Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

6. zk., 2008ko urtarrilaren 9a, asteazkena

N.º 6, miércoles 9 de enero de 2008


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Presidencia del Gobierno
153
153

14/2007 LEGEA, abenduaren 28koa, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarena.

LEY 14/2007, de 28 de diciembre, de Carta de Justicia y Solidaridad con los Países Empobrecidos.

Eusko Legebiltzarrak, honako legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei:

Se hace saber a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi que el Parlamento Vasco ha aprobado la siguiente ley:

14/2007 Legea, abenduaren 28koa, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarena.

Ley 14/2007, de 28 de diciembre, de Carta de Justicia y Solidaridad con los Países Empobrecidos.

ZIOEN AZALPENA
EXPOSICIÓN DE MOTIVOS

Iparraldeko herrialde edo herrialde garatuen eta Hegoaldeko herrialde edo herrialde pobretuenen arteko harremanetan ez dago orekarik. Ezinbestekoa da Iparraldeko eta Hegoaldeko herrialdeen arteko desberdintasunei eusten dieten arrazoiak sakon aztertzea. Azken herri horiek lapurretak eta injustizia jasan dituzte, eta kanpoko zorra haien garapenerako oztopo nagusietako bat da. Nazioarteko merkataritzan ezarritako harreman bidegabeek desberdintasuna areagotu egiten dute egunez egun. Iparraldeko herrialdeetako gehiegizko kontsumo zentzurik gabeak agortu egiten du baliabideak eta ondasunen lapurreta bultzatzen du. Gainera, gaurko finantza-erakundeek, oreka bilatu eta desberdintasunak arindu beharrean, areagotu egiten dituzte eta instituzioen babesa ematen diete.

Asistimos a unas relaciones de desigualdad entre los países del Norte o desarrollados y los países del Sur o más empobrecidos. Es imprescindible abordar en profundidad las razones que sustentan las desigualdades en el desarrollo de los pueblos del Norte y del Sur. Estos últimos han sufrido el expolio y la injusticia como consecuencia de estas relaciones desiguales. La deuda externa es uno de los mayores obstáculos que tienen para su desarrollo. Las relaciones injustas establecidas en el comercio internacional provocan cada día una mayor desigualdad. El consumo excesivo e irracional de los países del Norte agota recursos y fomenta la expoliación de riquezas. Las actuales instituciones financieras internacionales, lejos de cumplir con un papel de equilibrio y de reparación de desigualdades, las fomentan y les dan cobertura institucional.

Nazio Batuek antolatuta 2000ko irailean egindako Milurteko Goi Bileran, Nazio Batuetako 189 estatu kideek berretsi egin zuten beste mundu baten alde borrokatzeko konpromisoa, non lehentasun handiena izango luketen pobrezia desagerrarazteak eta garapen iraunkorrak. Milurtekoaren Adierazpena 147 estatuburuk sinatu zuten eta aho batez onetsi zuten Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiko kideek. Milurtekoaren garapen-helburuak, Nazio Batuek azken urteotan antolatutako munduko biltzarren erabaki eta ebazpenetatik eratorriak, onartuak izan dira oro har garapenaren alorreko aurrerapenak neurtzeko esparru gisa. Helburuek pertsonen bizitzan hobekuntza handiak eta neurgarriak sartzeko zeregina jartzen diote munduko komunitateari.

En la Cumbre del Milenio de las Naciones Unidas celebrada en septiembre de 2000, los 189 estados miembros de las Naciones Unidas reafirmaron su compromiso de luchar por un mundo en el que la eliminación de la pobreza y la sostenibilidad del desarrollo tuvieran máxima prioridad. La Declaración del Milenio fue firmada por 147 jefes de Estado y aprobada por unanimidad por los miembros de la Asamblea General de las Naciones Unidas. Los objetivos de desarrollo del milenio (ODM), que se derivaron de los acuerdos y resoluciones de conferencias mundiales organizadas por las Naciones Unidas en los últimos años, han sido aceptados generalmente como marco para la medición de los progresos en materia de desarrollo. Los objetivos centran la labor de la comunidad mundial en la introducción de mejoras importantes y mensurables en la vida de las personas.

