Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

122. zk., 2008ko ekainaren 27a, ostirala

N.º 122, viernes 27 de junio de 2008


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
Vivienda y Asuntos Sociales
3949
3949

114/2008 DEKRETUA, ekainaren 17koa, Foru Aldundiek adingabeen adopzioaren arloan jarraitu beharreko jarduna arautzen duena.

DECRETO 114/2008, de 17 de junio, por el que se regula el procedimiento de actuación que deberán seguir las Diputaciones Forales en materia de adopción de personas menores de edad.

Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legeak adopzioaren administrazio-alderdiak arautzen ditu haurren eta nerabeen babesaren alorrean.

La Ley 3/2005, de 18 de febrero, de Atención y Protección a la Infancia y la Adolescencia, regula aspectos administrativos de la adopción en el ámbito de la protección a los niños, niñas y adolescentes.

Legeak, 83.2 eta 85.4 artikuluetan, esanbidez aurreikusten du erregelamendu bidez arautuko dela Foru Aldundiek adopzioaren eta nazioarteko adopzioaren arloan jarraitu beharreko prozedura. Aurreikuspen horren arrazoia da, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Lurralde Historikoetako Foru Erakundeetako erakunde komunen arteko harremanak arautzen dituen azaroaren 25eko 27/1983 Legearen arabera foru-organo horiei dagokiela beren lurraldearen barruan erakunde komunen legeria egitea, besteak beste, gizarte-asistentziaren (7.c.1 artikulua) eta haur-politikaren (7.c.2 artikulua) alorrean.

La Ley, en sus artículos 83.2 y 85.4, contiene la previsión expresa de que reglamentariamente se regulará el procedimiento de actuación que deberán seguir las Diputaciones Forales en materia de adopción y de adopción internacional. La razón de esa previsión es que, de conformidad con la Ley 27/1983, de 25 de noviembre, de relaciones entre las Instituciones Comunes de la Comunidad Autónoma del País Vasco y los Órganos Forales de sus Territorios Históricos, corresponde a éstos últimos la ejecución dentro de su territorio de la legislación de las Instituciones Comunes, entre otras, en materia de asistencia social (artículo 7.c.1) y de política infantil (artículo 7.c.2).

Dekretu hau Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legea garatuta egin da, eta adierazitako prozedurak arautzea du xede. Horretarako, kontuan hartu dira honako hauetan adopzioaren inguruan bildutako aginduak: Nazio Batuek 1989ko azaroaren 20an haurren eskubideei buruz egindako Konbentzioa, nazioarteko adopzioaren arloko lankidetzari eta haurren babesari buruzko Hagako Hitzarmena (1993ko maiatzaren 29koa), eta Nazioarteko Adopzioari buruzko abenduaren 28ko 54/2007 Legea. Horietan azpimarratzen denez, administrazio-jardun orotan adingabearen (adopziogaiaren) goragoko interesari emango zaio lehentasuna.

El objeto de este Decreto, que se dicta en desarrollo de la Ley 3/2005, de 18 de febrero, de Atención y Protección a la Infancia y la Adolescencia, es la regulación de esos procedimientos, teniendo en cuenta también las prescripciones sobre adopción contenidas en la Convención de las Naciones Unidas, de 20 de noviembre de 1989, sobre los derechos del niño, en el Convenio de La Haya, de 29 de mayo de 1993, relativo a la protección del niño y la cooperación en materia de adopción internacional, y en la Ley 54/2007, de 28 de diciembre, de Adopción Internacional, que destacan que en toda la actuación administrativa deberá primar siempre el interés superior del menor, el adoptando en este caso.

Bestalde, azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 8.3 artikuluan ezarritakoari jarraiki, Lurralde Historikoetako foru-organoek erregelamendu-ahala (beren zerbitzuak garatzeko), administrazio-ahala (ikuskapena barne) eta berrikuspen-ahala (administrazio-bidean) izango dituzte. Autonomia Erkidegoko erakunde komunek legeria garatzeko egiten dituzten xedapen orokorrei jarraiki erabiliko dira ahal horiek. Azken batean, Foru Aldundiek egikaritzeko eskumena dute eta, beraz, ahalmena dute jarduteko prozedura garatzeko eta bakoitzaren antolamendura egokitzeko. Horretarako, foru-autonomiaren printzipioa hartzen dute beren gain. Horren arabera, eskumen esklusiboa dute foru-organoen antolamendua, erregimena eta funtzionamendua onartzeko.

Por otro lado, en virtud de lo establecido en el artículo 8.3 de la citada Ley 27/1983, de 25 de noviembre, los Órganos Forales de los Territorios Históricos tendrán potestad reglamentaria, para el desarrollo de sus propios servicios, administrativa, incluida la inspección, y revisora en la vía administrativa. El ejercicio de esas potestades se hará de conformidad con las disposiciones de carácter general que dicten las Instituciones Comunes de la Comunidad Autónoma en desarrollo de su legislación. En suma, las Diputaciones Forales tienen la competencia de ejecución, por lo que están facultadas, a su vez, para desarrollar y adaptar el procedimiento general de actuación a la organización propia de cada una de ellas, en asunción del principio de la autonomía foral, que se concreta en su competencia exclusiva para la aprobación de la organización, régimen y funcionamiento de sus Órganos Forales.

Foru Aldundiek, halaber, esperientzia handia dute haurren eta nerabeen babesaren arloan, oro har, eta adopzioaren arloan, bereziki. Kode Zibilean adopzioaren arloko artikulu jakin batzuk aldatzen dituen azaroaren 11ko 21/1987 Legeak funtsezko aldaketa batzuk sartu zituen eta, horien ondorioz, Foru Aldundiek funtzio garrantzitsuak hartu zituzten beren gain arlo horretan, hala nola adopzioak kudeatzeko funtzioa.

Así mismo, las Diputaciones Forales acumulan una importante experiencia en materia de protección de la infancia y adolescencia en general, y de adopción en particular. La Ley 21/1987, de 11 de noviembre, por la que se modifican determinados artículos del Código Civil en materia de adopción, introdujo cambios fundamentales que, entre otras cuestiones, supuso la asunción por las Diputaciones Forales de importantes funciones en esa materia, tales como la gestión de las adopciones.

Edukiari dagokionez, sei kapitulu, xedapen iragankor bat, xedapen gehigarri bat eta azken xedapena biltzen ditu dekretu honek.

En cuanto a su contenido, el presente Decreto se estructura en seis Capítulos, una Disposición Transitoria, una Disposición Adicional y una Disposición Final.

I. kapituluak Foru Aldundiek jarduteko prozedura zuzenduko duten xedapen orokorrak aipatzen ditu, hau da, xedea, aplikazio-eremua, informatzeko betebeharra eta espedienteak bideratzeko tratamendu-berdintasuna ezartzen ditu, eta gogoeta berezia jasotzen du premia bereziak dituzten adingabeen inguruan.

El Capítulo I enuncia las disposiciones generales que regirán el procedimiento de actuación de las Diputaciones Forales, esto es, establece el objeto, el ámbito de aplicación, el deber de información y la igualdad de tratamiento en la tramitación de los expedientes, con una consideración especial en relación con las personas menores de edad con necesidades especiales.

II. kapituluak adoptatzen diren edo adoptatuko diren adingabeen eskubideak biltzen ditu, hau da, anai-arrebekiko harreman pertsonalak gordetzeko eskubidea, eraginpean hartzen dituzten espedienteetan informazioa jasotzeko eta entzuna izateko eskubidea, eta prozesu osoan tratamendu indibidualizatua jasotzeko eskubidea.

El Capítulo II recoge los derechos de las personas menores que van a ser o son adoptadas y que se concretan en el derecho a conservar las relaciones personales con sus hermanos y hermanas, los derechos de información y audiencia en los expedientes que les afecten y el derecho al tratamiento individualizado durante todo el proceso.

III. kapituluak, berriz, adoptatzaileen egokitasunari lotutako alderdiak arautzen ditu, eta egokitasuna deklaratzeko metodologia, familia adoptatzailea izateko egokitasun-baldintzak, baldintza horiek balioesteko irizpideak eta deklarazioaren indarraldia eta eguneratzea biltzen ditu. Azkenik, bigarren adopzioaren eta hurrengoen kasuan jarraitu beharreko prozedura hatzen du kontuan.

El Capítulo III regula los aspectos concernientes a la idoneidad de las personas adoptantes e incluye la metodología para la declaración de idoneidad, los requisitos de idoneidad para ser familia adoptante y los criterios de valoración de dichos requisitos, así como la vigencia y actualización de la declaración. Por último, contempla el procedimiento a seguir en el supuesto de segundas y sucesivas adopciones.

IV. kapituluak Foru Aldundien tutoretzapeko adingabeak adoptatzeko prozeduraren oinarrizko araudia jasotzen du. Horretarako, kontuan hartu da adopzioan adingabeen goragoko interesari eman behar zaiola lehentasuna, eta adingabe bat adoptatzeko prest dauden pertsonek adingabearen premiei erantzutera bideratu behar dutela beren nahia. Izan ere, beren familiarekin bizi ezin diren haurrak eta nerabeak babesteko baliabidea da adopzioa.

El Capítulo IV contiene la regulación básica del procedimiento de adopción de las personas menores de edad tuteladas por las Diputaciones Forales. Para ello se ha tenido en cuenta que en la adopción prima en todo caso el interés superior del menor y que las personas que están dispuestas a adoptar a un o una menor deben orientar su deseo a la satisfacción de las necesidades del mismo o de la misma, ya que la adopción es concebida en todo caso como un recurso de protección para aquellos niños, niñas y adolescentes que no pueden permanecer en su propia familia.

Hiru ataletan banatuta dago kapitulua: lehenak adoptatzeko egindako eskaintzak aztertzen ditu (kasu horretan, adopzioen erregistroan izena ematearekin amaitzen den prozedura hasten da); bigarren atalak, berriz, adingabe bat adoptatzeko aukera hurbila denean txandaz dagokien eskaintzaileen egokitasuna deklaratzeko prozedura arautzen du, eta prozedura hori egokitasunaren onarpenarekin edo ezespenarekin amai daiteke; hirugarren atalak adoptatzaileen hautaketa, adingabeak familian lortzen duen integrazioaren jarraipena eta ebaluazioa, eta adoptatzeko proposamena aipatzen ditu (proposamen hori, nolanahi ere, Epaitegi eskudunak onartuko du); azkenik, laugarren atalak adopzioaren ondorengo jardunak aztertzen ditu.

El Capítulo se divide en tres secciones: la primera se dedica a los ofrecimientos para la adopción que inician un procedimiento primero que culmina con la inscripción del mismo en el registro de adopciones; la Sección segunda regula el procedimiento para la declaración de idoneidad de los y las oferentes a que por turno les corresponda cuando la expectativa de que pueda haber una persona menor para adopción sea próxima, que puede culminar con la aprobación o denegación de la idoneidad; la tercera Sección se refiere a la selección de adoptantes, el seguimiento y evaluación de la integración de la persona menor de edad en la familia, y la propuesta de adopción, que será aprobada, en su caso, por el Juzgado competente; por último, la cuarta Sección se dedica a las actuaciones postadoptivas.

V. kapitulua nazioarteko adopziorako prozedurari buruzkoa da. Aurrekoan oinarrituta, nazioarteko adopzioaren berezitasunak arautzen ditu (nazioarteko adopzioan, Foru Aldundien esku-hartzea mugatuagoa da). Nolanahi ere, gogorarazi beharra dago nazioarteko adopzioan garrantzi berezia hartzen duela egokitasunaren deklarazioari, aurresleipenari eta adopzioaren ondorengo jarraipenari lotutako faseak. Ez da ahaztu behar haur eta nerabe guztiek eskubidea dutela familia batean hazteko eta jatorrizko familiarekiko eta herrialdearekiko loturak gordetzeko. Adopzioa norberaren ingurunean ezinezkoa denean baino ez da adingabeentzako onuratzat hartzen atzerritarren adopzioa. Beraz, nazioarteko adopzioa sekundarioa edo subsidiarioa da. Lehenik eta behin, adopzioa adingabearen herrialdean egiten saiatu behar da.

El Capítulo V se refiere al procedimiento para la adopción internacional que, con base en el anterior, regula las especificidades de la adopción internacional en la que la intervención de las Diputaciones Forales es más limitada. En todo caso, se debe recordar que en la adopción internacional adquiere especial relieve la fase relativa a la declaración de idoneidad, la preasignación y el seguimiento posterior a la adopción, sin olvidar que todos los niños, niñas y adolescentes tienen derecho a crecer en una familia, así como a conservar los vínculos con su grupo de origen, su país. Sólo cuando no sea posible la adopción en su propio entorno, la adopción por extranjeros se concibe como un beneficio para las personas menores de edad. Por tanto, la adopción internacional es secundaria o subsidiaria y, en primer término, deberá intentarse la adopción en su país.

VI. kapitulua adopzioen erregistroari buruzkoa da, eta, ezartzen duenez, Foru Aldundi bakoitzak erregistro bat eratuko du, eta erregistro horren araudi xehatua haien esku egongo da.

El Capítulo VI, relativo al registro de adopciones, establece que cada Diputación Foral constituirá un registro y su objeto, quedando para las mismas su regulación detallada.

Horri jarraiki, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta, aholku-organoei entzun eta aginduzko txostenak egin ondoren, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren irizpenari jarraiki eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko ekainaren 17an egindako bilkuran eztabaidatu ondoren,

En su virtud, a propuesta del Consejero de Vivienda y Asuntos Sociales, oídos los órganos consultivos, emitidos los informes preceptivos correspondientes, de conformidad con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi y previa deliberación del Consejo de Gobierno en la sesión celebrada el 17 de junio de 2008,

XEDATU DUT:
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
DISPONGO:
CAPÍTULO I
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Foru Aldundiek adingabeen adopzioaren arloan egin beharreko jarduna arautzea da dekretu honen xedea.

El presente Decreto tiene por objeto regular la actuación que deberán seguir las Diputaciones Forales en materia de adopción de personas menores de edad.

2. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Artículo 2.– Ámbito de aplicación.

1.– Dekretu honen xedapenak Foru Aldundien tutoretzapean dauden adingabeak adoptatzeko prozeduretan aplikatuko dira. Halaber, adingabeak babesteko erakunde publikoak direlako adopzio-proposamena Foru Aldundien eskumena den prozeduretan aplikatuko dira dekretu honen xedapenak.

