Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

234. zk., 2007ko abenduaren 5a, asteazkena

N.º 234, miércoles 5 de diciembre de 2007


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Educación, Universidades e Investigación
6789
6789

204/2007 DEKRETUA, azaroaren 20koa, Euskadiko Unibertsitate Kontseilua arautzen duena.

DECRETO 204/2007, de 20 de noviembre, por el que se regula el Consejo Vasco de Universidades.

Otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzkoak, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren eginkizunak eta osaera aldatzen du (kontseilua Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitate Antolamenduari buruzko ekainaren 29ko 19/1998 Legearen bidez sortu zen).

La Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco, modifica las funciones y la composición del Consejo Vasco de Universidades que fue creado por la Ley 19/1998, de 29 de junio, de Ordenación Universitaria de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Euskadiko Unibertsitate Kontseilua euskal unibertsitate-sistemaren koordinazio-organoa da eta unibertsitateen gaietan Eusko Jaurlaritzak duen kontsulta- eta aholku-organoa. Organo horrek informazioa trukatzeko aukera ematen die Jaurlaritzako instantziei -euskal unibertsitate-sistemaren funtzionamendua bermatzearen erantzuleak diren heinean-, unibertsitateetako instantziei -euskal gizartearen interes orokorrei eragiten dien prestazioa egiten duen zerbitzu publikoa izaki- eta euskal gizarteari berari -unibertsitate-zerbitzuen helburuko hartzailea den heinean-. Otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzkoak, egindako aldaketen bidez, unibertsitatea gizartera gehiago hurbildu nahi da eta, horretarako, gizarteari euskal unibertsitate-sistemaren koordinazio-organoetan parte hartzeko aukera ematen zaio.

El Consejo Vasco de Universidades se perfila como el órgano de coordinación del sistema universitario vasco y de consulta y asesoramiento del Gobierno Vasco en materia de universidades. Es el órgano a través del cual debe facilitarse el intercambio de información entre las instancias gubernamentales -encargadas de asegurar el funcionamiento del sistema universitario vasco-, las instancias universitarias -en tanto que servicio público cuya prestación afecta a los intereses generales de la sociedad vasca- y la propia sociedad vasca, en tanto que receptora última de los servicios universitarios. Con las modificaciones introducidas por la Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco, se pretende además acercar la universidad a la sociedad, facilitando la participación de la sociedad en los órganos de coordinación del sistema universitario vasco.

Dekretu honen helburua kide anitzeko organo honen araubide juridikoari dagozkion oinarrizko alderdiak arautzea da, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legean jasotako araudi berrira albait arinen egokitu dadin.

El presente Decreto tiene por objeto regular los aspectos básicos del régimen jurídico de este órgano colegiado, a fin de facilitar su pronta adaptación a la nueva regulación contenida en la Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco.

Horrenbestez, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenari jarraiki, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluari horren berri emanda, Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluari entzun ondoren, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2007ko azaroaren 20an egindako bileran horren gainean eztabaidatu eta erabaki ondoren, honakoa

En virtud de lo expuesto, a propuesta del Consejero de Educación, Universidades e Investigación, informado el Consejo Vasco de Universidades y oídos el Consejo de Coordinación de la Enseñanza Pública Universitaria y de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 20 de noviembre de 2007,

XEDATU DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Izaera eta egoitza.

Artículo 1.– Naturaleza y sede.

1.– Euskadiko Unibertsitate Kontseilua euskal unibertsitate-sistemaren koordinazio-organoa da eta unibertsitateen gaietan Eusko Jaurlaritzak duen kontsulta- eta aholku-organoa.

1.– El Consejo Vasco de Universidades es el órgano de coordinación de sistema universitario vasco y de consulta y asesoramiento del Gobierno Vasco en materia de universidades.

2.– Euskadiko Unibertsitate Kontseilua, erakundeen eta gizartearen partaidetzarako organo den heinean, informazioa emateaz eta erabakiak hartzeaz arduratuko da.

2.– El Consejo Vasco de Universidades, en tanto que órgano de participación institucional y social, tendrá carácter informativo y deliberante.

Euskadiko Unibertsitate Kontseiluak unibertsitateen gaietan eskumena duen sailaren edo Eusko Jaurlaritzaren gaiei buruz egiten dituen txostenak ez dira lotesleak izango Jaurlaritzarentzat. Gainerako erabakiak, aho batez hartzen direnean, kasuan kasu ematen zaien eraginkortasuna izango dute, baina inolaz ere ez dira lotesleak izango Jaurlaritzarentzat.

Los informes que emita el Consejo Vasco de Universidades sobre asuntos del Departamento competente en materia de universidades o del Gobierno Vasco no serán vinculantes para el Gobierno. El resto de los acuerdos, cuando sean adoptados por unanimidad, tendrán la eficacia que en cada caso se les atribuya, sin que en ningún caso puedan ser vinculantes para el Gobierno.

3.– Euskadiko Unibertsitate Kontseilua unibertsitateen gaietan eskumena duen sailera atxikita egongo da eta honen aurrekontuen kontura finantzatuko da.