Hori guztia dela eta, lagundu egin behar dugu nahitaez Autonomia Erkidegotik beste garapen-eredu bat eraikitzen, hala giza eskubide zibil eta politikoetan nola giza eskubide sozial, ekonomiko eta kulturaletan oinarritua, pobreziari eta bazterkeriari orori behin betiko amaiera emateko. Egoera horri aurre egiteko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko gizarteak konpromisoa har dezan herrialde aberatsen eta pobretuen arteko harremanen garapen justuago batean, bidezko iruditu zaigu herrialde pobretuekiko justizia- eta elkartasun-gutun bat sortzea, nahiz eta jakin badakigun gure lege-proposamenak gabeziak dituela, batez ere Euskal Autonomia Erkidegoak nazioarteko gaietan duen eskumen faltagatik.

Por todo ello, resulta imprescindible contribuir desde la Comunidad Autónoma de Euskadi a la construcción de otro modelo de desarrollo, inspirado en los derechos humanos, tanto civiles y políticos como sociales, económicos y culturales, que acabe definitivamente con la pobreza y las exclusiones de todo tipo. A fin de hacer frente a esta situación y de comprometer a la sociedad de la CAPV en unas relaciones más justas entre los países ricos y los países más empobrecidos, resolvemos adoptar una carta de justicia y solidaridad con los países empobrecidos. Se constata que esta proposición de ley tiene importantes limitaciones, debidas a la falta de competencias que en materia internacional tiene la Comunidad Autónoma del País Vasco.

I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
CAPÍTULO I
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Lege honen helburua.

Artículo 1.– Objeto de la presente ley.

Lege honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan gutun bat ezartzea munduko pertsona eta herrialde pobretuekin elkartasunez eta justiziaz jokatzeko. Gutun horren, gaur egun nazioarteko harremanetan dauden justizia- eta elkartasun-bidez faltak eragindako alderdi nagusiak jorratuz eta leuntzen lagunduz, planeta osorako giza garapen jasangarri eta orekatua lortzen hasiko gara.

El objeto de esta ley es establecer en la Comunidad Autónoma del País Vasco una carta de justicia y solidaridad con las personas y los países empobrecidos del mundo, de tal forma que, abordándose y contribuyendo a mitigar los principales aspectos de injusticia e insolidaridad que se dan en las relaciones internacionales actuales, nos dirijamos hacia un desarrollo humano, sostenible y equitativo en el conjunto del planeta.

2. artikulua.– Lege honen erabakiak eta elkartasun konpromisoak.

Artículo 2.– Acuerdos y compromisos de solidaridad de esta ley.

1.– Herrialde pobretuek herrialde aberastuekin, nazioarteko bankuekin eta nazioarteko finantza-erakundeekin duten kanpoko zorra erabat ezabatzeko hartu beharreko neurri guztiak sustatzea.

1.– Promover la adopción de las medidas necesarias para abolir totalmente la deuda externa que el conjunto de países empobrecidos tiene contraída con los países enriquecidos, la banca internacional y las instituciones financieras internacionales.

2.– Kontsumo arduratsua, ekonomia solidarioa eta energia berriztagarrien garapena bultzatzea, eta zor ekologikoa eragiten duten produktuei debekua jartzea.

2.– Promover el consumo responsable, la economía solidaria y el desarrollo de las energías renovables, y vetar aquellos productos que generan deuda ecológica.

3.– Munduko herrialde guztien arteko merkataritza-harreman justuagoak ezartzeko neurriak sustatzea, "merkataritza desorekatua" deitutakoari amaiera eman eta "bidezko merkataritza" deitutakoaren garapena bultzatzeko.

3.– Promover la adopción de las medidas necesarias para establecer unas relaciones comerciales más justas entre todos los países del mundo, poniendo fin al denominado "comercio desigual" y contribuyendo al desarrollo del denominado "comercio justo".

4.– "Bakearen dibidendua" delakoa, garai batean Nazio Batuek proposatutakoa, martxan jar dadin bultzatzea. Hau da, egun armada-gastuetan inbertitutako baliabide guztiak edo parte handi bat eta gizartearen, gizakien eta ingurumenaren beharrizanak asetzeko erabiltzea, bai herrialde aberastuetan bai pobretuetan. "Bakearen dibidendua" delako horrek, "gerran" inbertitu beharrean, bake-kultura sortzen lagunduko du eta gatazkek sortzen dituzten injustiziak eta gatazken arrazoiak ezabatzeko apustua eginen du.

