Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

224. zk., 2007ko azaroaren 21a, asteazkena

N.º 224, miércoles 21 de noviembre de 2007


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
Hacienda y Administración Pública
6368
6368

AGINDUA, 2007ko urriaren 1ekoa, Ogasun eta Herri Administrazio Sailburuarena, Laneko Jazarpen Moralaren eta Sexu-Jarzarpenarko kasuak ebazteko aldian jardungoren Ikerketa Batzordearen antolaketa eta funtzionamendurako araudia onartzeko dena.

ORDEN de 9 de octubre de 2007, de la Consejera de Hacienda y Administración Pública, por la que se aprueba el Reglamento de Organización y Funcionamiento de la Comisión de Investigación que actúa en la Fase de Resolución en los casos de acoso moral y sexual en el trabajo.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen hitzarmena onartzen duen azaroaren 29ko 398/2005 Dekretuak ezartzen duenez, Administrazio honek konpromisoa hartu du bere zerbitzura dauden langileen arrisku psikosozialak antzemateko prozedurak eta baita ere lan- zein sexu-jazarpeneko salaketak badira jarduteko prozedura bat martxan jartzeko, Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen esparruan.

El Decreto 398/2005, de 29 de noviembre, por el que se aprueba el Acuerdo Regulador de las condiciones de trabajo del personal funcionario al servicio de la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi, establece el compromiso de esta Administración de poner en marcha procedimientos que detecten los riesgos psicosociales del personal que está a su servicio, así como un procedimiento de actuación en casos de que existan denuncias de acoso laboral o sexual, en el ámbito de la Administración General y sus Organismos Autónomos.

Jarduteko prozedura hori Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen esparruan laneko jazarpen moral eta sexuala gertatzen den kasuetan hartu beharreko aurreikuspen-neurriak eta jarduteko prozedura arautzen dituen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2006ko urriaren 4ko Aginduan arautu zen. Agindu horren Bigarren Azken Xedapenak ezartzen du Ikerketa Batzordearen funtzionamenduaren barne-araudia sortuko dela.

Este procedimiento de actuación se reguló en la Orden de 4 de octubre de 2006, de la Consejera de Hacienda y Administración Pública, que regula las medidas de prevención y el procedimiento de actuación en casos de acoso moral o sexual en el trabajo en el ámbito de la Administración General y sus Organismos Autónomos. La Disposición Final Segunda de dicha Orden establece que se elaborará un reglamento interno de funcionamiento de la Comisión de Investigación.

Funtzionamendurako Araudia prestatu ondoren, eta Administrazio Orokorra eta bere erakunde autonomoen eremuko Segurtasun eta Osasuneko zentro arteko Lantaldeari kontsulta egin ostean, Lantalde horrek onespena eman eta gero, honako hau,

Habiendo sido elaborado el Reglamento de funcionamiento, y habiendo sido aprobado, previa consulta, por el Comité de Seguridad y Salud Intercentros del ámbito de la Administración General y sus Organismos Autónomos,

EBATZI DUT:
DISPONGO:

Artikulu bakarra.– Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen eremuan jazarpen moralaren eta sexu-jazarpeneko kasuetan gatazka ebazteko aldia deritzonean jardungo duen Ikerketa Batzordearen funtzionamendurako Araudia onartzea.

Artículo único.– Aprobar el Reglamento de funcionamiento de la Comisión de Investigación que actúe en la denominada Fase de Resolución del conflicto en los casos de acoso moral y sexual en el ámbito de la Administración General y sus Organismos Autónomos, que está previsto en el anexo I de esta Orden.

XEDAPEN GEHIGARRIA

DISPOSICIÓN ADICIONAL

Lehenengoa.– Ikerketarako irizpideak.

Primera.– Criterios de Investigación.

Jazarpen moral eta/edo sexu-jazarpeneko ustezko kasuak ikertzeko oinarri bezala, Ikerketa Batzordeak erabiliko ditu Administrazio Orokorra eta bere erakunde autonomoen eremuko Segurtasun eta Osasuneko zentro arteko Lantaldeak aldez aurretik eztabaidatu eta onartu dituen irizpide orokorrak.

La Comisión de Investigación utilizará como base para la investigación de los presuntos casos de acoso moral y/o sexual, aquellos criterios generales que hayan sido previamente sometidos a la deliberación y la aprobación del Comité de Seguridad y Salud Intercentros del ámbito de la Administración General y sus Organismos Autónomos.

Bigarrena.– Tipifikazioak.

Segunda.– Tipificaciones.

Gatazkaren ebazpen-aldian, jazarpen moral eta/edo sexu-jazarpena egiteagatik, Administrazio honetako kide baten aurka zigor-espedienterik ireki behar dela erabakiko balitz, dagokion araudian ezartzen den kalifikazioa emango zaio.

Si en la Fase de Resolución del Conflicto se concluyese que ha de abrirse algún expediente sancionador contra un miembro de esta Administración por haber cometido acoso moral y/o sexual, se le dará la calificación que establezca la normativa correspondiente.

AZKEN XEDAPENA

DISPOSICIÓN FINAL

Lehenengoa.– Ordezko araubidea.

Primera.– Régimen Supletorio.

Agindu honetan aurreikusita ez dagoen guztirako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen esparruan laneko jazarpen moral eta sexuala gertatzen den kasuetan hartu beharreko aurreikuspen-neurriak eta jarduteko prozedura arautzen dituen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren urriaren 4ko Aginduan ezarritakoa beteko da.

En lo no previsto por la presente Orden se estará a lo dispuesto en la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común y en la Orden de 4 de octubre, de la Consejera de Hacienda y Administración Pública, por la que se establecen las medidas de prevención y el procedimiento de actuación en casos de acoso moral o sexual en el trabajo en el ámbito de la Administración General y sus Organismos Autónomos.