3.– El Consejo Vasco de Universidades queda adscrito al Departamento competente en materia de universidades y será financiado con cargo a sus presupuestos.

4.– Euskadiko Unibertsitate Kontseilua unibertsitateen gaietan eskumena duen sailaren egoitza nagusian kokatuta egongo da, sail horretara atxikitako organo den heinean.

4.– El Consejo Vasco de Universidades tendrá su ubicación en la sede central del Departamento competente en materia de universidades, por su condición de órgano adscrito a ese Departamento.

2. artikulua.– Eginkizunak.

Artículo 2.– Funciones.

Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 65.2 artikuluarekin bat etorriz, hauexek dira Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren eginkizunak:

De conformidad con el artículo 65.2 de la Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco, corresponden al Consejo Vasco de Universidades las siguientes funciones:

a) Jaurlaritzari, unibertsitateen gaietan eskumena duen sailari eta unibertsitate bakoitzari aurkezten dizkioten gai guztien inguruan aholku ematea.

a) Asesorar al Gobierno y al Departamento competente en materia de universidades y a cada universidad en todos los asuntos que se sometan a su consideración.

b) Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legea garatze aldera ematen diren xedapen orokorreko proiektuen berri izatea.

b) Conocer los proyectos de disposiciones generales que se dicten en desarrollo de la Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco.

c) Jaurlaritzak berak jaso aurretik, unibertsitate berriak sortzeko edo onartzeko lege-proiektuen berri izatea.

c) Conocer, con carácter previo a su elevación al Gobierno, los proyectos de ley de creación o reconocimiento de nuevas universidades.

d) Unibertsitateko ezagutza- eta prestakuntza-premien berri izatea eta ematea, baita alderdi horiei dagokienez dagoen gizarte eskaerari zenbateraino erantzuten zaion jakitea eta ezagutaraztea ere.

d) Conocer e informar sobre las necesidades de conocimiento y formación universitaria y el grado de satisfacción de la demanda social en dichos aspectos.

e) Unibertsitate bakoitzean ezarritako titulazioen eta ikasketa-planen egoerari eta bilakaerari buruzko informazioa jasotzea eta ematea eta, bereziki, titulazioen sistema goi-mailako irakaskuntzaren Europako sisteman barnera dadila sustatzea.

e) Conocer e informar sobre la situación y evolución de las titulaciones y los planes de estudios implantados en cada universidad, y, en particular, promover la integración del sistema de titulaciones en el sistema europeo de la enseñanza superior.

f) Unibertsitateei elkarren artean informazioa trukatzeko aukera ematea.

f) Facilitar el intercambio de información entre las universidades.

g) Unibertsitateek batera jarduteko programak bultzatzea, nagusiki ikerketaren eremuari eta irakaskuntzan eta kudeaketan kalitatea ezartzeko eremuari dagokienez, eta unibertsitateak Europako zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-sisteman barnera daitezela sustatzea.

g) Impulsar programas conjuntos de actuación interuniversitaria, principalmente en los campos de la investigación y de la implantación de la calidad en la docencia y en la gestión, y promover la integración de las universidades en el sistema de ciencia, tecnología e innovación europeo.

h) Euskal kulturaren arloan beste unibertsitate batzuekiko lankidetza-programak bultzatzea.

h) Impulsar programas de colaboración con otras universidades en el ámbito de la cultura vasca.

i) Unibertsitateek, interes orokorreko programak gauzatze aldera, beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuekin elkarlanean aritu daitezen sustatzea. Bereziki, unibertsitateek enpresekin dituzten harremanak sustatuko ditu eta Jaurlaritzak eremu honetan abiarazten dituen ekimenen berri emango du.

i) Promover la colaboración de las universidades con otras instituciones, públicas y privadas, para ejecutar programas de interés general. En particular, promover las relaciones de las universidades con las empresas e informar sobre las iniciativas que promueva el Gobierno en este campo.

j) Ikasketetarako beken eta laguntzen arloko oinarrizko arauen berri ematea.

j) Informar sobre las directrices básicas en materia de becas y ayudas al estudio.

k) Oro har, unibertsitateen arteko lankidetzari eta euskal unibertsitate-sistemaren kalitate eta nahikotasunari dagokienez interesgarritzat jotzen diren gaiak ezagutzea, ezagutaraztea eta proposatzea.

k) En general, conocer, informar y proponer cuantos asuntos se estimen de interés en relación con la cooperación entre universidades y la calidad y suficiencia del sistema universitario vasco.

l) Unibertsitateen euskal sarea sustatzea, irakaskuntza, ikerketa eta kultura-ekimenak koordinatuta eta unibertsitate horietako ikasleen eta irakasleen mugikortasuna ahalbidetuta, euskara eta euskal kultura indartzearren.

l) Promover la red vasca de instituciones universitarias, a través de la coordinación de la enseñanza, investigación e iniciativas culturales así como mediante la movilidad del alumnado y profesorado de las mencionadas instituciones universitarias, a fin de potenciar el euskera y la cultura vasca.

m) Legez edo arauz ematen zaion beste edozein eginkizun.

m) Cualquier otra función que le sean atribuidas por ley o reglamento.

