Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

59. zk., 2006ko martxoaren 24a, ostirala

N.º 59, viernes 24 de marzo de 2006


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
Medio Ambiente y Ordenación del Territorio
1568
1568

64/2006 DEKRETUA, martxoaren 14koa, Teknologia Garbien Euskal Zerrendaren erregulazioa ezartzen duena.

DECRETO 64/2006, de 14 de marzo, por el que se establece la regulación del Listado Vasco de Tecnologías Limpias.

Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategiak 2002-2020, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko ekainaren 4an onetsi zuenak, dituen helmugen artean jasotzen ditu: "Aire, ur eta lurzoru garbiak eta osasungarriak izan ditzagun bermatzea", "Natur baliabideen eta hondakinen kudeaketa arduratsua bultzatzea" eta "Klima-aldaketaren eragina mugatzea". Hori lortzeko adierazten du lehentasunezko helburuetako bat ekoizpen garbirako sistemak sustatzea dela. Halaber, adierazten du helmuga horiek benetan jadesten direla lortzeko baldintza eta tresnetako bat merkatuak ingurumenaren alde lan egin dezan bultzatzea izango dela, batez ere (bereziki) ingurumen-helmuga berrietarantz zuzendutako zerga-politika baten bitartez.

La Estrategia Ambiental Vasca de Desarrollo Sostenible 2002-2020, aprobada por Consejo de Gobierno de 4 de junio de 2002, recoge entre sus metas las de "Garantizar un aire, agua, suelos limpios y saludables", "Promover una gestión responsable de los recursos naturales y de los residuos" y "Limitar la influencia del cambio climático". Para conseguirlo señala como uno de sus objetivos prioritarios el de promover sistemas de producción limpia. Igualmente señala que una de las condiciones e instrumentos para lograr el efectivo cumplimiento de sus metas será la incitación al mercado para actuar a favor del medio ambiente, singularmente a través de una política fiscal orientada hacia las nuevas metas ambientales.

Bestalde, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak daraman euskal energia-politikak ingurumen-aldagaia ere kontuan izan du. Izan ere, "Euskadiko Estrategia Energetikoa (3E-2010). Energia-garapen iraunkorrerantz" izeneko planak 2010era arte energiaren eta ingurumenaren arloetan planteatu diren helburuak gauzatzeko energia-sisteman inplikatuta dauden agenteen oinarrizko jardunbideak ezartzen ditu. Helburu horiek gauzatzera bideratutako jardunbide estrategikoen artean aipagarriena honako hau dugu: "Oro har, eta energia-intentsitateari dagokionez, energia-kontsumoa murrizteko joera duten sektore guztietan eraginkortasun energetikoko jardunak areagotzea, Europar Batasunean ezarritako helburuekin bat etorriz."

Por otra parte, la política energética vasca liderada por el Departamento de Industria, Comercio y Turismo, tiene también en cuenta la variable medioambiental. De hecho, la "Estrategia Energética Euskadi 3E-2010, hacia un desarrollo energético sostenible" establece las directrices básicas de actuación del conjunto de agentes implicados en el sistema energético para alcanzar los objetivos energéticos y ambientales planteados hasta 2010. Entre las líneas estratégicas de actuación orientadas al cumplimiento de dichos objetivos, cabe destacar la relativa a "Acentuar las actuaciones en eficiencia energética en todos los sectores tendentes a reducir el consumo energético en términos globales y de intensidad energética, de acuerdo con los objetivos establecidos en la Unión Europea".

Testuinguru horretan, egokitzat jotzen da ingurumenaren ikuspuntutik lehentasunezkoak diren teknologiak identifikatzea, sektore publikoak bultzatu ahal izan dezan teknologia horiek ekoizpen-prozesuetan sartzea.

En este contexto, se considera oportuno identificar aquellas tecnologías prioritarias desde la óptica medioambiental con objeto de que la introducción de las mismas en los procesos productivos pueda ser promocionada desde el sector público.

