Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

37. zk., 2008ko otsailaren 21a, osteguna

N.º 37, jueves 21 de febrero de 2008


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
Justicia, Empleo y Seguridad Social
1081
1081

26/2008 DEKRETUA, otsailaren 5ekoa, prebentzio-sistemaren auditoretza- edo kanpoko ebaluazio-jarduerak burutzeko pertsona edo erakunde espezializatu baimenduen eta kanpoko prebentzio-zerbitzu gisa jarduteko egiaztatutako erakunde espezializatuen Erregistroa sortu eta arautzen duena.

DECRETO 26/2008, de 5 de febrero, por el que se crea y regula el Registro de entidades especializadas acreditadas para actuar como servicios de prevención ajenos y de personas o entidades especializadas autorizadas para desarrollar la actividad de auditoría o evaluación externa del sistema de prevención.

Arriskuak ebaluatzea dela-eta enpresetan burutu behar diren prebentzioko jarduerak garatzeko baliabideak Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen IV. kapituluan xedatuta daude eta prebentzioa burutzeko antolaketa-modurik osoenetakotzat jotzen dira bertan prebentzio-zerbitzuak. Kanpoko prebentzio-zerbitzua ematea helburu duten erakunde espezializatuak lan-agintaritzaren egiaztapena izan beharko dute.

La Ley 31/1995, de 8 de noviembre, de Prevención de Riesgos Laborales establece en su Capítulo IV los instrumentos con los que se han de desarrollar las actividades preventivas que fueran necesarias realizar en las empresas como consecuencia de la evaluación de los riesgos, configurando a los servicios de prevención como una de las modalidades más completas de organización para la realización de prevención. Las entidades especializadas que pretendan desarrollar la actividad de servicios de prevención ajenos habrán de contar con una acreditación de la Autoridad Laboral.

Halaber, aipatu legearen 30.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, prebentzio-zerbitzua enpresatik kanpoko erakunde espezializatu batekin hitzartu ez duten enpresariek auditoretza edo kanpoko ebaluazio baten kontrolpean jarri beharko dute beren prebentzio-sistema.

Así mismo, la citada Ley fija en su artículo 30.6 la obligación de los empresarios de someter su sistema de prevención al control de una auditoría o evaluación externa en los casos en los que no se hubiera concertado el servicio de prevención con una entidad especializada ajena a la empresa.

Prebentzioko Zerbitzuen Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuak (apirilaren 30eko 780/1998 Errege Dekretuak eta maiatzaren 19ko 604/2006 Errege Dekretuak aldatutakoak) eta hori garatzen duen Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioaren 1997ko ekainaren 27ko Aginduak, kanpoko prebentzio-zerbitzuak ematea helburu duten erakunde espezializatuen baieztapen-baldintzak hala nola enpresetako lan arriskuen prebentzio-sistemaren auditoretza edo kanpoko ebaluazioa egin ahal izateko pertsona zein erakunde espezializatuek bete beharreko baldintzak arautzen dituzte.

El Real Decreto 39/1997, de 17 de enero, por el que se aprueba el Reglamento de Servicios de Prevención, modificado por el Real Decreto 780/1998, de 30 de abril, y por el Real Decreto 604/2006, de 19 de mayo, y la Orden del Ministerio de Trabajo y Asuntos Sociales de 27 de junio de 1997 que lo desarrolla, regulan las condiciones de acreditación de las entidades especializadas que pretendan desarrollar la actividad de servicios de prevención ajenos, así como los requisitos de las personas o entidades especializadas para que puedan desarrollar actividades de auditoría o evaluación externa del sistema de prevención riesgos laborales de las empresas.

Aipatu erregelamenduaren 28. artikuluan, prebentzio-zerbitzu gisa jarduteko egiaztapena duten erakunde espezializatuak zein prebentzio-sistemetako auditoretza edo kanpoko ebaluazioa egiteko baimena duten pertsona zein erakunde espezializatuak inskribatzeko erregistro bat sortzea aurreikusten da.

El artículo 28 del citado Reglamento prevé la creación de un registro en el que serán inscritas las entidades especializadas que hayan sido acreditadas para actuar como servicios de prevención, así como las personas o entidades especializadas a las que se haya concedido la autorización para efectuar auditorías o evaluaciones externas de los sistemas de prevención.

