Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

226. zk., 2007ko azaroaren 23a, ostirala

N.º 226, viernes 23 de noviembre de 2007


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Educación, Universidades e Investigación
6453
6453

192/2007 DEKRETUA, urriaren 13koa. Honen bidez, Euskal Herriko Unibertsitatean kontratatutako irakasle eta ikertzaileek eta doktore titulua duten unibertsitate pribatuetako irakasleek Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren (Uniqual) ebaluazioa eta akreditazioa lortzeko prozedura erregularizatzen da; era berean, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle laguntzaileak edo elkartuak kontratatzeko aurretiazko txostena lortzeko prozedura ere erregularizatzen da.

DECRETO 192/2007, de 13 de noviembre, por el que se regula el procedimiento para obtener la evaluación y acreditación de Uniqual, Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco, por parte del personal docente e investigador contratado de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, del profesorado de las Universidades privadas en posesión del Título de Doctor; y para obtener el informe previo a la contratación de Profesorado Colaborador y Asociado de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak (apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatu zuen lege hura) 31. artikuluan xedatzen du ebaluazio-funtzioak eta egiaztapena eta ziurtapena lortzera bideratutako funtzioak Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalari (ANECA) eta Autonomia Erkidegoen Legeak zehazten dituen ebaluazio-organoei dagozkiela. Ildo horretan, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 79. artikuluaren bidez Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia (Uniqual) sortu zen.

La Ley Orgánica 6/2001, de 21 de diciembre, de Universidades, modificada por la Ley Orgánica 4/2007, de 12 de abril, en su artículo 31 dispone que las funciones de evaluación, y las conducentes a la certificación y acreditación, corresponden a la Agencia Nacional de Evaluación de la Calidad y Acreditación (ANECA) y a los órganos de evaluación que la Ley de las Comunidades Autónomas determine. En este sentido, el artículo 79 de la Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco, crea Uniqual, Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco.

3/2004 Legearen II. Tituluko 2. kapituluko hirugarren eta laugarren atalek irakaskuntza- eta/edo ikerketa-jardueraren aurretiazko ebaluazioa eskatzen dute Euskal Herriko Unibertsitatean kontratatutako erabateko irakasleak, irakasle agregatuak, atxikitako irakasleak eta ikertzaileak kontratatzeko. Halaber, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle laguntzaileak eta irakasle elkartuak kontratatzeko aurretiaz txostena egitea eskatzen du.

La Ley 3/2004, en el Título II, Capítulo 2, secciones tercera y cuarta, exige la previa evaluación de la actividad docente y/o investigadora para la contratación de las figuras de profesorado pleno, profesorado agregado, profesorado adjunto y personal investigador contratado de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea. Exige también la emisión del informe previo para la contratación de la figura de profesorado colaborador y asociado de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

6/2001 Lege Organikoaren 72.2 artikuluak ezartzen du doktore titulua duten Unibertsitate pribatuetako irakasleen ehuneko hirurogeik derrigorrez lortu beharko dutela bere irakaskuntza- eta/edo ikerketa-jarduerari buruzko ebaluazio positiboa. Hori dela-eta, 3/2004 Legearen 80.3.k) artikuluan Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziari (Uniqual) esleitu zitzaizkion funtzioen artean irakasle horien irakaskuntza- eta ikerketa-jarduera ebaluatzea dago. Era berean, aipatutako legearen 113.2 artikuluak dio publikoak ez diren unibertsitateek, euren irakasleen kanpo-ebaluazioaren eskakizunak betetzeko, hitzarmenak egin beharko dituztela Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziarekin (Uniqual).

El artículo 72.2 de la Ley Orgánica 6/2001, establece que el sesenta por ciento del profesorado de las Universidades privadas en posesión del título de doctora o doctor, tendrán la obligación de haber obtenido la evaluación positiva de su actividad docente y/o investigadora. Por ello, en el artículo 80.3.k) de la Ley 3/2004 entre las funciones que se le atribuyen a Uniqual, Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco, está la de la evaluación de la actividad docente e investigadora de este profesorado. Asimismo, en el artículo 113.2 de la citada Ley, se dice que las universidades no públicas, para satisfacer los requisitos de evaluación externa de su profesorado deberán formalizar convenios con Uniqual, Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco.

Dekretu honen bidez, eta aipatutako Unibertsitateei buruzko eta Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko Legeei jarraiki, erregulatzen da Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren (Uniqual) irakaskuntza- eta/edo ikerketa-jardueraren ebaluazioa lortzeko prozedura, eta Euskal Herriko Unibertsitatean kontratatutako erabateko irakasleak, irakasle agregatuak, atxikitako irakasleak eta ikertzaileak kontratatzeko prozedura; era berean, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle laguntzaileak edo elkartuak kontratatzeko aurretiazko txostena lortzeko prozedura erregulatzen da. Halaber, doktore titulua duten Unibertsitate pribatuetako irakasleek irakaskuntza- eta/edo ikerketa-jarduerari buruzko ebaluazioa lortzeko prozedura ere erregulatzen da.

