Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

193. zk., 2007ko urriaren 5a, ostirala

N.º 193, viernes 5 de octubre de 2007


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Osasun Saila
Sanidad
5437
5437

149/2007 DEKRETUA, irailaren 18koa, Euskadiko Osasun Sisteman bigarren iritzi medikoa eskatzeko eskubideaz baliatzea arautzen duena.

DECRETO 149/2007, de 18 de septiembre, por el que se regula el ejercicio del derecho a la segunda opinión médica en el Sistema Sanitario de Euskadi.

Euskadin bigarren iritzi medikoa jasotzeko eskubidea uztailaren 18ko 175/1989 Dekretuan aitortzen da (175/1989 Dekretua, Euskal Osasun Zerbitzuaren gaixo eta erabiltzaileen eskubide eta obligazioen karta onartzen duena). Dekretu horren 1. kapituluko 1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, norberaren osasun edo biziarentzat arriskutsuak diren tratamendu terapeutiko, ebakuntza kirurgiko edo prozedura asistentzialez baliatu baino lehen, zalantzarik izanez gero, bigarren iritzi medikoa eskatzeko eskubidea dago.

En Euskadi el derecho a la obtención de una segunda opinión médica se reconoce en el Decreto 175/1989, de 18 de julio, que aprueba la carta de derechos y obligaciones de los pacientes y usuarios del Servicio vasco de salud. Así se determina en el artículo 1 del Capítulo I, párrafo f), al disponer el "derecho a solicitar, en caso de duda, una segunda opinión antes de acceder a tratamientos terapéuticos, intervenciones quirúrgicas o procedimientos asistenciales que generen riesgo para su salud o vida, de acuerdo con la regulación que se establezca al efecto".

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko 8/1997 Legearen 6. artikuluan osasun-politikaren jarraibideetarako printzipio batzuk adierazten dira; besteak beste: unibertsalitatea, solidaritatea, ekitatea, zerbitzuen kalitatea eta herritarren parte-hartzea. Printzipio horiek guztiak zenbait eskubide arautzeko gerora eman diren arauen euskarri eta oinarriak dira; eskubide horietako bat da, hain zuzen ere, bigarren iritzi medikoa jasotzearena.

La Ley 8/1997, de Ordenación Sanitaria de Euskadi, en su artículo 6, enuncia una serie de principios que han de informar las directrices de política sanitaria, como son los de universalidad, solidaridad, equidad, calidad de los servicios y participación ciudadana, que se constituyen en soporte y fundamento de las normas posteriores reguladoras de determinados derechos, como el de obtener una segunda opinión médica.

Lege hori sortu zen euskal botere publikoek herritarrarekiko hartzen duten konpromisoa —osasuna babestu eta zaintzeari buruzko eskubide garrantzitsua garatu eta aplikatzeari dagokiona— antolatuko duen oinarrizko tresna gisa.

Esta Ley se constituye como un instrumento fundamental para articular el compromiso que adquieren los poderes públicos vascos con la ciudadanía respecto al desarrollo y aplicación de un derecho tan relevante como el relacionado con la protección y el cuidado de la salud.

8/1997 Legeak zioen azalpenean azpimarratzen duenaren arabera, "sistema sanitarioarekiko herritarren zeregina handia ez ezik, demokratikoa eta parte hartzekoa ere izan behar da". Halaber, behin eta berriro esaten du osasunaren babes legaletik datozen eskubide instrumental eta osagarriak bermatu behar direla; besteak beste, pertsonaren intimitatea eta duintasuna, baimena ematea behar besteko informazioa hartu eta gero, edo zerbitzu sanitarioak aukeratzeko ahalmen handia dagoela onartzea.

