Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

129. zk., 2007ko uztailaren 5a, osteguna

N.º 129, jueves 5 de julio de 2007


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
Justicia, Empleo y Seguridad Social
3752
3752

AGINDUA, 2007ko ekainaren 12koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena; honen bitartez, obren aurretiazko oharpenen, lantokia irekitzearen edo jarduera berriz hastearen, prebentzio-antolamenduaren eta prebentzio-sistemaren auditoria-salbuespenaren modalitateko jakinarazpenei buruzko laneko dokumentazioaren aurkezpena eta izapidetze telematikoa egiteko prozedura arautzen da.

ORDEN de 12 de junio de 2007, del Consejero de Justicia, Empleo y Seguridad Social, por la que se regula el procedimiento para la presentación y tramitación telemática de documentación de carácter laboral relativa a las comunicaciones de aviso previo de obra, apertura de centro de trabajo o reanudación de actividad, modalidad de organización preventiva y exención de auditoria del sistema de prevención.

Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak, Konstituzioaren 149.1.7. artikuluarekin bat, Autonomia Erkidego honi egozten dio lan-arloko Estatuaren legeria betearaztea.

El artículo 12.2 de la Ley Orgánica 3/1979, de 18 de diciembre, del Estatuto de Autonomía para el País Vasco, de acuerdo con el artículo 149.1.7.ª de la Constitución, atribuye a la Comunidad Autónoma del País Vasco la ejecución de la legislación del Estado en materia laboral.

Prozedura hauek ezartzen diren arau-eremua honako araudi honek finkatzen du:

El ámbito normativo en que se establecen los presentes procedimientos viene exigido por la siguiente normativa:

– Obren aurretiazko oharpena urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretuaren 18. artikuluan aurreikusita dago. Dekretu horrek eraikuntza-obretan bete beharreko segurtasunari eta osasunari buruzko gutxieneko xedapenak ezartzen ditu.

– La presentación del aviso previo de obra, está previsto en el artículo 18 del Real Decreto 1627/1997, de 24 de octubre, por el que se establecen las disposiciones mínimas de seguridad y salud en las obras de construcción.

– Lantokia irekitzearen jakinarazpena edo jarduera berriz hastearena 1999ko apirilaren 29ko Aginduak aldatutako 1988ko maiatzaren 6ko Aginduak arautzen du. Agindu honek ezartzen du nori dagokion komunikazio hori egitea, betiere 30 eguneko epean, arrazoitzen duen egitatea gertatzen den egunetik hasita.

– La comunicación de apertura de centro de trabajo o reanudación de actividad en centros de trabajo, se rige por la Orden de 6 de mayo de 1988, modificada por la Orden de 29 de abril de 1999. Esta Orden establece a quién corresponde el deber de cumplimentar esta comunicación que habrá de hacerse dentro de los 30 días siguientes al hecho que la motiva.

– Prebentzio-antolamenduaren modalitatearen jakinarazpena 1998ko urtarrilaren 27ko 17. EHAAn argitaraturiko Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariak 1997ko abenduaren 19an ebazpen bitartez emandako Lanbide Arteko Akordioaren (EAEko Laneko Segurtasun eta Osasunari buruzkoa) 4.2. eta 6.1. artikuluetan oinarritzen da.

– La comunicación de modalidad de organización preventiva, se basa en el artículo 4.2 y 6.1 del Acuerdo Interprofesional en materia de Salud y Prevención de los Riesgos Laborales en la Comunidad Autónoma del País Vasco, publicado en el BOPV n.º 17, de 27 de enero de 1998 mediante Resolución de 19 de diciembre de 1997, del Director de Trabajo y Seguridad Social.

– Enpresako prebentzio-sistemaren auditoria egitea eskatzen ez duten baldintzak biltzeari buruzko jakinarazpena honako hauek arautzen dute: Lan Istripuen Prebentzioko Zerbitzuen Araudiko (BOE, urtarrilaren 31koa, 27. zk.) urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren 29.3. artikuluak eta II. eranskinak eta aipaturiko Lanbide Arteko Akordioaren (Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Alorreko eta Laneko Arriskuak Prebenitzeari buruzkoa) 6.3. artikuluak.

– La notificación sobre concurrencia de condiciones que no hacen necesario recurrir a la auditoría del sistema de prevención de la empresa, se rige por el artículo 29.3 y anexo II del Real Decreto 39/1997, de 17 de enero, de Reglamento de Servicios de Prevención de Riesgos Laborales, BOE n.º 27 de 31 de enero, y en artículo 6.3 del citado Acuerdo Interprofesional en materia de Salud y Prevención de los Riesgos Laborales en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Aurkeztu beharreko agirien euskarriari dagokionez, gizarte moderno aurreratuetan gero eta gehiago orokortzen ari den bitarteko informatikoen erabileraren isla da, tresna horiek izugarri arintzen baitituzte komunikazio eta harreman mota guztiak.

En cuanto al soporte de los documentos a presentar, se trata de una plasmación de la creciente generalización del uso de los medios informáticos en las sociedades modernas avanzadas, en cuanto que estas herramientas agilizan extraordinariamente toda clase de comunicaciones y relaciones.

Administrazio moderno batek dagozkion jardun-eremu eta izapideei egokitutako teknika elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiltzea bultzatu behar du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 45. artikuluari jarraiki.

En aplicación del artículo 45 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, una Administración moderna tiene que promover la utilización de técnicas electrónicas, informáticas y telemáticas adecuadas a las áreas de actuación y trámites que le correspondan.