Mediante este Decreto, y de acuerdo con las citadas Ley Orgánica de Universidades y Ley del Sistema Universitario Vasco, se regula el procedimiento para obtener la evaluación de la actividad docente y/o investigadora por parte de Uniqual, Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco, para la contratación de las figuras de profesorado pleno, profesorado agregado, profesorado adjunto y personal investigador contratado de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea; así como la emisión del informe previo para la contratación de las figuras de profesorado colaborador y asociado de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea. Asimismo, regula el procedimiento para obtener la evaluación de la actividad docente y/o investigadora del profesorado de las Universidades privadas en posesión del título de doctora o doctor.

Azaldutakoari jarraiki, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, Generoaren araberako eraginaren Aurretiazko ebaluazioaren Txostena emanda, Euskadiko Unibertsitate Kontseilua jakinaren gainean egonda, Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluak aldeko txostena emanda eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, eta aurretik Jaurlaritzaren Kontseiluak 2007ko urriaren 13an egindako batzarrean eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

En virtud de lo expuesto, a propuesta del Consejero de Educación, Universidades e Investigación, emitido el Informe de Evaluación previa de Impacto en función del género, informado el Consejo Vasco de Universidades, emitido informe favorable por el Consejo de Coordinación de la Enseñanza Pública Universitaria y de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 13 de noviembre de 2007,

XEDATU DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Helburua eta esparrua.

Artículo 1.– Objeto y ámbito.

Dekretu honen helburua da Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak (Uniqual) izan behar duen prozedura arautu Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten unibertsitate guztietan.

El presente Decreto tiene por objeto regular el procedimiento que Uniqual, Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco, deberá seguir en todas las universidades con sede en el territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

1.– Euskal Herriko Unibertsitatean.

1.– En la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

– Irakaskuntzan eta/edo ikerkuntzan honako hauek kontratatzeko:

– Para la evaluación de la actividad docente y/o investigadora para la contratación de las figuras de:

• erabateko irakasleak,

• profesorado pleno,

• irakasle agregatuak,

• profesorado agregado,

• atxikitako irakasleak,

• profesorado adjunto,

• ikerketarako kontratatutako langileak.

• personal investigador contratado.

– Irakasle-laguntzaileak eta irakasle-elkartuak kontratatzeko aldez aurreko txostena egiteko.

– Para la emisión del informe previo para la contratación de las figuras de profesorado colaborador y asociado.

2.– Unibertsitate pribatuetan, doktore-titulua duten irakasleen irakaskuntza-jarduera eta/edo ikerketa-jarduera aztertzeko.

2.– En las Universidades privadas, para obtener la evaluación de la actividad docente y/o investigadora del profesorado en posesión del título de doctora o doctor.

2. artikulua.– Deialdia.

Artículo 2.– Convocatoria.

1.– Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak (Uniqual) onartu egingo du azterketa-eskarien deialdia; alegia, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle osoak, irakasle agregatuak, irakasle erantsiak eta ikerketarako kontratatutako langileak kontratatzeko; eta baita ere, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle-laguntzaileak eta irakasle-elkartuak kontratatzeko aldez aurreko txostena egiteko. Era berean, deialdi honek balioko du Unibertsitate pribatuetakoak izan eta doktore-titulua duten irakasleen irakaskuntza-jardueraren eta/edo ikerketa-jardueraren azterketa-eskariak aurkezteko.

1.– Uniqual, Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco, aprobará la convocatoria para la presentación de solicitudes de evaluación de la actividad docente y/o investigadora para la contratación de las figuras de profesorado pleno, profesorado agregado, profesorado adjunto y personal investigador contratado de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea; así como para la emisión del informe previo para la contratación de las figuras de profesorado colaborador y asociado de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea. Asimismo, esta convocatoria servirá para la presentación de solicitudes de evaluación de la actividad docente y/o investigadora del profesorado de las Universidades privadas en posesión del título de doctora o doctor.

2.– Deialdi hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Bertan azalduko dira eskariak egiteko epeak eta indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiri guztiak.

2.– Dicha convocatoria será publicada en el Boletín Oficial del País Vasco, estableciendo los plazos de presentación de instancias de solicitud y de toda la documentación que la normativa vigente exija.

3.– Oro har ohiko deialdi bat egingo da urtero. Hala ere, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak (Uniqual) ezohiko batzarrak deitu ditzake, egoki iruditzen zaizkion adina.

3.– Con carácter general habrá una convocatoria ordinaria anual. No obstante, Uniqual, Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco, podrá establecer cuantas convocatorias extraordinarias considere oportunas.

3. artikulua.– Azterketa- edo txosten-eskaria.

Artículo 3.– Solicitud de evaluación o informe.

1.– Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak (Uniqual) eskari-eredu bat eta curriculum normalizatu bat prestatuko ditu. Deialdiaren eranskin gisa argitaratuko da.

1.– Uniqual, Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco, elaborará un modelo de solicitud y de currículum normalizado, que se publicará como anexo de la convocatoria.

2.– Azterketa-prozedura egiteko, interesdunak eskaria egin beharko dio Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziari (Uniqual), Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.– El procedimiento para la evaluación se iniciará mediante solicitud del/la persona interesada dirigida a Uniqual, Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco, en la forma establecida en el artículo 38.4 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

3.– Eskari horretan, interesdunak esan egin beharko du zein kontratu motarako eskatzen duen azterketa edo txostena.

