Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

101. zk., 2008ko maiatzaren 29a, osteguna

N.º 101, jueves 29 de mayo de 2008


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Educación, Universidades e Investigación
3278
3278

94/2008 DEKRETUA, maiatzaren 20koa, Euskal Herriko Unibertsitateari egin beharreko ekarpen arrunta zehazteko irizpideak ezartzen dituena.

DECRETO 94/2008, de 20 de mayo, por el que se establecen los criterios para la determinación de la aportación ordinaria a la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

Autonomia Estatutuko 16. artikuluan xedatu da ezen, Konstituzioko lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatuz, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoa dela irakaskuntza osoa, hots, maila, gradu, modalitate eta espezialitate guztietan, Konstituzioko 27. artikuluaren eta hura garatzen duten lege organikoen eta Estatuari Konstituzioaren 149.1.30. artikuluak eratxikitako ahalmenen kalterik gabe.

El artículo 16 del Estatuto de Autonomía dispone que, en aplicación de lo dispuesto en la disposición adicional primera de la Constitución, es competencia de la Comunidad Autónoma la enseñanza en toda su extensión, niveles y grados, modalidades y especialidades, sin perjuicio del artículo 27 de la Constitución y Leyes Orgánicas que lo desarrollen y de las facultades que atribuye al Estado el artículo 149.1.30 de la Constitución.

Apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatu zuen Unibertsitateen abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 1. artikuluak eta Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 3. artikuluak goi-mailako hezkuntzaren zerbitzu publikotzat jotzen dute unibertsitatea. Eginkizun hori garatzeko autonomia izango du. Eta onetsi ere Konstituzioko 27.10 artikuluan ezarritako unibertsitatearen autonomiaren printzipioari begirunea izanik onetsi da.

El artículo 1 de la Ley Orgánica 6/2001, de 21 de diciembre, de Universidades, modificada por la Ley Orgánica 4/2007, de 12 de abril, y el artículo 3 de la Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco, atribuyen a la Universidad el servicio público de educación superior, función que desarrollará en régimen de autonomía. Todo ello desde el respeto al principio constitucional de autonomía universitaria reconocido en el artículo 27.10 de la Constitución.

Euskal unibertsitate-sistemaren ekonomia- eta finantza-erregimenari dagokionez, 3/2004 Legearen 89. artikuluak dio unibertsitatea autonomoa dela bere kudeaketa egiteko, eta eragimen, eraginkortasun eta kalitatea hobetzearen printzipioen pean jarduten duela.

En cuanto al régimen económico y financiero del sistema universitario vasco, el artículo 89 de la Ley 3/2004 establece que la universidad es autónoma en su gestión y actúa de conformidad con los principios de eficiencia, eficacia y mejora de la calidad.

Ildo horretatik, urteko zuzkidura, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura doana, lege horretan eta unibertsitate-planean ezarritako irizpideekin bat etorriz zehaztuko da. Edonola ere, bere xedeak betetzeko eta kalitatea hobetzeko finantzaketa nahikoa eskainiko dion eredua bermatuko zaio Euskal Herriko Unibertsitateari. Zuzkidura hori hiru ekarpen-motatan egituratzen da: arrunta, osagarria eta inbertsiorako eta azpiegituretarako urte anitzeko programa zuzkitzeko beharrezko kredituak.

En este sentido, la dotación anual, con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma, se determinará de conformidad con los criterios establecidos en la citada ley y en el Plan Universitario, garantizando a la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea un modelo de financiación suficiente para el cumplimiento de sus finalidades y la mejora de la calidad. Esta dotación se estructura en tres tipos de aportaciones: ordinaria, complementaria y los créditos precisos para dotar al programa plurianual de inversión e infraestructura.

Dekretu honen helburua ekarpen arrunta kalkulatzeko irizpideak ezartzea da. Ekarpen horrek ohiko irakasjardunaren eta ikerketa-jardueraren funtzionamendua arrunta izango dela bermatu behar du.

El objetivo de este Decreto es establecer los criterios para el cálculo de la aportación ordinaria, aportación que deberá garantizar el normal funcionamiento de la actividad docente y de investigación de carácter ordinario.

