Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

134. zk., 2006ko uztailaren 14a, ostirala

N.º 134, viernes 14 de julio de 2006


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Arbitraje Batzordea
Comisión Arbitral
3654
3654

3/2006 ERABAKIA, 2006ko ekainaren 28koa, Arabako Foru Aldundiak Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Lege Proiektuaren inguruan mahaigaineratutako eskumen-arazoari buruzkoa.

DECISIÓN 3/2006, de 28 de junio de 2006, relativa a la cuestión de competencia planteada por la Diputación Foral de Álava en relación con el Proyecto de Ley de Suelo y Urbanismo.

Gasteizen, 2006ko ekainaren 28an, Ebazpen Batzordearen osoko bilkura izan da. Fernando Luis Ruiz Piñeiro lehendakaria eta Iñaki Lasagabaster, Mario Fernández, Edorta Cobreros, Fernando Campo, Andrés Urrutia eta José Manuel Castells kideak bildu dira, ondoko erabakia hartzeko:

En la ciudad de Vitoria-Gasteiz, a 28 de junio de 2006, el Pleno de la Comisión Arbitral, formado por el presidente, D. Fernando Ruiz Piñeiro, y los vocales, D. Iñaki Lasagabaster, D. Mario Fernández, D. Edorta Cobreros, D. Fernando Campo, D. Andrés Urrutia y D. José Manuel Castells, ha pronunciado la siguiente

ERABAKIA
DECISIÓN

Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legearen zenbait alderdi direla-eta Arabako Foru Aldundiak aurkeztutako 5/2006 eskumen-arazoan, Edorta Cobreros Mendazona izan da txostengilea eta, ondorioz, hark adierazi du Ebazpen Batzordearen Osoko Bilkuraren iritzia.

En la cuestión de competencia registrada con el núm. 5/2006, planteada por la Diputación Foral de Álava en relación con determinados aspectos del proyecto de ley del Suelo y Urbanismo, ha sido ponente D. Edorta Cobreros Mendazona, quien expresa el parecer del Pleno de la Comisión Arbitral.

AURREKARIAK:
ANTECEDENTES:

1.– 2006ko ekainaren 23an, Arabako Foru Aldundiaren ordezkariak eskumen-arazoa aurkeztu zion Ebazpen Batzordeari Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Lege Proiektuaren 91. artikuluaren zenbait alderdi direla-eta, betiere lege-proiektuaren inguruan Lurralde Antolamendu, Garraio eta Ingurumen Batzordeak egindako irizpeneko testuari dagokionez. Batzordeak ekainaren 16an onetsi zuen irizpena eta hilaren 21ean igorri zitzaion Arabako Foru Aldundiari (2006ko ekainaren 23an, Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialaren 57. zenbakian argitaratua).

1.– El 23 de junio de 2006, la representación de la Diputación Foral de Álava planteó una cuestión de competencia ante esta Comisión Arbitral en relación con algunos aspectos del artículo 91 del proyecto de ley de suelo y urbanismo, tal y como había quedado en el dictamen de la Comisión de Ordenación Territorial, Transportes y Medio Ambiente, aprobado el 16 de junio y comunicado a la Diputación Foral de Álava el 21 siguiente (su publicación, en el Boletín Oficial del Parlamento Vasco núm. 57, de 23 de junio de 2006).

2.– Eskumen-arazoa planteatzeko idazkian, batetik, arazoa onartzearen aldeko arrazoiak jaso dira, eta, bestetik, arrazoitu nahi da lege-proiektuak, arazoa planteatzen den unean zegoen bezala, murriztu egiten dituela, hirigintza-arloan, Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta Bertako Lurralde Historikoetako Foruzko Jardute Erakundeen arteko Harremanei buruzko Legeak –hemendik aurrera LHL– ematen dizkion eskumenak –horretarako LHL zuzen, propio eta arrazoituta aldatu gabe–, eta, errepideen arloan, gainera, urratu egiten duela Euskal Herriko Autonomia Estatutuko 10.34 artikuluan ezarritakoa (hemendik aurrera, EE).

2.– El escrito de planteamiento de la cuestión de competencia contiene alegaciones destinadas, por una parte, a justificar las razones que abonan la admisibilidad de la cuestión y, por otra parte, a justificar que el proyecto de ley, en el estado de tramitación en que se encontraba en el momento del planteamiento, en materia urbanística supone una disminución de las competencias atribuidas por la Ley de Relaciones entre las Instituciones Comunes de Comunidad Autónoma y los Órganos Forales de sus Territorios Históricos (en adelante LTH) –sin modificación directa, expresa y fundada de la mencionada ley– y, en materia de carreteras, además, una vulneración de lo dispuesto en el artículo 10.34 del Estatuto de Autonomía del País Vasco (en adelante EV).