Bigarrena.– Agindu honek hartuko du indarra Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean.

Segunda.– La presente Orden entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urriaren 9a.

En Vitoria-Gasteiz, a 9 de otubre de 2007.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

La Consejera de Hacienda y Administración Pública,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

ERANSKINA
LANEKO JAZARPEN MORALAREN
ETA SEXU-JAZARPENEKO KASUAK EBAZTEKO
ALDIAN ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA
BERE ERAKUNDE AUTONOMOEN ESPARRUAN
JARDUNGO DUEN IKERKETA BATZORDEAREN
FUNTZIONAMENDURAKO ARAUDIA
I. KAPITULUA
IKERKETA BATZORDEAREN ERAKETA
ETA FUNTZIOAK
ANEXO
REGLAMENTO DE FUNCIONAMIENTO DE
LA COMISIÓN DE INVESTIGACIÓN QUE ACTÚE
EN LOS CASOS DE DENUNCIA DE ACOSO MORAL
Y SEXUAL, EN EL ÁMBITO DE LA
ADMINITRACIÓN GENERAL Y SUS ORGANISMOS
AUTÓNOMOS
CAPÍTULO I
CONSTITUCIÓN Y FUNCIONES DE LA COMISIÓN
DE INVESTIGACIÓN

1. artikulua.– Ikerketa Batzordea eratzeko beharra.

Artículo 1.– Necesidad de constitución de una Comisión de Investigación.

Ikerketa Batzordea eratu beharko da Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen esparruko langileren batek jazarpen moral eta/edo sexu-jazarpenarengatiko salaketa bat jartzen duen guztietan, Gatazkaren ebazpen-aldia delakoa hasi ondoren, Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen esparruan laneko jazarpen moral eta sexuala gertatzen den kasuetan hartu beharreko aurreikuspen-neurriak eta jarduteko prozedura arautzen dituen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2006ko urriaren 4ko Aginduaren 15. eta 16. artikuluek ezartzen dutenari jarraituz.

Será preciso constituir una Comisión de Investigación en los casos en que haya una denuncia de acoso moral y/o sexual por parte del personal del ámbito de la Administración General y sus Organismos Autónomos, una vez que se haya iniciado la denominada Fase de Resolución del Conflicto, tal y como establecen los artículos 15 y 16 de la Orden de 4 de octubre de 2006, de la Consejera de Hacienda y Administración Pública, que regula las medidas de prevención y el procedimiento de actuación en casos de acoso moral y sexual en el trabajo.

2. artikulua.– Ikerketa Batzordeko kideak izendatzea.

Artículo 2.– Nombramiento de los miembros de la Comisión de Investigación.

Ikerketa Batzordea eratutzat joko da Ikerketa Batzordeko kide eta idazkari titularrak izendatzen direnean, aipatutako 2006ko urriaren 4ko Aginduaren 17. eta 18. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Se entenderá constituida la Comisión de Investigación cuando se nombren a los miembros y secretario titulares de la Comisión de Investigación, de acuerdo con lo establecido en los artículos 17 y 18 de la mencionada Orden de 4 de octubre de 2006.

Aipatutako 17. artikuluarekin ados, Funtzio Publikorako Zuzendaritzak ordezkari izenda dezake ikertzen ari den gaian eskarmentu handiko pertsona. Pertsona hori Euskal Autonomo Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Erakunde Autonomoen kidea izango da, dena den Funtzio Publikoaren Zuzendaritzaren kidea izatea ez da beharrezkoa.

En virtud del mencionado artículo 17, la Dirección de Función Pública podrá proponer como su representante a la persona que por su experiencia considere oportuno. Este representante pertenecerá a la Administración General y Organismos Autónomos de la CAE, sin necesidad de que sea miembro de la Dirección de Función Pública.

Horrez gain, kide titular bakoitzeko ordezko bana izendatuko da.

Además, se nombrará un suplente por cada uno de los miembros titulares.

3. artikulua.– Ikerketa Batzordeko kideen abstentzioa.

Artículo 3.– Abstención de los miembros de la Comisión de Investigación.

Legean adierazitako abstentziorako zioren batean dauden Ikerketa Batzordeko kideek horren berri bi laneguneko epean emango diote Funtzio Publikoaren Zuzendaritzari edo, dagokionean, Sailburuordetzari eta horiek dagokiona ebatziko dute gehienez 3 laneguneko epean.

Los miembros de la Comisión de Investigación en los que se den alguna de las causas de abstención marcadas en la ley lo comunicarán en el plazo máximo de dos días hábiles a la Dirección de Función Pública o, en su caso, a la Viceconsejería, que resolverán lo procedente en el plazo máximo de 3 días hábiles.

Abstentziorako zioak izango dira Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. artikuluan jasotakoak.

Las causas de abstención serán las recogidas en el artículo 28 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico y Procedimiento Administrativo Común.

4. artikulua.– Batzordearen eraketa alderdiei jakinaraztea.

Artículo 4.– Comunicación a las partes de la Constitución de la Comisión.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak edo, hala badagokio, Funtzio Publikoaren Sailburuordetzak alderdiei jakinaraziko die zeintzuk izan diren Ikerketa Batzordeko kideak izateko izendatuak, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2006ko urriaren 4ko Aginduaren 20. artikuluko 1 zenbakian ezarrita dagoenari jarraituz.

La Dirección de Función Pública, o en su caso, la Viceconsejería de Función Pública comunicará a las partes quiénes son las personas designadas para formar parte de la Comisión de Investigación, en los términos establecidos en el n.º 1 del artículo 20 de la Orden de 4 de octubre de 2006, de la Consejera de Hacienda y Administración Pública.