Honenbestez, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenari jarraiki, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluari horren berri emanda, Euskadiko Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluari entzun ondoren eta Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko maiatzaren 20an egindako bileran horren gainean eztabaidatu eta erabaki ondoren, honakoa,

En virtud de lo expuesto, a propuesta del Consejero de Educación, Universidades e Investigación, informado el Consejo Vasco de Universidades, oído el Consejo de Coordinación de la Enseñanza Pública Vasca y de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 20 de mayo de 2008,

XEDATU DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Dekretu honen bidez, aurrekontu-ekitaldi bakoitzean Jaurlaritzak Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren lege-proiektuan Euskal Herriko Unibertsitatearen alde egiten duen ekarpen arrunta zehazteko irizpideak onartuko dira. Irizpide horiek objektiboak izan behar dute, nahikotasun-printzipioarekin bat etorriz; hau da, Euskal Herriko Unibertsitateak ohiko garapen operatiborako dituen finantzaketa-premiei erantzun behar diete.

El presente Decreto tiene por objeto aprobar los criterios para la determinación de la aportación ordinaria a la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea que, para cada ejercicio presupuestario, incluya el Gobierno en el proyecto de ley de Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma. Estos criterios deberán ser objetivos atendiendo al principio de suficiencia, es decir, deberán satisfacer las necesidades de financiación de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea para el desarrollo operativo ordinario.

2. artikulua.– Kalkulatzeko formula.

Artículo 2.– Fórmula de cálculo.

Eusko Jaurlaritzak Euskal Herriko Unibertsitateari ekarpen arrunta egiteko baliabideak ezarriko ditu eta, horretarako, ondorengo adierazpen analitikoa aplikatuko du (adierazpen horren bidez, ekarpena zenbatu ahal izango da, bai transferentzia arruntei bai kapital-transferentziei dagokienez). Ekarpen honi esker, Euskal Herriko Unibertsitatearen funtzionamendu-kostu errealak ordaindu ahal izango dira.

El Gobierno Vasco asignará los recursos destinados a la aportación ordinaria de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea aplicando la siguiente expresión analítica que permita su cuantificación, tanto en lo concerniente a las transferencias corrientes como a las transferencias de capital. Esta aportación permitirá sufragar los costes reales de funcionamiento de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

E.A. = {(O.N.K. x % + L.P.Z.G.K.) x KPI} + K

A.O. = {(C.B.S. x % + C.I.R.P.T.) x IPC} + K

O.N.K. = {(I.Bb.K.G.A.) x [(I.E.M. 1 x 1,35) + (I.E.M. 2 x 1,30) + (I.E.M. 3 x 1,00) + (I.E.M. 4 x 0,90)] + (PDI Bb.K.I. KAP. x LO PDI) + (AZL Bb.K. I. KAP. x LO AZL)}

C.B.S. = {(C.M.A.G.C.) x [(A.G.E. 1 x 1,35) + (A.G.E. 2 x 1,30) + (A.G.E. 3 x 1,00) + (A.G.E. 4 x 0,90)] + (C.M.PDI.CAP.I. x PDI DC) + (C.M.PAS.CAP.I. x PAS DC)}

L.P.Z.G.K.= {(PDI Bb.K. x LO PDI BERRIA) + (AZL Bb.K. x LO AZL BERRIA)}

C.I.R.P.T.= {(C.M.PDI. x PDI D.C.NUEVO) + (C.M.PAS. x PAS D.C. NUEVO)}

3. artikulua.– Tartean diren aldagai eta parametro ekonomikoak.

Artículo 3.– Variables y parámetros económicos intervinientes.

1.– E.A. = Finantzaketa arrunta.

1.– A.O. = Aportación Ordinaria.

Eusko Jaurlaritzak Urteko Aurrekontuen Legean ezarrita duen ekarpen arrunta dekretu honetan arautzen diren irizpideen arabera kalkulatuko da. Ekarpen hori bitan banatuta egongo da: Lehenengoa, ohiko gastuei dagokiona, Dekretu honetan araututako parametro ekonomikoen arabera kalkulatuko da. Bigarrena, kapital-gastuei dagokiona, kopuru finkoa izango da (K).

