Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

8. zk., 2008ko urtarrilaren 11, ostirala

N.º 8, viernes 11 de enero de 2008


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Educación, Universidades e Investigación
192
192

253/2007 DEKRETUA, abenduaren 26koa, Lanbide Hastapeneko Programetako Prestakuntza Praktikoaren Fasea (PPF) arautzen duena.

DECRETO 253/2007, de 26 de diciembre, por el que se regula la realización de la fase de prácticas en empresas, en los Programas de Iniciación Profesional.

Gure autonomia-erkidegoan titulazio akademikorik edo lanbide-arlokorik ez duten gazteak langabezian daude hein handi batean, ez baitute prestakuntza nahikorik langile kualifikatu gisa lanean hasteko, ezta berriro hezkuntza-sisteman sartzeko ere.

En nuestra comunidad autónoma el colectivo de jóvenes sin titulación académica ni profesional muestra un alto índice de desempleo, ya que carecen de formación suficiente que les permita conseguir una acreditación profesional como trabajadores cualificados y trabajadoras cualificadas o bien acceder nuevamente al sistema educativo.

Gazte-talde horren egoera eta ezaugarriak nahikoa arrazoi dira gizarte-bermeko programak abian jartzeko, honako bi helmuga hauei begira: lanbiderako oinarrizko prestakuntza eskaintzea eta beren berariazko beharrizanak betetzea, kasuan kasuko gizarte-, kultura- eta lan-inguruneak kontuan harturik.

La situación y características particulares de este grupo de jóvenes justifica la puesta en marcha de programas de garantía social, con el objeto de ofrecerles una formación básica y profesional concebida y ordenada para atender sus necesidades específicas, teniendo en cuenta el contexto social, cultural y productivo en el que se desenvuelven.

Apirilaren 24ko 72/2001 Dekretuaren helburua da gizarte-bermeko prestakuntza-ekintzen alderdi nagusiak arautzea, Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzeko. Bigarren artikuluan dio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak baimentzen dituen gizarte-bermeko prestakuntza-ekintzei Lanbide Hastapeneko Programak esango zaiela modu generikoan. Halaber, 6. artikuluak dio lehenengo ikasturtean egindako ikasketak bigarren kurtsoan sakondu eta zabalduko direla aldi batean; beste aldi bat enpresetan praktiketan jarduteko izango da.

El Decreto 72/2001, de 24 de abril tiene por objeto regular, en la Comunidad Autónoma del País Vasco, los aspectos esenciales de las acciones formativas de garantía social y en su artículo 2 especifica que las acciones formativas que autorice el Departamento de Educación, Universidades e Investigación se denominarán de forma genérica programas de Iniciación Profesional. Más tarde, en su artículo 6, indica que en el segundo curso de Iniciación Profesional se organizará una fase de profundización y extensión de los aprendizajes realizados en el primer curso, y otra fase de prácticas en empresa.

Prestakuntza-fase hori garatzeko, ikastetxeak eta lantokiak etengabe koordinatu behar dira. Ondorioz, dekretu honen I. kapituluan arautu egiten dira, batetik, toki-entitate, irabazteko asmorik gabeko erakunde, ikastetxe publiko eta pribatu arrunten eta lantokien (enpresa edo tailerren) arteko harremanak eta, bestetik, parte hartzen duten eragileen funtzioak, hain zuen ere ikasleenak, toki-entitateetako eta irabazteko asmorik gabeko erakundeetako zein ikastetxe publiko zein pribatu arruntetako irakasleenak eta lantokietako instruktoreenak.

El desarrollo de esta fase de formación de prácticas en empresa, precisa de una coordinación continuada entre el centro educativo y el centro de trabajo. En consecuencia, en el Capítulo I del presente Decreto se establece la regulación de las relaciones entre las entidades locales, entidades sin ánimo de lucro, centros ordinarios públicos y privados por un lado, y el centro de trabajo (empresas o talleres) por el otro, y las funciones de los agentes que intervienen: alumnado, tutores o tutoras de las entidades locales, entidades sin ánimo de lucro, centros ordinarios públicos y privados e instructores o instructoras de los centros de trabajo.

Hori guztia burutzeko, eta jarraipena eta ebaluazioa egiteko, beraz, kostu ekonomiko gehigarriak sortuko zaizkie hezkuntzako parte-hartzaileei eta enpresa laguntzaileei. Kostuok hauek dira: enpresetako langile eta instalazioak erabiltzeagatik sortutako gastuak, ikasleak enpresetara bertaratzeak sortutakoak eta lantokiko prestakuntzako irakasle tutoreek ikastetxetik kanpo egin beharreko ikaslearen jarraipenak sortutakoak.

La realización, seguimiento y evaluación de esta actividad conlleva unos costes económicos adicionales, tanto a los participantes y las participantes de la parte educativa como a las empresas colaboradoras. Estos costes son derivados de la utilización de las instalaciones y personal de las empresas, del traslado del alumnado a las mismas y del seguimiento que el profesorado-tutor de esta formación debe hacer al alumnado fuera del centro educativo.

Administrazioak, gainera, aseguru osagarria sinatu du, istripuak eta hirugarrenen aurreko erantzukizun zibila estaltzeko benetako baldintzak finkatzeko; eta horien prestazioak finkatzeko ekitaldi bakoitzean hitzarmenak sinatuko dira.

La Administración ha suscrito además un seguro complementario que fija unas condiciones reales de cobertura por accidentes y responsabilidad civil ante terceros cuyas prestaciones dependerán de los convenios que se suscriban en cada ejercicio.

Diru-laguntzak emateko jarraibideak Dekretu honen II. kapituluan ezartzen dira.

Las directrices para la aplicación de las ayudas económicas correspondientes se establecen en el Capítulo II del presente Decreto.

Ondorioz, Euskadiko Eskola Kontseiluaren txostena aztertu ondoren eta Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2007ko abenduaren 26an egindako bilkuran aztertu ondoren, hau

En su virtud, con informe del Consejo Escolar de Euskadi, y de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, a propuesta del Consejero de Educación, Universidades e Investigación, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno Vasco en su sesión celebrada el día 26 de diciembre de 2007

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Hona Dekretu honen xedea:

Constituye el objeto del presente Decreto:

a) Prestakuntza Praktikoaren Fasea (PPF) enpresa eta tailerretan egiteko baldintzak arautzea, apirilaren 24ko 72/2001 Dekretuaren 6. artikuluak ezarritako moduan, baita horren garapenean parte hartzen duten eragileen arteko lankidetza-harremanak ere.

a) regular las condiciones en que se materializa la Fase de Formación Práctica en empresas y talleres, tal como se establece en el artículo 6 del Decreto 72/2001 de 24 de abril, de Educación, así como las relaciones de colaboración entre los distintos agentes que intervienen en su desarrollo.

b) Prestakuntza Praktikoaren Fasea garatzeko laguntza-programaren esparrua finkatzea.

b) Establecer el marco del programa de ayudas para el desarrollo de la Fase de Formación Práctica en empresas o talleres.

2. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Artículo 2.– Ámbito de aplicación.

Dekretu honen aplikazio-eremukoak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden eta Lanbide Hastapeneko Programak emateko baimen ofiziala duten toki-entitateak, irabazteko asmorik gabeko erakunde pribatuak eta ikastetxe publiko zein pribatu arruntak.

Quedan incluidos dentro del ámbito de aplicación del presente Decreto las entidades locales, las entidades privadas sin ánimo de lucro, y los centros ordinarios públicos y privados, radicados en la Comunidad Autónoma del País Vasco y autorizados oficialmente para impartir los programas de Iniciación Profesional.

I. KAPITULUA
PARTE HARTZEN DUTEN ERAGILEEN JARDUERAK
CAPÍTULO I
ACTUACIONES DE LOS AGENTES
INTERVINIENTES

3. artikulua.– Prestakuntzako Fase Praktikoaren alderdi orokorrak enpresa edo tailerretan.

Artículo 3.– Aspectos generales de la Fase de Formación Práctica en empresas o talleres.

1.– Prestakuntza Fase hau inoiz ere ez da lan-eskuaren hornikuntza edo ordezkapentzat joko. Dena den, ikasleek bere ikasketak jarri eta benetako lantokietan garatuko ditu trebetasunak.

1.– Esta fase de formación, en ningún caso se entenderá como provisión o sustitución de mano de obra, aunque el alumnado aporte su aprendizaje y desarrolle sus competencias en puestos de trabajo reales.

2.– Prestakuntza Praktikoaren Fasean gerta litekeen edozein istripu edo gertakari aurreikusita dago derrigorrezko eskola-aseguruaren prestazioetan. Izan ere, ez dago inongo lan-harremanik dekretu honek arautzen duen prestakuntza praktikoa dela-eta.

2.– Cualquier eventualidad o accidente que pudiera producirse durante la realización de la Fase de Formación Práctica está contemplada en las prestaciones del seguro escolar obligatorio ya que no existe ninguna relación laboral con ocasión de la formación práctica que regula esta norma.

3.– Ikastetxe publiko zein pribatu arruntetan eta hezkuntza-administrazioek baimendu edo sustatutako zerbitzu edo instalazioetan sartu ahal izango du Hezkuntza Ikuskatzailetzak, bere funtzioak betetzeko.

