Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

46. zk., 2008ko martxoaren 5a, asteazkena

N.º 46, miércoles 5 de marzo de 2008


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Educación, Universidades e Investigación
1360
1360

32/2008 DEKRETUA, otsailaren 26koa, Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena.

DECRETO 32/2008, de 26 de febrero, por el que se establece la ordenación general de la Formación Profesional del Sistema Educativo.

Euskal Herriko Autonomi Estatutuak, bere 16. artikuluan ezartzen du "Konstituzioaren lehen Xedapen Gehigarrian erabakitzen dena aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berori zehaztuko duten Lege Organikoei, haren 149.1.30. artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta guztiori betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egiteke".

El Estatuto de Autonomía del País Vasco establece en su artículo 16 que "En aplicación de lo dispuesto en la disposición adicional primera de la Constitución, es de la competencia de la Comunidad Autónoma del País Vasco la enseñanza en toda su extensión, niveles y grados, modalidades y especialidades, sin perjuicio del artículo 27 de la Constitución y Leyes Orgánicas que lo desarrollen, de las facultades que atribuye al Estado el artículo 149.1.30.ª de la misma y de la alta inspección necesaria para su cumplimiento y garantía".

Kualifikazioei eta lanbide-heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak lanbide-heziketa, kualifikazio eta egiaztatzeen sistema integrala arautu du, eraginkortasunez eta gardentasunez erantzuteko asmoz eskari sozial eta ekonomikoei, prestakuntza-modalitate jakin batzuk prestatuz.

La Ley Orgánica 5/2002, de 19 de junio, de las Cualificaciones y de la Formación Profesional, establece un sistema integral de formación profesional, cualificaciones y acreditación que pueda responder con eficacia y transparencia a las demandas sociales y económicas a través de las diversas modalidades formativas.

Lege horrek emandako definizioaren arabera, lanbide-heziketa prestakuntza multzoa da, zeinaren bidez lanbide ezberdinetan aritzeko, enplegua lortzeko eta gizarte, kultur zein ekonomi bizitzan parte hartzeko gaitasuna lortzen baita; horrez gain, eta betiere lan egiteko gaitasunak eduki eta eguneratze aldera, lanbide-heziketaren barruan ondokoak ere jasotzen dira: hasierako lanbide-heziketaren irakaspenak, langileak lehenengoz laneratzeko nahiz berriz laneratzeko ekintzak eta enpresek ematen duten etengabeko prestakuntza, langileei aukera emateko gaitasun profesionala eskuratzeko eta uneoro berritzeko.

La citada ley define la formación profesional como un conjunto de acciones formativas que capacitan para el desempeño cualificado de las distintas profesiones, el acceso al empleo y la participación activa en la vida social, cultural y económica, e incluye las enseñanzas propias de la formación profesional inicial, las acciones de inserción y reinserción laboral de los trabajadores y trabajadoras, así como las acciones orientadas a la formación continua en las empresas, que permitan la adquisición y actualización permanente de las competencias profesionales.

Bestalde, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak xedatu zuen Gobernuak ezarriko dituela, autonomia-erkidegoei kontsulta egin ostean, lanbide-heziketako ikasketei dagozkien tituluak eta horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko ezaugarriak. Lege horrek hezkuntza-sistemako lanbide-heziketa arautzen du, eta erdi eta goi mailako prestakuntza-zikloen multzo gisa definitzen du lanbide-heziketa; ziklo horien bidez, hain zuzen, lan-esparruko jardunerako prestatzen dira ikasleak, bizitzan zehar gerta daitezkeen lan-aldaketetara egokitzen laguntzen zaie eta garapen pertsonala eta herritartasun demokratikoa indartzen dute. Lege horren bidez, gainera, lanbide-heziketara sartzeko modua are malguagoa izango da, bai eta lanbide-heziketako azpisistema ezberdinen arteko erlazioak ere. Bestalde, bizitza osoko ikasketa ere sustatzen du, gazteei hezkuntza osoa eskainiz, hau da, egungo gizartean beharrezkoak diren ezagutzak eta oinarrizko gaitasunak ematen dituen hezkuntza baina, aldi berean, ikasten jarraitzeko nahia eta beren kabuz ikasteko gaitasuna sustatuz. Gazte eta helduei aukera ematen die ikasketak eta prestakuntza familiako ardurekin, lanarekin edo bestelako jarduerekin bateratzeko.

La Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación, dispone que el Gobierno, previa consulta a las Comunidades Autónomas, establecerá las titulaciones correspondientes a los estudios de formación profesional, así como los aspectos básicos del currículo de cada una de ellas. Esta ley regula la formación profesional del sistema educativo y la define como un conjunto de ciclos formativos de grado medio y de grado superior, que tienen como finalidad preparar a los alumnos y alumnas para la actividad en un campo profesional y facilitar su adaptación a las modificaciones laborales que puedan producirse en su vida, así como contribuir a su desarrollo personal y al ejercicio de la ciudadanía democrática. La ley introduce una mayor flexibilidad en el acceso, así como en las relaciones entre los distintos subsistemas de la formación profesional, al tiempo que fomenta e impulsa el aprendizaje a lo largo de la vida, proporcionando a los jóvenes y las jóvenes una educación completa, que abarque los conocimientos y competencias básicas necesarias en la sociedad actual, estimulando el deseo de seguir aprendiendo y la capacidad de aprender por sí mismos. Además, ofrece posibilidades a las personas jóvenes y adultas de combinar el estudio y la formación con las responsabilidades familiares, la actividad laboral o con otras actividades.

Titulu berriek eta horiek eskuratzeko irakaspenak ezagutzaren gizarteak dituen beharrizanen ondoriozkoak dira, kontuan hartuta gizarte honek lehiakortasuna, lana lortzea, lan-aldaketa eta kohesioaren eta gizarteratzearen sustapena hartzen dituela oinarri gisa pertsonen interes eta gaitasunetara egokituz. Ekoizpen-sistemak eskatzen duen prestakuntza eman nahi zaie pertsonei eta, horrez gain, lanbide-heziketako tituluak lan-merkatuaren errealitatera hurbildu.

Las nuevas titulaciones y las enseñanzas conducentes a las mismas responden a las necesidades de la sociedad del conocimiento, basada en la competitividad, la empleabilidad, la movilidad laboral, y en el fomento de la cohesión y la inserción social, adaptándose a los intereses y capacidades de las personas. Se trata de proporcionar a las personas la formación requerida por el sistema productivo y de acercar los títulos de formación profesional a la realidad del mercado laboral.

Lanbide-heziketako tituluek sistema sozioekonomikoaren premien ondorioz lan-munduan eskatzen diren lanbide-profilak sortu beharko dituzte. Izan ere, honakoek zehazten dituzte aipatutako profilak: gaitasun orokorrak; gaitasun profesional, pertsonal eta sozialak, eta tituluan jasotzen diren kualifikazioen eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko gaitasun-unitateen arteko erlazioa.

Los títulos de formación profesional deberán responder a los perfiles profesionales demandados por las necesidades del sistema socioeconómico. Dichos perfiles están determinados por la competencia general, las competencias profesionales, personales y sociales y por la relación de las cualificaciones y las unidades de competencia del Catálogo Nacional de Cualificaciones Profesionales incluidas en el título.

Lanbide-heziketaren eskaintza, sarbide, onarpen eta matrikulari malgutasun handiagoa eman zaie, izan ere, helburua da teknikariaren eta goi mailako teknikariaren tituluak eskuratzeko irakaspenek aukera eman dezatela beharrizan eta interes pertsonaletara egokitzeko prestakuntza-bideak eratzeko eta prestakuntzatik lanera eta lanetik prestakuntzara bidea zabaltzeko.

La oferta, el acceso, la admisión y la matrícula se establecen con una flexibilidad mayor, con el fin de que las enseñanzas conducentes a los títulos de Técnico y de Técnico Superior permitan la configuración de vías formativas adaptadas a las necesidades e intereses personales, y el tránsito de la formación al trabajo y viceversa.

Dekretu honen helburua da prestakuntza-zikloek eduki behar duten egitura, antolaketa eta arauak ezartzea eta, era berean, ziklo horietako tituluak eta curriculuma Euskal Autonomia Erkidegoan garatzea.

El objeto de este Decreto es establecer la estructura, organización y directrices que deben cumplir los ciclos formativos, el desarrollo de sus títulos y del currículo de los mismos en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko 19. artikulutik 22. artikulura bitartean ezartzen diren tramiteak gauzatu dira.

Se han realizado los trámites previstos en los artículos 19 a 22 de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la igualdad de mujeres y hombres.

Hori dela bide, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko otsailaren 26an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

En su virtud, a propuesta del Consejero de Educación, Universidades e Investigación, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 26 de febrero de 2008,

XEDATU DUT:
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
DISPONGO:
CAPÍTULO I
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Xedea eta ezarpen-eremua.

Artículo 1.– Objeto y ámbito de aplicación.

Dekretu honek hezkuntza-sistemako lanbide-heziketa Euskal Autonomia Erkidegoan garatzeko antolamendua eta araudia ezarri du.

El presente Decreto establece la ordenación y reglamentación, así como las directrices para el desarrollo de la Formación Profesional del sistema educativo en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco, de acuerdo con la legislación establecida.

2. artikulua.– Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren helburuak.

Artículo 2.– Finalidades de la Formación Profesional del sistema educativo.

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren helburuak honakoak dira: pertsonak lan egiteko prestatzea, bizitzan zehar gerta daitezkeen lan-aldaketetara egokitzen laguntzea eta garapen pertsonala, herritartasun demokratikoa eta etengabeko ikasketa sustatzea.

La formación profesional en el sistema educativo tiene por finalidad preparar a las personas para la actividad en un campo profesional y facilitar su adaptación a las modificaciones laborales que pueden producirse a lo largo de su vida, así como contribuir a su desarrollo personal, al ejercicio de una ciudadanía democrática y al aprendizaje permanente.

Pertsonak prestatzeko, oso garrantzitsua da zenbait jarrera eta arau ematea, hala nola: ingurumena errespetatzea, segurtasun eta laneko arriskuak ekiditeko araudia betetzea eta norberaren jardunaren kalitatea lantzea, etengabeko hobekuntza eta izaera ekintzailea indartzeko lagungarri baitira.

En la preparación de las personas cobrará singular importancia la transmisión de actitudes y normas para un desempeño profesional respetuoso con el medio ambiente, cumplidor con la normativa de seguridad y riesgos laborales y fortalecedor de la calidad y mejora continua de su actividad y del espíritu emprendedor.