Obren aurretiazko oharpenen, lantokia irekitzearen edo jarduera berriz hastearen, prebentzio-antolamenduaren eta enpresaren prebentzio-sistemaren auditoria-salbuespenaren modalitateko jakinarazpenek informazioa igorri eta jasotzeko korronte handia sortzen dute enpresen eta Lan Agintaritzaren artean, eta arlo horretan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak bere burua informatikako bitarteko egokiez hornitzeko eta barnerako administrazio-jardunari begira bere langileei dagokien prestakuntza emateko egindako ahaleginak garrantzi berezia du. Bestalde, aurrerapen horiek kanporantz proiektatzeko administratuekin jakinarazpen telematikoak erabiltzeko egindako ahalegina ere aipagarria da. Gainera, batu egin du jakinarazpen-sistema horrek ezbairik gabe eskaintzen dituen arintasuna, bizkortasuna eta eraginkortasuna Administrazio Publikoarekin izaten diren harremanetan eska daitezkeen berme juridiko utziezinekin.

Las comunicaciones de los avisos previos de obra, apertura de centro de trabajo o reanudación de actividad, modalidad de organización preventiva y exención de auditoría del sistema de prevención de la empresa, generan un importante flujo de remisión y recepción de información entre las empresas y la Autoridad laboral, y es en este campo donde adquiere especial significado el esfuerzo desarrollado por la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco para dotarse de medios informáticos apropiados y para facilitar la formación pertinente a su personal de cara a la actuación administrativa interna, así como para proyectar los avances de los que disfrutamos hacia el exterior, mediante una apropiada comunicación telemática con las personas administradas, consiguiendo conjugar la agilidad, rapidez y eficacia que indudablemente ofrece este sistema de comunicación con las garantías jurídicas irrenunciables exigibles en las relaciones con la Administración Pública.

Arestian aipaturiko 45. artikuluko 4. paragrafoak adierazten duenez, Administrazio Publikoak erabiliko dituen programa eta aplikazio elektronikoen, informatikoen eta telematikoen ezaugarriak aldez aurretik organo eskudunak onartu eta jendaurrean ezagutarazi behar ditu. Horretarako Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko organo eskudunak ebazpen bana eman dituzte.

El párrafo 4 del artículo 45 citado anteriormente señala la necesidad de previa aprobación por el órgano competente y difusión pública de las características de los programas y aplicaciones electrónicas, informáticas y telemáticas que vayan a ser utilizados por las Administraciones Públicas, lo cual se ha realizado mediante sendas Resoluciones dictadas por el órgano competente del Departamento de Hacienda y Administración Pública y del Departamento de Justicia, Empleo y Seguridad Social del Gobierno Vasco.

Dena den, teknika moderno horiek erabiltzeak berekin dakar izapideak behar besteko bermeaz egin daitezen bereziki zaintzea; horretarako, agindu honen bidez arautzen den komunikazio telematikoko sistemak ziurtagiri elektroniko batean oinarritutako sinadura elektronikoa hartzen du, baita teknika telematikoak erabiltzeak bermeak eta aplikatzekoak diren betebeharrak kaltetu ez ditzan ezinbestekoak diren prozeduraren alderdiak ere; zehazkiago, honako hauek arautzen dira: Administrazioaren aurrean dagozkion idazkiak eta jakinarazpenak aurkeztu izana ziurtatzen duen ordainagiriaren emate-prozesua, jakinarazpen telematikoaren jarduera eta erregistro telematiko bat sortzeko obligazioa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko (azaroaren 26ko 30/1992 Legeko) 38. artikuluan ezarritakoari jarraiki; izan ere, artikulu horren arabera, jakinarazpenak euskarri telematiko bidez aurkeztea erregistratzeko izapidea eskatzen duen komunikazio bat da.

La utilización de estas técnicas modernas conlleva la necesidad de adoptar especial celo en que los trámites se realicen con las debidas garantías, para lo cual el sistema de comunicación telemática aquí regulado incorpora la firma electrónica reconocida basada en un certificado electrónico y aquellos aspectos del procedimiento indispensables para que la introducción de las técnicas telemáticas no opere en detrimento de las garantías y requisitos aplicables; en concreto, se regula la emisión del recibo acreditativo de la presentación de los correspondientes escritos y comunicaciones ante la Administración, la práctica de la notificación telemática y, a tenor de lo establecido en el artículo 38 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, según el cual la presentación de las comunicaciones en soporte telemático constituye una comunicación que exige el trámite de registro, la obligación de crear un Registro telemático.

Era berean, —Sinadura Elektronikoari buruzko 59/2003 Legean biltzen eta arautzen denez— kontuan hartu behar da sinadura elektroniko aitortuko prozedura erabiltzea dela eskumena baliatzen duen organo eta esku hartzen duen herritarra identifikatzeko berme gehien dituen bitartekoa, eta baita datuetara sartzea eta erabiltzea pertsona baimenduei mugatzeko tresna eta dokumentuen egiazkotasuna eta osotasuna ziurtatzekoa ere, eta baldintza horiek guztiak bete behar dira, prozedura batean bitarteko telematikoak sartzeko.

Se ha considerado, a su vez, que la incorporación del procedimiento de firma electrónica reconocida, tal y como se contempla y regula en la Ley 59/2003, de Firma Electrónica, es el medio que introduce mayores garantías de identificabilidad del órgano que ejerce la competencia y del ciudadano interviniente, de restricción de la utilización y acceso a los datos a las personas autorizadas y de autenticidad e integridad de los documentos, requisitos todos ellos exigibles para la introducción de medios telemáticos en un procedimiento.