Administrazioaren eraginkortasuna dela-eta beharrezkoa da prebentzio-sistemako auditoretza- edo kanpoko ebaluazio-jarduerak burutzeko pertsona edo erakunde espezializatu baimenduen eta kanpoko prebentzio-zerbitzu gisa jarduteko egiaztatutako erakunde espezializatuen Erregistroa arautzea.

Razones de eficacia administrativa hacen preciso regular el Registro de entidades especializadas acreditadas para actuar como servicios de prevención ajenos y de personas o entidades especializadas autorizadas para desarrollar la actividad de auditoría o evaluación externa del sistema de prevención.

Herri-izaera duen Erregistro administratibo hau ondoko informazioa emateko asmoz sortzen da: gure autonomia-erkidegoan zerbitzuak ematen dituzten kanpoko prebentzioko taldeez zein auditoretza edo kanpoko ebaluaziokoez behar bezala egiaztatutako pertsonek zein erakundeek beraiek emandako datuak edota Administrazioak dituenak. Beraz, zerbitzu garrantzitsua ematen zaie herritarrei erregistro hau sortuz, horrelako zerbitzuak kontratatzea edo gai honen inguruan interesgarria den beste edozein informazio lortu nahi duten pertsona fisikoek zein juridikoek Administrazioak, erregistro publiko baten bidez, ematen duen bermea izango dutelako.

Este Registro administrativo, de carácter público, se crea con la finalidad de proporcionar información de acuerdo con los datos que sean facilitados por las propias personas y entidades, así como de acuerdo con los datos obrantes en la Administración sobre los servicios de prevención ajenos y de auditorías o evaluaciones externas que, debidamente acreditados o autorizadas, presten servicios en nuestra Comunidad Autónoma. Por lo tanto con la creación de este Registro se ofrece un importante servicio a la ciudadanía, ya que tanto las personas físicas como jurídicas que pretendan contratar la prestación de tales servicios u obtener cualquier otra información que sea de interés en esa materia tendrán la garantía que proporciona la Administración por medio de un registro público.

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 12. artikuluak xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak betearazpen-eskumenak ditu lan arloan. Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak onartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua.

La Comunidad Autónoma de Euskadi tiene competencias ejecutivas en materia laboral, de conformidad con lo establecido en el artículo 12 del Estatuto de Autonomía del País Vaso, aprobado por la Ley Orgánica 3/1979, de 18 de diciembre.

Ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoak gai honetan dituen betearazpen-eskumenek erakunde-mota hauen erregistroa sortzea eta antolatzea eskatzen dute, prebentzio-sistemaren auditoretza edo kanpoko ebaluazioa egiteko pertsona edo erakunde espezializatuen zein kanpoko prebentzio-zerbitzuetan espezializatutako erakundeen egiaztapenak baimentzeko, ikuskatzeko, eteteko eta deuseztatzeko eskumena duen lan-agintaritza gisa. Gainera, lan-legeriaren betearazpen-eskumena bideratzeko behar diren zerbitzuak ordenan jarri eta antolatzeko administrazio honi dagokion autoantolatzeko ahalmena erabiltzen da.

En consecuencia, las competencias ejecutivas de la Comunidad Autónoma de Euskadi en esta materia, como Autoridad Laboral competente para autorizar, verificar, suspender y extinguir las acreditaciones de entidades especializadas como servicios de prevención ajenos y de personas o entidades especializadas para desarrollar la actividad de auditoría o evaluación externa del sistema de prevención, exigen la creación y organización de un registro de este tipo de entidades. Asimismo, se ejercita la facultad de autoorganización que le corresponde a esta Administración para ordenar y organizar los servicios precisos para el cumplimiento de la competencia de ejecución de la legislación laboral.

Erregistroa Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzari atxikiko zaio, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu, eta horien egitekoak eta jardun-arloak ezartzen dituen Lehendakariaren ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuaren 8.h) artikuluan, eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 18ko 315/2005 Dekretuaren 17.n) artikuluan ezarritakoari jarraiki.

El Registro se adscribe a la Dirección de Trabajo y Seguridad Social, en virtud de lo establecido en el artículo 8.h) del Decreto 8/2005, de 27 de junio, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos, y en el artículo 17.n) del Decreto 315/2005, de 18 de octubre, por el que se establece la Estructura Orgánica y Funcional del Departamento de Justicia, Empleo y Seguridad Social.

Ondorioz, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez, organo aholku-emaile interesdunak entzun, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko otsailaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

En su virtud, a propuesta del Consejero de Justicia, Empleo y Seguridad Social, oídos los órganos consultivos interesados, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 5 de febrero de 2008,

XEDATU DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Atxikipen organikoa eta eremua.

