Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

8. zk., 2008ko urtarrilaren 11, ostirala

N.º 8, viernes 11 de enero de 2008


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Industria, Comercio y Turismo
191
191

250/2007 DEKRETUA, abenduaren 26koa, meatzaritzarako eta obra zibilerako leherketa berezietako laburpen proiektuak komunikatzeko prozeduren tramitazioa arautzen duena.

DECRETO 250/2007, de 26 de diciembre, por el que se regula la tramitación de los procedimientos para la comunicación de los proyectos resumen de voladuras especiales para minería y obra civil.

Euskal Herriko Autonomia Estatutua onartzen duen abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren 11.2.c) artikuluari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoak legegintza-garapenerako eta Estatuko oinarrizko legeria bere lurraldean betearazteko eskumena du, meatze- eta energia-erregimenaren arloan.

Conforme a lo dispuesto en el artículo 11.2.c) de la Ley Orgánica 3/1979, de 18 de diciembre, por la que se aprueba el Estatuto de Autonomía del País Vasco, la Comunidad Autónoma tiene competencia para el desarrollo legislativo y la ejecución dentro de su territorio de la legislación básica del Estado en la materia de régimen minero y energético.

284/2005 Dekretuaren -urriaren 11koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta eginkizunak ezartzen dituena- 8.1.d) artikuluari jarraiki, Berrikuntza eta Energia Sailburuordetzari dagokio meatzeei buruzko jardunen arloa zuzendu eta koordinatzea. Arlo horren barnean hartzen dira, aipatutako artikuluaren 5. paragrafoan esaten denaren arabera, Sailak baliabide mineralen esplorazioko, ikerketako eta ustiapeneko jarduerei dagokienez egiten dituen jardunak, baita ustiapenen segurtasun-kontrola ere.

El artículo 8.1.d) del Decreto 284/2005, de 11 de octubre, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Industria, Comercio y Turismo establece que corresponde a la Viceconsejería de Innovación y Energía la dirección y coordinación en el área de actuación de Minas. Dentro de esta área se incluyen, conforme al apartado 5 del mencionado artículo, las actuaciones del Departamento relativas a las actividades de exploración, investigación o explotación de recursos minerales, así como el control de la seguridad de las explotaciones.

284/2005 Dekretuaren 10.2 artikuluaren arabera, Energia eta Meategien Zuzendaritzari dagokio meatze-arloan aldez aurreko administrazio-baimena behar duten espediente guztiak kudeatu, tramitatu eta ebaztea, baita meatze-erregimenari dagozkion produktu, ekipamendu eta instalazio industrialen erregelamendua betetzeari buruzko kontrola eta jarraipena ere.

Conforme al artículo 10.2 del Decreto 284/2005, corresponde a la Dirección de Energía y Minas la gestión, tramitación y resolución de todos aquellos expedientes que en materia de minas deban ser objeto de autorización administrativa previa, así como efectuar el control y seguimiento del cumplimiento reglamentario de productos, equipos e instalaciones industriales relativos al régimen minero.

Bestetik, 1994ko uztailaren 29ko Aginduaren bitartez idatzitako 10.3.01 Jarraibide Tekniko Osagarriaren 3.1 artikuluaren arabera, "Eskumeneko agintariek lehergailuen kontsumoak baimendu behar badituzte leherketak egiteko, eskumeneko agintaritzaren aldez aurreko baimena beharko da, eta agintaritza horrek baimen hori emango du edo ez, eskatzaileak aurkeztutako leherketa bereziko proiektua ikusita. Proiektu horrek Meatze-arloko titulua duen teknikari batek sinatuta eta eskumeneko meatze-agintaritzak onartuta beharko du".

Por otra parte, conforme al artículo 3.1 de la ITC 10.3.01, redactada por Orden de 29 de julio de 1994, "Cuando por parte de la autoridad competente se tengan que autorizar consumos de explosivos en los que se contemple la realización de voladuras ... deberán contar con la autorización previa de la autoridad competente, quien la concederá o no a la vista de un proyecto de voladura especial presentado por el peticionario, suscrito por un técnico titulado de Minas y aprobado por la autoridad minera competente".