3.– En dicha solicitud, la persona interesada deberá indicar para cuál de las modalidades contractuales se solicita la evaluación o el informe.

4.– Eskariarekin batera, 3/2004 Legeak eskatzen dituen agiri guztiak aurkeztu beharko dira, kontratu mota guztietarako. Azterketaren eskaria egiteko epea amaitu baino lehen aurkeztu behar dira agiri hauek.

4.– A la solicitud se deberá adjuntar toda la documentación que acredite que se cumplen los requisitos aprobados en la Ley 3/2004, para cada una de las figuras contractuales. La concurrencia de estos requisitos se ha de referir siempre a una fecha anterior a la de la expiración del plazo fijado para solicitar la evaluación.

4. artikulua.– Azterketa eta txostena.

Artículo 4.– Evaluación e informe.

1.– Eskariak jaso ondoren eta behar diren agiriak aurkeztu ondoren, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak (Uniqual), berariaz sortutako azterketa-batzordeei bidaliko dizkie.

1.– Una vez recibidas las solicitudes, y cuando se haya aportado la documentación necesaria, Uniqual, Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco, las remitirá a los comités de evaluación creados con esta finalidad.

2.– Baldintzak bete ezik, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak (Uniqual) horren berri emango dio interesdunari, interesdunak falta zaizkion agiriak aurkez ditzan hamar egun balioduneko epean, 30/1992 Legearen 71.1 artikuluan azaltzen den bezala.

2.– De no reunir la solicitud los requisitos, Uniqual, Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco, comunicará tal circunstancia a la persona interesada para que en el plazo de diez días hábiles, subsane la falta aportando los documentos preceptivos, de conformidad con lo previsto en el artículo 71.1 de la Ley 30/1992.

5. artikulua.– Azterketa-batzordeak.

Artículo 5.– Comités de evaluación.

1.– Aztertzaile independenteek, dagokien zientziaren esparruan adituak direnek, egingo dituzte azterketak eta txostenak. Azterketa horiek azterketa-batzordeetan egingo dira. Batzordeak osatzeko jakintzaren esparruak edo espezialitateak hartuko dira kontuan, eta baita ere garatu nahi den azterketa-prozesuaren ezaugarriak; betiere Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren (Uniqual) estatutuetan ezarritakoa aintzat harturik.

1.– Las evaluaciones y los informes los realizarán evaluadores y evaluadoras independientes, y expertos y expertas en el área científica que corresponda a través de comités de evaluación, que se crearán por campos de conocimiento o especialidades o en función de las especificidades del proceso de evaluación a desarrollar y siempre de acuerdo a lo establecido en los propios estatutos de Uniqual, Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco.

2.– Azterketa-batzordeak osatzeko interesdunak lortu nahi duen mailako edo maila handiagoko irakasleak hartuko dira; horien artetik erdiek, gutxi jota, azterketa egiten duen irakaslearen unibertsitate publikoan edo pribatuan barik, beste batean lan egin beharko dute. Era berean, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, gizonezkoen eta emakumezkoen berdintasunerakoak, 3. artikuluan dioenez, ahalegina egingo da sexu biak ordezkatuta egon daitezen % 40an gutxienez.

2.– Cada Comité de evaluación estará compuesto por profesores y profesoras de categoría igual o superior a aquella cuyo reconocimiento se pretende, y al menos la mitad de sus componentes han de prestar servicios en universidades públicas o privadas distintas a la de la profesora o profesor evaluado. Asimismo, y a los efectos del artículo 3 de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres; se procurará que los dos sexos estén representados en al menos el 40%.

6. artikulua.– Azterketa-irizpideak.

Artículo 6.– Criterios de evaluación.

1.– Nazioarte mailan onartutako azterketa-, egiaztapen- eta ziurtapen-irizpideak Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren (Uniqual) Admistrazio-kontseiluak landu eta onartu behar ditu oro har irakasleen kontratu mota bakoitzerako; kontuan izanik Dekretu honetako I. eranskinean aipatzen direnak.

1.– Los criterios de evaluación, acreditación y certificación internacionalmente acreditados, deben elaborarse y aprobarse con carácter general por el Consejo de Administración de Uniqual, Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco, para cada una de las figuras contractuales de profesorado, teniendo en cuenta, en todo caso, los relacionados en el anexo I del presente Decreto.

2.– Ikerkuntzarako Euskal Kontseiluak aholkatuko du Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia (Uniqual); Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileak kontratatu baino lehen, nolako irizpideak izan behar diren jakiteko azterketari, egiaztatzeari eta ziurtatzeari dagokionez.

2.– El Consejo Vasco de Investigación asesorará a Uniqual, Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco, sobre los criterios de evaluación, acreditación y certificación a utilizar en la evaluación previa para la contratación del personal investigador contratado de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

3.– Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren (Uniqual) Administrazio Kontseiluak landutako eta onartutako irizpideak Dekretu bidez onartuko dira.

3.– Los criterios elaborados y aprobados por el Consejo de Administración de Uniqual, Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco, serán aprobados mediante Decreto.

