Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

93. zk., 2008ko maiatzaren 19a, astelehena

N.º 93, lunes 19 de mayo de 2008


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Educación, Universidades e Investigación
3009
3009

76/2008 DEKRETUA, maiatzaren 6koa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza-eraikin eta instalazioak ikastetxeen urteko programazioetan sartuta ez dauden jardueretarako erabiltzeko prozesua arautzen duena.

DECRETO 76/2008, de 6 de mayo, de regulación de la utilización de los edificios e instalaciones docentes públicos no universitarios de la Comunidad Autónoma de Euskadi para actividades no comprendidas en las programaciones anuales de dichos centros.

Euskadin unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza ematen duten eta, otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, euskal eskola publikoa osatzen duten ikastetxe publikoetako eskola-eraikin eta instalazioak, ikasleek erabiltzeaz gain, tresna erabilgarri dira instituzio edo erakunde publiko edo pribatuek gizarte-, kirol-, kultur edo antzeko jarduerak egiteko. Izan ere, instalazio horiek erabili ezean, sarritan jarduera horiek egiteko zailtasun handiak izango lirateke. Horrekin gizarte osoak izango ditu ikastetxe horiek erabilgarri, ez dira soilik irakaskuntzarako erabiliko.

Los edificios e instalaciones escolares del conjunto de centros públicos que imparten la enseñanza no universitaria en Euskadi, y que configuran, en virtud del artículo 1 de la Ley 1/1993, de 19 de febrero, la escuela pública vasca, además de la utilización por el propio alumnado, son instrumento útil para el desarrollo de actividades sociales, deportivas, culturales o de similar índole por parte de entes, instituciones u organizaciones, públicas o privadas, que, de no contar con el uso de dichas instalaciones, encontrarían a menudo serias dificultades para su práctica. Con ello se extiende la utilidad de estos centros a toda la sociedad, más allá de su estricto uso docente.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 112. artikuluan xedatutakoaren arabera, hezkuntza-administrazioei dagokie "ikastetxe publikoen eta beren ingurunearen arteko harremana erraztea". Halaber, hamabosgarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean xedatzen duenez, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko ikastetxe publikoetarako eraikinak "tokian tokiko hezkuntza-administrazioaren baimenik gabe ezin izango dira beste zerbitzu edo helburu batzuetarako erabili". Seigarren atalean hau dio: "hezkuntza-administrazioei dagokie beren menpeko ikastetxeak udal agintariek eskolaz kanpoko orduetan hezkuntza-, kultur, kirol- edo gizarte-jardueretarako erabiltzeko prozedura zehaztea. Erabilpen hori ikastetxe horien jarduerak programatzetik datozen premien menpe egongo da". Azkenik, aipatutako hamabosgarren xedapen gehigarriaren zazpigarren atalak dioenez, "hezkuntza-, kirol- eta udal administrazioek lankidetzan jardungo dute ikastetxeenak edo udalerrienak diren kirol-instalazioak bi jarduera desberdinetarako erabili ahal izateko prozedurak ezartzeko orduan".

La Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación, dispone en su artículo 112 que corresponde a las Administraciones educativas "facilitar la relación de los centros públicos con su entorno". Asimismo, señala en su Disposición Adicional Decimoquinta, apartado segundo, que los edificios destinados a centros públicos de Educación Infantil, de Educación Primaria o de Educación Especial "no podrán destinarse a otros servicios o finalidades sin autorización previa de la Administración educativa correspondiente", y en el apartado sexto que "corresponde a las Administraciones educativas establecer el procedimiento para el uso de los centros docentes, que de ellas dependan, por parte de las autoridades municipales, fuera del horario lectivo, para actividades educativas, culturales, deportivas u otras de carácter social. Dicho uso quedará únicamente sujeto a las necesidades derivadas de la programación de las actividades de dichos centros." Finalmente, el apartado séptimo de la citada Disposición Adicional Decimoquinta indica que "las Administraciones educativas, deportivas y municipales, colaborarán para el establecimiento de procedimientos que permitan el doble uso de las instalaciones deportivas pertenecientes a los centros docentes o a los municipios".

Urriaren 16ko 222/2001 Dekretuak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa ezartzen duenak, 22.g) artikuluan ematen die Hezkuntza lurralde ordezkariei "Sailaren menpeko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe eta gainontzeko egoitzetan gauzatzen diren jarduerak ezagutu eta baimentzeko ahalmena, jarduera horiek partikularrek eta Sailaren menpe ez dauden erakundeek sustatzen baldin badituzte".

El artículo 22.g) del Decreto 222/2001, de 16 de octubre, por el que se establece la estructura orgánica del Departamento de Educación, Universidades e Investigación del Gobierno Vasco, atribuye a cada uno/a de los/as Delegados/as Territoriales de Educación "el conocimiento y, en su caso, la autorización de las actividades que se desarrollan en los centros docentes de enseñanza no universitaria y demás dependencias del Departamento cuando sean promovidas por particulares y organismos no dependientes del mismo".

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak, 2002ko urtarrilaren 22an hartutako akordioan, ezarri zituen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko ikastetxe publikoen instalazioak administrazio publikoek edo beren instituzioek erabiltzeko baimenak emateko oinarriak.

Por otra parte, el Acuerdo del Consejo de Gobierno Vasco, de fecha 22 de enero de 2002, estableció las bases para el otorgamiento de autorizaciones para la utilización de instalaciones escolares de centros públicos dependientes del Departamento de Educación, Universidades e Investigación, a favor de Administraciones públicas o sus entes institucionales.

Hala ere, ezinbestekoa da zehaztasun handiagoz arautzea Euskadiko unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-instalazio publikoei eman ahal zaien erabilpen sozial hori, arau bakar batean bateratuz erakunde publiko eta pribatuei eman beharreko baimenak, batetik, eta tramitazioa laburtu eta arintzeko prozedura konkretu bat ezarriz, bestetik.

Sin embargo, se hace imprescindible regular con mayor detalle este uso social de las instalaciones educativas públicas no universitarias en Euskadi, por una parte, unificando en una sola norma las autorizaciones a entes públicos y privados, y, por otra, estableciendo un procedimiento concreto que simplifique y agilice su tramitación.

Horren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak dioenarekin bat etorrita eta Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2008ko maiatzaren 6an egindako bilkuran, aldez aurretik hausnartu eta onartu ostean,

En su virtud, a propuesta del Consejero de Educación, Universidades e Investigación, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 6 de mayo de 2008,

EBATZI DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Helburua.

