Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

208. zk., 2006ko urriaren 31, asteartea

N.º 208, martes 31 de octubre de 2006


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Educación, Universidades e Investigación
5376
5376

209/2006 DEKRETUA, urriaren 17koa, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen gehigarrizko ordainsari-osagarriei buruzkoa.

DECRETO 209/2006, de 17 de octubre, sobre complementos retributivos adicionales del personal docente e investigador de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 34. artikuluaren arabera, Jaurlaritzak ordainsari-osagarriak ezarri ahal izango ditu irakasle eta ikertzaile funtzionario eta kontratatuentzat, betiere, irakaskuntza, ikerketa eta kudeaketaren esparruan egoki iritzitako irizpideak eta, horien artean, hizkuntza-merezimenduak, kontuan izanda. Artikulu horrek dioenez, gainera, Eusko Jaurlaritzari dagokio, unibertsitate-alorreko eskumenak dituen sailaren proposamenez, ordainsari horien mugak ezartzea eraginkortasun eta eragimen irizpideen arabera, eta Gizarte Kontseiluari dagokio, unibertsitateko Gobernu Kontseiluaren proposamenez, horien banakako esleipen indibiduala erabakitzea, Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Uniqual Agentziak egindako merezimendu-balioespena kontuan hartuta.

El artículo 34 de la Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco, dispone que el Gobierno podrá establecer para el personal docente e investigador, funcionario y contratado, complementos retributivos, de acuerdo con los criterios que considere oportunos en torno a la docencia, la investigación y la gestión, entre los que se incluirán los méritos lingüísticos. Asimismo, dicho artículo señala que corresponde al Gobierno Vasco, a propuesta del departamento competente en materia de universidades, establecer los límites de dichas retribuciones de acuerdo con los criterios de eficacia y eficiencia, y al Consejo Social, a propuesta del Consejo de Gobierno de la universidad, acordar la asignación singular e individual de los mismos previa valoración de los méritos por Uniqual, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia-Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco.

Gai honen inguruan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta Euskal Herriko Unibertsitateak hitzarmen bat sinatu zuten, 2004ko abenduaren 21ean, finantziazio-eredu iraunkor bat garatzeko eta gehigarrizko ordainsarien eredu bat ezartzeko. Era horretan, beraz, Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen baldintzak hobetzeko bide bat ireki zen, aurretik horrelakorik ez zegoela kontuan izanik.

En este marco, con fecha 21 de diciembre de 2004 se firmó un Acuerdo entre el Departamento de Educación, Universidades e Investigación del Gobierno Vasco y la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea para el desarrollo de un modelo estable de financiación y la implantación de un modelo de retribuciones adicionales, abriéndose de este modo una vía, inexistente hasta el momento, de mejora de las condiciones del personal docente e investigador de la Universidad.

Arau honekin, bi helburu bete nahi dira: batetik, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen jarduera eta garapen profesionala sustatzea eta aitortzea, Euskal Unibertsitate Sistemaren Legean jasotako eraginkortasun, eragimen eta kalitate kontzeptuak aplikatuz, eta, bestetik, osagarri berezi horiek unibertsitate-politikaren alorreko helburuei egokitzea. Helburu horiek, berriz, Jaurlaritzak ezarriko ditu plangintza-tresna egokien bitartez eta, bereziki, Unibertsitate Planaren bitartez.

Con la presente norma se pretende, en primer lugar, fomentar y reconocer la actividad y el desarrollo profesional del personal docente e investigador de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, aplicando los conceptos de eficacia, eficiencia y calidad marcados en la Ley del Sistema Universitario Vasco y, en segundo lugar, acomodar la regulación de estos complementos singulares a los objetivos de política universitaria que sean establecidos por el Gobierno a través de los instrumentos de planificación oportunos y, especialmente, del Plan Universitario.

Izan ere, gehigarrizko ordainsari-osagarriak tresna bat dira Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen irakaskuntza, ikerkuntza eta kudeaketa lanen areagotze kualitatiboa pizteko eta sustatzeko baina, ordainsari-baldintzak aintzatesteko eta hobetzeko mekanismo selektibo eta banakakoa izan arren, gehigarrizko ordainsari hauek ez dira inolaz ere sartzen Euskal Unibertsitate Sistemaren Legeko 33. artikuluan unibertsitateko irakasle eta ikertzaileentzat ezartzen den ordainsari-araubide orokorrean eta, ondorioz, ezin zaie araubide hori aplikatu. Aitzitik, gehigarri horiekin bakarrik saritu nahi dira irakaskuntza, ikerketa eta kudeaketa jarduerak baldin eta gutxieneko kalitate-estandar jakin batzuetatik gora burutzen badira eta oinarrizko eginkizunak baino gehiago betetzen badira. Osagarriok, daukaten izaera bereziaren ondorioz, aldagarriak eta ez-finkagarriak dira eta, batez ere, oinarri duten merezimenduen aldiroko ebaluazioari daude lotuta.

En efecto, los complementos retributivos adicionales constituyen un instrumento destinado a incentivar y estimular el incremento cualitativo de la actividad docente e investigadora y de gestión del personal docente e investigador de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, pero, aun cuando pueda suponer un mecanismo selectivo e individualizado para el reconocimiento y mejora de sus condiciones salariales, en ningún caso constituyen una retribución complementaria inserta en el régimen general de retribuciones del personal docente e investigador universitario contemplado en el artículo 33 de la Ley del Sistema Universitario Vasco, razón por la cual no les es de aplicación dicho régimen, sino que, por el contrario, únicamente pretenden recompensar el cumplimiento de las obligaciones docentes, investigadoras y de gestión cuando se realiza por encima de unos determinados estándares mínimos de calidad y del cumplimiento de las obligaciones básicas. La naturaleza específica de estos complementos, por tanto, se manifiesta no sólo en el carácter variable y no consolidable de los mismos sino, principalmente, en estar ligados a la evaluación periódica de los méritos en que se fundamentan.

Horrekin guztiarekin, beraz, suspertu egin nahi da Euskal Autonomia Erkidegoarentzat apustu estrategikoa den euskal unibertsitate-sistema eta, bereziki, unibertsitate publikoa, are gehiago goi-mailako irakaskuntzako europar esparruan ezinbestean sartu behar dugun honetan _2010erako beranduen jota_, izan ere, horrek eraldaketa sakona ekarriko du irakaskuntzaren eskaintzan eta antolaketan eta pedagogiaren kulturan. Ildo horretatik, kreditua eta gehigarri europarra sartzeak, gradu eta gradu-ondoko egiturak ezartzeak eta irakasleen zein ikasleen mugikortasunak kultura-aldaketa handiak ekarri dituzte ezagutza sortu, transmititu eta eskuratzeko moduan, eta horrek ahalegin handia eskatzen die irakasleei lanbideko jardunean. Ikuspuntu horretatik, funtsezkoa da pizgarri-politika egokia ezartzea ahalegin horiek proposatutako europar helburua lortzera bidera daitezen.

Con todo ello, en definitiva, se pretende ahondar en la apuesta estratégica que para la Comunidad Autónoma de Euskadi supone el sistema universitario vasco y, particularmente, la universidad pública, máxime en un contexto de obligada incorporación al espacio europeo de la enseñanza superior prevista, en cualquier caso, para el 2010 y que supone una profunda transformación de la oferta y la organización docente, así como de la cultura pedagógica. En este sentido, la incorporación del crédito y el suplemento europeo, de las estructuras de grado y postgrado y de la movilidad tanto de docentes como de estudiantes, implica para todos ellos un cambio cultural en la manera de producir, transmitir y adquirir el conocimiento que exige un esfuerzo importante al profesorado en su actuación profesional. Desde esta perspectiva es clave el establecimiento de una adecuada política de incentivación que oriente los esfuerzos referidos hacia el objetivo europeo propuesto.

Bestalde, unibertsitatearen eta ikerketaren arteko halabeharrezko erlazioak bete-betean eskatzen du politika pizgarriak ezartzea gure ikerketa-ehuna Europako ikerketa-espazioan osoki txerta dadin, betiere, ikerkuntzako jardueraren nazioartekotzeak eta lehiakortasunak berezko dituzten estrategiak Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatuz.