Agindu honetan adierazitako dokumentuak modu telematikoan aurkezteko, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Informatika eta Telekomunikazio zuzendariak 2006ko otsailaren 9an Ebazpen bidez onartutako dokumentuan ezarritako E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa (Platea) eratzen duten izapidetze telematikorako azpiegitura-osagaiak erabiliko dira, baita Lantokiak Irekitzearen Kudeaketako eta horrekin loturiko dokumentuen aplikazioa ere.

Para presentar telemáticamente los documentos a que se refiere esta Orden se utilizarán los elementos de la infraestructura de tramitación telemática que configuran la Plataforma Tecnológica para la e-Administración (Platea), establecida en documento aprobado por Resolución de 9 de febrero de 2006, de la Directora de Informática y Telecomunicaciones del Departamento de Hacienda y Administración Pública, así como la aplicación Gestión de las Aperturas de Centros de Trabajo y sus documentos relacionados.

Azkenik, Izenpe, SAri dagokio prozedura honetan ziurtagiriak emateko zerbitzua; Eusko Jaurlaritzak eta hiru Foru Aldundiek eratu zuten sozietate hori eremu publikoan ziurtapen-zerbitzuak emateko jarduera komunaren garapenaren lankidetzari begira.

Por último, el servicio de emisión de certificados corresponde, en el presente procedimiento, a Izenpe, S.A., sociedad constituida por el Gobierno Vasco y las tres Diputaciones Forales como expresión de colaboración en el desarrollo de una actividad común de prestación de servicios de certificación en el ámbito público.

Adierazitakoa kontuan izanik, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urriaren 18ko 315/2005 Dekretuaren 4.1. artikuluak ezarritako ahalmenei jarraiki, honako hau,

Por lo expuesto, en virtud de las facultades establecidas en el artículo 4.1 del Decreto 315/2005, de 18 de octubre, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Justicia, Empleo y Seguridad Social,

XEDATU DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea eta aplikazio-eremua.

Artículo 1.– Objeto y ámbito de aplicación.

1.– Agindu honen xedea bitarteko telematikoen erabilera arautzea da honako jakinarazpen hauen aurkezpenean:

1.– El objeto de la presente Orden es regular la utilización de medios telemáticos para la presentación de las siguientes comunicaciones:

– Eraikitze-obrak sustatuko dituen enpresak aurkeztutako obren aurretiazko oharpenaren jakinarazpena, lanak hasi baino lehen, eta beharrezko izanez gero dagozkion eguneratzeen jakinarazpena, eraikitze-obretarako segurtasunari eta osasunari buruzko gutxieneko xedapenak ezartzen dituen urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretuaren 18. artikuluari eta III. eranskinari jarraiki.

– Aviso previo de obra antes del comienzo de los trabajos, y sus correspondientes actualizaciones si fuera necesario, por la empresa promotora de las obras de construcción, de conformidad con el artículo 18 y anexo III del Real Decreto 1627/1997, de 24 de octubre, por el que se establecen las disposiciones mínimas de seguridad y salud en las obras de construcción.

– Lantokia irekitzearen edo jarduera berriz hastearen jakinarazpena 30 eguneko epean, lantokia ireki edo jarduera hasi den egunetik aurrera, 1999ko apirilaren 29ko Aginduak aldatutako 1988ko maiatzaren 6ko Aginduaren 1. eta 2. artikuluen arabera.

– Apertura de centro de trabajo o reanudación de actividad, dentro de los 30 días siguientes a la apertura o reanudación, de conformidad con los artículos 1 y 2 de la Orden de 6 de mayo de 1988, modificada por la Orden de 29 de abril de 1999.

– Prebentzio-antolamenduaren modalitatearen jakinarazpena, 1998ko urtarrilaren 27ko 17. EHAAn argitaraturiko Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariak 1997ko abenduaren 19an ebazpen bitartez emandako Lanbide Arteko Akordioaren (EAEko Osasun Alorreko eta Laneko Arriskuak Prebenitzeari buruzkoa) 4.2. eta 6.1. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

– Modalidad de organización preventiva, de conformidad con el artículo 4.2 y 6.1 del Acuerdo Interprofesional en materia de Salud y Prevención de los Riesgos Laborales en la Comunidad Autónoma del País Vasco, publicado en el BOPV n.º 17, de 27 de enero de 1998 mediante Resolución de 19 de diciembre de 1997, del Director de Trabajo y Seguridad Social.

– Enpresako prebentzio-sistemaren auditoria egitea eskatzen ez duten baldintzak biltzeari buruzko jakinarazpena, Lan Istripuen Prebentzioko Zerbitzuen Araudiko (BOE, urtarrilaren 31koa, 27. zk.) urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren 29.3. artikuluak eta II. eranskinak eta, aipaturiko Lanbide Arteko Akordioaren (Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Alorreko eta Laneko Arriskuak Prebenitzeari buruzkoa) 6.3. artikuluari jarraiki.

– Concurrencia de condiciones que no hacen necesario recurrir a la auditoria del sistema de prevención de la empresa, de conformidad con el artículo 29.3, y anexo II del Real Decreto 39/1997, de 17 de enero, de Reglamento de Servicios de Prevención de riesgos laborales, BOE n.º 27, de 31 enero, y con el artículo 6.3 del Acuerdo Interprofesional en materia de Salud y Prevención de los Riesgos Laborales en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Agindu honetan arautzen den prozedura borondatezkoa da, eta alternatiboa dokumentazioa Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako Lurralde Ordezkaritzetako bulegoetan aurkeztearekiko edo posta ziurtatuaren bitartez edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako beste edozein eratan aurkeztearekiko.