La Ley 8/1997 subraya, en su Exposición de Motivos, el papel preponderante que corresponde a los ciudadanos ante el sistema sanitario e insiste en su caracterización democrática y participativa. Igualmente hace hincapié en la garantía de los derechos instrumentales y complementarios que derivan de la protección legal de la salud, tales como el respeto a la intimidad y dignidad de la persona, la práctica del consentimiento debidamente informado o el reconocimiento de una amplia capacidad de elección de servicio sanitario.

Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak 4.a) artikuluan ezartzen du herritarrak bere prozesuari buruz medikuaren bigarren iritzi bat eskatzeko duen eskubidea. Legearen 28.1 artikuluak ezartzen duenaren arabera, eskubide horretaz baliatzea bermatzeko, instituzio asistentzialek egokitu egin beharko dute euren antolamendua.

La Ley 16/2003, de 28 de mayo, de Cohesión y Calidad del Sistema Nacional de Salud, establece en su artículo 4.a), el derecho ciudadano a obtener una segunda opinión facultativa sobre su proceso. A fin de garantizar el ejercicio de este derecho, el artículo 28.1 de la Ley determina que las instituciones asistenciales han de adecuar su organización.

Batetik, pilaturik dagoen esperientzia, eta bestetik, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko 8/1997 Legearen bidez sortu zen Euskadiko Osasun Sistema taiutzen duten printzipioak kontuan hartuta, bigarren iritzi medikoa jasotzeko eskubidea arautzen da. Helburua: prestazio honen irisgarritasuna, ekitatea eta eraginkortasuna hobetzea, eta bigarren iritzirako gehienezko epe bat bermatzea.

A la vista de la experiencia acumulada, y de los principios que informan el Sistema Sanitario de Euskadi creado por la Ley 8/1997, de Ordenación Sanitaria de Euskadi, se regula el derecho a una segunda opinión médica, con la finalidad de mejorar la accesibilidad, equidad y eficacia de esta prestación y garantizar un periodo de tiempo máximo para su realización.

Dekretu honen bidez, bigarren iritzi medikoa jasotzeko eskubidea zein eremutan erabil daitekeen arautzen da; osasun-baliabideetara kalitatezko irizpide batzuekin iristea eta baliabide horiek proportzionaltasunez erabiltzea bilatuko da. Horregatik, beharrezkoa da bigarren iritzia eskatzeko eskubidearen erabilera mugatzea: pazientearen osasunarentzat edo osotasun fisiko edo psikikoarentzat arriskutsuak diren zenbait gaixotasunen prozesuei lotuko zaie, eta beharrezko mugak jarriko dira bigarren iritzia jasotzeko eskubidea erabili ez dadin, ez mediku-aldaketa bat lortzeko, ez mediku edo osasun-zerbitzuaren aukeraketan planteamendu oker bat bideratzeko. Izan ere, prozedura berezi bat erabili behar da horretarako.

El presente Decreto regula el ámbito en el que puede ejercerse el derecho a obtener una segunda opinión médica, desde una perspectiva que conjuga la accesibilidad a los recursos sanitarios con criterios de calidad y proporcionalidad en el uso de tales recursos. Así, se considera preciso delimitar el uso del derecho a la segunda opinión médica ligándolo a determinados procesos de enfermedad que cursen con riesgo para la salud o integridad física o psíquica del paciente, poniendo los límites necesarios que eviten que el derecho a la segunda opinión médica pueda ser utilizado para obtener un cambio de médico o para vehiculizar un planteamiento indebido de elección de médico o servicio sanitario que debe ser objeto de un procedimiento diferenciado.

Dekretu honetan bigarren iritziaren eskabideak izapidetzeko eredu bat aukeratu da; osasun-zentroetako paziente eta erabiltzaileei arreta eskaintzeko zerbitzuen eta Osasun Sailaren zeregina izango da eredu hori kudeatzea. Unitate horiek izango dira bigarren iritzirako eskabideen izapideak egingo dituztenak, eta ordua beste zerbitzu mediko batean lortzea kudeatuko dute, alegia, ezingo da ordurik lortu lehenengo diagnostikoa eta aukera terapeutikoa eman zuen zerbitzu medikoaren osasun-zentroan; inpartzialtasuna bermatze aldera egingo da hori. Baina horrek ez du esan nahi Osasun Sailak hori guztia bermatu behar ez duenik.