Por otra parte, la ineludible relación entre universidad e investigación plantea, también, la necesidad de establecer políticas incentivadoras destinadas a la incorporación plena de nuestro tejido investigador en el espacio europeo de la investigación, dentro de las estrategias propias de la internacionalización y la competitividad de la actividad investigadora en la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Irakaskuntzaren eta ikerketaren esparruan hori dena ahalbidetzeko, nahitaezkoa da kudeaketaren kultura jakin bat sustatzea, unibertsitateak aukera izan dezan inguruak eskatzen dizkion aldaketei erantzun kontingentzial egokia emateko globalizazio, lankidetza eta lehiakortasun esparru batean eta ezagutzaren gizartean.

Para que todo ello sea posible, tanto en el marco de la docencia como en el de la investigación, es preciso promover una cultura de la gestión que permita a la universidad dotarse de una adecuada respuesta contingencial a los cambios requeridos desde el entorno, dentro de este marco de globalización, cooperación y competencia y sociedad del conocimiento.

Horrela, irakaskuntza, ikerketa eta kudeaketa sustapenerako giltzarri bihurtzen dira, eta horietara bideratuko da unibertsitatearen apustu estrategikoa giza baliabideak bizkortzeko. Era honetan, banakako jarduera atomizatu zehatzetatik haratago joatea espero dugu, izan ere, jarduerok estrategia komun batean bilduta egonik, "unibertsitate-erakundearen produktibitate globala" ere areagotu daiteke eta hori, begien bistakoa denez, baliagarria izango da, zeren produktibitate horrek hobekuntza kuantitatibo eta kualitatiboak ekarriko ditu gizarteari ematen zaion zerbitzuan.

De esta manera, docencia, investigación y gestión se convierten en los puntos clave de impulso en los que se concreta la apuesta estratégica por la universidad en el campo de la incentivación de los recursos humanos. Así, es factible esperar no solo la existencia de acciones concretas de carácter atomizado e individualizado, sino que al encontrarse las mismas alineadas en una estrategia común, se pueda dar también un incremento de "la productividad global de la institución universitaria" que, en cualquier caso, tendrá una utilidad evidente en cuanto que dicha productividad se deberá traducir en mejoras cuantitativas y cualitativas en el servicio a la sociedad.

Dena den, dekretu honen aplikazioa era garapena ez dira eragozpen izango Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen II. tituluko bigarren kapituluaren seigarren atala globalki aplikatzeko edota lege horren zazpigarren xedapen gehigarria praktikan jartzeko, komenigarria bailitzateke irakasle eta ikertzaileen ordainsari-sistemaren sendotasuna hobetzeko. Ondorioz, beharrezkoa da gai horiei ahal bezain azkar heltzea.

Ello no obstante, la aplicación y desarrollo de este Decreto no debe impedir la aplicación global de la sección sexta del capítulo segundo, título II de la Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco, así como la puesta en práctica de la disposición adicional séptima de la misma que sería conveniente en aras a una mejora de la consistencia del sistema retributivo del personal docente e investigador. Por ello, sería necesario acometer dichas cuestiones con la celeridad deseada.

Amaitzeko, arau honek bete-betean errespetatzen ditu Euskal Unibertsitate Sistemaren Legeak Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Uniqual Agentziari eta Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluari ematen dizkion funtzioak.

Por último, la presente norma se ajusta en toda su amplitud a las funciones que la Ley del Sistema Universitario Vasco reserva tanto a Uniqual, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia-Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco como al Consejo Social de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluari, Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluari eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari entzun ondoren, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko urriaren 17an egindako bilkuran gaia aztertu eta eztabaidatu ondoren, hauxe

En virtud de lo expuesto, a propuesta del Consejero de Educación, Universidades e Investigación, oídos el Consejo Vasco de Universidades, el Consejo de Coordinación de la Enseñanza Pública Universitaria, y la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 17 de octubre de 2006,

XEDATU DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

1.– Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen gehigarrizko ordainsari-osagarrien araubidea ezartzea eta arautzea da dekretu honen helburua.

1.– El presente Decreto tiene por objeto el establecimiento y la regulación del régimen de los complementos retributivos adicionales del personal docente e investigador de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

2.– Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluak egingo du, unibertsitateko Gobernu Kontseiluaren proposamenez, irakasle eta ikertzaileen ordainsari-osagarrien banakako esleipen indibiduala, dekretu honetan ezarritako modalitateak eta mugak errespetatuz.

2.– El Consejo Social de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, a propuesta del Consejo de Gobierno de la Universidad, acordará la asignación singular e individual de complementos retributivos al personal docente e investigador dentro de las modalidades y con las limitaciones previstas en el presente Decreto.

3.– Osagarriak esleitu baino lehen, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Uniqual Agentziak kasuan kasuko merezimenduak balioetsi, eta aldeko iritzia eman behar du.

3.– La asignación de los complementos exigirá la previa valoración y evaluación positiva de los méritos en que se sustentan por Uniqual, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia-Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco.

2. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Artículo 2.– Ámbito de aplicación.

1.– Zerbitzuak Euskal Herriko Unibertsitatean ematen dituzten irakasle eta ikertzaile funtzionario zein kontratatuei aplikatuko zaie dekretu hau.

1.– El presente Decreto será de aplicación al personal docente e investigador funcionario y contratado que preste sus servicios en la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

2.– Lehenengo ebaluazioaren kasuan izan ezik, dekretu honetan ezartzen diren ordainsari-osagarriak eskuratu ahal izateko, nahitaezkoa izango da Euskal Herriko Unibertsitatearekin lan, estatutu edo administrazio lotura izatea ebaluatuko den aldi osoan zehar. Ondorio horietarako, ez dira aintzat hartuko zerbitzu-eginkizunetan, zerbitzu berezietan edo antzeko egoeretan egon izanagatik egindako etenak. Hala ere, aparteko kasuetan, kontuan hartuko dira beste unibertsitateetan eta goi-mailako irakaskuntza eta ikerketa erakundeetan irakaskuntzaren, ikerketaren eta kudeaketaren esparruan lortutako merezimenduak. Zehazki, hauek hartuko dira kontuan: irakaskuntzaren esparruan: irakaskuntzaren eskaintzaren eta antolamenduaren eraldaketan eta pedagogiaren kulturan eragin ona izan duten merezimenduak; ikerketaren esparruan: ikerketako jardueraren nazioartekotze eta lehiakortasunean eragina izan duten merezimenduak, eta kudeaketaren esparruan: unibertsitatean eta goi-mailako irakaskuntza eta ikerketa erakundeetan kalitatea kudeatzeko kultura sustatu duten merezimenduak.

2.– Salvo en el caso de la primera evaluación, para disfrutar de los complementos retributivos previstos en este Decreto será requisito imprescindible haber mantenido vinculación laboral, estatutaria o administrativa con la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea durante todo el período objeto de evaluación. A estos efectos, no se tomarán en consideración las interrupciones debidas a comisiones de servicios, servicios especiales y situaciones análogas. No obstante, en casos excepcionales, se tomarán en cuenta aquellos méritos de docencia, investigación y gestión que han sido obtenidos en otras universidades e instituciones de enseñanza e investigación superior. Concretamente, se tendrán en cuenta los méritos de docencia que han influido positivamente en la transformación de la oferta y la organización docente, así como de la cultura pedagógica, los méritos de investigación que han influido en la internacionalización y la competitividad de la actividad investigadora y los méritos de gestión que han promovido una cultura de gestión de calidad en el ámbito universitario y en las instituciones de enseñanza e investigación superior.

3. artikulua.– Aurrekontuko zuzkidura eta finantziazioa.

Artículo 3.– Dotación presupuestaria y financiación.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren Legearen proiektuak berariazko zuzkidura jasoko du gehigarrizko ordainsari-osagarriak finantzatzeko. Zuzkidura hori osagarrien kostuaren % 85 eta % 90 bitartekoa izango da, alde batera utzita banaka identifika daitezkeen langile-kolektiboei eragiten dieten kontratu-programa berariazkoetan sartutako ordainsariak. Euskal Herriko Unibertsitateak gainerakoa ordainduko du bere diru-sarreren kontura, eta ez Euskal Autonomia Erkidegoko zuzkiduren kontura.