3.– Para el ejercicio de sus funciones, la Inspección Educativa tendrá acceso a los centros ordinarios públicos y privados, así como a los servicios e instalaciones en los que se desarrollen actividades promovidas o autorizadas por las administraciones educativas.

4.– Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasun-aukeraren printzipiora egokitu beharko da Prestakuntza Praktikoaren Fase hau.

4.– Esta Fase de Formación Práctica deberá adecuarse al principio de igualdad de oportunidades entre hombres y mujeres.

4. artikulua.– Prestakuntzako Fase Praktikoaren egutegia eta ordutegia enpresa edo tailerretan.

Artículo 4.– Calendario y horario de la Fase de Formación Práctica en empresas o talleres.

1.– Toki-entitateek, irabazteko asmorik gabeko erakundeek eta ikastetxe publiko eta pribatu arruntek, beren autonomia erabiliz, Prestakuntzako Fase Praktiko honen garapena antolatu eta planifikatuko dute.

1.– Las entidades locales, las entidades sin ánimo de lucro, y los centros ordinarios públicos y privados organizarán y planificarán, en el ejercicio de su autonomía, el desarrollo de esta Fase de Formación Práctica para cada programa de Iniciación Profesional.

2.– Egutegia eta ordutegia.

2.– Calendario y horario:

– Lanbide-hastapeneko programaren parte den aldetik, Prestakuntza Praktikoaren Fasea irailaren 1etik uztailaren 31 arte emango da oso-osorik.

– La Fase de Formación Práctica, como parte integrante del programa de Iniciación Profesional, deberá ser impartida en su totalidad entre las fechas del 1 de septiembre y el 31 de julio del 2.º curso del programa.

– Astelehenetik ostiralera egingo da, ez da egingo enpresaren herriko jai-egunetan, eta astean gehienez ere 35 ordu izango dira.

– Se realizará de lunes a viernes, no festivos laborales en la localidad en que radique la empresa, con horario semanal máximo de 35 horas.

– Eguneko ordutegia 3 eta 8 ordu bitartekoa izango da eta txandak, berriz, goizekoak edo/eta arratsaldekoak. Inolaz ere ez da egingo gaueko txandan.

– El horario diario estará comprendido entre 3 y 8 horas, en turnos de mañana y/o tarde. En ningún caso se realizará en horario nocturno.

3.– Era berean, Prestakuntza Pase Praktikoa ez da egingo lanpostu nekagarri edo/eta arriskutsutzat jotzen diren lanpostuetan.

3.– Igualmente, queda excluida la posibilidad de realizar la Fase de Formación Práctica en puestos de trabajo que tengan la consideración de especialmente penosos y/o peligrosos.

4.– Gehienez ere Prestakuntza Praktikoaren Faseko orduen % 10 lantokiko tutorearekin edo /eta instruktorearekin bilerak egiteko erabiliko da eta ikastetxean bestelako prestaketa-jarduerak egiteko.

4.– Un máximo del 10% de las horas de la Fase de Formación Práctica podrán emplearse en reuniones con el tutor o tutora y/o el instructor o instructora del centro de trabajo y de otro tipo de actividades preparatorias realizadas en el centro educativo.

5. artikulua.– Salbuespenak izapidetzea.

Artículo 5.– Tramitación de excepciones.

1.– Enpresa- edo industria-sektorearen ezaugarriak direla eta, dekretu honetan ezarritako baldintzak ez beste denbora eta ordutegi batzuk bete behar dituzten heziketa-zikloek Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzaren berariazko baimena beharko dute eta ikastetxearen curriculum-proiektuan zehaztu beharko dira berezitasun horiek. Salbuespen horiek indarrean egongo dira, aldaketarik ez badago.

1.– Los programas de Iniciación Profesional que por las características del sector empresarial o industrial en que se enmarquen precisen de condiciones de temporalización y horario diferentes de las establecidas en este Decreto deberán contar, en el proyecto curricular del centro, de la especificación correspondiente y de autorización expresa de la Dirección de Innovación Educativa. Esta excepcionalidad se mantendrá en vigor en tanto en cuanto no se produzcan nuevas modificaciones.

2.– Salbuespen-baimenak ikasleak berak eskatu beharko ditu, eta toki-entitatearen edo irabazteko asmorik gabeko erakundearen legezko ordezkariak edo ikastetxe arruntaren zuzendariak egin beharko ditu, eta Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaizkio.

2.– Las autorizaciones de excepción para un alumno o alumna, a petición del mismo, y siempre de forma individual y debidamente fundamentadas, deberá realizarlas el representante legal de la entidad local o privada sin ánimo de lucro, o el Director o Directora del centro educativo ordinario, comunicando tal circunstancia a la Dirección de Innovación Educativa.

6. artikulua.– Prestakuntza Praktikoaren Fasea Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldetik kanpoko enpresa edo tailerretan egitea.

Artículo 6.– Realización de la Fase de Formación Práctica en empresas o talleres fuera del territorio de la Comunidad Autónoma Vasca.

Salbuespen gisa, ikasleek Estatuko beste autonomia-erkidego batzuetan egin ahal izango dute Prestakuntza Fase hau. Toki-entitate edo irabazteko asmorik gabeko erakundearen ordezkariak edo ikastetxe arruntaren zuzendariak baimena eskatu beharko dio Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari, arrazoiak emanez. Edonola ere, baimen horiek eman arren, Dekretu honen beste artikulu guztiak bete beharko dira.

El alumnado podrá realizar esta Fase de Formación en otras Comunidades Autónomas del Estado con carácter excepcional. El representante de la entidad local o entidad sin ánimo de lucro, o el Director o Directora del centro educativo ordinario deberá solicitar autorización motivada a la Dirección de Innovación Educativa. En cualquiera de los casos, estas autorizaciones no eximirán del cumplimiento del resto de los artículos contenidos en este Decreto.

7. artikulua.– Toki-entitate, irabazteko asmorik gabeko erakunde eta ikastetxe eta lantokien arteko harremanak.

Artículo 7.– Relaciones entre las entidades locales, entidades privadas sin ánimo de lucro y los centros educativos, y el centro de trabajo.

1.– Prestakuntza Praktikoaren Fasea egiteko baldintzak jasotzeko, lankidetza-hitzarmena izenpetuko dute toki-entitateek, irabazteko asmorik gabeko erakundeek eta ikastetxe publiko eta pribatuek, batetik, eta lantokiek (enpresek edo tailerrek), bestetik. Nolanahi ere, Prestakuntza Praktikoaren Fase honetarako ezarritako araudia eta Dekretu honetan jasotakoak bete beharko dira. Dekretu honen III. eranskinean jasotzen diren klausulak jasoko ditu, gutxienez, lankidetza-hitzarmenak.

1.– Las entidades locales, las entidades privadas sin ánimo de lucro, los centros públicos o privados por un lado y el centro de trabajo (empresas o talleres) por el otro, suscribirán un acuerdo de colaboración que recoja las condiciones de realización de la Fase de Formación Práctica, ajustándose en todo caso a la normativa establecida para esta Fase de Formación Práctica y las que establece este Decreto. Este acuerdo de colaboración contendrá al menos las cláusulas que se recogen en el Anexo I del presente Decreto.

2.– Toki-entitateak, irabazteko asmorik gabeko erakundeak edo ikastetxe arruntak Prestakuntza jasoko duten ikasleen zerrenda bidaliko dio lantokiari, jakitun egon dadin. Zerrenda horretan, honako hauek jasoko dira: NAN zenbakia, egiten den heziketa-zikloa, tenporalizazio-baldintzak (hasiera- eta amaiera-datak, asteko lanegunak, egunen kopuru osoa, ordu-kopurua, eguneko eta guztira) eta prestakuntza-jardueren dokumentazioa eta Dekretu honetan adierazten diren txostenak.

2.– La entidad local, entidad sin ánimo de lucro, o el centro educativo ordinario remitirá al centro de trabajo, para su conocimiento, la relación nominal del alumnado que va a realizar esta Formación con indicación expresa de número de DNI, perfil profesional que realiza, condiciones de temporalización (fecha de inicio y finalización, días laborables de la semana, número total de días, número de horas por día y totales) y la documentación de las actividades de formación e informes que se indican en el presente Decreto.

3.– Prestakuntza Praktikoaren Fasea bukatzean amaituko dira toki-entitatearen, irabazteko asmorik gabeko erakundearen edo ikastetxea arruntaren eta lantokiaren arteko harremanak.

3.– La relación establecida entre la entidad local, entidad sin ánimo de lucro, o centro educativo ordinario por un lado, y el centro de trabajo por el otro, finalizará al cumplirse el período para la realización de la Fase de Formación Práctica.

4.– Era berean, alderdietako batek hala adierazita ere bukatutzat eman ahal izango dira harremanak. Horretarako, alde horrek hamabost egun lehenago idatziz jakinarazi beharko dio beste aldeari, baldintza hauetakoren bat suertatzen denean:

4.– Asimismo, la relación podrá darse por finalizada mediante manifestación expresa de cualquiera de las partes, debiendo ser comunicada por escrito a la otra parte con quince días de antelación, siempre que concurra alguno de los siguientes supuestos:

– Ezinbestezko kasuetan, programatutako jarduerak garatu ezin badira.