El Decreto opta por un modelo de tramitación de solicitudes en demanda de la segunda opinión médica caracterizado por la gestión a cargo de los servicios de atención a pacientes y usuarios de los centros sanitarios y del Departamento de Sanidad. Serán estas unidades las encargadas de tramitar las solicitudes de segunda opinión, gestionando la obtención de la cita en otro servicio médico, en un centro sanitario diferente a aquél en que se integra el servicio médico que emitió el primer diagnóstico y alternativa terapéutica, como garantía de imparcialidad de juicio. Ello sin perjuicio de la función de garante que corresponde al Departamento de Sanidad.

Bigarren iritzia lehenengoarekin bat ez badator, arauak eskubidea aitortzen dio pazienteari balorazioa egin dioten zentroetako edozeinetan jarraitzea aukera dezan. Horrek ez du esan nahi, ordea, ebakuntza kirurgiko bat egiteko itxaron-zerrenda batean baino gehiagotan egon daitekeenik. Ekitatearen eta osasun-baliabide publikoen arrazionaltasunaren izenean hartuko da neurri hori.

Obtenida la segunda opinión médica, y siendo ésta discrepante de la primera, la norma reconoce al paciente el derecho a optar por continuar la atención médica en cualquiera de los centros que le han valorado. No obstante, esta opción no conlleva el derecho a permanecer en más de una lista de espera para intervención quirúrgica, medida que ha de justificarse en razones de equidad y racionalización de los recursos sanitarios públicos.

Dekretuak, azkenik, bigarren iritzi medikoa eskatzeak ebakuntza kirurgiko baterako itxaron-zerrendan egoteari dagokionez dituen eraginak zeintzuk diren adierazten du. Azken hori 65/2006 Dekretuan arautzen da; izan ere, bertan zehazten da, kasuaren arabera, gehienezko epea aldi batean etetea edo bermea galtzea.

El Decreto, por último, incorpora los efectos que la petición de una segunda opinión médica tiene en relación con la permanencia en una lista de espera para intervención quirúrgica que se regula en el Decreto 65/2006, determinando, en función de los casos, la suspensión temporal del plazo máximo o la pérdida de la garantía, en consonancia con los principios de equidad y racionalización que rigen el acceso a los recursos sanitarios públicos.

Azkenik, Dekretu hau izapidetzerakoan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean 19. artikulutik 22. artikulura arte ezartzen diren izapideak egin dira.

Por último, ha de indicarse que en la tramitación de este Decreto se han realizado los trámites previstos en los artículos 19 a 22 de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

Horregatik, Osasun sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa ados dela, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2007ko irailaren 18an egindako bilkuran gaia eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

En su virtud, a propuesta del Consejero de Sanidad, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno, en la sesión celebrada el día 18 de septiembre de 2007,

XEDATU DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

1.– Euskadiko Osasun Sistemaren eremuan bigarren iritzi medikoa jasotzeko eskubideaz baliatzea bermatzen da, Dekretu honetan adierazitakoaren arabera. Biziarentzat edo bizi-kalitatearentzat arriskutsuak diren gaixotasunen kasuan baliatu ahal izango da eskubide horretaz.

1.– Se garantiza el ejercicio del derecho a la segunda opinión médica en el ámbito del Sistema Sanitario de Euskadi para aquellos procesos de enfermedad que conlleven riesgo para la vida o calidad de la misma, en los términos que se desarrollan en el presente Decreto.

2.– Bigarren iritzi medikorako eskubideak honako helburua du: lehenengo diagnostiko edo proposamen terapeutikoa egiaztatzea, pertsona bakoitzak bere osasunaren inguruan erabakiak hartzerakoan informazio gehiago izan dezan.