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketak, halaber, ondoko helburuak izango ditu: pertsonaren garapen osoa lortzea, sexuaren araberako estereotipoak eta eginkizunak alde batera utzita; edozein bereizketa motaren aurka agertzea, eta sexuak erabakitzen ez duen orientazio akademikoa eta profesionala bermatzea.

La formación profesional en el sistema educativo se dirigirá, igualmente, a conseguir el desarrollo integral de la persona al margen de los estereotipos y roles en función del sexo, el rechazo de toda forma de discriminación y la garantía de una orientación académica y profesional no sesgada por el género.

II. KAPITULUA
HEZKUNTZA-SISTEMAKO LANBIDE-HEZIKETAREN ANTOLAMENDUA: TITULUA, PRESTAKUNTZA-ZIKLOAK ETA LANBIDE-MODULUAK
CAPÍTULO II
ORDENACIÓN DE LA FORMACIÓN
PROFESIONAL EN EL SISTEMA EDUCATIVO: TÍTULO, CICLOS FORMATIVOS Y MÓDULOS PROFESIONALES

3. artikulua.– Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren tituluak.

Artículo 3.– Títulos de la Formación Profesional del sistema educativo.

1.– Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren tituluak teknikaria eta goi mailako teknikaria dira, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

1.– Los títulos de la formación profesional en el sistema educativo son el de Técnico y el de Técnico Superior, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 44 de la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación.

2.– Tituluak kualifikazioak eta gaitasunak egiaztatzeko dira; prestakuntza-maila jakin bat bermatzen dute gainera (gaitasun profesionalak, pertsonalak eta sozialak barne), lehiakortasuna, lana lortzea eta kohesio soziala bultzatze aldera.

2.– Los títulos son un instrumento para acreditar las cualificaciones y competencias propias de cada uno de ellos y asegurar un nivel de formación, incluyendo competencias profesionales, personales y sociales para favorecer la competitividad, la empleabilidad y la cohesión social.

4. artikulua.– Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren irakaspenen antolamendua: prestakuntza-zikloak.

Artículo 4.– Ordenación de las enseñanzas de Formación Profesional del sistema educativo: ciclos formativos.

1.– Teknikariaren eta goi mailako teknikariaren tituluak lortzeko behar diren irakaspenak erdi eta goi mailako (hurrenez hurren) lanbide-heziketarako prestakuntza-zikloetan antolatuko dira.

1.– Las enseñanzas conducentes a la obtención de los títulos de Técnico y de Técnico Superior se ordenarán en ciclos formativos de formación profesional de grado medio y de grado superior, respectivamente.

2.– Erdi mailako lanbide-heziketaren irakaspenak derrigorrezkoaren ondoko bigarren hezkuntzan sartzen dira. Irakaspen horiei esker, beharrezko gaitasuna hartuko dute exekutatzeko eta antolatzeko lanak behar bezala egiteko. Autonomoak izan daitezke, hortaz, eta muga bakarrak lan horretarako erabiltzen diren tresnak eta teknikak izango dira.

2.– Las enseñanzas de formación profesional de grado medio forman parte de la educación secundaria postobligatoria. Estas enseñanzas capacitarán para el desempeño de actividades determinadas por trabajos de ejecución y organización que podrán ser autónomos con el límite de la utilización de los instrumentos y técnicas que le sean propias.

3.– Goi mailako lanbide-heziketaren irakaspenak goi hezkuntzan sartzen dira. Irakaspen horiei esker, modu autonomoan edota maila handiagoko erantzukizunetan beste baten laguntza izanda egiteko moduko lan teknikoei lotuta dauden jarduerak gauzatu ahal izango dituzte.

3.– Las enseñanzas de formación profesional de grado superior forman parte de la educación superior. Estas enseñanzas capacitan para el ejercicio de actividades relacionadas con trabajos técnicos que podrán ser ejecutados de forma autónoma y/o compartiendo responsabilidades superiores.

4.– Prestakuntza-zikloak lanbide-moduluetan antolatuko dira, modulu horien iraupena aldakorra izanik.

4.– Los ciclos formativos se organizarán en módulos profesionales de duración variable.

5.– Erdi eta goi mailako prestakuntza-zikloetako irakaspenetan, ziklo bakoitzean, helburu orokorrak eta lanbide-moduluak izango dira.

5.– Las enseñanzas de los ciclos formativos de grado medio y de grado superior incluirán, para cada ciclo formativo, los objetivos generales y los módulos profesionales que lo integran.

5. artikulua.– Lanbide-moduluak.

Artículo 5.– Módulos profesionales.

1.– Lanbide-moduluetan ezagutza teoriko-praktikoen arloak egongo dira, lortu nahi diren gaitasun profesionalen (gaitasun-unitateetan zehaztutakoak barne), sozialen eta pertsonalen arabera.

1.– Los módulos profesionales estarán constituidos por áreas de conocimiento teórico-prácticas, en función de las competencias profesionales, que incluirán las definidas en las unidades de competencia, las competencias sociales y las personales que se pretendan alcanzar.

2.– Izaera kontuan hartuta, lanbide-moduluak Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko gaitasun-unitateei lotuta egon daitezke edo ez.

2.– Los módulos profesionales, según su naturaleza, estarán asociados o no a unidades de competencia del Catálogo Nacional de Cualificaciones Profesionales.

3.– Prestakuntza-ziklo guztiek izango dute Lantokiko Bertako Prestaketa modulu profesional bat, baina modulua ez da lana izango. Ez dute modulua egin beharrik izango dagokien lanbide-ikasketei lotutako lan-esperientzia dekretu honetako 27.2. artikuluan ezarri bezala egiaztatzen duten pertsonek.

3.– Todos los ciclos formativos incorporarán un módulo profesional de Formación en Centros de Trabajo. No tendrá carácter laboral y podrán quedar exentos quienes acrediten una experiencia laboral relacionada con los estudios profesionales respectivos en los términos que establece el artículo 27.2 de este Decreto.

Oro har, Lantokiko Bertako Prestaketa modulu profesionala egin ahal izateko lehenbizi Hezkuntza-zentroan egindako lanbide-modulu guztiak gainditu beharko dira. Alabaina, titulu bakoitzari dagozkion irakaspenak EAErako ezarri eta arautzen dituzten dekretuek beste epe bat ezar dezakete eskaintza mota, prestakuntza-zikloaren ezaugarriak edo enpresetan prestakuntza-lanposturik dagoen kontuan hartuta; horrelakoetan, Lantokiko Bertako Prestaketa modulu profesionala egiteko gainditu behar diren lanbide-moduluak zein diren zehaztu beharko da.

Con carácter general, el módulo de Formación en Centros de Trabajo deberá cursarse una vez alcanzada la evaluación positiva en todos los módulos profesionales realizados en el centro educativo. No obstante, los decretos que establezcan y regulen las enseñanzas correspondientes a cada título para la CAPV, podrán establecer una temporalidad diferente atendiendo al tipo de oferta, a las características propias del ciclo formativo o a la disponibilidad de puestos formativos en las empresas. En ese caso, se determinarán los módulos profesionales que deberán haberse superado para realizar el módulo de Formación en Centros de Trabajo.

4.– Goi mailako prestakuntza-ziklo guztiek izango dute proiekturako lanbide-modulu bat.

4.– Todos los ciclos formativos de grado superior incorporarán un módulo profesional de proyecto.

a) Prestakuntza-zikloaren azken urtean egingo da modulu hau eta Lantokiko Bertako Prestaketa modulu profesionala amaitu ostean ebaluatuko da, enpresan praktikak egitean lortu den esperientzia lagungarri dakion.

a) Este módulo se realizará durante el último período del ciclo formativo y se evaluará una vez cursado el módulo profesional de Formación en Centros de Trabajo, con objeto de posibilitar la incorporación en el mismo de las competencias adquiridas en el periodo de prácticas en empresa.

b) Banako eta taldeko tutoretza emango da, eta prestakuntza-zikloko irakasleek emango dute.

b) Se organizará sobre la base de la tutorización individual y colectiva y la atribución docente correrá a cargo del profesorado que imparta docencia en el ciclo formativo.

c) Goi mailako prestakuntza-ziklo bakoitzeko curriculumean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zehaztuko ditu moduluaren xedeak, metodologiak eta ebaluatzeko jarraibideak.

c) En el currículo de cada ciclo formativo de grado superior, el Departamento de Educación, Universidades e Investigación definirá los objetivos, metodologías y pautas de evaluación de este módulo.

5.– Etengabeko prestakuntza sustatzeko asmoz, lanbide-moduluak prestakuntza-unitate laburragoetan ematea arautuko du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak. Unitate horietan ziurtagiriak ere emango dira, eta ziurtagiriok Euskal Autonomia Erkidego osorako balio izango dute. Prestakuntza-unitate guztiak gainditzen dituenari lanbide-moduluaren ziurtagiria emango zaio.

5.– Con el fin de promover la formación a lo largo de la vida, el Consejero de Educación, Universidades e Investigación regulará la organización de la impartición de los módulos profesionales en unidades formativas de menor duración. Estas unidades podrán ser certificables. La certificación tendrá validez en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco. La superación de todas las unidades formativas dará derecho a la certificación del módulo profesional.

6.– Aurreko atalean azaldu den irakaspena bereziki egokia da dekretu honetako 11. artikuluaren 1. idatz-zatian deskribatzen den eskaintzari dagokionez, lan-merkatuan aukera gutxien duten pertsonak edo taldeak gizarteratu eta laneratzeko.

6.– La impartición a que hace referencia el apartado anterior, se considera especialmente pertinente en la oferta descrita en el apartado 1 del artículo 11 del presente Decreto, en aras a favorecer la integración social y la inclusión de las personas o grupos desfavorecidos en el mercado de trabajo.

7.– Titulu bakoitzeko curriculuma ezartzen duen dekretuak zehaztuko du nola sartuko den atzerritar hizkuntzaren prestakuntza.

7.– El Decreto por el que se establece el currículum de cada título determinará la forma en que se incorporará al mismo el idioma extranjero.

III. KAPITULUA
LANBIDE-HEZIKETAREN ESKAINTZA
CAPÍTULO III
OFERTA DE FORMACIÓN PROFESIONAL

6. artikulua.– Lanbide-Heziketaren eskaintza.

Artículo 6.– Oferta de Formación Profesional.