1.– El proyecto de Ley de Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi incluirá una dotación específica destinada a la financiación de los complementos retributivos adicionales equivalente a un porcentaje entre el 85% y el 90% del coste de los mismos, con excepción de aquellas retribuciones que se incluyan en contratos-programa específicos que puedan afectar a determinados colectivos de personal identificables individualmente. La Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea cubrirá el resto con cargo a sus ingresos propios y no con cargo a las dotaciones de la Comunidad Autónoma.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuetan gehigarrizko ordainsari-osagarriak finantzatzeko jasotako aurrekontu-kredituak Euskal Herriko Unibertsitateari ordaindu baino lehen, Gizarte Kontseiluak osagarri horiek dekretu honetan ezarritako baldintzen arabera eman dituela egiaztatu beharko du.

2.– Los créditos presupuestarios destinados a la financiación de los complementos retributivos adicionales y consignados en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi serán transferidos a la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea previa acreditación de su concesión por el Consejo Social de conformidad con las condiciones establecidas en el presente Decreto.

4. artikulua.– Osagarriei buruzko araubidea eta horien ezaugarriak.

Artículo 4.– Régimen y características de los complementos.

1.– Dekretu honetan garatutako gehigarrizko ordainsari-osagarrien araubide juridikoak bat etorri behar du artikuluetan eta garatzeko xedapenetan ezarritakoarekin, eta ez da aplikagarri izango unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen ordainsariei buruz Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 33. artikuluan ezarritako araubide orokorra. Ondorio horietarako, beraz, ez dira ordainsari osagarritzat joko.

1.– El régimen jurídico de los complementos retributivos adicionales desarrollados en el presente Decreto se ajustará a lo establecido en el articulado y sus disposiciones de desarrollo, sin que les sea de aplicación el régimen general de retribuciones del personal docente e investigador universitario contemplado en el artículo 33 de la Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco, y sin que puedan ser considerados a tales efectos como una retribución complementaria.

2.– Gehigarrizko ordainsari-osagarriak banakakoei emango zaizkie eta pertsonalak dira, ez-finkagarriak, aldiro ebaluagarriak eta aldakorrak. Dena dela, bateragarriak dira eta metatu egin daitezke.

2.– Los complementos retributivos adicionales son de carácter individual y personal, no consolidables, evaluables periódicamente y de carácter variable. No obstante, podrán ser compatibles y acumulables entre sí.

3.– Gehigarrizko ordainsari-osagarriak interesatuak eskatuta emango dira eta emateak edo jasotzeak ez du inolako banako eskubiderik sortuko hurrengo aldien ebaluazioari begira.

3.– Los complementos retributivos adicionales se concederán a solicitud del interesado y su concesión y percepción no supondrá ningún derecho individual con respecto a las evaluaciones de períodos sucesivos.

5. artikulua.– Osagarrien mailak eta tarteak.

Artículo 5.– Niveles y tramos de complementos.

1.– Gehigarrizko ordainsari-osagarriak irakaskuntzaren, ikerketaren eta kudeaketaren esparruan aurreko urteetan lortu eta ebaluatutako merezimenduen arabera emango dira, betiere, burututako jardueren eraginkortasuna eta eragimena egiaztatzen bada. Ez dira inoiz emango jarduera batean hainbat denbora emate hutsagatik.

1.– Los complementos retributivos adicionales podrán concederse en función de los méritos docentes, investigadores y de gestión evaluados y contraídos en años anteriores que acrediten la eficacia y eficiencia de las actividades desarrolladas. En ningún caso podrán concederse en virtud del mero transcurso del tiempo en el desarrollo de la actividad.

2.– Irakaskuntzako eta ikerketako merezimenduei lotutako gehigarrizko ordainsari-osagarriak irakaskuntzako eta ikerketako jardueren bikaintasuna, kalitatea eta etengabeko hobekuntza piztu eta aitortzeko izango dira, barne hartuta jardueran beste hizkuntza batzuk erabiltzea eta, bereziki, euskara erabiltzea. Ildo horretatik, jarduera eleaniztunak eta, bereziki, euskararen sustapenari zuzenean lotutakoak, modu orokorrean eta zeharkakoan hartuko dira kontuan maila guztietan. Hizkuntza-eskakizuna norbere borondatez aldatzea eta eskakizun elebiduneko plaza batera jotzea balioetsi egingo da.

2.– Los complementos retributivos adicionales ligados a méritos docentes e investigadores estarán dirigidos a estimular y reconocer la excelencia, la calidad y la mejora continua en las actividades docentes e investigadoras, incluyendo el uso de otros idiomas en el desempeño de su labor y, en cualquier caso, el uso del euskera. En este sentido, las actuaciones plurilingües y, en particular, las relacionadas directamente con el impulso del euskera, serán consideradas de manera genérica y transversal en todos los niveles. Se valorará el cambio voluntario de perfil lingüístico a una plaza de perfil bilingüe.

3.– Osagarriak meta daitezkeen hiru mailatan sailkatuko dira, eta tarte progresibo desberdinak izango dituzte. Hiru maila horiek (C, B eta A) hiru kontzeptu desberdini lotuta daude: irakaskuntzari, ikerketari eta kudeaketari. Kontzeptu horietako bakoitzak pisu desberdina izango du Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen maila eta tartea finkatzeko orduan. Abiapuntu gisa, portzentaje hauek finkatu dira:

3.– Los complementos estarán clasificados en tres niveles acumulables y diferentes tramos progresivos. Estos tres niveles (C, B y A) están asociados a tres conceptos diferentes: docencia, investigación y gestión. Cada uno de estos conceptos tendrá diferente peso a la hora de computar el nivel y el tramo en el que se sitúa el personal docente e investigador de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea. Como punto de partida se señalan los siguientes porcentajes:

Irakaskuntza: % 50	

Docencia: 50%

Ikerketa: % 45	

Investigación: 45%

Kudeaketa: % 5	

Gestión: 5%

4.– Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Uniqual Agentziari dagokio Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen maila eta tartea finkatzea.

4.– Corresponde a Uniqual, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia- Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco, computar el nivel y el tramo en el que se sitúa el personal docente e investigador de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

5.– Hauek dira osagarrien hiru mailak:

5.– Los tres niveles de complementos son:

a) C maila, Euskal Herriko Unibertsitatearekiko dedikazio profesionala saritzeko. Bi tarte izango ditu:

a) El nivel C, destinado al reconocimiento de la dedicación profesional a la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, estará compuesto por dos tramos:

– C1; eskuratu ahal izateko, 3 urteko lotura egiaztatu behar da Euskal Herriko Unibertsitatearekin. Zenbatekoa 1.625 eurokoa izango da urteko.

– C1, al que se podrá acceder siempre que se acredite 3 años de vinculación con la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea. Tendrá una cuantía anual de 1.625 euros.

– C2; eskuratu ahal izateko, 7 urteko lotura egiaztatu behar da Euskal Herriko Unibertsitatearekin. Zenbatekoa 2.125 eurokoa izango da urteko.

– C2, al que se podrá acceder siempre que se acredite 7 años de vinculación con la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea. Tendrá una cuantía anual de 2.125 euros.

b) B maila, kalitatea eta etengabeko hobekuntza saritzeko. Hiru tarte izango ditu:

b) El nivel B, destinado al reconocimiento de la calidad y la mejora continua, estará compuesto por tres tramos:

– B1; eskuratu ahal izateko, nahitaezkoa da 5 urteko antzinatasuna egiaztatzea, gutxienez; C1 tartea dagoeneko izatea eta 25 puntu lortzea. Urteko zenbatekoa 1.600 eurokoa izango da.

– B1, al que se podrá acceder siempre que se acredite una antigüedad mínima de 5 años, se tenga, al menos, el tramo C1 y se obtengan 25 puntos. Tendrá una cuantía anual de 1.600 euros.

– B2; eskuratu ahal izateko, nahitaezkoa da 10 urteko antzinatasuna egiaztatzea, gutxienez; C1 eta C2 tarteak dagoeneko izatea eta 50 puntu lortzea. Urteko zenbatekoa 1.900 eurokoa izango da.

– B2, al que se podrá acceder siempre que se acredite una antigüedad mínima de 10 años, se tengan los tramos C1 y C2 y se obtengan 50 puntos. Tendrá una cuantía anual de 1.900 euros.