Estatuak eskumen osoa du lehergailuen arloan, eta horren gaineko oinarrizko legeriaren jabe da, baina hori ezin da meatze-erregimenaren arloko oinarrizko legeria garatzera eta betearaztera hedatu. Horren haritik, Meatzetako Segurtasunerako Oinarrizko Arauei buruzko Erregelamendu Orokorraren 10.3.01 Jarraibide Tekniko Osagarria aldatzen duen Industria Ministerioaren 1994ko uztailaren 29ko Aginduak (eta ondorioz, meatze-erregimeneko oinarrizko araudia) ezartzen du eskumeneko autonomia-agintaritzak leherketa-proiektua baimendu behar duela, baina ez leherketa gauzatzea, Jaurlaritzaren Ordezkaritzari baitagokio hura baimentzea. Hori guztia, erabili beharreko lehergailuei dagokienez Estatuko Administrazio Orokorrari dagokion baimena bazter utzi gabe.

Si bien es cierto que la competencia del Estado es exclusiva en materia de explosivos, sobre la cual ostenta la legislación básica, no es así en materia de desarrollo legislativo y ejecución de la legislación básica en materia régimen minero. En este sentido, la Orden de 29 de julio de 1994, del Ministerio de Industria, que modifica la ITC 10.3.01 del Reglamento de Normas Básicas de Seguridad Minera (y, por tanto, normativa básica de régimen minero) establece que la autoridad autonómica competente debe autorizar el proyecto de voladura, pero no la ejecución de la voladura en sí, cuya autorización corresponde a la Delegación del Gobierno. Todo ello, sin perjuicio de la autorización que corresponde a la Administración General del Estado en relación con los explosivos que se vayan a utilizar.

Bestetik, Meatzetako Segurtasunerako Oinarrizko Arauei buruzko Erregelamendu Orokorraren Leherketa Berezien inguruko 10.3.01 Jarraibide Tekniko Osagarriak lehergailuen erabileran eta kontsumoan "eskumeneko meatze-agintaritza"ren parte-hartzea hartzen du aintzat 3. eta 6. artikuluetan, lehergailuen erabileraren eta kontsumoaren arloko "eskumeneko agintaritzaz" aparte. Horren haritik, "eskumeneko meatze-agintaritzak" (autonomia-erkidegoko meatze-agintaritzak) honako eginkizun hauek izango ditu, eta berezitzat jotako leherketetarako bakarrik:

Por otro lado, la citada Instrucción Técnica Complementaria 10.3.01: Voladuras especiales, del Reglamento General de Normas Básicas de Seguridad Minera, contempla la participación de la denominada "autoridad minera competente", diferente de la "autoridad competente" en materia de uso y consumo de explosivos, en los artículos 3 y 6. En este sentido, las funciones de la "autoridad minera competente" (autoridad minera autonómica) serán, y sólo para las voladuras que tengan la consideración de especiales:

a) Meatze-arloko tituludun teknikariak sinatutako eta eskatzaileak aurkeztutako leherketa bereziko proiektua onartzea (3. artikulua).

a) Aprobar el proyecto de voladura especial presentado por el peticionario, suscrito por un técnico titulado de minas (artículo 3).

b) Enpresak leherketa bereziak gauzatzeko eskakizunak betetzen dituela dioen ziurtagiria egitea (6. artikulua).

b) Emitir el certificado de que la empresa cumple los requisitos para llevar a cabo la ejecución de las voladuras especiales (artículo 6).

Horren ildotik, zehaztu beharra dago leherketa berezi jakin bat egin aurretik, eskumeneko meatze-agintaritzak (autonomia-erkidegoko meatze-agintaritzak) leherketa hori onartu duela Ustiatze Proiektu Orokorrean eta Lan Planetan. Horietan, aurrera eraman nahi diren leherketa bereziak aipatzen dira, behin leherketa tipoari buruzko proiektua baimendu ondoren.

En este sentido debemos concretar que previamente a la realización de una concreta voladura especial, ésta ya ha sido aprobada en el Proyecto General de Explotación y los Planes de Labores por la autoridad minera competente (autoridad minera autonómica) en los que se mencionan la realización de voladuras especiales que se prevén llevar a cabo, habiéndose autorizado el proyecto de voladura tipo.