3. artikulua.– Kontseiluko kideak.

Artículo 3.– Composición.

1.– Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 66.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Euskadiko Unibertsitate Kontseilua honakoek osatuta egongo da:

1.– De acuerdo a lo dispuesto por el artículo 66.1 de la Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco, formarán parte del Consejo Vasco de Universidades los siguientes miembros:

a) Unibertsitateen gaietan eskumena duen saileko sailburua, presidente.

a) El Consejero o la Consejera titular del departamento competente en materia de universidades, que será su Presidente o Presidenta.

b) Unibertsitateen gaietan eskumena duen saileko sailburuak hautatutako bost kide, horien artean, unibertsitateen gaietan eskumena duen sailburuordea, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko presidenteorde gisa.

b) Cinco vocales por designación del Consejero o la Consejera titular del departamento competente en materia de universidades, entre los que se incluye al Viceconsejero o la Viceconsejera competente en materia de universidades que será el Vicepresidente o la Vicepresidenta del Consejo Vasco de Universidades.

c) Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea.

c) El Rector o Rectora de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

d) Euskal unibertsitate-sistemako gainerako unibertsitateetako errektoreak.

d) Los Rectores o Rectoras del resto de las universidades del Sistema Universitario Vasco.

e) Unibertsitateetako edo indarreko legeriarekin bat etorriz sortutako organo baliokideetako gizarte-kontseiluetako presidenteak.

e) Las Presidentas o los Presidentes de los consejos sociales de las universidades u órganos equivalentes creados conforme a la legislación vigente.

f) Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak izendatutako bi kide.

f) Dos vocales por nombramiento del Rector o Rectora de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

g) Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten hiru lurralde historikoetako diputatu nagusiak, edo horien ordezkoak.

g) Los Diputados Generales de los tres territorios históricos que integran la Comunidad Autónoma del País Vasco, o personas en que éstos deleguen.

h) Euskadiko Udalen Elkartearen (EUDEL) ordezkari bat.

h) Un representante de la Asociación de Municipios Vascos (Eudel).

i) Gizarteko kide bat, unibertsitateen arlokoa ez dena, baina unibertsitateen ordezkari gisa jardungo duena. Kide hau Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren Osokoak izendatuko du, presidentearen proposamenari jarraiki.

i) Un miembro de la sociedad, no perteneciente a la comunidad universitaria, que representará a las universidades, nombrado por el pleno del Consejo Vasco de Universidades, a propuesta de la presidencia.

j) Euskal Autonomia Erkidegoko Eskola Kontseiluko burua.

j) El Presidente o la Presidenta del Consejo Escolar de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Dagokien ordezkaritza gorabehera, Kontseiluko kideek une oro unibertsitate-hezkuntzaren interes orokorrak aintzat hartuta gauzatuko dituzte beren eginkizunak eta Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legean adierazitako helburuak betetzen direla zainduko dute.

2.– Con independencia de la representación que ostenten, los miembros del Consejo ejercerán sus funciones atendiendo en todo momento a los intereses generales de la educación universitaria y velarán por el cumplimiento de los objetivos señalados en la Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco.

3.– Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko idazkaria presidenteak izendatuko du, Kontseiluko kideen artetik edo unibertsitateen gaietan eskumena duen sailera atxikita dauden A taldeko kidegoetako funtzionarioen artetik.

3.– El Secretario o la Secretaria del Consejo Vasco de Universidades será nombrado por su Presidente o Presidenta de entre los miembros del Consejo o de entre el personal funcionario perteneciente a Cuerpos del Grupo A, adscrito al Departamento competente en materia de universidades.

4.– 1.b) idatz-zatian aipatu den kideen izendapena Eusko Jaurlaritzak egingo du, dekretu bidez, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. 1.f) eta 1.h) idatz-zatietan aipatu diren kideen izendapenak, hurrenez hurren, errektoreak eta presidenteak jakinaraziko dizkiote Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko idazkariari, eraginkorrak izan daitezen. Ondoren, izendapenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira. 1.i) idatz-zatian aipatu den kidearen izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

4.– El nombramiento de los vocales a que se refiere el apartado 1.b) anterior se efectuará por el Gobierno Vasco mediante Decreto y será publicado en el Boletín Oficial del País Vasco. Los nombramientos de los vocales a que se refieren los apartados 1.f) y 1.h) anteriores serán comunicados por el Rector o Rectora y por el Presidente o Presidenta, respectivamente, al Secretario o Secretaria del Consejo Vasco de Universidades para su efectividad, sin perjuicio de su posterior publicación en el Boletín Oficial del País Vasco. El nombramiento del vocal a que se refiere el apartado 1.i) será publicado en el Boletín Oficial del País Vasco.

4. artikulua.– Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko presidentearen eginkizunak.

Artículo 4.– Funciones de la Presidencia del Consejo Vasco de Universidades.