– B3; eskuratu ahal izateko, nahitaezkoa da 10 urteko antzinatasuna egiaztatzea, gutxienez; C1 eta C2 tarteak dagoeneko izatea eta 75 puntu lortzea. Urteko zenbatekoa 2.200 eurokoa izango da.

– B3, al que se podrá acceder siempre que se acredite una antigüedad mínima de 10 años, se tengan los tramos C1 y C2 y se obtengan 75 puntos. Tendrá una cuantía anual de 2.200 euros.

c) A maila, bikaintasuna saritzeko. Eskuratzeko 10 urteko antzinatasuna egiaztatu behar da gutxienez, eta bi tarte izango ditu:

c) El nivel A, destinado al reconocimiento de la excelencia, y al que se podrá acceder siempre que se acredite una antigüedad mínima de 10 años, estará compuesto por dos tramos:

– A1; urteko zenbatekoa 2.100 eurokoa izango da.

– A1, que tendrá una cuantía anual de 2.100 euros.

– A2; urteko zenbatekoa 2.600 eurokoa izango da.

– A2, que tendrá una cuantía anual de 2.600 euros.

6.– Antzinatasuna kalkulatzeko orduan, kontuan hartuko dira Euskal Herriko Unibertsitatean edozein lan, estatutu edo administrazio loturaren bitartez irakaskuntzaren, ikerketaren edo kudeaketaren esparruan burututako jarduerak.

6.– A los efectos del cómputo de la antigüedad, se tendrán en cuenta todas las actividades docentes, investigadoras o de gestión realizadas bajo cualquier vinculación laboral, estatutaria o administrativa con la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

7.– Mailak eta tarteak ebaluatzeko orduan, irakaskuntza, ikerketa, kudeaketa eta hizkuntza arloko merezimenduak balioetsiko dira eta, edonola ere, aldeko balorazioa beharko da, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Uniqual Agentziak adierazitakoaren arabera.

7.– En la evaluación de los diferentes niveles y tramos se incluirán los méritos docentes, investigadores, de gestión y lingüísticos, siendo necesaria, en cualquier caso, una evaluación positiva en los términos que determine Uniqual, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia-Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco.

8.– Euskal Herriko Unibertsitatean kargu akademikoak betez unibertsitate-erakundeari eskainitako dedikazio profesionala saritzeko kudeaketa-merezimenduak ez dira ebaluatuko harik eta kargu-aldia amaitu arte, eta ebaluazio-aldi bakar batean baino ez dira kontuan hartuko. Merezimendu horiek ez dira kontuan hartuko baldin eta kargu akademiko izanagatik ordainsari osagarriren bat jaso bada. Ebaluazioari begira, kargu akademiko desberdinetan emandako aldiak metatu egin ahal izango dira.

8.– La evaluación de los méritos de gestión que reconozcan la dedicación profesional a la institución universitaria a través del desempeño de cargos académicos en la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea sólo podrá tener lugar una vez finalizado el desempeño del cargo y durante un único período de evaluación, siendo su cómputo incompatible con la percepción de cualquier retribución complementaria derivada de la condición de cargo académico. A los efectos de su evaluación, podrán acumularse los períodos en los que se hayan ocupado cargos académicos diversos.

9.– Ordainsari osagarriak dituzten kudeaketa-postuetan diharduten kargu akademikodunek eskubidea izango dute kudeaketa-postu horretara heltzean zuten maila izoztuta mantentzeko bertan dauden bitartean. Izozketa horrek kargua utzi ondoren aurkeztu ahal diren lehenengo deialdira arte izango du eragina.

9.– La ocupación de un puesto de gestión en cargos académicos con percepciones complementarias dará derecho a la congelación del nivel alcanzado al acceder al puesto. Dicha congelación se mantendrá durante el tiempo en que permanezca en el puesto de gestión. Asimismo, la congelación de nivel tendrá efecto hasta la siguiente convocatoria, a la que se podrá presentar una vez finalizado el desempeño del cargo.

6. artikulua.– Ebaluazio-irizpideak.

Artículo 6.– Criterios de evaluación.

1.– Gehigarrizko ordainsari-osagarriak eskuratzeko merezimenduen ebaluazioan, kontuan hartuko da Jaurlaritzak eta unibertsitate-arloko eskumenak dituen sailak unibertsitate politikarako ezarritako helburuak banaka edo taldeka bete diren.

1.– La evaluación de los méritos ligados a los complementos retributivos adicionales estará vinculada al logro individual o colectivo de los objetivos de política universitaria que sean establecidos por el Gobierno y el departamento competente en materia de universidades.

2.– Horretarako, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Uniqual Agentziak ebaluazio-parametroak ezarriko ditu aurreko artikuluan aipatutako tarte bakoitzarentzat, betiere, Dekretu honetako eranskinean norbanakoentzat eta taldeentzat jasotako irizpideen arabera.

2.– A tales efectos, Uniqual, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia-Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco fijará los parámetros de evaluación de cada uno de los diferentes tramos señalados en el artículo anterior atendiendo a los criterios, de carácter tanto individual como colectivo, recogidos en el anexo al presente Decreto.

3.– Eranskin horretako irizpideak dekretu bitartez aldatu ahal izango dira, unibertsitate-alorreko eskumenak dituen sailaren proposamenez, Euskal Unibertsitate Sistemaren antolamenduari eta erronka berriei egokitzeko. Zehazki, Unibertsitate Planari egokitu behar zaizkio eta, hala badagokio, baita Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak sinatutako kontratu-programei ere.

3.– Los criterios recogidos en el citado anexo podrán ser revisados y modificados, mediante Decreto, a propuesta del Departamento competente en materia de universidades para su adecuación a la ordenación y a los nuevos retos del Sistema Universitario Vasco. En particular, deberán adecuarse al Plan Universitario y, en su caso, a los contratos-programa que se suscriban entre la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea y la Administración General de la Comunidad Autónoma.

7. artikulua.– Deialdiak.

Artículo 7.– Convocatorias.

1.– Unibertsitateko Gobernu Kontseiluaren proposamenez, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluak deialdia onartu eta argitaratuko du urtero. Bertan, merezimenduak ebaluatzeko eta gehigarrizko ordainsari-osagarriak esleitzeko eskaria egiteko epeak, era eta betekizun orokorrak finkatuko dira.

1.– A propuesta del Consejo de Gobierno de la universidad, el Consejo Social de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, con carácter anual, aprobará y publicará la convocatoria en la que se fijen los plazos, forma y requisitos generales para solicitar la evaluación de los méritos y la asignación de los complementos retributivos adicionales.

2.– Irakasleek eta ikertzaileek, nork bere eskabidea aurkeztuko diote unibertsitateko Gobernu Kontseiluari.

2.– Las solicitudes serán presentadas, a título individual, ante el Consejo de Gobierno de la universidad por el personal docente e investigador.

8. artikulua.– Ebaluazioa.

Artículo 8.– Evaluación.

1.– Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Uniqual Agentziak ebaluatuko ditu eskabideak, Agentziak berak berariaz onartu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ebaluazio-protokoloari jarraituz.

1.– La evaluación de las solicitudes será realizada por Uniqual, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia-Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco de acuerdo con el protocolo de evaluación aprobado al efecto por la propia Agencia y publicado en el Boletín Oficial del País Vasco.

2.– Ebaluazioak berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak beteko ditu, eta objektiboa eta independentea izango da.

2.– La evaluación deberá respetar en todo caso los principios de igualdad, mérito y capacidad y ser objetiva e independiente.

3.– Seigarren artikuluan adierazitako irizpideei jarraituz, ebaluazio-protokoloak honako hauek jaso behar ditu: osagarri-mota desberdinak ebaluatzeko eskatzen diren merezimenduak; tarte bakoitza eskatu ahal izateko bete behar diren eskakizunak, behar den gutxienekoa adierazita, eta horiek zenbatzeko eta baloratzeko parametro objektiboak. Horretarako hainbat bitarteko erabili ahal izango dira: gogobetetasun-inkestak, autoebaluazio-txostenak edo ebaluazio-protokoloan zehaztutako beste batzuk.