1.– Las disposiciones de este Decreto serán de aplicación a los procedimientos de adopción de las personas menores de edad que se hallen bajo la tutela de las Diputaciones Forales, así como a otros procedimientos en que también sea competencia de éstas la propuesta correspondiente como Entidad Pública de protección de personas menores de edad.

2.– Atzerrian egiten diren adingabeen adopzioei Foru Aldundiek prozedura horietan duten esku-hartzea arautzen duten dekretu honen xedapenak aplikatuko zaizkie, arlo horri buruzko berariazko legeria aparte utzi gabe.

2.– A la adopción de personas menores de edad en el extranjero le serán de aplicación las disposiciones de este Decreto que regulan la intervención de las Diputaciones Forales en dichos procedimientos, sin perjuicio de la legislación específica sobre esta materia.

3. artikulua.– Adopzioari buruzko informazioa.

Artículo 3.– Información sobre adopción.

Foru Aldundiek adopzioari, adopzioaren modalitateei eta erregulazioari, eta adoptatua babesteko baliabide-izaerari buruzko informazio orokorra emango diete interesdunei, eskuragarri duten baliabideetako baten bidez.

Las Diputaciones Forales pondrán a disposición de las personas interesadas, por cualquiera de los medios disponibles, información general sobre la adopción, las modalidades y regulación de la misma, y su condición de recurso para la protección del adoptado o de la adoptada.

4. artikulua.– Tratamendu-berdintasuna.

Artículo 4.– Igualdad de tratamiento.

Adopzio-eskaerak aztertzean eta balioestean, tratamendua berdina izango dela eta prozedura mota bakoitzerako hautaketa-irizpide berak aplikatuko direla bermatu behar da. Salbuespen bakarra hurrengo artikuluaren bigarren puntuan jasotakoa izango da.

En el estudio y valoración de las solicitudes de adopción, deberá garantizarse la igualdad de tratamiento y la aplicación de unos mismos criterios de selección para cada tipo de procedimiento, con la excepcionalidad única de lo contemplado en el punto segundo del artículo siguiente.

5. artikulua.– Premia bereziak dituzten adingabeak.

Artículo 5.– Personas menores de edad con necesidades especiales.

1.– Honako hauek hartzen dira premia bereziak dituzten adingabetzat:

1.– Se consideran personas menores de edad con necesidades especiales las siguientes:

a) Anai-arreben taldeak, edo familia berriz elkartzeko prozesuan daudenak.

a) Grupos de hermanos y/o hermanas o en reagrupamiento familiar.

b) Ezgaitasunak eta osasun-arazo bereziak dituzten adingabeak.

b) Personas menores de edad con discapacidad y problemas de salud especiales.

c) 7 urte edo gehiago dituzten haurrak.

c) Niñas o niños de edad igual o superior a 7 años.

d) Arrisku-aurrekari kliniko hereditarioak dituzten adingabeak.

d) Personas menores de edad con antecedentes clínicos hereditarios de riesgo.

e) Beste premia berezi batzuk dituzten adingabeak.

e) Personas menores de edad con otras necesidades especiales.

2.– Premia bereziak dituzten eta Foru Aldundien tutoretzapean dauden adingabeak adoptatzeko egokitasun-eskaeren balioespenak izango du lehentasuna, eta esleitzeko irizpideak haien zirkunstantzia berezietara egokituko dira.

2.– La valoración de las solicitudes de idoneidad para la adopción de personas menores de edad con necesidades especiales tuteladas por las Diputaciones Forales tendrá carácter preferente y los criterios de asignación se adaptarán a sus circunstancias especiales.

II. KAPITULUA

CAPÍTULO II

ADINGABEEK ADOPZIOARI DAGOKIONEZ DITUZTEN ESKUBIDEAK
DE LOS DERECHOS DE LAS PERSONAS MENORES DE EDAD EN RELACIÓN CON LA ADOPCIÓN

6. artikulua.– Harreman pertsonalak.

Artículo 6.– Relaciones personales.

1.– Adingabeek anai-arrebekiko harreman pertsonalak gordetzeko eskubidea izango dute, eta, horretarako, ahaleginak egin beharko dira guztiak pertsona edo familia berak adopta ditzan. Banandu behar izanez gero, anai-arreba guztien arteko harremana erraztu beharko da, baten ongizatea kaltetzeko arrisku larria dagoela balioesten denean izan ezik.

1.– Las personas menores de edad tendrán derecho a conservar las relaciones personales con sus hermanos/as y, a tal fin, se procurará que todas ellas sean adoptadas por la misma persona o familia y, en caso de separación, se tratará de facilitar la relación entre las mismas, salvo en los casos en que se valore un grave riesgo de perjuicio en el bienestar de alguna de ellas.

2.– Anai-arrebak batera adoptatzea komeni dela ikusten den kasuetan izan ezik, ezinezkoa izango da aldi berean hainbat adingabe adoptatzeko eskaintza egitea, edo horretarako egokitasunaren deklarazioa eskatzea.

2.– A excepción de los casos en los que se contemple la conveniencia de la adopción conjunta de hermanos, no se podrá formular un ofrecimiento ni solicitar una declaración de idoneidad que incluya adoptar simultáneamente a varias personas menores de edad.

7. artikulua.– Informazioa.

Artículo 7.– Información.

Adingabeek eskubidea izango dute adoptatuak direla jakiteko eta egoera pertsonalari eta familia-egoerari dagokienez dituzten eskubideei buruzko informazioa jasotzeko, adopzioaren arloan indarrean dagoen legerian ezarrita dagoen moduan.

Las personas menores de edad tendrán derecho a que se les informe sobre su condición de adoptadas y acerca de los derechos que les asisten respecto a su situación personal y familiar, en los términos establecidos en la legislación vigente en materia de adopción.

8. artikulua.– Entzunaldia.

Artículo 8.– Audiencia.

1.– Haurrek eta nerabeek eskubidea izango dute adopzioaren prozedura bideratzean entzunak izateko (adina eta heldutasuna kontuan hartuta), eta haien iritzia administrazio-ebazpena eman edo ebazpen judizialerako edozein proposamen egin aurretik balioetsiko da, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legearen 16. artikuluan ezarritakoari jarraiki.

1.– Las niñas, niños y adolescentes tendrán derecho a ser oídas u oídos, de acuerdo con su edad y estado de madurez, en la tramitación del procedimiento de adopción, y su opinión se valorará antes de que se dicte la correspondiente resolución administrativa o de efectuar cualquier propuesta de resolución judicial, de conformidad con lo establecido en el artículo 16 de la Ley 3/2005, de 18 de febrero, de Atención y Protección a la Infancia y Adolescencia.

2.– Foru Aldundien tutoretzapeko adingabeek hamabi urte baino gehiago badituzte, adopzioarekiko adostasuna adierazi beharko diote dagokion Foru Aldundiari.

2.– En el caso de que las personas menores de edad tuteladas por las Diputaciones Forales tuvieran más de doce años deberán prestar su consentimiento a la adopción ante la Diputación Foral correspondiente.

9. artikulua.– Tratamendu indibidualizatua.

Artículo 9.– Tratamiento individualizado.

Foru Aldundien tutoretzapeko adingabeek eskubidea izango dute Sail eskuduneko profesional bat esleitzeko (izena jakinaraziko zaie). Profesional horrek solaskide-funtzioak beteko ditu adopzio-prozedura bideratzen den bitartean, eta hartzen diren neurrien berri emango dio adingabeari. Adingabea familia adoptatzailera egokitzeko moduaren plangintza arretaz egingo da, eta laguntza emango zaio egoera berrirako prestatzeko fasean.

Las personas menores de edad tuteladas por las Diputaciones Forales tendrán derecho a que se les asigne un o una profesional del Departamento competente, cuyo nombre se le dará a conocer, que asumirá funciones de interlocución durante la tramitación del procedimiento de adopción, y le comunicará personalmente las medidas que se tomen al respecto. Se planificará cuidadosamente la adaptación de la persona menor a la familia adoptante y se le prestará apoyo en la fase de preparación para la nueva situación.

III. KAPITULUA
ADOPTATZAILEEN
EGOKITASUNA
CAPÍTULO III
DE LA IDONEIDAD DE LAS PERSONAS ADOPTANTES

10. artikulua.– Metodologia.

Artículo 10.– Metodología.

1.– Pertsonen egokitasunak behar bezala bermatzen du adingabearen premiei erantzuteko, legez ezarritako betebeharrak betetzeko eta, beraz, egonkortasuna, maitasuna, estimulazioa, zaintza eta nortasun-ezaugarriekiko errespetua eskaintzeko gaitasuna, adingabeak garapen integralerako aukera izan dezan.

1.– La idoneidad de las personas para la adopción garantiza su aptitud para cubrir las necesidades de la persona menor de edad y cumplir las obligaciones establecidas legalmente, ofreciéndole la estabilidad, el afecto, la estimulación, el cuidado y el respeto a sus señas de identidad que le permitan un desarrollo integral.

2.– Adoptatzeko interesa duten pertsonen azterketak eta balioespenak honako fase hauek izango ditu:

2.– El procedimiento de estudio y valoración de las personas que estén interesadas en la adopción comprenderá las siguientes fases:

a) Foru Aldundien tutoretzapeko adingabeak adoptatzeko eskaintza aurkeztu aurretik, edo nazioarteko adopzio baterako egokitasunaren deklarazioa eskatu aurretik, Foru Aldundiek antolatutako prestaketa-saioetan parte hartu beharko dute interesdunek. Saio horiek interesdunei adopzio-proiektuaren inguruko alderdi legalei, psikologikoei, sozialei, hezkuntza-arlokoei eta beste batzuei buruzko erabakiak hartzen laguntzea dute xede, eta adopzioaren arrisku eta zailtasun errealei, adingabeen zaintzan gizonek eta emakumeek izan behar duten erantzukidetasunari eta berdintasunean oinarritutako familia-harremanak ezartzeko beharrari buruzko prestakuntza jasotzen dute. Azken batean, guraso izateko aurreikuspenak lantzen, aztertzen eta, batez ere, horien inguruko gogoeta egiten lagunduko dute saio horiek.

a) Antes de presentar el ofrecimiento para la adopción de personas menores de edad tuteladas por las Diputaciones Forales o antes de solicitar la declaración de idoneidad para una adopción internacional, las personas interesadas deberán participar en sesiones preparatorias organizadas por las Diputaciones Forales. Dichas sesiones tienen por objeto facilitar a las personas interesadas la toma de decisiones sobre su proyecto adoptivo, en relación con los requisitos y aspectos legales, psicológicos, sociales, educativos y de otra índole que resulten esenciales en el proceso de adopción, e incluirán formación acerca de los riesgos y dificultades reales que conlleva la adopción, así como cuestiones relativas a la corresponsabilidad necesaria de hombres y mujeres en el cuidado de las y los menores, y sobre la necesidad de establecer relaciones familiares desde la igualdad. En suma, las sesiones ayudarán a elaborar, madurar y sobre todo reflexionar sobre sus expectativas de ser padres y madres.

Saio horiek Foru Aldundiak egingo ditu zuzenean, edota kanpoko profesional batzuek. Eskatzaile guztiek nahitaez hartu beharko dute parte saioetan, baina ez da interesdunen balioespenik egingo. Gainera, parte-hartzea zirkunstantzia pertsonalen balioespenarekiko independentea izango da.

Estas sesiones se realizarán por la Diputación Foral directamente o mediante profesionales externos. La participación en las sesiones será obligatoria para todas las personas solicitantes, no dará lugar a la valoración o juicio sobre las personas interesadas y será independiente de la valoración de las circunstancias personales.

Saioetan parte hartzeko, ezinbesteko baldintza izango da aldez aurretik interes hori Foru Aldundiari jakinaraztea. Interesdunek saioetara joateko prest daudela jakinarazten dutenetik saioetan parte hartzen hasi arteko aldia hilabetekoa izango da gehienez nazioarteko adopzioen kasuan, eta hiru hilabetekoa gehienez gainerako adopzioen kasuan. Horretarako, ezinbestekoa da parte-hartzaileen gutxieneko kopuru egokia izango duten taldeak osatzeko aukera izatea.

Será requisito previo indispensable para tomar parte en las sesiones poner en conocimiento de la Diputación Foral su interés al efecto. En ningún caso el periodo comprendido entre el momento en que las personas interesadas manifiestan su disposición a asistir y la participación efectiva en las sesiones podrá ser superior a un mes en el caso de las adopciones internacionales y a tres meses en el de las restantes, plazos cuya aplicación vendrá condicionada por la posibilidad de constituir grupos con un número mínimo de participantes adecuado.

Prestatzeko prozesua amaitu izanaren egiaztagiria emateko, beharrezkoa izango da ikastaroa osatzen duten saio guztietara joatea.

Para poder extenderse la acreditación de haber completado el proceso de formación será necesario haber asistido a la totalidad de las sesiones que conforman el curso.

Ezarritako epea igaro eta parte-hartzaileen taldeak osatu ondoren interesdunek saioetan parte hartu ez badute eta arrazoiak interesdunei egotz badakizkieke, Foru Aldundiak ukatu egingo die adopziorako eskaintza edo egokitasun-deklarazioaren eskaera egiteko aukera.

Caso de que una vez transcurrido el plazo establecido y configurados los grupos de participantes, las personas interesadas no hayan tomado parte en las sesiones por causas imputables a las mismas, la Diputación Foral les denegará, según el caso, la formalización del ofrecimiento para la adopción o la solicitud de declaración de idoneidad.

Arrazoi justifikatu batengatik saioren batera joaterik izan ezean, interesdunek ondorengo deialdiren batean joan beharko dute saio horretara.

Cuando por causa justificada no sea posible la asistencia a alguna de las sesiones, las personas interesadas habrán de acudir a la correspondiente en alguna de las convocatorias posteriores.

b) Egokitasun-deklarazioaren eskaera egin ondoren, beharrezkoak diren elkarrizketak egingo zaizkie eskatzaileei. Elkarrizketa horietan, honako alderdi hauek aipatuko dira: eskatzaileen identitatea, egoera pertsonala, osasun-egoera, motibazioak, hezkuntza-gaitasunak, baliabide sozioekonomikoak eta sexuen arteko eta, oro har, pertsonen arteko berdintasunari lotutako balioak. Gainera, gutxienez bisitaldi bat egingo zaie bizilekura.

b) Formalizada la solicitud de declaración de idoneidad se efectuarán las entrevistas necesarias a las personas solicitantes, que versarán sobre su identidad, situación personal y de salud, sus motivaciones, capacidades educativas, medios socio-económicos y valores relacionados con la igualdad entre los sexos y entre las personas en general. Además, se realizará al menos una visita a su domicilio.

