Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

247. zk., 2008ko abenduaren 26a, ostirala

N.º 247, viernes 26 de diciembre de 2008


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
Vicepresidencia del Gobierno
7155
7155

217/2008 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzkoa.

DECRETO 217/2008, 23 de diciembre, del Boletín Oficial del País Vasco.

Beharrezkoa da legezko nahiz erregelamenduzko arauak eta administrazio-egintzak argitaratzea (azken horiek prozedura zehatz batek eskatzen badu edo interes orokorreko arrazoiak badaude), arauak eraginkorrak izango badira eta segurtasun juridikoaren printzipioa bermatuko bada. Halaxe dago ezarrita Autonomia Estatutuaren 27.5 artikuluan, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 64. artikuluan eta, oro har, herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen araudian.

La publicidad de las normas, tanto legales como reglamentarias, y de los actos administrativos cuando lo exija un determinado procedimiento o lo aconsejen razones de interés público, es requisito para la eficacia de las normas y garantía del principio de seguridad jurídica. Así lo dispone el artículo 27.5 del Estatuto de Autonomía para el País Vasco; el artículo 64 de la Ley 7/1981, de 30 de junio, de Gobierno y, en general, la regulación del régimen jurídico de las Administraciones públicas y del procedimiento administrativo común.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria irailaren 13ko 193/1982 Dekretuak arautu zuen aurrenekoz. Gero, azaroaren 23ko 296/1988 Dekretuak berriro arautu zuen aldizkaria, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko araugintza nabarmen hazi zelako. Ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuak -dekretu honek indargabetzen duenak- aldizkari ofizialaren egitura argiago eta eraginkorragoa ezarri zuen; eta argitalpen-lanak sinpletu zituen, argitalpen-prozesuan bitarteko informatikoak jarrita.

El Boletín Oficial del País Vasco se reguló por primera vez mediante Decreto 193/1982, de 13 de septiembre. Posteriormente, el Decreto 296/1988, de 23 de noviembre instauró una nueva regulación que hizo frente al notable incremento de la actividad normativa de la Comunidad Autónoma. El Decreto 155/1993, de 1 de junio, que se deroga mediante el presente Decreto, introdujo una estructura más clara y operativa en el boletín oficial, simplificando, al mismo tiempo, las tareas de edición mediante la utilización de los medios informáticos en el proceso de edición.

Ordutik hona ez da aldatu 155/1993 Dekretua. Baina denborak aurrera egin du, eta aldaketa teknologikoek, bitarteko informatikoen garapenak, informazioaren teknologia berrien erabilera orokortu izanak eta zerbitzu publikoetan bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak ezarri izanak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria berriro arautzea eskatzen du. Araudi berriak optimizatu egingo ditu ekoizpen-prozesuak, eta ahalbidetu egingo erkidegoko araudia herritar gehiagok ezagutu ahal izatea.

Desde entonces no se han producido modificaciones en aquella norma. Con el paso del tiempo, los cambios tecnológicos, el desarrollo experimentado por las herramientas informáticas, la generalización del uso de las nuevas tecnologías de la información y la implantación de medios electrónicos, informáticos y telemáticos en la prestación de los servicios públicos aconsejan abordar una nueva regulación del Boletín Oficial del País Vasco. La nueva normativa optimizará los procesos de producción y permitirá una mayor difusión y aproximación de la normativa autonómica a la ciudadanía.

Aldizkari ofiziala paperezko euskarrian argitaratu da orain arte, baina badira urte batzuk Eusko Jaurlaritzaren web orrian ere argitaratzen hasi zela. Gaur egun, aldizkari ofiziala berme osoarekin formatu elektronikoan argitaratzea posible dela eta beharrezkoa dela uste da, ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 11.1 artikuluan eta abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuan jasotako aurreikuspenak kontuan hartuta (11/2007 Legea, herritarrek zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoa izateari buruzkoa; 232/2007 Dekretua, administrazio-prozeduretan bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzekoa). Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikotik sartu ahal izango da aldizkariaren edizio elektronikora.

Hasta el momento actual el boletín oficial ha venido publicándose en soporte papel, si bien desde hace tiempo ya se difunde a través de la página web del Gobierno Vasco. En estos momentos, en el marco de las previsiones contenidas en el artículo 11.1 de la Ley 11/2007, de 22 de junio, de acceso electrónico de los ciudadanos a los Servicios Públicos y en el Decreto 232/2007, de 18 de diciembre, por el que se regula la utilización de medios electrónicos, informáticos y telemáticos en los procedimientos administrativos, se estima posible y necesario realizar la publicación del boletín oficial en formato electrónico, con las garantías necesarias, accesible desde la sede electrónica del Gobierno Vasco.

I. kapituluan balio juridiko osoa, benetakotasuna eta ofizialtasuna aitortzen zaio Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren edizio elektronikoari. Herritar oro sartu ahal izango da bertara, internet bidez. Bestalde, sinadura elektroniko aitortua izango du edizio elektronikoak.

El Capítulo I dota de plena validez jurídica y de autenticidad y oficialidad a la edición electrónica del Boletín Oficial del País Vasco, libremente accesible por Internet a toda la ciudadanía, la cual incorpora el sistema de firma electrónica reconocida.

II. Kapitulua aldizkari ofizialaren eduki eta egiturari buruzkoa da: egitura eguneratzen da, eta bereziki, aldizkariaren formatua arautzen da, ezarriko den edizio elektronikora egokitu ahal izateko.

El Capítulo II, dedicado al contenido y estructura del boletín oficial, actualiza la estructura, en especial, la regulación del formato del boletín para adaptarlo a la edición electrónica que se instaura.

III. kapituluan dokumentuak argitaratzeko prozedura arautzen da: modu telematikoan bidali beharko dira dokumentuak aldizkari ofizialera; horretarako, sinadura elektroniko aitortua erabili beharko da, Administrazioaren eta herritarren ekintzen benetakotasuna eta osotasuna bermatuko duen bitartekoa izango baita.

El Capítulo III regula el procedimiento de publicación de documentos, cuya remisión al boletín oficial se deberá realizar de forma telemática, utilizando el sistema de firma electrónica reconocida como instrumento que garantizará la autenticidad e integridad de las actuaciones, tanto de la Administración como de la ciudadanía.

Kapitulu horretan bertan zehazten dira argitaratzeko bidaltzen diren dokumentuek forma aldetik zein baldintza bete behar dituzten. Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan bidali ahal izango dira dokumentuak. Halaber, konfidentzialtasunaren bermea ezartzen da, bai eta argitaratzeko, akatsak zuzentzeko, argitalpena ukatzeko eta argitalpeneko hutsak zuzentzeko prozedura ere. Eta, azkenik, aldizkari ofizialeko datu informatikoak eta fitxategiak babesteko bermea ezartzen da.