2.– El procedimiento que se regula en la presente Orden es de carácter voluntario y alternativo a la presentación de la documentación en los registros de las Delegaciones Territoriales de Justicia, Empleo y Seguridad Social, o por correo certificado, o por cualquiera de las formas que prevé el artículo 38.4 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

2. artikulua.– Izapidetze telematikoaren faseak.

Artículo 2.–. Fases de la tramitación telemática.

1.– Agindu honek jorratzen duen prozeduraren izapidetze telematikoak honako fase hauek biltzen ditu:

1.– La tramitación telemática del procedimiento al que se refiere la presente Orden comprende las siguientes fases:

a) Obren aurretiazko oharpenak lantokia irekitzearen edo jarduera berriz hastearen, prebentzio-antolamenduaren modalitatea eta enpresaren prebentzio-sistemaren auditoria beharrezko egiten ez duten baldintzak biltzeari buruzko jakinarazpenak telematikoki aurkeztea.

a) Presentación telemática de las comunicaciones de aviso previo de obra, apertura de centro de trabajo o reanudación de actividad, modalidad de organización preventiva, y concurrencia de condiciones que no hacen necesario recurrir a la auditoria del sistema de prevención de la empresa.

b) Enpresa kontratistak egindako segurtasun- eta osasun-plana aplikazioan jasotzea; obra egiten ari den bitartean segurtasun- eta osasun-gaietako koordinatzaileak edo koordinatzaile hori izendatzea beharrezko ez denean zuzendaritza fakultatiboak onartuko dute plan hori. Administrazio publikoen obren kasuan, aurkeztu beharreko plana obra esleitu duen Administrazio publikoak onartuko du, obren segurtasunari eta osasunari buruzko gutxieneko xedapenak ezartzen dituen urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera (urriaren 25eko 256. BOE).

b) Recepción en la aplicación del plan de seguridad y salud elaborado por la empresa contratista y aprobado por el coordinador o la coordinadora en materia de seguridad y de salud durante la ejecución de la obra o por la dirección facultativa, en caso de no ser necesaria la designación del coordinador o de la coordinadora. En el caso de obras de las Administraciones públicas, el plan a presentar será el aprobado por la Administración pública que haya adjudicado la obra, todo ello de conformidad con el artículo 7 del Real Decreto 1627/1997, de 24 de octubre, que establece las disposiciones mínimas de seguridad y salud en las obras, BOE n.º 256, de 25 de octubre.

c) Jardueraren ezaugarrien proiektu teknikoa edo deskribapen-memoria aplikazioan jasotzea, jarduera gogaikarriak, osasungaitzak, kaltegarriak eta arriskutsuak direnean eta Euskadiko Ingurumena Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorreko 55. eta hurrengo artikuluetan eskatutako baldintzak ematen direnean (EHAA, martxoaren 27koa, 59. zk.).

c) Recepción en la aplicación del proyecto técnico y Memoria descriptiva de las características de la actividad, cuando se trate de actividades molestas, insalubres, nocivas y peligrosas, y se den los requisitos exigidos por el artículo 55 y siguientes de la Ley 3/1998, de 27 de febrero, General de Protección del Medio Ambiente del País Vasco, publicada en BOPV n.º 59, de 27 de marzo.

d) Administrazioak emandako eskakizunak, eta interesdunek eskaturiko dokumentazio osagarria ekartzea edo zuzentzea.

d) Requerimientos emitidos por la Administración, así como la aportación de la documentación complementaria o subsanación requerida por parte de la persona interesada.

e) Jardun administratiboen berri ematea eta prozedura izapidetzen den bitartean sortutako idazkiak jakinaraztea.

e) Notificación de los actos administrativos y comunicación de los escritos que se generen durante la tramitación del procedimiento.

f) Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileei eta Osalanek dituen Lurralde Zentroei jakinarazpenak egitea, 1. artikuluan adierazitako berariazko araudian ezarritakoaren arabera, baita erakunde horiek igorritako txostenak jasotzea ere.

f) Comunicaciones a las Inspecciones de Trabajo y Seguridad Social y a los Centros Territoriales de Osalan, conforme a lo previsto en la normativa específica citada en el artículo 1; así como recepción de los informes emitidos por estos organismos.

2.– Aurreko puntuetan adierazitako izapideak Lantokiak Irekitzearen eta haiekin loturiko dokumentuen kudeaketa izeneko aplikazio informatikoaren bitartez egingo da (http://www.euskadi.net helbidean). Aplikazio horren ezaugarri teknikoak Ogasun eta Herri Administrazio Saileko eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko eskumeneko organoak emandako ebazpenen bitartez onarturikoak dira. Transmisio telematikoa adierazitako aplikazio informatikoaren bidez egiteko baldintzak agindu hau garatzeko eta aplikatzeko ebazpenaren bitartez ezarriko dira.

2.– Los trámites referidos en los puntos anteriores se realizarán accediendo a la aplicación informática denominada Gestión de las Aperturas de Centros de Trabajo y sus documentos relacionados, ubicada en la dirección http://www.euskadi.net. Las características técnicas de la citada aplicación son las aprobadas por las correspondientes Resoluciones del órgano competente del Departamento de Hacienda y Administración Pública y del Departamento de Justicia, Empleo y Seguridad Social. Las condiciones de realización de la transmisión telemática a través de la citada aplicación informática se establecerán mediante la correspondiente Resolución de desarrollo y aplicación de esta Orden.

3. artikulua.– Prozeduraren alderdi orokorrak.

Artículo 3.– Aspectos generales del procedimiento.

1.– Aurreko artikuluan jasotako izapide eta jakinarazpenetan bitarteko telematikoak erabiliz bermatu egingo da hori egiten duen organoaren identifikazioa eta ahalmenaren erabilera, bai eta emandako agirien egiazkotasuna, osotasuna eta kontserbazioa ere, agindu honetan eta agindu hau garatzen duten arauetan xedatutakoarekin bat etorriz.