Horren ondorioz, leherketa bereziko laburpen-proiektua komunikatzeak leherketa tipoa gauzatzeko asmoa bakarrik adierazten du, leherketa tipo hori aldez aurretik Ustiatze Proiektu Orokorra onartzerakoan eta Lan Planak zehazterakoan baimenduta zegoela aintzat hartuta. Nolanahi ere, hobe da eskumeneko meatze-agintaritzak leherketa bereziko laburpen-proiektua egiaztatzea, leherketa hori aldez aurreko baimenera egokitzen den egiaztatzeko (baimen hori behar-beharrezkoa da leherketa aurrera eramateko, eta aldez aurretik aipatutako dokumentuetan zehaztu da). Komunikazio hori tramitatzeko moduak, leherketa bereziko laburpen-proiektuaren inguruan bete beharreko datu-orriak eta horri buruzko beste zenbait alderdik osatzen dute Dekretu honen xedea, leherketa bereziko laburpen-proiektuaren tramitazioa homogeneizatzeko eta malgutzeko. Gainera, ereduzko araudia ere badira, leherketa berezietako laburpen-proiektuen aurkezpena telematizatzeko, Dekretu honetan egiten den bezala.

En consecuencia, la comunicación de proyecto resumen de voladura especial no es sino una expresión de la intención de ejecutar materialmente la voladura tipo ya autorizada en la aprobación del Proyecto General de Explotación y concretado en los Planes de Labores. Conviene, sin embargo, que la autoridad minera competente verifique el proyecto resumen de la voladura especial con el fin de comprobar la adecuación de ésta a la autorización previa que le sirve de marco y que se concretó en los documentos anteriormente aprobados. El modo en que deba tramitarse esta comunicación, el formulario de proyecto resumen de voladura especial a cumplimentar, así como otras consideraciones al respecto constituyen el objeto del presente Decreto, con el fin de homogeneizar y flexibilizar la tramitación del proyecto resumen de voladura especial, sirviendo, asimismo, como normativa de referencia para telematizar, como así se hace en el presente Decreto, la presentación de los proyectos resumen de voladuras especiales.

Bestetik, administrazio-prozedura komuna Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean arautu da. Lege horretan, eskumenak banatzeko konstituzio-ikusmolde hori jasotzen da eta administrazio-prozedura komuna arautzen da, Herri Administrazio guztiei oro har aplikatu beharrekoa; gainera, herritarrek administrazio-jarduerarekiko dituzten bermeak ezartzen dira.

En otro orden de cosas, el procedimiento administrativo común aparece regulado en la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común. En dicha Ley se recoge la referida concepción constitucional de distribución de competencias y se regula el procedimiento administrativo común, de aplicación general a todas las Administraciones Públicas, fijando las garantías mínimas de los ciudadanos respecto a la actividad administrativa.

Nolanahi ere, Lege horren Arrazoien Azalpenak ezartzen duenez, kontuan hartzekoa da erregulazio horrek ez dituela estatuak edo autonomia-erkidegoak prozedura espezifikoak "ratione materiae" ezartzeko dituzten eskumenak agortzen. Edozein kasutan, prozedura espezifiko horiek aurrez aipatutako bermeak errespetatu beharko dituzte. Konstituzioak ezartzen du Autonomia Erkidegoek beren antolamendutik eratorritako espezialitateak ezartzeko eskumena dutela, baina gainera, jurisprudentzia konstituzionalak adierazi duenez, funtsezko araua eta prozedura-araua ezin dira bereizi, eta beraz Autonomia Erkidegoek aukera izan behar dute beren funtsezko Zuzenbidea aplikatzeko beharrezko prozedurari buruzko arauak emateko, Estatuaren eskura ez baita prozedura oro uzten, baizik eta komunak izan behar duten prozedurak eta halakotzat ezarri diren prozedurak soilik. Autonomia Erkidegoen berezko prozeduren erregulazioak betiere errespetatu beharko ditu Estatuaren eskumen esklusiboa denez gero Administrazio Prozedura Erkidearen kontzeptua biltzen duen prozeduraren arauak.