1.– Hauexek dira Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko presidentearen eginkizunak:

1.– Corresponden al Presidente o Presidenta del Consejo Vasco de Universidades las siguientes funciones:

a) Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren ordezkari gisa aritzea eta horren bozeramailea izatea.

a) Ostentar la representación del Consejo Vasco de Universidades y ser portavoz del mismo.

b) Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko zuzendari gisa aritzea eta horren funtzionamendua egokia dela ziurtatzea.

b) Ejercer la dirección del Consejo Vasco de Universidades y velar por su adecuado funcionamiento.

c) Legeak betetzen direla ziurtatzea.

c) Asegurar el cumplimiento de las leyes.

d) Bilkura arrunt eta apartekoetarako deialdia eta eguneko aztergaien zerrendaren finkapena erabakitzea. Horretarako, kontuan hartuko ditu Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko gainerako kideek deialdia egin baino behar beste denbora lehenago egindako eskaerak.

d) Acordar la convocatoria de las sesiones ordinarias y extraordinarias y la fijación del orden del día, teniendo en cuenta las peticiones de los demás miembros del Consejo Vasco de Universidades que se formulen con la antelación suficiente a la convocatoria.

e) Bilkuren buru izatea, eztabaiden garapena moderatzea eta berauek justifikatutako kariengatik etetea.

e) Presidir las sesiones, moderar el desarrollo de los debates y suspenderlos por causas justificadas.

f) Berdinketak ebaztea, erabakiak hartze aldera.

f) Dirimir con su voto los empates, a efectos de la adopción de acuerdos.

g) Batzorde Iraunkorra, Goi Mailako Irakaskuntzaren Europako Sistemaren Bilakaera Batzordea eta, hala bada, lan-batzordeak osatuko dituzten Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko kideak aukeratzea.

g) Designar los miembros del Consejo Vasco de Universidades que ha de formar parte de la Comisión permanente, de la Comisión de Evolución del Sistema Europeo de la Enseñanza Superior y, en su caso, de las Comisiones de trabajo.

h) Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren erabakien ziurtagiriak eta aktak ikusi eta onestea.

h) Visar las actas y certificaciones de los acuerdos del Consejo Vasco de Universidades.

i) Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren Funtzionamenduari buruzko Araudian zehazten den edo kide anitzeko organoko presidente den heinean datxekion beste edozein eginkizun betetzea.

i) Ejercer cualesquiera otras funciones que se determinen en el Reglamento de Funcionamiento del Consejo Vasco de Universidades o sean inherentes a su condición de Presidente o Presidenta de un órgano colegiado.

2.– Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko presidentea presidenteordeak ordeztuko du hura kanpoan edo gaixorik dagoenean, kargua hutsik geratzen bada eta legezko gainerako zioengatik.

2.– En casos de vacante, ausencia, enfermedad u otra causa legal, el Presidente o la Presidenta del Consejo Vasco de Universidades será sustituido por el Vicepresidente o la Vicepresidenta del Consejo Vasco de Universidades.

5. artikulua.– Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko idazkariaren eginkizunak.

Artículo 5.– Funciones de la Secretaría del Consejo Vasco de Universidades.

1.– Hauexek dira Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko idazkariaren eginkizunak:

1.– Corresponden al Secretario o la Secretaria del Consejo Vasco de Universidades las siguientes funciones:

a) Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren Osokoak nahiz haren baitan sortzen diren batzordeek egiten dituzten bileretan hitz eta botoarekin jardutea, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko idazkari gisa bertako kide batek diharduenean, eta hitzarekin baina botorik gabe funtzionarioren batek diharduenean. Bilera horietako akta egingo du eta, bertan, hartutako erabakiak jasoko ditu; horiek ziurtatu egingo ditu eta erakunde eskudunei edo prozeduran interesatuta dauden erakundeei haien berri emango die.

a) Asistir con voz y voto si la Secretaría del Consejo Vasco de Universidades la ostenta un miembro del mismo o con voz pero sin voto si es personal funcionario a las sesiones tanto del Pleno como de las diferentes Comisiones que se creen en el seno del Consejo Vasco de Universidades, levantando acta de las mismas y de los acuerdos adoptados, certificando y notificando los mismos a los Organismos competentes o interesados en el procedimiento.

b) Presidentearen aginduz aurreko idatz-zatian aipatutako organoen bilkuretarako deialdia egitea eta organo horietako kideei abisatzea.

b) Efectuar la convocatoria de las sesiones de los órganos citados en el apartado anterior por orden de su Presidente o Presidenta, así como las citaciones a los miembros de dichos órganos.

c) Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak eta Euskadiko Udalen Elkarteak Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko kideak aukeratzeko egiten dituzten izendapenak jasotzea.

c) Recibir los nombramientos de los miembros del Consejo Vasco de Universidades realizados por el Rector o Rectora de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea y por la Asociación de Municipios Vascos.

d) Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko kideek egindako komunikazioak jasotzea, baita jakinarazpenak, datu-eskaerak, zuzenketak edo bere ardurapean egon behar duten bestelako idazkiak ere.

d) Recibir las comunicaciones de los miembros del Consejo Vasco de Universidades, así como las notificaciones, peticiones de datos, rectificaciones o cualquiera otra clase de escritos de los que deba tener conocimiento.

e) Aferak nola aztertuko diren prestatzea eta bilkuretako aktak baimentzea.

