Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

221. zk., 2008ko azaroaren 18a, asteartea

N.º 221, martes 18 de noviembre de 2008


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
Hacienda y Administración Pública
Medio Ambiente y Ordenación del Territorio
6415
6415

181/2008 DEKRETUA, azaroaren 4koa; honen bidez, Uraren Kanonaren Araubide Ekonomiko-finantzarioaren Araudia onartzen da.

DECRETO 181/2008, de 4 de noviembre, por el que se aprueba el Reglamento del Régimen Económico-Financiero del Canon del Agua.

Uren ekainaren 23ko 1/2006 Legeko VIII. Kapituluan, uraren kanona sortu eta arautzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko berezko zerga gisa; aldi berean, ahalmena ematen zaio Eusko Jaurlaritzari, arauketa hori garatzeko erregelamenduzko xedapenak gaikuntza orokorrez emateko; legearen aginduetan jasota dauden eta araudiari egin zaizkion berariazko erreferentziek osatzen dute gaikuntza hori.

En la Ley 1/2006, de 23 de junio, de Aguas, en su Capítulo VIII, se crea y regula el canon del agua como tributo propio de la Comunidad Autónoma del País Vasco, al mismo tiempo que se faculta al Gobierno Vasco para dictar las disposiciones reglamentarias de desarrollo de dicha regulación con una habilitación general, que se complementa con las específicas llamadas al reglamento contenidas en los diversos preceptos de la ley.

Dekretu hau 9 kapitulu eta 26 artikulutan egituratuta dago, eta haren helburua, beraz, uraren kanona ezartzeko arauak garatzea da; kanon hori Euskal Autonomia Erkidegoko zerga bat da, Uren ekainaren 23ko 1/2006 Legeak sortu eta arautua.

El objeto de este Decreto, estructurado en 9 capítulos y 26 artículos es, por tanto, el desarrollo normativo para la aplicación del canon del agua, un impuesto de la Comunidad Autónoma del País Vasco, creado y regulado en la Ley 1/2006, de 23 de junio, de Aguas.

Araudiaren harira I. kapituluan egindako erreferentzia orokorren ondoren, Uraren Euskal Agentziaren zereginei buruz eta uraren kanona ezartzeko araudiari buruz, II. kapituluan garatzen dira ezartzekoa den egitatearen inguruko alderdiak, salbuespenak eta hobariak. Aurrerago, zergaren subjektuei eta sortzapenari eskainitako artikuluak daude: III. kapitulua eta IV. kapitulua, hurrenez hurren.

Tras las referencias generales realizadas en el Capítulo I al objeto del Reglamento, a las funciones de la Agencia Vasca del Agua, y a la normativa de aplicación al canon del agua, en el Capítulo II se desarrollan los aspectos relativos al hecho imponible, las exenciones y las bonificaciones. Más adelante, se encuentran los artículos dedicados a los sujetos del tributo y al devengo, Capítulo III y Capítulo IV, respectivamente.

Era berean, zerga-oinarriari buruzko V. kapituluan, oinarria zehazteko metodoak garatzen dira: zuzeneko zenbatespena, zenbatespen objektiboa eta zeharkako zenbatespena, 1/2006 Legean eta zergentzat ezartzekoa den ordezko araudian ezarritakoaren arabera. Bestalde, VI. kapitulua karga motari eta kuotari buruzkoa da.

Así mismo, en el Capítulo V, referido a la base imponible, se desarrollan los métodos de determinación de la base: estimación directa, estimación objetiva y estimación indirecta; según lo dispuesto en la Ley 1/2006 y en la normativa supletoria de aplicación para los tributos. El Capítulo VI está dedicado al tipo de gravamen y la cuota.

Kanona kudeatzeko prozedurak ere ezartzen dira, kasuaren arabera: hirugarrenak urez hornitzea -"VII. kapitulua-" edo erabiltzaileek zuzenean egindako aprobetxamenduak -"VIII. kapitulua.

También se establecen sendos procedimientos de gestión del canon, según se trate de suministros de agua a terceros, Capítulo VII, o de aprovechamientos efectuados directamente por los usuarios y las usuarias, Capítulo VIII.

Azkenik, IX. kapituluan, hainbat erreferentzia egiten zaizkie arau-hauste eta zehapenengatiko prozedurei, eta egiaztatu eta ikertzeko prozedurari.

Por último, en el Capítulo IX se hacen diferentes referencias a los procedimientos por infracciones y sanciones, así como al procedimiento de comprobación e investigación.

Dekretua hauekin osatzen da: bi xedapen gehigarri, hiru xedapen iragankor eta hiru azken xedapen.

El Decreto se completa con dos disposiciones adicionales, tres disposiciones transitorias y tres disposiciones finales.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko azaroaren 4an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

En su virtud, a propuesta de las Consejeras de Hacienda y Administración Pública y de Medio Ambiente y Ordenación del Territorio, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 4 de noviembre de 2008,

XEDATU DUT:

DISPONGO:

I. KAPITULUA

CAPÍTULO I

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.- Xedea.

Artículo 1.- Objeto.

Araudi honen helburua uraren kanonaren araubide ekonomiko-finantzarioaren arauak garatzea da; kanona Uren ekainaren 23ko 1/2006 Legeak sortu eta arautu zuen.

Este Reglamento tiene por objeto el desarrollo normativo del régimen económico-financiero del canon del agua, creado y regulado en la Ley 1/2006, de 23 de junio, de Aguas.

2. artikulua.- Funtzioak.

Artículo 2.- Funciones.

1.- Uraren kanona kudeatu, kitatu, bildu eta ikuskatzea Uraren Euskal Agentziaren zereginak dira.

1.- La gestión, liquidación, recaudación e inspección del canon del agua son funciones que corresponden a la Agencia Vasca del Agua.

2.- Hala ere, betearazteko bidean dagoen bilketa, horretarako izenpetutako hitzarmena betez, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren diruzaintzan eskumena duen sailak egin ahal izango du, eta batutako sarrerak Uraren Euskal Agentziari helarazi.

2.- No obstante, la recaudación en vía ejecutiva podrá realizarse, en virtud de convenio suscrito al efecto, por el Departamento de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco competente en materia de tesorería, correspondiendo los ingresos obtenidos a la Agencia Vasca del Agua.

3. artikulua.- Ezarpen-araudia.

Artículo 3.- Normativa de aplicación.

Uraren kanona xedapen hauetan aurreikusitakoak arautzen du: Uren ekainaren 23ko 1/2006 Legea, erregelamendu hau eta berau garatzeko araudia, eta zergen araudi orokorra.

El canon del agua se rige por lo previsto en la Ley 1/2006, de 23 de junio, de Aguas, este Reglamento y la normativa de desarrollo, así como en la normativa general de tributos.

II. KAPITULUA

CAPÍTULO II

ZERGAPEKO EGITATEA, SALBUESPENAK ETA HOBARIAK

HECHO IMPONIBLE, EXENCIONES Y BONIFICACIONES

4. artikulua.- Zergapeko egitatea.

Artículo 4.- Hecho imponible.