Asimismo, en dicho Capítulo se determinan los requisitos formales de los documentos que se remitan a publicar, los cuales podrán enviarse en cualquiera de los dos idiomas oficiales de la Comunidad Autónoma. De igual forma, se establece la garantía de confidencialidad, y el procedimiento de edición, subsanación, denegación, subsanación de errores en la publicación y, en último lugar, las garantías de conservación de los datos informáticos y ficheros que integran el boletín oficial.

IV. kapituluan xedatzen da subjektu pasiboak nola ordaindu behar duen aldizkarian dokumentuak argitaratzeko tasa (autolikidazioaren eta aldez aurreko ordainketaren bidez), betiere, kontuan hartuta bigarren xedapen iragankorrean aurreikusitakoa.

En el Capítulo IV se dispone la sujeción del pago de la tasa por la inserción de documentos al régimen de autoliquidación y al previo pago por el sujeto pasivo, sin perjuicio de la previsión contenida en la disposición transitoria segunda.

Aldizkari ofiziala www.lehendakariordetza.ejgv.net egoitza elektronikoaren bidez zabalduko dela ere xedatzen da. Halaber, berdintasun-printzipioa eraginkorra izan dadin, bulego publiko zenbaitetatik aldizkarira sartzeko aukera emango dela xedatzen da, eta herritar orok aldizkari ofizialaren edizio elektronikoaren kopia paperezko euskarrian lortzeko aukera izango duela ere bai.

En cuanto a la distribución del boletín oficial, se dispone su difusión a través de la sede electrónica www.lehendakariordetza.ejgv.euskadi.net. Asimismo, y para dar cumplimiento eficaz al principio de igualdad, se disponen puntos de acceso en oficinas públicas, así como, la posibilidad, al alcance de todos los ciudadanos y ciudadanas, de obtener copia impresa en papel de la edición electrónica del boletín oficial.

Azken xedapenak aldizkari ofiziala zabaltzeko egoitza elektronikoa agindu bidez aldatzeko baimena ematen dio Lehendakariordetzari.

La disposición final autoriza a la Vicepresidenta para modificar, mediante Orden, la sede electrónica a través de la cual se difunde el boletín oficial.

Lehenengo xedapen iragankorrak argitaratzeko eskabideak aurkezteko prozedura aurreikusten du; prozedura hori erabiliko da, harik eta Jaurlaritzaren lehendakariordeak hori arautuko duen agindua eman arte.

La disposición transitoria primera prevé el procedimiento de presentación de solicitudes de publicación hasta que se dicte la Orden de la Vicepresidenta del Gobierno que regule el mismo.

Bigarren xedapen iragankorrak adierazten du dokumentuak argitaratzeko tasaren ordainketa nola kudeatuko den, harik eta sistema informatikoa egokitu arte.

La disposición transitoria segunda contempla el régimen transitorio de gestión del pago de la tasa por la inserción de documentos hasta la adaptación del sistema informático.

Xedapen indargabetzaileak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen ekainaren 1eko 155/1993 Dekretua indargabetzea aurreikusten du, baita, maila berekoa nahiz txikiagokoa izanik, dekretu honen aurka egiten duen beste edozein xedapen ere.

La disposición derogatoria prevé la derogación del Decreto 155/1993, de 1 de junio, sobre el Boletín Oficial del País Vasco, y de todas las disposiciones de igual o inferior rango que opongan a este Decreto.

Azkenik, azken xedapenetan ondoko hauek sartzen dira: argitaratzeko dokumentuak modu telematikoan bidaltzeko prozedura arautuko duen agindua -Jaurlaritzaren lehendakariordearena- onartzeko manua, arauak garatzeko egindako aurreikuspena eta dekretua indarrean jarriko den eguna (2009ko urtarrilaren 1a).

Por último, las disposiciones finales incluyen el mandato para la aprobación de la Orden de la Vicepresidenta del Gobierno que regulará el procedimiento de remisión telemática de los documentos a publicar, la previsión de desarrollo normativo, y su entrada en vigor que se producirá el día 1 de enero de 2009.

Hori dela eta, lehendakariordearen proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak erabaki eta onartu eta gero, 2008ko abenduaren 23an burututako bilkuran

En su virtud, a propuesta de la Vicepresidenta, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno, en su sesión celebrada el día 23 de diciembre de 2008,

XEDATU DUT:

DISPONGO:

I. KAPITULUA

CAPÍTULO I

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.- Definizioa.

Artículo 1.- Definición.

1.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria Euskal Autonomia Erkidegoko aldizkari ofiziala da, eta bertan, segurtasun juridikoko eta arauen publizitateko konstituzio-printzipioei jarraiki, argitalpen ofiziala behar duten dokumentuak argitaratuko dira, betiere, ordenamendu juridikoaren arabera.

1.- El Boletín Oficial del País Vasco es el diario oficial de la Comunidad Autónoma de Euskadi, a través del cual se da publicidad a los documentos que, en virtud de los principios constitucionales de publicidad de las normas y de seguridad jurídica, deban ser objeto de publicación oficial, de acuerdo con el ordenamiento jurídico.

2.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria zerbitzu publikoa da, unibertsala eta doakoa. Eta bertara sartzen denak bermatua du aldizkarian argitaratzen diren dokumentuak bilatu, kontsultatu, artxibatu eta inprimatzeko aukera.

2.- El Boletín Oficial del País Vasco se configura como un servicio público de acceso universal y gratuito. Dicho acceso garantiza la posibilidad de búsqueda, consulta, archivo e impresión de los documentos que se publican en el mismo.

2. artikulua.- Eskumenak.

Artículo 2.- Competencias.

1.- Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria editatzea, argitaratzea eta zabaltzea, bai eta aldizkariaren eskubide ekonomikoak kudeatzea ere.

1.- Las funciones de edición, publicación y difusión, así como la gestión de los derechos económicos del Boletín Oficial del País Vasco corresponden a la Dirección de la Secretaría del Gobierno y de Relaciones con el Parlamento.

2.- Halaber, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren egitekoak dira ondoko hauek ere:

2.- Asimismo, a la Dirección de la Secretaría del Gobierno y de Relaciones con el Parlamento le corresponde:

a) Aldizkari ofizialaren benetakotasuna, osotasuna eta aldaezintasuna bermatzea.

a) Garantizar la autenticidad, integridad e inalterabilidad del diario oficial.

b) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren edizio elektronikoa zaintzea eta babestea.

b) Velar por la custodia y conservación de la edición electrónica del Boletín Oficial del País Vasco.

c) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren edizio elektronikora sartzeko aukera bermatzea eta edizio elektronikoa aurrerapen teknologikoetara etengabe egokitzea.

c) Velar por la accesibilidad de la edición electrónica del Boletín Oficial del País Vasco y su permanente adaptación al progreso tecnológico.