Sin embargo, tal como establece la Exposición de Motivos de la referida Ley, se debe tener en cuenta que esta regulación no agota las competencias estatales o autonómicas de establecer procedimientos específicos "ratione materiae" que deberán respetar, en todo caso, estas garantías. La Constitución establece la competencia de las Comunidades Autónomas para establecer las especialidades derivadas de su organización propia pero además, como ha señalado la jurisprudencia constitucional, no se puede disociar la norma sustantiva de la norma de procedimiento, por lo que también ha de ser posible que las Comunidades Autónomas dicten las normas de procedimiento necesarias para la aplicación de su Derecho sustantivo, pues lo reservado al Estado no es todo procedimiento sino sólo aquel que deba ser común y haya sido establecido como tal. La regulación de los procedimientos propios de las Comunidades Autónomas habrá de respetar siempre las reglas del procedimiento que, por ser competencia exclusiva del Estado, integra el concepto de Procedimiento Administrativo Común.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak onartutako eskubidea betez, erregulazio honek meatzaritzarako eta obra zibilerako leherketa berezietako laburpen-proiektuak aurkezteko prozedura ezarri nahi du, baldin eta Ustiatze Proiektu Orokorretan jasotako aldez aurreko baimenaren esparruan eskatzen badira; laburpen-proiektu horiek Lan Planetan zehazten dira, baita leherketa bereziak biltzen dituzten Obra Zibileko Proiektuetan eta Autonomia Erkidegoko eskumeneko administrazio-organoek aldez aurretik onartutako leherketa tipoko proiektuetan ere.

La presente regulación pretende, en cumplimiento del derecho reconocido por la Ley de Régimen Jurídico de las Administraciones Publicas y del Procedimiento Administrativo Común, establecer el procedimiento para la presentación de los proyectos resumen de voladuras especiales para minería y obra civil que se soliciten en el marco de la autorización previa plasmada en los Proyectos Generales de Explotación y concretados en los Planes de Labores, en los Proyectos de Obra Civil que impliquen voladuras especiales, así como en los proyectos de voladura tipo previamente aprobados por los órganos administrativos competentes de la Comunidad Autónoma.

Horren ondorioz, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2007ko abenduaren 26an eginiko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Industria, Comercio y Turismo, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 26 de diciembre de 2007,

XEDATU DUT:
MEATZARITZARAKO ETA OBRA
ZIBILERAKO LEHERKETA BEREZIETAKO LABURPEN PROIEKTUAK KOMUNIKATZEKO PROZEDURAK TRAMITATZEKO XEDAPEN OROKORRAK
DISPONGO:
DISPOSICIONES GENERALES PARA LA TRAMITACIÓN DE PROCEDIMIENTOS PARA LA COMUNICACIÓN DE LOS PROYECTOS RESUMEN DE VOLADURAS ESPECIALES PARA MINERÍA Y OBRA CIVIL

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Dekretu honen bitartez, meatzaritzarako eta obra zibilerako leherketa berezietako laburpen-proiektuak tramitatzeko prozedura arautu nahi da, Euskal Autonomia Erkidegoko eskumeneko meatze-agintaritzak aldez aurretik onartutako ustiapen-proiektuen, lan-planen, obra zibileko proiektuen eta leherketa tipoko proiektuen esparruan, paper-formatuan zein bitarteko telematikoen bitartez tramitatzerakoan.

El objeto del presente Decreto es regular el procedimiento para la tramitación de los proyectos resumen de voladuras especiales para minería y obra civil, enmarcados en los proyectos de explotación, planes de labores, proyectos de obra civil y proyectos de voladura tipo previamente aprobados por la autoridad minera competente de la Comunidad Autónoma del País Vasco, tanto en su tramitación en formato papel como por medios telemáticos.

2. artikulua.– Prozeduran baimendutako zuzendari fakultatiboak.

Artículo 2.– Directores Facultativos autorizados en el procedimiento.

1.– Leherketa bereziko laburpen-proiektuko datu-orria aurkeztuko duen meatze-ustiapenetako edo obra zibileko merkataritza-enpresa orok baimendutako eta dagokion Lurralde Bulegoan horretarako erregistratutako zuzendari fakultatiboaren bitartez egin beharko du aurkezpen hori. Horretarako, I. eranskina (Leherketa berezietako laburpen-proiektuak tramitatzeko egiaztagiria) bete eta Administrazioari aurkeztuko dio.