La aportación ordinaria que el Gobierno Vasco consignará en la Ley de Presupuestos Anual se calculará en función de los criterios que se regulan en el presente Decreto. Dicha aportación estará dividida en dos partes. La primera, correspondiente a gastos corrientes, se calculará en función de los parámetros económicos regulados en el presente Decreto. La segunda, correspondiente a gastos de capital, será una cantidad fija (K).

2.– O.N.K.= Euskal Herriko Unibertsitatearen oinarrizko nahikotasun-kostua.

2.– C.B.S. = Coste Básico de Suficiencia de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

Eusko Jaurlaritzak ordainduko duen Euskal Herriko Unibertsitatearen oinarrizko nahikotasun kostua honakoetan oinarrituta egongo da urtero: dedikazio osoan aritzeko matrikulatutako ikasle-kopuruan eta matrikulatuta dauden titulazioaren esperimentaltasun-mailan; eta lanaldi osoko irakasle eta ikertzaileen eta AZLen kopuruan. Datu horiek aurreko urteko abenduaren 31ra artekoak izango dira.

El Coste Básico de Suficiencia (C.B.S.) de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea que cubrirá el Gobierno Vasco se basará cada año en el alumnado matriculado a tiempo completo según el grado de experimentalidad de la titulación en la cual se encuentren matriculados, así como en el número de Personal Docente e Investigador y de Personal de Administración y Servicios de plantilla a dedicación completa, en ambos casos a fecha 31 de diciembre del año previo.

3.– L.P.Z.G.K. = Lanpostuen zerrendan langile-kopurua gehitzeak dakarren kostua.

3.– C.I.R.P.T = Coste del Incremento de Plantilla en la Relación de Puestos de Trabajo.

3/2004 Legearen 105. artikuluak ezartzen duenaren arabera, eta unibertsitateen arloan eskumenak dituen sailak langile-kostuak baimentze aldera, unibertsitateak ezabatu, aldatu, berriz eman edo berrian berri sortu diren lanpostuen zerrenda bidali behar izango du. Zerrenda hori kategorien arabera antolatuta egongo da eta guztira eragingo duten gastu gehitzea edo gutxitzea ere adieraziko da. Zerrenda horretatik, eta plantilla gehitzearen kostua kalkulatzeko asmoz, bidezko informazioa aterako da.

Según establece el artículo 105 de la Ley 3/2004 y a los efectos de la autorización de los costes de personal por parte del departamento competente en materia de universidades, la universidad deberá remitir la relación de puestos de trabajo amortizados, de puestos transformados o reasignados, y de puestos de nueva creación. Dicha relación deberá estar ordenada por categorías, junto con el incremento o decremento total del gasto que comportan. De la citada relación y afectos de cálculo del coste del incremento de plantilla, será extraída la información oportuna.

4.– I.E.M. = Ikasleak, Euskal Herriko Unibertsitatean eskaintzen diren titulazioen esperimentaltasun-mailaren arabera, matrikularen prezio publikoak zehazteko ezarritako irizpideei jarraiki.

4.– A.G.E. = Alumnado según Grado de Experimentalidad de las diversas titulaciones impartidas en la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea según los criterios establecidos para determinar los precios públicos de la matrícula.

Ikasle bakoitzeko kostua aldatu egiten da, titulazio bakoitzaren esperimentaltasun-mailaren arabera. 1. maila esperimentaltasun-mailarik handiena da eta 4. maila, berriz, txikiena. Ikasketa desberdinen esperimentaltasuna bi aldagai batera kontuan hartuta neurtzen da:

El coste por alumno o alumna varía según el grado de experimentalidad de cada titulación, siendo el grado 1 el de mayor grado de experimentalidad y el grado 4 el de menor. La experimentalidad de los diferentes estudios se corresponde con la combinación de dos variables:

a) Kreditu guztiei dagokienez, ikasleak irakasjardunean bertan egotera behartuta dagoen ordu-proportzioa.

a) La diferente proporción de horas presenciales del alumno o alumna en actividades docentes, sobre el conjunto de créditos.

b) Titulazioak emateko beharrezkoak diren irakasjardun-mota desberdinen proportzioa.

b) La diferente proporción de los distintos tipos de actividad docente que requieren la impartición de las diferentes titulaciones.