– Fuerza mayor que imposibilite el desarrollo de las actividades programadas.

– Aldeetako batek betetzen ez baditu onartutako konpromisoak, praktikak pedagogikoki desegokiak badira edo kasuan kasu indarrean dauden arauak, programatutako jarduerak egiteari buruzkoak, hausten badira.

– Incumplimiento, por alguna de las partes, de los compromisos adquiridos, inadecuación pedagógica de las prácticas o vulneración de las normas que, en relación con la realización de las actividades programadas, estén en cada caso vigentes.

– Alde biak ados jarrita.

– Mutuo acuerdo entre las partes.

5.– Era berean, ikasle edo ikasle-talde batentzat desegin ahal izango dira, aldeetako edozeinen partetik, eta praktika-programatik kanpo utziko dira honako kasu hauetan:

5.– Igualmente se podrán rescindir para un alumno o alumna o grupo de alumnos, por cualquiera de las partes, y ser excluido de su participación en el programa de prácticas en los siguientes casos:

– Praktiketara behin eta berriz huts egiteagatik edo justifikatu barik berandu heltzeagatik.

– Faltas repetidas de asistencia y/o puntualidad no justificadas.

– Jarrera desegokia edo aprobetxamendu-falta, interesdunari aurretik entzunda.

– Actitud incorrecta o falta de aprovechamiento, previa audiencia del interesado.

8. artikulua.– Toki-entitateen, irabazteko asmorik gabeko erakundeen eta ikastetxe pribatu edo publiko arruntaren jarduerak.

Artículo 8.– Actuaciones de las entidades locales, entidades sin ánimo de lucro, y del centro educativo ordinario público o privado.

1.– Ikasturteko lehenengo sei hilabetean eta praktikak hasi baino bi aste lehenago prestakuntza jasoko duten ikasleen zerrenda bidaliko diote toki-entitate, irabazteko asmorik gabeko erakunde eta ikastetxe arruntek Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara, jakitun egon dadin. Zerrenda horretan, honako hauek jasoko dira: NAN zenbakia, egiten den Lanbide Hastapeneko perfila, tenporalizazio-baldintzak: hasiera- eta amaiera-datak; asteko lanegunak; egunen kopuru osoa; ordu-kopurua, eguneko eta guztira.

1.– Durante el primer semestre del curso escolar y siempre dos semanas antes de empezar las prácticas, las entidades locales, las entidades privadas sin ánimo de lucro, y los centros educativos ordinarios remitirán a la Dirección de Innovación Educativa para su conocimiento la relación nominal del alumnado que va a realizar esta Formación con indicación expresa de número de DNI, perfil de iniciación profesional que realiza, y condiciones de temporalización: fecha de inicio y finalización, días laborales de la semana, número total de días, número de horas por día y totales.

2.– Ikastetxeak Prestakuntza Praktikoaren Fasearen programazioa landuko du, eta bertan jasoko ditu ikasleek ekoizte-eremuan egin beharko dituzten prestakuntza-jarduera guztiak, enpresaren antolakuntza ezagutzeko eta lan-baldintzak garatzeko. Programazio hori lantzeko, heziketa-ziklo bakoitzaren curriculum-diseinuak erabiliko dira, horietan ezarrita baitaude finkatutako helburuak, edukiak eta ebaluazio-, tenporizazio- eta sekuntziazio-irizpideak, erreferentzia-ordutegia eta Dekretu honetan ezarritako jarraibideak.

2.– Asimismo elaborarán y enviarán durante el primer semestre y dos semanas antes de empezar las prácticas, un proyecto de la Fase de Formación Práctica en la que se incluirá el conjunto de actividades formativas que debe realizar el alumnado en el entorno productivo, tendentes al conocimiento de la organización empresarial y al desarrollo de las condiciones de trabajo. Para la elaboración de esta programación se utilizarán los diseños curriculares de cada uno de los programas de Iniciación Profesional, en los que están establecidos los objetivos, contenidos y criterios de evaluación, la temporalización y secuenciación, el horario de referencia y las directrices establecidas en el presente Decreto.

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak onetsiko du proiektu hori.

La Dirección de Innovación Educativa tramitará un visto bueno de este proyecto.

3.– 7.1 artikuluaren arabera, seihilekoaren amaieran eta praktikak hasi baino bi aste lehenago, erakundeak ikastetxearekin, batetik, eta lantokiarekin, bestetik, sinaturiko hitzarmenaren kopia bana bidaliko du Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara.

3.– Antes del fin del primer semestre y dos semanas antes de empezar las prácticas, enviarán también una copia del acuerdo firmado entre la propia entidad y el propio centro por un lado, y el centro de trabajo por el otro, según lo establecido en el artículo 7.1.

4.– Behar izanez gero, Prestakuntza Praktikoaren Fasea egiteko ikasleek eskatutako salbuespen-eskabideak izapidetuko ditu ikastetxeak, Dekretu honen 5. artikuluan ezarritako baldintzetan.

4.– Tramitarán, si es caso, las solicitudes de excepciones de realización de la fase de Formación Práctica efectuadas por el alumnado, en los términos establecidos en el artículo 5 del presente Decreto.

5.– Prestakuntza Praktikoaren Fasea egiteko Hezkuntza; Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ezartzen dituen laguntza eta diru-laguntzak izapidetu eta kudeatuko ditu ikastetxeak.

5.– Tramitarán y gestionarán las ayudas y subvenciones que establezca el Departamento de Educación, Universidades e Investigación para la realización de esta Fase de Formación Práctica.

9. artikulua.– Prestakuntza Praktikoaren Fasea koordinatzea.

Artículo 9.– Coordinación de la Fase de Formación Práctica.

1.– Ikastetxe publikoetan koordinatzaile bat izenda daiteke. Hona Prestakuntza Praktikoaren Faseko koordinatzailearen funtzio nagusiak:

1.– En los centros públicos podrá nombrarse un coordinador o coordinadora. Este coordinador o coordinadora de la Fase de Formación Práctica tendrá como funciones principales:

– Ikastetxearen eta lantokiaren arteko harremanak ezarri eta garatzea.

– El establecimiento y desarrollo de las relaciones entre el centro educativo y el centro de trabajo.

– Bere kargura Prestakuntza Praktikoaren Fasea duten tutore guztien ekintzak koordinatzea.

– La coordinación de las acciones de los diferentes tutores o tutoras que tengan a su cargo la Fase de Formación Práctica.

– Administrazio-kudeaketa, ikastetxearen zuzendariaren oniritzia duela, eta laguntzen eskabidea egiteko eta laguntzak eurak kudeatzeko behar diren agiriak-eta betetzea.

– La tramitación administrativa, con el Visto Bueno del director o directora del centro, y cumplimentación de los documentos administrativos correspondientes a la solicitud y gestión de ayudas, etc.

2.– Lagun bakarreko gobernu-organotzat joko da koordinatzailea, baldin eta ikastetxearen Antolamendu eta Funtzionamendurako Arautegian hala jasota badago.

2.– Esta figura podrá tener la consideración de órgano unipersonal de gobierno, siempre y cuando figure en el Reglamento de Organización y Funcionamiento (ROF) del centro educativo.

10. artikulua.– Prestakuntzako Fase Praktikoaren tutore-lana enpresa edo tailerretan.

Artículo 10.– Tutorización de la Fase de Formación Práctica en las empresas o talleres.

Hona prestakuntza-fasearen tutoreen funtzio nagusiak:

Los tutores o tutoras de esta fase de formación tendrán como funciones principales:

– Ikasleen Prestakuntza Praktikoaren Fasea programatzea. Sailak landutako lanbide-familia bakoitzaren programazioa da horren oinarria, eta lantokiko instruktorearekin koordinatuta egin behar du hori, ekoizte-ingurunearen baldintza zehatzetara egokituta. Programazio hori ikaslearen "Prestakuntza Praktikoaren Faseko Kuadernoan" txertatuko da.

– La Programación de la Fase de Formación Práctica del alumnado, que tiene como base la programación de cada perfil profesional, elaborada por el Departamento, en coordinación con el instructor o instructora del centro de trabajo, adecuándolo a las características concretas del entorno productivo. Esta programación se incluirá en un "Cuaderno de la Fase de Formación Práctica" del alumno o alumna.

– Prestakuntza Praktikoaren Fasea behar bezala garatzen den baloratzea eta gainbegiratzea, aldian-aldian lantokira bisitak eginez eta horretarako aurreikusitako bestelako baliabideak erabiliz.

– La valoración y supervisión del correcto desarrollo de la Fase de Formación Práctica mediante visitas periódicas al centro de trabajo y otros medios previstos al efecto.

– Lantokiko instruktorearekin bilerak egitea fase hau egin aurretik, bitartean eta ostean, fasearen garapenari buruzko informazioa modu orokorrean jasotzeko.

– La realización de reuniones con el instructor o instructora del centro de trabajo antes, durante y después del período de realización de esta fase, recabando, de forma global, información sobre el desarrollo de la misma.

– Prestatzen ari diren ikasleekin bilerak antolatzea, prestatu aurretik, bitartean eta ostean, enpresa bakoitzean informazioa jasotzeko prestakuntzaren garapenaz.

– Organización de reuniones con el alumnado inmerso en esta formación antes, durante y después de la realización de la misma, obteniendo información sobre su desarrollo en cada empresa.