1.- Uraren kanonaren zergapeko egitatea Euskal Autonomia Erkidegoan eginiko uraren kontsumo erreal edo potentziala da, ur hori erabiltzeak ingurunean izan dezakeen eraginagatik.

1.- Constituye el hecho imponible del canon del agua el consumo real o potencial del agua en el conjunto de la Comunidad Autónoma del País Vasco por la afección al medio que su utilización pudiera producir.

2.- Aurreko atalean ezarritakoaren arabera, uraren kanona ondoko kasu hauei ezarriko zaie:

2.- Conforme a lo establecido en el apartado anterior, el canon del agua se aplicará:

a) Erabiltzaileari hirugarrenek hornitutako uraren kontsumoari.

a) Al consumo de agua suministrada al usuario o a la usuaria por terceras personas.

b) Lurrazaleko uretatik, lurpekoetatik, euri-uretatik edo isurketa-uretatik, itsasoko uretatik edo beste edozein jatorritako uretatik erabiltzaileek berek zuzenean hartutako uraren kontsumoari.

b) Al consumo de agua procedente de captaciones de aguas superficiales, subterráneas, pluviales o escorrentías, marinas o de cualquier otra procedencia efectuadas directamente por los propios usuarios y usuarias.

c) Uraren edozein kontsumo edo erabilerari, zeinahi delarik ere uraren jatorria edo hornikuntza-iturria, erabilera produktibo bati loturik egon zein ez, kontagailu homologatu bidez neurtuta egon zein ez, fakturatuta egon zein ez.

c) A cualquier consumo o utilización de agua, independientemente de su procedencia o fuente de suministro, esté asociado o no a un uso productivo, sea o no medido mediante contadores homologados y sea o no facturado.

5. artikulua.- Salbuespenak.

Artículo 5.- Exenciones.

Uraren kanona ordaintzetik salbuetsita geratzen dira honako kontsumo hauek:

Quedan exentos de pago del canon del agua los consumos siguientes:

1.- Etxeko erabileretarako egindakoa, pertsona eta eguneko 130 litrorainokoa.

1.- El realizado para los usos domésticos, hasta 130 litros por persona y día.

Dekretu honen ondorioetarako, uraren etxeko erabileratzat hartuko dira etxebizitzako jardueretatik eratorritako ur-kontsumoak, eta horien ondorio izango diren hondakin-urak, nagusiki, pertsonen metabolismoak eta etxeko eginkizunek sortuak.

A los efectos del presente Decreto se entenderá por usos domésticos del agua, los consumos de agua realizados en la vivienda derivados de las actividades residenciales cuyas aguas residuales sean generadas principalmente por el metabolismo humano y las actividades domésticas.

2.- Honako hauetarako egindako kontsumoa: ikerkuntza eta kontrol lanak, aprobetxamendua helburu ez duten zundaketa esperimentalak eta ur-jabari publikoa kudeatu eta hobetzeko lanak, Uraren Euskal Agentziak edo beste administrazio publiko batzuek Agentziaren baimen-araubidearen pean egin edo sustatuak direnean.

2.- El realizado para operaciones de investigación y control, sondeos experimentales que no sean objeto de aprovechamiento y operaciones de gestión y mejora del dominio público hidráulico, siempre y cuando sean realizadas o promovidas por la Agencia Vasca del Agua o por otras Administraciones públicas bajo el régimen de autorización de la Agencia.

3.- Suteak itzaltzeko lanetan erabilitako uraren kontsumoa eta oso behar handiko egoeretan edo hondamendietan agintari publikoek agindutakoak.

3.- El realizado para uso en operaciones de extinción de incendios y los ordenados por las autoridades públicas en situaciones de extrema necesidad o de catástrofe.

4.- Etxean ur-hornikuntzarik ez duten hiriguneetan egiten diren uraren etxeko erabilerak. Salbuespen hori ez zaie ezarriko etxean ur-hornikuntza baduten hiriguneko etxebizitzei.

4.- Los usos domésticos del agua en núcleos de población que no dispongan de suministro domiciliario de agua. Esta exención no se aplicará a las viviendas del núcleo de población que efectivamente dispongan de suministro domiciliario.

5.- Ur geza erabili ordez, itsasoko ura hartzea.

5.- La captación de agua marina en sustitución del uso de agua dulce.

Salbuespen hori ezartzeko, zergadunak agiri bidez egiaztatu beharko dio Uraren Euskal Agentziari baduela Administrazio eskudunak emandako baimena.

Para la aplicación de esta exención será necesario que el contribuyente acredite documentalmente a la Agencia Vasca del Agua que dispone de la correspondiente autorización otorgada por la Administración competente.

6.- Ura berrerabiltzea eta ura kontsumitu gabe energia lortzeko edo industriako beste erabilera batzuetarako erabiltzea, betiere uraren kalitatea eta kopurua aldatzen ez denean.

6.- La reutilización del agua y la utilización no consuntiva para la obtención de energía u otros usos industriales, siempre que no suponga una alteración de la cantidad y la calidad del agua.

Salbuespen hori ezartzeko, zergadunak agiri bidez egiaztatu beharko dio Uraren Euskal Agentziari baduela uraren aprobetxamendua egiteko emakida eta ura isurtzeko baimena, kasu bakoitzean dagokion Administrazioak emana.

Para la aplicación de esta exención el contribuyente acreditará documentalmente a la Agencia Vasca del Agua que dispone de la correspondiente concesión para el aprovechamiento del agua, así como de la autorización para su vertido, otorgadas por la Administración competente en cada caso.

7.- Urtean 50 metro kubiko baino gutxiagoko kontsumoa, etxeetarako ur-hornikuntzaren sarekoa ez denean.

7.- El consumo anual inferior a 50 metros cúbicos que no proceda de suministro de red domiciliaria.

Salbuespen hori ezartzeko, zergadunak agiri bidez egiaztatu beharko dio Uraren Euskal Agentziari baduela uraren aprobetxamendua egiteko emakida edo baimena, Administrazio eskudunak emana.

Para la aplicación de esta exención será necesario que el contribuyente acredite documentalmente a la Agencia Vasca del Agua que dispone de la correspondiente concesión o autorización, otorgada por la Administración competente, para dicho aprovechamiento del agua.

6. artikulua.- Hobariak.

Artículo 6.- Bonificaciones.

1.- Zerga-oinarriaren % 95eko hobaria emango da, iturri publikoak eta monumentalak hornitzeko ura erabiltzeagatik, kaleak garbitzeagatik eta parkeak eta lorategiak ureztatzeagatik, betiere erakunde publikoek zuzenean nahiz zeharka egiten dutenean.

1.- Se bonificará en el 95% de la base imponible el uso del agua correspondiente a la alimentación de fuentes públicas y monumentales, limpieza de calles y riego de parques y jardines, siempre que se realicen por entidades públicas de forma directa o indirecta.

2.- Zerga-oinarriaren % 95eko hobaria emango da, kirol-instalazio publikoetan erabilitako uraren kasuan.

2.- Se bonificará en el 95% de la base imponible el uso del agua correspondiente a instalaciones deportivas públicas.