2.– El derecho a la segunda opinión médica tiene como finalidad contrastar un primer diagnóstico o propuesta terapéutica para proporcionar una mayor información en la adopción de las decisiones que corresponden a cada persona en relación con su salud.

2. artikulua – Bermearen eremua.

Artículo 2.– Ámbito de la garantía.

Dekretu honetan arautzen den bigarren iritzi medikorako eskubidea honako prozesu hauetan bermatuko da:

El ejercicio del derecho a la segunda opinión médica regulado en el presente Decreto se garantiza en los siguientes procesos:

a) Gaixotasun neoplasiko gaiztoa.

a) Enfermedad neoplásica maligna.

b) Endekapenezko gaixotasun neurologikoak.

b) Enfermedades neurológicas degenerativas.

c) Gaixotasun kardiobaskularrak.

c) Enfermedades cardiovasculares.

d) Biziarentzat edo bizi-kalitatearentzat arriskua dakarren beste edozein gaixotasun. Arrisku hori, hain zuzen ere, honela ulertu behar da: minusbaliotasuna, menpekotasun larria edo eguneroko bizitzarako edo lanerako kalte handia.

d) Cualquier otra enfermedad que represente riesgo para la vida o para la calidad de la misma, entendiendo ésta como una amenaza de discapacidad, grave dependencia o menoscabo importante para su vida cotidiana o profesional.

3. artikulua.– Eskubidearen titularrak.

Artículo 3.– Titulares del derecho.

Bigarren iritzi medikoa eskatu ahal izango dute, Dekretu honetan ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren erabiltzaileek, baldin eta asistentzia sanitario publikorako eskubidea badute Euskadiko Osasun Sistemaren kontura.

Podrán solicitar la segunda opinión médica, de conformidad con lo dispuesto en el presente Decreto, las personas usuarias residentes en la Comunidad Autónoma de Euskadi que tengan derecho a la asistencia sanitaria de cobertura pública a cargo del Sistema Sanitario de Euskadi.

4. artikulua.– Bigarren iritzi medikoa ematea.

Artículo 4.– Emisión de la segunda opinión médica.

1.– Bigarren iritzia Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko sare publikoko zentro batean diharduten mediku profesionalek emango dute; ezingo dira izan, ordea, gaixotasuna diagnostikatu duen zentroko profesionalak.

1.– La segunda opinión será realizada por profesionales médicos de un centro integrado en la red pública de Osakidetza-Servicio vasco de salud, distinto a aquél en el que se le haya diagnosticado la enfermedad.

2.– Bigarren iritzi medikorako eskubideaz baliatzeak eskatzen duen ebaluazioa egingo duen zentroa, ahal dela, eskatzailearen etxebizitzatik gertuen dagoen Euskal Autonomi Erkidegoko zentro bat izango da, betiere, eskatutako espezialitatea baldin badauka.

2.– Preferentemente, el centro en el que se realizará la evaluación que requiera el ejercicio del derecho a la segunda opinión médica será aquél, dentro de la Comunidad Autónoma del País Vasco, que se encuentre más próximo al domicilio de la persona que la solicita, de entre los que dispongan de la especialidad requerida.

3.– Teknika diagnostiko eta/edo terapeutiko baten egoera bereziagatik beharrezkoa gertatzen denean, Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko beste osasun sistema publiko batekoak diren zentro itunduetan edo osasun-zentroetan lortu ahal izango da bigarren iritzi medikoa, betiere, Osasun Sailaren baimenarekin.

3.– Cuando así sea necesario por las especiales circunstancias de una técnica diagnóstica y/o terapéutica, se podrá obtener, previa autorización del Departamento de Sanidad, una segunda opinión médica en centros concertados o centros sanitarios integrados en el sistema sanitario público de otra Comunidad Autónoma.