e) Preparar el despacho de los asuntos, redactar y autorizar las actas de las sesiones.

f) Kontsulta, irizpide eta onartutako erabakien ziurtagiriak ematea.

f) Expedir las certificaciones de las consultas, dictámenes y acuerdos aprobados.

g) Urtero, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren gastuen plana eta jardueren memoria prestatzea.

g) Elaborar, anualmente, el plan de gastos y la Memoria de actividades del Consejo Vasco de Universidades.

h) Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren Funtzionamenduari buruzko Araudiak ematen dion edo kide anitzeko organoko idazkari den heinean datxekion beste edozein eginkizun.

h) Cualesquiera otras funciones que le asigne el Reglamento de Funcionamiento del Consejo Vasco de Universidades o sean inherentes a su condición de Secretario o Secretaria de un órgano colegiado.

2.– Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko idazkaria kanpoan edo gaixorik badago edo dagokion lanpostua hutsik badago, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko presidenteak izendatuko du haren ordezkaria.

2.– En los casos de vacante, ausencia o enfermedad del Secretario o Secretaria del Consejo Vasco de Universidades, el Presidente o la Presidenta del Consejo Vasco de Universidades nombrará a la persona que le sustituya.

6. artikulua.– Kontseiluko kideen eginkizunak.

Artículo 6.– Funciones de los miembros del Consejo.

Hauexek dira Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko kideen eginkizunak:

Corresponden a los miembros del Consejo Vasco de Universidades las siguientes funciones:

a) Deialdia behar beste denbora lehenago jasotzea. Deialdiei bilkuretako aztergaien zerrenda eta bertan aipatzen diren gaiei buruzko informazioa erantsiko zaie.

a) Recibir con la debida antelación la convocatoria conteniendo el orden del día de las sesiones y una información sobre los temas que figuren en él.

b) Bilkuretako eztabaidetan parte hartzea.

b) Participar en los debates de las sesiones.

c) Botoa emateko eskubideaz baliatzea, beren boto partikularra ematea eta botoaren esanahia eta arrazoiak azaltzea.

c) Ejercer su derecho al voto y formular su voto particular, así como expresar el sentido de su voto y los motivos que lo justifican.

d) Galderak eta eskaerak egitea.

d) Formular ruegos y preguntas.

e) Esleitzen zaizkien eginkizunak betetzeko beharrezkoak diren argibideak eskuratzea.

e) Obtener la información precisa para cumplir las funciones asignadas.

f) Kontseiluko kide izateari datxekion beste edozein eginkizun.

f) Cuantas otras funciones sean inherentes a su condición.

7. artikulua.– Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko kideen agintaldia eta kargu-uztea.

Artículo 7.– Mandato y cese de los miembros del Consejo Vasco de Universidades.

1.– Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko berezko kideek dagokien karguaz jabetzen diren egunetik aurrera gauzatuko dituzte beren eginkizunak eta, horiek amaitzean, kargua utziko dute.

1.– Los miembros natos del Consejo Vasco de Universidades ejercerán sus funciones desde la fecha en que hubieran tomado posesión del cargo que ostenten, cesando al finalizar el desempeño del mismo.

2.– Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 66.1 artikuluak a), e), g) eta h) idatz-zatietan aipatzen diren berezkoak ez diren kideak bi urterako izendatuko dira eta honako kasu hauetan utziko dute kargua:

2.– Los miembros no natos a que se refiere el artículo 66.1 apartados a), e), g) y h) de la Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco, serán nombrados por un periodo de dos años y cesarán en sus funciones en los siguientes supuestos:

a) Agintaldia amaitzen bada.

a) Por expiración del mandato.

b) Hiltzen badira.

b) Por fallecimiento.

c) Uko egiten badiote. Hori onartzeko ardura haiek izendatu zituen organoari dagokio. Uko-egitea Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko presidenteak jakinaraziko dio izendapena egin zuen organoari eta honek, hala badagokio, beste kide bat izendatuko du.

c) Por renuncia, cuya aceptación será competencia del órgano que les hubiera nombrado. La renuncia será comunicada a través del Presidente o la Presidenta del Consejo Vasco de Universidades al órgano que realizó el nombramiento, que procederá, en su caso, a efectuar uno nuevo.

d) Epai irmo bidez zigortzen badira eta horrek enplegu edo kargu publikorako desgaitzea edo halakorik gabe uztea badakar.

d) Por condena judicial firme que comporte inhabilitación o suspensión de empleo o cargo público.

e) Eurak hautatzea edo izendatzea eragin zuen egoera desagertzen bada.

e) Cuando pierdan la condición por la que fueron elegidos o nombrados.

3.– Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko kideak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 17.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz ordeztuko dira haiek kanpoan edo gaixorik daudenean, kargua hutsik geratzen bada eta justifikatutako zioren bat dagoenean.

3.– En casos de ausencia o enfermedad y, en general, cuando concurra alguna causa justificada, los miembros del Consejo Vasco de Universidades serán suplidos de conformidad con lo establecido en el artículo 17.1 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

8. artikulua.– Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren funtzionamendua.

Artículo 8.– Funcionamiento del Consejo Vasco de Universidades.