Ikerketa Batzordean titular eta ordezko bezala parte hartzeko izendatuak nortzuk direnen jakinarazpenarekin batera, alderdiei espedientean dagoen dokumentazio guztiaren kopia bidaliko zaie eta ohartaraziko zaie 5 laneguneko epea dutela alegazioak egiteko eta/edo Batzordeko kideren bat errefusatzea proposatzeko.

Junto con la comunicación de quien son las personas designadas como titulares y suplentes para formar parte de la Comisión de Investigación, se remitirá a las partes copia de toda la documentación obrante en el expediente, y se les advertirá de que tienen un plazo de 5 días hábiles para realizar alegaciones y/o para plantear la recusación de alguno de los miembros de la Comisión.

5. artikulua.– Errefusatzea.

Artículo 5.– Recusación.

Errefusatzea idatziz proposatuko da eta hura oinarritzeko arrazoiak adieraziko dira. Errefusatzeko zioak izango dira Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. artikuluan jasotakoak.

La recusación se planteará por escrito y se expresarán las causas en que se fundan. Las causas de recusación serán las recogidas en el artículo 29 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y Procedimiento Administrativo Común.

Errefusatzeko idazkia Funtzio Publikoaren Zuzendaritzara bidaliko da eta hau errefusatutako kidearekin jarriko da harremanetan gehienez hiru laneguneko epean, honek alegatutako zioa dagoen ala ez adieraz dezan. Lehenengo kasua bada, berehala ordezkatzeko erabakiko da.

El escrito de recusación se enviará a la Dirección de Función Pública, que se podrá en contacto con el miembro recusado en el plazo máximo de tres días hábiles para que indique si existe o no la causa alegada. En el primer caso, se acordará la sustitución inmediatamente.

Errefusazioaren xede den kideak horren zioa ukatuko balu, Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak edo Sailburuordetzak, dagokionean, hiru laneguneko epean hartuko du erabakia, egoki deritzen txostenak eta egiaztapenak aztertu ondoren.

Si el miembro sobre el que recae la recusación negara la causa de recusación, la Dirección o la Viceconsejería de Función Pública, en su caso, resolverá en el plazo de tres días hábiles, previo los informes y comprobaciones que consideren oportunos.

Ezin da errekurtsorik aurkeztu errefusatzearen gaineko ebazpenen aurka; hala ere, errefusatzea alega daiteke gatazkaren ebazpen-aldia amaitzen duen egintzaren aurka errekurtsoa egiterakoan.

Contra las resoluciones adoptadas en esta materia no cabrá recurso alguno, sin perjuicio de la posibilidad de alegar la recusación al interponer el recurso que proceda contra el acto que termine la fase de resolución del conflicto.

6. artikulua.– Batzordearen eraketa, deia eta bilerak.

Artículo 6.– Constitución de la Comisión, convocatoria y sesiones.

Alegazioak egiteko edo, hala badagokio, Batzordeko kideren baten errefusatzea proposatzeko epea amaitu eta gero, Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak edo, dagokionean, Sailburuordetzak Batzordeko lehendakariari jasotako alegazioak, egon badira, bidaliko dizkio eta baita espedientean dagoen dokumentazio guztia ere.

Finalizado el plazo para realizar alegaciones, o para plantear la recusación de algún miembro de la Comisión, la Dirección de Función Pública, o en su caso, la Viceconsejería remitirá al Presidente de la Comisión las alegaciones recibidas, si es que han existido, así como toda la documentación que obrase en el expediente.

Ikerketa Batzordea balio osoz eratzeko, hau da, bilerak egiteko, eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko, kide guztiak eta idazkaria egon behar dira edo, hala badagokio, horien ordezkoak.

Para la valida constitución de la Comisión de Investigación, a efecto de celebración de las sesiones, deliberaciones y toma de acuerdos, es necesario que estén presenten todos sus miembros y el secretario, o en su caso los suplentes.

Ikerketaren xede den gaiaren izaera kontuan hartuta, ordezkoek Ikerketa Batzordean parte hartuko dute haren titularrek ezinbesteko arrazoiengatik beraien jarduera bete ezin duten kasuetan.

Dada la naturaleza de la materia objeto de investigación, los suplentes participarán en la Comisión de Investigación cuando los titulares no puedan desarrollar su actividad por causa de fuerza mayor.

Agindu honen ondorioetarako, ezinbesteko arrazoitzat hartuko dira saihestu ezta aurreikusi ere ezin daitezen gertaerak.

A efectos de esta Orden se entenderá por fuerza mayor aquellos hechos que no se puedan evitar y tampoco prever.

7. artikulua.– Lehendakariaren eginkizunak.

Artículo 7.– Funciones de la Presidencia.

Lehendakariak ondorengo eginkizun hauek ditu esleituta:

El Presidente tiene atribuidas las siguientes funciones:

a) Batzordearen jarduketak zuzentzea.

a) Dirigir las actuaciones de la Comisión.

b) Batzordearen bilkuretarako dei egin eta horien buru izatea.

b) Convocar y presidir las sesiones de la Comisión

c) Eztabaidak zuzentzea neurrizko zuhurtasun irizpideen arabera. Irizpide horiei jarraituz, kideen parte-hartzeak eta horien iraupena erregulatuko ditu.

c) Dirigir las deliberaciones según criterios de ponderada discreción, conforme a los cuales regulará las intervenciones de los miembros y la duración de las mismas.

d) Batzordearen izenean ikerketan nola edo hala parte hartu behar duten instituzio, erakunde, entitate eta pertsona fisiko ala juridiko guztiengan jotzea, beharrezkoa denean.

d) Dirigirse en nombre de la Comisión a instituciones, organismos, entidades y a todas aquellas personas físicas o jurídicas que deban participar de una forma u otra en la investigación cuando sea necesario.

e) Ikerketa burutuko du(t)en gaitasun eta ospe handiko pertsona(k) izendatzea, baldin eta Batzordearen baitan erabakitzen bada ikerketa burutuko duena Batzordez kanpoko bat izango dela.

e) Designar a la/s persona/s de reconocida competencia y prestigio que van a desarrollar la investigación, si es que se decide en el seno de la Comisión que va a ser una persona ajena a la misma la que desarrolle las funciones de investigación.

f) Araudi hau bete eta betearaztea, honen interpretazioa Batzordeari proposatuz zalantza edo hutsegitea sortzen denean.

f) Cumplir y hacer cumplir este Reglamento, proponiendo a la Comisión su interpretación en los casos de duda u omisión.