4.– Promover la puesta en marcha del denominado "dividendo de paz", propuesto en su día por Naciones Unidas y consistente en la utilización alternativa de todos o una gran parte de los recursos invertidos actualmente en gastos militares para cubrir las necesidades sociales, humanas y ambientales, tanto en los países enriquecidos como en los empobrecidos. Un "dividendo de paz" que contribuya a crear una cultura de paz, dejando de invertir en "la guerra" y apostando por erradicar las causas y las enormes injusticias que provocan habitualmente los conflictos.

5.– Nazioarteko finantza-erakundeen errotiko aldaketa edo, beharrezkoa izanez gero, desagerpena bultzatzea (Nazioarteko Moneta Funtsa, Munduko Bankua, Merkataritzaren Munduko Erakundea eta garapenerako eskualde-bankuak), hori izanen bailitzateke erakunde horiek herrialde pobretuei ezarritako "egituren egokitzapen-planen" amaiera. Izan ere, plan horiek eragin latzak dituzte, zuzenean zein zeharka, herrien eskubide ekonomiko eta sozialetan.

5.– Promover la reforma profunda, o si fuese necesaria, la desaparición de las denominadas instituciones financieras internacionales (Fondo Monetario Internacional, Banco Mundial, Organización Mundial del Comercio, y los diferentes bancos regionales de desarrollo), de tal forma que se ponga fin a los denominados "planes de ajuste estructural", impuestos por dichas instituciones a los países empobrecidos y que influyen de manera claramente negativa (tanto directa como indirectamente) en el ejercicio de los derechos económicos y sociales de los pueblos.

6.– Borroka egitea etorkinek gure eskubide berberak izan ditzaten eta beren bizi-baldintzak, duintasun, parekotasun eta justizia aldetik, egokiak izan daitezen.

6.– Promover la igualdad de derechos de las personas inmigrantes y las medidas necesarias para que sus condiciones de vida respondan a los criterios de dignidad, equidad y justicia.

7.– Justiziaren eta herrialde pobretuekiko elkartasunaren aldeko heziketa eta sentsibilizazioa bultzatzea.

7.– Promover la educación y la sensibilización en pro de la justicia y la solidaridad con los países empobrecidos.

8.– Helburu hauek guztiak betetzeko, kontuan hartuko da beti emakumezkoek jasaten duten baztertze-egoera berezia. Horretarako, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen esparruan, ekintza eta proiektu guztiek genero-ikuspegia izan beharko dute eta orobat izango dituzte beren baitan emakumeen desberdintasun-egoera aldatzeko beharrezko ekintza positiboko neurriak.

8.– En el cumplimiento de todos estos objetivos, se tendrá presente en todo momento la situación de especial discriminación que sufren las mujeres. A tal fin, y en el marco de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres, todas las acciones y proyectos deberán integrar la perspectiva de género, así como incluirán las medidas de acción positiva respecto a las mujeres que sean necesarias para remover su posición de desigualdad.

3. artikulua.– Jarduketak eta hitzarmenak.

Artículo 3.– Actuaciones y convenios.

Aurreikusitako helburuak behar bezala betetzeko, honako jarduketa eta hitzarmen hauek jarriko dira martxan:

Para el correcto cumplimiento de los objetivos aquí previstos, se pondrán en marcha las siguientes actuaciones y convenios:

1.– Eusko Jaurlaritzak, urte askotako plan baten bidez eta hamar urtean zehar, aurrekontu-sail berezi bat bideratuko du herrialde pobretuek Espainiako Estatuarekin duten kanpoko zorra ezabatzeko. Partida hori Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko berariazko hitzarmen baten bidez kudeatuko da, hurrengo puntu hauek bermatuz:

1.– El Gobierno Vasco destinará, a través de un plan plurianual y durante diez años, una partida presupuestaria extraordinaria a la cancelación de la deuda externa que los países empobrecidos tienen contraída con el Estado español. Esta partida se gestionará a través de un convenio específico entre el Gobierno Vasco y el Gobierno español, garantizando que:

a) Herrialde txiroenen zorraren ezabaketak lehentasuna izango du.

a) Se priorizará la cancelación de la deuda de los países más empobrecidos.

b) Zor publikoaren ezabaketari lehentasuna emango zaio.

b) Se priorizará la cancelación de la deuda pública.

c) Zor bakoitzaren ezabaketa herrialde onuradunek dituzten behar sozial premiazkoenei hobetu erantzuteko izan dadin bilatuko da.

c) Se perseguirá que la cancelación de cada deuda redunde en la mejora de la cobertura de las necesidades sociales más acuciantes de los países beneficiados.