Artículo 1.– Adscripción orgánica y ámbito.

1.– Prebentzio-sistemaren auditoretza- edo kanpoko ebaluazio-jarduerak burutzeko pertsona edo erakunde espezializatu baimenduen eta kanpoko prebentzio-zerbitzu gisa jarduteko egiaztatutako erakunde espezializatuen Erregistroa sortzen da, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzari atxikita.

1.– Se crea el Registro de entidades especializadas acreditadas para actuar como servicios de prevención ajenos y de personas o entidades especializadas autorizadas para desarrollar la actividad de auditoría o evaluación externa del sistema de prevención, adscrito a la Dirección de Trabajo y Seguridad Social del Departamento de Justicia, Empleo y Seguridad Social del Gobierno Vasco.

2.– Herri-izaerako Erregistro honetan ondoko erakundeak inskribatuko dira: Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio nagusiak izanda edo beste autonomia-erkidegoetakoak izan arren jarduera-eremua erkidego honetan ere izanik, prebentzio-sistemaren auditoretza- edo kanpoko ebaluazio-jarduerak burutzeko pertsona edo erakunde espezializatu baimenduak, eta kanpoko prebentzio-zerbitzu gisa jarduteko egiaztatutako erakunde espezializatuak, edozein dela ere beren jarduera-eremua. Administrazio-lanak egiten dituzten langileak alde batera utzita, prebentzio-lanetan dabiltzan langile-kopuru handiena duten instalazioak hartuko dira instalazio nagusitzat.

2.– En este Registro, de carácter público, se inscribirán las entidades especializadas acreditadas para actuar como servicios de prevención ajenos y las personas o entidades especializadas autorizadas para desarrollar la actividad de auditoría o evaluación externa del sistema de prevención, con independencia de su ámbito de actuación, que tengan sus instalaciones principales en la Comunidad Autónoma del País Vasco, así como las de otras Comunidades Autónomas cuyo ámbito de actuación incluya a esta Comunidad. La consideración de instalaciones principales se derivará del mayor número de personas trabajadoras dedicadas a actividades preventivas, sin considerar las personas dedicadas a tareas administrativas.

3.– Datu pertsonalen tratamendu automatizatua Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen arabera egingo da eta aplikatzekoak diren gainerako legeak eta arauak kontuan hartuta.

3.– El tratamiento de automatizado de datos personales se realizará de conformidad con lo establecido en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal y en la Ley 2/2004, de 25 de febrero, de Ficheros de Datos de Carácter Personal de Titularidad Pública y de Creación de la Agencia Vasca de Protección de Datos, así como en la correspondiente normativa de desarrollo.

2. artikulua.– Erregistroaren egitura.

Artículo 2.– Estructura Registral.

1.– Erregistroak bi atal desberdin izango ditu:

1.– El Registro se estructura en dos Secciones diferenciadas:

A atala: behin-behineko zein behin betiko izaeraz Euskal Autonomia Erkidegoan kanpoko prebentzio-zerbitzu gisa jarduteko egiaztatutako erakunde espezializatuak.

Sección A: entidades especializadas acreditadas para actuar como servicios de prevención ajenos en la Comunidad Autónoma de Euskadi con carácter provisional o definitivo.

B atala: behin-behineko zein behin betiko izaeraz Euskal Autonomia Erkidegoan prebentzio-sistemaren auditoretza edo kanpoko ebaluazioa burutzeko pertsona edo erakunde espezializatu baimenduak.

Sección B: personas o entidades especializadas autorizadas para desarrollar la actividad de auditoría o evaluación externa del sistema de prevención en la Comunidad Autónoma de Euskadi con carácter provisional o definitivo.

2.– Atal bietan ondokoak idatziko dira: pertsona edo erakundearen izena, helbidea, identifikazio fiskala, Gizarte Segurantzako zenbakia, baimen- edo egiaztapen-data, egiaztatutako espezialitateak, lurralde-eremua eta inskripzio-zenbakia. A atalean, gainera, prebentzio-lanak barruan gehienez har ditzakeen langile eta enpresen kopurua idatziko da, eta behin betiko egiaztapena duten erakundeen kasuan, aseguru-poliza.