3.– Eskumen-arazoa onartzeari dagokionez, Arabako Foru Aldundiak onartzen du arazoa Ebazpen Batzordearen Legearen 47.1 artikuluan –hemendik aurrera EBL)– ezarritako epeaz kanpo aurkeztu zuela (epea 20 egunekoa da eta ekimen parlamentarioa argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasten da); hala ere, Arabako Foru Aldundiaren iritziz, kontuan hartu behar da Eusko Legebiltzarrean sartu zen lege-proiektuak ez ziela lurralde historikoen eskumenei eragiten, eta zuzenketak aurkeztu eta zenbait onartu ondoren eragin zaiela foru-erakundeen eskumenei.

3.– Con respecto a la admisibilidad de la cuestión de competencia, la Diputación Foral de Álava considera que, si bien se ha planteado fuera del plazo establecido en el artículo 47.1 de la Ley de la Comisión Arbitral (en adelante LCA) –plazo de 20 días cuyo cómputo se efectúa a partir del momento de la publicación de la iniciativa parlamentaria–, debe tenerse en cuenta que el proyecto de ley, tal y como ingresó en el Parlamento Vasco, no incidía en las competencias de los Territorios Históricos, sino que ha sido después, en el trámite parlamentario de planteamiento de enmiendas, cuando, al aprobarse alguna de ellas, se han visto afectadas las competencias de los órganos forales.

Horregatik, Arabako Foru Aldundiaren iritziz, azken une horretatik aurrera hasi behar da epea kontuan hartzen, eta ez lege-proiektua argitaratu zen unetik, orduan ez baitzen eskumen-arazorik ikusten. Hortaz, epea zorrotz interpretatu eta eskumen-arazoa onartuko ez balitz, koherentzia galduko luke sistemak: Legebiltzarreko tramitatzean izandako gorabeheren menpe geldituko litzateke Ebazpen Batzordea, eta ez muga objektiboen menpe; babes judizial efektiboaren babesgabetasun kaltegarria ekarriko luke, eta Espainiako Konstituzioaren xedapen gehigarrietako lehenak babestutako berme instituzionala urratuko litzateke. Hori guztia, betiere, Arabako Foru Aldundiaren iritziz. Beraz, Arabako Foru Aldundiaren arabera, saihestu egin behar da interpretazio zorrotz hura. Horretarako, arau hauek aplikatu behar dira: Kode Zibilaren 3.1 artikuluan interpretatzeaz (arauen espiritua eta xedea kontuan hartuta) eta 4.1 artikuluan aplikazioaz (aplikazio analogikoa) ezarritakoak.

Por tal razón, entiende la Diputación Foral de Álava que dicho plazo debe computarse a partir de este último momento y no de aquel anterior, en el que no se podía detectar colisión competencial alguna. A estos efectos, una interpretación rigorista del plazo que llevase a inadmitir la cuestión haría perder coherencia al sistema, expondría a la Comisión Arbitral no a una limitación objetiva sino a los avatares particulares de cada tramitación parlamentaria, produciría indefensión lesiva de la tutela judicial efectiva y vulneraría la garantía institucional amparada por la disposición adicional primera de la Constitución Española, siempre a juicio de la mencionada Diputación Foral. Interpretación rigorista que debe soslayarse –a su entender– aplicando las reglas interpretativa y aplicativa, respectivamente, establecidas en el artículo 3.1 del Código civil (interpretación según el espíritu y la finalidad de las normas) y 4.1 del Código civil (aplicación analógica).

4.– Arazoaren muinaren gaineko alegazioei dagokienez, nahikoa izango da esatea Arabako Foru Aldundia artikulu hauetan oinarritzen dela: hirigintzaz, LHLren 7.c.5 artikuluan (1993an emandako idazkeran), eta, errepideez, LHLren 7.a.8 artikuluan (honek EEren 10.34 artikuluan ezarritakoa garatzen baitu). Izan ere, Arabako Foru Aldundiaren iritziz, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legearen 91.1 eta 2 artikuluek ("Plan orokorra behin betiko onartzea") aldatu egiten ditu, behar ez bezala aldatu ere, lurralde historikoetako foru-erakundeen eskumenak.

