Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

54. zk., 2008ko martxoaren 17a, astelehena

N.º 54, lunes 17 de marzo de 2008


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Educación, Universidades e Investigación
1643
1643

41/2008 DEKRETUA, martxoaren 4koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleen eta ikertzaileen ordainsariei buruzkoa.

DECRETO 41/2008, de 4 de marzo, de retribuciones del personal docente e investigador de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

Konstituzioaren lehenengo xedapen gehigarriarekin, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoarekin (apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatuta), Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legearekin eta lan-arloko legediarekin batera, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluak euskal erakundeei esleitzen dien eskumenen esparruaren barruan onetsi da honako Dekretu hau. Halaber, Konstituzioaren 27.10 artikuluak aitortzen duen unibertsitateen autonomiaren printzipioa errespetatuz onetsi da.

El presente Decreto se aprueba en el marco de las competencias que a las Instituciones Vascas atribuye el artículo 16 del Estatuto de Autonomía, en conexión con la disposición adicional primera de la Constitución, la Ley Orgánica 6/2001, de 21 de diciembre, de Universidades, y su modificación por la Ley Orgánica 4/2007, de 12 de abril, la Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco, y la legislación laboral. Todo ello desde el respeto al principio constitucional de autonomía universitaria reconocido en el artículo 27.10 de la Constitución.

6/2001 Lege Organikoak irakasle eta ikertzaile kontratatuen araubidea ezartzeko eskumena aitortzen die autonomia-erkidegoei; horretarako oinarriak Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko 3/2004 Legean azaltzen dira. Hala, Lege Organiko horrek bide berria sortu du karrera akademikoan: lan-kontratua izango du ardatz, eta unibertsitate publikoak hautatuko ditu irakasleak zuzenean.

La Ley Orgánica 6/2001 reconoce a las Comunidades Autónomas la regulación del régimen del personal docente e investigador contratado, cuyas bases están desarrolladas en la Ley 3/2004, del Sistema Universitario Vasco. Así, esta Ley Orgánica abre una nueva vía de carrera académica, articulada mediante la contratación laboral, en la que el profesorado será seleccionado directamente por la Universidad pública.

Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeak 33. artikuluan xedatzen duenez, Eusko Jaurlaritzak arautegiz erabakiko du kontratatutako irakasleen eta ikertzaileen ordainsari-araubidea.

El artículo 33 de la Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco, dispone que el Gobierno Vasco determinará reglamentariamente el régimen retributivo del personal docente e investigador contratado.

Arlo horretan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak hitzarmen bat sinatu zuten 2004ko abenduaren 21ean, kontratatutako ikasleen eta ikertzaileen ordainsari-erregimena arautzeko.

En este marco, con fecha 21 de diciembre de 2004 se firmó un acuerdo entre el Departamento de Educación, Universidades e Investigación del Gobierno Vasco y la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea para reglamentar el régimen retributivo del personal docente e investigador contratado.

Hori dela eta, Dekretu honek Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak kontratatutako ikasleen eta ikertzaileen ordainsari-erregimena arautzea du helburu. Horretarako, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleek eta ikertzaileek ematen duten zerbitzu publikoaren zein kontratatutako irakasle eta ikertzaile horien erregimenaren ezaugarriak eta berezitasunak hartu behar dira kontuan, ordainsari-araubidean islatu daitezen.

Por todo ello, el presente Decreto tiene por objeto la regulación del régimen retributivo del personal docente e investigador contratado de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, que ha de realizarse teniendo en cuenta, con carácter fundamental, las características y peculiaridades que presenta tanto la prestación del servicio público que realiza el personal docente e investigador de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea como el régimen del personal docente e investigador contratado, peculiaridades que, de forma evidente, han de tener reflejo en el régimen retributivo.

Horrenbestez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak ezarritako izapideak beteta daudela, Euskadiko Unibertsitate Kontseilua jakinaren gainean dagoela, Euskal Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluak aldeko txostena eman duela, Aholku Batzorde Juridikoa bat datorrela eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko martxoaren 4ko bilkuran erabaki eta onetsi ondoren,

En virtud de lo expuesto, a propuesta del Consejero de Educación, Universidades e Investigación, cumplidos los trámites previstos por la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la igualdad de mujeres y hombres, informado el Consejo Vasco de Universidades, emitido informe favorable por el Consejo de Coordinación de la Enseñanza Pública Vasca y de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 4 de marzo de 2008,

XEDATU DUT:
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
DISPONGO:
CAPÍTULO I
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean kontratatutako irakasleen eta ikertzaileen ordainsariak arautzea da dekretu honen xedea.

Es objeto del presente Decreto regular las retribuciones del personal docente e investigador contratado en la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

2. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Artículo 2.– Ámbito de aplicación.

Dekretu hau Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean lan-erregimenean kontratatutako irakasleengan eta ikertzaileengan ezarriko da, eta bertan arautzen diren kontzeptuen arabera ordainduko zaie.

El presente Decreto será de aplicación al personal docente e investigador contratado en régimen laboral por la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, que podrá ser retribuido por los conceptos que se regulan en el mismo.

II. KAPITULUA
ORDAINSARIEN EGITURA
1. ATALA
XEDAPEN OROKORRAK
CAPÍTULO II
ESTRUCTURA DE LAS RETRIBUCIONES
SECCIÓN 1.ª
DISPOSICIONES GENERALES

3. artikulua.– Ordainsari-araubidea.