– Ikaslearen "Prestakuntza Praktikoaren Faseko Koadernoa" gainbegiratzea.

– La supervisión del "Cuaderno de la Fase de Formación Práctica" del alumno o alumna.

– Prestakuntza Praktikoaren Fasearen ebaluazio-prozesuari buruzko arautegian jasotakoak betetzea.

– La cumplimentación de lo establecido en la normativa relativa al proceso de evaluación de la Fase de Formación Práctica.

11. artikulua.– Enpresa edo tailerren jarduerak.

Artículo 11.– Actuaciones de las empresas o talleres.

1.– Instruktore bat edo batzuk izendatuko dituzte enpresa edo tailerrek. Instruktoreak prestakuntza egokia izan beharko du, Prestakuntza Praktikoaren Fasea koordinatu, garatu eta jarraitzeko, eta dedikazio nahikoa izan beharko du, ikasleen orientazioa eta kontsulta eta tutorearekiko harremanak bermatzeko.

1.– Las empresas o talleres nombrarán un instructor o instructora o varios, con la debida formación, para la coordinación, desarrollo y seguimiento de la Fase de Formación Práctica, con la dedicación necesaria para garantizar la orientación y consulta del alumnado, así como las relaciones con el tutor o tutora.

2.– Instruktore bakoitzak gehienez ere hiru ikasle izango ditu bere kargura.

2.– Cada instructor o instructora podrá tener a su cargo, como máximo a tres alumnos o alumnas.

3.– Ikasleak hartzen dituzten enpresa edo tailerrek konprometituta egongo dira aurretiaz erabakitako prestakuntza-jardueren programazioa betetzeko eta, behar izanez gero, berrikusteko.

3.– Las empresas o talleres que acojan alumnado quedan comprometidas al cumplimiento de la programación de actividades formativas previamente acordadas y, si fuese necesario, a la revisión de las mismas.

4.– Ikasleei aplikatu ahal zaien laneko osasun eta segurtasuneko legedia beteko dela zainduko dute enpresa edo tailerrak.

4.– La empresa o taller velará por el cumplimiento de la legislación aplicable al alumno o alumna en materia de seguridad e higiene en el trabajo.

5.– Enpresa edo tailerrak langileen ordezkariei emango dizkiete praktikak egingo dituzten ikasleen zerrendak, ikasturtean zehar diren altak eta bajak eta ikasleak praktikak egiteko baldintzak eta erak.

5.– Las empresas o talleres se encargarán de informar a los o las representantes de los trabajadores o trabajadoras de la relación del alumnado que va a realizar prácticas, así como de las altas y bajas a lo largo del curso y de la forma y condiciones en que el alumnado vaya desarrollando su actividad práctica.

6.– Enpresak edo tailerrak ezin izango du plantilako lanposturik bete prestatzen ari diren ikasleekin, ezta bitarteko lanposturik ere; bestetik, ezin izango du haiekin inongo lan- edo zerbitzu-harremanik ezarri enpresa edo tailerretan Prestakuntza Praktikoko Fasea egiten duten bitartean.

6.– La empresa o taller no podrá cubrir, ni siquiera de forma interina, ningún puesto de trabajo de plantilla con alumnos o alumnas que estén realizando esta formación, ni establecer con ellos o ellas relación laboral ni de servicios, durante el período de realización de la Fase de Formación Práctica en empresas o talleres.

7.– Prestakuntza Praktikoaren Fasea bukatutakoan, instruktoreak egindako azken txostena aurkeztuko du enpresaren ordezkari legalak.

7.– El o la representante legal de la empresa o taller, a la finalización de la Fase de Formación Práctica, presentará el informe final elaborado por el instructor o instructora.

12. artikulua.– Prestakuntzako Fase Praktikoaren instruktorea enpresa edo tailerretan.

Artículo 12.– El instructor o instructora de la Fase de Formación Práctica en las empresas o talleres.

1.– Prestakuntza Praktikoaren Fasearen instruktoreek funtzio nagusi hauek izango dituzte lantokietan:

1.– Los instructores o instructoras de la Fase de Formación Práctica en los centros de trabajo tendrán como funciones principales:

– Ikastetxeko tutorearekin adostuta prestakuntza-plana ezartzea eta aldian-aldian elkartzea, lantokian sartzea erraztuz.

– Establecer el plan formativo de común acuerdo con el tutor o tutora del centro educativo y realizar encuentros periódicos, facilitando su acceso al centro de trabajo.

– Ikasleak hartzea, enpresaren berri ematea, jarduerak nola egin erakustea eta ikaslearen jarduera eta jarreren jarraipena egitea.

– Acoger al alumnado, informar sobre la empresa, enseñar cómo realizar las actividades y realizar un seguimiento de las actividades y actitudes del alumno o alumna.

– Ikaslearen "Prestakuntza Praktikoaren Faseko Koadernoa" gainbegiratzea eta gidatzea.

– Supervisar y diligenciar el "Cuaderno de la Fase de Formación Práctica" del alumno o alumna.

– Ikaslearen ahalmen, trebetasun eta jarrerei buruzko azken txostena egitea, Prestakuntza Praktikoaren ebaluazioan laguntzeko.

– Emitir un informe final, acerca de las capacidades, habilidades y actitudes del alumno o alumna, para contribuir a la evaluación de la Fase de Formación Práctica.

2.– Funtzio horiek garatzeak ez du ekarriko instruktorearen eta Hezkuntza-administrazioaren artean inongo lan-harremanik hastea.

2.– El desarrollo de las funciones citadas no supondrá el inicio de ningún tipo de relación laboral entre el instructor o instructora y la Administración Educativa.

13. artikulua.– Ikasleen eskubide eta betebeharrak.

Artículo 13.– Derechos y obligaciones del alumnado.

1.– Ikasleak ez du inoiz lan-harreman edo -loturarik izango enpresarekin. Beraz, ezin izango da lan-kontraturik egin ikaslearen eta enpresaren artean prestakuntza-fase honetan, eta ikasleak ezin izango du enpresako lanposturik ordezkatu, ezta egunez egon beharreko eskaintza osoko zerbitzu-harremanik finkatu.

1.– El alumnado no tendrá, en ningún caso, vinculación o relación laboral con la empresa, por lo que no podrá formalizarse contrato de trabajo entre el alumno o alumna y la empresa durante esta fase de formación, ni suplir ningún puesto de trabajo en la misma, ni establecer una relación de servicios en régimen presencial diurno de oferta total.

2.– Prestaketa Praktikoaren Fasea egitearren, ikasleak ez du enpresa edo tailerretik lansaririk jasotzeko eskubiderik izango.

2.– El alumno o alumna no tendrá derecho a percibir cantidad económica alguna de la empresa o taller en concepto de retribución por la realización de la Fase de Formación Práctica.

3.– Ikasleak praktika-koadernoa beteko du, eta bertan, gutxienez, jasoko ditu: egindako jarduerak, zein egunetan eta departamentu edo ataletan egin dituen, jarduerak egin bitartean aurrean izan den instruktorearen izena eta zein zailtasun izan dituen jarduerok burutzeko. Horiek denak Prestakuntza Praktikoaren Faseko Koadernoari erantsiko zaizkio.

3.– El alumno o alumna cumplimentará un cuaderno de prácticas, en el que se reseñarán, al menos, las actividades realizadas, fecha y departamento o sección donde se realizan, nombre del instructor o instructora presente durante su ejecución y dificultades observadas en su desarrollo, que se adjuntará al "Cuaderno de la Fase de Formación Práctica".

4.– Erabakitako praktiketara joan behar du ikasleak, eta finkatutako ordutegia bete.

4.– El alumno o alumna tiene la obligación de asistir a las prácticas acordadas y cumplir el horario establecido.

5.– Programatutako prestakuntza-jarduerak enpresaren lokaletan egingo ditu ikasleak edo, behar izanez gero, jarduerak garatzen diren tokietan.

5.– El alumnado desarrollará las actividades formativas programadas en los locales de la empresa o, en su caso, en aquellos lugares en los que se desarrolle su actividad.

6.– Enpresak informazioa eman beharko dio ikasleari, hain zuzen ere lan-arriskuei eta prestakuntza-jarduera garatzeko tokian lanpostuak hartu beharreko prebentziozko neurriei buruzkoa. Era berean, enpresaren emergentzia- eta ebakuazio-plana ezagutuko du ikasleak eta lantokian istripurik ez izateko informazioa jaso beharko du.

6.– Los alumnos o alumnas deberán ser informados por la empresa de los riesgos laborales y medidas preventivas que conlleva el puesto de trabajo donde vaya a desarrollar la acción formativa. Asimismo, conocerá el plan de emergencia y evacuación de la empresa y deberá recibir la formación necesaria para la prevención de accidentes en el centro de trabajo.

7.– Laneko segurtasunari eta garbitasunari buruz indarrean den legedia bete beharko du ikasleak.

7.– El alumnado tendrá la obligación de cumplir la legislación aplicable en materia de seguridad e higiene en el trabajo.