Horretarako, teknologia horiek guztiak zerrenda batean biltzea sustatuko da, Teknologia Garbien Euskal Zerrendan, alegia. Zerrenda dinamikoa izan dadila nahi da, aldian-aldian eguneratu daitekeena; horrekin nahi dena da zerrendan jaso daitezela soilik ingurumenaren aldetik eragimen handiena duten teknologiak, eta zerrendatik kanpo utzi ahal izan daitezela ingurumenaren ikuspuntutik begiratuta hobeak diren beste teknologia alternatibo batzuek dagoeneko gaindituta dauden teknologiak. Bereziki, enpresek teknologia jakin bat Teknologia Garbien Euskal Zerrendan barnera dadin lortzea lehentasunezko irizpidetzat hartuko da zergei buruzko arautegia aplikatzeko orduan, baita apirilaren 23ko 91/2002 Dekretuak ingurumena babestera bideratuta dauden inbertsioen alde ematen dituen diru-laguntzak esleitzeko orduan ere.

Para ello, se promueve la agrupación de dichas tecnologías en un listado, el Listado Vasco de Tecnologías Limpias. Se pretende un listado dinámico, actualizable periódicamente para incluir en cada momento solo las tecnologías medioambientalmente más eficientes y excluir las que se hubieran visto superadas por tecnologías alternativas superiores desde un punto de vista ambiental. En particular, la inclusión de una determinada tecnología en el Listado de Tecnologías Limpias podrá tenerse en cuenta como criterio preferente, tanto en la normativa tributaria como en el Decreto 91/2002, de 23 de abril, por el que se regula la concesión de subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente.

Zerrendan zein teknologiak egon behar duten hautatzeko, prospektiba-lana egin beharko du Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailarekin lankidetzan; lan hori egite aldera, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak sail horri zein Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari atxikitako sozietate publikoetako ordezkarien laguntza eta lankidetza izango du, bai eta Zerga-Kideketarako Sailarena ere. Dekretuaren xede nagusia da Zerrenda arautzen duen esparrua definitzea, eta xede horren zehaztapena da Zerrendan sartuko diren teknologiak hautatzeko irizpideak, metodologia eta baldintzak finkatzea.

La selección de las distintas tecnologías será el resultado de una labor de prospectiva llevada a cabo por el Departamento de Medio Ambiente y Ordenación del Territorio del Gobierno Vasco, en colaboración con el Departamento de Industria, Comercio y Turismo, y contará con el apoyo y colaboración de representantes de sociedades públicas adscritas a ambos Departamentos, así como del órgano de coordinación tributaria. El Decreto tiene como objeto principal la definición del marco regulador del listado y se concreta en el señalamiento de los criterios de selección, la metodología y las condiciones para la inclusión de las tecnologías.

Horri jarraiki, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.4 artikuluak eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuak ematen dizkidaten eskumenez baliatuz, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko martxoaren 14an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, ondokoa

En su virtud, y en el ejercicio de la competencia que atribuye el artículo 26.4 de la Ley 7/1981, de 30 de junio, de Gobierno, así como el Decreto 340/2005, de 25 de octubre, por el que se establece la estructura orgánica del Departamento de Medio Ambiente y Ordenación del Territorio, a propuesta de la Consejera de Medio Ambiente y Ordenación del Territorio, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 14 de marzo de 2006,

XEDATU DUT
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea

Artículo 1.– Objeto.

Dekretu honen xedea Teknologia Garbien Euskal Zerrenda arautzea da, zertarako-eta ingurumenaren ikuspegitik lehentasuna duten teknologiak zeintzuk diren identifikatzeko. Horrela, zerga-politika horietara bideratu ahal izango da, bi ildotan: batetik, zerga-neurrien bidez teknologia horiek enpresen ekoizpen-prozesuan barneratzea sustatuko da; eta, bestetik, gastu-politika ezarriko da.

Es objeto del presente Decreto la regulación del Listado Vasco de Tecnologías Limpias, a efectos de identificar las tecnologías prioritarias desde la óptica medioambiental hacia las cuales orientar la política fiscal en sus dos vertientes; tanto en el sentido de incentivar la introducción de dichas tecnologías en el proceso productivo de las empresas a través de medidas de carácter tributario, como mediante la política de gasto.

Horrela, teknologia garbia izango da azken xedetzat ingurumen-hobekuntzaren bat lortzea xede duen edozein ekipamendu edo instalazio; soilik joko dira teknologia garbitzat hobekuntza eragiten duen ekipamendua edo hobekuntza eragiten duten instalazioko osagaiak.

En este sentido, se define como tecnología limpia aquel equipo o instalación que tenga como fin último la obtención de la mejora ambiental, incluyéndose como tal, sólo el equipo o componentes de la instalación que generen dicha mejora.