8. artikulua.– Idazkariaren eginkizunak.

Artículo 8.– Funciones de la Secretaría.

Idazkariak ondorengo eginkizun hauek ditu esleituta:

La Secretaría tiene atribuidas las siguientes funciones:

a) Batzordeari aurkeztu nahi zaizkion gai, txosten, proposamen edo dokumentu guztiak jaso, ordenatu eta horiek prestatzea.

a) La recepción, ordenación y preparación del despacho de todos los asuntos, informes, propuestas o documentos que se desee presentar a la Comisión.

b) Ikerketaren xedeari dagozkion dokumentu guztiak Batzordeko kideen eskura edukitzea, horiek azter ditzaten.

b) Mantener a disposición de los miembros de la Comisión para su examen, cuantos documentos se refieran al objeto de la investigación.

c) Batzordearen bilkuren aktak egitea.

c) Levantar actas de las sesiones de la Comisión.

d) Espedientean jasota dauden dokumentu guztiak antolatu eta zaintzea, Batzordearen kideen edo alderdien eskura jarriz horrela behar denean, eta baita dokumentuen sarrera eta irteera erregistroa egitea ere.

d) Organizar y custodiar todos los documentos obrantes en el expediente, así como el registro de entrada y salida de documentos, poniéndolos a disposición de los miembros de la Comisión o de las partes cuando sea necesario.

e) Beharrezkoak diren datu guztiak eskuratzea, Ikerketa Batzordeak Araudi honen 21. artikuluak aipatzen duen azken txostena presta dadin.

e) Facilitar todos los datos que sean oportunos para la preparación por la Comisión de Investigación del informe final al que se refiere el artículo 21 de este Reglamento.

f) Lehendakariaren aginduz edo karguak berezkoak dituen kudeaketa eta koordinaketa egintza guztiak.

f) Cuantos actos de gestión y coordinación le sean encomendados por la Presidencia, o sean propios del cargo.

9. artikulua.– Bilkuren aktak.

Artículo 9.– Acta de las sesiones.

Ikerketa Batzordeak eginiko bilera guztietan akta bana egingo da, idazkariaren fedepean, eta bertan lehendakariaren oniritzia agertu beharko da.

De cada sesión de la Comisión de Investigación se levantará acta, bajo la fe del Secretario/a, y en la que figurará el visto bueno de la Presidencia.

Bileren aktetan honako hauek jasoko dira:

En las actas de las sesiones se recogerán:

a) Bertaratutakoen izen-abizenak.

a) Nombre y apellidos de los asistentes.

b) Bilera noiz eta non egin den.

b) Circunstancias de tiempo y lugar de la reunión.

c) Aztertutako gaiak eta eztabaidagai nagusiak.

c) Asuntos que se examinen y puntos principales de las deliberaciones.

d) Batzordeak erabakitako burutu beharreko egintzak eta dagozkien epeak.

d) Actuaciones que determine hacer la Comisión y plazos correspondientes.

10. artikulua.– Ordezkapena ikerketan.

Artículo 10.– Representación en la Investigación.

Prozeduran parte hartzen duten alderdiek eska dezakete, Batzordeko lehendakariari zuzendutako idazki baten bitartez, Ikerketa Batzordearen edo ikerketaren instruktorearen aurrean egin beharreko egintza guztietan inork ordezka diezaietela baina bakarrik osasun arrazoiak direla eta.

Las partes implicadas en el procedimiento podrán solicitar mediante escrito dirigido al Presidente de la Comisión que una persona le represente en las actuaciones a realizar ante la Comisión de Investigación o ante el instructor de la investigación, exclusivamente por motivos de salud.

Ordezkapena egiteko eskaera Gatazkaren Ebazpen-aldiko edozein momentutan egin daiteke. Eskaera hori idatziz egingo da eta ordezkapenaren beharra egiaztatzeko nahitaezko dokumentazioa erantsiko da.

La solicitud de la representación podrá realizarse en cualquier momento de la Fase de Resolución del Conflicto. Dicha solicitud se realizará por escrito, y se adjuntará la documentación precisa para acreditar la necesidad de la representación.

Batzordeak ordezkapenaren beharra nahiko egiaztatuta ez dagoela iritziko balu, Ikerketa Batzordeak eskatzaileari osasun azterketa bat egiteko eska diezaioke. Azterketa hori Prebentzio Zerbitzuko Mediku Arloak egingo du, edo azken honek ezartzen duenak.

En el caso de que la Comisión no considerase suficientemente acreditada la necesidad de representación, la Comisión de Investigación podrá proponer al solicitante que se someta a un examen de salud. Dicho examen será realizado por el Área Médica del Servicio de Prevención, o por quien aquella determine.

Nolanahi ere, Batzordeak ordezkapena bidezko ez dela iritziko balu ordezkapen hori arrazoiak emanda ezestuko du eta eskatzaileari horren berri emango dio.

En cualquier caso, si la Comisión considerase que no procede la representación denegará motivadamente dicha representación y lo pondrá en conocimiento del solicitante.