Egokitasunaren balioespena haurtzaroaren arloan espezializatutako gizarte-zerbitzuek egingo dute.

La valoración de la idoneidad se realizará por servicios sociales especializados en materia de infancia.

Balioespenean ahalik eta objektibotasunik handiena lortzeko, galdera sortak eta proba psikometrikoak erabili ahal izango dira. Proba horien emaitzak espedientean txertatuko dira. Bestalde, eskatzaileak behartuta egongo dira adierazten zaizkien galdera sortak eta probak betetzera.

Con la finalidad de lograr la máxima objetividad en la valoración, se podrán incluir cuestionarios y pruebas psicométricas. Los resultados de las mismas se incorporarán al expediente. Por su parte, las personas solicitantes estarán obligadas a cumplimentar los cuestionarios y pruebas que se les indiquen.

Balioespenak, eskatzaileak ez ezik, familia-unitateko beste kide batzuk ere hartu ahal izango ditu eraginpean, betiere bizileku berean bizi badira.

La valoración podrá afectar a otros miembros de la unidad familiar además de las personas solicitantes, siempre que convivan en el mismo domicilio.

11. artikulua.– Egokitasun-baldintzak.

Artículo 11.– Requisitos de idoneidad.

1.– Adoptatzeko interesa duten pertsonen egokitasunaren balioespena egitean, haurraren edo nerabearen goragoko interesari emango zaio lehentasuna, beste edozein interes zilegiren gainetik.

1.– La valoración de la idoneidad de las personas interesadas en adoptar se realizará primando el interés superior de la niña, niño o adolescente sobre cualquier otro interés legítimo que pudiera concurrir.

2.– Hona hemen haurrak eta nerabeak adoptatzeko egokitasunaren baldintzak:

2.– Serán requisitos de idoneidad para la adopción de niños, niñas y adolescentes:

a) Bizibide egonkorrak eta nahikoak izatea.

a) Disponer de medios de vida estables y suficientes.

b) Eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko beste pertsona baten edo batzuen laguntzarik edota bestelako laguntza garrantzitsurik (edo, adimen-ezgaitasunaren edo buruko gaixotasunen bat duten pertsonen kasuan, autonomia pertsonalerako laguntzarik) eskatzen ez duen, eta haurraren edo nerabearen arreta normalizatua bermatzen duen egoera fisikoan eta psikikoan egotea.

b) Disfrutar de un estado de salud física y psíquica que no implique precisar de la atención de otra u otras personas o de ayudas importantes para realizar las actividades básicas de la vida diaria, o, en el caso de las personas con discapacidad intelectual o enfermedad mental, de otros apoyos para su autonomía personal, y que garantice la atención normalizada de la niña, niño o adolescente.

c) Eskatzaileek ezkonduta daudela edo izatezko bikotea osatzen dutela egiaztatzen badute, nazioarteko adopziorako egokitasunaren deklarazioa eskatu aurretik segidako bi urtetan elkarrekin bizi izana.

c) En el caso de que las personas solicitantes acrediten que constituyen una unión matrimonial o de hecho, haber convivido de forma continuada durante dos años con anterioridad a la solicitud de declaración de idoneidad para una adopción internacional.

d) Familia-bizitza egonkorra izatea.

d) Llevar una vida familiar estable.

e) Haurraren edo nerabearen integraziorako familia- eta gizarte-ingurune egoki batean bizitzea.

e) Disfrutar de un entorno familiar y social favorable a la integración del niño, niña o adolescente.

f) Eskatzaileen historia pertsonaletan haurrarentzat edo nerabearentzat arriskutsua den gertakaririk ez izatea.

f) No existir en las historias personales de las personas solicitantes episodios que impliquen riesgo para la niña, niño o adolescente.

g) Jarrera-malgutasuna eta egoera berrietara egokitzeko ahalmena erakustea.

g) Mostrar flexibilidad en las actitudes y adaptabilidad a situaciones nuevas.

h) Haurraren edo nerabearen historia pertsonala eta familiakoa errespetatzea eta onartzea.

h) Respetar y aceptar la historia personal y familiar del niño, niña o adolescente.

i) Lankidetzarako eta konpromisorako jarrera positiboa agertzea.

i) Mostrar una actitud positiva de colaboración y compromiso.

j) Familia-unitateko kide guztiek adopzioaren aldeko jarrera izatea.

j) Compartir entre todos los miembros de la unidad familiar una actitud favorable a la adopción.

k) Adoptatzaileek adopziogaia behar bezala garatzeko muga izango ez den adina izatea.

k) Contar el o los adoptantes con una edad que, previsiblemente, no pueda suponer una limitación para el conveniente desarrollo del adoptando.

l) Adoptatzeko motibazioaren barruan, lehentasuna haurraren edo nerabearen goragoko interesari eta haren eskubideen babesari emateko asmoa adieraztea.

l) Manifestar una motivación a la adopción en la que prevalezcan el interés superior de la niña, niño o adolescente y la protección de sus derechos en orden a garantizar su desarrollo.

12. artikulua.– Egokitasuna balioesteko irizpideak.

Artículo 12.– Criterios de valoración de la idoneidad.

1.– Aurreko artikuluan ezarritako baldintzak balioesteko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

1.– Para la valoración de los requisitos establecidos en el artículo anterior se tendrán en cuenta los siguientes criterios:

a) Bizitzeko baldintza egokiak betetzen dituen etxebizitza, eta ekipamendu komunitarioak erabiltzeko aukera izatea.

a) Que dispongan de vivienda que reúna condiciones adecuadas de habitabilidad y posibilidad de acceso a los equipamientos comunitarios.

b) Bizibide nahikoak izatea. Horretarako, gutxienez Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren (aurrerantzean LGS) parekoak izango diren urteko diru-sarrerak egiaztatu beharko dira. Adoptatzaileen bizikidetza-unitatea bi kidek baino gehiagok osatzen badute (adoptatua barne), adierazitako kopurua LGSaren laurdenean gehituko da bitik gorako kide bakoitzeko.

b) Que dispongan de medios de vida suficientes, para lo que deberán acreditar unos ingresos económicos anuales como mínimo equivalentes al Salario Mínimo Interprofesional (en adelante, SMI). Si la unidad convivencial de las personas adoptantes se compone de más de dos miembros, incluido el adoptando, a efectos de cálculo se incrementará esa cuantía en la cantidad equivalente a la cuarta parte del SMI por cada miembro de más.

c) Adoptatzeko interesa duten pertsonek eta haiekin bizi direnek eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko mendetasunik ez izatea, betiere mendetasun horrek, dituen ezaugarriengatik edo bilakaeragatik, haurrak edo nerabeak behar duen arreta zaildu badezake edo adin-nagusitasunera iritsi arteko garapena kaltetu badezake.

c) Que las personas interesadas en adoptar y quienes con ellas convivan no presenten situaciones de dependencia para realizar las actividades básicas de la vida diaria que, por sus características o evolución, puedan dificultar la adecuada atención del niño, niña o adolescente o perjudicar su desarrollo mientras no alcance la mayoría de edad.

d) Adoptatzeko eskaintza egiten duten pertsonek guraso-aginteari datxezkion funtzioak behar bezala betetzeko beharrezkoak diren afektibitate-gaitasuna, heldutasun emozionala eta trebetasun pertsonalak izatea. Halaber, adingabea alor guztietan zaintzeko jarrerak, gaitasunak eta prestasuna izan behar dituzte, eta kontuan hartu behar dute adingabeen zaintzak gizonen eta emakumeen erantzukidetasuna izan behar duela eta familia-harremanak berdintasunean oinarrituta ezarri behar direla.

d) Que las personas que se ofrecen para la adopción presenten capacidad afectiva, madurez emocional y habilidades personales suficientes para desarrollar adecuadamente las funciones inherentes a la patria potestad. Así mismo, deberán poseer actitudes, aptitudes y disponibilidad para la atención de la persona menor de edad en todos los órdenes, y tener en cuenta la necesaria corresponsabilidad de hombres y mujeres en el cuidado de las y los menores, y la necesidad de establecer relaciones familiares desde la igualdad.

e) Adoptatzeko interesa duten pertsonek trebetasun pertsonalak izatea haurrarekiko edo nerabearekiko harremanaren ondorioz ager daitezkeen egoera berriei aurre egiteko.

e) Que las personas interesadas en adoptar dispongan de habilidades personales para abordar las situaciones nuevas que se puedan producir como consecuencia de la relación con la niña, niño o adolescente.

f) Ezkontideen edo senar-emazteenaren pareko afektibitate-erlazio baten bidez lotuta dauden bikoteen kasuan, biek adoptatzeko borondate bera izatea.

f) Que, en el caso de cónyuges o parejas unidas de forma permanente por relación de afectividad análoga a la conyugal, exista una voluntad compartida de cara a la adopción.

g) Adoptatzeko eskaintza egiten duten pertsonek horretarako motibazio, jarrera eta aurreikuspen helduak eta egokiak izatea.

g) Que existan en las personas que se ofrecen para la adopción motivaciones, actitudes y expectativas maduras y adecuadas para ello.

h) Adoptatzeko interesa dutenekin bizi diren pertsonek ere adopzioaren inguruan aurreko idatz-zatietan deskribatutako jarrerak, gaitasunak, motibazioak eta borondate orokorra izatea eta haiekin elkarbizitza-harreman positiboa izatea.

h) Que las personas que vivan permanentemente con las interesadas en adoptar participen con ellas de las actitudes, capacidades, motivaciones y voluntad general para la adopción descritas en los apartados anteriores y mantengan con ellas una relación de convivencia positiva.

i) Adoptatzeko interesa dutenek aitatzakoa edo amatzakoa izatearen berezitasunak ulertzeko eta onartzeko gaitasunak eta prestasuna izatea, baita horiei behar bezala aurre egiteko gaitasuna ere.

i) Que las personas interesadas presenten aptitudes y disponibilidad para comprender y aceptar los hechos diferenciales de ser padre o madre adoptivos y capacidad para hacerles frente de manera adecuada.

j) Adingabe batentzat adopzioaren bidez familia berri batean txertatzeak dakartzan zailtasunak ulertzea eta onartzea.

j) Que dispongan de comprensión y aceptación de las dificultades que entraña para una persona menor de edad su incorporación a una nueva familia mediante la adopción.

k) Prestasun egokia izatea haurrari edo nerabeari adoptatua dela jakinarazteko, haren desberdintasun etnikoak, kulturalak eta sozialak errespetatzeko, aurrekari pertsonalak eta familia-aurrekariak errespetatzeko eta, haurraren edo nerabearen intereserako beharrezkotzat hartzen denean, haren familia biologikoarekiko edo haren bizitzan esanguratsuak diren pertsonekiko harremanak onartzeko.

k) Que exista una adecuada disposición para informar al niño, niña o adolescente acerca de su condición de adoptado/a, respetar sus diferencias étnicas, culturales y sociales, así como sus antecedentes personales y familiares, y aceptar cuando se considere necesario en atención a su interés, la relaciones con la familia biológica o con personas significativas de su vida.

l) Adoptatzeko asmoa duten pertsonen eta horiekin bizi direnen gizarteratzea egokia izatea arlo guztietan; ingurune hurbilean kanpoko babesa izateari eta familia zabaletik edo beste batzuetatik babes soziala jasotzeari balioa emango zaio.

l) Que la integración social de las personas que desean adoptar y de aquellas que con ellos convivan sea adecuada en los distintos órdenes, valorándose en su caso la existencia de apoyos externos en el entorno próximo o el apoyo social que puedan recibir por parte de la familia extensa u otros.

m) Adopziorako prestakuntzaren, adingabea eta familia integratzeko prozesurako orientazioaren eta adopzioaren jarraipenaren aurrean jarrera positiboa eta prestasuna agertzea.

m) Que tengan una actitud positiva y disponibilidad respecto a la formación para la adopción, orientación en el proceso de integración de la persona menor de edad y la familia y al seguimiento de la adopción.

n) Interesdunen adina haiek adoptatu nahi dituzten adingabeen adinerako egokia izatea.

n) Que exista adecuación entre la edad de las personas interesadas y la de las personas menores de edad que aquéllas estén dispuestas a adoptar.

Irizpide biologiko normalizatu bati jarraiki, egokitasun-deklarazioaren unean (dagokion egokitasun-ziurtagiriaren bidez egiten da deklarazio hori) eskatzailerik gazteenaren (bikoteen kasuan) edo eskatzailearen (guraso bakarreko familien kasuan) adinaren eta adingabearen adinaren arteko aldeak 44 urte izan beharko luke gehienez.

Siguiendo un criterio biológico normalizado, no deberá existir una diferencia de más de 44 años con entre la más joven de las personas solicitantes en el supuesto de parejas o la persona solicitante en caso de familias monoparentales y la persona menor de edad, en el momento de la declaración de idoneidad mediante la emisión del correspondiente certificado de idoneidad.

Foru Aldundiaren lantalde teknikoaren irizpideari jarraiki eta adoptatu beharreko haurraren edo nerabearen goragoko interesari begira, alde hori handiagoa izan daiteke 5. artikuluan zehazten diren premia bereziak dituzten adingabeak adoptatzeko prestasuna jasoarazten denean.

Esta diferencia podrá ser superior, a criterio del equipo técnico de la Diputación Foral y en aras del interés superior de la niña, niño o adolescente a adoptar, cuando se haga constar la disposición para adoptar a personas menores de edad con necesidades especiales, tal y como se definen en el artículo 5.

Bikotekide batek edo eskatzaileak (eskaerak guraso bakarreko familiek egiten dituzten kasuan) 50 urte baino gehiago baditu, bikotekideen arteko adinean dagoen aldea edo eskatzailearen adina adingabearen garapenerako oztopo izan daitekeen ala ez balioetsiko da. Kasu horretan, irizpide biologiko normalizatu bati jarraiki, adoptatu beharreko haurraren edo nerabearen gutxieneko adin bat ezarriko da.

Cuando uno de los miembros de la pareja o la persona solicitante en el caso de solicitudes formuladas por familias monoparentales tenga una edad superior a 50 años, se valorará si la diferencia de edad en la pareja o la edad de la persona solicitante única puede suponer una limitación para el conveniente desarrollo de la persona menor, en cuyo caso se establecerá, siguiendo un criterio biológico normalizado, una edad mínima del niño, niña o adolescente a adoptar.