Bereziki, enpresek teknologia jakin bat Teknologia Garbien Euskal Zerrendan barnera dadin lortzea lehentasunezko irizpidetzat hartuko da zergei buruzko arautegia aplikatzeko orduan, baita apirilaren 23ko 91/2002 Dekretuak ingurumena babestera bideratuta dauden inbertsioen alde ematen dituen diru-laguntzak esleitzeko orduan ere. Zerrendan oinarrituta ematen diren zerga-pizgarriak bat etorriko dira Batzordeak 2001eko urtarrilaren 12an emandako 69/2001 (EE) Erregelamenduan ezarritakoarekin; Erregelamendu hori EE Tratatuko 87. eta 88. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da.

En particular, la inclusión de una determinada tecnología en el Listado Vasco de Tecnologías Limpias podrá tenerse en cuenta como criterio preferente en la normativa tributaria, así como criterio prioritario de adjudicación en el Decreto 91/2002, de 23 de abril, por el que se regula la concesión de subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente. Los incentivos fiscales que se otorguen con referencia al listado se ajustarán a lo establecido en el Reglamento (CE) n.º 69/2001 de la Comisión, de 12 de enero de 2001, relativo a la aplicación de los artículos 87 y 88 del Tratado CE a las ayudas de mínimis.

2. artikulua.– Teknologiak hautatzea, horiek Zerrendan sartzeko

Artículo 2.– Selección de tecnologías para su inclusión en el listado.

1.– Teknologia Garbien Euskal Zerrendan sartuko diren teknologiak hautatzeko, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak prospekzio aktiboa egingo du, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren lankidetzarekin, eta hurrengo artikuluetan zehazten diren metodologia eta irizpideekin bat.

1.– La selección de tecnologías para su inclusión en el Listado Vasco de Tecnologías Limpias se realizará mediante prospección activa por parte del Departamento de Medio Ambiente y Ordenación del Territorio del Gobierno Vasco, con la colaboración del Departamento de Industria, Comercio y Turismo, de conformidad con la metodología y los criterios establecidos en los artículos siguientes.

2.– Teknologia Garbien Euskal Zerrendan sartuko diren teknologiak hautatzeko prozesua Batzorde Tekniko batek egingo du, eta, bertan, ondoko erakundeetako ordezkari bana egongo da:

2.– El proceso de selección de tecnologías para su inclusión en el Listado Vasco de Tecnologías Limpias se realizará por un Comité Técnico compuesto por un representante de cada una de las siguientes entidades:

– Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetza.

– Viceconsejería de Medio Ambiente del Gobierno Vasco.

–IHOBE - Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, SA.

– Sociedad Pública de Gestión Ambiental, IHOBE, S.A.

–Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Sozietatea (SPRI).

– Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial (SPRI).

–Energiaren Euskal Erakundea (EEE).

– Ente Vasco de la Energía (EVE).

–Zerga-Kideketarako Saila.

– Órgano de Coordinación Tributaria.

3. artikulua.– Teknologia Garbien Euskal Zerrenda prestatzea eta eguneratzea

Artículo 3.– Elaboración y actualización del Listado Vasco de Tecnologías Limpias.

1.– Aldian-aldian onartuko eta eguneratuko dira Teknologia Garbien Euskal Zerrendan sartuta dauden teknologiak Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuaren agindu bidez, Dekretu honetako 4. artikuluan ezartzen diren irizpide teknikoak kontuan hartuta. Zerrenda horrek ondoko informazioa jasoko du:

1.– La aprobación y actualización de las tecnologías en el seno del Listado Vasco de Tecnologías Limpias se realizará periódicamente por Orden de la Consejera de Medio Ambiente y Ordenación del Territorio, a la vista de los criterios técnicos establecidos en el artículo 4 del presente Decreto, y contendrá la siguiente información:

– Ekipamenduaren edo instalazioaren izen generikoa.

– Denominación genérica del equipo e instalación.

–Identifikazio-kodea.

– Código identificativo.

–Eragiten duen ingurumen-hobekuntza.

– Mejora ambiental que induce.

–Teknologiaren definizioa; horren funtzionamenduari buruzko azalpen laburra.

– Definición de la tecnología con breve explicación sobre su funcionamiento.

–Teknologia aplikagarria zaien jarduerak edo instalazioak.

– Actividades o instalaciones a las que resulta aplicable la tecnología.

–Teknologiak hautatzeko irizpideak.

– Criterios de selección de las tecnologías.