Horregatik guztiagatik, ikasleen batez besteko kostua modelatzeko balio duen esperimentaltasun-koefizientea kalkulatu da. Hori kalkulatzeko, 100 oinarri gisa matrikulatutako ikasleen % 50ek (mediana) duen esperimentaltasun-maila aukeratu da, alegia, 3. maila 2006-2007 ikasturtean. Alde horretatik abiatuta, ikasleei beren prestakuntzak dakarren kostuaren oinarri gisa aplikatu behar zaien esperimentaltasun-koefizientea zehazten da.

Por todo ello, se ha calculado un coeficiente de experimentalidad que sirve para modelar el coste medio del alumnado. Para su cálculo se ha considerado como base 100 el grado de experimentalidad en el cual se sitúa el 50% (mediana) del alumnado matriculado, es decir, el grado 3 en el curso 2006-2007. A partir de esta diferencia se determina el coeficiente de experimentalidad a aplicar al alumnado como base del coste de su formación.

Esperimentaltasun-maila		

Experimentalidad		

1	1,35	

1	1,35	

2	1,30	

2	1,30	

3 (100 oinarria)	1,00	

3 (Base 100)	1,00	

4	0,90	

4	0,90	

5.– I.Bb.K.G.A. = Dedikazio osoko ikasle baten batez besteko kostua, gastu arrunten arabera.

5.– C.M.A.G.C. = Coste Medio de un Alumno o Alumna a Tiempo Completo según Gastos Corrientes.

Dedikazio osoko ikasleak 60 kreditutan matrikulatutakoak izango dira. Kreditu-kopuru hori unibertsitate-jarduerari bete-beteko dedikazioa eskaintzen dion graduko ikasleak urtero izan behar duen "eskola-zama tipoa" finkatzeko irizpidea da. Kostua ikasle-kopurua aintzat hartuta aurreko urtean izan ziren funtzionamendu-gastu arrunten arabera (II. kapitulua) zenbatetsiko da. Zenbateko hori esperimentaltasun-koefizientearekin haztatuko da.

Se considera alumnado a Tiempo Completo a aquellas personas matriculadas en 60 créditos, considerados cómo criterio de fijación de la "carga docente tipo" a cursar anualmente por un estudiante de grado con plena dedicación a la actividad universitaria. La estimación del coste se hará en función de los Gastos Corrientes de Funcionamiento (Capítulo II) del año anterior en relación con el número de alumnos y alumnas. Esta cantidad se verá ponderada por el coeficiente de experimentalidad.

6.– LO PDI = Lanaldi osoan diharduten irakasle eta ikertzaileen kopurua.

6.– PDI DC = N.º de Personal Docente e Investigador a Dedicación Completa.

Lanaldi osoan diharduten plantillako irakasle eta ikertzaileak unibertsitatearekin lan-harreman esklusiboa duten eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onartutako lanpostuen zerrendan jasota dauden irakasleak izango dira.

Se considera Personal Docente e Investigador de plantilla a Dedicación Completa al número de profesores que mantienen una relación laboral de exclusividad con la universidad, ocupando un puesto en la Relación de Puestos de Trabajo aprobada por el departamento competente en materia de universidades.

7.– PDI Bb.K. I. KAP. = Plantillako irakasle edo ikertzaile baten batez besteko kostua.

7.– C.M.PDI.CAP.1 = Coste Medio de un Personal Docente e Investigador de plantilla.

Kalkulu hori irakasle edo ikertzaile baten batez besteko kostuaren arabera egingo da, Euskal Herriko Unibertsitateak bidalitako informazioan oinarrituta (3.3 art.). Euskal Herriko Unibertsitatearen barne-finantzaketa hartuko da aintzat, proiektu jakin batzuen bidez irakasle eta ikertzaileek lortutako kanpo-finantzaketa kanpo utzita, proiektu horiei dagozkien kostuak unibertsitatearenak ez diren kanpo-erakundeek finantzatuta baldin badaude bakarrik egiten baitira.