1.– Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren Osokoari dagozkio dekretu honen 2. artikuluan zehaztutako eginkizunak.

1.– Corresponden al Pleno del Consejo Vasco de Universidades las funciones especificadas en el artículo 2 del presente Decreto.

2.– Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren Osokoa gutxienez hiru hilez behin bilduko da, edo presidenteak edo gutxienez bost kidek hala egiteko eskatzen dutenean.

2.– El Pleno del Consejo Vasco de Universidades se reunirá, al menos, una vez cada tres meses, o cuando así lo requieran su Presidente o Presidenta o, al menos, cinco de sus miembros.

3.– Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren Osokoa balio osoz eratzeko, hau da, bilkurak egiteko, eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko, presidenteak eta idazkariak bertan egon behar dute, edo, bestela, beren ordezkoek, eta, gutxienez, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko kideen erdiak.

3.– Para la válida constitución del Pleno del Consejo Vasco de Universidades, a efectos de la celebración de sesiones, deliberaciones y toma de acuerdos, se requerirá la presencia del Presidente o Presidenta y del Secretario o Secretaria o, en su caso, de quienes les sustituyan y de la mitad al menos de los miembros del Consejo Vasco de Universidades.

4.– Erabakiak botoen gehiengo soilaren bidez hartuko dira.

4.– Los acuerdos serán adoptados por mayoría simple de votos.

9. artikulua.– Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko Batzorde Iraunkorra.

Artículo 9.– De la Comisión Permanente del Consejo Vasco de Universidades.

1.– Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko Batzorde Iraunkorrak bere gain hartuko ditu Euskadiko Unibertsitate Kontseiluak programen eta harremanen inguruan egin behar dituen aholkularitza-, informazio- eta sustapen-lanak. Zehazki, txostenak prestatzeaz eta proposamenak egiteaz arduratuko da; horiek, ondoren, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren Osokoari aurkeztuko zaizkio, onets ditzan.

1.– La Comisión Permanente del Consejo Vasco de Universidades asumirá las funciones de asesoramiento, informe y promoción de programas y relaciones propias del Consejo Vasco de Universidades. En concreto, se le atribuye la elaboración de informes y la realización de propuestas, que serán elevadas al Pleno del Consejo Vasco de Universidades para su aprobación.

2.– Batzorde Iraunkorra honakoek osatuta egongo da:

2.– La Comisión Permanente estará compuesta por los siguientes miembros:

a) Unibertsitateen gaietan eskumena duen saileko sailburua, presidente gisa.

a) La Consejera o Consejero del departamento competente en materia de universidades, que será su Presidente o Presidenta.

b) Unibertsitateen gaietan eskumena duen saileko sailburuak aukeratutako bost kideak.

b) Los cinco vocales designados por el Consejero o la Consejera titular del departamento competente en materia de universidades.

c) Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea.

c) El Rector o la Rectora de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

d) Euskal unibertsitate-sistemako gainerako unibertsitateetako errektoreak.

d) Los Rectores o Rectoras del resto de universidades del sistema universitario vasco.

e) Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko burua.

e) El Presidente o Presidenta del Consejo Social de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

f) Hiru foru aldundien ordezkari bat.

f) Un representante en nombre de las tres diputaciones forales.

3.– Batzorde Iraunkorra hiru hilez behin bilduko da, betiere, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluak bilera egin aurretik, edo hala egiteari egoki irizten dionean.

3.– La Comisión Permanente se reunirá trimestralmente, siempre con anterioridad a la reunión del Consejo Vasco de Universidades, y cuando lo considere oportuno.

Batzorde Iraunkorra balio osoz eratzeko, hau da, bilkurak egiteko, eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko, presidenteak bertan egon behar du, edo, bestela, bere ordezkoak, eta, gutxienez, Batzorde Iraunkorreko kideen erdiak. Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko idazkaria izango da Batzorde Iraunkorreko idazkaria eta, hala, honek hitza eta botoa izango du. Hura eta hau bera ez direnean, Batzordeko Iraunkorreko idazkariak hitza baino ez du izango.

Para la válida constitución de la Comisión Permanente, a efectos de la celebración de sesiones, deliberaciones y toma de acuerdos, se requerirá la presencia del Presidente o Presidenta o de persona que le sustituya y de la mitad al menos de los miembros de la Comisión Permanente. Oficiará como Secretario o Secretaria de la Comisión Permanente el Secretario o Secretaria del Consejo Vasco de Universidades, que tendrá voz y voto cuando también sea miembro de la Comisión Permanente y sólo voz en caso contrario.

Erabakiak botoen gehiengoarekin hartuko dira.

Los acuerdos serán adoptados por mayoría de votos.

4.– Batzorde Iraunkorreko kideei dekretu honen 7. artikuluan horien izendapenari eta kargu-uzteari dagokionez ezarritakoa aplikatuko zaie.

4.– Será aplicable a los miembros de la Comisión Permanente lo dispuesto en el artículo 7 del presente Decreto respecto a su nombramiento y cese.

10. artikulua.– Goi Mailako Irakaskuntzaren Europako Sistemaren Bilakaera Batzordea.