3.– El protocolo de evaluación deberá señalar, atendiendo a los criterios señalados en el artículo 6, los méritos requeridos para la evaluación de los diferentes tipos de complementos, los requisitos para poder optar a cada uno de los tramos, con indicación del mínimo necesario, así como los parámetros objetivos para su cómputo y valoración. A estos efectos, podrán emplearse medios tales como la realización de encuestas de satisfacción, memorias de autoevaluación u otros que determine el protocolo de evaluación.

4.– Eskatzaileek agiri-bidez egiaztatu beharko dituzte, ebaluazio-protokoloan zehaztutako eran, osagarria eskuratzeko alegatutako merezimenduak. Gainera, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Uniqual Agentziak egoki iritzitako argibideak eskatu ahal izango dizkie eskatzaileei alegatutako merezimenduen inguruan.

4.– Los méritos alegados para obtener los complementos retributivos deberán ser justificados documentalmente por los solicitantes en los términos previstos en el protocolo de evaluación. Además, Uniqual, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia-Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco, podrá requerir a los solicitantes cuantas aclaraciones considere oportunas en relación a los méritos alegados.

5.– Merezimendu eta inguruabar berberak ezin izango dira inolaz ere ebaluatu osagarri-mota desberdinetarako.

5.– En ningún caso podrán evaluarse los mismos méritos y circunstancias para diferentes tipos de complementos.

6.– Lehenengo ebaluazioan, eskatzaileak bere bizitza akademiko osoko merezimenduak alegatu ahal izango ditu. Hurrengo ebaluazioak, ordea, aurreko ebaluazioaren eta deialdiaren artean iragandako denboran burututako jardueren ingurukoak izango dira.

6.– En la primera evaluación el solicitante podrá alegar los méritos de toda su vida académica. Las siguientes evaluaciones se realizarán sobre la actividad desarrollada en el período de tiempo comprendido entre la evaluación anterior y la convocatoria.

7.– Aldeko ebaluazioak bost urteko balioa izango du. Eskatzailea, beraz, ezin izango da beste deialdi batera aurkeztu harik eta aurreko ebaluazioaren balio-aldia amaitu arte. Amaitu ondoren, ez badu beste ebaluaziorik eskatzen, horri lotutako ekonomi eskubideak galduko ditu.

7.– La evaluación positiva tendrá una validez de cinco años. El solicitante, en este sentido, no podrá volver a presentarse a una convocatoria hasta que se haya agotado el periodo de validez de la evaluación anterior y, en caso de no solicitar una nueva evaluación, perderá los derechos económicos ligados a la misma.

8.– Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Uniqual Agentziak ezarritakoari jarraituz, bikaintasunaren aitortza iraunkorrerako baldintzak ezarri ahal izango dira. Horrek osagarri guztiak jasotzeko eskubidea emango du, gerora ebaluazio berririk egiteko beharrik gabe.

8.– En los términos que establezca Uniqual, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia-Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco, podrán determinarse las condiciones para el reconocimiento consolidado de la excelencia, lo que dará lugar al derecho a la percepción del total de los complementos sin la necesidad de someterse a futuras evaluaciones.

9. artikulua.– Esleipena.

Artículo 9.– Asignación.

1.– Gizarte Kontseiluak, Euskal Herriko Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak proposaturik, gehigarrizko ordainsari-osagarrien esleipen berezia eta banakatua egingo die irakasle eta ikertzaileei. Esleipen horren aurka, interesdunek berraztertzeko administrazio-errekurtsoa jarri ahal izango dute, edo zuzenean aurkatu administrazioarekiko auzien jurisdikzioan.

1.– El Consejo Social, a propuesta del Consejo de Gobierno de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, procederá a la asignación de los complementos retributivos adicionales al personal docente e investigador con carácter singular e individualizado. Contra dicha asignación los interesados podrán interponer recurso administrativo de reposición o impugnarla directamente ante la jurisdicción contencioso-administrativa.

2.– Esleipen-erabakia fiskalizatu egin beharko du aldez aurretik Euskal Herriko Unibertsitatearen barneko kontrol ekonomikoko organoak, aurrekontu-kredituaren egokitasun eta askitasuna egiaztatze aldera.

2.– El acuerdo de asignación deberá ser objeto de fiscalización previa por el órgano de control económico interno de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea a fin de comprobar la adecuación y suficiencia del crédito presupuestario.

10. artikulua.– Ondorio ekonomikoak.

Artículo 10.– Efectos económicos.

Gehigarrizko ordainsari-osagarriek, bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa gorabehera, oinarritzen diren merezimenduen ebaluazio positiboa egiten den urtearen hurrengo urteko urtarrilaren 1ean sortuko dituzte ondorio ekonomikoak.

Sin perjuicio de lo establecido en la disposición transitoria segunda, los complementos retributivos adicionales asignados surtirán efectos económicos el 1 de enero del año siguiente a aquél en que se haya procedido a la evaluación positiva de los méritos en que se fundamenten.

11. artikulua.– Osagarrien ordainketa.

Artículo 11.– Pago de los complementos.

1.– Gehigarrizko ordainsari-osagarriak banaka ordainduko zaizkio interesdunari, nominan, hamabi hileko ordainsari berdinetan zatituak.

1.– Los complementos retributivos adicionales serán abonados en nómina de forma individual al interesado fraccionados, a partes iguales, en doce mensualidades consecutivas.

2.– Egun-zatiko dedikazioa izanez gero, ordainketa dedikazio-denboraren araberakoa izango da.

2.– En el supuesto de dedicación a tiempo parcial, el abono será proporcional al tiempo de dedicación.

12. artikulua.– Justifikazioa.

Artículo 12.– Justificación.

Erabakia hartzen denetik hilabetera, Euskal Herriko Unibertsitateak Gizarte Kontseiluak hartzen duen erabakiaren ziurtapena igorriko dio unibertsitate-alorreko eskumenak dituen sailari, onuradunen zerrenda banakatuarekin eta esleituriko osagarrien guztizko kostuaren justifikazio-txosten batekin batera, haiei loturiko gizarte-kostuak barne direla.

En el plazo de un mes a partir de su adopción, la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea remitirá al Departamento competente en materia de universidades una certificación del acuerdo adoptado por el Consejo Social junto con la relación individualizada de beneficiarios y una memoria justificativa del coste total de los complementos asignados, incluidos los costes sociales asociados a los mismos.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

DISPOSICIONES ADICIONALES

Lehenengoa.– Kontratu-programa berariazkoak.

Primera.– Contratos-programa específicos.

Dekretu honetan aurreikusten diren gehigarrizko ordainsari-osagarriak jasotzea bateragarria izango da Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren artean izenpetzen diren kontratu-programa berariazkoetan ezar litezkeen ordainsari osagarriekin, betiere banaka identifika daitezkeen irakasle eta ikertzaileen talde batzuei eragiten dieten kontratu-programak badira.

La percepción de los complementos retributivos adicionales contemplados en el presente Decreto será compatible con la de aquellos complementos retributivos que, en su caso, pudieran establecerse en contratos-programa específicos formalizados entre la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea y la Administración General de la Comunidad Autónoma que afecten a determinados colectivos del personal docente e investigador identificables individualmente.

Bigarrena.– Berrikuspena eta aldaketa.

Segunda.– Revisión y modificación.

1.– Dekretu honetan ezartzen den araubidea berrikusi eta aldatu egin ahal izango da, lehenengo aplikazioaren emaitzak aztertu eta ebaluatu ondoren.

1.– El régimen establecido en el presente Decreto podrá ser revisado y modificado una vez estudiados y evaluados los resultados de su primera aplicación.

2.– Era berean, unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen ordainsari-araubidean aldaketaren bat badago, dekretu honetan ezartzen den gehigarrizko ordainsari-osagarrien araubidea berrikusi eta aldatu egingo da.

2.– Asimismo, también se procederá a la revisión y, en su caso, modificación del régimen de los complementos retributivos adicionales establecido en el presente Decreto en el supuesto que se produzca cualquier modificación en el régimen de retribuciones del personal docente e investigador universitario.

3.– Iritzi orokor eta instituzional bat izate aldera, unibertsitateen alorreko eskumenak dituen sailak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, beharrezko irizten dioten epean, Unibertsitatearen produktibitate orokorrari buruzko azterketa eta diagnosia egingo dute, gehigarrizko ordainsarien eransketaren eraginkortasun eta eragimenaren ikuspegitik.