1.– La utilización de medios telemáticos en los trámites contemplados en el artículo anterior garantizará la identificación y el ejercicio de la competencia por el órgano que la ejerciese, así como la autenticidad, integridad y conservación de los documentos emitidos, de conformidad con lo establecido en la presente Orden y en su normativa de desarrollo.

2.– Izapidetze telematikoan sinadura elektroniko aitortua erabiliko da, betiere ziurtagiri aitortuan oinarrituriko eta sinadura sortzeko sistema seguru batek sorturikoa, arloa arautzen duten indarrean dagoen araudiak ezarritakoari jarraiki.

2.– En la tramitación telemática se utilizará la firma electrónica reconocida basada en un certificado reconocido y producida por un dispositivo seguro de creación de firma en los términos que establezca la normativa vigente reguladora de la materia.

2.1. artikuluan adierazitako izapideek, herritar edo jarduten duen organo interesdunaren sinadura elektronikoaz gain, denbora-zigilua eta sinatzeko erabilitako ziurtagiri elektronikoaren indarraldiaren egiaztapena ere izango dute.

Los trámites a que se refiere el artículo 2.1 incorporarán, además de la firma electrónica reconocida del interesado ciudadano u órgano actuante, el sellado de tiempo y la constancia de la verificación de la vigencia del certificado electrónico con el que se ha firmado.

3.– Honako hau bermatu beharko da aplikazio informatikoaren erabilerarekin:

3.– Deberá garantizarse en relación con el uso de la aplicación informática:

a) Baimendutako pertsonei baino ez zaie utziko aplikazioa erabiltzen eta bertan jasotako datuak eta informazioak eskuratzen.

a) La restricción de su utilización y del acceso a los datos e informaciones en ellos contenidos a las personas autorizadas.

b) Datuak eta informazioak aldatzeko edo galtzeko, edo komunikazioak atzemateko aukera saihestea.

b) La prevención de alteraciones o pérdidas de los datos e informaciones e interceptación de las comunicaciones.

c) Prozesu informatikoak baimendu gabeko manipulazioetatik babestea.

c) La protección de los procesos informáticos frente a manipulaciones no autorizadas.

4.– Agindu honetan ezarritakoak ez du jarduera administratiboei aplikatu behar zaien erregimen juridikoa aldatzen, tramitazio telematikoari dagozkion berezitasunak salbu.

4.– Lo establecido en la presente Orden no altera el régimen jurídico aplicable a las actuaciones administrativas, salvo las especificidades propias de la tramitación telemática.

5.– Teknika horiek erabiltzeak ez du ekarriko, inola ere, edozein motatako murrizketarik edo bazterketarik herritarrek zerbitzu publikoetarako duten sarbidean edo beste edozein jarduera edo prozedura administratibotan.

5.– La utilización de tales técnicas en ningún caso podrá implicar la existencia de restricciones o discriminaciones de cualquier naturaleza en el acceso de las ciudadanas y de los ciudadanos a la prestación de servicios públicos o a cualquier actuación o procedimiento administrativo.

4. artikulua.– Artxiboak eta dokumentuak zaintzea.

Artículo 4.– Archivos y custodia de documentos.

1.– Teknika elektroniko, informatiko eta telematikoen bidez sortuak izaki eta bide horiek erabili beharreko izapideak eusten dituzten dokumentu, idazki eta egintzak horrelako euskarrietan gordeko dira, dokumentua sortzeko baliatu zen formatu berean, edo beste edozein euskarritan, betiere horiek erreproduzitzeko beharrezko informazioaren nortasuna eta osotasuna ziurtatzen bada.

1.– Los documentos, escritos y actos que hayan sido producidos mediante técnicas electrónicas, informáticas y telemáticas, y den soporte a los trámites a realizar por dichas vías, se conservarán en soportes de esta naturaleza en el mismo formato a partir del que se originó el documento, o en otro cualquiera que asegure la identidad e integridad de la información necesaria para reproducirlos.

2.– Agiriak biltzeko erabiltzen diren bitartekoek edo euskarriek agirien osotasuna, egiazkotasuna, kalitatea, babesa eta kontserbazioa bermatzen dituzten segurtasun-neurriak izan beharko dituzte. Bereziki ziurtatuko dira erabiltzaileen identifikazioa eta sarreren kontrola.

2.– Los medios o soportes en que se almacenen documentos deberán contar con medidas de seguridad que garanticen la integridad, autenticidad, calidad, protección y conservación de los documentos; en particular, asegurarán la identificación de las personas usuarias y el control de accesos.

Elektronikoki sinaturiko dokumentuak, sinadura elektronikoarekin, denbora-zigiluarekin eta sinatzeko erabilitako ziurtagiri elektronikoaren indarraldiaren egiaztapenarekin gordeko dira.

Los documentos firmados electrónicamente se conservarán con al firma electrónica, el sellado de tiempo y la constancia de la verificación de la vigencia del certificado electrónico con el que se han firmado.

5. artikulua.– Dokumentu elektronikoak baliatzea.	

Artículo 5.– Acceso a documentos electrónicos.

1.– Interesdunek euskarri elektroniko, informatiko edo telematikoetan biltegiraturiko dokumentuak baliatzeko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35. artikuluak eta, hala badagokio, Datu Pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedaturikoari jarraituko diote.

1.– El acceso por los interesados a los documentos almacenados en los soportes electrónicos, informáticos o telemáticos se regirá por lo dispuesto en el artículo 35 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Publicas y del Procedimiento Administrativo Común y, en su caso, por la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal.