8.– Lantokian edo lantokirako joan-etorrietan istripurik izanez gero, eskola-seguruak –abuztuaren 13ko 2078/1971 Dekretuak (irailaren 18ko BOE) ezarritakoak– erantzungo du eta istripu eta erantzun zibileko beste seguru batek, horretarako sinatuko dena Hezkuntza-administrazioarekin.

8.– Cualquier eventualidad de accidente que pudiera producirse en el centro de trabajo o desplazamiento al mismo, será contemplada a tenor del seguro escolar, establecido en el Decreto 2078/1971, de 13 de agosto (BOE 18, de septiembre), y de otro seguro adicional de accidentes y de responsabilidad civil, suscrito al efecto por la Administración Vasca.

II. KAPITULUA
LAGUTZEN PROGRAMA
CAPÍTULO II
PROGRAMA DE AYUDAS

14. artikulua.– Laguntzak.

Artículo 14.– Ayudas.

1.– Lanbide-hastapeneko programen prestakuntza praktikoaren fasea finantzatzeko itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen izaera juridikoa izango dute Dekretu honek arautzen dituen diru-laguntzek. Enpresa eta tailerretan egiten den Prestakuntza Praktikoaren Fasean parte hartzen duten erakunde edo eragileei eman ahal izango zaizkie diru-laguntza horiek.

1.– Las ayudas contempladas en el presente Decreto tendrán la naturaleza jurídica de subvenciones a fondo perdido destinadas a financiar la Fase de Formación Práctica de los programas de Iniciación Profesional. Estas subvenciones podrán otorgarse a los organismos o agentes que participen en la Fase de Formación Práctica en empresas y talleres.

2.– Laguntzaren helburua Prestakuntza Praktikoaren fasea izango da. Ikasleek eskabidea egiten duten urtearen aurreko irailaren 1etik eskabide-urtearen uztailaren 31a arte luzatuko da fase hori.

2.– Será objeto de ayuda la Fase de Formación Práctica realizada por el alumnado desde el 1 de septiembre precedente hasta el 31 de julio del año en que se presente la solicitud.

3.– Ikasleek baldintzak bete dituztela egiaztatu eta gero emango dira laguntzak.

3.– Las citadas ayudas se concederán una vez comprobado el cumplimiento, por parte de los solicitantes, de los requisitos exigidos.

4.– Dekretu honetan aurreikusi ez den guztirako, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren VI. titulua aplikatuko da, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartua.

4.– En todos aquellos aspectos no previstos en el presente Decreto será de aplicación el Título VI del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre.

15. artikulua.– Enpresa edo tailerrentzako laguntzak.

Artículo 15.– Ayudas a las empresas o talleres.

1.– Ikasleak praktiketan hartu eta lankidetzan ari diren enpresa eta tailerrentzako diru-laguntzak emango dira instruktoreek ikasleak prestatzeaz arduratu eta ikasketen jarraipena egitearren.

1.– Las ayudas a las empresas o talleres que colaboren acogiendo alumnos o alumnas en prácticas, se concederán en concepto de dedicación en la formación de los alumnos o alumnas del instructor o instructora, y del seguimiento del aprendizaje.

2.– Enpresa edo tailerrentzako diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, guztira diren orduak eta instruktore-kopurua hartuko dira kontuan. Gehienez ere, hiru ikasleko edo frakzioko instruktore bat izango da, formula honen arabera: 0,42 euro x ordu-kopurua (guztira) + 90,00 euro x lantokiko instruktore-kopurua. Inoiz ez da diruz lagunduko 450 ordu gainditzen dituen ordu-kopururik.

2.– La cuantía de las ayudas a las empresas o talleres se calculará en función del número total de horas y del número de instructores o instructoras, considerando siempre como máximo un instructor o instructora por cada tres alumnos o alumnas o fracción, con arreglo a la siguiente fórmula: 0, 42 euros x número total de horas + 90,00 euros x número de instructores o instructoras en el centro de trabajo. En ningún caso se subvencionarán las horas que excedan de 450 horas.

3.– Diru-laguntza hauetatik kanpo geratzen dira herri-administrazioak eta erakunde eta instituzio publikoak, bai eta enpresak ere, baldin eta horien kapitalaren % 50 edo gehiago publikoa bada.

3.– Las Administraciones Públicas, así como las Instituciones y Organismos Públicos u Oficiales y las empresas participadas por capital público en un 50% o superior, están excluidas de este tipo de ayuda.

4.– Prestakuntza Praktikoaren Fasea egiteko urtero egiten den laguntza-deialdiak kopuru hori aldatu ahal izango du, KPIren bilakaerarekin bat etortzeko.

4.– La Orden anual de convocatoria de ayudas por la realización de la Fase de Formación Práctica en los programas de Iniciación Profesional podrá modificar esta cuantía en consonancia con la evolución del IPC.

5.– Gutxienez % 33ko ezintasun fisiko edo psikiko aitortua duten ikasleak praktiketan hartzen dituzten enpresa edo tailerrei ematen diru-laguntza % 25 handituko da, ikasle horiei dagokienez.

5.– Las ayudas que se concedan a empresas o talleres que acojan en prácticas a alumnado con discapacidades físicas o síquicas reconocidas de al menos un 33%, se incrementarán, en lo correspondiente a este alumnado en un 25%.

16. artikulua.– Ikasleentzako laguntzak.

Artículo 16.– Ayudas al alumnado.

1.– Prestakuntza Praktikoaren Fasea egiteak ikasleei dakarzkien gastu gehigarriak konpentsatzeko, diru-laguntzak ezartzen dira, ikasleak lantokira joan behar izan duen egun-kopuruaren arabera. Diru-laguntzok bakarrik ordainduko dira bizilekutik lantokira bizitokitik ikastetxera baino bide luzeagoa badago, baremo honen arabera:

1.– Para compensar los gastos añadidos que la realización de la Fase de Formación Práctica genera al alumnado, se establecen ayudas en función del número de días en que se haya desplazado el alumno o alumna al centro de trabajo. Sólo se abonará en el caso de que la distancia del domicilio al centro de trabajo sea mayor que la distancia del domicilio al centro educativo según el siguiente baremo:

– 2-10 km gehiago badira: 2,00 euro/eguneko.

– Exceso de 2 a 10 km: 2,00 euros/día.

– 10 km baino gehiago: 4,00 euro eguneko.

– Exceso mayor de 10 km: 4,00 euros/día.

2.– Gehienez ere, bi deialdi baino ez dira diruz lagunduko.

2.– El número máximo de convocatorias a subvencionar será de dos.

3.– Prestakuntza Praktikoaren Fasea egiteko urtero egiten den laguntza-deialdiak kopuru hori aldatu ahal izango du, KPIren bilakaerarekin bat etortzeko.

3.– La Orden anual de convocatoria de ayudas por la realización de la Fase de Formación Práctica en los programas de Iniciación Profesional podrá modificar estas cuantías en consonancia con la evolución del IPC.

4.– Enpresara joan eta etortzeko baldintza bereziak behar dituzten ezindu fisiko edo psikikoak dituzten ikasleek laguntza finkoa izango dute, eta horren zenbatekoa izango da lehen atalean adierazitakoaren halako 2, 5. Halakoetan, derrigorrezkoa izango da aitortutako ezintasunaren egiaztagiria aurkeztea eta ezintasun hori, gutxienez, % 33koa izatea.

4.– Los alumnos o alumnas con discapacidades físicas o psíquicas que requieran de especiales condiciones para su traslado a la empresa contarán con una ayuda fija equivalente a 2,5 veces lo señalado en el apartado uno, siendo en tal caso preceptiva la presentación del certificado de minusvalía reconocida que no podrá ser inferior a un porcentaje del 33%.

17. artikulua.– Toki-entitate, irabazteko asmorik gabeko erakunde eta ikastetxe arruntetako tutoreentzako laguntzak.

Artículo 17.– Ayudas a los tutores o tutoras de entidades locales, entidades sin ánimo de lucro, y centros ordinarios.

1.– Tutoreek ikasleekin egindako tutore-lanak saritzeko, toki-entitate, irabazteko asmorik gabeko erakunde eta ikastetxe pribatuetako Lanbide-hastapeneko irakasle tutoreei, gehienez ere, 25 euro ordainduko zaie ikasleekin egiten dituzten praktiken orduko.

1.– A los profesores tutores y a las profesoras tutoras de Iniciación Profesional de entidades locales, entidades sin ánimo de lucro y centros privados, se les pagará 25 euros por hora hasta un máximo del 10% de las horas de prácticas que hacen los alumnos y alumnas para recompensar las labores de tutorías efectuadas con los alumnos y alumnas.

2.– Tutore-lanen ondorioz ikastetxe publikoetako tutoreek egindako joan-etorrien eta mantenu-gastuen kalte-ordainak emango dira, Administrazioaren zerbitzurako zerbitzu pertsonalak eskaintzearren kalte-ordainak ordaintzeari buruzko indarrean den araudiaren arabera.

2.– Se indemnizarán los gastos de desplazamiento y manutención originados a los tutores o tutoras de los centros públicos como consecuencia de las labores de tutoría de acuerdo con la normativa vigente sobre indemnizaciones por razón de servicio al personal al servicio de la Administración.