Artículo 3.– Régimen retributivo.

1.– Oro har, lan-erregimenean kontratatutako irakasleen eta ikertzaileen ordainsariak honela egituratuko dira:

1.– Las retribuciones del personal docente e investigador contratado laboral quedarán estructuradas, con carácter general, de la forma siguiente:

a) Oinarrizko ordainsariak:

a) Retribuciones básicas:

– Oinarrizko soldata.

– Salario base.

– Aparteko ordainsariak.

– Pagas extraordinarias.

– Antzinatasuna.

– Antigüedad.

b) Ordainsari osagarriak, zein irakasle- eta ikertzaile-mota den eta, hala badagokio, zein arduraldi-erregimen duen aintzat hartuta:

b) Retribuciones complementarias, según cada figura docente e investigadora, y en su caso, régimen de dedicación:

– Kargu akademikoetan jarduteagatik.

– Por el desempeño de cargos académicos.

– Irakaskuntza-merezimenduengatik.

– Por méritos docentes.

– Ikerketa-merezimenduengatik.

– Por méritos investigadores.

– Ordainsari osagarri gehigarriak (urriaren 17ko 209/2006 Dekretua).

– Complementos retributivos adicionales (Decreto 209/2006, de 17 de octubre).

– Doktore izateagatiko osagarria.

– Complemento de Doctor o Doctora.

2.– Aldi baterako ikertzaileen ordainsariak Dekretu honen 13. artikuluan arautzen dira, eta horiek dagokien arautegiaren (Langileen Estatutuaren Legeko testu moldatua onartu zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 11.1 eta 15.1 artikuluak) araberakoak izango dira.

2.– Las retribuciones del personal investigador temporal regulado en el artículo 13 del presente Decreto, se ajustarán a lo establecido en su normativa de aplicación (artículos 11.1 y 15.1 del Real Decreto Legislativo 1/1995, de 24 de marzo, por el que se prueba el Texto Refundido de la Ley del Estatuto de los Trabajadores).

3.– Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak lan-erregimenean kontratatutako irakasleek eta ikertzaileek zerbitzuagatiko kalte-ordainak jasoko dituzte, legeak ezarri bezala, hala badagokie.

3.– El personal docente e investigador contratado en régimen laboral por la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea percibirá las indemnizaciones por razón de servicio, legalmente establecidas, que le pudieran corresponder.

2. ATALA
OINARRIZKO ORDAINSARIAK
SECCIÓN 2.ª
RETRIBUCIONES BÁSICAS

4. artikulua.– Oinarrizko soldata eta aparteko ordainsariak.

Artículo 4.– Salario base y pagas extraordinarias.

1.– Lanpostuaren arduraldi-erregimenaren eta kategoriaren arabera hilero jasotzen den ordainsaria da oinarrizko soldata; soldataren zenbatekoa I. eranskinean ezartzen da.

1.– El salario base es la retribución que se recibe mensualmente en función de la categoría y régimen de dedicación del puesto desempeñado, siendo su cuantía la establecida en el anexo I.

2.– Aparteko ordainsariak: urtean bi daude, eta ekainean eta abenduan irabazten dira; zenbatekoak I. eranskinean ezartzen dira.

2.– Pagas extraordinarias: son dos al año en las cuantías establecidas en el anexo I y se devengan los meses de junio y diciembre.

5. artikulua.– Antzinatasuna.

Artículo 5.– Antigüedad.

1.– Kontratatutako irakasle eta ikertzaileek II. eranskinean ezarritako zenbatekoak jasoko dituzte antzinatasunagatik, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakaskuntza- edo ikerketa-eremuetan jardundako hiru urteko aldi bakoitzarengatik. Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak ofizioz aitortuko eta ordainduko du ordainsaria, hamalau ordainketan.

1.– El personal docente e investigador contratado percibirá, en concepto de antigüedad, por cada tres años de servicios prestados en el ámbito docente e investigador de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, las cantidades recogidas en el anexo II. El reconocimiento y abono se realizará de oficio por la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea en catorce pagas.

2.– Antzinatasuna sortzeko, edozein administrazio publikotan emandako zerbitzu guztiak zenbatuko dira, karrerako funtzionario zein bitarteko funtzionario izan, administrazio-kontratatua zein lan-legepeko kontratatua izan.

2.– Para el devengo de la antigüedad se computarán, igualmente, los servicios efectivos prestados indistintamente en cualesquiera Administraciones Públicas, en calidad de funcionario de carrera o interino, contratado administrativo o contratado laboral.

Doakionak eskatuta aitortuko dira aurretik emandako zerbitzu horiek; eskakizunarekin batera, zerbitzuok justifikatzeko agiriak aurkeztu behar dira. Ondorio ekonomikoak eskakizuna aurkeztu eta hurrengo hileko lehen egunean hasiko dira, eskakizuna hilaren 1ean bertan aurkeztu ezean.

El reconocimiento de servicios previos a los efectos anteriores se realizará a solicitud de las personas interesadas, a las que deberán acompañar los documentos justificativos correspondientes, siendo sus efectos económicos del día 1 del mes siguiente a la presentación de dicha solicitud, salvo que la misma se presente el propio día 1.

3. ATALA
ORDAINSARI OSAGARRIAK
SECCIÓN 3.ª
RETRIBUCIONES COMPLEMENTARIAS

6. artikulua.– Kargu akademikoetan jarduteagatiko osagarria.