3.– A los efectos de una consideración global e institucional el Departamento competente en materia de universidades y la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea deberán realizar, en el periodo que consideren necesario, un análisis y un diagnóstico de la productividad global de la Universidad desde la eficacia y eficiencia del agregado de las retribuciones adicionales.

Hirugarrena.– Eguneratzea.

Tercera.– Actualización.

Osagarrien tarte bakoitzaren zenbatekoak eguneratu egingo ditu Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak.

Las cuantías de los diferentes tramos de los complementos serán objeto de actualización por el Consejo de Gobierno del Gobierno Vasco.

Laugarrena.– Ebaluazio-protokoloa onartzea.

Cuarta.– Aprobación del protocolo de evaluación.

Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Uniqual Agentziak prestatu eta onartuko du ebaluazio-protokoloa, dekretu hau indarrean jartzen denetik bi hilabetera.

Uniqual, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia-Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco elaborará y aprobará el protocolo de evaluación en el plazo de dos meses a partir de la entrada en vigor del presente Decreto.

Xedapen iragankorrak

DISPOSICIONES TRANSITORIAS

Lehenengoa.– Lehen ebaluazio- eta esleipen-prozesurako deialdia.

Primera.– Convocatoria para el primer proceso de evaluación y asignación.

1.– Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluak, unibertsitateko Gobernu Kontseiluak proposaturik, gehigarrizko ordainsari-osagarriak ebaluatzeko eta esleitzeko lehen prozesurako deialdia onartuko eta argitaratuko du, Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Uniqual Agentziak dekretu honetako 8. artikuluan aipatzen den ebaluazio-protokoloa onartzen duenetik hilabetera.

1.– El Consejo Social de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, a propuesta del Consejo de Gobierno de la universidad, aprobará y publicará la convocatoria para el primer proceso de evaluación y asignación de complementos retributivos adicionales en el plazo de un mes desde la aprobación por Uniqual, Unibertsitatean Kalitatea Neurtzeko eta Kreditatzeko Agentzia-Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco del protocolo de evaluación a que se refiere el artículo 8 del presente Decreto.

2.– Salbuespen gisa, unibertsitaterako lanbide-dedikazioa aintzatestera bideratzen diren osagarriak esleitzeko pertsona bakoitzaren lehen ebaluazioak honako baldintza hauek bakar-bakarrik hartuko ditu kontuan:

2.– Con carácter excepcional, la primera evaluación de cada persona para la asignación de complementos destinados al reconocimiento de la dedicación profesional a la universidad tendrá en cuenta única y exclusivamente las siguientes condiciones:

a) Irakaslanari buruzko txosten negatiborik ez egotea, hau da, betebehar formalei buruzko ez-betetzerik ez egotea (tutoretzak, eskola-emateak, akten epeak, etab.).

a) Ausencia de informe negativo alguno sobre su docencia (inexistencia de incumplimientos formales, de tutorías, de docencia, plazos de actas, etc.).

b) Irakaslanari buruzko inkestak sistematikoki betetzea; balioespen negatibo errepikaturik ez egotea.

b) Cumplimiento sistemático de las encuestas de docencia, ausencia de valoración negativa reiterada.

Bigarrena.– Aurreko araubidearekiko bateragarritasuna.

Segunda.– Compatibilidad con el régimen anterior.

1.– 10. artikuluan adierazirikoa gorabehera, dekretu honetan aurreikusirikoaren arabera egiten den gehigarrizko ordainsari-osagarrien lehen ebaluazio eta esleipenak 2005eko urtarrilaren 1etik sortuko ditu ondorio ekonomikoak —dela Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkuraren 1999ko otsailaren 18ko Erabakiarekin bat etorriz gehigarrizko ordainsari-osagarriak kobratzen ari direnentzat, dela aurretik ebaluatuak izan ez direnentzat—, edo osagarri horiek aintzatesteko eskatzen diren eskakizunak betetzen direnetik.

1.– No obstante lo señalado en el artículo 10, la primera evaluación y asignación de complementos retributivos adicionales que se lleve a cabo de acuerdo con lo previsto en el presente Decreto surtirá efectos económicos desde el 1 de enero de 2005 -tanto para los que vienen cobrando complementos retributivos adicionales de conformidad con el Acuerdo del Pleno del Consejo Social de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea de 18 de febrero de 1999, como para los que no han sido evaluados anteriormente-, o desde la fecha en que se reunieran los requisitos exigidos para su reconocimiento.

2.– Gehigarrizko ordainsari-osagarriak Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkuraren 1999ko otsailaren 18ko Erabakiarekin bat etorriz esleiturik dauzkaten irakasle eta ikertzaileek osagarri horiez gozatzen jarraitu ahal izango dute, harik eta lehen ebaluazio- eta esleipen-prozesua amaitzen den arte, eta, edonola ere, dekretu hau indarrean jartzen denetik urtebeteko epean. Epe horretatik aurrera, gehigarrizko ordainsari-osagarriak jasotzea dekretu honetan xedaturikora soilik atxikiko da, eta ez da bateragarria izango bi araubideen indarrez esleituriko osagarriak aldi berean jasotzea.

2.– El personal docente e investigador que tuviera asignados complementos retributivos adicionales de conformidad con el Acuerdo del Pleno del Consejo Social de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea de 18 de febrero de 1999 podrá seguir disfrutando de los mismos hasta la finalización del primer proceso de evaluación y asignación y, en cualquier caso, durante el plazo de un año a partir de la entrada en vigor del presente Decreto. A partir de dicha fecha, la percepción de complementos retributivos adicionales se ajustará exclusivamente a lo dispuesto en el presente Decreto, resultando incompatible la simultaneidad en la percepción de complementos asignados en virtud de ambos regímenes.

3.– Aurreko araubidearen indarrez jasotzen diren kopuruak, betiere, dekretu honetan ezartzen den araubidearekin bat etorriz esleiturikoen kontura jasorikotzat hartuko dira. Kopuru horiek aurretik jasorikoak baino txikiagoak direnean, 2005. urtean gertatzen den aldea Euskal Herriko Unibertsitateak hartuko du bere gain. 2006. urtean jaso diren kopuruei dagokienez, jaso diren kopuru horiek dekretu honetan ezarriko araubidearekin bat etorriz esleiturikoak baino handiagoak direnean, gertatzen den aldea Eusko Jaurlaritzak hartuko du bere gain.

3.– Las cantidades percibidas en virtud del régimen anterior tendrán, en su caso, la consideración de recibidas a cuenta de las asignadas de conformidad con el régimen establecido en el presente Decreto. Cuando éstas resulten de cuantía inferior a las percibidas con anterioridad, la diferencia producida en el año 2005 será asumida por la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea. En lo concerniente a las cantidades percibidas en el año 2006, cuando las cantidades percibidas sean superiores a las asignadas de conformidad con el régimen establecido en el presente decreto, la diferencia producida será asumida por el Gobierno Vasco.

AZKEN XEDAPENA

DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor al día siguiente de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2006ko urriaren 17an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 17 de octubre de 2006.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

El Lehendakari,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

El Consejero de Educación, Universidades e Investigación,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

URRIAREN 17KO 209/2006 DEKRETUAREN
ERANSKINA
MEREZIMENDUAK EBALUATZEKO
IRIZPIDEAK
ANEXO AL DECRETO 209/2006,
DE 17 DE OCTUBRE
CRITERIOS PARA LA EVALUACIÓN DE LOS
MÉRITOS

Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Uniqual Agentziaren Estatutuen 5. artikuluaren arabera, erakunde horri dagokio irakaskuntza, ikerketa eta kudeaketako merezimenduak ebaluatzea, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 34. artikuluan Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileentzat aurreikusten diren ordainsari-osagarriak esleitzeari dagokionez. Nolanahi ere, dekretu honek uste du garrantzitsua dela merezimendu horiek ebaluatzeko irizpide batzuk azaltzea.