Artículo 1.– Objeto.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoen eraikin eta instalazioei ikastetxe horien urteko programazioan ez dauden hezkuntza-, kirol-, kultur edo gizarte-jarduerak egiteko administrazio eta erakunde publikoek eta beste edozein pertsona fisikok edo juridikok emango dieten erabilpena arautzea du Dekretu honek helburu.

1.– El presente Decreto tiene por objeto regular el uso, tanto por parte de Administraciones y entes públicos como de cualquier otra persona física o jurídica, de los edificios e instalaciones de centros educativos públicos no universitarios de la Comunidad Autónoma de Euskadi, para la realización de actividades educativas, deportivas, culturales, u otras de carácter social, no previstas en la programación anual del centro educativo.

2. artikulua.– Egin beharreko jardueren ezaugarriak.

Artículo 2.– Características de las actividades a realizar.

1.– Eskola-eraikin eta instalazioak Dekretu honek aipatzen dituen jarduerak gauzatzeko erabiltzea ez da hezkuntzaren helburu orokorren kontra joango eta, betiere, elkarbizitzaren printzipio demokratikoak errespetatuko ditu.

1.– La utilización de los edificios e instalaciones escolares para el desarrollo de las actividades a que se refiere este Decreto no contravendrá los objetivos generales de la educación, y respetará en todo caso los principios democráticos de convivencia.

2.– Halaber, irakaskuntza-jarduera normal gauzatzearen eta, oro har, ikastetxearen ohiko funtzionamenduari ez eragitearen menpe egongo dira. Horregatik, ikastetxearen funtzionamenduarekin bateragarri izan beharko dute eta eskola-orduetatik at, gehienbat, egin beharko dira. Ikastetxearen urteko programazioan aurreikusitako jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak ere hartuko dira kontuan eta, ondorioz, Dekretu honen erregulaziotik at geratuko dira.

2.– Asimismo, quedarán supeditadas al normal desarrollo de la actividad docente y, en general, del funcionamiento ordinario del centro, por lo que deberán realizarse de manera compatible con éste y preferentemente fuera del horario lectivo, incluyendo en tal concepto las actividades complementarias y extraescolares previstas en la programación anual del centro, las cuales quedarán, por tanto, fuera de la regulación prevista en el presente Decreto.

3.– Gizarte-helburu garbia duten jarduera horiek egiteko erabili ahal izango da bakarrik ikastetxea, ez jarduera pribatuak edo familia mailakoak egiteko.

3.– Únicamente será posible la utilización para aquellas actividades promovidas con un inequívoco fin social, excluyéndose todas aquellas de marcado carácter privado o familiar.

4.– Irabazi asmorik gabekoa izan beharko du derrigorrean ikastetxe publiko batean egin beharreko edozein jarduerak.

4.– Cualquier actividad a desarrollar en un centro educativo público será en todo caso no lucrativa.

5.– Egin beharreko jarduera oro, luzapenak barne, irailaren 1etik hurrengo urteko abuztuaren 31ra arteko aldirako izango da, alegia, ikasturtea amaitu artekoa; eta, ondorioz, hurrengo ikasturterako erabili nahi izanez gero, aurrekoaren baldintza berberetan izan arren, Dekretu honen tramiteak egin beharko dira berriro, betiere luzapentzat hartzen ez bada.

5.– Toda actividad a realizar tendrá como límite temporal, incluidas, en su caso, las prórrogas, la finalización del año académico, entendido éste como el período que transcurre desde el 1 de septiembre de cada año hasta el 31 de agosto del año siguiente, de manera que cualquier nuevo uso que se pretenda para el curso siguiente, aún en idénticas condiciones al anterior, deberá seguir nuevamente los trámites regulados en el presente Decreto, sin que pueda entrar en la consideración de prórroga.

6.– Ikastetxeko pertsonalak ikastetxean egoteko prest egon beharko du jarduera egiten denean, zirkunstantziengatik, eraikin edo instalazioaren titularra den administrazioaren iritziz, pertsonal hori egotea komeni baldin bada.

6.– La utilización quedará condicionada a la disponibilidad de personal del centro en los casos en los que las circunstancias concurrentes aconsejen, a juicio de la Administración titular del inmueble o instalación, la presencia de dicho personal durante o con ocasión del desarrollo de la actividad.

3. artikulua.– Erabiliko diren instalazioak.

Artículo 3.– Instalaciones objeto de utilización.

1.– Kirol-instalazioetan, areto nagusietan, liburutegietan, geletan edo antzeko egoitzetan gauzatu ahal izango dira Dekretu honek aipatzen dituen jarduerak, betiere jarduera gauzatzeko indarreko legerian exijitutako baldintzak betetzen baldin badira.

1.– Las actividades a que se refiere este Decreto podrán llevarse a cabo en instalaciones deportivas, salones de actos, bibliotecas, aulas o similares dependencias, siempre que cumplan los requisitos exigidos en la normativa vigente para el desarrollo de la actividad.

2.– Dekretu honen aplikazio-eremutik at geratzen da Haur Hezkuntzako lehen zikloa ematen den edozein eraikin, egoitza edo instalazio, haien ezaugarriak kontuan hartuta.

2.– Dadas sus peculiaridades, queda excluido del ámbito de aplicación de este Decreto todo edificio, dependencia o instalación en la que se imparta el primer ciclo de Educación Infantil.

3.– Ezin izango dira inoiz erabili ikastetxearen administrazio-lanetarako erreserbatuta dauden, irakasleen esparru pribatuaren atala diren eta, oro har, ikastetxetik kanpoko pertsonalak erabiltzeko egokiak ez diren instalazioak. Eskola-sukaldeak azken puntu honetan sartzen dira.

3.– En ningún caso podrán utilizarse aquellas instalaciones que estén reservadas a tareas administrativas del centro, formen parte del ámbito privado del profesorado y, en general, cualesquiera otras que resulten inadecuadas para su acceso a personal ajeno al centro. Quedan incluidas en este último concepto las cocinas escolares.

4. artikulua.– Lehentasunak.

Artículo 4.– Prioridades.