Lanbide Heziketa tituluak, Dekretu honek arautzen dituen eskaintza ezberdinen bidez, edo zuzenean lortzeko antolatzen diren probak gaindituz, lor daitezke.

Los títulos de Formación Profesional podrán obtenerse a través de las diferentes ofertas de enseñanzas que contemplan el presente Decreto, o bien, mediante la superación de las pruebas organizadas para su obtención directa.

7. artikulua.– Prestakuntza-zikloen eskaintza osoa.

Artículo 7.– Oferta completa de los ciclos formativos.

Hezkuntza-zentroek eskainiko dituzte, oro har eta batez ere Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa amaitu duten ikasleentzat, osorik baimenduta dituzten prestakuntza-zikloak. Ikasleak, bestalde, dekretu honetako 29. artikuluan ezartzen den bezala egin beharko du matrikula.

Los centros educativos ofertarán, con carácter general y principalmente dirigidos a alumnado proveniente de la Educación Secundaria Obligatoria y del Bachillerato, los ciclos formativos que tengan autorizados de forma completa, debiéndose matricular el alumnado con arreglo a lo que recoge el artículo 29 del presente Decreto.

8. artikulua.– Prestakuntza-zikloen eskaintza partziala.

Artículo 8.– Oferta parcial de los ciclos formativos.

Baimena duten zentroek prestakuntza-zikloen eskaintza partziala egin ahal izango dute. Kasu horretan ikasleak lanbide-moduluka matrikulatu ahal izango dira, 29. artikuluan ezarritakoa betez. Baina eskaintza hau helduentzako baino ez da eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak arautuko du.

Los centros debidamente autorizados podrán ofertar de forma parcial los ciclos formativos, pudiéndose matricular el alumnado por módulos profesionales, tal y como se señala en el artículo 29. Esta oferta queda reservada a las personas adultas y será regulada por el Consejero de Educación, Universidades e Investigación.

9. artikulua.– Urrutiko prestakuntzaren eskaintza.

Artículo 9.– Oferta de formación a distancia.

Urrutiko prestakuntzaren irakaskuntzarako (modalitate guztiak kontuan hartuta) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak ezarriko ditu, agindu baten bidez, prestakuntzaren eskaintza, sarbidea, matrikula, ebaluazioa eta eskaintza honetarako baimena duten zentroak. Izan ere, prestakuntza burutzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu sailak.

Para las enseñanzas de formación profesional a distancia, en cualquiera de sus modalidades, el Consejero de Educación, Universidades, e Investigación establecerá, mediante orden, la oferta, acceso, matrícula, evaluación, así como los centros autorizados para esta oferta, adoptando las medidas necesarias para poder llevarse a cabo.

10. artikulua.– Teknikariaren eta goi mailako teknikariaren tituluak eskuratzeko probak.

Artículo 10.– Pruebas para la obtención de los títulos de Técnico y Técnico Superior.

1.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak arautuko ditu teknikariaren eta goi mailako teknikariaren tituluak eskuratzeko proben deialdia eta prozedura. Probak gutxienez urtean behin deituko dira. Deialdian, besteak beste, honakoak zehaztuko dira: probak egiteko izendatzen diren Hezkuntza-zentro publikoak, probak zein prestakuntza-ziklotarako diren, matrikula egiteko epea eta probak noiz egingo diren. Lanbide-modulu bakoitzeko ebaluazio bat egingo da eta probetako edukiak indarrean dauden prestakuntza-zikloetako curriculumei buruzkoa izango dira.

1.– El Consejero de Educación, Universidades e Investigación regulará la convocatoria y el procedimiento de pruebas para la obtención de los títulos de Técnico y Técnico Superior. Las pruebas serán convocadas, al menos una vez al año. En la convocatoria se determinarán, entre otros, los centros docentes públicos designados para estas pruebas, los ciclos formativos para los que se realizan las pruebas, el periodo de matriculación y las fechas de realización. La evaluación se realizará por módulos profesionales y los contenidos de las pruebas se referirán a los currículos de los ciclos formativos vigentes.

2.– Probetara aurkezteko honako baldintza hauek bete behar dira:

2.– Para presentarse a las pruebas, se requiere:

a) Teknikariaren tituluaren kasuan hamazortzi urte izatea, eta goi mailako teknikariaren tituluaren kasuan hogei urte. Baina teknikariaren titulua edukita goi mailako teknikariarena lortu nahi dutenek hemeretzi urte izan behar dituzte.

a) Tener dieciocho años para los títulos de Técnico y veinte años para los de Técnico Superior o diecinueve años para quienes estén en posesión del título de Técnico.

b) Dekretu honetako 13.1. artikuluan ezartzen diren titulu akademikoak izatea.

b) Estar en posesión de las titulaciones académicas a las que se refiere el artículo 13.1 del presente Decreto.

c) Dekretu honetako 5. artikuluaren 5. idatz-zatian aipatzen den eskaintza egin duten pertsonak proba hauetara aurkez daitezke gainditu gabe dituzten lanbide-moduluak gainditu ahal izateko, nahiz eta titulu akademikorik ez izan, 11. artikuluko 3. idatz-zatian ezarritakoa betez.

c) Las personas que hayan cursado la oferta a que se refiere el apartado 5 del artículo 5 del presente Decreto, podrán presentarse a estas pruebas para la superación de los módulos profesionales que tengan pendientes, aunque no tengan la titulación académica, tal y como se establece en el apartado 3 del artículo 11.

11. artikulua.– Tituluetan sartzen diren eta gaitasun-unitateei lotuta dauden lanbide-moduluen eskaintzak.

Artículo 11.– Oferta de módulos profesionales incluidos en títulos y asociados a unidades de competencia.

1.– Baimena duten zentroek tituluetan sartzen diren eta gaitasun-unitateei lotuta dauden lanbide-moduluak eskaini ahal izango dituzte.

1.– Los centros debidamente autorizados podrán ofertar módulos profesionales incluidos en títulos y asociados a unidades de competencia.

2.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak zehaztuko du jasotako prestakuntza nola kapitalizatuko den lanbide-heziketako titulua eskuratzeko.

2.– El Consejero de Educación, Universidades e Investigación determinará la forma en que, para la obtención de un título de formación profesional, se capitalizará la formación así recibida.

3.– Artikulu honetan aipatzen den eskaintzan parte hartu duten pertsonek lanbide-moduluren bat gainditu gabe badute, teknikariaren eta goi mailako teknikariaren tituluak eskuratzeko probetara edo dekretu honetan jasotako beste edozein eskaintza-modalitatera aurkeztu ahal izango dute bere burua.

3.– Las personas que hayan cursado la oferta a la que se refiere el presente artículo, podrán presentarse, para la superación de los módulos profesionales que tengan pendientes, a las pruebas para la obtención de los títulos de Técnico y Técnico Superior o a cualquiera de las otras modalidades de oferta recogidas en el presente Decreto.

4.– Nolanahi ere, titulua eskatzeko dekretu honetako 13. artikuluan aipatzen diren tituluak eduki behar izango dira edo, bestela, 14 eta 15. artikuluetan aipatzen diren sarbide-probak gaindituta eduki.

4.– En todo caso, la solicitud del título requerirá estar en posesión de los títulos a los que se refiere el artículo 13 del presente Decreto o haber superado las pruebas de acceso referidas en los artículos 14 y 15.

12. artikulua.– Lan-esperientziaren bidez edo prestakuntzako bide ez-formalen bidez lortu diren gaitasun profesionalak balioztatu eta aitortzea.

Artículo 12.– Evaluación y reconocimiento de las competencias profesionales adquiridas a través de la experiencia laboral o de vías no formales de formación.

Lan-esperientzia eta ikasketa ez-formalak errazago kapitalizatzeko asmoz, helduek ere jaso ahal izango dituzte tituluak, ekainaren 19ko 5/2002 Legeko 8.3. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera edo Lanbide Heziketa Berezituko Teknikari eta Goi Mailako Teknikari tituluak ateratzeko probak arautzen dituen 70/2004, Apirilaren 27ko Dekretuaren 7. artikuluan jasotzen den ebaluatzeko eta aitortzeko ahalmenak aplikatuz.

Con el fin de facilitar la capitalización de la experiencia laboral y los aprendizajes no formales, las personas adultas podrán acceder igualmente a los títulos, mediante el procedimiento previsto en el artículo 8.3 de la Ley 5/2002, de 19 de junio o el recogido en el artículo 7 del Decreto 70/2004, de 27 de abril, por el que se regulan las pruebas para la obtención de los títulos de Técnico y Técnico Superior de Formación Profesional.

IV. KAPITULUA
LANBIDE HEZIKETAKO IKASKETAK
EGITEA
CAPÍTULO IV
ACCESO A LAS ENSEÑANZAS DE FORMACIÓN PROFESIONAL

13. artikulua.– Hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako ikasketak egiteko bideak.

Artículo 13.– Vías de acceso a las enseñanzas de Formación Profesional del sistema educativo.

1.– Erdi mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatua eduki beharko da, eta goi mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko, batxilergoko titulua.

1.– El acceso directo a los ciclos formativos de grado medio exigirá estar en posesión del título de Graduado en Educación Secundaria Obligatoria y del título de Bachiller para el acceso a los ciclos formativos de grado superior.

2.– Proba bat gaindituta ere egin ahal izango dira ikasketa horiek, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak arau bidez ezartzen duenarekin bat etorriz. Probak gutxienez urtean behin deituko dira.

2.– También podrá accederse mediante prueba, de acuerdo con lo que reglamentariamente establezca el Consejero de Educación, Universidades e Investigación. Estas pruebas se convocarán al menos una vez al año.

3.– Unibertsitatera sartzeko 25 urte baino gehiagokoentzako probak gaindituta dituztenek ez dute aurreko puntuan azaldutako probarik egin beharko.

3.– Quienes tengan superada la prueba de acceso a la universidad para mayores de 25 años quedarán exentos o exentas de la realización de la prueba prevista en el apartado anterior.

14. artikulua.– Erdi mailako lanbide-heziketara sartzea proba eginez.

Artículo 14.– Acceso, mediante prueba, a la formación profesional de grado medio.

1.– Erdi mailako prestakuntza-zikloetan sartzeko probak ikasleak irakaskuntza horiek aprobetxatzeko nahikoa ezagutza eta gaitasun dituela ziurtatu beharko du.

1.– La prueba de acceso a los ciclos formativos de grado medio deberá acreditar que el alumno o alumna posee los conocimientos y habilidades suficientes para cursar con aprovechamiento las enseñanzas respectivas.