2.– Teknologia Garbien Euskal Zerrendaren onespena eta eguneratzea ezartzen duen Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta agindu horretan bertan ezartzen den moduan errekurritu ahal izango da.

2.– La Orden que establezca la aprobación y actualización del Listado Vasco de Tecnologías se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco y será recurrible en los términos establecidos en la propia norma.

3.– Hautatzeko irizpideak

3.– Criterios de selección.

Teknologia Garbien Euskal Zerrendan sartuko diren teknologiak ebaluatu eta hautatzeko, hurrengo irizpideak hartuko dira aintzakotzat:

La evaluación y selección de las tecnologías a incluir en el Listado Vasco de Tecnologías Limpias se realizará tomando en consideración los siguientes criterios:

1) Teknologiak bere ezaugarri teknikoen definizioa izan behar du, erraz identifikatu ahal izan dadin bai ingurumen-osagaia, bai teknologia hori zein sektoretan aplikatu ahal izango den.

1) La tecnología debe tener una definición de sus características técnicas, de manera que sea fácilmente identificable el componente ambiental y los sectores en que es de aplicación.

2) Eskala industrialean garatutako teknologia izan behar da eta merkatuan erabilgarri egon behar da.

2) Tecnología desarrollada a escala industrial y disponible en el mercado.

3) Teknologia horrek aplikagarria den sektoreetan duen ezarpen-maila. Balorazio positiboa jasoko du sektore horietan dagokion teknologiak ezarpen urria izateak.

3) Grado de implantación en los sectores en que es de aplicación. Tendrá valoración positiva una escasa implantación de la tecnología en dichos sectores.

4) Ingurumen-inpaktu osoari dagokionez inpaktu nabarmen hobea duen beste teknologiarik ez dadila egon erabilgarri.

4) Que no existan tecnologías disponibles que tengan un impacto ambiental total significativamente mejor.

5) Teknologiaren transferigarritasuna; balorazio positiboa jasoko du teknologia hori instalazio potentzial askotara transferitu ahal izateak.

5) Transferibilidad de la tecnología, valorándose positivamente que el número de instalaciones potenciales a las que pueda transferirse la tecnología sea elevado.

6) Prebentziozko teknologiek lehentasuna izango dute, prozesu amaierako teknologien aurrean.

6) Preferencia por las tecnologías preventivas frente a las de fin de proceso.

7) Teknologiaren azken helburua ingurumen-hobekuntza izan behar da. Irizpide hori kontrastatzeko, kuantitatiboki eta kualitatiboki adierazi eta zehaztu behar da teknologia hori aplikatzearen ondorioz zein ingurumen-inpaktu eta zein ingurumen–hobekuntza eragiten den ingurumeneko hainbat alderditan (airea, ura, hondakinak, lurzorua, energia eta zarata).

7) Que el fin último de la tecnología sea la mejora ambiental, contrastando este criterio mediante la indicación y especificación cuantitativa y cualitativa del impacto y la mejora ambiental derivado de su aplicación en los diferentes aspectos ambientales, aire, agua, residuos, suelo, energía y ruido.

8) Indarrean dagoen ingurumenaren arloko legediak ezartzen dituen ingurumen-balioak baino hobeak erregistratu behar ditu.

8) Registrar valores ambientales mejores que los establecidos por legislación medioambiental en vigor.

9) Inbertsioa txikia izan behar da, dekretua garatzeko arauetan ezarritakoaren arabera.

9) Inversión mínima en los términos establecidos en la normativa reglamentaria de desarrollo.

10) Teknologiaren amortizazio-aldia bat etorri behar da Ingurumena babesteko estatuko laguntzei buruzko Europako Erkidegoko jarraibideekin (2001/C37/03)."

10) Período de amortización de la tecnología de acuerdo con las Directrices Comunitarias sobre ayudas estatales a favor del medio ambiente 2001/C37/03.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Ahalmena eman zaio Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuari Dekretu hau zuzen garatzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak emateko.

Primera.– Se faculta a la Consejera de Medio Ambiente y Ordenación del Territorio para dictar cuantas disposiciones sean precisas para el desarrollo del presente Decreto.

Bigarrena.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Segunda.– El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2006ko martxoaren 14an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 14 de marzo de 2006.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

El Lehendakari,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburua,

La Consejera de Medio Ambiente y Ordenación del Territorio,

ESTHER LARRAÑAGA GALDOS

ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común