7. artikulua.– Azterketaren edo txostenaren emaitzaren ziurtapena.

Artículo 7.– Certificación del resultado de la evaluación o del informe.

1.– Azterketa edo txostena egin ondoren (loteslea da), Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren (Uniqual) zuzendariari igorriko zaio.

1.– Una vez realizada la evaluación o informe por el comité correspondiente, que tendrá carácter vinculante, ésta será remitida a la Directora o Director de Uniqual, Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco.

2.– Azterketa-prozesuen emaitzak legezko egiteko Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren (Uniqual) zuzendariaren ebazpenak behar dira.

2.– Los resultados de los procesos de evaluación se formalizarán mediante resoluciones de la Directora o Director de Uniqual, Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco.

3.– Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren (Uniqual) zuzendariak aurrez aurre eta banan-banan esango die eskatzaileei azterketa bakoitzaren emaitza.

3.– La Directora o Director de Uniqual, Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco, procederá a notificar personal y directamente a cada solicitante la resolución de la evaluación obtenida.

4.– Ebazpenek argitu beharko dute azterketa positiboa ala negatiboa izan den, eta txostena aldekoa ala aurkakoa den; eta baita ere, nolako kontratu mota(te)rako egin den. Era berean, kasuan kasuko batzordeak egindako azterketaren edo txostenaren laburpena ere izango dute.

4.– Las resoluciones deberán indicar si la evaluación ha sido positiva o negativa, y si el informe tiene un carácter favorable o desfavorable, así como la figura o las figuras contractuales para las que se ha realizado. Asimismo, se acompañarán de un resumen de la evaluación o informe realizado por el comité correspondiente.

5.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 42.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, akreditazio-prozeduraren ebazpen-epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere; epe hori hasiko da eskaria Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren (Uniqual) erregistroan sartzen den unean. Epe horretan esanbidezko ebazpena ematen ez bada, ulertu behar da eskariari baiezkoa eman zaiola edo aldeko ebazpena hartu dela, administrazioaren isiltasun dela bide; hori gorabehera, Administrazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43.4 artikuluan ageri den bezala hartu behar du ebazpena.

5.– A efectos de lo que se establece en el artículo 42.2 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, el plazo máximo de resolución del procedimiento de acreditación será de seis meses a contar desde la entrada de la solicitud en el registro de Uniqual, Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco. Si en el plazo indicado no se dictara resolución expresa, la solicitud podrá entenderse evaluada positivamente o informada favorablemente por el silencio administrativo, sin perjuicio de la resolución que la Administración debe dictar en la forma prevista en el artículo 43.4 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

8. artikulua.– Ziurtapenaren eraginak.

Artículo 8.– Efectos de la certificación.

1.– Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak (Uniqual) ziurtatutako azterketa positiboaren eta aldeko txostenaren eraginek ez dute inolako irungitze-datarik.

1.– Los efectos de la evaluación positiva y del informe favorable certificados por la Dirección de Uniqual, Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco, no están sujetos a plazo de caducidad alguno.

2.– Interesdunak azterketa negatiboa edo aurkako txostena izan badu, ezin izango du kontratu mota horretarako beste azterketa edo txosten-eskaririk egin, harik eta jakinarazi zaionetik sei hilabete igaro arte.

2.– La persona interesada que haya obtenido una evaluación negativa o un informe desfavorable para una figura contractual, no podrá efectuar una nueva solicitud de evaluación o informe para esa misma figura hasta pasados seis meses de la notificación.

9. artikulua.– Errekurtsoak.

Artículo 9.– Recursos.

Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak (Uniqual) emandako ziurtapen-ebazpenaren aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziako (Uniqual) zuzendariari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ematen du horretarako aukera.

Contra la resolución de certificación emitida por la Dirección de Uniqual, Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco, se puede interponer recurso potestativo de reposición ante el Director o Directora de Uniqual, Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco, de conformidad con lo dispuesto en la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, en el plazo de un mes desde la recepción de la notificación.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

DISPOSICIONES ADICIONALES

Lehenengoa.– Publikoak ez diren unibertsitateak.

Primera.– Universidades no públicas.

Publikoak ez diren unibertsitateek, beraien irakasleen kanpoko azterketak egiteko baldintzak betetzeko, hitzarmenak egin beharko dituzte Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziarekin (Uniqual).

Las Universidades no públicas, para satisfacer los requisitos de evaluación externa de su profesorado, deberán formalizar convenios para el desarrollo de esta evaluación con Uniqual, Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco.

Bigarrena.– Azterketak egiten dituzten beste agentzia batzuk.

Segunda.– Otras agencias de evaluación.

Euskal Unibertsitate Sistemako Unibertsitateak irakasleak kontratatu ditzake, baldin eta irakasleek azterketa positiboa lortu badute, bai Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldetik, bai beste agentzia aztertzaile batzuen aldetik, alegia Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak (Uniqual) onarpen-hitzarmenak egin ditzakeen beste agentzia batzuen aldetik.