2.– Erdi mailako prestakuntza-zikloetara modu honetara sartzeko gutxienez hamazazpi urte beteta izan behar ditu ikasleak proba egin behar den urte horretan.

2.– Para acceder por esta vía a los ciclos formativos de grado medio se requerirá tener como mínimo diecisiete años cumplidos en el año de realización de la prueba.

3.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, indarrean dagoen araudian ezarritakoarekin bat etorriz, arautuko du dagokion probako atal bat egitetik salbuetsita dauden pertsonak: hasierako lanbide-prestakuntzako programa bateko derrigorrezko moduluak gainditu dituztenak, profesionaltasun ziurtagiria dutenak edo egin nahi diren ikasketekin lotutako lan-esparruan gutxienez urtebeteko lanaldi osoaren baliokidea den prestakuntza edo lan-esperientzia egiaztatzen dutenak.

3.– El Consejero del Educación, Universidades e Investigación regulará, de acuerdo con la normativa vigente, la exención de la parte de la prueba que proceda, para quienes hayan superado los módulos obligatorios de un programa de cualificación profesional inicial, estén en posesión de un certificado de profesionalidad o acrediten una determinada cualificación o experiencia laboral de al menos el equivalente a un año con jornada completa en el campo profesional relacionado con los estudios que se quieran cursar.

15. artikulua.– Goi mailako lanbide-heziketara sartzea proba eginez.

Artículo 15.– Acceso mediante prueba a la formación profesional de grado superior.

1.– Goi mailako lanbide-heziketan sartzeko probak ikasleak batxilergoko helburuekin lotutako heldutasuna duela eta dagokion lan-esparruko gaitasunak dituela ziurtatu beharko du.

1.– La prueba de acceso a la formación profesional de grado superior deberá acreditar que el alumno o alumna posee la madurez en relación con los objetivos de Bachillerato y sus capacidades referentes al campo profesional de que se trate.

2.– Goi mailako prestakuntza-zikloetara modu honetara sartzeko gutxienez hemeretzi urte izan beharko ditu ikasleak, proba egiten duen urtean bertan beteta, edo gutxienez hamazortzi urte beteta eduki beharko ditu ikasi nahi duen zikloari lotutako teknikariaren titulua duela frogatzen duen ikasleak.

2.– Para acceder por esta vía a los ciclos formativos de grado superior se requerirá tener diecinueve años, cumplidos en el año de realización de la prueba o dieciocho años para quienes acrediten estar en posesión de un título de Técnico relacionado con aquél al que se desea acceder.

3.– Probak atal orokor bat eta atal zehatz bat izango ditu. Atal orokorraren bidez hautagaien heldutasuna eta gaitasuna baloratuko dira, goi mailako lanbide-heziketako ikasketak gaindi ditzaketen ikusteko; arrazoitzeko gaitasuna eta idatzizko adierazpena ere baloratuko dira. Atal hau, batxilergoko gai oinarrizkoenei buruzkoa izango da. Atal bereziaren bidez, dagokion lan-esparrurako oinarrizko gaitasunak baloratuko dira. Atal hau, 1538/2006 Errege Dekretuaren 6.h) artikuluan aipatzen diren batxilergoko gaien oinarrizko ezagutzei buruzkoa izango da.

3.– Esta prueba constará de una parte común y una parte específica. La parte común tendrá como objetivo apreciar la madurez e idoneidad de los candidatos y candidatas para seguir con éxito los estudios de formación profesional de grado superior, así como su capacidad de razonamiento y de expresión escrita. Versará sobre las materias más instrumentales del Bachillerato. La parte específica tendrá como objetivo valorar las capacidades de base referentes al campo profesional de que se trate. Versará sobre los conocimientos básicos de las materias de Bachillerato a que se refiere el artículo 6.h) del Real Decreto 1538/2006.

4.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, indarrean dagoen araudian ezarritakoarekin bat etorriz, arautuko du dagokion probako atal bat egitetik salbuetsita dauden pertsonak: erdi mailako prestakuntza-ziklo bat gainditu dutenak, ikasi nahi den prestakuntza-zikloari lotutako profesionaltasun ziurtagiria dutenak edo egin nahi diren ikasketekin lotutako lan-esparruan gutxienez urtebeteko lanaldi osoaren baliokidea den prestakuntza edo lan-esperientzia egiaztatzen dutenak.

4.– El Consejero del Educación, Universidades e Investigación regulará, de acuerdo con la normativa vigente, la exención de la parte de la prueba que proceda, para quienes hayan superado un ciclo formativo de grado medio, estén en posesión de un certificado de profesionalidad relacionado con el ciclo formativo que se pretende cursar o acrediten una determinada cualificación o experiencia laboral, de al menos el equivalente a un año con jornada completa en el campo profesional relacionado con los estudios que se quieran cursar.

16. artikulua.– Sarbide-proben kalifikazioa.

Artículo 16.– Calificación de las pruebas de acceso.

1.– Erdi eta goi mailako prestakuntza-zikloetan sartzeko proba, eta zehazki probako atal bakoitza, zerotik hamarrera kalifikatuko da. Probako atal bakoitzean gutxienez lau puntu atera behar dira eta, horrela, probaren azken nota kalkulatzeko atal bien batezbestekoa aterako da. Batezbesteko hau bi hamartarrekin emango da. Proba gaindituko dute bost puntu edo gehiago ateratzen dituztenek.

1.– La prueba de acceso a ciclos formativos de grado medio y de grado superior se calificará numéricamente entre cero y diez para cada una de las partes. La nota final de la prueba se calculará siempre que se obtenga al menos una puntuación de cuatro en cada una de las partes y será la media aritmética de éstas, expresada con dos decimales, siendo positiva la calificación de cinco puntos o superior.

2.– Sarbide-probarako prestatzeko ikastaroa egin duten pertsonen kasuan, azken nota kalkulatzean aurreko puntuan azaldutako batezbesteko aritmetikoari hurrengo puntuazioa gehituko zaio: prestakuntza ikastaroan lortutako kalifikazioa 0,15 koefizienteaz biderkatuta ateratzen dena.

2.– Para las personas que hayan realizado el curso de preparación de la prueba de acceso, en el cálculo de la nota final se añadirá a la media aritmética referida en el punto anterior, la puntuación resultante de multiplicar por el coeficiente 0,15 la calificación obtenida en dicho curso.

17. artikulua.– Sarbide-proben baliozkotasuna

Artículo 17.– Validez de las pruebas de acceso.

Erdi eta goi mailako prestakuntza-zikloetan sartzeko probak estatu osoan izango dira baliozkoak. Goi mailako prestakuntza-zikloetan, ziklo bakoitzera sartzeko probaren atal zehatzaren arabera erabakiko da ikaslea sartzen den ala ez.

Las pruebas de acceso a ciclos formativos de grado medio y de grado superior tendrán validez en todo el territorio nacional. En los ciclos formativos de grado superior, el acceso a cada uno de ellos mediante prueba, quedará determinado de acuerdo con la parte específica de la misma.

V. KAPITULUA
CURRICULUMAK
CAPÍTULO V
LOS CURRÍCULOS

18. artikulua.– Curriculumaren garapena.

Artículo 18.– Desarrollo curricular.

1.– Euskadiko Autonomia Elkartean ezartzen diren prestakuntza-zikloetako curriculumetan gutxienez hurrengo alderdiak jasoko dira.

1.– Los currículos de los ciclos formativos, que se establezcan en la Comunidad Autónoma del País Vasco constarán como mínimo de los siguientes elementos:

a) Lanbide-profila, gaitasun orokorraren eta lanbide-prestakuntzaren arabera.

a) Perfil profesional descrito por la competencia general y la relación de cualificaciones profesionales.

b) Prestakuntza-zikloa osatzen duten helburuak eta lanbide-moduluak (tituluaren irakaspenak).

b) Objetivos y módulos profesionales que constituyen el ciclo formativo (las enseñanzas del título).

c) Lanbide-moduluak ebaluatzeko helburu eta irizpide orokorrak.

c) Los objetivos y los criterios generales de evaluación de los módulos profesionales.

d) Lanbide-moduluen edukiak.

d) Los contenidos de los módulos profesionales.

e) Lanbide-modulu bakoitzaren iraupena.

e) Duración horaria de cada módulo profesional.

f) Lanbide-moduluen denborazko banaketa, tituluko irakaspenen eskaintza duten ikastaroetan.

f) Distribución temporal de los módulos profesionales en los cursos que conforman la oferta de las enseñanzas del título.

g) Titulu bakoitzari lotutako prestakuntza emateko gutxieneko baliabide didaktiko eta teknologikoen hornikuntza.

g) El equipamiento de medios didácticos y tecnológicos mínimos para la impartición de la formación asociada a cada título.

h) Batxilergoko modalitateetarako sarrerak eta, hala dagokionean, unibertsitateko ikasketetarako sarrera.

h) Accesos a las modalidades de bachillerato y, en su caso, acceso a estudios universitarios.

Horien guztien artean, 1.d) atalean aipatzen direnak zentroek garatu ahal izango dituzte dagokien testuingurura hobeto egokitu daitezen. Gainerako ataletan aipatzen direnak, aldiz, artikulu honetan ezarri bezala eta ezarritako kopuruan aplikatuko dira.

De ellos, los elementos a que se refiere el apartado 1.d) podrán ser desarrollados por los centros para su mejor adecuación al contexto, mientras que los elementos referenciados en el resto de apartados serán aplicados en los términos y cuantía que se establezcan de acuerdo con lo dispuesto en este artículo.

2.– Curriculumak garatzean kontuan hartu beharko dira Euskal Autonomia Erkidegoko garapen ekonomiko eta sozialaren beharrizanak eta giza baliabideen egitura, Euskal Herriko ingurura eta lanaren egitura ekonomikora behar bezala egokitu daitezen.

2.– En el desarrollo de los currículos se deberán tener en cuenta las necesidades de desarrollo económico y social y la estructura de recursos humanos de la Comunidad Autónoma, con la finalidad de obtener una adecuada adaptación al entorno y al tejido económico profesional del País Vasco.

19. artikulua.– Zentroek egindako curriculumaren garapena.

Artículo 19.– Desarrollo curricular por parte del centro.

1.– Hezkuntza-zentroek irakaskuntza profesionalen curriculuma garatu eta Urteko Programazio Orokorrean islatuko dute, bere gizarte eta ekoizpen inguruneko ekonomi, gizarte eta giza baliabideen garapen beharrizanak kontuan hartuta betiere.