3.- Zerga-oinarriaren % 95eko hobaria emango da, nekazaritzako eta abeltzaintzako erabilerako kontsumoagatik, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritza alorreko eskumenak dituen organoak EAEko Nekazaritzako Ohitura Onen Kodea betetzen dela egiaztatzen duenean edota ustiapen-koadernoa, Ingurumen arloko Kontratua edo antzeko egiaztagiriak dituenean.

3.- Se bonificará en el 95% de la base imponible el consumo para uso agropecuario, siempre y cuando se acredite por el órgano sectorial agrario competente de la Comunidad Autónoma del País Vasco el cumplimiento del Código de Buenas Prácticas Agrarias del País Vasco, cuaderno de explotación, Contrato Ambiental u otras acreditaciones similares.

4.- Zerga-oinarriaren % 70eko hobaria emango da, industriako erabilerako kontsumoagatik, betiere eskuragarri dauden teknikarik onenak erabiltzen direnean, edo EKOSCANa edo ingurumena kudeatzeko ziurtagiria (EMAS Araudiaren edo ISO 14001 sistemaren aurreikuspenen arabera) lortuta dagoenean.

4.- Se bonificará en el 70% de la base imponible el consumo para uso industrial, siempre y cuando se utilicen las mejores técnicas disponibles o se disponga de una certificación de gestión ambiental (de acuerdo con las previsiones del Reglamento EMAS de la Unión Europea o con el sistema ISO 14001) o del EKOSCAN.

Industrian erabiltzeko uraren kontsumoa murrizteko plana egiten denean eta Uraren Euskal Agentziak ziurtatzen duenean, hobaria % 90ekoa izango da.

Cuando se disponga de un plan de reducción de los consumos de agua para usos industriales certificado por la Agencia Vasca del Agua, la bonificación será del 90%.

Horretarako, Ekonomia-jardueren 2009ko Sailkapen Nazionaleko (CNAE-2009) 05 eta 43 atalen arteko jardueretarako egindako ur-kontsumoa, biak barne, industriako erabileratzat hartuko da.

A estos efectos, se considerará de uso industrial el consumo de agua realizado por las actividades comprendidas entre las divisiones 05 y 43, ambas incluidas, de la Clasificación Nacional de Actividades Económicas 2009 (CNAE-2009).

5.- Zerga-oinarriaren % 95eko hobaria emango da, euri-urak edo isurketa-urak erabiliz gero.

5.- Se bonificará en el 95% de la base imponible el uso de aguas pluviales o de escorrentía.

7. artikulua.- Salbuespenak eta hobariak eskatzea eta ezartzea.

Artículo 7.- Solicitud y efectividad de las exenciones y bonificaciones.

1.- Aurreikusitako salbuespenak eta hobariak ezartzeko, eskaera aurkeztu beharko zaio Uraren Euskal Agentziari, dagokion egiaztagiriarekin batera, ezartzen den ereduaren arabera.

1.- Para la aplicación de las exenciones y de las bonificaciones previstas deberá presentarse solicitud, junto con la documentación acreditativa correspondiente, a la Agencia Vasca del Agua conforme al modelo que se establezca.

2.- Uraren Euskal Agentziak zergadunari ebazpena jakinarazi eta hurrengo fakturazio-alditik edo adierazpenetik aurrera ezarriko dira salbuespenak eta hobariak, edo, hala dagokionean, erakunde hornitzaileari jakinarazten zaion unetik.

2.- Las exenciones y bonificaciones se practicarán a partir del siguiente período de facturación o declaración en que la Agencia Vasca del Agua comunique su resolución al contribuyente y, en su caso, a la entidad suministradora.

3.- Ura suteak itzaltzeko lanetan erabiltzen den kasuetan eta oso behar handiko egoeretan edo hondamendietan agintari publikoek agindutako erabileretan, aurreikusitako salbuespenak, behar bezala justifikatuta, hornikuntzak edo aprobetxamenduak fakturatzen diren unean ezarriko dira.

3.- En los supuestos relativos a los usos del agua en operaciones de extinción de incendios y los ordenados por las autoridades públicas en situaciones de extrema necesidad o de catástrofe, las exenciones previstas se practicarán, debidamente justificadas, en el momento de la facturación de los suministros o aprovechamientos.

4.- Salbuespenak edo hobariak dagozkien ur-kontsumoak, inoiz ez dituzte gaindituko emakida edo baimenetan ezarritakoak.

4.- Los consumos de agua exentos o bonificados en ningún caso superarán los establecidos en las concesiones o autorizaciones.

Emakida edo baimeneko baldintzak betetzen ez badira, Uraren Euskal Agentziak kendu egin ahal izango ditu salbuespenak edo hobariak.

En caso de incumplimiento de las condiciones de la concesión o autorización, la Agencia Vasca del Agua podrá retirar el otorgamiento de las exenciones o bonificaciones.

Emakida edo baimenean aldaketak egiten direnean, salbuespenak eta hobariak ezartzeko, artikulu honetako 1. atalean aipatzen den eskaera aurkeztu beharko da.

Cuando se produzcan cambios en las condiciones de la concesión o autorización, para la aplicación de exenciones o bonificaciones será necesario presentar la solicitud a la que se refiere el apartado 1 de este artículo.

III. KAPITULUA

CAPÍTULO III

ZERGAREN SUBJEKTUAK

SUJETOS DEL TRIBUTO

8. artikulua.- Subjektu aktiboa.

Artículo 8.- Sujeto activo.

Uraren Euskal Agentzia da uraren kanonaren subjektu aktiboa.

La Agencia Vasca del Agua es el sujeto activo del canon del agua.

9. artikulua.- Subjektu pasiboak.

Artículo 9.- Sujetos pasivos.

Uraren kanonaren subjektu pasiboak dira, zergadun gisa, indarrean dagoen Tributuen Lege Orokorraren 35.4 artikuluan aipatzen diren pertsona fisiko edo juridikoak, publiko edo pribatuak, eta erakundeak, bajako ura erabiltzen dutenean, dela erakunde hornitzaile batetik jasota, dela emakida bidez hornikuntzarako beren kabuz hartuta.

Son sujetos pasivos del canon del agua en concepto de contribuyentes las personas físicas o jurídicas, públicas o privadas, y las entidades a que se hace referencia en el artículo 35.4 de la vigente Ley General Tributaria, usuarias del agua en baja, bien la reciban de una entidad suministradora o la capten por medios propios en régimen de concesión de aprovisionamiento o abastecimiento.

Xede horretarako, bajako uraren erabiltzaile eta zerganduntzat hartuko da ura kontsumitzen duena, eta ondoko hauek ere bai, aurkako frogarik izan ezean:

A estos efectos, se considerará usuario o usuaria del agua en baja y contribuyente a quien efectivamente realice el consumo del agua, y salvo prueba en contrario:

a) Ura hornitzeko kontratuaren titularra, ura erakunde hornitzaile batek ematen duenean.

a) A la persona titular del contrato de suministro de agua, cuando el agua sea proporcionada por una entidad suministradora.

b) Ura hartzeko instalazioen titularra, ura norbere instalazioen bidez hartutakoa denean.

b) A la persona titular de las instalaciones de captación de agua, cuando el agua provenga de una captación mediante instalaciones propias.

c) Emakidaren titularra, hornitzeko emakida bat dagoenean.

c) A la persona titular de la concesión, en el caso de una concesión de aprovisionamiento o abastecimiento.

d) Erakunde hornitzaileak, egiten dituzten kontsumoengatik eta hirugarrenei egiten dizkieten doako hornikuntzengatik.

d) A las entidades suministradoras, por los consumos que realicen y los suministros gratuitos a terceros.