De acuerdo con el artículo 5 de los Estatutos de Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia-Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco, corresponde a dicho organismo la evaluación de los méritos docentes, de investigación y de gestión, a los efectos de la asignación de los complementos retributivos previstos para el personal docente e investigador de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea en el artículo 34 de la Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco. De cualquier modo, este Decreto cree que es importante mostrar algunos criterios para la evaluación de dichos méritos.

1.– C maila.

1.– Nivel C.

C1) Honako baldintzen edo antzeko beste batzuen artetik zehaztu beharreko kopuru bat begiztatzen duten irakasleei esleituko zaien osagarria da:

C1) Se trata de un complemento que se asignará a todo el profesorado que verifique un número a determinar de entre las siguientes condiciones u otras similares:

1) Irakaslanari buruzko txosten negatiborik ez egotea; ez dago betebehar formalei buruzko ez-betetzerik (tutoretzak, eskola-emateak, akten epeak, etab.).

1) Ausencia de informe negativo alguno sobre su docencia (no hay incumplimientos formales, de tutorías, de docencia, plazos de actas,…).

2) Irakaslanari buruzko inkestak sistematikoki betetzea; balioespen negatibo errepikaturik ez egotea.

2) Cumplimiento sistemático de las encuestas de docencia, ausencia de valoración negativa reiterada.

3) Irakasmateriala prestatzea.

3) Elaboración de material docente.

4) Pedagogi berrikuntzako gaitasun frogatua izatea.

4) Capacidad demostrada de innovación pedagógica.

5) Ematen duen irakasgaiarekin zuzenean loturiko euskarazko irakasmateriala prestatzea.

5) Elaboración de material docente en euskera directamente relacionado con la docencia impartida.

6) Biltzarretara joatea eta komunikazio eta txostenak aurkeztea.

6) Asistencia a congresos y ha presentado comunicaciones y ponencias.

7) Mintegi, ikastaro, hitzaldi, etab.etan parte hartzea.

7) Participación en seminarios, cursos, conferencias,…

8) Kide den sailak urtero aurkezten du irakaskuntza eta ikerketako txostena.

8) El departamento al que pertenece presenta memoria anual de docencia e investigación.

9) Ikasketa-errendimendua eta enplegu bideratuaren tasa neurtzen duten ikastegiaren adierazleak Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Uniqual Agentziak zehazturiko mailen gainetik daude.

9) Los indicadores del centro que miden rendimiento académico y tasa de empleo encajado, están por encima de los niveles determinados por Uniqual, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia- la Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco.

10) Uniqualen ebaluazio positiboa jaso duten fakultate, sail edo institutuetako kide izatea.

10) Pertenencia a facultades, departamentos y/o institutos que han sido evaluados positivamente por Uniqual.

11) ISO, EFQM edo horrelako kalitate-aipamenen bat lortu duten fakultate, sail eta/edo institutuetako kide izatea.

11) Pertenencia a facultades, departamentos y/o institutos que han obtenido menciones de calidad del tipo ISO, EFQM,…

12) Lan-merkatura bideratzeko eta txertatzeko ekintzak sustatu dituzten fakultate, sail eta/edo institutuetako kide izatea.

12) Pertenencia a facultades, departamentos y/o institutos que han promovido actividades de orientación e inserción laboral.

13) Pedagogi berrikuntzako, beste unibertsitate batzuekiko ikasle-trukaketako eta/edo enpresa eta erakundeetako praktikako programak egin dituzten fakultate, sail eta/edo institutuetako kide izatea.

13) Pertenencia a facultades, departamentos y/o institutos que han llevado acabo programas de innovación pedagógica, de intercambio de alumnos con otras universidades y/o prácticas en empresas e instituciones.

C2) C1 osagarrian edo beste osagarri batzuetan ekarririko merezimendu berberetan urteetan zehar garatutako jardueran dagoen jarraitasunari dagokion osagarria da.

C2) Es un complemento que se corresponde con una continuidad en la actividad desarrollada a lo largo de los años en los mismos méritos que los aportados en el complemento C1 o en otros.

2.– A eta B mailak.

2.– Niveles A y B.

2.1.– Ikerketa ebaluatzeko erabili beharreko irizpideak.

2.1.– Criterios a emplear para evaluar la investigación.

1) Aldizkarietan artikuluak argitaratzea, ebaluatzaile izengabeekin:

1) Publicación de artículos en revistas con evaluadores anónimos:

a) Euskal Herriko Unibertsitatearen izenez izenpeturiko artikuluak balioetsiko dira, ISIren zerrendaren lehen herenean, bigarren herenean edo hirugarren herenean duten posizioari jarraituz.

a) Se valorarán los artículos firmados como Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea atendiendo a la posición en el primer tercio; en el segundo tercio; o en el tercer tercio del listado del ISI.

b) Beste artikulu batzuk ere kontuan hartu ahal izango dira, baldin eta prestigio sendetsia badute kasuan kasuko ezagutza-arloan.

b) Se podrán tener en cuenta otro tipo de artículos, siempre y cuando tengan prestigio consolidado en el campo de conocimiento correspondiente.

2) Lehiaketa-deialdietako ikerketa-proiektuetan parte-hartze aktiboa (emaitzekin erkatua) izatea eta/edo zuzentzea. Euskal Autonomia Erkidegoarentzat interes berezia duten ikerketak balioetsiko dira.

2) Participación activa (contrastada con resultados) y/o dirección de proyectos de investigación en convocatorias competitivas. Se valorarán las investigaciones que tienen especial interés para la Comunidad Autónoma del País Vasco.

3) Euskal Herriko Unibertsitateari funtsak (hala nola ekipamenduak, prestakuntzako bekak edo laguntzako eta Euskal Gizartean oihartzuna duten teknikarientzako kontratuak) itzultzen dizkioten enpresekin ikerketa-proiektuetan parte-hartze aktiboa izatea.

3) Participación activa en proyectos de investigación con empresas que revierten fondos a la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea en forma de equipamientos, becas de formación o contratos de personal técnico de apoyo y con proyección en la Sociedad Vasca.

4) Patenteak erregistratzea.

4) Registro de patentes.

5) Ikerketa-jardunarekin lotutako liburuak, liburu-kapituluak, monografiak eta beste argitalpen batzuk, arloko ikerketa-erkidegoan prestigio aintzatetsia dutenak, argitaratzea. Arreta berezia emango zaie defizitarioak, euskarazkoak edo Euskal Autonomia Erkidegoarentzat interes berezikoak diren ezagutza-arloei dagozkien liburu, liburu-kapitulu, monografia eta argitalpenei.

5) Publicación de libros, capítulos de libro, monografías y otras publicaciones relacionadas con la actividad investigadora, de prestigio reconocido en la comunidad investigadora del área. Se dará especial atención a los libros, capítulos de libros, monografías y publicaciones que corresponde a áreas de conocimiento que sean deficitarias, en Euskera y de especial interés para la Comunidad Autónoma del País Vasco.

6) Organismo publiko, erakunde eta garrantzi egiaztaturiko enpresentzat txostenak egitea.

6) Realización de informes para organismos públicos, instituciones y empresas de relevancia contrastada.

7) Lehiaketa-deialdietan finantzatutako ikerketa-proiektuak zuzentzea.

7) Dirección de proyectos de investigación financiados en convocatorias competitivas.

8) Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa-talde sendetsiak eta/edo goi-errendimenduko taldeak zuzentzea eta/edo haietan parte hartzea.

8) Dirección y/o participación en grupos consolidados de investigación y/o en grupos de alto rendimiento de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

9) Euskal Herriko Unibertsitateari funtsak (hala nola ekipamenduak, prestakuntzako bekak edo laguntzako eta Euskal Gizartean oihartzuna duten teknikarientzako kontratuak) itzultzen dizkioten enpresek finantzaturiko proiektuak zuzentzea.

9) Dirección de proyectos financiados por empresas y que revierten fondos a la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea en forma de equipamiento, becas de formación o contratos de personal técnico de apoyo y de interés para la Comunidad Autónoma de Euskadi.

10) Euskal Autonomia Erkidegoko ikertzaileen prestakuntza, mugikortasuna eta/edo lan-merkaturatzea bultzatzea.

10) Impulso de la formación, movilidad y/o inserción laboral de investigadores de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

11) Azpiegitura zientifikoa eta ikerketakoaren sorrera eta erabilera bultzatzea, bai Euskal Herriko Unibertsitatean, bai Euskal Autonomia Erkidegoan.