Artículo 10.– De la Comisión de Evolución del Sistema Europeo de la Enseñanza Superior.

1.– Hauexek dira Goi Mailako Irakaskuntzaren Europako Sistemaren Bilakaera Batzordearen eginkizunak:

1.– Le corresponden a la Comisión de Evolución del Sistema Europeo de la Enseñanza Superior las siguientes funciones:

a) Goi-mailako irakaskuntzaren Europako sistemak duen bilakaeraren jarraipena egitea.

a) Realizar el seguimiento de la evolución del sistema europeo de la enseñanza superior.

b) Unibertsitateak eta beren ikasketa-planak goi-mailako irakaskuntzaren Europako sistemara egokitzeko neurriak sustatzea eta indartzea.

b) Proponer e impulsar las medidas de adaptación de las universidades y de sus planes de estudio al sistema europeo de la enseñanza superior.

c) Goi-mailako irakaskuntzaren Europako sistema eraikitzera bideratutako foroetan parte hartzea.

c) Participar en los foros encaminados a la construcción del sistema europeo de la enseñanza superior.

d) Europako unibertsitateen eta euskal unibertsitate-sistemaren arteko harremanak bultzatzea.

d) Fomentar las relaciones entre las universidades europeas y el sistema universitario vasco.

e) Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateak goi-mailako irakaskuntzaren Europako esparruan erabat integratzeko prozesua bultzatzearen ondorioetarako erabilgarria izan daitekeen beste edozein eginkizun.

e) Cualesquiera otras funciones que sean útiles a los efectos de potenciar la plena integración de las universidades del País Vasco en el espacio europeo de la enseñanza superior.

2.– Goi Mailako Irakaskuntzaren Europako Sistemaren Bilakaera Batzordea honakoek osatuko dute:

2.– La Comisión de Evolución del Sistema Europeo de la Enseñanza Superior tendrá la siguiente composición:

a) Unibertsitateen gaietan eskumena duen saileko sailburua, presidente gisa.

a) El Consejero o la Consejera titular del departamento competente en materia de universidades, que será su Presidente o Presidenta.

b) Unibertsitateen gaietan eskumena duen sailburuordea.

b) El Viceconsejero o la Viceconsejera competente en materia de universidades.

c) Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea.

c) El Rector o Rectora de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

d) Euskal unibertsitate-sistemako unibertsitateetako errektoreak.

d) Los Rectores o las Rectoras de las universidades del sistema universitario vasco.

e) Unibertsitateetako edo indarreko legeriarekin bat etorriz sortutako organo baliokideetako gizarte-kontseiluetako presidenteak.

e) Las Presidentas o los Presidentes de los Consejos Sociales de las universidades u órganos equivalentes creados conforme a la legislación vigente.

3.– Goi Mailako Irakaskuntzaren Europako Sistemaren Bilakaera Batzordeari 7. artikuluan ezarritakoa aplikatuko zaio.

3.– Será de aplicación a la Comisión de Evolución del Sistema Europeo de la Enseñanza Superior lo dispuesto en el artículo 7.

4.– Goi Mailako Irakaskuntzaren Europako Sistemaren Bilakaera Batzordean Unibertsitateen Euskal Sarearen Azpibatzordea sortuko da. Azpibatzorde horren eginkizuna unibertsitateen euskal sarea sustatzea izango da, irakaskuntza, ikerketa eta kultura-ekimenak koordinatuta eta unibertsitate horietako ikasleen eta irakasleen mugikortasuna ahalbidetuta, euskara eta euskal kultura indartzearren.

4.– En el seno de la Comisión de Evolución del Sistema Europeo de la Enseñanza Superior se creará la Subcomisión de la Red Vasca de Instituciones Universitarias. Dicha Subcomisión tendrá como función el desarrollo de una red vasca de instituciones universitarias, a través de la coordinación de la enseñanza, investigación e iniciativas culturales, así como mediante la movilidad del alumnado y profesorado de las mencionadas instituciones universitarias, a fin de potenciar el euskera y la cultura vasca.

Azpibatzordea honakoek osatuko dute:

La Subcomisión estará compuesta por los siguientes miembros:

a) Unibertsitateen gaietan eskumena duen sailburuordea.

a) El Viceconsejero o la Viceconsejera competente en materia de universidades.

b) Unibertsitateetako edo indarreko legeriarekin bat etorriz sortutako organo baliokideetako gizarte-kontseiluetako presidenteak.

b) Las Presidentas o los Presidentes de los Consejos Sociales de las universidades u órganos equivalentes creados conforme a la legislación vigente.

11. artikulua.– Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko lan-batzordeak.

Artículo 11.– De las Comisiones de Trabajo del Consejo Vasco de Universidades.

1.– Euskadiko Unibertsitate Kontseiluak, ezarri zaizkion eginkizunak betetzeko, beharrezkotzat jotzen dituen lan-batzorde zehatzak sortu ahal izango ditu eta horietan parte hartzeko eskatu ahal izango die interes sozial, profesional, akademiko, sindikal edo ekonomikoen ordezkari gisa diharduten eta, beren eskumen, jarduera, ezagutza edo esperientziak aintzat hartuta, dekretu honen 2. artikuluan adierazitako eginkizunak hobeto betetzen lagun dezaketen pertsonei edo erakundeei.