1.– Los centros educativos desarrollarán el currículo de las enseñanzas profesionales y lo reflejarán en la Programación General Anual teniendo en cuenta las necesidades de desarrollo económico, social y de recursos humanos de su entorno socio-productivo, y las características del alumnado al que va dirigido.

2.– Prestakuntza-ziklo bat baino gehiago ematen duten zentroetako Urteko Programazio Orokorra irizpide homogeneoekin eratuko da, baina lanbide bakoitzaren irakaspenetarako ezartzea komeni diren zehaztapenak errespetatuz.

2.– La Programación General Anual en los centros que impartan varios ciclos formativos, deberá plantearse con criterios homogéneos, si bien con respeto a las especificidades que sea conveniente establecer para las enseñanzas propias de cada profesión.

20. artikulua.– Irakaskuntza-taldea.

Artículo 20.– El equipo docente.

1.– Prestakuntza-ziklo bateko irakasle-taldeak osatzen du zikloaren irakaskuntza-taldea.

1.– El conjunto de profesores y profesoras que desarrollan su labor en un ciclo formativo constituyen el equipo docente responsable del mismo.

Orokorrean, lanbide-modulu bakoitza irakasle batek emango du; baina gerta daiteke moduluren batean irakasle adituren baten laguntza ere izatea, eskaintza partzialen barruan, edota, bidezkoa bada, Lantokiko Bertako Prestaketa modulu profesionaletan.

Cada módulo profesional será impartido con carácter general por un sólo profesor o profesora, con excepción de aquellos en los que se contemple la colaboración de un profesor o una profesora especialista, de los que se realicen por oferta parcial y, si procede, de los de Formación en Centros de Trabajo.

2.– Prestakuntza-ziklo bateko irakasle kopurua, koordinazioa eta kohesioa errazteko, ahalik eta txikiena izango da; gainera, ikasle taldeak ziklo osoan zehar irakasle berberak izatea eta zikloak irauten duen bitartean koordinatuta egotea bultzatuko da.

2.– La composición del equipo docente de un ciclo formativo deberá ser lo más acotada posible al objeto de facilitar su coordinación y cohesión, procurando la continuidad de sus componentes con un mismo grupo de alumnos y/o alumnas a lo largo de todo el ciclo y su coordinación a lo largo de toda su duración.

Halaber, lanbide-familia bereko prestakuntza-zikloak ematen dituzten irakasleen lana koordinatua izango da, baita lanbide-familia bateko edo batzuetako prestakuntza-zikloekiko zeharkakoak diren lanbide-moduluetako irakasleen lana ere.

Igualmente se desarrollará una labor coordinada entre los equipos docentes que imparten ciclos formativos correspondientes a la misma familia profesional y entre los que imparten módulos profesionales transversales a diferentes ciclos formativos de una o varias familias profesionales.

3.– Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketa ematen duten zentro guztiek izango dute lantokietan egindako praktiken koordinatzaile bat. Koordinatzaile honen eginkizun nagusiak honakoak izango dira: Hezkuntza-zentroaren eta lantokiaren arteko harremanak ezartzen eta garatzen laguntzea, eta zentroko Lantokiko Bertako Prestaketa modulu profesionalen tutoreen ekintzak koordinatzea.

3.– En todos los centros que impartan Formación Profesional del sistema educativo existirá un Coordinador o Coordinadora de las prácticas en Centros de Trabajo, que tendrá como funciones principales la de favorecer el establecimiento y desarrollo de las relaciones entre el centro educativo y el de trabajo y la de coordinar las acciones de los diferentes tutores y tutoras de los módulos de Formación en Centros de Trabajo de su centro.

Bestalde, Lantokiko Bertako Prestaketa modulu profesionalen tutoreak garatu eta koordinatuko ditu moduluko irakaskuntza-ekintzak prestatzailearekin batera; azken hau, hain zuzen, lantokiak bertan ematen den prestakuntzaren arduradun gisa eskaintzen duen aditua da.

El tutor o tutora del módulo de Formación en Centros de Trabajo será quien desarrolle y coordine las acciones docentes de dicho módulo con el Instructor o Instructora que es el especialista o la especialista que aporta el centro de trabajo como responsable de la formación que recibe en él.

21. artikulua.– Programazioa.

Artículo 21.– Programación.

1.– Zentroko sail bakoitzak programazio bakarra izango du lanbide-modulu bakoitzeko, eta programazio hori modulua emango duten irakasleen espezialitateko irakasleek garatuko dute elkargo moduan jokatuta. Talde guztietan aplikatuko da programazioa, modulua ematen duten irakasle guztiek aplikatuko baitute. Prestakuntza-zikloaren irakasle taldeko irakasle bakoitzak programazio orokorra egokitu eta testuinguruan sartu beharko du, dagokion taldearen inguruabarrak eta ezaugarriak kontuan hartuz.

1.– Cada departamento del centro dispondrá de una programación única por módulo profesional que será desarrollada colegiadamente por los profesores y las profesoras pertenecientes a la especialidad del profesorado a la que se asigna la impartición del mismo. Dicha programación será de aplicación en todos los grupos y por todos los profesores y profesoras a quienes les sea encargada su impartición. Corresponderá a cada profesor o profesora del equipo docente del ciclo formativo la adecuación y contextualización de la programación común a las circunstancias y características del grupo en el que tenga que ser desarrollada la misma.

Lantokiko Bertako Prestaketa modulu profesionalaren kasua berezia denez, modulu hauetako arduradunak erabakiko du, lantokiko prestatzailearekin batera, zein izango diren ikaslea lantokian dagoen bitartean garatuko diren jarduerak eta horien gauzatze-maila zehazteko irizpideak.

En el caso específico del módulo de Formación en Centros de Trabajo, el o la Responsable del mismo acordará con el Instructor o Instructora del centro de trabajo las actividades que van a desarrollarse durante la estancia en el centro de trabajo, así como los criterios que permitan determinar el nivel de logro en dichas realizaciones.

Aurreko paragrafoetan aipatzen den programazioan hurrengo alderdiak behar bezala zehaztuta agertu beharko dira:

La programación a que se hace referencia en los párrafos anteriores deberá relacionar y describir suficientemente los siguientes aspectos:

a) Lanbide-modulua osatzen duten eta garatzen lagunduko duten unitate didaktikoen zerrenda.

a) Relación de unidades didácticas que integran y contribuirán al desarrollo del módulo profesional.

b) Unitate didaktikoen sekuentziazioa eta horietako bakoitza garatzeko ezarri den denbora.

b) Secuenciación de las unidades didácticas y tiempo asignado para el desarrollo de cada una de ellas.

c) Unitate didaktiko bakoitzean honakoak zehaztuko dira gainera:

c) Por cada unidad didáctica se precisará:

1) Lortu nahi diren helburuak.

1) Objetivos a alcanzar.

2) Garatuko diren edukiak.

2) Contenidos que serán desarrollados.

3) Irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak eta ebaluazio jarduerak, zertarako egingo diren eta nola egingo diren justifikatuz; eta jarduera horiek gauzatzeko beharrezkoak diren baliabideak:

3) Actividades de enseñanza-aprendizaje y las de evaluación justificando el para qué y cómo serán realizadas, así como los recursos necesarios para su realización.

d) Errefortzu- edo errekuperazio-jarduerak.

d) Actividades de refuerzo o recuperación.

e) Aurrerapena egiaztatzeko eta ikasleei nota jartzeko aplikatuko diren ebaluazio irizpideak.

e) Criterios de evaluación que serán aplicados para la verificación del progreso y la calificación de los alumnos y alumnas.

2.– Irakasleek bere taldeko ikasleen heziketa-beharrizanetara egokituko dituzte programazioak. Ikaslearen aurrerapena ez badator bat, orokorrean, programatutako helburuekin, irakasleek heziketa indartzeko eta, hala dagokionean, curriculuma egokitzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko dituzte.

2.– El equipo docente adaptará las programaciones a las necesidades educativas de los alumnos y las alumnas que forman su grupo de atención. Cuando el progreso de un alumno o una alumna no responda globalmente a los objetivos programados, los profesores y las profesoras adoptarán las oportunas medidas de refuerzo educativo y, en su caso, de adaptación curricular.

Hezkuntza beharrizan bereziengatik eskolatze-aldi malguagoa behar duten ikasleen kasuan, irakasleek horrelakoetarako ezarritakoa beteko dute, baina kontuan izango dute curriculuma aldatzeak ez dakarrela, inolaz ere, tituluak egiaztatzen duen gaitasun orokorra lortzeko oinarrizko gaitasun profesionalei lotutako helburuak kentzea.

En el caso de alumnado con necesidades educativas especiales que requieran una flexibilización en el período de escolarización, el grupo docente atenderá a lo que reglamentariamente se determine para dichos casos, teniendo presente que, en ningún caso, la adaptación curricular significativa podrá afectar a la desaparición de objetivos relacionados con competencias profesionales básicas para el logro de la competencia general para la que capacita el título.

3.– Prestakuntza-ziklo bateko ikasleen talde bakoitzak irakasle tutore bat izango du, eta honek koordinatuko ditu ikasle bakoitzarentzat irakasle guztiek garatuko dituzten jarraipen eta orientazio akademiko, pertsonal eta profesionalen prozesuak. Lanbide-moduluen eskaintza partzialean, lanbide-modulu bakoitza emango duen irakasleak hartuko du horri dagokion tutoretza.

3.– Cada grupo de alumnos y alumnas perteneciente a un ciclo formativo dispondrá de un profesor tutor o una profesora tutora que coordinará para cada alumno o alumna los procesos de seguimiento y de orientación académica, personal y profesional que serán desarrollados por el conjunto del equipo docente. Cuando se trate de una oferta parcial de módulos profesionales, las funciones propias de la tutoría serán ejercidas por el profesor o profesora responsable de la impartición de cada módulo profesional.

22. artikulua.– Metodologia.

Artículo 22.– Metodología.

Berariazko Lanbide-heziketaren metodologia didaktikoak eduki zientifikoak, teknologikoak eta antolaketakoak sartzearen alde egingo du. Halaber, ikasleek bere kabuz ikastea eta talde-lanean aritzea bultzatuko du; berdintasunezko harremanak sustatuko ditu; eta itxaropenak betetzen eta ikasleen interesak betetzen lagunduko du, edozein bereizkeria mota baztertuz.