4.– Bigarren iritzi medikoa jatorrizko zerbitzu-medikoak egindako proba diagnostiko eta terapeutikoetan eta txostenetan oinarrituko da. Halaber, diagnostiko bat lortzeko beharrezkoak diren proba osagarriak ere egin ahal izango dira. Proba horiek, ahal dela, bigarren iritzia eman behar duen zerbitzu medikoa barne hartzen duen zentroaren osasun-azpiegituraren eremuan agindu eta egingo dira.

4.– La segunda opinión médica se fundamentará en los informes y pruebas diagnósticas y terapéuticas realizadas por el servicio médico de origen, sin perjuicio de la posibilidad de realizar las pruebas complementarias que fueren necesarias para obtener un diagnóstico. Estas pruebas se prescribirán y realizarán, preferentemente, en el ámbito de la infraestructura sanitaria del centro en el que se integre el servicio médico que haya de emitir la segunda opinión.

5.– Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak beharrezko neurriak hartuko ditu proba diagnostikoak beharrik gabe errepika ez daitezen, eta osasun-informazioa dagokion historia klinikoan sartzea bermatzeko.

5.– Por Osakidetza-Servicio vasco de salud se adoptarán las medidas necesarias para evitar la repetición innecesaria de pruebas diagnósticas y para garantizar la integración de la información de salud en su correspondiente historia clínica.

5. artikulua.– Prozedura.

Artículo 5.– Procedimiento.

1.– Bigarren iritzi medikorako eskabidea pazienteak, haren legezko ordezkariak edo interesdunak berariaz baimendutako pertsonak eskatu ahal izango du, baldin eta horretarako eskubidea badu eta Dekretu honen 2. artikuluan adierazitako egoeretakoren batean badago. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren osasun-zentroen sareko Pazientea-Erabiltzailea Atenditzeko Zerbitzuaren edo Osasun Sailaren edozein unitatetan aurkeztu ahal izango da eskabidea, edo bestela, baliabide elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabili ahal izango dira, Euskadiko Osasun Sisteman sinadura elektronikoaren erabilera arautzen duten xedapenen arabera. Halaber, eskabidea aurkeztu ahal izango da Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38.4 artikuluan ezarritako lekuetan.

1.– La solicitud de una segunda opinión médica podrá presentarse por el paciente, sus representantes legales o persona expresamente autorizada por la persona interesada, que cumpla la condición de derecho a la misma y se encuentre dentro de los supuestos relacionados en el artículo 2 del presente Decreto, en cualquier unidad del Servicio de Atención al Paciente-Usuario de la red de centros sanitarios de Osakidetza-Servicio vasco de salud o del Departamento de Sanidad, o haciendo uso de los medios electrónicos, informáticos y telemáticos de conformidad con las normas que regulan el uso de la firma electrónica en el Sistema Sanitario de Euskadi. Ello sin perjuicio del derecho a presentar la solicitud en los lugares establecidos en el artículo 38.4 de la Ley de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

Pazienteak bigarren iritzi medikoa eskatzeko gaitasunik ez badu, legezko ordezkaririk ez badu, eta beste pertsona bat berariaz baimendu ez badu, gertuko ahaideek, edo horiek ezean, bigarren iritzia lortzeko bidezko interesa justifikatzen dutenek eskatu ahal izango dute bigarren iritzi hori.

En el supuesto de que los pacientes estuvieran imposibilitados para solicitar la segunda opinión médica, y no tuvieren representante legal, ni hubieren autorizado expresamente a otra persona, podrán solicitarla sus familiares más allegados y, a falta de éstos, quienes justifiquen un interés legítimo en su obtención.

2.– Eskabidean bigarren iritzi medikoa eskatzera eramaten duten egoeren azalpena jasoko da, eta pazientea lehen aldiz artatu duen asistentzia-zentroan egingo dira izapideak.