El cálculo se hará en función del coste medio de un Personal Docente e Investigador, calculado a partir de la información remitida por la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (artículo 3.3). Se toma en consideración la financiación interna de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, excluida aquella financiación externa obtenida por el Personal Docente e Investigador, a través de determinados proyectos, ya que los costes derivados de estos proyectos sólo se realizan en caso de estar financiados por entidades externas a la propia universidad.

8.– LO AZL = Lanaldi osoan diharduten plantillako administrazio eta zerbitzuetako langileen (AZL) kopurua.

8.– PAS DC = N.º de Personal de Administración y Servicios a Dedicación Completa.

Lanaldi osoan diharduten plantillako administrazio eta zerbitzuetako langileak unibertsitatearekin lan-harreman esklusiboa duten eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onartutako lanpostuen zerrendan jasota dauden irakasleak izango dira.

Se considera PAS de plantilla a Dedicación Completa al número de personas de administración y servicios que mantienen una relación laboral de exclusividad con la universidad, ocupando un puesto en la Relación de Puestos de Trabajo aprobada por el departamento competente en materia de universidades.

9.– AZL Bb.K. I. KAP. = Plantillako administrazio eta zerbitzuetako langile baten batez besteko kostua.

9.– C.M.PAS.CAP.I. = Coste Medio de Personal de Administración y Servicios de plantilla.

Kalkulu hori administrazio eta zerbitzuetako langile baten batez besteko kostuaren arabera egingo da, Euskal Herriko Unibertsitateak bidalitako informazioan oinarrituta (3.3 art.). Euskal Herriko Unibertsitatearen barne-finantzaketa hartuko da aintzat, proiektu jakin batzuen bidez administrazio eta zerbitzuetako langileek lortutako kanpo-finantzaketa kanpo utzita, proiektu horiei dagozkien kostuak unibertsitatearenak ez diren kanpo-erakundeek finantzatuta baldin badaude bakarrik egiten baitira.

El cálculo se hará en función del coste medio de un Personal de Administración y Servicios, calculado a partir de de la información remitida por la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (artículo3.3). Se toma en consideración la financiación interna de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, excluida aquella financiación externa obtenida por el PAS, a través de determinados proyectos, ya que los costes derivados de estos proyectos sólo se realizan en caso de estar financiados por entidades externas a la propia universidad.

10.– LO PDI BERRIA = Lanaldi osoan diharduten irakasle eta ikertzaile berrien kopurua.

10.– PDI DC NUEVO = N.º de Personal Docente e Investigador a Dedicación Completa, de nueva creación.

Lanaldi osoan diharduten irakasle eta ikertzaile berriak unibertsitatearekin lan-harreman esklusiboa duten langileak dira. Horiek kalkulatzen ari den finantzaketari dagokion urtean baimentzen den zuzkidura hartzen dute.

Se considera Personal Docente e Investigador nuevo a Dedicación Completa al número de profesores que mantienen una relación laboral de exclusividad con la universidad, ocupando una dotación que se autoriza en el año cuya financiación se está calculando.

11.– PDI Bb.K. = Irakasle edo ikertzaile berri baten batez besteko kostua.

11.– C.M.PDI. = Coste Medio de Personal Docente e Investigador nuevo.

Kalkulu hori plaza horien batez besteko kostuaren arabera egingo da, Euskal Herriko Unibertsitateak bidalitako informazioan oinarrituta (3.3 art.).

El cálculo se hará en función del coste medio de dichas plazas, calculado a partir de la información remitida por la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (artículo 3.3).

12.– LO AZL BERRIA = Lanaldi osoan diharduten administrazio eta zerbitzuetako langile berrien (AZL) kopurua.

12.– PAS DC NUEVO = N.º de Personal de Administración y Servicios a Dedicación Completa, de nueva creación.