Las Universidades del Sistema Universitario Vasco pueden contratar profesorado que haya obtenido la evaluación positiva de la Agencia Nacional de Evaluación de la Calidad y Acreditación y de las agencias de evaluación con las que Uniqual, Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco, pueda establecer convenios de reconocimiento.

AZKEN XEDAPENA

DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2007ko azaroaren 13an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 13 de noviembre de 2007.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

El Lehendakari,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

El Consejero de Educación, Universidades e Investigación,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

ERANSKINA
AZTERTZEKO, EGIAZTATZEKO ETA ZIURTATZEKO IRIZPIDE OROKORRAK
ANEXO AL DECRETO 192/2007, DE 13 DE NOVIEMBRE
CRITERIOS DE EVALUACIÓN, ACREDITACIÓN Y CERTIFICACIÓN DE CARÁCTER GENERAL

1.– JARDUERA AZTERTZAILEA ETA JAKINTZAREN TRANSFERENTZIA.

1.– Actividad investigadora y transferencia de conocimiento.

1) Argitalpenak	–	Argitaratutako liburuak, ISBNdunak.

1) Publicaciones	–	Libros publicados con ISBN.

	–	Interesdunaren arloko maila ertaineko eta goi mailako aldizkarietan zientziaren esparruan argitaratutakoa (nazioarteko erredakzio-kontseilua edo zuzentzaileak dituzten aldizkarietan).

	–	Publicaciones científicas en revistas de nivel medio/alto de su área con consejos de redacción o revisores internacionales.

	–	Nazio mailako erredakzio-kontseiluak edo zuzentzaileak dituzten aldizkarietan argitaratutako lan zientifikoak.

	–	Publicaciones científicas en revistas con consejos de redacción o revisores nacionales.

	–	Arte ederretako katalogoa.

	–	Catálogo de Bellas Artes.

	–	Beste batzuk.	

	–	Otros.	

2) Ikerketa-proiektuak eta ikerketa-kontratuak	–	 Ikertzaile Nagusia, lehiaketa bidez finantzatutako eta onartutako azterketa-agentzia batek aztertutako proiektuetan.

2) Proyectos y Contratos de Investigación	–	 Investigador o investigadora Principal en Proyectos financiados en convocatorias competitivas y evaluadas por una agencia de evaluación reconocida.

	–	Ikertzailea, lehiaketa bidez finantzatutako eta onartutako azterketa-agentzia batek aztertutako proiektuetan.

	–	Investigador o investigadora en proyectos financiados en convocatorias competitivas y evaluadas por una agencia de evaluación reconocida.

	–	Onartutako azterketa-agentzia batek aztertzen ez dituen proiektuak.

	–	Proyectos no evaluados por una agencia de evaluación reconocida.

	–	Ikerketa-kontratuetan parte-hartu, enpresa eta erakunde publikoekin zein pribatuekin.

	–	Participación en contratos de investigación con empresas o instituciones públicas o privadas.

	–	Ekintza Berezietan/Jakintzaren Sareetan parte-hartu.

	–	Participación en Acciones Singulares/Redes de Conocimiento.

	–	Ikerketarako tresna eta teknika berritzaileak diseinatu, prestatu eta erabili; erabilera arrunteko softwarea garatu; etab.

	–	Diseño, puesta a punto y manejo de equipos y técnicas instrumentales novedosas, desarrollo de software de uso común, etc. para la investigación.

	–	Beste batzuk.	

	–	Otros.	

3) Jakintzaren transferentzia (arloarekin zerikusia 	–	 Lizentziadun patenteak.

3) Transferencia de conocimiento relacionada (con el área 	–	Patentes licenciadas.

duena eta Unibertsitatearekin lotuta dagoena, 	–	 Lizentziarik gabeko patenteak.

y vinculada con la Universidad a través de la 	–	 Patentes no licenciadas.

OTRIren, DEIKERen eta antzeko zentroen bidez)	–	 Bestelako Jabetza Intelektualak.

OTRI/DEIKER o centros similares)	–	Otro tipo de Propiedad Intelectual.

	–	Lan teknikoei eta artistikoei buruzko txostenak, azterketak eta irizpenak.

	–	Informes, estudios, dictámenes, sobre trabajos técnicos o artísticos.

	–	Antolaketa eta hezkuntza-garapena enpresetan eta erakundeetan (20 ordutik gorako jarduerak).

	–	Organización y desarrollo formativo en Empresas o Instituciones (actividades de más de 20 horas).

	–	Teknologiaren transferentziarako prozesuak.

	–	Procesos de transferencia tecnológica.

	–	Diseinu industrialeko prozesuak.

	–	Procesos de diseño industrial.

	–	Beste batzuk.	

	–	Otros.	

4) Adituek baloratutako erakusketak	–	Bakarkako erakusketetan parte-hartu (katalogoa argitaratu).

4) Exposiciones valoradas por expertos	–	Participación en exposiciones individuales con catálogo.

	–	Taldeko erakusketetan parte-hartu (katalogoa argitaratu).

	–	Participación en exposiciones colectivas con catálogo.

	–	Beste arte-lan batzuk.	

	–	Otras obras artísticas.	