Artículo 6.– Complemento por el desempeño de cargos académicos.

Lanaldi osoan kontratatutako irakasleek eta ikertzaileek kargu akademikoetan jarduteagatiko ordainsaria jasotzeko eskubidea izango dute; zenbatekoak IV. eranskinean ezartzen dira.

El personal docente e investigador contratado a tiempo completo tendrá derecho a percibir las cantidades recogidas en el anexo IV por el desempeño de cargos académicos.

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak bere Estatutuetan edo horiek garatzeko arautegian ezarri dituen gainerako kargu akademikoei ordaindu beharreko osagarria ere bere gain hartuko du Unibertsitateak, aipatutako eranskinean jasotzen den bezala.

El resto de los cargos académicos específicos que la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea haya establecido en sus Estatutos o en la normativa de desarrollo de los mismos deberán ser asimilados por la Universidad, a efectos retributivos, a los que se recogen en dicho anexo.

7. artikulua.– Irakaskuntza-merezimenduengatiko osagarria.

Artículo 7.– Complemento por méritos docentes.

1.– Behin betiko kontratatutako irakasleek eta ikertzaileek irakaskuntza-jarduerari buruzko ebaluazio-txosten bat eskatu ahal izango diote beren Saileko Batzordeari bost urtean behin, lanaldi osoko arduraldian jardun badute, edo horren baliokide den aldian, lanaldi partzialeko arduraldian jardun badute. Aipatutako txostenean, eskatzailearen lanpostuari dagokion irakaskuntza-jardueraren merezimenduak balioetsiko dira, ezarritako ebaluazio-irizpide orokorren arabera.

1.– El personal docente e investigador contratado de forma permanente podrá solicitar al Consejo de su Departamento un informe de evaluación de la actividad docente realizada cada cinco años en régimen de dedicación a tiempo completo, o período equivalente si ha prestado servicio en régimen de dedicación a tiempo parcial. En el citado informe se valorarán los méritos de la actividad docente encomendada a su puesto de trabajo, de acuerdo con los criterios generales de evaluación que se establezcan.

2.– Ebaluazio-txostenak bi kalifikazio baino ez ditu izango: aldekoa eta kontrakoa. Txostena ikusita, errektoreak hartuko du eskakizunari buruzko azken erabakia.

2.– El informe de evaluación sólo podrá ser objeto de dos calificaciones, favorable o no favorable. A la vista de dicho informe, el Rector o Rectora resolverá sobre la solicitud.

3.– Txostena aldekoa bada, ebaluazio bakoitzarengatik, irakaskuntza-merezimenduengatiko atal edo osagarri bana jasoko du irakasleak hortik aurrera; zenbatekoak honako hauek izango dira, urtean:

3.– En el caso de informe favorable, el profesor o profesora adquirirá y consolidará por cada una de ellas un tramo o componente por méritos docentes, de la siguiente cuantía anual:

– Irakasle osoak: 1.834,32 euro.

– Profesorado pleno: 1.834,32 euros.

– Irakasle agregatuak: 1.485,72 euro.

– Profesorado agregado: 1.485,72 euros.

– Irakasle lankideak: 1.257,24 euro.

– Profesorado colaborador: 1.257,24 euros.

4.– Kategoriaz aldatzen duten edo kategoria berean lanpostuz aldatzen duten irakasleek aurreko kategorian edota postuan irakaskuntza-merezimenduengatik zuten osagarria mantenduko dute beste kategoria edo postuan, eta, aurrerantzean beste ebaluazioetan beste osagarririk lortuko balute, aurrekoekin pilatuko litzaieke.

4.– El profesorado que cambie de categoría o pase a ocupar otro puesto de la misma categoría conservará en la nueva categoría o plaza el componente por méritos docentes que tuviese adquirido en la anterior categoría o plaza, al que se le acumulará el que pueda obtener en sucesivas evaluaciones.

5.– Unibertsitatetik kanpoko irakaskuntzatik unibertsitateko irakaskuntza-kategorietara behin-betiko sartzen diren irakasleei unibertsitateaz besteko irakaskuntza publikoan emandako zerbitzuak aitortuko zaizkie, irakaskuntza-merezimenduengatiko osagarria jaso ahal izateko; eskakizuna egiteko unean duten unibertsitate-kategoriari dagokion zenbatekoa emango zaie.

5.– Al profesorado de cuerpos docentes no universitarios que acceda a categorías docentes universitarias, con carácter permanente, se les reconocerá, a los efectos del complemento por méritos docentes, la prestación de servicios en la enseñanza pública no universitaria, con las cuantías correspondientes a la categoría universitaria en el momento de la solicitud.

6.– Ezin izango da kontrako balioespena jaso duten denboraldien gainean beste ebaluazio-txostenik eskatu.

6.– Los períodos valorados negativamente no podrán ser objeto posteriormente de una nueva solicitud de informe de evaluación.

7.– Irakasleek eta ikertzaileek ohiko irakaskuntza-lanetan jardun ez duten denboraldia aldeko ebaluazioa jaso duen denboraldiaren baliokidea izango da. Irakasleek eta ikertzaileek honako egoera hauetan utz dezakete irakaskuntza-lana: kargu akademikoetan jardutea, zerbitzu berezien egoeran egotea edo liberatuta egotea (sindikaturen batean jarduteko, euskara ikasteko, denboraldi sabatikoa, irakaskuntzan edo ikerketan eguneratzeko eta abar), irakaskuntzako erabateko salbuespenerako eskubidea badakarte, eta nahitaezko eszedentzian, seme-alaba zaintzeko eszedentzian, kidetasuneko edo odol-ahaidetasuneko bigarren mailara arteko senide bat zaintzeko eszedentzian edota genero indarkeriagatiko eszedentzian egotea.