10. artikulua.- Erakunde hornitzaileak.

Artículo 10.- Entidades suministradoras.

Erabiltzaileei ura hornitzen dieten erakundeen esku daude uraren kanonaren kudeaketa eta bilketa, Uren ekainaren 23ko 1/2006 Legean eta araudi honetan ezarritako eran.

Las entidades suministradoras de agua a los usuarios y a las usuarias tienen encomendada la gestión y la recaudación del canon del agua en los términos establecidos en la Ley 1/2006, de 23 de junio, de Aguas y en este Reglamento.

Dekretu honen ondorioetarako, ura hornitzen duen erakundetzat hartuko da edozein pertsona fisiko edo juridiko, titulartasun publiko edo pribatuko sare edo instalazioen bitartez ura hornitzen duenean.

A estos efectos del presente Decreto se entenderá por entidad suministradora de agua toda persona física o jurídica de cualquier naturaleza que, mediante redes o instalaciones de titularidad pública o privada, haga un suministro de agua.

IV. KAPITULUA

CAPÍTULO IV

SORTZAPENA

DEVENGO

11. artikulua.- Sortzapena eta galdagarritasuna.

Artículo 11.- Devengo y exigibilidad.

Uraren kanonaren sortzapena uraren kontsumo erreal edo potentzialaren unean egingo da, egin beharreko diru-sarreraren kopurua galdagarria izan zein ez:

El devengo del canon del agua se producirá en el momento del consumo real o potencial del agua, independientemente de que la cantidad a ingresar sea exigible:

a) Aldi berean egingo da ura hornitzeari dagozkion kuoten sortzapena, erakunde hornitzaileek egindako horniduren kasuan.

a) Al mismo tiempo que las cuotas correspondientes al suministro de agua, en el caso de suministros realizados por entidades suministradoras.

b) Aldi berean egingo da araudi honen 23. artikuluan aurreikusitako aldizkako autokitapenen aurkezpena, ura hartzea edo aprobetxamendua berek egiten duten erabiltzaileen kasuan.

b) Al mismo tiempo de la presentación de las autoliquidaciones periódicas previstas en el artículo 23 de este Reglamento, en el caso de usuarios y usuarias de agua de captación o aprovechamiento propio.

V. KAPITULUA

CAPÍTULO V

ZERGA-OINARRIA

BASE IMPONIBLE

12. artikulua.- Zerga-oinarria.

Artículo 12.- Base imponible.

1.- Kanonaren zerga-oinarria kontsumitu edo erabilitako ur-bolumena da, edo, zenbatekoa den ez jakinez gero, gutxi gorabeherako ur-bolumena, metro kubikotan adierazita.

1.- Constituye la base imponible del canon el volumen de agua consumido o utilizado o, en caso de desconocerse éste, el volumen de agua estimado, expresado en metros cúbicos.

2.- Zerga-oinarria zehaztea ondoko mota hauetako bakoitzerako ezartzeko arauak betez egin ahal izango da:

2.- La determinación de la base imponible podrá efectuarse aplicando las reglas establecidas para cada una de las siguientes modalidades:

a) Zuzeneko zenbatespen sistema.

a) Sistema de estimación directa.

b) Zenbatespen objektiboko sistema.

b) Sistema de estimación objetiva.

c) Zeharkako zenbatespeneko sistema.

c) Sistema de estimación indirecta.

13. artikulua.- Zuzeneko zenbatespena.

Artículo 13.- Estimación directa.

1.- Zerga-oinarria, modu orokorrean, zuzeneko zenbatespeneko sistemaren bitartez zehaztuko da, kontagailu homologatuekin egindako neurketa bidez.

1.- La base imponible se determinará, con carácter general, por el sistema de estimación directa a través de la medición efectuada con contadores homologados.

Xede horretarako, zergadunek beren kontura instalatu eta mantendu beharko dute kontsumitu edo erabilitako ura zuzenean neurtuko duen mekanismo bat.

A estos efectos, los contribuyentes y las contribuyentes estarán obligados a instalar y mantener, a su cargo, un mecanismo de medición directa del agua efectivamente consumida o utilizada.

2.- Erakunde hornitzaileek ematen duten uraren kasuan, fakturatutako denboraldian hornitutako ur-bolumenaren arabera zehaztuko da zerga-oinarria, eta denboraldi hori inola ere ezingo da izan hamabi hilabetetik gorakoa.

2.- En el caso de agua proporcionada por entidades suministradoras, la base imponible se determinará conforme al volumen de agua suministrado en el período de tiempo facturado, período que en ningún caso podrá exceder de doce meses.

14. artikulua.- Zenbatespen objektiboa.

Artículo 14.- Estimación objetiva.

1.- Uraren kontsumoa edo erabilpena zuzenean neurtzeko mekanismorik ez dagoenean eta zuzeneko zenbatespeneko sistema ezarri ezin denean, zenbatespen objektiboko sistemaren bidez zehaztu ahal izango da zerga-oinarria.

1.- Cuando no existan mecanismos de medición directa del consumo o utilización del agua y no pueda aplicarse el sistema de estimación directa, se podrá determinar la base imponible mediante el sistema de estimación objetiva.

Ura arazteko prozesua bete duen ur-hartuneetako uraren kontsumoari ez zaio zenbatespen objektiboaren sistema ezarriko.

El sistema de estimación objetiva no será de aplicación para el consumo de agua de boca sometida previamente a procesos de potabilización.

2.- Artikulu honetako aurreko ataleko lehen paragrafoan jasotako kasuetan, zenbatespen objektiboaren sistema eskatu ahal izango diote zergadunek Uraren Euskal Agentziari, beren borondatez, ezarriko den ereduaren arabera, eta sortu ahal izango den zerga-oinarria kalkulatzeko sistema ezartzearen gastuak zergadunaren kontura izango dira.

2.- En los supuestos contemplados en el primer párrafo del apartado anterior de este artículo, con carácter voluntario, las contribuyentes y los contribuyentes podrán solicitar a la Agencia Vasca del Agua la aplicación del sistema de estimación objetiva, conforme al modelo que se establezca, siendo a su cargo los gastos que la aplicación de este sistema de cálculo de la base imponible pudiera generar.

3.- Hornikuntza-emariak zuzenean biltzeko gailuak instalatuta ez dauzkaten ur-harguneak direnean, edo eduki arren ez dabiltzanean, dagokion azaleratze-ustiapenaren baimen edo emakida administratiboan emandako urteko ur-bolumen osoaren arabera zehaztuko da zerga-oinarria.