ñ) Interesdunek estaldura sanitario egokia izatea.

ñ) Que las personas interesadas dispongan de una cobertura sanitaria adecuada.

2.– Balioesteko prozesuan, halaber, adoptatzeko eskaintza egiten duten pertsonak beherago adierazita dauden zirkunstantzietako batean dauden ala ez hartuko da kontuan. Zirkunstantzia horiek balioespen negatiboa jasoko dute eta, hala badagokio, larritasuna edo asmoa kontuan hartuta, desegokitasunaren deklarazioa edo prozeduraren etendura eragin dezakete (edota dagoeneko onartuta dagoen egokitasuna baliogabetzeko ebazpena, zirkunstantziaren berri geroago izanez gero). Hona hemen zirkunstantzia horiek:

2.– En el proceso de valoración se tendrán igualmente en cuenta la concurrencia de alguna de las siguientes circunstancias en las personas que se ofrecen para la adopción, que serán estimadas negativamente, pudiendo determinar, en su caso, en atención a su gravedad o intencionalidad, la declaración de no idoneidad o la suspensión del procedimiento, o bien, la emisión de resolución que deje sin efecto la idoneidad ya aprobada de producirse o conocerse con posterioridad; a saber:

a) Balioespena egiteko garrantzitsuak diren datuak ezkutatu edo faltsutu izana, legezko erantzukizunak aparte utzi gabe.

a) Que hayan ocultado o falseado datos relevantes para la valoración, sin perjuicio de las responsabilidades legales en que pudieran incurrir.

b) Adopzioa adingabearen ezaugarri fisiko jakin batzuen, sexuaren edo beste zirkunstantzia pertsonal edo soziofamiliar baten baldintzapean jartzea.

b) Que condicionen la adopción a la presencia o ausencia de determinadas características físicas en la persona menor de edad, a su sexo, u a otra circunstancia personal o de procedencia socio-familiar de la misma.

c) Espedientean aplika daitezkeen prozedurei buruzko arauak edo arau horiek ezartzen dituzten betebeharrak ez betetzea.

c) Que no observen las normas relativas a los procedimientos aplicables al respectivo expediente o incumplan las obligaciones que en su caso las mismas establezcan.

d) Proposatutako edo esleitutako adingabea ez onartzea, adingabeak bere garaian egokitasuna deklaratzeko bete beharreko ezaugarriei erantzuten dienean.

d) Que no acepten a la persona menor de edad propuesta o asignada cuando ésta responda a las características para las que la idoneidad fue declarada en su día.

13. artikulua.– Egokitasun-deklarazioaren indarraldia eta eguneratzea.

Artículo 13.– Vigencia y actualización de la declaración de idoneidad.

1.– Egokitasun-deklarazioak hiru urteko indarraldia du ematen den egunetik aurrera, eta adopzio-prozesu bakar baterako balio du, betiere eskatzaileen zirkunstantzia pertsonalak eta familia-zirkunstantziak aldatzen ez badira. Deklarazio hori bidezko txostenen bidez eguneratu beharko da indarraldia amaitzean, egokitasun hori onartzeko arrazoiak izan ziren zirkunstantziak aldatu ez direla egiaztatzeko. Nolanahi ere, eskatzaileek egoera pertsonalean eta familia-egoeran izandako aldaketen berri emateko betebeharra dute.

1.– La declaración de idoneidad tiene una vigencia de tres años desde la fecha de su emisión para un único proceso de adopción, siempre que se mantengan las circunstancias personales y familiares de las personas solicitantes. Dicha declaración deberá ser actualizada a su término, a través de los correspondientes informes, con el fin de comprobar si subsisten las circunstancias que motivaron su reconocimiento y sin perjuicio de la obligación de las personas solicitantes de comunicar los eventuales cambios de su situación personal y familiar.

2.– Interesdunen egokitasuna alda dezaketen zirkunstantziak agertzen badira, deklarazioa eguneratzeko prozedura hasiko da zirkunstantzia horien berri izan bezain laster. Horretarako, egokitasun-deklarazioan eragina izan dezaketen egoera-aldaketak jakinarazteko betebeharra izango dute eskatzaileek.

2.– En el caso de sobrevenir circunstancias susceptibles de modificar la idoneidad de las personas interesadas, se iniciará el procedimiento de actualización de dicha declaración en cuanto se tenga conocimiento de tales hechos. A estos efectos, las personas solicitantes están obligadas a comunicar las modificaciones de situación que pueden afectar a la declaración de idoneidad.

3.– Eguneratzearen ondorioz interesdunek egokitasuna onartzeko baldintzak dagoeneko betetzen ez dituztela ikusten bada, hori adieraziko duen ebazpen arrazoitua emango du Foru Aldundiak interesdunei entzun ondoren, eta Adopzioen Erregistroan egindako inskripzioa indargabetzea erabakiko du.

3.– Si como consecuencia de la actualización, se apreciase que las personas interesadas han dejado de reunir los requisitos que determinaron el reconocimiento de su idoneidad, la Diputación Foral dictará resolución motivada que así lo declare, previa audiencia de las personas interesadas, y acordará la cancelación de la inscripción en el Registro de Adopción.

4.– Aurreikusitakoaren arabera izango duten bilakaeragatik edo desagertzeko, konpentsatzeko edo aldatzeko aukeragatik espediente jakin bati buruzko erabakia atzeratzea gomendatzen duten egoeraren araberako zirkunstantziak agertzen direnean, espedientea etenda geratuko da ofizioz edo eskatzaileek eskatuta, kasu bakoitzean finkatutako gehieneko epean, eta eskatzaileei jakinaraziko zaie, horretarako arrazoiak eta espedienteari berriz ekiteko beharrezkoak diren baldintzak adierazita.

4.– Cuando se aprecien circunstancias de carácter coyuntural que, por su previsible evolución o posibilidad de desaparición, compensación o cambio, aconsejen aplazar la consideración de un concreto expediente, éste será suspendido de oficio o a instancia de las personas solicitantes, por el plazo máximo que en cada caso se determine, y se notificará a éstas, con expresión de los motivos existentes para ello y las condiciones necesarias para su reanudación.

Nolanahi ere, eta segidako une batzuetan eteteko hainbat arrazoi agertzeko aukera aparte utzi gabe, guztira bi urteko gehieneko epea izango du etendurak, hasieran erabakitzen denetik aurrera kontatzen hasita.

En todo caso, y con independencia de que concurran varias causas de suspensión apreciadas en momentos sucesivos, la interrupción no podrá superar en total el límite máximo de dos años desde que se acordara inicialmente.

14. artikulua.– Bigarren adopzioa eta hurrengoak.

Artículo 14.– Segundas y sucesivas adopciones.

1.– Bigarren adopzioaren edo hurrengoen kasuan, aurretik egindako azterketa eta balioespena eguneratu egingo dira, zirkunstantzia soziofamiliar berriak kontuan hartuta.

1.– En el supuesto de segundas o sucesivas adopciones se actualizará el estudio y valoración realizados con anterioridad conforme a las nuevas circunstancias socio-familiares.

2.– Adoptatu beharreko adingabeak seme edo alaba biologikoak edo, hala badagokio, aurretik adoptatutako semeak edo alabak baino urte gutxiago izan beharko ditu, seme-alabak familian sartzeko ordena naturala desorekatu ez dadin. Beraz, egokitasun-ziurtagiriak adopziogaiaren adinak seme edo alaba biologikoarena edota aurretik adoptatutako semearena edo alabarena baino handiagoa izan behar duela finkatzen duenean, egokitasuna ukatu egingo da, premia bereziak dituzten adingabeen kasuan izan ezik.

2.– La persona menor de edad a adoptar deberá tener una edad inferior a la de la hija o hijo biológico o, en su caso, a la de la hija o hijo adoptado con anterioridad, de manera que no se altere el orden natural de entrada de los hijos e hijas en la familia. Por tanto, cuando el certificado de idoneidad haya de determinar para esta adopción una edad para la o el adoptando superior a la de la hija o hijo biológico, o a la de la hija o hijo adoptado con anterioridad, se denegará la idoneidad, salvo que se trate de personas menores de edad con necesidades especiales.

3.– Bigarren adopzio-espedienteari hasiera emateko, aurretik egindako adopzioaren jarraipenen inguruko betebeharrak bete beharko dira aldez aurretik.

3.– La apertura de un segundo expediente de adopción estará supeditada al cumplimiento previo de las obligaciones contraídas respecto a los seguimientos de la adopción anteriormente realizada.

IV. KAPITULUA
FORU ALDUNDIEN TUTORETZAPEKO ADINGABEAK ADOPTATZEKO
PROZEDURA
CAPÍTULO IV
DEL PROCEDIMIENTO DE ADOPCIÓN DE LAS PERSONAS MENORES DE EDAD TUTELADAS POR LAS DIPUTACIONES FORALES

LEHENENGO ATALA

SECCIÓN PRIMERA

ADOPTATZEKO ESKAINTZA
OFRECIMIENTO PARA LA ADOPCIÓN

15. artikulua.– Hasiera.

Artículo 15.– Iniciación.

1.– Adingabe bat adoptatzeko interesa dutenek bizi diren Lurralde Historikoko Foru Aldundian aurkeztu beharko dute adopzioaren eskaintza, horretarako landutako eredu normalizatuari jarraiki.

1.– Las personas interesadas en adoptar a una persona menor de edad deberán presentar su ofrecimiento para la adopción en la Diputación Foral del Territorio Histórico en que residan conforme al modelo normalizado que se elabore al efecto.

2.– Eskaintzarekin batera, interesdunen honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

2.– Al ofrecimiento deberá acompañar la siguiente documentación de las personas interesadas:

a) Jaiotza-ziurtagiri literala.

a) Certificado literal de nacimiento.

b) Identifikazio-dokumentuaren fotokopia konpultsatua.

b) Fotocopia compulsada del documento de identificación.

c) Nortasun-agirikoaren tankerako argazkia.

c) Fotografía tipo carné.

d) Familia Liburuaren eta, halakorik izan ezean, bizitzaren eta egoera zibilaren ziurtagiriaren orrialde guztien fotokopia konpultsatua.

d) Fotocopia compulsada de todas las páginas del Libro de Familia o, en su defecto, del certificado de fe de vida y estado.

e) Izatezko bikoteen kasuan, bizikidetzaren aldia egiaztatzen duen ziurtagiria.

e) En el supuesto de uniones de hecho, certificado acreditativo del período de convivencia efectiva.

f) Ezkonduen kasuan, ezkontza-ziurtagiri literala.

f) Certificado literal de Matrimonio, en caso de tratarse de personas casadas.

g) Eskatzaileen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Ondarearen gaineko Zergaren aitorpenen (aitortutako azken zerga-ekitaldiari dagozkionen) edo, hala badagokio, aitorpena aurkezteaz salbuetsita daudela jasotzeko Foru Ogasunak egindako ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua. Azken kasu horretan, eskaintza aurkeztean Foru Aldundian aitortutako diru-sarrerak hartuko dira kontuan.

g) Fotocopia compulsada de las declaraciones del Impuesto sobre la Renta de las Personas Físicas y del Impuesto sobre el Patrimonio de las personas solicitantes, referidas al último ejercicio fiscal declarado, o, en su caso, certificado de estar exentas de presentar la declaración, emitido por la Hacienda Foral, teniendo en cuenta los ingresos que se declaran ante la Diputación Foral con el ofrecimiento.

h) Eskatzaile bakoitzaren osasun fisikoa eta psikikoa, eta adingabea zaintzea eragozteko moduko ezein zirkunstantziatan ez dagoela egiaztatzen duen osasun-ziurtagiria. Beste pertsona batzuekin biziz gero, bakoitzaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.

h) Certificado médico de cada persona solicitante, que acredite su estado de salud física y psíquica y no padecer cualquier circunstancia que impida el cuidado de la persona menor de edad. En el supuesto de que convivan con otras personas, deberá presentarse certificado de cada una de éstas.

Eskatzaileak eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko beste pertsona baten edo batzuen laguntza edota bestelako laguntza garrantzitsuak (edo, adimen-ezgaitasunaren edo buruko gaixotasunen bat duten pertsonen kasuan, autonomia pertsonalerako laguntza) behar izanez gero, autonomia pertsonalari buruzko ziurtagiria aurkezteko eskatu ahal izango du Foru Aldundiak.

En el supuesto de que la persona solicitante pudiera precisar de la atención de otra u otras personas o de ayudas importantes para realizar las actividades básicas de la vida diaria, o, en el caso de las personas con discapacidad intelectual o enfermedad mental, de otros apoyos para su autonomía personal, la Diputación Foral podrá solicitar la presentación de certificado relativo a su autonomía personal.

i) Udaleko erroldatze-ziurtagiria edo ziurtagiriak, bizilekuan bizi diren pertsonak adierazita. Ezkontza bidezko edo izatezko bikoteen kasuan, gutxienez 2 urteko bizikidetza egiaztatu beharko da ziurtagiri horien bidez.

i) Certificado o certificados municipales de empadronamiento, con indicación en el mismo de las personas que residen en el domicilio. En el caso de uniones matrimoniales o de hecho mediante dichos certificados se deberá acreditar una convivencia mínima de 2 años.

j) Eskatzaile bakoitzaren aurrekari penalen ziurtagiria. Beste pertsona batzuekin biziz gero, bakoitzaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.

j) Certificado de antecedentes penales de cada persona solicitante. En el supuesto de que convivan con otras personas, deberá presentarse certificado de cada una de éstas.

k) Balioespen psikosozialeko prozesua, adopzioaren aurreko harreraren jarraipena eta, hala badagokio, adopzioaren ondorengo jarraipena onartzearen zinpeko aitorpena.

k) Declaración jurada de aceptación del proceso de valoración psico-social y del seguimiento del acogimiento preadoptivo o, en su caso, del seguimiento postadoptivo.

l) Seme edo alaba biologikoak izatearen edo ez izatearen, seme edo alaba bat adoptatzeko prozesuan egotearen edo ez egotearen, eta dekretu honen 16. artikuluko “k” eta “l” puntuetan kontuan hartutako zirkunstantzietako ezeinetan ez egotearen zinpeko aitorpena.

l) Declaración jurada de la existencia o de la inexistencia de hijas o hijos biológicos, o en proceso de adopción, así como de la no existencia de las circunstancias contempladas en los puntos “k” y “l” del artículo 16 del presente Decreto.

m) Epai bidez ezgaituta ez egotearen edo jarduteko ahalmen osoa izatearen zinpeko aitorpena.

m) Declaración jurada de no haber sido incapacitadas judicialmente o no de tener plena capacidad de obrar.

n) Guraso-agintea kenduta edo etenda ez izatearen, tutoretza bat kenduta ez izatearen, edota seme-alabak edo ardurapekoak babesteko betebeharrak ustez bete ez izanaren ondorioz haurren babeserako espediente bat ireki ondoren erruduntzat hartu ez izanaren zinpeko aitorpena.

n) Declaración jurada de no haber sido privadas o suspendidas de la patria potestad o removidas de una tutela, así como de no haber sido declarado o declarada culpable tras la apertura de un expediente de protección infantil como consecuencia del presunto incumplimiento de los deberes de protección hacia sus hijos o hijas o hacia sus pupilos o pupilas.