Alderdia/k ordezkatzeko onartzen bada, ordezkatzeko ahalmena langileak prozeduran laguntzeko aukeratu duen pertsonari dagokio, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2006ko urriaren 4ko Aginduaren 24. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Si se admite que la/s parte/s sean representadas, el poder de representación recaerá en la persona que el empleado ha designado para acompañarle en el procedimiento, de acuerdo a lo establecido en el artículo 24 de la Orden de 4 de octubre de 2006, de la Consejera de Hacienda y Administración Pública.

11. artikulua.– Ikerketa Batzordearen lehen bilera.

Artículo 11.– Primera Reunión de la Comisión de Investigación.

Lehendakariak Batzordeko kideei gutxienez 5 egun lehenago dei egingo die, dagoen dokumentazio guztiaren kopia bidaliko die azter dezaten eta lehenengo bilera egiteko eguna jarriko du.

El Presidente citará a los miembros de la Comisión, al menos con 5 días de anticipación, remitiéndoles copia de toda la documentación existente para su estudio y fijará fecha para realizar una primera reunión.

Lehenengo bileran Batzordea formalki eratutzat joko da eta, ezinbestez, ondorengo hauei buruz erabakia hartuko da:

En la primera reunión se declarará constituida formalmente la Comisión y se decidirá obligatoriamente sobre:

a) Ikerketari hasiera ez ematea, gertakariak ez direla laneko jazarpena uste baita. Erabaki hau aho batez hartuko da, arrazoitua izan beharko da eta idatziz jasoa eta behar bezala jakinaraziko zaie alderdiei.

a) No iniciar la investigación, al considerar que los hechos no son constitutivos de acoso laboral. Esta decisión se adoptará por unanimidad, deberá ser motivada, recogida por escrito y ser comunicada convenientemente a las partes.

b) Ikerketari hasiera ez ematea, ustezko jazarpen morala eta/edo sexu-jazarpenagatiko salaketaren oinarri diren gertakariak iragan urrunean edo erakundearen eremutik kanpo sortu direnean eta egoera horrek ikerketa egitea eragozten badu.

b) No iniciar la investigación, cuando los hechos en que se basa la denuncia por presunto acoso moral y /o sexual se han producido en el pasado lejano, o fuera del ámbito de la organización, y este hecho determina que no se pueda realizar la investigación.

c) Ikerketarekin jarraitzea. Burutu beharreko jarduerak erabakiko dira eta ikerketaren lanak zeini emango zaizkion. Pertsona hori Batzordeko kide izan daiteke edo, beharrezkotzat jotzen diren kasuetan, beste pertsona bat izenda daiteke, bai Administraziokoa bertakoa bai horrez kanpokoa. Nolanahi ere, gaian jantzitako pertsonak eta ospe handikoak izan beharko dira.

c) Continuar con la investigación. Se decidirán las actuaciones que se van a llevar a cabo y la persona a la que se le va a encomendar tareas de investigación. Esta persona podrá ser miembro de la Comisión, o, en aquellos casos en que se juzgue necesario, podrá designarse otra persona, bien de la propia Administración o externa a ella. En cualquier caso, ha de tratarse de personas con conocimientos en la materia y de reconocido prestigio.

d) Uztezko jazarriari eta/edo ustezko jazarleari osasun azterketa bat egin dezala/dezatela proposatzea. Osasun azterketa hori Prebentzio Zerbitzuko Mediku Arloak egingo du edo, horren ezean, arlo horrek izendatzen duen medikuak.

d) Proponer al presunto acosado y/o al presunto acosador que se someta a un examen de salud. Este examen de salud será realizada por el Área Médica del Servicio de Prevención, o en su defecto, por el profesional médico que aquella designe.

e) Prozeduran sartuta dauden alderdien osasun fisiko edo psikikoa babesteko premiazko antolaketa neurriren bat hartzeko beharra.

e) La necesidad de adoptar alguna medida organizativa urgente para la protección de la salud física o psíquica de las partes implicadas en el procedimiento.

12. artikulua.– Ikerketari hasiera ez ematea.

Artículo 12.– No dar comienzo a la investigación.

Aurreko zenbakiko a) eta b) ataletan aipatutako kasuan, Batzordeak gehienez 10 laneguneko epean Funtzio Publikoaren Sailburuordetzari txosten bat bidaliko dio non jazarpena ez dela egon irizteko dituen arrazoiak era arrazonatu batean adieraziko dizkion.

En el caso mencionado en el apdo. a) y b) del número anterior, la Comisión remitirá a la Viceconsejería de Función Pública un informe en el que indicará de forma motivada las razones por las que entiende que no ha existido acoso en el plazo máximo de 10 días hábiles.

Funtzio Publikoaren Sailburuordetzak ikerketari hasiera ematerik ez dagoela adierazteko Ebazpen bat emango du, jazarpen moral edo/eta sexuala ez dagoela irizten baitu. Hala ere, eta beharrezkotzat jotzen duenean, arau-hauste arin, larri edo oso larriarengatik zigor-espediente bat irekitzeko eska dezake, Ikerketa Batzordeak prestatutako Txostenean jaso diren gertaerek edo hutsegiteek hala eskatuko balute; eta baita egoki deritzen aurre hartzeko edo antolaketarako neurri zuzentzaileak ere.

La Viceconsejería de Función Pública emitirá una Resolución en la que indique que no ha lugar a iniciar la investigación, por considerar que no existe acoso moral o/y sexual en el trabajo. No obstante y cuando lo considere necesario, podrá solicitar la apertura de un expediente sancionador por falta leve, grave o muy grave, si los hechos u omisiones recogidos en el Informe elaborado por la Comisión de Investigación lo hicieran necesario; así como las medidas correctoras preventivas u organizativas que estime oportunas.

