Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

101. zk., 2007ko maiatzaren 28a, astelehena

N.º 101, lunes 28 de mayo de 2007


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
Hacienda y Administración Pública
2997
2997

AGINDUA, 2007ko apirilaren 26koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzkoa.

ORDEN de 26 de abril de 2007, de la Consejera de Hacienda y Administración Pública, por la que se regula la tramitación anticipada de expedientes de gasto con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Gastu-espedienteak bizkortzeko xedez, zeinen sortzapena hauek izapidetzen hasi eta hurrengo ekitaldian gauzatuko den, aurretiaz izapidetuko diren egoerak argitzea ekarriko duten arauak eman behar dira, baita eskakizunak eta eska daitezkeen baldintzak ere. Bereziki, arau hau baino lehenagokoa den 1985eko azaroaren 12ko Agindua aplikatzearen ondoriozko esperientziak dio komeni dela aurretiaz izapidetzeko araubidea berariaz zabaltzea, laguntza eta diru-laguntzen eta bestelako gastuen deialdiak barne hartzeko bertan, baita kontratazio-espedienteak, ordaintzeko betebeharrak sortuko direneko aurreko ekitaldian gauzatzeraino irits daitezen ahalbidetzeko ere.

Con el objeto de agilizar los expedientes de gasto cuyo devengo vaya a efectuarse en el ejercicio siguiente a aquél en que se inicia su tramitación, se hace necesario dictar las normas que aclaren las situaciones a las que resulta de aplicación esta tramitación anticipada, así como los requisitos y condiciones exigibles. En especial, la experiencia que resulta de la aplicación de la Orden de 12 de noviembre de 1985, antecedente de la presente norma, aconseja ampliar expresamente el régimen de la tramitación anticipada para incluir en él las convocatorias de ayudas y subvenciones y otros tipos de gasto, así como posibilitar que los expedientes de contratación puedan llegar hasta su formalización en el ejercicio anterior a aquél en el que se vayan a devengar las obligaciones de pago.

Horren ondorioz, honako hau

En su virtud,

XEDATU DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Kontzeptua.

Artículo 1.– Concepto.

Aurretiaz egindako izapidetzearen bidez, gastu-espediente bat (baita urte anitzeko gastu-espedientea bada ere) izapidetzen hasi ahal izango da, laguntzak eta diru-laguntzak emango diren edo kontratu edo hitzarmen baten xede diren prestazioak gauzatuko diren berehalako aurreko ekitaldian.

Mediante la tramitación anticipada, se podrá iniciar la tramitación de un expediente de gasto, incluso de carácter plurianual, en el ejercicio inmediatamente anterior a aquél en el que vayan a concederse ayudas y subvenciones o vayan a ejecutarse las prestaciones objeto de un contrato o convenio.

2. artikulua.– Eremua.

Artículo 2.– Ámbito.

Ondoko gastu-espediente motak aurretiaz izapidetu ahal izango dira:

Podrán ser objeto de tramitación anticipada los siguientes tipos de expediente de gasto:

Aurrekontuaren II. eta VI. kapituluei atxikitzen zaizkien kontratuak, hitzarmenak eta bestelako gastu-espedienteak.

Contratos, convenios y otros expedientes de gasto imputables a los Capítulos II y VI del Presupuesto.

Aurrekontuaren IV., VII. eta VIII. kapituluei atxikitzen zaizkien laguntza eta diru-laguntza deialdiak.

Convocatorias de ayudas y subvenciones imputables a los Capítulos IV, VII y VIII del Presupuesto.

3. artikulua.– Baldintza orokorrak.

Artículo 3.– Condiciones generales.