La metodología didáctica de la Formación Profesional Específica promoverá la integración de los contenidos científicos, tecnológicos y organizativos. Asimismo, favorecerá en el alumnado la capacidad para aprender por sí mismo y para trabajar en equipo. De igual manera, fomentará relaciones igualitarias y propiciará el cumplimiento de expectativas y el logro de interés tanto de las alumnas como de los alumnos, evitando cualquier tipo de discriminación.

VI. KAPITULUA
EBALUAZIOA, KALIFIKAZIOA, BALIOZKOTZEA ETA SALBUESPENAK
CAPÍTULO VI
EVALUACIÓN, CALIFICACIÓN, CONVALIDACIONES Y EXENCIONES

23. artikulua.– Subjektua eta helburua.

Artículo 23.– Sujetos y Objeto.

1.– Irakasleek banaka eta taldeka ebaluatuko dituzte ikasleek ikasitakoa eta ematen zaien irakaskuntza. Hain zuzen, irakaskuntza baliozkotzean, besteak beste, curriculumaren programazioa, antolaketa eta zehaztapena hartuko dituzte kontuan, ekoizpen inguruaren ezaugarrietara eta ikasleen beharrizanetara egokitzeko. Hori gorabehera, Hezkuntzako Ikuskaritzak dagozkion eginkizunak beteko ditu.

1.– El profesorado evaluará, de forma individual y en equipo, tanto los aprendizajes del alumnado como su propia práctica docente. Al evaluar la propia práctica docente se valorará, entre otras, la programación, la organización y la concreción del currículo en relación a su adecuación a las características del entorno productivo y a las necesidades del alumnado. Todo ello sin perjuicio de las funciones que tiene atribuidas la Inspección Educativa.

2.– Ikaslearen ikaskuntza etengabe ebaluatuko da; lanbide-moduluka egingo da eta, horretarako, irakasleek prestakuntza-ziklo bakoitzean dauden lanbide-modulu guztiak hartuko dituzte aintzat. Prestakuntza-zikloa emango duten irakasleek egindako ebaluazioa tutoreak koordinatuko du.

2.– La evaluación del aprendizaje del alumnado será continua, se realizará por módulos profesionales y en ella los profesores y profesoras considerarán el conjunto de los módulos profesionales correspondientes a cada ciclo formativo. La evaluación realizada por el equipo docente que imparta el ciclo formativo será coordinada por el profesor tutor o la profesora tutora.

24. artikulua.– Ikasleak ebaluatzeko oinarrizko irizpideak.

Artículo 24.– Criterios básicos para la evaluación del alumnado.

1.– Irakasleek ebaluazioa egiteko aplikatuko dituzten

1.– Los criterios y procedimientos de evaluación aplicados por los profesores y profesoras tendrán como referencia los objetivos y los criterios de evaluación de cada uno de los módulos profesionales y los objetivos generales del ciclo formativo, en los que está recogida la competencia profesional característica del título, así como la madurez a alcanzar por el alumnado en relación con las restantes finalidades establecidas en el artículo 2 del presente Decreto.

irizpideen eta prozeduren oinarriak hauek izango dira: lanbide-modulu bakoitzeko ebaluaziorako helburuak eta irizpideak; prestakuntza-zikloaren helburu orokorrak, tituluari dagokion gaitasun profesionala jasotzen dutelako; eta ikasleek dekretu honetako 2. artikuluan ezartzen diren gainerako helburuekiko lortutako heldutasuna.

2.– En la evaluación del módulo de Formación en Centros de Trabajo, el profesor tutor o la profesora tutora del mismo tendrá presente como elemento fundamental la valoración que haya recogido de los instructores o instructoras que el alumnado haya tenido en el periodo de estancia en el centro de trabajo.

2.– Lantokiko Bertako Prestaketa modulu profesionala ebaluatzeko, modulua ematen duen tutoreak edo irakasleak lehentasuna emango dio ikaslea lantokian egon den bitartean izan duen prestatzaileak edo prestatzaileek egindako balorazioari.

3.– Los procesos de evaluación se adecuarán a las necesidades metodológicas que presenta el alumnado con discapacidad y se garantizará su accesibilidad a las pruebas de evaluación.

3.– Ebaluatzeko prozedurak ikasle ezinduen beharrizan metodologikoetara egokituko dira; gainera, ikasle hauek ebaluaziorako probetan parte hartzeko aukera izan dezaten bermatuko da.

4.– La superación de un ciclo formativo requerirá la evaluación positiva en todos los módulos que lo componen.

4.– Prestakuntza-ziklo bat gainditzeko, zikloak dituen modulu guztiak gainditu behar izango dira.

Artículo 25.– Sesiones de evaluación y documentación resultante del proceso.

25. artikulua.– Ebaluatzeko bilerak eta prozesuaren ondoriozko dokumentazioa.

1.– Se denominan sesiones de evaluación a las reuniones del equipo docente del grupo, organizadas y presididas por el tutor o la tutora, celebradas con el objeto de contrastar las informaciones proporcionadas por el profesorado de los distintos módulos y valorar de manera colegiada el progreso del alumnado en la consecución de los objetivos generales del ciclo formativo y de los objetivos de los módulos que lo conforman.

1.– Irakasleek ebaluatzeko bilerak egingo dituzte. Tutoreak antolatuko ditu eta bera izango da bileretako buru. Izan ere, bileretan, modulu bakoitzeko irakasleak ematen duen informazioa egiaztatuko dute eta elkargo moduan jokatuta baloratuko dute ikasleen aurrerapena, hau da, prestakuntza-zikloko helburu orokorrak eta ziklo bakoitzaren moduluetako helburuak lortu diren.

2.– Los documentos del proceso de evaluación de las enseñanzas de formación profesional serán el expediente académico del alumno o de la alumna, las actas de evaluación y los informes de evaluación individualizados. Los informes de evaluación y los certificados académicos serán los documentos básicos que garantizan la movilidad del alumnado.

2.– Lanbide-heziketako irakaspenak ebaluatzeko prozesuaren dokumentuak ondokoak dira: ikaslearen ikasketa-espedientea, ebaluazio-aktak eta banakoen ebaluazio-txostenak. Aipatutako ebaluazio-txostenak eta ziurtagiri akademikoak funtsezkoak dira ikaslearen mugikortasuna bermatze aldera.

3.– Los certificados académicos se expedirán en impresos oficiales normalizados, previa solicitud de la persona interesada. Estos certificados deberán expresar las calificaciones obtenidas por el alumno o la alumna, tanto positivas como negativas, con expresión de la convocatoria concreta, ordinaria o extraordinaria, y el curso académico, hasta la fecha de emisión de la certificación. Se considerarán positivas las puntuaciones iguales o superiores a cinco puntos.

3.– Ziurtagiri akademikoak inprimaki ofizial normalizatuak dira, baina interesatuak eskatzen duenean baino ez dira emango. Ziurtagiri hauetan ikaslearen kalifikazioak jasoko dira (positiboak eta negatiboak), baita deialdi zehatza (arrunta edo apartekoa) eta ikasturtea ere, ziurtagiria egin arteko epea kontuan hartuta. Bost puntuko edo hortik gorako kalifikazioak positiboak dira.

4.– Quienes no superen en su totalidad las enseñanzas de cada uno de los ciclos formativos, recibirán un certificado académico de los módulos profesionales superados que tendrá, además de los efectos académicos, efectos de acreditación parcial acumulable de las competencias profesionales adquiridas en relación con el Sistema Nacional de Cualificaciones y Formación Profesional.

4.– Prestakuntza-ziklo bakoitzeko irakaspen guztiak gainditzen ez dituzten ikasleek soilik jasoko dute gainditutako lanbide-moduluen ikasketa-ziurtagiria; ziurtagiri honek, ikasketa-ondorioez gainera, eskuratu dituen gaitasun profesionalak pilatzeko egiaztatze partzialaren ondorioak ere izango ditu Kualifikazioen eta Lanbide-heziketaren Sistema Nazionalari dagokionez.

5.– El Consejero de Educación, Universidades e Investigación regulará el proceso de evaluación en la Formación Profesional del sistema educativo estableciendo, entre otros:

5.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak arautuko du hezkuntza-sistemako lanbide-heziketa ebaluatzeko prozesua. Besteak beste, ondokoak zehaztuko ditu:

a) Forma y custodia de la documentación oficial derivada del proceso de evaluación.

a) Ebaluazio prozesuaren ondoriozko dokumentazio ofizialaren forma eta zaintza.

b) Número de sesiones de evaluación y su carácter o finalidades.

b) Ebaluatzeko bilera kopurua eta horien izaera nahiz helburuak.

c) Las condiciones en que, excepcionalmente, las personas podrán disfrutar de convocatorias extraordinarias cuando hayan agotado las cuatro convocatorias, establecidas en la norma básica, por motivos de maternidad, atención a personas dependientes, enfermedad o discapacidad u otros que condicionen o impidan el desarrollo ordinario de los estudios.

c) Oinarrizko arauak ezartzen dituen lau deialdiak agortu dituzten pertsonek aparteko deialdiak izateko baldintzak, salbuespenez; baldin eta deialdiak agortu bazaizkie amatasunagatik, besteren laguntza behar duten pertsonei arreta emateagatik, gaixorik egoteagatik, ezindua izateagatik, edo ikasketak ohiko eran egitea galarazten duten beste arrazoi batzuengatik.

Artículo 26.– Calificación del Ciclo formativo y módulos profesionales.

26. artikulua.– Prestakuntza-zikloaren eta lanbide-moduluen kalifikazioa.

1.– La calificación de un módulo profesional deberá ser numérica, entre uno y diez, sin decimales. Se considerarán positivas las puntuaciones iguales o superiores a cinco. El módulo de Formación en Centros de Trabajo se calificará como apto o no apto.

1.– Lanbide-moduluaren kalifikazioa batetik hamarrera bitartekoa izango da, eta ez du hamartarrik izango. Bost puntuko edo hortik gorako kalifikazioak positiboak dira. Lantokiko Bertako Prestaketa modulu profesionalari gai edo ez-gai kalifikazioa emango zaio.

2.– El ciclo formativo, en su globalidad y siempre que estén superados todos los módulos profesionales, tendrá su calificación que se corresponderá con la nota media, con dos decimales, de las calificaciones obtenidas en los módulos profesionales.

2.– Prestakuntza-ziklo osoak bere kalifikazioa izango du, baldin eta horren lanbide-modulu guztiak gainditu badira; kalifikazio hori, lanbide-moduluetan lortutako kalifikazioen batez besteko nota izango da eta bi hamartar izango ditu.