3.- En las captaciones de agua que no tengan instalados dispositivos de aforo directo de caudales de suministro, o que teniéndolos, no se hallen en funcionamiento, la base imponible se determinará según el volumen de agua total anual otorgado en la autorización o concesión administrativa de la explotación del alumbramiento de que se trate.

4.- Emakida edo baimen administratiborik ez dagoen kasuetan, edo egon arren baimendu edo emandako ur-bolumen osoa adierazten ez denean, hileko zerga-oinarria ondoko formula hauen arabera zehaztuko da:

4.- En los supuestos de no existir concesión o autorización administrativa o que, existiendo, no se señale el volumen de agua total autorizado o concedido, la base imponible mensual se determinará de acuerdo con las fórmulas siguientes:

a) Lurpeko ur-harguneen kasuan,

a) En el caso de captaciones de aguas subterráneas,

37.500 x P

37.500 x P

Q = ------------------------

Q = ------------------------

h + 20

h + 20

Non:

En la que:

- «Q»: hileko zerga-oinarria den, metro kubikotan zenbatetsia,

- «Q» base imponible mensual estimada en metros cúbicos,

- «P» talde jasotzailearen edo talde jasotzaileen potentzia izendatua den, kilowatt-etan zenbatetsia,

- «P» potencia nominal del grupo o grupos elevadores en kilovatios,

- «h»: guneko akuiferoaren batez besteko sakontasun dinamikoa den, metrotan neurtua.

- «h» profundidad dinámica media del acuífero en la zona considerada en metros.

b) Edukiera-kontratuen bidezko hornikuntzen kasuan,

b) En el caso de suministros mediante contratos de aforo,

Z

I

B = --------

V = ----------------

S

P

Non:

En la que:

- «B»: ur-bolumena den, metro kubikotan neurtua,

- «V» volumen de agua estimado en metros cúbicos,

- «Z»: uraren salneurri gisa eurotan ordaindutako zenbatekoa den,

- «I» importe satisfecho como precio del agua en euros,

- «S»: batez besteko salneurria den, erakundeak hornitutako uraren indarreko tarifen arabera haztatua, udalerri barruan edo udal mugakideetan kontagailuz neurtutako horniduretan; prezioa erabilera mota berari dagokiona izango da, eta metro kubikoko eurotan emango da.

- «P» precio medio ponderado según las tarifas vigentes del agua suministrada por la entidad en los suministros medidos por contador dentro del término municipal o de municipios limítrofes y correspondiente al mismo tipo de uso, en euros por metro cúbico.

c) Ekoizpen prozesuetan erabiltzeko euri-uren aprobetxamenduaren kasuan, aintzat hartzeko urteko ur-kopurua ura metatzeko biltegien bolumenaren bikoitza da.

c) En el caso de aprovechamiento de aguas pluviales para su utilización en procesos productivos, la cantidad de agua por año a considerar es el equivalente al doble del volumen de los depósitos de recogida.

15. artikulua.- Zeharkako zenbatespena.

Artículo 15.- Estimación indirecta.

1.- Uraren Euskal Agentziak zeharkako zenbatespeneko sistema erabili ahal izango du, zerga-oinarria zuzeneko zenbatespeneko sistemarekin edo zenbatespen objektiboko sistemarekin zehaztu ezin duenean, gertakari hauetakoren bat dela kausa:

1.- La Agencia Vasca del Agua podrá utilizar el sistema de estimación indirecta cuando no pueda determinar la base imponible por el sistema de estimación directa o el sistema de estimación objetiva a causa de alguno de estos hechos:

a) Neurtzeko aparatuak instalatzeko betebeharra ez betetzea, betiere zenbatespen objektiboko sistema ezarri ez denean.

a) El incumplimiento de la obligación de instalar aparatos de medición, siempre que no se haya aplicado el sistema de estimación objetiva.

b) Adierazpen galdagarriak ez aurkeztea, edo aurkeztutakoak gutxiegi edo faltsuak izatea.

b) La falta de presentación de declaraciones exigibles, o la insuficiencia o falsedad de las presentadas.

c) Ikuskaritza-jarduerari oztopoak jartzea, aitzakiak jartzea edo uko egitea.

c) La resistencia, la excusa o la negativa a la actuación inspectora.

d) Kontabilitateko betebeharrak funtsean ez betetzea.

d) El incumplimiento sustancial de las obligaciones contables.

2.- Uraren Euskal Agentziak arrazoitu egin beharko du zenbatespen mota hori hartzea, hori ezartzeko erabakigarriak izan diren zergatien gaineko txosten arrazoituaren bidez, zerga-oinarria zehazteko hautatutako bitartekoen justifikazioarekin eta hautatutako bitartekoei jarraiki egindako kalkulu eta zenbatespenekin.

2.- La Agencia Vasca del Agua deberá motivar la adopción de esta modalidad de estimación mediante informe razonado sobre las causas determinantes de su aplicación, la justificación de los medios elegidos para la determinación de la base imponible y los cálculos y estimaciones efectuados en virtud de los medios elegidos.

3.- Zerga-oinarriaren zeharkako zenbatespena egiteko, jarduera bakoitzaren magnitudeak, ikurrak, indizeak, moduluak edo berezko datuak izan beharko dira kontuan, uraren berariazko erabilerei loturiko eskaera moten arabera; bai eta dagokion sektorea eta dimentsioa ere. Horretarako, antzeko egoeretako datuak edo aurrekariak erabili ahal izango dira, bai zergadunarenak berarenak, bai beste subjektu pasibo batzuenak.

3.- Para la estimación indirecta de la base imponible deberán tenerse en cuenta las magnitudes, signos, índices, módulos o datos propios de cada actividad, de acuerdo con las demandas tipo ligadas a los usos específicos del agua, así como el sector al que pertenece y la dimensión de la misma, pudiendo utilizar al efecto datos o antecedentes de supuestos similares o equivalentes, tanto del propio contribuyente como de otros sujetos pasivos.

VI. KAPITULUA

CAPÍTULO VI

KARGA MOTA ETA KUOTA

TIPO DE GRAVAMEN Y CUOTA

16. artikulua.- Karga mota eta kuota.

Artículo 16.- Tipo de gravamen y cuota.

1.- Ezarri daitekeen karga mota ur metro kubikoko sei euro-zentimokoa da.

1.- El tipo de gravamen aplicable se establece en seis céntimos de euro por metro cúbico de agua.

2.- Zerga-kuota zerga-oinarriari karga mota ezarrita aterako da.

2.- La cuota tributaria resultará de la aplicación del tipo de gravamen a la base imponible.

VII. KAPITULUA

CAPÍTULO VII

HIRUGARRENEI EGINDAKO HORNIKUNTZAK KUDEATZEA

GESTIÓN EN SUMINISTROS

17. artikulua.- Autolikidazioak eta kobratzeko betebeharra.

A TERCEROS

1.- Ura hornitzen duten erakundeek uraren kanonaren zenbatekoa bildu beharko dute, Uraren Euskal Agentziaren izenean eta haren kontura; kanona hornikuntzaren fakturan bertan sartuko da, beste kontzeptu guztietatik bereizita, eta diru-sarrera egiten denean uraren kanonaren autolikidazioa osatuko duten ondoko datu hauek jarri beharko dira:

Artículo 17.- Autoliquidaciones y obligación de cobro.

a) Subjektu pasiboa.