1.– Gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzean ondoko egoera hauetako bat eman beharko da:

1.– En la tramitación anticipada de los expedientes de gasto deberá concurrir alguna de las siguientes circunstancias:

a) EAEko Aurrekontu Orokorren proiektua onartuta balego, bertan kreditu egokia eta nahikoa egotea.

a) si estuviera aprobado el proyecto de Presupuestos Generales de la CAE, que exista crédito adecuado y suficiente en el mismo.

b) EAEko Aurrekontu Orokorren proiektua onartuta ez balego, EAEko Aurrekontu Orokorretan kreditu egokia eta nahikoa izan ohi duen gastuaz izatea.

b) si no estuviera aprobado el proyecto de Presupuestos Generales de la CAE, que se trate de un gasto habitualmente dotado con crédito adecuado y suficiente en los Presupuestos Generales de la CAE.

c) Erkidegoko erregelamenduak aplikatuz eta hauetatik eratortzen diren finantzazio-konpromisoen arabera Europar Batasunak bakarrik finantzatutako gastu-espedienteak badira, aipatu gastuak araututa egotea.

c) si se trata de expedientes de gasto financiados exclusivamente por la Unión Europea en aplicación de reglamentos comunitarios y en función de los compromisos de financiación que deriven de éstos, que exista la regulación de los citados gastos.

2.– Aurreko paragrafoko a) eta b) ataletan zehaztutako eskakizunak betetzen ez dituzten espedienteek aurretik izapidetu ahal izango dira, baina aurrekontuetan eskumena duen sailak aldeko txostena eman beharko du aitzinetik. Txosten horretan jasoko da Aurrekontu Orokorren proiektuan edo sortzapena gertatuko dela aurreikusten den ekitaldiko aurrekontu aldaketan gastu horretarako kreditu egokia eta nahikoa barne hartuko dela.

2.– Los expedientes que no cumplan los requisitos señalados en las letras a) y b) del párrafo anterior podrán ser tramitados anticipadamente previo informe favorable del Departamento competente en materia presupuestaria en el que conste que se incluirá crédito adecuado y suficiente para dicho gasto en el proyecto de Presupuestos Generales o en una modificación presupuestaria que se efectuará en el ejercicio en el que se prevea el devengo, según proceda.

3.– Aurreko paragrafoetan adierazitako baldintzak Kontrol Ekonomikoko Bulegoak emandako aurrez izapidetutako «A» agirien balidazio informatikoaren bidez egiaztatuko dira; agiri hauek espedienteari txertatuko zaizkio eta, behin gastua jasaten duten kredituak indarrean izan eta gero, kontabilitate-agiriek ordezkatuko dituzte.

3.– Las circunstancias expresadas en los párrafos anteriores se acreditarán mediante la validación informática por la Oficina de Control Económico de los documentos «A» de tramitación anticipada, que se incorporarán al expediente y se sustituirán, una vez vigentes los créditos que soportan el gasto, por los documentos contables correspondientes.

4. artikulua.– Kontratu eta hitzarmenak aurretiaz izapidetzea.

Artículo 4.– Tramitación anticipada de contratos y convenios.

1.– Aurrekontuaren II. eta VI. kapituluei lotzen zaizkien kontratuak, hitzarmenak eta bestelako gastu-espedienteak beren esleipena eta formalizazioarekin ere amaitu ahal izango dira, baina prestazioen burutzapena hurrengo ekitaldian baino ezin izango da hasi, kredituak onartu eta gero.

1.– Los contratos, convenios y otros expedientes imputados a los Capítulos II y VI del Presupuesto podrán ultimarse incluso con su adjudicación y formalización o suscripción, si bien la ejecución de las prestaciones sólo podrá iniciarse en el ejercicio siguiente, una vez aprobados los créditos correspondientes.

2.– Espedientearen administrazio klausula berezien pleguan, hitzarmenaren testuan edo antzeko agirian, esleipena edo hirugarrenekiko konpromisoa espediente horretatik eratorritako betebeharrak finantzatzeko kreditu egokia edo nahikoa egotearen baldintza etengarriaren pean jartzen dela jaso beharko da.

2.– En el pliego de cláusulas administrativas particulares, texto del convenio o documento análogo del expediente, deberá constar que la adjudicación o compromiso con terceros se somete a la condición suspensiva de existencia de crédito adecuado y suficiente para financiar las obligaciones derivadas del mismo.

3.– 3.3 artikuluan aipatzen den balioztatutako agiriaren kopia kontratazio espedienteetan jaso beharko da, espedienteok onartu baino lehen; hitzarmenen kasuan, sinatu baino lehen jaso beharko da eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak balioztatu ahal izango du aurretiko fiskalizazioa egiten den unean, fiskalizatzea nahitaezkoa bada.