2.– Interesdunek amaitu gabeko prozedura administratiboen parte diren dokumentu elektronikoak baliatzeko www.euskadi.net helbidera joko dute.

2.– El acceso de las personas interesadas a los documentos electrónicos que formen parte de procedimientos administrativos no terminados se hará efectivo en al dirección electrónica www.euskadi.net.

Dokumentu horiek baliatzeko interesdunak ziurtagiri elektroniko aitortuaren bidez identifikatu beharko dira.

El acceso exigirá la identificación de las personas interesadas mediante la utilización del certificado electrónico reconocido.

3.– Interesdunek txostenean bildutako informazioa eta dokumentu elektronikoak ikusi ahal izango dituzte, baita dokumentu horiek deskargatu ere, haien egiazkotasuna eta osotasuna ziurtatzeko behar diren elementuekin batera.

3.– las personas interesadas podrán visualizar la información y los documentos electrónicos que formen parte del expediente, así como descargarlos acompañados de los elementos que permitan acreditar su autenticidad e integridad.

4.– Amaituriko administrazio prozeduren parte diren dokumentu elektronikoak baliatzeko eskubidea Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren antolamenduaren eta funtzionamenduaren uztailaren 22ko 174/2003 Dekretuaren VI. Kapituluan ezarritakoari egokituko zaio.

4.– El ejercicio del derecho de acceso a los documentos electrónicos que formen parte de procedimientos administrativos terminados, se ajustará a lo dispuesto en el capítulo VI del Decreto 174/2003, de 22 de julio, de organización y funcionamiento del Sistema de Archivo de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

5.– Aipatutako euskarrietan eta bitartekoetan bildutako agiriak dagokion administrazio-espedientearen parte izango dira, espedienteko gainerako jarduerekin batera, erabilitako euskarria edozein izanda ere, hots: fisikoa edo telematikoa.

5.– Los documentos almacenados en los soportes y medios antes mencionados formarán parte del expediente administrativo correspondiente junto con el resto de actuaciones que formen parte del mismo, con independencia del soporte, físico o telemático, que se haya utilizado.

6. artikulua.– Euskarri telematikoaren lehentasuna.

Artículo 6.– Prioridad del soporte telemático.

Dokumentuak, idazkiak edo komunikazioak formatu elektroniko, informatiko edo telematikoan eta, aldi berean, paper-euskarrian jasotzen badira, bertsio telematikoa soilik izango da kontuan.

En el supuesto de que se reciban comunicaciones o documentos, en formato electrónico, informático o telemático y, a la vez, en soporte papel, sólo se tendrá en cuenta la versión telemática.

7. artikulua.– Izapidetze telematikoa egiteko aukerak.

Artículo 7.– Posibilidades de tramitación telemática.

Enpresek edo haien ordezkariek hasi ahal izango dute prozedura, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 32. artikuluan ezarritakoari jarriki.

El procedimiento podrá iniciarse directamente por las empresas o por sus representantes, de conformidad con lo establecido en el artículo 32 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

8. artikulua.– Izapidetze telematikorako sarbidea.

Artículo 8.– Acceso a la tramitación telemática.

Agindu honetako 3.2 artikuluan aurreikusitako sinadura elektroniko baimendua sortzeari begira, izapidetze telematikoa egiteko interesa dutenek ziurtagiri elektroniko baimendua eduki beharko dute, Agindu hau aplikatzeko horri buruz ezarritakoaren arabera.

A fin de generar la firma electrónica reconocida prevista en el artículo 3.2 de la presente Orden, las personas interesadas en realizar la tramitación telemática deberán disponer del Certificado electrónico reconocido, conforme a lo que se establezca al efecto en aplicación de esta Orden.

9. artikulua.– Erregimen mistoa.

Artículo 9.– Régimen mixto.

Enpresak edo haren ordezkariak telematikoki aurkezten badu lantokia irekitzearen edo jarduera berriz hastearen jakinarazpena baina ez ordea dokumentazio osagarria, dokumentazio horren originalak hamar eguneko gehienezko epean aurkeztu beharko dira paperean, eskubidez onarturiko edozein bitartekoren bidez, Eusko Jaurlaritzaren Administrazioko edozein erregistro-bulegotan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezartzen dituen gainerako lekuetan, eta bertan erregistro-unitate telematikoak dokumentu horri eransten zaion irekitzearen jakinarazpenari emandako espediente- zenbakia adierazi beharko da.

En el caso de que la empresa, o su representante, presente telemáticamente la comunicación de apertura de centro de trabajo o reanudación de actividad, y no así la documentación complementaria, los originales de dicha documentación deberán presentarse en el plazo máximo de diez días hábiles en soporte papel, por cualquiera de los medios admisibles en derecho, en cualquiera de las oficinas de registro de la administración del Gobierno Vasco o en los demás lugares que establece el artículo 38.4 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, indicando el número de expediente asignado por la unidad registral telemática a la comunicación de apertura a la que se adjunta dicha documentación.

Baldintzak betetzen ez badira hamar eguneko epean hori zuzentzeko eskatuko zaio interesdunari, eta betetzen ez badu, jakinarazpena ez egindakotzat joko dela adieraziko zaio.

La falta de cumplimentación conllevará a requerir a la persona interesada para que subsane en el plazo de diez días, con indicación de que, si así no lo hiciera, se tendrá como no efectuada la comunicación.

10. artikulua.– Administrazioak bitarteko telematikoen bidez egindako jakinarazpen eta komunikazioak.

Artículo 10.– Notificaciones y comunicaciones de la Administración por medios telemáticos.