Lanaldi osoan diharduten administrazio eta zerbitzuetako langile berriak unibertsitatearekin lan-harreman esklusiboa duten langileak dira. Horiek kalkulatzen ari den finantzaketari dagokion urtean baimentzen den zuzkidura hartzen dute.

Se considera Personal de Administración y Servicios nuevo a Dedicación Completa al número de personas que mantienen una relación laboral de exclusividad con la universidad, ocupando una dotación que se autoriza en el año cuya financiación se está calculando.

13.– LO AZL BERRIA Bb.K. = Administrazio eta zerbitzuetako langile berri baten batez besteko kostua.

13.– C.M.PAS.DC NUEVO = Coste Medio de Personal de Administración y Servicios nuevo.

Kalkulu hori plaza horien batez besteko kostuaren arabera egingo da, Euskal Herriko Unibertsitateak bidalitako informazioan oinarrituta (3.3 art.).

El cálculo se hará en función del coste medio de dichas plazas, calculado a partir de la información remitida por la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (artículo 3.3).

14.– KPI = Kontsumoko prezioen indizea.

14.– IPC = Índice de Precios al Consumo.

Estatistikako Institutu Nazionalak urtero argitaratzen duen KPI aplikatuko da.

Se aplicará el IPC publicado anualmente por el Instituto Nacional de Estadística.

15.– K = Inbertsioetarako ekarpen arrunta.

15.– K = Aportación Ordinaria para Gastos de Capital.

Kapital-gastuetarako ekarpen arrunta konstante batean oinarrituta dago, hau da, inbertsioetarako ekarpen arrunt egonkorrean. Ekarpen arrunt konstantea denez, ez da KPIren ondorioz parametro ezberdinetan aplikatu direnen moduko gehikuntzarik izango.

La aportación ordinaria para gastos de capital se basa en una constante, es decir, en una aportación estable de carácter ordinario para inversiones. En la medida que se trata de una aportación ordinaria de carácter constante quedará fuera de los incrementos establecidos en los diferentes parámetros como consecuencia del IPC.

16.– % = Euskal Herriko Unibertsitatearen oinarrizko nahikotasun-kostutik Eusko Jaurlaritzak ateratzen duen ehunekoa.

16.– % = Porcentaje aplicado por el Gobierno Vasco al C.B.S. de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

Ehuneko hori kalkulatzeko, aurreko ekitaldiko aurrekontuaren behin betiko likidazioa aztertu behar izango da, bai gastuen partidari bai sarrerenari dagozkienak. Analisi xehatua eginda, gastuei lotutako kontzeptutzat hartzen direnak kenduko dira. Horiek ez dira kontuan hartuko ehunekoa kalkulatzerakoan, izaera finalista dutenez, ez baitute oinarrizko nahikotasun-kostuan eragiten.

Para el cálculo de este porcentaje se deberá analizar anualmente la liquidación definitiva del presupuesto del ejercicio anterior, tanto en la partida de gastos como en la de ingresos. Del citado análisis pormenorizado, se descontarán aquellos conceptos denominados de financiación afectada que no se tendrán en cuenta a la hora de determinar el porcentaje ya que por su carácter finalista, su evolución no incide en el coste básico de suficiencia.

4. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan ekarpen arrunta adieraztea.

Artículo 4.– Consignación de la aportación ordinaria en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

1.– 6. artikuluak arautzen duen batzorde iraunkorrak landutako proposamena ikusirik, unibertsitate-gaietan eskumena duen sailak ekarpen arrunta proposatuko dio Eusko Jaurlaritzari, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-legeen proiektuetan jaso dezan.

1.– El departamento competente en materia de universidades, vista la propuesta elaborada por la Comisión Permanente regulada en el artículo 6, propondrá al Gobierno Vasco la consignación de la aportación ordinaria para su inclusión en los proyectos de leyes de presupuestos de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

2.– Ekitaldi bakoitzean horrela lortutako diru-laguntza arruntari, batetik, ekarpen arrunta gehituko zaio, unibertsitateen arloan eskumenak dituen sailaren helburu espezifikoen arabera; bestetik, Inbertsiorako eta Azpiegituretarako Urte Anitzeko Plana hornitzeko beharrezko kredituak erantsiko zaizkio; eta, azkenik, aurrekoetan barneratzen ez diren eta, koiuntura-premiak direla medio, finantzaketa espezifikoa behar duten zenbatekoak gehituko zaizkio.