2.– En ambas Secciones se anotarán la denominación de la entidad o nombre de la persona, el domicilio, su identificación fiscal, su número de Seguridad Social, la fecha de acreditación o autorización, las especialidades acreditadas, el ámbito territorial y el número de inscripción. Además en la Sección A se anotará el número máximo de empresas y volumen de trabajadores y trabajadoras objeto de su actividad preventiva y, en el caso de las entidades acreditadas definitivamente, la póliza de seguro.

3. artikulua.– Inskripzioaren xedea.

Artículo 3.– Objeto de la Inscripción.

1.– Erregistroan inskribatzeak esan nahi du Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutako egiaztapen- edo baimen-prozedurak eta baldintzak eta horrekin bat datozen arauak bete direla.

1.– La inscripción en el Registro supone el cumplimiento de las condiciones y procedimientos de acreditación o autorización establecidas en el Real Decreto 39/1997, de 17 de enero, por el que se aprueba el Reglamento de los Servicios de Prevención, y normas concordantes.

2.– Erregistro administratibo honetan honako hauek inskribatuko dira:

2.– En este Registro administrativo se inscribirán:

a) Kanpoko prebentzio-zerbitzu gisa jarduteko Euskadiko Autonomia Erkidegoko lan-agintaritzak egiaztatutako erakunde espezializatuak, edozein dela ere bere jarduera-eremu geografikoa, eta beste autonomia-erkidego bateko lan-agintaritza eskudunak behar bezala egiaztatu eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko lurraldean kokatuta dauden enpresetan kanpoko prebentzio-zerbitzu gisa lanean aritzen diren erakunde espezializatuak.

a) Las entidades especializadas acreditadas para actuar como servicios de prevención ajenos por la Autoridad Laboral de la Comunidad Autónoma de Euskadi, sea cual fuere su ámbito geográfico de actuación, y las que actúen como servicios de prevención ajenos en empresas radicadas en el territorio de Comunidad Autónoma de Euskadi y que hayan sido debidamente acreditadas como tales por la Autoridad Laboral competente de otra Comunidad Autónoma.

b) Prebentzio-sistemen auditoretzak edo kanpoko ebaluazioak egiteko Euskadiko Autonomia Erkidegoko lan-agintaritzak baimena emandako erakunde edo pertsonak, edozein dela ere beraien jarduera-eremu geografikoa, eta beste autonomia-erkidego batek emanda Euskadiko Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden enpresetan auditoretza- edo kanpoko ebaluazio-zerbitzuak emateko baimena dutenak.

b) Las entidades o personas a las que la Autoridad Laboral de la Comunidad Autónoma de Euskadi haya concedido autorización para realizar auditorías o evaluaciones externas en los sistemas de prevención, sea cual fuere el ámbito geográfico de actuación, y las autorizadas por otras Comunidades Autónomas para realizar servicios de auditoría o evaluación externa en empresas radicadas en la Comunidad Autónoma de Euskadi.

c) Prebentzio-, auditoretza- edo kanpoko ebaluazio-zerbitzuetako baimenaren edo egiaztapenaren baldintzen aldaketak, lan-agintaritza eskudunak onartutakoak.

c) Las modificaciones de las condiciones de acreditación o autorización de servicios de prevención, o auditorías o evaluaciones externas concedidas por la Autoridad Laboral competente.

4. artikulua.– Erregistroan inskribatzearen ondorioak.

Artículo 4.– Efectos de la inscripción registral.

1.– Erregistroan sartutako datuen publizitatea ekarriko du erregistroan inskribatzeak.

1.– La inscripción registral producirá el efecto de la publicidad de los datos consignados.

2.– Inskripzioak ez ditu ondorio osatzaileak izango pertsona edo erakundeentzat, eta beharrezko diren egintzak eta datuak egiaztatzearen eskubidea besterik ez die ematen.

2.– La inscripción no tendrá efectos constitutivos de las personas o entidades, no confiriéndoles más derechos que la constancia de los actos y datos de los que trae causa.

5. artikulua.– Inskribatzeko prozedura.

Artículo 5.– Procedimiento de inscripción.

1.– Kanpoko prebentzio-zerbitzu gisa jarduteko egiaztatutako erakunde espezializatuak hala nola prebentzio-sistemen auditoretzak edo kanpoko ebaluazioak egiteko baimena autonomia-erkidego honetako lan-agintaritzagandik jaso duten pertsona edo erakundeak ofizioz inskribatuko dira Erregistroan.