ñ) Ezkontza bidezko edo izatezko lotura bat baino gehiagoren kasuan, aurreko familia-liburuen fotokopia aurkeztu beharko da, lotura haietan seme-alabarik izan ote zen jakiteko.

ñ) En los casos de sucesivas uniones matrimoniales o de hecho, se deberá presentar fotocopia del o de los anteriores libros de familia para tener conocimiento de si existen hijos o hijas de dichas uniones.

Eskatzaileak banandu, dibortziatu edo alargundu badira, familia-liburuaren fotokopia eta, kasuaren arabera, banantzeari edo dibortzioari buruzko epaiaren edota heriotza-ziurtagiriaren fotokopia aurkeztu beharko dute.

En caso de que se hayan separado, divorciado o hayan enviudado, deberán presentar fotocopia de su libro de familia, así como, según los casos, fotocopia de la sentencia de separación o divorcio, o bien certificado de defunción.

o) Egokitasunaren balioespenerako baldintzak onartzeko dokumentua.

o) Documento por el que aceptan las condiciones que rigen la valoración de la idoneidad.

p) Egokitasuna behar bezala balioesten laguntzen duten beste dokumentu batzuk.

p) Otros documentos que contribuyan a valorar adecuadamente la idoneidad.

3.– Aurkeztutako eskaintzan edo dokumentazioan akatsen bat badago edo dokumenturen bat falta bada, interesdunei errekerimendua egingo zaie hamar eguneko epean akatsa zuzendu dezaten edo aginduzko dokumentuak aurkez ditzaten. Adieraziko zaie, halaber, hori egiten ez badute eskaerari uko egin diotela ulertuko dela -betiere horretarako ebazpena eman ondoren-, eta eskaera artxibatu egingo dela.

3.– En caso de defecto u omisión en el ofrecimiento o en la documentación presentada, se requerirá a las personas interesadas a fin de que en un plazo de diez días subsanen la falta o acompañen los documentos preceptivos, con indicación de que, en caso contrario, se les tendrá por desistidas de su petición, previa resolución dictada al efecto, y se procederá al archivo de la misma.

16. artikulua.– Eskaintza ez onartzeko zirkunstantziak.

Artículo 16.– Circunstancias para la no admisión del ofrecimiento.

Adoptatzeko eskaintza ez da onartuko interesdunak honako zirkunstantzia hauetakoren batean daudenean:

No se admitirá el ofrecimiento de adopción cuando se dé alguna de las siguientes circunstancias en las personas interesadas:

a) Ohiko bizilekua Lurralde Historikoko udalerriren batean ez izatea, Foru Aldundien tutoretzapean dauden eta premia bereziak dituzten adingabeak adoptatzen diren kasuetan izan ezik.

a) Que no residan habitualmente en alguno de los municipios del Territorio Histórico respectivo, salvo en casos excepcionales para la adopción de personas menores de edad tuteladas por las Diputaciones Forales con necesidades especiales.

b) Eskatzaileek ezkonduta daudela edo izatezko bikotea osatzen dutela ez egiaztatzea, edota, hori egiaztatuta ere, segidako bi urtetan elkarrekin bizi izana ez egiaztatzea.

b) Que las personas solicitantes no acrediten constituir una unión matrimonial o de hecho, o aun haciéndolo no acrediten haber convivido de forma continuada durante dos años.

c) Gutxienez LGSaren pareko urteko diru-sarrerak ez egiaztatzea eta, beraz, bizibide nahikorik ez izatea. Adoptatzaileen bizikidetza-unitatea bi kidek baino gehiagok osatzen badute (adoptatua barne), adierazitako kopurua LGSaren laurdenean gehituko da bitik gorako kide bakoitzeko.

c) Que no dispongan de medios de vida suficientes, al no poder acreditar unos ingresos económicos anuales como mínimo equivalentes al SMI. Si la unidad convivencial de las personas adoptantes se compone de más de dos miembros, incluido el adoptando, a efectos de cálculo se incrementará esa cuantía en la cantidad equivalente a la cuarta parte del SMI por cada miembro de más.

d) Adopzioaren aurretik prestatzeko prozesua ez egitea.

d) Que no realicen el proceso de preparación previo para la adopción.

e) Balioespen psikosozialeko prozesua ez onartzea.

e) Que no acepten el proceso de valoración psico-social.

f) Adopzioaren aurreko harreraren jarraipena edo, hala badagokio, adopzioaren ondorengo jarraipena ez onartzea.

f) Que no acepten el seguimiento del acogimiento preadoptivo o, en su caso, el seguimiento postadoptivo.

g) Guraso-agintea kenduta edo etenda izatea, edo tutoretza bat kenduta izatea.

g) Que hayan sido privadas o suspendidas de la patria potestad o removidas de una tutela.

h) Eskatzaileek seme-alabak edo ardurapekoak babesteko betebeharrak bete ez izanaren ondorioz haurren babeserako espediente bat irekita izatea, eta erruduntzat hartzea.

h) Que hayan tenido abierto un expediente de protección infantil, como consecuencia del incumplimiento de los deberes de protección hacia sus hijos o hijas o hacia sus pupilos o pupilas, y se hubiera declarado su culpabilidad.

i) Epai bidez ezgaituta egotea edo jarduteko ahalmen osoa ez izatea.

i) Que estén incapacitadas judicialmente o no tengan plena capacidad de obrar.

j) Giza hilketaren edo lesioen dolozko delituagatik edo askatasunaren, osotasun moralaren, sexu-askatasunaren, familia-eskubideen edo familia-betebeharren kontrako delituagatik epailearen epai irmo bidez zigorra jasotzea.

j) Que hayan sido condenadas, mediante sentencia judicial firme, por delito doloso de homicidio o lesiones, o por delito contra la libertad, la integridad moral, la libertad sexual o los derechos y deberes familiares.

k) Haur bat izatekotan egotea, edota seme edo alaba biologikoa jaio denetik edo adingabe bat adoptatu dutenetik 6 hilabete igaro ez izana.

k) Que estén esperando un bebé o no hayan transcurrido 6 meses desde el nacimiento de su hijo/a biológico/a o desde que hayan adoptado a una persona menor de edad.

l) Laguntza bidezko ugalketa-prozesu bat egiten aritzea.

l) Que estén realizando un proceso de reproducción asistida.

17. artikulua.– Eskaintza baztertzea.

Artículo 17.– Rechazo del ofrecimiento.

1.– Aurreko artikuluan ezarritako zirkunstantziaren batengatik eskaintza onartzen ez bada, jardunak artxibatu egingo dira, betiere horretarako ebazpena eman ondoren.

1.– Si no se admite el ofrecimiento por concurrir alguna de las circunstancias establecidas en el artículo anterior, se procederá al archivo de las actuaciones, previa resolución dictada al efecto.

2.– Kasu horretan, eskaintza onartu ez izanaren arrazoiak desagertzen direnean eskatu ahal izango da familia adoptatzaile izateko beste eskaintza bat.

2.– En este caso, se podrá solicitar de nuevo un ofrecimiento como familia adoptante cuando hubieran desaparecido las causas de la no admisión.

18. artikulua.– Adopzioen Erregistroan inskribatzea.

Artículo 18.– Inscripción en el Registro de Adopciones.

1.– Onartutako eskaintzei inskripzio-zenbaki bat emango zaie Adopzioen Erregistroan.

1.– A los ofrecimientos admitidos se les asignará un número de inscripción en el Registro de Adopciones.

2.– Antzinatasunaren ondorioetarako, eskaintzaren lehen inskripzioaren data eta dagokion erregistro-zenbakia hartuko dira kontuan.

2.– A efectos de antigüedad, se tendrá en cuenta la fecha de la primera inscripción del ofrecimiento y su correspondiente número de registro.

3.– Eskaintzetan berrikuntzarik izanez gero, horiek ere Erregistroan inskribatu beharko dira.

3.– Caso de producirse renovaciones de los ofrecimientos, éstas serán, así mismo, objeto de inscripción en el Registro.

19. artikulua.– Antolamendua.

Artículo 19.– Ordenación.

Izapideak egitean, eskaintza Adopzioen Erregistroan zer ordenatan sartu den hartuko da kontuan, eta zorrotz jarraituko zaio ordena horri. Hala ere, premia bereziak dituzten adingabeak adoptatzeko prestasuna adierazten duten eskaintzei lehentasuna emango zaie.

En la tramitación, se guardará el orden riguroso de entrada del ofrecimiento en el Registro de Adopciones. No obstante, se dará carácter preferente a la tramitación de los ofrecimientos que hagan constar la disposición de adoptar a personas menores de edad con necesidades especiales.

20. artikulua.– Eskaintzaren baliozkotasuna.

Artículo 20.– Validez del ofrecimiento.

Adoptatzeko eskaintzek hiru urteko baliozkotasuna izango dute. Ondoren, oraindik adoptatzeko interesa izanez gero, eskaintza hiru urtean behin berritu beharko dute lehen eskaintza sinatu zutenek. Eskaintza berritzen duten pertsonek inskripzio-zenbaki berarekin jarraituko dute. Eskaintza berritzen ez bada, espedientea artxibatu egingo da, betiere horretarako ebazpena eman ondoren.

Los ofrecimientos para la adopción tendrán validez de tres años; en caso de persistir el interés en adoptar, deberán ser renovados con periodicidad trienal por las personas firmantes del primer ofrecimiento. Las personas que renueven el ofrecimiento mantendrán el mismo número de inscripción que poseían. Si no se renueva el ofrecimiento, se archivará el expediente, previa resolución dictada al efecto.

BIGARREN ATALA
EGOKITASUN-DEKLARAZIOAREN ESKAERAK
SECCIÓN SEGUNDA
SOLICITUDES DE DECLARACIÓN DE IDONEIDAD

21. artikulua.– Egokitasun-deklarazioaren eskaera.

Artículo 21.– Solicitud de declaración de idoneidad.

1.– Foru Aldundiak egokitzat hartu diren gutxienez hiru eskaeraz osatutako zerrenda bat izango du uneoro.

1.– La Diputación Foral mantendrá en cada momento una lista compuesta al menos por tres solicitudes valoradas como idóneas.

2.– Zerrenda hori egiteko, adopziorako eskaintza egiten dutenei hitzordua emango zaie adierazitako helbidean, inskripzio-ordena kronologikoaren arabera, eta 10 eguneko epea emango zaie Foru Aldundiarekin harremanetan jartzeko eta egokitasun-deklarazioaren eskaera egiteko. Jakinaraziko zaie, halaber, epe hori igaro ondoren jardunak artxibatu egingo direla, betiere horretarako ebazpena eman ondoren.

2.– Con objeto de elaborar la lista, se citará en el domicilio señalado a las personas oferentes para la adopción según el orden cronológico de inscripción y se les dará un plazo de 10 días para ponerse en contacto con la Diputación Foral y presentar y formular la solicitud de declaración de idoneidad, advirtiéndoles que transcurrido dicho plazo se procederá al archivo de las actuaciones, previa resolución dictada al efecto.

3.– Adopzio bat proposatzean adingabearen ezaugarriak egokitzat hartutako ezein eskaerarekin bat ez badatoz, hurrengo eskatzaileen egokitasuna balioetsiko da, inskripzio-ordena kronologikoaren eta eskaintzaren edukiaren arabera.

3.– En el caso de que al proponer una adopción las características de la persona menor de edad no se adecuen a ninguna de las solicitudes valoradas como idóneas, se procederá a valorar la idoneidad de las personas solicitantes siguientes, según orden cronológico de inscripción y contenido de su ofrecimiento.

4.– Nolanahi ere, lehen eskaera izenpetu zuten eskatzaileen kopurua edo identitatea aldatzen bada, Egokitasun Deklarazioaren eskaera berritzat hartuko da eskaera, eskatzaileek lehen eskaera hori batera aurkeztu dutenean, eta eskatzaileetako bat hil ondoren besteak eskaerari eustea erabakitzen duenean izan ezik.

4.– En todo caso, tendrá la consideración de nueva solicitud de Declaración de Idoneidad el supuesto en que cambie el número o identidad de las personas peticionarias que suscribieron la primera solicitud, salvo cuando ésta hubiera sido en principio presentada de manera conjunta y, tras el fallecimiento posterior de una de las personas solicitantes, la otra optara por mantenerla.

22. artikulua.– Prozedura bideratzea.

Artículo 22.– Instrucción del procedimiento.

1.– Egokitasun-deklarazioaren eskaera egin ondoren, eskatzaileen zirkunstantzia pertsonalak, familiakoak, sozialak eta ekonomikoak aztertu eta balioetsiko dituzte Foru Aldundiek. Horretarako, 10. artikuluan adierazitako elkarrizketak eta gaitasun-probak egingo dituzte. Halaber, hasieran aurkeztutako dokumentazioaren dokumentu osagarri batzuk aurkeztea eskatu ahal izango diete eskatzaileei.

1.– Una vez formulada la solicitud de declaración de idoneidad, las Diputaciones Forales realizarán el estudio y valoración de las circunstancias personales y familiares, sociales y económicas de las personas solicitantes, para lo que efectuarán las entrevistas y las pruebas de aptitud a que se refiere el artículo 10. Podrán también requerirles para la entrega de documentación complementaria a la aportada inicialmente.

2.– Probak eta elkarrizketak egin ondoren, eta dokumentazioa aztertu ondoren, lantalde teknikoek eskatzaileen zirkunstantziei buruzko txostenak landuko dituzte, eskatzaileen egokitasuna balioetsiko dute eta, hala badagokio, jardun osagarriak edota txostenetan lortutako datuak argitzeko edo zabaltzeko jardunak egingo dituzte.