1.- Las entidades suministradoras de agua vendrán obligadas a recaudar, en nombre y por cuenta de la Agencia Vasca del Agua, el importe del canon del agua mediante su inclusión en la propia factura de suministro y de manera diferenciada respecto de cualquier otro concepto, debiéndose incluir los siguientes datos que conformarán la autoliquidación del canon del agua cuando se produzca el ingreso del mismo:

b) Kontsumitutako ura, metro kubikotan.

a) Sujeto pasivo.

c) Salbuetsitako metro kubikoen kontzeptua eta kopurua.

b) Cantidad de metros cúbicos de agua consumidos.

d) Ezarritako hobariaren kontzeptua eta ehunekoa.

c) Concepto y cantidad de metros cúbicos exentos.

e) Karga mota, metro kubikoko eurotan adierazia.

d) Concepto y porcentaje de bonificación aplicada.

f) Uraren kanonaren zerga-kuotaren zenbatekoa, eurotan adierazia bi dezimalekin. Biribiltzea handiagora edo txikiagora egingo da, zentimorik hurbilenera. Azken zifra zehatz-mehatz zentimo baten erdia den kasuan, biribiltzea zifra handiagora egingo da.

e) El tipo de gravamen, expresado en euros por metro cúbico.

Hala ere, zergadunek, horniduraren faktura jasotzen denetik hamar eguneko epean, erakunde hornitzailean bertan aurkeztu ahal izango dute dagokion autolikidazioa, kanonaren zenbatekoa ordainduta. Autolikidazio horretan, aurreko paragrafoan adierazitako kontzeptuak sartuko dira.

f) El importe de la cuota tributaria del canon del agua, expresado en euros con dos decimales. El redondeo se realizará por exceso o por defecto al céntimo más próximo. En el caso de que la última cifra sea exactamente la mitad de un céntimo, el redondeo se efectuará a la cifra superior.

2.- Uraren kanonaren zenbatekoa biltzeko betebeharrean sartzen dira erakunde hornitzailearen berezko kontsumoak eta hirugarrenei egindako doako hornikuntzak.

No obstante, los contribuyentes y las contribuyentes podrán, en el plazo de diez días desde la recepción de la factura de suministro, presentar en la propia entidad suministradora la correspondiente autoliquidación ingresando el importe del canon. Esta autoliquidación incluirá los conceptos señalados en el párrafo anterior.

3.- Erakunde hornitzaileek ez dute erantzukizunik izango abonatuei uraren kanonaren izenean eskatu eta abonatuek ordaindu ez dituzten zenbatekoen gainean.

2.- La obligación de recaudar el importe del canon del agua se extiende a los consumos propios de la entidad suministradora y a los suministros gratuitos a terceros.

4.- Ur-hornidura fakturatu zaienei uraren kanonaren izenean eskatu behar izan dizkieten kopuruen diru-sarreren ardura guztia erakunde hornitzaileena izango da, eta horniduraren fakturen bidaltze-datatik edo bidali beharko ziratekeen datatik eska daitezke kopuru horiek.

3.- Las entidades suministradoras no tendrán responsabilidad respecto de los importes exigidos a sus abonados en concepto de canon del agua y no satisfechos por los mismos.

Ur-hornidura fakturatu behar ez zaien erabiltzaileen kasuan, egoera hori sortu ezean horniduraren fakturak egin beharko ziratekeen egunetik eskatu ahal izango dira uraren kanonari dagozkion kopuruak.

4.- Las entidades suministradoras responderán solidariamente del ingreso de las cantidades que en concepto de canon del agua hubieran tenido que exigir a quienes hubieran facturado el suministro de agua, siendo exigibles dichas cantidades desde la fecha de expedición de las correspondientes facturas de suministro o desde la fecha en que hubieran tenido que ser expedidas.

18. artikulua.- Komunikazioaren betebeharra.

En los casos en los que por la condición del usuario o la usuaria no existiera la obligación de facturar los suministros de agua, las cantidades correspondientes al canon del agua serán exigibles desde la fecha en que se debieran haber expedido las facturas de suministro de no producirse tal circunstancia.

Ura hornitzen duten erakundeek Uraren Euskal Agentziari komunikatu beharko diote ez dela uraren kanona ordaindu, ordaindu ez denetik hiru hilabeteko epean.

Artículo 18.- Obligación de comunicación.

Komunikazio horretan, ezartzen den ereduaren arabera, subjektu pasiboak eta beren helbideak identifikatuko dira jakinarazpenak egiteko, eta uraren kanona ezartzeko aurreikusitako datuak ere bai.

Las entidades suministradoras de agua estarán obligadas a comunicar a la Agencia Vasca del Agua la falta de pago del canon del agua dentro de los tres meses siguientes a producirse el impago.

a) Dagokion denboraldian fakturatutako metro kubikoen kopurua.

En esta comunicación y conforme al modelo que se establezca, se identificarán los sujetos pasivos y su domicilio a efectos de notificaciones, así como los datos para la aplicación del canon del agua:

b) Salbuetsitako metro kubikoen kontzeptua eta kopurua.

a) Cantidad de metros cúbicos facturados en el período de que se trate.

c) Hobaria eman zaien metro kubikoen kontzeptua, ehunekoa eta kopurua.

b) Concepto y cantidad de metros cúbicos exentos.

19. artikulua.- Adierazpenak.

c) Concepto, porcentaje y cantidad de metros cúbicos bonificados.

1.- Uztailean, urteko lehen seihilekoan uraren kanonaren izenean jasotako kopuruen adierazpena aurkeztu beharko diote erakunde hornitzaileek Uraren Euskal Agentziari, ezartzen den ereduaren arabera.

Artículo 19.- Declaraciones.

2.- Urtarrilean, aurreko urtean uraren kanonaren izenean jasotako kopuruen adierazpena aurkeztu beharko diote erakunde hornitzaileek Uraren Euskal Agentziari, urez hornitzen dituzten udalerrien arabera sailkatuta eta ezartzen den ereduaren arabera. Adierazpen horretan, subjektu pasiboak eta beren helbideak identifikatuko dira jakinarazpenak egiteko, eta uraren kanona ezartzeko aurreikusitako datuak ere bai.

1.- Las entidades suministradoras deberán presentar a la Agencia Vasca del Agua en el mes de julio una declaración de las cantidades percibidas en concepto de canon del agua en el primer semestre del año, conforme al modelo que se establezca.

a) Dagokion denboraldian fakturatutako metro kubikoen kopurua.

2.- Las entidades suministradoras deberán presentar a la Agencia Vasca del Agua en el mes de enero una declaración de las cantidades percibidas en concepto de canon del agua en el año anterior, clasificado según los municipios a los que suministren el agua y conforme al modelo que se establezca. En esta declaración anual se identificarán los sujetos pasivos y su domicilio a efectos de notificaciones, así como los datos para la aplicación del canon del agua:

b) Salbuetsitako metro kubikoen kontzeptua eta kopurua.

a) Cantidad de metros cúbicos facturados en el período de que se trate.

c) Hobaria eman zaien metro kubikoen kontzeptua, ehunekoa eta kopurua.

b) Concepto y cantidad de metros cúbicos exentos.