1.– El Consejo Vasco de Universidades, para las funciones que tiene asignadas, podrá crear las Comisiones de Trabajo específicas que estime precisas, y recabar la presencia y participación en ellas de personas y de entidades representativas de los intereses sociales, profesionales, académicos, sindicales o económicos que por sus competencias, actividades, conocimientos o experiencias puedan contribuir al mejor cumplimiento de las funciones encomendadas conforme al artículo 2 del presente Decreto.

2.– Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko lan-batzordeetan hori osatzen duten unibertsitateak egongo dira ordezkatuta.

2.– En la composición de las Comisiones de Trabajo del Consejo Vasco de Universidades deberán estar representadas las Universidades que forman parte del mismo.

3.– Sortzen diren lan-batzordeetako buruak eta dagozkien eginkizunak Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren Antolakuntza eta Funtzionamenduari buruzko Araudiarekin bat etorriz zehaztuko dira.

3.– La Presidencia de las Comisiones de Trabajo que se constituyan y las funciones de la misma se determinarán conforme al Reglamento de organización y funcionamiento del Consejo Vasco de Universidades.

4.– Lan-batzordeek hartutako erabakien berri emango diote Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren Osokoari eta horiei buruzko akta egingo dute.

4.– Las Comisiones de Trabajo darán cuenta al Pleno del Consejo Vasco de Universidades de sus deliberaciones y levantarán acta de los acuerdos adoptados.

12. artikulua.– Baliabideak.

Artículo 12.– Medios.

Dagozkion eginkizunak behar bezala betetzeko, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluak unibertsitateen gaietan eskumena duen sailak ematen dizkion giza baliabideak, baliabide materialak eta aurrekontukoak erabili ahal izango ditu.

Para el correcto ejercicio de sus funciones el Consejo Vasco de Universidades contará con los medios humanos, materiales y presupuestarios que le asigne el Departamento competente en materia de universidades.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

DISPOSICIONES ADICIONALES

Lehenengoa.– Zerbitzuagatiko kalte-ordainak.

Primera.– Indemnizaciones por razón de servicio.

Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko kideek zerbitzuengatiko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan eta horren ondorengo aldarazpenetan jasotakoarekin bat etorriz dagozkion kalte-ordainak jaso ahal izango dituzte.

Los miembros del Consejo Vasco de Universidades podrán percibir las indemnizaciones que correspondan de conformidad con lo dispuesto en el Decreto 16/1993, de 2 de febrero, sobre indemnizaciones por razón de servicio, y en sus posteriores modificaciones.

Kalte-ordain horiek jaso arren, kontzeptu berdinengatik ematen den beste edozein haborokin jaso ahal izango dute.

La percepción de tales indemnizaciones será incompatible con cualesquiera otras gratificaciones que pudieran serles asignadas por los mismos conceptos.

Bigarrena.– Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko neurriak.

Segunda.– Medidas para promover la igualdad de mujeres y hombres.

Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko kideak izendatu eta hautatzerakoan, ahaleginak egingo dira gaikuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakume eta gizonen presentzia orekatua izan dadin, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 23. artikuluak ezarritakoaren arabera.

En el nombramiento y designación de los vocales que formarán parte del Consejo Vasco de Universidades, se procurará una presencia equilibrada de mujeres y hombres con capacitación, competencia y preparación adecuada, según establece el artículo 23 de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

Hirugarrena.– Barne-funtzionamenduko araudia.

Tercera.– Reglamento de funcionamiento interno.

Euskadiko Unibertsitate Kontseiluak dekretu honetan eta Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legean jasotako araubide juridiko berrira egokitu behar izango du barne-funtzionamenduko bere araudia. Araudi hori Jaurlaritzaren Kontseiluak onetsi behar du, unibertsitateen gaietan eskumena duen sailak hala proposatuta, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

El Consejo Vasco de Universidades deberá adaptar su Reglamento de funcionamiento interno al nuevo régimen jurídico contenido en el presente Decreto y en la Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco. Dicho Reglamento será aprobado por el Consejo de Gobierno a propuesta del Departamento competente en materia de universidades y será publicado en el Boletín Oficial del País Vasco.

Laugarrena.– Urteko memoria.

Cuarta.– Memoria anual.

Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren urteko memorian unibertsitateko hezkuntzak eta goi-mailako hezkuntzak Euskal Autonomia Erkidegoan duten egoera adieraziko da.

En la memoria anual del Consejo Vasco de Universidades se recogerá la situación de la educación universitaria y superior en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Indarrik gabe geratzen da Euskadiko Unibertsitate Kontseilua arautzen duen azaroaren 17ko 315/1998 Dekretua.

Queda derogado el Decreto 315/1998, de 17 de noviembre, por el que se regula el Consejo Vasco de Universidades.

AZKEN XEDAPENA

DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2007ko azaroaren 20an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 20 de noviembre de 2007.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

El Lehendakari,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

El Consejero de Educación, Universidades e Investigación,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común