2.– Realizadas las pruebas y las entrevistas, y examinada la documentación correspondiente, los equipos técnicos elaborarán los informes relativos a las circunstancias que concurren en las personas solicitantes, la valoración acerca de su idoneidad y, en su caso, la realización de actuaciones complementarias o bien de aclaración o ampliación de los datos obtenidos en dichos informes.

3.– Eskatzaileek alegazioak egiteko eta prozedura bideratzen den bitartean dokumentazioa eta bestelako datuak aurkezteko duten eskubidea aparte utzi gabe, prozedura bideratu ondoren eta ebazpen-proposamena idatzi aurretik, espedientea emango zaie, hamar eguneko epean alegazioak egiteko eta bidezkotzat hartzen dituzten dokumentuak eta justifikazioak aurkezteko aukera izan dezaten.

3.– Sin perjuicio del derecho de las personas solicitantes a aducir alegaciones y aportar documentación u otros elementos de juicio durante la tramitación del procedimiento, una vez instruido éste, y antes de redactar la propuesta de resolución, se les pondrá de manifiesto el expediente a fin de que en el plazo de diez días puedan alegar y/o presentar los documentos y justificaciones que se estimen pertinentes.

4.– Alegazioak jaso ondoren edo alegazioak aurkezteko epea igaro ondoren, eskatzaileen egokitasunari buruzko ebazpen-proposamen bat landuko da, behar bezala arrazoituta.

4.– Recibidas las alegaciones o transcurrido el plazo habilitado para ello, se elaborará de forma motivada una propuesta de resolución sobre la idoneidad de las personas solicitantes.

5.– Eskatzaileak dekretu honen 16. artikuluan aurreikusitako zirkunstantziaren batean daudela egiaztatzen denean, eskaera ezesteko ebazpen-proposamena idatziko da, balioespen-prozeduraren beharrik gabe eta interesdunei entzun ondoren.

5.– Cuando en cualquier momento se constate que las personas solicitantes se encuentren incursas en alguna de las causas previstas en el artículo 16 del presente Decreto, se procederá, sin necesidad de procedimiento de valoración, a redactar propuesta de resolución desestimatoria, previa audiencia de las personas interesadas.

23. artikulua.– Prozeduraren etendura.

Artículo 23.– Suspensión del procedimiento.

1.– Balioespen-prozeduraren barruan, aurreikusitakoaren arabera izango duten bilakaeragatik edo desagertzeko, konpentsatzeko edo aldatzeko aukeragatik espediente jakin bati buruzko erabakia atzeratzea gomendatzen duten egoeraren araberako zirkunstantziak agertzen direnean, espedientea etenda geratuko da ofizioz edo eskatzaileek eskatuta, kasu bakoitzean finkatutako gehieneko epean, eta eskatzaileei jakinaraziko zaie, horretarako arrazoiak eta espedienteari berriz ekiteko beharrezkoak diren baldintzak adierazita.

1.– Cuando durante el procedimiento de valoración se aprecien circunstancias de carácter coyuntural que, por su previsible evolución o posibilidad de desaparición, compensación o cambio, aconsejen aplazar la consideración de un concreto expediente, éste será suspendido de oficio o a instancia de las personas solicitantes, por el plazo máximo que en cada caso se determine, y se notificará a éstas, con expresión de los motivos existentes para ello y las condiciones necesarias para su reanudación.

Nolanahi ere, eta segidako une batzuetan eteteko hainbat arrazoi agertzeko aukera aparte utzi gabe, guztira bi urteko gehieneko epea izango du etendurak, hasieran erabakitzen denetik aurrera kontatzen hasita.

En todo caso, y con independencia de que concurran varias causas de suspensión apreciadas en momentos sucesivos, la interrupción no podrá superar en total el límite máximo de dos años desde que se acordara inicialmente.

2.– Prozeduraren etendura ezarriko duen ebazpena interesdunei entzun ondoren emango da.

2.– La resolución, acordando la suspensión del procedimiento, será dictada una vez oídas las personas interesadas.

3.– Espedientea bideratzen jarraitzeko, beharrezkoa izango da etendura eragin zuten arrazoiak desagertzea edo eskatzaileek ezarrita dauden baldintzak betetzen dituztela formalki jakinaraztea.

3.– La reanudación de la tramitación del expediente se producirá una vez que desaparezcan las causas que motivaron su suspensión o cuando las personas solicitantes comuniquen formalmente el cumplimiento de las condiciones establecidas.

4.– Espediente bat eteteko kasu bakoitzean finkatutako gehieneko epea igaro eta espedientearekin jarraitzeko beharrezkoak diren baldintzak betetzen ez badira, artxibatu egingo da, betiere horretarako ebazpena eman ondoren.

4.– Transcurrido el plazo máximo determinado en cada caso para la suspensión de un expediente sin que concurran las condiciones necesarias para su reanudación se procederá a su archivo, previa resolución dictada al efecto.

24. artikulua.– Ebazpena.

Artículo 24.– Resolución.

1.– Foru Aldundiek interesdunen egokitasunari buruzko ebazpena emango dute, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. artikuluan ezarritakoari jarraiki jakinaraziko zaie interesdunei. Ebazpen hori Adopzioen Erregistroan inskribatuko da.

1.– Las Diputaciones Forales dictarán resolución acerca de la idoneidad de las personas interesadas, que será notificada a éstas conforme a lo establecido al respecto en el artículo 58 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común. Dicha resolución será inscrita en el Registro de Adopciones.

2.– Ebazpena sei hilabeteko gehieneko epean eman eta jakinarazi beharko da, dekretu honen 21.2 artikuluan xedatutakoari jarraiki egindako hitzordutik aurrera kontatzen hasita. Nolanahi ere, administrazioaren isiltasuna negatiboa izango da, Administrazioak ebazteko duen betebeharra aparte utzi gabe.

2.– La resolución habrá de dictarse y notificarse en el plazo máximo de seis meses a contar desde la citación realizada de conformidad con lo dispuesto en el artículo 21.2 del presente Decreto. En todo caso, el silencio administrativo será negativo, sin perjuicio de la obligación de resolver por parte de la Administración.

Adierazitako epean, eskatzaileei egotz dakizkiekeen arrazoiengatik edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.5 artikuluan edo dekretu honen 23.1 artikuluan adierazitako arrazoiren batengatik espedientea osatu gabe dagoen denbora ez da zenbatuko.

En el plazo señalado no se computará el período de tiempo en el que el expediente se encuentre incompleto por causas imputables a las personas solicitantes o cuando concurra alguna de las causas del artículo 42.5 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común o de las contempladas en el artículo 23.1 del presente Decreto.

3.– Ebazpenak eskaera ezesten badu, interesdunek ez dute egokitasun-deklarazioaren beste eskaera bat aurkeztu ahal izango ebazpena jakinarazten denetik 3 urte igaro arte.

3.– En caso de resolución desestimatoria, las personas interesadas no podrán volver a presentar otra solicitud de declaración de idoneidad hasta haber transcurrido al menos 3 años desde la notificación de aquélla.

Onartuta zegoen egokitasuna ondoriorik gabe uzten duen ebazpena ematen bada, epe bera izango da beste eskaera bat aurkezteko.

Igual plazo habrá de transcurrir para poder presentar una nueva solicitud cuando se hubiere emitido resolución que deje sin efecto la idoneidad ya aprobada.

4.– Eskatzaileen egokitasunari buruz emandako ebazpenen, prozeduraren etendura ezartzen duten ebazpenen eta onartuta zegoen egokitasuna ondoriorik gabe uzten duten ebazpenen aurka egin ahal izango da jurisdikzio eskudunean, eta ez da beharrezkoa izango aldez aurretik administrazio-bidean erreklamazioa jartzea, Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legean aurreikusitakoari jarraiki.

4.– Las resoluciones emitidas acerca de la idoneidad de las personas solicitantes, aquéllas en las que se acuerde la suspensión del procedimiento o en las que se dejara sin efecto la idoneidad ya aprobada, podrán ser impugnadas ante la Jurisdicción competente, sin que sea necesario la interposición de reclamación previa en vía administrativa, de conformidad con lo previsto en la Ley 1/2000, de 7 de enero, de Enjuiciamiento Civil.

HIRUGARREN ATALA
ADOPTATZEKO HAUTAKETA
SECCIÓN TERCERA
SELECCIÓN PARA LA ADOPCIÓN

25. artikulua.– Adoptatzaileen hautaketa.

Artículo 25.– Selección de personas adoptantes.

1.– Adoptatzeko moduko adingabeak daudela ziur jakitean, egokitzat hartu diren familien artean aproposena denari esleituko zaio haurra edo nerabea.

1.– Cuando se tenga constancia de la existencia de personas menores de edad en situación de adoptables, se asignará la niña, niño o adolescente a la familia que resulte más adecuada al efecto, de entre las que hayan sido declaradas idóneas.

2.– 5. artikuluan aurreikusitako egoeretako batean dauden adingabeen kasuan adoptatzaileen behin betiko zerrendan adingabe horiek adoptatzeko pertsonarik aproposenak ez badaude, adingabea integratzeko eta behar bezala garatzeko aukerarik handienak eskaintzen dituztenak proposatuko dira, onartuta daudenen artean. Horretarako, adingabearen historia eta ezaugarri pertsonalak hartuko dira kontuan, eta proposamena behar bezala arrazoituko da.

2.– En el caso de personas menores de edad que se encuentren en alguna de las situaciones previstas en el artículo 5, si en la lista definitiva de adoptantes no se encuentran las personas más idóneas para su adopción, se propondrá, de entre las admitidas, a las que le ofrezcan las mayores posibilidades de integración y óptimo desarrollo, en función de la historia y características personales de la persona menor de edad, y se razonará debidamente la propuesta.

3.– Adoptatzaileak hautatu ondoren, adingabea adopzioaren aurreko familia-harrera baten bidez txertatuko da familian.

3.– Cuando se haya seleccionado a las personas adoptantes, la persona menor de edad se incorporará a la familia en un acogimiento familiar previo a la adopción.

26. artikulua.– Adopzioaren aurreko harreraren jarraipena eta ebaluazioa.

Artículo 26.– Seguimiento y evaluación del acogimiento previo a la adopción.

1.– Foru Aldundiak familian txertatu den adingabearen jarraipena egingo du harreraren aldian, eta familia behartuta egongo da jarraipen horretan laguntzera.

1.– La Diputación Foral realizará el seguimiento de la persona menor de edad en la familia durante el periodo de acogimiento, estando la familia obligada a colaborar en dicho seguimiento.

2.– Foru Aldundiak, halaber, harreraren ebaluazioari eta jarraipenari buruzko txostena landuko du, honako irizpide hauen arabera:

2.– Así mismo, la Diputación Foral elaborará el informe de evaluación y seguimiento del acogimiento, en función de los siguientes criterios:

a) Familiaren funtzionamenduak behar bezala egokitu beharko du adingabearen premietara. Halaber, familian txertatzeko aukera erraztu beharko dio adingabeari.

a) El funcionamiento familiar debe mostrar una adaptación suficiente a las necesidades que plantee la persona menor de edad y facilitar su integración en su seno.

b) Familiak adopziorako egokitzat hartzeko arrazoi izan ziren oinarrizko baldintzak betetzen jarraitu beharko du.

b) La familia debe mantener las condiciones básicas por las que se le consideró idónea para la adopción.

27. artikulua.– Adoptatzeko proposamena.

Artículo 27.– Propuesta de adopción.

Adingabea ongi txertatu dela eta hartutako neurria adingabearentzat onuragarria dela erakutsi ondoren, eta neurri horren jarraipenaren aldeko txostena egin ondoren, Foru Aldundiak Epaitegian aurkeztuko du adopzio-proposamena. Proposamen hori eta, hala badagokio, adopzioa eratzeko ebazpena Adopzioen Erregistroan inskribatuko dira.

Una vez demostrada la buena integración y lo beneficioso de la medida para la persona menor de edad, previo informe favorable del seguimiento de la medida en la familia seleccionada, la Diputación Foral procederá a presentar la correspondiente propuesta de adopción ante el Juzgado. Dicha propuesta, así como, en su caso, la posterior resolución por la que se constituye la adopción, será objeto de inscripción en el Registro de adopciones.

LAUGARREN ATALA
ADOPZIOAREN ONDORENGO JARRAIPENA
SECCIÓN CUARTA
SEGUIMIENTO POSTADOPTIVO

28. artikulua.– Adopzioaren ondorengo jardunak.

Artículo 28.– Actuaciones postadoptivas.

1.– Adoptatutako adingabearen goragoko interesa babesteko, eta adoptatu aurretik eskatzaileekin adopzioaren aurreko harreran emandako aldia edozein izanik ere, adingabeak familia berrian lortu duen integrazioa balioesteko beharrezkotzat hartzen dituen jarraipenak egingo ditu Foru Aldundiak. Nolanahi ere, jarraipenak gutxienez sei hilean behin egingo dira adopzioa eratu eta ondorengo bi urteetan.

1.– Con objeto de velar por el interés superior de la persona menor de edad adoptada y con independencia del período en que ésta hubiera estado en acogimiento preadoptivo con las personas solicitantes antes de que ellas le adoptaran, la Diputación Foral llevará a cabo los seguimientos que se consideren necesarios para valorar la integración de la persona menor de edad en su nueva familia. En cualquier caso, al menos se realizarán seguimientos con una periodicidad semestral durante los dos años posteriores a la constitución de la adopción.

2.– Jardun horien xedea honako hau da: adoptatutako adingabearen egoera nolakoa den jakitea, adoptatzaileek adingabearen oinarrizko premiak behar bezala betetzen dituztela egiaztatzea, eta familiei adopzioaren ondoriozko egoeretan aholkuak eta laguntza eskaintzea. Horretarako, hala badagokio, Foru Aldundia hezkuntza-sistemekin, sanitarioekin eta sozialekin koordinatuko da, eta/edo horietara joko du. Halaber, familia horiei laguntzeko berariazko beste baliabide batzuk izango ditu.

2.– El objeto de dichas actuaciones es conocer el estado de la persona menor de edad adoptada y constatar que las personas adoptantes atienden adecuadamente sus necesidades básicas, así como asesorar y apoyar a las familias en las situaciones que puedan derivarse de la adopción. En su caso, la Diputación Foral se coordinará y/o derivará a tal efecto a los sistemas educativos, sanitarios y sociales, así como contará en su caso con otros recursos específicos orientados al apoyo de estas familias.

V. KAPITULUA
NAZIOARTEKO ADOPZIORAKO
PROZEDURA
CAPÍTULO V
DEL PROCEDIMIENTO DE ADOPCIÓN INTERNACIONAL

29. artikulua.– Hasiera.

