Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

34. zk., 2006ko otsailaren 17a, ostirala

N.º 34, viernes 17 de febrero de 2006


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
Hacienda y Administración Pública
Justicia, Empleo y Seguridad Social
Vivienda y Asuntos Sociales
842
842

22/2006 DEKRETUA, otsailaren 14koa, askatasun-gabetzea jasandako pertsonei, Langile Soldaduen Diziplina Batailoietan egondakoei barne, konpentsazio ekonomikoak emateko ebazpenak ezartzen dituena, Amnistiari buruzko Legean jasotako kasuen ondorioz askatasun-gabetzea jasan zuten pertsonentzako konpentsazioari buruzko azaroaren 19ko 280/2002 Dekretuan araututako baldintza eta betebeharrak izan ditzaten, arau honetan aurreikusitako prozedura-aldaketak salbu.

DECRETO 22/2006 de 14 de febrero, por el que se establecen disposiciones para compensar económicamente a las personas privadas de libertad, incluida la padecida en Batallones Disciplinarios de Soldados Trabajadores, con las mismas condiciones y requisitos regulados en el Decreto 280/2002, de 19 de noviembre, sobre compensación a quienes sufrieron privación de libertad por supuestos objeto de la Ley de Amnistía, salvo las modificaciones de procedimiento previstas en la presente norma.

Amnistiari buruzko Legean jasotako kasuen ondorioz askatasun-gabetzea jasan zuten pertsonentzako konpentsazioari buruzko azaroaren 19ko 280/2002 Dekretuan, bi hilabeteko epea eman zen eskariak aurkezteko, eta gero, beste hilabete bat eman zen horretarako. Gaiari ahalik eta zabalkunderik handiena eman zitzaion, ez bakarrik ofizialki argitaratuz, baizik eta, baita ere, Autonomia Erkidegoko helbide gehientsuenetara triptiko bana bidaliz. Hedabideetan oihartzun handia du eta izan du gai honek.

El Decreto 280/2002, de 19 de noviembre, sobre compensación a quienes sufrieron privación de libertad por supuestos objeto de la Ley de Amnistía, dio un plazo de dos meses para presentar solicitudes, ampliado luego en otro mes más. De todo ello se realizó la más amplia difusión posible, no sólo mediante su publicación oficial, sino a través del reparto de un tríptico en la práctica totalidad de los domicilios de la Comunidad Autónoma, y tuvo y ha tenido una amplia repercusión en los distintos medios de prensa.

Eskatzaile askoren adinagatik eta dokumentazioa lortzeko zailtasunengatik, pertsona askok epez kanpo aurkeztu dute eskaria. Ondorioz, arauaren bidez egin nahi zen konponketa morala ezin izan da gauzatu kasu horietan, hori izanagatik ere bere helburu nagusia.

La edad de muchas de las personas solicitantes y las dificultades de obtención de documentación han dado lugar a que muchas personas, no obstante lo anterior, hayan entregado su solicitud fuera del plazo previsto para ello dando lugar a que la reparación moral que la norma pretendía no haya podido llevarse a cabo en estos supuestos, siendo éste su objetivo primordial.

Horregatik, eta 280/2002 Dekretuan azaldutako helburuak ondo bete daitezen (helburu horietako bat da, Dekretuan adierazi bezala, diktadura-garaian askatasun-gabetzea jasateagatik ezaugarri jakin batzuk biltzen dituzten pertsonei konpentsazioa ematea), arau berri bat sortu beharra dago, epez kanpo aurkeztutako eskariak izapidetu daitezen, eta epe berri bat ireki dadin baldintza bete arren eskariak behar zen garaian izapidetu ez zituzten pertsonentzat. Orain egin dezakete izapidea, eta Dekretu honetan agertzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatu bezain laster ebatz daitezke eskariak.

Por esta razón y con el fin de procurar un cumplimiento óptimo de los objetivos que se plantearon en el Decreto 280/2002, como era compensar a las personas que reunieran unas circunstancias concretas fijadas en el mismo por su privación de libertad durante la dictadura, obliga a realizar una nueva norma que permita tramitar las solicitudes que se presentaron fuera de plazo, así como abrir uno nuevo para que las personas que, cumpliendo los requisitos no tramitaron en su día solicitud alguna, puedan hacerlo ahora, procediendo a la resolución de las mismas en tanto en cuanto se acredite el cumplimiento de los requisitos exigidos en dicho Decreto.

Horrekin batera, aipatutako Dekretuaren deialdian epe barruan aurkeztutako espedienteak berrikusiko dira, Langile Soldaduen Diziplina Batailoietan emandako denbora askatasunik gabekotzat jotzeko, konpentsazioa emate aldera.

