industrias lácteas.

5.1.- Esne likidoaren fabrikazioa.

5.1.- Fabricación de leche líquida.

5.2.- Esnekien fabrikazioa.

5.2.- Fabricación de productos lácteos.

5.3.- Izozkiak egitea.

5.3.- Elaboración de helados.

5.4.- Esnekiak ontziratu eta kontserbatzea.

5.4.- Envasado y conservación de productos lácteos.

6.- Errotaritza-industria.

6.- Industria de molinería.

6.1.- Errotaritza-produktu, almidoi eta produktu amilazeoen fabrikazioa.

6.1.- Fabricación de productos de molinería, almidones y productos amiláceos.

6.2.- Zerealen gordetegi eta biltegiak.

6.2.- Depósito y almacenamiento de cereales.

7.- Animaliak elikatzeko produktuen fabrikazioa.

7.- Fabricación de productos para la alimentación animal.

8.- Bestelako elikagaien fabrikazioa.

8.- Fabricación de otros productos alimenticios.

8.1.- Ogi eta ogigintzako eta gozogintzako produktu freskoen fabrikazioa.

8.1.- Fabricación de pan y productos de panadería y pastelería frescos.

8.2.- Gailetak eta iraupen luzeko ogigintzako eta gozogintzako produktu freskoen fabrikazioa.

8.2.- Fabricación de galletas y de productos de panadería y pastelería de larga duración.

8.3.- Azukre-industria.

8.3.- Industria del azúcar.

8.4.- Kakao, txokolate eta konfitura-industria.

8.4.- Industria del cacao, chocolate y confitería.

8.5.- Jateko pasten fabrikazioa.

8.5.- Fabricación de pastas alimenticias.

8.6.- Kafe, te eta infusioak ekoiztea.

8.6.- Elaboración de café, té e infusiones.

8.7.- Eztia egin eta ontziratzea.

8.7.- Elaboración y envasado de miel.

8.8.- Espezia, saltsa eta gozagarriak egin eta ontziratzea.

8.8.- Elaboración y envasado de especias, salsas y condimentos.

8.9.- Umeen elikagaigintzako prestakinak egin eta ontziratzea.

8.9.- Elaboración y envasado de preparados para la alimentación infantil.

8.10.- Bestelako elikagaiak egitea.

8.10.- Elaboración de otros productos alimenticios.

9.- Edariak egitea.

9.- Elaboración de bebidas.

9.1.- Alkoholdun edariak distilatu eta botilaratzea.

9.1.- Destilación y embotellado de bebidas alcohólicas.

9.2.- Hartziduratik ateratako alkohol etilikoaren destilazioa.

9.2.- Destilación de alcohol etílico procedente de fermentación.

9.3.- Ardoak egin eta botilaratzea.

9.3.- Elaboración y embotellado de vinos.

9.4.- Sagardoa eta frutatatik hartzitutako bestelako edariak egin eta botilaratzea.

9.4.- Elaboración y embotellado de sidras y otras bebidas fermentadas a partir de frutas.

9.5.- Hartzidurazko bestelako edari destilatu gabeak egitea.

9.5.- Elaboración de otras bebidas no destiladas, procedentes de fermentación.

9.6.- Garagardoa egitea.

9.6.- Fabricación de cerveza.

9.7.- Malta fabrikatzea.

9.7.- Fabricación de malta.

9.8.- Ur mineralak ontziratzea.

9.8.- Envasado de aguas minerales.

9.9.- Freskagarriak egin eta botilaratzea.

9.9.- Fabricación y embotellado de bebidas refrescantes.

10.- Tabako-industria.

10.- Industria del tabaco.

11.- Egurra zerratu eta eskuilatzea; prestatu, tratatu eta eraldaketa industriala egitea, zuraren legean jasota dagoen moduan.

11.- Aserrado y cepillado de la madera; preparación, tratamiento y transformación industrial, en los términos contemplados en la ley, de la madera.

12.- Zereal, hazi eta ganaduarentzako elikagaien handizkako komertzioa.

12.- Comercio al por mayor de cereales, simientes y alimentos para el ganado.

13.- Perretxiko eta basoko fruituen prestaketa, kontserbazioa eta tratamendua.

13.- Preparación, conservación, tratamiento de setas y frutos del bosque.

14.- Energia berriaren produkzioa, biomasatik eta nekazaritzako lehengaietatik.

14.- Producción de energía renovable a partir de biomasa y materia prima agraria.

15.- Hainbat produktutarako hozkailu-biltegia.

15.- Almacenamiento frigorífico polivalente.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común