1.– Toda mercantil de explotaciones mineras o de obra civil que presente un formulario de proyecto resumen de voladura especial deberá hacerlo por medio de Director Facultativo autorizado e inscrito al efecto en la Oficina Territorial correspondiente. Para ello deberán rellenar y presentar ante la Administración el documento anexo I (Acreditación para la tramitación de proyectos resumen de voladuras especiales).

2.– Horri dagokionez, merkataritza-enpresak zenbait zuzendari fakultatibo izendatzeko aukera izango du leherketa berezietako laburpen-proiektuei buruzko eskabideak tramitatzeko, baina une bakoitzean zuzendari fakultatibo bakarra egon daiteke aldez aurretik izendatutakoen artean, halakotzat baimendu eta erregistratu ondoren leherketa berezietako laburpen-proiektuak eskatzeko.

2.– A este respecto, la mercantil podrá nombrar varios Directores Facultativos a efectos de tramitar peticiones de proyectos resumen de voladuras especiales, pero en cada momento sólo puede existir un único Director Facultativo, de entre los previamente nombrados, autorizado e inscrito como tal a efectos de petición de los proyectos resumen de voladuras especiales.

3.– Hasiera batean zuzendari fakultatiboa izendatzen da leherketa bereziaren berri emateko, baina aurrerantzean leherketa berezia gauzatzeko ardura hartuko duenak ez du zertan aurreko hori izan, baldin eta leherketa berezia gauzatzeko unean horretarako behar bezala izendatuta, baimenduta eta erregistratuta badago.

3.– El Director Facultativo responsable de la ejecución de la voladura especial podrá ser distinto al inicialmente designado como Director Facultativo que haya comunicado la misma, con tal de que esté en el momento de ejecutar la voladura especial convenientemente designado, autorizado e inscrito al efecto.

4.– Aurreko paragrafoetan adierazitakoaz gain, zuzendari fakultatiboek dagokien indarreko araudian ezarritako eskakizun eta baldintzak bete beharko dituzte.

4.– Además de lo indicado en los apartados anteriores, los Directores Facultativos deberán cumplir con los requisitos y condiciones establecidos en la normativa vigente que les afecte.

3. artikulua.– Leherketa bereziko laburpen-proiektua komunikatzeko prozedurari hasiera ematea.

Artículo 3.– Iniciación del procedimiento de comunicación de proyecto resumen de voladura especial.

1.– Meatzaritzarako eta obra zibilerako leherketa berezietako laburpen-proiektuen aurkezpena baimendutako zuzendari fakultatiboak eskatuta hasiko dira, leherketa bereziko laburpen-proiektua aurkeztuz.

1.– La presentación de proyectos resumen de voladuras especiales para minería y obra civil se iniciarán a instancia del Director Facultativo autorizado, mediante la presentación de un proyecto resumen de voladura especial.

2.– Meatzaritzarako eta obra zibilerako leherketa berezietako laburpen-proiektuaren aurkezpena gutxienez sei egun baliodun lehenago egin beharko da leherketa horiek egiteko aurreikusitako egunaren aurretik.

2.– La presentación del proyecto resumen de voladuras especiales para minería y obra civil deberán efectuarse con una antelación mínima de seis días hábiles a la fecha prevista de ejecución de la mismas.

4. artikulua.– Leherketa bereziko laburpen-proiektua komunikatzeko eskabidea.

Artículo 4.– Solicitud de comunicación de proyecto resumen de voladura especial.

1.– Leherketa bereziko laburpen-proiektuari buruzko komunikazioak II. eranskinean bildutako datu-orrira egokituko dira, eta datu-orri horretan zehaztutako datu eta espezifikazio guztiak bete beharko dituzte. Komunikazio horiek Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Lurralde Bulegoan aurkeztuko dira, meatze-ustiapenaren edo obra zibilaren kokapenaren arabera.

1.– Las comunicaciones de proyecto resumen de voladuras especial, que se ajustarán al formulario que se adjunta como Anexo II, deberán llevar cumplimentados los datos y especificaciones que en el mismo se detallan y se presentarán ante la Oficina Territorial del Departamento de Industria, Comercio y Turismo correspondiente en función de la ubicación de la explotación minera u obra civil para la que se comunican.