3.– Era berean, toki-erakunde, irabazteko asmorik gabeko erakunde eta ikastetxe pribatuen tutoreei kontzeptu bereko gastuak diruz lagunduko zaizkie aurreko paragrafoan ikastetxe publikoetako tutoreentzat adierazitako kopuru beretan. Deialdiaren urteroko aginduan zehaztuko dira ordainduko diren kontzeptuak eta zenbatekoak.

3.– En el caso de tutores o tutoras de entidades locales, entidades sin ánimo de lucro y centros privados se subvencionarán, asimismo, los gastos por los mismos conceptos y en la misma cuantía que la establecida en el párrafo anterior para tutores o tutoras de los centros públicos. La Orden de convocatoria anual detallará los conceptos y las cuantías con que se indemnizarán.

4.– Prestakuntza Praktikoaren Fasea egiteko urtero egiten den laguntza-deialdiak kopuru hori aldatu ahal izango du, KPIren bilakaerarekin bat etortzeko.

4.– La Orden anual de convocatoria de ayudas por la realización de la Fase de Formación Práctica en los programas de Iniciación Profesional podrá modificar estas cuantías en consonancia con la evolución del IPC.

18. artikulua.– Erakunde laguntzaileak.

Artículo 18.– Entidades colaboradoras.

1.– Dekretu honen bidez arautzen den laguntza-programa kudeatzeko, erakunde laguntzailetzat joko dira heziketa-zikoak eman eta Prestakuntza Praktikoaren Fasean ikasleak dituzten toki-entitate, irabazteko asmorik gabeko erakunde eta ikastetxe publiko eta pribatuak.

1.– A los efectos de gestionar el programa de las ayudas reguladas en el presente Decreto, podrán tener la consideración de entidades colaboradoras aquellas entidades locales, entidades sin ánimo de lucro, centros públicos o privados que impartan programas de Iniciación Profesional y cuyos alumnos o alumnas realicen la Fase de Formación Práctica.

2.– Heziketa-zikloak eman eta Prestakuntza Praktikoaren Faseko (PPF) ikasleak dituzten toki-entitate, irabazteko asmorik gabeko erakunde eta ikastetxe pribatuek konpromisoa hartuko dute II. eranskinean eransten den hitzarmena sinatzeko; izan ere, horren bidez izendatuko dira erakunde laguntzaile. Hezkuntza sailburuordeak hitzarmena sinatu eta gero, kopia bat bidaliko zaie erakunde eta ikastetxe pribatuei. Dekretu honetan araututako laguntzak kudeatzeko derrigorrezkoa da hitzarmen hori sinatzea.

2.– Las entidades locales, entidades sin ánimo de lucro y los centros privados que impartan programas de Iniciación Profesional y cuyo alumnado realice la Fase de Formación Práctica (FFP) se comprometerán a firmar el convenio que se adjunta como anexo II por el que se otorgará la condición de entidad colaboradora. Una vez que el convenio se haya firmado por el Viceconsejero o Viceconsejera de Educación, se remitirá la copia correspondiente a cada entidad y centro privado. La firma del mencionado convenio constituye un requisito obligatorio para la gestión de las ayudas reguladas en el presente Decreto.

3.– Arau honek erakunde laguntzaileei ezartzen dizkien betebeharrak gorabehera, hona izango da betekizunen oinarrizko araubidea:

3.– Sin perjuicio de las obligaciones que la presente norma imponga a las entidades colaboradoras, el régimen básico de obligaciones para las mismas será el siguiente:

– Laguntzak jasotzea, beti ere idatziz jasota eskabideak jasotzeko eguna eta jasotzeko hurrenkera errespetatuz.

– Recibir las solicitudes, dejando constancia, en todo caso, de la fecha de entrada de las solicitudes y respetando el orden temporal de recepción.

– Diru-laguntzak emateko baldintzarik erabakigarrienak betetzen direla eta eraginkorrak direla egiaztatzea.

– Verificar el cumplimiento y efectividad de las condiciones determinantes para el otorgamiento de las subvenciones.

– Agiriak gainbegiratzea eta, behar izanez gero, zuzentzeko eskatzea.

– Supervisar la documentación y, en su caso, requerir su subsanación.

– Laguntzen eskatzaile eta onuradunek emandako datuen konfidentzialtasuna bermatzea eta diru-laguntzarako bakarrik erabiltzea, datu pertsonalak babesteko araudiak ezarritakoa betez.

– Garantizar la confidencialidad de los datos suministrados por las personas solicitantes y beneficiarios de las ayudas y su uso exclusivo para los fines de la subvención, conforme a lo dispuesto en la normativa reguladora de la protección de datos de carácter personal.

– Ikasle, enpresa eta tutoreek aurkeztutako diru-laguntzen eskabideak Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara bidaltzea, dagokion deialdian finkatzen den eran eta epean.

– Remitir a la Dirección de Innovación Educativa, en la forma y plazo que establezca la correspondiente convocatoria anual, las solicitudes de ayudas presentadas por alumnado, empresas y tutores o tutoras.

– Tramitatutako eskabideen ebazpena ezartzen den moduan jakinaraztea eta emandako diru-laguntzak banatzea.

– Notificar la resolución de las solicitudes tramitadas de la forma que se establezca, así como realizar la distribución de las subvenciones concedidas.

– Erakunde emaileari justifikatzea onuradunei diru-laguntza ordaindu zaiela diru-laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzetan.

– Justificar ante la entidad concedente el pago de la subvención a los beneficiarios o beneficiarias de la misma en los términos establecidos en la Resolución de concesión.

– Likidazioren bat ezinezkoa bada, dagokion kopurua Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzultzea.

– Proceder a la devolución de la cantidad correspondiente a la Tesorería General del País Vasco en el caso de que alguna liquidación no sea posible.

– Diru-laguntza jaso eta gehienez ere hiru hilabeteko epean, horretarako izendatzen den idazkari, administratzaile edo izendatutako lagunak txosten ekonomikoa aurkeztu beharko dio Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari. Bertan adieraziko banaketa ebazpenaren edukiaren arabera egin dela edo, hala egin ezean, zergatik. Bestetik, ikasleek eta enpresek itzulitako diru-kopuruak banakatuta azalduko dira, heziketa-zikloa eta/edo tutorea/-k adieraziz eta itzulitakoaz Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari egindako transferentziaren kopia erantsiz.

– En plazo máximo de tres meses, contado a partir de la recepción de la subvención, el secretario o secretaria, administrador o administradora o persona designada al efecto deberá presentar en la Dirección de Innovación Educativa una memoria económica indicando si la distribución ha sido realizada de acuerdo al contenido de la resolución o, en caso de no serlo, indicar los motivos, realizando el desglose de las cantidades devueltas por los alumnos y alumnas, empresas, en ambos con indicación del programa de Iniciación profesional, y/o por los tutores y tutoras, adjuntando copia de la transferencia realizada a la Tesorería General del País Vasco por el importe total devuelto.

– Administrazioak jartzen dituen jarraibideak eta arauak betetzea, laguntzek kudeaketa egoki eta helburu zuzena bermatzeko.

– Cumplir con las instrucciones y directrices que se establezcan por la Administración, a fin de garantizar la correcta gestión y el buen fin de las ayudas.

– Laguntza eman duen organoak laguntzen kudeaketari buruz egiten dituen egiaztapen-jarduketak onartzea, bai eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari dagozkien jarduketak ere.

– Someterse a cuantas actuaciones de comprobación que, respecto a la gestión de la Convocatoria de ayudas, pueda efectuar la entidad concedente y a las que corresponden a la Oficina de Control Económico y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas.

– Era berean, deialdien aginduetan finkatzen diren betekizun zehatzak betetzea.

– Cumplir asimismo los requisitos específicos que se establezcan en las distintas Órdenes de convocatoria.

19. artikulua.– Deialdia.

Artículo 19.– Convocatoria.

1.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren agindu bidez, Dekretu honetan aurreikusitako laguntzen deialdia egingo da urtero. Deialdiaren helburua betetzeko urtero emango den gehienezko diru-kopurua zehaztuko da deialdian bertan.

1.– Por Orden del Consejero de Educación, Universidades e Investigación se realizará anualmente la respectiva convocatoria de las ayudas previstas en este Decreto. En la misma se determinará la cuantía global máxima que anualmente vaya a destinarse al cumplimiento del objeto de la misma.

2.– Ikasleak matrikulatu diren ikastetxeen zuzendaritzetara bideratuko dituzte ikasle, enpresa, tailer eta tutoreek eskabideak, eta beti ere azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak- aurreikusitakoa aplikatuko da (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea). Erakunde laguntzaile den aldetik, ikastetxe hartzaileari dagokio deialdiaren Aginduan finkatzen diren eran eta epean aurkeztutako eskabideak jaso eta Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari bidaltzea.

2.– El alumnado -o en su defecto sus padres, madres o tutores legales- las empresas o talleres, y los tutores o tutoras dirigirán las solicitudes de ayudas a las Secretarías de los centros educativos en los que los alumnos o alumnas estuvieren matriculados, siendo en todo caso de aplicación lo previsto en el artículo 38.4 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común. Corresponderá al centro receptor, como entidad colaboradora, recepcionar y remitir a la Dirección de Innovación Educativa las solicitudes de ayudas que le hayan sido presentadas en la forma y plazo que determine la Orden de convocatoria.