1.– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako Sailak interesdunei jakinarazteko bide gisa bitarteko telematikoak erabiltzeak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. eta 59. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzea bermatuko du administrazio-jardunak jakinarazteari dagokionez.

1.– La utilización de medios telemáticos por el Departamento de Justicia, Empleo y Seguridad Social como cauce de la comunicación con las personas interesadas garantizará en todo caso el cumplimiento de los requisitos establecidos por los artículos 58 y 59 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Publicas y del Procedimiento Administrativo Común para la práctica de la notificación de los actos administrativos.

Administrazio-organoek bitarteko telematikoak erabiliko dituzte interesdunei jakinarazpen eta komunikazioak igortzeko, interesdunak bitarteko hori lehentasunezkoa dela adierazi duenean edo espresuki bitarteko hori erabiltzea baimendu duenean soilik. Baimen hori indibiduala izango da prozedura bakoitzarentzat.

La remisión por parte de los órganos de la administración a las personas interesadas de notificaciones y comunicaciones por medios telemáticos sólo producirá efectos jurídicos cuando aquéllas hayan señalado este medio como preferente o consentido expresamente su utilización. Este consentimiento se prestará individualmente para cada procedimiento.

Era berean, espedientearen izapidetzea hasi denean, interesdunak jakinarazpena bitarteko telematikoen bidez egiteko bere baimena baliogabetzeko aukera izango du; horretarako, organo eskudunari jakinarazi beharko dio eta jakinarazpenetarako helbide bat adierazi beharko du.

Asimismo, la persona interesada, una vez iniciada la tramitación del expediente, podrá revocar su consentimiento para que la notificación se practique por vía telemática, en cuyo caso deberá comunicarlo así al órgano competente y señalar un domicilio postal donde practicar las sucesivas notificaciones.

2.– Jakinarazpena egindakotzat joko da interesdunak jaso izana elektronikoki sinatzen duen unean. Jakinarazpena ukatzeko sinadura elektronikoa beharko da. Kasu horretan izapidea egindakotzat joko da eta prozedurak aurrera jarraituko du. 3. atalean adierazitako helbide elektronikoan jakinarazpena jaso izanaren ziurtasuna dagoenean eta interesdunak edukia ikusi gabe egutegiko hamar egun igaro direnean, jakinarazpena ukatutzat joko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4. artikuluan aurreikusitako ondorioekin.

2.– La notificación se entenderá practicada en el momento en que la persona interesada firme electrónicamente su recepción. El rechazo de la notificación exigirá la firma electrónica, teniéndose en tal caso por efectuado el trámite y siguiéndose el procedimiento. Cuando existiendo constancia de la recepción de la notificación en la dirección electrónica señalada en el apartado 3, transcurrieran 10 días naturales sin que la persona interesada acceda a su contenido, se entenderá que la notificación ha sido rechazada con los efectos previstos en el artículo 59.4 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

Jakinarazpena jaso den eguna eta ordua grabatuta geratuko dira helbide elektronikoan eta baita interesdunak zein egunetan eta ordutan ikusi duen haren edukia ere, edo hala badagokio, ukatzen den unea. Era berean, Agindu honetan ezarritakoaren arabera jakinarazpena egitea galarazten duen zerbitzuan gertatutako edozein etete jasota geratuko da.

Quedará grabada la fecha y hora en que se produzca la recepción de la notificación en la dirección electrónica y aquélla en que la persona interesada accede al contenido de la notificación o, en su caso, procede su rechazo. A su vez, se dejará constancia de cualquier interrupción del servicio que imposibilite la práctica de la notificación de acuerdo con lo dispuesto en esta Orden.

3.– Administrazio-organoek jakinarazpen telematikoen praktikarako ezarritako baldintzen antzekoetan igorriko dizkiete interesdunei komunikazioak bitarteko telematikoen bidez (komunikazio horiek interesdunen eskubide eta interesak eraginpean hartzen dituzten banakako espedientearen informazio gisa ulertuak), honako salbuespen hauekin:

3.– La remisión por parte de los órganos de la administración a las personas interesadas de comunicaciones por medios telemáticos, entendidas éstas como informaciones del expediente particular que afecten a los derechos e intereses de aquellas, se realizará en términos análogos a los descritos para la práctica de las notificaciones telemáticas, con las siguientes salvedades:

– Jakinarazpena egiteko bitarteko telematikoak erabiltzea eta hori baliogabetzea, jakinarazpen telematikoak jasotzeko emandako baimena eta haren baliogabetzearekin loturik egongo dira.

– El consentimiento del uso de medios telemáticos en la comunicación y la revocación del mismo estarán ligados al consentimiento emitido para la recepción de notificaciones telemáticas y su revocación.

– Komunikazioen kasuan ez da epeen zenbaketarik egingo, ez baitituzte jakinarazpenek dituzten ondorio juridikoak.

– En el caso de las comunicaciones no se realiza cómputo de plazos, por carecer éstas de los efectos jurídicos que tienen las notificaciones.

– Komunikazio baten edukia ikusteko ez da aldez aurretiko baimenik behar.

– El acceso al contenido de una comunicación no requiere el paso previo de aceptación de la misma.

4.– www.euskadi.net helbidean baliatuko dira jakinarazpen eta komunikazio elektronikoak, interesduna aldez aurretik ziurtagiri elektroniko aitortuaren bidez identifikatu ondoren.

4.– El acceso a la notificación o comunicación electrónica se realizará en la dirección electrónica www.euskadi.net, previa identificación de la persona interesada mediante el empleo del certificado electrónico reconocido.

11. artikulua.– Kontsultak.

Artículo 11.– Consultas.