Esta actuación se simultaneará con la revisión de los expedientes que fueron presentados en plazo a la convocatoria efectuada por el citado Decreto, con la finalidad de considerar el período transcurrido en Batallones Disciplinarios de Soldados Trabajadores como de privación de libertad efectiva computable a efectos de su compensación.

Arau honen babespean aurkeztutako eskariak izapidetzean, Langile Soldaduen Diziplina Batailoietan emandako denbora ere askatasunik gabekotzat joko da.

En la tramitación de solicitudes presentadas al amparo de la presente norma, también se considerará como privación de libertad efectiva el tiempo transcurrido en Batallones Disciplinarios de Soldados Trabajadores.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2006ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onesten dituen abenduaren 29ko 5/2005 Legean, aurreikusitako gastuen artean jasota dago hamar milioi eta berrehun mila euroko -10.200.000- aurrekontu-kreditua, bi jarduerak finantzatzeko erabiliko dena.

Por su parte, la Ley 5/2005, de 29 de diciembre, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad de Euskadi para el ejercicio 2006, consigna en sus estados de gastos, un crédito presupuestario de diez millones doscientos mil -10.200.000- euros, que se destinará a la financiación de ambas actuaciones.

Horregatik guztiagatik, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak proposaturik, Jaurlaritzaren Kontseiluan 2006ko otsailaren 14an gaia eztabaidatu eta onetsi ondoren,

En atención a todo ello, a propuesta de la Consejera de Hacienda y Administración Pública, del Consejero de Justicia, Empleo y Seguridad Social, y del Consejero de Vivienda y Asuntos Sociales, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 14 de febrero de 2006,

XEDATU DUT:

DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea, nondik norakoak eta baldintzak.

Artículo 1.– Objeto, términos y condiciones.

Hona Dekretu honen helburua: askatasun-gabetzea jasan zuten pertsonei, baita Langile Soldaduen Diziplina Batailoietan egondakoei ere, diru-laguntzak emateko eskariak aurkezteko epe bat irekitzea. Pertsona horiek Amnistiari buruzko Legean jasotako kasuen ondorioz jasan zuten askatasun-gabetzea, eta 280/2002 Dekretuan araututako baldintza eta betebeharrak izan zituzten, eta eskaria ez zuten behar zenean aurkeztu edo epez kanpo aurkeztu zuten.

Es objeto del presente Decreto la apertura de un plazo de solicitudes de compensaciones económicas destinadas a las personas que sufrieron privación de libertad, incluida la padecida en Batallones Disciplinarios de Soldados Trabajadores, por supuestos objeto de la Ley de Amnistía en los mismos términos y con las mismas condiciones y requisitos regulados en el Decreto 280/2002, y que o bien no presentaron solicitud en su momento o bien la presentaron extemporáneamente.

2. artikulua.– Eskariak.

Artículo 2.– Solicitudes.

1.– Hilabete bat pasata bukatuko da eskari berriak aurkezteko epea, Dekretu hau indarrean sartzen den egunetik kontatzen hasita.

1.– El plazo de presentación de nuevas solicitudes finalizará transcurrido un mes desde la entrada en vigor del presente Decreto.

2.– Epez kanpo aurkeztuagatik, Dekretu hau argitaratzen den egunerako organo eskudunaren eskuetan dauden eskariak deialdi honetara aurkeztuko direla ulertuko da, Dekretua indarrean sartzen den egunean aurkeztutzat jota.

2.– Las solicitudes que fueron presentadas extemporáneamente y ya estuvieran en la fecha de publicación del presente Decreto en poder del órgano competente para su tramitación se entenderán como presentadas a esta convocatoria en la fecha de entrada en vigor del mismo.

3. artikulua.– Ebazpena.

Artículo 3.– Resolución.

1.– Eskariak banan-banan ebatziko dira, gehienez ere sei hilabeteko epean, eskariak aurkezten diren egunetik kontatzen hasita, edo bestela, deialdi honetara aurkeztu direla uste den egunetik zenbatzen hasita, Gizarte Ongizateko zuzendariak proposaturik, eta indargabeturik geratuko da 280/2002 Dekretuaren 10.2 artikuluan aurreikusitako Batzordearen esku-hartzea.

1.– Las solicitudes se resolverán de manera individualizada en el plazo máximo de seis meses desde la fecha de presentación de las solicitudes o, en su caso, desde la fecha en que se entiendan como presentadas a esta convocatoria, a propuesta de la Directora de Bienestar Social, dejando sin efecto la intervención de la Comisión prevista en el artículo 10.2 del Decreto 280/2002.

