Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

246. zk., 2008ko abenduaren 24a, asteazkena

N.º 246, miércoles 24 de diciembre de 2008


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Presidencia del Gobierno
7145
7145

14/2008 Legea, abenduaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Dietista-Nutrizionisten Elkargo Ofiziala Sortzekoa.

LEY 14/2008, de 12 de diciembre, de Creación del Colegio Oficial de Dietistas-Nutricionistas del País Vasco.

Eusko Legebiltzarrak ondoko Legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei

Se hace saber a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi que el Parlamento Vasco ha aprobado la siguiente Ley:

14/2008 Legea, abenduaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Dietista-Nutrizionisten Elkargo Ofiziala sortzekoa

Ley 14/2008, de 12 de diciembre, de Creación del Colegio Oficial de Dietistas-Nutricionistas del País Vasco

ZIOEN AZALPENA

EXPOSICIÓN DE MOTIVOS

Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluak Euskal Autonomia Erkidegoari ematen dio, eta ez beste inori, profesionalen elkargoen eta lanbide tituludunen gaineko eskumen osoa, betiere Konstituzioaren 36 eta 139. artikuluetan ezarritakoaren aurkakoa ez den heinean. Estatutuko artikulu horri jarraiki onartu zen 18/1997 Legea, azaroaren 21ekoa, Tituludun Lanbideei eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei buruzkoa, eta, lege horrek 29. artikuluan dioenez, profesionalen elkargo berriak sortzeko beharrezkoa izango da Eusko Legebiltzarraren legea, arlo jakin bakoitzeko profesional interesatuek, behar besteko eta behar bezala egiaztatutako ordezkaritzaren bidez, hala eskatu dutelako emana.

El artículo 10.22 del Estatuto de Autonomía atribuye a la Comunidad Autónoma del País Vasco competencia exclusiva en materia de colegios profesionales y ejercicio de las profesiones tituladas, sin perjuicio de lo dispuesto en los artículos 36 y 139 de la Constitución. En su virtud se dictó la Ley 18/1997, de 21 de noviembre, de Ejercicio de Profesiones Tituladas y de Colegios y Consejos Profesionales, la cual establece en su artículo 29 que la creación de nuevos colegios profesionales precisará ley del Parlamento Vasco a petición suficientemente representativa y debidamente acreditada de las profesionales y los profesionales interesados.

Euskadiko Giza Elikaduran eta Dietetikan Diplomatuen Elkarteak (Egedde) eskaria egin zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko Dietista-Nutrizionisten Elkargo Ofiziala sor zedin. Horren ondorioz, izapideak abiatu dira, eskaera horren oinarria eta legez bete beharreko baldintzak egiaztatzeko; baldintza horien artean azpimarragarriena, lanbidea elkargoan biltzea justifikatzen duten herri-intereseko nahikoa arrazoi izatea.

La Asociación de Diplomados en Dietética y Nutrición de Euskadi (Addene) solicitó la creación del Colegio Oficial de Dietistas-Nutricionistas del País Vasco, dando lugar a la oportuna tramitación encaminada a la verificación del fundamento de la petición formulada y de los requisitos legalmente exigibles, entre los que destaca la concurrencia de suficientes razones de interés público que justifiquen el carácter colegiado de la profesión.

433/1998 Errege Dekretuan, martxoaren 20koan, unibertsitate-titulu ofiziala ezarri zen: Giza Nutrizio eta Dietetikako Diplomaduna, gizakiarentzat nutrizioaren aldetik aproposak diren elikadura-erregimenak egiteko oinarri teoriko eta tekniko egokiak irakasteko ikasbideak ematen dituen titulua, hain zuzen.

El Real Decreto 433/1998, de 20 de marzo, estableció el título universitario oficial de Diplomado en Nutrición Humana y Dietética, cuyas enseñanzas deben proporcionar una formación teórico-práctica adecuada en las bases teóricas y técnicas de elaboración de los regímenes alimenticios adecuados a la nutrición humana.

Beste alde batetik, azaroaren 21eko 44/2003 Legeak, Osasun arloko Lanbideak Antolatzen dituenak, Giza Nutrizio eta Dietetikako diplomadunak zer diren ezartzen du, alegia: osasun-arloko profesionalak, pertsona edo pertsona-taldeak elikatzeko jarduerak garatzeko funtzio espezifikoa dutenak, betiere jarduerok premia fisiologikoetarako eta, hala balegokio, patologikoetarako egokiturik, eta prebentzio- eta osasun publikoko printzipioei jarraitu.

Por su parte, la Ley 44/2003, de 21 de noviembre, de Ordenación de las Profesiones Sanitarias, regula a las personas diplomadas en Nutrición Humana y Dietética como las profesionales sanitarias tituladas cuya función específica es el desarrollo de actividades orientadas a la alimentación de la persona o de grupos de personas, adecuadas a las necesidades fisiológicas y, en su caso, patológicas de las mismas, y de acuerdo con los principios de prevención y salud pública.