5) Arkeologia-lanak	–	Landako edo antzeko arkeologia-lanak, Aditu-batzorde batek onartutakoak:

5) Intervenciones arqueológicas	–	Intervenciones arqueológicas de campo o análogas aprobadas por un Comité de Expertos:

		•	Arkeologia-indusketa sistematikoan Zuzendaritza edo zuzendaritza partekatua.

		•	Dirección o codirección de una excavación arqueológica sistemática.

		•	Arkeologia-indusketa sistematikoan (azalekoan zein zundaketa estratigrafikoa duenean) edo haitzuloetako aztarnen azterketan Zuzendaritza edo zuzendaritza partekatua.

		•	Dirección o codirección de una prospección arqueológica sistemática, superficial o con sondeo estratigráfico, o de estudio de manifestaciones rupestres.

		•	Arkeologia-indusketa sistematikoko parte-hartzailea.

		•	Miembro de una excavación arqueológica sistemática.

		•	Arkeologia-indusketa sistematikoan (azalekoan zein zundaketa estratigrafikoa duenean) edo haitzuloetako aztarnen azterketan ikerketa-taldeko kidea.

		•	Miembro del equipo de investigación de una prospección arqueológica sistemática, superficial o con sondeo estratigráfico, o de estudio de manifestaciones rupestres.

	–	Beste batzuk.	

	–	Otros.	

6) Biltzarrak	–	Gonbidatutako hizlariak eta osoko hitzaldiak Biltzarretan.

6) Congresos	–	Ponencias invitadas o Conferencias plenarias por Congreso.

	–	Ahozko komunikazioak eta posterrak Biltzarretan.

	–	Comunicaciones orales o póster por Congresos.

	–	Mahainguruetan parte-hartu.

	–	Participación en mesas redondas.

	–	 Tailerrak.

	–	Talleres.

	–	Beste batzuk.	

	–	Otros.	

7) Hirugarren Zikloko jarduerak	–	Doktore-tesiak zuzendu (defendatutako tesiak).

7) Actividades de Tercer Ciclo	–	Dirección de Tesis Doctorales (tesis defendidas).

	–	Izena emandako eta defendatu gabeko doktore-tesiak zuzendu (Goi Mailako Ikasketen Ziurtagiria gaindituta).

	–	Dirección de Tesis Doctorales inscritas no defendidas (Diploma de Estudios Avanzados superado).

	–	Ikerketa arloan eta doktoretza-programetan unibertsitate-graduondoko irakaskuntzan eskarmentua (Unibertsitateetan eta beste erakunde batzuetan).

	–	Experiencia docente universitaria de postgrado de investigación o de programas de doctorado (en Universidades u otros Organismos).

	–	Beste batzuk.	

	–	Otros.	

8) Graduondoko ikerkuntza egiteko egonaldiak	–	 Doktoretzaren ondorengo egonaldiak ikerkuntzan izen handia duten unibertsitateetan eta ikerketa-zentroetan.

8) Estancias de Investigación postdoctorales	–	 Estancias post-doctorales en centros universitarios o de investigación de reconocido prestigio.

	–	Beste batzuk.	

	–	Otros.	

9) Doktoretzaren ondorengo bekak eta 	–	Onartutako azterketa-agentziek aztertutako doktoretzaren

9) Becas Post-doctorales y Contratos de Investigación	 –	Becas postdoctorales evaluadas por agencias de evaluación reconocidas o contratos de reincorporación (tipo Ramón y Cajal o similares homologados).

ikerketa-kontratuak		ondorengo bekak edota lanean berriz hasteko kontratuak (Ramón y Cajal eta antzeko homologatuak).

	–	Otros contratos.	

	–	Beste kontratu batzuk.	

10) Otros méritos de investigación	–	Organización de Congresos, exposiciones, dirección de festivales de cine, etc.

10) Ikerkuntza arloko beste meritu batzuk	–	Biltzarrak, erakusketak, etab. antolatu eta zinemaldiak, etab. zuzendu.

	–	Participación en la planificación, elaboración y/o diseño de planes de I+D+i.

	–	I+G+B planen plangintzan, prestakuntzan eta/edo diseinuan parte-hartu.

	–	Participación en comisiones externas de evaluación de las acciones de investigación y tecnológicas.

	–	Ikerkuntza- eta teknologia-ekintzak aztertzeko kanpoko batzordeetan parte-hartu.

	–	Coordinación de grupos de investigación.

	–	Ikerkuntza-taldeen koordinazioa.

	–	Otros.	

	–	Beste batzuk.	

2.– Formación.

2.– Prestakuntza.

1) Formación docente universitaria	–	Masteres o cursos específicos de postgrado de más de 6 meses.

1) Unibertsitateko irakaskuntza-prestakuntza	–	6 hiletik gorako masterrak edo graduondoko ikastaro espezifikoak.

	–	Otras titulaciones universitarias.

	–	Unibertsitateko beste titulazio batzuk.

	–	Becas predoctorales evaluadas por una agencia de evaluación reconocida.

	–	Doktoratu aurreko bekak, onartutako ebaluazio-agentzia batek ebaluatuta.

	–	Becas predoctorales no evaluadas por una agencia de evaluación reconocida.