1.– Egin beharreko jarduera bat baino gehiago dagoenean eta bateraezinak badira, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, Goi Mailako Lanbide Heziketako ikastegietan, Hizkuntza Eskola Ofizialetan, Erdi Mailako Musika Kontserbatorioetan eta Arte eta Lanbide Eskoletan jarraian aipatzen diren jarduerei emango zaie lehentasuna:

1.– En caso de concurrencia de actividades a realizar, y de incompatibilidad entre ellas, tendrán prioridad, en los centros de Educación Secundaria, Formación Profesional Superior, Escuelas Oficiales de Idiomas, Conservatorios de Música de Grado Medio y Escuelas de Artes y Oficios, las actividades que se relacionan a continuación:

a) Lehenik eta behin, ikastetxeari lotutako pertsona edo elkarteek, ikasle elkarteek, guraso elkarteek, ikastetxeko ikasleen kirol edo kultur taldeek… esate baterako, antolatutakoei.

a) en primer lugar, las organizadas por personas o asociaciones vinculadas al propio centro educativo, tales como asociaciones de alumnos/as, asociaciones de padres y madres, grupos deportivos o culturales de alumnos y alumnas del centro, etc.

b) Bigarrenik, hezkuntzaren arloko eskuduntzak dituen Sailak antolatutakoei.

b) en segundo lugar, las organizadas por el Departamento competente en materia educativa.

c) Hirugarrenik, tokian tokiko herriko Udalak antolatutakoei.

c) en tercer lugar, las organizadas por el Ayuntamiento de la localidad respectiva.

d) Laugarrenik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko beste Sail batzuek antolatutakoei.

d) en cuarto lugar, las organizadas por otros Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

e) Bosgarrenik, beste edozein pertsona fisiko edo juridikok antolatutakoei.

e) en quinto lugar, las organizadas por cualquier otra persona física o jurídica.

2.– Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikastetxeetan, jarduera bat baino gehiago egin behar bada, ondorengoei emango zaie lehentasuna:

2.– En los centros de segundo ciclo de Educación Infantil, Educación Primaria y Especial, el régimen de prioridades en supuestos de concurrencia será el siguiente:

a) Lehenik eta behin, ikastetxeari lotutako pertsona edo elkarteek, ikasle elkarteek, guraso elkarteek, ikastetxeko ikasleen kirol edo kultur taldeek…esate baterako, antolatutakoei.

a) en primer lugar, las actividades organizadas por personas o asociaciones vinculadas al propio centro educativo, tales como asociaciones de padres y madres, grupos deportivos o culturales de alumnos y alumnas del centro, etc.

b) Bigarrenik, tokian tokiko herriko Udalak antolatutakoei.

b) en segundo lugar, las organizadas por el Ayuntamiento de la localidad respectiva.

c) Hirugarrenik, hezkuntzaren arloko eskuduntzak dituen Sailak antolatutakoei.

c) en tercer lugar, las organizadas por el Departamento competente en materia educativa.

d) Laugarrenik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko beste Sail batzuek antolatutakoei.

d) en cuarto lugar, las organizadas por otros Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

e) Bosgarrenik, beste edozein pertsona fisiko edo juridikok antolatutakoei.

e) en quinto lugar, las organizadas por cualquier otra persona física o jurídica.

3.– Ikastetxearen titularitatea zein den alde batera utzita, eskaerak aurkezten diren ordenaren arabera ebatziko dira. Horregatik, bateraezinak diren bi, edo gehiago, jardueraren eskaera aurkeztuz gero, lehenik aurkeztu den eskaerari emango zaio lehentasuna eta denboraren arabera ordenatuko dira gainontzeko eskaerak, lehentasuna eman zaion jarduera gauzatzera iristen ez den kasuetarako.

3.– Independientemente de la titularidad del centro docente, las solicitudes se resolverán por orden de presentación. Por tanto, si concurren dos o más solicitudes de actividades incompatibles de un mismo grupo de los citados en los anteriores apartados, tendrá preferencia aquélla cuya solicitud haya sido presentada en primer lugar, siguiendo el resto de solicitudes de ese grupo, en su caso, un orden de prelación temporal, para el caso en que la actividad cuya solicitud cuenta con preferencia no llegara a materializarse.

4.– Ikastetxeak berak bere instalazioak hezkuntza-jardueretarako erabili behar dituen kasuetan, hezkuntza-jarduera horiei emango zaie, betiere, lehentasuna eta, behar izanez gero, Dekretu honetan xedatutakoaren arabera baliogabetu ahal izango dira lehenago eman diren baimenak.

4.– En el supuesto de que el propio centro necesite la utilización de sus instalaciones para actividades de carácter educativo, tendrá siempre preferencia, incluso respecto de las autorizaciones concedidas con anterioridad, que podrán ser, en su caso, revocadas conforme a lo establecido en este Decreto.

5.– Aurreko atalean xedatutakoaren kalterik gabe, jarduera bat baimendu ondoren, geroago egin daitezkeen eskaerengatik ezin izango da aurreko jarduera bertan behera utzi, baliogabetzeko Dekretu honetan aurreikusten diren egoeretan izan ezik.

5.– Sin perjuicio de lo dispuesto en el anterior apartado, una vez autorizada una actividad, la misma no podrá ser desplazada por posteriores solicitudes fuera de los supuestos de revocación previstos en este Decreto.

5. artikulua.– Erantzukizunen erregimena.

Artículo 5.– Régimen de responsabilidades.

1.– Dekretu honen eremuan unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoen eraikin edo instalazioak erabiltzen dituen pertsona fisiko edo juridiko orok bere gain hartu beharko du, legeak ezarritako terminoetan, egindako jardueraren ondorioz egoitzan eta bere ondasun materialetan gerta daitezkeen eta pertsonei gertatu ahal zaien edozein kalteren ardura zibila, baimena eman duen administrazioa, horretarako baldintzak betez gero, eror litekeen ondare-erantzukizunaren kalterik gabe.

1.– Toda persona física o jurídica que en el ámbito del presente Decreto utilice los edificios o instalaciones de centros educativos públicos no universitarios será responsable civilmente, en los términos legalmente establecidos, de cualquier daño que pudiera acontecer, fruto de la actividad realizada, tanto en la propia dependencia en que se desarrolle la actividad y sus bienes materiales, como en personas, sin perjuicio de la responsabilidad patrimonial en que pudiera incurrir la Administración autorizante, si se cumplen los requisitos legales para ello.

2.– Eskaerarekin batera idazki izenpetu bat entregatu beharko dute eskatzaileek, baimendutako jarduerak instalazioetan eragindako edozein kalte ordaintzeko konpromisoa beren gain hartzen dutela adierazteko. Halaber, erabilitako instalazioa behar bezala zaindu, mantendu eta garbitzeko neurriak hartu beharko dituzte, erabili aurretik zegoen baldintza berberetan gera dadin.