Egungo gizartean lanbide horrek gero eta garrantzi handiagoa hartu duenez, horren kontrol eta garapen egokia bermatu eta zaindu beharra dago. Horrek, hain justu, elkargo-erakundea eratzeko eskaera ekarri du, elkargokideen interes profesionalei modu eraginkorrean erantzuteko.

La creciente importancia de esta profesión en la sociedad actual y la necesidad de garantizar y velar por un adecuado control y desarrollo de ella han motivado la demanda de creación de una organización colegial que sirva eficazmente a los intereses profesionales de las personas colegiadas.

Interes publikoaren aldetik begiratuta, lanbidea behar bezala antolatzea eta gizartearen zerbitzurako izango den araudi deontologikoa egitea, besteak beste, badira nahikoa arrazoi borondatezko atxikipeneko lanbide-korporazio hau eratu beharra justifikatzeko.

Desde el punto de vista del interés público, la correcta ordenación profesional y el desarrollo de una regulación deontológica al servicio de la sociedad son algunas de los razones que justifican suficientemente la creación de esta corporación profesional de adscripción voluntaria.

Adierazitako guztiarengatik, lege honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Dietista-Nutrizionisten Elkargo Ofiziala sortuko da.

En virtud de lo expuesto se procede, mediante la presente Ley, a la creación del Colegio Oficial de Dietistas-Nutricionistas del País Vasco.

1. artikulua.- Sorrera.

Artículo 1.- Creación.

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko Dietista-Nutrizionisten Elkargo Ofiziala sortzen da: zuzenbide publikoko korporazioa, nortasun juridiko propioa duena, eta bere helburuak gauzatzeko zein eginkizunak betetzeko jarduteko gaitasun osoa duena, legearen arabera betiere.

1.- Se crea el Colegio Oficial de Dietistas-Nutricionistas del País Vasco, como corporación de derecho público, con personalidad jurídica propia y plena capacidad de obrar para el cumplimiento de sus fines y el ejercicio de sus funciones con sujeción a la ley.

2.- Lege honetan xedatutakoari jarraiki gobernu-organoak eratzen direnetik aurrera, elkargoak nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasun osoa eskuratuko ditu.

2.- La adquisición de la personalidad jurídica y de la plena capacidad de obrar se producirá a partir del momento en el que, conforme a lo dispuesto en la presente Ley, se constituyan los órganos de gobierno del colegio.

2. artikulua.- Lurralde-eremua.

Artículo 2.- Ámbito territorial.

Euskal Autonomia Erkidegoko Dietista-Nutrizionisten Elkargo Ofizialeko lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da.

El ámbito territorial del Colegio Oficial de Dietistas-Nutricionistas del País Vasco es el de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

3. artikulua.- Profesionalen Kontseiluaren funtzioak betetzea.

Artículo 3.- Ejercicio de las funciones de Consejo Profesional.

Elkargoaren lurralde-eremua kontuan izanda eta Tituludun Lanbideei eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legearen 41.4 artikuluan ezarritakoari jarraiki, Euskal Autonomia Erkidegoko Dietista-Nutrizionisten Elkargo Ofizialak lege horrek profesionalen kontseiluei esleitzen dizkien funtzioak beteko ditu, lurralde-eremu horretan diharduen artean.

Dado el ámbito territorial del colegio y en virtud de lo contemplado en el artículo 41.4 de la Ley 18/1997, de 21 de noviembre, de Ejercicio de Profesiones Tituladas y de Colegios y Consejos Profesionales, el Colegio Oficial de Dietistas-Nutricionistas del País Vasco ejercerá las funciones que dicha Ley atribuye a los consejos profesionales en tanto mantenga dicho ámbito territorial.

4. artikulua.- Kideak.

Artículo 4.- Ámbito personal.

Euskal Autonomia Erkidegoko Dietista-Nutrizionisten Elkargo Ofizialean ondorengo profesional guztiak sartu ahal izango dira baldintza berberetan:

En el Colegio Oficial de Dietistas-Nutricionistas del País Vasco se podrán integrar en condiciones de igualdad los siguientes profesionales:

a) Martxoaren 20ko 433/1998 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz Giza Nutrizio eta Dietetikako Unibertsitate Diplomadunaren titulua lortu dutenak.

a) Quienes hayan obtenido el título de Diplomado Universitario en Nutrición Humana y Dietética obtenido de conformidad con lo dispuesto en el Real Decreto 433/1998, de 20 de marzo.

b) Aipatutakoaren baliokide den unibertsitate-titulua dutenak, agintaritza eskudunak aitortua edo homologatua.

b) Quienes ostenten titulación universitaria oficial equivalente a la anterior, reconocida u homologada por la autoridad competente.

5. artikulua.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekiko harremanak.

Artículo 5.- Relaciones con la Administración General del País Vasco.

Euskal Autonomia Erkidegoko Dietista-Nutrizio­nisten Elkargo Ofizialak harremana izango du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin; bere lanbidearen edukiei dagozkien gaietan, osasun-arloko eskumenak dituen sailaren bidez, eta gai profesional orokor, instituzional zein korporatiboei dagokienetan, justizia-arloan eskuduna den sailaren bidez.