3. artikulua.- Edizio elektronikoa.

Artículo 3.- Edición electrónica.

1.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria edizio elektronikoan argitaratuko da, eta www.lehendakariordetza.ejgv.euskadi.net egoitza elektronikoaren bitartez zabalduko da.

1.- El Boletín Oficial del País Vasco se publica en edición electrónica, y se difunde a través de la sede electrónica www.lehendakariordetza.ejgv.euskadi.net.

2.- Edizio elektronikoan argitaratutako dokumentuak ofizialak eta benetakoak izango dira, eta dekretu honetan, ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 11. artikuluaren arabera ezarriko diren arau eta baldintzak beteko dituzte (11/2007 Legea, herritarrek zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoa izateari buruzkoa).

2.- Los documentos publicados en la edición electrónica tienen la consideración de oficiales y auténticos, con arreglo a las normas y condiciones que se establecen en el presente Decreto, de conformidad con lo establecido en el artículo 11 de la Ley 11/2007, de 22 de junio, de acceso electrónico de los ciudadanos a los servicios públicos.

3.- Edizio elektronikoak bakarrik bermatuko du argitalpenen benetakotasuna eta balio juridikoa; horregatik, euskarri fisikoa duten edizio edo erreprodukzioak edizio elektroniko horretatik aterako dira.

3.- Las ediciones o reproducciones en soportes físicos derivan de la edición electrónica, que es la única garante de la autenticidad y la validez jurídica de la publicación.

4.- Edizio elektronikoak aukera emango du, une oro eta doan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren edukia kontsultatzeko eta kopia bat inprimatzeko.

4.- La edición electrónica permite consultar e imprimir copias del contenido del Boletín Oficial del País Vasco, en cualquier momento y de forma gratuita.

5.- Abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuari jarraiki, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak sinadura elektroniko aitortua erabiliko du aldizkariaren edukiaren benetakotasuna, batasuna eta aldaezintasuna bermatzeko (232/2007 Dekretua, administrazio-prozeduretan bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzekoa).

5.- La edición electrónica del Boletín Oficial del País Vasco incorpora firma electrónica reconocida como garantía de la autenticidad, integridad e inalterabilidad de su contenido, de conformidad con el Decreto 232/2007, de 18 de diciembre, por el que se regula la utilización de medios electrónicos, informáticos y telemáticos en los procedimientos administrativos.

6.- Egoitza elektronikoan argitaratuko dira artikulu honetan aurreikusitakoa eraginkorra izateko beharrezkoak diren jarduerak eta prozedurak.

6.- En la sede electrónica se publicarán las prácticas y procedimientos necesarios para la efectividad de lo previsto en este artículo.

7.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren edizio elektronikoa jarraipen-printzipioari lotuko zaio. Nolanahi ere, arazo tekniko larriek egoitza elektronikoaren edo sistema informatikoaren funtzionamenduari eragiten badiote, eta Aldizkariaren edizio elektronikora sartzea edo argitaratutako dokumentuen benetakotasuna eta osotasuna egiaztatzea eragozten badute, Jaurlaritzaren lehendakariordeak aldizkariaren kopiak paperezko euskarrian argitaratzeko baimena emango du, eta horrela argitaratutako kopiak ofizialak izango dira.

7.- La edición electrónica del Boletín Oficial del País Vasco está sometida al principio de continuidad. No obstante, en el caso de incidencias técnicas de carácter grave que afecten al funcionamiento de la sede electrónica o del sistema informático que impidan el acceso telemático a la edición electrónica del Boletín Oficial del País Vasco o la acreditación de la autenticidad e integridad de los documentos publicados, la Vicepresidenta del Gobierno podrá autorizar la edición de copias del mismo en soporte papel, con carácter oficial.

4. artikulua.- Aldizkakotasuna.

Artículo 4.- Periodicidad.

1.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria urteko egun guztietan argitaratuko da, larunbatetan, igandeetan eta, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren egoitza dagoen udalerrian, baliogabe deklaratutako egunetan izan ezik.

1.- El Boletín Oficial del País Vasco se publica todos los días del año, excepto los sábados, domingos y los días declarados inhábiles en el municipio donde radica la sede de la Dirección de la Secretaría del Gobierno y de Relaciones con el Parlamento.

2.- Argitalpen-beharrak direla-eta, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariak agindu dezake aldizkari ofiziala urteko beste edozein egunetan argitaratzea, hala nola egun jakin batean ez argitaratzea ere.

2.- Por necesidades sobrevenidas, el Director o la Directora de la Secretaría del Gobierno y de Relaciones con el Parlamento puede ordenar la publicación del boletín oficial cualquier otro día del año, así como su no publicación en un día determinado.

5. artikulua.- Hizkuntza ofizialak.

Artículo 5.- Lenguas oficiales.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan argitaratuko da, aldi berean. Bi bertsioak ofizialak eta benetakoak izango dira, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legean eta hura garatzen duen araudian ezarritakoaren arabera.

El Boletín Oficial del País Vasco se publica simultáneamente en los dos idiomas oficiales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, teniendo ambas versiones la consideración de oficiales y auténticas, de conformidad con lo dispuesto en la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera y en la normativa de desarrollo.

6. artikulua.- Guztientzako sarbidea.

Artículo 6.- Accesibilidad.

Aldizkariaren edizio elektronikoak beharrezko baldintzak beteko ditu, kontsulta egin nahi duten minusbaliatu eta adinekoak bertara sartu ahal izateko.

La edición electrónica del boletín oficial tiene las condiciones de accesibilidad necesarias para su consulta por las personas con discapacidad o de edad avanzada.

II. KAPITULUA

CAPÍTULO II

EDUKIA ETA EGITURA

CONTENIDO Y ESTRUCTURA

7. artikulua.- Edukia.

Artículo 7.- Contenido.