2.– Los y las solicitantes deberán entregar, junto con la solicitud, un escrito firmado en el que se comprometen a abonar al mismo todo daño o perjuicio en las instalaciones derivado de la actividad autorizada, así como a adoptar las medidas necesarias de vigilancia, mantenimiento y limpieza de la instalación utilizada, de forma que ésta quede en el mismo estado que se encontraba previamente a su utilización.

3.– Baimena ematen duen erakundearen iritziz instalazioak erabiltzeak ohikoak direnak baino kalte handiagoak gertatzeko arriskua baldin badakar, baimena eman aurretik erantzukizun zibileko aseguru-poliza bat, jarduerak iraun bitartean pertsonei edo ondasunei egin ahal zaizkien kalteen konponketa ordainduko duena, ikastetxeko zuzendaritzari aurkezteko exijitu ahal izango zaio eskaera egin duen pertsona fisiko edo juridikoari. Baimena ematen duen organoak erabakiko ditu polizak, balizko kalteak direla-eta, ordaindu behar dituen zenbatekoak eta, horretarako, irizpide hauek hartuko ditu kontuan: jardueraren izaera eta arriskua, parte-hartzaileen kopurua, erabili beharreko instalazio edo ondasunen ezaugarriak edo antzeko beste batzuk.

3.– En el caso de que, a juicio del órgano autorizador, exista un riesgo superior al comúnmente admitido de que se produzcan daños de cualquier tipo, derivados de la utilización solicitada, se podrá exigir a la persona física o jurídica peticionaria, previamente a la autorización, que presente a la Dirección del centro una póliza de responsabilidad civil que cubra, durante toda la duración de la actividad, la reparación de posibles daños a personas y bienes. Será el órgano que otorgue la autorización quien determine la cuantía en que debe responder la póliza por las posibles contingencias, basándose para dicha determinación en criterios tales como la naturaleza y riesgo de la propia actividad, el número de participantes, las características de las instalaciones o pertenencias a utilizar, u otros análogos.

4.– Udalak salbuetsita daude aurreko ataletan ezarritako eginbeharrak betetzetik, bereak diren eraikin eta instalazioei eman nahi dieten erabilpenari begira, erabilpen horrek ondasun edo pertsonei kalteak sortuz gero eror litezkeen erantzukizunaren kalterik gabe.

4.– Se exceptúa de las obligaciones establecidas en los anteriores apartados a los Ayuntamientos en relación al uso que los mismos deseen realizar de los edificios e instalaciones de las que son propietarios, sin perjuicio de la responsabilidad en que pudieran incurrir en caso de producirse daños a bienes o personas derivadas de tal uso.

5.– Halaber, hezkuntzaren arloko eskuduntzak dituen Sailari ere salbuesten zaio aurreko ataletan ezarritako eginbeharrak betetzetik, bereak diren eraikin eta instalazioei eman nahi dien erabilpenari begira.

5.– Se exceptúa igualmente de las obligaciones establecidas en los apartados anteriores al Departamento competente en materia educativa en relación al uso que desee efectuar en edificios e instalaciones de su propiedad.

6.– Udalek baldintza osagarriak ezarri ahal izango dituzte, beste hirugarren batzuek haienak diren instalazioak erabili nahi izanez gero.

6.– Los Ayuntamientos podrán establecer requisitos complementarios respecto a la utilización por terceros de las instalaciones de su propiedad.

6. artikulua.– Eskaera egin eta baimena emateko ohiko prozedura.

Artículo 6.– Procedimiento ordinario de solicitud y autorización.

1.– Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikastetxeetan, Hizkuntza Eskola Ofizialetan, Erdi Mailako Musika Kontserbatorioetan eta Arte eta Lanbide Eskoletan, prozedurak atal hauek beteko ditu:

1.– En el caso de centros de Educación Secundaria, Formación Profesional Superior, Escuelas Oficiales de Idiomas, Conservatorios de Música de Grado Medio y Escuelas de Artes y Oficios, el procedimiento se sujetará a las siguientes pautas:

a) Tokian tokiko Hezkuntza lurralde ordezkariari zuzenduko zaio eskaera, dokumentazioarekin batera, eta ikastetxeko zuzendaritzan, edo zuzenbidean onartutako beste edozein bitartekoren bidez, aurkeztuko da, aurrera eraman beharreko jarduera hasi baino hogei egun natural lehenago, gutxienez. Eskaera zuzenean ikastetxean aurkeztu ezean, jaso duenak berehala bidaliko dio ikastetxeko zuzendaritzari.

a) la solicitud se dirigirá al respectivo Delegado o Delegada Territorial de Educación, junto con la documentación pertinente, y se presentará en la Dirección del centro o por cualquier otro medio admitido en derecho, con una antelación mínima de veinte días naturales respecto del comienzo previsto para la actividad a desarrollar. Si la solicitud no fuera presentada directamente en el centro, aquélla será inmediatamente remitida a la Dirección del mismo por quien haya sido receptor de dicha solicitud.

b) Ikastetxeko zuzendariak txosten bat egingo du, hiru eguneko gehienezko epean, ikastetxeak eskaera jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, eta txosten horretan ikastetxearen instalazioak jarduera hori gauzatzeko erabili behar diren edo ez azalduko du, erabilpen horrek ikastetxearen eskola-jarduera eragozten duen edo ez kontuan hartuta.

b) el Director o Directora efectuará, en el plazo máximo de tres días desde la recepción de la solicitud por parte del centro, un informe, manifestando su opinión acerca de la conveniencia o no de la utilización, argumentando si el uso solicitado interfiere de alguna forma en la actividad escolar del centro.

c) Espedientea eskaera-idazkiarekin, dokumentazioarekin eta ikastetxeko zuzendariaren txostenarekin osatu ondoren, tokian tokiko lurralde ordezkariari bidaliko zaio espediente horren jatorrizkoa eta kopia bat ikastetxearen artxiboan geratuko da.

c) una vez completo el expediente con el escrito de solicitud, la documentación necesaria, y el informe del Director o Directora del centro, se remitirá el original de dicho expediente a el/la respectivo/a Delegado/a Territorial, quedando en el archivo del centro educativo copia del mismo.

d) Lurralde ordezkariak jarduera hasi baino bost egun lehenago, gutxienez, emango du ebazpena, aurkeztutako dokumentazioa eta zuzendariaren txostena kontuan hartuta. Ebazpen honetan eskatutako jarduera baimentzen duen edo ez eta zein baldintzatan argi azalduko du, baita zein epetan egin beharko den ere, eta ebazpenaren kopia banaren bidez jakinarazi beharko die ikastetxeari eta eskaera egin duen pertsona edo erakundeari. Erantzunik ez emateak eskaera atzera bota dela esan nahiko du.

d) el/la Delegado/a Territorial resolverá, al menos con cinco días de antelación al inicio de la actividad, basándose en la documentación presentada y el informe del Director o Directora. En esta Resolución manifestará claramente si autoriza o no la actividad solicitada y en qué términos o condiciones, así como el plazo en que la misma deberá desarrollarse, comunicándolo mediante sendas copias de la Resolución tanto al propio centro educativo como a la persona o entidad solicitante. La ausencia de contestación supondrá considerar desestimada la solicitud.