Artículo 29.– Iniciación.

1.– Egokitasun Deklarazioa lortzeko prozedura ohiko bizilekua Lurralde Historikoko udalerriren batean dutenek eskatuta hasiko da.

1.– El procedimiento para la obtención de la Declaración de de Idoneidad se iniciará a instancia de las personas que residan habitualmente en alguno de los municipios del Territorio Histórico respectivo.

2.– Egokitasun Deklarazioa lortzeko interesa dutenek horretarako egingo den eredu ofizialaren arabera egin beharko dute eskaera. Bertan, adopzioa zer herrialdetan bideratuko duten eta, hala badagokio, bitartekotza-prozesua egingo duen Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzailea (aurrerantzean NAEL) zein izango den adierazi beharko dute.

2.– Las personas interesadas en obtener la declaración de idoneidad deberán solicitarla conforme al modelo oficial que se elaborará al efecto, indicando el país con el que van a tramitar la adopción y, en su caso, la Entidad Colaboradora de Adopción Internacional (en adelante ECAI) que va a realizar el proceso de mediación.

3.– Eskaerarekin batera, Foru Aldundien tutoretzapeko adingabeak adoptatzeko eskaintzaren inguruan 15. artikuluan adierazitako dokumentuez gain, dokumentazioa NAELera igortzeko Foru Aldundia baimentzen duen dokumentua aurkeztu beharko dute.

3.– A la solicitud, además de los documentos indicados en el artículo 15 en relación con el ofrecimiento para la adopción de personas menores de edad tuteladas por las Diputaciones Forales, deberán acompañar, en su caso, el documento por el que autorizan a la Diputación Foral a remitir su documentación a la ECAI.

4.– Aurkeztutako eskaeran edo dokumentazioan akatsen bat badago edo dokumenturen bat falta bada, interesdunei errekerimendua egingo zaie hamar eguneko epean akatsa zuzendu dezaten. Adieraziko zaie, halaber, hori egiten ez badute eskaerari uko egin diotela ulertuko dela, betiere horretarako ebazpena eman ondoren.

4.– En caso de defecto u omisión en la solicitud o en la documentación presentada, se requerirá a las personas interesadas a fin de que en un plazo de diez días subsanen las deficiencias, con indicación de que, en caso contrario, se les tendrá por desistidas de su petición, previa resolución dictada al efecto.

5.– Eskaeran bildutako datuak noiznahi aldatu ahal izango dira, baina horrek ez du esan nahi eskaeraren antzinatasuna galduko denik.

5.– La modificación de los datos contenidos en la solicitud podrá realizarse en cualquier momento, sin que ello suponga la pérdida de la antigüedad correspondiente a la misma.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, honako aldaketa hauekin eskaera berritzat hartuko da, eta ondoriorik gabe utziko du hasieran aurkeztutakoa:

No obstante lo establecido en el párrafo anterior, las siguientes modificaciones tendrán la consideración de nueva solicitud que dejará sin efecto a la inicialmente presentada:

– Lehen eskaera izenpetu zuten eskatzaileen kopurua edo identitatea aldatzen denean, eskatzaileek lehen eskaera hori batera aurkeztu dutenean, eta eskatzaileetako bat hil ondoren besteak eskaerari eustea erabakitzen duenean izan ezik.

– Cuando cambie el número o identidad de las personas peticionarias que suscribieron la primera solicitud, salvo cuando ésta hubiera sido en principio presentada de manera conjunta y, tras el fallecimiento posterior de una de las personas solicitantes, la otra optara por mantenerla.

– Herrialdez aldatzea erabakitzen denean eta aldez aurretik bideratu daitezkeen espedienteen kopuruan muga bat ezarri denean, eta izapideak egiteko bidea aldatzen denean, betiere adierazitako mugak aukeratutako bidea eraginpean hartzen badu.

– Cuando se opte por cambiar de país y se hubiere establecido previamente un límite en el número de expedientes que pueden ser cursados, así como cuando se varía la vía de tramitación, si el límite referido afectara a aquella por la que se opta.

30. artikulua.– Eskaera ez onartzeko kasuak.

Artículo 30.– Supuestos de no admisión de la solicitud.

1.– 16. artikuluan Foru Aldundien tutoretzapeko adingabeak adoptatzeko eskaintzetarako aurreikusitakoez gain, eskatzaileek jatorrizko herrialdean ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten kasuak izango dira eskaera ez onartzeko zirkunstantziak.

1.– Son circunstancias de no admisión de la solicitud, además de las previstas en el artículo 16 para los ofrecimientos de adopción de personas menores de edad tuteladas por las Diputaciones Forales, aquéllas en las que las personas solicitantes no reúnan los requisitos establecidos por el país de origen.

2.– Aurreko paragrafoan aurreikusitako zirkunstantziaren batengatik eskaera onartzen ez bada, eskaera ezesten duen ebazpena emango da, jardunak artxibatuko dira, eta interesdunei horren berri emango zaie.

2.– Si no se admite la solicitud por concurrir alguna de las circunstancias previstas en el párrafo anterior, se dictará resolución desestimatoria y se procederá al archivo de las actuaciones, lo que se pondrá en conocimiento de las personas interesadas.

3.– Kasu horretan, eskaera onartu ez izanaren arrazoiak desagertzen direnean aurkeztu ahal izango da familia adoptatzaile izateko beste eskaera bat.

3.– En este caso, se podrá presentar una nueva solicitud como familia adoptante cuando hubieran desaparecido las causas que determinaron la no admisión.

4.– Eskatzaileek nazioarteko adopziorako eskaera bat dagoeneko bideratuta dutenean, Foru Aldundiak ezin izango du bideratzeko onartu eskaera berri bat. Eskaera bat bideratzen hasi ondoren, herrialde berean edo beste batean beste eskaera bat bideratzen hasteko beharrezkoa izango da adopzio-prozesua amaitzea edo prozesu horri uko egitea.

4.– La Diputación Foral no podrá admitir a trámite una nueva solicitud de aquellas personas que ya tengan en trámite una solicitud anterior de adopción internacional. Iniciados los trámites de una solicitud será necesario finalizar el proceso de adopción o desistir del mismo para iniciar una nueva tramitación en el mismo u otro país.

5.– Eskatzaileen espediente bera ezin izango da aldi berean hainbat herrialdetan bideratu.

5.– No se podrá tramitar un mismo expediente de las personas solicitantes en varios países a la vez.

31. artikulua.– Adopzioen Erregistroan inskribatzea.

Artículo 31.– Inscripción en el Registro de Adopciones.

Eskatzaileek aurkeztutako eskaerari inskripzio-zenbaki bat emango zaio Adopzioen Erregistroan.

A la solicitud presentada por las personas solicitantes se le asignará un número de inscripción en el Registro de Adopciones.

32. artikulua.– Antolamendua.

Artículo 32.– Ordenación.

Eskaerak bideratzean, eskaera Adopzioen Erregistroan zer ordenatan sartu den hartuko da kontuan, eta zorrotz jarraituko zaio ordena horri.

En la tramitación de solicitudes se guardará el orden riguroso de entrada de la solicitud en el Registro de Adopciones.

33. artikulua.– Prozedura bideratzea, etetea eta ebaztea.

Artículo 33.– Instrucción del procedimiento, suspensión y resolución.

1.– Prozedura bideratzeko, eteteko eta ebazteko, dekretu honen 22., 23. eta 24. artikuluetan Foru Aldundien tutoretzapeko adingabeak adoptatzeko ezarritako arau berei jarraituko zaie.

1.– La instrucción, suspensión y resolución del procedimiento se regirán por las mismas normas establecidas en los artículos 22, 23, y 24 del presente Decreto para la adopción de las personas menores de edad tuteladas por las Diputaciones Forales.

2.– Bideratzeko fasean, hala badagokio, zinpeko itzultzaile bat idatziz izendatzeko errekerimendua egingo zaie eskatzaileei, eta itzultzaile horri dokumentazioa igorri beharko zaio, itzul dezan. Itzulpen horren kostuak eskatzaileek ordainduko dituzte.

2.– En la fase de instrucción, en su caso, se requerirá a las personas solicitantes que designen por escrito un traductor jurado al que habrá de remitirse la documentación para su traducción. Los costes de dicha traducción correrán a cargo de las personas solicitantes.

3.– Arrazoi objektiboek aholkatzen dutenean, Foru Aldundiek adopzio-eskaerak aurkezteko aukera itxi ahal izango dute, baita geroago ireki ere.

3.– Cuando razones objetivas lo aconsejen, las Diputaciones Forales podrán cerrar la presentación de solicitudes de adopción o reabrirla posteriormente.

Halaber, ebazpen arrazoituaren bidez, herrialde jakin batean nazioarteko adopzioari buruzko espediente berriak bideratzeko aukera aldi baterako etetea erabaki ahal izango dute, betiere NAEL batek esku hartzen ez badu, bideratzen ari diren espedienteen kopuruaren eta esleipenen artean alde handia izango dela aurreikusten bada, eta bideratu daitezkeen espedienteen kopuruan muga bat ezarri behar bada.

Podrán asimismo acordar, mediante resolución motivada, suspender temporalmente la tramitación de nuevos expedientes de adopción internacional para un país determinado cuando no intervenga una ECAI y exista o se prevea una desproporción entre el número de los que se encuentran ya en trámite y las asignaciones que tienen lugar en el mismo, y se precise establecer un límite en el número de expedientes que para aquél puedan cursarse.

4.– Egokitasun-deklarazioari buruzko ebazpenak eskatu den herrialderako baino balio ez duela ulertuko da.

4.– La resolución de declaración de idoneidad se entenderá referida exclusivamente al país para el que se haya solicitado.

34. artikulua.– Izapideen berezitasunak.

Artículo 34.– Particularidades de la tramitación.

1.– Dekretu honen 30. artikuluko 3. puntuan xedatutakoa gorabehera, Foru Aldundiak, salbuespen gisa, beste herrialde batean bigarren espediente bat bideratzea baimendu ahal izango die eskatzaileei (horiek eskatzen badute), betiere bi espedienteak bide publikotik bideratzen badira eta honako zirkunstantzia hauetakoren bat agertzen bada:

1.– No obstante lo dispuesto en el punto 3 del artículo 30 del presente Decreto, la Diputación Foral podrá autorizar excepcionalmente a las personas solicitantes la tramitación de un segundo expediente en un país distinto, a petición de éstas, cuando ambos expedientes se tramiten por vía pública y concurra alguna de las siguientes circunstancias:

a) Espedientea adingabeen jatorrizko herrialdean sartu ondoren, gerora sortutako zirkunstantzien ondorioz adoptatzeko prozedurak denboraldi mugagabe batean erabat gelditzen direnean.

a) Una vez entrado el expediente en el país de origen de las personas menores de edad, por circunstancias sobrevenidas se produjera la paralización total de los procedimientos de adopción por un periodo de tiempo indefinido.

b) Espedientea jatorrizko herrialdean sartu eta hogeita lau hilabete baino gehiago igaro ondoren adopzioa gauzatu ez denean.

b) Transcurridos más de veinticuatro meses desde la entrada del expediente en el país de origen sin que se haya verificado la adopción.

2.– Bigarren espedientea bideratzeko, hiru faktore bete beharko dira:

2.– La tramitación de un segundo expediente vendrá condicionada por tres factores:

a) Bi eskaeretako bat automatikoki baliogabetuta geratuko da beste herrialdeak haur edo nerabe bat aurresleitzen duenean.

a) Una de las dos solicitudes quedará automáticamente cancelada en el momento en que se produzca la primera preasignación de un niño, niña o adolescente por el otro país.

b) Bigarren eskaeraren xede den herrialdeko erakunde eskudunak espedientearen berezitasunaren berri izan beharko du.

b) El organismo competente del país al que se dirija la segunda solicitud tendrá conocimiento de la peculiaridad del expediente.

c) Oraindik aurresleipenik egin ez denean adingabe bat adoptatzeko eskaera jaso zuen lehen herrialdean salbuespen-zirkunstantziak desagertzen badira, eskatzaileek irekita dauden bi espedienteetako bat aukeratu, eta besteari uko egin beharko diote nahitaez.

c) En el caso de que no habiendo tenido lugar ninguna preasignación dejen de concurrir las circunstancias excepcionales en el primer país al que se solicitó la adopción de un o una menor, las personas solicitantes deberán optar indefectiblemente por uno de los dos expedientes abiertos y desistir del otro.

3.– Nazioarteko adopziorako eskaera bat eta Foru Aldundiaren tutoretzapeko adingabe batekin zerikusia duen beste bat (familia-harrera sinple, iraunkor edo adopzioaren aurreko baterako eskaera edota adopziorako eskaintza izan daitekeena) aldi berean onartuko dira bideratzeko. Eskatzaileei adingabe bat familia-harrerarako esleitzen bazaie, esleipen hori nazioarteko adopziorako aukeratutako herrialdeari jakinaraziko zaio, eta prozedura eten egingo da 6 hilabeteko epean.

3.– Se admitirá a trámite simultáneamente una solicitud de adopción internacional y otra relacionada con una persona menor de edad tutelada por la Diputación Foral, que podría ser para un acogimiento familiar simple, permanente o preadoptivo o bien tratarse de un ofrecimiento para la adopción. La eventual asignación de una persona menor de edad en acogimiento familiar a las personas solicitantes será comunicada al país para el que se ha solicitado la adopción internacional y dará lugar a la suspensión de este último procedimiento durante un plazo de 6 meses.

35. artikulua.– Adingabeen aurresleipenak.

Artículo 35.– Preasignaciones de personas menores de edad.

1.– Nazioarteko adopzioa eskatzen duten pertsonak behartuta egongo dira Foru Aldundiari -zuzenean edo bitartekotza-lanetan jardun duen NAELaren bitartez- jatorrizko herrialdeko agintariek adingabea aurresleitu edo esleitu dietela jakinaraztera, herrialde horrek Foru Aldundiari, Agintaritza Nagusia den aldetik, zuzenean jakinarazten dionean izan ezik.

1.– Las personas solicitantes de adopción internacional estarán obligadas a comunicar a la Diputación Foral, directamente o a través de la ECAI que haya mediado al efecto, la preasignación o asignación de la persona menor de edad por las autoridades del país de origen de ésta, salvo cuando dicho país haya notificado directamente el hecho a la Diputación Foral en su condición de Autoridad Central.