4.– Respecto a las alegaciones relativas al fondo de la cuestión, valdrá aquí con señalar que la Diputación Foral de Álava se fundamenta en lo dispuesto en el artículo 7.c.5 de la LTH (en su redacción de 1993), en materia urbanística, y en el artículo 7.a.8 de la LTH (como desarrollo directo de lo establecido en el artículo 10.34 del EV), en materia de carreteras, considerando que el artículo 91 ("Aprobación definitiva del Plan General"), en sus apartados 1 y 2, del proyecto de ley de suelo y urbanismo modifica indebidamente el acervo competencial de los órganos forales de los Territorios Históricos.

5.– Eskumen-arazo hau jasota, Ebazpen Batzordearen Osoko Bilkurak 2006ko ekainaren 28a jo zuen arazoa ea onartzen zuen ala ez pentsatzeko eta erabakitzeko datatzat.

5.– Recibida esta cuestión de competencia, el Pleno de la Comisión Arbitral señaló el día 28 de junio de 2006 para deliberar y decidir sobre su admisibilidad.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:
FUNDAMENTOS DE DERECHO:

1.– Arabako Foru Aldundiak aurkeztutako eskumen-arazoa onartzeko, objekzio nagusi bat dago: litekeena da epez kanpokoa izatea. Akats hori, hala bada, eta ezin zuzenduzkoa dela kontuan hartuta, bere kabuz ikusi beharko luke Ebazpen Batzordeak. Izan ere, eskumen-inpugnazio hauek egiteko prozedura balioduna arautzean, Ebazpen Batzordearen Legeak ezinbesteko betebehartzat jotzen du epea.

1.– La cuestión de competencia planteada por la Diputación Foral de Álava presenta una objeción preliminar para su admisión, cual es su posible extemporaneidad. Defecto que, de concurrir, y dada su insubsanabilidad, debería apreciarse de oficio por la Comisión Arbitral al tratarse el plazo de un requisito indisponible establecido en la Ley de la Comisión Arbitral, al regular el procedimiento para el válido planteamiento de este tipo de impugnación competencial.

2.– Ebazpen Batzordearen Legearen 47.1 artikuluak hau dio: "Ekimena Eusko Legebiltzarraren edo dagokien batzar nagusietako aldizkari ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo hogei egunen barruan aurkeztu beharko dira eskuduntza-arazoak". Eusko Legebiltzarreko ekimenei gagozkiela, ezarritako dies a quo-k Ebazpen Batzordearen aldez aurreko esku-hartzea du gogoan —ezinezkoa da onartu ondoko esku-hartzea, EEren 38.1 artikuluak errotik eragozten du-eta—, horrela ezartzen baita Ebazpen Batzordearen Legeko zioen adierazpenean: "kontrola "ex ante" egiteko eredu bat sortzen da, eta ondorioz har dadin ebazpena dena delako ekimena izan duenari zuzenduko zaio". Hori horrela, Eusko Legebiltzarrean eztabaidatzen diren legegintza-ekimenen aurrean lurralde historikoetako foru-erakundeetako eskumen-arloa babesteko, aldez aurreko edo hasierako kontrola ezarri zuen euskal legegileak EEren 39. artikuluari jarraituz. Diseinu honetako alderdiak honakoak dira: eskumen-arazoa ezartzen duena, batetik, eta legegintza-ekimen eztabaidatuaren egilea, bestetik.

2.– El artículo 47.1 de la LCA establece que "Las cuestiones de competencia se plantearán en los veinte días siguientes a la fecha de publicación de la iniciativa en el Boletín Oficial del Parlamento Vasco o de las Juntas Generales respectivas". Refiriéndonos ya concretamente a las iniciativas en sede del Parlamento Vasco, el dies a quo establecido responde al diseño de una intervención previa de la Comisión Arbitral –posterior no podría ser, puesto que lo impide radicalmente el artículo 38.1 del EV–, según "un modelo de control ex ante y dando lugar a una decisión dirigida al autor de la iniciativa de que se trate" (en palabras de la exposición de motivos de nuestra Ley de la Comisión Arbitral). Así, pues, el diseño establecido por el legislador vasco, en desarrollo del artículo 39 del EV, para salvaguardar el ámbito competencial de los órganos forales de los Territorios Históricos con respecto a iniciativas legislativas en el Parlamento Vasco es el de un control previo e inicial, teniendo por partes a quien plantea la cuestión de competencia y al autor de la iniciativa legislativa controvertida.

Eskema horren arabera, Ebazpen Batzordeak Eusko Legebiltzarraren ekimenak aztertzekotan –kasu gehienetan, Ebazpen Batzordearen jarduerak legegintza-ekimena bera bertan behera uztea ekartzen du (EBLren 49tik 52ra arteko artikuluak)–, tramitatze parlamentarioaren hasieran aztertu behar ditu, argi eta garbi. Eta ez da tramitatu ostean jarduteko inolako lege-biderik diseinatu.