2.– Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko ikastetxeetan ondorengo prozeduraren arabera jokatuko da:

2.– En los centros de segundo ciclo de Educación Infantil, Educación Primaria o Educación Especial, se seguirá el siguiente procedimiento:

a) Tokian tokiko udalari zuzenduko zaio eskaera, dokumentazioarekin batera, eta ikastetxeko zuzendaritzan, edo zuzenean udalerriko udalean edo zuzenbidean onartutako beste edozein bitartekoaren bidez, aurkeztuko da, aurrera eraman beharreko jarduera hasi baino hogei egun natural lehenago, gutxienez. Eskaera zuzenean ikastetxean aurkeztu ezean, jaso duenak berehala bidaliko dio ikastetxeko zuzendaritzari.

a) la solicitud se dirigirá, junto con la documentación pertinente, al Ayuntamiento respectivo, y se presentará en la Dirección del centro, o bien directamente en el Ayuntamiento de la localidad respectiva, o por cualquier otro medio admisible en derecho, con una antelación mínima de veinte días naturales respecto del comienzo previsto para la actividad a desarrollar. Si la solicitud no fuera presentada directamente en el centro, aquélla será inmediatamente remitida a la Dirección del mismo por quien haya sido receptor de dicha solicitud.

b) Ikastetxeko zuzendariak txosten bat egingo du, hiru eguneko gehienezko epean, ikastetxeak eskaera jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, eta txosten horretan ikastetxearen instalazioak jarduera hori gauzatzeko erabili behar diren edo ez azalduko du, erabilpen horrek ikastetxearen eskola-jarduera eragozten duen edo ez kontuan hartuta.

b) el Director o Directora efectuará, en el plazo máximo de tres días desde la recepción de la solicitud por parte del centro, un informe manifestando su opinión acerca de la conveniencia o no de la utilización, argumentando si el uso solicitado interfiere de alguna forma en la actividad escolar del centro.

c) Espedientea eskaera-idazkiarekin, dokumentazioarekin eta ikastetxeko zuzendariaren txostenarekin osatu ondoren, tokian tokiko lurralde ordezkariari bidaliko zaio espediente horren jatorrizkoa eta kopia bat ikastetxearen artxiboan geratuko da. Lurralde ordezkariak txosten loteslea emango du eta eskatu den jarduerak ikastetxearen jarduna oztopatzen duen edo ez azalduko du, ez besterik.

c) una vez completo el expediente con el escrito de solicitud, la documentación necesaria, y el informe del Director o Directora del centro, se remitirá el original de dicho expediente a el/la respectivo/a Delegado/a Territorial, quedando en el archivo del centro educativo copia del mismo. El Delegado o Delegada Territorial emitirá informe, que será vinculante, en el que se pronunciará exclusivamente acerca de si el uso solicitado interfiere de alguna forma en la actividad escolar del centro.

d) Azkenik, tokian tokiko udalari helaraziko zaio espediente osoa, udal horrek jarduera baimentzeari buruzko behin-betiko txostena eman dezan. Erabaki hori jarduera hasi baino bost egun lehenago, gutxienez, hartu beharko da. Udalak bere erabakia espresuki aditzera eman ezean, eskaera atzera bota dela interpretatu beharko da.

d) finalmente, se dará traslado del expediente completo al Ayuntamiento respectivo, para que éste se pronuncie definitivamente sobre la autorización de la actividad. Tal decisión deberá adoptarse con una antelación mínima de cinco días respecto del comienzo de la actividad. En caso de no haber pronunciamiento expreso del Ayuntamiento, se deberá entender desestimada la solicitud.

3.– Hezkuntza-instalazioak erabiltzeko baimena eman ondoren, jardueraren aipamen labur bat eta gauzatuko den data eta ordua azalduko dira ikastetxearen iragarki-taulan edo ikus daitekeen toki batean.

3.– Una vez autorizado el uso de las instalaciones educativas, se expondrá en el tablón de anuncios o en lugar visible del centro una sucinta referencia de la actividad, fecha y hora en que la misma tendrá lugar.

7. artikulua.– Prozedura laburtua.

Artículo 7.– Procedimiento abreviado.

1.– Ikastetxean gauzatu beharreko jarduerak hogeita hamar egun baino gutxiago irauten badu edo hitzaldiak, mintegiak, aurkezpenak edo unean uneko edo noizean behineko beste gertakari batzuk antolatzen badira, artikulu honetan azaldutako prozeduren arabera jokatuko da.

1.– Exclusivamente en aquellos supuestos en que la actividad a desarrollar en los centros docentes no tenga una duración prevista superior a treinta días, o bien cuando se trate de la organización de conferencias, seminarios, presentaciones u otros eventos de carácter puntual u ocasional, se seguirá el procedimiento descrito en el presente artículo.

2.– Ikastetxeko zuzendaritzan, edo zuzenbidean onartutako beste edozein bitartekoren bidez, aurkeztuko da eskaera, aurrera eraman beharreko jarduera hasi baino hamabost egun lehenago, gutxienez. Eskaera ikastetxean zuzenean aurkeztu ezean, jaso duenak berehala bidaliko dio ikastetxeko zuzendaritzari.

2.– La solicitud se presentará en la Dirección del centro o por cualquier otro medio admitido en derecho, con una antelación mínima de quince días naturales respecto del comienzo previsto para la actividad a desarrollar. Si la solicitud no fuera presentada directamente en el centro, aquélla será inmediatamente remitida a la Dirección del mismo por quien haya sido receptor de dicha solicitud.

3.– Ikastetxeko zuzendariak, eskaera jaso ondoren, jarduera gauzatu baino bost egun lehenago, gutxienez, hartuko du erabakia eta eskatutako jarduera baimentzen duen edo ez argi azalduko du, baita zein baldintzatan eta jarduera egin beharko den epea ere. Pertsona edo erakunde eskatzaileari idatziz jakinarazi beharko dio erabakia. Erantzunik ez emateak eskaera onartu ez dela esan nahiko du.