1.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian honako hauek argitaratuko dira:

1.- En el Boletín Oficial del País Vasco se publican:

a) Eusko Legebiltzarreko Legeak.

a) Las leyes del Parlamento Vasco.

b) Eusko Jaurlaritzak ematen dituen lege-mailako arauak; Eusko Jaurlaritzak eta bere organoek emandako erregelamenduko arauak; eta Eusko Jaurlaritzak eta bere organoek emandako administrazio-ebazpenak, baldin eta, indarreko arauekin bat etorriz, argitaratu egin badira.

b) Las normas con rango de ley y reglamentarias adoptadas por el Gobierno Vasco y, en su caso, por sus órganos, así como sus resoluciones administrativas, cuando deban ser objeto de publicación de acuerdo con la normativa aplicable.

c) Beste organo eta instituzio batzuek emandako erregelamenduzko arau, ebazpen eta erabakiak, baita partikularrek argitaratu nahi dituzten iragarkiak ere, betiere, indarrean dagoen ordenamenduan oinarrituta.

c) Las normas reglamentarias, resoluciones y acuerdos adoptados por otros órganos e instituciones y los anuncios de particulares que hayan ser objeto de publicación, todo ello en razón del ordenamiento vigente.

2.- Jaurlaritzaren Kontseiluak, bestalde, interes orokorrekoak diren erabaki, txosten, agiri edo jakinarazpen ofizialak argitaratzea baimendu dezake.

2.- Asimismo, el Consejo de Gobierno puede autorizar la publicación de acuerdos, informes, documentos o comunicaciones oficiales, cuya publicación sea considerada de interés general.

8. artikulua.- Egitura.

Artículo 8.- Estructura.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren edukia honako atal hauetan banatuko da:

El contenido del Boletín Oficial del País Vasco se distribuye en las siguientes secciones:

I. atala.- Xedapen Orokorrak. Eusko Legebiltzarreko legeak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko beste organo eta erakunde batzuek emandako lege-mailako eta erregelamenduzko arauak sartuko dira atal honetan.

Sección I.- Disposiciones Generales. Incluye las leyes del Parlamento Vasco, así como las normas con rango de ley y reglamentarias emanadas de otros órganos e instituciones de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

II. atala.- Agintariak eta Langileak. Hiru azpiatal izango ditu atal honek:

Sección II.- Autoridades y Personal. Consta de tres subsecciones:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko goi-kargudunen eta langileen izendapenak, egoerak eta gorabeherak.

a) Nombramientos, situaciones e incidencias de altos cargos y personal al servicio de la Administración de la Comunidad Autónoma.

b) Oposizioak eta Lehiaketak: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan eta EAEko beste herri administrazio batzuetan hautaprobak egiteko eta lanpostuak betetzeko deialdiak, eta horietan sortzen diren gorabeherak.

b) Oposiciones y concursos, que incluirá las convocatorias e incidencias relativas a pruebas selectivas y provisión de puestos de trabajo de la Administración de la Comunidad Autónoma y de otras administraciones públicas vascas.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioetako langileak prestatzeko eta trebatzeko ikastaroak.

c) Cursos de formación y perfeccionamiento del personal al servicio de las administraciones públicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

III. atala.- Bestelako Xedapenak. Argitaratu beharrekoak izan arren, lege-mailako edo erregelamenduzko arauaren arabera orokorrak ez diren eta gainerako atalei ez dagozkien xedapenak sartuko dira atal honetan.

Sección III.- Otras Disposiciones. Incluye aquéllas que, siendo de obligada publicación, conforme a norma con rango de ley o reglamentaria, no tienen carácter general ni corresponden a las demás secciones.

IV. atala.- Justizia Administrazioa. Epaitegi eta auzitegietako ediktuak eta iragarkiak sartuko dira atal honetan.

Sección IV.- Administración de Justicia. Incluye los edictos y anuncios de los juzgados y tribunales.

V. atala.- Iragarkiak. Hiru azpiatal izango ditu atal honek:

Sección V.- Anuncios. Se agrupan en tres subsecciones:

a) Enkanteak eta Lehiaketak.

a) Subastas y concursos.

b) Bestelako Iragarki Ofizialak.

b) Otros anuncios oficiales.

c) Partikularren Iragarkiak.

c) Anuncios particulares.

9. artikulua.- Dokumentuen hurrenkera.

Artículo 9.- Ordenación de los documentos.

1.- Atal eta azpiatal bakoitzean -IV. atalean izan ezik- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren dokumentuak argitaratu behar direnean, dokumentua bidali duen organoa izango da kontuan, aurrekotasunaren arabera.

1.- Dentro de cada sección y subsección, excepto en la sección IV, el orden de inserción de los documentos que emanen de la Administración de la Comunidad Autónoma se realiza en razón del órgano del que procedan, conforme a su respectiva precedencia.

2.- Sail edo erakunde bakoitzari buruzko xedapenak arau- eta administrazio-hierarkiaren araberako hurrenkeran argitaratuko dira, eta hierarkia-maila berbera izanez gero, egunaren eta zenbakiaren arabera antolatuko dira.

2.- Las disposiciones relativas a cada departamento u organismo se insertan siguiendo el orden de jerarquía normativa o administrativa y, si coincide el rango jerárquico, se ordenan por fecha y número, en su caso.

3.- Dokumentuek idazpurua izango dute, atal eta azpiatal guztietan.

3.- Dentro de cada sección y subsección los documentos se encabezan por el correspondiente título.

4.- II. atalean (Agintariak eta Langileak), III. atalean (Bestelako Xedapenak), IV. atalean (Justizia Administrazioa) eta V. atalean (Iragarkiak) txertatzen diren ebazpenak eta egintzak laburbilduta argitaratuko dira, baldin eta hori posible bada eta kasu bakoitzean eskatutako baldintzak betetzen badira.

4.- Las resoluciones y actos comprendidos en las secciones II (Autoridades y Personal), III (Otras Disposiciones), IV (Administración de Justicia) y V (Anuncios) se publican en extracto, siempre que sea posible y reúnan los requisitos exigidos en cada caso.

Erakundeek behar bezala laburbilduta bidaliko dituzte modu horretan argitaratzekoak diren testu eta dokumentuak.

Los organismos remitentes enviarán debidamente extractados los textos y documentos susceptibles de ser publicados en esta forma.

10. artikulua.- Formatua.

Artículo 10.- Formato.

1.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren argitalpen bakoitzak hurrenez hurrengo zenbakia izango du. Ale bakoitzaren goialdean honako hauek agertuko dira: Autonomia Erkidegoaren armarria, «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria» izena, argitalpen-eguna eta aldizkariaren zenbakia, urte bakoitzaren hasieratik aurrera zenbatzen hasiko dena.

1.- El Boletín Oficial del País Vasco se numera de forma correlativa a su publicación. En la cabecera de cada uno de sus números figura el escudo de la Comunidad Autónoma, la denominación «Boletín Oficial del País Vasco», la fecha de publicación y el número de boletín, que es correlativo desde el comienzo de cada año.