2.– A la subvención ordinaria así obtenida en cada ejercicio se le sumarán la aportación complementaria, en función de los objetivos específicos del departamento competente en materia de universidades, así como los créditos precisos para dotar el plan plurianual de inversión e infraestructura y todos aquellos importes no incluidos en los anteriores que por necesidades coyunturales requieran de una financiación específica.

3.– Eusko Jaurlaritzak zuzkidura orokorra adieraziko du Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen lege-proiektuetan, honako errubrika honen pean: "Euskal Herriko Unibertsitateak bere jarduera garatzeko jasoko duen zuzkidura". Honen zenbatekoa, gutxienez, aurreko paragrafoetan aurreikusitako finantza-egoerari dagokiona izango da.

3.– El Gobierno Vasco incluirá en los Proyectos de Leyes de Presupuestos de la Comunidad Autónoma de Euskadi una dotación global bajo la rúbrica "dotación para la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea para el desarrollo de su actividad" cuya cuantía, como mínimo, represente el escenario financiero previsto en los párrafos anteriores.

5. artikulua.– Ordaintzeko era.

Artículo 5.– Forma de pago.

1.– Ekarpen arrunta baldintzarik gabeko ekarpen-mota da eta baliabide horien helburua Euskal Herriko Unibertsitatearen funtzionamendu egokiari eustea da soil-soilik.

1.– La aportación ordinaria es un tipo de aportación incondicionada, estando afectados estos recursos, únicamente, al sostenimiento del buen funcionamiento de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

2.– Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiaren irailaren 30eko 211/1997 Dekretuaren 33. artikuluan jasotakoaren arabera, Euskal Herriko Unibertsitatearen aldeko diru-laguntza globala honela ordainduko da:

2.– Según dispone el artículo 33 del Decreto 211/1997, de 30 de septiembre, de la Tesorería General del País Vasco, la subvención global en favor de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea se hará efectiva de la forma siguiente:

a) Gastu arruntei dagokien zatia. Hamar ordainketatan emango da, urteko zuzkiduraren hamarrenari dagokion zenbatekoarekin.

a) la parte correspondiente a gastos corrientes, se abonará en diez pagos, por importe equivalente a una décima parte de la dotación anual.

b) Kapitaleko diru-laguntzari dagokion zatia. Bitan banatuko da, hots, urtarrilean eta uztailean, urteko zuzkiduraren erdiari dagokion zenbatekoarekin.

b) la parte correspondiente a subvención de capital, se abonará en dos pagos, en los meses de enero y julio, por importe equivalente a la mitad de la dotación anual.

6. artikulua.– Batzorde Iraunkorra.

Artículo 6.– Comisión Permanente.

1.– Kontsultarako Batzorde Iraunkorra sortuko da. Horren helburua Euskal Herriko Unibertsitatearen alde egingo den ekarpena arrunta zehazte aldera dekretu honetan onartu diren irizpideak analizatu eta ebaluatzea da.

1.– Se constituye una Comisión Permanente que tendrá como finalidad el análisis y la evaluación de los criterios para la determinación de la aportación ordinaria a la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, aprobados en el presente Decreto.

2.– Batzorde hori ondorengoek osatuko dute:

2.– Esta Comisión estará constituida por:

a) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea; batzordeburua izango da.

a) La Viceconsejera de Universidades e Investigación del Departamento de Educación, Universidades e Investigación, que ostentará la presidencia de la misma.

b) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Zientzia Politikarako zuzendaria.

b) El Director de Política Científica del Departamento de Educación, Universidades e Investigación.

c) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Unibertsitate zuzendaria.

c) El Director de Universidades del Departamento de Educación, Universidades e Investigación.

d) Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak izendatutako hiru pertsona.