El Colegio Oficial de Dietistas-Nutricionistas del País Vasco se relacionará con la Administración General del País Vasco en los aspectos relativos a los contenidos de su profesión a través del departamento que ejerza las competencias en materia de sanidad, y en los aspectos profesionales generales, institucionales y corporativos a través del departamento competente en materia de justicia.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

DISPOSICIONES TRANSITORIAS

Lehenengoa.- Kudeaketa Batzordea.

Primera.- Comisión Gestora.

1.- Kudeaketa Batzordea eratuko da, eta Euskadiko Giza Elikaduran eta Dietetikan Diplomatuen Elkarteak (Egedde) eta Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultateak izendatutako bina pertsonak osatuko dute.

1.- Se constituirá una Comisión Gestora integrada por dos personas designadas por la Asociación de Diplomados en Dietética y Nutrición de Euskadi (Addene) y dos personas designadas por la Facultad de Farmacia de la Universidad del País Vasco.

2.- Batzordean orekatua izango da gizonezko eta emakumezkoen arteko proportzioa. Euskadiko Giza Elikaduran eta Dietetikan Diplomatuen Elkarteak (Egedde) izendatutako kideetariko bat izango da batzordeburu: Kudeaketa Batzordearen lanak antolatu eta bultzatuko ditu, eta, berdinketa egonez gero, haren botoak ebatziko du.

2.- La comisión contará con una proporción equilibrada de ambos sexos. Presidirá la comisión una de las personas designadas por la Asociación de Diplomados en Dietética y Nutrición de Euskadi (Addene), que ordenará e impulsará los trabajos de la comisión y dispondrá de voto dirimente en caso de empate.

3.- Batzordeak honako funtzio hauek izango ditu, besteak beste:

3.- Las funciones de esta comisión serán, entre otras, las siguientes:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Dietista-Nutrizionisten Elkargo Ofizialaren lehen estatutuak idaztea.

a) Redactar los primeros estatutos del Colegio Oficial de Dietistas-Nutricionistas del País Vasco.

b) Elkargoko kide egiteko epea irekitzea eta arautzea.

b) Abrir y ordenar el periodo de colegiación.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko Dietista-Nutrizionisten Elkargo Oficialaren osoko bilkurarako deia egitea.

c) Convocar el órgano plenario del Colegio Oficial de Dietistas-Nutricionistas del País Vasco.

Bigarrena.- Elkargoko kide egiteko epea.

Segunda.- Periodo de colegiación.

Elkargoaren estatutuak argitaratu eta hiru hilabete igarota, Kudeaketa Batzordeak elkargoko kide egiteko epea irekiko du, lege honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten profesional guztiek Euskal Autonomia Erkidegoko Dietista-Nutrizionisten Elkargo Ofizialean sartzeko aukera izan dezaten. Horretarako, baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte profesional horiek.

La Comisión Gestora, en el plazo de tres meses a partir de la publicación de los estatutos colegiales, abrirá un periodo de colegiación para posibilitar a todos y todas las profesionales que reúnan los requisitos establecidos en la presente Ley la incorporación al Colegio Oficial de Dietistas-Nutricionistas del País Vasco. Dichos profesionales deberán aportar al efecto la documentación acreditativa de tales requisitos.

Hala nahi dutenei elkargoko kide egiteko bidea errazte aldera, Kudeaketa Batzordeak horretarako nora jo behar duten eta epea noiz zabalduko den argitaratuko du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Euskal Autonomia Erkidegoan gehien irakurtzen diren egunkarietatik bitan, gutxienez.

Para facilitar la colegiación de las personas interesadas, la Comisión Gestora publicará en el Boletín Oficial del País Vasco, y en al menos dos de los periódicos de mayor difusión en la Comunidad Autónoma, un anuncio en el que se indique el lugar y plazo de la apertura de dicho periodo.

Hirugarrena.- Osoko bilkurarako deia.

Tercera.- Convocatoria del órgano plenario.

1.- Elkargoko kide egiteko epea zabaltzen denetik bederatzi hilabete igarota, Kudeaketa Batzordeak Euskal Autonomia Erkidegoko Dietista-Nutrizionisten Elkargo Ofizialaren osoko bilkurarako deia egingo du, gobernu-organoetako kideak hautatzeko.

1.- Pasados nueve meses desde la apertura del periodo de colegiación, la Comisión Gestora convocará el órgano plenario del Colegio Oficial de Dietistas-Nutricionistas del País Vasco al objeto de proceder a la elección de las personas integrantes de los órganos de gobierno.

2.- Gobernu-organoen eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

2.- La constitución de los órganos de gobierno será publicada en el Boletín Oficial del País Vasco.

AZKEN XEDAPENA

DISPOSICIÓN FINAL

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

La presente Ley entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Por consiguiente, ordeno a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi, particulares y autoridades, que la guarden y hagan guardarla.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 16a.

Vitoria-Gasteiz, a 16 de diciembre de 2008.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común