2.- Gainerako orrialdeetan aldizkari ofizialaren izena, argitalpen-eguna eta aldizkariaren zenbakia jarriko dira, baita dagokion orrialdearen zenbakia ere.

2.- En todas las páginas siguientes se inserta la denominación del boletín oficial, la fecha de publicación y el número de boletín. Igualmente, se inserta el número de página que corresponde.

3.- Ale bakoitzak laburpen bat izango du, eta bertan dokumentuen idazpuruak jasoko dira, dokumentuen zenbakia adierazita.

3.- Cada número tiene un sumario en el que se recoge el título de cada uno de los documentos que lo integran, con mención del número de orden del documento.

4.- Argitaratutako dokumentu bakoitzak orrialde bati emango dio hasiera, eta dokumentu bakoitzak bere zenbakia izango du.

4.- Cada uno de los documentos publicados inician página y figuran numerados de manera individual.

III. KAPITULUA

CAPÍTULO III

ARGITARATZEKO PROZEDURA

PROCEDIMIENTO DE PUBLICACIÓN

11. artikulua.- Argitaratzeko agindua emateko eskumena.

Artículo 11.- Facultad de ordenar la inserción.

1.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko bidaltzen diren dokumentuei argitalpen-baimena erantsi behar zaie; sinadura elektronikoa izan behar du baimenak, hain zuzen ere, horretarako gaituta dagoenarena.

1.- Los documentos que se envíen para su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco adjuntarán una autorización de inserción, firmada electrónicamente por la persona que esté facultada para ello.

2.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan argitaratzeko agindua emateko eskumena ondoko agintariek edo horien ordezkoek izango dute:

2.- La facultad para autorizar la inserción en la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco se atribuye a las siguientes autoridades o sus suplentes:

a) Jaurlaritzaren idazkariak, legeak eta lege-mailako arauak izanez gero.

a) A la Secretaria o al Secretario del Gobierno, para las leyes y normas con rango de ley.

b) Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariak, erregelamenduzko arauak, administrazio-egintzak eta lehendakariaren edo Jaurlaritzaren erabakiak izanez gero, edo sail batek baino gehiagok elkarrekin emandako xedapenak izanez gero.

b) Al Director o a la Directora de la Secretaría del Gobierno y de Relaciones con el Parlamento, para las normas reglamentarias, actos administrativos y acuerdos del Lehendakari y del Gobierno, y para las disposiciones dictadas conjuntamente por varios departamentos.

c) Sailburuek, zerbitzu-zuzendariek edo antzeko organoek, euren sailei dagozkien eskumenen alorrean emandako erregelamenduzko arauak eta administrazio-egintzak izanez gero.

c) A los consejeros o a las consejeras y directores o directoras de servicio u órganos análogos para las normas reglamentarias y actos administrativos dictados en el ámbito de competencia de sus departamentos.

3.- Beste organo, instituzio edo erakunde batzuetatik datozen erregelamenduzko arauak, ebazpen/erabakiak eta iragarkiak argitaratzeko baimena emango dute, barne-funtzionamendurako dituzten arauen arabera, hartarako eskumena aitortua edo baimena dutenek edo baimenduak izan direnek, edo, halakorik ez badago, horiek ordezkatzen dituztenek.

3.- La autorización de inserción de las normas reglamentarias, resoluciones y acuerdos, así como los anuncios emanados de otros órganos, instituciones o entidades se realiza por quienes tengan atribuida dicha facultad o tengan autorización para ello, conforme a sus propias normas internas de funcionamiento o, en su defecto, por quienes tengan conferida la representación de los mismos.

4.- Argitaratzeko eskabidea egiten duena da argitaratzeko bidali duen dokumentuaren egiazkotasun eta benetakotasunaren erantzule.

4.- La persona solicitante de la inserción es la responsable de la veracidad y autenticidad del documento que remita a publicar.

12. artikulua.- Argitaratzeko eskabidea.

Artículo 12.- Solicitud de publicación.

1.- Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari bidali behar zaio argitaratzeko eskabidea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko dokumentuekin eta argitalpen-baimenarekin batera.

1.- La solicitud de publicación se dirige a la Dirección de la Secretaría del Gobierno y de Relaciones con el Parlamento acompañada de los documentos destinados a la publicación y de la autorización de inserción en el Boletín Oficial del País Vasco.

2.- Argitaratzeko eskabidea www.lehendakariordetza.ejgv.euskadi.net egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri, eta komunikazio-sistema ziurra dela bermatuko da. Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak aurrez baimendutako erabiltzaileak bakarrik sartu ahal izango dira egoitza elektronikoan. Erabiltzaileak identifikatzeko eta dokumentuak kautotzeko, sinadura elektroniko aitortua erabiliko da. Jaurlaritzaren lehendakariordeak agindua emango du dokumentuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko prozedura eta bermeak ezartzeko.

2.- La solicitud de publicación es accesible a través de la sede electrónica www.lehendakariordetza.ejgv.euskadi.net, garantizándose un sistema de comunicación segura. Podrán acceder las personas usuarias previamente autorizadas por la Dirección de la Secretaría del Gobierno y de Relaciones con el Parlamento. La identificación de las usuarias y usuarios y la autenticación de los documentos se llevan a cabo mediante la utilización de firma electrónica reconocida. Una Orden de la Vicepresidenta del Gobierno establecerá el procedimiento y las garantías de publicación de documentos en el Boletín Oficial del País Vasco.

3.- Dokumentu bat epe edo egun jakin batean argitaratzeko legezko arrazoiren bat edo arrazoi justifikaturen bat baldin badago, argitaratzeko eskabidean jaso beharko da hori.

3.- Siempre que exista una razón legal o justificativa para la publicación de un documento en un plazo o día concreto se deberá hacer constar en la solicitud de publicación.

4.- Dokumentua bidaltzen duen erakundeak eskabidean adieraziko du derrigorrez argitaratu beharrekoa dela xedatzen duen araua zein den.

4.- El organismo remitente hará constar en su solicitud la norma en la que se establezca la obligatoriedad de la inserción.

5.- Argitaratzeko bidaltzen diren dokumentu elektronikoek banatuta eduki behar dituzte euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak, baldin eta bi hizkuntzetan badatoz.

5.- Los documentos electrónicos que se envíen a publicar deben tener, en su caso, las versiones idiomáticas separadas, en euskera y en castellano.

6.- Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariak baimena eman dezake dokumentuak paperezko euskarrian bidaltzeko, jatorrizkoak egiteko erabili diren fitxategi elektronikoekin batera, baldin eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren sistema informatikoari eragiten dioten arrazoi tekniko larriak badaude.