7.– El período de tiempo en el que el personal docente e investigador se haya encontrado ausente de la actividad docente ordinaria por desempeñar cargos académicos, por encontrarse en situación de servicios especiales o disfrutar de liberaciones (sindical, para el aprendizaje del euskera, sabático, para la actualización docente e investigadora, etc.) con derecho a la exención total de docencia y el que haya estado en situación de excedencia forzosa, excedencia por cuidado de hijo o hija, excedencia para cuidado de un familiar hasta el segundo grado de consanguinidad o afinidad, así como excedencia por razón de violencia de género, será equivalente al favorablemente evaluado.

8. artikulua.– Ikerketa-merezimenduengatiko osagarria.

Artículo 8.– Complemento por méritos investigadores.

1.– Behin betiko kontratatutako irakasleek eta ikertzaileek ikerketa-jarduerari buruzko ebaluazioa eskatu ahal izango dute sei urtean behin, lanaldi osoko arduraldian jardun badute, edo horren baliokide den aldian, lanaldi partzialeko arduraldian jardun badute; han, denboraldi horretan zehar egindako ikerketa-lanaren errendimendua epaituko da.

1.– El personal docente e investigador contratado de forma permanente podrá someter la actividad investigadora realizada cada seis años en régimen de dedicación a tiempo completo, o período equivalente si ha prestado servicio en régimen de dedicación a tiempo parcial, a una evaluación en la que se juzgará el rendimiento de la labor investigadora desarrollada durante dicho período.

2.– Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziako Administrazio Kontseiluak landuko eta onetsiko ditu ebaluazio-irizpide orokorrak, Dekretu honetako V. eranskinean agertzen direnak kontuan hartuz.

2.– Los criterios de evaluación deben elaborarse y aprobarse con carácter general por el Consejo de Administración de Uniqual, Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco, teniendo en cuenta, en todo caso, los relacionados en el anexo V del presente Decreto.

3.– Uniqualek, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak, ebaluatuko du ikerketa-jarduera, CNEAI/Ikerlana Ebaluatzeko Estatuko Batzordearekin batera; izan ere, batzorde hori irakasle eta ikertzaile funtzionarioen ebaluazioak egiteaz arduratzen da. Ebaluazioaren emaitza aldekoa, kontrakoa edo nabarmenki eskasa izango da.

3.– Uniqual, Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco, realizará la evaluación de la actividad investigadora en coordinación con la Comisión Nacional Evaluadora de la Actividad Investigadora (CNEAI), comisión encargada de realizar esta evaluación al personal docente e investigador funcionario. La evaluación podrá ser positiva, negativa o notoriamente insuficiente.

4.– Ebaluazioaren emaitza aldekoa bada, ikerketa-merezimenduengatiko soldata-osagarria esleituko zaie irakasleei; zenbatekoak honako hauek izango dira, urtean:

4.– La evaluación positiva comportará al profesorado la asignación de un complemento salarial por méritos investigadores, cuya cuantía anual será la siguiente:

– Irakasle osoak: 1.834,32 euro.

– Profesorado pleno: 1.834,32 euros.

– Irakasle agregatuak: 1.485,72 euro.

– Profesorado agregado: 1.485,72 euros.

– Irakasle lankideak: 1.257,24 euro.

– Profesorado colaborador: 1.257,24 euros.

5.– Horren ostean, ikerketa-jardueran aldeko ebaluazioa jasotzen den sei urteko aldi bakoitzeko, doakionaren ikerketa-merezimenduengatiko soldata-osagarria areagotuko da, hasierako sei urteetarako ezarritako zenbateko berean, asko jota, seigarren aldeko ebaluazioa lortu arte. Hori gertatuz gero, gehikuntza guztiak finkatutzat joko dira.

5.– Por cada período siguiente de seis años de evaluación positiva en la actividad investigadora, se incrementará el complemento salarial por méritos investigadores de la persona interesada en igual importe al fijado para los primeros seis años, hasta la consecución, en su caso, de la sexta evaluación positiva, momento en el cual todos los incrementos se considerarán consolidados.

6.– Ebaluazioren batean ikerketa-jarduera nabarmenki eskasa dela balioetsiz gero, ebaluazio-aldi bati dagokion ikerketa-merezimenduengatiko osagarria murriztuko da.

6.– Si en alguna de las evaluaciones se apreciara que la actividad investigadora es notoriamente insuficiente, se reducirá el complemento por méritos investigadores en la cuantía correspondiente a un período de evaluación.

7.– Ezin izango da kontrako balioespena jaso duten denboraldien gainean beste ebaluaziorik eskatu. Hala ere, aurkeztutako azken ikerketa-aldian kontrako ebaluazioa jaso duten irakasleek eta ikertzaileek beste sei urteko denboraldi bat osatu ahal izango dute, azken eskakizunean kontrako balioespena jaso zutenetako batzuekin eta, gutxienez, ondorengo beste hirurekin.

7.– Los períodos valorados negativamente no podrán ser objeto de una nueva solicitud de evaluación. Sin embargo, el personal docente e investigador a quien se haya evaluado negativamente el último período de investigación presentado podrá construir un nuevo período, de seis años, con algunos de los ya valorados negativamente en la última solicitud formulada y, al menos, tres posteriores a aquéllos.