Aplikazio informatikoaren bitartez administrazio-espediente bakoitzaren egoera eta zer egunetan eta ordutan egin diren kontsultatu ahal izango dute eskatzaileek eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, betiere dagokien ziurtagiri elektroniko aitortuarekin identifikatu ondoren.

La aplicación informática permitirá a las personas solicitantes y al Departamento de Justicia, Empleo y Seguridad Social consultar el estado de tramitación de cada uno de los expedientes administrativos, así como la fecha y hora en que se han realizado las operaciones, previa identificación con el correspondiente certificado electrónico reconocido.

12. artikulua.– Dokumentuen erregistro telematikoa.

Artículo 12.– Registro Telemático de documentos.

1.– Bitarteko telematikoen bidez bidali edo jasotako eskaerak, idazkiak eta komunikazioak Erregistro Telematikoan jasoko dira idazki bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluari jarraiki.

1.– De la recepción o salida de solicitudes, escritos y comunicaciones que se transmitan por medios telemáticos, se dejará constancia mediante la correspondiente anotación en el Registro Telemático, de acuerdo con lo dispuesto en el artículo 38 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre.

Eskaera Erregistro Telematikoan jasotzerakoan aurkezpen-ordainagiria erakutsiko zaio igorleari, eta hark deskargatu eta beretzat gordetzeko aukera izango du.

En el momento de la recepción de la solicitud en el Registro Telemático se mostrará el recibo de presentación a la persona remitente, quien tendrá la opción de descargarlo y conservarlo en su poder.

Ordainagirian Erregistro Telematikoaren nortasuna bermatuko da sinadura elektroniko aitortuaren bidez eta igorlearen eta jasotzailearen identifikazioa jasoko dira, baita sarrera-erregistroaren zenbakia, izapidearen izena, eta zer egunetan eta ordutan aurkeztu den, edukiaren laburpena eta aurkeztutako dokumentua osorik dagoela identifikatzea eta jasotzea ahalbidetzen duten datuak ere.

En el recibo se garantizará la identidad del Registro Telemático mediante la utilización de la firma electrónica reconocida, haciéndose constar la identificación del remitente y destinatario, número de registro de entrada, denominación del trámite, y fecha y hora de su presentación, extracto del contenido y aquellos datos que permitan identificar y tener constancia de la integridad del documento presentado.

2.– Erregistro Telematikoaren bidez urteko egun guztietan eta eguneko 24 orduetan aurkeztu ahal izango dira eskaerak, idazkiak eta komunikazioak.

2.– El Registro Telemático permitirá la presentación de solicitudes, escritos y comunicaciones todos los días del año durante las veinticuatro horas.

3.– Eskaerak, idazkiak eta komunikazioak Erregistro Telematikoarentzat laneguna ez den egun batean jasotzen badira, hurrengo laneguneko lehenengo orduan jasotakotzat hartuko dira. Horri dagokionez, sarrera dokumentua benetan jaso zen eguneko hurrengo lehenengo laneguneko 00:01 orduan jaso izan balitz bezala erregistratuko da.

3.– La entrada de solicitudes, escritos y comunicaciones recibidas en un día inhábil para el Registro Telemático se entenderá efectuada en la primera hora del primer día hábil siguiente. A estos efectos, en el asiento de la entrada se inscribirán como fecha y hora de presentación aquellas en las que se produjo efectivamente la recepción, constando como fecha y hora de entrada las cero horas y un segundo del primer día hábil siguiente.

4.– Erregistro telematikoan egindako oharpenak informatika bidez erregistro orokorrean jasoko direla bermatuko da, indarreko arauetan xedatutakoaren arabera.

4.– Se garantizará la integración informática en el Registro General de las anotaciones efectuadas en el Registro Telemático, en los términos dispuestos en la normativa en vigor.

13. artikulua.– Datuen babesa.

Artículo 13.– Protección de datos.

1.– Agindu honen eremuan teknika elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiltzeari dagokionez, administrazioak Pertsona bakoitzaren datuen babesaren abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoa errespetatuko du.

1.– En la utilización de técnicas electrónicas, informáticas y telemáticas en el ámbito de esta Orden, la Administración respetará lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de datos de carácter personal y la Ley 2/2004, de 25 de febrero, de Ficheros de Datos de Carácter Personal de Titularidad Pública y de Creación de la Agencia Vasca de Protección de Datos.

2.– Agindu honetan aurreikusitako prozedurak hasteko edo prozedura horietan esku hartzeko interesdunak bitarteko elektronikoak, informatikoak edo telematikoak erabiltzen baditu, eskaera izapidetzeko beharrezkoak diren datu pertsonalak baliatzea baimenduko du eta dagokien prozedura ere.

2.– Cuando la persona interesada utilice los medios electrónicos, informáticos o telemáticos para iniciar los procedimientos previstos en esta Orden o intervenir en ellos, consiente el tratamiento de los datos de carácter personal que sean necesarios para la tramitación de la solicitud y el procedimiento correspondiente.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Eskumena ematen zaio Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordeari agindu hau garatu eta aplikatzeko beharrezkoak diren ebazpenak emateko.

Primera.– Se faculta al Director de Trabajo y Seguridad Social del Departamento de Justicia, Empleo y Seguridad Social para dictar las Resoluciones necesarias para el desarrollo y aplicación de la presente Orden.

Bigarrena.– Agindu hau 2007ko urriaren 15ean jarriko da indarrean.

Segunda.– La presente Orden entrará en vigor el día 15 de octubre de 2007.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko ekainaren 12a.

En Vitoria-Gasteiz, a 12 de junio de 2007.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

El Consejero de Justicia, Empleo y Seguridad Social,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.

JOSEBA AZKARRAGA RODERO


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común