Con este esquema, la actuación de la Comisión Arbitral en relación con el Parlamento Vasco –que en la mayoría de los casos lleva aparejada, además, la suspensión de la tramitación de la iniciativa legislativa (artículos 49 a 52 de la LCA)– está claramente circunscrita al momento inicial de la tramitación parlamentaria, no habiéndose establecido legalmente posibilidad alguna de intervención en momentos posteriores.

Hori horrela, ezin da onartu EBLren 47.1 artikuluan ezarritakoaz kanpo aurkeztutako eskumen-arazorik.

No resulta admisible, por tanto, el planteamiento de una cuestión de competencia fuera de lo establecido en el artículo 47.1 de la LCA.

Hori erabakitzea ez da eskakizun formal hura (epea) zorrotzegi edo neurritik kanpo interpretatzea, Ebazpen Batzordeak esku hartzeko legeak ezartzen duen prozedura begirunez betetzea baizik. Foru Aldundiaren irizpidea onartzeak EBLk propio ezartzen duen kontrol-sistemaren izaera, hau da, ex ante kontrolatzea, aldatuko luke eta, jakina, hori ezin du Ebazpen Batzordeak egin.

Tal toma de postura no constituye una interpretación en exceso rigorista o desproporcionada de un requisito formal (el del plazo), sino manifestación del respeto al procedimiento de intervención de la Comisión Arbitral legalmente establecido. La aceptación del criterio de la Diputación Foral implicaría de hecho una alteración de la esencia del sistema de control ex ante explícitamente previsto en la LCA, y, naturalmente, es algo que le está vedado a la Comisión Arbitral.

Egia da eskumenei lege-proiektua tramitatzen ari dela ere eragin dakiekeela, zuzenketen bidez; horrek, hala ere, ez dio Ebazpen Batzordeari aukerarik ematen Batzordearen legeak berak aurkatzeko aurreikusten dituenez bestelako biderik ahalbidetzeko. Azken buruan, Arabako Foru Aldundiak defendatutako jarrera onartzea EBLren 47.1 artikuluan epeaz ezarritakoa interpretatzea baino gehiago aldatzea litzateke, hau da, Arabako Foru Aldundiak defendatutakoa onartzea EBLren 44. artikuluan eta hurrengoetan aurkatzeko bide zehatz eta kontuzkoa aldatzea litzateke, funtsezko eran aldatzea ere.

Es cierto que la afectación competencial puede surgir durante la tramitación del proyecto de ley, a través de enmiendas, pero ello no autoriza a la Comisión Arbitral a posibilitar otros cauces impugnatorios distintos de los previstos en nuestra ley. En definitiva, asumir la postura defendida por la Diputación Foral de Álava constituiría no una mera interpretación de lo dispuesto en el artículo 47.1 de la LCA respecto al lapso temporal sino una modificación sustancial del específico y delicado cauce impugnatorio establecido en el artículo 44 y siguientes de la LCA.

3.– Eskumen-arazo haren tramitatzea ez onartzekotan, babesgabetasuna argudiatu du Arabako Foru Aldundiak; bada, hura ere ezin onartuzkoa da. Izan ere, arazo-mota hau aurkez dezaketen erakundeek, berez, euren eskumen publikoak defendatzen dituzte eta, horrenbestez, ezin eraman daitezke kasu horretara norbanako pribatuen eskubideak eta interesak babesteaz ezarritakoa.

3.– No se puede compartir tampoco la tacha de indefensión adelantada por la Diputación Foral de Álava para el caso de declararse la inadmisión de esta cuestión de competencia. En efecto, en primer lugar conviene aclarar que los órganos legitimados para plantear una cuestión de las de este tipo, lo que defienden, propiamente, son sus competencias públicas y, por lo tanto, no es trasladable a tal supuesto lo establecido con respecto a la protección de los derechos y los intereses de las personas privadas.