3.– El Director o Directora del centro, una vez recibida la solicitud, resolverá, al menos con cinco días de antelación al inicio de la actividad, manifestando claramente si autoriza o no la actividad solicitada y en qué términos o condiciones, así como el plazo en que la misma deberá desarrollarse, notificando su decisión por escrito a la persona o entidad solicitante. La ausencia de contestación supondrá considerar desestimada la solicitud.

4.– Gainontzeko puntuetan Dekretu honetan xedatutakoa aplikatu ahal izango zaie prozedura laburtu honetan sartzen diren egitatezko suposamenduei.

4.– En todo lo demás, será de aplicación a los supuestos de hecho objeto de este procedimiento abreviado lo dispuesto en este Decreto.

8. artikulua.– Prozedura espezifikoak.

Artículo 8.– Procedimientos específicos.

1.– Hezkuntzaren arloko eskuduntzak dituen Sailak edo, beronen oniritziarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko beste departamentu batzuek Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen, Goi Mailako Lanbide Heziketako ikastegien, Hizkuntza Eskola Ofizialen, Erdi Mailako Musika Kontserbatorioen eta Arte eta Lanbide Eskolen eraikin eta instalazioak erabili ahal izateko, nahiko lehenago jakinarazi beharko zaio ikastetxeko zuzendariari eta honek txosten bat emango du, hiru eguneko gehienezko epean. Txosten honetan eraikina edo instalazioa erabiltzeak eskola-jardueran eragin ahal dituen bateraezintasun edo oztopoei buruzko haren iritzia emango du.

1.– La utilización, por parte del Departamento competente en materia educativa o, con la conformidad de éste, por parte de otros Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi, de edificios e instalaciones de los centros de Educación Secundaria, Formación Profesional Superior, Escuelas Oficiales de Idiomas, Conservatorios de Música de Grado Medio y Escuelas de Artes y Oficios, requerirá únicamente una comunicación, con suficiente antelación, al Director o Directora del centro educativo, quien emitirá, en el plazo máximo de tres días, un informe en el que se pronunciará sobre las posibles incompatibilidades o interferencias de la utilización del edificio o instalación en la actividad escolar.

2.– Halaber, udal batek jabea den Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko ikastetxe baten eraikin edo instalazioak erabili ahal izateko, ikastetxeko zuzendariak aldeko txostena, loteslea izango dena, ematea izango da baldintza bakarra. Zuzendariak eskatutako jarduera eta eskolan egiten dena bateragarri direla berretsi beharko du txosten horretan eta hiru eguneko epea izango du horretarako, Udalak idatziz egindako jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Zuzendariak kontrako iritzia emanez gero, lurralde ordezkariak, Udalaren eskariz, berriro aztertu ahal izango du eskaera.

2.– Asimismo, la utilización, por parte de un Ayuntamiento, de edificios o instalaciones de un centro de segundo ciclo de Educación Infantil, Educación Primaria o Educación Especial sobre el que ostente la propiedad, requerirá únicamente un pronunciamiento favorable, con carácter vinculante, por parte del Director o Directora del centro, quien ratificará, en su caso, que la actividad pretendida es compatible con el desarrollo de la actividad escolar, contando para ello con un plazo de tres días desde la comunicación escrita efectuada por el Ayuntamiento, con antelación suficiente. Este pronunciamiento del Director o Directora, en caso de ser desfavorable, podrá ser revisado, a petición del Ayuntamiento, por el/la Delegado/a Territorial.

3.– Zein ikastetxe mota den alde batera utzita, haren instalazioak erabili nahi diren ikastetxearen eskola-erkidegoko kide batek sustatzen baldin badu ikastetxearen urteko programazioan ez dagoen jarduera, eta hezkuntza-lanari zuzenean lotutako ekintzetarako baldin bada, ikastetxean bertan jarduera hasi baino 20 egun lehenago, gutxienez, aurkeztu beharko du eskaera eta ikastetxeko zuzendaritzak lurralde ordezkariari bidaliko dio, eskaeraren egokitasunari buruzko txosten labur batekin batera, erabakia har dezan.

3.– Con independencia del tipo de centro educativo de que se trate, cuando la actividad no contemplada en la programación anual del centro sea promovida por un miembro de la comunidad escolar del centro cuyas instalaciones se pretenden utilizar, y lo sea para actividades directamente vinculadas a la actividad educativa, únicamente deberá presentar su solicitud, con un plazo de antelación mínimo de 20 días naturales antes del comienzo de la actividad, en el propio centro, cuya dirección remitirá a el/la respectivo/a Delegado/a Territorial junto con un breve informe acerca de la conveniencia de la solicitud, para que dicho órgano resuelva.

9. artikulua.– Dokumentazioa.

Artículo 9.– Documentación.

1.– Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko, Bigarren Hezkuntzako eta Goi Mailako Lanbide Heziketako ikastetxeak eta Hizkuntza Eskola Ofizialak, Erdi Mailako Musika Kontserbatorioak eta Arte eta Lanbide Eskolak erabili ahal izateko, ondorengo agiriak aurkeztu beharko dira:

1.– Tanto para autorizaciones de uso en centros de segundo ciclo de Educación Infantil, Primaria o Especial como de Educación Secundaria, Formación Profesional Superior, Escuelas Oficiales de Idiomas, Conservatorios de Música de Grado Medio y Escuelas de Artes y Oficios, deberá presentarse:

a) Eskaera-idazkia, erakunde eskatzailearen ordezkariak izenpetua, puntu hauek agertuko dituena: jarduera hasiko den data eta ordua, iraupena, erabili nahi diren egoitzak, antolatzaile eta parte-hartzaileak, ikastetxeko pertsonalaren premiak eta jardueraren beraren eta bere helburuen azalpen zehatza. Aldian behin egiten diren edo programa zehatz baten arabera errepikatzen diren jardueren kasuan, haien egutegi edo eskema zehatz bat sartuko da, espediente bakar bat baimendu ahal izateko moduan.

a) escrito de solicitud, firmado por la persona o representante de la entidad solicitante, en el que se haga constar la fecha y hora de inicio de la actividad, la duración de ésta, las dependencias que se pretenden utilizar, organizadores y participantes, necesidades de personal del centro y descripción detallada tanto de la propia actividad como de los objetivos perseguidos con la misma. En el caso de actividades periódicas o que se repitan con arreglo a un programa predeterminado, se incluirá un calendario o esquema detallado de las mismas, de forma que pueda procederse a la autorización en un solo expediente.