Artículo 27.– Convalidaciones y exenciones de módulos profesionales.

27. artikulua.– Lanbide-moduluetako baliozkotzeak eta salbuesteak.

1.– Quienes tengan acreditada una unidad de competencia que forme parte del Catálogo Nacional de Cualificaciones Profesionales, mediante cualquier otro título de formación profesional, certificado de profesionalidad, o parte de ellos o mediante acreditación parcial obtenida a través del procedimiento que legalmente se establezca, tendrán convalidados los módulos profesionales correspondientes según se establezca en la norma que regule cada título.

1.– Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean sartzen den gaitasun-unitatea egiaztatzen dutenei, titulu bakoitzari buruzko arauan ezarritakoaren arabera baliozkotuko zaizkie lanbide-moduluak. Badira zenbait bide gaitasun-unitateak egiaztatzeko: lanbide-heziketako beste edozein titulu aurkeztuta, profesionaltasun ziurtagiria aurkeztuta edo ezartzen den prozeduraren ondoriozko egiaztatze partzialaren bidez.

2.– En relación con el módulo de Formación en Centros de Trabajo, se podrá determinar su exención total o parcial por su correspondencia con la experiencia laboral, siempre que se acredite una experiencia, correspondiente al trabajo a tiempo completo de un año, relacionada con los estudios profesionales respectivos.

2.– Lantokiko Bertako Prestaketa modulu profesionala osorik edo zati batean salbuetsi egingo da lan-esperientziaren bidez, baldin eta esperientzia hori frogatzen bada. Alabaina, esperientzia urtebetean egindako lanaldi osoaren baliokidea izan behar da eta egin nahi diren ikasketei lotuta egon beharko dira.

La experiencia laboral a que se refiere el apartado anterior se acreditará mediante la certificación de la empresa donde haya adquirido la experiencia laboral, en la que conste específicamente la duración del contrato, la actividad desarrollada y el periodo de tiempo en el que se ha realizado dicha actividad. En el caso de trabajadores o trabajadoras por cuenta propia, se exigirá la certificación de alta en el censo de obligados tributarios, con una antigüedad mínima de un año, así como una declaración del interesado o interesada de las actividades más representativas.

Aurreko paragrafoan aipatzen den lan-esperientzia frogatzeko, esperientzia hori hartu den enpresaren ziurtagiria aurkeztu beharko da; ziurtagirian berariaz jasoko da kontratuaren iraupena, garatutako jarduera eta jarduera egiteko behar izan den denboraldia. Beren kontura lan egiten ibili diren pertsonek, aitzitik, zergapekoen zentsuko altaren (gutxienez urtebetekoa) ziurtagiria aurkeztu beharko dute, baita jarduera adierazgarrienen gaineko interesatuaren aitorpena ere.

3.– Las solicitudes de convalidación de estudios cursados y de exención por correspondencia con la práctica laboral, con módulos profesionales de los ciclos formativos requieren la matriculación previa del alumno o alumna para continuar estudios en un centro docente autorizado para impartir estas enseñanzas.

3.– Egindako ikasketak baliozkotzeko eta lan egiteagatiko eta prestakuntza-zikloen lanbide-moduluekin bat etortzeagatiko salbuespenetarako eskabideak egiteko, ikasleak lehenbizi matrikulatu egin behar dira, irakaspen horiek emateko baimena duen Hezkuntza-zentro batean jarraitzeko ikasketa horiekin.

4.– Las posibles convalidaciones, así como la exención del módulo profesional de formación en centros de trabajo, serán reconocidas por la Dirección del centro docente donde conste el expediente académico del alumno o la alumna, de acuerdo con lo que establezca el Consejero de Educación, Universidades e Investigación. La solicitud irá acompañada de la certificación académica oficial de los estudios cursados, o en su caso, del certificado de profesionalidad o de las acreditaciones parciales acumulables a que se refiere el apartado 1 de este artículo.

4.– Baliozkotzeak eta lantokietako prestakuntzaren lanbide-moduluaren salbuespenak ikaslearen ikasketa-espedientea duen Hezkuntza-zentroko zuzendariak onartu beharko ditu, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak ezarritakoarekin bat etorriz. Eskabidearekin batera, egindako ikasketen ziurtagiri ofiziala aurkeztu behar da edo, hala dagokionean, profesionaltasun ziurtagiria edo artikulu honetako 1. idatz-zatian aipatzen diren pilatzeko egiaztatze partzialak.

5.– La convalidación o exención de los módulos profesionales que proceda será registrada en el expediente académico del alumno o la alumna, en las actas de evaluación y en la certificación académica, respectivamente, como:

5.– Lanbide-moduluren bat baliozkotu behar denean edo ikaslea modulua egitetik salbuetsita dagoenean, gertaera hori ikaslearen ikasketa-espedientean, ebaluazio-aktetan eta ikasketa-ziurtagirian erregistratuko da jarraian azaltzen den bezala:

a) Convalidado, en aquellos módulos profesionales que hayan sido objeto de convalidación.

a) Baliozkotuta, baliozkotu beharra izan duten lanbide-moduluetan.

b) Exento, en aquellos casos en los que el módulo profesional de Formación en Centros de Trabajo haya sido objeto de exención.

b) Salbuetsita, Lantokiko Bertako Prestaketa modulu profesionala salbuetsi den kasuetan.

6.– Los módulos profesionales convalidados o exentos no podrán ser computados a efectos del cálculo de la calificación final del ciclo formativo.

CAPÍTULO VII
ADMISIÓN, MATRÍCULA Y PROMOCIÓN EN LOS CICLOS FORMATIVOS

6.– Baliozkotu diren edo salbuetsita dauden lanbide-moduluak ezin dira kontuan hartu prestakuntza-zikloaren azken kalifikazioa kalkulatzeko.

Artículo 28.– Admisión en los centros que impartan formación profesional.

VII. KAPITULUA
PRESTAKUNTZA-ZIKLOEN ONARPENA, MATRIKULA ETA SUSTAPENA

28. artikulua.– Lanbide-heziketa ematen duten zentroetan onartua izatea.

1.– El Consejero de Educación, Universidades e Investigación del Gobierno Vasco establecerá, anualmente, el proceso de admisión para cursar las enseñanzas de formación profesional en centros públicos y privados concertados, de conformidad con lo dispuesto en la normativa aplicable.

1.– Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak urtean behin ezarriko du itundutako zentro publiko eta pribatuetan lanbide-heziketa ikasteko onarpen prozesua; hori gorabehera, ezarri beharreko arautegiak xedatzen duenaren arabera.

2.– Establecerá, entre otros elementos, las fechas de admisión, los criterios cuando existan mayor demanda que plazas en relación con las ofertadas en un centro y el porcentaje de plazas que se deben reservar para quienes accedan a las enseñanzas de formación profesional mediante prueba, así como el porcentaje de plazas reservado para el alumnado con discapacidad. Este último porcentaje no podrá ser inferior al 5% de las plazas ofertadas en un centro.

2.– Besteak beste, honakoak ezarriko ditu: onarpenerako datak, zentro batek eskaintzen dituen plazak baino eskari handiagoa dagoenean kontuan hartu beharreko irizpideak, lanbide-heziketako ikasketak egiteko proba egiten dutenentzako gorde behar den plaza kopurua (ehunekoa), eta ikasle ezinduentzako gorde behar den plaza kopurua (ehunekoa). Azken ehuneko hori zentroak eskaintzen dituen plazen % 5ekoa izango da gutxienez.

Artículo 29.– Matrícula en los ciclos formativos.

29. artikulua.– Prestakuntza-zikloetako matrikula.

1.– La matrícula en los ciclos formativos de grado medio y superior estará determinada por la oferta de dichas enseñanzas.

1.– Erdi eta goi mailako prestakuntza-zikloetako matrikula ikasketa horien eskaintzaren araberakoa izango da.

2.– En todo caso, en la modalidad de oferta completa la matrícula se realizará en cada uno de los cursos académicos que conformen el ciclo formativo. En la modalidad de oferta parcial la matrícula se realizará por módulos profesionales.

2.– Eskaintza osoa denean, hala ere, prestakuntza-zikloko ikasturte bakoitzean egingo da matrikula. Eskaintza partziala denean, aldiz, matrikula lanbide-moduluka egingo da.

3.– Con objeto de garantizar el derecho a la movilidad del alumnado, la ordenación académica de los ciclos formativos en la Comunidad Autónoma del País Vasco permitirá la matriculación en régimen presencial o a distancia de aquellos alumnos y alumnas que hayan superado algún módulo profesional en otra Comunidad Autónoma y no hayan agotado el número de convocatorias establecido. Para ello, dichos alumnos y alumnas podrán realizar matrícula parcial en aquellos módulos profesionales que tengan pendientes.

3.– Ikaslearen mugikortasunerako eskubidea bermatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko prestakuntza-zikloen ikasketen antolamenduak xedatzen du beste autonomia-erkidego batzuetako lanbide-moduluren bat gainditu duten ikasleak presentziazko erregimenean edo urrutiko erregimenean matrikulatu ahal izango direla, baldin eta ezarritako deialdi kopurua agortu ez bazaio. Kasu horretan, ikasleak, gainditu gabe dituen lanbide-moduluetan matrikula partziala egin ahal izango du.

4.– El Consejero de Educación, Universidades e Investigación del Gobierno Vasco establecerá, anualmente, las fechas y los aspectos relativos al proceso de matrícula, así como las condiciones de renuncia a la convocatoria y matrícula de todos o de algunos módulos profesionales. La renuncia a la convocatoria se reflejará en los documentos de evaluación con la expresión de renuncia.

4.– Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak urtean behin ezarriko ditu matrikularen datak, matrikulatzeko prozesuari buruzko inguruabarrak, deialdiari uko egiteko baldintzak eta lanbide-modulu guztietarako edo batzuetarako matrikula. Deialdiari uko egiten zaionean, ebaluazioko agirietan uko egite moduan jasoko da.

Artículo 30.– Promoción.

30. artikulua.– Sustapena.

1.– Quienes tras las sesiones de evaluación final, tuviesen módulos pendientes de superación, podrán repetir en régimen presencial las actividades programadas para un mismo módulo profesional una sola vez.

1.– Ebaluatzeko azken bilera egin ostean ikasleari gainditu gabeko moduluren bat geratzen bazaio, behin bakarrik errepikatu ahal izango ditu presentziazko erregimenean lanbide-modulu bererako programatu diren jarduerak.