2.– La solicitud, que contendrá una exposición de las circunstancias que dan lugar a la petición de segunda opinión médica, será tramitada en el centro asistencial que haya atendido en primera instancia al paciente.

3.– Jatorrizko osasun-zentroan, Pazientea-Erabiltzailea Atenditzeko Zerbitzuak eskabidearen berri emango dio Zuzendaritza Medikoari, eta interesdunaren osasun-asistentziaren ardura duen zerbitzuaren txostena eskuratuko du.

3.– En el centro sanitario de origen, el Servicio de Atención al Paciente-Usuario informará de la solicitud a la Dirección Médica y recabará informe del servicio responsable de la asistencia sanitaria de la persona interesada.

6. artikulua.– Pazienteari jakinaraztea eta informazioa ematea.

Artículo 6.– Comunicación e información al paciente.

1.– Eskabidea dagokion erregistroan sartu eta 10 egun balioduneko epean, Pazientea-Erabiltzailea Atenditzeko Zerbitzuak, horretarako eskubiderik badu, bigarren iritzirako eskaerari erantzuna emateko eguna, ordua eta zerbitzu medikoa hitzartuko ditu, 4. artikuluan ezarritakoaren arabera. Eta hitzordua lehentasunaren arabera emango da.

1.– En el plazo de 10 días hábiles desde que tuviere entrada la solicitud en el registro correspondiente, el Servicio de Atención al Paciente-Usuario, si hubiere derecho a ello, concertará la fecha, hora y servicio médico que atenderá la petición de segunda opinión, de conformidad con lo establecido en el artículo 4. La cita será asignada, en todo caso, con criterio de preferencia.

2.– Bigarren iritzi medikoa ematea, Dekretu honetan ezarritako irizpideen arabera, bidezkotzat jotzen ez bada, Zuzendaritza Medikoak txosten arrazoitu bat emango du, eta bertan irizpide klinikoak erabiliko dira pazientearen eskabidea baloratzeko.

2.– En el caso de que no se considerase adecuada una segunda opinión médica, conforme los criterios que establece el presente Decreto, se emitirá por la Dirección Médica un informe razonado en el que se valore la solicitud del paciente con arreglo a criterios clínicos.

3.– Ezarritako epea jakinarazpenik egin gabe igarotzen bada, pazienteak edo haren ordezkariak Osasun Saileko organo eskudunari jakinaraziko dio, eta organo horrek ebatziko du, jakinarazpena egin eta bost eguneko epearen barruan. Ebazpena aldekoa bada, bigarren iritzia emango duen zentroa eta zerbitzu espezializatua zein den adieraziko du.

3.– Transcurrido el plazo establecido sin recibir comunicación, el paciente o quien actúe en su representación o interés lo pondrá en conocimiento del órgano competente del Departamento de Sanidad, quien resolverá en un plazo no superior a cinco días desde que tuviere entrada esta comunicación, asignando, en caso favorable, el centro y servicio especializado en el que se efectuará la segunda opinión.

7. artikulua.– Osasun-asistentzia.

Artículo 7.– Atención sanitaria.

1.– Behin bigarren iritzi medikoa lortuta, osasun-asistentzia jatorrizko osasun-zentroan emango da, baldin eta bigarren diagnostikoak lehenengoa baieztatzen badu. Baieztatzen ez badu, bigarren iritzi medikoa eman zen osasun-zentroan lortu ahal izango da osasun-asistentzia.

1.– Una vez obtenida la segunda opinión médica, la atención sanitaria se llevará a cabo en el centro sanitario de origen si el segundo diagnóstico es confirmatorio del primero. En caso contrario, se podrá optar por obtener la atención sanitaria en el centro sanitario donde se emitió la segunda opinión médica.