8.– Kategoriaz aldatzen duten irakasleek edo kategoria berean lan-legepean kontratatuta beste postu bat hartzen duten irakasleek aurreko kategorian edota postuan ikerketa-merezimenduengatik zuen osagarria mantenduko dute beste kategoria edo postuan, osagarri hori lortu eta sei urte igaro arte.

8.– El profesorado que cambie de categoría o pase a ocupar otra plaza de profesorado contratado laboral de la misma categoría conservará en la nueva categoría o plaza el complemento por méritos de investigación que tuviese asignado en la anterior categoría o plaza hasta que transcurran seis años desde la obtención de dicho complemento.

9.– Lan-legepeko irakaskuntza- eta ikerketa-kategorietan behin betiko sartzen diren unibertsitate-irakasleei jatorrizko irakaskuntza-funtzio publikoan aitortuta zeukaten ikerketa-merezimenduengatiko osagarria ordainduko zaie, zenbateko berean, aipatutako kategoriotan sartzean.

9.– Al profesorado de cuerpos docentes universitarios que acceda a categorías de personal docente e investigador laboral, con carácter permanente, se les asignará, cuando ingresen en estas últimas categorías, una retribución del complemento por méritos investigadores de la misma cuantía que tengan reconocida por ese concepto en la función pública docente de la que procedan.

10.– Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak hartzen dituen erabakien aurka berraztertze-helegitea aurkeztu ahal izango da, agentzia horretan bertan hilabeteko epean, edo Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian zuzenean, bi hileko epean; hitzarmena jakinarazten denetik aurrera zenbatuko dira epe horiek.

10.– Los acuerdos que adopte Uniqual, Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco, podrán ser recurridos potestativamente en reposición ante dicha Agencia en el plazo de un mes o directamente ante los Juzgados de lo Contencioso-Administrativo competentes en el plazo de dos meses, en ambos casos contados desde la notificación del Acuerdo.

9. artikulua.– Irakaskuntza-merezimenduengatiko eta ikerketa-merezimenduengatiko osagarrien arau komunak.

Artículo 9.– Reglas comunes al complemento por méritos docentes y al complemento por méritos investigadores.

1.– Irakaskuntza- edota ikerketa-merezimenduengatiko osagarriak eskatzeko, jardunean egon behar da, modu iraunkorrean.

1.– Para poder solicitar complementos por méritos docentes y/o investigadores se debe estar en servicio activo con carácter permanente.

2.– Ondorio ekonomikoei dagokienez, kontratu iraunkorra izan gabe egindako jarduera-aldia kontratatu iraunkorrarekin hasitako kategorian egin izan balitz bezala onartuko da.

2.– El período de actividad desarrollada en situación distinta a la de contratado o contratada permanente se asimilará a efectos económicos como prestada en la categoría en la que hubiera ingresado como contratado o contratada permanente.

3.– Ebaluazio bat egiteko behar den denbora bete baino lehen kategoriaz edo postuz aldatzen bada, igarotako denboraldia emandako zerbitzutzat hartuko da kontuan beste kategoria edo postuan.

3.– Cuando se cambie de categoría o plaza antes de completar el tiempo preciso para una evaluación, la fracción de tiempo transcurrido se considerará como tiempo de servicios prestados en la nueva categoría o plaza.

4.– Osagarriok eskatzerakoan, nahitaezko eszedentzian, seme-alaba zaintzeko eszedentzian, kidetasuneko edo odol-ahaidetasuneko bigarren mailara arteko senide bat zaintzeko eszedentzian edota genero-indarkeriagatiko eszedentzian izandako denboraldiak jardunean egotearen baliokide izango dira.

4.– Se considerará equivalente al servicio activo, a los efectos de solicitar estos complementos, el período de tiempo en el que el personal afectado haya estado en situación de excedencia forzosa, excedencia por cuidado de hijo o hija, excedencia para cuidado de un familiar hasta el segundo grado de consanguinidad o afinidad, así como excedencia por razón de violencia de género.

5.– Ebaluazioa jasotzeko eskubidea bereganatzeko urteak zenbatzerakoan, lanaldi osoaz besteko arduraldi-erregimenean zerbitzua eman den denbora 0,5eko koefiziente murriztailearekin balioetsiko da.

5.– A efectos del cómputo de años para obtener el derecho a ser evaluado, el tiempo en que se haya prestado servicios en régimen de dedicación diferente a la de tiempo completo o asimilado será valorado con el coeficiente reductor del 0,5.

6.– Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak eta Uniqualek, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak, urtean behin egingo dituzte ebaluazioak. Hortaz, ebaluatu beharreko aldia amaitzen den urtean egin behar dira eskakizunak, abenduaren 31a baino lehen. Ondorio ekonomikoak hurrengo urteko urtarrilaren 1ean abiatuko dira, ebaluazioa geroago egiten bada ere.

6.– Las evaluaciones de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea y de Uniqual, Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco, se realizarán una sola vez al año, a cuyo efecto las personas interesadas formularán sus solicitudes hasta el día 31 de diciembre del año en el que se cumpla el pertinente período a evaluar. En su caso, los correspondientes efectos económicos se iniciarán el 1 de enero del año siguiente aun cuando la evaluación se efectúe con posterioridad a dicha fecha.