2.– Administrazioaren bulegoetan aurkeztuko dituzten komunikazioei dagokienez, interesdunek aurkezpen-eguna egiaztatuko duen egiaztagiria eskatu ahal izango dute. Egiaztagiriaren kopia balioduntzat joko da, baldin eta bulegoak idatzitako aurkezpen-eguna jasotzen badu.

2.– De las comunicaciones que presenten los interesados en las oficinas de la Administración, podrán éstos exigir el correspondiente recibo que acredite la fecha de presentación, admitiéndose como tal una copia en la que figure la fecha de presentación anotada por la oficina.

3.– Komunikazioa egiterakoan, aipatutako datu-orria ez ezik honako hauek ere aurkeztuko dira: leherketak pizteko prozesuaren deskribapena, leherketen kokapen-planoa, eta eskumeneko meatze-teknikariak -gauzatu beharreko leherketa hobeto egiaztatzeko komenigarriak direla iritzita- esanbidez eskatutako datu guztiak.

3.– Las comunicaciones deberán acompañar al mencionado formulario la descripción de la secuencia de encendido de las voladuras, un plano de ubicación de las voladuras, así como cuantos datos solicite expresamente el técnico de minas competente por considerarlos convenientes para una mejor verificación de la voladura a ejecutar.

5. artikulua.– Leherketa bereziko laburpen-proiektuari buruzko komunikazioa zuzendu eta hobetzea.

Artículo 5.– Subsanación y mejora de la comunicación de proyecto resumen de voladura especial.

Leherketa bereziko laburpen-proiektuari buruzko komunikazioak dagozkion eskakizunak betetzen ez baditu, interesdunari eskaera egingo zaio akatsa zuzen dezan edo nahitaezko dokumentu eta datuak aurkez ditzan. Gainera, zera jakinaraziko zaio, horrela egin ezean interesdunak atzera egin duela hartuko dela aintzat, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Si la comunicación de proyecto resumen de voladura especial no reúne los requisitos exigidos se requerirá para que se subsane la falta o acompañe los documentos y datos preceptivos, con la indicación de que, si así no lo hiciera, se entenderá desistimiento del interesado conforme prevé el artículo 71 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

6. artikulua.– Zuzendari fakultatiboak leherketa berezia gauzatzea komunikatu beharra.

Artículo 6.– Obligación del Director Facultativo de comunicar la ejecución de la voladura especial.

Behin leherketa berezia gauzatu ondoren, gauzatzearen ardura duen zuzendari fakultatiboak nahitaez jakinarazi behar dio dagokion Lurralde Bulegoko teknikariari leherketa gauzatu dela.

Una vez ejecutada la voladura especial, el Director Facultativo responsable de la ejecución está obligado a comunicar al Técnico de la Oficina Territorial correspondiente, la efectiva ejecución de la misma.

7. artikulua.– Leherketa bereziko laburpen-proiektua gauzatzeari uko egitea.

Artículo 7.– Renuncia a la ejecución de un proyecto resumen de voladura especial.

Interesdunak uko egin diezaioke leherketa bereziko laburpen-proiektua gauzatzeari, edozein unetan gauzatze-egunaren aurretik, dagokion Lurralde Bulegoko teknikariari horren berri emanez.

El interesado podrá renunciar a la ejecución del proyecto resumen de voladura especial en cualquier momento anterior a la fecha de ejecución, comunicándolo al Técnico de la Oficina Territorial correspondiente.

8. artikulua.– Leherketa bereziko laburpen-proiektu bati esanbidez uko egitearen aurkako errekurtsoak.

Artículo 8.– Recursos contra la denegación expresa de un proyecto resumen de voladura especial.

Leherketa bereziko laburpen-proiektu bati esanbidez eta arrazoibidez uko egitearen aurka errekurtsoak jarri ahal izango dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen arabera.

Contra la denegación expresa y motivada de un proyecto resumen de voladura especial podrán interponerse los recursos pertinentes conforme a la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Dekretu honetan aurreikusi ez den orotan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta gainerako araudi aplikagarrietan ezarritakoa beteko da.

Primera.– En todo lo no previsto en el presente Decreto se estará a lo establecido en la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común y demás normativa de aplicación.

Bigarrena.– Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari eskumena ematen zaio Dekretu hau garatu eta aplikatzeko beharrezko Aginduak eman ditzan.