3.– Enpresa eta tailerrek ikastetxean egingo dute eskabidea, instruktoreak txostena aurkeztu eta gero. Eskabidea egiteko, Dekretu honen 11. artikuluan azaltzen den eredua erabili beharko da.

3.– Las empresas o talleres formalizarán las solicitudes de ayuda según el modelo del anexo III a la entrega del informe del instructor o instructora al que se refiere el artículo 11 del presente Decreto en el centro educativo.

4.– Ikasleek ikastetxean egingo dute eskabidea Prestakuntza Praktikoaren Fasea amaitu eta gero, Dekretu honen V. eranskineko eredua erabilita.

4.– Los alumnos o alumnas formalizarán la solicitud en el centro educativo, al finalizar la Fase de Formación Práctica, según el modelo del anexo IV del presente Decreto.

5.– Erakundeetako eta ikastetxe pribatuetako tutoreek ikastetxearen idazkaritzan egingo dute eskabidea, Dekretu honen VII. eranskineko eredua erabiliz eta ikasturtea amaitu baino lehenago.

5.– Los tutores o tutoras de las entidades y centros privados formalizarán las solicitudes en la secretaría del centro correspondiente antes de la finalización del curso escolar, según el modelo del anexo V del presente Decreto.

6.– Dekretu honetan aipatzen diren laguntzak eskatzeko eskabidea zuzenean aurkeztuko da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren lurralde-ordezkaritzetan edo, bestela, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzan bertan edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen- 38.4 artikuluak (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak) aurreikusitako edozein bideren bidez. Horretarako 30 egun naturaleko epea izango da, diru-laguntza deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

6.– La solicitud para acogerse a las ayudas referidas en este Decreto se presentará, bien directamente en cualquiera de las Delegaciones Territoriales del Departamento de Educación, Universidades e Investigación o en la propia Dirección de Innovación Educativa, bien mediante cualquier medio previsto en el artículo 38.4 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, en el plazo de 30 días naturales a contar desde el siguiente a la publicación de la convocatoria de dichas ayudas en el Boletín Oficial del País Vasco.

7.– Eskabidea osorik bete ezean edo eskatutako dokumentazioa eransten ez bada, interesatuari 10 eguneko epea emango zaio gabezia zuzentzeko edo falta diren agiriak aurkezteko; era berea, adierazi egingo zaio, hori egin ezik, eskabidean atzera egin duela ulertu eta espedientearen izapidea artxibatu egingo dela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.1 artikuluan aurreikusitako moduan ebazpena eman ostean.

7.– Si la solicitud no viniera cumplimentada en todos sus términos o no fuera acompañada de la documentación exigida, se requerirá a la persona interesada para que, en el plazo de diez días, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con la indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistido de su petición archivándose sin más trámite el expediente, previa Resolución dictada en los términos previstos en el artículo 42.1 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre.

20. artikulua.– onuradunen betebeharrak.

Artículo 20.– Obligaciones de los beneficiarios o beneficiarias.

Emandako laguntzak onartu beharko dituzte onuradunek, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartutako Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bateginaren 50. artikuluan finkatutako betebeharrei kalterik eragin gabe. Horretarako, diru-laguntzaren esleipena EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, hamabost eguneko epean onuradunek berariaz eta idatziz diru-laguntzari uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.

Sin perjuicio de las obligaciones establecidas en el artículo 50 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, los beneficiarios y las beneficiarias deberán aceptar las subvenciones concedidas. En este sentido, si en el plazo de 15 días tras la fecha de notificación de la concesión de la subvención los beneficiarios y las beneficiarias no renuncian expresamente y por escrito a la misma, se entenderá que ésta queda aceptada.

21. artikulua.– Organo kudeatzailea, ebazpena, baliabideak eta publizitate-prozedura.

Artículo 21.– Órgano gestor, resolución, recursos, procedimiento de publicidad.

1.– Lanbide Heziketako Zuzendaritzari dagokio Dekretu honetan araututako laguntzak kudeatzea.

1.– El órgano competente para la gestión y resolución de las ayudas reguladas en el presente Decreto será la Dirección de Innovación Educativa.

2.– Agindu hau argitaratu eta gehienez ere 6 hilabeteko epean ebatzi eta jakinaraziko dira laguntza hauek. Aipatutako epea igaro eta laguntzei buruzko ebazpenik eman ez bada, eskaria ukatu dela ulertuko da.

2.– Estas ayudas serán resueltas y notificadas en el plazo máximo de 6 meses contados a partir de la fecha de publicación de la Orden de convocatoria. Transcurrido dicho plazo sin que se haya publicado la resolución de la misma, la solicitud se considerará denegada.

3.– Aipatu ebazpenak ez du administrazio-bidea agortzen; aitzitik, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntza Zuzendaritzaren aurrean gorako errekurtsoa aurkeztu ahal da, beti ere azaroaren 26ko 30/1992 Legearen –Herri-administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-prozedura Erkideari buruzkoa eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena– 107. artikuluari eta hurrengoei jarraituz.

3.– Dicha resolución no agota la vía administrativa y, contra la misma, podrá interponerse recurso de alzada ante el Viceconsejero o Viceconsejera de Educación, conforme a los artículos 107 y siguientes de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, modificada por la Ley 4/1999, de 13 de enero.

4.– Laguntzak emateko erabakiarekin batera ikasle eta enpresa bakoitzari dagozkion kantitateak zehaztuko dira. Ondoren, Lanbide Heziketako Zuzendaritzak izapidetutako eskarien onuradunen zerrenda jakinaraziko die erakunde lankide guztiei, banatu dezaten.

4.– La resolución de concesión de ayudas indicará las cantidades correspondientes a cada alumno o alumna, empresa y tutor o tutora. Posteriormente la Dirección de Innovación Educativa notificará a cada una de las entidades colaboradoras la relación de los beneficiarios y las beneficiarias cuya solicitud tramitó, a fin de que puedan realizar la correspondiente distribución.

22. artikulua.– Ordaintzea.

Artículo 22.– Pago.

Ordainketa bakar batean ordainduko da laguntza osoa. Horretarako, onuradunek Lantokiko Prestakuntza garatu dutela justifikatu beharko du toki-entitateak, irabazteko asmorik gabeko erakundeak edo ikastetxe arruntak aldez aurretik.

El abono de la ayuda se realizará en un único pago, por la totalidad de la misma, y tras la justificación, por parte de la entidad local, entidad sin ánimo de lucro, o centro ordinario, de la realización de la Fase de Formación Práctica de los beneficiarios o beneficiarias.

23. artikulua.– Toki-entitateen, irabazteko asmorik gabeko erakundeen eta ikastetxe pribatu edo publiko arrunten betebeharrak.

Artículo 23.– Obligaciones de las entidades locales, entidades sin ánimo de lucro, y centros ordinarios públicos y privados.

1.– Toki-erakunde, irabazteko asmorik gabeko erakundeei eta ikastetxe arruntei dagokie, erakunde lankide diren neurrian, ikasle, enpresa eta tutoreei zuzendutako laguntzen likidazioa egitea, dagokion jakinarazpenean xehatzen diren kontzeptu eta kopuruen arabera. Horretarako, gehienez ere, bi hilabeteko epea izango dute, jakinarazpena jasotzen duten egunetik hasita.

1.– Las entidades locales, entidades sin ánimo de lucro, y centros ordinarios, como entidades colaboradoras, serán los encargados de la liquidación de las ayudas destinadas al alumnado, empresas y tutores o tutoras en función de los conceptos y cantidades que se desglosen en la correspondiente notificación en un plazo máximo de dos meses a partir de la fecha de recepción de las mismas.

2.– Laguntzen izapidetzeak egiteko erabili den dokumentazioa bost urteko epean (laguntza ematen denetik hasita) eskuragarri eta erabilgarri edukiko da Lanbide Heziketako Zuzendaritzak edo Kontrol Ekonomikoko Bulegoak behar dituenean erabiltzeko, edo Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatzen baditu.

2.– Toda la documentación que genere la tramitación de estas ayudas deberá quedar a disposición de posibles actuaciones de comprobación provenientes de la Dirección de Innovación Educativa, Oficina de Control Económico o del Tribunal Vasco de Cuentas Públicas durante un plazo de cinco años contados a partir de la concesión de la ayuda.

24. artikulua.– Laguntzen bateraezintasuna.

Artículo 24.– Incompatibilidad de las ayudas.

Dekretu honen babespean lortutako laguntzak eta beste edozein Herri Administraziok xede berdinarekin emandako laguntzak bateraezinak dira; era berean, sare publikoko irakasleen kasuan, laguntzak bateraezinak dira zerbitzuengatik ematen diren kalte-ordainekin.

Las ayudas económicas establecidas en el presente Decreto son incompatibles con las establecidas para el mismo fin por cualquier otra Administración Pública, así como con las indemnizaciones por razón de servicio, en el caso del profesorado de la red pública.

25. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Artículo 25.– Recursos económicos.

1.– Dekretu honen helburua betetzeko erabilitako ekonomia-baliabideak, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan helburu berdinarekin zehaztutako aurrekontu-kredituetatik hartuko dira. Aurrekontu-ekitaldi bakoitzean emango diren laguntzen bolumenak ez du gaindituko egindako esleipenaren bolumena edo esleipen eguneratuaren bolumena, beti ere indarrean dagoen legeria errespetatuz aurrekontuko aldaketak onartzen badira. Hori guztia Administrazio eta Zerbitzu sailburuordeak emandako Ebazpenaren bidez jakinaraziko da EHAAn.