2.– Eskaria zuzendu edo hobetzeko eskerik egiten bada, aurreko atalean aipatutako gehienezko epea eskaria zuzendu edo hobetzeko dokumentazioa aurkezten den egunean hasiko da. Halako eskerik egiten ez bada, ebazteko gehienezko epea akatsa zuzentzeko edo beharrezko dokumentuak aurkezteko emandako hamar eguneko epea bukatzen den egunean hasiko da.

2.– En el caso de que se hubiera realizado requerimiento para subsanar o mejorar la solicitud, el plazo máximo citado en el apartado anterior comenzará a computar desde la fecha en que se presente la documentación de subsanación o de mejora de la solicitud. En el supuesto de que dicho requerimiento no hubiera sido cumplimentado, el plazo máximo de resolución comenzará a computar desde la fecha en la que concluya el plazo de diez días otorgado para subsanar la falta o acompañar los documentos preceptivos.

3.– Ebazteko gehienezko epea bukatu eta ebazpen adierazirik jakinarazten ez bada, eskaria aintzat hartua izan dela pentsatuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

3.– Transcurrido el plazo máximo de resolución si no hubiera notificado resolución expresa, la solicitud se entenderá estimada, conforme a lo dispuesto en el artículo 43.2 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de la Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

4. artikulua.– Diru-baliabideak.

Artículo 4.– Recursos económicos.

1.– Dekretu honetan agertzen diren laguntzak finantzatzeko 3.000.000,00 (hiru milioi) euro erabiliko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan ezarritako aurrekontu-kredituen kontura. Dekretu honen deialdiaren barruan eman beharreko konpentsazio ekonomikoen zenbatekoa gehienez ere kontsignazioaren bestekoa izango da, edo Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari dagokion aurrekontu-sailaren barruan kopuru hori eguneratuz ateratzen denaren hainbatekoa, indarrean dagoen legerian aurreikusitako kreditu-loturako edo aurrekontu-aldaketako araubidea jarraituz, edo, hala badagokio, beste laguntza programetarako erabilitako diru kopurutik dirua soberan gelditzen bada, aurrekontu-sailetik atera gabe betiere.

1.– A la financiación de las ayudas contempladas en el presente Decreto, se destinarán 3.000.000,00 (tres millones) de euros con cargo a los correspondientes créditos presupuestarios consignados en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco. El volumen de las compensaciones económicas a conceder dentro de la convocatoria del presente Decreto no superará la citada consignación o la que resulte, dentro de la sección presupuestaria correspondiente al Departamento de Vivienda y Asuntos Sociales, de su actualización, conforme al régimen de vinculación crediticia o de modificación presupuestaria previsto en la legislación vigente y, en su caso, en función de las disponibilidades presupuestarias no agotadas que resulten de la ejecución de otros programas de ayudas, dentro todo ello de la sección.

2.– Konpentsazioak emateko izendatutako kreditua agortuz gero, eta hori zabaldu nahirik, Gizarte Gaietako sailburuordeak administrazio-ebazpena emango du eta hor adierazi beharko da zein egunetan agortu den aipatutako kreditua. Izendatutako aurrekontu-dotazioa agortuta egoteagatik aintzat hartzen ez diren eskariak ezetsiak izango dira, hain zuzen ere behar besteko kreditu egokirik ez izateagatik, eta horretarako, organo eskudunak admnistrazio-ebazpena eman behar izango du.

2.– En el supuesto de que se agote el crédito consignado para la concesión de las compensaciones y con la finalidad de dar publicidad a esta circunstancia, por el Viceconsejero de Asuntos Sociales se emitirá resolución administrativa en la que se señalará la fecha en que se ha producido el agotamiento del citado crédito. Las solicitudes que no pudieran ser atendidas por agotamiento de la dotación presupuestaria asignada, serán desestimadas por falta de crédito adecuado y suficiente, mediante resolución administrativa del órgano competente.

3.– Deialdirako baliabide ekonomikoak gehitzen edo, ahal badagokio, agortzen badira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango da horren berri.

3.– Tanto del posible aumento como del agotamiento, en su caso, de los recursos económicos asignados a la convocatoria, se dará la oportuna publicidad en el Boletín Oficial del País Vasco.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.

Primera.– El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Bigarrena.– Xedapen honen aurka, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian. Horretarako, bi hilabeteko epea izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Segunda.– Contra la presente disposición podrá interponerse recurso contencioso-administrativo ante el Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, en el plazo de dos meses a contar desde el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2006ko otsailaren 14an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 14 de febrero de 2006.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

La Consejera de Hacienda y Administración Pública,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

El Consejero de Justicia, Empleo y Seguridad Social,

JOSEBA AZCÁRRAGA RODERO.

JOSEBA AZCÁRRAGA RODERO.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

El Consejero de Vivienda y Asuntos Sociales,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común