II. KAPITULUA
IKERKETA
CAPÍTULO II
INVESTIGACIÓN

13. artikulua.– Ikerketari hasiera ematea.

Artículo 13.– Dar comienzo a la Investigación.

Agindu honen 12. artikuluko c) atalean aipatutako kasuan, ikerketari hasiera emango zaio eta ikerketa hori burutuko da Segurtasun eta Osasuneko zentro arteko Lantaldean onar daitezen ikerketarako irizpide orokorrei jarraituz, Agindu honen Lehenengo Xedapen Gehigarrian ezarritakoaren arabera.

En el caso mencionado en el Apdo. c) del artículo 12 de la presente Orden, se dará inicio a la fase de investigación que será realizada conforme a los criterios generales de investigación que se aprueben en el Comité de Seguridad y Salud Intercentros, conforme a lo establecido en la Disposición Adicional Primera de la presente Orden.

14. artikulua.– Ikerketaren iraupena.

Artículo 14.– Duración de la Investigación.

Ikerketa Batzordeko lehendakariak ikerketaren instruktorea izendatuko du. Ikerketak, instruktorearen jarduketa hasten denetik, ezin du 5 hilabete baino gehiago iraun, baldin eta horretarako arrazoirik ez badago. Horrelakoetan, instruktoreak arrazoi horien berri emango dio Ikerketa Batzordeari.

El Presidente de la Comisión de Investigación nombrará al instructor de la investigación. La investigación no podrá durar más de 5 meses desde el comienzo de la actuación del instructor, salvo que existan razones que lo justifiquen, en cuyo caso el instructor pondrá en conocimiento de la Comisión de Investigación dichas razones.

15. artikulua.– Alderdiei hasierako jakinarazpena eta instruktorea errefusatzea.

Artículo 15.– Comunicación inicial a las partes y recusación del instructor.

Ikerketa Batzordeak alderdiei jakinaraziko dizkie nor izango den ikerketaren instruktorea eta horrek beteko dituen jarduerak. Bakarrik instruktorea Ikerketa Batzordeko kidea ez den kasuan, Agindu honen 11. artikuluko c) atalean ezarrita dagoen bezala, alderdiek hura errefusatzea proposa dezakete, 3 laneguneko epean.

La Comisión de Investigación comunicará a las partes quien va a ser el instructor de la investigación y las actuaciones que va a llevar a cabo. Sólo en el caso de que el instructor de la investigación no sea un miembro de la Comisión de Investigación, tal y como establece el artículo 11 apdo. c) de esta Orden, las partes podrán plantear la recusación del mismo en el plazo de 3 días hábiles.

Ikerketaren instruktorea errefusatzeko prozedura Agindu honen 5. artikuluan ezarritakoa izango da.

El procedimiento para la recusación del instructor de la investigación será el establecido en el artículo 5 de la presente Orden.

16. artikulua.– Ikerketa Batzordearekin bileretara bertaratzea.

Artículo 16.– Asistencia a las reuniones con la Comisión de Investigación.

Alderdiek Ikerketa Batzordearekin edo Ikerketaren instruktorearekin egin beharreko bileretara prebentzioko edo sindikatuko ordezkari batekin, edo beharrezkotzat jotzen duen beste pertsona batekin, joaterik izango dute. Dena den, ezin izango da pertsona bat baino gehiagoarekin joan.

Las partes podrán asistir a las reuniones con la Comisión de Investigación o con el instructor de la Investigación acompañadas por un delegado de prevención o sindical, o por cualquier otra persona que estime necesario. En cualquier caso no podrá asistir acompañado por más de una persona.

17. artikulua.– Ikerketa burutuko den administrazio atala.

Artículo 17.– Unidad Administrativa en la que se va a realizar la investigación.

Ikerketa Batzordeko lehendakariak ikerketa egingo den Zuzendaritzaren zuzendariei beharrezko aurrerapenarekin jakinaraziko dizkie zeintzuk dira burutzeko asmoa dituen jarduerak, norekin elkarrizketatuko den eta baita ikerketa horretarako beharrezkoa duen informazioa ere.

El Presidente de la Comisión de Investigación comunicará con la antelación necesaria a los titulares de la Dirección donde se va a realizar dicha investigación, qué actuaciones piensa llevar a cabo, con quien se va a entrevistar, así como la información que precisa para dicha investigación.

18. artikulua.– Bilerak Ikerketa Batzordearekin.

Artículo 18.– Reuniones con la Comisión de Investigación.

Ikerketak hilabete bat baino gehiago iraungo balu, instruktoreak hilabeteroko aldizkako txosten bat egingo luke Batzordeari jakinarazteko. Batzordeak, txosten horien arabera, erabaki egingo du alderdiren batekin, lekukoekin edo adituekin elkarrizketa egiterik beharrezkoa den, jazarpen morala edo/eta sexuala gertatu den argitzera laguntza eman dezaketenak, edo alderdiekin biltzea beharrezkoa den.

Si la investigación durase más de un mes, el instructor realizará un informe periodico mensual para informar a la Comisión. La Comisión, a la luz de dichos informes decidirá si es preciso entrevistar a alguna de las partes, testigos o expertos que puedan ayudar a clarificar si ha existido acoso moral y/o sexual, o si es necesario reunirse con las partes.

19. artikulua.– Osasun azterketa.

Artículo 19.– Examen de Salud.

Ikerketa Batzordeak ikerketa aldiaren edozein momentutan iritz dezake ustezko jazarriari edo jazarleari osasun azterketa egiteko proposatzea komenigarria dela, bere osasun fisiko edo psikikoa babesteko antolaketa-neurriren bat hartu behar den erabakitzeko.