b) Baimena eskatzen duenaren nortasun agiri nazionalaren fotokopia. Eskaera hori elkarte, erakunde edo organismoren baten izenean egiten badu, berorren ordezkaria dela egiaztatzeko agiriaren egiazko kopia ere entregatu beharko du.

b) fotocopia del Documento Nacional de Identidad de quien solicita la autorización. En caso de efectuar dicha solicitud en nombre y representación de alguna asociación, entidad u organismo, deberá entregar igualmente copia auténtica del documento en el que se recoja tal condición de representante.

c) Eskatzaileak izenpetutako idazkia, baimendutako jardueraren ondorioz instalazioetan gerta daitekeen edozein kalteren gastuak ikastetxeari, edo Udalari, ordaintzeko konpromisoa bere gain hartzen duela aditzera emateko. Halaber, erabilitako instalazioa zaindu, mantendu eta garbitzeko behar diren neurriak hartuko dituela adieraziko du idazki horren bidez, erabili aurretik zegoen bezala gera dadin.

c) escrito, firmado igualmente por el/la solicitante, en el que se compromete a abonar al centro educativo o, en su caso, al Ayuntamiento, todo daño o perjuicio en las instalaciones derivado de la actividad autorizada, así como a adoptar las medidas necesarias de vigilancia, mantenimiento y limpieza de la instalación utilizada, de forma que ésta quede en el mismo estado que se encontraba previamente a su utilización.

2.– Bakarrik baimena ematen duen organoak egokitzat jotzen badu, erantzukizun zibileko aseguru-poliza bat entregatu beharko zaio ikastetxeko zuzendaritzari, pertsonei eta ondasunei egin ahal zaizkien kalteen konponketa, erabakitzen den zenbatekoan eta jarduerak iraun bitartean, ordainduko duena. Agiri hau behar den edo ez baloratzeko zein eskaera mota den hartzen da kontuan eta, horregatik, ez da eskaerarekin batera entregatu beharko, geroago baizik, lurralde ordezkariaren edo Udalaren eskariz eta, betiere, jarduera hasi aurretik.

2.– Exclusivamente si el órgano autorizador lo estima oportuno, en los términos descritos anteriormente, deberá entregarse a la Dirección del centro una póliza de responsabilidad civil que cubra, en la cuantía que se determine y durante toda la duración de la actividad, la reparación de posibles daños a personas y bienes. Dado que la valoración de la necesidad de este documento se hace en función de la propia solicitud, no deberá entregarse junto con la misma, sino en un momento posterior, a petición de el/la Delegado/a Territorial competente o del Ayuntamiento respectivo, y siempre antes del inicio de la actividad.

10. artikulua.– Baimena baliogabetzea.

Artículo 10.– Revocación de la autorización.

1.– Ikastetxeko zuzendariaren iritziz instalazioak erabiltzeak ohiko eskola-jarduera gauzatzeko egiazko kalteak badakartza edo baimena emateko baldintzak,-bai egiten den jarduera eskatu zena ez izateagatik, bai ezarritako iraupenari lotzen ez zaiolako, bai exijitutako zenbatekoa ordaindu ez izanagatik, bai ikastetxeak berak instalazioak behar izateagatik, bai beste pisuzko arrazoi batengatik,- betetzen ez badira, ahalik eta lasterren jakinaraziko dio lurralde ordezkariari edo Udalari.

1.– En el momento en que el Director o Directora del centro perciba que de la utilización del centro se está derivando un perjuicio real y efectivo para la actividad académica ordinaria del mismo, o que se están incumpliendo las condiciones en que la autorización fue concedida, bien porque la actividad difiere de la solicitada en un principio, bien porque ésta no se ajusta a la duración admitida, por no haberse abonado, en su caso, el importe exigido, por necesitar el propio centro la utilización de sus instalaciones o por cualquier otra causa de entidad suficiente, lo pondrá en conocimiento, a la mayor brevedad posible, de el/ la respectivo/a Delegado/a Territorial o, en su caso, del Ayuntamiento.

2.– Halaber, ikastetxeko beste edozein pertsonak aipatutako irregulartasunetako bat ikusiz gero, berehala emango dio horren berri zuzendariari eta honek aurreko atalean esandakoaren arabera jokatuko du.

2.– De la misma forma, si fuera cualquier otro miembro del personal del centro educativo quien observara alguna irregularidad de las citadas, lo comunicará de inmediato al Director o Directora, que actuará conforme al apartado anterior.

3.– Lurralde ordezkariak, edo Udalak, zuzendariari eta baimenaren onuraduna den pertsona fisiko edo juridikoari aldez aurretik entzun ondoren, baimenari eusten dion edo erabat edo partzialki baliogabetzen duen erabaki beharko du. Partzialki baliogabetuz gero, baliogabetze partzial horren maila eta bere baldintzak zehatz-mehatz finkatuko ditu.

3.– El/la Delegado/a Territorial o, en su caso, el Ayuntamiento, previa audiencia tanto del Director o Directora como de la persona física o jurídica beneficiaria de la autorización, resolverá si mantiene la autorización en sus términos originarios, o la revoca total o parcialmente. En caso de revocarla parcialmente, establecerá con detalle el alcance de tal revocación parcial y sus condiciones.

4.– Baliogabetzeak, bai erabatekoa, bai partziala izan, ez du inoiz ere baimena lortu zuenak edo beste edozein pertsona fisiko edo juridikok indemnizazio edo ordainsaririk jasotzeko eskubiderik eragingo.

4.– La revocación, sea total o parcial, no generará en ningún caso derecho a indemnización o compensación alguna a favor de quien obtuvo la autorización ni de cualquier otra persona física o jurídica.

11. artikulua.– Luzapena.

Artículo 11.– Prórroga.

1.– Dekretu honen 2. artikuluaren 5. epigrafean ezarritakoaren kalterik gabe, unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publiko baten instalazioak erabiltzeko baimena duen pertsona fisikoak edo juridikoak baimen hori aldi baterako luzatu behar dela uste baldin badu, ikastetxeko zuzendaritzari nahiko lehenago aurkeztu beharko dion idazkiaren bidez eskatuko du luzapen hori, ez du beste dokumentaziorik behar. Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko ikastetxeen kasuan, zuzendariak Udalari bidaliko dio eskaera, txosten labur batekin batera, erabakia har dezan. Bigarren Hezkuntzako eta Goi Mailako ikastetxeen eta Hizkuntza Eskola Ofizialen, Erdi Mailako Musika Kontserbatorioen eta Arte eta Lanbide Eskolen kasuan, lurralde ordezkariari, ahalik eta lasterren, bidaliko dio eskaera, behar den ebazpena eman dezan.