Baina, gainera, babesgabetasunari aurre egiteak ez du esan nahi edozein baliabide juridiko erabil daitekeenik norberaren eskubide edo interesak baliarazteko (eta esan berri dugunez, hemen legez ezarritako "eskumenak" defendatzen ari da, hots, erakunde publikoen botere-mailak). Kasuaren adibide argia dira, esaterako, prozesuko legitimazioak dituen murrizketak (kasu hau eztabaidagai dugunarekin lotzen da zeharka), Legebiltzarrak emandako arauek prozesuko legitimazioari eragiten dionean. Hori horrela, eta adibide bat ipintzeko bakarrik, gogora ekar dezakegu Europako Giza Eskubideen Auzitegiak ere, berari baitagokio norbanako pribatuen funtsezko eskubideak babesteko zeregin handia, hau adierazi ohi duela (gutxienez James eta beste batzuk Erresuma Batuaren aurkako epaia 1986ko otsailaren 21ean eman zuenetik): nazio-instantzia batean egin daitekeen "errekurtso eraginkorrak", Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 13. artikuluak bermatuak, ez dakar hitzarmenaren aurkakoak izan daitezkeen Estatu-legeak aurkatu ahal izatea. Eta hurbilago, hor dira Konstituzio Auzitegiaren Lege Organikoak lege-indarreko legeak edo arauak (Estatukoak edo autonomietakoak) aurkatzeko ezartzen dituen mugak.

Pero, además, la prohibición de indefensión no comporta ni significa la posibilidad de utilizar cualesquiera instrumentos jurídicos para hacer valer los derechos e intereses propios (y ya se acaba de decir que lo que aquí se defiende son "competencias" legalmente establecidas, como medidas de poder de los respectivos entes públicos), siendo un caso claro y evidente de ello (indirectamente relacionado con el que nos ocupa) el de las restricciones de la legitimación procesal si la afectación se produce por normas dictadas por un órgano parlamentario. Así, a título puramente ejemplificativo, podemos recordar que incluso el Tribunal Europeo de Derechos Humanos, en la alta misión de protección de los derechos fundamentales de las personas privadas que tiene encomendada, viene sosteniendo (al menos desde su Sentencia James y otros contra el Reino Unido, de 21 de febrero de 1986) que el "recurso efectivo" ante una instancia nacional garantizado por el artículo 13 del Convenio Europeo de Derechos Humanos no conlleva la exigencia de poder impugnar las leyes de los Estados que pudiesen ser contrarias al convenio. Y más cercanas tenemos también las limitaciones concretadas en la Ley Orgánica del Tribunal Constitucional para la impugnación de leyes o normas con fuerza de ley (estatales o autonómicas).

Hori horrela, EBLk eskumen-arazoez ezartzen duen erregimenak, Ebazpen Batzordeak errespetatu behar duenak, ez dakar, inondik inora ekarri ere, babes judizial efektiboa izateko oinarrizko eskubidearen gaineko babesgabetasun kaltegarririk. Jakina denez, pentsatzen bada Eusko Legebiltzarrak onetsi duen legea Autonomia Estatutuaren edo Espainiako Konstituzioaren aurkakoa dela, hor daude haren aurka egiteko bideak: konstituziozkotasun-errekurtsoa aurkeztea —hartarako legitimitatea daukanak egin beharko luke—, eta erakunde judizial batek konstituziozkotasun-errekurtsoa aurkeztea —eztabaidatzen ari den lege-proiektuak hartarako bidea ematen duenean–.

En este sentido, el régimen establecido para las cuestiones de competencia en la LCA, que la Comisión Arbitral tiene que respetar, no conlleva en ningún caso indefensión lesiva del derecho fundamental a la tutela judicial efectiva. Como es notorio, además, si se considera que la ley finalmente aprobada por el Parlamento Vasco es contraria al Estatuto de Autonomía o a la Constitución Española, siempre queda la posibilidad de intentar las vías de impugnación existentes (como son el planteamiento de un recurso de inconstitucionalidad por quien está legitimado para ello y el planteamiento de una cuestión de inconstitucionalidad por parte de un órgano judicial cuando resulte de aplicación al caso el ahora controvertido proyecto de ley).

EPAITZA
FALLO

Esandako guztia aintzat hartuta, Ebazpen Batzordearen Osoko Bilkurak erabaki du onartezintzat jotzea Arabako Foru Aldundiak Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Lege Proiektua dela-eta aurkeztutako eskumen-arazoa.

En atención a todo lo expuesto, el Pleno de la Comisión Arbitral ha decidido declarar inadmisible la cuestión de competencia planteada por la Diputación Foral de Álava en relación con el proyecto de ley de suelo y urbanismo.

Erabaki honen berri Arabako Foru Aldundiari eta Eusko Legebiltzarreko Mahaiari emango zaie eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Erabaki hori hartu dute Ebazpen Batzordeko kideek, eta sinatu egiten dute, eta nik, idazkariak, horren fede ematen dut.

La presente decisión se notificará a la Diputación Foral de Álava y a la Mesa del Parlamento Vasco y se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco y en el Boletín Oficial del Territorio Histórico de Álava. Lo acuerdan los componentes de la Comisión Arbitral que la suscriben y de lo cual yo, el secretario, doy fe.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común