7.– Ebaluatu beharreko aldia amaitzen den urteko abenduaren 31ren ostean aurkeztutako eskakizunei dagozkien ondorio ekonomikoak, aurkeztu eta hurrengo urteko urtarrilaren 1ean abiatuko dira. Beraz, aldi horretatik kanpo egiten den irakaskuntza- edo ikerketa-jarduera hurrengo ebaluazioetarako hartu ahal izango da aintzat.

7.– Los efectos económicos que, en su caso, se deriven de las solicitudes que se presenten posteriormente al día 31 de diciembre del año en el que se cumpla el pertinente período a evaluar, se iniciarán el 1 de enero del año siguiente al de la presentación de las mismas, sin que la actividad docente o investigadora que exceda de dicho período pueda ser computada a efectos de los sucesivos períodos a evaluar.

8.– Irakaskuntza- edo ikerketa-merezimenduengatik urtean jaso beharreko ordainsariak ez du inoiz gaindituko aldeko sei ebaluazioren eta sei osagarri onartzearen ondorioz jaso beharreko zenbatekoa.

8.– En ningún caso la cuantía anual del componente del complemento por méritos docentes ni la del complemento por méritos investigadores podrá exceder del resultado de superar favorablemente seis evaluaciones y del reconocimiento de seis tramos.

10. artikulua.– Doktore izateagatiko osagarria.

Artículo 10.– Complemento de Doctor o Doctora.

1.– Irakasle lankideek, bitarteko irakasle kontratatuek eta irakasle elkartuek doktore-titulua lortzen dutenean jasoko dute doktore izateagatiko osagarria; horren zenbatekoa III. eranskinean ezartzen da.

1.– El profesorado colaborador, el profesorado contratado interino y el profesorado asociado percibirá el complemento de Doctor o Doctora cuando tenga este título, en las cuantías establecidas en el anexo III.

2.– Doakionak eskatuta ordainduko da doktore izateagatiko osagarria; eskakizunarekin batera, titulua justifikatzeko agiriak aurkeztu behar dira. Ondorio ekonomikoak eskakizuna aurkeztu eta hurrengo hileko lehen egunean hasiko dira, eskakizuna hilaren 1ean bertan aurkeztu ezean.

2.– El complemento de Doctor se devengará a solicitud de las personas interesadas, a las que deberán acompañar los documentos justificativos correspondientes, siendo sus efectos económicos del día 1 del mes siguiente a la presentación de dicha solicitud, salvo que la misma se presente el propio día 1.

3.– Zenbait irakaskuntza-kategoriatan sartzeko, ezinbestekoa da doktore-titulua izatea; horietan lan egiten dutenek, ordea, ezin izango dute doktore izateagatiko osagarria jaso.

3.– En ningún caso se podrá percibir el complemento de Doctor o Doctora en aquellas categorías docentes en las que dicho título sea un requisito de acceso.

III. KAPITULUA
KONTRATU KATEGORIEN ARABERAKO ORDAINSARIAK
CAPÍTULO III
RETRIBUCIONES DE DETERMINADAS CATEGORÍAS CONTRACTUALES

11. artikulua.– Irakasle bisitariak.

Artículo 11.– Profesorado visitante.

Irakasle bisitariaren jatorrizko lanpostuaren kategoriak gure unibertsitate-sisteman izango lukeen baliokidea, bai irakasle agregatu gisa bai irakasle oso gisa, izango da abiapuntu haren ordainsari-erregimena ezartzeko; ez du ordainsari osagarririk jasoko.

El régimen retributivo del profesorado visitante tomará como punto de partida el de la categoría a que se puede asimilar su plaza de origen con referencia a nuestro sistema universitario, bien como profesorado agregado o pleno, excluidas las retribuciones complementarias.

12. artikulua.– Irakasle emerituak.

Artículo 12.– Profesorado emérito.

Irakasle emerituen ordainsaria jardunean izanik kobratzen zuten ordainsariaren eta erretiro-pentsioaren zenbatekoen arteko desberdintasuna izango da. Hala ere, ordainsari hori kalkulatzeko, muga batzuk hartuko dira kontuan: hamar hirurtekotan jasotako ordainsariak, irakaskuntza-merezimenduengatiko bost osagarri eta ikerketa-merezimenduengatiko bost osagarri. Ez dira ordainsari osagarri gehigarriak kontuan hartuko.

Las retribuciones del profesorado emérito vendrán establecidas por la diferencia entre las retribuciones que cobraban en activo y las cantidades percibidas como pensión de jubilación. Sin embargo, para calcular la cantidad anteriormente referida, las retribuciones percibidas en activo tendrán el límite de 10 trienios, 5 tramos del componente por méritos docentes y 5 tramos del componente por méritos investigadores, y se excluirán, en todo caso, los complementos retributivos adicionales.

13. artikulua.– Aldi baterako ikertzaileak.

Artículo 13.– Personal investigador temporal.