Euskal Erkidego Autonomoari dagokion zenbatekoa, hain zuzen, aurreko lerroaldean adierazitako zorraren % 6,24 da, edo, halakorik bada, Kupoaren Bost Urteko Legean ezartzen den indizea.

El importe que corresponde a la Comunidad Autónoma del País Vasco es el 6,24% de la deuda señalada en el párrafo anterior o, en su caso, el índice que se establezca en la Ley Quinquenal del Cupo.

2.– Eusko Jaurlaritzak eta toki-entitateek Euskal Autonomia Erkidegoan "bidezko merkataritza" delakoaren garapena sustatuko dute eta, halaber, administrazioaren zerbitzu eta egoitzetan produktu horiek sartzen saiatuko dira. Horretarako, zerbitzuak esleitzeko lehiaketa publikoetan, lehentasuna emanen zaie bidezko merkataritzatik eratorritako produktuen eskaintzei eta erabilerari.

2.– El Gobierno Vasco y las entidades locales potenciarán el desarrollo del llamado "comercio justo" en la Comunidad Autónoma Vasca, e impulsarán la introducción de dichos productos en los servicios y dependencias de la Administración. Para ello, en los concursos públicos de adjudicación de servicios, primarán las ofertas y utilización de productos de comercio justo.

3.– Enpresak lagundu eta sustatzeko politikan, Eusko Jaurlaritza ez da inolaz ere elkarlanean arituko armen ekoizpen, merkaturaketa eta finantzaketan ari diren pertsona fisiko edo juridikoekin.

3.– En sus políticas de promoción y apoyo a las empresas, el Gobierno Vasco no colaborará de ninguna forma con aquellas personas físicas o jurídicas dedicadas a la producción, comercialización y financiación de armas.

4.– Eusko Jaurlaritzak bere funtzio politiko eta diplomatikoak garatzen dituen esparru guztietan (Erkidegoan, Estatuan eta nazioartean) lege honetako 2. artikuluko helburu guztiak betetzeko behar diren ekintzak sustatuko ditu.

4.– El Gobierno Vasco promoverá, en cuantos ámbitos (internos, estatales e internacionales) desarrolla sus funciones políticas y diplomáticas, las acciones pertinentes para conseguir el cumplimiento de todos los objetivos definidos en el artículo 2 de la presente ley.

CAPÍTULO II
FINANCIACIÓN

II. KAPITULUA

Artículo 4.– La financiación de las medidas adoptadas en esta ley se realizará por medio de los presupuestos ordinarios de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

FINANTZAKETA

4. artikulua.– Lege honetan hartutako neurriak Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu arruntetatik ordainduko dira.

DISPOSICIONES FINALES

AZKEN XEDAPENAK

Primera.– En un plazo de 12 meses se dictarán las disposiciones reglamentarias y complementarias para el mejor cumplimiento y desarrollo de esta ley.

Lehenengoa.– Hamabi hilabeteko epean lege hau hobeki bete eta garatzeko erregelamenduzko xedapenak eta xedapen osagarriak emanen dira.

Segunda.– La presente ley entrará en vigor al día siguiente de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Bigarrena.– Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

DISPOSICIÓN DEROGATORIA

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Quedan derogadas cuantas disposiciones se opongan a la presente ley.

Lege honi kontra egiten dioten xedapen guztiak indargabetu egiten dira.

Por consiguiente, ordeno a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi, particulares y autoridades, que la guarden y hagan guardarla.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Vitoria-Gasteiz, a 28 de diciembre de 2007.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko abenduaren 28a.

Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Azterketa dokumentala

El Lehendakari,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Análisis documental

Euskadi, bien común