1.– Las entidades especializadas acreditadas para actuar como servicios de prevención ajenos, así como las personas o entidades a las que se haya concedido autorización para realizar auditorías o evaluaciones externas en los sistemas de prevención por la Autoridad Laboral de esta Comunidad Autónoma, se inscribirán de oficio en el Registro.

2.– Kanpoko prebentzio-zerbitzu gisa jarduteko beste autonomia-erkidego batek egiaztatutako erakunde espezializatuak, Euskadin lanean ari direnak, hala nola prebentzio-sistemen auditoretzak edo kanpoko ebaluaketak egiteko baimena beste autonomia-erkidego batek eman eta Euskadin lanean ari direnak, dagokien lan-agintaritzak hartutako ebazpenaren arabera inskribatuko dira.

2.– Las entidades especializadas acreditadas para actuar como servicios de prevención ajenos por otra Comunidad Autónoma y que actúen en Euskadi, y las entidades o personas a las que se haya concedido autorización para realizar auditorías o evaluaciones externas en los sistemas de prevención por otra Comunidad Autónoma y que actúen en Euskadi, se inscribirán a la vista de la resolución de la Autoridad Laboral correspondiente.

6. artikulua.– Erregistroko idazpenak eta bestelako idatz-oharrak.

Artículo 6.– Asientos y otras anotaciones registrales.

1.– Erregistroko idazpenak bi eratakoak izango dira:

1.– Los asientos registrales serán de dos modalidades:

a) Inskripzioak. Honako hauen inskripzioa nahitaezkoa izango da:

a) Inscripción. Serán objeto de inscripción obligatoria:

1) Egiaztapen- edo baimen-ebazpenak, bai eta haien aldaketak ere.

1) Resoluciones de acreditación o autorización, así como de sus modificaciones.

2) Egiaztapena edo baimena guztiz edo zati batean eteteko ebazpenak.

2) Resoluciones de suspensión total o parcial de la acreditación o autorización.

3) Egiaztapena edo baimena deuseztatzeko ebazpenak.

3) Resoluciones de extinción de la acreditación o autorización.

b) Baliogabetzea.

b) Cancelación.

1) Kanpoko prebentzio-zerbitzu gisa jarduteko egiaztatutako erakunde espezializatuen edo prebentzio-sistemen auditoretzak edo kanpoko ebaluazioak egiteko baimena eman zaien pertsona edo erakundeen erregistroko inskripzioa baliogabetzea ofizioz egingo da, dagokion administrazio-espedientean hartutako ebazpenaren ondorioz edota hori adostu den prozedura judizialaren ondorioz.

1) La cancelación de la inscripción registral de las entidades especializadas acreditadas para actuar como servicios de prevención ajenos o personas o entidades a las que se haya concedido autorización para realizar auditorías o evaluaciones externas en los sistemas de prevención, se efectuará de oficio como consecuencia de resolución que se dicte en el expediente administrativo correspondiente o como consecuencia de procedimiento judicial en el que así se acuerde.

2) Baliogabetzea jasota geratuko da, horren zioa eta egin deneko data adieraziz.

2) La cancelación se hará constar con indicación del motivo y fecha en que se produzca.

2.– Idazpenak ofizioz edo alderdiak eskatuta egin daitezke.

2.– Los asientos se anotarán de oficio o a instancia de parte.

7. artikulua.– Erregistro-publizitatea.

Artículo 7.– Publicidad registral.

1.– Erregistroak izaera publikoa du eta, beraz, bidezko interes zuzena duten hirugarrenek erregistroko datuak kontsultatzeko aukera izango dute, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako mugapean hori egiaztatu ondoren, eta bereziki Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen arabera eta aplikatzekoak diren gainerako legeak eta arauak kontuan hartuta.

1.– El Registro tiene carácter público, siendo los datos registrales de libre acceso para su consulta por terceros que tengan un interés legítimo y directo, cuando así lo acrediten, con los límites establecidos en la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, y particularmente en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal y en la Ley 2/2004, de 25 de febrero, de Ficheros de Datos de Carácter Personal de Titularidad Pública y de Creación de la Agencia Vasca de Protección de Datos, así como en la correspondiente normativa de desarrollo.

Ziurtagiri edo jakinarazpen-ohar bidez egingo da publizitatea. Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariaren eskumena izango da eskatzen diren ziurtagiriak egitea.

La publicidad se realizará mediante certificación o por medio de nota informativa. Corresponderá al Director de Trabajo y Seguridad Social del Departamento de Justicia, Empleo y Seguridad Social del Gobierno Vasco la competencia para expedir las certificaciones que se soliciten.