2.– El alumnado podrá presentarse a la evaluación y calificación final de un mismo módulo profesional un máximo de cuatro veces, excepto en el caso del módulo profesional de Formación en Centros de Trabajo que lo será de dos.

2.– Ikaslea gehienez lau aldiz aurkeztu ahal izango da lanbide-modulu beraren azken ebaluaziora eta kalifikaziora; alabaina Lantokiko Bertako Prestaketa modulu profesionalaren kasuan bi aldiz bakarrik aurkeztu ahal izango da.

3.– En el caso de alumnos o de alumnas a quienes se aplique una flexibilización en el período de escolarización de acuerdo con lo dispuesto en el artículo 21.2 de este decreto, el diseño de dicha adaptación podrá recoger criterios de promoción diferentes a los contenidos en este artículo.

CAPÍTULO VIII
INFORMACIÓN Y ORIENTACIÓN PROFESIONAL

3.– Dekretu honetako 21.2. artikuluan ezarri den eskolatze-aldi malguagoa aplikatzen zaien ikasleen kasuan, aipatutako egokitzapenaren diseinuan artikulu honetan jasotzen ez diren sustapen-irizpideak ezarri ahal izango dira.

Artículo 31.– Fines.

VIII. KAPITULUA
INFORMAZIO ETA ORIENTAZIO PROFESIONALA

31. artikulua.– Helburuak.

La información y orientación profesional en la formación profesional del sistema educativo tendrá los siguientes fines:

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren informazio eta orientazio profesionalak honako helburuak ditu:

1.– Informar y difundir las ofertas de estas enseñanzas, así como sobre los requisitos académicos establecidos y las posibilidades de acceso a las mismas, atendiendo a las condiciones, necesidades e intereses de las personas que demanden la información.

1.– Ikasketa horien eskaintzen, ezarritako ikasketa-baldintzen eta sartzeko aukeren berri ematea eta zabaltzea, informazioa eskatzen duten pertsonen inguruabarrak, beharrizanak eta interesak kontuan hartuta.

2.– Informar y orientar sobre las distintas oportunidades de aprendizaje y los posibles itinerarios formativos para facilitar la inserción y reinserción laborales, la mejora en el empleo, así como la movilidad profesional en el mercado de trabajo.

2.– Ikasteko aukerei buruzko informazioa eta orientazioa ematea, bai eta lehenengoz laneratzen edo berriz laneratzen laguntzeko, enplegua hobetzeko eta lan-merkatuan lana aldatzeko prestakuntza-bideei buruzkoak ere.

3.– Informar sobre las titulaciones académicas y orientar sobre las posibilidades de adquisición, evaluación y acreditación de competencias y cualificaciones profesionales requeridas en el mundo laboral.

3.– Titulu akademikoei buruzko informazioa ematea eta lan munduan eskatzen diren gaitasun eta prestakuntzak lortu, ebaluatu eta egiaztatzeari buruzko orientazioa ematea.

4.– Orientar al alumnado hacia los ciclos formativos que mejor se adapten a sus circunstancias personales, de manera que la opción elegida les permita superar los objetivos de los módulos profesionales y terminar la totalidad del ciclo formativo, y sin que suponga riesgo para su integridad física ni la de los demás.

4.– Ikaslea orientatzea, hobeto egokitzen zaizkion prestakuntza-zikloen berri emanez; horrela, aukeratzen duenari esker lanbide-moduluetako helburuak gainditu ahal izango ditu eta prestakuntza-ziklo osoa amaitu ahal izango du, inoren osotasun fisikoa arriskuan jarri gabe, ez bere ez besteena.

Artículo 32.– Organización.

32. artikulua.– Antolamendua.

1.– Con el fin de lograr una mayor eficacia de los servicios y recursos destinados a la información y orientación profesional en la Formación Profesional Inicial, Ocupacional y Continua, los distintos Departamentos competentes establecerán protocolos de colaboración para la definición de los servicios, el papel de cada uno de ellos y de otras entidades públicas y privadas, especialmente los agentes sociales.

1.– Hasierako, Lanerako eta Etengabeko Lanbide-heziketan informazioa eta orientazioa emateko zerbitzuak eta baliabideak are eraginkorragoak izan daitezen, gai honetan eskumena duten sailek lankidetza protokoloak ezarriko dituzte emango diren zerbitzuak zehazteko eta beren zein beste erakunde publiko eta pribatu batzuen eta, batez ere, gizarte eragileen zereginak zehazteko.

2.– El Consejero de Educación, Universidades e Investigación, en el ámbito de sus competencias, proporcionará información al alumnado del sistema educativo, a las familias y a la sociedad en general. Asimismo, se establecerán las medidas e instrumentos necesarios de apoyo y refuerzo para facilitar la información, orientación y asesoramiento a los colectivos con riesgo de exclusión, personas que abandonan pronto el sistema educativo, de escasa cualificación profesional, desempleadas, emigrantes o con discapacidad.

2.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak, bere eskumenen esparruan, informazioa emango die hezkuntza-sistemako ikasleei, horien familiei eta orokorrean gizarte osoari. Halaber, laguntza eta errefortzu moduan beharrezkoak diren neurriak eta bitartekoak ezarriko dira beharrezko informazioa, orientazioa eta aholkuak emateko gizartean baztertuta geratzeko arriskua duten taldeei, hezkuntza-sistema behar baino goizago uzten duten pertsonei, lanbide-prestakuntza eskasa dutenei, langabetuei, etorkinei edo ezinduei.

DISPOSICIÓN ADICIONAL

XEDAPEN GEHIGARRIA

El Consejero de Educación, Universidades e Investigación, regulará la posible oferta de los módulos formativos del Catálogo Modular asociado al Catálogo Nacional de Cualificaciones Profesionales para las personas paradas de larga duración, personas discapacitadas, jóvenes con fracaso escolar y, en general, personas con riesgo de exclusión social.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak arautuko du denbora luzean lanik gabe dauden pertsonei, ezinduei, eskolan porrot egin dutenei eta, oro har, gizartean baztertuta geratzeko arriskua duten pertsonei Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalari lotutako Moduluen Katalogoak eskaintzen dizkien prestakuntza-moduluen aukera.

Dichas ofertas, además de incluir módulos asociados al Catálogo Nacional de Cualificaciones Profesionales podrán incorporar módulos apropiados para la adaptación a las necesidades específicas del colectivo beneficiario.

Eskaintza horietan, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalari lotutako moduluez gain, talde berezi horien premia zehatzetara egokitzeko aproposak diren moduluak ere sartuko dira.

Las competencias profesionales así adquiridas podrán ser evaluadas y acreditadas de acuerdo con el procedimiento que se establezca en cumplimiento de lo dispuesto en los artículos 8.3 y 8.4 de la Ley Orgánica 5/2002, de 19 de junio, de Las Cualificaciones y Formación Profesional.

Eskaintza horren barruko moduluen bidez lortzen diren gaitasun profesionalak ebaluatu eta egiaztatzeko, Kualifikazioei eta lanbide-heziketari buruzko, ekainaren 19ko, 5/2002 Legeko 8.3 eta 8.4. artikuluetan xedatutakoaren arabera ezartzen den prozedura beteko da.

En el procedimiento que se establezca en relación con los artículos citados en el párrafo anterior se podrán aportar, además, la experiencia laboral y otros aprendizajes no formales para su evaluación y acreditación. Las acreditaciones logradas permitirán la convalidación de los módulos profesionales asociados a las unidades de competencia que constituyan el título que, en su caso, se desee obtener.

Aurreko paragrafoan aipatutako artikuluei lotuta ezarriko den prozeduraren kasuan, lan-esperientzia eta beste ikasketa ez-formal batzuk ere aurkeztu ahal izango dira ebaluatu eta egiaztatzeko. Lortzen diren egiaztagirien bidez, eskuratu nahi den tituluaren gaitasun-unitateei lotutako lanbide-moduluak baliozkotu ahal izango dira.

DISPOSICIÓN TRANSITORIA

XEDAPEN IRAGANKORRA

Transitoriamente, hasta la publicación de la norma que establezca el procedimiento para la acreditación de competencias profesionales adquiridas a través de la experiencia laboral o de vías no formales de formación, seguirá en vigor la facultad de evaluar y reconocer las mismas, recogida en el artículo 7 del Decreto 70/2004, de 27 de abril, por el que se regulan las pruebas para la obtención de los títulos de Técnico y Técnico Superior de Formación Profesional.

Behin-behinean, hau da, harik eta lan-esperientziaren edo prestakuntzako bide ez-formalen bidez lortutako gaitasun profesionalak kreditatzeko prozedura ezarriko duen araua argitaratu arte, indarrean jarraituko du Lanbide Heziketa Berezituko Teknikari eta Goi Mailako Teknikari tituluak ateratzeko probak arautzen dituen 70/2004, apirilaren 27ko Dekretuaren 7. artikuluan jasotzen den ebaluatzeko eta aitortzeko ahalmenak.

DISPOSICIÓN DEROGATORIA

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Queda derogado el Decreto 447/1994, de 22 de noviembre, por el que se establece la ordenación general de las enseñanzas de Formación Profesional y las directrices sobre sus títulos.

Indargabetuta geratzen da azaroaren 22ko 447/1994 Dekretua, lanbide-heziketako irakaskuntzen antolamendu orokorra eta bere tituluei buruzko artezpideak ezartzeko dena.

Queda derogado el Decreto 97/1997, de 29 de abril, por el que se establece la regulación del Bachillerato, las enseñanzas de Formación Profesional y las directrices sobre sus títulos y se dispone su implantación en todo lo que se refiere a la Formación Profesional, en lo referente a la Formación Profesional.

Indargabetuta geratzen da, Lanbide Heziketari dagokionean, apirilaren 29ko 97/1997 Dekretua, batxilergoko eta lanbide-heziketako irakaskuntzaren ezarpena eta dagozkien tituluei buruzko jarraibideak arautzen dituena.

Queda derogado el Decreto 70/2004, de 27 de abril, por el que se regulan las pruebas para la obtención de los títulos de Técnico y Técnico Superior de Formación Profesional, con excepción de su artículo 7.

Indargabetuta geratzen da apirilaren 27ko 70/2004 Dekretua, lanbide-heziketako teknikari eta goi mailako teknikari tituluak ateratzeko probak arautzen dituena, bere 7.artikulua salbu.

DISPOSICIÓN FINAL

AZKEN XEDAPENA

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 26 de febrero de 2008.

El Lehendakari,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko otsailaren 26an.

El Consejero de Educación, Universidades e Investigación,

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común