20. artikulua.- Diru-sarrera.

c) Concepto, porcentaje y cantidad de metros cúbicos bonificados.

Ura hornitzen duten erakundeek, seihileko eta urteko adierazpenak aurkezteko unean sartu beharko dituzte uraren kanonaren izenean bildutako zenbatekoak.

Artículo 20.- Ingreso.

21. artikulua.- Konpentsazioak.

Las entidades suministradoras de agua deberán ingresar los importes recaudados en concepto de canon del agua en el momento de la presentación de las declaraciones semestrales y anuales.

1.- Uraren Euskal Agentziak konpentsatuko ditu erakunde hornitzaileak, beren esku dagoen kudeaketatik eratorritako kostuengatik.

Artículo 21.- Compensaciones.

2.- Konpentsazioak, horien kalkulua eta aldi baterako iraupena ezartzea Uraren Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluak erabakiko du, erakunde hornitzaileei entzun ondoren, agentziako zuzendariaren proposamenez eta konpentsazioak ezartzea justifikatuko duen txostenaren bidez.

1.- La Agencia Vasca del Agua compensará a las entidades suministradoras por los costes derivados de la gestión que se les encomienda.

3.- Erakunde hornitzaileak betebehar material eta formalak betetzeak baldintzatuko du konpentsazioak jasotzea, eta subjektu pasiboaren izaeran oinarrituko da, uraren kanonaren kudeaketari buruz Uren ekainaren 23ko 1/2006 Legean eta araudi honetan ezarrita dagoen bezala.

2.- El establecimiento de las compensaciones, su cálculo y duración temporal será acordado, oídas las entidades suministradoras, por el Consejo de Administración de la Agencia Vasca del Agua a propuesta del Director o Directora de la misma, mediante informe que lo justifique.

VIII. KAPITULUA

3.- El abono efectivo de las compensaciones estará condicionado al cumplimiento por la entidad suministradora de las obligaciones materiales y formales, así como de las derivadas de su condición de sujeto pasivo, que, en relación con la gestión del canon del agua, se establecen en la Ley 1/2006, de 23 de junio, de Aguas y en este Reglamento.

ERABILTZAILEEK ZUZENEAN EGINDAKO APROBETXAMENDUAK

CAPÍTULO VIII

KUDEATZEA

GESTIÓN EN APROVECHAMIENTOS EFECTUADOS DIRECTAMENTE POR LOS USUARIOS Y LAS USUARIAS

22. artikulua.- Hasierako adierazpena.

Artículo 22.- Declaración inicial.

1.- Lurrazaleko uretatik, lurpekoetatik, euri-ur edo isurketa-uretatik, itsasoko uretatik edo beste edozein jatorritako uretatik egindako aprobetxamenduen titularrek edo, hala dagokionean, benetako erabiltzaileek, araudi honen 9. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, hasierako adierazpen bat aurkeztu beharko dute, eta adierazpen horretan, uraren kanona ezartzeko beharrezko datuak eta elementuak jaso beharko dira, ezarriko den ereduaren arabera.

1.- Las personas titulares o, en su caso, usuarias reales, conforme a lo previsto en el artículo 9 de este Reglamento, de aprovechamientos de aguas procedentes de captaciones superficiales, subterráneas, pluviales o escorrentías, marinas o de cualquier otra procedencia, estarán obligados a presentar una declaración inicial, que deberá contener los datos y elementos necesarios para la aplicación del canon del agua, conforme al modelo que se establezca.

2.- Hasierako adierazpena Uraren Euskal Agentzian aurkeztu beharko da, aprobetxamendua hasten denetik hasita hilabeteko epean.

2.- La declaración inicial deberá presentarse en la Agencia Vasca del Agua en el plazo de un mes a contar desde el inicio del aprovechamiento.

3.- Aprobetxamenduaren inguruan adierazitako ezaugarrien edozein aldaketa Uraren Euskal Agentziari jakinarazi beharko zaio, aprobetxamendua egiten den unetik hilabeteko epean.

3.- Cualquier alteración de las características declaradas del aprovechamiento deberá ser comunicada a la Agencia Vasca del Agua dentro del plazo de un mes desde el momento en que se produzca.

23. artikulua.- Autokitapenak.

Artículo 23.- Autoliquidaciones.

22. artikuluaren 1. atalean aipatzen diren zergadunek urtarrilean aurkeztu beharko dituzte Uraren Euskal Agentzian uraren kanonaren autokitapenak, hain zuzen, aurreko urtean kontsumitu edo erabilitako ur-bolumenei dagozkienak.

Los contribuyentes y las contribuyentes a los que se refiere el apartado 1 del artículo 22 anterior deberán presentar a la Agencia Vasca del Agua dentro del mes de enero autoliquidaciones del canon del agua correspondientes de los volúmenes de agua consumidos o utilizados en el año inmediato anterior.

24. artikulua.- Diru-sarrera.

Artículo 24.- Ingreso.

Autokitapenak aurkezteko unean sartu beharko dituzte zenbatekoak zergadunek, uraren kanonaren izenean.

Los contribuyentes y las contribuyentes deberán ingresar los importes en concepto de canon del agua en el momento de la presentación de las autoliquidaciones.

IX. KAPITULUA

CAPÍTULO IX

PROZEDURAK

PROCEDIMIENTOS

25. artikulua.- Arau-hausteak eta zehapenak.

Artículo 25.- Infracciones y sanciones.

1.- Uraren kanonaren inguruko arau-hausteengatiko zehapen-dosierrak Uraren Euskal Agentziako zuzendariaren erabakiz irekiko dira.

1.- Los expedientes sancionadores por infracciones relativas al canon del agua se incoarán por acuerdo del Director o Directora de la Agencia Vasca del Agua.

2.- Zehapen-dosierren ondorio diren zigorrak ezartzea organo hauei dagokie:

2.- La imposición de las sanciones resultantes de los expedientes sancionadores corresponde a los siguientes órganos:

a) Uraren Euskal Agentziako zuzendariari, arau-hauste arin eta larriak direnean.

a) Al Director o Directora de la Agencia Vasca del Agua en los supuestos de infracciones de carácter leve y grave.

b) Erabiltzaileen Batzarrari, arau-hauste oso larriak direnean.

b) A la Asamblea de Usuarios, en los supuestos de infracciones de carácter muy grave.

26. artikulua.- Egiaztapena eta ikerkuntza.

Artículo 26.- Comprobación e investigación.

1.- Uraren kanonaren errendimenduari bidea ematen dioten eragiketen egiaztapena eta ikerkuntza, Uraren Euskal Agentzian horretarako berariaz izendatutako pertsonalak egingo du.

1.- La comprobación e investigación de las operaciones que dan lugar al rendimiento del canon del agua será ejercida por el personal de la Agencia Vasca del Agua específicamente nombrado al efecto.