3.– La copia del documento validado al que se refiere el artículo 3.3 deberá constar en los expedientes de contratación con anterioridad a la aprobación de los mismos; en el caso de los convenios, deberá figurar con anterioridad a su suscripción y la Oficina de Control Económico podrá efectuar la validación en el momento de realizar su fiscalización previa cuando ésta sea preceptiva.

5. artikulua.– Laguntzak eta diru-laguntzak aurretiaz izapidetzea.

Artículo 5.– Tramitación anticipada de las ayudas y subvenciones.

1.– Arau erregulatzaileen eta aurretiaz izapidetutako deialdien babesean bideratutako espedienteetan, hauen hasierako eta instrukzioko fase guztiak gauzatu ahal izango dira, laguntza eta diru-laguntza eman eta espedientea ebaztea izan ezik; eta horrenbestez, ezin izango da gastua erabaki ez eta betekizuna deialdia bermatu behar duen kredituaren erreserbaraino eraman ere.

1.– En los expedientes substanciados al amparo de las normas reguladoras y convocatorias tramitadas anticipadamente se podrán realizar todas las fases de inicio e instrucción de los mismos, salvo la concesión de la ayuda o subvención y resolución del expediente, no pudiéndose por tanto ni disponer el gasto ni contraer la obligación hasta la reserva del crédito que haya de garantizar la convocatoria.

2.– Aurreko artikuluan zehaztutako balidazio informatikoa Kontrol Ekonomikoko Bulegoak emango du deialdien proiektuei buruzko kontrol ekonomiko arautzailea burutzean. Igorritako agirietan espedienteak aurretiaz izapidetzea eragin duten arrazoiak justifikatu beharko dira.

2.– La validación informática señalada en el artículo anterior se emitirá por la Oficina de Control Económico con ocasión del ejercicio del control económico normativo sobre los proyectos de convocatorias. En la documentación remitida deberán justificarse las causas que motivan la tramitación anticipada de los expedientes.

3.– Laguntza eta diru-laguntzen deialdietan adierazi beharko da kreditu egokia edo nahikoa egotearen baldintza bete arte ez direla laguntzok emango.

3.– Las convocatorias de ayudas y subvenciones deberán señalar que la concesión de las mismas no se producirá hasta que no se cumpla la condición de la existencia de crédito adecuado y suficiente.

4.– Zuzeneko diru-laguntzak eta nominatiboak ez dira inolaz ere aurretiaz izapidetzearen xede izango.

4.– En ningún caso podrán ser objeto de tramitación anticipada las subvenciones directas y nominativas.

XEDAPEN GEHIGARRIA

DISPOSICIÓN ADICIONAL

Laguntza edo diru-laguntzak ematea edo ekitaldi berean gauzatuko diren prestazioak burutzea helburu duen aurrekontuaren luzapen aldian hasitako gastu espedienteak aurretiaz izapidetu ahal izango dira, agindu honen 3.1.a) edo 3.2 artikuluetan xedaturikoa betetzen denean.

Los expedientes de gasto iniciados en periodo de prórroga presupuestaria cuyo objeto sea la concesión de las ayudas o subvenciones o la ejecución de prestaciones que vayan a efectuarse en el mismo ejercicio podrán tramitarse anticipadamente cuando se cumpla lo dispuesto en los artículos 3.1 a) o 3.2 de la presente Orden.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Indarrik gabe geratzen da Ekonomia eta Ogasun Sailaren Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeko 1985eko azaroaren 12ko Agindua, hala nola maila bereko edo apalagoko arauak, agindu honetan xedatutakoaren aurkakoak badira.

Queda derogada la Orden de 12 de noviembre de 1985, del Departamento de Economía y Hacienda, por la que se regula la tramitación anticipada de expedientes de gasto con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, así como cualquier otra norma de igual o inferior rango que se oponga a lo establecido en la presente Orden.

AZKEN XEDAPENA

DISPOSICIÓN FINAL

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

La presente Orden entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko apirilaren 26a.

En Vitoria-Gasteiz, a 26 de abril de 2007.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

La Consejera de Hacienda y Administración Pública,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común