Segunda.– Se faculta a la Consejera del Departamento de Industria, Comercio y Turismo del Gobierno Vasco para dictar las Órdenes necesarias para el desarrollo y aplicación del presente Decreto.

Hirugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera hogei eguneko epean hartuko du indarra dekretu honek.

Tercera.– El presente Decreto entrará en vigor a los veinte días de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2007ko abenduaren 26an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 26 de diciembre de 2007.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

El Lehendakari,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

La Consejera de Industria, Comercio y Turismo,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.

ABENDUAREN 26KO 250/2007 DEKRETUAREN I. ERANSKINA
LEHERKETA BEREZIETAKO LABURPEN PROIEKTUAK TRAMITATZEKO EGIAZTAGIRIA
ANEXO I AL DECRETO 250/2007, DE 26 DE DICIEMBRE
ACREDITACIÓN PARA LA TRAMITACIÓN DE PROYECTOS RESUMEN DE VOLADURAS ESPECIALES

jaunak/andreak,

D./D.ª

(helbidea, jakinarazpen-xedeetarako: ;

con domicilio a efectos de notificaciones en ,

NAN zenbakia: ;

DNI ,

eta helbide elektronikoa: ),

y dirección de correo electrónico ,

enpresaren izenean jardunez eta hura ordezkatuz,

actuando en nombre y representación de la empresa ,;

eta ustiapenaren/obraren

titular de la explotación/obra ,

titularra eta dokumentu hau egiteko beharrezko lege-ahalmena duen aldetik,

y con capacidad legal necesaria para formalizar este documento,

BAIMENA EMATEN DIO

AUTORIZA A

jaunari/andreari,

D./D.ª

(helbidea, jakinarazpen-xedeetarako: ;

Con domicilio a efectos de notificaciones en ,

NAN zenbakia: ;

DNI

eta helbide elektronikoa: ),

y dirección de correo electrónico ,

Industria, Merkataritza eta Turismo Sailean aurrez aipatutako obrari/ustiapenari dagozkion leherketa berezietako laburpen-proiektuak tramita ditzan.

para realizar ante el Departamento de Industria, Comercio y Turismo, la tramitación de proyectos resumen de voladuras especiales en la obra/explotación antedicha.

jaunari/andreari,

D./D.ª

(helbidea, jakinarazpen-xedeetarako: ;

Con domicilio a efectos de notificaciones en ,

NAN zenbakia: ;

DNI

eta helbide elektronikoa: ),

y dirección de correo electrónico ,

Industria, Merkataritza eta Turismo Sailean aurrez aipatutako obrari/ustiapenari dagozkion leherketa berezietako laburpen-proiektuak tramita ditzan.

para realizar ante el Departamento de Industria, Comercio y Turismo, la tramitación de proyectos resumen de voladuras especiales en la obra/explotación antedicha.

Ustiapenaren/obraren enpresa titularrak zenbait pertsona izenda ditzake leherketa berezietako laburpen-proiektuak tramitatzeko gaitutako zuzendari fakultatibo izan daitezen; alabaina, une bakoitzean zuzendari fakultatibo bakarra gai dezake proiektu horiek tramitatzeko.

La empresa titular de la explotación/obra podrá designar a varias personas como potenciales directores facultativos habilitados para la tramitación de proyectos resumen de voladuras especiales, sin embargo, sólo podrá estar habilitado en cada momento un director facultativo para la tramitación de las mismas.

Gaitzea eta zuzendari fakultatiboaren aldaketa dagokion Lurralde Bulegoan tramitatuko dira, jardun aurretik eta indarrean dagoen araudiari jarraiki.

La habilitación, así como el eventual cambio de director facultativo, se tramitará documentalmente ante la Oficina Territorial correspondiente con anterioridad a su actuación y conforme a la normativa vigente.

Orobat, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluaren arabera, baimena ematen dut Administrazioak izendatutako zuzendari fakultatiboari jakinarazpenak bidal diezazkion.

Asimismo, a los efectos previstos en el artículo 59 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, consiento en la práctica de las eventuales notificaciones de la Administración al Director facultativo designado.

Akreditazio hau baliozkoa izango da Industria, Merkataritza eta Turismo Sailean baliogabetu dela jakinarazten ez den bitartean.

Esta acreditación tendrá validez en tanto no se comunique su revocación ante el Departamento de Industria, Comercio y Turismo.