d) Tres personas nombradas por el Rector de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

e) Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren ordezkari bat.

e) Un representante del Departamento de Hacienda y Administración Pública.

f) Batzordeko idazkaria batzordeburuak izendatuko du batzordeko kideen artean edo A taldeko kidegoetako eta unibertsitate-gaietan eskumena duen sailari atxikitako langile funtzionarioen artean. Batzordeko idazkariak hizpidea eta botoa izango du batzordeko kidea bada; funtzionarioa bada, ostera, hizpidea izango du baina botorik ez.

f) El Secretario o Secretaria de la Comisión será nombrado por su Presidenta entre los miembros de la Comisión o entre el personal funcionario perteneciente a Cuerpos del Grupo A, adscrito al departamento competente en materia de universidades, y asistirá con voz y con voto si es miembro de la Comisión o con voz pero sin voto si es personal funcionario.

3.– Batzordearen egitekoak hauek izango dira:

3.– Las funciones de esta comisión serán:

a) Urtero, Unibertsitatearen aurrekontuaren behin betiko likidazioa aztertzea, xede bikoitzarekin: batetik, formularen arabera kalkulatutako aurrekontuaren eta behin betiko gauzatutakoaren arteko bateratze-maila ebaluatzea; desbideratze posibleen berri emango da eta egoki irizten diren iradokizunak egingo dira. Bestetik, berriz, Eusko Jaurlaritzak oinarrizko nahikotasun-kostuari aplikatuko dion ehunekoa zehaztea.

a) Analizar anualmente la liquidación definitiva del presupuesto de la Universidad con una doble finalidad. Por un lado, con el fin de evaluar el grado de adecuación entre el presupuesto calculado en función de la fórmula y su ejecución definitiva, informando de las posibles desviaciones y formulando las sugerencias que considere oportunas. Y por otro lado, para determinar el próximo porcentaje a aplicar por el Gobierno Vasco al coste básico de suficiencia.

b) Ikasleen batez besteko kostua lortzera bideratutako datuak gastu arrunten arabera aztertzea eta delako batez besteko kostua proposatzea.

b) Analizar los datos conducentes a la obtención del coste medio de alumnado en función de los gastos corrientes, proponiendo el citado coste medio.

c) Nola plantillakoak hala berriak diren irakasle eta ikertzaileen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen batez besteko kostuak lortzera bideratutako datuak aztertzea eta delako batez besteko kostuak proposatzea.

c) Analizar los datos conducentes a la obtención de los costes medios del Personal Docente e Investigador y del Personal de Administración y Servicios, tanto de plantilla como de nueva creación, proponiendo los citados costes medios.

d) Ekarpen arrunta egiteko proposatzea.

d) Efectuar la propuesta de la aportación ordinaria.

e) Dekretu honetako formula kalkulatzeko metodologia-proposamenen eta prozeduren berri ematea.

e) Informar sobre propuestas de metodología y procedimientos para el cálculo de la fórmula del presente Decreto.

f) Interesgarritzat jotzen diren kontu guztien berri ematea.

f) Informar de cuantas cuestiones considere de interés.

4.– Batzordeak aholkulari bereziak eduki ahal izango ditu bere kideei laguntza emateko. Era berean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 22.etik 27.era bitarteko artikuluetan zehaztutako arauetara egokitu behar izango da Batzordearen jarduna.

4.– La Comisión podrá disponer la incorporación de asesores especiales que colaboren con sus miembros. Igualmente, deberán ajustar su actuación a las reglas determinadas en los artículos 22 a 27 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, modificada por Ley 4/1999, de 13 de enero.

5.– Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabiliko direla bermatuko du batzordeak, azaroaren 24ko 10/1982 Legeak ezarritakoaren arabera.

5.– La Comisión garantizará el uso de las dos lenguas oficiales de la Comunidad Autónoma del País Vasco, según lo regulado en la Ley 10/1982, de 24 de noviembre.

AZKEN XEDAPENA

DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Este Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko maiatzaren 20an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 20 de mayo de 2008.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

El Lehendakari,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

El Consejero de Educación, Universidades e Investigación,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común