6.- El Director o la Directora de la Secretaría del Gobierno y de Relaciones con el Parlamento podrá autorizar la remisión de documentos en formato papel, acompañados de los ficheros electrónicos a partir de los cuales se generaron los originales, si existieran razones técnicas de carácter grave que afectaran al funcionamiento del sistema informático del Boletín Oficial del País Vasco.

13. artikulua.- Dokumentuek forma aldetik bete beharreko baldintzak.

Artículo 13.- Requisitos formales de los documentos.

1.- Bidalitako dokumentua Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizial bakarrean idatzita badago, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari atxikitako langileei edo horretarako gaituta daudenei dagokie itzulpena egitea, Itzulpen Zerbitzu Ofizialaren arau eta jarraibide teknikoak betez.

1.- Si el documento remitido estuviera redactado en una sola de las lenguas oficiales de la Comunidad Autónoma del País Vasco, corresponde la traducción del mismo al personal adscrito a la Dirección de la Secretaría del Gobierno y de Relaciones con el Parlamento o a quien ésta habilite a tal efecto, en el marco de las normas, reglas y directrices técnicas del Servicio Oficial de Traductores.

2.- Dokumentuaren hasieran bere edukia edo hartzen duen forma juridikoa aurreratzen duen idazpurua azalduko da. Dokumentuaren amaieran, berriz, xedapen hori non eta noiz eman den, eta nork sinatzen duen -izena eta kargua- jasoko da.

2.- En caso de que el documento se remita redactado en las dos lenguas oficiales, corresponde al personal mencionado en el apartado 1 de este artículo la verificación y validación de las dos versiones.

3.- Dokumentuaren hasieran bere edukia edo hartzen duen forma juridikoa aurreratzen duen idazpurua azalduko da. Dokumentuaren amaieran, berriz, non eta noiz eman den, eta sinatzailearen izen osoa eta kargua jasoko dira.

3.- En el encabezamiento del documento figurará el título que anticipe su contenido o forma jurídica que adopte. Igualmente, al final del documento, constará el lugar y la fecha de su adopción, así como el nombre y cargo de quien firme.

14. artikulua.- Konfidentzialtasuna.

Artículo 14.- Confidencialidad.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak argitaratzeko jasotzen dituen dokumentuak konfidentzialak dira, eta ezingo da haiei buruzko informaziorik eman argitaratu baino lehen, non eta argitaratzeko eskatzen duenak berariaz horretarako baimena ematen ez duen.

Los documentos recibidos para su inserción en el Boletín Oficial del País Vasco tienen carácter confidencial, no pudiendo facilitarse información acerca de ellos, con anterioridad a su publicación, sin la autorización expresa de la persona solicitante de la misma.

15. artikulua.- Argitalpena.

Artículo 15.- Edición.

1.- Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzara iristen diren jatorrizko dokumentuak idatzi eta baimendu diren bezalaxe argitaratuko dira, eta ezingo dira aldatu.

1.- Los originales recibidos en la Dirección de la Secretaría del Gobierno y de Relaciones con el Parlamento son insertados en los mismos términos en que se hallen redactados y autorizados, sin que puedan ser modificados.

2.- Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zehaztuko du dokumentuak zein atal eta azpiataletan argitaratuko diren, dekretu honen 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta dokumentuak zein egunetan argitaratu diren kontuan izanda antolatuko du aldizkari ofizialaren argitalpena.

2.- La Dirección de la Secretaría del Gobierno y de Relaciones con el Parlamento fija la sección y subsección en que se deben publicar siguiendo lo establecido en el artículo 8 del presente Decreto, y organiza la edición del boletín oficial, teniendo en cuenta la fecha de su recepción.

3.- Hala ere, lehentasuna izango dute honako hauek: legezko epea daukaten dokumentuek, presakoek (baldin eta 12.3 artikuluan ezarritakoaren arabera arrazoitu bada), hutsen zuzenketek eta, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren iritziz, dauzkaten ezaugarriak direla-eta, hala eskatzen dutenek.

3.- Sin perjuicio de lo dispuesto en el apartado anterior, se da preferencia en su publicación a aquellos documentos que tienen señalado plazo o término legal, los que revistan el carácter de urgente, motivado siguiendo lo establecido en el artículo 12.3, las correcciones de errores y aquéllos que, por su índole lo exigen, a juicio del Director o de la Directora de la Secretaría del Gobierno y de Relaciones con el Parlamento.

4.- Dokumentuak 10 egun balioduneko epean argitaratuko dira, jasotzen diren egunetik aurrera, edo, zuzenketarik edo tasa-ordainketarik egin behar izanez gero, dagokion zuzenketa edo ordainketa egiten denetik aurrera. Nolanahi ere, ez zaie epe hori aplikatuko presako dokumentuei.

4.- La publicación de documentos debe hacerse en el plazo máximo de 10 días hábiles desde su recepción o, en su caso, desde la correspondiente subsanación o desde el pago de la tasa correspondiente, salvo los que sean urgentes.

16. artikulua.- Akatsak zuzentzea eta atzera egitea.

Artículo 16.- Subsanación y desistimiento.

Argitaratzeko bidali diren dokumentuek dekretu honetan edo kasu bakoitzean aplikagarri diren xedapenetan eskatutako baldintzak betetzen ez badituzte, dokumentua bidali duenari eskatuko zaio, jakinarazpena jaso eta hamar eguneko epean, akatsak zuzentzeko. Epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, argitaratzeko eskabidean atzera egin dela adieraziko du Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariak, eta eskabidea, besterik gabe, artxibatu egingo da.

En los supuestos en que los documentos enviados a publicar no cumplan los requisitos exigidos en el presente Decreto o en las disposiciones aplicables en cada caso, se requerirá a quien remita para que proceda a su subsanación en el plazo de diez días desde la recepción de la notificación. Transcurrido dicho plazo sin que se haya producido la subsanación, el Director o la Directora de la Secretaría del Gobierno y de Relaciones con el Parlamento declarará el desistimiento de la solicitud de publicación, archivándose sin más trámite la misma.

17. artikulua.- Uko egitea.

Artículo 17.- Denegación.

Aurreko artikuluan (16) ezarritakoa gorabehera, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariak, ebazpen zehatz eta arrazoitu baten bitartez, ukatu egin dezake 7.1.c) artikuluan aurreikusitako erregelamenduzko arau, ebazpen, erabaki eta iragarkiak argitaratzea, baldin eta dekretu honen bidez ezarri diren baldintzak betetzen ez badituzte.