	–	Doktoratu aurreko bekak, onartutako ebaluazio-agentzia batek ebaluatu gabe.

	–	Cursos de formación recibidos, de más de 20 horas.

	–	Jasotako prestakuntza-ikastaroak, 20 ordutik gorakoak.

	–	Ponente en seminarios, congresos o cursos orientados a la formación docente universitaria.

	–	Txostengilea unibertsitateko irakaskuntza-prestakuntzara bideratutako mintegietan, kongresuetan edo ikastaroetan.

	–	Participación en seminarios, congresos o cursos orientados a la formación docente universitaria.

	–	Parte-hartzea unibertsitateko irakaskuntza-prestakuntzara bideratutako mintegietan, kongresuetan edo ikastaroetan.

	–	Otros.	

	–	Beste batzuk.	

2) Estancias de Investigación predoctorales	–	 Estancias predoctorales realizadas en centros universitarios o de investigación de reconocido prestigio.

2) Doktoratu aurreko ikerketa-egonaldiak	–	Onartutako izen handiko unibertsitate- edo ikerketa-zentroetan doktoratu aurretik egindako egonaldiak.

	–	Otros.	

	–	Beste batzuk.	

3) Premios	–	Premios y distinciones a la creación artística.

3) Sariak	–	Sormen artistikoa dela-eta jasotako sariak edo aipamenak.

	–	Premio Extraordinario de Doctorado o Mención de Doctorado Europeo.

	–	Doktoretzako Sari Berezia edo Europako Doktoretza Aipamena.

	–	Otros premios.	

	–	Beste sari batzuk.	

4) Otros méritos de formación	–	Acreditación de idiomas.

4) Prestakuntzako beste meritu batzuk	–	Hizkuntzak egiaztatzea.

	–	Certificado de Aptitud Pedagógica (CAP) / CEDU.

	–	Irakasgaitasun Ziurtagiria (IGZ)/CEDU.

	–	Cualquier otro mérito que pueda ser relevante.	

	–	Garrantzitsua izan daitekeen beste edozein meritu.	

3.– Actividad docente.

3.– Irakaskuntza-Jarduera.

1) Trayectoria Docente Universitaria	–	Experiencia docente universitaria favorablemente valorada por la Institución.

1) Unibertsitateko irakaskuntza-ibilbidea	–	Erakundeak ondo baloratutako esperientzia unibertsitateko irakaskuntzan.

	–	Evaluaciones sobre la calidad de su docencia que aporte el solicitante (se deberá de seleccionar una asignatura con evaluación positiva por curso).

	–	Eskatzaileak bere irakaskuntzaren kalitateari buruz erakuts ditzakeen ebaluazioak (ebaluazio positiboa duen irakasgai bat aukeratu beharko da ikasturte bakoitzeko).

	–	Colaborador o colaboradora como becario o becaria o como Colaborador o colaboradora docente acreditado o acreditada (según convenio).

	–	Laguntzailea bekadun moduan edo akreditatutako irakaskuntza-laguntzaile moduan (hitzarmenaren arabera).

	–	Experiencia docente universitaria de postgrado académico o profesional (en Universidades u otros Organismos).

	–	Unibertsitateko irakaskuntza-esperientzia graduondoko akademiko edo profesionalean (Unibertsitateetan edo beste Organismo batzuetan).

	–	Dirección de Tesinas, Diploma de Estudios Avanzados, proyectos fin de carrera, etc.

	–	Tesinen Zuzendaritza, Ikasketa Aurreratuen Diploma, ikasketa-amaierako proiektuak eta abar.

	–	Otros.	

	–	Beste batzuk.	

2) Publicaciones docentes	–	Publicaciones de carácter docente con ISBN.

2) Irakaskuntzako argitalpenak	–	Irakaskuntzako argitalpenak, ISBNdunak.

	–	Manual editado con ISBN.

	–	Argitaratutako eskuliburuak, ISBNdunak.

	–	Ediciones virtuales (manual on-line) con ISBN publicadas por la institución.

	–	Erakundeak argitaratutako edizio birtualak (on-line eskuliburuak), ISBNdunak.

	–	Traducciones de libros de carácter docente.

	–	Irakaskuntzako liburuen itzulpenak.

	–	Otro material docente (libros de prácticas, guías, páginas web, etc.).	

	–	Irakaskuntzako bestelako materiala (praktika-liburuak, gidak, webguneak eta abar).	

3) Innovación docente	–	IP o coordinador o coordinadora en Proyectos de innovación docente.

3) Berrikuntza irakaskuntzan	–	IP edo koordinatzailea Irakaskuntzako berrikuntzako proiektuetan.

	–	Desarrollo completo de asignaturas en Sistema Europeo de Transferencia de Créditos (ECTS) (realización de guía de aprendizaje).

	–	Irakasgaiak erabat garatzea Kredituen Transferentziarako Sistema Europarrean (ECTS) (ikasketa-gida egitea).

	–	Participación en Proyectos de innovación docente.

	–	Parte-hartzea Irakaskuntzako berrikuntzako proiektuetan.

	–	Participación en otras acciones de innovación docente.

	–	Parte-hartzea Irakaskuntzako berrikuntzako bestelako jardueretan.