2.- Egiaztapen eta ikerkuntza jardueretatik eratorritako kitapenak ematea Uraren Euskal Agentziaren zeregina izango da, eta jarduera horien aurka jartzen diren birjartzeko helegiteak ebaztea ere bai.

2.- Corresponderá a la Agencia Vasca del Agua dictar las liquidaciones derivadas de las actuaciones de comprobación e investigación, así como resolver los recursos de reposición que en su caso se interpongan contra las mismas.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

DISPOSICIONES ADICIONALES

Lehenengoa.- Araudi honetako 22. artikuluan aurreikusitako hasierako adierazpena aurkeztu behar duten zergadunek sei hilabeteko epean aurkeztu beharko dute, dekretu hau indarrean sartzen den egunetik.

Primera.- Los contribuyentes y las contribuyentes que estén obligados a presentar la declaración inicial prevista en el artículo 22 de este Reglamento, deberán presentarla en el plazo de seis meses desde la fecha de entrada en vigor del presente Decreto.

Bigarrena.- Kontagailu homologaturik edo ur-bolumenaren neurketa zuzenik ez dagoelako erakunde hornitzaileek hornitutako ur-bolumenaren zenbatespenak egiten dituztenean, zuzeneko neurketa egiteko mekanismo berri bat instalatu arte, zenbatespen horiek zerga-oinarria zehazteko balioko dute.

Segunda.- Cuando las entidades suministradoras realicen estimaciones del volumen de agua suministrado por no disponerse de contador homologado o de una medición correcta del mismo, en tanto se instale un nuevo mecanismo de medición directa, dichas estimaciones servirán para la determinación de la base imponible.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

DISPOSICIONES TRANSITORIAS

Lehenengoa.- Dekretu hau ezartzen den lehen urtean, etxeko erabileretarako egindako kontsumoei ez zaie ezarriko uraren kanona; izan ere, Euskal Autonomia Erkidego osoan pertsonako eta eguneko batez besteko ur-kontsumoaren gaineko salbuespenean aurreikusita dagoen kopurua gehiegizkoa da (5. artikuluko 1. atala).

Primera.- Durante el primer año de aplicación de este Decreto, no se aplicará el canon del agua a los consumos realizados para usos domésticos, dado el exceso de la cantidad prevista en la exención, apartado 1 del artículo 5, sobre el consumo medio de agua por persona y día en el conjunto de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Etxeko erabileretako kontsumoei uraren kanona noiztik ezarriko zaien zehazten ez den bitartean, erakunde hornitzaileei ez zaie ezarriko uraren kanona kobratzeko betebeharra; betebehar hori dekretu honen 17. artikuluan dago ezarrita, etxeko erabileretarako egindako ur-kontsumoen inguruan.

Mientras no se precise el momento a partir del cual se aplicará el canon del agua a los consumos para usos domésticos, no será de aplicación a las entidades suministradoras la obligación de cobro del canon del agua, establecida en el artículo 17 de este Decreto, en lo que respecta a estos consumos de agua realizados para usos domésticos.

Uraren Euskal Agentziak proposatuko du, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailean eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailean, Euskal Autonomia Erkidego osoan pertsona eta eguneko batez besteko ur-kontsumoaren inguruan urtero egin beharreko ikerkuntza eta azterketen arabera, zein unetatik aurrera ezarriko zaien uraren kanona etxeko erabileretarako egindako kontsumoei. Sail horiek arautuko dituzte, dekretu bidez, etxeko erabileretan ezarriko diren salbuespenen berezitasunak.

La Agencia Vasca del Agua propondrá a los Departamentos de Medio Ambiente y Ordenación del Territorio y Hacienda y Administración Pública, en función de los estudios y análisis correspondientes a realizar anualmente y referidos al consumo medio de agua por persona y día en el conjunto de la Comunidad Autónoma del País Vasco, el momento a partir del cual se aplicará el canon del agua a los consumos realizados para usos domésticos, que regularán mediante Decreto las especificidades que permitan la aplicación de la exención por usos domésticos.

Bigarrena.- Lehen xedapen iragankorrean uraren etxeko erabileretarako aurreikusitakoa ezarriz, hornidura-kontratu edo aprobetxamendu berean etxeko erabileretako kontsumoa eta beste erabilera batzuetarakoa elkartzen direnean, ur-bolumen osoa etxeko erabilerei dagokiela ulertuko da, kontrakoa egiaztatu ezean, honako baldintza hauek betetzen direnean:

Segunda.- A los efectos de aplicación de lo previsto en la disposición transitoria primera anterior para usos domésticos del agua, cuando concurran en un mismo contrato de suministro o en un mismo aprovechamiento, consumos de agua para usos domésticos y para otros usos, se considerará, salvo prueba en contrario, que todo el volumen de agua consumido corresponde a usos domésticos cuando se cumplan los siguientes requisitos:

a) etxeko erabilerakoak ez diren kontsumoak kontsumo osoaren % 50 baino gutxiago izatea.

a) Que los consumos de agua para usos no domésticos representen menos del 50% del consumo total.

b) etxeko erabilerakoak ez diren kontsumoak, azken hamabi hilabeteetan, 500 metro kubiko baino gutxiagokoak izatea.

b) Que los consumos de agua para usos no domésticos no supongan más de 500 metros cúbicos en los últimos doce meses.

Hirugarrena.- Dekretu hau ezartzen den lehen urtean zehar, eskaera behar duten eta Uraren Euskal Agentziaren aldeko ebazpena lortzen duten salbuespenak eta hobariak kontuan hartuko dira, uraren kanonaren zenbatekoa kalkulatzeko, eskaera egin den egunaren ondoko fakturazio-alditik nahiz adierazpenetik aurrera edo kanona ezarri beharko den lehen fakturazio-alditik nahiz adierazpenetik aurrera, baldin eta dekretu hau indarrean dagoen lehen hiru hilabeteak bete aurretik aurkeztu bada eskaera.

Tercera.- Durante el primer año de aplicación de este Decreto, las exenciones y bonificaciones que requieran de solicitud y obtengan una resolución favorable de la Agencia Vasca del Agua, tendrán efectos para el cálculo del importe del canon del agua a partir del período de facturación o declaración posterior al de la fecha de solicitud o desde el primer período de facturación o declaración para el que deba aplicarse el canon, en el caso de que la solicitud se haya presentado antes de cumplirse los tres primeros meses de vigencia del presente Decreto.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.- Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiari ahalmena ematen zaio dekretu honetan aipatzen diren ereduak onartzeko. Euskal Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.

Primera.- Se faculta al Director o Directora General de la Agencia Vasca del Agua para aprobar los modelos a los que se alude en el presente Decreto y que deberán ser publicados en el Boletín Oficial del País Vasco.

Bigarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean, eta 2009ko urtarrilaren 1etik izango ditu ondorioak.

Segunda.- El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco y tendrá efectos desde el día 1 de enero de 2009.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko azaroaren 4an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 4 de noviembre de 2008.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

La Consejera de Hacienda y Administración Pública,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburua,

La Consejera de Medio Ambiente y Ordenación del Territorio,

ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.

ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común