No obstante lo dispuesto en el artículo 16, el Director o la Directora de la Secretaría del Gobierno y de Relaciones con el Parlamento puede denegar, mediante resolución expresa y motivada, la publicación de normas reglamentarias, resoluciones, acuerdos y anuncios previstos en el artículo 7.1.c) con respecto a los cuales no se cumplan los requisitos establecidos en el presente Decreto.

18. artikulua.- Hutsen zuzenketa.

Artículo 18.- Correcciones de errores.

1.- Dokumenturen bat edukiari eragiten dion edo zalantzak sor ditzakeen huts edo omisioren batekin argitaratzen bada, zuzenketak egin eta berriro argitaratuko da, osorik edo beharrezkoa den zatia bakarrik.

1.- Si algún documento apareciese publicado con errores u omisiones que alteren o modifiquen su contenido o puedan suscitar dudas al respecto, será reproducido, en su totalidad o en la parte necesaria, con las debidas correcciones.

2.- Honela egingo dira hutsen zuzenketak:

2.- Las correcciones de los errores se realizarán de la siguiente forma:

a) Aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

a) Los meros errores de composición que se produzcan en la publicación, siempre que alteren o modifiquen su contenido o pueda suscitar dudas al respecto, se rectificarán de oficio por la Dirección de la Secretaría del Gobierno y de Relaciones con el Parlamento, o a instancia del órgano u entidad interesado.

b) Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

b) Los meros errores u omisiones en el texto remitido para su publicación que se infieran claramente del contexto y no constituyan modificación o alteración del sentido de los documentos, pero cuya rectificación se juzgue conveniente para evitar posibles confusiones, se corregirán por la Secretaría del Gobierno y de Relaciones con el Parlamento, a instancia del órgano que haya ordenado la publicación del texto.

c) Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

c) Los errores u omisiones en el texto remitido para su publicación que no se deduzcan claramente del contexto y cuya rectificación pueda suponer una real o aparente modificación del contenido o sentido del documento, se subsanarán mediante disposición del mismo rango.

19. artikulua.- Datuak eta fitxategiak gordetzea.

Artículo 19.- Conservación.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak beharrezko segurtasun-neurriak hartuko ditu aldizkari ofizialaren edizio digital bakoitza osatzen duten fitxategiak eta datu informatikoak zaintzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibategi Sistemaren arauekin bat; horrela, bermatuta egongo da horiek guztiak artxibatu egingo direla, babestuta egongo direla eta ez direla aldatuko.

La Dirección de la Secretaría del Gobierno y de Relaciones con el Parlamento velará por que se adopten las medidas de seguridad que sean precisas para que los datos informáticos y los ficheros que conforman cada edición digital del boletín oficial se conserven de forma que se garantice su archivo, conservación e inalterabilidad, de conformidad con las normas que regulan el Sistema de Archivo de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

IV. KAPITULUA

CAPÍTULO IV

ARGITALPENAK ORDAINTZEA ETA BANAKETA

PAGO DE INSERCIONES Y DISTRIBUCIÓN

20. artikulua.- Argitalpenak ordaintzea.

Artículo 20.- Pago de inserciones.

1.- Dokumentuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, tasa bat ordaindu behar da; hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen 56. artikuluan eta hurrengoetan araututako tasa (irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuak onartu zuen testu bategina).

1.- La inserción de documentos en el Boletín Oficial del País Vasco constituye un hecho imponible sujeto a la correspondiente tasa, regulada en los artículos 56 y siguientes de la Ley de Tasas y Precios Públicos de la Comunidad Autónoma del País Vasco, texto refundido aprobado por Decreto Legislativo 1/2007, de 11 de septiembre.

2.- Tasa hori ordaintzeko, autolikidazioa eta aldez aurreko ordainketa elektronikoa erabiliko da, eta beraz, dokumentuak argitaratu aurretik justifikatu egin beharko da tasa ordaindu izana, aplikatu beharreko araudiaren arabera salbuetsita daudenen kasuan izan ezik.

2.- El abono de la tasa está sujeto al régimen de autoliquidación y al previo pago electrónico, por lo que antes de la publicación de los documentos, se deberá justificar el abono de la tasa, salvo las declaradas exentas por la normativa aplicable.

21. artikulua.- Banaketa eta kontsulta.

Artículo 21.- Distribución y consulta.

1.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria www.lehendakariordetza.ejgv.euskadi.net egoitza elektronikoaren bitartez zabalduko da, eta beti bermatuko da bere edukiaren benetakotasuna eta osotasuna, bai eta bertara sartzeko aukera ere.

1.- El Boletín Oficial del País Vasco se difunde a través de la sede electrónica www.lehendakariordetza.ejgv.euskadi.net, garantizando en todo caso la autenticidad e integridad de su contenido, así como su accesibilidad.

2.- Eusko Jaurlaritzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako dokumentuak kontsultatzen eta horien kopiak lortzen utziko die horretarako eskabidea egiten duten herritarrei. Horretarako daude, hain justu ere, Eusko Jaurlaritzako Zuzenean-Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoak; kontsulta horiei erantzuteko bitartekoak eta baldintzak ezarriko dira bulego horietan.

2.- El Gobierno Vasco, a través de las Oficinas del Servicio de Atención al Ciudadano del Gobierno Vasco (Zuzenean) facilita la consulta y la obtención de copias de los documentos publicados en el Boletín Oficial del País Vasco a las ciudadanas y los ciudadanos que lo soliciten. Estas Oficinas establecerán los medios y condiciones para atender dichas consultas.

3.- Beste administrazio eta instituzio publiko batzuekin hitzarmenak egingo dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian sartu eta kontsulta egin ahal izateko.

3.- Se celebrarán convenios con otras administraciones e instituciones públicas para facilitar el acceso y consulta del Boletín Oficial del País Vasco.

4.- Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako dokumentuak gaika zabaltzeko zerbitzua eskainiko die horretarako eskabidea egiten dutenei; hain zuzen ere, egindako hautaketaren irizpideak betetzen dituzten dokumentuak eskainiko dizkie.

4.- La Dirección de la Secretaría del Gobierno y de Relaciones con el Parlamento ofrecerá, previa solicitud, un servicio de difusión selectiva de los documentos publicados en el Boletín Oficial del País Vasco que cumplan determinados criterios de selección.

XEDAPENA GEHIGARRIA.- Egoitza elektronikoaren aldaketa.

DISPOSICIÓN ADICIONAL.- Modificación sede electrónica.

Jaurlaritzaren lehendakariordeari baimena ematen zaio Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren zabaltzeko egoitza elektronikoa aldatzeko.