La Comisión de Investigación podrá estimar en cualquier momento de la fase de investigación que es conveniente proponer al presunto acosado o acosador que se someta a un examen de salud, para determinar sí se ha de adoptar alguna medida organizativa destinada a proteger su salud física o psíquica.

20. artikulua.– Osasun azterketaren borondatezko izaera.

Artículo 20.– Carácter Voluntario del Examen de Salud.

Ikerketa Batzordeak egiteko proposa ditzan osasun azterketa guztiak borondatezkoak izango dira, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 22. artikuluan jasotako kasuetan izan ezik.

Todos los exámenes de salud que proponga la Comisión de Investigación tendrán carácter voluntario, salvo en los supuestos recogidos en el artículo 22 de la Ley 31/1995, de 8 de noviembre, de Prevención de Riesgos Laborales.

21. artikulua.– Instrukzioaren amaiera.

Artículo 21.– Fin de la Instrucción.

Instruktoreak txosten bat egingo du non bere ikerketaren ondorioak ahalik eta era objektiboan jasoko dituen. Gainera, aipatutako txostenaz gain, Batzordearen eskura jarriko ditu instrukzioaren zehar bildu ahal izan dituen dokumentazio eta froga guztiak, horrek gorde eta zaindu ditzan.

El instructor realizará un informe en el que recogerán las conclusiones de su investigación de la manera más objetiva posible. Además, pondrá a disposición de la Comisión para su guarda y custodia, junto al informe mencionado, toda la documentación y pruebas que haya podido recopilar durante la instrucción.

III. KAPITULUA
GATAZKAREN EBAZPEN-ALDIA
CAPÍTULO III
FASE DE RESOLUCIÓN DEL CONFLICTO

23. artikulua.– Alderdiekin bilerak.

Artículo 23.– Reunión con las partes.

Instruktoreak bere instrukzio-lana bukatu duenean, Batzordeak alderdiak bilera batera deitu behar ditu eta bilera hori elkarrekin edo banan-banan egin daiteke, eragindakoaren/eragindakoen osasuna babesteko egokitzat jotzen denaren arabera, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2006ko urriaren 4ko Aginduaren 23. artikuluak ezartzen duen bezala.

Una vez que el instructor haya finalizado su labor de instrucción, la Comisión deberá convocar a las partes a una reunión, que podrá ser conjunta o separada, de acuerdo a lo que estime más conveniente para la protección de la salud del/los afectado/s, tal y como establece el artículo 23 de la Orden de 4 de octubre de 2006, de la Consejera de Hacienda y Administración Pública.

Batzordeak bilerara gonbidatu ahal izango ditu Batzordeko kide ez izan baina gaiarekin zerikusi zuzena duten pertsonak, dela egoeraren testigu izan direlako, dela gaian adituak direlako, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2006ko urriaren 4ko Aginduaren 23. artikuluko 2 zenbakiak ezartzen duenaren arabera.

La Comisión podrá invitar a asistir a esa reunión a personas, que aunque no formen parte de la Comisión, tengan relación directa con el asunto a tratar, como testigos, expertos en la materia, de acuerdo con lo establecido en el n.º 2 del artículo 23 de la Orden de 4 de octubre de 2006, de la Consejera de Hacienda y Administración Pública.

24. artikulua.– Ikerketa Batzordearen txostena.

Artículo 24.– Informe de la Comisión de Investigación.

Txosten horrek honako hauek jasoko ditu:

En dicho informe contendrá:

a) Gatazkan zerikusia dutenen identifikazioa, aitortu zuten lekukoak eta baita aurkeztutako gertakarien zerrenda ere.

a) La identificación de las partes involucradas, los testigos que declararon, así como una relación de los hechos presentados.

b) Prozeduran parte hartu duten adituek atera dituzten ondorioak.

b) Las conclusiones a las que han podido llegar los expertos que hayan intervenido en el procedimiento.

c) Batzordeak atera duen ondorioa, erakundean jazarpen moral edo/eta sexuala gertatu den ala ez erabakitzeari dagokionez.

c) La conclusión a la que ha llegado la Comisión sobre si se puede considerar que ha existido acoso moral y/o sexual en el ámbito de la organización, o no.

25. artikulua.– Ikerketa aldiaren amaiera.

Artículo 25.– Fin de la Fase de Investigación.

Ikerketa aldiari amaiera eman ondoren, alderdiei jakinaraziko zaie eta espedientea ikusteko aukera emango ere, beharrezkotzat deritzeten alegazioak egin ditzaten 5 laneguneko epean.

Una vez finalizada la fase de investigación, se pondrá en conocimiento de las partes y se les dará la oportunidad de ver el expediente para que hagan la alegaciones que estimen oportunas en el plazo de 5 días hábiles.

26. artikulua.– Ikerketa Batzordearen azken txostenaren igorpena.

Artículo 26.– Remisión del informe final de la Comisión de Investigación.

Ikerketak amaitu eta hilabete bateko epean, Ikerketa Batzordeak txosten bat prestatuko du non, Batzordearen iritziz, jazarpena egon den ala ez adieraziko duen eta baita proposatuko neurriak ere. Neurri horien artean, arau-hauste arin, larri edo oso larriarengatik zigor-espediente bat irekitzeko eska dezake, frogatutako gertaeren arabera.

En el plazo de 1 mes desde la finalización de las investigaciones, la Comisión de Investigación elaborará un informe, en el que se indicará si ha existido, a juicio de la Comisión acoso, o no, así como las medidas propuestas, entre ellas se podrá solicitar la apertura de une expediente sancionador por comisión de una falta muy grave, grave, o leve, en función de los hechos probados.