ENPRESAREN ORDEZKARIA

REPRESENTANTE DE LA EMPRESA

..............................., …..(e)ko ........................aren ........(a)
LEHERKETA BEREZIKO PROIEKTUA ZK.
En ........................................, a ........de ................................... de ...............
PROYECTO DE VOLADURA ESPECIAL N.º

ENPRESA BAIMENDUA:

EMPRESA AUTORIZADA:

HELBIDE ELEKTRONIKOA:

EMAIL:

USTIAPENA / OBRA:

EXPLOTACIÓN / OBRA:

UDALERRIA: PARAJEA:

TÉRMINO MUNICIPAL: PARAJE:

Baimen-eguna: Gobernu Zibilaren erreferentzia:

Fecha de autorización: Referencia del Gobierno Civil:

Leherketa berezirako aurreikusitako eguna: Ordua:

FECHA DE LA VOLADURAESPECIAL PROYECTADA: Hora:

BARRENA ZULOAK
BARRENOS

ESKATUTAKO LEHERKETA BAIMENDUTAKO LEHERKETA TIPOA

AUTORIZACIÓN SOLICITADA VOLADURA TIPO AUTORIZADA

Kopurua

Número uds

Luzera

Longitud m

Diametroa

Diámetro mm

Inklinazioa

Inclinación .º

Lerro kopurua

Número de filas uds

Aurrealderainoko (harrirainoko) tartea

Separación entre barrenos (espacamiento) m

Barrena-zuloen betegarria

Distancia al frente (piedra) m

Betegarriaren luzera

Material de retacado

Barrena-zuloen betegarria

Longitud de retacado m

Ondoriozko bermaren zabalera m

Anchura de berma resultante m

Banku-amaierako leherketa al da? BAI EZ

¿Es voladura final de banco? SI NO

ERAUZI BEHARREKO MATERIALA
MATERIAL A ARRANCAR

ESKATUTAKO LEHERKETA BAIMENDUTAKO LEHERKETA TIPOA

AUTORIZACIÓN SOLICITADA VOLADURA TIPO AUTORIZADA

Harri mota "In situ" m3 Tm "In situ" m3 Tm

Clase de roca M3 “in situ” Tm M3 “in situ” Tm

LEHERGAILUAK
EXPLOSIVOS

ESKATUTAKO LEHERKETA BAIMENDUTAKO LEHERKETA TIPOA

AUTORIZACIÓN SOLICITADA VOLADURA TIPO AUTORIZADA

Atzealdean Zutabean Guztira Atzealdean Zutabean

En fondo En columna Total En fondo En columna

Lehergailu mota

Clase de explosivo

Karga iraunkorraren mota

Clase Carga continua

Karga bereziaren mota

Clase Carga espaciada

Kg guztira

Kg. VOLADURA

Istanteko gehienezko karga

Carga máxima instantánea

Barrena-zuloko Gr/Ml

Gr./M.l. de barreno

Erauzi beharreko Gr/Tm

Gr./Tm. a arrancar

TIRO ARTIFIZIOA
ARTIFICIO DE TIRO
- Pega eléctrica -

ESKATUTAKO LEHERKETA BAIMENDUTAKO LEHERKETA TIPOA

AUTORIZACIÓN SOLICITADA VOLADURA TIPO AUTORIZADA

Detonagailuak

Tipo de Detonadores

Detonagailu mota

Retardos m/seg

Detonagailu kopurua

Número de detonadores uds

Metxa detonatzailea

Mecha o cordón detonante m

AURREKONTUA
PRESUPUESTO

Zulatzea (laneskua barne) GUZTIRA (G) L / barrena-zuloko ml

Perforación (incluida mano de obra) TOTAL (T) euros/m.l. de barreno

Lehergailua eta tiro-artifizioa GUZTIRA (G) L / erauzi beharreko ml

Explosivo y artificio de tiro TOTAL (T) euros/Tm a arrancar

GUZTIRA (G)

TOTAL (T)

AURREKO LEHERKETA ZK.º: KG. ERREAL LEHERGAILU KONTSUMITUA:

VOLADURA ANTERIOR N.º: KGS. EXPLOSIVOS REALES CONSUMIDOS:

OHARRAK:

OBSERVACIONES:


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común