11) Impulso de la creación y uso de infraestructura científica y de investigación tanto en la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea como en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

12) Ikerketa-jardueran, Uniqualen, Kalitate eta Ziurtapenaren Ebaluazio Agentzia Nazionalaren (ANECA) edo unibertsitateen ikerketa-jardueraren kalitatea ebaluatzeko eta egiaztatzeko antzeko beste agentzia batzuen ebaluazio positiboa jaso duten fakultate, sail eta/edo institutuetako kide izatea.

12) Pertenencia a facultades, departamentos y/o institutos que han sido evaluados positivamente por Uniqual, por la Agencia Nacional de Evaluación de la Calidad y Acreditación (ANECA) u otras agencias similares de evaluación de la calidad y acreditación de las universidades, en su actividad investigadora.

13) Atzerriko ikastegietan (unibertsitateak, institutuak,

13) Estancias de investigación en centros extranjeros (Universidades, Institutos, …).

14) Bekak, sariak (adibidez, Humboldt ikerketa-beka).

14) Becas, premios (v.gr., Beca de investigación Humboldt).

2.2.– Irakaskuntza ebaluatzeko erabili beharreko irizpideak.

2.2.– Criterios a emplear para evaluar la docencia.

1) Irakaskuntza/ikaskuntzako trukaketako nazioarteko programetan parte hartzea.

1) Participación en programas internacionales de intercambio docente/discente.

2) Euskal Herriko Unibertsitatearen kalitate-programetan (gradukoak eta graduondokoak) parte hartzea.

2) Participación en programas de calidad de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (grado y postgrado).

3) Irakasmateriala prestatzea, defizitarioak edo euskarazkoak diren ezagutza-arloei dagokienari arreta berezia eskainiz.

3) Elaboración de material docente con especial atención al que corresponde a áreas de conocimiento que sean deficitarias y en Euskera.

4) Ikasleek egiten dituzten ebaluazio-inkestetan emaitza positiboak izatea.

4) Resultados positivos en las encuestas de evaluación realizadas por el alumnado.

5) Pedagogi berrikuntzako gaitasun frogatua izatea.

5) Capacidad demostrada de innovación pedagógica.

6) Lizentziaturan ematen dituen kredituak maila jakin baten gainetik daude, irakaskuntza-arduraren ikuspegitik.

6) Los créditos que imparte en la licenciatura están por encima de un determinado nivel desde el punto de vista del encargo docente.

7) Euskal Herriko Unibertsitatean tesiak, tesinak eta/edo lankidetzako lanak zuzentzea.

7) Dirección de tesis, tesinas y/o trabajos de colaboración en la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

8) Euskal Herriko Unibertsitatean europar tesiak zuzentzea.

8) Dirección de tesis europeas en la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

9) Karrera-amaierako proiektuak zuzentzea.

9) Dirección de proyectos de fin de carrera.

10) Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen ikasketa-prestakuntzarako jarduerak antolatzea (enpresetara egindako bisitak, landako praktikak, laneko bideratzea, lizentziaturaren zabalkundea,...).

10) Organización de actividades para la formación académica del alumnado de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (visitas a empresas, prácticas de campo, orientación laboral, difusión de la licenciatura,…).

11) Euskal Herriko Unibertsitatearen campus birtualean parte hartzea.

11) Participación en el campus virtual de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

12) Euskal Herriko Unibertsitatean ikerketaren dibulgazio- eta zabalkunde-lanetan parte hartzea.

12) Participación en actividades de divulgación y difusión de la investigación en la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

13) Euskal Herriko Unibertsitatean irakaskuntzarako IKTak erabiltzea eta teknologia horien erabilera bultzatzea (webgune eguneratua dauka,...).

13) Uso e impulso de la utilización de TICs para la docencia en la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (Dispone de una página web actualizada,…).

14) Kide den sailak urtero aurkezten du irakaskuntza eta ikerketako txostena.

14) El departamento al que pertenece presenta memoria anual de docencia e investigación.

15) Ikasketa-errendimendua eta enplegu bideratuaren tasa neurtzen duten ikastegiaren adierazleak Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Uniqual Agentziak zehazturiko mailen gainetik daude.

15) Los indicadores del centro que miden rendimiento académico y tasa de empleo encajado, están por encima de los niveles determinados por Uniqual, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia- la Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco.

16) Irakaskuntza-jardueran, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Uniqual Agentziaren ebaluazio positiboa jaso duten fakultate, sail eta/edo institutuetako kide izatea.

16) Pertenencia a facultades, departamentos y/o institutos que han sido evaluados positivamente por Uniqual, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia- la Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco, en su actividad docente.

17) ISO, EFQM edo horrelako kalitate-aipamenen bat lortu duten fakultate, sail eta/edo institutuetako kide izatea.

17) Pertenencia a facultades, departamentos y/o institutos que han obtenido menciones de calidad del tipo ISO, EFQM,…

18) Lan-merkatura bideratzeko eta txertatzeko ekintzak sustatu dituzten fakultate, sail eta/edo institutuetako kide izatea.

18) Pertenencia a facultades, departamentos y/o institutos que han promovido actividades de orientación e inserción laboral.

19) Pedagogi berrikuntzako, beste unibertsitate batzuekiko ikasle-trukaketako eta/edo enpresa eta erakundeetako praktikako programak egin dituzten fakultate, sail eta/edo institutuetako kide izatea.

19) Pertenencia a facultades, departamentos y/o institutos que han llevado acabo programas de innovación pedagógica, de intercambio de alumnos con otras universidades y/o prácticas en empresas e instituciones.

2.3.– Kudeaketa ebaluatzeko erabili beharreko irizpideak.

2.3.– Criterios a emplear para evaluar la gestión.

1. Kargu akademikoak betetzea, hala nola:

1) Desempeño de cargos académicos como,

a) Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea edo errektoreordea, edo Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusia.

a) Rector, Vicerrector de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea o Secretario general de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

b) Ikastegiko dekanoa/zuzendaria, ikastegiko dekanordea/zuzendariordea eta/edo beste kargu baliokide batzuk Euskal Herriko Unibertsitatean.

b) Decano/Director de Centro, Vicedecanos/Subdirectores de Centro y/o cargos equivalentes en la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

c) Saileko zuzendaria, saileko idazkari akademikoa, campuseko zuzendaria, campuseko idazkaria. Euskal Herriko Unibertsitatean.

c) Director de departamento, Secretario académico de Departamento, Director de Campus, Secretario de Campus de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

d) Ordainsari gehigarri batekin edo irakaslan-salbuespenarekin aitorturiko Euskal Herriko Unibertsitateko batzorderen bateko kidea.

d) Pertenece a comisiones de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea reconocidas con retribución adicional o exención docente.

e) Euskal Herriko Unibertsitateko master ofizialaren arduraduna.

e) Responsable de master oficial de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

f) Euskal Herriko Unibertsitateko graduondoko programa ofizialaren arduraduna.

f) Responsable de programa de postgrado oficial de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

2) Ordainsari gehigarri batekin edo irakaslan-salbuespenarekin aitorturik ez dauden lanetan parte hartzea:

2) Participación en labores no reconocidas con retribución adicional o exención docente como:

a) Prestigio aintzatetsiko aldizkari baten batzordeko kidea.

a) Miembro de comité de revista de reconocido prestigio.

b) Proiektu/artikuluen ebaluatzailea.

b) Evaluador de proyectos/artículos.

c) Kalitatearen ebaluazio positiboa duen doktoretzako programaren arduraduna.

c) Responsable de programa de doctorado con evaluación positiva de Calidad.

d) Ikasketa-intereseko beste batzorde batzuetako kidea.

d) Miembro de otro tipo de comisiones de interés académico.

3) Jarduera aitzindariak edo berrizaleak abian jartzea: ikerketa-titulazio berriren bat dekano delarik; graduondoko programa baten arduraduna lehen edizioan.

3) Puesta en marcha de actividades pioneras o novedosas: nueva titulación académica siendo decano, responsable de un programa de postgrado en su primera edición…

4) Herri-administrazioan egindako zerbitzu bereziak balioetsiko dira.

4) Se valorarán los servicios especiales en la administración pública.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común