1.– Ikerketa zientifiko edo teknikoko egitasmoak aurrera eramateko kontratatutako ikertzaileen, teknikarien edo bestelako langileen ordainsaria irakasle laguntzaileei (doktore izateagatiko osagarririk gabe) edo irakasle agregatuei dagokiena izango da, kontratatzean eskatutako titulazioaren arabera (hau da, doktoretza eskatu den ala ez), halaxe ezartzen baitute Ikerketa Zientifiko eta Teknikoaren Sustapen eta Koordinazio Nagusiari buruzko apirilaren 14ko 13/1986 Legearen 17.1.a) artikuluak, Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoaren 48.1 artikuluak, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko Legearen 14.2 artikuluak eta Dekretu honek. Dena den, Dekretu honek arautzen dituen irakaskuntza- eta ikerketa-merezimenduengatiko osagarriak ordainsariotatik kanpo geratuko dira, eta arduraldi-erregimenaren araberako murrizketa aplikatuko da (lanaldi osoko ordainsariak oinarri hartuta), hala baldin badagokio. Langileen Estatutuaren Legeko testu moldatua onartu zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 15.1 artikuluak ezarriko du araubide juridikoa.

1.– Las retribuciones del personal investigador, técnico u otro personal contratado para el desarrollo de proyectos de investigación científica o técnica, conforme a lo establecido en el artículo 17.1.a) de la Ley 13/1986, de 14 de abril, de Fomento y Coordinación General de la Investigación Científica y Técnica, en el artículo 48.1 de la Ley Orgánica 6/2001, de Universidades, en al artículo 14.2 de la Ley del Sistema Universitario Vasco y en este Decreto, serán las correspondientes al profesorado colaborador (sin complemento de Doctor o Doctora) o al profesorado agregado, en función de la titulación exigida como requisito en la contratación (es decir, en función de que se exija el Doctorado). En todo caso, serán excluidos los complementos salariales por méritos docentes y de investigación regulados en el presente Decreto, y se aplicará, en su caso, el porcentaje proporcional reductor de aplicación (partiendo de las retribuciones a jornada completa) en función del régimen de dedicación. El régimen jurídico será el establecido en el artículo 15.1 del Real Decreto Legislativo 1/1995, de 24 de marzo, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley del Estatuto de los Trabajadores.

2.– Langileen Estatutuaren Legeko testu moldatua onartu zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 11.1 artikuluak eta Prestatzen ari diren Ikertzaileen Estatutua onetsi zuen urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuko seigarren xedapen gehigarriak ezarriko dute, 13/1986 Legearen 17.1.b) artikuluak ezarritakoaren arabera, trebakuntza zientifiko eta teknikoa jaso dezaten kontratatutako ikertzaileen ordainsaria. Kontratazioa doktoreentzako ikerketarako laguntza programa baten barruan badago, programan bertan zehaztuko dira ordainsariak, eta deialdia egiten duen erakundeak laguntzaren zenbateko osoa ordainduko dio Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateari, gizarte-segurantzaren kostua barne.

2.– Las retribuciones del personal investigador contratado para su formación científica y técnica, conforme a lo establecido en el artículo 17.1.b) de la Ley 13/1986, serán las establecidas en el artículo 11.1 del Real Decreto Legislativo 1/1995, de 24 de marzo, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley del Estatuto de los Trabajadores y en la Disposición Adicional Sexta del Real Decreto 63/2006, de 27 de enero, por el que se aprueba el Estatuto de personal investigador en formación. Cuando la contratación obedece a un programa de ayuda a la investigación para doctores y doctoras, las retribuciones serán las indicadas en el citado programa y la entidad convocante abonará a la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea la cantidad global de la ayuda, incluyendo en la aportación el coste de la seguridad social.

3.– Langileen Estatutuaren Legeko testu moldatua onartu zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 11.1 artikuluak eta Prestatzen ari diren Ikertzaileen Estatutua onetsi zuen urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuak ezarriko dute, trebatzen ari diren ikertzaileen artean, ikerketarako laguntza esleitu zenetik hirugarren eta laugarren urteetan daudenen ordainsaria.

3.– Las retribuciones del personal investigador en formación que se encuentre en los años tercero y cuarto desde la concesión de la ayuda de investigación, en la modalidad de trabajo en formación, serán las establecidas en el artículo 11.1 del Real Decreto Legislativo 1/1995, de 24 de marzo, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley del Estatuto de los Trabajadores y en el Real Decreto 63/2006, de 27 de enero, por el que se aprueba el Estatuto de personal investigador en formación.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

DISPOSICIONES ADICIONALES

Lehenengoa.– Lan zientifikoak, teknikoak edo artistikoak egitea.

Primera.– Realización de trabajos científicos, técnicos o artísticos.

Irakasleek Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean duten arduraldia lan zientifiko, tekniko edo artistikoekin bateratu ahal izango dute, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 68. eta 83. artikuluek eta urriaren 10eko 1930/1984 Errege Dekretuak xedatzen dutenaren arabera. Bateragarritasun hori, ordea, ez da Dekretu honetako 13.1 artikuluaren arabera kontratatutako ikertzaileekin aplikatuko.

La dedicación del profesorado de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea será, en todo caso, compatible con la realización de trabajos científicos, técnicos o artísticos, según lo dispuesto en los artículos 68 y 83 de la Ley Orgánica 6/2001, de 21 de diciembre, de Universidades y en el Real Decreto 1930/1984, de 10 de octubre. Esta compatibilidad no será de aplicación al personal investigador contratado de acuerdo al artículo 13.1 del presente Decreto.

Bigarrena.– Lanaldi partzialeko langileak.

Segunda.– Personal que preste servicios a tiempo parcial.