Ustezko jazarlea Funtzio Publikoaren Sailburuordetzaren titularra balitz, Ikerketa Batzordeak Ogasun eta Herri Administrazio Saileko titularrari bidaliko dio azken txostena, aurreko paragrafoan aipatzen dena, hain zuzen.

En el caso de que el presunto acosador sea el titular de la Viceconsejería de Función Pública, la Comisión de Investigación remitirá al titular de la Consejería de Hacienda y Administración Pública el informe final, al que se hace referencia en el párrafo anterior.

27. artikulua.– Gatazkaren Ebazpen-aldiaren amaiera.

Artículo 27.– Fin de la Fase de Resolución del Conflicto.

Funtzio Publikoaren Sailburuordetzak edo, hala badagokio, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak honako hauek erabaki ditzake:

La Viceconsejería de Función Pública, o, en su caso, la Consejería de Hacienda y Administración Pública podrá determinar:

1.– Administrazio honetako norbaitek beste bat edo batzuk jazarri duela/dituela ondorioztatu bada, arau-hauste oso larriarengatiko zigor-espediente bat irekitzea.

1.– Que si se ha concluido que alguno de los miembros de esta Administración ha acosado a otro u otros, se de inicio a un expediente sancionador por falta muy grave.

2.– Prozeduran zehar Administrazio honetako langileren batek zigorra eragiteko moduko jokabiderik izan badu, dagokion zigor-espedientea irekitzea.

2.– Que si a lo largo del procedimiento alguno/a de los empleados/as de esta Administración ha realizado alguna conducta sancionable, se de inicio al expediente sancionador correspondiente.

3.– Administrazio honetako dagokion organoei eskatuko die langileek jasan zezaten lan-arriskua amaitzeko edo gutxitzeko beharrezkoak diren neurriak martxan jar ditzatela.

3.– Solicitará a los órganos correspondientes de esta Administración que pongan en marcha las medidas correctoras que sean precisas para finalizar o minimizar el riesgo laboral que se haya podido producir para el personal.

4.– Langile jazarriaren osasun fisiko edo/eta psikikoa bere onera eramateko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak.

4.– Las medidas que estime necesarias para restablecer la salud física y/o psíquica del trabajador acosado.

28. artikulua.– Gatazkaren Erabazpen-aldian sortutako dokumentazioaren zaintza eta artxiboa.

Artículo 28.– Custodia y Archivo de la Documentación Generada en la Fase de Resolución del Conflicto.

Gatazkaren Ebazpen-aldian sortu den dokumentazio guztia gatazkan zerikusia dutenen espediente pertsonalean artxibatuko da, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 34. artikuluan ezarritakoari jarraituz, Funtzio Publikoaren Zuzendaritzaren ardurapean dagoena, hain zuzen; osasunari buruzko datuak eta txosten medikua izan ezik, horiek Negoziazio Kolektiboko Zuzendaritzaren menpekoa den Prebentzio Zerbitzuko Mediku Arloak zaintzen duen dagokien historial medikuan artxibatuko baitira.

Toda la documentación que se haya generado durante la Fase de Resolución del Conflicto será archivada en el expediente personal de las partes involucradas, dependiente de la Dirección de Función Pública, conforme a lo establecido en el artículo 34 de la Ley 6/1989, de 6 de julio de la Función Pública Vasca; a excepción de los datos de salud e informes médicos que será archivados en el historial médico correspondiente y que está custodiado por el Área Médica del Servicio de Prevención, dependiente de la Dirección de Negociación Colectiva.

29. artikulua.– Intimitaterako eskubidearen babesa.

Artículo 29.– Protección del Derecho a la Intimidad

Ikerketa aldi honetan parte hartu duten pertsona guztien intimitaterako eskubidearen babesa une oro bermatuko da.

En todo momento se garantizará la protección del derecho a la intimidad de las personas que han participado en esta fase de investigación.

Ikerketa aldian pertsonei buruz sortutako informazioaren tratamendua, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legean eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritzakoaren arabera arautuko da.

El tratamiento de la información personal generada en la fase de investigación se regirá en la Ley 15/1999, de protección de datos y en la ley 2/2004 de 25 de febrero, de ficheros de Datos de Carácter Personal de Titularidad Pública y de creación de la Agencia Vasca de Protección de Datos.

30. artikulua.– Isiltasun betebeharra.

Artículo 30.– Deber de sigilo.

Gatazkaren Ebazpen-aldian parte hartu duten alderdi guztiek isiltasun betebeharra gorde beharko dute eskura izan duten informazio guztiari dagokionez, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean ezarritakoari jarraituz.

Cualquiera de las partes que hayan intervenido en la Fase de Resolución del Conflicto deberá guardar sigilo y reserva respecto a la información a la que hayan podido tener acceso, conforme a lo establecido en la Ley 6/1989, de 6 de julio de la Función Pública Vasca.

Hori egin ezean, isiltasun betebehar hori gorde ez dela jakiten duen edonork Funtzio Publikoaren Zuzendaritzari eska diezaioke dagokion zigor-espedientea martxan jar dezatela, Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen esparruan laneko jazarpen moral eta sexuala gertatzen den kasuetan hartu beharreko aurreikuspen-neurriak eta jarduteko prozedura arautzen dituen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2006ko urriaren 4ko Aginduaren 27. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

De lo contrario, quien tenga conocimiento del incumplimiento de ese deber de sigilo podrá solicitar a la Dirección de Función Pública que ponga en marcha el procedimiento sancionador correspondiente, conforme a lo establecido en el artículo 27 de la Orden de 4 de octubre, de la Consejera de Hacienda y Administración Pública, que regula las medidas de prevención y el procedimiento de actuación en casos de acoso moral o sexual en el trabajo en el ámbito de la Administración General y sus Organismos Autónomos.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común