1.– Sin perjuicio de lo establecido en el epígrafe 5 del artículo 2 de este Decreto, si la persona física o jurídica autorizada para utilizar las instalaciones de un centro educativo público no universitario estima necesaria una prórroga temporal de la autorización, de forma que ésta se mantenga en idénticas condiciones en las que se efectuó, solicitará dicha prórroga, con antelación suficiente, mediante escrito presentado en la Dirección del centro, sin necesidad de mayor documentación. El Director o Directora remitirá la solicitud, junto con un breve informe, al Ayuntamiento, en caso de tratarse de centros de segundo ciclo de Educación Infantil, Primaria o Especial, para que resuelva. Si, por el contrario, el centro fuera de Educación Secundaria, Formación Profesional Superior, Escuelas Oficiales de Idiomas, Conservatorios de Música de Grado Medio y Escuelas de Artes y Oficios, la remisión se efectuará, a la mayor brevedad posible, a el/la Delegado/a Territorial, para que dicte la oportuna resolución.

2.– Luzatzeko eskaerak baimendutako jarduerari begira aldaketarik baldin badakar, eskatzailea, jardueraren helburua, erabili beharreko instalazioak edo beste zirkunstantziaren bat, esate baterako, aldatzen badira, beste eskaera bat dela interpretatu beharko da eta, horregatik, Dekretu honen 7. eta 8. artikuluetan azaldutako eran jokatuko da.

2.– Si la solicitud de prórroga implica alguna modificación respecto a la actividad autorizada, tales como un cambio en el/la solicitante, en el objeto de la actividad, en las instalaciones a utilizar, u otro análogo, se deberá considerar como una nueva solicitud, por lo que se procederá nuevamente en la forma descrita en los artículos 7 y 8 de este Decreto.

12. artikulua.– Helegiteak.

Artículo 12.– Recursos.

Gorako helegitea jarri ahal izango zaio eskuduntzak dituen sailburuari Dekretu honetan aurreikusten diren ebazpenen kontra, hilabeteko epean, interesatuari aditzera eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikastetxeak badira, indarreko legeriaren arabera errekurritu ahal izango dira tokian tokiko Udaletako organo eskudunen ebazpenak.

Las Resoluciones de el/la Delegado/a Territorial previstas en este Decreto podrán ser recurridas en alzada ante el Viceconsejero/a competente, en el plazo de un mes a contar desde el día siguiente al de su notificación a el/la interesado/a. En caso de tratarse de centros de segundo ciclo de Educación Infantil, Educación Primaria y Educación Especial, las resoluciones de los órganos competentes de los respectivos Ayuntamientos serán recurribles de acuerdo a la normativa vigente.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

DISPOSICIONES ADICIONALES

Lehenengoa.– Indarreko legeriaren arabera jokatu beharko da ikastetxeen eraikin eta instalazioak, Dekretu honen aurreikuspenen arabera, erabiltzeagatik zenbateko ekonomikoak exijitu ahal izateko.

Primera.– Únicamente podrá exigirse el abono de cuantías económicas por la utilización de edificios e instalaciones de los centros educativos, realizada de acuerdo con las previsiones establecidas en este Decreto, conforme a la legalidad vigente.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoak hauteskunde-ekitaldiak egiteko erabili ahal izateko, Erkidegoaren legeri espezifikoen arabera arautuko da erabilpen hori.

Segunda.– El uso de los centros educativos públicos no universitarios de la Comunidad Autónoma de Euskadi para la celebración de actos electorales se regulará por su normativa específica.

Hirugarrena.– Apirilaren 3ko 1/1996 Legeak, Larrialdiak Kudeatzeari buruzkoak, xedatutakoaren arabera, arrisku handiko egoerek, katastrofeek, istripuek edo antzeko egoerek eragindako larrialdiak direla-eta hezkuntza-eraikin edo instalazioak erabili behar diren kasuetan, ez da Dekretu honetan xedatzen dena aplikatu beharko.

Tercera.– En virtud de lo establecido en la Ley 1/1996, de 3 de abril, de Gestión de Emergencias, no será de aplicación lo dispuesto en este Decreto en aquellos casos en que la utilización de los edificios o instalaciones educativas venga motivada por emergencias derivadas tanto de situaciones de grave riesgo, catástrofe o calamidad, como de accidentes u otras análogas.

Laugarrena.– Hezkuntzaren arloan eskuduntzak dituen sailburuaren aginduaren bidez eman ahal izango dira Eibarko hezkuntza-esparruko eraikin eta instalazioak erabiltzeko araudi espezifikoak.

Cuarta.– Mediante Orden del Consejero o Consejera competente en materia educativa se podrán dictar normas específicas que regulen el uso de los edificios e instalaciones del Complejo Educativo de Eibar.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Honen bidez indargabetuta geratzen da Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak 2002ko urtarrilaren 22an hartu zuen akordioa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko ikastetxe publikoetako eskola-instalazioak administrazio publikoek edo beren erakunde instituzionalek erabiltzeko baimenak emateko oinarriak xedatu zituena, baita Dekretu honek ezartzen duenaren kontra doazen maila bereko edo txikiagoko arauak ere.

Queda derogado el Acuerdo del Consejo de Gobierno Vasco, de fecha 22 de enero de 2002, por el que se establecieron las bases para el otorgamiento de autorizaciones para la utilización de instalaciones escolares de centros públicos dependientes del Departamento de Educación, Universidades e Investigación, a favor de Administraciones públicas o sus entes institucionales, así como cuantas normas de igual o inferior rango contradigan lo establecido en este Decreto.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Dekretu hau garatu eta aplikatzeko nahi dituen xedapen guztiak agintzeko baimena ematen zaio Hezkuntzaren arloan eskuduntzak dituen sailburuari.

Primera.– Se autoriza al Consejero o Consejera competente en materia educativa para dictar todas aquellas disposiciones que estime oportunas en desarrollo y aplicación del presente Decreto.

Bigarrena.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Segunda.– El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko maiatzaren 6an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 6 de mayo de 2008.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

El Consejero de Educación, Universidades e Investigación,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común