1.– Los recursos económicos destinados al cumplimiento del objeto del presente Decreto procederán de los correspondientes créditos presupuestarios establecidos al efecto en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco. El volumen total de las ayudas a conceder dentro de un ejercicio presupuestario no superará la citada consignación o la que resulte de su actualización, en el caso de que se aprueben modificaciones presupuestarias de conformidad con la legislación vigente. De tal circunstancia se dará publicidad mediante Resolución del Viceconsejero o Viceconsejera de Administración y Servicios en el BOPV.

2.– Aurrekontuko fondoak agortzen badira, eskatzaileen artean banatuko dira, bakoitzari dagokion gehienezko kantitatea osatzeko.

2.– En caso de agotamiento de los fondos presupuestados, se procederá al prorrateo entre las personas solicitantes a fin de adaptarse al importe máximo destinado.

26. artikulua.– Ikuskapena, kontrola eta bermeak.

Artículo 26.– Inspección, control y garantías.

Dekretu honetan barne hartutako helburuak betetzen direla bermatzeko, Administrazioak, eskumeneko organoen bitartez, beharrezkotzat jotzen dituen ikuskapen- eta kontrol-jarduerak burutu ahal ditu.

La Administración, a través de los órganos competentes, podrá realizar las acciones de inspección y control necesarias para garantizar el cumplimiento de las finalidades pretendidas en este Decreto.

27. artikulua.– Baldintzak ez betetzea.

Artículo 27.– Incumplimientos.

Deialdiaren Aginduan eta emakidaren Ebazpenean, eta Dekretu honetan barne hartutako edozein baldintza urratuz gero, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen (azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu Legegilearen bidez onetsi zena) Testu Bategineko 53. artikuluan adierazitako kasu bat gertatzen bada, diru-laguntza jasotzeko eskubidea erabat galdutzat emango da ebazpen baten bidez; kasu horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuliko zaizkio jasotako kantitateak eta horiek sortutako lege-interesak, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan xedatutakoari jarraituz. Hori guztia kasu bakoitzean gara daitezkeen ekintzen kaltetan izan gabe egingo da.

En el supuesto de que se incumpliese cualquiera de las condiciones establecidas en la Orden de convocatoria y en la Resolución de concesión, así como en el presente Decreto, o se encontraran en alguno de los supuestos del artículo 53 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, mediante la correspondiente resolución se declarará la pérdida del derecho a la percepción de la subvención, y la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco las cantidades que hubieran percibido más los intereses legales que fueren procedentes, de conformidad con lo dispuesto en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, sin perjuicio de las demás acciones que procedan.

Aipatu kantitateak sarrera publikotzat joko dira dagozkien lege-ondorioetarako eta jarraitu beharreko erantzukizunen araubideari dagokionez, azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu Legegilean Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Testu bategina onartzen duen 64. artikuluan aurreikusitakoaren arabera jokatuko da.

Las referidas cantidades tendrán la consideración de ingresos públicos a los efectos legales pertinentes, siendo el régimen de responsabilidades el previsto en el artículo 64 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

XEDAPEN GEHIGARRIA

DISPOSICIÓN ADICIONAL

Dekretu hau indarrean sartzen denean, dekretu honetan xedatutakoaren arabera izapidetuko dira lanbide-hastapeneko programetan praktikak egiteko matrikulatutako ikasleen diru-laguntza guztiak, baldin eta abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren eta dekretu hori aldatzen duen uztailaren 26ko 192/2005 Dekretuaren babespean izapidetu badira.

Todas aquellas subvenciones relativas a las prácticas de alumnos matriculados en programas de Iniciación Profesional que se tramitan al amparo del Decreto 327/2003 de 23 de diciembre y su posterior modificación, Decreto 192/2005 de 26 de julio, se tramitarán de acuerdo a lo dispuesto en este Decreto a partir de la entrada en vigor del mismo.

XEDAPEN IRAGANKORRA

DISPOSICIÓN TRANSITORIA

Dekretu hau argitaratu aurretik hasitako espedienteak hasiera eman zioten xedapenen babespean tramitatuko dira azken ebazpena eman arte.

Los expedientes iniciados con anterioridad a la publicación del presente Decreto continuarán su tramitación al amparo de las disposiciones en que se iniciaron hasta su conclusión final.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Indargabetuta geratzen dira Lege honetan xedatutakoaren aurkako maila bereko ala beheragoko xedapen guztiak.

Quedan derogadas aquellas disposiciones de igual o inferior rango que se opongan a lo dispuesto en este Decreto.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak ahalmena du honako Dekretu hau garatzeko eta exekutatzeko beharrezkotzat jotzen diren xedapenak hartzeko.

Primera.– Se faculta al Consejero de Educación, Universidades e Investigación para adoptar las disposiciones necesarias en desarrollo y ejecución del presente Decreto.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik izango du indarra dekretu honek.

Segunda.– El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2007ko abenduaren 26an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 26 de diciembre de 2007.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

El Lehendakari,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

El Consejero de Educación, Universidades e Investigación,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

ABENDUAREN 26KO 253/2007 DEKRETUAREN I. ERANSKINA

ANEXO I AL DECRETO 253/2007, DE 26 DE DICIEMBRE

LANKIDETZA-HITZARMENA, ENPRESAREN ETA TOKI-ENTITATE, IRABAZTEKO ASMORIK GABEKO ERAKUNDE PRIBATU EDO IKASTETXE PUBLIKO EDO PRIBATUAREN ARTEKOA, LANBIDE-HASTAPENEKO PROGRAMETAKO ENPRESA EDO TAILERRETAN PRESTAKUNTZA PRAKTIKOAREN FASEA EGITEKO.

ACUERDO DE COLABORACIÓN ENTRE LA EMPRESA Y LA ENTIDAD LOCAL, ENTIDAD PRIVADA SIN ÁNIMO DE LUCRO, CENTRO PÚBLICO O PRIVADO PARA LA REALIZACIÓN DE LA FASE DE FORMACIÓN PRÁCTICA EN EMPRESAS O TALLERES DE LOS PROGRAMAS DE INICIACIÓN PROFESIONAL

(Ikus .PDF)

(Véase el .PDF)

ABENDUAREN 26KO 253/2007 DEKRETUAREN II. ERANSKINA

ANEXO II AL DECRETO 253/2007, DE 26 DE DICIEMBRE

LANKIDETZA-HITZARMENA, LANBIDE HASTAPENEKO PROGRAMAK EMATEN DITUEN

CONVENIO DE COLABORACIÓN ENTRE LAS ENTIDADES LOCALES, ENTIDADES SIN ÁNIMO DE LUCRO, EL CENTRO PRIVADO

(Ikus .PDF)

(Véase el .PDF)

ABENDUAREN 26KO 253/2007 DEKRETUAREN III. ERANSKINA

ANEXO III AL DECRETO 253/2007, DE 26 DE DICIEMBRE

LANBIDE HASTAPENEKO PROGRAMETAKO FASE PRAKTIKOA EGITEKO IKASLEAK HARTU DITUZTEN ENPRESENTZAKO DIRU-LAGUNTZA ESKABIDEA.

SOLICITUD DE AYUDAS PARA EMPRESAS QUE COLABORAN EN LA ACOGIDA DE ALUMNADO PARA LA REALIZACIÓN DE LA FASE DE FORMACIÓN PRÁCTICA EN EMPRESAS O TALLERES DE PROGRAMAS DE INICIACIÓN PROFESIONAL.

(Ikus .PDF)

(Véase el .PDF)

ABENDUAREN 26KO 253/2007 DEKRETUAREN IV. ERANSKINA

ANEXO IV AL DECRETO 253/2007, DE 26 DE DICIEMBRE

LANBIDE HASTAPENEKO PROGRAMETAKO FASE PRAKTIKOA EGITEAGATIK IKASLEENTZAKO DIRU-LAGUNTZA ESKABIDEA.

SOLICITUD DE AYUDAS PARA ALUMNADO POR LA REALIZACIÓN DE LA FASE DE FORMACIÓN PRÁCTICA EN EMPRESAS O TALLERES DE PROGRAMAS DE INICIACIÓN PROFESIONAL.

(Ikus .PDF)

(Véase el .PDF)

ABENDUAREN 26KO 253/2007 DEKRETUAREN V. ERANSKINA

ANEXO V AL DECRETO 253/2007, DE 26 DE DICIEMBRE

LANBIDE HASTAPENEKO FASE PRAKTIKOA TUTORIZATZEAGATIK IRAKASLEENTZAKO DIRU-LAGUNTZA ESKABIDEA.

SOLICITUD DE AYUDAS PARA PROFESORADO DE ENTIDADES LOCALES, ENTIDADES SIN ÁNIMO DE LUCRO Y CENTROS PRIVADOS POR LA TUTORIZACIÓN DE LA FASE DE FORMACIÓN PRÁCTICA DE PROGRAMAS DE INICIACIÓN PROFESIONAL EN EMPRESAS O TALLERES.

(Ikus .PDF)

(Véase el .PDF)


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común