Se autoriza a la Vicepresidenta del Gobierno para modificar la sede electrónica a través de la cual se difunde el Boletín Oficial del País Vasco.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

DISPOSICIONES TRANSITORIAS

Lehenengoa.- Argitaratzeko eskabideak aurkezteko prozedura.

Primera.- Procedimiento de presentación de solicitudes de publicación.

Honela aurkeztuko dira argitaratzeko eskabideak, harik eta Jaurlaritzaren lehendakariordeak dekretu honen 20. artikuluan aurreikusitako agindua eman arte:

Hasta tanto no se dicte la Orden de la Vicepresidenta del Gobierno prevista en el artículo 12 de este Decreto, las solicitudes de publicación se presentarán de la forma siguiente:

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko organoek zuzenean bidaliko dituzte testuak aldizkari ofizialera, horretarako ezarri den informatika-protokoloaz baliatuta.

1.- Los órganos de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi transmitirán directamente al Boletín los textos que se publicarán, mediante el protocolo informático implantado a tal efecto.

2.- Gainerako organo, instituzio eta erakundeek dekretu honen eranskin gisa argitaratutako eskabide normalizatua bete eta eskuz sinatuko dute, eta pertsona juridikoak baldin badira, zigilua jarriko diote. Eskabideak derrigorrez izan behar du dokumentua identifikatuko duen laburpena edo idazpurua, eta eskabidearekin batera aurkezten den dokumentuak zein euskarri duen jasoko du:

2.- El resto de órganos, instituciones y entidades cumplimentarán la solicitud normalizada publicada como anexo al presente Decreto, firmarán de forma manuscrita, e incluirán el sello, si se trata de una persona jurídica. La solicitud contendrá necesariamente el sumario o título identificativo del documento y especificará la clase de soporte en que se presenta el documento que se acompaña a la solicitud:

a) Euskarri elektronikoa. Argitalpen-eskabidean erantzukizunpeko adierazpen bat jasoko da, hain zuzen ere, bidalitako dokumentu elektronikoa jatorrizkoa edo jatorrizkoaren kopia zehatza dela dioena. Halaber, erabilitako prozesadorearen izena eta bertsioa ere jasoko da, baita sartutako fitxategi(ar)ena ere. Dokumentu elektronikoa bi hizkuntza ofizialetan aurkezten bada, fitxategi bana erabiliko da, eta behar bezala identifikatuta egongo da bakoitza. Dokumentuaren euskarriak dokumentuaren eta bere jatorriaren identifikatzailea edukiko du.

a) Soporte electrónico. En la solicitud de publicación constará una declaración responsable de que el documento electrónico remitido es el original o copia idéntica del original y, asimismo, constará el nombre y versión del procesador utilizado y el nombre del fichero o ficheros incluidos. Si el documento electrónico se presenta en las dos lenguas oficiales, deberá consignarse en ficheros independientes, perfectamente identificados. El soporte que contenga el documento llevará un identificativo del mismo y de su procedencia.

Erabilitako euskarria eta dokumentu elektronikoetan dagoen informazioa tratatzeko beharrezkoak diren aplikazioak bateragarriak izango dira.

El soporte presentado y las aplicaciones necesarias para el tratamiento de la información contenida en los documentos electrónicos deberán ser compatibles.

b) Paperezko euskarria. Dokumentuak mekanografiatua izan behar du, irakurgarria, orrialde-hurrenkeraduna eta zirriborrorik gabea.

b) Soporte papel. El documento debe estar mecanografiado, legible, paginado y sin tachaduras.

Bigarrena.- Tasaren ordainketa.

Segunda.- Gestión del pago de la tasa.

Dokumentuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko tasa (dekretu honen 20. artikulua) dokumentuak argitaratu ondoren ordainduko da, harik eta sistema informatikoa aldez aurreko ordainketarako egokitu arte.

El abono de la tasa por la inserción de textos en el Boletín Oficial del País Vasco prevista en el artículo 20 del presente Decreto se realizará a partir del devengo de la misma, en tanto el sistema informático no esté adaptado para permitir el previo pago de la misma.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA.- Arauak indargabetzea.

DISPOSICIÓN DEROGATORIA.- Derogación normativa.

Indargabetu egiten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko ekainaren 1eko 155/1993 Dekretua, baita dekretu honetan ezarritakoaren aurka egiten duten bestelako xedapenak ere, maila berekoak nahiz txikiagokoak izan.

Queda derogado el Decreto 155/1993, de 1 de junio, sobre el Boletín Oficial del País Vasco, y cuantas disposiciones de igual o inferior rango se opongan a lo establecido en el presente Decreto.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.- Dokumentuak argitaratzeko prozedura.

Primera.- Procedimiento de publicación de documentos.

Jaurlaritzaren lehendakariordeak, dekretu hau onartu eta urtebeteko epean, dekretu honen 12.2 artikuluan xedatutako agindua emango du.

En el plazo de un año desde la aprobación de este Decreto, se dictará la Orden de la Vicepresidenta del Gobierno prevista en el artículo 12.2 del presente Decreto.

Bigarrena.- Arauak garatzea.

Segunda.- Desarrollo normativo.

Jaurlaritzaren lehendakariordeari baimena ematen zaio dekretu honetan aurreikusitakoa garatzeko eta betearazteko beharrezkoak diren xedapen guztiak eman ditzan eta, bereziki, prozedurak eta bermeak ezar ditzan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar diren jatorrizko testuak www.lehendakariordetza.ejgv.euskadi.net egoitza elektronikoaren bitartez bidali ahal izateko.

Se autoriza a la Vicepresidenta del Gobierno para que dicte cuantas disposiciones sean necesarias para el desarrollo y ejecución de lo previsto en el presente Decreto y, en particular, para el establecimiento del procedimiento y garantías con arreglo al cual los originales destinados a la publicación en el Boletín Oficial del País Vasco podrán remitirse a través de la sede electrónica www.lehendakariordetza.ejgv.euskadi.net.

Hirugarrena.- Indarrean jartzea.

Tercera.- Entrada en vigor.

Dekretu hau 2009ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día 1 de enero de 2009.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko abenduaren 23an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 23 de diciembre de 2008.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Jaurlaritzaren lehendakariordea,

La Vicepresidenta del Gobierno,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

ERANSKINA, ABENDUAREN 23KO 217/2008 DEKRETUARENA

ANEXO AL DECRETO 217/2008, DE 23 DE DICIEMBRE

EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIAN DOKUMENTUAK ARGITARATZEKO ESKABIDEA

SOLICITUD DE PUBLICACIÓN EN EL BOLETÍN OFICIAL DEL PAÍS VASCO

(Ikus .PDF)

(Véase el .PDF)


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común