1.– Ordainsari osagarriak kalkulatzeko, honako hauen artean berezi behar da:

1.– Para el cálculo de las retribuciones complementarias habrá que distinguir entre:

a) Dekretu honetan araututako irakaskuntza- eta ikerketa-merezimenduengatiko osagarriei dagozkienak; lanaldi partzialeko langileek ez dute halakorik jasoko.

a) Las correspondientes al complemento por méritos docentes y al complemento por méritos investigadores, regulados en el presente Decreto, que no serán percibidas por el personal que preste servicios a tiempo parcial.

b) Ordainsari osagarri gehigarriak (urriaren 17ko 209/2006 Dekretua) eta doktore izateagatiko osagarria; kontratuaren edo izendapenaren guztizkoaren gainean honako ehuneko hauek aplikatuz kalkulatuko dira:

b) Los complementos retributivos adicionales (Decreto 209/2006, de 17 de octubre) y el complemento de Doctor o Doctora que se calcularán sobre el total del contrato o nombramiento, aplicando los siguientes porcentajes:

(Ikus .PDF)

(Véase el .PDF)

Ehuneko horiek Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile guztiei aplikatuko zaizkie.

Estos porcentajes serán de aplicación a todo el personal docente e investigador de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

2.– Aurretik ezarritakoa errespetaturik, lanaldi partzialeko langileek beren irakaskuntza- eta ikerketa-lanaren ebaluazioa eskatu ahal izango dute, Dekretu honen 9.5 artikuluan xedatutakoaren arabera. Hala ere, ebaluazio horri dagozkion ondorio ekonomikoak ez dira abiatuko langileak denbora osoko dedikazio-erregimenean kontratu iraunkorra izanda lan egiten hasi arte.

2.– Sin perjuicio de lo anterior, dicho personal podrá someter a evaluación su labor docente e investigadora de acuerdo con lo dispuesto en el artículo 9.5 del presente Decreto, aunque los correspondientes efectos económicos de las evaluaciones positivas no se iniciarán hasta el momento de prestar servicios en régimen de dedicación a tiempo completo con contrato permanente.

Hirugarrena.– Irakaskuntza- eta ikerketa-merezimenduengatiko osagarriaren lehenbiziko ebaluazioa.

Tercera.– Evaluación por primera vez de los complementos por méritos docentes y por méritos de investigación.

Irakaskuntza- edota ikerketa-merezimenduengatiko ordainsari osagarria lehenengo aldiz eskatzen denean, irakaskuntza-jardueraren eta ikerketa-jardueraren ebaluazio bana eginez erabakiko da osagarria eman ala ez, osagarri-atal bat baino gehiago aitortzen bada ere; osagarriaren zenbatekoak ezin izango du 9.8 artikuluan ezarritako muga gainditu.

La determinación del complemento por méritos docentes y el complemento por méritos investigadores, cuando se solicite por primera vez, se efectuará a través de una sola evaluación para la actividad docente y otra para la investigadora, aún cuando se reconozcan varios tramos, sin perjuicio de que en ningún caso su cuantía pueda superar el límite establecido en el artículo 9.8.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Ordainsarien urteroko igoera.

Primera.– Incremento retributivo anual.

Dekretu honetan zehaztutako zenbatekoak urtero igoko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuei buruzko legeek ezartzen dituzten igoera orokorren arabera.

Las cuantías fijadas en el presente Decreto experimentarán cada año los incrementos de carácter general que establezcan las Leyes de Presupuestos de la Comunidad Autónoma Vasca.

Bigarrena.– Indarrean jartzea.

Segunda.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko martxoaren 4an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 4 de marzo de 2008.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

El Consejero de Educación, Universidades e Investigación,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

I. ERANSKINA
MARTXOAREN 4KO 41/2008 DEKRETUARENA
OINARRIZKO SOLDATA ETA APARTEKO ORDAINSARIAK
ANEXO I
AL DECRETO 41/2008, DE 4 DE MARZO
SALARIO BASE Y PAGAS EXTRAORDINARIAS

(Ikus .PDF)

(Véase el .PDF)

II. ERANSKINA
MARTXOAREN 4KO 41/2008 DEKRETUARENA
ANTZINATASUNA (jardundako hirurteko bakoitzeko)
ANEXO II
AL DECRETO 41/2008, DE 4 DE MARZO
ANTIGÜEDAD (por cada tres años de servicios)

(Ikus .PDF)

(Véase el .PDF)

III. ERANSKINA
MARTXOAREN 4KO 41/2008 DEKRETUARENA
DOKTORE IZATEAGATIKO OSAGARRIA
ANEXO III
AL DECRETO 41/2008, DE 4 DE MARZO
COMPLEMENTO POR TENER EL TÍTULO DE DOCTOR O DOCTORA

(Ikus .PDF)

(Véase el .PDF)

IV. ERANSKINA
MARTXOAREN 4KO 41/2008 DEKRETUARENA
KARGU AKADEMIKOETAN JARDUTEAGATIKO OSAGARRIA
ANEXO IV
AL DECRETO 41/2008, DE 4 DE MARZO
COMPLEMENTO POR EL DESEMPEÑO DE CARGOS ACADÉMICOS.

(Ikus .PDF)

(Véase el .PDF)

V. ERANSKINA
MARTXOAREN 4KO 41/2008 DEKRETUARENA
IKERKETA JARDUERA EBALUATZEKO IRIZPIDEAK
ANEXO V
AL DECRETO 41/2008, DE 4 DE MARZO
CRITERIOS DE EVALUACIÓN DE LA ACTIVIDAD INVESTIGADORA

(Ikus .PDF)

(Véase el .PDF)


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común