2.– Bigarren iritzi medikoa lortzeak inola ere ez du esan nahi ebakuntza kirurgiko bererako bi itxaron-zerrendatan aldi berean egoteko eskubiderik dagoenik. Kasu horretan Euskadiko Osasun Sistemaren konturako prozedura kirurgiko programatuetara eta urgenteak ez direnetara iristeko gehienezko epeak ezartzen dituen araudiari jarraituko zaio.

2.– En ningún caso la obtención de una segunda opinión médica dará derecho a permanecer simultáneamente, por el mismo proceso, en dos listas de espera para intervención quirúrgica, estándose a tal efecto a lo que determina la normativa que regula los plazos máximos de acceso a procedimientos quirúrgicos programados y no urgentes a cargo del Sistema Sanitario de Euskadi.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

DISPOSICIONES ADICIONALES

Lehenengoa.– Euskadiko Osasun Sistemaren konturako prozedura kirurgiko programatuetara eta urgenteak ez direnetara iristeko gehienezko epeak ezarri zituen martxoaren 21eko 65/2006 Dekretua aldatzea.

Primera.– Modificación del Decreto 65/2006, de 21 de marzo, por el que se establecen los plazos máximos de acceso a procedimientos quirúrgicos programados y no urgentes a cargo del sistema sanitario de Euskadi.

1.– 8. artikuluari (Bermea galtzea) e) idatz-zatia gehitzen zaio:

1.– Se añade al artículo 8 (pérdida de la garantía) un apartado e):

"e) Pazienteak, bere ordezkariak edo bere interesaren alde egiten duenak bigarren iritzi medikoa eman zuen osasun-zentroan artatua izatea aukeratzen badu, Euskadiko Osasun Sisteman eskubide hori erregulatzen duen araudian ezarritakoaren arabera."

"e) La opción, manifestada por el paciente o quien actúe en su representación o interés, a ser atendido en el centro sanitario en cuyo ámbito se emitió una segunda opinión médica, de conformidad con lo previsto en la normativa que regula este derecho en el Sistema Sanitario de Euskadi."

2.– 9. artikuluari (Interbentzio kirurgikorako gehienezko epea aldi batean etetea) e) idatz-zatia gehitzen zaio:

2.– Se añade al artículo 9 (Suspensión temporal del plazo máximo de intervención quirúrgica) un apartado e):

"e) Pazientea bigarren iritzi mediko baten emaitzaren zain badago, Euskadiko Osasun Sisteman eskubide hori erregulatzen duen araudian ezarritakoaren arabera".

"e) Cuando el paciente se encuentre pendiente del resultado de una segunda opinión médica, de conformidad con la normativa que regula este derecho en el Sistema Sanitario de Euskadi."

Bigarrena.– Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 6ko 268/2001 Dekretua bigarren aldiz aldatzea.

Segunda.– Segunda modificación del Decreto 268/2001, de 6 de noviembre, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Sanidad.

Azaroaren 6ko 268/2001 Dekretuaren 15. artikuluan (Osasun Saileko lurralde-zuzendaritzak) 3. paragrafoari e) idatz-zatia gehitzen zaio (268/2001 Dekretua, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena). Honela dio idatz-zati horrek:

Se añade un apartado f) al párrafo 3 del artículo 15 (Direcciones Territoriales del Departamento de Sanidad) del Decreto 268/2001, de 6 de noviembre, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Sanidad, que queda redactado de la siguiente manera:

"f) Euskadiko Osasun Sisteman bigarren iritzi medikoa jasotzeko eskubidea erregulatzen duen araudia aplikatzearen ondorioz sortzen diren administrazio-prozedurak izapidetzea eta ebaztea".

"f) Tramitar y resolver los procedimientos administrativos que se deriven de la aplicación de la normativa que regula el derecho a la segunda opinión médica en el Sistema Sanitario de Euskadi."

AZKEN XEDAPENA

DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Este Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2007ko irailaren 18an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 18 de septiembre de 2007.

Lehendakaria

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

El Lehendakari,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Osasun sailburua,

El Consejero de Sanidad,

GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.

GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común