2.– Adingabearen jatorrizko herrialdeko legeriak edo administrazio-praktikak aurresleipena Foru Aldundiak -Agintaritza Nagusia den aldetik- onartu behar duela ezartzen duenean, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan horretarako: esleitutako adingabearen ezaugarriak eta zirkunstantziak bere gaian eskatzaileen egokitasunari buruzko ebazpenean ezarritakoekin bat datozen ala ez, eskatzaileek adingabea onartzen duten ala ez, eta, hala badagokio, garrantzitsua izan daitekeen beste edozein faktore.

2.– Cuando la legislación o la práctica administrativa del país de origen de la persona menor de edad establezcan que la preasignación ha de ser aprobada por la Diputación Foral en su condición de Autoridad Central, se tendrá en cuenta para ello la adecuación de las características y circunstancias de la persona menor de edad asignada a las establecidas en su día en la resolución de idoneidad de las personas solicitantes, la decisión de éstas sobre la aceptación o no de la persona menor de edad y, en su caso, cualesquiera otros factores que puedan ser relevantes.

3.– Aurrekoa kontuan hartuta, Foru Aldundiak aurresleipenaren onarpenari edo ezespenari buruzko ebazpen arrazoitua emango du, eta eskatzaileei eta adingabearen jatorrizko herrialdeari jakinaraziko zaie ebazpen hori.

3.– A la vista de lo anterior, la Diputación Foral resolverá de forma motivada la aprobación o denegación de la preasignación, lo que se comunicará a las personas solicitantes y al país de origen de la persona menor.

36. artikulua.– Adopzioaren ondorengo jarraipena.

Artículo 36.– Seguimiento postadoptivo.

Dekretu honen 28.2 artikuluan adierazitako helburu berdinarekin, Foru Aldundiak berariazko jardunak egingo ditu nazioarteko adopzioen jarraipena egiten denean. Jardun horiek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

Con idéntica finalidad a la manifestada en el artículo 28.2 del presente Decreto, durante el seguimiento de las adopciones internacionales la Diputación Foral llevará a cabo actuaciones específicas, que tendrán las características siguientes:

1.– Adopzioa NAEL baten bitartekotzarik gabe bideratu bada, jarraipenari buruzko txostenak Foru Aldundiak egingo ditu, zuzenean edo kanpoko profesionalen bidez. Bestela, bitartekotza-lanetan jardun duen NAELak berak egingo ditu txosten horiek.

1.– Los informes de seguimiento serán realizados por la Diputación Foral, directamente o mediante profesionales externos, en el caso de que la adopción se haya tramitado sin la mediación de una ECAI En otro caso, será la ECAI que haya mediado al efecto quien realice los citados informes.

2.– Adoptatzaileek honako betebehar hauek izango dituzte:

2.– Las personas adoptantes tendrán las siguientes obligaciones:

a) Foru Aldundiari, zuzenean edo bitartekotza-lanetan jardun duen NAELaren bitartez, adopzioa edo, hala badagokio, Estatu espainolean adoptatzeko instituzio juridikoa eratu dela jakinaraztea, eta hori erabakitzen duen ebazpenaren kopia konpultsatua eta ebazpenaren zinpeko itzulpena aurkeztea.

a) Comunicar a la Diputación Foral, por sí mismas o, en su caso, a través de la ECAI que haya mediado al efecto, la constitución de la adopción o, en su caso, la institución jurídica con fines de adopción en el Estado español, y facilitar, de igual forma, una copia compulsada de la correspondiente resolución que lo acuerde y su correspondiente traducción jurada.

b) Foru Aldundiari, zuzenean edo bitartekotza-lanetan jardun duen NAELaren bitartez, adingabea iritsi dela jakinaraztea.

b) Comunicar a la Diputación Foral, por sí mismas o, en su caso, a través de la ECAI que haya mediado al efecto, la llegada de la persona menor de edad.

c) Foru Aldundiari, zuzenean edo bitartekotza-lanetan jardun duen NAELaren bitartez, adopzioa Erregistro Zibilean inskribatu dela behar bezala egiaztatzea.

c) Acreditar de manera suficiente ante la Diputación Foral, por sí mismas o, en su caso, a través de la ECAI que haya mediado al efecto, la inscripción de la adopción en el Registro Civil.

d) Adoptatutako adingabearen jatorrizko herrialdeko araudiak eskatzen dituen jarraipen-jardunetara jartzea.

d) Someterse a las actuaciones de seguimiento contempladas que exija la normativa del país de origen de la persona menor de edad adoptada.

e) Jatorrizko herrialdeak eskatzen badu, itzulpen kautotu bat ematea, jarraipenari buruzko txostenak igorri aurretik legeztatzea, eta kostuak beren gain hartzea.

e) Si el país de origen así lo requiere, deberán proporcionar una traducción autenticada y legalizar los informes de seguimiento con carácter previo a su remisión, y asumirán los costes correspondientes.

3.– Adopzioaren ondorengo jarraipena egiten denean, honako jardun hauek egin beharko ditu Foru Aldundiak:

3.– Durante el seguimiento postadoptivo, la Diputación Foral deberá realizar las siguientes actuaciones:

a) Adopzioari buruzko espedientea NAEL baten bitartekotzarik gabe bideratu denean, jarraipenari buruzko txosten teknikoak lantzea, adingabearen jatorrizko herrialdeak finkatzen duen aldizkakotasunarekin.

a) Elaborar los correspondientes informes técnicos de seguimiento, con la periodicidad que fije el país de origen de la persona menor de edad, cuando el expediente de adopción se haya tramitado sin la mediación de una ECAI.

b) NAEL batek adopzioari buruzko espedientea bideratzeko bitartekotza-lanak egin baditu, NAEL horrek landutako jarraipen-txostenei adostasuna ematea jatorrizko herrialdera igorri aurretik.

b) Prestar la conformidad a los informes de seguimiento elaborados por la ECAI, cuando ésta haya mediado en la tramitación del expediente de adopción, con carácter previo a su remisión al país de origen.

c) Espedientea NAEL baten bitartekotzarik gabe bideratu denean, txostenak adingabearen jatorrizko herrialdera igortzea.

c) Remitir los informes al país de origen de la persona menor de edad cuando el expediente se haya tramitado sin la mediación de una ECAI.

d) Adingabearen jatorrizko herrialdeko araudiak eskatzen dituen beste guztiak.

d) Cualesquiera otras que exija la normativa del país de origen de la persona menor de edad.

4.– Adoptatzaileek jarraipenaren inguruan dituzten betebeharrak ez betetzea adingabeen babesaren arloko ez-betetzetzat hartuko da eta arau-hauste larria izango da, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legearen 112.g) artikuluari jarraiki.

4.– El incumplimiento de las obligaciones de seguimiento por parte de las personas adoptantes se considerará como un incumplimiento en materia de protección de personas menores de edad y constituirá una infracción grave, de conformidad con el artículo 112.g) de la Ley 3/2005, de 18 de febrero, de Atención y Protección a la Infancia y Adolescencia.

VI. KAPITULUA
ADOPZIOEN ERREGISTROA
CAPÍTULO VI
REGISTRO DE ADOPCIONES

37. artikulua.– Xedea.

Artículo 37.– Objeto.

Foru Aldundi bakoitzak bere Adopzioen Erregistroaren erregulazioa eta edukia eratu eta onartuko ditu. Erregistroaren xedea honako hauek inskribatzea izango da: adopzio-eskaerak, adoptatzaileen egokitasunari buruzko ebazpenak, epaitegian aurkeztutako adopzio-proposamenak, adopzioak eratzen dituzten ebazpen judizialak eta, hala badagokio, onartutako adopzio-eskaintzak, eskaintzen berritzeak, adopzioaren aurreko harrerak eta esleipenak.

Cada Diputación Foral constituirán y aprobarán la regulación y contenido de su Registro de adopciones, que tendrá por objeto la inscripción de las solicitudes de adopción, las resoluciones relativas a la idoneidad de las personas adoptantes, las propuestas de adopción ante el juzgado, las resoluciones judiciales por las que se constituyan las adopciones, y, en su caso, los ofrecimientos para adoptar que fueran admitidos, las renovaciones de los ofrecimientos, los acogimientos preadoptivos y las asignaciones.

Erregistroan bildutako datu guztiak sexuaren arabera bananduta egongo dira.

La totalidad de los datos recogidos en el Registro estarán desagregados por sexo.

38. artikulua.– Datuen isilekotasuna.

Artículo 38.– Reserva de datos.

Erregistroan inskribatutako datuak isilekoak izango dira eta datu horien konfidentzialtasuna, segurtasuna eta osotasuna bermatuko da, baita adingabeen adopzioari lotutako prozeduretarako erabiliko direla ere. Gainera, datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dagoen legerian aurreikusitako kasuetan baino ezin izango dira jakinarazi edo laga.

Los datos inscritos en el Registro tendrán carácter reservado y se garantizará la confidencialidad, seguridad e integridad de los mismos, así como su utilización para los procedimientos relativos a adopción de personas menores de edad, sin que puedan ser objeto de comunicación o cesión más que en los casos previstos en la legislación vigente en materia de protección de datos de carácter personal.

XEDAPEN IRAGANKORRA

DISPOSICIÓN TRANSITORIA

Dekretu honetan bildutako xedapenak bideratzen ari diren adopzio-espedienteetan aplikatuko dira dekretua indarrean jartzean, adopzioen jarraipena egiteko jardunak barne.

Las disposiciones contenidas en el presente Decreto serán de aplicación a los expedientes de adopción en tramitación a su entrada en vigor, incluidas las actuaciones que se encuentren en curso para el seguimiento de las adopciones.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, aurreko araudiari jarraiki sustatutako prozeduretan egindako egintzak eta izapideak baliozkoak izango dira dekretu hau indarrean jartzen denetik aurrera garatzen diren administrazio-prozeduretan.

Sin perjuicio de lo establecido en el párrafo precedente, los actos y trámites realizados en los procedimientos promovidos de acuerdo con la normativa anterior serán válidos en los procedimientos administrativos que continúen a partir de la entrada en vigor del presente Decreto.

XEDAPEN GEHIGARRIA

DISPOSICIÓN ADICIONAL

Eskatzaileei beste herrialde batean bigarren espediente bat bideratzeko aukera salbuespen gisa baimentzeko espedientea jatorrizko herrialdean sartzen denetik adopzioa egiaztatu gabe igaro behar duen denborari buruz dekretu honen 34.1.b) artikuluan bildutako estipulazioari jarraiki, Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileen kreditazioa eta funtzionamendua arautzen dituen urriaren 28ko 263/2003 Dekretuaren 15. artikuluko 5. puntua aldatu egin da, eta honela geratu da idatzita:

En virtud de la estipulación contenida en el artículo 34.1.b) del presente Decreto, referida al tiempo que deberá transcurrir desde la entrada del expediente en el país de origen sin que se haya verificado la adopción a efectos de poder autorizar excepcionalmente a las personas solicitantes la tramitación de un segundo expediente en un país distinto, se modifica el punto 5 del artículo 15 del Decreto 263/2003, de 28 de octubre, por el que se regula la acreditación y el funcionamiento de las Entidades Colaboradoras de Adopción Internacional, que queda redactado de la manera siguiente:

“5.– Artikulu honetako 3. eta 4. paragrafoek xedaturikoa gorabehera, behin espedientea adingabekoen jatorrizko estatuan sartu ondoren adopzio-prozedurak guztiz geldituko balira, eta geldialdi hori noiz arte luzatuko den jakiterik ez balego, Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Ongizateko Zuzendaritzak, salbuespen gisa, baimena eman diezaieke egoera hori pairatzen dutenei, hala eskatzen badute behintzat, bigarren espediente bat izapidetu dezaten beste estatu batean. Irizpide berari jarraituko zaio, baldin eta espedientea jatorrizko estatuan sartu zela bi urte baino gehiago igaro ondoren adopzioa egiaztatu ez bada.

“5.– No obstante lo dispuesto en los puntos 3 y 4 del presente artículo, en el supuesto de que una vez entrado el expediente en el país de origen de los menores, por circunstancias sobrevenidas se produjera una paralización total de los procedimientos de adopción por un período de tiempo indefinido, excepcionalmente, la Dirección de Bienestar Social del Gobierno Vasco podrá autorizar a los solicitantes afectados por dicha situación, a petición de éstos, la tramitación de un segundo expediente en un país distinto. Igual criterio se seguirá en aquellos supuestos en los que transcurridos más de dos años desde la entrada del expediente en el país de origen, no se haya verificado la adopción.

Eskaera hori bideratzeko, hiru faktore bete beharko dira:

Esta solicitud, en su tramitación, vendrá condicionada por tres factores:

a) Bi eskaeretako bat automatikoki baliogabetuta geratuko da beste herrialdeak haur bat aurresleitzen duenean.

a) Una de las dos solicitudes quedará automáticamente cancelada en el momento en que se produzca la primera preasignación de una niña o un niño por el otro país.

b) Bigarren eskaeraren xede den herrialdeko erakunde eskudunak espedientearen berezitasunaren berri izan beharko du.

b) El organismo competente del país al que se dirija la segunda solicitud tendrá conocimiento de la peculiaridad del expediente.

c) Oraindik aurresleipenik egin ez denean adingabe bat adoptatzeko eskaera jaso zuen lehen herrialdean salbuespen-zirkunstantziak desagertzen badira, eskatzaileek irekita dauden bi espedienteetako bat aukeratu, eta besteari uko egin beharko diote nahitaez.”

c) En el caso de que no habiendo tenido lugar ninguna preasignación dejen de concurrir las circunstancias excepcionales en el primer país al que se solicitó la adopción de un o una menor, los solicitantes deberán optar indefectiblemente por uno de los dos expedientes abiertos y desistir del otro.”

Era berean, nazioarteko adopzioari buruzko bigarren espediente bat irekitzea salbuespen gisa baimentzeko prozedura onartzen duen 2004ko maiatzaren 3ko Aginduan adierazitako 15. artikuluko 5. puntuaz egiten den aipamena aldatutzat hartzen da.

En idéntico sentido, se entiende modificada la referencia que se hace a ese punto 5 del artículo 15 en la Orden de 3 de mayo de 2004, por la que se aprueba el procedimiento para autorizar la apertura excepcional de un segundo expediente de adopción internacional.

AZKEN XEDAPENA

DISPOSICIÓN FINAL

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean dekretu hau.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko ekainaren 17an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 17 de junio de 2008.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

El Consejero de Vivienda y Asuntos Sociales,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común