	–	Utilización de nuevas tecnologías en la docencia (ejemplos: pág. web, tutorías on line…).

	–	Teknologia berrien erabilpena irakaskuntzan (adibidez: webguneak, on-line tutoretzak...).

	–	Coordinación de grupos de adecuación al Espacio Europeo de Educación Superior.

	–	Goi Hezkuntzako Esparru Europarrera egokitzeko taldeen koordinazioa.

	–	Participación en Proyectos de adecuación al Espacio Europeo de Educación Superior.

	–	Parte-hartzea Goi Hezkuntzako Esparru Europarrera egokitzeko Proiektuetan.

	–	Coordinación pedagógica/coordinación de convergencia o similar.

	–	Koordinazio pedagogikoa/konbergentzia-koordinazioa edo antzekoa.

	–	Otros.	

	–	Beste batzuk.	

4) Implicación y participación	–	Implicación y participación en programas de movilidad de estudiantes.

4) Inplikazioa eta parte-hartzea	–	Inplikazioa eta parte-hartzea ikasleen mugikortasunerako programetan.

	–	Coordinación de prácticas y/o practicum.

	–	Praktiken koordinazioa eta/edo practicum.

	–	Otros.	

	–	Beste batzuk.	

5) Otros méritos docentes	–	Experiencia docente no universitaria.

5) Irakaskuntzako beste meritu batzuk	–	Esperientzia unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan.

	–	Organización de cursos de extensión universitaria y similares.

	–	Hedadura unibertsitarioko ikastaroen edo antzekoen antolakuntza.

	–	Docencia en cursos de extensión universitaria y similares.

	–	Irakaskuntza hedadura unibertsitarioko ikastaroetan edo antzekoetan.

	–	Docencia universitaria impartida en otro idioma (que no sea específica de su área de conocimiento).

	–	Beste hizkuntza batean emandako unibertsitateko irakaskuntza (bere jakintza-esparruko espezifikoa ez dena).

	–	Otros.	

	–	Beste batzuk.	

4.– Otros méritos.

4.– Beste meritu batzuk.

1) Gestión y participación institucional	–	Desempeño de cargos unipersonales.

1) Erakundeen kudeaketa eta bertan parte hartzea	–	 Pertsona bakarreko karguak betetzea.

	–	Representación en órganos colegiados.

	–	Ordezkaritza organo kolegiatuetan.

	–	Participación en comisiones institucionales.

	–	Parte-hartzea batzorde instituzionaletan.

	–	Participación en comisiones de procesos de mejora e innovación de los Centros Académicos.

	–	Parte-hartzea Zentro Akademikoen hobekuntzarako eta berrikuntzarako prozesuen batzordeetan.

	–	Otros.	

	–	Beste batzuk.	

2) Experiencia Profesional	–	Experiencia profesional relacionada con el área.

2) Esperientzia profesionala	–	Esparruarekin lotutako esperientzia profesionala.

	–	Participación en actividades de emprendizaje.

	–	Parte-hartzea ekintzailetzako jardueretan.

	–	Otros.	

	–	Beste batzuk.	

3) Otros	–	Prestación de servicios especiales en la administración pública: < 5 puntos.

3) Beste batzuk	–	Administrazio publikoan zerbitzu bereziak ematea: < 5 puntu.

	–	Otros.	

	–	Beste batzuk.	

	–	Docencia en Euskera.

	–	Irakaskuntza Euskaraz.

	–	Defensa de Tesis Doctoral (tesis defendidas) en euskera.

	–	Doktoretza Tesiaren Defentsa (defendatutako tesiak) euskaraz.

	–	Defensa de Tesina/ Proyecto de fin de carrera/

	–	Tesinaren Defentsa / Ikasketa-amaierako proiektua / Euskarazko Ikasketa Aurreratuen Diploma.

Diploma de Estudios Avanzados en euskera.

	–	Doktoretza Tesien Zuzendaritza euskaraz (defendatutako tesiak).

	–	Dirección de Tesis Doctorales en euskera (tesis defendidas).

	–	Doktoretza Tesien Zuzendaritza euskaraz, erregistratutakoak baina defendatu gabeak (Ikasketa Aurreratuen Diploma gaindituta).

	–	Dirección de Tesis Doctorales en euskera, inscritas no defendidas (Diploma de Estudios Avanzados superado).

	–	Tesinen Zuzendaritza, Ikasketa Aurreratuen Diploma eta ikasketa-amaierako proiektuak euskaraz.

	–	Dirección de Tesinas, Diploma de Estudios Avanzados y proyectos fin de carrera realizadas en euskera.

	–	IP edo koordinazioa euskaraz egindako Irakaskuntzako berrikuntzako proiektuetan.

	–	IP o coordinación en Proyectos de innovación docente realizados en euskera.

	–	Parte-hartzea euskaraz egindako Irakaskuntzako berrikuntzako proiektuetan.

	–	Participación en Proyectos de innovación docente realizados en euskera.

	–	Euskaraz argitaratutako liburuak, ISBNdunak.

	–	Libros con ISBN publicados en euskera.

	–	Beste batzuk.	

	–	Otros.	


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común