Egiaztapenekin eta baimenekin zerikusia duten gaien ingurukoak eta horiek Erregistroan inskribatzeari buruzkoak soilik izango dira ziurtagiriak.

Las certificaciones sólo podrán versar sobre cuestiones relacionadas con la acreditación y autorización, así como con su inscripción en el Registro.

2.– Aldizka, Erregistroaren informazio eguneratua argitaratuko du Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak bere web orrian.

2.– Periódicamente, el Departamento de Justicia, Empleo y Seguridad Social publicará información actualizada del Registro en su página web.

8. artikulua.– Erregistroko idazpenak jakinaraztea.

Artículo 8.– Comunicación de los asientos registrales.

1.– Prebentzio Zerbitzuetako Erregelamenduaren 28.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzak bere erregistroan egindako idazpen guztien kopia bidaliko dio gaur eguneko Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioko Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako Zuzendaritza Nagusiari.

1.– De acuerdo con lo señalado en el artículo 28.1 Reglamento de los Servicios de Prevención, la Dirección de Trabajo y Seguridad Social enviará a la actual Dirección General de la Inspección de Trabajo y Seguridad Social del Ministerio de Trabajo y Asuntos Sociales, en el plazo de 8 días hábiles, copia de todo asiento practicado en su Registro.

2.– Urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretua garatzen duen 1997ko ekainaren 27ko Aginduaren lehen xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzak jakinaraziko dizkie gainerako autonomia-erkidegoetako lan-agintaritzei edo, beharrezkoa izanez gero, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako Zuzendaritza Nagusiari, kanpoko prebentzio-zerbitzu gisa jarduteko egiaztatutako erakundeen eta auditoretzak edo kanpoko ebaluazioak egiteko baimena duten erakunde edo pertsonen inskribapen guztiak, haien jarduera-eremua zehaztuz, pertsonek edo erakundeek egindako egiaztapen- edo baimen-eskabideei emandako ezetzak, eta bere ustez gainerako lan-agintaritzek jakin beharreko beste edozein gertakari.

2.– En virtud de lo establecido en la Disposición Adicional primera de la Orden de 27 de junio de 1997, por la que se desarrolla el Real Decreto 39/1997, de 17 de enero, la Dirección de Trabajo y Seguridad Social comunicará a las autoridades laborales de las restantes Comunidades Autónomas o, en su caso, a la Dirección General de la Inspección de Trabajo y Seguridad Social, todas las inscripciones de entidades acreditadas para actuar como servicios de prevención ajenos y de las personas o entidades autorizadas para efectuar auditorías o evaluaciones externas, especificando su ámbito de actuación, todas las denegaciones a las solicitudes de acreditación o autorización efectuadas por personas o entidades, así como cualquier otra incidencia que a su juicio deba ser conocida por las restantes Autoridades Laborales.

XEDAPEN IRAGANKORRA

DISPOSICIÓN TRANSITORIA

Dekretu hau indarrean sartzen den unean Lan eta Gizarte Segurantzak behin betiko egiaztapena edo baimena eman dien pertsona edo erakunde espezializatuak ofizioz inskribatuko ditu Lan eta Gizarte Segurantzak eta bi hilabeteko epean dagokien erregistro-zenbakia jakinaraziko die. Inskribapena egiteko behar diren datu guztiak ez izanez gero, epe horretan bertan ofizioa bidaliko zaie inskripzio zuzena egin ahal izateko.

Las personas o entidades especializadas que, al momento de entrada en vigor del presente Decreto, estén acreditadas o autorizadas con carácter definitivo por la Dirección de Trabajo y Seguridad Social, serán inscritas de oficio por ésta, dándoles traslado, en el plazo de dos meses, del número registral que les correspondiere. En el caso de que no se dispusiera de todos los datos necesarios para la inscripción, se oficiará a éstas en el mismo plazo a fin de su correcta inscripción.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu hau betetzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko.

Primera.– Se autoriza al Consejero de Justicia, Empleo y Seguridad Social para dictar cuantas disposiciones procedan al objeto de dar cumplimiento al presente Decreto.

Bigarrena.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Segunda.– El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko otsailaren 5ean.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 5 de febrero de 2008.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

El Consejero de Justicia, Empleo y Seguridad Social,

JOSEBA AZCÁRRAGA RODERO.

JOSEBA AZCÁRRAGA RODERO.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común